Sainduen bizitzea - 11

Süzlärneñ gomumi sanı 3839
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1577
34.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
58.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
nahi horiei erakuts diozodaten zeruko bidea. Bainan
zuri, ematen darozkitzut nahi tutzun irakaspenak.
»Utz zatzik solhas horiek, erran zion gobernadoreak, dena hasarretua, gogo emak, aski diat kheinu
baten egitea, eta basa ihiziek funditzen haute beren
aztaparretan.
»Egizu nahi duzun bezenbat kheinu, ihardetsi
zuen Polikarpe sainduak, zenbatenaz ere tormenta
handiagoak jasanaraziko baitarozkidatzu, eta hainbertzenaz ere loria gehiago izanen dut».
Gobernadoreak erran zion: «Ezpahaiz basa ihizien
beldur, errearaziko haut bizirik».
Eta oraino ere aldi bat Sainduak ihardetsi zion:
«Zer dire zuk pitzaraz detzazketzun su guziak Jainkoaren justiziak gaixtaginentzat piztua duen bethiere-

ko su harren aldean? Berriz ere erraten darotzut, bai,
egizu dohatzun bezala. Ematzu nahi tutzun manuak.
Eta lehen-bai-lehen halere».
San Polikarpek erran zituen solhas horiek guziak
eztitasun saindu batekin. Gobernadorea aldiz sutan
zen eta errabiarik handienean.
Behar zuela beraz gaztigatu halako kuraiarekin
mintzo zitzaion gizona, eginarazi zuen oihu populuari,
hiru aldiz, Polikarpek aitortu zuela giristino zela. Eta
populuak ihardetsi zuen hiruetan izkiritu ikharagarri
bat egiten zuelarik: «Kali eta hilaraz bedi giristinoen
nagusia; jainkorik eztela dion gizona, gure jainkoen
etsaia!».
Oihu egiten zioten ere basa-ihizien kargua zuenari, atheraraz zezala lehoin bat. Bainan gizon harrek
erran zioten etzitzaiola zilhegi, memento hartan,
basa-ihizien atheratzerat uztea.
Eta orduan populu guzia hasi zen oihuka berriz
ere: «Errearaz bedi Polikarpe! Errearaz bedi Polikarpe
bizirik».
Eta ikusi nahiz, lehen-bai-lehen, sua piztua, eta
giristino hura suaren erdian, on ziren guziak atheratu
ziren egur keta. Aphur bat edo memento baten buruko, eta Sainduak kentzen zituelarik baitezpada behar

zituen arropak, burregoek eta soldaduek ezarri zituzten, burdinazko pilar baten inguruan, populuak ekhartzen ziozkaten egurrak. Eta berehala egin zuten egur
meta bat gaitza.
Gero, nola burregoek nahi baitziozkaten estekatu
eskuak burdinazko krako batzuei, Sainduak erran zioten: «Uzten ahal zutela estekatu gabe; Jainko Jaunak
emanen ziola aski indar egoteko suaren erdian, ez
estekatua izana gatik ere».
Burregoek sinetsi zuten. Eta ezarri orde haren
eskuak burdin krako batzuetan, bertze erretzen zituztenei egiten zioten bezala, estekatu ziozkaten doi-doia
bizkarrean, eta iganarazi zuten egur metaren gainerat.
Orduan san Polikarpe eman zen Jainkoari buruz
eta erran zion:
«O Jainko botheretsua, Jesus nere Salbatzailearen
Aita, eskerrak darozkitzut, zeren nahi nauzun ezarri
martiren herronkan. Bai, eskerrak darozkitzut zeren
deitu nauzun egun handi huntan behar dudan ohorera, eta zeren nahi darotazun eman edatera Jesusen
kalitzetik. Orai badakit, ni ere piztuko naizela Jesus
Jauna bezala, eta eztela hiltzerik izanen gehiago nere-

tzat. Laudorio eta benedizione Jainko guziz onari eta
Jesus haren Seme bakharrari».
Azkenekotz piztu zuten sua, eta garrek laster
hartu zuten egur meta edo phulo guzia. Jendek uste
zuten beraz Saindua ere erretzera zohala, bainan
ohartu ziren laster garrak, goiti joan-orde xuxen-xuxena, bazterretarik zohazila, Sainduaren ukhitzera beldur izatu balire bezala; eta gero, urrundik inguratzen
zutela, haizeak hantzen eta bethetzen duen untzietako bela baten pare.
Luzez egotu ziren begira, ian bada gar hek etzuten
eginen beren lana. Bainan aldi hartan suaren lana
zen, adiaraztea gaixtakeriak itsutzen etzituen guziei,
Polikarpe sainduak adoratzen zuen Jainkoaz kanpo
eztela bertze jainkorik.
Hortakotz oraino, senditu orde jende erretzen hari
denaren usain borthitza, senditzen zuten guziek bertze usain bat ona eta nihoiz usnatu etzuten bezalakoa.
Paganoek etsitu zuten noizpeit Martir sainduaren
erretzen ikustea. Orduan burrego batek, iganik egur
metaren gainera, sarthu zion ezpata bihotzean. Eta
hainbertzenarekin haren arima saindua hegaldakatu
zen Jesus Jaunaren besoetarat.

