Usauri - 8

Süzlärneñ gomumi sanı 800
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 541
44.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
57.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
64.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ere, maiz izatekotan, ur axalean txuriak egiten
botatzen ditugun ugarriak dirudite, ur azpian
ezkutatzen dira ta ez ditugu geiago bear izaten.
Zer ajola digu Manuelengandik erlojeruaren
aldean? Zer Arranopoletagatik Antonioren truke?
Juantxo bera, oargarria zitzaigularik, zakon
erdian gelditu zaigu, ez gora ta ez beera; ez
degu aren berririk jakin. Paulinok eta Katamotzak ez zuten geroztik alkar ikusi. Josunek ez al
digu ardura geiago Este ta Bittoriren marimutilkeriak baño? Andre Axentxi, Krexentxio...
Beste aldez, erretoreen biziera baño gauza
berdiñagorik, iñoiz ikusi dezute? Etxetik elizara,
elizatik etxera, erriko urtearen egunik gogoragarrienetan erritarren buru azaldu, jaiak jaituko
badira. Alkateek gauza asko egin lezazkiteke
agintzaldian: onak eta txarrak, samiñak eta
parreragitekoak. «Alcalde tonto, sententzia
pronto», «Gogorrena alkate»... ta orien antzeko
esaerak zerbaitetik datoz. Baldin gureak askoen

egitekoak egin izan balitu pozik kontatuko genituan; baño gurearen lanak, lanean aritu gabe
nola bizi. Apaizek, berriz, ez dute makillarik ibiltzen, ez eta ez dira elezioetan sartzen. Aien
indar guztia, itzaldia da; etorri nai ez duana ez
dute ekartzen. Aien lana, batez ere, buruzko
lana da, sarigarriagoa da; erriaren gaitzak nolakoak diran, nola sendatu litezken, beartsuak
badira, edarizaletasuna bada, dantza lotua bada.
Ta orretxengatik Don Inaziori buruz esan ditugunak ongi esanak daude. Alajaña, ez gaude guztiak jaun ura bezelako gizon zintzo, apal eta
ongilleak!
Botikarioaren buruz asten bagera... gizajoa,
ia txoratu zaigu! Arrotzaren izketak gaitz egin
zion. Bere bizitzako egunik ederrenak orduantxe
pasa zituan. Arrotzarekin ibilli zituan gaiak begizkoenak zituan, geien atsegin zitzaizkionak. Baldin len jakin-gai orietaz bere burua erriko bildegi
bakarra uste bazuan, gero are geiago. Arrotzarekiko izketak bere ustea sendotu zioten, bere
jakintsunaz txinistu ta Einsteinen ustari zallak
ikasten asi zan. Orretarako, ordea, lendanik zerbaitxo gaitua egon bear, malla mallako ikaske-

tak egin bear, ta gure botikarioak iritxi eziñeko
ezkutuetara jota, etsi bearrean, gero ta geiago
zaletu ta txegosi ezin zitzakean jakingaiak iretsi.
Orain sendatzeko ala arras txoratzeko aukeran
dago. Jainkoak lagun!
Baño, batez ere, irakurleak jakin nai lukeena
Mirele ta Martinen maitasun arazoaren bukaera.
Guk emen esandakoa orain gutxi dala gertatu
zan. Or utzi genituan biak bata bestea gabe ezin
bizi. Aien alkarkunde goxoak guri ere biotz-ikutua egin zigun. Asarre egoten ziran bakoitzean,
gu ere kopetillun; zoriona berekin bazuten, gu
alaitzen gintzaizkien. Aidean erori-zorian zeuden
zartako guztiak Antoniori gañeratzen zitzaizkiola? Guri ezerez. Erlojeruak parra beste lanik ez
zuala egiten? Ezta deus ere. Baño gure bi gazteen maitasuna, bai. Ala izan oi gera guzti-guztiak liburuetan ala urruti ikusten ditugun maitaleekin, aien alkar ongi aditzea naiago. Ez, ordea,
bestela; izaten dira geren artean begi aurreko
maitaleak bekaizkeriz ikusten dituztenak.
Dana dala, gure bi gazteak iñori kalterik egin
ezik (ajola zien besteengatik), politak eta zintzoak zitzaizkigun. Barrengo mamitik ezagutzen

