Piarres I - 3

Süzlärneñ gomumi sanı 3796
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1803
28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
51.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
zinez maite zuela Piarresek bere Oihanaldea!
Han baizik ez zuen onik. Kontrabandan ar zadien
edo oraino lanean, etxearenzat ari zen, etxe
hura zuen bethi gogoan. Doi doia zakien bere
deithura: Piarres Oihanaldekoa zen, eta hori
zitzaion, bertze gehiagokorik gabe. Mendixka
baten kaskoa baizik ez zen lehenik Oihanaldea.
Bainan, gero, emeki, kaskoari sorbaldak eman
ziozkaten eta bulharrak, hemen larre bat uzkailiz, bardinduz han pentoka zerbeit, arbola zaharrak errotik atheraz, mahasti-aihenak aldapari
gora herrestan iganaraziz.
Hots, erresuma ttiki baten errege hil zitzaioten Aitaxo. Bezperan oraino, azken aldikotz
ohean etzan baino lehen, bere erresumaren
ingurua sukar-daldara batean egin zuen, lanean
ihartu bere esku maiteekin fereka bat emaiten
ziotela uztaileko ogi-buru pisueri. Ikusten zituen
gauzak oro bere begien zola-zolan bertze mun-

durat eraman nahi balitu bezela, guzieri beha
eta beha egon zen luzaz, begi hek ezin asez.
Heian gero sartu zelarik, etzanik han zauden
behiek, maitetasunez, marruma gozo bat egin
zioten, beren gatheak inharrosiz... etxeko xakurra eskuperat ethorri zitzaion hura ere, fereka
baten galdez, eta baratzeko loreen aintzinean
burrunbaz betherik sumatzen zituen kofoineri
agur bat —azkena— erranik, hotz-ikara batean
sartu zen etxean lehenik, eta gero... ohean.
Egun bat bethetzen den bezela, bethea zuen
aitaxok bere bizi luzea; eta haren aita azken aldikotz luzatu zen ohe berean, ohe-zerutik beheiti
heldu ziren oihal gorri beren artean, luzatu zen
aitaxo, bethitik maitatu zituen Jainko handiaren
eta Ama onarenganat joaiteko...
Eta Jainkoarengana joan ere zen aitaxo; bainan aita, ama gelditu ziren, gelditu bethiko
beren etxea, Aita eman zen aitaxoren zizeluan,
eta bethi bizi zen Oihanaldea, errege-makila doi
doia eskuz aldaraturik, hilak, eta biziak, elgarren
aldean aintzina bizi, etxe berean bethi, Oihanaldean. Aitak, egun batez, Oihanalde hoi utziko
zion bere seme Piarresi, Piarresek gero bere

gehienari, hunek hala hala bere premuari: gathe
batean erhaztuna erhaztunari bezala, izanen
ziren premua premuari aztaparka lothuak. Haurride gazteagoek, hek, etxe-zati zerbeit doi doia
harturik, zoin bere alde eginen zuten, etxe hari
trabarik ez ekartzeko; alde orotarat hedatuko
ziren, behar balin bazen Ameriketarat hegaldatuko, eta handik askotan oraino etxea amodioz
lagunduko... Bai, egiazki, hilen eta biziena,
hango berekoen eta urrungoen etxea zen Oihanaldea. Zonbat aldiz, hari behatuta, ez zitzaion
Piarresi etxe hura oilo-ama bat iduritu, oilo-ama
batek hegalak bere xitoen gainera bezala,
etxeak bere bi hegalak hedatzen zituela, hil eta
bizi, ororen gainera!
Bertze aldi batzuez, jende bat iduritzen
zitzaion zela etxe xuri hura, mendealari bizkarrez itzulirik, bere leihoetarik, begi handi batzuekin bezala, iguzkialderar beha zagon jende bat.
Eta zinez, hala hala, nork egundaino jenderik
maitatu othe zuen, Piarresek bere etxea maite
zuen bezenbat? Itsutuki maite zuen, eta bihotzerraietatik. Bururen buru, aspaldi ikasiak zituen
saratarraren kopla ederrak, eta loria zen haren

entzutea, akhilua eskuan, behien aintzinean
kantu-errepiketan heldu zelarik:
«Ikusten duzu goizean,
Argia hasten denean,
Menditto baten gainean,
Etxe ttipitto, aintzin xuri bat,
Lau haitz ondoren erdian,
Xakur zuri bat athean,
Ithurriño bat aldean;
Han bizi naiz ni bakean.
Nahiz ez den gaztelua,
Maite dut nik sor-lekua,
Aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zaut iduritzen
Nonbeit naizela galdua;
Nola han bainaiz sortua,
Han utziko dut mundua,
Galtzen ez badut zentzua!».
***

