Supazter xokoan - 5

Süzlärneñ gomumi sanı 3872
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1648
30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
duela:) Erna zaite, bada, Maria! Zer uste
duzu ala Oihanburuko sukaldean girela!
Uste ez banuen hortxet gelditzen zinazkitala, zure otharre ozpinarekin!
MARIAK: Gelditzen, Mari-Eder? Batre ez banintz
bederen etxetik abiatu! (Treina abiatzean,

elgar koskatzen dute Mariak eta Mari-Ederrek. Bertzeak hirriz eta keinuka elgarri.
Maria jartzen da, bere otharreak, kabak eta
paisolak oraino ere trabatzen dutela.) Jainkoak esker duela! Atx! Ori! jendeak baitugu jada hemen!... Jainkoak dautzuela egun
on, andre onak!
GUZIEK: Bai zueri, ere!
MARI-EDERREK: Eskualdunak zaizte, holetan?
GUZIEK: Erran liteke!... (Ixilik oro, bultaño bat.)
MARI-EDERREK: Hots, Maria, molda zaite hor,
xokoño hortan, zure puska horiekin oroikin! Ile hori bardindurik emazu pulliki pulliki.
MARIAK: Bai, ori, hala hala da! Jostetak baitziren
hor, barne huntara hupatzeko, maila alimaleko batera igan behar izan dutalarik!
Hatsak eta oro joanak nituen! Eta gizon
erlastu hura gibeletik bethi oihuka ari, eta
ni han, nere kabaren, otharrearen eta paisolaren artean kokatua, ulia irmi-armu
sarean bezela!... Ai! Mari-Eder, zerk ekharri
nau ni hunaraino?

Guziek hirri, goxo, goxoki.
ANNAK: Lehen aldia ahal duzue burdin bideetan

zabiltzatela?
MARIAK: Bai, gaixoa, eta agian azkena! Eta ez

baginu behiño bat galdu, han, mendian...
(Ahapetik:) Zaude bada ixilik,
Maria! Bardin luke gure berriak ez orori
erranik ere!
MARIAK: Zer munta du, Mari-Eder?
ANITAK: (Keinu bat laguneri, eta:) Behi bat galdu?
Ai! eta norat zoazte orai? Joka niro. Zubietara?
MARIAK: Hala hala!... Ez ahal zaitut zuhaur Zubietako debrua, hola gure berrien jakiteko?
ANITAK: (Hirriz:) Ez, ez, balinba! Zuhur balinbaduzue, orhoit zaizte, andreak, ez dela batre
azti, sorgin edo debru behar izan, asko
berrien jakiteko!
MARI-EDERREK: Baditeke! Bainan, zer nahi den,
zuek ikhusi bethi, norat ginoazin... Ez
ginuen guk asmatuko norat duzuen gaurko
zuen xedea. Ah! hori ez! Ez da hala, Maria?
MARIAK: Ez, ez, alafede!...
MARI-EDERREK:

Eta, beraz, dakizuenaz geroztik
norat goazin, zer diozue gero Zubietako
aztiaz? Egiten duten bezenbat zuhur eta
erdi othe da?
LUIXAK: (Jendeeri buruz:) Demuntren zozo parea!
XANETAK: (Laguneri keinu egin ondoan:) Zuhur
eta erdi? Non da bertze holakorik?
KATTALINEK: Zer nahi atheratzen du emazte
debrusa harek, zer nahi atxemanarazten...
MARIAK: Zer nahi?
ANNAK: Bai, zer nahi. Ori ,iragan egun batez, Hoztar bat izan zaio, asto bat galdurik. Zubietan izan, eta biharamunean, bi asto itzuli
dira Hoztara.
MARI-EDERREK: Bi asto?
ANNAK: Bi asto, andre!
MARIAK: Jesus, Jainko ona!...
LUIXAK: Bai eta, hor, Lapurtar bat Zubietara jin
omen da, egun horietarik batez, belhaun
bat ez dakit non galdurik.
MARIAK: Belhaun bat?
LUIXAK: Bai, belhaun bat... Zubietarat jin, eta
arratsean berean, bi belhaunak han zituen
gure Lapurtarrak.
MARI-EDERREK:

Gizagaixoa! Atsegin hartu ahal baitu,
bereziki Senpertarra balinbazen! (Orok
hirri.)

MARIAK:

II
Aintzinekoak oro, eta Contrôleuse
bat, billet ikerzale bat, bere moltsa
handia sahetsetik dilindan, xilo egiteko tresna eskuan.
BILLET-IKERZALEAK: Vos billets, s’il vous plaît?

