San Benoat - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3809
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1444
35.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
50.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
59.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Hartu bere bi eskuez, eta ezarri zuen bere
begien aintzinean.
Eta zer ikusi zuen?
Ikusi zuen arno hura suntsitzen, eta botoila
hartan, arnoaren orde, suge ikharagarri bat ihesi
joan zena, botoila, eskuetarik erori-eta, hautsi
zenean.
Etzilariok eman ziozkan orduan eskerrak Jainkoari, zeren beiratu zuen pozoinkeria haren edatetik. Eta eginez bere baithan, munduan aintzina
egonez, gero ere gerthatzen ahal zitzaiola, bertze hainbertzeren eta gehiagoren ere egitea, utzi
zituen munduko nagusiak eta jaunak, eta joan
zitzaion San Benoati galdetzera, othoi har zezala
bere komentuan.

Eta halaz fraide bilhakatu zen.
***
Huna oraino bertze ixtorio bat holatsukoa:
Bere komentuko fraide on eta kharsuen tartean, San Benoatek bazuen bat urrikitan zena,
komenturat ethorririk.
Eta, nahiz botuak eginak zituen, etzion hala
ere bakerik ematen San Benoati, eta etziteken
ixil erratetik hura etzela komentukotzat egina,
etzela hura komentuan lakhetzen ahal.
Bada, aldi batez, egin zuelakotz bere galdea,
bertze aldietan baino mindura gehiagorekin,
Sainduak erran zion, etzuenaz geroz egon nahi,
zohala.
Eta joan zen.
Bainan komentutik athera zeneko, ikusi zuen
bere aintzinean musker bat ikharagarria han
zagola, bidearen erdian, zut-zuta, eta ahoa zabalik.
Laztua eta harritua, hasi zitzaioten oihuka
komentuko haurridei: hel zakizkola, othoi, hel
zakizkola; musker batek iretsi nahi zuela.

Fraideak joan ziren husu, haren oihuetara,
hek ere harrituak, zer othe zuen.
Hek etzuten muskerrik ikusi, etzirelakotz
komentuko biziaz unhatuak, eta munduko lanjeren arterat joaiteko heinean.
Hartu zuten beraz, besoetarik, eta ereman
komenturat, gizon hura ikhara latzetan zena, eta
xutik ere, doidoia zagona.
Eta sarthuan-sarthu, harrek etzion gehiago
galdetu San Benoati etxerat joaiterik.
***
Irakurtzailea, etzautzu menturaz iduritzen
ixtorio hunek irakasten ahal dautzula gauza handirik, eta hori, munduan egon beharra zarelakotz.
Bainan ez da baitezpada komentuan izan
behar, fraideak izater zuen kaltearen pareko
kalte baten izateko.
Ezen, ez dezazula uste izan kalte ttikia egin
larotzukela ifernuko izpiritu gaixtoak, utzarazi
balaitzu, emeki-emeki, misione edo erretreta
ondo batean hartu zinituzken xede onak: hala-

nola, othoitzen ongi egitea, okasionei ihes egitea, eta zure buruari bortxa pixka baten egitea.
Eta menturaz, horra zertarat ekharri zaituen,
zu ere, ifernuko izpiritu gaixtoak.
Hemendik aintzina, egin dezagun kontu
hobeki, zer hari garen. Eta har dezagun ongi
buruan, atsekabe egiazko bat egiten diogula
Jainkoari, behin hartu urrats onak hausten baditugu, funtsgabekerian eta ezdeuskeria baten
gatik.
***
Huna oraino bi ixtorio guziz gaiak guri adiarazteko nolako argiak zituen San Benoatek, ikusteko zer iragaiten zen bertzen gogoan eta kontzientzietan.
Casingo mendiaren zolan, hango herri
batean, bazen emazten komentu bat San Benoaten meneko. Erran nahi baitut, hek ere beren
Aitatzat zadukatela San Benoat, eta San Benoat
zutela beren gidaria zeruko bidean.