Oro maite zituen etxeño hartan, oro etxe
inguruan: landa, sorro eta mahasti gizenak, xoriz
bethe berho-sasiak, xilo batean gordatuz erasian
kur kur kur ari zen ithurria, zeru urdina etxearen
inguruan. Aireak, haizeak harrotzen ere zioten
Oihanaldeko lur, hosto eta loreen usain berezia,
auzoko lurrek ez zuten usain berezi hura: hola
bederen iduritzen zitzaion Piarresi. Lur hura
bihotzez maitatzea eginbide handia zitzaion. Ez
othe zuen Jainkoak ahurtara bat lurrekin moldatu Lehen gizona? Ahurtara bat lur ez zirena oro
bilhakatu behar egun batez?...
Oihanaldean lehenago hil zirenen izerdiek ez
othe zuten emokatua lur-eremu hura guzia?
Erdi-saindua bederen ez zena beraz ondotik
ethorriak zirenentzat? Haren aintzinean, egun
batez, kondatu baitzuten. Aitaxo lehenago ez
zela sekula auzoko lurrera iraganen, eskalapoinetako lurra bere lurretara eroraraziz baizik, hirri
egin zuen orduan Piarresek. Bainan orai, Aitaxok
bezala ez arras berak eginikan ere, iduri zitzaion
halako gauza maite batez hirririk bederen ez
zela behar gehiago. Eta, zonbeit aldiz, ustegabetarik bezala, ez othe zitzaion gerthatu, bere

buruarekin egon baitzen, zein othe zitezken aitaxok hala begiratu lurmokorrak?
Bai, apheza aldarekotzat bezala, lurrarentzat
eginak ziren laborariak. Ez ziren, bizirik lur-bilhakatu behar; bainan, arima hegaldaka bere gain
utzirik, zango besoak lur hari behar zituzten
josiak, lur harekin borroka behar ziren bizi; eta
biziari ukho eginez urruntzen ziren beraz, herritik hiritar zoazin eskualdunak. Besorik aski lurrak
ez izanez, ogirik aski izanen othe zen geroan jendearentzat, herritik joan eskualdunentzat eta
bertzeentzat?...
Eta orhoit zen Piarres, lurraren amodio hoi
aitaren ganik zaukala guzia. Egun batez, iguzki
minarekin ari ziren biak gaineko landa handian.
Hatsaren hartzeko doia gelditurik, beren herri
maiteari beha eman ziren beraz ixil ixila. Haizehegoak eskuak hunkitzeko heinean hurbil ekarriak, han zituzten, aintzinean, Larrune-Mendia
bere harri peña handiekin, herriko oihan, hariztegi eta phagodi ilhunak. Hurbilago, itsasora buruz
luzatuz zoala, ohiko ibar gizena; zur-xurien
erdian aldiz, ur-handi maitea, elizari agur bat
erranik, ihesi gero han harat zoana. Eliz-hilhe-

rriak xuri xuria han zituzten, bizien amodioaz
alderdi guzietatik inguratuak.
Han ber-berean hasten zitzaioten gero beren
erresuma: luzatuz arthoak, urheztatuak ogiak,
itsasoko uhinak iduri, farra-farra alde guzietarat
haizeak harrotuak. Aitaxok iguzkira landatu aihena aztaparka heldu zitzaioten ondo ondora, hilak
phizturen zituen odola harri-arte guzietan bildu
eta xurgatu beharrez thematua.
Ixil ixila bethi, loriatuak biak, han zauden
aita-semeak, noiz eta ere, bieri betan zimurtu
baitzitzaioten kopeta... Hantxet, landa bazterrean nor zen han agertzen, heien lurrean? Orori
beha, begi ozarrean nor da jaun hori, heien alhorrean? Eta egiazki erran ziteken bazterrak oro,
gaitzituak,’S beba zaudela liek ere. Ilan higatu
arbasoak ez othe ziren, lur-mokar hakotxaren
gibeletik, hasarre altxatzen ari, arrotzaren behatzeak asalduretan emanak?... Eta, begia ilhunik,
Iandari beheiti abiatu zen aita.
«Zertan zabiltza hemen, jauna? Arrotzari
begitarte egiten diogu eskualdunek; bainan,
gaur, ez dakit nihauk ere zertako, arrotza baino

