Txindor - 2

Süzlärneñ gomumi sanı 3273
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1768
28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ilko da gaxoa miñez.

Arren! utzi ba
zabarkeriak,
eldu laister beregana,
gure laguntzaz
alaitu bedi
Amatxo maite laztana!

SEASKATIK ILLOBIRA

I
Amets igeskor
zoroak dira
lurtarren pozkai guziak,
txingarrak baño
iraute geigo
ez du-ta gure biziak.
Gaztea nitzan
garayan beti
laisterka nebillen, itxu;
orain ondikotz
nere bidean
ñai arren ezin gelditu.

Atsegiñaren
ibargi-zale
jarraitu nitzan goizean
nere gogoak
poz-irudi bat
ipiñi zidan aurrean.
Ustez eroso,...
bañan ikuskin
arenganako bidea
txangoldari on
ez diranentzat
erpe ta zuloz betea.

II
Zertarako da,
zergatik maita
ondore txar dun irritza?
Egizko pozen
iturburuan
edan nai ezik gabiltza.

Biotz geyenak
zalekerizko
igitzez daude lerzori;
etsai gogorra
iñolaz ere
ezin ase makur ori!
Ta geok erru;..
Alperrik dabil
gure gogotzar alena;
gaiztakeritik
erne dan pozak
ondoren beti galena.
Bear genduken
bezela ziñez
gizonak gizon bagiña
ez litzake gaur
izango noski
bizitz au orren samiña.

Elkarren etsai
buru-belarri
gabiltzanok, ain setatsu...
zer ote geran
galdezka nago:
zeken, dolor ala kaiku?
Gauz onik ezin
lortu gerekoi
Izatearen bitartez;
jakiña da zer,...
guziya nai-ta
zorunik iñorentzat ez.
Amets igezkor
zoroak dira
lurtarren pozkai guziak,
txingarrak baño
iraute geigo
ez du-ta gure biziak.

GAU-EDER
Jan-edan utzez bizi nai ez-ta
asmo garbien zale geranak
gau ixillean jarrai-erazten gaitu
pozaren goruntz-egadak.
Arrats gozoa...! Izar bikañez
piztu da orain ortze garbiya...
Eratsu dator..., geldi-geldiro,
illargi bete zoragarriya.
Itxaso bare sotillak emen
aldi berdiñaz, logura xamar,
bere bits arro txuri-ixuriya
ondar gañera poliki dakar.
... Kezka larri bat arindu nayaz
begiratzen det urrun... an gora!;
t'andik izumai atsegiñaren
arnasa dator nere kolkora.

Gaberdiyaren ixill-uneko
lillurapean... orren gentzaro!;
lurtarrik ez dan ames-tokira
aldatu banitz bezela nago.
Nere barruan orain ez digart
zorigaitzaren ale bat ere:
azi txarrak on biurtu zaizkit,
samiñak ezti, arantzak lore.
***
Jan-edan utsez bizi nai ez-ta
asmo garbien zale geranak
gau ixillean jarai-erazten
gaitu pozaren goruntz-egadak.

ZORION-AGUR
Elosegi'tar Juliantxo'ri bere ezkontz-egunean
Udaberriko pitxi ederrez
apaindu dira lorategiak;
berrionaren otsa dakarte
iturritxoen leyar biziak:
Juliantxo ta Mañu'rentzat ain
adierazi zoragarriak.
Emen bertako txoriak eta
toki-aldakor direnak ere
omen-abesti xamurragorik
etzezakien egin beñere.
Enadak aurten jai au dala-ta
igaz baño len etorri dire.
Nere gogozko erle xar onek
pittin-pittinka bart irazain dun
ezti beroa zapitxo garbi
lakar batean bildurik txukun,
Juliantxo'ren eskuetara
maitaro dakart... Ona nun dezun!

Poli ta Miren zure guraso
zintzoeri gaur begietara
zuri bezela txingar urdiñez
irtengo zaie pozaren garra.
Biotz-mamitik opa dizuet
goyeneko dan zori laztana.
Izartxoeren aizpa dirudin
Mañu deritzan panpin argia,
gaurtik aurrera zurekin beti...,
zurekin altxor maitagarria.
Gero ta geigo narotu bedi
zuen barrengo poz-iturria.
Zorionaren goi-goyen zaude...
Iritxi zeran tontor-gain ori
lurretik baño bertago dager,
askoz aldego zerutik noski;
aren onduan arrikoxkor bat
besterik ezin izan Aizkorri.
Zorion-agur, zorion-agur
biotz-biotzez Julianixo'ri!

