Usauri - 2

Süzlärneñ gomumi sanı 3856
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1913
32.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Antoniok ere, zentzuko ariak naspillaturik.

IV
JAI-EGUNEZ AURRETIK
Egunez aurretik asi zan jendea etortzen
Usaurin. Gu bertaratu giñaean, arratsaldean,
Kale Nagusitik barrena eguzkiak oraindik ere
argi egiten zuan eta, aurreko egunak euritsuak
izanarren, egualdia oso itxura ona ari zan artzen.
Usauritarrak pozik zeuden, bada.
Ez aspaldiko urteetan bezela, ez zan zaldikiko gurdirik ibilzen. Ta erritik geltokirañoko bide
luzean, tren bakoitzari zai egoten zitzaion automobil berriak, azkar asko egiten zituan joan-etorriak, aalik eta jetxitako jende mordoa zatikazatika artu ta toki bat ustu ala erria betetzen
zuan arteraño.
Enparantzan, goiko leioetatik, beetik eta nondik nai oso arrera atsegiña egiten zieten etorri
berrieri. Orduntxen asten zan, bada, jende gutxi
ala asko etorriko ote zan jakiteko garaia: zenbait
egunez aurretik ostatuan lekua eskatu zutenak,
bein eta berriz etortzeko esanda bideratu ziran
lagunak, urtero etorri oi ziran ezagunak, dantza

zale guztitakoak eta kupel gorri barkilleroa.
Onek kaxa bakarrarekin egiten zuan: geltokirañokoa (berak bakarrik zekian tokitik), geltokitik
errirañokoa (sei errial onuntzkoa), beste ainbeste arakoan eta bost eguneko bizi-modua.
Arrai pila dagoan tokian ogi puska bota eta
lenbizi iges ta garo biurtuta guztiak batera koskaka aritzen zaizkion bezela, era berean, Pidelen
tarranta berriak zubia pasa ta Kale Nagusitik plazan azaltzen zanean, jende guztia alderatu egiten zan eta, bein geratuta, alkarren gainka, etorritakoeri jeisten utzi bearrean, baziruditen tontorreraño zetorren tarrantan igo egin bear zutela.
Saskiak eta loturak eskuetatik zintzilik azaltzen ziran lenengoz; gero, emakumeak buruak
makurtuta ta neska gazteak eta mutillak alderdi
guztietatik; gure «barkillerua» sapaiatik beera
jetxi zan eta jetxi zuan bere kaxa, bi kurpil erantzita bera ere bakarrik ibiltzeko naikoa zana.
Guztiak alkartuta an izaten ziran ongi-etorriak, esku-estutzeak eta, baldin baserritarrak ez
baziran, muxukak neskaen artean. Zegoaneko

etorri zan jendetza polita! Zer izango zan aurrengo jai-egunetan?
Alako batean ikusi genituan igaz ere izandako Mirele, Elizondokoa, ta Margarite, amairu
urtekoa, bere aizpa baño bost urtez gazteagoa.
Josunek, ostatuko alaba zarranak —gaztea ala
ere— gogoz artu zituan bi adiskide maiteak. Eta
onela, enparantzaren erdian, kolore askotako
soñekoekin, arratsaldeko eguzkiak begiak erdi
itxutzen zizkiela, polito bañon polito ematen
zuten Usauri ta inguruko alaba lirañak.
Ester, Donibanetik etorria. Bittorirekin batu
zan: auxe zan erriko neskarik politena, baldin,
ainbeste neska politen artean, geiena nor autatzea erreza izango balitz. Iruindik etorritako Karmeleri erriko sendalari gaztea elkartu zitzaion.
Enparantzaren
bazter
batean,
«Tukulu»eneko ta «Gaztienea» ardotegien bitartean, gizon eta mutil gazte pilla eder bat zegoan
itzalean.
Gizaseme guztien artean bazan bat ango jarduneri aditzea egiten ziona, baño bere burua
aiengandik urrutitxo zegoena. Bazkalondoz
geroztik urduri xamar zegoan gure mutilla. Egun

