San Benoat - 8

Süzlärneñ gomumi sanı 3730
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1615
34.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Abadeak izan behar du bethi on, ordean
nihoiz onegi edo flako; behar ditu ekharri fraide
batzu eztiki, eta bertze batzu garrazki; behar
diote adiarazi fraidei, zer eta nolakoak diren

hekien egitekoak, ez xoilki hitzez, bainan bere
bizitzeaz beraz.
Abadeak behar du bilhatu bere fraiden arimako ona, hekien mundu huntako ona baino hobeki. Zeren-eta fraideak uzten baitu mundua, bere
salbamenduaren egitea gatik, eta ez, bizitze
gozo eta naturalezaren gogorako batez bizitzea
gatik.
Abadeak ez du ere ahantzi behar, konturik
xeherena eta hertsiena izanen duela emateko
egun batez, gomendatuak izatu zaizkon arima
guziez.
***
5ren Kapitulua
Fraideak nola behar duen obeditu.
Jesu-Kristo Gure Jaunak erran diote Apostoluei, eta ordu berean aintzindari guziei: «Zuei
obeditzen darotzuenak, niri obeditzen darot, eta
zuek mesprezatzen zaituenak, ni mesprezatzen
nau. Qui vos audit me audit, et qui vos spernit
me spernit» (San Lukas 10, 16). Jondoni Paulok
ere erran daroku: «Jainkoak maite du, gogo onez

ematen diona, bere eman behar duen hura. Hilarem enim datorem diligit Deus» (Korint. 9, 7).
Fraideak bitez orrhoit beraz, obedientziak
zerurat daramazkala, eta, aldiz, desobedientziak
ifernurat; eta bertzalde, zenbatenaz ere gogo
hobez eginen baitute manatua zaiotena, eta
hainbertzenaz ere, izanen direla gehiago Jainkoaren gogorako.
Egin dezatela beraz Erregela Sainduak edo
aintzindariek manatzen diotena gogo onez eta
alegerarik, erasiarik batere gabe, batere luzatu
gabe; egin dezatela galdetua edo manatua zaioten lana berehala, eta manua izatu orduko.
Zer begi onez begiratu dion Jainkoak, horrela
egina diteken lanari!
***
19 eta 20ren Kapituluak
Othoitzaz.
Nola Jainkoaren begia gizonaren gainera baitago bethi, bainan bereziki, othoitzean hari
denean, fraideak egin behar du bere othoitza,
emanez ongi bere gogoari, Jainkoaren aintzinean

dela, eta Jainkoari mintzo zaiola. Behar du beraz
fraidearen izpirituak kontu eman, zer daasaten
haren ezpainek.
Fraide guziek elkharrekin egiten dituzten
othoitzak izan ditezela labur. Zeren-eta Jainko
Jaunari hainitz atsegin gehiago egiten baitio
othoitz labur eta kharsuki eginak, ezen-ez
othoitz luze eta lazoki eginak.
***
23, 24, 25 eta 28ren Kapituluak
Nola behar diren gaztigatu fraiden
hutsak.
Gaztigu xumea emana izanen zaio huts
xumeari.
Bainan fraidea, huts handi batez hobendun
bilhakatzen balin bada, hala-nola egiten balu
desobedientzia handi bat, edo urguilutan sartzen
balitz, edo oraino erasia zenbeit entzuten baliote, huna zer gaztigu behar duen:
Haur edo gazte balin bada, eta ez badu aski
zentzu gure gaztigu handien beldur izateko,
orduan, izain du harrek senti dezaken bezalako

bertze zerbeit gaztigu. Eskritura Sainduko solhas
hunen arabera, zigorra urrikari duen aitak ez du
maite bere haurra.
Fraide hobendun denak balin badu zentzu
osoa, berexia izanen da bertze fraide lagunetarik
othoitzeko denboran, lanean hari delarik eta
jateko tokian. Eta hola berexia egonen den denbora hartan, ez dio nihork emanen benedizionerik, ez agurrik eginen.
Gaztigu hori ez balin bada aski, eta fraidea,
umiliatu-orde gaztigu horren gatik, ematen balin
bada urguilu handiagoan; iduriarazi ere nahi
balu, ez duela hobenik harrek; eta hortakotz, ez
balauka konturik ematen diozkaten kontseiluez
eta egiten diozkaten othoitzez eta dixiduez,
orduan Aita Abadeak eta bertze fraide guziek
othoitz eginen dute harentzat; galdetzen diotelarik Jainko Jaunari, ahalik kharsukiena, berak
senda dezala haurride eri hura.
Eta komentuko othoitz guzien gatik ere, fraide hobenduna thematzen bada bere urguiluan,
orduan, Aita Abadeak behar du pikatu eta
komentutik kanpo arthiki menbro ihartu hura.

