Pernando Amezketarra - 3

Süzlärneñ gomumi sanı 3846
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1515
36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
50.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
57.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
gauaz iltzen zuan bat bai omen zan Amezketan.
Pernandok jakin zuan ori, eta erne-erne egon
zan txerria noiz ilko ote zuten jakin arte.
Alako batean, goizeko ordu bitan ixil-ixilik il
zuten txerri ori, ta asi ziran erretzen...
Pernandok ori ikusi zuanean, joan zan arin
asko sakristauaren etxera, ta, errian sua sala, ta
sukanpaia jotzeko agindu zion.
Bai ala egin ere. Kanpaia zalapartaka asi zan,
amezketar guziak esnatu ta kalera irten ziran,
eta Pernandoren atzetik an joan ziran txerria
erreizen ari ziran tokira.
Iñork ikusterik nai ez, ta erri guziak ikusi.

31
ODOLKIRIK
BIDALTZEN AL DEZUTE?
Erri txikietan, norbaitek txerria iltzeri duanean, auzokoai odolki edo txerri-puxkaren bat
bidaltzen zaiete. Pernandok ez zuan, ordea,
beñere txerririk iltzen, eta berari bidaldutako
erregaloak ez zuten ordaiñik izaten. Aspertu
viran errikoak eman eta ez artzez, ta iñork ez
zion Pernandori ezer bidaltzen.
Ori ikusi zuanean, txerria iltzea gogoratu
zitzaion Pernandori. Il zuan eta odolki ta gañeratikoak ontzi batean arturik, asi zan aterik-ate.
—Gure etxera odolkirik bidaltzen al dezute
zuek?
—Ez...
—Orduan emen ez,daukat zorrik —esanaz,
ezer utzi gabe aurrera joaten zan.
Amezketarrak, Pernando ere txerria iltzen asi
zala ikusi zutenean, berriz asi ziran bere etxera
odolkiak bidaltzen.
Pernandok, ordea, bere bizi guzian ez zuan
berriz txerririk il.

32
PLAST!
Gure Pernando bazijoan bada bein pestara,
ta, bidean, ibai-ertzean, gizon bat ikusi zuan.
—Zertan zaude or, gizona? —galdetu zion
Pernandok.
—Ara bada: ibaiaren beste aldera joan nai
nuke, ta ez nuke busti nai ta...
—Ez estutu, gizona; neronek bizkarrean eramango zaitut. Igo...
Jarri zitzaion gizon ori bizkar-gañean, eta
ibaiaren erdi-aldera irixtean ala dio goikoak:
Pernando, Amezketako bertsolarie:
etzijook ire gañeen gaizki
Errezilgo zapatarie.
Ta Pernandok, azpitik gora begiratuaz, erantzun zion:
Erekin badakarrek naiko janarie,
laister izango dek naiko edarie.
Ta plast!, errekara bota zuan.

33
TONTO AZKARRA
Pernando ta bere emaztea ari ziran bein
mendian, bere gurdia garoz betetzen.
Ala ari-zirala, zauritutako erbi bat etorri
zitzaieten ingurura; artu ta garo artean izkutatu
zuten. Andik pixka batera, erbi-zakurrak etorri
ziran usaian, eta gurdi-ingurutik ezin kendu
zituzten. Eiztariak etorri ziran urrena.
—Erbirik ikusi al dezute? —galdetu zien
senar-emazteai eiztarietako batek. Eta, Pernandok erantzun zion:
—Orain amaikak inguru.
Eiztariak berriro:
—Erbirik ikusi dezuten?
Pernandok:
—Oraindik beintzat geienaz ere amaika ta
erdiak.
Eta «tontoa dek gizon au» esanda, urrutiratu
ziran eiztariak.

Urrengo larunbatean Tolosan ikusi zuten Pernando eiztariak. Eta zirikatzeagatik galdetu zioten:
—I, tonto, zer ordu dek?
Eta Pernandok erantzun zien:
—Ederra zegoan. Andreak eta biok jan
genuen.
Eiztariak arrituta gelditu ziran.
—Arranoa! Ederrak eman zizkiguk! Ez zeok
ori tonto txarra!...