ura etortzeko gogoz ain luzaro itxedon zuan gazteak —oraintxe garaia zetorkiola— bere larritasuna baretzearren giza artea billatu zuan. Andik
ederki ikusi zezakean berak nai zuanaren etorrera ta, tartean iñork ezeren itxurarik susmatu
gabe, gogoak ematean azalduko zan.
Ta oraintxe Mirele ta irurak pixka bat aldendu
ziran, Martin (au zan mutillaren izena) abiatu
zan. Beintzat, Mirele etorri zan aurten ere ta
azken egunetako kezkak aienatu zituan. Martin
bildurtu xamarra zijoan, eta ez da arritzekoa, ajol
aundiko gauzaren bat iritxi bear degunean uts
txikiena egiteko oso bildur aundikoak izaten
gera. Martinek barrenen zerabilkiana jaso aundikoa zitzaion, eta, ainbestetan asmoak artuta,
orain atzeratuko al zan, bada? Ez, berak bazekian igaz abegi ona egiten ziola, eta oraingoan
begitarte txarrik jarriko ez iola uste osoa zeukan.
Igazko Martin zala ikustean, arek eramango zuan
poza! Ez ikutuaren itxura egiñarren, berak igarriko zion.
Ongi etorria esanarekin batean Martinek
eskua luzatu zien, bai Mireleri ta bai Magariteri.
Neska biak legez erantzun zioten eta baita ongi

arkitua eman. Ixildu ziran. Bereala igarri zion
mutillak berak usteko arrera ez iotela egin. Zerbait geiago esatera ausartuko zan.
—Zuek emen ikustearekin oso poz aundia
artu det... —eta aurreko urtea gogoratu naiean—
igaz bezelako egun ederrak izango al ditugu aurten ere.
—Eskarrik asko —ta ixildu ziran.
Mirele ez zan iñori arpegi txarra jartzeko
neska ta guztiekin beti adeitsua izanik edozeñeri zor zaion begitarte ona ta bear bezalako arrera egin zizkion mutil gazteari. Martinek oriek
guztiak bazekizkian, eta orretxengatik bere
barrena ez zan naikotu; berak uste zuana ez
zuan ikusi ta itxuraz poto eginda, gaitza zitzaion
tankera ura, ta aalik ondoen irtendako tokira
biurtu zan.
Ene, Martinen ustearen okerra! Urtebetean
uste osoan egon eta barrenen arra. Urte osoan
etortzeko zai egin eta itxoegitearen ordain ustela. Erabatez, atzerako gogoeta guztiak azterkatu
zituan, ea naspilla noiztik sortu ote zitzaion. Arakatu zituan asieratik bukaerañokoak eta atzeratik aurrerañokoak. Ta orduraño ez zan konturatu

arian-arian bere gogapenak zenbaterañoko aunditasuna artu zuten. Orduntxe igarri zion nai ez
zuana baztertu ta atsegin zitzaionari toki ematen
ziola, eta an gogozko gauzak neurria autsita
amor ematen zutela. Baño bere asmotan oker
egon bazitekean ere, tira, joandako jardun gozoak eta batez ere aren agur pozkarria egi-egia
izanda, etorreran beste ainbeste iruditzea, alako
txorakeri aundia al litzake bada? Edozeñek bere
lekuan ez al luke ori bera sinistuko?
Martinek bere usteetan ariñegi ibilli zala,
aitortu zion bere barrenari; baño egia zan orobat
asmoak len bezin gordeak euki zituala oraindañakoan eta, gordeak gorde, ez miñik, ez neke.
Oraintsu itzegindakoaz ezin asarretu. Beraz,
Mirele zan aldatuta zetorrena. Ta orduraño itsututa bizi zan mutil gizajoak, bertan zabaldu bi
begiak. Igazko kabian aurten txoririk ez. Neska
begien pozkarri ura Usauri ta bere inguruak utzita arras aztu zan gure mutillaz. Jaio erriak ez zion
Martinen oroipenik gogora ekartzen, ezertxo ere.
Agian, bitartean, besteren batekin edo bat baño
geiagokin jolastua izango zan.

Artean Martinek urte osoan urte osoan! iraun
zuan berriro ikusteko gogoarekin. Oroipen biguña zana agitz samurtu zitzaion. Usauriko bazter
guztiek maiz asko gogoarazten zizkioten neska
lerdenaren egonaldiak, neska lirañaren ibillialdiak eta alkarren itzaldiak. Batez ere, Usauritik
geltokirañoko bide arek!
Azkeneko eguna zan. —«Nik Donostiara joan
bear izan nuan», bere buruari asi zitzaion Martin.
—«Mirele Elizondora zijoan amarekin. Irurak
batean alkartu giñan, Pidelen tarrantan. Mirele
ta ni aurrez aurre kanpora begira; aren ama nere
ezker ondoan. Itztxo banakakin asi nintzaion.
Izketaratu giñan. Batzuetan bereganatu ta ixillago esaten nizkion nere gogozko gauzak, batez
ere norbait oju ta zaratan ari bitartean. Bideko
arkaitz bakoitzak oroipen bat dakarkit burura».
—«Baño nik diotana egi utsa badan ala ez,
onetxek emango digu neurria. Amari tarrantan
ibillita itsas-miña deritzaion naigabe edo ongi
egoneza etorri oi zitzaion; baño egun artan, naiz
bildur izan, ondo baño obeto zijoan ordurañokoan. Mireleri, nerekin zerbaitxo itzeginda, amari
zeozer esatea otu zitzaion eta,

