Poli - 5

Süzlärneñ gomumi sanı 3933
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1793
33.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
muturrera ta ujujui etxekoek berek karraxika
egiñaz, an zebillen aidean Poli biraka bi osoak

eginda lurrera txut erori zan arteraño. Ikara
pasata, gortzeko añako esku-zarta beroa izan
zan. Poli irria ezpañetan guztiak agurtzen.
Txerpolariek ez zuten iñoiz orren lan ikusgarria egin. Pozik zegoen nagusia; baita Poli ta
beste guztiak. Aieri eskerrak, urte artako Etxalarko jaiak bestetan baño ederragoak izan ziran.
Dirua parra-parra bildu zuten. Orrez gañera,
andreak bidalita, lanik ez zuala egiten erritan
emanda, Bentura gizajoak arratsean arrapatutako sagarrez kolkoa bete ekarri zuan.
Bigarren egunez saiatu ziran. Lengo ariketa
berberak ez egitearren, aldatu zuten eginbidea.
Ta indarrezko ariketa batzuk kendu ta parragarrizkoak egin aien ordez. Ta len ikusitako batzuk
egin ondoren, tentelkeriakin asi. Ta eztiarena
egin zuten.
Eztiarena egiten zuten nagusia ta Balentinen
artean, biak parragarri jantzita. Jartzen ziran
biak plazaren erdian, bat exerita. Zutik zegoana
erlea omen zan ta arek joan bear zuan ezti-billa,
bestea utzita. Ni natorrenean esaidak: ekatzak
eztia.

Ta bein eta berriz gauza bera galdetu ta erantzunda, asten zan erlea plazako bira guztian bi
besoekin ega-itxuran. Baño bestearen atzetik
pasatzean artzen zuan aboa bete ur. Ta berriz
egari emanda ba-zijoan, azkenez, bestearengana. Biak aurrez-aurre jartzen ziranean, exerita
zegoanak esaten zion erleari: ekatzak eztia. Ta
eskatu bezin aguro, arpegira botatzen zion aboa
beteko ur guztia.
Urrena erlea erlenagi ta erlenagia erle, alegia
lengo egalaria exerita ta exeritakoa egalari.
Asten zan pozik erle berria lengoak ordaintzeko
ustean, baño erleak bizkarra jarrita aboa urez
betetzen zuanean, exerita gelditutakoak beste
ainbesteko ura artu. Alkarren aurrean jarri ziran:
nnn! batek, nnn! besteak. Ta naiko nnn! ibillita,
batak besteari ezin aditurik, erleak besteari eztia
eskatzeko esan naiez aboa ustu zuanean, erlenagiak arpegira bota zion ura len bustitako berari.
Orra, bada, txerpolarien jaiari itxura eman.
Eztiarena par asko egin+erazten zuan. Bigarren
txanda onetan ere dirua poliki artu zuten, jendea
zillarrean zegoan. Ta gero, jakiña, an ibiltzen

zitzaizun andrea zenbait gauza saltzen. Ta Etxalarko jaiak ezin obeak izango ziran txerpolarientzat, baldin emakume gaiztoak egiteko txarren
bat egin ez balu.
Benturaren nai ta nai-ezko lanik-eza ezin eramanik, lapurretara beartu zuan. Alako tokiko
ollotegitik, berak ongi ikusia, ollo bat bederik
ekarri zezala. Nola joan, non sartu, nola ekarri,
esan zizkion. Bentura negarrez. Orduan-eta
andre gaiztoa amorratuago.
Gaba zan eta gurekiko illunpeak izu geiago ematen zion beste edozerk baño. Olloari eltzea ere
ez dakigu ausartuko ote litzaken. Mutil gizajoari
atximurrak egiten zizkion: alperra, ez gero gabe
onera etorri; ekartzen ez ba-dek ik daukak
gorria. Grin txarra artu ziona.
Poliri min ematen zion oriek ikusteak eta,
naiz bein-edo-bein par-egiteko gogoa etorri, asarretuko zitzaion andreari. Ta bai ez asarretzeagatik ala lapurretara joateko gogoagatik, berak
lagunduko ziola Benturari. Ta andrea madarikatzen, eldu zioten biak alkarrekin eta zoazte abiatu ziran esandako tokitik.