Badoa orori billeten galdez, azkenik
Mariari eta Mari-Ederri.
Zer da hori, Mari-Eder, kaxketa eder
horrekin? Suprefeta ala Prefeta bera?
MARI-EDERREK: Nik demuntre dakita, Maria!... Ori,
billet ikerzalea da, ta, gure Prefeta! zalu
athera zazu zurea, Maria!
BILLET-IKERZALEAK: (Mariari, boz idor batekin:)
Vot’ billet, s’il vous plaît?
MARIAK:

MARIAK: Zer galdatzen du, bere erdara bitzi hor-

tan?
(Bere billeta xilarazirik:) Erna
zaite, Maria, billeta, zure billeta!
BILLET-IKERZALEAK: Vot’ billet! Et plus vite que ça!
MARIAK: Joko parte, horrek bezenbat nahi nuke
bai, ene billet ziminoa.... (Xutitzen da, kaba
iker, otharrea iker, paisola barnea iker:)
Non sarthua dut bada?... (Ahuzpez emana
alkiaren azpian ari da orai miatzen:) Oi,
Jainkoa! Ez haute hire haurrek ikusten,
Maria!...
BILLET-IKERZALEAK: Ben! Quoi? Et ce billet?
MARIAK: (Xutiturik:) Hor nuen, sakela huntan, ene
mokanesaren barnean. Eta mokanesak eta
oro ereman dazkidate hortik.
BILLET-IKERZALEAK: Qu’est-ce que c’est que ce
charabia? Perdu? Volé? Ça ne me regarde
pas. Je vous dresse contravention...
Et puis, ce panier? Qu’est-ce que c’est que
cette odeur...? Ah! Un fromage pourri, un
fromage que marche? Deuxième contravention, pour transport de marchandises
avariées, dans un wagon de voyageurs! Ça
MARI-EDERREK:

vous apprendra!... Vos noms et prenoms,
s’il vous plaît!
MARIAK: Zer nahi du orai?
ANITAK: Zure izen eta deithurak.
MARIAK: Ah! mokanesaren itzultzeko? Maria
Larre, Oihanburukoa. Ba, mokanes baten
gatik, ez zuen kasik ere balio! Gaixo
Andrea! Sekulan Oihanburura jiten balinbada, xingar eta arroltze emanen diot gogo
onez! Arrolzeño batzu baitugu bertzalde,
bainan goxoak!... (Oro hirriz ari dire, hirria
nausiturik.)
ANITAK: Arroltze eta xingar? Baduzu bertzerik,
gaixoa!
MARI-EDERREK: Bertzerik? Zer bada oraino?
ANITAK: Bi berbal badituela zure adixkide Mariak,
billetik gabe zabilalakotz, batto, eta bertzea, gasna ustel batekin sartua zelakotz
hemen.
MARIAK: Billeta? Bainan, hartua nuen, ongi pagaturik oraino: Sei libera, halako paper txarra! Azukre mokor bat bezenbat ez zen
papera!...

Eta gero, gasna ustela? Bainan Zubietako
debruarentzat nuen gasna hau, ahotik ezin
utzia baita, egiazki! Apho kixkila! Jin dadila
jin Oihanburura!...
ANNAK: Bai, zer nahi duzu, amatto? Kaskoin
xapel-oker horiek oro holakoak dira bazterretan...
Bainan Zubietako debruak atxemanaraziko
dauzkitzuete billet, mokanes eta behi, oro,
hots! Nork daki zure kaskoin kixkilari berari zer ez dion eginen?... (Oihuka bazterretik: «Saint Palais! Saint Palais!»...)
Ori, huna non helduak giren Donapaleurat.
(Oihuz berriz ari dire burdin bideetako gizonak: «Sain Palais! Saint Palais! Tout le
monde descend de voiture»). Ixtantean
Zubietarako zaizte. Suerte on, andreak, eta
gure goraintziak Zubietako debruari! Sorgina denaz geroz, badakike, segur, nor gitezken goraintzi igorzaleak... (Hirriz badoazi
oro.)
MARIAK: (Bere puxkak hartzean, dolamen batekin:) Ah! Mari-Eder! Berriz ere, zerk ekarri
nau gaur hunara? Ene haur gaixoak!
Etxean egon bainintz bederen zuekin!...

HIRUGARREN ZATHIA
Zubietako debruaren etxean.
Barne bat, erdi sala, erdi sukalde.
Paperezko ilhargi eta izar batzu han
hemenka emanak izanen dire paretan.

I
MARIANA, MARIA, MARI-EDER
MARIANAK: Sar zaizte, sar, andreak, eta jar zaiz-

te; berehala hemen dukezue etxek’andrea.
Badoha Mariana eta, bethi beren
kaba, otharre eta paisolekin, sartzen
dire Maria eta Mari-Eder.