Irakaspena
Huna saindu bat goizik hasi zena Jainkoaren maitatzen eta zerbitzatzen; eta gero, hasian-hasi, joan
dena zeruko bidean, batere gelditu gabe.
Jadanik adinean aintzinatua zelarik, nahi izatu zioten arbuiarazi bere erlisione saindua, eta eginarazi
blasfemio bat. Bainan holakorik egin baino lehen,
gogotik emanen zuen bizia miletan.
Eta nik, zenbat denbora dut jarraikitzen natzaiotela Jainkoaren manamendu guziei hautsakeriarik batere gabe.
Ondikotz! egin orde Jainkoaren zerbitzatzea, bilhatu orde Jainkoari bakharrik atsegin izatea, bizi izatu
naiz menturaz lazakerian eta hil-hila; eta menturaz
zangoen azpian ezartzen nuelarik, egun guziz, nere
Jainkoa Jaunaren legea! Ez! burregoen edo heriotzaren beldurrez, bainan atsegin ez-deus batzuen gatik,
onthasun iragankor batzuen gatik!
Eta orai, nola konda egin tudan bekhatuak? zenbat eta zenbat bekhatu eztut egin?
Jainko maitez, ahalke ere banaiz zure aintzinean
agertzeko. Eta hala ere, Jaun ona, galdetzen darozki-

tzut behar ditudan graziak, jarraik ahal nadin zure
lege sainduari, nere azken hatseraino.

Urtharrilaren 29an

SAN FRANTSES SALESEKOA
APEZPIKUA
Sortua 1567an-Hila 1622an
Saindu hau sortu zen Sabaudia Saleseko jauregian, Italiako mugan, buraso behar-bezalako batzuen
ganik.
Hargatik nola aitak bere gain baitzituen Probeintziako egiteko guziak, hango Dukea edo lehen-nagusia zelakotz, es bide zuen behar zen bezein artha handia izanen haurraren ongi altxatzeaz; bainan saindu
hunen ama Jainkoa guziz maite zuen emakume bat
zen, eta harrek egin zuen bere egin-ahala haurrari
erakusteko haste-hastetik zer behar zuen egin Jainkoaren gogorako izateko.
Frantsesek ikasi zituen beraz, kasik xutik joan
orduko, hiru gauza, Jainkoak maite duela bekhaturik
gabe den arima, errumesak direla haren haurrik maitenak, eta Andre dena Maria saindua gure Ama ona
dela.
Eta hortakotz, bera izatera, utziko zituen josteta
guziak, eta iraganen zuen othoitzean liburutan hari

etzen denbora guzia. Hargatik maite zuen lagunei ere
atsegin egitea, bere lagun hek maite zituelakotz; eta,
lagunetarat joanez geroz, egiten zuen hek bezala.
Azkenerat lagunek ere ezagutua zuten zergatik
zen hain ona. Eta ikusten zutenean ethortzen zitzaiotela, erraten zuten batzuk bertzei: «Izan gaiten prestu, huna gure Saindua».
Erran dut bazakiela, amak irakatsia, Jainko Jaunak
maite dituela bereziki jende errumesak. Eginez beraz
bere baithan errumesei emanez, Jesus Jaunari atsegin
egiten ziola, ematen zioten beretzat izaten zuen diru
guzia.
Horrela iragan zuen bere eskola ttikien egiteko
denbora. Eta gero, jadanik hasia zelarik aderki berthutearen pratikatzen, igorria izatu zen Pariseko eskoletarat.
Mundu guziak badaki Parise bezelako hiri batean,
badela mila bide txar gizon gaztearentzat. Bainan
Frantses gazteak egin zuen, hiri hartan ere, ordu arte
bezala. Erran nahi baita egiten zituela eskolako lanak
ahalik hobekiena; eta jarraikitzen zela othoitzari,
sakramenduei eta liburu onen irakurtzeari.
Fraide batek adiarazi ere zion zein den on penitentzia egitea, jaidura gaixtoen flakarazteko eta hilaraz-