Bide txigor batera aldatu ziran eta andik laister Benturak ikusi zuan ollotegia illunpean, len
sagarrak ostu zituaneko tokiti ez urruti. Pixkanaka alderatu ziran. Ollotegi aundia zan. Atea billatu zuten. Atzera begiratu ta, sartu ziran, Poli
aurretik.
Gaba oso illuna zan; ia ez zuten alkar ikusten.
Asi zan Poli olloen zulora, baño ixillik ibilliagatik
ollo batzuk arrotu ziran eta pixka bateko ollotegi
guztia kol-kol eta ega-zalapartan. Asi zan Poli
korrika aien atzetik eta orduan berriz larrutu
bear ba-zituzten baño zarata geiago ateratzen.
Ez zitzaion lan erreza Poliri ollorik arrapatzea,
egiñalean iges egin zutelarik nekez ikusten illun
artan. Ango korrikaekin izugarrizko zalaparta
sortu zan.
Bentura ere batera ta bestera zebillela, errepatu gabe artzen dio anka oñaren azpian ollarrari ta arek eskura tira zion kolpiaz asten da karraxika negarrez. Baserriko zakurra, lotuta zegoana, asten da bere aldiko zaunka esnatuta.
Polik igesari eman zion tximistaka. Bentura gizajoa, ordea, atea ezin billaturik gero ta marru aundiagoak ateratzen zituan. Non agertzen dan

baserritarra makilla eskuan, Poli igeska ikusia.
Ta ebain-ebain egingo zuan Bentura gizajoa aren
ikaraz biotz-ikutua izan ez ba-zuan. Ala ere besotik elduta atera zuan ollotegitik eta ederki astinduta bidali zuan jo gabe, berriz azaltzen ba-aiz
esanez.
Eskuan odola ikusita eraso zion berriz negarrari Benturak eta Poliren korrikarekin eta baserriko zakurraren zaunkarekin, bideko zakur guztiak asi ziran bere aldiko izugarrizko zaratan.
Urrengo goizean, oso goiz, karabineroa etorri
zan txerpolariengana ta alde egiteko erri artatik
lenbaitlen guztiak kartzelan sartzea nai ez bazuten.
Abiatu ziran; zubia pasa zuten. Benturak
gogoz zekusan erria atzean; eskuko odolak baño
izu geiago ematen zion erri artan egoteak. Onela
egin bear izan zuan lana amairu urteko mutillak.
Nagusia gogor aritu zitzaien erritan arratsean
gertatutakoaz. Batez ere bere andreari aritu
zitzaion, baita Bentura tontuari ta Poliri ere ez
zion barkatu, orrenbeste korri eginda, esku-utsik
etorri zalako.

Mendi-gañetan odeiak bulunbaka zebiltzan
egoaize gozoak emeki bultzatuta. Azkenez guztiak pillan artu ta eraman zituan. Ortzia garbitu
ta eguzki ederra azaldu zan.

AMOARRAIAK ETA
SUKAR USTELA
Balentinek ala zion:.
Gañeko larrua makillakin jotzen danean,
azpikoa dardar jartzen du bien tarteko aizea
dala-ta, ta erditik dijoazen listari abek ikututa,
len alako bi egiten du dardar ta gañekoari eragin
egiten dio. Listari abek ez balira soñu gutxi aterako luke atabalak. Nik erakutsiko diat iri zeri
esaten zaion ta, pla, tra, rra-rra, atabala jotzen
danean. Ik beste zerbait jotzen ere ikasi bear
ukek.
Nagusiak bere aldikoz:.
Ezerk ez nau geiago amorratzen emen edozeinek nai duana egiteak baño, ni iñor ez banintz
bezela; baño aitu zaizute nai duanak nai duana
egite ori.
Andreak esan zuan:.
Nola biziko ziñateke nik bear bezela gobernatu ez ba-zinduzketet? Zer jango zenuteke?
Berriz ere saiatu bearko det jana ekartzen
goseak ilko ez bazaituzte.

Benturak:.
Eskuko miñak oraindik ere oñazea egiten dit.
Poli ixillik zegoan Balentineri adi-adi.
Ta bat-batean gogoratu ainbeste orduan jan
gabe zegoala mandoa. Baño aurki Lesakan ziran
eta gelditzean emango zioten, lertuta gelditzen
ez ba-zan beintzat.
Errian sartu ziran. Igandea zan. Ta emen ere
oi bezelako saioak egin zituzten. Txerpolarien
lana obetu zan ta iñoren aurrean aritzeko ederki
gaituta zeuden, Poliri eskerrak. Euskalerrian asi
ziranetik zer-jana errez bereganatzen zuten
andrearen marmarizaren gora-beeragatik. Edo
guk uste, geiago izan eta purrustaka gogorrago,
alegia pozari itxura kentzeagatik aritzen zala
erritalari.
Ostera asi zan mandoa etxea karraio: txerpolariek lan egiten zutenean, mandoa geldik; aiek
geratzen ziranean, mandoa lanean. Ala, iritxi
ziran Lesakako zubira eta bertan bide zabala.
Poli atze-aldean zetorren exerita zankoak zintzilik. Non salto egin ta ba-dijoa ibaira. Arrantzalea prantzesa zan, lo-kuluxka egiten.Artzen dio

