Zaldi Berdea - 7

Süzlärneñ gomumi sanı 3851
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1804
30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ihesaldian egindako kalte materialengatik, 48.780 pezetaren
kalte-ordaina ezarri zidaten. Gainera, ordutik zigor osoa bete
arte espetxeko onurak kendu zizkidaten. Ihes-ahalegina baino
lehenago izandako onurak baino ez nituen izango, alegia, erredentzio edo luditze apur batzuk. Beraz, askatzeko data 2009ko
abuztuaren 30a izango zen. Data hori aspaldi joan zen eta nik

Jaengo espetxe honetan jarraitzen dut, Espainiako Auzitegi
Gorenak 197/2006 legea jarri zuelako indarrean eta, ondorioz,
askatzeko data atzeratu egin zait 2011ko apirilaren 13ra arte,
epaitegiaren auto baten arabera.
Niri kartzelan ez zidaten auto horren berri eman, nik lege hura
aplikatuko zidatela espero nuen arren, eta 2009ko abuztuaren 30ean, kartzelako zuzendaritzak aspaldi eman zidan irteera
data iritsi zenean, hain zuzen ere, hala jasota zegoen dokumentua kartzelero bati eman nion, Westinghouse esaten genion bati.
Familia kalean zain zegoela esan nion, eta berak erantzun zidan:
«Después de 30 años viene usted con prisas? Aquí no ha llegado
ningún papel de la Audiencia». Nik banekien familia ez zegoela
kartzela ondoan, ez etortzeko esan bainien. Kontxa Andaluzian zegoen Goiztirirekin, bere herrian, gurasoen etxean egun
batzuk pasatzen; dena dela, nik esan nion egun hori helduta
ere, ez etortzeko. Gauean, afalorduan, kartzeleroa etorri eta
goizean nik emandako orria itzuli zidan nazka keinu bat eginda.
Hemengo zuzendaria ez dut sarritan ikusten, baina askotan
akordatzen naiz Morritos zeneko garaiaz. Orduan, Herreran ginela, nahi baino maizago ikusten genituen haren ezpaintzarrak.
Gaiztoa zen, oso gaiztoa. Plantoa edo bestelako protestaren
bat egiten genuenean, Guardia Zibila moduluetara sartuz gero,
bera haiekin joaten zen, eta zein kide jipoitu behar zituzten
seinalatzen zien. Badakit nitaz esan duela ez dudala bide zuzena
aukeratu, berak ez bezala, nonbait. Horrelako zerbait etsaiarengandik etortzea laudorioa da niretzat.
Nire kontaketa honetan hainbat kartzelero aipatu ditut, guztiak
goitizenez. Izan ere, ohikoa zen kartzeleroei goitizena ipintzea.
Batzuek gu kartzela batera iristerako bazeuzkaten, preso sozialek ipinita; esate baterako, Carabanchelen edo gure kolektiboa
sakabanatu ondoren ipinita, alegia. Beste goitizen asko, Puerton
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

eta Herreran batez ere, geuk ipini genizkien, kartzela horietan,
sakabanaketa arte, euskal preso politikoon kolektiboko kideak
bakarrik geunden eta. Goitizenik ez zeukaten bakanak izendatzeko, edonola ere, ez zegoen arazorik, guztien izen orokorra
zuten eta: boqueras edo boqui. Hala esaten zaie kartzelero espainiarrei. Frantziarrak, berriz, matoiak dira.
Tragasables Puerto I kartzelan ezagutu genuen. Lehenbiziko
egunean bertan baten batek debekuak baino iragartzen ez zituen kartzelero haren gaineko iruzkinen bat egin zuen: «tragasables ostiori...!». Eta izen horrekin bataiatuta geratu zen.
Zerbitzu burua zen, eta zenbait urte geroago, Salto del Negro
kartzelan, zuzendari. Han, ustelkeriagatik kargugabetu zuten
eta atzera berriro Puerto I kartzelara eraman.
Espia ere Puerto Ieko klasikoa da. Ez zen batere zaila izan haren goitizena asmatzea. Beti gure atzean zer entzun, zer topa
ibiltzen zelako. Egia esateko, denek zeukaten espia bokazioa.
Lagun biren arteko solasa edo patio erdiko batzarrean esaten genuena entzuteko ez zen belarri bat faltako leiho edo ate
hurbilenean. Joseba Sarrionandiak ere bizi izan zuen eguneroko
egoera itogarri hura eta ezin hobeto irudikatu zuen “Territorio
librea” poeman:
Funtzionarioak zelatan ditugu beti:
bazterretik jarraitzen digute patioan,
atzetik jarraitzen digute komunera,
aurretik jarraitzen digute bisitara,
ateko mirillatik zaintzen gaituzte zeldan
eta gure loa ere zelatatzen dute.
Ezin haiengandik alde egin ez patioan,
ez komunean, ez bisita
kabinan, ez zazpigarren loan.
Euskara da gure territorio
libre bakarra.
Euskaraz solasean hasiz gero
hara hor funtzionario bat berehala
ezkutuka gure ondora datorrela.
Ziur ez duela deus ulertzen,
baina bertan geratzen da zelatan,
espioi filmetako espioiaren moduan.
Dena dela, guk ez diogu euskarazko
lehen ikasgaia ere emanen.
Oharkabean bezala dio gutako batek:
‘Emukatup tab kogaid erug naedlakezta

