Poli - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3853
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1771
30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
51.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Augustin Anabitarte

POLI
Mutil umezurtz baten ibilaldiak

ASI-ITZA
Ona, irakurlea, non dezun Poli mutiko
«pijua». Bautista Bazterretxe ez zan onen mallakoa, ezta alderatzeko ere. Ura «bazter-etxe», au
«bazter-zulo». Barka, Poli, izengoitia, abizen
bearrez bazaude ere.
Polik emen esan baño gaiztakeri geiago egin
zituan. Ala ere, naikoak. Bakarrik munduan,
gurasoak aldegiñak, ikasbide onik ikusi ez, barkagarria zaigu Poli.
Ain bakarrik ere, eskerrak bere buruaren jabe
zala. Ain jabe ere, nai zuan aldera jotzen zuan. Jo
ta utzi, ostera jotzeko. «Igual» ara, onera bearrez. Zer gogoak eman, biziimodu berria gure
mutikoak. Aguro aspertu. Bide berria artu ta
lenagokoa iñori ezere esan gabe utzi, nai zuan
artan bertan. Beñere ez sari-zai.
Gaztetandik ernetu bear izan zuan bere
burua. Bearrak asko erakusten du. Goizero zerjan arkitzen bazan ere, ez iñoren mende. Bakarrik munduan asi zanean, —berak noiztik jakin
ez— gazterik asko, bere aalez billatu bear izan

zuan bizimodua. Ta atxituta ere errez laga, beti
esku-utsik ibilliarren. Jainkoak bearra berditzen
duala baleki bezela ibiltzen zan. Txoriaren irudi
berbera zan.
Aita-orde ona izan lezakean: «Akulamendi»
ontziko sukaldaria. Batzuek «ardo berritxua»
edo ardiek atzetik baba bezela, erritalari purrukatua zan.tarteka, «pillosopua». Ikusi dezu, irakurlea, gazta gordetzeko bae burniarizkoa? Badabilkitzu eltxoa gora ta beera barrenen sartzeko txuloa ezin somaturik. Alako batean dzast!
sartuta ba-doa gaztara. Ikusi dezu eltxoa sartzen? Ez dezu ikusiko ba-ateratzen. Egiñalean
ibilliko zaizu biraka alperrik. Ezin geiagoan
emango dio egari. Eta bertan ezin aterarik geldituko zaizu.
Alaxe izaten ziran sukaldariaren gogapenak.
Eltxoaren gisa buruan sartu, baño bein sartuz
geroz «akabo» aien ateratzea. Aren zalapartak
gora-beera, oso biotz-bera zan. Biotz-ikutua izaten zuanean, maitalea zan; gizona eme, ollarra
ollo. Benetan, Poli ain aldakorra izan ez balitz,
sukaldaria leukake aita-orde on-ona.

Ez aita, ez aita-orde, baño bai aita... giarreba.
Bera bizi zan «aparteko» mundu artan, tokiari
muxin eta jendeari iges egiten zien. Baño neskatx polit batek, denboraz... denboraz... biotza
beregana lotu zion. Orra Gaztelu zaarreko lozulotik nola aldatu zan, ibillian-ibilliz, Elizondoko
etxe eztitsura.
Ene Jainko maitea, munduak zenbat joan-etorri eta zenbat gora-beera izaten dituan! Polik,
lurrean nork begiratua ez izanarren, ba-zeukan
zeruan bere Aingeru Zaindari ona. Gauzak nola
izaten diran: batera ta bestera ibilli, ta atzenean
ezmugitu-tokira erori; erori sagar eldua. Donostian bizitzen asi ta Donostira ezkonduta etorri.
Juanbeltz gizajoa!
Mutil onen bizitza, noski, atsegiña da jakiten.
Kristau guztiak ez gera berdiñak: batzuk onak,
besteak gaiztoak; batzuk alper, besteak langille;
batzuk apal, besteak nabari; batzuk koldarrak,
besteak ausarditsuak... Nolakoa ote zan gure
Poli? Irakur ezazu asi-itz oni darraikiona.
EGILLEAK

