Gure memoria, gure historia - 8

Загальна кількість слів становить 1755
Загальна кількість унікальних слів становить 1152
26.9 слів у 2000 найпоширеніших слів
40.6 слів у 5000 найпоширеніших слів
47.2 слів у 8000 найпоширеніших слів
Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
konketan glu-glu dagite
lo hartzeko unean,
madarikazio hutsa
dirudi aurrenean,
kartzela soilik delako
hori azken finean.
Hots asko entzuten dira
oihuak esparruan,
batez ere, lo kuluxka
egiteko orduan,
espezainen aginduak
ozen bozgorailuan,
Manoloren esku-zarta
ergelak inguruan.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Euri jasa burrunba da
zoko goibel estuan,
dena eztanda dirudi
harresien mortuan,
elaiak, ordea, dira
baltsamoak zeruan,
kurloiak, kantuz hasten lez,
direnean koruan.
Esparruak ez direnez
ia inoiz lasaiak,
jai izaten du espeen
arteko harmoniak,
nahiz batzuk izaten diren
erabat basatiak,
noizbehinka ahal ditugu
erdietsi meniak.
Irratiekin hasten da
mementorik txarrena,
drogatuta jartzen dute
topera bolumena,
“Radio Ole”ren klaskak
dirudi ezkilena,
erotzekoa ohi baita
trumoi horren orena.
Kalean iskin egingo
diot harrabotsari,
harrera, ostera, euskal
musika bikainari,
oi, laztana “bai” esango
diogu zoriari,
kideak aska ditzala
gure jendarteari.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Isiltasuna hedatzen
denean galerian,
gogoa pausatzen ohi zait
emeki izadian,
leun barneratzen naiz giro
ezti zoragarrian,
maitearekin etzatzen
desiren hariztian.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2019ko ekainaren 9an
“Aita Mari”ko marinelei
“Juan Carlos Lehena” eta “Aita Mari”,
bata Getxon, eta bestea Bilbon,
hegazkin-ontzia itsasadarreko kaian,
arrainontzian Euskaldunakoan,
errege ohia Francoren oinordeko,
arrantzalea naufragoen sorosle,
Juan Carlosen bizitza lizuna izan da,
Mari, Kantaurian lagundu nahian ito zen.
Getxora, jendetza irrikaz hurreratu da
miresteko gerrako ontzi erraldoia,
Bilbon herritar bihoztunak ilaran
maitasuna baino ez den ikurra laztantzeko,
euskaldun zintzoentzat zein den hobea,
monarken zaleek jakin dezatela,
militar zekenen txatarra arbuiatuta,
elkartasunaren eredua ezbai barik.

2019ko ekainaren 16an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Juan Carlos Lehena”, itsasoan nonahi dabil
bere ahalmen bortitza erakusten,
herritarren ataka mespretxatuta
eraikitzeko dirutza gastatu zuten,
“Aita Mari”, Getarian preso eduki dute
bere asmo duinak ezin bete barik,
orain, Lesbosen eta Chiosen ari da
kanpalekuetan beharrak asetzen.
Zuen altruismo itzel hau amaituko da,
Europako ateak zabalduko ditugunean,
bien bitartean Zaporeak bezala,
utopia ehuntzen jarraituko duzue,
aizue, “Aita Mari”ko herkide prestuak
migratzaileek ohoratzen zaituztete,
itsaslamiek berriz, bihotzez diotsuete,
“marinel minak gure kanten musak zarete”
( 21 urte zituen Robertori.
Alicia eta Miro gogoan
Roberto Perez Jauregi
zure deiturak oroitza,
San Andresen anaia lez,
zinen nahiaren emaitza,
komunismoa zuretzat
zen utopiaren hitza,
ederki goza genezan
berdintasunaren ditxa,
diktadura herriaren
egunean zenez sitsa,
kanporatu nahi zenuen
Francisco Franco zimitza,
borrokan zeniharduen
erdiesteko garaitza,
mardulik lilitu zedin
eskubideen hurritza.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zuk, lan zenegien AYA
fabrikaren lantegian,
armagintza txit zelako
zilarra ibar txikian,
soldata uzten zenuen
sukaldearen mahaian,
zu, anaia, aitxa eta
ama, pozarren habian,
Eibarren beste gazteak
legez, gustura aisian,
kale xarmantetan beste
hur zegoen izadian,
Burgosko prozesua zen
sartu zure kontzientzian,
zeudelako militante
batzuk arrisku larrian.
Heriotz(a)-zigorren kontra
zu zinen mobilizatu,
manifan parte hartzeko
Untzagan kemenez batu,
herrak armagaz zintuen
Karmen kalean destatu,
guardia zibil ankerrak
bidegabeki hondatu,
zure erailketak zuen
lurraldea aztoratu,
Eibarren zituzten zeure
etxekoak ferekatu,
nahiz elkartasuna zuten
hilerrian mehatxatu,
Burgosen euskal presoek
jator zintuzten ondratu.