—«Oso pozik zaude, amatxo —itzegin zion».
—«I bai pozik agonala —bereala erantzun
zion amak».
«Egia esan lotsatu nintzan. Al nuan nik uste
ona izateko motiborik?»
Ta gogoeta auetan zegoela apaltzen ari zan
ere. Kaxilda bere arreba ta biak aurrez aurre ari
ziran arrats artakoa egiten. Anaia-arrebak bakarrik bizi ziran etxe artan. Gurasorik ez.
Arratsa zan, bada, ta etorritako guztiak enparantzaren erdian utzi ditugu. Ez; guztiak garaiz
etxeratu ta nik uste Martin eta Kaxildarenean
bezela besterenetan oeratu aurrekoa egiten
ariko zirala.
Alatsu izan zan Usaurin jaien aurreguna ta
alatsu izan oi da beste errietan ere. Jendea jaietara etortzen da ta etorritakoak berek egiten
dituzte jaiak. Bertakoak bakarrik ikusteagatik ez
lirake joango. Artean, dijoanari berdin zaio an
topatuko dituanak bertakoak naiz kanpotarrak
izan baldin poza ta atsegiña izango badu. Beraz,
errian bertan gutxitxo dago ta guztiak besteen
aitzakiarekin joaten badira, berekin daramate
jaia.

Gañerakoan, errietako jaiak urtearen egun
alaienak izaten dira, oroigarrienak. Onelako gertaera bat noizkoa izan zan aiderazteko, edo jaien
aurretik ala jaien atzetik, edo aurretik urrun ala
atzetik alde, esan oi dute. Urte zar eta berriaren
muga berberak ez du orrenbesterañoko oroiindarrik, ez da orren aipagarri.
Gazte gixajoa erriko jaietan eri dagoana! Ez
da penagarririk irundar gaztea Samartzialetan
gaxorik, Iruñara Sanfermiñetan gaiztun ala usauritarra Sanjuanetan oean ikustea bezelakorik.
Gauak, beraz, Usauri oso-osoa artu zuan eta
erriko ate guztiak itxita zeudelarik, gizaseme
zenbaitzuk, etxetik at, enparantzan gelditu
ziran, alkarrekin jolastu ta astakeriak egiteko.
Gauerdi erdian izandako mutillen dantza,
alkar jotze, oju ta algarak ez ditugu batere aipatuko. Baño auzko muturratik illunpean besteen
artera ogi ta jaki zetozen bi aiengatik, bai: erlojerua ta Antonio, oraindik amabost egun ez asarretu zirala, arras aztuta, askotan bezela, adiskide mamiak zetozen.

Erlojeruak ixilka zionez Letxan, Ibaiotxen,
Bedoyan eta Usaurin saldu bear zituzten fonografuak eta josteko makinak!
Ta fonografua aipatuta, «Sesiotegi»ko pilarmonikaz batere gogoratu ez!

V
DONIBANE
Ez da alaigarririk musika bezelakorik; ez da,
ez da t’ez da. Musikak ez du bioztarrik ematen.
Musikariek soñu poztun bat jotzen dutenean
gure izate guztia aldatu egiten zaigu, gure barrena lasaitu ta gu, ustegabean geundenak, batbatean txospertu egiten gera. Soñuak egoak
ematen dizkigu ta gorputzak bere pixua galtzen
duala-edo dirudi; entzumena ta biotza bakarrik
gelditzen zaizkigu ta an sortzen dan atsegin
gozoa! Batzueri, ala ere, belarri-zulotik oinmuturreraño sartzen zaie dar-dar burrundara ta
zankoeri jokoan eregiten die.
Orrengatik, goizeko zazpiretan pasodoble
Rada joaz musikarik Usaurin atera ziranean, erri
guztia aidean jarri zan. «Tukulu»eneko neskameari ontziak eskutik erori ta lertu lurrean. Bera
beintzat erori ez zedilla, ontziak ontzi.
Bi bider edo geienaz irutan, urtean, izaten
zan musikarien otsa Usaurin. Oraingo onek berri
onak zekazkian: erriko jaiak, soñeko berria,