POLI
Nagiak kendu ta errenka atera zan eguzkitara. Begiak igortzi, bi aldeetara so-egin, eskuak
sakelean sartu ta ganoraz abiatu zan mendian
beera Gaztelu zaarraren ondotik. Bizkarra belartximaz josia zeukan. Bide-baztarretan arbolak
ugari. Arunzko muturrera iritxi zanean ortziko
argiari ezkur-alea zitzaion. Orduan amabost urte
zituan Polik.
Poli umezurtza zan, oso pizkorra mutilla. Bazirudian —ezin ditekena— noizbait ogei urte izan
ta, geitu bearrean, gutxitu egin zitzaizkala
urteak. Batzueri arpegiko azala kendu ta bost
urtez aurreragokoa agertuko balitzaie, Poliri bost
urtez geroagokoa ageri. Biurria mutilla; zer galazi uratxe egin bear. Norbaitek, mendian beera,
«agur, mutil» esaten ba-zion, ezta erantzun ere.
Bera ez zan mutilla. Bere adiñeko mutillak, guztiak gutxiesten zituan eta utsagatik zartakoa
eman. Bein mutil batek neska bateri taba ostu.
Neska txikia negarrez. Polik mutillari zartako bat
eman eta taba neskari biurtzea agindu. Aal iza-

nez geroz, noiznai jaten zuan, ez zuan otorduetako garai jatorrik; lo, edozein baztar ezkutuan.
Iñork begiak itxita ikustea nai ez. Lana, nai zuanean. Batzuetan, kaieko arrikatz puska aundiak
zankoz bultzatuaz uretara bota, gauez; ta urrengo goizean larru-bizirik murgildu, arrikatza atera
ta saldu egiten zuan. Bein suge bat arrapatu
zuan, txapelan sartu, muturra lotu ta uretara
jaurtikita bertan itoazi. Urrena beste mutil bateri
txapela kendu.
Goiz artan Poli itsas-bazterreko arrietara jetxi
zan. Ura bare-bare zegoan. Poli aitz baten
gañean jarri zan urari begira. Poli txikia ta bere
errañua bi, esan zitekean. Eguzkiak ondo argitzen zuala-ta, beeraño ikusten ondoa muskarmargoan; barrenago ta illunago. Urpeko arriek
ba-ziruditen palaxtaka uraren ibillerarekin. Uraren zola oso polita, itsas-belarra apaingarri. Txalburuak añako arraitxoak arri-azpitik atera ta egiñaletan biurtzen ziran. Beste buru aundi beltzak,
bildurtiagoak, ba-ziruditen zearka begira ere bazekitela, karramarro bat ozta-ozta urpetik lekorera asi zan. Atzeko ankak atera zituanean ber-

tan geldi eguzkitan arrian gora. Karramarroa
busti-berria ta diz-diz egiten.
Arri aiek Polirenak ziran. An lapa ugari izaten
zan. Txoko artan ba-ziran zuloak, exeri ta etzatokiak. Poli itxuan ere ibilliko zan arritik arrira
etxean bezela, baldin noizbait etxean ibillia zala
esatekoa ba-da. Gorde-lekuak ere bai. Iñor arri
aietara joaten ba-zan, antxe aldean egongo
zitzaion aldegin arte. Arrantzaleren bat arrantzan asten bazan, arrantza luzea izanarren, ez
zitzaion joango arek kanabelak-eta jaso arte. Ta
onuntzean bere ondoan igarotzen bazan, begiratu zorrotza egingo zion gizona bazan ere. Ostutako kare ta arriekin egindako etxearen jabeari
bezin berea zitzaion toki ura.
Polik laban zaar kamotza sakeletik atera ta
lapak biltzen asi zan. Labanari ortzak txarrak
zitzaizkion; jabeari bereak, ez. Toki eroso batean
exeri ta lapak ustu-ala jaten asi zan. Utsak, uretara. Batekin karramarroa izutu ta itzulipurdika
sartu zan uretan. Bestetan aidean bota ta labanarekin jota tokitara bidaltzen zituan. Bat ur
sakonean txirri-pilika nola ondoratzen zan begira
zegoala, aldean atzaparrak mugitzen ikusi.

Mulko illun bat zan. Buru aundia ta atzaparrak,
besterik ez. Olagarroa zan.
Polik labana utzi ta ondoko arrira joan zan.
Oin bateko oñetakoak kendu, galtza iztarreraño
ekarri ta zanko zuria zintzillik utzi zuan uretan
sartuta. Olagarro beltzak zanko zuria ikusi. Olagarroa asi zan zankoagana. Gero-ta argiago ikusten olagarroa. Itsusia zan.Iguingarria. Buru-begi
aundi ta ezurrik gabeko anka biguñak. Ez dakigu
arrastaka ala igari ote zetorren. Olagarroa mutillari bertaratu zitzaion. Mutillak zankoa pixkanaka atzera ta olagarroa aurrera. Zankoa ur-azaleraño ekarri zuanean gelditu zan. Olagarroa
aurrerago. Mutilla geldik. Olagarroa erro bat
luzatzen asi zan. Mutilla geldik. Otza nabaritu
zuan iztarrean. Erro nazkagarri bat itsasita zeukan zankoan. Erroak nonbait tira egin ta Poli
irristatu. Eskerrak ipurdiak beerakoan arria topatu zuala, bestela uretan zan. Poli bildurtu zan.
Labana beste arrian zegoan. Ezin araño joan.
Baño Polik bazekian labana izan ez-izan berdin
zuala, labanak ezin dezake errorik moztu. Polik
izugarrizko oñazea nabaritzen zankoan. Negar

