Urrundik - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3387
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1881
26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Telesforo Monzon

URRUNDIK
Bake-oroi
Lenengo idaztia
Estampas interpretadas en español
por Germán María de Iñurrategui

Ludi-barrena, bertsoetan laguntzaille izan zaitan
Ganuza Lardizabal'eneko Mari Joxepa nere emazteari
Egilleak

Ongi-egiña zor diet Euzkadi'tik yaurti niñutenai.
Laga bear izan nionian baño, gaur ene aberria maiteagoa det.
Orregatik diotzat idazti oni URRUNDIK... Erriz-erri,
ludi barrena ibilliaz, euskal-gogoa biziago agertu zaitalako, ta bere bearra, berriz, sutu. Iparragirre'kin
batera diot nik ere: Estranjeri aldian toki onak ba-dira,
bañan biotzak dio... zuaz Euskalerri'ra...!
Orain zortzi urte, gure aberria odoletan utzi bear
izan ondoren, Euzkadi'tik Euzkadi'ra muga igaro, ta
–ene Bidasoa maite!– Laburdi'ko Arbona erritxoan

Yainkoak aterpe eman zidala, antxen –biotzak negar!–
sortu zitzaizkidan, uste-ezian, lendabiziko bertsoak.
Paris'eko kale-barrena ametsetan zala; Flandes'eko negu-lañupeetan urrengo; gero, berriz, Probentza'n, Mistral'en aberri ori-urdiñean, Cassis Sur Mer
itxasertze-uri zoragarrienetako illuntzi gorrizka aietan
arrantzaleen txalupak, ixil-ixilik, kaian itxas-ikaraz
dantzan, alkarri nola mun egiten begira yarrita..., edonun sortuak izan ditut urrengo bertsoak ere, berez,
artara yarri barik, aurretiko asmorik gabe, udaran
euri-zaparrada ondoren –oi odol zaparrada!– belarra
zelaietan sortzen dan antzera.
Probentza'n, Mireio egin nuan adiskide kutun, ta
berak lagundu gero, Senegal'eraño, itxasoz-itxaso
nora yo bear yakin ezik, gora ta bera, itxastar-ijitu
antzera, luzaroan erabilli giñuzuela. Amaika aldiz,
ontzi zar artan, gauaz, euskeldunak bildu ta, izarrai
abestuaz, errimiña leguntzen alegindu bear.
Illuntzi batean, Marruekos'etik, Ameriketa'runtz
urten...!
Mexiko'n oñak ipiñi orduko, azkatasun besoetara
yo ote genduan iruditu, ta alaxe izan ere. Emen, eguzki ta elurrez egindako lurralde eder ontan, amaitu alizan degu, nolabait, URRUNDIK...

«Bake-Oroi» ta «Guda Oroi», nere seme biok, naiz
eta odolez euskotarrak izan, yaiotzez Ameriketa'ko
semeak ditut. Mexikandarrak. Ez izutu, nereok! Ameriketan, euskotarrik ez arrotz...
Ene poza, itxasotik onuntza bizi zeraten euskalanai, URRUNDIK... irakurrita, zuen gazteetako oroitzez
yantzi ta, «Bake-Oroi» barrena, Euskalerri-maitasuna
bizituko ba'zitzaizueke! Gure mendien deia aitu, ibar
aietako atsedenez bete, baserri-bakea arnastu, Bizkaiitxasotiko txipristiñez busti, euskotarran izare ta biziera barrena gogoa erabilliaz...
«Guda-Oroi» irakurrita berriz, sortu bedi zugan,
euskotar, gudariaren anai izate arrotasuna.
Euskal-Gudaria... !
Ez da ludian bera baño irainduagorik izan.
Mendian, Euzkadi'ren alde ildako gudariak, luditar
aingeru antzekoak zituzun. Berez bake-zale, beargin
ta dantzari utsak izanik, mendira urten ta tontorretan
il ziran kantari...! Zergatik eta zertarako? Zure erriak,
zuk an utzi izandako sendiak, sortu ziñun baserriak,
arrotasun ederrez daramakizun abizenak, euskalgogoaren amaiera ikusi ez zeraten.