teko. Eta hortakotz, hasi zen penitentzia egiten,
ekhartzen zuelarik larru-arraseko zurdazkoa, astean
hiruetan.
Bainan erranik da Eskritura sainduan arima batek
ematen duenean bere gogoari, behar dela lotu bizitze
saindu bati, orduan Satanek egiten dituela bere eginahalak arima harren lotsarazteko, zenbeit bekhatutan
erorraraziz.
Frantses gazteak ere izatu zituen beraz tentazioneak, eta jazarri zioten gehienei aski errexki. Ordean
izatu zuen bat, bertze guziek baino lan gehiago eman
ziona; eta hori, zeren etzen menturatu harren ezagutaraztera, ez-eta bere kobesorari berari ere:
Gure arimen etsaiak sinetsarazi zion, Jainkoak
utzia zela bazterrerat, etzela beraz salbamendurik
harrentzat, galdua zela. Debruak erakusten bezala ere
zion, ifernuan nonago zen harren tokia.
Eta ezin erran ditekena da, nolako atsegabeak eta
trixteziak izatu zituen egun-aldi beltz hetan. Gehiengehienik gaiztzi zitzaiona, etzen ifernuko su lamen
erdian erretzea, bainan hau, Jainko maiteari blasfemioka hari beharko zuela eternitate guzian.

Gogoeta horrek galarazi ziozkan loa eta jana, xukhatu eta ihartu zen zenbeit egunen buruko. Eta nihork
etzezaken asma zer zuen.
Hortan zelarik, bethi bere izpiritua bethea bere
eternitateko zorigaitz ikharagarriaz, sartu zen behin
eliza batean; eta joanik Andre-dena Mariaren aldarera, han egin zuen garbitasun osoaren botua, erraten
ziolarik ama on hari: «Nere Ama maitea, eztudanaz
geroz behar, zeruan, Jesus Jaunaren eta zure maitatzeko zoriona, bederen ardiets diezadazu grazia hori,
mundu huntan egonen naizen denbora guziarentzat».
Gero erran zion san Bernaten othoitza, Orhoit
zaite, o Birjina... Eta ordu berean tentazionea suntsitu
zen. Frantsesek bazuen arimako bakea; ikasia zuen
behin-bethikotz tentazionetan denak zer lanak dituen;
eta oraino, aintzinetik baino ere maiteago zituen Jesus
eta Maria.
Sei urtheren buruan athera zen Pariseko hiritik;
bainan, nola oraino gazte baitzen, eta ezpaitzituen
ikasiak, irakasten ahal ziozkaten guziak, joan zen
Paduko eskola handietarat.
Hiri hartan ere, Frantsesek bilhatu zuen bere arimarentzat gidari on bat. Egin zuen ere aintzina
othoitz; eta baliatu zitzaion ederki.

Ezen etsai gaixtoak nahi izatu zuen erorrarazi bekhatuan, lehenik adiskide faltso batzuen bidez. Bainan
Frantsesek eman zioten ahalkea gizon gazte hekiei,
eta urrundu zen hekien ganik.
Gero oraino, Satanek igorri zion, bere gelara, tzarkerian bizi zen andre gaixto bat. Saindu gazteak thu
egin zion begitartera emakume tzar hari, eta arthiki
ileti edo itxindu bat burutik behera; eta horrela kasatu zuen bere ganik ifernuko etsai madarikatua.
Azkenekotz bera ere iragan zen nagusi eskoletan;
eta orduan erran zioten burasoei aspaldion gogoan
zuen gauza, apeztu nahi zela. Aitak etzuken halako
solhasik entzun nahi; bainan, orhoituz haren semea
ere Jainkoarena zela bertze munduko gauza guziak
bezala, onetsi zion bere galdea; eta Frantses apeztu
zen.
Ordukotz Jaun gazte harren inguruan zirenek
bazakiten saindu handi baten gaia zela; atsegin egin
zion beraz harren aldarerat igaten ikusteak.
Jaun Apezpikuak ere erraten zuen, balin bazen
saindurik harren meneko apezen artean, Frantses
hetarik bat zela. Eta hortakotz eman zion bere gain
egiteko bat guziz handia eta gaitza denbora berean.