egiteko gogoa etorri zitzaion. Poli bakar-bakarrik
zegoan alde artan, olagarro ikaragarria ez beste.
Une batean, amabost urteko mutillak, sakela
arakatu ta poxpoloak atera, oso larrituta. Oñazekarraxia atera zuan. Gero bi poxpolo batean
piztu ta erroari alderatu zizkion. Erre-soñu garratza nabaritu. Larru zurian odol-orban ugariak
azaldu. Olagarroak erroa askatu.
Poli Donostian jaio bearrean, txinatarren
artean jaio izan balitz, itsaslapurra. Oraindik
pataria (kontrabadista) izan zitekean: Lizarraga
apaiza ta Santa Cruz jenerala bezin zuzenki.

JUANBELTZ
Txapela aurreko aldera, kopetilluna, sudurra
ta kokotza ausarki. Ez zan argala, lodia gutxiago:
giar utsa zan. Begi txikiak zuri-zuri ikusten
zitzaizkan barrengo begi-ondo beltz artan. Iñoiz
irudiz ikusi izan degun Judas mutur-beltzaren
begiratu zorrotzeko gizona. Ta Judas ere arrantzalea izana. Baño ezin izan aren gaiztoa. Bein
urizaiari labana atera zion. Ta kaiean iñork beste
orrenbeste iñoiz egin ez bazuan,e gia da ere ez
ziola sartu ta lanerako labana zuala.
Juanbeltzek ez zuan beñere parrik egiten. Itz
gutxi ta geienean txarrak. Juanbeltzekin eez zan
txantxetan ibiltzerik. Juanbeltzek ez zuan iñorekin itzegiten nai ez zualako; besteak ez zuten
Juanbeltzekin itzegiten bildur ziralako. Ezta
aldean irri-santsorik atera, Juanbeltzek beretzat
ar zezakean, ta maizegi jartzen zitzaion buruan
berarentzat ari ez ote ziran. Juanbeltzek gorrotoa
zeukan kaieko guztientzat.
Kaiean bizi zan, baño ez zan iñorekin bizi.

Zakarra gizona. Juanbeltz, erorian daukazu
gerrikoa. Ta zuri zer? esango zizun. Ta alako grin
gaiztoko gizona kanpotarrak txalupan egurasten
ibiltzen zitzaizun. Kaieko jendearekin ezin aditu
ta kanpotar eguraszaleak gozatu, alajaña. Bein
arengana zana, noski, ez zegoan bere etxe-bidea
jakiteko. Ta askotan urrutiragoko asmotan etorri
zana Santa Klarara joan-etorriarekin naikotu egiten zala egingo nuke. Nor ausartu alako gizonarekin itsasoratzen! Lanaren saria eman bear ziotenean, txuxen ordaintzen zioten, noski. Bestela,
bi lagunentzat amarna kuarto asko zala? Ea nai
al zuten diru orrengatik etxeraño bizkarraren
gañean eramatea.
Moalla-arriaren gañean jartzen zitzaizun kanpotarren zai. Txapel-muturraren azpitik urrutira
begiratzen zuten aren begi txikiek. Bakarrik egoten zan, xigarroa ezpañetan. Noizpeinka xigarroari tira ta zuk itzalita egotea usteagatik, alako
surik gabeko paper beltzari kea ateratzen zion.
Ezta itzegiteko ere abotik kendu. Tankera onetan, Juanbeltz itsaslpaur euskalduna esango
zenuten. Ta ez dakigu lapurretara nola ez zion
eman.

Egun aietan ur-azpiko lanak ari ziran egiten
kaiean. Urpekari edo buzoa igota, guztiek aldegiten zuten lergaiak lertu bear zuaneko. Alako
batean, danbada batez, ura irakiten bezela jartzen zan eta arri batzuk azpitik azaleraño ezik
uretatik kanpora ateratzen ziran. Orduan Juanbeltz laisterka asten zan eskalleretan. Arrai
batzuk tripa zuria gora azaltzen ziran, illik;
besteak, zoratuta, irabioka joaten ziran eskalleretara beren gorputzak uztera. Ta antxen topatzen zituzten Juanbeltzen beatz arrapariak. Arrai
gaxoak ematen zioten lan gozagarria! Ez zanb
este iñorentzako tokirik an. Antxen egon bear
zuten goien jeisten ausartu gabe. Arraitxo gaxoak zoratuta ikustean, arek artzen zuan atsegiña.
Baño Juanbeltz ona al zan ala gaiztoa? Kaieko jende guztia aren bildur zan,egiteko txar aundirik egin ez bazuan ere. Biotz oneko gizona
agian? Juanbeltz Onegintza-gurutzea irabazita
zegoan uretatik bost mutil koskor, bost txandetan, bizirik ateratzeagatik.
Juanbeltzeri kaietarrek abegi ona egingo
balioteke, agian ez litzake orren zakarra izango,
zioten batzuek. I ta ni orren bakarrik utziko ba-