Polik bañabela ta saski txikia eta ba-dijoa korrika
gurdira.
Nagusiak oartuta ala dio asarre bizian:.
Zer dakark or?
Arrantzan egiteko.
Ba-al dakik arrantzan?
Baai.
Andrea tartetu zan:.
Lagaiozu, ez degu kalterik izango.
Donesteben ikusiz geroztik areri egin zitzaion
gogoarekin.
Ta ala gertatu. Egun aietan Bera-aldean ibilli
ziran, erri onetan ere erakustaldi bat egin bai
zuten. Ta erriaren izena entzun ez eta Pinisterre
gizajoaz ezta batere gogoratu gure arrantzalea.
Egun aietan amoarraitan erruz atera zuan
Polik eta ez zan nagusia gutxiena janda zegoana.
Bentura arriturik zeukan eta Balentin bera ere,
zeñen ondo arrapatu ta amua nola kentzen zion
arraiari. Ta arraitan ia etxeko guztiak aspertu
aña ateratzen zuala, beñere ez geiegi etxekoandrearentzat.
Endarlatzko ondoan bein ari zala, ikaragarrizko pilla atera zuan Polik. Baño batean karabine-

roak kañabela ederregia oartu Poliren eskuetan.
Arrantzarako paperak? Polik kañabela billatu
zuala. Kendu ta pakean.
Gurdian zirala, ordea, amoarrai prexkua ain
ederki jandako nagusia bat-batean sumindu
zitzaion Poliri: oneraño zegoala, aren nai duana
egitearekin eta istillu berririk ekartzen ba-zion
etxetik kanpora bidaliko zuala.
Abiatu ziran Endarlatzako zubian barrena.
Gipuzkoan sartzerakoan mikeletea ikusi zuten
izkillua bizkarrean.
Aren gorri-urdiñak ikusgarri. Mikeletea gizaseme
sendokote ta indartsua zan; txerpolarien gurdia
errex irauli zezakean berak bakarrik. Ez ote
zegoan parragarri ainindar aundiko gizona izkilli
bearrez? Alegia, bien artean indar geiegi ez ote
zeukaten. Edo gizona sobra, ala izkillua geiegi.
Sabela beteta euki ta ogi aundia besoaren
azpian, esate batera.
Mikeleteak ezin ezere esan.
Irungo bidea zeramaten. Alde batera ta bestera mendixka tenteak altxa ta bee-beerañoko
irrikituak erakusten zituzten. Noizbait azkeneko
mendi koskorra nekez alderatu ta Beobiko etxe-

pilla agertu zan. Pixka bat aurrerago, ibaiko ur
zabalaren gañean, Ondarribi-erria urrutira ikusi
zuten.
Irunen sartzerakoan, ordea, uste gabea gertatu. Errizaia azaldu zitzaien karraxika eskumakilla altxata gelditzeko ta gelditzeko. Zer gertatu? Sasoi artan Gipuzkoako alde onetan sukar
ustela tifus) askotxo zegoan. Ta itxura zikiñeko
jende ura ikustean, gaitzaren kutsua zekarkitelakoan, ez nai errian sartzen utzi. Jeisteko ta guztiak berarekin joateko. Barrengoak geldik. Tira
zion errizaiak mandoari ta an eraman zuan gurdia ta gurdiko jendea baztar izkutu batera.
Joan zan errizaia mikeletearengana ta andik
pixka bateko mikelete bikoarekin azaldu zan.
qq.
Polik tiputs entzun zuanean, ala dio parrez:
Tiputs ez dakit; baño triputs, errexago.
Ia jo zuan errizaiak makillarekin. Nagusiaren
begiratua.
Ta errian sartu ezin zitezkeala ta aiuntamentuko bidean asi ziran gure bost lagunak eta errizaia eta mikeleteak, gurdia an bakarrik utzita.

Jendea asi zan aien atzetik. Leio guztiak emakumez bete ziran. Urrengo izkiñan erriko atabalaria ari zan: Larretxipiko karrikan sagardua asi
dala, ogeitabost xentimuan litrua. Ta litrua esatean izugarrizko ojua egiten zuan. Aren inguruko
neska-mutillak ere lengoekin bateratu ziran ta
jende mordo aundi xamarra zijoan txerpolariekin
kaleetan.
Nolabait tiputs itza zabaldu zan erritarren
artean, ta ojuka asi ziran aiek andik bidaltzeko.
Alkateak zer zan jakitean, ez sartzeko txerpolariak etxe artan, zijoazela sendalariarengana.
Baño erritarrek gero ta oju aundiagoak, gero ta
bildur geiago ematen. Ta oker gogorren bat
gerta ez zedin, abiatu ziran gurdia zegoaneko
tokira.
Larri ibilli ziran bidean eta gurdiarekin larriago; bada ara orduko lastoa sutan asi zitzaizkion
botatzen gurdiari erretzeko asmotan.
Ala ere, ala ere, garaiz iritxi! Baño ajol aundiko erretzea egin ez bazuten, aidean joan bear
erritik kanpora bizirik aterako baziran.