Zuk orain, ez al diezu aiei abestuko? Ta lagundu
ez, urrutitik ba'da ere, aien erriari, zure erriari! azkatasun eta zorion-bidean?
URRUNDIK. . . Amari, seme baten abesti apala.
Iñurrategi'tar Kermantxo'k erderatu dizkit euskalolerkiok. Yatorki, nere ustez. Itzez-itz baño, gogoari
ardura artuaz, erderari al-danik euskalusai-indar geien
emanaz. Tolosa'ko semea bai-da... Biotzeko adiskide
ditut, bere ta nere irakasle izanak. Aiek izan nituan
lagun, orain amalau urte, Tolosa'tik Urkizu'rako
mendi-bidean. Antxen, aztu ezingo detan baserri
artantxe, mamindu zitzaizkidan, batean sagasti azpi,
bestean sutondo, txiki-txikitatik etxean arnastutako
bai Euskalerri-maitasun, bai euskera-zaletasuna.
Aranoa yaunaren eskutikoak dira, idatzi onek
dakarzkizun edergarriak. Bere trebetasun ta euskalgogo ikara guztiz, egiñak ditu. Olerki batzu, batezere
bigarren idaztiko gei-geienak, erriak abestutzekoak
izanik, azken-orrietan arkituko dezu, irakurle, bertsoxorta bakoitzari dagokion doñu errikoia. Gazte-gazteetan entzun uste izan ditutan bezela, alaxe ipiñi eraziak ditut. Azkue, Aita Donosti, Guridi, Usandizaga'k...
barkatuko al naute.

Mexiko'k, bere azkatasun-yaia ospatzen duan
egun berean idatzia det itzaurre auxe. Mexikandar
biotz oro sutu zitun, bai orixe, Hidalgo'k egindako
oyuak!
Esan, Ameriketa'ko erri azkeok: Bolibar'en abendak, kataiez lotua bizi-izate merezi?
Zatozte, ba, ta entzun gure oyua ere, Sabin'en
ezpañetatik igesia, mendiz-mendi, geroztik, eten gabe
gurean dabillena: EUSKADI DA EUSKOTARREN ABERRIA...!
Tenancingo'n 1944'gn Iraillan

BAKARTASUN...!

BAKARTASUN...!
Bakartasun...! Aspaldi naukak ire miñez;
iskanbilla bizian, gogo lantzerik ez.
Ator. Guzian biok Ixiltasun'gana,
ba-diat ene baitan irurontzat lana.
Uxaitzak inguruko gezur, ixiltasun...!
Egia bear diat artu nere lagun.
Ator Egi, lepotik zintzilizka atxurra,
yorratzen asi adi nere barne-lurra.
Eraintzak ene baitan maitasun azia;
emaitzetan ederren, etsai-barkatzia.
Nere barne-baratzan, datorrela gora
bake-zugaitz azpian, alaitasun-lora.
Ta asi gaitez abesten Euskalerria'ri,
gure gogo biurtuz bera bezin garbi.
Gorrotua ta illuna doiazela igesi...
Gure basoetan ez txori oiek abi.

Maitasun batek egin niñun bidezkari
ta maitasun orretxek biur bertsolari.
Euskalerri'ko oroitza neramala bizi,
oartu izan nintzan bein... negola kantari...!

ESKEINTZA

ARANTZAZU'KO AMARI

Euzkadi'ko mendietan,
artzaiekin naiz izketan...
Arantzazu'n Andra Mari,
artzaien artzai dirudi.
Netorrela, gaztaroan,
Aloña-bera illuntzean,
Zure albo, Ama kutun,
egonak egiten nitun.
Udaran, Urbi-belardi
artaldez biurtzen txuri.
Artzai zarraren eskengai,
goitik dakarzkit bi gaztai.
Zelaian etzanda, illargiz,
gaztaia nuen afariz.
Gaur, aren usai-otoitza
iruditzen zait otoitza.

Olerkari zoriontsu,
bakea bizi ba'dezu...!
Au, nere emaitza gaixoa,
da gudaldian yaioa...!
Zure seme da, Andra Mari,
anaia detan gudari!
Naiz odol-ibaian yaio,
ez du maitasuna baño...
Gudari orren egintza,
bertsolariak eskeintza.
Nun arki al, Andra Mari,
berau bezin lora garbi?
Eskeintzarekin otoi bat:
Batasun, euskeldunentzat...!
Nai orrek bertsoetan gaur,
oartu gabe yarri nau.

GURE ERRIA

BAKEAN
Nor al da zure bakearen iltzalle?...
Nori, ba, zuk egin al ziozun kalte,
nere Euskalerri maite...!
Auña mendian,
sei aizpa bizi ziran,
Kantauri-itxasertzian.
Aien amari,
beargin ta dantzari,
zioten Euskalerri.
Bere sei alaba aien lagun,
Azkatasun,
berak azia zun.
Urtero bildu
sendietako buru
Zugaitzaren inguru;
ta legea,
gurenean, yabea.
Etzuan beste nagusirik
Euskalerri'k,
Yaungoikoa baizik.
Soroak erain,

itxasotatik arrain,
ardi aunitz mendi gain,
eta burni
sutegian biurri.
Ala izan
antziñan,
Euskalerri...!
Erriak

Mendian baserri txuri,
euskotarren odol-iturri...
Aien oroitzak, ludia barrena
ba-garamala kantari,
errekako ura tontorretik bera,
gure negarra dirudi!!