Bai, khen dezala bertzen artetik ardi eri hura,
arthalde guzia ez dadien khutsa haren eritasunaz.

***
26ren Kapitulua
Behin komentutik kanpo ezarriak
izatu direnez.
Norbeit khendua izatu balin bada komentutik, bere hutsen gatik, edo bera athera bada bere
nahitara, eta gero, Jainkoaren graziaz argitua eta
ukhitua, galdetzen badu berriz ere komentuan
sartzea, hartua izanen da berriz ere. Ordean,
ezarria izanen da bertze guzien ondotik.
Eta gero ere atheratzen balitz, bigarren eta
hirugarren aldikotz, oraino ere, hartua izan
dadiela. Bainan, handik goiti, jakiten ahal du,
komentuko athea etzaiola gehiago idekia izanen.

***
27ren Kapitulua
Abadeak zer artha behar duen gaizki
zerbeitez hobendun
bilhakatzen diren fraidez.
Ebanjelio Sainduak erraten daroku, sendo
direnek ez dutela miriku beharrik, bainan bai
eriek.
Hortakotz, Aita Abadeak izanen du gaizki zerbeitez hobendun bilhakatu diren fraidez, eriez
izaten ohi den artha.
Igorriko diozkate beraz, noizik-behinka,
komentuko lehen fraidetarik zenbeit, hekien
kontsolatzera, trixteziak ez dezoten gaina har,
bainan umilia ditezen, urrikizko sentimenduetan
ematen direlarik.
Eginaraz dezala ere othoitz hekientzat, Jainkoaren amodioa finka eta gogor ahal dadin geroago eta gehiago, hekien bihotzetan. Confirmetur
in eo charitas, et oretur pro eo ab omnibus (2.
Kor. 2, 8).

Abadeak berak ere, behar ditu ekharri, gaizki
zerbeitez hobendun bilhakatu diren fraideak,
eriak ekhartzen diren bezala, erientzat izaten
den bezenbat eztitasunekin.
Ezen Abade da, edo Aita, arima eriez artha
hartzeko, eta ez, jende multzu baten nagusi izateko.
Bertzela egiten balu, beldur izateko luke, ez
ditezen iskribatuak izan harentzat Profetaren
solhas hauk: «hartzen zinuten zuentzat ardi on
eta gizena, eta khentzen bazterrerat ardi flakoa.
Quod crassum videbatis, assumebatis, et quod
debile erat projiciebatis» (Ezek. 31, 3).
Abadeak egin beza, lehenagorik ere, artzain
onak bezala. Artzain onak atxeman zuenean
galdu zuen ardi hura, bere espalden edo sorbalden gainean ezarri, eta ereman zuen bere arthalderat.
Irakaspen hortaz orrhoit bitez Abadeak edo
aintzindari direnak.
***

33, 34 eta 54ren Kapituluak
Ian fraidek izan dezaketen deus-ere
berenik.
Fraidei etzaiote zilhegi frits baten izatea, ezeta nihori deusen ematea, ez nihoren ganik deusen errezebitzea berentzat.
Fraideak ez dire beren buruaren jabe izaten
ahal, ez-eta bertze gauza deusen ere jabe.
Hargatik, igurikitzeko dute, izanen dutela
Abadearen ganik behar dutena, dela josteko,
dela iskribatzeko, dela bertze edozer beharordutako.
Erregelak dio oraino, fraide bakhotxari
emana izanen zaiola bere beharraren arabera.
Gutti baten beharra dutenak ez bitez trista;
aitzitik, eskerrak eman betzote Jainkoari, zeren
ez duten gehiagoko beharrik.
Eta gauza hainitzen beharretan direnak umilia bitez, zeren ez diren gai bertzek bezala egiteko.
***