OPARIA

Tolosa'ri

Jayoterria: Agur dagizut
agur, agur...! Oroitz-indar
pizkorrez orain biotz-barrena
kemendu zait, biurtu gar.
Illunkeriz bein aldegin arren,
izanik beti Tolosar,
jai onen zale gogoak aurten
zugana pozik narakar;
barkatu-ba len ibilli banaiz
emendik urruti xamar.

Ez nator utsik: erle ixil baten
eraz nik arret aundiya
bakar-lanean ipiñi eta
ordaindu det zor guziya;
itz oien bidez ona nun dezun,
erri xar maitagarriya,
amesgillien lorategitik
dakarkizutan eztiya.
Oneritzi ba..., gogoz artu ain
opari leun garbiya!
Tolosa, 1923'ko Garagarrillaren 24'n

IBAI-ERTZEAN
Bizitzaren itxasoa
kerizpe ontan ugeldi;
nere atseden zakonak
osin bat ziñez dirudi:
ibaiko auxe bezela
otxan, bare, geldi-geldi,
tokirik eskutunean
irasor antzez nago ni.
Ur, aize ta txoriñoen
mingain jatorraz eresi
legun bat abaro-zear
urbil zait..., urbil maiteki;
baitere susno garbiaz
emengo baxaran, lili,
untto ta senda-belarren
emai gozo xamur ori.
Lur onek axon dario,
ibayak otzen ugari,
ta bero zakarra dagon
garaiz nik, oso zaleki,
amorrayen osiñean

egiten oi det igari.
«Urume» zador, maitea:
zugan da betiko-zori;
bizitzaren itxasoa
kerizpe ontan ugeldi!

AN ZIAK...!
Elosegi'tar Poli'ri
Tolosa egon arren
emendik urruti,
lagun elkartientzat
orren bide gutxi!
Agur bat egin-zale
nere gogo-txori
egakor au, antziak
iregana, Poli!
Vichy'tik 1927'n

KILITXU SEASKAN

Berdingabeko
aurtxo polita
amaren argi, zoruna,
osatu loaz,
ene potxolo,
eguzki maite kutuna.
Kun-kun, kun-kun...
Egon ixillik
nere biyotxa,
negarrik ez-ba..., ixo, ixo;
amatxok gero
pitxi ederra
emango-ta egin lo-lo.
Kun-kun, kun-kun...

Mumua dator,
ara!..., joan ortik,
utikan! ez eldu geigo!;
altxor maitia
polita da-ta
ez du negarrik egingo.
Kun-kun, kun-kun...
Orain lo dago...
Irripar batez
piztu zaio arpegiya;
nunbait an goyan
jolasten dabil
Killitxu zoragarriya.
Kun-kun, kun-kun...
Irudi laztan
poz-emaleaz
biyok amets egin zagun:
aurtxoak lotan
eta nik esna...
orren goxo...! Kun-kun, kun-kun...

PA... PA
Alberdi'tar joxe ta bere emazte zindoa'ri
Izan dezuen aurtxo
maitiñe laztana
bizitz-argi darion
izar polita da;
zuek zeratelako
bere aita t'ama
biyeri nik zorion!
t'aurtxoari pa... pa...

EGO-AIZEA
Garai batzutan ibilli arren
baztar guziak astindu-zale
egoak iñoiz ordain baretsu
leuna dakar ots aundi gabe.
Euskal-basotan arratsean lo
zegon aldiko ixiltasuna
utzirik orain egun argitzez
jolaska dator aize biguna.
Oztargi dago... Mendi-tontorrak
aldakai sorgin batez bezela
badirudite ten baño urrego
gugandik oso bertan daudela.
Goi eta bea biziro alai
elkartu dira laztan urdiñez,
t'atsemalle dan ego-aizea
maitaro dabil mur-mur ariñez.