2019ko ekainaren 16an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bihotzean hunkituta
egin genizun harrera,
gurasoak heldu dira
mende honetan aterpera,
eurak esanda dakigu
zu zinela sentibera,
eta neurri berean
hurkoekin alegera,
Roberto, xedeen alde
zurekin gaude batera,
Euskal Herrian jendarte
hobea dezagun era,
auzolanak eramango
gaitu askatasunera,
gurekin igoko zara
ospatzeko Arratera.
Josu Urrutikoetxeari.
Iheslariei
Beteranoa poliziek antzeman zuten,
kazetari makurrek kidea zukutu,
Bakearen Artisauek egintza deitoratu,
Euskal Elkargoko arduradunek legez,
ziegan gertaera luzaro hausnartu dut,
Chauvinistek gerra baino ez dutelako nahi.
Espainiak eta Frantziak ehizatuta iheslaria,
Casadok, Riverak, Abascalek... ospatu dute,
gatazka ez dadin inoiz demokratizatu,
Euskal Herria Europan existitu,
eskuindarrak politikoki herra direnez,
Ugaon, ertzaintzak babestuta iraindu gaituzte.
Atxiloketak, erailketak, bahiketak....
gurean sarritan gertatu dira,
borroka armatuak segi zezan,
konponketaren mahaiak ahanzturan iraun,
estoldetako gizatxar miserableek
lehen lez, orain, gauza bera lortu nahi dute.

2019ko ekainaren 23an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Josu, Argalaren ezaguna izatetik,
hurko mina izatera igaroko zen,
halabeharrez ihes egin ondoren,
herkide asko lez, klandestinoak egin ziren,
Francoren diktadura zimeldu bezain azkar,
euren ametsa guztion askatasuna zelako,
Arrigorriagakoa Angelun hil zuten,
Ugaokoak jazarpena aldiro jasan du,
bere sentiera betidanik herria izanda
kideekin urratsik zintzoena eman zuen,
herritarren nahiarekin bat egiteko,
Erakundea Ama-Lurrean urtu zedin.
Josu, kemena ez zaizulako agortu,
zure arima aberrian hegan dabil,
ostadarraren eguna xede delako,
Ugao maitea ikus dezazun, bi desira:
“Ilargi amandreak loa zain diezazula,
Eguzki amandreak larrua laztandu”.
Amazon dendarien etsaia
Amazon harrapari
eta bizkarroia,
kapitalismoaren
eredu salbaia,
dendarientzat denez
ezinezko lehia,
merkatuaren zolda
dezagun arbuia.Jeff Bezosen ametsa
zen amerikarra,
gurasoek prestatu
zioten zilarra,
gainbalioarekin
egin da izarra,
beharginen soldata
delako txatxarra.
Bezos, Forbes zerrendan
da dirudunena,
iritsi du, ordea,
delako zekena,
nahiz uste duen dela
patroirik onena,
beharginentzat baita
kirten alaena!!