LUDI-BARRENA
Begira...! Mendi-bera dator mutilla,
makillan zintzilizka artuta lopilla.
Doia lur berri billa...
Zeinbat euskeldun,
itxasoaren lagun,
onek eraman urrun...
Ara Getari...!
Elkano'k ludiari
artu ziona neurri.
Nola iri, gaztelu Xabier,
ain seme eder
Indi'etan ager?
Etzan amets-gai
gurea, zapaltze nai
baña azke egitea bai.
Or Bolibar...!
odol ta asmoz euskotar.
Aita Gazteiz'ek ekar lege,
erri-arte
yabe zedin bake.
Eldu noranai,

euskotarrak artu nai
ango semeak, anai;
t'eren lurra,
landu ta azke egin gura.
Ala izan
ludian,
euskelduna...!
Erriak

Ara nun geure itxasoa!
Bizkai-itxas illun arroa...
Menditik yetxi ta bere barrena,
gaztetxo ori ba-dioa...
Nik itz eginda, yungo zitzaioke
urrutirako gogoa...

AZKATASUN NAIA
Ludian, izan ziran amaika andiki
menpean artu naian gure Euskalerri,
bañan alperrik beti...!
Naiz bakekoa,
ez da euskal-gogoa
belauniko yaioa.
Naiz bakea nai,
arrotzen odolez, bai
gorritu izan gure ibai.
Zan gure erriaren oitura,
laga atxurra
bear ba'zan guda.
Gaur ere berdin
mendiratu gera arin
lengo zantzo berakin
Il naiago...!
arrotz-azpian baño...!
Bai etsai, ziur izan zaite:
ez da bake
gu azke izan arte.
Batzu lurpean,

ara aiek itzalean
gu urrutitik lanean...
Danen naia:
Gaurko lotsak, amaia!
Ba-dator,
ba-dator
Gure yaia!!!
Erriak

Belardietan lorea...
lorerik ederren bakea.
Bañan Euzkadi'k izan bear ba'lu
beste errien bat yabea,
bakea baño maiteago degu
azkatasuna berea!!

ARTZAINTZA

OSTOAK BIDEAN...

Udazken garaia...
Beroa'k amaia...
Xirimir-euri,
yaio-berri...
Lañuak anaia.
Datoz mendi-bera,
aterpe epelera,
artalde ta artzai;
bai-dute zai
negu-biziera.
Bidera yausiak osto ustel busti,
Ni
zuek ikutzeko, abarkaz yantzi...

Udako uso txuri abarketa arin,
min
nuke ba, zu zauritzen lokatzakin...
Ate yoka ari da, iltzalle Negu!
Su,
aitonaren zaindari, ernai degu...

ARTZAI GAZTEAREN
ABESTIA
Artzai gaztea, artzai
ni, mendien anai...!!
Alboka artuta, goizero,
yaikitzeke dala Bero,
noia larrera ardiekin,
intzaren gain, alai, arin...
Zorroan arto ta gaztai,
belardia da nere mai,
ta iturrian edanaz ur,
enaiz moxkortzeko bildur...
Nere lau lagunen izen,
Udaberri, Udara, Negu, ta Udazken...
Udaberri-neskatilla,
nerekin atzo pinpilinpauxa billa,
gaur illa...!!

Basoan ara nun ager
Udara, Bero'aren andra-gazte eder...
Egoa!!
Gorritzen asi garoa,
ta laixter il bear udara gaixoa!!
Piztu Su!!
Kaskabarra ta aize t'euri ditugu...
Ba-dator elur gain, amona Negu...
Zatozte nere lau lagun,
artzaian zoriontasun,
bata bestearen urren,
dakartzutela urte-laurden.
I, neskatilla Udaberri,
loraz ingura nazan ni...!
t'otoi dizut Andra Udara,
basoan ur eta itzala...!
Nere poza, dala udazken,
usoa ikusi igarotzen...
Ta neguan, elurretan,
oñak oztuz bideetan,
ardiekin natorrela,

gauaz, baserri aldera...
aiek aterpean utzi,
mantar bustiak erantzi
sutondoan; ta aitonari,
sorgiñen kontu-kontari
diarduala, ari aitu...
Ta artoa yan... ta lo artu.
Artzai gaztea, artzai
ni, mendien anai..!!