36ren Kapitulua
Fraide eriez.
Abadeak behar du artharik handiena fraide
eriez. Kontu handia egin dezala, beraz, erizainek
ez detzaten ekhar eri hek lazokiegi.
Jesu-Kristo Gure Jaunak erranen diote egun
batez, zerukotzat hautatuak ditezken guziei: «Eri
izatu naiz, eta, ethorri zaizkitet ikustera, ezen
nere haurriderik xumenari egin diozuena, nineroniri egin darotazue. Infirmus fui et visitastis
me. Quod enim uni de his minimis fecistis, mihi
fecistis». (Mateo 25, 40).
Abadeak ez detzala ahantz solhas horiek, eta
etzaio nekhe izanen erien ekhartzea eta arthatzea, galdetua zaion bezala.
Eriek ere orrhoitzeko dute, Jainkoaren ohoretan dituztela, emanak zaizkoten sokhorri eta
artha guziak; eta ez detzatela unharaz beren
haurrideak, behar gabeko gauzak galdetuz, eta
aintzina ere galdetuz.
Eri eta flako direnei zilhegi izaten ahal zaiote
gizen jatea, hazkartu arte. Bainan sendatu diren
bezein laster, eginen dute bertze guziek bezala,
mehe.

***
37ren Kapitulua
Haurrez eta adinean aintzinatuak
diren fraidez.
Edozeinek badu urrikalmendu frango, hala
jende zaharrentzat, nola haurrentzat. Hargatik
ez da sobera, Erregela ere mintza dadin bi adin
horietan diren fraidez.
Adinean aintzinatuak diren fraideak beraz,
eta oraino adinik aski ez dutenak, ekharriak izanen dire bertze fraideak baino hobeki. Eta hortakotz, horien jana izaten ahal da bertze fraidena
baino hobea. Eta hala behar balin badute, egin
dezatela ere beren othuruntza, bertze fraidek
baino lehen.
***
48ren Kapitulua
Lanaz.
Fraideak hariko dire lanean zazpi orenez. San
Benoatek erran du, bertze kapitulu batean, frai-

dek behar dutela othoitz egin elkharrekin, egunean zazpi aldiz. Eta nahi du lanean ere hari
ditezela, egunean zazpi oren.
Gainerako denbora emanen dute, irakurtze
on egiten. Fraidea ez dadiela izan sekulan lanik
gabe. Alferkeria arimaren etsai nagusia delakotz.
Igandetan, ez da bertze lanik izanen, baizik
ere, irakurtze onen egitea. Eta hargatik, balitz
zenbeit fraide, irakurtzen haritzeko aski zentzu
edo jakitate ez lukenik, hari emana izan bekio
lan zerbeit, hura ere ez dadin izan egitekorik
batere gabe.
***
49ren Kapitulua
Garizumaz.
Fraidearen egitekoa garizuman, hau izanen
da: Ahalik saindukiena bizitzea, eta bertze denboretako lazakeriez penitentzia egitea.
Behar da beraz garizuman, urrundu bekhatutik eta lehenagoko bekhatu eginez urrikitan sarthu, bertze denboretan baino ere hobeki; behar

du egin bertze denboretan baino meditazione,
irakurtze eta penitentzia gehiago.
Eskain dezola beraz Jainkoari egun saindu
hetan, zenbeit sakrifizio xume, edo jan gabe
utziz jaten ahal luken pixka zenbeit, edo loari ez
emanez nahi liteken denbora guzia, edo bertze
zerbeit holako gauza eginez.
Ordean fraideak ez du gauza horietarik deusere egin behar, bere burutara eta Abadearen
baia gabe.
***
58ren Kapitulua
Nola behar diren errezebitu komenturat
ethortzen direnak
fraidetzeko gogoarekin.
Arrotz bat ethortzen denean komentura, fraidetzeko nahikundearekin, athea etzaio berehala
ideki behar, arrotz hura balin bada ere apeza.
Ordean, behar zaio adiarazi zer lanak dituen
komentuko bizitzean eta Erregela Sainduaren
azpian jarri nahi denak. Ikus ahal dezan, sarthu

baino lehen, ian bihotzak onhesten dion halako
bizitze hertsian bizitzea.
Eta gero hargatik, aintzina ere nahi balin
bada fraide bilhakatu, orduan ezarria izanen da,
urthe batentzat, fraidegoa zer den irakasteaz
kargatua den fraidearen eskuetan.
Eta urthe haren buruan, berari iduritzen
bazaio on dela; eta komentuko fraidek ere
onhesten badute, eginen ditu botuak; eta, egun
hartarik goiti, Jainkoarena izanen da gorphutz
eta arima.
***
64ren Kapitulua
Nola behar den hautatu Abadea.
Komentu bateko Abadea izendatu edo hautatu behar denean, fraidek othoitz egiten dute
lehenik, Izpiritu Sainduaren argien izateko, eta
gero, ematen dituzte bozak.
Eta nork ere baititu hiruetarik biak, eta hura
hautatua da Abadetzat, bere bizi guzikotz.