Hargatik nola bera ez baitzitzaioten joaiten
ahal bethi, bertze fraide batzu ere bazabiltzan
komentu hartan, hango lanaren egiten.
Behin bada, serora hek nahi izatu zioten ezagutarazi beren ikustatea fraide hetarik bati,
hekien gatik hartu zuen lana halakoa zelakotz.
Eta eman ziozkaten mokanes batzu.
Fraidea orrhoitu zen, orduan berean, Erregela Sainduak debekatzen ziola deusen ere beretzat hartzea. Ordean, ixilarazi zuen kontzientziaren mintzo hura, erranez bere buruari bekhatu
balin bazen ere, etzela hainitz handia izaten
ahal.
Eta ezarririk mokanesak golkhoan edo papoan, joan zen komenturat.
Komentura heldu bezein laster, joan zitzaion
San Benoati bere benedizionearen galdetzerat.
Bainan Sainduak, benedizionea eman-orde,
galdetu zion aire idor batekin, zergatik egin
behar zuen gaizki hura.
Fraidea harritu zen solhas horren entzuteaz.
Ezen osoki ahantzia zuen bere mokanesen ixtorioa. Hantxe zagolarik, beraz, ezin asmatuz zer-

gatik zituen gaizki hek, gure Aita onak erran zion
berriz ere:
«Ez nintzen bada han, zure aldean? Etzaitut
bada ikusi nik serora jainkotiar hek eman mokanesak hartzen eta gordetzen zintuelarik zure
papoan?».
Giza-gaizoak bazuen aski entzunik. Hartu
mokanesak eta arthiki zituen. Eta galdetu zion
Abade Sainduari, bere zoramenduan egin zuen
gaizkiaren barkhamendua.
***
Huna orai, bigarren ixtorioa:
Behin, ordukotz ilhuna zelarik, San Benoat
bere othuruntzaren egiten hari zen.
Eta, han, argiaren atxikitzaile, bazen fraide
gazte bat, ez, egia erratera, nor-nahi, bainan
bere hiriko jaunik handienaren semea.
Han zagolarik beraz, argia eskuan eta xutik,
bazituen bere baithan urguiluzko gogoeta batzu,
ifernuko izpiritu gaixtoak ematen ziozkanak. Eta
hari zen bere buruarekin:

«Hau da, beraz, jauna! Eta ni hunen argitzen
hari naizena? Ah! ni, nork daki nongo esklaboaren semea. Gauza segura hori! Bai! ni, mundurat
ethorria, bertzen esku-makhila izateko!».
Hainbertzenarekin, San Benoat, utzirik jana,
eman zitzaion beira. Eta erran zion, bizi-bizia:
«Nere haurra, egizu gurutzearen seinalea
bihotzaren gainean! Zer tutzu, zure barneko erasia horiek? Berriz ere erraten darotzut, egizu
gurutzearen seinalea!».
Eta ekharrarazten zituelarik bertze haurride
batzu, othoiztu zituen khen zezotela argia eskutik, etzuela nahi halako fraide batek lanik ttikiena ere egin zezon. Eta fraide hobendunari manatu zion zohakola begien aintzinetik.
Biharamunean haurride lagunek galdetu zioten zer gogoeta utzi zuen bere bihotzean sartzerat.
Eta harrek erran zioten zena zen bezala. Eta
nahiz etzuen kanporat agertzerat utzi deusik,
hala ere Aita Abadeak ikusi ziozkala bere urguiluzko gogoeta hek guziak.

Eta halaz ezagutu zuten, are hobeki, nolakoa
zen haren saindutasuna, Jainkoak ematen ziozkanaz geroz hain argi handiak.
Handik goiti oraino, ematen zuten hobeki
kontu beren gogoeta guzien gainean, beldurrezeta, atxikitzen balin bazuten behar ez-bezalakorik, izan zetzaten gero gaizkiak beren Aitaren
ganik.
***
Eta guk ere, zer ez ginezake egin?
Behinik-behin, zer kontua ez ginuke, gure
izpirituan pausatzerat ez uzteko, behar ez-bezalako gogoetarik batere, balin baginaki gauza
hau: badela, gure gogoaren berri jakinen duena,
ez edozein jende, ez-eta-ere etsai bat, bainan
ezagun eta adixkide maite bat bera?
Bai, kontu egin ginezake, egiten dugun baino
hobeki.
Zergatik ez bada orrhoit, jendeak ez-bezalako lekhuko batzuen aintzinean garela, gabaz eta
egunaz! Zergatik ez orrhoit, gure aldean ditugula bethi, aingeru begiralea eta ifernuko izpiritu

gaixtoa? Eta lekhuko horietarik bat-ez-bertzea,
ez dela ixilik egonen, Juie Nagusiak bere aintzinera deithu gaituzkenean?
Zergatik ez gare orrhoituko, oraino, Jainkoaren begia gure gainera dagola bethi.
Ah! gauza horiek han baginitu maiz, gure
izpirituan, zenbat bekhatu gutiago egin ginezaken egun buru batetik bertzera!

