Santa Kruz apaiza - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3916
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1672
31.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
joan nitzaion, bidean okerren bat gertatu litioken bildurrez, giputz gazte gizagajo aietaz kupituta. Gabeko amarretarako Lesakan nintzan,
eta biaramon goizeko zortzi terdietan Lizarragak dei egin dio nerekin etorri dan buruzagi
bati, dijoala Yantzira, ni aipatu ere gabe.
Beraz, nerekin adiskidetzeko noiz edo noiz
azaldu dun gogoa, azal-uskeria ta itxurakeria
da. Garbi garbi itzegingo det oi bezela: ez det
eramango aurrerakoan olako muziñik, eta ez
diot bururik makurtuko. Jakiñaren gañean jartzen det, eta adierazi dezaiela nere adiskideai
ta etsaiai, nere jakabidea.
Zure adiskide,.
M. SANTA KRUZ».
Santa Kruzen itzalak ez bide zion atsegiñ ematen
Lizarragari. Iru aldiz batak eta besteak ere elkartunaia azaldu zuten, baño nork bere aukerara nai. Santa
Kruzek bere erara egin nai gerra, ta Lizarragak eziñ
eraman, berak baño ikara geigo sartzea apaiz kozkor
batek. Sar zedila Elizan. Orregatik etziran konpontzen.

Santa Kruzek gerrari utzi balio ta bere egitekoetan
sartu izan balitz, etzun etsai izango Lizarraga. Beraz,
etzun nai Lizarragak gerrarako biek elkar artzea, baizikan apaizak andik aldegitea, beiñ baño geigotan
adierazi zunez.

XVIgarren txatala

LASARTE APAIZA. OSTAREN
PUSILATZEA
Kruz Otsoak egunari bat atera zigun, egunero gertatzen ziran gauzak apurka jalkitzen zitula: Maiatzaren
13garrenetik Garagarrillaren azkeneraño. Andik artuko ditugu gertaera banaka batzuk. Lasarte apaiza
(Portuetxe) Santa Kruzekin zebillela, Egozkuerengana
alderditu zan ibillian ibillian. Onek Dorregarayri berak
nai adiña aizatuta kontatu zion Egozkueren pusilatzea, ta obeen obeenean, Santa Kruz utzita, Lizarragarengana jo zun. Santa Kruzek esan izan zion, apaiza
zalakoari esker, bizia barkatuko ziola ta andik aldegiteko, Egozkueren atzetik joan nai ezpazun. Lasarte
berriz asi zan asmatu ta esan, eta beste etsai guziak
baño kalte geigo egin izan zion Santa Kruzen izenari.
Lasarte apaiza zala ta, siñestu egiten bide zioten. Zer
esan zun bada Lasartek? Asarre aundi bat izan zula
Santa Kruzekin, eta onek pusilatu nai izan zula, baño
«begira» esan ziola: «Jaunaren serbitzaria iltzen ba
dek, igarriko diok ire izena nola zikinduko dekan», eta

au entzutean, bizirik utzi zula. Ederki asmatua Santa
Kruzen kontra.
Beste gertaera bat ere ba degu, bakoitzak bere
aldera kontatzen duna: Ostaren pusilatzea. Zergatik
tiroz josi ote zun Santa Kruzek gizon au? 1873garrengo Ilbeltzaren 26garrenean iru gizon il zitun Osta onek
Aian: Juan Andres Arteaga, Esteban Arteaga, ta Jose
Prantxixko Boloki, iruek Ernialdearrak, Santa Kruzekin
batean Ernialden bizi izan ziranak, Osta onen anaia
koronela Usurbilen illa zan, Santa Kruzen kontra sutan
ari zala, zazpi egunez lenagotik, eta anaiaren ordaña
artzeagatik, irurak il ditzek alajaña! Eriotz auek eginda Elgetara jo zun, Sarasola mikeletearekin, an zegoan gerra-etxetxoa zaitzera. Ara iñor etzetorrela ikusiki, inguruko gazte-jendearekin izketara joan oi ziran.
Alako batean karlista-sail batek otsegiten dite, tenk,
eta Osta eskuetara zitzaien, baño Sarasola igesi asi
zan eta bala batek arrapatu. Karlistengana tiroka ari
zala, erori ta bere artan gelditu zan. Gaztiatu zitzaion
Lizarragari –Ostaren aitaren adiskide baitzan– eta
Lizarragak erantzun zien, etxalde oneko gizona zala,
ta edukitzeko; soldaduzkoa mutil berriei erakusteko
balioko zula. Santa Kruzek ekarriazi zun apaiz bat, eta
Osta teniente-ordea, konpesatu ta il zan.

Belaxkakeri oiekin etzedukan Lizarragak gerra irabazirik!