ae neztidnufnok nugud...’.
Buey. Bisontea ere izan zitekeen bere itxuragatik, baina animalia klase hori bezatuta ez dagoenez, Buey egokiago iruditu
zitzaion lagunen bati. Akordatzen zait zelan behin, afalorduan,
jantokira sartu orduko sekulako hatsa igartzen zen. Txiza usain
nabarmena. Afaria ekarri ohi zuten gurdia sartzeko atea zabaldu zutenean areagotu egin zen hatsa. Afariarekin batera ekarri
zuten menu oharrean hauxe idatzita zegoen: «Riñones al jerez».
Segituan esan genion kartzelero bati hura handik eramateko
lehenbailehen. Eta beste afari bat ekarri ezean, ez ginela handik mugituko. Kartzeleroak zerbitzu buruari deitu zion. Buey
agertu zen. Afaria zegoen mahairaino joan zen artez, koilara
bat hartu eta giltzurrunen saltsa probatu zuen. Hura nazka,
txerrikeria hura ahora sartu zuenean sentitu genuena. Gozoak
zeudela esan zuen, eta ez zegoela beste afaririk. Guk geure jarrerari eutsi genion, ez genuela presarik esanda, eta azkenean
eraman egin zuten sats hura, eta handik ordu erdira-edo arrautza frijituak ekarri zizkiguten.
Txerri-jana ohikoa zen han. Sukaldetik jantokirainoko bidea
egin baino lehenago igartzen genuen haren hatsa. Oso txarto
prestatzen zuten, oso kalitate eskasekoa zen dena, baina hori

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

ez zen txarrena. Ez zituzten produktuak garbitzen, usainagatik
ez ezik, itxura hutsagatik ere nabari zen. Egun bateko giltzurrunak aipatu ditut, baina beste hamaika konta nitzake. Esate
baterako, egun batean afaria zerbitzatu genuen eta lagun batek platerean kristal zatiak topatu zituela esan zuen, eta atoan
beste batek, eta beste hainbat gehiagok berdin. Dilistak zeudenean, noizbehinka harritxo bat topatu beharrean, galbahetik
pasa beharreko guztia lapikora botatzen zuten. Batek daki jan
ezinezko zenbat osagai zituen janari esaten zioten hark.
Pikoloro Herreran ezagutu genuen. Loro baten mokoaren itxurako sudurra zeukan. Beste bati Perkins esaten genion, diesel
motor zahar haiek bezain motela zelako. Intxaurraga goitizenekoak Puerton sortu genuen aldizkari bati izenburua eman zion.
Barregarri iruditzen zitzaigun nola ahoskatzen zuen Eibarko lagun baten deitura: Inshaurraga.
Padrecito ere elementu ederra zen. Beti gizon onberaren plantak eginda, atsegin antzera hitz egiten saiatzen zen... eta aukerarik txikienean, berdin zion lagun bat, kuadrilla bat edo modulu osoa, zigor zeldetara bidaltzeko prest. Beti zeukan eskura
partea jartzeko orria.
Tirillas txiki eta estua bezain gaiztoa zen; izan ere, kartzelero
arrunta izatetik zuzendari izatera iritsi zen Herreran, Morritos
hemen bezala. Gauza jakina da horretarako zelako merituak
egin behar diren. 88an apurka-apurka lagunak sakabanatzen jarraitzen zuten, eta Herreran zenbait planto eta txapeo egin genituen. Plantoak guardia zibilak moduluetara sartzen zirenean
amaitzen ziren. Haietako batean, haien buruan Tirillas agertu
zen, korrika, guardia zibilei nori jo seinalatzen, Morritosen antzeko bidea eginda, antzeko merituak, alegia.