ZALDUN, PRAILE TA
ARTZAIAREN IPUIA

Bein baten,
Arantzazu'ra
Markes bat zaldi gañen,
iritsi omen da;
ta, Andra Mari Ama
gurtu ondoren,
galdetu du: «Ostatua nun da»?
Belar-gain
pago-itzalpean,
zapi zuriz maia zai
baserri aurrean.
Ardo t'ogi maian,
ostera zer nai...?
Markesak zer obe bere etxean?

Noiz?
Eguna argitzen, goiz,
erreka-ur garbietan,
baserriko mutilla arrainketan...
Zaldunaren mai-gain,
or nun lau amorrai
agin zorrotz koxkaren zai.
Ta markesa kantari,
yan-edanda ugari;
gero bai arek, urruti,
arkaitz baten ordez, iru ikusi...
–Lau
sagarrez bidali nau
gure etxekandreak, gaur
beorrentzat artuak, markes yaun.
–Nexka-gazte lerden,
sagarrik ederren,
nun ikusia zaitut len...?
–Bizi nau mendi oitan
ner'ogei urteetan.
–Nola ala?; zure esku zuri,
markesaren alabana irudi...

–Beltz, eskuak ala izan ez,
ardi txuri artean
bai-dabiltz, esne-yetzi lanean.
–Nai diet mun egin.
–Urrutitik berdin...
T'erdi dantzan, auntza aiña arin,
arkaitzetara igesi,
gure Mariñaxi.
Markesak, ari yarrai nai...
errekara yausi ta yarri blai!
Pralle bat dago otoitzean,
yun-etorriaz, arizti-pean,
ta, uretan otsa aditua,
zer ote! t'errekaruntz
mendi-bera ba-diua.
–Erru biz eroria naiz;
andikumea egin nai artzaiz,
ta, aren atzetik ibilliz,
ikusi, ardo-begiz,
baten ordez iru arkaitz,–

Markesaren soñekoak,
sasi-arantz gain, eguzkiz legortzen;
ta artean, prallea, erantziz,
saiatu, bere yantziz,
anaia berotzen.
–Nor al naiz? –zaldunak oyu–
nere buru, ezin dizut antzeman...
Eriotz-ondoko soñekoz,
bizirik nola al zagoz,
mendizulo onetan...
Illunabarra zan;
aize biguñez ostoak dantzan.
Beste dana geldi.
Kanpaiak otoitzera dei dagi...
Ba-datoz beralde
artzaien txistu ta arkumeen... meee...!!
Pralleak kantari,
ziotzan gure zaldun yaunari:
–Oñati'ko zalduntxo gazte,
zerk ekarri zaitu gur'alde?
Nola leike, zure zentzua

artzai-eskuetan galdua...?
Gorri, odol-golpez,
eguzkia farrez,
zalduntxoa,
ia itoa,
agurtu naiez;
t'errekatxoa, artean,
aren sudur-aurrean
dator algarai eutsi eziñez...
–Zaldun gazte, etzaite zaputz;
mendiko parra, yostari-uts.
Aurrak ere, mindu nai gabe,
ez al dakite egiten parre?
Pralle xartxo bat naiz,
biotz illuntzen gaitz,
aundimindun,
kopetillun,
neretzat etzaiz.
Soñeko orren barruan,
nere gogo zeruan,
basoan kantari naukazu maiz!

Larri zaitut neskatxa artzai bat
artuta andiki alabatzat.
Biok ez al zerate, urrian,
sortuak seaska batian?
Yainkoa'ren asmoz
egiñak bai-gatoz,
Goitar-neurriz,
yaio-iturriz,
gera ur batekoz;
t'emen Euskalerria'n
odol-garbi errian,
zu ere baserritikan zatoz...

Gurdi-aurre, gazte eder lirain...
Makilla dakar lepoen gain...
Beso-luzatzean iriai,
nun ura bezin zaldun apain?
Elizkizun-aldiz,
soñeko beltz yantziz,
zeinbat duke!
esango nuke
aiek ikusiz...!!
Geratu naiz begira...

baserritarrak dira...
elur bezin alkandora txuriz.
Nere seme, kale-yakintsu,
mendiko berri ez dakizu.
Salamanka'n ba-zan txoria,
kabia ezautu gabia
Urrunenetikan
gure Lege naian;
gu ostera,
urrunera
ikasten yuan.
Erriak ez al dira,
leiotikan begira
neskatxen antzea galdu izan...?
–Biotz poza... Oroi lotsa!
Ikutu nauk nere mendiko otsa...
Asko yakin itxurakin,
nor nintzan ere, gaur arte ez nekin.
Izenez naiz Ganboa,
baserriko seme naiz!!
Laga ikututzen garoa,
nere asabak ebakia dutena maiz...!–