II
MARIAK: (Pareteri behatzen diotela:) Halako bat

eginen daut nere buruaren hemen ikusteak, Mari-Eder!...
MARI-EDERREK: Niri ere bai, Maria, aithor dut. Bainan, engoitik, huntaraino ethorriak, goazen
aintzina!
MARIAK: Zer dire izar eta ilhargi hauk oro,
hemen?... (Zeinatzen da, halako beldur
batekin.) Ama-Birjinaren edo Bihotz Sakratuaren iduri zonbait nahiagoko nuzken
hemen ikusi... Ai! Maria, Maria! Oihanburuan egon bahintz, hire xokoñoan!
MARI-EDERREK: Behia galdurik, Maria?
MARIAK: Bai behia galdurik!... ez othe zen, arimaren galtzea bainon hobe izanen?
MARI-EDERREK: Ez ahal ditugu galdu, gure arimak!
MARIAK: Ez dakit ori! Arima galduak ez bada,
segur arima herratu batzu bederen girela.
MARI-EDERREK: Zaude ixilik, hots, Maria; ikusiko
duzu gure Katzo lorietan bilduko dugula

etxera, eta orduan ahantziko dira oraiko
intzireak oro, Maria!
MARIAK: Halabiz, Mari-Eder!

III
Gibelerat heldu, sartzen da Mariana.
Berehal, berehala hemen dugu
etxek’andrea. Bertze ikusliar batzuekin da
oraino, bainan zalu zalua igorriko ditu, eta
zuekin da gero, beharko den asti guziarekin...
Urrundik heldu zaizte holetan, andreak?
(Hemen, oihaleria batzuen gibelean kukumauka emaiten da etxek’andrea, Aztia, oro
handik entzuteko gisan. Mariak eta MariEderrek ezin dezakete ikus, bainan bai jendeek.)
MARIAK: Bai urrundik, haurra, ongi urrundik,
Oihanburutik!
MARIANAK: Oihanburutik?... Zer unhaldia hartzen
duzuen egun, andre gaixoak!
MARI-EDERREK: Erraiten ahal duzu, haurra!
MARIANAK:

MARIAK: Bai, eta ez baginu Katzo, gure behirik

ederrena galdu, orai zortzi egun, segur ez
ginela gaur hunarako! Ah! hori, ez!
MARIANAK: Katzo galdu duzue beraz? Behi ederra?
MARIAK: Behi ederra? Uste dut! Aguxtin tratulariak hamabost ehun libera ez zaukun
eskaintzen!
MARIANAK: Atxemanen duzue atxemanen zuen
behia!
MARIAK: Uste duzu?... (Xutiturik:) Ori, gasnaño
hau emanen diozu etxek’andreari, eta
zuhaurek ere xerra zonbaitño harturen
ahal diozkatzu.
MARIANAK: (Gasna hartzen duela:) Milesker!
MARIAK: Ez da erraiteko baizik, bainan gasna bat
da hauta, ahoan urtuko zautzuetena!... Eta
gero zer ez zaut gostatua edo gostatuko?
Ez dautate berbala egin burdin-bidean, baizik eta gasna ustelik ez zela haizu jendeen
artean! Halako gasna! Jendeentzat ez balire bezala gasna onak!... Apho kixkila!
MARI-EDERREK: Eta gero hor, Mariak billeta galtzen duela bidean, bere mokanesarekin!...

Hots, bi berbalekin ethorria da, dohakabea,
hunaraino!
MARIANAK: Zer suertea, egia erraiteko!
MARIAK: Eta etxean entzun eta entzun behar
ditugunak, bertzalde! Gure Ganixek fitsik
ez daki, gaizoak; bederen ez zakien orai
arte... Bainan, gure haurrek erran ez daukutenik ez da!
MARIANAK: Bainan, hala hala, behia atxemanen
denean!... Halako behia!
MARI-EDERREK: Ezpeletako edo Hazparneko ferietan ere ez da holakorik atheratzen, bere
izar pullitarekin kopetaren erdian, adar
batzu, xutak, xixelarekin eginak baino
xutagoak, gerren punta baino xorrotxagoak! (Hemen, bere gordagiatik, zango puntten gainean, ixil ixila badoa Aztia.)
MARIANAK: Ez da holako behirik galdu behar
andreak! Atxemanen duzue zuen behia.
MARIAK: Jainkoak adi zaitzala, ori!
MARIANAK: (Alegia zerbaiti ohartzen:) Uste dut
etxek’andrea heldu zaukun oraikoan. Hantxet, baratze zolan da oraino, bainan, haia,
haia heldu zauku. Frango ongi badabila

oraino, adinarendako. Hura sarzean, xutitu
nahiko duzue, othoi; bethidanik ohore gose
izan baita... pitta bat...
BIEK: Gogo onez, haurra! Zer da zuzenagorik?
MARIAK: (Erdi goratik:) Ez ahantz gero ene gasnaño hori! Emozu lehen bai lehen!...