ginduzkete, ez al lizaiguke bekaña illunduko?
Oakio ba, besteak. Baño egia esan, Juanbeltz
utzi al zuten ala Juanbeltzek besteak utzi?
Artean, bost mutil koskor uretatik atera. Alde
batetatik gizon gaiztoaren itxura zeukan, iduri
txarreko gizona. Ta izugarri izateagatik, ez al
zitekean biotz-bera izan, edo-ta, ez al lirake zenbait gauza biotz aren beragarri?
Auzi au erabaki dezagun mutil koskorren
aldetik. Mutillek Juanbeltz kaiean ikusten zutenean, alkarri salbatzalea zetorrela esanaz, tximistaka abiatzen ziran begitaratu orduko.
Juanbeltzek bi duro artzen zituan mutil bat
uretatik atera-bakoitzean.

TXALUPA MADARIKATUA
Txalupa zuria izana zan, baño oraindik osoro
itsusitu gabea. Jabeak illezko oial gorria ipiñi zion
atzean ta bi aldeetara, kanpotarrak exeritzeko
tokian. Kai guztian iñortxok ez zuan alako apaingarririk bere txxalupan. Egia da bein aren antzeko oiala aiuntamentuko balkoitik ezkutatu zala.
Txalupa liraña zan ta ondo txukundua. Kaieko txaluparik onena zan. Onen politasunari eskerrak ez ziran ainbeste ikaratzen jabearekin.
Jabeak izutzen ba-zituan, txalupak etorriazi.
Polik gorrotoa zeukakion txalupa areri. Oialez
estalitako txakur polita emakume itsusi baten
besoetan iruditzen zitzaion.
Nola izan zitekean Juanbeltzek aren txalupa
polita izatea? Polik ezin zuan iñola ere biak alkartu. Alaba liraiñ polit baten aita zala esatea bezela. Juanbeltzeri ez zegokion alako txalupa politarik! Zergatik kanpotarreri bere atsegiña balu
bezela txalupa ura erakutsi? Kaieko guztiek bazekiten jabearen biotz beltza.

Juanbeltz besteen janzkiekin jantzita zebillen.
Juanbeltz txalupa arekin ez zan Juanbeltz ta Polik
ezin eraman beste itxuran azaltzea. Jakin zezatela nor nor zan.
Ta txalupa, zertarako Juanbeltzekin alkar-adituta ibilli? Orra nondik zetorren Poliren txalupaganako gorrotoa. Polik edozein kristauari izan
zezaiokean bezelako gorrotoa zeukakion txalupari. Txakurra izatekotan akabatuko zuan. Txalupa madarikatua! Aiek ez ziran alkarrekiko jabe ta
jabedunak! Juanbeltz ijitoa zan ta txalupa etxe
on batetik arrapatutako alabatxoa. Orain Juanbeltz zan madarikatua.
Poli begira zegokion txalupari moallatik. Txalupa neska lirain baten antzeko igidura zerabilkian ezker-eskubi izena busti ez busti. Juanbeltz
moalla-arriaren gañean exerita zegoan. Poliri
judua iruditu zitzaion Juanbeltz orduan, alabari
iñoren galbidean ibiltzen uzten diotenetakoa.
Polik amorruz begiratzen zion txalupari. Ai,
bere eskuan baleuka! Zenbat-eta txalupa ariñago ibilli uretan, asarrea areago. Juanbeltzek
begiratzen ez zionean, besterik eziñean, txistua
botatzen zion goitik beera gorrizkako oialari.

Txalupa iseka, alegia. Ta ondotxo zikinduko zion
oial gorria, baldin Juanbeltz egon luzearekin kezkatzen asi ez balitz.
Polik igarri zion, baño ezta mugitu ere. Alako
batean jaikita ba-dator Juanbeltz Poligana. Gizonak ikusi zezakean egiteko txar ura, baño mutilla bertan bildurrik gabe. Polik ederki eraman
gizonaren aurrez-aurreko begiratzea.
Poli uretara botatzen, ausartuko al zan? Ez bi
duro irabazteko asmotan, noski. Irabazi, irabazi,
nork irabazi zitzakean ondoen? Juanbeltzeri ez
zitzaion orrelakorik bururatu, amorratutako
arpegiarekin begiratzeagatik.
Zer bear dek emen? ta legorrera bultzatu
zion.
Polik atzera egin zuan erori gabe. Berdin
begiratzen zion Juanbeltzeri:.
Aldegintzak emendik.
Ta nekez bazan ere, abiatu zan mutilla asko
larritu gabe. Poli nekez, Juanbeltz geldik areri
begira. Gizona exeri moalla-arrian; mutilla, aldegiña.
Zer egin erabaki zuen. Artu bear dezute,
biok-ala-biok. Txalupari ez-egitekoren bat egiten