Gure Yesus, Yon'en eskuz,
Yordan-ibaian bataiatu izan.
Markes yaunari, ur preskuz,
artzaiak euskal-bataio eman...
Illargi –gauan lagun–
Oñati-bidera urten!
Zalduna agurtu dezagun...
Zaldiz, beruntz doia... ta aurrak ari kantatzen:
«Orain arro, gero bare,
errekan ur prexkua.
Urrezko pitxarrik gabe,
Aloña'n bataioa...
Bataiu osteko yaira,
izarrak omen ditu maikide...
Ollo bana eman d'ere,
etzaio urtengo merke».
Ta ara nun kito egiña,
Zaldun, Pralle ta Artzain ipuia...

KATALIN

Ala aiz i, Katalin,
artzain alaba:
Begi eder urdin...
gariaren berdin
illea ta azala.
Txabolaren aurre,
zaintzen ibiltzen aiz
bost anai ta artalde...
ta aiekin bera-alde
gero, negu garaiz.
Aitzgorri'tik bera,
Zegama-kaleetan
agertzen aizela,
ba-zekiñat azkar
elur datorrela...

Ta aizela igarotzen
Zegama'tik gora,
erriak igartzen,
belardien baten
urten dala lora...
Zegama'ko umien
irakasle gazte
–gaixo, argal, erren,
apal... bertsozale–
Katalin du maite.
Ta umiei, galdetzen:
«Noiz dezute udazken?»
eta ari iruditzen,
bere maite ikusten
menditatik yexten...
«Noiz al da udaberri?»,
–galdetzen aurreri–
ta, irudiz, ageri
bere maite garbi
doiala goraldi...

Erria ixillik da...
batorkio illuntzi...
ta, illargiz betea,
gero ager ortzi
urrezko izar-ontzi...
Leioa zabalik
–gau epel, udara–
t'eleiz-kanpaiekin
otoi datorrela,
gure irakaslea
bertsoetan zebil...
ta, idatzi ta urratu,
ezin zitun egin...
Nai t'ezin azaldu
bere maitasun-min!
Igande goiz baten
–laguntzat makilla,
gaixo!, bai-zan erren–
irakaslea urten
maitearen billa.

Anka-gerri-oker
ba-doiala gora,
nekez eginda ler,
belardian ager
maitean txabola...
Igande-goiz alai...
artzai-auzoan, yai...
Albokalariari
gazte-taldea zai.
Dantzan astea nai...
Mutil bi oietan,
sasoidunena nor?
Ara, izardietan,
sua begietan,
nola dagozen or!
Gazteena, aizkolarisaioan, txapeldun...!
oyu, txalo, irrintzi
ta neskatxen begi,
bere alde zitun!

Mendi-mutil eder
albokalaria,
doñu yotzen ager...
Arek erainda, asten
dantzan gaztedia...
Dantzan aizean gain
dabiltzala irudi...
dantzan aizean gain,
aien soña lirain
ta abarketa txuri...!
Katalin dantzari
mendi-lora garbi...
kopetan izerdi,
aoan marrubi,
illietan gari...
Ara nun dabillen
aizkolariakin...
mutil zalu lerden,
nexka polit arin!
Irakaslean min...!!

Arratsalde artan
–itun bere gogo–
Zegama-kaleetan
ixillik sartu zan
irakasle gaixo.
Ta gaua bertsotan
igaro-ta gero,
goizaldi, leioan,
bere gaueko-lan,
irakurtzen dago:
«Ator Oñaz arin,
ator enegana!!
Biotzeko Samin,
enauk egiten min
enekin aizela!
Yauna! Zurea naiz
egiña nauzun lez:
parre eraiteko naiz,
agure, ume-garaiz,
maitatzallerik ez...

Ator Apaltasun
eta yantzi nazak!
Ator Alaitasun,
apalaren lagun.
Ire naiz... Arnazak...!
Bear ba'naiz egon
zer dan yakin gabe
gaztien garai-on...
artuko det nere,
bestien zorion...!»

EUSKAL-GOGOA

ERREKA ALBOKO
ZURGIÑOLA
Eskoriatza'ko zurgiña,
zarra bezin beargiña...
Errira sartzean, ara
bere zurgiñola zarra,
bideko zubi alboan...
Gauaz an lo t'egunez lan,
aterpe artan yaioa,
bertan iltzeko asmoa...
Ta artean... errekako ura
ba-dator ta ba-diua...
Goizetik, zarra-karraxi,
errekako-otsakin nasi...
Gauaz, erreka kantari
yarrai arotzan loari...
Goiz-goizetik, zurgiñolan
ba-dute norbait atean,
baserritik datozela
esnezaleak kalera...