Hamalaugarren Kapitulua
San Placideren eta haren lagunen heriotzea
Aiphatu ditugun mirakuilu horiek erakusten
daukutena hau da: Jainko Jaunaren benedizioneak gure Aita loriosaren gainerat jautsiak zirela.
Mirakuilu horiek adiarazten darokute oraino,
sutan den lezeko erregeak etzuela indarrik aski
San Benoati kalterik egiteko.
Bitartean, etsai errabiatu harrek etzuen oraino etsia hartua. Eta ikusi nahi izatu zuen, oraino
bertze behin, ian ez othe zuen, bada, nolazpeit
ukhituko eta eriaraziko haren bihotza.
Erran dugu goraxago, nolako berri onak izatu
zituen San Benoatek Ciciliako islatik. Bai, jakin
zuen egiteko guziak ongi zohazkola Placide
haren haur maiteari. Eta ez dugu zeren erran,
eskerrak eman ziozkala Jainkoari.
Berantxago, jakin zuen oraino, hogoita
hamar fraide-gaiek egin zituztela botuak, eta
hari zirela denak, zein kharsukiago, beren saindutasuneko lanean.

Eta berri horrek are atsegin handiagoa egin
zion Abade Sainduari.
Bainan hurbildua zen ordukotz, bertzelako
berri bat ere ekharri behar zioten eguna.
Bortz ehun eta berrogoita batean ethorri
zitzaion, beraz, San Benoati berria, untzi-kapitain batek hil zituela Placide Saindua eta haren
lagunak, eta komentua ere erre zuela.
Eta huna gauzak nola iragan ziren:
Gau batez, San Placide eta haren lagunak
beren gabazko ofizioaren kantatzen hari zirelarik, pagano armada ikharagarri bat jautsi zen
leihorrera, San Placiden komentuari hurbil.
Manuca deitzen ohi zuten pagano hek beren
aintzindaria.
Hura zen gizon bat guziz oiesa eta itsasozitsaso zabilana, ehunbat untzitara gizonekin, non
zer atzemanen zuen.
Egia da nekhaitzak edo denbora gaixtoak
bortxatu zuela, aldi hartan, Ciciliako isla hartarat
joaiterat; ordean, ikusi zituenean elizako argiak,
eta aditu zituenean fraide hekien kantuak, igan
zen berehala komentura bere gizon guziekin.

Etzuten ere denbora handirik eman, ezin
hautsiz komentuko atheak.
Ez! hautsi zituzten laster, haizkora ukhaldika.
Hainbertzenarekin, Gordianok, Placide Sainduaren lagun joan ziren bi fraidetarik batek, kanpoa hartu zuen. Eta nola bertzeak, Donado deitzen zutenak, galdetu baitzioten zertako behar
zituzten hautsi athe hek, hura han berean hil
zuten.
Hortarik ezagutu zuten bertze fraidek galduak zirela.
Eta, ez balute ere beren fraide laguna hila
ikusi, ezagutzeko izanen zuten galduak zirela,
ohoin hekien oihu eta izkirituetarik.
Etzen ere ordu ihesari emateko, ezen elizako
atheak etsaien eskuetan zituzten, ongi ohartu
orduko zer gal-ordean ziren.
Eman ziren beraz Jainkoari buruz, hari beren
arimen gomendatzeko, uste baitzuten beren
azken orenerat helduak zirela.
Hargatik etziren oraino, orduan berean hil
beharrak. Zeren-eta Jainkoak nahi baitzuen San
Placidek eta haren lagunek izan zetzaten martir

egiazkoen ohoreak; eta ez baitzituzten izanen,
ohoin batzuz doidoia hilak izatu balire.
Orduan berean hil-orde beraz, ezarri zituzten
guziak barne berex batean.
San Placidek ikusi zuenean berak zirela, egin
zuen bere aintzindaritasunak manatzen ziona:
eman zen bere lagun guziekin belhauniko, eta
othoiztu zuen Jesus Jauna, guzien izenean, etzadiela urrunt hekien ganik.
Erran bide zioten ere bere lagun hekiei, pagano batzuen eskuetan zirenaz geroz, gerthatzen
ahal zitzaiotela zer-nahi. Menturaz oinhazerik
ikharagarrienen erdian hil beharko zutela, bainan etzutela zeren izit, Jainkoak emanen ziotela
behar zuten indarra, eta zeruan ere bai, are handiagoko saria.
Solhas horrek, eta guzien gainetik beren
Nagusi maiteari ikusten zioten bozkario sainduak, sutan ezarri zituen fraide hek guziak.
Hala-hala, beldurrik ez ikhararik gabe ikusi
zuten egunaren argia, nahiz erraten zuketen
batzuk bertzei hura zela hekien azken eguna.
Beira zaudelarik, beraz, zer ikusi behar zuten,
pagano hek ethorri zitzaizkoten. Ez hargatik,