gehiagokoa sumatzen zaitut zu... Zer behar duzu
heme gureganik?».
Makila txar bat eskuan firurikatuz, urheztatu
bi hortz itsusi kirrikan erakutsiz, mintzo zen orai
arrotza: «Zenbat behar dautzut eskaini zure
etxaldeaz?... galdatu guzia izanen duzu berehala. Begikoa zaut toki hau, jauregi bat ederraren
hemen altxatzeko... nahi duzu aberastu?...».
Ikare batek hartua, begiak jali behar zitzaizkola iduri, ikaragarri egin zen aita. Burdin-sardia
bi eskuz harturik, bazoan arrotzari buruz...
«Zoazkit hemendik eta zalu, zuhurra balin baduzu! Bertzenaz, errozgora, hortxet, gizon hil bat
zira... Atxikazu zuretzat zure diru zikina, bainan
bego gure herria... gure!».
Piarresek bi urhats egin zituen aitaren
parrean emaiteko, bainan eskualdun zaharra
bera aski zen mundu baten izitzeko: zuri zuria
egina, jaun arrotza bazoan, eta zalu, landa handiari behera.
Bere sardia eskuetan, mendi kaskoan xut
xuta, han zagon Oihanaldeko nausia, ihesi joan
jaunxkilari gibeletik oraino oihuka:

«Jauregiak! Jauregiak?... Eta etxeak ez othe
gure haurrentzat? Hirian goseak hil behar naski
guziek? Gure haurrek behar ditek gure herriko
lurra!...».
Eta arrotzaren ondotik, sainga eta sainga,
mugaz han harat bazoan Oihanaldeko xakurra,
herriaren etsaiak herritik urrun urrun ereman
beharrez!...

VI
Oihanaldean
Arrats hartan, orhoitzapen handi horiek hola
gogorat ethorririk, pullitagoa, maiteagoa iduritu
zitzaion Piarresi bere Oihanaldea. Xixtuketan
aitarekin, tresna-gider berri egiten edo xahar
xuxentzen, aldateian arizan ondoan, sartu zen
beraz sukaldean, eta berehala, halako bat igan
zitzaion bihotzerat.
Bai, zinez, goxo zen Oihanaldeko sukaldean!
Oi neguko arratsak, supazter xokoan,
Xixtuka ari dela haizea kanpoan,
Atheak hetsirikan, suaren ondoan,
Elgarri kontra oro sukalde beroan!
Elhurra zirurikan jausten da zerutik;
Uria, xorta-xorta, teilatu gainetik;
Arima herratuak intzirez kanpotik,
Berotzera jin nahiz leihoen artetik!...

Azantz bakar bat ez da kanpoan ageri...
Xuriko ber bera da erausika ari...
Zorigaitz, arrats huntan mendian denari,
Tanpa, tanpa, bakarrik gauaz doanari!
Zer goxoa beraz, gaur, gure etxeñoan,
Kanpoan hotz bezenbat goxoño barnean!
Esne lodi kaikuan, xingar gerrenean,
Gaztenak pinp paderan, arno goporrean!
Sukil eder bat erretzen emeki emeki ari zen;
eta haren aintzinean kurturik, ama ikus ziteken,
talo bat hurbil, bertze bat gibela, edo, oihal xuri
marratuaren barnean, beren ttitta eta printz beltxekin, talo hek garbi garbia eta bero beroa
eman, oren hartan ari.
Oh! ama gaixo hura, nola eta zoin maite zuen
Piarresek, munduko erreginarik handienarentzat
salduren ez baitzuen, segur! Eta hala hala, zer
ama ez zion emana Jainkoak! Zilarra bezalakoa!
lehenik jaikia bethi, bethi azkenik etzana. Ez
iduri eta, pitta bat gehiago egun guziez, higatuz
bazoan, bethi bardin maitea, deusetaz errenkuratu gabe sekulan, higatzeko Jainkoak egin

dituen ama on guziak bezala. Eta iduritu zitzaion
Piarresi, bethi hola erdi-higatua baizik ez zuela
ezagutu bere ama, haren lehen ile xuriari ez baitzitzaion ohartu ere sekulan!
Bere ustez segurik, ama maite horren amodioaz bertzerik ez zuen ordu-arte bihotzean; eta
ama hura, sukilaren su-biziak mathelak gorriturik xutitu zenean, (erle bat kofoinean bezala)
sukaldean harat hunat ibiltzeko, semea beha
eman zitzaion maiteki; eta gauza horri oharturik,
loriatu zen emazte gaixoa bere seme handiaren
amodioaz... Eta, deusik erran gahe, sukar bat
bihotzean, othoitz hau egin zion Piarresek Jainkoari: «Luzaz agian duzu gurekin utziko, luzaz
agian hemen ahantziko!...».
Marie, su-ondoan hura ere, galtzerdi saretzen
ari zen. Hola nik erran behar banu, ez zen baitezpada jendeek pullitak deitzen dituzten nexka
gazte airos hetarik. Ez. Haren pullitasuna, kanpotik baino gehiago, heldu zitzaion barnetik; eta
arima garbi garbi batek emaiten zioten haren
gorphutz gazteari —eta bereziki begien maitetasunetan bereziena. Oihanaldearen gaineko zeru
urdina bildua zuen hogoi urthe luzez begi hetan,