Bazuen bere diosesan eskualde bat dena heretiko
bilhakatua. Eta aspaldi hartan, heretiko hekien arterat
norbeit igorri nahia zagon, ez jakinez nor igor. Bainan
ikusi zuenean Frantses gazteak nolako amodioa zuen
Jesusentzat, eman zion bere gain hekiei predikatzera
joaitea, berak hautatuko zituen lagunekin.
Berri hori entzutean, Frantsesen aitari eta amari,
biei ilhundu zitzaioten gogoa, ez bakharrik heien
semeak hartu behar zituen unhadura eta lanen gatik,
bainan iduritzen zitzaiotelakotz etzela bizirik atheratuko paganoak berak baino ere areagokoak ziren heretiko hekien artetik.
Hargatik amak ikusi zuen laster Jainkoak galdetzen ziola sakrifio hura, eta aitari ere adiarazi zioten
nolazpeit etzela ongi Jainkoaren borondateari jazartzea.
Ordu berean Saindu gaztea joan zen Txableko
mendietarat, apez lagun bakhar batekin.
Mendirik eta mendirik baizen ezta toki hetan.
Horrek erran nahi baitu Sabaudiako Jaunaren semea
ibili beharra zela tokirik gaitzenak barna, askotan bazter guziak betheak zirelarik elhurrez.
Lehenbiziko denboretan emazteak eta haurrak
gordetzera zohazin lasterka hekien beldurrez, hesten

zituzten ere denek beren athe-leihoak lehia handitan;
eta gero, ilhundu zuenean, etzen nihor izaten hekiei
atherbe pixka bat eman nahi zionik. Halako gisaz non
aitoren-seme hura bortxatua baitzen borda edo labetegi batzuetarat joaitera.
Horien guzien gatik ere eman zen lanari batere
lotsatu gabe. Hasi zen beraz katiximaren egiten jende
zenbeit biltzen ahal zuela iduritzen zitzaion tokietan.
Eta, ikusiz zein zen eztia eta ona, heretikoak ere abiatu ziren emeki-emeki katixima hetarat ethortzen.
Bainan huna mirakuilu bat mundu guzia harritu
zuena, eta fede onean ziren heretiko guziei adiarazi
ziotena misionest gazte hura saindu handi bat zela,
behatzen ahal zirela beraz haren erranei:
«Oraino ongi konbertitua etzen emakume bati, hil
zitzaion bere haurra, sortu-eta zenbeit egunen
buruan. Eta nigar-eta-nigar bere harren ondotik zohan
hilerrietarat buruz-buru egin zuenean san Frantsesekin. Ordu berean Jainkoaren graziak argitua, hartu
zuen haurra eskuetan eta ereman zion Sainduari erraten ziolarik:
»Nere Aita ona, urrikal bekizu haur gaixo hau. Ez
nion oraino emanarazia bathaio saindua. Bainan, Jain-

ko Jaunak entzunen du zure othoitza, galde zozu pitz
dakidan, bederen uraren emateko denbora».
Sainduak ikusi zuen laster mirakuilu batek eginen
ziotela on handia fedea galdua zuten jende hekiei.
Eman zen beraz belhauniko bide bazterrean, egin
zuen ere othoitz labur bat, eta ordu berean haurra
piztu zen. Eta nahi zuten guziek ikusi zuten bizirik bi
edo hiru hilabethez.
Mirakuilu horrek egin zuen harrabots handia, konbertiarazi ere bai hainitz arima, bainan koleran eta
sutan ezarri zituen heretiko hekien aintzindariak.
Jaun batek bereziki hartu zuen begietan. Eta,
behar zuela hil, tiratu nahi izatu zion tiroa hiru aldiz.
Eta hiru aldiz, harma eskuetarik erori zitzaion tiratzera zohalarik.
Jaun harrek etzuen hetsia hartu oraino: igorri
zituen gizon gaixto batzu, Saindua iragan behar zen
bide batzuetarat, han hil zezotela. Eta aldi hartan ere
Jainkoak begiratu zuen nolazpeit. Ezen, nahiz bide
hartarik iragan zen, etsaiek etzuten ezagutu.
Gau batez oraino protestant batzu athera zitzaizkon bidera, behar zutela hil, zeren konbertiarazi
zituen hekien lagun batzu.

Aldi hartan san Frantsesek bazituen hiru lagun eta
hek ere harmekin ziren, etzirelakotz beldurrik gabe,
edo menturaz entzuna zutelakotz heretikoek egin
gogo zutela gaixtakeria zerbeit Sainduaren galarazteko.
Ikusi zituztenean beraz gaixtagin hek atheratzen
beren oihan zokhotik, hek ere hartu zituzten harmak.
Bainan Sainduak erran zioten: «Utz zatzue harma
horiek. Nerekin dituzte gizon horiek beren egitekoak,
neronek ikusiko dut zer galdetzen darotedaten».
Hainbertzenarekin joan zitzaioten beren artera,
eta bere mintzo eztiarekin galdetu zioten zer gaizki
egin zioten bada harren hil nahi izateko: eta hori bera
aski izatu zen. Gizon hek, ahalkatuak egin gogo zuten
gaizki handiaz, jarri zitzaizkon belhauniko, eta galdetu
zioten barkhamendu.
San Frantses haritu zen horrela hiru urthez, katixima egin-eta-egin, herri batetik jo bertzera, konturik
egin gabe ian bideak eta aroa onak ziren ala-ez, eta
oraino penitentziarik handienak egiten zituelarik.
Azkenekotz beraraziak edo guriaraziak zituen bihotzik
gogorrenak, bere eztitasunaz eta saindutasunaz. Eta
hiru urthe hekien buruan, Jaun Apezpikuak deitu zuenean bere ganat, bazituen hiruetan hogoi-eta hamabi