oraino aldi hartan gaizki zerbeiten egitera.
Ordean, nahi zituztelakotz ezarri saindu hekiekin, bertze hirur kanpoko, fraide etzirenak.
Kanpoko hek ziren San Placideren hirur haurride: arreba bat eta bi anaia.
Bazuen jadanik zenbeit egun komentuan
zirela, eta aintzina ere han zauden, bethi abian
eta nihoiz ez joaiten. Xoratuak eta lorian zaudelakotz, beira, hango gauza guzien ordre onari,
fraide hekien umilitateari eta bildura sainduari;
eta, bereziki, beren anaia maiteak erraten ziozkaten solhas on eta jainkozkoei.
Eta horra nola, atzemanak izatu ziren pagano
oies eta gogor hetaz.
Ez dakigu, ian erran othe zuten komentuko
Aintzindariaren haurrideak zirela.
Bainan erran bazuten eta ez bazuten, deithuak izatu ziren juiearen aintzinera, bertze fraidekin batean.
Manuca erraten zioten gizon hura, etzen bakharrik ohoin-nagusi bat, diru edo onthasunketa
zabilana. Gizon hark bazakharren oraino, bere
bihotzean higuintzarik handiena giristinoentzat.

Etzuken, alabainan, entzun nahi nihoren
ganik, ohoinen tokia bertze munduan, ifernuan
izain dela.
Erran zioten beraz martirei, bere aintzinera
ethorri zitzaizkonean:
«Ikusten duzuen bezala, zuen bizia nere
eskuetan da; erradazuet beraz: zer zarete
zuek?».
Eta bertze guziak ixilik zaudelarik, San Placidek ihardetsi zion:
«Gu! giristinoak! Eta nahi balin baduzu oraino bertze zerbeit xehetasun: Huna, hauk biak
nere anaiak dire, Etikio eta Bitoriano. Eta huna
hau, nere arreba, Andre Flabia. Ni aldiz, bekhatorea, Placide deitzen naute. Eta hauk guziak,
nere haurride lagunak dire, komentu huntan
nerekin bizi direnak».
Orduan erran zioten Manucak:
«Giristino zaretenaz geroz, behar duzue
arbuiatu zuen erlisionea. Eta utziko darozkitzuet
bizia eta zuen onthasunak, eta nahi duzuena eginen duzue. Ordean ezpaduzue egin nahi erraten
darotzuetana, beharko duzue jasan zer-nahi tormenta».

Aldi hartan ere, San Placidek ihardetsi zion,
erraten ziolarik:
«Gure onthasunez eta gutaz eginen duzu
nahi duzuna. Ordean, guk ez dugu orai ez gero,
arbuiatuko gu ezdeusetarik egin gaituen Jainkoa».
«Hori, gero ikusiko», ihardetsi zion ohoinnagusiak. Eta ematen zelarik han ziren bertze
fraide hekiei beira, erran zioten, mintzo zorrotz
eta idor batekin:
«Entzun dugu zuen nagusiak erran darokuna.
Ordean zuek, zer diozue? Zer duzue nahiago?
zuen erlisionearen arbuiatzea ala hiltzea, oinhazerik ikharagarrienen erdian? Mintza zaitezte».
Bai! saindu hek ere mintzatu ziren, eta ihardetsi zioten:
«Zuk, baitiozu entzun duzula Placide gure
Aitak erran darotzuna, jakinazu beraz, gu guzien
izenean mintzatu zaitzula. Komentuan garen
guziek gogo bera dugu, xede bera eta bizitze
bera.
»Giristino gare eta, bertzalde, Benoat Sainduaren Ordenako fraide.
»Eta orai, egizu gutaz nahi duzun guzia».

Solhas hori etzen Manucaren eztiarazteko gai
zen solhas bat.
Ez! solhas hori entzun-eta, Manucak eman
zuen berehala manua, fundi eta xehaka zetzatela guziak, azote eta zigor edo zaharo ukhaldika.
Gero, aski joak eta ahulduak zitezkela iduritu
zitzaionean, berriz ere galdetu zioten, ian etzuten bada egin nahi hark erraten ziotena.
Eta denek ihardetsi zioten:
«Giristino gare eta giristino izanen, azken
hatseraino. Egizu gutaz nahi duzuna».
Ohoin-nagusiak, etzakielakotz bertzerik zer
egin, hasarazi zituen berriz ere burregoak, azote
eta zigor ukhaldika. Eta hariarazi zituen, hekien
gorphutzak larrutu arteraino.
Ordean larrutu bazituen ere, etzituen oraino
garhaituak.
Ez-ez! etziren garhaituak.
Beren tormenta hekien erdian, Jainkoa ganat
altxatuak zaduzkaten beren izpirituak eta bihotzak. Eta Jainko Jaunak ematen zioten behar
zuten indarra.
Manuca ere ohartu zen noizbeit, etzela deusik hari.