eta zinez maitea zen Marie, bere euskualdun
molde ederrarekin.
Marieren altzoan katixima hedaturik, alki ttiki
batean jarriak, Frantxa eta Xaneta, biitxi maiteak, noiz Jesukrixto ethorri zen mundura, ari
ziren tira-ahala, jaun-bikarioak bezperan hitzeman saindua biharamunean bildu beharrez. Eta,
bere galtz-erdiak bethi eskuan, orratz xorroxka
erhi-muthurretan, Mariek maiteki xuxentzen
zituen haur gaixoen behaztapatzeak, hirri bat jin
baitzitzaion ezpainetara, Frantxak, durduzarik
gabe batere, eta bere ile pullitak buruaz gibelerat igorriz, galdatu ziolarik: Oihanaldeko heia
bezen handia zenez Betelemeko heia txar
hura?...
Kaikua eskuetan harturik, eta zazpi urtheko
bere arrebaren ahapaldiari hirriz hura ere, Betelemekoa baino handiagoa segurki zen heiarat
joan zen orduan Piarres, eta behien deizten hasi
berehala. Katzori, Gorriari eta bertzeri tafla gozo
bat eman zioten bizkar gainean, eta alimale maiteak marrumaz ari zitzaizkon oro: Muu!
—Ba, behia, ba!...

Ganix anaia gazteari oihu egin zion, ethor
zadiela haren laguntzera. Bainan, Ganixek
hamasei urthe zituen oraino, eta, dudarik gabe,
lanik aski segurik bazuela egun hartan eginik,
aldatei zokoan, brozelari kontra xutik emanik,
mundu huntan egin ahala... turrutan ari zen,
jaun erretorak gazte multxo bati eman turrutetarik bat ahoan, bere mathela gorriak zart egiteko
heinean haizez hanpaturik. Ez ziozkan jaun erretorak ikusten bere mathela turruputunak! Eta ari
zen, ari, Phazkoz herri guziaren aintzinean bere
lagunekin gero agertzeko, turruta eta atabalak,
plazako xakurrak oro ihesari emaiteko heinean
hori horia argituak, kapelu gorritan, ezpartin eta
galtza xuritan! Jan Battit eta Ganix beren atabalari lagunekin, bertze Jan Battit eta Paul turrutariekin, baziren gero pitta bat! Eta Senpereko
haurrak, emaztekiak, gizonak berak, lorietan
beha egoiten zitzaizkoten, bezperak erran eta,
arbola azpi hetan sei zazpi lerrotan emaiten zirelarik. Eta Phesta-berriz, gero! Ai, Jainko zerukoa!... Mañifikateko aire hurt, denen aintzinean,
herriko atabalari zahar guziak, begiak eta beha-

rriak harmaturik, heieri beha, noiz huts bat eginen zuten!...
Eta jo eta jo ari zen Ganix. Butrun, Amotz,
Olhaso, Branja, Emak-Hor, Biba Gu, Bibi eta
berek hola izendatu bertze asko aire, lerro lerro
bat bertzearen ondotik emanez, tturrutt eta ttutt
zonbeit, tartean, beltzuri batekin eskapatzen
zitzaizkola. Piarresek gaurgoiti etsitua zuen
haren bereganat ekarraraztea.
Aho xilora Ganixi begira, Gantxume ttikia,
bere xaal hauts-kolorea gaur ahantzirik, nehun
ez zagoken, tokiaren gainean jauzteka.
Tartean, Ganix akituxe zelarik, hartzen zion
turruta eta, begiak kanporat jalirik, lephoko-zainak tiran tiran emanik, ithoka ari zen hura ere...
Hamar urthe haizik ez zituen oraino; bainan,
hamasei urthetarat helduko zelarik, turruta
handi eta lodia galdaturen zion jaun erretorari,
pa, pa, pa, basaren egiteko!
Behiak deitzirik, eta kaikua sarrixago edanen
den esne lodi gizenaz betherik, sukaldean Piarres sartu zeneko, Aita jin zen hura ere, alimaler
jatera emanik eta heiako athe-leihoak ongi hetsirik. Bethidanik zaukan: hotza partida dutela