San Benoatek erraten du oraino kapitulu huntan, nolako berthuteak behar dituen Abadeak.
Erraten dio beraz:
Behar duela on izan, ordean flakeziarik gabe;
behar duela ikusi, nori zer behar dion eginarazi,
egiterat utzi eta egin-gabe utzarazi.
Horrek erran nahi baitu behar duela, Izpiritu
Sainduak bakharrik ematen ahal duen zuhurtzia.
Hortakotz, behar ditu gogoan iduki Jakobe
patriarkaren hitz hauk: «Ez ditut lasterregi
kurriarazi nahi nere aziendak; zeren-eta sobra
unharazten banitu, leherraraz bainetzazke
guziak egun batez. Si greges meos in ambulando plus fecero laborare, morientur cuncti una
die».
Nork-berak ikus dezaken bezala, San Benoatek erakusterat ematen ditu bere Erregelan,
Abadearen ganik galdetzen dituen ontasuna eta
amodioa.
Eta hemen erran dezadan bidenabar, San
Benoaten nahia da, aintzindari guziek izan
detzaten, beren meneko dituzten guzien alderat,
amodio eta eztitasun bera.

Eta halaz, Erregela Saindu hunen azpian jartzeko aski bihotz izatu dutenek, ikusten balin
badute ere, noiz-edo-noiz, nagusiaren borthiztasuna, hutsen korreitzeaz dohanean, ordean ikusiko dute errexki Aitaren amodioa.
Eta Aitaren mintzo ezti eta gozoaz hazkartuak eta sustatuak, maitatuko dute geroago eta
gehiago Erregela Saindu hunen azpian bizitzea.
***
72ren Kapitulua
Nolako kharra behar duen fraideak
bere bihotzean.
Bi khar suerte izaten ahal dire gizonaren
bihotzean.
Norbeit ekharria izaten ahal da bertzen
hutsen agertzerat, eta bertzen korreiarazterat,
ez Jainkoaren amodioz, eta lagun hekien ona bilhatzen duelakotz; ordean bekhaizgoz edo jelosiaz, edo hotztasun pixka baten gatik.
Eta hori khar gaixtoaren izatea da.
Ordean bada oraino bertzelako khar bat.
Huna:

Norbeiti egiazki gaitzi bazaizko bertzen
hutsak, Jainko Jauna damustatzen edo laidostatzen dutelakotz, edo arimak ifernuko bidean
ezartzen dituztelakotz.
Eta hori da khar onaren izatea.
Lehen khar hura duena, Jainkoaren ganik
urrunduz doha, eta heltzen ahal da ifernuko
bideraino.
Bigarren kharra duena zeruko bidearen
erdian da.
Fraiden bihotzak sustatuak izan bitez bigarren khar hortaz. Eta hortakotz, izan bezate elkharrentzat ahal bezenbat ikustate; jasan detzatela, khexatu gabe eta pazientziarekin, batzuk
bertzen itzalak eta hutsak; egin dezatela batzuk
bertzen nahia.
Fraidek bilha dezatela bertzen ona, eta ez
berena.
Eta hortakotz, izan bezate elkharrentzat
amodio bat garbia eta saindua; maita dezatela
oraino beren Abadea, orrhoituz Jainkoaren ganik
duela bere bothere guzia.
Eta azkenean, izan bitez Jainkoaren beldur,
eta ez dezatela nihor, ez deusere maita Jesus

Jauna baino gehiago, Jaun on harrek gida gaitzan
guziak, bere odolaren gostuz, merezitu darokun
bizitze eternalerat.
***
Erregela hau iskribatu ondoan, San Benoatek
erraten diote bere fraidei, azken kapitulu
batean:
«Haurride onak, bizi gaiten Erregela hunek
dion bezala; erakuts ahal dezagun, badugula, ez
bada ere saindutasuna, bederen saindutasunaren zerbeit hastapen.
»Eta gero, saindutasun egiazkora heldu nahi
direnek, irakurt betzate Elizako Aiten liburuak,
eta gure Aita San Bazilioren Erregela. Han ikusiko dute zer behar duten egin, saindu bilhakatzeko.
»Guk, lazakerian eta nagikerian bizi garenek,
ez dugu bertzerik merezi, baizik ere ahalkea.
»Zuek beraz, nor-nahi izan zaitezten, mundua utzi duzuenak zeruaren irabaztea gatik,
emazue kontu, Jesus Jaunaren laguntzarekin
iskribatu dudan Erregela huni.