34
MAS CARGA
Gerratean, Pernandok Betelura bagajea eraman bear zuan. Artu zituan iru mando, ta soldaduak asi ziran mando-gañean zama jartzen. Jarri
ta jarri, mandoak lertzeko zorian zeuden, eta ala
ere, soldaduak ez zioten zama jartzeari uzten.
Naikoa zala esan nai zien Pernandok; baña
erderaz jakin ez, ta ezin esan.
Ala, zapatariari galdetu omen zion ia naikoa
zala nola esaten zan erderaz, ta zapatariak esan
zion «más carga» (jarri geigo) esaten zala.
Soldaduak zenbat eta zama geigo jarri,
orduan eta aserrego Pernandok esaten zuan
«más carga, más carga...». Mandoak lurra-jotzeko zeudenean, Pernandok mandoan gañeko
zama guzia lurrera botaz, esan omen zuan:
Más carga, más carga
iru mando ta bost karga?
Artutako lekuan
bertan deskarga.
Erri ontan zapatari
presturik ez al da?

35
ILDA APOSTUA IRABAZI
Pernandok talkarako ari bat omen zeukan:
eta beti erronkan emen zebillen, beste nunbait
arekin jokatzeko aña zan aririk bazan, Amezketako plazara ekarri zezatela esanaz.
Alako batean, izugarrizko ari aundi bat ekarri
omen zioten Azkoititik.
—Ia Pernando —esan zioten—. Ire ariari onek
jokatuko ziok...
—Bai, nai badik. Baña garbi jokatu bear
diagu. Ara emen arrasto bat (egiñaz)... ara emen
bestea... Oien barruan jokatzera, ta arrasto oien
artetik azken irtetzen danak irabaztea. Konprome al gera?
—Jakiña bada!...
Au entzutean Pernando joan zan ikullura, ta
illunpean, giltzapean, iñori erakutsi gabe edukitzen zuan ari zar, elbarritu, txutik ezin egon zan
bat sokatik zuala agertu zan. A zer parrak egin
zituzten azkoitarrak ari zar ura ikustean!

Esanak-esan, aurrez-aurre jarri zituzten bi
ariak talka egin zezaten. Lenengo erasoan,
Azkoitiko ari bikañak jo zuan indarrez Pernandorena, ta an utzi zuan lepoa ausita, bertan ilda.
Beste aria ilda zegola ikustean, azkoitiarra irten
zan arrasto artetik... eta bai apostua galdu ere.
Pernandorena irten zan azken!

36
TXARTELETAN
Urtero bezela, orduan ere joan zan Pernando
txartel billa.
—Zer dakartzu, Pernando? Dotriña Ikasi al
dezu?
Ta Pernandok erantzun zion:
Errespetoa ekartzen diot
erantzirikan txarela
dotriña pranko badakit eta
eman bear dit txartela.
***
Pernando joan zan garizuman txarteletara.
Erretore jaunak galdetu zion:
—Nor da Jaungoikoa, Pernando?
—Jaungoikoa bera.
—Orixe aixa esan dezu. Obra miserikordiazkoak bai al dakizkitzu?

—Ez jauna.
—Ez dizut bada txartelik emango. Datorren
iganderako ikasi ta etorri.
—Ala bearko... Ta berorrek bai al daki ardi
bakoitzak zenbait ortz dituan?
—Ez...
—Ia bada berorrek ere iganderako ikasten
duan.
Urrengo igandean, etorri zan berriz Pernando, ta erretore jaunak galdetu zion:
—Ikasi al dituzu, Pernando?
—Bai jauna. Ta berorrek ikasi al du?
—Bai; ardi bakoitzak zortzi ortz dauzka.
—Goian ala bean?
Erretoreak ez zekian. Eta txartela ixil-ixilik
eman zion Pernandori.
***
—Pernando, zer gauza da dolorea? —galdetu
zion erretore jaunak.
Eta Pernandok erantzun zion:

Zer gauza dan dolorea?
Ez adukitzea ezer gordea;
jan bearra, ta errotan laborea:
ori izaten da gure dolorea.
***
Txarteletarako garaian, an joan zan gure Pernando ere, beste amezketarrakin batera, sakristira. Erretorea bertsolaria zan, eta Pernando
atean sartzen ikusi zuan bezin laister, bertsoz
galdetu zion dotriña.
Ona nola:
Esan bear dirazu
ixtante batean
liburutik txartela
nik atera artean,
nola sinisten dezun
zuk zere artean
daudela iru persona
Jaungoiko batean.