XXVIIgarren txatala

ENDARLATZA
Santa Kruzek Prantzira egin zitun joan-etorrietan,
Nantesen zurezko kañoi kaxkar bat erosi zun. Julio
Urkijok esaten du, Isidro Ortiz Urruelak eman ziola
esku-ekusitzat Santa Kruzi. Eztakigu nondik atera dun
berri ori. Baliteke Isidrok emandako diruarekin erosi
izatea. Apaizak berak Nantesen erosi zula dio beintzat. Karabineroak aurrenean ixeka egin zioten
kañoiari, baño geroan bai negar ere. Erri-jendeari
emorrarazi besterik ez omen zuen egiten mugazai
oiek, eta parrari eraso zioten, bai baitzekiten balarik
etzerabillela aukeran Santa Kruzek. Laister ekarri
zitun Beratik, eta goizeko bostak aldean eraso zien
karabineroai. Sei orduz an ari izan ziran su ta su,
angoak eta emengoak. Berrogei ziran etxe barrenean,
ezeren kezkarik gabe, Irundik aiei laguntzera etorribearrak baitziran. Baño Santa Kruzen mutil-mordoska
batek galarazi ezpalie, etorriko ziran noski. Beren
buruak galdurik ikusi zitutenean, bandera zuria atera
zuten pake-zantzuan. Aurreratzen dira Santa Kruzen
mutil batzuk, eta, alajaña, tiroka asten dituzu. bai

omen zan mutill aietan Santa kruzen antz-antzekoa,
ber-bera zirudina, Txistulari. Nonbait, bera zalakoan,
egiten dute su batzuk, besteak etxe-atzetik Prantzira
igesegiten dutela. Ordun Santa Kruzek kañoi-dunbada
bat botatzen du. Lau ez beste guziak an gelditu ziran
zerraldo. Lau aiek iges egin, bide-bazterreko kunetetan sartu ta edo. Bi ibaiean ito ziran, Prantzira pasanaiean. «Nere mutilla balaz ziztatuta ikustean, ordaña
artu zuten», dio Santa Kruzek. Etxe-barrenean bizirik
gelditu ziranak (eztakigu zenbat) atera ta urruti gabe
an illarazi nitun, prestatzeko beta emanda.
Oraindik bizi da Benabides igesegin zuten lau aietakoa. Ark dionez karlistak etxea inguratu egin zuten.
baño ori ez ditekena da. Ez Santa Kruzek, ez Otxoak,
ez Kaperotxipik ez dute olakorik esaten, eta gañera
era txarrean zegoan etxea: aldapa aundia igo-bearra,
ta arkaitzetan lauoinka ta apoka ibilli-bearra, Jaime
Orbek dionez, Benabidesek ez omen zun aipatzen
bandera zuriarenik, baño norbaitek galdetuta ikus zer
asmatu dun: mikelete-etxean batzuk goiko bizitzean
eta besteak beikoan ari zirala, ta bear ba da, goikoak
bandera zuria atera zutela, baño beikoak etzirala
oartu ta berriz tiroka asi zirala. Ez du onek egiaren
itxura aundirik. Zertako atertu ziran tiroak? Eta goiko

bizitzetik beikora etortzerik ez al zegoan elkarren berri
izateko ta bandera zuria ateratzeko? Karabineroak
etxe-barrenean elkarren berri ezpazuten, Santa Kruzek etzezaken jakin elkar artu zutenik etzutenik.
Baietz irudituko zitzaiola esan bearrik eztago. Jaime
Orbek ikus zer dion: geroago ta garbiago ageri da
Santa Kruzen egite au, arentzat baño karabineroantzat lotsagarrigo dala.
Piralak eta gañerakoak asmatutako gauzetaz ari
gintezke luzaro, baño dana dan bezela esatea askiko
da.

XXVIIIgarren txatala

BEASAINGO ESTAZIOA
KIXKALTZEA.
SANTA KRUZ TA ERRITARRAK
Liberalak eta karlista alperrak edo ojalateroak,
Santa Kruzen izena nola belztu egiñalak egiñ arren,
etzuten nai zutenik irixten. Arek egindako sarraskiak,
eta gogorkeriak egi izan balira, eztakit noski alako
txalorik eta auparik egingo ote zioten Gipuzkoako
errietan. Ataunen, Lazkaun, Beasainen, erri ontako
estazioari su ematea zijoala, erri osoak atera zitzaizkion txaloka ta aupaka. Ikus zer dion Kruz Otxoak: «Gu
Ataunen geundela jakitea, naikoa izan zuten liberalak,
andik Villafrankara usu ta arin aldegiteko. Ataundik
ateratzean, bildu zitun Santa Kruzek egundañoko
esku-zartak eta aupak eta oiuak. Lazkaura joan zan
petrolio billa, ta ango erritarrez inguraturik, ba zijoan
Beasain aldera, ta bidean jende-taldea aundituz ari
zan ibaia bezela, guziak eztanda egiñ arte txalokatzen
zutela. Illunabarrean sartu zan Beasaiñen, eta an ere
era berean artu zun erriak, esan al diteken baño beroago. Jesus batean estazioa kixkaldu an zeuden tiro-