»Eta Jainkoaren graziarekin batean, joanen
zarete Erregela hunek erraten duen baino urrunago ere, berthute goragoko batzuk ere pratikatuko ditutzue. Hala-biz».
Huntan akhabatzen da San Benoaten Erregela Saindua.

San Benoaten ordreak
dituen agintza batzu
Ez dezakegu utz San Benoaten ixtorioa, ezagutarazi gabe nolako agintzak egin ziozkan Jainkoak gure Aita loriosari.
Lehenagoko denboretan, hainitz aiphatuak
ziren jenden artean, orai mintzo naizen agintza
hauk.
Eta aiphatuak ziren, ez bakharrik jakitaterik
gabeko jendeaz, bainan oraino liburu-egilez
berez.
Badire bereziki lau liburu-egile handi, agintza
hautaz mintzo direnak, nahiz berak ez diren gure
ordrekoak.
Ezen hetarik bat franzizkanoa da, bertze bat
dominikanoa, eta gero bertze biak, jesuistak.
Jesuista hetarik baten izena, jakin nahi duenarentzat, da Cornelio-Alapide.
Huna beraz agintza horiek, liburu-egilek ematen dituzten bezala.
1na. Zure ordreak iraunen du munduaren
akhabantzaraino.

2na. Munduaren azken denboretan, zure
ordrea Elizarekin eta Elizaren alde izanen da, eta
finkaraziko ditu hainitzak Erlisione Sainduan.
3na. Zure ordrean hilen diren fraide guziak
salbatuko dire.
Eta balitz norbeit, zure ordrean izanki, eta
bekhatua maite lukenik, harrek baduke ahalkea,
edo izanen baita komentutik kanpo ezarria, edo
bera joanen baita, unhatu-eta, ezin gehiago egonez.
4na. Zure ordreari gerla eginen dioten guziak
hilen dire goizik, edo heriotze gaixtoa eginen
dute; non-eta ez duten, urrikitan sarthu-eta, egiten beren egin-ahala, beren gaizkien xuxentzeko.
5na. Zure ordreari ongi eginen diotenek,
badukete heriotze on baten egiteko zoriona.
Liburuaren akhabantza

Eraskina
Eskuara
Eskualdun ezten jendea, erdaldun bat izan
dadiela errengurarik eta axolarik gabe gure mintzaira maiteaz, eluke horrek gauza handirik
erran nahi. Zer dohakigu guri ere erdaldunak
mintza ditezela gisa batera edo bertzera? Erdaldun batzuk begietan hartua izan dezatela eskuara; banoha urrunago, egin detzatela zazpi eginahalak gal dadien lehen-bai-lehen, hori ere adi
liteke hein baterainokoan.
Bainan nihola ere adi eztezakedana da nola
Eskual-Herrian sorthuak diren eskualdun-seme
batzuk eztuketen gehiagoko atxikimendua beren
amaren altzoan ikhasi mintzairarentzat; nola
izan ditezken ekharriak hain errexki eskuararen
bazterrerat uztera.
Eskual-zale egiazko bat dohakotela halako
hekiei erraitera eluketela eskuara galtzerat utzi
behar; bainan, ihardesten ezpadute ere eskuaratik zer atherako duten? Eskuarak zer emanen
dioten? Hek, aitzina ere, berdin ezaxol izanen

baitire, eta amodiorik gabe beren haurreko mintzairarentzat.
Eta bizkitartean bertzelako ikustaterik zor
ginioke bai, gure eskuara ederrari.
Eskuarari esker dakiguna
Eskuaraz mintzo garenek badakigu gure
arbasoak nor eta zer ziren. Liburuek erraten
darokute, gerlaraz geroz, eskualdunak gizon gaitzak zirela zenbat-nahi borthitzak balin baziren
ere Erromako armadak; eta garhaitu bazituzten
ere bazter guzietako jende-aldeak, ezin garhaitu
ahal izatu zituztela eskualdunak, egundaino ezin
landatu ahal izatu dituztela beren banderak Bizkaiko mendietan.
Liburuetarik badakigu oraino gure arbasoek
askotan buru emateko izatu dutela, batean Erromako armadei, bertzean moroei, edo oraino
frantsesei, eta buru eman dutela nihoiz amorrik
eman gabe, eta amor eman orde jo eta zafratu
dituztela behin baino gehiagotan erromanoak,
moroak, frantsesak, eta bertzerik ere bai.
Hainitz liburutan irakurt ditekena oraino hau
da: lazgarri zela ikustea eskualdunak nolako
kopetarekin jartzen ziren etsaiari buruz, ez baka-