behiek, jendeek bezenbat bederen, edo gehiago.
Gaztenak, pin, pan, paderan tiroka ongi erretzeko artean, haurrak, katixima ahantzirik, hirri-karkaraz zagozin denboran, bere bethiko tokian,
zizelu-xokoan jarri zen. Eta bi eskuak surat, pafa
pafa deskantsuan ari zen orai, lurrezko pipa
labur bat ahoan, pipa hartarik kurumilka zoan
kheari beha, khe hura batere ikusi gabe, begiak
han nonbeit galduak. Sukilaren aintzinean,
karraskan errez zoazin aldiz othe adarrak...
Norbeit izaitekotz, gizona zen egiazki Oihanaldeko Thomas. Berrogoi eta hamabortz urthetan han harat bazoan orai, berrogoi urthetan
bezen hazkar bethi. Larrua lanean ximaldua
segurki, bainan begiak argi, kopeta zabal, eta
kopeta haren gibelean, kaskoetan xuxenena.
Guti, arras guti sartu zen behin ere bertzeen egitekoetan. Halare, gizon zuhurra egiazki zelakotz,
jende asko ethortzen zitzaion Oihanalderat, argi
zerbeit haren ganik beharrez. Herriko gizon
egina zuten aspaldiko urthetan, eta Paxkal jaun
merak adixkide segurragorik ez zuen nahi bere
biltzarretan.

Oihanaldean, gauzak oro haren erranetik
zoazin, eta erregerik ez zen Thomasi nausitasun
maiteenean joanen zionik. Faraon bere jar-alkiaren gainean bezenbat bazen hura Oihanaldean,
lehenago iragan nausiek argi argia higatu zizeluaren gainean. Solas alfer guti zoan aita maitatu haren ahotik, mehatxu gutiago oraino; hitz
bat, keinu bat; aski baitzen hura ororentzat...
Eta, berehala hemen erraiteko, nehork ez zuen
aita hura Piarresek bezen gora ekartzen bihotzean...
Gaztenak erreak ziren bizkitartean. Bi, hirur
aldiz paderaren athe ttikia burdina batekin idekirik eta berriz hetsirik, padera hoi bi eskuez azkenean harturik, haren barneko oñ-oña beltxak
hustu zituen amak, suari batetara, gaitziru handi
batean hedatu estalki ilhun batetara. Esku-zartaka eman ziren Frantxa eta Xaneta, oihuka Gantxume. Xuriko hurbildu zen hura ere, bainan,
muturra errerik, zalukara joan, mahain-azpian
gattuarekin aztaparkatzera...
Gaztenak pitta bat hoztu artean, aita bere
zizeluan, Piarres eta Ganix mahainean, eltzekariari lothu ziren, kurutzearen seinalea eginik

hiruek, lehen ahamenaren aintzinean. Eltzekari
ona egiten zen Oihanaldean, gauzarekilako
eltzekaria; eta, bakotxak berak hartuz bere neurria, gogo onez ari ziren beraz hiru gizonak. Baso
bat arno gero, beren etxe-arnotik; gaztena gozoak, urik gabeko esne lodia... Bertze zertaz gutiziatuko ziren oraino? Erregek berak ederkiago
jaten othe zuen eta edaten, bere jauregian?
Emaztekiak, haurrak hasiak ziren aldiz gaztena jaten, suari hurbil oro, kadira aphal edo alki
ttikien gainean. Ezpain-kokotsak, sudur-mutturrak hala hala beltz beltza eginak, Gantxume,
Frantxa eta Xaneta burlan ari zitzaizkon aitari:
erne zitezen; bertzela, bat ez zitzaiotela ixtantean geldituko!
Eta aitak, zurezko mailu batekin bere gaztenak leherturik, kondatu zioten, lehenago, haren
haur denboran, Olhaso gain hek guziak gaztena
ondoz ihaurri zirela. Bainan, zorigaitzez, Baxenabarren menditarreri bezala, gaitza lothu zitzaioten heieri ere Senperen. Eta orai, bakar ondo
batzu ziren xutik gelditu, Amotzen, HelbarronUsondoko paretan, eta Oihanaldeko bixkarrean... Eta, zinez dolu zuten hortaz gure haurrek

eta Gantxume mintzo zen jada, Oihanaldeko
bazterrak oro gazten-ondoz landatu beharrez.
Nork zakien eta, gaitz itsusia ez othe zenez oraikotik mugaz handirat sekulakotz iragana?
***
Piarresek pitxer handi baten bethea minata
ekarririk, danga danga edan zuten guziek, eta,
haurrak, lerro lerro bazoazkon orai amari, ixtorio
eder bat haren ganik beharrez: «Ixtorio bat,
ama, eta luzea, dakizun pullitena?»...
Beren gopor-esneak hustuak zituzten guziek.
Pipa eta pipa ari ziren berriz gizonak. Ganix,
eskalapoin gantzola bat itzatu beharrez, bere
bethiko xokoan emana zen, Phesta-Berrietako
aireak, xixu eta xixtu... xirurikatuz.
—Ixtorio bat, ama, ixtorio bat!
—Huna beraz, haurrak: «Bertze orduz, bazen
bele zahar, zahar bat, zahar-okitu bele bat.
Hegal bat bazuen luzea, biziki luzea; bertzea
zuen aldiz laburra, biziki laburra... Bigarren
hegal hoi izan balitz lehenbizikoa bezen luzea,