IV
Huna Aztia, xapel belusezko gora
bat buruan, soin guzia izar urhezko
batzuz ihaurria, erai erdian aldiz bi
hezur, kurutzatuak, hil baten buru
kaskoaren azpian.
AZTIAK: Agur, Andreak, agur!
BIEK: Agur, Etxek’andrea!
MARIANAK: Huna bi andre, ongi urrundik, ikusga-

rriekin ethorriak. Gasnatto bat ekarria
dute, etxek’andrea, hilak ere phiztuko
dituena.
MARIAK: Ez zauku sobera batere, baldin eta
gure...

AZTIAK: Baldin eta zuen behia, Katzo, atxemana-

razten badautzuet? Ez da hala?
MARIAK: Jesus, Jainko maitea! Nondik dakizu?
AZTIAK: Nondik dakidan Katzo galdua duzuela
orai zortzi egun? Nondik dazkit dazkidanak
oro? Ez othe naiz Zubietako debrua?...
MARI-EDERREK: Ai, Maria, zer da bada andre mixteriozko hau? Oh!...
AZTIAK: Ez beraz niri erran, behi ederra gain gainetik galdu duzuela Katzo, bere izar pullitarekin kopetaren erdian, bere adar xut
xorrotxekin. Ez niri erran Aguxtin tratulariak 1500 libera eskaini dauzkitzuela. Ganixen ixilik, zure haurren gogoaren kontra
ethorria zarela hunara, Maria... Badazkit
hoik oro.
Badakit, nik jan behar dudan gasna berbal
bat gosta zautzula, billeta galdurik, lehenbiziko berbala ez askiz.
MARIAK: (Harriturik:) Oh! oh!... Zer demonio da
hau! Puies, puies egiteko ere liteke, Katzo
ez baginu bildu behar...
AZTIAK: Goazen beraz gure egitekoetarat, eta
berehala! Mariana, liburua!...

Marianak ekartzen du liburu alimale
bat, eta mahain baten gainean
emaiten. Aztiak bi urhats gibelerat
egin ondoan, thu egiten du barne
hartako lau alderdietara: eta gero,
eskuko erhiak zalu zalua ibilaraziz,
hiru aldiz egiten mahainaren ingurua. Heien aintzinean Aztia iragaiten
den aldi guziez, gordeka bezala eta
ikaran, zeinatzen dira Maria eta
Mari-Eder. Azkenean, jendeeri buruz
itzulirik, liburua idekitzen du sorginak, begiak hetsirik, eta gero, luneta
handi batzu emanik, goratik hasten
da, alegia eta irakurtzen.
Intes, medites,
Medites, intes! (3 aldiz).
Aldi guziez, ahapaldi bezanbat
eskuaz jotze egiten dio liburuari.
Marie eta Mari-Eder, beren ezin egonarekin, ustez eta Katzo atherako

zaioten han berean, liburu handi
hartarik, hurbiltzen dira pitta bat,
eta Maria oihuka hasten da:
Jes!... Bainan, etxek’andrea, buruz
beheiti emana duzu eta zure liburua!...
AZTIAK: (Alegia eta ez batere durduzatua:) Behi
galduentzat hola eman behar da bethi... Ez
zaitela gehiago ez mintza, ez mogi ere,
zure onetan!
MARIAK:

Eta berriz hasten da, egundaino
bezala:
Intes, medites,
Medites, intes! (3 aldiz).
Zertako mintzatu zira hola, emazte xoroa!
Deus ez daut oraino Mumamu handiak
ihardesten.
Intes, medites,
Medites, intes!.

Hainbertzenarekin, oilar batek, aski
hurbildanik jotzen du kukuruku luze
bat, eta Aztiak orduan berehala:
Huna, huna, azkenean! Huna zuen
etsaia!
BIEK: (Harriturik:) Gure etsaia?
AZTIAK: Bai, etsaia, eta ez nolanahikoa!... Baduzuea Oihanburun oilarrik?
MARIAK: Bai, eta ederra oraino.
AZTIAK: Horra zuen etsaia! Oilar hura, biphildurik
behar duzue, zuen etxetik eta Donapaleuko alderdirat, ixil ixila, nehork deus deusere jakin gabe, norbaiti igorri.
MARI-EDERREK: Ixil ixila? Donapaleu alderdirat?
Bainan, Donapaleu aldean, oilar hura izaiten duenak zerbait jakinen du?
AZTIAK: Hala da, hori ere... Igor beraz nihauri
hunara. Zubietako Aztia ez da oilar biphildu batek izitzekoa. Badaki holako baten
berri.
MARIAK: Bihar berean izanen duzu beraz gure
oilarra.
AZTIAK:

AZTIAK: Bai, bihar berean, behiaren bilha zuetarik

nehor abiatu gabe. Baitezpadako gauza,
hori da. Eta orai:
Intes, medites,
Medites, intes!
Huna non kausituko duzuen zuen behia.
(Maria, Mari-Eder, lepho beharriak luzaturik emaiten dire.) Etzanik, hantxet, harripeña handi baten itzalean, Bizkar-Zuriko
mendiaren gibelean dago, bere Oihanburuko heiaz orhoitu eta marrumaz!...
Zoazte orai deskantsu, eta Mumamu handiak lagun zaitzaztela!
Aztia badoa, aphezpiku baten patxadarekin, bere liburu handia besapean.
MARIAK: Eta zure lana, etxek’andrea? Zonbat zor

dautzugu, hola zuk gu lagundurik?
AZTIAK: (Doi doia burua makurtzen duela:) Gasna
eder bat jada emana duzuelakotz, eta zuek

zareztelakotz, emozue Marianari hogoi
liberako paper bat, eta ez bertzerik...
Agur Andreak! (Badoa ezkerretik.)
BIEK: Milesker zuri, etxek’andrea.

V
MARIANA, MARIA, MARI EDER
MARIAK: (Marianari, moltsa luze bat ikerturik, 20

libera emaiten diozkala:) Ori, haurra...
Huna ere zuretzat, hoin maiteki lagundu
gaitutzulakotz. (Berrogoi soseko bat emaiten dio Marianari.)
MARIANAK: Milesker, andre!
MARI-EDERREK: (Jendeeri buruz:) Eta orai, ethor
ditezela aphezak: sorgin eta aztirik ez dela
erraitera!
Badoazi biak eskuineko aldetik,
beren puska guziekin.

VI
(Zango puntten gainean heldu da, ordu berean,
ezkerretik:) Joan direa, Mariana, gure oiloñoak?
AZTIAK: Bai, baratze zola hartan dire jadanik,
xoria bezen alegera badoazila...
MARIANAK: Begozi, begozi! Ez dire hoin alegera
izanen hiruzpalau egun goiti beheiti, Bizkarzurin debalde ibili ondoan! (Jendeeri
buruz:) Zer oilarra jan behar dugun igandean! Hots! onik ere badu gure irabazbideak!
AZTIAK: Aphezek baitiote sorginik ez dela... Ez, ez
da sorginik, bainan bethi izan dira eta izanen dira... jende xoroak!

ERAKASPENA
(Epilogue)
Oihanburuko Sukaldean.
MARIAK: Huna ni, Maria Oihanburukoa, ez bainaiz

Oihanburutik berriz abiatzekoa, sorgin eta
aztien ondotikan!...
Erran gabe doa, ez dugula Bizkar-Zurin, ez
behirik, ez xaal edo aratxerik atxeman, Azti
figura harek hitzeman zaukun bezala.
Zer, aldiz, irabazi dut, hor gaindi ibilirik?
Pidaia bat egin, hertze handia bezen luzea;
bi prozedura edo berbal bildu bidean;
gasna bat ahotik ezin utzizkoa... utzi Aztiari; hogoi’ta bi libera urari beheiti igorri,
oilar bat aldiz Aztiaren zintzurrari behera;
Bizkarzurin lepho eta bizkarrak hautsi;
Ganixen erasia gorriak burutik beheiti
hartu; ene haur gaixoeri erakaspen pullita
eman; eta bereziki, zu, Jainko on eta handia, itsuski laidostatu. Horra ene irabazia!
Ez, ez, gure aphez onek eta argituek erraiten zaukutena, ez da ez sorginik, ez Aztirik.

Eta munduan bethi izan eta izanen badira
ere Xoroak, ez du Oihanburuko Mariak xoro
hetarik izan nahi, hemendik aintzina!
Jokatu diren guziak sartzen dira
orduan, eta oro emaiten kantuz:
Sinhesten dut,
Elizak daduzkan egiak,
Sinhesten dut
Hala direla guziak;
Neronek ikusirik baino,
Hark erranik segurkiago,
Sinhesten dut Hala direla guziak.
Guziek agur handi bat.

XOANE MITRERO
Bero bat zenizigarria. Xoane Mitrero heldu
zen Garazi-Hergaraitik, egarriak joa, bere mitra
edo berinak bizkarrean, sorbaldak kargaren
azpian lehertuak.
Mitra gutti berritu zen, egun hartan, AhatsaLekumerrin, eta bere makila txarra eskuan heldu
zen beraz, kexu kexua, burua dilindan, begiak
xorrotx. Berrogoi soseko bat doi doia altxaturik,
ontsa zen ba etxean, bere emaztearekin!
Donazaharrera heltzean, Laphitzondo zenak
hala oihu eginik, edo nehork oihurik egin gabe
ere bardin, bere mitra-berinen herrementa athe
ondoan xutik ezarririk, sartu zen Maiderrenean,
eta pint-erdi bat arno galdeginik, hantxet jarri,
izerdi uharretan. Izerdi hura xuka eta xuka,
arnoa hurrupa eta hurrupa, goxara zagon, Laphitzondorekin solasean, bere begi bizi hek firurikatuz, bere sudur mehe hura luzatuz. Oi Laphitzondoren irriak, laket ere baitzitzaion Laphitzondori
irri egitea!...