Eta Pernandok, itzetik ortzera, alaxe erantzun zion:
Nota sinisten dedan
arrazoiarekin,
orain esango diot
sagartxo batekin.
Usai ta saborea
kolorearekin,
orra iru jenero
gauza bat-batekin.
Bi zortziko oek, batez ere lendabizikoa, oso
politak dira.
***
Garizuma batean Pernando txarteletara joan
zanean gertatua.
—Peinando zer nai dezu galdetzea?
—Txartela eman eta bidaltzea.

37
PASKOAZKOA
Paskoakoa egin bear zuala bada Pernandok,
eta joan zan elizara. Jarri zan erretore jaunaren
aurrean belauniko, ta ona nola asi zuan bere
aitorpena:
Nere aitorpen oek
dirade bakanak,
ez nekatutze arren
abadetxo jaunak.
Sarriago egin lezazke
gogoa daukanak...
urtean bein egiten ditut
animako lanak.

38
BI ASTO
Pernandoren burua nola ote zebillen egun
artan! Astoa aurrean artuta joan zan goizean
perira, ta astoa nun zuan ez zekiala zetorren
gauean etxera.
Asto gabe zetorrela ikustean emazteak zer
esango ote zion, bildur zan. Geldi-geldi, bere
kasa itzegiñaz, burua alde batera ta bestera erabilliaz zijoan etxe-aldera. Ostatu-aurrera ala irixten ikusi zuanean, ostalariak esan zion:
—Zer dezu, Pernando, orla etortzeko? zerbait
gertatu al zaitzu?
—Bai gizona. Astoa perira eraman det, eta
perian aztuta ez nator bada? Oraindik orrelakorik... Tokitan dago, ura orain arren billa joateko.
Zorioneko astotzar ori... emango nioke!...
—Utzi zaiozu biar arte, gizona. Biar ere an
egongo da bai.
—Bai, ori bai, ondo lotuta utzi det-eta. Baña
nere emazteari zer esango diot? Egia esaten
badiot...

—Gezurra esan. Esaiozu... esate baterako...
Ara. Zure lagun batek txal txikidun bei bat erosi
duala: txal txiki ori ezin eramanik arkitu dezula
bidean, eta txala gañean obeto eraman dezan,
astoa eskatu dizula ta biar berriz ekartzekotan
eman egin diozula.
—Ez zera makala, adiskide! Buru iaioa daukazu gero gauzak asmatzeko! Nere Mari-Joxepari
egia esan bear izan banio, ixtilluak izango ziran
gure etxean... Orla, ordea... bapo ziok!
Uste bezela gerta. Sartu zan Pernando etxera, astoa nun zuan galdetu zion Mari-Joxepak,
lagunari nola eman zion erantzun zion Pernandok, Mari-Joxepak sinistu zion... itxuraz beintzat,
eta pake santuan oeratu ziran.
Urrengo goizean joan zan gure gizona peritokira asto billa... ta an astorik ez. Ara bigarren
ixtillua, ta bigarren gezurra asmatu bearra!
Etxeratu zanean
—Astoa ez al dakarrek, Pernando?
—Ara, ez bada. Atzo, txala gañean zuala
bidean zijoala, beiak bultzada bat egin omen
zion eta elbarrituta dago. Ni ikusi nauenean etorri nai izan du gaixoak, baña gaizkigotu ez dedin

nere adiskidearen ukulluan bertan utzi det egun
batzutarako. San Bartolometarako emen izango
degu.
Pernando izketan ari zala, bere astoa ukulluan arrantzaka asi zan.
—A kirtena!... —esan zion Mari-Joxepak senarrari—. Aditzen al dek ori? Gezurrak asmatzeko
ere burua bear dik, burua; ez ik or lepo-gañean
daukekan lapiko zar ori. Bi asto zeuzkeagu guk
etxean, bi asto.
—Bi?
—Bi, bai, bi: atzo ezkeroztik ukulluan dagon
ori ta i.
Aurreko egunean Pernando bera baño lenago
ez zan bada astoa etxera etorri! Bai Mari-Joxepak ukulluan ixil asko sartu ere. Toki onean zeuden Pernando gizarajoaren ziriak!