Beste bati Endañeta esaten genion, eta barkatuko ahal digu harri-jasotzaile apartak. Kartzelero hark ez zuen, ez, haren itxurarik, guztiz kontrakoa baizik, eta ez dago esan beharrik goitizen hori ironikoa zela.
Niveas, Konan, Bakero, Psikopata... eta orain akorduan ez ditudan beste asko ziren fauna hartako beste elementu batzuk.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

XXVIII
Jon Idigoras hil zenean idatzi nuen testua Zornotzan irakurri
zuten ekitaldiaren ostean, hedabideek nire aldeko omenaldia
izan zela azpimarratu zuten. Kezka handiagoa ematen zien ekitaldi hark gainean nituen 25 kartzela urteek baino. Zenbait preso ohi eta ezker abertzaleko kideren bat auzipetu egin zituzten
«omenaldian» parte hartzeagatik. «Terrorismoa goraipatzea»
leporatuta Auzitegi Nazionalean epaitu zituztenean, Kontxa
deklaratzera joan zen bertara, beste hainbatetan bezala. Hara
zer esan zuen: «Ez dut nire mutil-lagunari zertan omenaldirik
egin. Haren askatasuna eskatzeko ekitaldi politiko bat izan zen».
Jonen heriotza ez zen lagun maite baten gaineko albiste ezin
txarrago bakarra izan Jaengo kartzela honetan. 2004ko uztailaren 16an Esther Azpuru aspaldiko lagun eta burkidea hil zen,
eta hiru urte geroago, 2007ko maiatzaren 27an, haren senar
Jabier Etxebarria. 1977ko harako amnistia baino lehen eta ondoren ere kartzela ezagutu zuten biek. Jabier hil zen urtean
egin zidaten oroimenezko ekitaldirako biak herriaren gogoan
izatea nahi nuen, eta berba hauek idatzi nituen:
«Zuek aldenduezin, sentikizun bizi batek astinduta, nire harrera
xumea egin gura dizuet, zaila izan arren, bion heriotzak ekarri
didan saminak barru-hondoak ikutu eta nahieza ipini dit eta,
zuen joatea horren arina izan delako.
Behin ere ez dut ahaztuko bikote abertzale honek jasan zuena
atxiloketen, torturen eta espetxearen ondorioz.Trantsizioko
indultuarekin irten ziren espetxetik. Gogoan dut Esther, indar
militar-polizialen bortizkeria zela-eta, samakoa ipinita irten zela,
eta azken arnasa eman arte eduki zituen arazo latzak. Latzak
izan baitziren jasan zituen torturak, bortxaketa barne.

Jabierrek ere behin baino gehiagotan jasan zituen Guardia Zibilaren izugarrikeriak. Behin batean, soka batez Land Roverrari
lotu eta narrasean eroan zuten basoko estartetan zehar, sasi
eta oteen gainetik. Nekez eta ibili ezinda, Carabanchelgo hirugarren galeriara sartu zuten. Hantxe osatu zituen, kostata,
hanketan zituen zornez betetako zauriak eta gorputz osoko
ubeldurak, lagunek zainduta.
Denbora aurrera joanda, Herrera Manchako kartzelan ikusi
nuen Jabier, eskola esaten zioten gela batean. Ezin izan ginen
elkarrekin luzaro egon, baina nahikoa izan zuen bere ardura bakarra emaztearengan zuela esateko. Ez pentsatu, inondik inora,
zuekin ahaztu naizenik. Mosu eta igurtzi bana».
Nire testu hori herrian irakurri zutenetik egun batzuk baino
ez ziren igaro antzeko albiste txarra heldu zitzaidan arte. Aspaldiko beste lagun baten heriotzarena, Sabin Euba Pelopintxo
zornotzarrarena, hain zuzen. Batzuetan, horrelako egoeretan,
hitzak agortuta daudela ematen du, baina sentimenduek norberaren barruan irauten dute eta zelanbait kanporatzea ere
halako beharra da. Hauxe idatzi nuen Pelopintxo gogoan:
«Aldikada igazi da telefono soinua entzun nuen iluntze hartatik. Akorduan daukat. Burgosko La Brújula hoteletik berba egin
zenidan enkargu hura egiteko. Atoan konturatu nintzen argi
zure eskuzabaltasunaz. Ordutik denbora laburrera, Zornotzan
bilatu eta aurkitu ninduzun. Oroipen polita dut zeure burua
aurkeztu izana, hura aurrez aurre ikusi zintudan lehenbizikoa
izan zen eta. Nabarmendu nahi dut erabakiak hartzeko zure
gaitasuna, nortasunez eta kategoria miragarriz egiten zenekiela. Aparteko iraultzailea, goi mailako duintasuna zeneraman aldean. Errepresio zorrotza atzean jarraika zenuela, Ipar Euskal
Herrirantz ihes egin zenuen derrigorrez. Ondoren, kartzela
eta eragozpenez betetako erbestea bizi izana. Ez zait inola ere
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