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Jeff Bezos aberasten
delako hilero,
atzo, gaurko bizitza
ez zuen espero,
Amazonek daukanez
hamaika bezero,
bere urrezko “Visa”
beti dago bero.
Bezosek dolar asko
ta morroi ugari,
Amazon kontsumismo
gaitzaren emari,
lagundu beharrean
denden orainari,
kentzen dio arnasa
euren geroari.
Amazonen latza da
behar egitea,
estresak eraginda
handia kaltea,
beharginak ohi dauka
lepoan katea,
biltegian jardunda
bizitza tristea.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Gure ekonomia
ez dadin okertu,
Amazon behar dugu
geurean aspertu,
ez daitezen bilaka
herriak desertu,
bere urre distira
dezagun baztertu.Senak diotsu, “kasu
egin iezadazu”,
“arren, Amazon tinko
ezezta ezazu”,
ez denez kilometro
zero enbarazu,
bertako produktuak
eskura itzazu.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2019ko ekainaren 23an

Aurkibidea
ZER-NON

S E N T I P E N A K
Aizkora eta arbola 728
Ebakuntza I 728
Asabak gurekin bizi dira 737
Ebakuntza II 739
Terapia damuak uxatzeko 739
60. urtebetetze eguna 751
Lokabe hegatuko naiz 761
Naizenaz akordatu naiz 762
Gure lehen txangoa oroitu dut 770
Gure desio ederrak 780
Denon Euskal Herria izan nahi dut 784
Erretxinaren enegarren terapia 790
Hemeretzigarrena datorrelako 798
Urrezko hagin, hondatu zara 800
Maitasunak osasuna eskain diezagula 801
Hamargarren urteurrenean aitxari eta amari 806
Bizitza on zain dugu 818
Udaberrian maitasunak laztan gaitzala 822
Sekulako une batzuk 823
Gure bertso-ontzearen bidaia 830
Maitea, amets hau zuretzat 839
Gauak ez dezala borroka gal 853

G O G O E TA K
Pederastak eta pedofiloak 725
Harrerak eta agurrak ez direlako hobenak 731
Heriotza 774
Hau zen edo da xedea 778
Ez diegu Hitler pizten lagako 794
Eutanasia eskubidea 797
Karabana Suletik irten zen 799
Urkulluren eskaera bat 804
Legioak ereserkia kantatzen duenean 809
Dieta biguna osasuna da 810
Oihanetako Robin Hood-1 815
Osaba baten oldozpena kartzelan 817
Mariren aholkuak 821
Alkoholari. Drogarik hedatuenari 824
GARA eta BERRIA gara 827
Udazkena, negua versus udaberria 848
Kilometro = geroa da 849
Isiltasuna versus zarata 858
Amazon dendarien etsaia 862

G I Z A RT E A
Heriotza zigorra 726
Maiatzaren Lehena 729
Elkarbizitza ostadarra da 755
Txoritxoak lez nahi duenak etor dadilla 764
Auzolanak askatasuna dakar 768
Haur zaurgarrientzat harrera-etxeak 813
Eguzki amandrea feminista da 835
Bigarren greba feminista 836
Martxoa zortzi: gizona feminista izan dadin 841
Besarkaden eguna 855

P R E S OA K
Kordoban nago 745
Madarikatuen zergaren kontra 746
Kordobako ortu ñimiñoa 760
Kartzelan Luis asko dago 773
Zoriontasuna eta espetxea 776
Ibon, kontatu zenidan 854
Woodstock-en hondatu zena 757
Bruselan gertatu zen I 833
Breuselan gertatu zen II 834

P E RT S O N A I A K
Xabier Rey Urmeneta 723
Iñaki Saez eta Asier Heriz 732
Mola eta Sanjurjo Franco bezain hiltzaileak 736
Giraukiko Felix 744
Mikel Zabalza 745
Victor Jara 754
German 766
Areitz Portu Iraizo 767
Jose Manuel Balentziaga 777
Iraia, Ugaitz, Nora, Jon 781
Mikel Laboa 783
Pedro Garma Quintana 793
Iñigo Cabacas Lizaranzu 795
Gerran bortxatutako emakumeak 803
Zaporeak eta Bizilaguna Elkarteko kideak 805
Ali omen haurtxoa 811
Mikel. Adiskideak 812
Argala 815
Ortzaizeko ausartak 819
Sebas Etxaniz - Joseba Arregi 825
Irene - Elkartasuna 828
Oier, Jesus Mari, Josu 829
Lagun bat 823
Greta Thunger 842
Felix Badiola eta Jose Antonio Garate 844
Espe Arana eta Jokin Alfonso 845
Jacinda Andern 847

Itzurun. Marian 851
Jose Luis Arrieta Zubimendi 852
Jose Retolaza Loidi 857
“Aita Mari”ko marinelak 859
Roberto Perez 860
Josu Urrutikoetxea 861