rrik beren herrian zirelarik, bainan, herritik atheraiak, bertze armada batzuetan ere.
Hitz batez badakigu eskuaraz mintzo garenek, urean ez leihorrean, nihoren beldur etziren
gizon batzuen semeak garela.
Eta horrelako gauzaren jakiteak eztikela deus
baliorik?
Deusik ez balio jakiteak gure arbasoak eta
aitak nolako gizonak ziren? Deusik ez balio nolako aitoren semen haurrak garen errateko ahalak?
Ezta bada hori niri iduritzen zaitana.
Eskuarari zor diogun ona
Bada nork daki zenbat mende eskualdunak
gure oraiko herri hautan direla. Non dire aldiz
lehenago, erromanoen denboran, Frantzian,
Espainian eta Italian ziren bertze jende-aldeak?
Hek guziak ithoak edo urthuak nonbeitik ethorririkako jende basa batzuen artean.
Eskualdunak aldiz, aitzina ere eskualdun
egotu. Bazakiten eta jende alde hetarik batzu
edo bertze beren arterat hartuz, beharko zutela
galdu, lurra bezein ongi, beren mintzaira ere, eta
hortakotz etzituzten Eskual-Herrian kokatzerat

utzi, Eskual-Herrian berak izanen dire aintzina
ere zein bere etxeko nagusi eta jaun.
Eskatima biderik izan dezatela beren artean,
eta han dute Lege-Zaharra jakiteko zeinek duen
hobena, eta aldiz kanpoko etsai zenbeitek nahi
balin badiote egin bidegaberik, orduan denak
elkharretara bil, eta zainduko dituzte ederki
beren herriak.
Non zitezken hobeki eskualdun egoteko eta
ere puliki bizitzeko? Nihorat joan gabe, bazituzten hemen berean haran eta zelhai ederrak
bihiarentzat, mendi gizenak azienda xehe eta
larri guzientzat, itsas zabala ere arrantzako.
Oraiko egunetan ere nongo gizon gazteak
dire eskualdunak baino hobeki ikusiak, dela
armadetan, dela untzietan? Eskuarak iduki baikaitu bertze jende mota guzietarik berex, eta
lehenagoko eskualdun aiphatuen odola baita
oraino gure zainetan.
Eskuarari zor diogun bertze on bat
Eskuara da oraino begiratu gaituena bertze
hainbertze eskualdetako jendeak bezein zar eta
lazo bilhakatzetik. Zeren-eta gaixtaginek eta
halaber erlisionearen etsaiek ez jakin gure min-

tzaira, eta gure herrietarik kanpo egon behar
izatu dute, harro-arazi gabe, nahi zuketen bezala, gure arbaso eta aiten buruak, khendu gabe
hekien bihotzetarik lehen-lehen denboretarik
hunat hartua zuten erlisione sainduarentzateko
amodioa.
Ongi eztena
Egia da oraiko egunetan bertzelako airerik
eta haizerik ere badela bazterretan. Frantziako
eta Espainiako aintzindarien meneko bilhakatuak, ezpalin bagare ere jadanik eginak zein
gure aldeko erdarari, bederen ederki egiten hari
gare.
Lana frango hemendik hamar-bat urtheren
buruko, ikusten bada, gure hiri ttikietan, beren
artean eskuaraz hitz egiten duken haurrik.
Eztut erran nahi gaizki dela erdararen ikhastea; bainan ongi eztena da eskuararen uztea
frantsesez edo españolez mintzatzeko.
Eskuararen etsaiek zer atsegina ikusten ahal
baginituzte denak erdarari lothuak, denak erdaldun bilhakatuak!

Bainan ez, eztute holako irririk eginen, bertzelako ikustaterik zor diogu eskuara gure Ama
onari.
Eskuararen ederra
Aithortzen dugu iphar aldetik eta hegoagotik
hartuak eta hestutuak gauzkaten mintzairak,
biak latinaren umeak, ederki iresiak direla,
aphainduak eta aberastuak ere bai, mintzaira
arrotzei harturikako hitzei esker; eta halarik ere
eskuara, zenbat-nahi histua balin bada-eta, hastapenean zuen edertasunetik, eskuara ager diteke bi mintzaira haukien eta gainerakoen aitzinean.
Ezen latina eta greka bezein ongi Jainkoak
emana dugu, eta bertze mintzairekilako nahastikarik gabe gelditua da.
Damurik lurrak hazi dituen gaimen handiko
hainbertze eskualdunetarik bati ez bati, ezpaitzaio gogoratu behar zituela agerian ezarri
eskuarak bere baithan dauzkan aberastasunak!
Erran nahi baita gure mintzaira ederra egotua dela, atzeman ondoan batere lanthua izan
gabe, utzia liteken harri baliosa bezala.