burutik joan kartzelatu berri nengoela niregana etorri zinela
behar nuenerako laguntza emateko prest. Beti erakutsi dituzun
dotoretasunaren eta koherentziaren jabe eroan zaitu heriotzak. Neure barrua mingostasun sakon batek astinduta, beti
arte, Pelopintxo, anaitasunez».
Aldameneko gelan Jagoba Terrones laguna daukat. Idatzi hau
pasatu diot. Berak liburu bat ikusi du orriotan, eta iruzkin hau
itzuli dit.
«Batzuetan, liburu bat liburu bat da soilik. Beste askotan, kontakizun eder batzuk, eta besteetan, testu honekin gertatu zaidan
bezala, kontakizun baten atzean dauden sentimenduz beteriko
bizipenak ere.
Gatzak, liburu hau nola egin duen, nolako buruhausteak eduki
dituen ikusteko parada izan dut, eta bai esan dezakedala, esaldi
bakoitzaren atzean, berak islatzen duen pentsamendu bakoitzaren atzean, sentimendu erraldoi bat egon badagoela. Zer
dago “Zaldi berdea” hitzen barruan, kideak aipatzen dituen
momentuetan, edota aitarekin gurutzatzen dituen begiradetan...? Gatza ezagututa eta berari entzunda ezagutu ahal dugu
hori dena, eta seguru nago liburu hau irakurtzen dutenak nolabait hurbilduko direla Gatzaren pentsamenduetara, eta Gatza
gatibu izan zuten ziegara.
Askatasunaren nahiak mugarik ez duela erakutsi digu Gatzak
bere bizitzan, harriz harri, pausoz pauso joan da bere ametsa
eraikitzen, liburu honekin egin duen bezalaxe.
Niretzat, liburu bat baino gehiago da Gatzak lan honekin eskaintzen diguna, eta nik bere alboan bizi izan dudan bezala, era
berean irakurriko dut, berak etengabe erakutsitako duintasun
eta adiskidetasun horiek presente edukita.
Jagoba Terrones Arrate»
Nik barru hauetan egitekoa eginda daukat. Hilabete gutxi barru harresi eternal hauek atzean uztea espero dut. Oraindik
barruan dauden kide asko gogoan ditut. Agur bero bat bidali
nahi diet Jaengo kideei, bakartze moduluan nirekin egunak partekatzen dituztenei, eta baita moduluetan dauden kideei ere.
Euskal preso politiko guztiei.

ZALDI BERDEA

2. Zatia

Nire kontaketa hau etenda geratu zen duela 10 urte pasa.
Hainbat urte lehenago, ihes saioaren ondorioz kartzela zigorra
murrizteko aukera kendu zidaten; horrez gainera, baina, 197/
2006 doktrina aplikatu eta ihesa baino lehen kartzela zigorra
murrizteko onartuta neukan apurrak ere ez zidan ezertarako
balio izan. Beste alde batetik, kartzelero batekin izandako istilu
batengatik epaileak ezarritako sei hilabeteak eta ihesagatik ezarri zizkidaten hiru hilabeteak ere gehitu zizkidaten.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak indargabetu egin zuen
197/2006 doktrina, eta aplikatuta zeukaten hainbat euskal preso kaleratzeko agindu. Poztu egin nintzen, jakina, ebazpen horrek zenbait laguni zigorra laburtu zielako, batzuen kasuan egun
bi besterik ez baziren ere. Niri, egia esateko, ez zidan mesede
handirik egin, urtebete lehenago kalera irten nintzen eta. Hala,
legez kartzelatik irten gabeko gehienezko denbora 30 urtekoa
zen arren, nik ia 31 bete nituen.
Ziegan bakartuta hainbat urte eman ostean, uste izan nuen
handik atera eta beste lagunekin batera egoteko aukera edukiko nuela. Eta hala izan zen denboraldi labur batean, baina ondoren moduluetan zehar barreiatu gintuzten, baten batzuk bakartze moduluan utzita. 2011ko apirilaren 13an, halako batean,
ia 31 urtean antsiaz espero izan nuen eguna heldu zen. Neure
bizitzako hesirik sendoenetako bat zeharkatu nuen, bizitza bat
atzean utzi eta berri bati helduz.
Gauza asko aldatu ziren nire bizitzan, ez nik imajinatu nuen
moduan. Ez dut esan nahi okerrago, ez hobeto, baizik eta desberdin. Gorabeheraz betetako bizitza hau ere ez da erraza,
ezta hurrik eman ere; hala ere, beti moduan aurrera egin behar
da. Maite dudan jendearekin harremanetan jarraitzen dut. Gurasoak utzi gintuzten, eta beste batzuk etorri. Goiztiri, dagoeneko koskortuta, ikasketak amaitzear; Kontxa neska-lagun ohia
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