Bere bitartez udazkenean
ibarrik-ibar, mendirik-mendi,
banatzen oi da belar garo ta
sagar elduen usai on ori.
Olerkari ta nere antzeko
txoriburuen aizea dala?
Zorionean, beronen bidez
baldin banaiz gaur txori xamarra!

ETXALAR

Udazkena da... Egurats epel
ariñak usai gozoa dakar;
sortalde-mugan egun txintaren
argi-lorea dirudin izar
zuriya dakust... Garai ederra!...
Nere barruan len ez det izan
egunargitze otxanez orain
piztu dan ainbat zorion-dardar.
Ipar-aldera begira nago,...
arindu zaizkit amets-egoak,
t'amets eder au osatzen due
alai agertzen diran usoak.
Ara nun sail bat...! Ega biziyan
gaindurik errez mendilepoak,
bai zuzen t'ariñ onuntz jarraitu
egazti polit urrutikoak!

Bañan... zer etsai sortu da bean?...
Oyu, zalapart, iskanbill naste,...
ardaill bizi ta zoroaz dira
emengo baso guziyak bete!;
ta goyan berriz uso gaxoak
izu ta larri, noralde gabe,
Etxalarre'ko sarea jo ta
bertan loturik ikaraz daude...!
***
Udazkena da... Egurats epel
ariñak usai gozoa dakar;
eguzki orail irten berriak
Atxurimendi-gañez irripar
alaya dagi,... ta nere biotz
maitekor au ai! usoen eraz
urduri eta leitsu dijoa
ez daki nora! betiko egan.

TXANTXANGORRIYA

Zuk dezun margo ber-bera duen
osto geyenak lurrean
zuaitzetatik erori eta
banazka, soill, daudenean,
begiyak xabal-xabal jarrita,
adar me baten gañean
egoten zera, txantxangorriya,
negarrez udazkenean.
Ain txukun, apal eta geldiro
jarraitzen zera kantuan,
non ernai beti zuri begira
egon arren bat onduan,
naigabe pranko banatugatik
kantari zauden orduan,
iñoiz ez dizu ari zerala
antzik emango mokuan.

Papar txiki ta gorrixta bor-boil
ler egiteko zorian
jardun-gai oso kupigarriaz
beterik daukazunean,
ainbeste negar..., eresi xamur...,
axanpa guzik batean,
ez dakit nola kabitzen diran
zure kolko politean.
Aldizka, purruxt, ega motxean,
uste gutxiñez aurrera
azaldurik an laister-bidetik
maldagora goazela,
gidari zintzo gertu bat izan
nai bazenduke bezela,
gure alboan zabiltza beti
txoriño maiten-maitena.
Maite zaitugun ezkero nunbait
ordañak aurrez ematen
ote zabiltzan esan liteke
negua sartu baño len.
Ez ikaratu!; elurte gaizto
aundienak izan arren

gure ondoan arkituko da
zuretzako ainbat lurmen.
O, txori gaxo, sotil, polita,
biotz erien laguna,
txiruliuka negar ugari
eztiro dariyozuna:
zu zera beti, txantxangorriya,
zu zera txantxan-iztuna,
alakoxe gauz maitagarri bat
erakusten diguzuna!

GOGO-TXINDOR
Ene txoriño maltea,
orren ixillik zer dezu?,
zer naigabe latz, illunak,
ikaraz ipiñi zaitu?
Txindor gaxoa!, ez beintzat
zure kabitik urrundu,
zapelatz gaiztoen poza
ori egingo bazendu.
Zaude, malte... zaude bertan,
ez izan toki-aldakor,
nere zartzaroan ez det
zu beste lagunik iñor.
Berriro jardun zaite-ba
len bezin alai t'adikor,
yoranez abesten asi,
gogotxindor... gogotxindor...!

ZER NAI NUKIN
Aldegain
Mendi-mendiyan etxe koxkor bat,
iru-lau aritz aurrean;
lili batzuek; erletegia
toki babes politean.
Atsegin-ezti gozo-gozoa
bord'inguru xakonean
egarriyaren asekai dagon
iturritxo gardenean.
Kezka larriei ateak itxi,
uxatu guzik batean,
maiztar illunik ez izan iñoiz
nere biotz barrenean.
Ixil osoa... Iñoren zantzu
gaiztorik ez beñere an,
ametsak lagun, amets egin, bai,
amets ..! mendi-magalean...
Ori nai nuke, ezer ez geigo
bizi naizen bitartean.