Mikeleteak lagunduta Oyartzungo bidea artu
zuten. Mando gizajoak ezin karriatu gurdia alako
kale maldatsuan.
Erritik atera ziranean txerpolariak pixka bat
lasaitzena si ziran, beren buruak bakarrik ikusita.
Ibilli ziran bidea aurrera, ibilli t’ibilli. Itzik esan
gabe zijoazen. malda beera batean, bide zabalak
bira egin eta azaltzen da bat-batean Oyartzun.
Erria bideko beetik asi ta plazaraño igotzen
da. Elizaren burua etxeen gañetik ageri. Plazatik
beera asten da bidea Astigarragako aldera.

EGITEKO EDERRA!
Ala ibilli ziran erriz-erri: Oyartzun, Astigarraga, Ernani, Urnieta, Andoain, Billabona, Tolosa,
Berastegi, Leitza, Lekunberri, gurdia bideari
lotzen zitzaion eta, zakur gosetuaren antzera,
anima apartatuta, non jan-usaia nabaritzen
zuten, bertan gelditu.
Amaika istillu ta naigabe ibilli zituzten! Ezin
esan igeska ote zijoazen ala ezin arrapatuaren
atzetik ote zebiltzan. Txerpolariak, mando ta
guzti, zori berari lotu zitzaizkion, on ala gaizto.
Ba-ziruditen ibillian jaioak zirala.
Nai bezelako egun onak ikusi zituzten, nai
baño askoz txarragoak ere bai; gero ta txarragoak zenbat eta aurrerago. Zer-jana izaten zuten
batzutan, bestetan edana bakarrik, goi-goitik
eroria. Ai, onelako ta alako tokitan irabazitako
txanpon ederrak! Beroa, aizea, euria, elurra,
danak artu bear.
Tolosan ia garbitu zan Poli. Oso tankera txarrean erorita denbora luzean egon zan korderik
gabe.

Gaxotegira eraman zuten, gaxotegi ederra ala
ere. Ta gogo onez ba-zan ala gogo txarrez bazan, an egon bear zai txerpolari jendea, ura gabe
ez bai zan ikuskizunik.
Poli nai bezin ondo sendatu zan.
Berastegin erriko idazkaria sekretaiua) ibilli
zuten musikaren aurretik. Leitzan, euri-jasa izugarria ari zuala-ta, eskolan egin zuten txerpolariek oi bezelako ariketa, neska-mutillen aulkiak
aterata.
Onela ibilli zituzten makiña bat erri Gipuzkoa
ta Naparroakoak. Ultzama-aldera jo zuten. An,
egun batez, Bentura gizajoak, egun itun batez,
malkoak begietan, aiek ez zirala bere gurasoak,
aitortu zion Poliri. Alegia noizbait ama maitea
izana gogoratzen zala. Besterik ez zekian. A zer
bi.
Baño andik aurrera Polik iñoiz ez bezelako
gogoetak izaten zituan. Bizi-modu arekin asperasper eginda zegoan. Txerpolaritarako ariketak
gogo txarrez egiten zituan. Bere larruan ez zeukan tokirik. Bentura erruki zuan. Lanean aritzeko
bear aña indarra izatean, aldegintzak emendik,
bein esan zion.

Balentinek asko maite zuan Poli. Kornetiña
jotzen erakutsi zion. Iñork baño obeto ezagutzen
zuan Poli. Ik bizibide ona izango dek, esan zion
batean, eta ongi biziko aiz.
Ultzama-aldean denbora luze xamarrean ibilli ziran jo-ta-tira oi bezela. Baño Polik gero ta
estuago zeukan barrena. Gaztelu zaarreko lozulo maiteak? Ez. Biotzeko leioak?
Ta orra non lurralde artan batera ta bestera
ibilli zebiltzala, non jotzen duten Iruritako aterabidea. Ta orduztik bi urte bete-beteak zirala Elizondon ziran berriz erriko jaietan.
Poli erria ezagutu zuanean ez zan bere
buruaren jabe. Bizibide arekin len aspertuta
zegoala-ta, orain batean burura etorritako gogorapenekin oso nastu zala esan zitekean. Aspaldian aztuta ba-zegoan ere, eta arrunt aztuta, zer
gogoratua etorri zitzaion ausarki. Ta orra zotza
baño zuzenagoko mutilla makurtzen asi. Ordurarte ez zuan iñorenganako maite-samurtasunik
nabaritu. Orain gaxotu ez ote zan esatekoa zan.
Gurdiaren barrenen geldik zegoela, andreak
eskuan baldea jarri ta ura ekartzeko.