meza nagusia. Batzuk kalean arrapatu zituan;
besteak oean etzanda, esna, ta gañerakoak —
ondoen-ondoenak— otsak esnatu zituan. A zer
esnatzea naiko lo eginda soñuak esnatzen dituanena! Ta zer atsekabea soñua urrutira gutxitzen
danean! Ez da alaigarririk musika bezelakorik; ez
da, ez da t’ez da.
Beeko kaletik goiko kaleraño, zubi aldetik
pelota-plazako atzeraño, musikariek aguro eman
zioten erriari bira osoa, gure erria ez bai-zan erri
aundiak bezela irteziña ta erritarrek alkar ezagutzen ez dutenetakoa. Musikariak abian asita guztia mugitu zan, erritarraz gañera sukaldeetako
zartagi ta ontziak, eta onelako garbiketan, abian
ezik, laxterrean asi zitzaion edan-ontzia «Tukulu»eneko neskameari.
Ez degu esango musikari goiztiarrak onenetakoak ziranik. Egun batzuk bakarrik saiatuta
naikoa ta geiegi egiten zuten. Orrez gañera urte
guztian ez zuten txanponik irabazten. Ta erriko
jaietan dantzagarriak alajaña! mutil gazte aiek jo
bear.
Amar bat lagun izango ziran musikariak,
auzokoak, eta ondotxo bizi ziranak geienak.

Orrelako eginbideetan an ez da iñor lotsatzen
erri aundietan bezela. Aberats baten semea zan
guztien aurretik atabala joaz zijoan mutil kozkorra.
Esan dezagun, bada, pelota-tokiko arrietatik
kanpora lur gorrizko toki zabal bat zegoela.
Zabal
ura,
eliza-atze,
«Gaztiene»
ta
«Tukulu»eneko enparantzarekin batera zetorrela; beraz, zabalgunde polita. Lekune artatik kanpora ez zan jolasik izaten. Lurrean sartuta tantai
tenteak jarri zituzten pelota-plazan, muturrean
bandera bana erantzita.. Musikarien jo tokia ere
gertu. Urtero-urtero gorde-tokitik olak atera ta
jartzen zuten; ostera jaiak pasatu olak askatu ta
urrengo urterañoko itzalpea. Jo-tokiak ez zuan
estalperik; ezta bearrik ere. Dantzariak euripean
aritu eziñean zertarako jo? An musika ta dantza
beti alkarrekin ibiltzen ziran,
«baileak eta soñu ederrak
»engañaturik gabiltza
»animarentzat kaltean dator
»gure munduko bizitza».

Argi-konturako erlojerua zuten mutil.
Tarteka-tarteka, geiegi ez erretzeagatik, erriko txinelak txibirisko bat edo beste botatzen
zuan.
Karmelek bere karta bukatu zuan. Karmele
Josuneren adiskidea zan eta onek deitura jaietara etorria. Bai ba, Josune Iruinera joanda Karmelerenean egona zan. Josune azken-aldian maiz
joaten zan Iruinera agiñak antolatzeko. Gañera
ortzalari-dentista gogo betezko gaztea zitzaion...
Karmelek auxe idatzi zuan:
«Ene guraso maiteak: Oso ederki etorria
natzaizute. Erri au ondo arkiturik nago. Josune
adiskide ona det. Arratseko beatzietan apaldu
nuan: baatzuri-zukua, bi arraultza tomateakin
(oliotan igari), saieskia piparrakin ta mai-azkenez gazta ta sagar gaziak. Ardo naparra, oso
ederra. Ez det esan nai ori guztia jan nuanik, ori
guztia ekarri egin zidaten. Naiz nere gustoko
jana ez izan, baliteke emen jateko gogoa etortzea, ustea ala daukat jarria.
»Danetatik zerbait jakin dezazuten, emengo
jan-gelan zoko-apalategi bat dago, lengo modu
zaarrera, iru kuadro almonedaetan ikusiten dira-

netakoak, etxeko jendearen beste bi erretratu ta
Españako erregearen irudi bat erregetu berrian.
Ni etorri-berrian geldik zegoan erloju-zintzila,
etxekoandreak ibilliazi dio.
»Oean sartuta ondoratu egiten naiz. Ta ateratzen duan soñuarekin ba dirudi neri min eman
bearrean oeak berak saietsetan min artzen
duala.
»Ala ere lo ederki egin det. Elizako joaleak
din-dan tristia ari zuala loak artu ninduan. Esan
didatenez gauean istillu gogorra ibilli dute enparantzan emengo mutil gazteak. Nik ez det batere nabaritu.
»Orain mezetarako gertutzen ari naiz nere
burua. Arrituko ziñateke: meza nagusia amaiketan da.
»Emen, ordua aurreratzen danean, ordu bat
atzerago izaten dira mezak, bazkariak, bezperak
eta danak.
»Azkarrean nabil eta agur, urrengoarte. Mun
sendoak nere aita ta ama on orieri.
Karmele».