Gero... ezurrak arri biyurtu
goreneko tontorrean,
ta ni naizen au gotuts idoro
oztiñ-une zabalean.
Alderantzi
Zori legunak alde batera
utzirik bear dan bezin
igikor izan, eta jarraitzez
beñere aspertu ezin.
Egiya maite, gezurra txautu,
zuzeneko bidez ekin,
arnari onak sortu ditezen
kezka zindoaz eregin.
Ta zenbait alper baldin ba'daude
beren izaeraz erkin,
lasonar oien gogo muxarra
beti lo egon ez dedin
esnale zorrotz eragikor dan
deadar bizi bat egin.
Ori nai nuke; bar-barrenengo
griña beroaz irakin,
ta nere bizitz-azken garayan

ur-ertz alai batean ill.
Gero... soin otza itxasoaren
oziñak eraman urrin,...
gezal biyurtu, ta ni yoranez
ezilkor naizela jakin.

GAUR IRE EGUNA
Kortejarena'tar Eugenio'ri
Jai au gorendu-zale nauk, eta
itzez nai bezin ederki
jardun ez arren, zer gero...?, gaur nik
kezkaren zimiko gutxi;
iztun sor edo txar izateak
naiz poto egin-erazi,
nere gogoa etzeok beintzat
mingaña bezin elbarri.
Agur, Eujenio; i bezelako
gizon jator, maitagarri,
banako batzuk izan litezkek,
oberik iñor ez noski;
buruz ernaya, biotzez ume,
eztarri leunaz txori,
aldegai guzik irekin dituk...,
irekin oso ta garbi.
Berriro agur, agur, Eujenio,
eun urte bizi ari!

ÑIR-ÑIR
Gaur urtezar da... Neretzat egun
ziaro goibel, itzala;
susperraldi bat nigan ez, baizik
oroitz-ernemin-ikara.
Ain gogo-motel nagon ezkero,
berez ezin baldin'bada,
ardo beltx onez indartu bedi
nere barrengo taupada.
Malen, ixuri!;
leyar xakona
poliki bete;
ixurtzearen
gurgul-ots ori
edan-pozaurre!
Buru ez baño sapayo zar au
arestian sormindua,
orain ez dago beintzat illunde
nagiz korapillotua;
alik lasterren jaurtiki urren
erdilo zegon trikua,

ipurtargi ta pinpilinpauxez
bete da nere burua.
Nere zartzaro
illunean gaur
piztu da zerbait;
iñar-jarioz
gezur bat ote...?
zer barrendu zait?
Zorigaitzaren larri samiña
sendatu zait..., ito nere
biotzean len ezkibel zegon
xomorro beltxa; gaur ume!
Irudi laztan jayoberriok
zer gai dira..., nungo sortze...?
Txingar ariñen gurutz'egada
nere pozaren poz-eule!
Ixillun baten
ordez nik orain...
zerbat argizko irudi...!;
mama gozo au
beste pittin bat
Malen, ixuri!

BELARRA
Arazo-garaiz
erre-zale naiz,
pipa da nere laguna,
ke-belar oso
samin ta gozo
nastuen ontzi kutuna.
Pipa laburra;
nere sudurra
usai-eginkor luzea;
onen azpiyan
dagon aldiyan
nik pozor bete-betea.
Nayen dan eraz
maita det beraz
atson darion belarra;
onen bidez ain
barru det orain
idarokizko txingarra.

Toxatik artu,
gañezka sartu
kider-buru xakonean;
ke-belar ori
urriñez jori
laister da sudurmintzean...
Pipa txuriya,
kirten ausiya,
zorungai eder osoa;
aur zar batentzat,
ziñez neretzat,
edoski maite gozoa.
Ezpain-ertzean
pipa jartzean...
agur!, kezkaren goibela:
burauste zakar
guzik, bai azkar
banatu kea bezela!
Uste bat oker
irten-da loger
etsayaz etsai banago,

pipari esker
ez du gau-lisker
onek irauten luzaro.
Olerkarien
amets-aldien
goraltzigarri da nunbait;
argatik nere
olerki-xeme
apal au berdin sortu zait.
Arazo garaiz
ele-zale naiz,
pipa da nere laguna:
ke belar oso
samin ta gozo
nastuen ontzi kutuna.