genituan. Martinek Mirele maitatzea nai genuan
eta Mirele orobat. Uskeriren bat kezkatu ote
zitzakean bildur giñan. Usategiko arratsalde arek
pozik utzi ginduan. Eta ori orain asko ez dala gertatu bazan zer geroztik?
Martin eta Margarite anaitzakoak dira. Bi illabete ere ez da izango Martin eta Mirele Elizondon ezkondu zirala. Usauri utzita etxeratu
zanean buruko mototsak korapillotu egin zituan.
Itza-pitsa, an utzi genuan arrotza. Tukulueneko eskaratzean neska batzuen erdian. Oneri
buruz bai ez degula geroztik ezer esan. Artean
zerbait bazan esatekoa. Arrotza Tukuluenean
zegoan ostatuz. Ostatuan etxe oneko semea
zala zekitela, beste gañerakoek alkarrekin bazkaltzen bazuten ere, arrotzak bakarrik, orrez
gañera etxeko alaba zarrena jarri zioten neskame. Josunek guztiekin atsegiña izatea berezkoa
bazuan, arrotzarekin are geiago. Ostatuko jakirik
onenak etxeko neskarik politenak zekazkion.
Arrotzari, noizpeinka, zerbait esatea bearrezkoa iruditu zitzaion; ez zitezela, beintzat, beti ixilik egon. Berak oi zuan bezin garbi, au edo ori
dala, beti bazeukan itztxo bat esateko aukera.

Josune ere ez zan motela, ta esana esanagatik
oso atsegiña zitzaion arrotzari. Neska polita bera
ta irripar arekin txoragarria jartzen zan. Arrotza
zaletu zitzaion. Jatorri ta iduri oneko gaztea zalarik, Josune neska ederraren diña bazala uste.
Izketa gero ta aurrerago zeraman mutillak.
Aal zuan maizena egiten zion eta nolabaiteko
gaiak utzi ta bere aldekoak bakarrik ikusten
zituan. Gero ta geiago. Baño arrotzak oartu zuanez alako mugatik aurrera ez zijoan beñere Josune. Arrotza azkarra zala, baño ezin aterazi Josuneri iñoren aurrean esango ez zituanak. Josunek
axaletik bai, barrendik ez.
Arrotzak kabi utsa arkitu. Arrokeriz ikututa
erabakia artu zuan: ez zuan bada jokatuko
mugaz arunztik; muga bitartean, biziki.
Egun batzuk igaro ziran. Iñork ezin lizaiokean
igarri arrotzari arpegiaren azpian zer zerabilkian.
Orain Josuneren txanda zan. Orain bai bareganatu zitzaiola. Gau aietan loa gutxitu zitzaion. Baño
alperrik. Beste bi egunean egon zan arrotza
ostatuan. Beti eratsua, gizatsua ta begitarte
oneko; baño joan egin zan. Neskame-sari naroa
utzi eskuan eta... etorriko urrengoan.

Josune gaxoa!
Bigarren kanpotarrak «poto».
Azkenez, Antoniok josteko makinak eta fonografoak saltzen egindako zorrak ezin berdindurik, Prantzira aldegin zuan.
Erlojeruak bein Sesiotegin izugarrizko edatea
edanda, ustegabean zan aña luze erori zan, batbateko. Guztiak parrez asi ziran; ez, ordea, nagusia.
—Zuek zerate gañeko emen gertatu danaz —
esan zien—. Gizon au oera daramakit.
Mozkor-miñak jota oa-zapiak busti-busti egin
zituan izardiz.
Il egin zan.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
  • Büleklär
  • Usauri - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3774
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1913
    32.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3927
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1923
    33.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1856
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3897
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1897
    32.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3952
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1980
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3927
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1878
    30.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 541
    44.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.