Irriz hola zaudelarik biak, beroak eta oro
ahantzirik, Madalenako aldetik heldu, agertzen
da hor, karrika buruan, ardi multzo bat ederra,
Hergaraiko alderdirat ari. Aintzin aintzinean,
artzaina, bildotx polliño bat bizkarrean, ardiak
ondotik mee eta mee marrakaz, artzain-or zakurra sahetsetik erausika. Iduri zuten bidea berekin
zaramatela, eta erhauts bat eraikarazten
zuten!...
Xoane eta Laphitzondo bethi irriz...
Arthaldea Maiderreneko ezkinara heltzearekin, bet betan, ardien erditik atheratzen da
marro bat ederra, bainan ederra! Ostatuko
atheari beha zankez paratzen da, lilluraturik
bezala, arthalde guzia sahetsetik aintzina iragaiten zaiola Ahatsarat buruz. Artzainak, xixtu eta
xixtu, burutik ere ez zuen itzultzen. Bakarrik ber
bera zen orai marro ederra, Maiderreneko atheari beha eta beha.
Athe hari kontra, xutik emanak, dir dir egiten
zutela iguzkiari, begiak ereman nahi zituzten
Xoaneren mitra-berinek. Marroa, zangoak itzaturik bezala doi doia egon ondoan, hurratsean
abiatzen da, emeki emekiño, berina xarmatueri

bethi beira. Bet betan, berriz ere gelditzen da,
bere begi handi nahasi hek zabal zabala...
Berina heien gibelean, hurratsean emeki
emeki heldu hura ere, ikusi du bertze marro bat;
eta huna bertze marro hori gelditu dela, bera
gelditzean!... Elgarri beha dagozi biak. (Laphitzondo eta Xoane bethi irriz ari ziren barnean).
Bainan, zer du bertze marro horrek? Begi hek
ez othe ditu beheitituko, eta ez othe da jin bidetik zalukara joanen, bere onetan? Zer uste du,
ala norbait izitzen duela han?
Gure Madalendar marroa kexatzen hasia da.
Begiak, itzulika, makurtzen ditu; bertzeak ere
ba. Sudur ziloak zimurtzen ditu, khea dariotela;
bertzeak ere ba. Buztana harat hunat badoako
orai; bertzeari ere ba. Hasarre gorrian, erregebidea ixtikatzen bezala du bere zangoekin; bertzeak hala hala. Adarrak aphal, kopeta beheititzen du; bertzeak ere ba. Elgarren ganik hurbilegi direla kausiturik, gibelka urruntzen dira biak,
eta gero, hi bahaiz eta ni banauk, biak betan,
oldar itsusian, elgarri buruz badoazi, begiak
hetsirik, jauzian...

Birrinbili barranbala, Xoaneren berinak mila
pusketan dira orai, eta Madalendar marroa,
erhotua, bi hiru aldiz heldu da oraino saltoan,
puska hek berriz puskatu beharrez... Bere muthur makoa zimurturik, sudur ziloak... sua dariotela, hantxet dago, bertze marro zonbait nondik
agertuko zaion... Xoane zaio agertzen Maiderrenetik, bere makila txarra eskuan, zaku-irina
bezen zuri egina, hasarreak zozotua.
Bainan Madalendar marroari ez zaio iduri
balio duela Xoaneri lot dakion orai. Bertze marro
bat izan balitz, paso! Eta adarrak zabal, kopeta
gora, badoa hurratsean, Xoaneri behatzen ere ez
diola, bere bertze marro hura suntsiturik loriatua...
Artzaina deuseri ohartu gabe, bazoan, bethi
xixtuka. Xoane, burua aphal, nigarrez ari zen,
eta Laphitzondo itsusia, urratua zagon athe
zokoan.
Bere berina herrementa hutsik bizkarrean,
bazoan orai Xoane, Donianera buruz, aho-kiretsik iretsten zuela bidean.
Hoa, hoa, Xoane gaixoa, hoa, sobra ernatu
gaberik! Aski goiz helduko haiz etxera, ilhuntxe-

ko heldurik ere. Xaneta hire beha ziagok, eta
hihaurenak eta asto-beltxarenak entzunik, panpak behar dituk, oherat baino lehen!