gaiekin, eta len baño jende-pillo aundiagoaren erdian.
Lazkaun gelditu gabe, atzera Ataunen sartu giñan
gaberako. Jende aren poza ta ixtillua etzan nolanaikoa». Apaiza Portu-etxek, beste izenez Lasarte, Santa
Kruzengandik aldeginda asmatu zitun aren kontra
asmatzekoak eta ez asmatu-bearrak. Dorrontsorok
eta Lizarragak ere zabaldu zituten ojalatero eziñ-eraman aiek esaten zizkien izketa zuriak eta gezur beltzak; baño ala ere Santa Kruzek su ta gar biurtzen
zitun biotzak Euskalerriko auziaren alde.
Bitartean Valde-Espinak bere emazteari esaten
zion Naparroako Urdazubitik kartaz: «Santa Kruzekikoa geroago ta okerrago dijoa: esaiezu aren alde daudenai, burua galdu dutela...». Adierazi iezu oiei guziei,
ortik eztirala gauzak emendik bezain argi ageri. Beaz,
erritarren artean ez ezik Markes-andrearen inguruan
zebiltzan aietatik ere, ba zitun Santa Kruzen aldekoak.
Valde-Espinak bere aldetik begiratzen zun, bai Lizarragak ere, bai Dorrontsorok ere, bai apaizak ere. Nor
zegoan zuzen?

XXIXgarren txatala

SANTA KRUZ ETA LIZARRAGA
ALDE BANATARA
Lenago ukitu degu Santa Kruzen eta Lizarragaren
elkarrengandik alde-banatzea. Nork ote zeukan
kulpa? Joan da billa! Elkartzea, biek nai ta biek ez nai.
Bakoitzak bere aukerak eskatzen elkar artzeko, ta
ortan zegoan giltza. Santa Kruzek bere gisa ta bere
erara egin nai gerra, Gipuzkoan bear omen zan bezela; Lizarragak berriz, apaiza Elizan sartu zedila, ta
gerrari utzi zezaiola. Len gutxi izan karlistak, eta elkarrekin asarre. Gerra irabazteko, zer alderdia!
Dun kulparik eztiogu kenduko Santa Kruzi, baño ez
Lizarragari ere. Gerran sartzea oker egin zula jakiña
da; baño ez noski iñork egundaño egin ez dun eta
egingo ez dun okerra. Europa-gerran eunka ta millaka
ba ziran apaizak, ez erlijioa gordetzeagatik Santa Kruzek bezela, baizik errik erriari dion gorroto utsaren
eragiñez: «aleman guziak txarotu bear ditegu»,
entzun nion praile prantzes bati. Lotsagarrigoa noski.
Ta ala ere ba ziran prailleak, Ameriketatik misioetatik
etorri ta, beren jaioterriarekin Santa Kruz baño itxua-

gotu ziranak. An utzi zituten ainbeste gizagaxo siñesgabe, berriz basa-jende biurtzeko zorian. Santa Kruzek bere buruari siñistarazi zion erlijio-gerra zala ua,
ta ala zan aldez aldez, liberalak berak aitortzen zuten
bezela. Ala ere debekaturik zedukan gerrara joatea,
kapillautako ezpada. Ortan lilluratu zan gizagajoa.
Ta nork zan Lizarraga, Eliz-legeak ezin zezakena
Santa Kruzi egiñarazteko? Ajola izango zitzaion ari
Lizarragarengatik! Arek erlijioa ta Euskalerrria zeduzkan gogoan eta etzitzaion beste legerik burutara ta
begien aurrera etortzen. Lizarragak utzi egin bear zion
bada, ta ez ari etiketan. Baño zergatik etzun ikusi nai
apaiza? Itzal pixkaren bat egiten ziolako noski; bera
baño azkarragoa zalako. Santa Kruzek ere ba dirudi
egiz eta benaz nederatu naiean zegoala Lizarragari;
baño ua ere bere tankeran egon: ala gerrarik etzitekela egin, eta Lizarraga ta Dorrontsoro, etsaiarekin adiskideketan zebiltzala, ta abar. Valde-Espinak egiñalak
egin zizikion Santa Kruzi, arren, Lizarragaren eskura
zedila; baño alperrik: «anka au mozten utziko nuke,
omen zion, Santa Kruzek eta Lizarragak elkar artzeagatik». Bere emazteari egindako karta batzutan ageri
danez, arren, eskatzen dio Santa Kruzi, elkar artuz
etsaia urratuko dutela; baño apaizak ez-aditu egiten;