ba-diot, ez du atsekabe txarra artuko! Gau artan
bertan omen zeukan egitekoa. A zein bururapen
ederra.
Gaua etorri zan, ez Polik nai bezin aguro.
Egun artan berandu zebillen Poli kaiean. Bestetan illundu orduko asten zan Gaztelumendian
gora. An, Gaztelu zaarreko txoko batean egiten
zuan lo, beste iñor askorik mendi guztian ez bazan ere. Zulo artan gordetzen zituzten lergaaleak soldaru prantzesen danbagiñentzat, azkeneko jabeak; orain, berriz, Poli beste jaberik an
ez zan. Lotarako belar legor pilla zuan oea, udara
ta negu.
An zebillen Poli, kaiean, berandu, abagunearen zai bere egitekoa egiteko.
Izugarrizko amorrua eragiten zion txalupak. Ta
guk uste gaizkiñek norbait il bear dutenean,
amorruz beteta egoten dirala il-aurrean, naiz-eta
lapurreta egin nai.
Azkenik Poli eskalleretan beera asi zan. Zerbait jetxia zala burua atera zuan lurraren parean
ta bi aldeetara so-eginda txaluparatu zan. Bai
bat-batean asi. Juanbeltzen txalupa zuria zala-ta
beste edozein baño obeto ikusten. Illuntasunean

batetik bestera saltoka azkarrik zebillen. Oraintxe lepotik, edo sokatik elduta moalla-aldera
ekarri zuan. Moallan lanak egiten ari zirala, bi
burni-puska zeuden parean arrian sartuta. Polik
soka-muturra burni aietako bateri lotu zion. Txalupak ez zuan txintik ateratzen, noski; ba-zirudian bildurtuta zegoala. Polik, nekez bazan ere,
moallatik ateratzen ziran bi burnien azpian jarri
zuan txalupa, doi-doi. Txalupa loturik eta burnibesoak gañean gelditu zan, beraz. Orduan burniaren gañean oña jarri ta soka baten bidez kaieko argitara igo zan. Pixka bat etzanik, berealakoan egin zion aldez bestea kai-aurreari ta illunpean sartu zan.
Gaztelurako bideak amalau aldiz bira emanbearra zeukan. Polirentzat bederatzi, berak ainbeste joan-etorriz egindako bide txigorretik.
Pixka bat gelditu zan, ez zan osoro lasaitu, nai
zuana eginarren, amorru guztia ez zitzaiola ustu,
alegia.
Gaua ederra zan. Arbol luze aien buruak goi
zeuden. Ostoek alkarrekin sortzen zuten soñu
«epela» ixiltasunaren otsa esan zitekean. Polik
goia arrapatu zuanean izarrak erruz ikusten. Egi-

teko ura egin ez balu, Poli begira egongo zitzaien
zuloan sartu-aurrean.
Urrengo goizean egun berriak argitzen zituan
Gazteluaren orma zaarrak. Gaztelu-gaña aspaldian lurra jota zegoan. Ta eguzkitan leioetatik
zeruko urdin puskak ikusten ziran, mukizuek galtza-zuloetatik ipurdia ageri duten bezela.
Len ere ikusi genuen Poli belar-tximaz josia
Gaztelumendian beera. Gaur goiztxo zebillelarik
zuzen abiatu zan kaiera ots eta zaratak asi baño
len. Orain lasaitu zan, an zegoan berak nai
zuana, amorrua ustu zitzaion ta joan zan.
Itsasoko ura aunditu zan gaua bitartean. Txalupa burnien azpian artu ta gero-ta aunditzen
zijoan bidez sendoago eusten ziola, azkenik ura
gañezka asi ta berealakoan beteta txalupa
gaxoa ur-azpian zan. Lotuta zegoalarik, egaztia
mokotik zintzilik ematen zuan, edo-ta, zakur illa,
iges egin eziñik ilda ere kateari lotuta zegoana.