mila heretiko konbertiaraziak; erran nahi baita kasik
denak ezarriak zituela bide xuxenean.
Ordukotz Jenebako apezpikua adin batean zen eta
bertzalde ezindua. Etzetzazkela beraz joanaraz ongi
bere egiteko guziak, kontsekrarazi zuen Frantses
apezpiku bezala eta hartu laguntzat. Bizi izatu ziren
ere elkharrekin eta batasun saindu batean hiru urthez; eta orduan, apezpiku egiazkoa hil zelakotz, AitaSainduak manatu zion san Frantsesi, bera jar zadiela
Jenebako apezpiku.
Saindua nahiago ziteken egon halako kargurik eta
kargarik gabe, hargatik erori zen Aita-Sainduaren
erranera. Eta Jainko Jaunak daki zer ongia egin duen
hogoi urthez, edo batera dohana, apezpiku izendatua
izatu zenetik eta heriotzeraino.
Bai, egin izatu du ongi handia bere predikuez, katiximez, liburuez, eta santa Xantalekin batean altxatu
duen emazten ordena sainduaz.
Eta gero, etzuelarik oraino berrogoi eta hamasei
urthe baizik, eritu zen Liongo hirian, eta han berean
hil bizitzearen araberako heriotze sainduaz, abendoaren 2an, 1622an.
Erranak erran, eta ezpanu bertze xehetasunik
ematen, geldi nindeke saindu hau, ez-eta ere erdizka,

ezagutarazi gabe. Ezen nahiz erran dudan san Frantses ona zela eta eztia. Hargatik eztut deusik kondatu
bi egia horien aldera.
Huna beraz ixtorio labur batzu, adiaraziko darokutenak hobeki nolakoak ziren saindu hunen ontasuna
eta eztitasuna.
Behin, ordukotz apezpiku zelarik, jeiki zen bertzenaz egiten zen baino lehen, eta sua pizturik hari zen
liburutan, su harrek ematen zion argian, ethorri
zitzaionean muthila argiarekin, bere tenore edo ordu
egun guzietakoan.
Bainan gizon hari osoki gaitzitu zitzaion zeren Jaun
Apezpikuak berak egin zituen suaren piztea eta bertze lan batzu. Erran zion beraz mintzo idor batekin:
«Jauna, gaizki egin duzu nere ez ekharraraztea».
Eta orduan Sainduak ihardetsi zion ezti-eztia:
«Haurra, zuk eztuzu hobenik, nik ezpadezaket loik
egin. Eta hortakotz ezta ongi atzarraraz zaitzadan, jeikitzen banaiz behar liteken baino goizago».
Ontasun bera zuen bertze sehien alderat ere. Sehi
hetarik batek bazuen sobera edateko aztura edo kostuma madarikatua. Eta nahiz Nagusi maite harrek
egin zituen bere egin-ahalak sehiari adiarazteko etzela ongi hainbertze arnoren edatea, sehi ondikozkoak

ahanzten zituen bere xede eta agintza guziak, zohazkon adiskideak atxeman zetzazken aldi guziz.
Gau batez, orduan ere edana eta burua nahasia,
ethorri zen, jadanik bertze sehiak oherat joanak zirelarik. Eta hargatik nola ezpaitzen kanpoan egon nahi,
egiten zuen harrabots, atheari joka. San Frantses
etzen oraino loharkatua. Jeiki zen. Ideki zion athea.
Eta ikusirik muthil trixtea osoki joana zela eskuetarik,
eta xutik ere ezin egon zitekela, hartu polliki besotik,
eta lagundu zuen bere ganbararat. Eta gero, ezarri
zuen ohean haur ttikitto bat ezartzen ohi den bezala.
Biharamunean muthil hura orhoitu zen, nork ezarri zuen ohean eta gainerakoez. Eta ahalkez urtua,
Sainduari iheska zabilan. Hargatik elkhar atxeman ere
zuten nonbeit. Eta orduan Sainduak erran zion:
«Eta haurra, atzo arratsean, ongi eri zinela iduri
zinuen. Zer egin zaitzu?».
Aree gehiago ahalkatua halako ontasunaz, muthil
gaizoa eman zen belhauniko, eta nigarra zariola galdetu zion barkhamendu. Sainduak, harturik bere besoetan, besarkatu zuen, eta eman zion penitentziatzat,
arnoari ur xorta baten ezartzea zenbeit egunez.
Eta muthilak egin zuen penitentzia hori, ez zenbeit
egunez bakharrik, bainan bere bizi guzian.