Orduan estekarazi ziozkaten zangoak eta
besoak, eta hetsi zituen komentuko sala-nagusian, erraten ziotelarik egin zezatela kontu ongi
zer hari ziren; bertzelakoak zitezkela hekien tormentak biharamunean, non-eta etziren gogoz
ganbiatzen.
Dixidu edo mehatxu horiek etzituzten durduzarazi martiren bihotzak. Ez! etziren oinhazen
beldur. Izatekotz-ere, bazuten beren bihotzetan
oraino gehiagoren pairatzeko gutizia saindu bat.
Hargatik Jainkoari eskerrak eman ondoan
ordu arte eman ziozkaten graziez, galdetu ziozkaten biharamuneko behar zituztenak.
San Placide ere etzagon ixilik. Ordean, erraten zioten nolako atsegina egiten zioten Jesus
Jaunari haren gatik pairatuz eta ixuriz beren
odola; eta gero, berek zer saria, zer zoriona izain
zuten zeruan, eternitate guzian.
Hala-hala, biharamunean, gizon gaixtagin
harrek galdetu ziotenean zer egin gogo zuten,
ihardetsi zioten guziek, goraki, giristino zirela,
eta etzutela bertzerik deusere errateko.
Manucak ere etzioten bertze galderik egin.

Ordean manatu zioten bere gizonei, ezar
zetzatela dilindan zangoetarik, eta gero, jo
zetzatela berriz ere, lehen egunean bezala;
xehaka zetzatela beraz eta fundiaraz.
Eta aski jo zituztenean, pizturik sua hekien
azpian, egiten zioten khe tzar okhaztagarri edo
nakhaizgarri bat, gauzarik zikhinenak su hartarat
arthikiz.
Bainan martir saindu hek pairu bera zuten,
hala khe hartan zirelarik, nola azote ukhaldika
fundituak zirelarik. Denbora guzian, hau zen
hekien othoitza:
«Jaun ona, lagunt gaitzatzu zeronek, egin
ahal dezagun hasi dugun lana, egin diteken
hobekiena».
Entzuten zuten ere noizik-behinka, eta harrabotsa etzenean handiegi, hekien Nagusi Sainduak Jesus Jaunari egiten zion othoitz hau:
«Jesus Jauna, iguzu guziei behar dugun indarra, guziek iraun ahal dezagun bururaino guduka
saindu huntan».
Eta nola luzez iduki edo atxiki baitzituzten
khe tzar hartan, guzien mintzoak flakatu ziren

emeki-emeki. Eta azkenekotz, etzuen nihork
ematen bizi zelako seinalerik.
Ohoin hek ere egin zuten beren baithan, hilak
edo ithoak zirela, eta, martirak hala-hala utzirik,
joan ziren handik.
Ordean etzuten oraino akhabo hekiekilako
lana.
Eta biharamunean, etziren gutti harritu ikusteaz beren fraideak bizi-biziak zituztela; eta,
gehiago dena, osoki sendo eta hazkar, deusik
pairarazi ez baliote bezala, zauririk ttikiena ere
izatu ez balute bezala.
Orduan ohoin-nagusiak manatu zioten bere
gizonei, ezar zetzatela preso, eta presondegian
utz zetzatela jatekorik gabe, emanez egun guziz,
jatekoaren ordain, jo aldi bat ona.
Hargatik, hain gaizki ekharriak zirelarik, izatu
zuten gau batez ustegabeko atsegina. Ohoinei
espakatu zitzaioten fraide hura ethorri zitzaioten
ikusterat.
Gordianok bazakien bada ongi, ohoinek atzematen bazuten harenak egin zuela. Ordean joan
zen aintzina; eta heldu zen, sainduak zauzkaten
barnera, hekien zaintzaileak atzarrarazi gabe.