–Yainkoa zuekin bedi.
–Egunon, Joxepa-lñaxi,
poz-arpegia dakartzu.
–Bai; zorionez gaituzu:
alaba det emaztegai,
ta arentzat, oe eder bat nai!
Baserri ta amar beiduna,
gurea andratzat nai duna...!
Ta artean... errekako ura
ba-dator ta ba-diua...
–Eberdion, andra-gazte.
Bero zera. Yarri zaite...
–Eskerrikasko... ara ba...
–Zuk esan gabe nik asma.
Ta noizko? –Garrillan edo...
–Azkar zabiltzate gero;
oraindik atzo andragai...
–Ta gaur ara... seaska nai.
Ta artean... errekako ura
ba-dator ta ba-diua...

–Sartu zaite. Gabon...! Gabon...!
Zerk ote dakartzu, gizon,
garai onetan gurera?
Gaua bezin illun zera.
–Illuntzi aldeko il-kanpai,
aita gendunaren amai...!!
Arentzat kutxa-eskian
nator, zurgin, gauerdian.
Ta artean... errekako ura
ba-dator ta ba-diua...

ITXASTAR UME BI

Yai arratsaldean,
itxastar ume bi,
sagasti-azpian
belardi-gañean,
ara nun exeri...
Aurrean dituzte
itxaso ta kaia;
ta, sagasti-atze,
pagoak itzalpe
dauka baserria.
Mutillak urteetan
zenbat... amazazpi?
mutil ixil, argi;
bere begietan
itxasoa ageri.

Neskatxaren begi
ematen gauerdi...
ezpain keiza-gorri,
soñez arin, orti...
ume zoragarri...!
Erritik urtenda,
mendira igo ziran
eskutik elduta...
lore bana artuta...
biak ixillian...
Biak zekarkiten
itxasoko gatza;
mendian ematen,
itxastar umien
atzerritar antza.
Biak alkar maite
loreak bezela:
itzik esan gabe...
Txorien antzera...
euskaldunen era...

Belar bana aoan,
alkarri begira
zirala..., itxasoan
ekaitza ageri da;
ta ikaratu dira.
Mendi-bera doiaz
erbi bezin arin,
errian sartuaz
illuntzearekin,
biotzetan samin...
Errian iñor ez...
Kaiara yun dira
ta, an, andrak negarrez...
Drumoi ta tximista
ta aize deadarrez!!
Uiñak zetozen
mendien antzeko...
Ontzia an zebillen,
ortziraño igotzen...
gero ixkutatzeko...

Guria...! Guria...!
–mutillak karraxi–.
Aitaren ontzia...!!
Nik det ikusia...!!
Kito... ez da ageri...
Aitaren utsune,
alde gutxi barru
semeak du bete.
Gauerdiz esnatu
ta doia itxas-alde...
Bere neska lirain,
kaian izaten du,
datorrenean, zai.
Saski'n arraña artu,
ta darama salgai...!!

BASERRIKO APAIZA
Mendi-mendian, auzoa...
Zazpi basetxe t'eliza.
Gurdiz zekarten garoa...
Eleiz-atean apaiza.
Udazken... Illuntzi... Bare...
Mendiak, urbil aña argi.
Giro, epel, ego-aize...
Zugaitzetan, osto gorri.
Zazpi gurdi, mendi-bera,
datoz auzora kantari...
Eleiz-aurre, gurdi gera;
mintza apaiza ta itulari.
Giro epel, ego-aize...
Aidean dabil orbela...
Udazken... Illuntzi... Bare...
Argia zioan bera...

Beiekin edan-askara,
kantari, mutil polita...
ta apaizan aurre igaro da,
bere txapel erantzita.
Orbela, txori-talde lez,
izutu dutela irudi;
aize epelaren indarrez,
aren gora-bera urduri...!!
Belar ebakita, sega
lepotikan dakarrela,
larretik dator etxera,
pipa-aoan, agurea.
Ta apaizakin, ba-diardu
euri datorren ala ez;
beia ume egin-berri bai-du,
zenbat emango dun esnez...
Iturria, ara nun doian
Zelaeta'ko Maialen;
apaiza mutil gazte izan
ta ura neskatxik ederren.