Aski zen Sainduaren ikustea, ezagutzeko guziz
ona zela. Eta san Bixintxo Paulokoak erraten zuen solhas hau zenbeit aldiz: «Jainko Jaunaren ontasuna nolakoa ahal den, Jenebako Jauna hain ona denaz geroz!».
San Frantsesi oraino, ekharri zioten behin aintzinera muthil gazte bat, nihork ezin moldatua zela; eta
othoi, erran zezola zenbeit gaizki biphil-biphila. Bainan
saindua mintzatu zitzaion eztiki, eta bethi bezala. Eta
ikusiz nola gogortua zen haren bihotza, nigar egin
zuen, ziolarik gaizki hil beharra zela.
Horren gainean erran zioten amak ere madarikatua zela. Eta orduan san Frantsesek ihardetsi zuen:
«Ai! haur dohakabearen ama dohakebeagoa! eta zer
eginen du haurrari gerthatzen zaionean bere madarizionearen arabera?».
Ondoko egun batez, ama harrek jakin zuen haren
semea eta bertze bat, biak hilkarrean haritu zirela
ezpataz, eta haren semea gorputz zela. Eta orduan
egin zuen nigar eta heiagora.
Bizkitartean Sainduari galdetu zioten, zergatik
etzion erran gaizki edo erreportxu saminagorik. Eta
ihardetsi zioten: «Zer nahi duzue? egin dut egin-ahala
bekhaturik gabeko kolera bat hartu nahiz, nere biho-

tzari ere lotu natzaio bi eskuz, eta ezin arthiki ahal
izatu diot begitartea.
»Eta gero, nahi balin baduzue jakin egia guzia,
erranen darotzuet, beldur nintzela ixur oren laurden
batez, nere bihotzera, hogoi-ta bi urthe hotan, xortaxorta biltzen hari dudan ezti-ura».
Bertze behin, san Frantsesek eginarazten hari
zuen komentu berri bat, eta bera harren aldean zen
santa Xantalekin, ikusi zutenean gizon eskale zirtzil
bat, hari zela gaixtakeriaz zimenduetarik uraren baztertzeko egina zuten pezoinaren barraiatzen. Sainduak galdetu zion, ian bazakien zer hari zen, utz zezala lan hura. Utz zezala lan hura, erran zion berriz-ere.
Eta eskalea aintzina hari zen, deusik entzun ezpalu
bezala.
Orduan santa Xantalek erran zion bizi-bizia:
«Emazu aintzina, zaren bezalakoa, eta gero, zathorzkigula, komentuko athera, gosea zarela, eztuzula zer
jan! Zato-zato berriz ere, izanen duzu!».
Eta orduan san Frantsesek erran zion errumesari:
«Bai-bai! joanen zare! Eta aldiz zuk, Xantal, manatuko
diozute zure serora lagunei, eman dezotela gogo onez
eskas duen guzia».

Santa Xantalek ihardetsi zion san Frantsesi: «Zu
bethi hola izanen zare, bethi onegia; eta gero, munduak ederki irri eginen zutaz.
»Baditeke munduak irri eginen darotala, erran
zion Sainduak, bainan eztut axolarik, Jesu-Kristoren
erranei jarraikitzen banaiz. Eta aldi huntan, segur naiz
Nagusi Dibino harren nahiaren arabera mintzo naizela».
Ixtorio hautan eta bertze mila holakotan, ageri da
ezin hobeki nolakoa zen san Frantsesen ontasuna.