Abiatu zan ain ongi ezagutzen zuan erriaren
barrena bakarrik egoteko atsegiñez. An zijoan
mutil gazte lerdena, baldea eskuan, arabakiz ta
zarpallaz jantzia. Noizpeinka lurrera begira gelditu ta urrena dingili-dangala asten zitzaion baldea.
Baño Poli ez zijoan bakar-bakarrik. Iturriratu
zanean, aren atzetik zijoana, ura gelditu ta au
aurrera bidean, doi-doi bertaratu zan. Nor ote
neskatx polit ura? Ederki jantzia, erretena buruko illearen erdian.
Aurrez-aurre jarri zitzaiola, Polik begiratu
zion, baño ez zuan ezagutu. Ordea arpegia lengo
aldera biurtzen zuanean neska irriz iruditu. Zutitu ta berriz begiratu zion. Neskak oraingoan len
baño irri gozoagoa.
Bat-batean Poli zuri-zuri gelditu zan. Katin!
Oso ikaratu zitzaion Poli. Batetik pasteleriko
alaba, bestetik neska gaztearekin aurrez-aurre.
Ala izan oi gera gizonak; iñoren bildur ez zana
neskak izutu.
Ixilune baten ondoren neskak itzegin bear,
noski.

Zer zabiltza aspaldi onetan? Etorriko al ziñake gure etxera?
Poli dar-dar, ez ote? Joan-naia ta lotsa burruka zebilkioten. Bere jantziari ta neskarenari errepatuta atzerakoa egin zioten. Neskak oartu ta
arpegi gozoaz mugitu zuan mutilla.
Beatzak igurtzi zituan Polik jantzi zarrean eta
oso lotsatuta arekin asi zan. Itsasoan ibillitako
ekaitz beltzak ez zuan iñoiz orrenbesteraño baldartu. Nola mutilla ala neskatxa, baldeaz aztu ta
an gelditu zan iturriko ura gañezka zijoakiola.
Etxean sartu ziranean Gexina pozez zoraturik
zebillen, ama malkoak begietan, aita, aitak bere
bi besoak jarri zizkan Poliri bizkarraren gañean.
Katinen egiteko ederra!

ITSASOKO KONTUAK
«ETA ONDO LO’IN»
Poli etxeko langille gazte bizkor ta txukuna
zan. Orduari begiratu gabe ekiten zion lanari ta,
ain denbora luzean zegoanez, nagusiak aña bazekian lanean. Etxeko oitura guztiak iñork bezin
obeto zekizkian. Egia ikasi-errexak zirala ango
gauzak: etxekoek danetara jartzen zuten bertako semea balitz bezela. Ta ez zan arritzekoa bein
edo bein mezetatik ateratzean topo egiten bazuan, Poli ta bi neskak alkarrekin etortzea.
Orrengatik, beratzaz itzegiten zutenean ustegabean bein baño geiagotan pasteleriko semea
dietzen zioten. Poli mutil apaña ibiltzen zan.
Polik lagun askoen ezaguera egin zuan
errian, baño ez zan lagun tartean ibiltzen zalea.
Guztiok izaten ditugu egun batzuk besteak baño
alaiagoak eta baita jostatzeko gogoa bakoitzak
geren modura. Ez da arritzekoa, bada, alako
sasoieko gaztea batzuetan jostatzeko gogoa izatea. Alakotan Gexina izaten zuan jostagarri! Arekin egiten zituan parrak!

Katinekin ordea, adiskide mamiak izanagatik,
gero ta geiago, tarte aundia uzten zuan. Ba-dakizute? urteak geiago. Askotan alkarri zerbait
emateko, dar-dar egiten zien eskuek. Katin arpegi zuria zan; Gexina, beltzarana.
Etxeko semea bezela bizi zala esandegu ta
ala zan. Etxekoekin batean exeritzen zan otorduetan, mai berean. Ta len itz gutxiko mutilla bazan, denboraz gogoa etorri zitzaion, tarteka bazan ere. Ta ala, batez ere apalondotan, zeresana izaten zuan. Ta berari gogoz entzun ere
bai, txikiek eta aundiek. Itsaso-kontuz aritzen
zanean, batez ere, guztiak adi-adi. Ez zeukan
txerpolariarentzako gogorik; ez dakigu baldearen barrenean osorik gelditu ote zitzaion.
Maiz eskatzen zioten itsasoko gauzak esatea,
Gexinak geiena. Ta orain ere an ari zan esaten
bein txikitan arrantza-ontzian ikusia. Arraitzar
bat, ikaragarrizko aundia, sarean nola arrapatu
zuten. Gora igota su-egilleak burni goria sartu
omen zion begietatik. Guztiak ikaratu ziran. Bai,
uretara erortzen ba-zerate ikusiko dezute zer
diran oriek.
Ta zer geiago? Gexinak.