bai baitzekin Lizarragarekin etzeukala konpontzerik.
Adiskideak ere esaten zioten, Lizarragak ez omen
zedukala konpondu-nairik, Eliz-lanetara aldegiten
ezpazun beintzat. Ikus zer dion Valde-Espina markes
jaunak Urdazubitik: «emen daukagu jendea, erdiak
armarik gabe, ta armakin diranak ere eztute tiro-gairik. Santa Kruzen laguntzarekin autsi genezake beltza,
baño Santa Kruzek ez erantzun egin du ofizioari».
Urrengo goizean au zion: «armarik ez degulako gaude
emen geldi, ta ia Jainkoak Santa Kruzen biotza ukitzen
ote dun: oraintxe bialdu diot mandataria». Atsalde
artan bertan: «eguna galdu besterik eztegu egin,
Santa Kruzek ezpaitigu lagundu, ta gañera arroantzean etorri da, Erregearengatik eta neregatik ajolik
ez diola. Zorabioturik gauzka. Gaur menderatu genezaken Sunbilla». Gera Santa Kruzek ez omen zun ezer
balio. Balio izan ezpalu etzuten orrela itzegingo maite
etzutenak ere. Ta Lizarragak berak, agintarizkoa utzi
nai ta esan zion Erregeari: «Santa Kruz edo Lizarraga:
bietan bat».
Dana dala, negargarri da ordun gertatu zana.
Batzuek ezer egiten ez, eta egiten zutenai utzi nai ez,
eta besteak beren buruz ari nai. Santa Kruz etzegon
bakarrik. Orduan Tolosako apaiz nagusi zan Luziano

Mendizabalek eta gero izango zan Orkaiztegi ere gaiñak ematen zizkioten Santa Kruzi. Oien bidez Santa
Kruz eskuratuko ete zun ibilli zan Valde-Espina, baño
okerrago oraindik.

XXXgarren txatala

SANTA KRUZ TA
VALDE-ESPINA.
ERREGEA IXILLIK
Valde-Espina gizagajoak egiñ-alak egin nai zitun
Santa Kruz ta Lizarraga adiskitzeko, baño Santa Kruzen aldetik zegoala kulpa uste. Esanik utzi degu, Lizarragak ere etzula konpontzerik nai Santa Kruzekin: nai
bai ta nai ez biek ere. Sakristira sartu balitz betiko,
barkatuko zion bai pozik Lizarragak; baño ori etzan
izango konpontzea; ori, korapilloa askatu-bearrean,
moztea izango zan. Ez al zegoan Santa Kruz bezelako
baten bearrik karlistetan? Lizarragak eta Dorrontsorok
ere, baztarrak erabilli zituten, Errege Karlosek Santa
Kruz galdu zezan, eta erbestera bialdu zezan; baño
Erregea ixilik zegoan. «Erregea ixilik badago, ontzat
artzen du Santa Kruzek egiña, zion Valde-Espinak, eta
ori ontzat artzen badu, ez det ibilli nai olako jende
lapur gaiztoaren artean».
Santa Kruzekin itzegin-naia zedukan Valde-Espinak, eta bai itzegin eta alkar ondo artu ere; baño
andik iru egunera, su gaiztok artu zun Valde-Espina

Santa Kruzen kontra. Joan zitzaion berriz, eta aditu
omen zitun «iñorengadik aditu etzitunak, eta atzetik
esaten ditutenak baño beltzagoak ere. Berak, Santa
Kruzek, ez omen zun ezer nere kontra, gizon piña ta
bizkorra nintzala ta; baño, berriketa gutxi; betiko
mendera-gabe arrek gogoan jotzen nindula esan nion,
eta karlisten alderdia berak ondatu zula».
Orrela zebiltzen batera ta bestera; ezer aundirik
atera gabe. Estradak gaztiatu zien Valde-Espinari ta,
iraupen apur bat izateko, elkarrenganako gaizki-esaka
ta ixtillu aiek uzteko, etsaien pozgarri baitziran; Erregeak erabat garbituko zula auzi ori. Erregeak izan ere
egin zion karta Santa Kruzi Garagarrillaren 27garrenean. –Altzaten jaso zula ba dakigu–, baño zer esaten
zionik eztakigu. Nonbait, adiskidetu zedilla aiekin,
esango zion. Kartaren zantzurik eztegu sumatu.
Azkenik, Santa Kruz arrapatu zuten Beran bere
mutillekin. Lizarraga, mugaz arontzako erri batean
omen zegoan gaixo. Iru gauz eskatu zizkion ValdeEspinak Santa Kruzi: zeraman bandera beltza baztarreratzeko; bere burua ta jendea Erregearen eskuetan
jartzeko, agiri edo garbitasun baten bidez; eta Lizarragaren esanera etortzeko, beste agiri batez. Lenengo
bi gauzak etzioten ainbeste miñ emango Santa Kruzi,