Irakaspena
Bada asko jende iduritzen baitzaiote, gutarik batbederak behar duela bizi eta hil, sortzeak eman darozkigun jaidura gaixtoekin; ezkaitezkela beraz izan ezti,
umil eta on gure lagunentzat, non ezkaren sortu
horrelako berthutekin.
Huna bizkitartean saindu bat, sortzez borthitza
zena eta idor hutsa. Eta hargatik bilhakatu dena Jainkoaren graziarekin batean den hoberena eta eztiena.
Kendu ditu beraz bihotzetik bi jaidura gaixto bederen,

hain ongi non, gauza guziak infrentsuz gora izanik ere,
ezpaitzen ez-eta pizten ere batere.
Jainko Jaunak nahi daroku adiarazi saindu hunen
bidez, balin bagine ere sortzez jaidura gaixto guziekin,
hala ere ganbiatzen eta saindutzen ahal garela, Jainkoaren graziarekin batean.
Zer behar eta aski ginuke hortakotz! Salbatzeko
eta saindutzeko nahi egiazkoa. Ez nahikunde hil bat,
bainan nahi egiazkoa.
Jainko Jaunak galdetzen gaitu denak bere zerbitzura, eta oihu egiten daroku, athera gaiten, galarazi
behar gaituen etxe hartarik, utz dezagun bekhaturat
lerraraz gaitzazken jende harekilakoa.
Eta guk, egiten diogu menturaz ez entzunarena.
Guk, ematen dukegu gure eternitateko zoriona ezdeuskeria batzuentzat. Zer lazakeria! Zer itsumendu
deithoragarria! Jainko maitea! iguzu salbatzeko egiazko nahia, eta gero oraino, salbamenduaren egiteko
eta saindutzeko behar dugun grazia.

Urtharrilaren 30ean

SANTA MARTINA,
BIRJINA ETA MARTIRA
Hila 226an
Orai ezagutaraztera daramagun birjina gaztearen
burasoek lehen herronka zaukaten Erromako hirian;
hainitz aspaldikoa zelakotz hekien etxea eta heien
onthasunak ere handiak zirelakotz.
Bertzalde Jaun-andreak giristino khartsu batzu
ziren, eta hortakotz beharretan ziren guziek bazuten
hekien ganik eskas zutena.
Ordean Martinak denbora laburrez izatu zuen
buraso hain behar-bezalakoekin bizitzeko atsegina.
Ezen aita eta ama biak hil zitzaizkon oraino gazte-gaztea zelarik.
Burasoak hilez geroz, bereak zituen hekien onthasun handiak. Bainan harrek etzioten eskerrik onthasun hekien bidez izan zetzazken atseginei edo ohorei,
eta, bihotza sutan Jesus Jaunaren amodioz, eman ziozkaten onthasun guziak errumesei.
Beldur zen alabainan, onthasun hek beretzat atxikiz, etzela aski arin izanen zerurat hegaldatzeko; eta

nahiago izatu zuen bizi zenbeit egunez deusik gabe,
ezen-ez galdu martir hiltzeko zoriona. Martirioaren
egun hura ethorri zitzaion uste baino ere lehen. Ezen,
onthasun partitu zitueneko, Aletzandre enperadoreak
manatu zioten bere soldaduei preso altxa zetzatela
atxemanen zituzten giristino guziak.
Behin beraz soldaduak, joan ziren giristinoak
beren othoitzen egitera biltzen ziren etxe batera. Eta
han aurkhitu zuten Martina gaztea.
Birjina hau etzen izitu, ikusi zuenean preso hartua
zela. Eta soldaduek erran ziotenean joan behar zuela
heiekin enperadoren jainkoen adoratzera, ihardetsi
zioten: «Bai-bai! zuekin naiz berehala. Othoitz ttiki bat
dut egiteko; eta bagohazi».
Eta, bere othoitzarekin batean egin zionean Jainkoari bere biziaren sakrifizioa, jarri zen soldaduen
artean, manuak hala zituztenaz geroz, ereman zezatela beren aintzindariaren gana.
Nor zen jakin zuenean, enperadoreak erran zion:
«Nahi nuke jakin haurra, ian egia den giristinoen solhas zuriek xoratu zaituztela zu ere, zaren bezalako
aitoren-semen alaba zarelarik. Nola sinetsi duzu Jainko izaten ahal zela, eta nola adoratu ahal izatu duzu
gurutze baten gainean hilarazi duten gizon bat? Utz