39
A ZER SARTUALDIA!...
Pernando neguan Adunara joaten omen zan
bere ardiakin.
Oso barruti on bat bai omen zegon Adunan:
itxia, ardiak errez zaintzekoa. Baña jabeak ez
omen zion Pernandori saldu nai, ta, oi dan bezela, illabeteko ainbestean eman ere ez: sartu-aldiko onenbestean eman nai omen zion.
Jabeak ala nai zuan ezkero, Pernandok artu
dio, bada, barruti ori sartu-aldi bakoitzean ainbesteko bat ordaintzekotan, eta sartu ditu
ardiak.
Sartu bai, baña atera ez. Egunak igaro ta
egunak igaro ta ardiak ateratzen ez zituala ikusi
zuanean, nagusia joan zaio Pernandori oso aserre.
—Gizona, ardi oiek ez al dituzu atera bear
ala?
—Ori neronek ikusiko det.
—Zerorrek? Orduan barrutia zurea dala esan
liteke.

—Nik ardiak atera artean bai beintzat.
Jabea sututa, joan da Tolosako lege-gizonarengana, esan dio zer gertatzen zaion eta deitu
diote, Pernandori.
Lege-gizonak galdetu zion:
—Baña barruti ori zenbat illabeterako, edo
zenbat asterako edo zenbat egunerako edo zenbat ordurako artu zenduan?
—Ez jauna, ez... Ez degu ez ordurik, ez denbora jakiñik... Sartualdiko ainbestean artu nuan,
ardiak sartu nituan eta antxen dauzkat naikoa
jan artean.
Lege-gizonak arrazoia eman zion. Barrutijabea ortzak estu-estu eginda, etxera ixil-ixillik
joan zan. Eta Pernandok bost egunean eta bost
gabean an eduki zituan ardiak; nai aña janaz.

40
GATZAREN ARRAX
Sal-erosketan ibiltzen ziran bi lagunek, Pernando zirikatu naiean esan zioten bein:
—Gaizki gabiltz, Pernando. Zu gizon azkarra
zera ta ia estutasun ontatik ateratzen gaituzun.
—Zer da bada?
—Bi itxasontzi bete gatz erosi ditugu, ta arrak
egin zaizkio bidean. Egiñalak eginda ere, ezin
arrak kendu dizkiogu...
—Mandoaren esnea bota zaiozute, ta laister
asko joango zaizkio arrak gatzari bai.
—Mando-esnea? Mandoak ez du esnerik izaten, gizona.
—Ez e?
Ez gatzak ere arrak
Pernandoren bizkarretik
ez dezute egingo parrik.

41
TXINGURRIEN OTSA
Bein bi ikaslek esan zioten Pernandori:
—Aizu, Pernando: Marinarriko arkaitzean
dijoazen txingurri aiek ikusten al dituzu?
Ta Pernandok, Marinarri-aldera ondo begiratu
ta gero:
—Ez... urruti zegok ura nik olakorik ikusteko...
Ez dizkiat ikusten, baña bere oin-otsa bai, ederki
aditzen diat. Zuek ez?
—Ez, otsik ez guk.
—Orduan e, zuen begietako argia nerietakoa
baño obea izan arren, nik belarriak obeak, e?
Arre astotxo, arre!

42
ZAZPI JAUNGOIKO
Pralle batek, par egiñ naiean, galdetu zion
Pernandori:
—Pernando, zenbat Jaungoiko dira?
Ta Pernandok:
—Zazpi.
—Zazpi? Nolatan gero?
—Aita, Semea ta Espiritu Santua, iru. Iru persona diferenteak, sei. Ta Aita Eternoa, orra zazpi.

43
ILLARGIAREN PIXUA
Egun batean Amezketako Erretore jauna,
Pernandoren adiskide aundia, illargiak zenbat
pixatzen ote zuan pensatzen zegoan.
Ontan Pernado albotik pasa zan, eta galdetu
zion erretoreak:
—Pernando: illargia ain aundi ta ederra izanik, zenbat pixatzen duan nai nuke jakin. Pernandok erantzun zion, galde ori erreza zala ta
illargiaren pixua kilo bat zala.
—Baña orren gutxi nola? —zion erretoreak.
—Errex, jauna, illargiak zenbat laurden ditu?
—Lau.
—Ta lau laurden ez al dira bada kilo bat?