baño bai irugarrenak. Ez al zan len ere bein baño geigotan Lizarragaren mendekotzat eskeñi? Valde-Espinak dio, au ere agindu zula, baño itza jan zula. Neri
iduri zait, iru gauz oiek erabat aginduko zitula, baño
bere buruan berexi egingo zula irugarren aukera ori,
Lizarragaren mendean jartzeko ori. Gañera, garai
artan, etzan Santa Kruz bere buruaren jabe, ta ordun
emandako itzak etzun ainbestetaraño beartzen, bere
buruaren jabe ta iñoren estutzerik gabe eman lezaken
itzak bezela. Zer egin bear zun gizagajoak beste
alderdirik ezpazeduken. Gero berriz, Santa Kruz Beran
esiturik zedukatela entzun orduko, Lizarraga, gaitza
botata an azaldu omen zan. Estuasun artan ez da arrigarri, Markesari paperak itzuli gabe Prantzira aldegitera. Lizarragak arrapatu balu, il zezaken, aren burua
eskaturik baitzeduken. Inka ontan zer itz eta zer itzondo?
Ez omen zun uste Valde-Espinak, Santa Kruzek
itza jango zunik. Eztakit bada: garbi aski erakutsi zion
apaizak, etzedukala itza betetzeko gogo aundi aundirik. Valde-Espinari iduri zitzaion txoria kaiolan zedukala, ta etziola oraingoan igesegingo: «baño kaiola-atea
zabalik zedukala txoriarekin jolasean ibilli zan, eta
txoriak igesegin oraingoan ere. Igande gabean egin-

dako aginduak beteko zitula esan zidan astelenean
eta bere mendezkoa firmatuko zula, baño Donibane
Lohitzungo adiskide batzuen begira zegola...».
«Asteartean bildur nintzan itza beteko ote zun. Isidro
Urruela etorri zitzaion, eta arekin ere ez gendun ezer
atera. Asteazkenean etorri zan Tolosako Bikarioa, ta
okerrago; arro-antzean eta nagusi-antzean etorri
zitzaidan Santa Kruzen aldetik. Ordun iru orduko tartea eman nion Santa Kruzi, ta errenditu zan, firmatuko zula. Gañera, atsalde artan bertan bere emengo
mutil-taldeak neri utzi zizkidan, eta gabez zegoan
etxean lo egiten utzi nion... eta igesi joan da». Ezinbesteko itza ta gogo txarrez emana. Txoriak igesegiten nai al zun Valde-Espinak? Beti arontza ta onontza,
ta beti atzeraka Santa Kruz, igande gabetik asteazkeneraño, ta, ez al zion igarritzen aldegin-naia zedukanik? Edo etzun uste igesegin zezakenik, edo berak utzi
zion, erdizka bederik etsita.

XXXIgarren txatala

ERREGEAREN AGINDUA.
SANTA KRUZEK ALDEGITEN
DU. MUTILLEI, AGUR!
Erregeak ala agindu zion azkenean, eta bere mutillek utzi-bearra izan zun. Apaizaren itzak aterako ditugu. «Lizarraga Prantziko muga-erri batean zegoan
gaixo-idurian, eta bere mutil guzien agintarizkoa
Valde-Espinari eman zion, eta ni atxitu nenzala agindu. Iru edo lau aldiz itzegin gendun eta noizpait ere
burua makurtu nun. Lizarragaren mutillak eta nereak
bateratu ziran, aiek armadun eta nereak gabe. Arenak
atera ziran sapailloetara ta leioetara, tiro-ikasten ari
bear balute bezela. Ni bakarrik nengoan, eta ni ere
atera nintzan sapaillora edo balkoera, ta esan nien.
Emen negok; zer bear dezue? aul ezerezak! Ordun
tiroka asi nai zuten nereak. Debekaturik daukazue,
esan nien; galdu gera. Erregeak aldegiteko agintzen
dit. Ordun, Lizarragaren mutil-nagusi batzuk ni ikustera etorri ziran eta esan zidaten: Don Manuel, gu zein
prestuak geran ikusi dezan, emen uzten degu bere
goardiarekin. Eneduken goardi txarra, etsaiez oso