Amaiketan, bada, meza nagusia. Iñoiz baño
txukunago zebillen jendea: zarrak eta gazteak,
neskak eta mutillak.
Ayuntamentua gertu zegoan eskaratz zabalean. Musikariak ere bai, kalean; ta bakar-bakarrik bandera jeisten palta. Gizon batek atera
zuan bigarren bizitzatik, lenbiziko bizitzakoari
eman eta onek bere aldiko kalekoari egokitu.
Antzin-antziñatik era onetara ateratzen zuten
guztien aurrean.
Zuzendariak aginduta musikariak asi ziran
eta jarraigoak elizarako bidea artu zuan: lenengoz musikariak urren banderaduna ta azkenez
ayuntamentua alkatea ta mugazai-nagusia buru
zutela.
Gu kale Nagusiko eskalleratik igo giñan elizara. Gure ondoan geneuzkan emen izendatutako
geienak. Bertan bizita ondo ezagutu bear.
Martin ere ikusi genuen. Goizeko musikarien
soñuak esnatu zuan au ere, ez naiko lo eginda
ordea. Lelengoz Mirele etorri zitzaion burura,
ezin bada burutik kendu. Aldizka asarre zitzaion
eta itz gogortxoak esan ere bai, neska «aldakor»

ta «buru arin» arengatik; bestetan ezti ta leuna,
«on-utsa» ta «polita» zalako.
Maitea itsasoan
ontziz
zijoan.
Ni aren atzetik
ekin
urean.
Urrundu ta laister
galdu
zitzaidan.
Ta ni ler eginda
ito
bidean.
Azkenez bizitu zan eta gallendurik Mireleren
biotza bereganatzeko asmo sendoa artu zuan.
Orrengatik orain, mezetarakoan, ezikusia egin
zion, ez baleki bezela, baño neskak bera ikusteko aukeran, onela Mirelek ez zion igarriko barrenen zebilkiana ta artean Martin ikusiaz, bene ta

txintxo, aurreko urtea gogoratuko zitzaion, berari maizegi, sarriegi, gogora zetorkiona.
Oraingo aldian korora joan giñan meza nagusia entzuteko. Bete-betean zegoan eta mugazai
asko. Kantari-taldea ere gertu. Zoko batean, erriko mutillek «Kuku» deitzen zioten agure xaar
bat, burosoil eta elbarritua, lo zegoan. Apaizak
azaldu ziranean, itsu aurrekoen gisan laguntzen
zion gizonak ukalondoan ikutu ta «Kuku»k
bereala ernetuta iru bider segituan egin zuan
gurutze santua.
Meza asi zan eta kantari-taldea ere bai.
Oraingoan iru apaiz zeuden aldare nagusian.
Kantarien artean ezagutu genituen goizeko atabalari txikia, sakristaua, erriko sendalaria ta
organista bera ere; onek eskuekin jo ezik (eta
oñakin ere) kantatu ere egiten zuan goizeko
musikariekin zuzendari ta zanpa-jotzalea izanaz
gañera. Soñu zoli ta bizien magalean, belarribarrena batere urratu gabe, loak artu zuan
«Kuku» eta... bere laguna ere bai.
Donostiatik kantariak ekarri zuteneko urte
artan ezik, iñoiz bezelako meza nagusia izan zan

Usaurin. Batere sermoirik gabe ordubete ta laurden iraun zuan meza nagusiak!
Onuntzean jarraigo berbera Erri-etxeraño,
alkatea ta mugazai-nagusiaren erdian erretore
jauna artuta.
Bandera jetxi bezela igo zuten.
Sanjuanetan alderdi artan jai egiten zutelata, lenbiziko egunean bestetan baño askoz jendetza aundiagoa izaten zan. Bazkolondoz geroz
inguruko erri guztietatik asko ta asko etortzen
ziran Usariko jaietara. Baño batez ere ots eta
zaratarik aundiena ekartzen zutenak, iruindarrak, beren motozikleta automobillekin baztar
guztiak arrotzen zituzten. Gizaseme ederrak,
mardulak, errietako jai guztietan erriz erri ibiltzen ziran, erleen gisan lorerik lore. Errietako
jendeak begiak borobilduta artzen zituan.
Guk ezagutu genuan mugazai batek, espaldiko urteetan euskaraz bakarrik esaten ikasi zuanak, orien izate ta ibilleraz arrituta ala zion
(erderaz): «—Jende au ez dek gure errikoa
(andaluza zan). Alajaña, mauskutsik, zigarro
aundia ezpañetan eta kurpillen soñua sakelan.
Motel, nere errian ez ditek alako zigarro puska ta