ERREGE-JAYA
Izar txuri-txuri bat
agertu da goyen;
au poxa! laister dira
Erregiak emen.
Pitxi eder ta goxo
ekartzale oien
bidera guk, amatxo,
zurekin lenbailen...
Goazen, goazen txit alai
Izazkun-mendira,
argitasun polita
piztu dan tokira!
Aurtxo maitagarriak
maitatzera pozik
zaldi-gañean datoz
eguzki aldetik.
Ara..., ara nun diran
jostalluz beterik;
errege beltxa dator
bestien aurretik!

Apaiñ-apaiñ jantzita
lore-sorta bana
eskeintzera gatoz gaur
erregiengana.
Ama-Birjiñari ere,
atsegin ar dezan,
txortakin batez muxu
nai diogu eman;
t'iru errege oeri
amatxo, zuk, esan
pitxiak, bai, jartzeko
aren eskuetan.
... Orain aurrean daude;
ikusi bertatik;
iñoiz ez degu izan
orlako zorunik.
Au poxa!... Erregiak
etorri zaizkigu,
biotz-biotzez orain
agurtzen ditugu.

Laister, lo bat eginda,
zorioneko gu!
xapata barrenean
a, zenbat jostallul
Amets eder goxo bat
aurrak ein dezaten
izar txuri politak
piztu dire goyen.

ELUR-OSTOAK

Egun epel ugari
aurten azaroak
eman dizkigu, bañan
zer ondorengoak!
Aizeak daramatzi
zuaitzen ostoak
ta ixill-ixillik daude
txoriño gaxoak.
Uso-luma txurien
antzez mara-mara
elur-ostoak datoz
mendi gañetara.
Txuri... txuri-soill ango
larre, baso, txara...,
laister bean ere bai
elurrezko izara.

Itxaso ta mendiyak
era batez ubel,
argizpitxo bat ere
iñondik ez emen.
Illotzik dago lurra,
oztaldea goibel,
nere gogoa berriz
erdi-gaxo..., motel...!
Ez, ez...; agertuko da
noizbait eguzkiya,
illun otzaren urren
berogai argiya.
Orain negua, bañan
gero udaberriya,
poztu bedi-ba nere
barrengo txoriya!

ABESTI KUPIGARRIYA
Goibelolz-unez aurten izan dan
illunperik otzenean,
auzoko beste guziak lasai
lotan zeuden bitartean,
eresi xamur negarrgarri au
entzun det bart arratsean.
«Gaitzaren mende
ain kupigarri
zauden semetxo maitea,
gau otza da-ta
mugitu gabe
seaskan egon zaitea».
«Negarrik ez-ba...,
ene biyotxa,
pupua nun, zer min dezu?;
maite-maiteka
zure amatxok
azkar sendatuko zaitu».

«Listor beltzen-bat
oso barrura
sartu zaio Maitiño'ri;
gaxoak orain
zurbildutako
landaretxoa dirudi».
«Ikaraz nago:
elur-maindire
gañez datorren aizeak
aldizka emen
banatzen ditu
txakur-zaunkada luzeak».
«Otoi, otoi, Jaun!...
Ume laztan au
luzaro ez euki miñez,
bestela nere
biotz gaxoa
lertuko da zorigaitzez...».
«Orain,.. bai argi...!
Zure begitan
piztu da zeru ber-bera;

Maitiño polit
zoragarriya
laister sendatuko zera».
«Abo xabalik
lotan... Ez, ene!...
illotz, illotzik Maitiño!;
il da-ta nere
bizitz argal au
goibeldu beti-betiko!».
Ixildu zan...; ezeren txintik
ez nuan geigo nabaitu;
illunde otza goi eta bean
guziya len bezin mutu...
Gertaldi beltz au iñolaz ere
ezin det burutik kendu!