Uretara bota zutenean, ikusten ez zuala-ta,
ontzia jotzen zuan buruarekin. Denbora guztian
ez ordea, ur-azpiko lagunek odol-kutsua nabaritu orduko, pusketan jan zuten.
Ondo egia da arrai aundiak txikia jaten duala;
askotan ikusten da arrai aundi baten barrenean
arrai txikia ta txikiaren barrenean beste txikiagoa.
Itsas-aingirak izugarrizko bizitasuna dauka.
Erditik idiki, barrena kendu biotza ta guzti ta ala
ere bizirik dago.
Urrengo batean ala ari zitzaizun:.
Bein gauza ikusgarria ikusi genuan; itsasoko
ura argitan gabean. Urak berak argia. Bai omen
dira, tira, esan dezagun mendian ipurtargiak izaten diran bezela, bai omen dira itsasoan alako
mamorro tiki-tikiak argi egiten dutenak. Ba oriek
dituzute pilla aundietan ura argitan jartzen dutenak. Ontziak ba-dirudi aidean dijoala argiaren
gañean. Ura gauza arrigarria.
Itsasoan ez da gau bat bestearen berdiña.
Beste batean, Ejitoko bidean ginjoazela, itsasoko
ura bare-barea, aize-arnasarik ere ez. Ura gau
ederra! Zeruko izar guztien errañua ikusten zan

argi ta garbi itsasoko uretan, izarrak argitutako
gau artan.
Etxeko jendea arriturik zeukan. Katin, berriz,
arrituta baño geiago. Lendik iduri atsegiñeko
mutilla zitzaiola-ta, orain berriz ez dakigu zerk
geiago eldu zion. Polik itzegiten zuan bakoitzean
adi-adi ta begira jartzen zitzaion. Eta nola gero?
Polik aieri atsegiña emateagatik gogoz aritzen zan itsasoko gauzak esaten. Emen len aipatutakoak ere esan zituan Txo deitzen zioten denborakoak, arek ikusi zituan erri ta oiturak, aiek
ibilli zituzten arriskoak.
Baño emakumeeri arrisko aunditan ibillitako
gizonak arrigarri ta atsegiñak zaizkie, maitegarriak ere esango nuke. Ez bai-dute atsegin gizon
izuti ta koldarrik, kemeneko gizona baizik.
Ta Katineri egunean baño egunean gizaseme
jatorragoa iruditzen Poli. Aitak berak gogokoa
zuan mutil ura. Ene, bada.
Orain esan nai degun apalondo artan, ekaitza
izugarria aipatu zuan, Pinisterre giza-gizajoa il
zanekoa.
Esan zituan xeetasun guztiak, berak ikusi
bezela. Nola ta zenbat denboran egon ziran.

Aizearen txistua, itsasoaren marruak, Akulamendiren burrundara. Pinisterre nola il zan. Malluketak il-kutxa egiten. Bi kandelak kutxaren bi
aldeetara. Kutxa irristaka itsasora nola joan zan.
Itsasoak ekarrita nola lertu zan. Berriz nola bota
zuten.
orduan,bai, orduan larria sartu zala argiaren
azpiko mai artan.
Katinek galdetu zion:.
Eta zuk errezatu al zenuan?
Lenbizikoan, bai; baño bigarrenean nola ez
bai zuten errezatzeko esan.
Aitaren tokian gazta-azalak txiki-txiki egindn
gelditu ziran; Polirenean, ogi-apurrez betea, ta
besteenean mai-zapia ta ezpain-zapiak iñoiz
bezela korapillotuak eta sakabanatuak.
Aitak bere aldetik ere pixkatxo bat itzegin
zuan itzaldiaren ondorengoari beltzura kentzeagatik eta ala olde onean jaiki ziran maietik oerako.
Izan ere, lotarako abiatuta, biak bakarrik arkitu ziran artan, ala esan zion Katinek Poliri emeki,
oso emeki:.
Txo, ondo lo’in.

Ondo lo’in, Katin.
Irri gozoa biak, maite-begiak.