E U S K A L H E R R I A
Altsasuko guraso duinak 759
Armagabetzea oroituz 769
Hiru kultura eskua emanda 779
Gora Jaizkibel Konpainia 787
Urriaren 20a 789
Zubietan iraultza txikiak 791
ETB Euskal Telebista izan dadin 814
Aberri eguna ezlekuan 843
Gure irrintzi zolia 856

E U S K A R A
Euskara jalgi hadi dantzara 727
Iruñean bihozgabeen manifa 753
“EPA”, “HH” izan dadila 786
Euskara batuari. Txillardegiri 792
Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzgoxo Euskaraldian 802
Korrikan klika egin dugu 840

E I B A R
Muñoa Zabaleta eraikina 734
San Andres elizari adeitasunez 807
Eibarko Euskal Jaixa Kilometro zeroaren alde 850

E K I N E Z
Plazak hartu 733
Esperantzarekin aurrera 735
“Abian” hasi ginelako 740
Erakundeak azken urratsa eman du 743
Lauhazka goaz basamortutik oasira 747
Ongia krudelkeria uxatzeko 748
Aurpegi muzinak alai daitezen 749
Egia ezagut dezagun 750
Enarak askatasuna direlako 756
Giza-dorreen eguna dator 765
Faxismo beltzaren kontra hamaika kolore 771
Euskal Herriak iran dezan 782
Orain presoak diozuelako 788
Orain presoak eta iheslariak 808
Mugak gainditu ditzagun 823
“Orain Presoak”, manifen eguna 826
Zatiketen ordez auzolana 846

M U N D UA R I B E G I R A
Kongoko Errepublika Demokratikoan 752
Herriok gura dugun Europa 758
Uztailean tiroka hil duten jirafari 763
Espainiaren bonbek Yemen birrindu dute 785
Venezuela bolivartarrari 837

A N I M A L I A K
Azeri bati 724
Abauntzagan umeak eta zapaburuak 730
Labezomorroak eta gu 772
Erleak bizirik 820
Bi enaren historia polita 831

Ametsen txokoan
bizi naiz
[1-162]
ATARAMIÑE. 2011.

Ainarak herrira
itzuliko dira
[163-308]
ATARAMIÑE. 2014.

Bidean gaude, aurrera
goaz, joan zirenekin
[309-450]
ATARAMIÑE. 2016.

Udaberrian
biziko gara
[451-580]
ATARAMIÑE. 2017.

Hamaika desio
utopiarako
[581-721]
ATARAMIÑE. 2018.

ataramiñe
El silencio del infierno
FERNANDO ALONSO. 2003.
Gosea lagun, laguna
SEGAPOTO KOLEKTIBOA. 2004.
Kartzelako leihotik
JOSEBA ARREGI. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
JOXE BLANCO. 2004.
Lunaren Goiztiri
JUAN LUIS MUGERTZA. 2005.
Azeri gosetia
KEPA ETXEBARRIA. 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. HAINBATEN ARTEAN. 2006.
Claude Gueux
VICTOR HUGO (ITZULPENA: ZORION ZAMAKOLA). 2007.
Zimaren abenturak
BELEN GONZALEZ / KEPA ETXEBARRIA. 2007.
Kartzelako neurriak
URTZI ZUBIZARRETA. 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar
MAHAI-JOKOA. ZORION ZAMAKOLA. 2008.
Penumbras de un ayer
IÑAKI OJEDA. 2009.
Preso nago
MIKEL ORBEGOZO. 2010.

Bakarmortuko kronikak
MIKEL ANTZA. 2011.
Espetxetik at
BORXA URBERUAGA. 2011.
Ametsen txokoan bizi naiz
IBON MUÑOA. 2011.
Ametsen txokoan
CD. HAINBATEN ARTEAN. 2012.
Kandela bat pizteko behar dena
MIKEL ANTZA / IKER MORENO. 2012.
Fakin xokona
OIER GOITIA. 2012.
Sasian barna
XABIER MAKAZAGA. 2012.
Preso nago 2
MIKEL ORBEGOZO. 2013.