Lagun eta haurride haren ikusteak atsegin
handia egin zioten martirei. Bainan hekiena ezbezalakoa zen Gordianoren atsegina. Eta laster
joan zitzaizkon gabak dituen oren guziak, batzuk
eta bertzek ematen ziozkaten berri xehe maitei
beha.
Azkenean ere, San Placidek erran zion, Jainkoaren nahia zenaz geroz bizirik egon zadin,
joan behar zuela. Erran zezola beraz Benoat,
hekien Aita on eta sainduari, hiltzen bazituzten,
hek, han ziren guziak, hil eta ondoan ere, bethebetheak egoin zirela haren amodioaz, eternitate
guzian, eta othoitz eginen zutela Jainko Jaunaren
benedizioneak jauts zitezen Casingo komentuaren gainerat.
Orduan Gordianok erran zioten guziei:
«Etzaitanaz geroz emana zuekin egotea eta
zuekin hiltzea, bai! banoha. Eta zuek, orrhoit zaitezte bururaino Jainko Jaunaz eta haren amodioaz; orrhoit zaitezte haren ganat zohaztela. Eta
gero, ez nazazuela ahantz Jainkoaren aintzinean».
Horren gainean, San Placidek ihardetsi zion:

«Egin ginion haste-hastetik Jainko Jaunari
gure biziaren sakrifizioa. Orduz geroz, jasan
dugu tormenta handirik, bainan jasan tugu
guziak gogo onez, orrhoituz, geroago eta aberatsago eta ederrago bilhakarazten hari gintuztela
zerukotz. Eta orai, gure bihotzak sutan daude,
noiz emana izanen zaukun Jainkoaren ikustea
eta harekin izatea behin-bethikotz».
Solhas hori entzun-eta, Gordiano belhaunikatu zen San Placideren benedizionearen hartzeko,
eta atheratu zen komentutik ohoinak ohartu
gabe.
Bazuelarik jadaneko zazpi egun preso zaudela, deusere jan gabe, eta, aldiz, azote ukhaldika
joak egun guziz, Manucak ekharrarazi zuen bere
aintzinera San Placideren arreba, Andre Flabia,
eta entsaiatu zen, agintzarik ederrenen bidez,
hari bere erlisione sainduaren arnegarazterat.
Eta nola Flabia Sainduak irri egiten baitzioten
haren agintza hekiei, orduan gaixtagin harrek
eman zuen manua egin zetzotela andre gazte
batek izan detzazken laidorik handienak.
Bai, berak nagusi izatera, eginen zioten zernahi laido.

Ordean, Jesus Jaunak berak zaindu zuen,
asko mirakuiluren bidez, bere espos maitea. Eta
halaz, haren garbitasun sainduak etzuen izatu
notharik ttikiena ere.
Hala-hala, berriz ere fundiarazi zuen azote
ukhaldika, eta gero, igorri zuen bere lagunetarat.
Manucari etzitzaion eder garhaitua izatea.
Eta hortakotz etzezaken har etsia. Ekharrarazi
zuen beraz oraino aldi bat martir hekien guzien
nagusia, San Placide, eta agindu ziozkan nahi
zituen guziak, nahi balin bazuen adoratu Molok
haren jainkoa.
Bainan martir saindu harrek, egin-orde galdetua zitzaiona, erran zion ez dela zeruan ez
lurrean Jainko bakhar bat baizik; harrek, eta
haren lagunek ere, hura zuketela adoratu behar,
eta ez debrua, egiten zuten bezala.
Hitz horiek errabia egiazko batean ezarri
zuten ohoin-nagusi hura. Eta manatu zioten bere
gizonei hauts zetzotela harri batez hortzak eta
aho-matraila, eta khen mihia errotik.
Bai! Horiek guziak egin ziozkaten San Placideri: hautsi ziozkaten hortzak eta aho-matraila,

khendu zioten ere mihia; eta orduan Manucak
eta haren lagunek ikusi zuten bertze mirakuilu
handiago bat: San Benoaten haur eta ikasle
maite hura mintzo zela mihia izatu balu bezala.
Eta halarik ere, Manuca etzen konbertitu!
Zein den ikharagarri Jainkoaren graziez ez baliatzea ordu deino!
Jainkoaren graziez baliatu-orde, gizon dohakabe harrek nahi izatu zioten egin bertze gaixtakeria handi bat gure saindu maitei; nahi izatu
ziozkaten hautsi eta lehertu zango-hezurrak,
harri peza ikharagarri batzuen azpian.
Bainan etzioten, ez-eta minik ere egin, aldi
hartan.
Eta orduan, etzakielakotz bertzerik zer egin,
eremanarazi guziak itsas hegira, eta han pikarazi zioten burua guziei.
Eta halaz joan ziren zerurat, San Benoaten
Ordenako lehen martirak.
Hekien zerurat igortzailea, Manuca, hura ere
joan zen, bere lagunekin komentuari su emanik,
saindu hek hilarazi-eta biharamunean berean.
Eta etzuen, egundaino geroz, nihork jakin hekien
berririk.