inguraturik nengoan da! Ojalatero aien asmoa agerian
zegoan.
Biaramon goizean etorri zan Berara Lizarraga,
gaixo omen zegoana, baño orain bizkor zegoan, ni
eskuetan arrapatuko nindulakoan. Bere lau mutilli, ni
atxitu ta arengana eramateko agindu ziten. Eztago
emen ordea, erantzun zioten. Atzo igesegin zun orroko ate ortati. –Ez diteke! Orrenbeste goardi inguruan
zeduzkala? Asmatzekoa ka Lizarragaren asarrea ta
amorrua, txoriak igesegin ziolako! Jainkoak ez nai ni
pusilatua izatea. Beste munduko eginkizunetarako ta
misioetarako nai nindun. Aietatik aldegiterik etzidan
aginduko betiko Erregeak. Alaxe bada mutillei azkenagurra egin zien: «Galdu gaituk mutikoak, nik etzezakeat ezer egin. Adierazi nizuen, lenengo karlistaldian
gertatu zana gertatuko zala oraingoan ere. Lengo saldukeriak. Alper alperrik ariko gaituk. Zuek egizue nai
dezuena. Ameriketara joan nai ba dezue, bidekoa
pagatuko dizuet». Mutillak erantzun zioten, baionetak
lurrean sartzen zituztela: «ez, nagusi, guk etzaitugu
utziko». Baño apaiza, irugarren aldiz, ustez azkenekoz, Prantzi-mugan arontza izkutatu zan.

Lizarragak arnasa artu zezaken arrezkero. santa
Kruzek etzion aurrera galaraziko, ta gerra irabaziko al
zun.

XXXIIgarren txatala

ATZERA GIPUZKOARA
Bost illabete terdi egin zitun Prantzian, Euskalerrian zer gertatzen oten zan begira. Etzegoan lasai
gizagajoa. Erri-jendea asperturik omen zegoan ainbeste lapurreta, etxe-erretze ta eriotz ikusita. Amorru
bizia zeriola, ezkeneko alegiña egitea erabakitzen du.
Bera Gipuzkoan zegoan bitartean, kuzkur ibilli ziran
liberalak eta erritar gaiztoak. «Don Manuel emen balego, elukete olakorik egingo», zioten giputzak. Lizarraga Asteasun omen zegoan alperkeri goxoan, eta mutillek nai zuten bezela, soldadukeriak egiten. Gauz oek
Santa Kruzi onik egiten ezpazioten, beste berri latz
batek oso bere onetatik atera zun: Lizarragak Esteban
Indart eta Patxiko Arbelaiz pusilatu zitun, Santa Kruzekin mutil-nagusi ibilli ziranak. «Pensamiento Español»etik otsegin zien Santa Kruzek karlistai, eman
zezatela gauz orren garbitasuna; berak burua aterako
zula aien alde. Ixildu bai danak. Karlista aiek liberalik
pusilatu zutenik eztakigu, dio Murgiondok; aien jokabidea, iñor ez pusilatzea omen zan da; baño berenetakoak bai, bizkor aiek.

Santa Kruz etorri-aurreko agunetan iskritu bat
azaldu zan «Ernai gipuzkoarrak» ziona, Dorrontsororen eta Lizarragaren egite batzuk itxusitzen zituna.
Dorrontsoro, bildurturik, Oñatin indartu zan eta Lizarragari adierazi zion, Tolosari erasotzeko, jendearen
esamensak ixiltzearren. Eta itzetik ortzera ara non
azaltzen dan Santa Kruz Beobin, Abenduaren seigarrenetik zazpigarrenera gaubean. Ba zun azala! Emen
Lizarragak eta liberalak, bakoitzak bere aldetik aren
burua eskaturik zedukaten; baztar guziak etsaiez ta
zelatariz baterik; Prantzian ere agindua zuten, aren
usmorik balinba zuten, atxitzeko ta ekartzeko. Ainbeste jendarmeren, karabiñeroen eta etsairen artetik,
itzal utsa balitz bezela, Berrobiko zokora jo du bere
buruarekin. Ikaratia omen zan Santa Kruz. Au ere
entzuteko geunden. Artzen du preso Iturbe Villabonan, eta bialtzen ditu lau mutil-mordoska Asteasura
Lizarragaren kontra. Laister bildu zitun Santa Kruzek
lagunak. Aien atzetik bera joaterako, Lizarragak
armak kendu zizkien. Gañera, oartu zan Santa Kruz,
Moriones liberala bere mutil-talde aundiarekin Lizarragaren kontra zijoala, ta pakean utzi zion gizagajoari,
karlista-odolik ixuri etzedin. Etzegoan ezer egiterik,