Eta halarik ere beha gaiten zer dioten mintzaira hortaz zerbeiten errateko zuzena duten
jakintsun batzuk:
Jakintsunek zer dioten eskuaraz
—Huna lehenik Atxular, hamazazpigarren
mendean Sarako erretor zena.
Omen handiko liburu-egile hunek dio: «Iduri
luke bertze mintzaira guziak elkharrekin nahasiak direla; eta aldiz eskuara bere lehenbiziko
garbi hartan dago.»
—Hemezortzigarren mendean, bertze jakintsun handi batek, Larramendi jesuistak, iskribatzen zituen hitz hauk:
«Nahi baduzue jakin eskuara zer den, beha
zakizkote bertze mintzairarik ikhasi eztuten
jende batzuei, nola mintzo diren beren artean;
eta zu xoratua egonen zare zein den gozoa,
argia, bizia, garbia eta xuxena.»
Bizkitartean jesuista hura bera auhenez
zagoen, eskuara hain ederra izanki, eta haren
denborako predikariek etzakitela karrikako emakume batzuk bezein ongi.
Eta gutartean ere zenbatak ezkaitezke ikusia
dugunak, gure mintzaira ederra dela, bereziki

entzun ondoan kosta aldeko, Gipuzkoako edo
oraino Xuberoko predikari batzu. Orduan bai gu
ohartu gaitezke eskuara musika soinurik gozoena baino gozoago dela.
—Chaho xuberotarra, hila orai duela hirurhogoibat urthe, etzen hura ere jakitaterik gabeko gizona; eta hala dio: «Eskuara, gizonez gorago denak egina den mintzaira da, eta mintzairetan den ederrena».
Eta orai, eskualdun lagunak, ari zaitezkete
zuen baithan: «Bai, atsegin da holako hitz
batzuen enzutea, bainan, ondikotz, eskualdun
batzuk erranak baitire hitz horiek».
Entzun-azue beraz liburu-egile arrotzek zer
daasaten.
—Hamaseigarren mendean, bazen Holandako ikhastegi edo eskola nagusian, Skaliger zeritzan jakintsun handi bat. Jaun harrek bazuen hainitz mintzaira ikhasirik eta, gurea ere ikhasia,
huna zer dion:
«Eskuarak eztu deusere basarik, ez latzik ez
borthitzik; guziz eztia da eta gozoa. Egin-egina,
hainitz aspaldikoa dela, eta orai den tokian zela
erromanoak harat agertu aitzinetik».

—Hemen ezartzen dut, Jaun aphezpiku berri
baten lagun, Frantzia beheretik Baionarat ethorri
eta zazpi urthez Bidarteko erretor izatua den
aphez batek, Pouvreau aphezak, zer utzi duen
iskribatua bere liburu batean:
«Jakindu behar izanki, apheztu-ta berehala,
zer lana den eskuararen ikhastea, lan horri esker
ezagutu dut mintzaira horrek zein abilki eta
errexki moldatzen dituen hitzak, zein argi eta
ara ederrean ezartzen dituen».
Aphez hori Bidarten zen mila hamasei ehun
eta hogoita hamarreko irian.
—De Humboldt deritzan Alemaniako jakintsun handi batek dio bere liburuetan: «Eskuara
bertze mintzaira guziez goragokoa da».
—Errana da Parisen bizi den jakitate handiko
jaun baten liburuetan, On J. Vinson-en liburuetan: «Bertze edozein mintzairaren ezartzea
eskuararen aldean, hori liteke, handitu gabe geldituak diren gizon koxkor batzuen ezartzea gizon
eder-eder batzuen aldean.»
—Mintzaira hainitz eta eskuara ere dakizkan
Jaun angles batek, On Dodgson-ek, hura xoratua
gure mintzairaren edertasunak, eta nola daukan,