44
ARDI GALDUA
Bein batean Pernando Amezketarrari ardi bat
galdu zitzaion.
Bere adiskide batek ori jakin zuanean, ia egia
zan galdetu zion Pernandori ta orra onek zer
erantzun zion:
Bai, eta moduz
errekan sartuta
lau anka ta buruz.
Testamentu egin du,
bañan beretzat
larrua kentzeko
nekea neretzat.

45
TXERRI-TRATOAN
Bein batean, Pernando juan zan Tolosara txerriak saltzera. Txerri-eme bat zeraman bost txerrikumakin, eta bostak aardiak (emeak) ziran.
Txerri-tratalari bat gerturatu zitzaion.
—Zenbat ortots dituzute, Pernando?
—Aita dute ortotsa.
—Gizona, danak aardiak al dira bada?
—Baita ama ere.

46
BABAK ETA ARRAUTZAK
Amezketako mutil batek, nai aña arrautza
prejitu jateko kutixia izan zuan bein. Bai jan ere.
Ostatura joan eta zortzi sartu zituan tripatzar
artan. Ordaindu ordea bat ere ez: ordainduko
zituala ta ordainduko zituala... baña ordaindu
gabe Ameriketara joan zan.
Ameriketan amar urte igaro, ta aberastuta
etorri zan. Bere zorrak kilisk-kilisk egiten zion
biotzean, eta ordaindu bear zuala-ta, joan zan
ostatu etxera.
—Ara bada —esan zion ostalariak— zortzi
arrautz aietatik zortzi txita txiki atera zitezkean;
zortzi txita aiek zortzi ollo izango ziran laister;
zortzi ollo oiek urtean zortzireun arrautz ipiñiko
zizkidaten; zortzireun arrautz... amar urte... bi
milla ollo... amasei milla txita... amabost milla
peseta ortxe nunbait ibilliko dira.
Mutilla izutu zan. Baietz eta ezetz luzaroan
aditu ta gero, bakoitzak bere aldetik gizon bat

jarri, bien artean irugarren bat izendatu, ta aiek
esaten zutena egitea erabaki zuten.
Ostalariak lege-gizon ospetsu bat jarri zuan;
mutillak berriz Pernando. Alkarrekin itzegiteko
egun eta ordua ipiñi zituzten: lege-gizona joan
zan, baña gure Pernando ez zan agiri.
Alako batean, an dator laisterka, izardipatsetan. Epaikariak, juezak, ala ikustean, esan zion:
—Baña gizona, zuk lengo lepotik orain ere
burua. Erlojua gelditu egin al zaitzu?
—Ez jauna, ez. Nere Mari-Joxepak atzo egositako babak zeuzkan lapikoan, eta aietxek baratzan aldatzen aritu naiz.
—A gizarajo, gizarajo, gizarajoa!... Egositako
babak azitarako ez dituk gauza, gizona.
—Ez e? Ezta orain amar urte jandako arrautzak ere, txitak ateratzeko.

47
AGUR, ZINTZARRIAK
Bein Pernandok Alegin, ari ta ari, Jaungoikoak
daki zenbat bertso bota zituan: gauerdia Jesus
batean etorri zitzaieten alegitarrai amezketarraren ateraldi alaiak entzunez.
Noizbait bukatu bear ordea, ta Amezketara
joateko kalera atera zanean, orra nola agur egin
zien Pernandok alegitarrai.

Egundo ez da ukatu
geure alderdiak,
ezta ukatukore
Amezketa-erriak.
Baña nola ez gauden
betiko etorriak,
gabon, beste bat arte,
agur zintzarriak.

Egi bat esango
eta neure aoaz,
sinistu ez dezute
egingo benturaz:
agur, alegitarrak,
oraintxe bagoaz;
naibazute jarraitu
zintzarriak joaz.

48
ZAKURRA BEZELA
Idia saltzera joan zan bein Tolosara, ta sanoa
zan galdetu ziotenean erantzun zuana:
—Bai orine! Zakurra bezelakoa.
Erosi diote bada idi ori, ta urrengo egunean
erosleak jarri du lanean: idi gizarajoa, mingaña
aterata, arnaska, ezin ibillirik zan laister.
Jabe berria, aserre, joan zan Pernandorengana ta eraso zion ziria sartu ziola garraxika esanaz.
—Ziria? —erantzun zion Pernandok—. Ez
gizona. Zakurra bezelakoa zala esan nizun. Jarri
zazu zakurra lanean, eta ikusiko dezu idiak bezela mingaña zeñen aguro aterako duan.