2. zatia

eta lagunak hor daude gurasoen eta joan diren beste askoren
hutsunea betetzen ahalegintzen. Kontxa eta biok banandu egin
ginen; edozelan ere, bene-benetan diot orain hogeitaka urte
bezala miresten dudala, eta gure arteko harremana ezin hobea
dela. Behar izanez gero, laguntzeko prest dago beti. Berak ere,
zelan ez, badaki ni ere horretarako nagoela.
Zornotzan, 2022ko ekainaren 23an

XXIX
Irten aurretiko egunetan, amets nuen eguna hurbildu ahala,
gero eta kontzienteagoa nintzen hainbestetan «egunen batean
iritsiko» zela pentsatu izan nuen hura benetan gertatuko zela.
Urte askoan urrun ikusi izan duzuna orain hurbiltzen sumatzen
duzu eta, hala ere, sinisten zaila da.
Egun haren bezperan, kartzelara sartu berrien moduluan bakartu ninduten, ateratzerakoan lagunak agurtu ez nitzan. Hala
ere, gure modulutik atera baino lehen, lagunen zeldetako ateetara hurbildu eta, ikusi ezin banituen ere, kolpe batzuk jo nituen. Ez zen besarkadarik egon, baina gure artean ez zen gehiegizko azalpenik behar. Aurretik ere gerta zitekeenaren jakitun
geunden eta esan beharrekoak esanda eta bostekoak luzatuta
zeuden. Aurreko egunetan lagun horiek eta beste moduluetakoek ere lerro batzuk bidali zizkidaten. Espainia eta Frantziako beste kartzela batzuetatik ere jaso nituen gutunak, inoiz ez
ahazteko moduko agurrak.
Bezperako gauean lasai nengoen. Hamarrak aldera ohean
etzanda nengoen, hausnarrean, eta lasai samar. Lokartu egin
nintzen, baita zenbait aldiz esnatu ere, eta 2011ko apirilaren
13ko goiz hartan, egunsentia baino lehen, itzartuta nengoen
atzera. Halako batean kaletik zetozen ahotsak entzuten hasi
nintzen, baita bolanderen soinua ere. Senideak eta lagunak ziren, zenbait autotan eta autobus batean joan zirenak. Ez nekien
zer ordutan aterako ninduten. Gosaria ekarri zidaten. Amaitu
nuenean, kartzelero batek ziega zabaldu eta askatasuna sinatu
behar nuela esan zidan. Nire bizitzaren zati gehieneko askatasuna sinatu gabe galdu ostean, berreskuratzeko sinatu egin
behar nuen. Zeldatik atera nintzen azkenekoz, trasteak aldean.
Kartzela sarrerako bulegoan nire dirua eman zidaten, eta kontatzeko esan. Nik buruarekin baietz esaten nien, baina egia esateko, diru mota hura, euroak alegia, ikusten nituen lehen aldia
zen, barruan plastikozko dirua edo txartel magnetikoa erabiltzen zen eta.
Kartzelatik irtetean, ez nuen aterik kontatu, ez nion inongo korridoreri erreparatu. Eraikinetik irten eta nire aurrean garita
ondoko barrera altxatu zen. Jendea ikusten hasi nintzen, nire
begiak Goiztiriren bila mugitzen ziren, lehenengo besarkada
berarentzat zen eta. Hala izan zen, eta gero Kontxa, lagun guztiak... sentsazioak pilatu egiten zitzaizkidan. Berehala alde egin
genuen handik, leku lasai baten bila. Ultraeskuindar talde bat zegoen inguruan, oihuka eta bere banderak astintzen. Kazetariak
ere baziren, ugari. Gogoan dut Info7koak hurbildu zitzaizkidala,
baita australiar bat ere. Jatorra iruditu zitzaidan. Grabatu egin
zuen nire irteera, eta handik egun batzuk barrurako hitzordua
ipini genuen elkarrizketa egiteko. Australiarra autobusean itzuli
zen, herriko jendearekin. Ni, familiarekin, auto batean nindoan.
Handik irtenda, ez dakit artean Andaluzian geunden edo Gaztela-Mantxara sartuta, benta batean gelditu ginen, momentu
hura gozatzeko asmoz. Ez genuen bidea bakarrik egin, gure
atzetik kaleko jantzitako zenbait poliziak autoz bentaraino jarraitu ziguten eta. Hamaiketakoa egin genuen, xanpainaz bustita. Poliziak begira zeuden, baina gure giroa ez zen eurentzat
egokiena. Hunkigarria izan zen jendearekin egotea gure artean
kristalik eduki barik.
Ondoren Euskal Herrirako bidea hartu genuen eta Madrildik
igaro ostean, Boceguillasen Guardia Zibilaren kontrol bat topatu genuen, edo hobeto esateko, eurek topatu gintuzten gu; izan
ere, autobusa geldiarazi eta goitik behera miatu zuten, bertan
zihoazen lagun guztiak identifikatu zituzten eta txoferrari euroko isuna ezarri zioten, miaketan labana bi topatu zituzte131