zatzu haurkeria horiek. Lehenagorik ere, zato, Apolon
gure jainko handiari sakrifizio baten eskaintzera, eta
harrek lagunduko zaitu».
Martina sainduak, begiak apaldua zagolarik, bainan ikhararik gabe, ihardetsi zion:
«Nik adoratzen dudan Jainkoa da egiazko Jainkoa.
Hari eskaini diozkat eta eskainiko ere bizi naizeno
nere sakrifizioak. Eta zuen Apolonen tenplorat erematen banauzue, ikusiko duzue zer gerthatuko zaion
zuen jainkoa delakoari».
Enperadoreak etzuen igurikitzen halako solhas
idorren entzutea haur baten ahotik. Behar zuela beraz
ikusi, ian iduriarazi nahi zuen bezein hazkar zuen
gogoa, manatu zuen ereman zezatela Apolonen tenplorat.
Bidean, Birjina saindu harrek othoitz egin zion
Jesus Jaunari, lagun zezala haren graziarekin hasia
zuen lanaren ongi akhabatzen. Eta konturik egin gabe
haren inguruan zen jende osteari, haritu zen solhasean bere Jesus maitearekin.
Tenplorat heltzean, egin zion oraino ere othoitz
hau Jainko Jaunari:
«Jainko botheretsua, gauza guziak ez-deusetarik
egin dituzuna, eta nahi izatea aski duzuna berriz ere

ez-deus bilhakarazteko, adiaraz zozu orai populu huni
zuk dituzula bakharrik merezi gure ohoreak, eta ez
beren tenploetan eta etxetan dituzten iduriek edo
potretek».
Eta ordu beran lur ikhara batek iharrosi eta harritua ezarri zuen hiri guzia, tenploaren erdia lehertu
zen, eta Apolonen iduria edo bultoa egin zen mila
puska, hilarazten zuelarik asko pagano. Debrua bera
ere bortxatua izatu zen mintzatzera, eta erran zuen
han ziren guziek entzuteko gisan:
«O Martina, zeru lurren Nagusi Handiaren zerbitzaria, kentzen darotan hainbertze denbora huntan
nere eskuko nuen tenploa; bai, banohan ez naizelakotz gai hire Jainkoaren nahiari jazarteko. Ordean hanbat gaixtoago Erromako hiriarentzat».
Bizkitartean jende guzia oihuka hari zen andre
gazte hura sorgina zela; behar zela beraz hilarazi
lehen-bai-lehen.
Eta enperadoreak, kolerarik handienean, lehertuak izatu ziren jende hekien galtzeaz, eta bereziki
zeren lurrean zuen, zabal-zabala, bere tenplo maitea,
manatu zuen jo eta uma zezatela Martina ukhail
ukhaldika, eta larru eta fundi zezotela gorputz guzia
burdinazko krako batzuez.

Manu hori eman zuen bezein laster, lau gizon lotu
zitzaizkon, eta hasi, egin-ahala egin, batean alde
batetik, bertzean bertzetik, jo nahiz eta jo nahiz. Eta
etzakitelarik nola, Martina jo nahi, eta beren buruan
joiten zituzten. Gero hartu zituzten burdin krakoak.
Eta heiekin ere, zenbatenaz indar gehiagorekin ematen baitzuten ukhaldia, eta hainbertzenaz ere gehiago
minhartzen zuten berek. Eta hortakotz, utzi zuten laster beren lana, arthikitzen zituztelarik beren burdinazko krako lazgarriak.
Lehen lau gizon hek amor eman zutenean, bertze
zortzi gizon eman ziren lan berari. Eta, batzuk airean
zaukatelarik birjina saindu hura, bertzeak hari zitzaizkon haren gorputza funditu beharrez gerren mehe
batzuekin.
Ordean Martinak altxatu zituen begiak eta bihotza
atsegabetan direnekin izatea hitzeman duen Jesus
maitearen ganat. Eta ordu berean zerutikako argidura
eder batek harritu zituen eta lurrari josiak ezarri zortzi
burregoak.
Mirakuilu hori santa Martinaren onetan zen. Hargatik Saindu hari esker Jainkoak egin zioten soldaduei
ere grazia bat guziz baliosa. Argitu zituen hekien izpirituak. Ezagutu zuten beraz Martinak adoratzen zuen

Jainkoa zela egiazko Jainkoa; eta oihu egin zuten, hek
ere giristino zirela, etzutela, hek ere, Martinaren Jainkoaz kanpo bertze jainkorik adoratuko.
Eta hazkar egotu zirelakotz sinheste hortan, agintza eta dixidu guzien gatik ere, hil zituzten zortziak.
Biharamunean, oraino ere Martinaren aldi zen.
Orduan ere enperadoreak egin ziozkan egin-ahalak,
bere jainkoen adorarazteko. Eta gero, ikusi zuenean
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Sainduen bizitzea - 12
  • Büleklär
  • Sainduen bizitzea - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3777
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1602
    34.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3832
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1497
    34.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3839
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1576
    34.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3881
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1509
    36.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3825
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1560
    34.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1593
    33.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3781
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1519
    33.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3848
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1555
    34.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3792
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1628
    34.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3754
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1556
    36.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3839
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1577
    34.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Sainduen bizitzea - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 634
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 406
    42.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    62.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.