Eta izketan genitula,
ba-zioan egun-argi...
Garbi ba'da iturriko ura,
baita gazte aien begi!
Eleiz-aurre, baserrian,
amona xarra aulkitxoan,
epela artzen, atarian,
gau-kanpaia asi danian...
Eleizan, argi bakarra
kandelaren argi-ikara...
Ta nago bakartasunean,
apaiza dago otoitzean:
«Yauna, zoriontsu nazu,
bakean bai-det auzoa;
eman nai izan zaiguzu,
zorion au, betirakoa...!!
Baña, iñoiz, ene erri maite
zorigaitzpean ba'nuke,
ardieri da nere nai,
oñaze barrena, yarrai!»

Aurra amaren besoetan
baña ixil eta pozago,
Illuna'ren magalean,
euskal-auzoa lo dago...

BERTSOLARIAK
Soroan ikusten,
illuntzi-aldian,
goldeaz lur-lantzen,
irien aurrian,
mutil gaztia?
Bera da auzoko bertsolaria.
Ekaitz. Ezin urten...
Itxas arroari
begira dagoen
arrantzaletxo ori,
–gazte egokia–
bera da beste bertsolaria.
Ura legorreko
ta au, berriz, itxastar...
abenda bateko
seme eder euskotar
bertsolari bi...
Lanian yardun, kantuan ari!!

Batek maite Lurra,
besteak Itxaso.
Arek erein gura,
onek arrain yaso.
Biak bai berdin
dantza maite izan neska gazteekin...
Aurrez-aurre yarri
t'ostatuan dira.
Lagunak ugari
ditue begira.
Lurra ta Itxaso...
bakoitzak naian beria yaso.
Nekazariak –Lurra da nere lagun onena,
zurea berriz ltxaso,
beñere etzait asarre nerea,
baña zurea bai arro!
Lurrari goldeaz zauri egin,
zauri sakonean erein,
aztu goldeaz artu duan min
t'emaitza azaldu zauri-gain!
Itxaso, berriz, gosiak dala,
arrantzaleak irauntzi!

Aurten, ur-mendoi bat izana da,
aldu dituna bi ontzi!!
Arrantzaleak –Maitatzalleak, ez du maitea,
ona duelako maite;
neska arroxka bat dezu nerea
ta maiteko det il arte.
Ludian diran edergaietan,
begien aurre nun ager,
goizean goiazela arraunketan.
Ixasoa bezin eder?
Arraiñak, aren sabeleko ume,
guk, arrantzaleak, ostu...
Ez da arritzekoa, amak, asarre,
noizbaiten iltzen ba'gaitu!
Nekazariak –Baserria da, soro ta basoz,
euskal-abendaren kabi;
beste ainbeste, al diogu iñoiz
zor izan itxasoari?
Euskotar odolgorri-iturria,
mendietako baserri...!!
Bizi izanak dira alkar yosita,
Euzkadi'n, lurra ta sendi.

Ari dirala aize, t'euri, t'elur,
gure eskaratzen sua...
Ontzia, artean, galtzeko bildur,
ekaitz erditik diua...!
Arrantzaleak –Suaren goxotasuna izan bedi
aitona-amona xarrentzat...
Noiztik al zaie egoki gaztiei,
epela zorionatzat?
Baserria, bai, abenda-kabi,
baña kabiko txoria,
lur-berri billa izan dezu beti,
itxasoaz ibillia.
Euskotar ospetsuak ditugu
ludi-laterri danetan;
ez, erein ondoren, su inguru
danak exeri ba'ziran...!!
Gure bertsolari,
sagardotegian,
gauaz, zirika ari,
T'eguna argitzean...
ontzi ta golde,
artua zuten bakoitzak bere...

ESKUZKO PELOTALDIA

Ara gure pelotari...
gazte lirain, gorputz eder,
txapel beltza, praka txuri,
gerri-urdin, gerri-gorri...
Biak dira batera ager.
Udara-igande eguzkitsu.
Pelota-tokian itzal.
Noiz asiko, zai ditugu
–bazkal ostean berritsu–
kaleko ta baserritar.
Ogerleko egalari...!
Sakia gorriarentzat,
Urdiña, atzean, ernaiki...
Gorriak tximista yaurti,
besteak nekez eraman.

Beso-zabal, pelota-zai,
Gorriaren zoriona...!!
Urdiñak asma luke nai,
aren urréngo yoko-gai,
atzekalde edo txokora...
Yo ta ara... pareta-bia...
bestea nekez eldu zan;
orain bera nagusia...!
ta, atzean dala gorria,
pelota yo... ta utzi bertan.
Ori!! Ori!! Tanto!!! Tanto!!!
Gorria antxe, geldi-geldi,
asarre baña asarrego;
ukabilla biak itxi
ta... gora-begira dago!
Sakia da Urdiñarena...
Burni gañean orma yo,
ta dator, pillota atzera,
be-betik, txokoa artzera.
Gorriak indarrez yaso.