lako; bat txoferrarena zen, eta bestea lagunen batek gazta eta
ogia zatitzeko eraman zuena. Gure autoa ere geldiarazi zuten,
baina dokumentazioa eskatu eta begiratu ostean, aurrera segitzen utzi ziguten.
Autobuseko lagunek, edonola ere, berri pozgarria hartu zuten
bidean. Bertan Antton Troitiñoren loba Mattin zihoan, eta dei
egin zioten Madrilerako bidea hartu behar zuela esanez, bere
osaba kalean zelako. Berehala deitu ziguten guri albiste ona
jakinarazteko. Kasualitatea, gero, hainbeste kartzelatan lagun
izandakoak egun berean kalea zapaltzea.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

2. zatia

XXX
Zornotza ingurura heltzean, esan zidaten gurasoak Etxanon
zeudela, lagun baten baserrian. Bertan nuen hurrengo geldialdia herriko plazara agertu aurretik, gurasoak besarkatzeko.
Horrenbeste urteren ostean, adinduta, gero eta gutxiagotan
joaten ziren bisitan, eta ez gogorik ez zeukatelako, hain zuzen.
Hiru urtetik gora ziren ez nuela aita ikusten; hiru urte haren
irribarrea, edo begirada kezkatsua, ikusi barik. Lehenago Mirentxinen furgonetan eramaten zuten noizik behin. Sekulako poztasuna hartzen zuen aitak Mirentxineko lagunekin, hitz onak
besterik ez zituen eurentzat. Izan ere, lagun jator eta miresgarriak dira, sentsibilitate ikaragarrikoak eta elkartasun hitzari zentzu betea ematen diotenak. Gurasoen poza nabarmena
zen, ia ez zuten berbarik egin, ez zuten asmatzen, baina haien
gogobetetasuna ingurura zabaltzen zen, bizitzak ni kalean ikusteko beste iraungo zien zalantza uxatuta, neuk ere denbora luzean eduki nuen zalantza bera desagertuta. Egunero egunkaria
zabaldu eta eurek ikusi nahi zuten albistea ikusi barik hainbeste
urte igaro ondoren. Egun haietan hain gogoz irakurri zutena ez
zen presorik gabeko kartzelak iragartzen zituena, eta nire askatasuna bezainbeste desio zutena, baina bai eurentzako bide
ikaragarri luze bateko atseden nabarmena.
Poz-pozik... eta zahartuta topatu nituen, zahartuta eta oso
makalduta. Isilik. Euren bizitza ez da samurra izan. Beti aldats
gorakoa. Gazte-gaztetatik. Gerra garaian, umetan, inguruko
bonbardaketak ikusi zituzten, ama Arrigorriagan eta aita Erletxe-Galdakaon jaio ziren eta. Gerra ostean ere gorriak ikusi
zituzten, eta ondoren, diktadura amaitu baino lehen eta diktadura amaituta ere, beste gerra batek harrapatu zituen erdian,
baina eurek argi zeukaten zein zen beren lekua, beti beren
herriarekin, zapalduekin, sufritzen duenarekin, makurtzen ez
denarekin. Urte luze eta gogorrak bizi izan dituzte. Asko sufri133