bertze mintzaira guziek baino hobeki, nahi eta
behar den haren errateko ahala, dio gobernamenduko gizonek eskuaraz egiten balituzte
beren aditu edo patuak, elitekela hekien artean
eskatima biderik, gauzak ez aski xuxen iskribatuz.
***
Horra eskuara, eta nolako dohain baliosa
eman darokun Jainkoak, eskualdun sorthu garenean.
Orai bat-bederak ikhus dezala ea badohakon
bazterrerat uztea, hainbertze mende huntan bizi
eta azkar zagoen mintzaira, deusik balio eztuen
puska zar bat bezala.
Gere onetan edukiko dugu bizirik. Eskuara
galduz geroz zer edo nor gintezke? Zer izen
eman lezaukukete?
Egin behar litekena eskuararen galtzerat ez
uzteko
Hiri eta herri guzietan, badire batzu bertzeak
baino gorago direnak; batzu sortzeak hala ezarri

dituelakotz, bertzeak beren onthasunen, karguen edo jakitatearen gatik.
Hainitz erran nahi luke bada, eskuararen galtzetik begiratzeko, bertzen gainetik diren halako
jaunak eta andreak eskuaraz mintza ditezen
beren artean. Zeren eta orduan jende xeheak
ezpailuke erdaraz hitz egiteko tirria hain handi,
ikusiz erdara dakiten jaun eta andre batzu
eskuaraz mintzo direla.
Eta aldiz eskuaraz bertzerik eztakien jendeak
zer atsegina, sumatzean harrek haurrean ikhasi
mintzaira ez bide dela hain xarra, jaunak eta
andreak ere erdara baino maiteago dutela!
Eskualdun jaun eta andren eskuaraz mintzatzeak badituzke ondorio onak; bainan gure elizagizonei emenda dakiotela oraino ere pixka-pixka
bat eskuararentzateko amodioa, eta horra zertarik duken on egiazkoa.
Ageri da, erran ditugunetarik beretarik,
eskuarari esker dela eskualduna fededun. Gure
eliza-gizonak eskuarari esker dire beraz, egungo
egunean, giristino herri batzuetako erretor. Zer
ezagutza eta amodioa eztiozkate beraz zor gure

mintzairari? Esker gabe ez izatera, behar dute
eskuara maite izan.
Eta bada maite balin badute segur du bizia,
zeren-eta orduan irakurtuko dituzte liburu
eskuarak. Liburu eskuarak hola eginez irakurtuz
ikhasiko dute ongi mintzatzen, eta nahi-eta-ez
denei maitaraziko diote gero-eta-gehiago bere
parekorik nihon eztuen mintzaira.
Eskuarari dioketen amodio horren gatik oraino, eztiote katiximarik eginen erdaraz, erdaldunen haurrei baizik, eskuaraz mintzatuko dire,
handi eta xume, beren herriko jende guziekin,
eta bertzalde ezagutaraziko eta har araziko
dituzte ahal bezen batean eskuara liburuak eta
kasetak.
—Orai duela ehun-bat urthe, Bizkaitar karmelita batek, Aita Bartolomek, erraten zioten bere
denborako eliza-gizonei: «Irakur atzue eskuara
liburuak, eta erdaldun hitzez bethe eta itsustu
orde gure mintzaira ederra, zuek ere eskuara
ederrean eginen ditutzue zuen igandetako
mintz-aldiak».
Aita Bartolome mintzo zen eskuara itsusten
duten hitzez. Zer erran zuken, ehun urthe beran-

tago agertu lurraren gainera, eta ikusi balitu
eskualdunak non nahi eskuara bazterrerat
utziak, eta erdarari lothuak? Harrek, eskuararentzat zuen amodioarekin, eginen zuen oihu,
etxean su duela ohartzen denak bezein goraki.
Mintzo bat hain samin eta latzak ernaraziko othe
ginituen? Nik uste bai; eta, su hiltzen ari denari
bezein ongi, guri ere egin araziko egin-ahalak
gure eskuara zahar bezein eder denaren onetan.
Zuek beraz, zuen herrietan bertzen gainetik
zareten jaun eta andreak, zuek bereziki EskualHerriko eliza-gizon jakintsunak, maite izan azue
eskuara, eskuaraz hitz egitea eta egin araztea,
eta, ifernuko etsai guzien gatik ere, iraunen du,
mundua mundu deino.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
  • Büleklär
  • San Benoat - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3877
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1471
    35.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3796
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1419
    36.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1442
    35.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3809
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1444
    35.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3824
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1427
    37.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3793
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1434
    35.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3797
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1558
    35.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1615
    34.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.