orrenbeste dirurik ibiliko, ez, pezeta bat geienaz
eta ura txanponetan, ots geiago ateratzeko,
baño mutil gazteak “Kurro” ibilli txamar txiki ta
estuarekin, ibillera oargarria, besoak zankoekin
batera, orixe, bai».
Ta ala zan. Gure mutil sendoeri berdin
zitzaien maukutsik eta burutsik etortzea, baldin
pilarmonika berekin ba-zekarten beintzat.
Aiek enparantzara iritxi ziraneko «Gaztienea»ko aurrean eta «Tukulu»enekoan aulkiak
eta maiak jarriak zeuden. Ta aiek etorri-berrian
bateko maiak artu ta besteko aulkiak artu, «Gaztienea» ta «Tukulu»k bat egiten zuten.
Erlojerua
orduntxen
azaldu
zan
«Gaztienea»ko aldean oetik jaiki berria; ez,
ordea, eguerdi ondoko lo-kuluxka eginda, arratseko lozorroa egunez etzanda baizik. Ez zuan
bazkaldu, ezta nai ere. An ziran, ezagunen
artean, Antonio, Juantxo, Manuel eta Paulino; au
erriko gizaseme gogorrenetakoa zan.
Maiak edariz beteak zeuden. Izketa-jarioa,
par-algarak, botillen askatzeak, mai artetik ibiltzea ta bultzatzearekin, naste-borraste orrekin,
erotu egin bear, erotu. Neskameari «Joxepanto-

ni» jarri zioten izena iruindarrek, ez Joxepa ta ez
Antoni ez izanarren. Ez zuan lan makala eraman!
Plaza berrikoak ezetz orrenbeste jirarik egin
iñongo aldetara.
Erdera ta euskera nastuan zebiltzan. Guztiak
itzegin naiean iñork entzuten ez. Ta deadarka
airtu bear. Batez ere gangarra ondo bustita gero.
Alako batean, orregatik, pilarmonika-soñuak
aizea urratu zuan eta bat-batean geienak ziran
kantari. Onetan iruindarrak ziran nagusi. Berek
ekarri zuten soñularia ta beren gogozko kantak
kantatzen zituzten. Aldizka bat utzi, beste asi.
Tartean bateren bat parragarri. Ajola gutxikoak
baziran aien artean. Edozeñen aurrean sendo
itzegiteko bildurrik ez dutenetakoak, aien aldean
ezagunik ez bada ere. Urrena donostiarren kontrako kanta bat asi zuten. Ezin bada aztu.
—Obe lukete donostiarrak bezelako jokalari
onak balira—, norbaitek leize zulotik itzeginda
bezela esan zuan.
An zegoan, bene-bene, Antonio, beñere itzik
atera ez zuana zirudiala. Artean bera zan aboa
zabaldua. Noski! «Babo arraioa» —esango
genioke— iskanbil sortzalea orain ere. Bere lagu-

nak bildurtu ziran. Ez zioten entzun. Batek bai,
begiratu zorrotza egin zion. Ekaitza bazijoan
lertu gabe. Antonioren lagunek onen buru gañetik ikusi zuten igarotzen. Egualdia baretu.
Ta zoko ura zoramena ba-zan, pelota-tokia
poliki asko zegoan. Arrietan pelotan ari ziran;
lurrezko zabalgunean, egurazten, eta bien arteko zerrenda bat gizon pelotaka ikusten.
Usauri ta inguruetako neska panpoxak! Arpegi alaiez betetako tokia zan ura. Aruntz eta
onuntz bazebiltzan gazteak.
Oraindik ez zan musikako garaia ta bitartean
eguraztokia jendez beterik. Barkilleroaren txirringa arratsalde guztian ari ta ari. Neskak, txortak egiñik, besotik elduta. Iruindar batzuk exerita egoten aspertuta jendearen artean zabaldu
ziran.
Bazan bat burutsik eta maukutsik —gizaseme sendoa ala ere— begiak diz-diz, zenbait ikusleen erdian amaika tentelkeri esaten ari zana.
Betetxoa egoki ta lendik ixilinetakoa izan ez eta
orain itz-jario zebillena. Bere menez ari zan izketa; bururatzen zitzaizkion txorakeri guztiak abotik esan, iñoren aurrean eta urrutitik entzuteko