XOANE ETA XANETA
Ez, ez, ez da hola gehiago bizitzerik! Zer ala,
eiharako edo errotako astoa bezala, bethi joa!
Atzo zafrak, egun ataflak, bihar paloak! Oh! ez,
asea da gero, eta kokotzaz gorago asea... Kiskila! Gizon bati hola atrebitu behar dela ematxar
bat! Den bezalakoa...! «Ez, ez! emanik ere
badun aski eta sobera. Emanak eman. Pegarra
gainditua dun azkenean, eta izialduraño bat
behar dun gaur, uste ez dunan bezalakoa!...!».
Bere buruarekin erasian, heldu zen holatxet
Xoane mitrero. Donazaharre Maiderreneko
athean, marro figura harek hautsi zion berinaren
ordaina bizkarrean, makila txar bat eskuan,
etxerat bazoan, ttil, ttil, ttil, boneta sartua,
begiak xorrotx, sudurra mehe, ezpainak hirri
maltzur batek makhurtuak. Oh! han, makilaren
buruan balauka orai Xaneta, bere emazte pollit
hura! Zer loria, zinez! Oi!...
Eta kask, erdi hasarre, erdi hirriz, makhila
kaska bat emaiten dio, bide bazterretik kurrinkaz

zohan xerrama bati... «No Xaneta! hori hiretako... Agian senditu duken odoleraino!».
Eta egia erraiteko, ez zituen ez hobenak oro
gure Xoanek. Hogoi urthe hartan, xakurra hobeki ikusia zen etxean, ezen ez eta gure mitrero.
Arrats guziez, aire bera eta ber pertsuak.
«Berrogoi sos hautan dituka hire balentriak oro?
Bi berina txarren emaiten ibili haiza, hor, bidezbide, suge bandila iduri? To! alfer tzarra, atzemak hori!...».
Eta jo ezker, jo eskuin, Pan! Pan! eskuz,
jatsaz eta erkatzaz, gerrenaz bardin.
—Ai, ai!... Aski Xaneta!
—To, to, hau ere, eta urririk, konduaren gaineko!
Nago, ogiak eskuz oraino jotzen ziren denboran, gure aitasoek beren ogiak hala jo othe dituzten behinere, nola Xanetak gure Xoane. Zer
besoa, apuñatik!
Eta bizkar hezurra bethi hola beharko paratu?...
«Ez, ez! Hortan aski, Xaneta!...».
Iguzki aphalean, heltzen da Xoane etxerat,
begia doi doia baino ere biphilago, sudurra

meheago, kopeta zimurrago. Erakutsiko dio sorgin zaharrari, Xoanek derabiltzkala galtzak, eta
ez Xanetak...
Berinaren herrementa sukalde zokoan eman
ondoan, mahain gainerat botatzen du hogoi
soseko bat eta, hitzik erran gabe, soka bat harturik, atheari buruz abiatzen da.
Hogoi soseko herresta ikusi baino lehen ere,
kasik, oihu-zalapartaka eman zen Xaneta. Lur
sagar xuritzea utzirik, badoha erkatz larriaren
bilha. Zer erauntsia, Xoane! Ortzia, ximixtak eta
ozpinak, oro hor dituk orai! «Alfer tzar ahalkegarria!...». Eta jo patatak! Bat, biga, hiru, lau ere
betan...
Xoanek hitzik ez. Athean harat badoha orai.
Xaneta haren ondotik, bainan Xoane aintzintzen
zaio: alabainan hogoi urthe hartan jan dituen
oilaxko ixterrek gantza guti trabatzen diote! Lasterka bezala badoha beraz, etxe gibeleko sorrora, phentzera.
—Norat hoa haizen bezalakoa? Heldu haiza
etxera? Ala hiaurenak hartu nahi dituk berriz
ere?

Xoanek bethi solasik ez, ez eta tuntik... Bainan, zeren egiterat othe doa?... Sokaren bi
buruetarik bat estekatzen du gerezi ondo baten
adar nausiari, eta bertzea... bere lephoaren
inguruan emaiten.
Xaneta alditxartzera doha.
—Zer ari haiz? Gizon dohakabea! Ez ahal duk
holako lanik eginen?
—Ez eginen?... Zertako ez, Xaneta? Ez dun ez
hirekin gehiago bizitzerik!
—Oi Xoane gaixoa, utzak soka madarikatu
hori!
—Soka utz?... Joko nauna gehiago, hemendik
aintzina?
Eta mitrero maltzurrak, poxi bat laburtzen
eta tiran emaiten du soka lazgarria.
—Oi! Xoane, nere Xoane gaixo maite maitea!... Jainkoaren beldurrez bederen, nere maitez ez balinbada.
—Jainkoaren beldurrez?... Eta hi, Jainkoaren
beldur othe hintzan orai arte?... Joko nauna?
Erran!...
Eta soka berriz ere laburtuz, mitrero ihiziak,
alegia eta mihia kanporat egiten du.