tu eta asko eman dute biek, ezer eskatu barik, eta horregatik
daukate nire eta beste jende askoren betiko esker ona.
Gurasoak agurtu ostean, etxerantz joan ginen. Plazara iritsi
ginenean, jendez lepo zegoen, gehien-gehienak niri ongi etorria egitera joanak. Ez denak, baina. Plaza Ertzaintzak hartuta zegoen, furgonetak plaza erdian. Debekatuta zegoen ongi
etorria, debekatuta jendearen poza, inoren iraina balitz bezala hartuta. Ez dut ulertzen nor mindu dezakeen sentimendu
garbi eta humano bat adierazteak. Autoan etxeko atariraino
joan ginen, jendetzaren artean. Autotik irten nintzenean, baten
batzuek ni zuzenean agurtzeko aukera eduki zuten; egia esan,
ez dakit nortzuek, zurrunbilo haren erdian ez bainintzen oso
kontzientea.
Beti ere ertzainen begiradapean, etxera igo ginen. Berehala,
balkoira agertu ginen. Jendea oihuka, Ertzaintzaren furgonetetako sirenen argiak piztuta, ertzainen pilota-jaurtitzaileak guri
bideratuta. Herritarrak agurtu nituen, baita haien presentzia
eskertu ere. Xanpain botila atera eta euren aldeko topa egin
genuen balkoian. Neure argazkia, balkoian eskegita zegoena,
handik kendu eta balkoitik behera jaurti nuen txalo artean.
Balkoian euskal presoak etxeratzeko aldarria duen banderatxoa bistan geratu zen. Agur labur bezain hunkigarria izan zen.
Pankarta asko ikusten nituen, besteak beste “bizi arteko zigorrik ez” ziotenak. Jende ezaguna, barruan egondako lagun
asko, Euskal Herri osotik etorriak... Denak ere jende ausarta,
ertzainen aurrean erraz kikiltzen ez zirenak. Inguruko etxeetan jendeak lapikoak astintzen hasi zen, sekulako zarata sortuz,
Ertzaintzaren jarreraren aurka protesta egiten. Giroa gero eta
beroago zegoen. Goizean nire bila joan zen autobusa oraindik
heldu gabe zegoen. Eurekin akordatu nintzen.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