OROIMEN ZARRAK
Santo Tomas'ko periya...
Umetan nik ain gogoz izanik
erri polit au ikusi naya,
etzait beñere aztuko noski
oñez etorri nitzan garaya.
Berrogei urte gaur bete dira,
egun berau zan..., egun alaya!,
neretzat jairik bein izan bada,
aitortu bear, ura zan jaya!
Itxaso zabal, Zurriol aundi,
Alderdi-eder, bulebar, kaya...
Tolosatikan zetorren mutil
koxkor batentzat izer ikuskaya...!
Ondoren berriz plaza berriyan
arkitu nuan beste pozkaya:
ango zalapart, algara zoro,
jardun bizi ta... txistor-usaya!;
esan zeikean jai ori zala
Akelarre'ko sorgin-eztaya.

DONOSTI'KO ERRI–JAYA

Oitura zar gozoak
berrizturik emen
zernai jolas badute
koxkeruak aurten.
Ikusi gabe oso
zalla da sinisten
erri-jai onek zenbat
zorion dakarren.
Gizasemeak alai,
neskatillak zoro,
oien biotzak iñoiz
ez daude noski lo.
Gazteak bakarrik ez;
baita zarren gogo
motela-re gaur pil-pil
gazte xamar dago.

Maitagarri'ren aizpa
polit, atsegiñak,
musu-gorri, begi-beltx,
edo bai urdiñak,
itz batean: emengo
anderux panpiñak,
zuek izain zerate
gaurko erregiñak.
Biotz guziak ernai,
begiyak dizdikor,
jolasen otsa nunai
zabaldu da bizkor.
Beñere poz bat izan
ez duanik iñor
baldin bada... jai ontan
Donostira betor!

ELURMENDI
Zer irudi gaur...? zer alatzaro
gelgarri mendi-gañean...?
Aitor ber-bera endikur baten
antzez an oztadarpean!
Aitor'ekin bat ara nun berriz,
ara nun euskozai garbi
ta goyeneko idazlaria!
Berori zein?... Elurmendi.
Negarrez dagon Amaren alde
Elurmendi'ren ekiña...!;
negarrik ez gaur beste guziok
ain zintzo jardun bagiña.
Lore samiñak usai gozoa,
basillunak intz-iñargi,
satorrik ez dan Elurmendi'ko
erle beltxak ezti txuri.

Jaun argi ori ez da beñere
izan, ez, gogo-sorayo;
itz-eule jator bikañagorik
emen beintzat ez da jayo.
Ziri-jolas on politak ere
ba'dakizki sortzen alai;
arrano beltxa! joku zaill ortan
iñor ez noski bere gai.
Txiliport edo pottorro bezin
murgile bizkor, yayua,
ziriya sartu ondoren zuk pott!...
arrapazak pottorrua!
Urgull-mendiko zugaztitxoan
elkarti biltzen geranak
biotz-mamitik demaizkitzugu
atsegiñezko laztanak.

ARRANO TXIMIST
Garitaonandia'tar Bitor jauna'ri
Buru ta biotz
osoro berdin
aberzai baten antzera
«Argi» darion
zuzen-bidetik
galenki zoaz aurrera.
Oñak arin ta
biotza sendo,
neke bildurrik ez dezu;
goiko basotik
lau aldetara
irrintzi t'abar dagizu.
Ain abesle dan
Elurmendi'ko
urretxindor maite ori
bertan ikusten
zaitun aldiro
asten da pozez kantari.

Gogoz ernaya,
ankaz txit agitz,
oreña bezin bizkorra,
maldarik zalen
pikoenetik
zu beti gora ta gora!
Arrano tximist!...,
ez derizkiot
zuretzat gai danik iñor;
geyenak poto
egin degu-ta...
zu zera nagusi, Bitor!

ABIÑE TA XUMELAR
Abesgai
XUMELAR
Ene kutuntxo maitia,
Aitormendi'ko lilia,
olerkari ta biotz gaxoen
amets-irudia;
urdin gorengo txingia,
izartxo dizdizaria,
otoi dagizut! Abiñe,
nitzaz kupitu zaitia!
ABIÑE
Itz eder oien eztiya
legun eta bereziya,
zure goi-jardun aratzak, ene!...
zoratu nau iya;
sinistutzen det egiya
izango dala guziya,
begi zoliak, ezin ukatu,
biotz maitatiya.