Yokua dabil atzean;
txandaka txandaka, lasai,
alkarri neka naian;
biak dagoz izardian;
biak larri, alkarren zai.
Pillota gaixoa dabil
iñun geraturik ezin.
Mutillak yo ta alde eragin,
orma ikutu ta iges arin...
Ba-dakigu, bai, orren min...
Gu ere, pillota-antzera,
urteetan ibilli gera,
batek bota bastarrera...
besteak yaso ta aurrera...
erri batetik bestera!
Ara...! Urdiñak, atzetik
pillota yaurti txokora,
baña gorriak igarri,
baita arin aurrera iritxi,
ta pillota yaso gora...!

Besteak aidean artu,
t'orma biz, eskubiratu.
Gorria ba-doia zalu
aren atzetik, eta artu...
yo ta atzekalde bialdu...
Berriz, besagain erantzun
Urdiñak, ezker aldera.
Pillotak ertzea yo zun!!,
baña... gorriak yaso zun,
gerri makurtu zuela...
Ara berriz pareta bi...
Yo ta atzekaldera yaurti...
Ikutu ta aurrean utzi...
Orain gorriak orma bi...
Yo besteak eta... Ai!!... Burni!!
Oyu, irrintzi ta txalogaz,
doiazte txapelak egaz!!
Orman bizkarrak yarriaz
mutillak, blai izardiaz,
bitsa aoan, artzen arnas...

PERRATZALLEAREN UMEA

Ez nai gaztedi ustelik,
elur zuri maite ez dunik...
Gaztetasunaren eder,
biotz-loiak ezin ager.
Gaztedi-ustel-erria,
lokatzazko belardia...
Nere erriko gaztedi-ibai,
izarren dizdiratzat nai.
Zatoz erreka-gaztedi,
menditik bera, kantari.
Erreka garbi, beargin,
errota-arriari eragin...
Errekaren antzeko, nai
gaztedi langille ta alai...

Perratzallearen ume
–artean lore ler-gabe,
begi beltzak, illea urre–,
ardandegira neskame...
Lañua dabillenian,
izarra ixkuta-agerian...
Ardandegian, ume eder,
pipa-kei-artean ager...
Ardo edan eta yardun...
Etxera, gauaz, ez nai yun...
Ume gaixo loguredun,
gizon arte... bakar gendun!
Goiz baten, gurdia laga
bidean, ta «Ardoa atara»
ziola, sartu zan mutil
begi-bixkor... itxura ixil.
Bere txapelari jira,
ume ederrari begira...
Lotsa-gorri, neskatilla...!
Iriak, zai, asper dira.

Urrengo igande, mutilla
eldu neskatxaren billa,
ta, besperak amai urren,
yai soñekoz, mendira urten...
Mintza zion –igo garaiz–
mutilla neskatillari:
«Argiñaren semea naiz;
gurdiz dakarkiot arri».
Arrobian lan egiten,
eguzki danetik urten...
Eguerdi yo ezkero,
amak ekar yaki bero.
Zartxo xamar bai-det ama,
bide luzea du lana.
Zu ba'ziñuke yanakin...
ez luke arek ibil-min...!
Ba-degu arrobi-albo,
belardi bat eta pago.
Zurekin an baba-yate,
galde naiz Zeru ez ote...!

Gau artan, ardandegia,
kei eta abestiz betia...
Ume-izarrak zuala ager,
iñoz bezin argi eder...

TROPIKO'TIK
Neri zer ajola,
neguan eguzki ta bero ta lora?
Nere mendi busti
lañuaz yantzita, nai nituzke ikusi!
Nik ez artzen poza
neguan, ez ba'det euri ta aize t'otza...
mendietan elur,
auzoraño otsoa yetxiko dan bildur,
ta bideetan loia,
baserritik kalera neguan ba'noia...
Zugaitzak, osto-utsik,
ez al du, bidean, aitonaren antzik?
Ene Negu maite...!!,
zure magalera nik igesi arte,
eguzki onen min
osatu zaidazu Lañu-oroitzakin...

LURRARI
Maitetasunik aundien,
euskotar yaioarentzat:
Lur, Etxe, Sendi ta Abizen...
lau adarrezko zugaitz bat.
Lurrak opa dio yana
lurrak eutsi sendi t'etxe;
damakian abizena
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Urrundik - 2
  • Büleklär
  • Urrundik - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3387
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1881
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Urrundik - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 2181
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1326
    34.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.