—Oi Xoane, Xoane, othoi, othoi! Ez, sekula
santan ez haut gehiago hunkiko. Ai, gure Jainkoa!
—Segur, Xaneta?
—Segur, bai, segur, Xoane gaixo maite maitea, segur... Oi, milesker, Xoane!...
Eta Xaneta, oraino zuri zuria, hortzak daldaran, sorro bazterrean jartzen da, ikhararekin
xutik gehiago ezin egonez.
Xoane bere buruarekin kur, kur, kur hirriz,
sokaren biltzen ari zen...
Xaneta gaizoarekin besoz beso sartu zen,
arrats hartan, etxean, kopeta gorarik, hirria doi
doia gordatuz.
Geroztik badu etxean begitarte, arditik gabe
lanetik sarturik ere.
Bide horietan ikusten baduzue, hirriz ari,
mitrero ttipi mehasño bat, segur gure Xoane
ditekela, bere buruari erasiaka: «Ai, Xaneta gaizoa! ederki enganatu haut oraikotik! Ez ninan,
ez, urkatzeko gutizia izpirik. Gaizo astaña! Ez
othe hakien, gizona, saskitik ere, gizona dela
bethi agertzen?...».

Jaun erretorak gaizkitu omen du Xoane,
zeren ez den holako dixidu itsusirik egiten. Bainan hain dohakabe zen zinez eta egiazki! Eta
gero, bere buruaren urkatzeko aiher mikorik ez
zuen izan. Hots, xokoño hartan —eta penitentzia
guti batean truk omen— barkatu dio jaun erretorak ere. Eta geroztik, gatza eta arroltzea bezala
josiak, utziak dituzte, Xanetak bere jats larria,
eta Xoanek bere soka maltzurra.
Ongi bizi izan badire, gisa hortarat ere hil
dire.

IRETSI... HORTZAK?
Joanes zuen izena; gizon ona, maitea ezin
gehiago. Ahotik zer nahi ikusirik, bere haginak
oro Irigoin demuntre hari utzi ziozkan Baionan,
eta herrirat itzuli zen, egun batez, hortz berri
eder batzuekin.
Orduko xaal edo aratxe baten saria gosta
zitzaizkon, bainan zer munta zuen hura bezalako
etxeko jaun batentzat? Gosta zitzaiona zer zen,
haren oraiko loriaren aldean? Bertze gizon bat
egina zen eta! Ordu arte, ilhun trunko hetarik ez
izana gatik, irria frango xuhur zuen; eta orai, irriz
laket zitzaion, bere hortz ederren erakusteko
baizik ez bazen ere. Hala, hala, zinez ederrak
zituen Irigoinek eman hortzak! Xuriak, legunak,
i-a bezen xuxenak. Badut uste auzoak bekhaizti
zituen. Etxeko xakurrak, bethi nausiaren hortzak
ikusi eta, bereak erakusten zituen, mur mur mur,
kirrika batean. Hura bederen bekhaizti zela,
gauza segura.
Eta Joanesen janiza orai! Lehenago, milinga
batean, gauza hoberenak doi doia hunkitzen bai-

zik ez zituen, eta orai, orotarik jaten, eta orok on
egiten, futxo!
Loriaren erdian igeri bizi zen beraz Joanes.
Arrats guziez, bere hortz benedikatuak, ongi garbiturik emaiten zituen ohe buruan eta biharamun goizean gero, berriz ahoan, amets goxoenak lorik goxoenean eginik.
Hoik oro sobrakinak. Nik ez dakit nungo sorgin zaharra han iraganik, goiz batez, iker eta
iker, mia eta mia ari zen Joanes. Hortzak, hortz
xarmatuak nihon ez ageri!... Erhoturik zoko
guziak azpiz gora emanak zituen. Hortzik nihon
ez bethi ageri! Mariaño, bere sehi zaharra ethorririk, eman ziren biak ohe azpiak eta oro ikertzen. Bainan debalde.
Oren baten buruan bezala, etsitu zen Joanesek. Zer debrukeria baitzen ere han, hortzak galduak ziren, eta ontsa galduak. Eta bizkitartean,
bethiko beren tokian ez zituena bada artharekin
altxatuak, bezperan?...
Kexu ziren beraz bazterrak, eta Mariaño ikharan egon zen egun hartan guzian, odolak bururat
eginen othe zionez nausiari?

Ez zion odolak bururat egin, bainan bai hertzetarat, eta arratsean, barneko min bat bazuen
Joanesek, mixteriozkoa. Tillula eta malba edan
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Supazter xokoan - 6
  • Büleklär
  • Supazter xokoan - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1821
    30.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3808
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1826
    29.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3909
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1727
    32.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3835
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1742
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3872
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1648
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3796
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1567
    33.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3778
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1804
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3799
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1716
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Supazter xokoan - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 2369
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1216
    34.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.