TXORIAK PI-PI
Bordari guztiak an ziran inguruko mendietatik jetxiak. Elizondoko belardian ganadu-peria
zan. Gizona ta aberea asko bildu zan: gizonak
txamar beltz, abereak txamar gorri. Ikaragarrizko nastea zegoan baserritar ta abelgorriena. Tratalariek izketa ugaria zebilkiten; idi ta beiek
berriz, tarteka, orro luzea ateratzen. Aiek bazebiltzan batetik bestera; abek geldik burniari
lotuak. Abere eder baten ondoan gelditu, txapela erdi kenduta, ta, kopetari eragiñaz, era nolako
tratua.
Abere-usaia aundia, gorotz-pustillak ugari,
euliak erruz. Izan ere ura zan isatzen dantza
bizia! Belardiko baztar batean bi gizon zeuden
alkar aditu eziñik. Tratua itxi, ardandegian alkarrekin edan, ta ain ondo salduagatik ez zion ba
saltzaleak amar errial eskatzen zintzarriagatik
aren traturik egin ez zutelako.
Peria ikusita abiatu ziran Poli ta biak, Poli ta
Katin alegia. Etxeko biamena ba-zuten alkarrekin ibiltzekoa.

Erri guztian ba-zekiten aien berri. Neskatxaren
gurasoak, noski, lenago konturatu ziran gazteen
maitasunaz aiek berak baño.
Mandi-aldera ba-zuten egon-toki ederra
makiña bat bider egondakoa. Orain ere ba-zijoazen pozik alkarrekin. A zer egonaldi gozoak.
Donostiaz itzegiten dizutanean, zion katinek
bidean zijoazela, ez dezu atsegin izaten nonbait,
tristetu egiten zera. Baño ez noakizu geiago esatera, naiago zaitut alai eta pzodun.
Ta bat-bateko ur-putzu aundia zegoala-ta,
ikaragarrizko saltua egin zuan Polik aren gañetik.
Ooo! arritu zitzaion Katin.
Mutilla sasoiez egoki ta aspaldian artaz itzik
atera ez ba-zuan ere, neskaren ikara jostagarria
zitzaiola-ta, urrena arrisko-saltua egin zuan ta
ezin obeto egin ere. Bi oñakin zaplatekoa jo
lurrean ta aidean bira osoa egin zuan burua
beera ta gora zutik erortzeko.
Bildurtu zitzaion neska. Poli, parrez. katinek
besotik eltzea egin zion. Biak parrez.
Ori ikara eman didazu. Zeñen ederki dakizun!
Ez al dezu damurik txerpolariak utzia?

Jakin naiez beterik utzi zuan neskatxa.
Ez, ez det damurik.
Ba-zebiltzala-ta, iritxi ziran betiko tokira.
Katin korrika asi zan belarrean.
Urrena loreak biltzen. Pilla polita bildu zuanean
exeri zan Poliren ondoan. Bat artu, bestea artu,
au, ederrena esanaz belaunikatu zan Poliri lepoaurreko txamarreko txuloan lorea jartzeko. Usai
egin zione ta ez dauka usairik esanda bertatik
bertara jarri zon Poliri usai egiteko. Lorea ipiñi
zion. Ta azken ikutzean ari zala Polik beste ainbestekoarekin ordaindu zion kokotzan neskatx
txoragarriari.
Ta ala asi zan Poli:.
Zergatik galdetu didazu lenago ez ote nuan
damurik txerpolariak utzia? Eta zu damutan al
zaude iturrian nerekin topo egiña?
Eta zu?
Ez nintzan zurekin joango.
Ni ere ez nintzan zure atzetik ibilliko, orra.
Ta ori esanda neska begien pozgarri areri
masallak asi zitzaizkan gorritzen.

Poliri biotz-ikutua egin zion aren lotsak.
Samurki artu zion eskua. Ez jakin nola eskerrak
eman.
Ixilik zeuden.
Ba-al dakizu oso saltalari trebea zaudela?
Urrena idiki zion eskua Poliri ta asi zitzaion
loreak eskuan jartzen banaka.
Zure aitak zenbat maite naun! Amak ere bai.
Baita Gexinak ere.
Eta zuk maite al gaituzu?
Nik ez det esan zuk maite nazunik. Eta, zuk
ere ez.
Katin gaxoak atsekabe aundiz artu zuan
esana. Min eman zion. Oso illundu zitzaion arpegia neskatx politari. Neska gaxoa.
Poliri irria damu biurtu. Asi zan okerra nola
zuzendu, gaizkituari miña nola kendu.
Barkatu, Katin maitea, asmatu zuan.
Ondo ordaindua zegoan. Maite itz ura baño
ez zuan sendagarri oberik. Barrengo poz aundia
zeukaten. Alkarren ondoan egoteak zoriona
eskubeteka zekarkien.