ISKANBILLA
Kaiean izugarrizko iskanbilla zuten. Juanbeltzek, okerreko ustean, Bonbollo jo ta tiñako
baten barruan exeriazi zion. Gizajoa, ateratzeko
larri ba-zegoan, ez zioten askorik laguntzen
Juanbeltzengandik zetozkion muturrekoak. Ta
arras zanpatuko zuan tartetu ez balitz beste
itsastar jendea. Baño alako batean bere burua
libratuta, nos asten da Bonbollo Juanbeltzeri
ordañak ematen.
Oraintxe berriz borrokari lotu zaizkio ta biak
ere artu-eman pizkorra darabilkite. Bonbollo
gizajoa, txaluparen ondoratzearekin zer ikusirik
ez zeukana, egiñalean ari da lengo bildurrak
aztuta. Bonbollo zan len ere Juanbeltzekin asarretuta aurrea eman zion kaietar bakarra. Ta
orretxengatik uste bera zala txalupari egiteko
txarra egin ziona. Amorru guztiarekin ekiten zion
Juanbeltzek.
Orra ba, tartekoeri aldegin-bearra etorri
zitzaiela, bi gizonak zartakoka bizi-bizirik. Biek
arpegia odoltzen asia zeukaten. Juanbeltzek ortz

zuriak agiri zeuzkan, Bonbollo menderatzeko
bidean zijoan.
Non etortzen zaion Bonbolloren emaztea, emakume lodia, atzetik. Areri berriz bultzatu ta uratik urruti ari ez zirala, orra Bonbolloren andrea,
zanaren gizena zala, putzura erori. Ordea, bultzatzerakoan atzera biurtu zala-ta, zartako ederra eman zion Bonbollok Juanbeltzeri arpegian.
Orduan, bai, orduan! Goian gizonak borrokan, beean emakumea uretan igari egin eziñik.
Kaieko emakumeen karraxi ikaragarria! Errizaia
laisterka etorri zan. Batzuek ondoko txalupa artu
ta Bonbolloren andrearen arrantzan asi ziran.
Besteak errizaiari lagundurik borrokalarien
artean pakea egin nai zuten. Andrea, naiko ur
gazia edanda ba-zan ere, azkenik ito gabe igo
zuten txalupara. Juanbeltz, ordea, ezin guztien
artean baretu. Errizaiari asi zitzaion joka. Eskumakilla altxa zuan. Nekez ba-zan ere, besteak
asko zirala-ta, menderatu zuten. An eraman
zuten errizaia ta beste iru lagunen artean giltzapera. Andrea bi besotik elduta eskalleretan gora
zekartela, orduantxe gogoratu Bonbollori. Ta
senarrari otzak ondo kendu ba-zizkioten, emaz-

teak ez zuan ezagun arpegian gorritasun aundirik. Ura itxura! Aiek gonak.
Juanbeltz gizajoa, Bonbollok txarkeria egiña
uste bai zuan, giltzapean sartu zuten,b eraz.
Donostiko kaiak atseden-aldi polit artu zuan.
Zenbait kaietar, aren bildur ziranak, ederki lasaitu ziran ta sekulan Juanbeltz aterako ez ba-zuten
ere, naiago. Juanbeltzen itzala kenduarekin baztarrak alaitu ez ote ziran. Ala ere, txalupa ur-azalean jarri zioten barrengo urak ondo ustuta ta
bear bezelako tokian lotu.
Ba-zirudian jabea giltzaperatu izateak min aundia eman ziola txalupari.
Iñork ez zuan txalupa ikutu, ezta bein ere,
Juanbeltz ateak itxita zegoan bitartean. An egon
zitzaion zai iru egunean. Jabea zanaren erretxiña
zala ere, ez zuan iñorekin joan nai izan. Senargaia kanpora joan-bearra izan eta beste iñorekin
ibilli nai ez duan andregaia zitzaion.
Poliri eskerrak, bada orduantxe iru eguneko
jabetza izan ba-zezakean ere, ezta txalupa ikutu.
Errezegia zitzaion Juanbeltz kaiean ez zala.
Beste edozein mukizuk ori bera egin zezakean,
non-eta gertatutakoaren bildurrez, beste edoze-

ñek jostatzeko gogoa kentzen ez ba-zion. Poliri
ez zitzaion oraindik joan lengo amorrua. Beste
egiteko txarren bat egingo zion, baño ez Juanbeltz giltzapean egon bitartean; bieri adarra jo,
alegia. Txalupak ernegazi egiten ba-zion ere,
bere jabe ta guzti ekingo zion, ez bakarrik. Ez
uste zenbait kaietarrek bezela bildurra zeukakionik. Bera ez zan koldarra.
Kaieko gizonek ez zioten antzik ematen ere
gaiztakeriaren egillea nor ote zan. Ba-zekiten
Bonbollo ez ala, Juanbeltzek ba-zala bezin seguru. Naiago zuten azalduko ba-zan, danak istillu
gorrian jarri gabe. Bonbollorengana bezela beste
edozeñengana berdin jo zezakean. Besteen egitekoekin, zer zeuden ikusteko?
Gaiztoa nor zan? Kaieko mutileri galde. Aiek
ez ziran illunduz geroztik kanpoan egoten eta
are gutxiago jakin bear. Baño usaia, usaia,
danak susmo batean egon, uste berberekoak
izaki. Poli?
Noski! Artean, nor ausartu itzik ateratzen, larrua
kenduko ba-zieten ere. Ez Juanbeltzenganako
bildurrak. Ez al zan Poli bildurgarriagoa? Bein