luzeago ziteken, haurrak, gure belearen ixtoria...».
—Ba! bethi ixtorio bera erraiten daukuzu,
ama! Bertze bat, bertze bat, othoi!
—Hots, huna beraz, bertze bat, haurrak; bainan gero, hatik, aski, gaurko: «Behin bazen errege bat. Errege harek bazituen bi alaba. Alaba
hetarik bat beztitu zuen xuriz, bertzea gorriz...».
Nahi duzue berriz?
—Ba! berriz ere bethi gauza bera!
—Bertze bat, ama, bertze bat. Bi horiek
aspaldian badazkigu eta...
—«Beraz, haurrak, etxe batean, non nahi sartzen omen zitzaizkoten laminak.
»Arrats batez, oherakoan, etxekandreak,
uste gabean, lakha bat ahoz beheiti emanik,
lamin bat atxeman zuen, biharamunean, lakharen barnean ithoa; ontsa harritu baitzen, sinhesten ahal ere duzuen bezala.
»Nola ez baitzen laminik lur-sainduan ehorzten, zilo bat baratze zolan eginik, han eman
zuten lamina; eta, biharamuneko, dena ausin
egina zen lamina ehortzi zen tokia; egundaino
geroztik ezin garbitu baitzuten toki hura».

***
Amak bere ixtorio pullita bururatua du orai.
Oro ixil ixila daude sukalde maitean. Tarte batetarik ari, ottia da bakarrik ezagun, hatsantua,
lehertua, su-harri handiaren azpian. Azken otheadarrak intzireka, tiroka, xixtuka ari dira su-phizkian, Oihanaldeko pandero ederrak, beren kobre
hori edo gorriekin, untzitegiko zureria pullita,
sukaldeko aska handia, bethiko kutxa zaharra
dirdiretan emaiten dituztela. Xingar azpi xurien,
lukainka eta bipergorri soka luzeen itzalak zein
bitxi egiten duen han, paretan! Ezagun da; bururaino errerik, laster hilen dira orai itxinduak.
Ixtantean, gauzak eta jendeak ilhunbean ditezke
sukalde handian...
Gantxume, amaren altzoan lokartu da hantxet, eta, ametsetarik, laminekin ari da borrokan. Frantxa eta Xaneta, bi aingeru maite bezala, Marieren ondoan, sorbalda sorbaldari kontra,
beren buru pullitek elgar hunkitzen dutela, lokartu dira hek ere...

Zizelu xokotik, orduan berean, ezti-eztia
huna non mintzo den aita:
«Hots, haurrak, gure othoitza erraitekoa
dugu gaur oraino. Iratzar hortik! Haize eta uri,
horra zer diteken gaur kanpoan; eta haizearen
ondotik, behar bada, elhurra bihar goizean!...
Eman gaiten guziak Jainko Jaunaren gerizan!...».
Oro xutitu dira berehala, zoin bere tokian,
eta, arrats guziez bezala, goratik, jada, begiak
bere arimaren gainerat hetsirik, hasia da Marie:
«Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren
izenean...».

VII
Maria zaharra
Thomasek erran bezala, elhur egin zuen gau
hartan guzian; eta goizalderat amak athe-leihoak ideki zituelarik, bazterrak oro xuri xuria agertu ziren, ikus-ahala urrun. Halako ixiltasun handi
bat eroria bezala zen kanpo heien guzien gainera. Etxe-barnean, hala hala, harrabots guti
sumatuko zen; barruki-heiatik ethorri marruma
ilhun zonbeit doi-doia.
Etxearen aldeko gerezi ondoaren kaskoan,
eliza-dorreko oilar handiaren pare finkaturik,
bere bepazter horien artetik ezker eta eskuin
orori beha, bele zahar bat karrankaz ari zen:
kroa! kroa! kroa!... Bere goizeko othoitza erranik, jauzian athera zen Gantxume ttikia, eta, pisu
pisua, orduan, kolore ederrenez dirdiretan iguzkiak aphaindua, airatu zen bele-kantaria...
«Zure bardako belea, ama!... Bainan, hegal
ttikia handitu zaio gau huntan: Behozu anma,
beha!».