XUMELAR
Zuk ere begiak zoli,
uso batek bezin argi,
ain zeru-txingar politik
ez det egundaño ikusi;
ezpañak anpolai gorri,
ortzak berdin, txuri-txuri,
elur gañeko pinpiña
zure aboak dirudi.
ABIÑE
Ez det izan ispillurik
ugeldi garbiya baizik,
itxusi edo ederra naizen
ez dakit oraindik;
bañan esango dizut nik
ez dala beste biotzik
nereak ainbat Xumelar'ena
maita lezakenik.
XUMELAR
Goibel ondorean urdin,
zorilatz urren atsegin,
bat-batez orain arindu zaizkit
ainbeste kezka-min;

zure gogozko izan nedin
egingo det nik alegin,
izeñen zorion bizi bagiña
biyok alkarrekin!
ABIÑE
Xumelar mutill alaya,
Mendiburu'ko artzaya,
garbiro, ziñez itzegiteko
eldu da garaya;
berdin danez gure naya
zu, bai, nere senargaya,
laister biyontzat bat izan bedi
otorduko maya.
XUMELAR
Lilitxu panpin laztana,
nere maitekor zerana,
mintzo gozoen eztiya dator
zerutik nigana;
zer ote gerta zaidana...?
o, nere zorun otxana!,
etzait aztuko pozaren-pozaz
gaur entzun detana.

ELKARMAITEAK
Mendi-mendiyan biziro jator
atsegiñaren susnoa
arturik daude Indo ta bere
emaztegai dan usoa.
Berau liraña, mutilla berriz
aritza bezin sendoa,
antzu ta txepel ez dago noski
menditar oien gogoa;
ikusi biyak elkarri ziñez
damaien ezti beroa!
Muin sakon batez irentsi nayaz
bezela bizitz osoa
dager Indo ta bere besotan
lilluraz txingi gozoa.
Ubiljario zoragarriya...
euskal-usai dun margoa!;
onen egille gaztea goruntz
«toki!» dearka dijoa.
... Kaperotxipi, txalo ba zuri,
txalo ta goren-zantzoa!

GURE TXOKOA
Abesgai
«Gure txokoa» da gure txoko
berezi maitagarriya,
atsegiñaren kabiya,
goibelik ez dan tokiya,
«Gure txoko»an betiro dager
pozaren poz-eguzkiya.
Gogo-lizunik beñere sortu
etzaion toki laztana...
«Gure txokoa», gure txokoa,
biotz-ibargi zabala!
Alaitasunik ederrenean,
zorioneko gizartez,
lagundi onen bitartez
elkar maita degu ziñez:
alditxar edo sumin gaiztorik
«Gure txoko»an beintzat ez.
Gogo-lizunik...

«Gure txokoa»n izaten degu
atsegiñezko billera;
arazo txarrik... bai zera!,
samiñak aide batera
utzirik emen ezin obeto
guziok arkitzen gera.
Gogo-lizunik...
Eresti jator politak emen,
ziri-bertso ta beste gai
xamurragoak ere bai
abesten ditugu noiznai;
billera-txoko pozgarri ontan
gure biotzak beti jai!
Gogo-lizunik...
Oraindiokan iñori etzaio
emengo aterik itxi;
naiz izan beltz edo txuri,
ezpada beintzat mutiri,
gogo zuzenez baldin badator
«Gure txoko»ra sar bedi.

Gogo-lizunik...
«Gure txokoa» da gure txoko
berezi maitagarriya,
atsegiñezko kabiya,
goibelik ez dan tokiya,
«Gure txokoa»n betiro dager
pozaren poz-eguzkiya.

LEIZA
Lenen-garaiko
lurrin gozoa
darion erri xar ori
alai ta txukun
mendi-niendiyan
begira zeñen egoki!...
Basetxe polit,
saroi aberats,
landa-saill eder ugari,
gorenen berriz
erpin galenak
erritxoaren zaindari.
Bazter maitia,
txoko laztana!,
zure gogo ber beraz ni
euskotar naizen
ezkero pozez
agur dagizut..., irrintzi!