katinek kopeta ezarri zion Poliri besagañean.
Mutillak neskatxari eskua artu ta len bereganatutako loreak asi zan eskura bakana pasatzen.
Txo, zion legunki neskatx biotz-aundiak.
Tankera artan, biotza maitasunaz asetzen,
gelditu ziran zenbait denboran. Ixilune artan,
txorien pi-pi ta txirripititxoak iñoiz baño garbiagoak.
Polik:.
Zure aitak asko maite nau. Nik ere asko
maite det bera. Onginaiez ta eskarrez beterik
nagokio. Jainkoak bedeinka beza. Bera ezagutu
ez banu, nor nitekean ni orain? Zu, enea, ez zinduzket maiteko. ALde txarrera jo nezakean, ain
erez ere! Ona gizon egiñik andrea bearrez. Al
zait etorriko aita deitzeko garaia? Bear zaitut,
Katin.
Txo, ba-naukazu.
Iñoiz asmo ori artuta ba-nago ere, ez orain
ainbestean. Gero-ta naiago zaitut. Zureganako
maitasuna, iñoiz iñorenganako ez nabaritua, bazanik ere ez nekiala, egunean baño egunean
aundiagoa egin zait. Ez dakit noiz asi zitzaidan.
Ta asierarik ikusten ez diotalako, ala ez dakit zer

dalako, beti maitea izan zaitudala iruditzen zait.
Ta ala ez bada ere, ba-dakit nere bizi guztian
maitasun orrek ez duala amaitzerik izango. Ta
au ere esan nai nizun: oraindaño ezin obea izan
zaitala zurekin egotea, orain ere ala zait, baño
laguna baño geiago nai zinduzket. Ordea, izugarrizko aldarteak izaten ditut gogo orreri izanbidea nola eman nere buruarekin asten naizenean,
ni Jainkoak daki nondik etorria! Aitari, zure aitari, biak parrez, gure aitari?
Bai, nai ba-dezu.
Gure aitari esan-bearrak lotsa ta bildur aundia ematen dit, ni len ain ajolakabea.
Zu ez zera iñoiz ajolakabea izan.
Zuk ez jakin. Ta zuen etxetik alde egin nuanean?
Ez orrelakorik aipatu.
Tira ba, baño nik uste bera ere antzemana
egongo dala.
Orduan katin asi zan polliki:.
Gaurtxe esan dit amatxok ea orretzaz zerbait
itzegin ote degun.
Akabo Poliren bildurrak! Neska zoragarria!
Utzi ditzagun andik aurrera. Zuek asmatu eziñe-

korik ez nizuteke esango. Au ez-ezik, etxerakoa
artu zutenean txoriak zijoazkiela atzetik.
Ez da zer geiago luzatu Katin ta Poliren arazo
au. Irakurleak onuzkero antz emango zion bi
gazte oriek alkar nola maite zuten ikustia, aien
etxeko jendea nolakoa zan jakinda, ezkontza
bere bidez zetorren gauza zala. Ala izan ez
balitz, nik ez nioke edesti oneri asierarik ere
emango, ta obe zan orren bukaera txarreko
edestia iñork ez jakitea. Baño beste irabazirik ez
banu ere, edesti au nik bakarrik jakiteko zoriona
izan det. Eta zuk ez dakizu, irakurlea, azkenpolit
au esateko gogoak nola neraman. Ta zuri lenbaitlen esateagatik eta larriarekin ategingarririk
aztutzeko bildurrez, lanak ibilli ditut. Ala ere, baitin nago, ziur nago lortua. Ta zure txaloren billa
ez nabillelarik, oso pozik nago bukatua; jakin
ezazu, bada, lendik ez bazeneki, orko parragarrikerien irrizale lenengoa, orko zoritxarraz lenen
minduna, orko zorionaz lenen atsegin duana,
leen-leen oriek idatzi dituan ni nerau nozula.
Ta ezertxo ere jakin gabe zu ere egon ez zaitezen, irakurri onoko punta au, ontaezkero, ta ez
det uste irakurriaren damua izango dezunik.

Poli ta Katin ezkondu ziran, aitaren etxera.
Iruritako apaiz donostiarrak ezkondu zituan, len
udareak ostutakoa; etxeko ezagun aundia izaki,
Poli ere ezagutu zuan. Etxe artan zoriona leio
zabaletik sartu zan. Ordea, Poli donostiarra ta
ezin etsi denbora geiagoan Donostiaz kanpora.
Bere gogoa azaldu zuan.
Ez zuan kalterik izan. Orra aitaren erabaki polita,
ezkonberrieri Donostian pasteleri bat jartzea.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Poli - 6
  • Büleklär
  • Poli - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3853
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1771
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1864
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3873
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1874
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3922
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1697
    31.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3933
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1793
    33.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 88
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 80
    51.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    67.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    71.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.