eran. Bere inguruan bilduta nesk-amutil asko
zeuzkan, aundixeagoak ere bai; parragarritzat
zeukaten eta ergel-papera nola egiten zuan ikusten. Zer esana ez zetorkionean ikuslen batekin
asten zan. Au lotsatu ta beste guztiak areri begira. Ta onela lolo utsa egiñik bazebillen arte
artan. Beste batean prantzesak peritan oi duten
bezela, deika asi zan piztizarrak erakutsiko balitu bezela:
Entrez, passez, pour voi
«toutes» les animaux:
l’âne qui danse,
le cochon qui chante,
la gallina «purra-purra»
l’ours et la «txakurra».
Uralako kankallua adi-eziñeko gauzak esaten
entzun ziotenean arritu zitzaizkion ezpañetan
zer naste ote zerabilkien; ta prantzesen izkerari
antzemanda, par egin bear «la txakurra» esan
zuanean.
Antonio, ordea, bertan zegoana, ezin ixillik
egon.

—Prantzesez tutik etzekitek eta beren buruak
prantzestzat egin nai muga-ondoan bizi diralako;
artean oriek prantzesez nik latiñez baño gutxiago zekitek, aisa.
Esana esan, tiratzen dio iruindarrak muturrekoa —len begiratu txarra egin ziona izaki— ta,
edo neurria gaizki artu ala Antoniok burua
makurtu, orain ere ekaitza buru-gañetik aldendu.
Nork esan bear, Juantxo ta erlojerua Antonioren aldez! Jarri ziran tarteko ta egiñaalean galazi zioten iruindarrari jotzea. Aldizka bazirudian
biak bota bear zituala, alako sasoi oneko mutilla
zan orduraño ergel utsa zebillena; orain, ordea,
bere kemen guztiaren jabe, ez zuan ematen
burutik gaizki zegoanik.
Antonio, kopeta illunduta, bertan gelditu
zitzaion, Gibelaundi urkapean baño lasaiago.
Tartekoak, kanpotarra baretzearren, aitzaki guztia Antoniori ematen. Alegia ez jaramonik egiteko, iñorengatik txarki mintzatzeko grin txepela
zeukala ta bein baño geiagotan «no quiero»ko
ederrak artua zala, ezertzat uzteko. Baño bereala iruindarrari lagunak etorri zitzaizkion eta baita

besteeri ere. Ta len Antonioren arlo bakarra
zana, une onetan guztiak alkarren kontra jarri,
asarrean iruindarren eta usauritarren aitzaki
berriak sortu zituztelako. Pelotakari utzi zioten,
enparantzako jende guztia bildu zan, itzak eta itz
gogorrak nork jaso aidean: «—Betor onera. —I ez
aiz gauza. —Jo ezak!», ta eskerrak Paulinoren
etorrerakin aurkalarien indarrak berdindu edo
Antonioren aldera geitu zirala, bestela ezin geiagoan batzuen batzuek julipa ederra artuta egon
bearko zuten.
Naiz izkanbillak orren itxura txarra artu, uste
baño lenago paketu ta andik pixka batera jendea
len bezin lasai asi zan. Urte artako jaiak utsagatik ez ziran ondatu. Ta guztia Antonio «baboa»
zala-ta.
«Tukulu»eneko baztarrean emen aipatu ditugun neska geienak edo guztiak zeuden mordo
batean: Josune, ostatuko alaba, zutik ate-ondoan, ta Karmele, iruindarra; Mirele ta bere aizpatxoa, Elizondokoak; Bittori ta Ester, donibandarra. Martin ere an zan eta gure konturako zer
ikusi ez duten beste usauritar gazte batzuk.
Batzuk eta besteak exerita, len esan degun

bezela, mai eta aulki aietan, mutillen eta neskaen artean bear bezelako tartea zegoala.
Mutil gazte aien artean guzitakoak baziran:
izkirimirizalen bat, silla okerreko aldera jarrita
bear ez dana esateko adarra ortza tartean
artzen duteneko beste: mutil eratsuak, egokiak,
aalik eta garbien itzegiteko leiatzen diranetakoak, zurikatzaleak....
Arte artan, musikariak asi bitartean —seiak
bereala joko zuten— jardun polita zerabilkiten
gazte atsegingarri aiek.
Martin bere aria iruten ari zan. Al zuan bezin
ongi ta egoki zetorkion guztitan, bere naia Mirelerentzat zala erakutsi nai zion. Mutil apalagorik
ezin arkitu, on-utsa mutilla. Nondik bere atsegin
izan eta bere din agertu nai. Zein polita zegoan!
Ura kenduko balioteke, arek ezetsiko balio,
berak beretuko ez balu, zer gaitz gorria!
Trinketea? «Antxitonea» ederrena (Elizondokoa); kaska motsak baño, mototsak maiago
(Mirelek ille luzeak izaki), ta lodixka baño nexka
mexka obeto. «Nexka mexka»k par eragin zion
Mireleri. Martin zein aldetatik zebillen ederki
ulertu zuan Mirelek eta besteren batzuek ere