AKELARE
Sorgin-eztayak
Iñauteri egunez
Tolosarren pozkai
zorionean gatoz
abesturik alai.
Ez gera gu zenbaitek
uste bezin etsai,
kalterik ez diogu
iñori egin nai.
Zuek dezuten jayaz
sorgiñak ere jai.
–Andre muskin sudur kako,
begi-gorri;
onen aurrean mamutzar
ezpain-lodi.
Gauz arrigarri asko
egiten ditugu:
itxusi diran gazte
guziak edertu,

ta neskazarrak noiznai
berriro gaztetu.
Geroko berri ere
ziñez ba'dakigu,
etorkizunik ez da
guretzat illundu.
–Andre muskin...
–Basojaun bizarbeltzak
andre muskiña'ri
eragiten dizkio
milla sorginkeri.
Biyak ziñuka daude
bata besteari,
ta pertzaren barrenak
borboill-otsa dagi.
Eztayak dira laister,...
zoramena sarri!
–Andre muskin...
BASOJAUN
Zure gogoa oso

lizundu ezpada,
andre muskin, atoz gaur
nere besotara;
sorgin-ontziyak emen
borbollez dasana
iduri zait erantzun
atsegiña dala.
Muskin, argitu bedi
lezaundiko itzala!
MUSKIN
Nere biotz-barrengo
irakin gozoa
Basojaun, zuregana
lurrintsu dijoa;
ontzi onek darion
marmari zoroa
ezin izan liteke
adikorragoa...
Gaurtandik nere senar
basojaun sendoa!
–Kuku sorgiñak iru bider jo...
entzun degu bere deya

gaur arratseko illargipean
Akelarren eztai-jaya.
Basamilloa surtara bota,
orain degu-ta garaya;
maitaro emen zabaldu bedi
sorgin-belarren usaya!
–Tin... tin... tin...
–Ju, ju, ju, ju!
Ja, ja, ja, ja!
–Entzun, entzun jai-algara
zaleki osiñik-osiñ,
lur osoak poz-ikara,
izate guzia sorgiñ.
Gaur degun asti-billera
arrats obegoan ezin;
uju, ju, ju!,
ja, ia, ia, ja!...
Andre muskin, andre muskin
askai zoroen erregiñ!

LOZORROA
Irudi polit egalariya,
mari-sorgiñen aizpa txuriya,
jarraitz ariñez dardar bizian
egiñalean
itzuri doa pizturik bere
leñuruz goiko sapai guziya.
... Orain, zer emen...? Itzal gaiztoa,
arrats egoen irabiyoa.
Gau naspill ontan biziro larri,
buru-belarri,
iñolaz ezin... ezin arindu
nere jabe dan amets-mordoa.
Dunbots-ikara, tximist-argiya,
etsai-zalapart izugarriya,
ta gainka berriz itxaso nastu,
indar askatu
amorratuen eraso beltza,
apar darion ekiñaldiya.

... Otoi, Basojaun; ez egin arrunk!,
ire mendean zertako nadunk?
zer asmo gaiztok neregan'akar?
Ogei atzapar,
ara or... ara ...!; ez ba nigana...!
Basojaun, Basojaunl... «zurr... unk, zurr... unka».
***
Goiznabar-zori, goiznabar-zori!,
leiza-zuloa erraldoi-obi!
Mendi-tontorra len bezin alai;
garaitots, garai!
Egun argitzez andik amildu
osin-basoko mumutzar ori!

PELLO-ZIRI
Oñetako egille
yayua zan ori,
bañan jai egiteko
yayogua noski:
alper izugarriya,
lanetik igasi
sagardotegietan
zebillena beti.
Bere nagusi onak,
uzkurti arekin
jardun gaiztoan geigo
ibilli etzedin,
bein esan zion: Pello,
aspaldi zeregin
edo lan gutxi dago
t'aurrera nik ezin
artu zindezket emen...
«Zer? –Pelo'k daruntz– ni,
lanik ez dagolako
emendik bidali?
Ez orixe!; barkatu,

bañan erabaki
txarra eman diozu
gaurko auziyari;
iru geranoktatik
bidal itzazu bi;
lanik ez dan tokiyan
alperra nagusi».
T'alkiyarekin, tanka,
lurra joaz bertan,
lantegiko nausiyak
bidali etzezan,
gure Pello-ziri au
gogor exeri zan.
Arrazoirik etzula
iñork ezin esan!
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
  • Büleklär
  • Txindor - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3545
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Txindor - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3273
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1768
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.