arrapatuz geroz, baño nork arrapatu zitzakean
ondoen? Ezta tutik ere, ez zuten aipatuko.
Juanbeltz gizajoak, batere itzik egin gabe, ia
jateko gogorik ez, igaro zituan esi-peko iru egunak. Len beraganako uste txarra zutela sinistuta
ba-zegoan, orain guztiek bere lepotik parra egiten zutela jarri buruan. Ezin ba baretu, iñolaz
ere, kaieko guztientzako gorrotoa. Ematu bearrean, txartu zitzaion barrua. Juanbeltz gizajoa
bakarrik munduan. Gaiztoa ba-zan ere, baldin
alakorik, a zer laguntza bere urkoengandik!
Zearo gaiztotuko zan.
Atera zan, utzi zuten; bizitza larriegia
zitzaion. Kartzela batetik atera, bestean sartu.
Ala ere, ezin utzi kaieko kaiola. Bertan bizi ezin
ba-zan ere, beste non bizi? Gorrotoa, nai-tanaiezko bizilaguna al zitzaion? Txalupa ur-azalean naiko garbi ikusi zuanean, ostera amorratu
zan. Ez nai bere txalupa iñork ikutzea, ezta sutatik ateratzeko ere; baldin alakotan, erre zedilla.
Nornaik ibilli al zezakean bere-berea zuan txalupa? Ez al zan berbera ikutzea baño geiago edo
ainbeste baintzat? Zergatik bere aurrean ori egiten ausartu ez ta giltzapean zegoala aritu?

«ERRIA TXIKOTA!»
Poli bigarren txarkeria egiteko gai zegoan,
zer egin asmatuta zeukan. Oraingoan ez zan txalupa bakarrik uretan sartuko. Oraingoan itsasbeerako lana izango zan. Oraingoan, noski, min
artu min eman, gaizkitu gaitz egin, bear eta
kendu. Juanbeltzen atsekabeengatik ez zion
deus ajolik. Poliri lengo arenganako grin txarra
zebilkion orain ere. Izan ere, ostera gorriz jantzita ikusi txalupa. Bai-ba, illezko oial ura jaso egiten zuan txalupa utzi-bakoitzean ta berriro azaldu zan lengo joritasunez. Berriz ere judu-alaba
iruditu zitzaion Poliri.
Arratsalde artan amorro bizian zegoan Poli.
Oi zuan armiarma-tokira joan zan, an Jaranako
auzko muturreko txoko batean. Maiz bota oi zizkan egoak kendutako euliak armiarma buru-aundiari. Ta nik uste Polik ematen zion janarekin
zegoala aundituta. Baño arratsalde artan,z
egoan amorratuta zegoala, ateraldi batean
zapaldu egin zuan mamorro iguingarria.

Polik bi gauza bear eta ala gertatu: Juanbeltzek urrengo eguna arrantza-eguna izatea ta
arratsean itsas-beera izatea. Erremientak eskuratu zituan. Oraingo lana ez zan lengoa bezelako
lan arin ta errexa izango, baña ondorenak ere ez
ziran izango nolanaikoak, nai bezela ateratzen
ba-zitzaion beintzat.
Zazpietan zan itsas-aundia. Bederatzietarako, noski, txalupa burni-barraren azpian jartzeko
ainbeste beeratuko zan. Uraxe garai ederra zan,
ez zan oso berandu etzatokira joateko ta ordu
artan ezta iñor ibilliko kaieko baztarretan.
Ez, ordea, nolanai etortzen arratseko bederatziak. Poli, batez ere, erriko kaleetan ibilli zan,
kaiekoek gutxiena ikusi zezaten. Kaleetan jendea urritzen asi zan, ordea, ta Polik bakarregi
ikusten bere burua. Batera jo ta bestera jo, ezin
ba iñon susmo txarreko begiraturik gabe ibilli.
Orrek eta egin bear zuanak larrituta zeukaten.
Joan zan Gaztelumendi-beko zulora. Mamelena
lantegitik arrapatutako tresnak antxen zeuden.
Ta zai, bertan.
Azkenik atera zan. Aalik-eta ixillena uretara
jetxi ta, arinka, Poli bai zan mutil bizkorra, gure