49
EMAN BEARKO
Amezketako erretore-etxean apaiz batzuek
jatura omen zuten, eta, bazkari-usaira, eguardiingururako Pernando ere an omen zebillen.
Apaiz aiek Pernando bidaldu nai omen zuten
andik patxarago bazkaltzeko, baña eziñ iñola
ere.
Azkenik, bati auxe bururatu omen zitzaion:
opoak atariko atean jarri ta kanpo-aldera nork
oposalto aundiagoa egin. Pernandoren aldia
zetorrenean, onek ere bere saltoa egingo zuan,
besteak bezela, kale-aldera, ta orduan atea itxi
ta kanpoan utziko zuten.
Bai zera! Apaiz batek bere saltoa egin zuan.
Gero besteak. Besteak gero. Ta Pernandoren
aldia iritxi zanean, opoak jarri zituan atariko
atean... baña bera barrura begira zala.
—Nik, egingo detan pixka barren-aldera egingo det —esanaz, salto egin zuan, eta kanpora
joan bearrean barrenerago sartu zan.
Bazkaria eman egin bear izan zioten.

50
ZEREKO BEORRAK
Bein Pernando mendi-tontor batean, elurlapatzetan otzak dal-dal ardi-zai zegola, bere
beorren billa joan zan batek galdetu zion:
—Beorrik ikusi al dezu emen, Pernando?
Eta Pernandok erantzun zion:
—Beorrak? Zereko beorrak!...
Ardian erdiak akabatuta
barrutiak ezin pagatuta,
ez gaude abelera txarrean geldituta.
Eguraldi oek jarri bitza mudatuta,
bestela aurki naiz ardi ta guzti
akabatuta.

51
PITXITA
Bi neskatx gazte, apaiñ eta lirain, txakur txiki
polit bat berekin zutela zijoazten.
Pernandok ikusi zituan, ta esan zien:
—Orixe da txakurtxo polita... zer izen du?
—Pitxita.
—Putzik egiten al du ipurdia itxita?

52
ONETIK ERAN
Pernandoren beiak, belar onik jaten ez zuten
eta, argalak zeuden. Egun batean, bei-zai zegola, auzoko soro batean ikusi zuan belar mardul
mardula, ta antxe sartu zituan ase ta zerbait
gizendu zitezen.
Beiak ari ziran gogotik garia jaten, baña ona
non irtetzen dan baserritik atso bat, deadarka:
—Pernando!...
—Pernando!... —erantzun zuan onek.
—Ateza itzak bei oriek.
—Ateza itzak bei oriek.
—Ez al dek aditzen?
—Ez al dek aditzen?
Atsoa, ainbeste jardunekin aspertu zan, eta
aserreturik esan zion:
—Edari gaiztoak galduko al au.
—Onetik eran —erantzun zion Pernandok.

53
SARTU BITEZ!...
Pernando bazetorren Tolosatik etxera, bere
asto beltxa aurrean zuala. Olarainera iristean, bi
damatxo arkitu zituan; oek astoari begira jarri
ziran, eta lokarriak min eman ez zezakion isetsondoan zeuzkan trapu zarrak ikustean, asi ziran
parrez.
—Zu, Pernando —galdetu zioten zirikatzeagatik— astoak isats-azpian daukan oial orren
kana bakoitza, zenbatean saltzen dezu?
—Ori bera ez dago saltzeko, andratxo. Baña
ori baño obeak badauzkat denda-barruan...
Sartu bitez...
Eta astoari isetsa goi-goraño jasoaz, bidea
erakutsi zien.

54
IXKRIBAURIK EZ ZERUAN
Bazijoan bein Amezketako Pernando, zeukan
soñeko onena jantzirik.
Bidean arkitu zuan ixkribaua, ta onek, ala
apaindua ikusirik, galdetu zion:
—Baña Pernando, zer zabiltz orren apain?
—Ara jauna —erantzun zion—. Iñondik ezin
bizi-modurik atera nuan, eta ikazkintzara joatea
gogoratu zait.
—Ikazkintzara zoaz? Ez da bada ikazkintza
txit lanbide ona. Sekulan ez det aditu zeruan
ikazkiñik sartu danik.
—Bai jauna, bai; bein sartu omen zan. Eta
ikazkiña zeruan ikustea gauza arrigarria zalako
ixkritura egitea erabaki omen zuten. Ortarako
ixkribaua bear ordea, ta billa ta billa ibilli arren,
ez omen zuten arkitu. Zerua zeru dan ezkeroztik,
ez omen da an ixkribaurik sartu!