Han, uhartzearen zola-zolan, beren bizkar
handiak zabalduz, xuri xuria ageri ziren mendiak; Larrunek pesta-berrietako aldare eder bat
iduri zuen.
Landa, sorbo, sorhopil, baratze, oro, xuri
xuria hek ere, mila suz zilarreztatuak ziren,
etxearen ondoan; eta irin pullitaren gainean,
xori-paparo-gorriak saltoka leihoaren ondoraino
heldu ziren, beren aztapar ttikiez elhurra zirrimarratuz dena. Frantxa eta Xaneta ogi-porroxka
arthikitzen ari zitzaizkoten.
Elhur legun batek estalirik, bertze batzu eginak ziren herriko etxeak, Senpere guzia sorgin
maite batek gau batez mudatu balu bezala,
beltz-beltza athe-leioak, xuri xuria gainerateko
guziak.
Errota-zaina urrun urrun ikusirik, harritu zen
Gantxume eta oihuka hasi berehala, baizik eta,
lehenagoko errota-zain xuriaren orde, errotazain berri bat heldu zitzaiotela, beltz beltza elhur
xuriaren gainean.
Oihanean, elhurrez gainetik oro orratuak,
beltz beltza hek ere, ikus zitezken arbola-ondo

zaharrak, beso eta ile alimale batzuekilako
mamuak iduri.
Tartean, iguzkiak gordatzerat egiten zuen,
zeru ilhun, hauts-kolore baten azpian; antzarabasa batzu sistakoan jalitzen ziren hedoien artetik, eta hedoi hetan berriz suntsitzen, halako
karrasi erdoildu batekin.
Athe aintzinean, elhur-ukaldika ari ziren
Ganix eta Gantxume...
***
Luze iduritu zitzaioten egun hura Oihanaldekoeri. Arratsean halere, lanak oro egin ondoan,
elgarrekin goxo goxoa goxatu ziren guziak,
sukalde beroan, josteta maiteetan haur ttikiak,
eskuarazko irakurtzeetan bertzeak.
Eskualduna hartu zuen Piarresek, aitak Misionesten lan handiak erraiten dituen liburu gorria,
Lurdeko Ama-Birjinaren ixtorioa Ganixek, Ebanjelio Saindua eta Jesu-Kristoren Imitazionea aldiz
Mariek eta etxekandreak.
Untzitegi pullitean, gopor xuriek dir dir egiten
zuten, eta gopor hetarik airatzerat abian, zazpi

koloreetako oilar batzu, beren buztan handiak
harro harroa dilindan, kukurukuka ari bezala
zitzaizkoten Gantxumeri Frantxari eta Xanetari.
Sukalde xokoan, lau zangoren gainean xut
xuta, bethi norapeit abian balitz bezala, orena
han zagon, bere kopa luzearen barnean, zurezko
kapelu oxkatua buruaren gainean, jendeeri eta
gauzeri, orori begi handi batetarik begira. Bigarren begi handi batetarik, beheraxago, harat
hunat bazabilan kobre hori borobil bat, tik tak,
tik tak, urhats berean bethi. Hainbertze urthe
hetan, zonbat oren goxo, zonbat oren ilhun ez
zituen joak Oihanaldean, deusetaz durduzatu
gabe sekulan! Etxeek arima bat balute? Eta
etxeko arima hura han balitz, kopa luze haren
barnean?... Edo hobeki, orenaren urhats ilhun
hek Jainkoarenganat joan etxeko jendeen hurratsak balire, mixteriozko eskaler batzueri behera
heren bethiko etxearen ikustera berriz heldu
diren jendeen urhatsak?... Bethi, Gantxume, orenaren aintzinean landatua, han zagon orai, Frantxa eta Xaneta bere ondotik, norbeit edo zerbeit
beharbada handik atheratzen ikusiren zutelako
beldurrarekin...

Eta hain xuxen, makila-kaska bat athean
entzunik, orenaren barnetik mamu bat jali balitzaiote bezenbat harritu ziren haur gaixoak, eta
Xuriko, hortzak kirrikan, jauzi batean athera zen
mahain azpitik. Bainan, ordukotz, boz samin
samin bat ari zitzaioten guzieri:
—Gau on, jendeak, gau on!» eta makila
baten gainean bi plegu egina, sukaldean sartu
zen Azkenbordako Maria, eskale xaharra; eta,
bere etxean izan balitz bezen deskantsuan,
joana zen jada supazter-xoko xokoan jartzera, bi
eskuak suari berehala... Eta, Mariaren eskalapoinetako elhurra su-harri beroak kuxean urtharazirik, bi ur erreka jali ziren haren zangoetarik.
—Gau on, gau on, Maria! Ongi-ethorria zuri.
Aro hitsa hautatu duzu, gaur, Oihanalderat hola
ethortzeko... Gopor bat esne harturen duzu, barnetto horren berotzeko...
—Ba, to, ez daiat ezetzik erranen, Thomas.
Artho xuritzea zindutela uste nian, egiaren erraiteko. Ez nauk ni, eskalea. Eta badakik adixkide
onetarat baizik ez naizela joaiten sekulan. Plazatar horiek berentzat atxik ditzatela beren bi-arditeko txarrak. Jende hobeagorik atxemaiten diat,