eta atzera Prantzi-bidea artu zun: oraingoan erabat
noski.
Berriz ere muga pasa-bearra ta oinbeste mugazai
ta jendarmeren artetik. Gabez sartu zan Irunen, ezezagun, adiskide asko ba zitun ere. Gau itxian kaleetan zebillela, sereno bat zetorkiola oarturik, bera
aurreratu zitzaion iduritua kentzeagatik. Apaiza jaun
Klaudio Etxeberria non bizi zan galdegin zun, aita txarki zedukala ta, Elizakoak emateko. Serenoak etxera
erakutsi zion, eta bere arrek atea jo ere. Baño serenoak alde batera egin zuneko, Santa Kruzek bestera. Ari
zun otzarekin, ikullu batean sartu zan, eta eguna
zabaldu baño len, Prantzira bidea artu zun. Muga
pasatzen zeuden orain ere lanak. Baño orain ere zerbait asmatuko zun eta bearra ere bai, lepoa moztuko
ezpazioten. Endarlatzako karabineroen lagunak arrapatzen ba dute! Mugara urbildu zanean, eserita, pardela askatuta gosaltzen asi zan. Karabineroak asi
zitzaizkion axekan, eta Santa Kruz itzerdika, baserritarra balitz bezela. Puska jan zunean, berriz pardela bilduta bidez bide asi zan estuasunik gabe. Iñork etzion
ezeren eragozpenik eman. Nor zan jakin izan balute!
Donibane Lohitzunen bizi izan zan alditxo batez,
Isidro Urruelaren etxean; luzaroago berriz Nangleten,

Andoaingo Larretarrak zuten etxe batean. Bere artan
zeuden Mendizabal eta Orkaiztegi apaizak karlistengandik igesi, Santa Kruztarrak ziralako.

XXXIIIgarren txatala

LIZARRAGA ARAGOARA:
SANTA KRUZ PRANTZIAN
Lizarraga asi zan Dorrontsororengandik okertzen,
len adiskide ba ziran ere. Diputazioaren inprenta zala
edo, erabat asarretu ziran: Lizarragak Bergarara eraman bear zala, ta Dorrontsorok, zegoan tokian ondo
zegoala. Diputazioa ere aspertu bide zan Lizarragaz,
eta Erregeari ala adierazi zion. Erregeak Aragoara
aldatu zun Lizarraga, Gipuzkoako soldaduen agintari
nagusi Ceballos egiten zula. Laister asi zan Lizarragaren kalbarioa. «Mingarri zait, esaten dio Erregeari, ni
bezela gerran zartutako gizonari geigo kasorik ez egitea». Orain etzedukan bada Santa Kruzik ondoan.
Andik illabetera: «berriz ere berorrengana jo bearra
det, nere izena itxusiturik gelditzen da ta. Lazzarini
dalako arrotz batek Judas saltzalle nintzala esan zidan
soldaduen eta morroien aurrean. Ekin nion nik ere,
baño atzeko aldea eman da an utzi nindun... Erregearen anaiak siñistu alare, nik utsegin niola: au naigabea!» Andik luzaro gabe Lizarragak bere eginbidea
utzi-bearra izan zun.

Bitartean, Santa Kruzen auzia gerogo ta okerrago
zijoan. Jendarmeak aren atzetik zebiltzen, eta Jorraillaren 22garren goizean atxitu zuten eta Baionara eraman, andik Prantzian barrenago sarrerazteko. Goiz
batean, ordu biek aldera, an azaldu ziran Santa Kruz
bizi zan tokian, Donibane Lohitzungo Madame Del Porteren etxean, soldadu bakar batzuk.
Igeslekua ba zun Santa Kruzek, eta izkutatu ziteken, baño etzun nai izan. «Eztegu geigo ixtillurik
bear», esan zun. «Jainkoaren eskuetan nago: ni izkutatzen ba naiz, or dauden bi mutil zauritu oiek atxituko diute ta galdurik daude, oiek itzularazi baitzuten
gerrara, andik aldegin zun bat. Nik nere burua ematen
ba det, oiek ondo aterako dira, ta ala obe da». Soldaduak etxera sartzean, bera agertu ta eskuetara
zitzaien. Eramaten dute Baionara, ta an iru edo lau
egun eginda Parisko Prefecturera eraman zuten. Baionara trenean zeramatela, tunel batean sartzerakoan,
ondoan zeramatenak estutu egiten zuten, igesegingo
ote zien bildurrez. Apaizak berak dio: «Baionako kartzelan ere, goien goienetako gela batean sartu ninduten. Andik ere igesegingo nulakoan, paretak ondo
begiratu besterik etzuten egiten, nondik atera nindeken...». «Parisera ninderamatela Burdeosen, Parisko

gobernuaren ordeko bat atera zitzaidan eta esan
zidan: zaude lasai, Prantzian estimatzen zaitue ta.
Parisen errepublika-zaleak beren arterako nai ta
Gobernuaren jauregira eraman ninduten. An ari ziranak, ni ikustean, zuti jarri ziran, eta soldadu-agurra
egin zidaten; erakutsirik bide zeuden non nintzan.
Guzien erditik, iñori begiratu ere gabe Buru zagia
zegoan tokira joan nintzan: eseriazi nindun, eta izketan ari izan giñan. Andik Lilara bidea artu nun».
Iru illabete osoetan eztegu apaizaren berririk,
baño Uztaillean asi ziran berriz ere aren etsaien espak
eta arazoak: mugara urbildu zala berriz ere; ikusi
zutela au ta ori egin zula. Etzegoan ezeren bildurrik.
Santa Kruzek erabaki zun noizpait ere, Aramaioko
ibaiean egin izan zun ziña: misioetarako asmoan zan.