2. zatia

XXXI
Bi egun geroago, herriko tabernan elkartu ginen. Hara sartzeko
eskailera batzuk daude, egun horretan jendez beteta. Korridore bat zabaldu zuten ni pasatzeko. Sartu baino lehen, Goiztirik “Agurra” dantzatu zidan, nik buruan ongietorriaren txapela
neukala. Alabak dantza amaitu zuenean, txapela ipini nion, eta
berak nire burura bueltatu zuen. Barrura sartu eta nire argazkia, mostradore gainean eskegita zegoena, kendu egin nuen.
Preso politikoen argazkien aurkako ofentsiba betean zeuden
gobernuak eta auzitegiak; hala ere, jendea ez zen erraz kikiltzen eta ez zuen tabernan edo kalean argazkiak erakusteko
aukerarik galtzen, eta hainbat lekutan ni irten arte ez zuten
nire argazkia kendu. Goiztiriri eman nion argazkia, mutil gazte
bat ageri zen argazki zahar hura, eta berak apurtu egin zuen
negarrari emanda, zeharo hunkituta.
Apirilaren 15ean gaupasa egin nuen, aspaldi luzetik lehen aldiz.
Izan ere, 16ko goizeko 5:00etan Korrika igaro zen Zornotzatik,
eta neu izan nintzen herrian zehar lekukoa eraman zutenetako
bat, beste zenbait preso ohirekin batera. Zapatua zen, Korrika
Donostian amaitzeko bezpera.
Hurrengo domekan Aberri eguna zen, Gernikan. Hara bildu
zen jendetzaren artean pasatu nuen eguna. Urte asko ziren
horrelako ospakizun jendetsu batean parte hartzen ez nuela. Aspaldiko partez ikusi gabeko lagun asko ikusi eta agurtu
nituen. Baita ezezagun asko ere, zorionak ematera hurbiltzen
zirenak. Arratsaldean, Zornotzara bidean, telefono dei bat jaso
nuen. Gernikatik bertatik, hain zuzen. Han zegoen lagun bat,
Xabier Izaga, Kubatik iritsi berria, beste lagun baten berri eman
nahi zidana. Joseba Sarrionandiaren berri eta haren oparitxo
bat zekarren. Artean ez zen gauza ezaguna Joseba non bizi zen.
Hurrengo domekan elkartu nintzen Xabierrekin. Atera nintzen
egunean Joseba nirekin akordatu eta enkargu hori eman ziola
esan zidan. Joseba Herreratik Martutenera joan zen eguna etorri zitzaidan gogora. Herreran emango zuen azken eguna izan
zen. Modulu berean geunden eta agurtzera etorri zitzaidan.
Nora zihoan esan eta besarkada bat eman genion elkarri, baita
musu bat ere. «Ea handik alde egiten duzun», esan nion. «Ez
dut uste», erantzun zidan berak. Ez dakit zaila izan ote zen,
baina lortu egin zuen. Berak bidalitako oparia etxean dago.
Lehenengo egun haietan ez nuen egoera berriaz pentsatzeko astirik ere eduki. Denbora guztia etxekoentzat zen, eta
kalean lagun, ezagun eta ezezagunentzat: agurrak, besarkadak,
opariak... Eta oraindik ez nuen neure bizitza egun batetik bestera aldatu zen kontzientzia. Kontua da herritik 22 urterekin
eraman zuten mutil hark 53 zituela itzuli zenean. Eta topatu
nuen herria ez zen 31 urte lehenago utzi nuena. Ez herria, ez
jendea. Aurreikuspenak, asmoak, ilusioak, bizitza erdia baino
dezente gehiago barruan eta bizirik atera izana, duintasuna,
koherentzia... horri guztiari heltzeko ariketa luze eta nekeza
egin ostean, kalean errazago izango zelako ustea egiaztatzeko
momentua zen.
Kalean dena desberdina dela ikusten duzu. Batzuetan onerako, beste batzuetan txarrerako. Herria 31 urte geroago topatu duzu. Kalean egunik egun dagoenak apenas igartzen duen
aldaketarik, bai itxurari dagokionez, bai jendearen bilakaerari
dagokionez. Gehienek gogoan zaituzte, herriko preso guztiak
bezala, baina zuk batzuen arrastoa galdu duzu urteen joanean.
Batzuek eurekin bizi izandako pasadizoren bat gogoraraziko dizute, beste batzuen akordua denboragarrenean etorriko zaizu,
baldin etortzen bada.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

2. zatia

Beste mundu batetik zatoz. Mundu hartan, egunik egun, urterik
urte, gorabeherarik gorabehera, zelan jokatu ikasi duzu, egoera
bakoitzari, gogorrenari, latzenari ere, zelan aurre egin. Orain,
gaztetan utzi zenuen beste mundu honi, irudi hari heldu behar
diozula pentsatzen duzu, baina luze gabe konturatzen zara ez
dela mundu bera eta mundu berri honetan bizitzen ikasi egin
behar duzula ostera ere. Batzuetan kartzelan baino babesgabeago sentitzen zara, zenbait egoeratan ez dakizu zelan jokatu. Beste alde batetik, ez duzu topatu zuk buruan zeneukan
gizartea, beharbada idealizatuta zeneukana. Ez dut esan nahi
etsipenez ikusten dudala, baizik eta arlo batzuetan nabarmen
aurrera egin duen bezala, beste batzuetan atzera eginda edo
gutxienez trabatuta sumatzen dudala; esate baterako, balio batzuei dagokienez.
Esate baterako, barruan feminismoaren aurrerapausoak sumatzen nituen, jendartearen pentsaera aldaketa, eta nabarmena
da aurrera egin dela, baina kalean ikusi dut ez dela hainbestekoa,
zenbait arlotan behinik behin. Instituzioei asko falta zaie herri
mugimenduen mailara heltzeko. Kirol arloan, adibide bat baino
ez ipintzearren, arreta eman zidan gertakarik batek. Athleticen
neskek San Mames zapaldu barik ere liga irabazi zutenean, ez
zieten gabarra ateratzen utzi. Gizonezkoek baino meritu gutxiago ote dute? Beti bigarren planoan. Garrantzi handiagoa
ematen diote gizonezkoen entrenamendu bati nesken edozein
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Zaldi Berdea - 8
  • Büleklär
  • Zaldi Berdea - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3776
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    30.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3857
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1733
    31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3811
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1715
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3864
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1778
    31.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3892
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1750
    32.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3817
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1706
    32.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3851
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1804
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3835
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1841
    30.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Zaldi Berdea - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 3390
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1636
    34.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.