MIKEL ANTZA. 2013.
Agurra eta ohorea
JOKIN URAIN. 2013.
Ainarak herrira itzuliko dira
IBON MUÑOA. 2014.
Urte ilunak
NELSON MANDELA (ITZULPENA: EKAITZ SIRVENT). 2014.
Ilargiraino!
MIKEL ORBEGOZO. 2015.

Burdin elorri arantzetan
JOSEBA ARREGI. 2015.
Haizea eta Lizar Magikoa
KEPA ETXEBERRIA ETA XABIER UGARTE. 2016.
Kuku erlojua
KEPA ETXEBERRIA ETA XABIER UGARTE. 2016.
Haizea
HAINBAT EGILE. 2016.
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin
IBON MUÑOA. 2016.
Kartzelako kronikak
JEXUXMARI ZALAKAIN, 2016.
Axelko eta Otsoko bertsotan
KEPA ETXEBARRIA. 2017.
Udaberrian biziko gara
IBON MUÑOA 2017.
Errezel berdeak
JEXUXMARI ZALAKAIN. 2017.
Txori mezulariak
JOSEBA EROSTEGI ‘ELTZIKORTA’ / LOREA EROSTEGI FERNANDEZ. 2018.
Hamaika desio utopiarako
IBON MUÑOA. 2018.
Egia baten egunerokoa
OIER GOITIA. 2018.
Gure memoria, gure historia
IBON MUÑOA. 2019.
Basatza
HODEI IJURKO IROTZ. 2019.
Amonaren ipuin magikoak
JOSEBA EROSTEGI / LOREA EROSTEGI. 2019.

EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK



Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

Eibar
Gure memoria, gure historia Ibon Muñoaren
seigarren liburua dugu. Aurretik argitaratuak ditu:
Ametsen txokoan bizi naiz (2011),
Ainarak herrira itzuliko dira (2014),
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016),
Udaberrian biziko gara (2017),
eta Hamaika desio utopiarako (2018).
Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen
diete liburu honetako bertsoek ere.
Hartara, lehen bertsoak 722. zenbakia darama;
azkenak, Guztira, 141 bertso berri,
2018ko apirilaren 1etik 2019ko ekainaren 23ra
artean Kordobako espetxean idatziak.
Ви прочитали 1 текст із Баск література.
  • Частини
  • Gure memoria, gure historia - 1
    Загальна кількість слів становить 3430
    Загальна кількість унікальних слів становить 1967
    25.4 слів у 2000 найпоширеніших слів
    39.1 слів у 5000 найпоширеніших слів
    46.7 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 2
    Загальна кількість слів становить 3316
    Загальна кількість унікальних слів становить 1900
    23.7 слів у 2000 найпоширеніших слів
    36.8 слів у 5000 найпоширеніших слів
    44.4 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 3
    Загальна кількість слів становить 3382
    Загальна кількість унікальних слів становить 1932
    24.2 слів у 2000 найпоширеніших слів
    37.6 слів у 5000 найпоширеніших слів
    45.5 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 4
    Загальна кількість слів становить 3412
    Загальна кількість унікальних слів становить 1903
    26.2 слів у 2000 найпоширеніших слів
    39.2 слів у 5000 найпоширеніших слів
    47.2 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 5
    Загальна кількість слів становить 3372
    Загальна кількість унікальних слів становить 1892
    25.0 слів у 2000 найпоширеніших слів
    38.7 слів у 5000 найпоширеніших слів
    46.1 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 6
    Загальна кількість слів становить 3319
    Загальна кількість унікальних слів становить 1970
    22.7 слів у 2000 найпоширеніших слів
    36.7 слів у 5000 найпоширеніших слів
    43.7 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 7
    Загальна кількість слів становить 3203
    Загальна кількість унікальних слів становить 1949
    21.0 слів у 2000 найпоширеніших слів
    34.4 слів у 5000 найпоширеніших слів
    41.7 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів
  • Gure memoria, gure historia - 8
    Загальна кількість слів становить 1755
    Загальна кількість унікальних слів становить 1152
    26.9 слів у 2000 найпоширеніших слів
    40.6 слів у 5000 найпоширеніших слів
    47.2 слів у 8000 найпоширеніших слів
    Кожна смужка відображає відсоток слів на 1000 найпоширеніших слів