XXXIVgarren txatala

SANTA KRUZ LILAN,
LONDRESEN
Paristik Lilara eraman zuten ango itzal-etxe edo
kartzelara. An luzaro gabe bere esku utzi zuten eta
ango jende katoliko onan artean adiskidezkoak egin
zitun. Apaiza Santa Kruzen entzutea ba zuten noski, ta
maite zuten Prantzian aditze utsez. Saint Maur deritzaion jesuiten etxean egin zitun San Iñazioren ejertzizioak, eta berak dionez, beste gizonik biurtu zan. Mr
Therrik dionez, Trapan ere egin zitun ejerzitzioak.
Andik misioetarako asmoa artu zun. Bitarte artan etorri zitzaion Erromatik, gerran sartzen diran apaizai
bialtzen zaien barkapena. «Adiskide ta diruak uzteak,
ekarri zizkidan adiskide ta diru berriak», dio apaizak.
«Baionatik Lilara, Lilatik Bruxelasera, Bruxelastik Londresera, Londresetik Jamaikara, bestek emanarekin,
txanponik ere gastatu gabe joan nintzan».
Gogora dezagun Londresen gertatua. Jaime Orbe,
Valde-Espinaren billobak esango digu: «Egun batez,
Don Karlos Londresen zegoala, Meza entzuten ari zan
bere agintari-orde Jose Mari Orberekin. Meza ematen

ari zana entzuleengana itzuli zanean, ukondoz jo zun
Don Karlosek Orbe, ta esan zion: "ez aiz oartu? Apaiz
meza-emalle ori Santa Kruz dek". Meza bukatutakoan
Don karlosek bere laguntzalea sakristira bialdu zun,
izan ere ala ote zan, eta ala ba zan, ekarriazteko, elkarrekin gosaldu bear zutela ta. Apaizak ederretsi zun,
eta gosaldu bitartean an ari izan ziran edozer gauzaz
izketan. Gosaldutakoan, ondoko gelara sarrerazi zun
Don Karlosek Santa Kruz, eta an igaro zituten ordu
batzuk izketan. Zer itzegin zutenik ez du iñork ere
jakin, ez batak eta ez bestek ezpaitzun aipatu ere
ango berririk. Bear ba da, Santa Kruzek, bere egiteen
garbitasuna emango edo zion. Badakigu ala ere, andik
aurrera Don karlosek Santa Kruzekiko iduritze obea
izan zula». Apaizak berak ikus zer dion: «Londresen
bizi zan etxera eraman nindunean esan nion: ni bezain
menpeko zintzorik ez du izan berorrek. Don Karlosek
erantzun zidan: len jakin izan banu. –Onozkero eztago
bada oker ori zuzentzerik, esan nion».
Ari danean, beste bitan ere elkar ikusi zuten Santa
Kruzek eta Don Karlos Londresen. Praille karmelita
etxean bizi zan ez ote zan alditxo batez entzun izan
nun, baño oraintxe bialdu didate berri au. Santa Kruzek Don Karlos Londresen karmeliten bizitetxean ikusi

zun aurrenekoz. Aita Liborio, Markinarra, Txarakako
baserrikoa zan Londresen karmeliten nagusi. Emen
dijoana ari entzuna da, karmelita askok dakiten bezela. Aita Liborio ori Kalahorran il zan. Entzun bada nola
kontatu izan zun: «Santa Kruz gutartean bizi zan alditxo artan, karmelita balitz bezela. Bein batez, Don
Karlosekin ari nintzala, Santa Kruzekin adiskidetunaiean, onela esan nion: badakit, nik aintzat daukadan batekin asarre dagoala berori. –Bai, erantzun
zidan; iru Kruz gorrotatzen ditut, eta batez ere apaiza,
ta emen ba neduke, ezpata sartuko nioke alderen
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Santa Kruz apaiza - 5
  • Büleklär
  • Santa Kruz apaiza - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3866
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1760
    31.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Santa Kruz apaiza - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3935
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1684
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Santa Kruz apaiza - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3900
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1739
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Santa Kruz apaiza - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3916
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1672
    31.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Santa Kruz apaiza - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 1967
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1022
    42.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.