Zeren eta denbora belztu eta gaiztu baitzen
hek ongi abiatu zireneko, eta itsasoak iretsi baitzituen denak.
Gordiano ere ohartu zen ohoin hek joan zirela, eta gordea zagon tokitik atherarik, eman zen
berehala bideari, jakiteko haren lagunak zer bilhakatu ziren.
Urrunetik ere ikusi zuen haren komentu ederra erre zutela, bainan eliza xutik zela.
Eta gero, eliza eta komentu inguruak alferretan kurritu ondoan, itsas bazterrera joan-eta,
han aurkhitu zituen saindu hekien gorphutzak.
Gorphutz hekien aintzinean luzez egotu zen
nigarrez, zeren etzitzaion emana izatu, hari ere,
bere odolaren ixurtzea Jesus Jaunaren gatik.
Hargatik aski nigar egin zutenean haren
begiek, ikusi zuen etzela hura martir hil Jainkoak
etzuelakotz nahi. Eman zen beraz Jainko Jaunari
buruz, eta erran zion bere bihotzaren zolatik:
«Egina izan bekit, Jauna, zure borondatearen
arabera».
Eta nola bazter guzietarik ethorri baitzitzaizkon giristinoak, hekien laguntzarekin batean,
egin zuen lehen hobi bat San Placiderentzat eta

haren haurridentzat, eta gero oraino, bertze bat
handiagoa bertze fraide guzientzat.
Eta azkenean, gaztigatu zion Aita San Benoati zer gerthatu zitzaioten haren haur maitei, eta
nola izatu zuten zoriona guziek, salbu harrek,
beren odolaren Jesus maitearengatik ixurtzeko.
Berri handi hori heldu zenean Casingo
komentura, San Benoatek bil-arazi zituen fraide
guziak elkharretara, eta erran zioten:
«Aita baten bihotza bozkariotan ematen ohi
da, jakiten duenean, etsaiarekin guduan hari
zitzaion haurra garrhaitiar dela. Eta berri hori,
berri handi bat izaten ohi da etxeko bertze jende
guzientzat ere.
»Badakikezue beraz, Jainkoak bere ganat
hartu duela, martiren soineko ederrez jauntzi
ondoan, Placide gure haurride guziz on eta guziz
maitea.
»Nere eskuetan ezarria izatu zitzaidan pontutik banakien hilkor zela. Eta aspaldi du, Jainko
Jaunari eskainia niola bitima garbi eta balios
hura. Nere bihotzak etzion emaitza handiagorik
egiten ahal.

»Orai bada, Jainko Jaunak onhetsi balin badarot bitima balios hura, nere bihotzeko fruitu eder
hura, zer errateko nahi duzue izan dezadan?
»Ez! ez dut deusik errateko! Ordean bai,
eskerrak Jainkoari emateko.
»Ez dezazuela beraz erran galtze handi bat
egin dudala, bainan bai, lehenagorik ere, bozkariotan izateko dudala, zeren nere haur eta ikasle
maiteak baduen Jesus onaren aldean eta haren
besoetan eternitate guzia iraunen dion bizia.
»Oi, Placide, nere haur maitea, ez, oraiko aldi
huntan, nere begiek ez dute nigarrik eginen!
»Munduan zineino, egiten ahal zinuen bekhatu, eta galtzen ahal zinuen Jainko Jauna. Bainan
orai, horra non zaren Jainkoaren galtzarrean,
bethi-bethikotzat.
»Eta huna zerk darotan bethetzen bihotza
atseginez eta kontsolazionez, ikusteaz nerekin
ikasi ondoan Jesus Jaunaren maitatzen, zuk ere
bertzei irakatsi diozutela gauza bera, eta ederki
lagundua joan zarela zure lan eta pairamen
guzien sariaren bilha».
San Benoat ixildu zenean, fraide guziek eman
ziozkaten eskerrak Jainko Jaunari, gure Ordre

Sainduak izatu zuen ohorearen gatik, eta bertzalde oraino, bazakitelakotz, martir hekien
odola izanen zela bertze hainitz eta hainitz fraideren hazia.