beharrik, bazter-etxe hautan guzietan. Ah! Thomas, negu borthitza zioak, dorphea zinez ni
bezalako xaharrentzat. Bainan ez nauk harritzen
ere. Sekulako ametsak eginak ditiat! Eta gero,
iragan egun horietan guzietan, nere xakurra
dena lausengu heldu zitzaitakan ondorat, gathu
milinga bat bezala, nere belhauneri fereka eta
fereka! Larrungo ithurriek sekulan ez die dirdiratu, orai zonbeit egun bezala, eta nere hezurretako minak asiki eta asiki ari zitzaiztakan, gauaz
eta egunaz! Banindioian, elhur eta horma itsusirik behar ginduela oraino!... Otsoak ere agertu
omen dituk hor, Zugarramurdiko kasko horietan!...
—Zaude deskantsu, Maria, ez da gaur otsorik
hunarako!...
—Bazukek, Piarres. Bainan ez duk bethi hola
izan Senperen, eta nihaurek, haurrean, mihi alimale bat dilindan, begi odolztatu batzuekin
larre-hegitik niri begira ikusia diat otsoa. Orai,
axeriak balin badira ere non nahi, otsorik bederen ez duk hemen gaindi ageri. Eta gero, ehaiz
otsoek izituko luzketen hetarik. Zer muthikoa
egina haizen, eta zer Oihanaldeko nausia eginen

dukan egun batez! Ahal bezen berent, hatik; ez
dea hala, Thomas?... Eta ehintzen bada, haurrean, halako izigarri hetarik. Lapin-buru bat
baino gehiago ehintzen eta; hogoita bortz aldiz
besoetan ekarri baihaut, sukalde huntan, eta
orai ni nagon tokian berean. Gaurko elhur-luma
horietarik batto bezen arina kausitzen hindutan.
Eta orai, bi erhiekin atxik nindezakek hor, Jainkoaren lorian!
Ah! Oihanaldeko etxe maitea! Haur-haurretik
bildua diat etxe garbi hunen amodioa, Piarres,
hire amatxi zenarekin batean katixima hemen
ikasten nuelarik. Ibarronen, Helbarronen eta
Amotzen bezala, Xerora guk deithu atxo xahar
bat baginian, Madalen zeritzana; eta arrats
gehienetan, Oihanalderat jiten zian Madalen,
inguru hautako zazpi-zortzi bat haurreri katiximaren erakasteko. Bitxikeria batez orhoitzen ere
nauk, to, hortxet, xoko hortan gerthatu bitxikeria
batez...
—Hean, hean, Maria, bitxikeria hoi?
—Beraz, gure mendean ez baitzen oraiko argi
eder hoitarik ikusten oraino, arraxina-mukizu
baten inguruan giniantzian, su-burdin handi

hoieri hurbil. Bere kiloa beso-azpian, phiru-phiru
ari zian aldiz Madalen, bethitik ongi zakizkan
katiximako galdeak guri eginez:
—Girixtino zare?
—Bai, girixtino naiz, Jainkoaren graziaz.
Eta, holaxet baginiatzian, galdez galde,
emeki emeki hamar aldiz gauza berak errepikatuz. Hor, bet-betan, ohartu zian Madalen, bere
krakoaren ondo-ondoraino errerik, hiltzera zoala
arraxina mukizua; eta, bere lanetik piru bat ez
nahiz galdu, hortzez eta erhi-muthurrez ixtupa
luzatzen zuela, oihu egin ziaian:
«Arraxina hori goiti zan!...».
Eta zoroa, ni! Ustez eta katiximatik oraino ari
zen gure xerora, dolamen batean ihardetsi
nioian:
«Arraxina hori goiti zan».
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Piarres I - 4
  • Büleklär
  • Piarres I - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3777
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1815
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3774
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1851
    25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3796
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1803
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3738
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1800
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3810
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1807
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3716
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1791
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1847
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3723
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1862
    27.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Piarres I - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 2696
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1275
    34.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.