bai: mutillaren esanak txuxenka zijoazen neskarengana ta, egia esateko, ez zioten batere miñik
ematen; atsegiña, ordea, bai. Aitortu bear degun
gauza da Martinek arratsalde artan bere irutegia
ederki zeramala ta oraintxe igazko an bertan
alkarrekin egona gogoratuta, orduko sasoi
berean jartzen ari zan neska. Gizonaren menderatu-bearra!
Baño une batean an gertatu zanaz sinisterazitzeko ezin asmatu nola esan, batez ere bi
gazte aiek leialak zirala aditzera emanda gero.
Musikariak bat-batean asi ziran eta Martinek,
iñork aurrera arrapatu ez zezaion, berarekin nai
izan zuan Mirele dantzarako. Musikaren otsak
bear baño geiago alaitu len alaitxo zegoana ta,
agidanean ariñegi, dantzarako keñua egin zion
buruarekin neskatxari. Mirelek burua makurtuta
ez zion deus jaramonik egin. Orduan Martin altxa
ta bereganatu zitzaion eta dantzarako berriz
eskatu zionean:
—«Uste al dezu zakarkeriak eder zaizkitela,
edo-ta, zertzat artu nazu?» —erantzun zion.
Martin otzandu zan, bere adore guztiaren
jabetasuna bearrekoa izan zuan itxuraz aterako

bazan, eta barkapena ta zor zitzaizkion itz onak
esanda berriz ere dantzarako eskatu zion. Neskak ezezkoa eman.
Tximista lertuta bezin zearo ixildu ziran guztiak. Banaka batzuk altxata dantza-plazara abiatu ziran. Martinek, lotsaren lotsaz suminduta,
bere exeri-tokia artu zuan arpegiko zimurrik
gabe.
Karmelek berekikoz: —Damutuko zain.
Joxunek: —Ederki egiña.
Bittorik: —Tamala da orixe.
Esterrek: —Neri eskatu balit...
Neskameak: —Tuntun alen tuntuna!
Damutu? Kopeta illunduna, burua erne,
puxka batean iraunarren, gaizki egiñaren damua
bazetorkion. Ta geienak dantzara aldeginda ia
biak bakarrik gelditzen ziran alako batean, neska
altxatu ta bai dijoakio.
—Nai badezu dantzatuko degu —esaten dio.
Besteak ezetz buruarekin.
Orduan agitz lotsatuta:
—Gizon dan gizonak ez dio ezetzik esaten
neska bateri.

—Neska dan neskak ez dio mutillari dantzarako eskatzen.
—Len ezetz esanda agian gaizki egin detelako, nere zorra ordaindu nai nizun.
—Zuk neri lenago ezezkoa eman eta orain
nere txanda; orra zorrak kitatzeko beste era bat.
Ene, ene, ene! Zerk eldu zien gazte aieri! Bi
bildots borrokan, esango genuke. Gure bizitzan
bai dira etxetik atera bear ez genukean egunak
eta aiek biak arratsalde artan kaleratu ez balira
obeto lijoakie. Baño nolatan sortu zitzaizkien
orrelako kemen eta gallenak? Emagun Martin
zakar xamar aritu zala keñuarekin, Mirele arroxkotu ta Martin zertzaz mindu bazuala. Baño
neska mutillaganatu? Ta mutil zitalak bidaldu?
Jesus, Jesus, Jesus!
Utzi dezaiogun denborari bere lana egiten,
biotz aiek baretu ditzan, guk ez degu nai aien
barruetan sartu. Denborak berea egingo du.
Guztiak plazaratu dira. Ase ta ler dabiltza baltsazale naasiak. Martin eta Mirele ezik, beste
guztiek bein edo bein alkarrekin topo egiten
zuten. Ez batek, ez besteak, ez zuten iñorekin
dantzan egin. Obe.

Usauriko neskatxak bazuten arrats artako
jakia.

VI
ARRATSEAN
Ez degu esan Josune jaien aurregunean Iruingo ortzalariari zai zegokionik. Ortzat antolatzeko
batean izketatu ta aurreko arratsalde artan utsik
egin gabe etorriko omen zan; ez, ordea, etorri.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Usauri - 3
  • Büleklär
  • Usauri - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3774
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1913
    32.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3927
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1923
    33.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1856
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3897
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1897
    32.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3952
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1980
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3927
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1878
    30.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Usauri - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 541
    44.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.