Hamabortzgarren Kapitulua
San Benoatek nolako botherea zuen
hilen gainean
Orai artio aiphatu ditugun mirakuiluek ezagutzerat ematen dutena hau da: San Benoat gure
Aitaren bothereak guziz handiak zirela.
Huna hargatik oraino bertze mirakuilu batzu
lehenbiziko horiek bezein handiak:
Behin baziren bi ahizpa, botuak eginak. Jainkoari kontsekratuak, beraz, eta elkharrekin zaudenak beren etxean, Casingo mendiaren zolan.
Eta etxearen joanarazteko, eta etxeko lanentzat,
bazuten berekin gizon giristino behar bezalako
bat.
Serora hek botuak eginak bazituzten ere, eta
serora arropa balin bazuten ere, etziren hargatik
helduak oraino saindutasun gora batera.
Ez! etziren saindu! Ezen mintzo ziren nolanahi, batzuen eta bertzen gain. Eta hori, hainitz
gaitzi zitzaion beren etxean zaukaten giristino
hari.

Harrek erran zioten, behin, bietan eta hainitzetan ere bai, etzohakotela batere ongi, hek
bezala botuak eginak zituzten andre batzuei,
hala, gaizkika haritzea batzuen eta bertzen gain.
Ordean, hek etzuten kasurik egiten gizon
jainkotiar haren erranari. Eta egun guziz, goizetik arratsera, bethi sail bera zuten.
Giristino on hura unhatu zen beraz, halako
jende batzuekin egoteaz.
Eta nola serora hek San Benoaten meneko
baitziren, bederen hein baterainokoan, joan zen
Sainduaren mintzatzera eta hari erraterat, nolako solhasak zituzten bethi eta bethi. Erran zion
ere, etzela gehiago han egon nahi.
San Benoatek jakinarazi zioten serorei behar
zutela baitezpada beren mihiari hobeki kontu
eman, edo ezarriko zituela sainduen partaliertasunetik kanpo.
Serora dohakabek etzuten egin behar zen
kontua, beren Aita onaren dixidu edo mehatxu
saindu hartaz. Hala-hala, biak hil ziren denbora
laburrik barnean. Eta ehortzi zituzten elizan,
orduan egiten ohi zen bezala.

Gauzak hortan baratu edo akhabatu balire ez
bide zen nihor ohartuko, Jainkoaren gaztigurik
ba othe zen ala ez hekien hain laster hiltzean.
Ordean huna zer gerthatu zen:
Denbora hartan, meza saindua entzuten
zuten guziek komuniatzen ohi zuten. Hargatik,
meza sainduaren entzutea etzitzaion mundu
guziari emana.
Ezen legeak erraten zuen, bekhatu handi
batzu egin balin baziren, egon behar zela, meza
denboran, elizako athean, barnago sarthu gabe.
Eta aldiz bertze bekhatu batzu egin balin
baziren, orduan bekhatoros hek sartzen ziren elizan, eta han ere egoten, bainan bakharrik Kredoa kantatu arteraino.
Kredoa kantatu zenean eta mezako sakrifizioaren hastean, Diakreak oihu egiten zioten elizan
ziren guziei: «Balin bada zuen artean norbeit
komuniatu behar ez duenik, athera dadiela elizatik».
Hemen aiphatzen ditugun ahizpa hek hil zirenean, hekien amañok hartu zuen dolua. Eta egin
zuen bere baithan, behar zuela entzun meza
saindua egun guziz; eta oraino behar zuela egin

mezan ofrenda bat ona, haz-haur maite hekien
hobeki sokhorritzeko.
Bai! sokhorritu nahi zituzken! Bainan nolakoa
etzen izatu haren atsekabea, lehen egunean
berean, ikusi zituenean bere haur hek jeikitzen
beren hobitik, Diakreak bere oihua egin orduko;
eta gero, ahalkez urthuak eta begitartea beltzik,
joaiten kanporat komuniatu behar etzutenekin.
Serora hekien kanporat joaite ahalkegarria
ikusi-eta, amaño dohakabea, hura ere ahalkatua
zagon, eta begien altxatzerat ere ezin menturatuz.
Ordean, haren izpiritua haritu zen lanean,
meza errate guzia: «Sarri, zer beharko zioteiat
ihardetsi jendei, galdeginen darotedanean zergatik nere haur hek athera diren hobitik eta elizatik; eta zergatik zen hekien begitartea hain
ilhun eta hain beltz».
Emakume gaizo hura atheratu zen, beraz,
buru guzia nahasia.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - San Benoat - 5
  • Büleklär
  • San Benoat - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3877
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1471
    35.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3796
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1419
    36.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1442
    35.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3809
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1444
    35.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3824
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1427
    37.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3793
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1434
    35.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3797
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1558
    35.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • San Benoat - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1615
    34.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.