txaluparen gañean jarri zan, zankoaren azpian
etsaiaren lepoa artu balu bezela. Argiek txirrist
egiten zuten uretan eta, urak mugitzen zitualata, alako murmurra egiten zuten txalupak alkarrekin jotzean. Arrauna uretara erorita, argiak
dantzan.
Polik, urkamendira bezela, lengo tokira eraman zuan txalupa. Jarri zuan burni-barraen
azpian. Muturreko sokarekin, lenbizi bira bat
emanez, burni bateri lotu zion estu-estuan.
Illunpeko lan artan ixil-ixilik ari zan. Ez al zitzaion
bururatuko Juanbeltzeri, lengoak ikusita, txalupari gauez ikustaldi bat egitea? Izkutu artan,
zegoan bakarrik zegoala, arrapatzen ba-zuan!
Poli pixka bat bildurtu ez ote zan. Ta santsorik
nabari ote adi-adi gelditu zan Poli. Ain ixilik ere,
euri-tantoak, asiberriak, banakakoak, garbi
nabari, obe, are gutxiago etorriko zan Juanbeltz.
Ta euriari sendo erasota, ondoko txalupa
aundiari bilduta zegoan aize-oial zaarra kenduta,
aterpeko lana izan zuan Polik oiala bi burnieri
lotuta. Astiroko lana, noski, itsasoa ondotxo beeratu arte ez bai-zuan osoroko lana. Ala ere, tos-

tak kendu ta lasaiki aztertuaz, zuloa non egin
erabaki zuan. Asi zan ba erdi-aldean.
Euria gogotik ari zuan. Bizkar-gañeko oialean
atabal-otsa polita. Bein baño geiagotan etorri
zitzaion Poliri txistua jotzeko gogoa; baño Juanbeltz etorri-bildurrak ixilerazten zion. Uretan ere
zipristiñak ugari. Ustegabean Poli alde batera
irauli zan. Bai-ba, txalupa muturretik lotua zegoanez, itsasoa beeratuta, txalupa zintzilik asi zan
ta Poli ta txalupa iraulka asi.
lana bukatu-mugan zegoan, ordea. Barrikote
kortxoarentzat añako zuloa zijoan. Kanpotik
antzeman eta ez omen zana rtaz geroz zulotik
ura sartuko. Txalupa naikoa altxata zegoala, alegia. Tresna zorrotz batekin azpiko alderañoko
zulo txikia egin zion. Ezta ur-tantorik ere. Orduan
lanari gogor ekin eta amen beteko osoro zuloa
idekita zegoan.
Kortxoa seboaz igortzia sartu zuan, doi-doi; ez
estuegi, berez askatzeko eran; ez lasaiegi,
bereala joan ez zedin. Artan arkituko zuan ba
lanaren saria, antxen oker ala zuzen, arekin bai
ala ez, galdu ala irabazi, uts ala asma.

Azkeneko ikutzeak eginda, tostak gañean
jarri ta oial zarra kendu egin zuan. Urrena egitekorik arduratsuena egitera jarr4i zan: sokamuturraren korapilloa askatu ta poliki-poliki txalupa uraren gañean uztea. Ez, ordea, batbatean, kortxoa atera ta ura sartzeko. Burniaren
gañean zutik jarri zan ta, soka lenbizi bira eman
bai zeukan, korapilloa askatu ta soka irristatuz,
Polik beti apur bat gora tiraka, plaxt gelditu zan.
Kortxoa ezta mugitu ere. Ordurarte, beintzat,
Poli pozik. Txalupa lengo tokira eraman eta lotu,
aize-oiala bere zuloan sartu, ari ez bai zun euririk, ta resnak berekin artuta, naiko berandu,
abiatu zan. Mamelenako ate-aurrean utzi zituan
erremientak. Ez omen zan lapurra. Juanbeltz
ezere egitea ez zala txarkeria. Ta tresnak atzera
biurtuta bere burua zintzo ikusi. Ai, kortxoak
Juanbeltzek txalupa artu arte iraungo balu.
Urrengo goizean, len txalupa itota ikusi nai
bezela, tente ikustea nai. Ta ala egoki. Orduan
kortxoa gogorregi sartutako kezka asi zitzaion.
Ta onetan ari zala, kai-aurrean, goizeko eguzki
epelean, ba-dakus Polik Juanbeltz datorrela.
Mamelenako lantegia ideki gabea zegoan orain-

dik. Antxen zeuden, utzi bezela, Polik gauean
lagatako tresnak. Iñor askorik ez zebillen.
Beste aldean, itsasontzi aundi bat itsasorako
gertutzen ari ziran.
Poli oso poztu zan Juanbeltz ikustean, poz eta
bildur naste. Aretxek zeukan ezin-egona gertatu
bear zuanarekin. Iraungo al zuan kortxoak itsasbarren erdira arte? Ez ote zan gogorregi egongo?
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Poli - 2
  • Büleklär
  • Poli - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3853
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1771
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1864
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3873
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1874
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3922
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1697
    31.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3933
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1793
    33.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Poli - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 88
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 80
    51.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    67.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    71.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.