55
EKIN!...
Ametza ta Otobezino bertsolariak, askotan
aritzen ziran bertsotan Pernandoren kontra.
Ametza erronkan zebillenetako batean, zortzi
bertsolarien izenak sartuaz, bertso oek esan
zituan Pernandok.
Ametza omen dabil
aide onarekin
noranai joango dala
Bere Migelekin,
Otobezino jauna
arturik berekin;
laugarrena daukate
Tolosan arakin.
Ni Zabalarekin,
Martin Amorexekin,
Prantxisko Irabasen (?)
arturik gerekin...
Orain gogoa duanak
lanari ekin.

56
OÑETAKOAK MERKE
Bataioren batera joateko, edo eztaietara joateko, edo alkate egin zutelako, edo zertarako,
edo zergatik ez dakigu, baña Pernandok oñetako
berri batzuk bear omen zituan. Baño... betikoa!,
dirurik ez.
Ala ere, joan zan oñetakogille batengana.
—Oñetako oek zenbatekoak dira?
—Oek? —esan zion saltzalleak parre egiteagatik—. Ezkerreko oñekoa utsean, eta eskuikoa
ogei peseta.
—Ta beste pare au?
—Au ogei peseta (ezkerreko oñekoa erakutsiaz), ta eskuikoa utsean.
—Orduan bada... au ta auxe eramango ditut
—erantzun zuan Pernandok oñetako pare bakoitzetik utsean zana artuaz.
Jarri zituan biak eta asi zan korrika. Bai saltzallea ere atzetik «orri... orri... lapurra...» deadarka.

Alakoren batean norbaitek eldu zion besotik,
baña Pernandok, sua zeriola, esan zion:
—Ago geldi, kankallu ori, korrika-apostua
diagu-ta.
Ta berriz an joan zan arin asko, oñetako saltzallea atzean utzita.

57
TUTUTUTU...
Pernandok zar-xamartu zanean, askotan esaten omen zuan:
«Zartuta, ni bi aldiz ume biurtu. Mami danak
urtu, azala zimurtu, ezurrak agertu, gerria okertu, bizkarra makurtu, belarriak gortu, bixta
laburtu, junturak legertu, aizea samurtu, oso
naiz bildurtu.
»Ia ez daukat bada zerekin poztu.
»Ala ere munduan ezin aspertu».

58
OBE IZANGO NIIÑ
Pelota-partidu ospetsu bat izan zan bein
Ernanin, gipuzkoatar eta lapurtarren artean. Olakoetan gertatu oi dan bezela, dirutza aundiak
jokatu ziran. Pernandok ere nundik edo andik bi
duro eder bereganatu zituan; eta bai jokatu, ta
bai galdu ere.
Etxerakoan, Billabonako kalean zear zijoala,
galdetu zioten:
—Ernanin zer berri, Pernando?
—Ernanin?
Irabazi duenak armoniiñ
beste batzuk agoniiñ;
nik ere joan ez banitz
obe izango niiñ.

59
ASTOA GIZON-GAÑEAN
Taka, taka, bazijoan Pernando bere astotxoa
aurrean zuala. Kalera iritxi zan, eta mikeleteak
esan zion:
—Katea ordaindu bear dezu, Pernando.
—Zergatik gero?
—Astoa daramazulako.
—A, ta nererik ez ta astoarena bai?
—Jakiña ba...
—Nererik ez, orduan.
—Ezetz.
—Ta bizkarrean karga badaramat ere ez?
—Ezetz bada, gizona; zurerik ez.
Ori entzutean, astoa bizkarrean artuta an
joan zan Pernando, mikeletea zer egin ez zekiala utzita.

60
ORDAINDU ARTEKO ASTIA
Gaxo, oso gaxo zegoan Pernando. Artzekodun bat etorri zitzaion oi-ondora, ta zor zizkion
diruak eskatu zizkion.
Pernandok, mantxo-mantxo esan zion:
—Ai zuri ordaindu arteko bizia emango balit
gure Jaungoiko maiteak! Orduntxe pozik ilko
nitzake...
Erretore jauna zegon, eta itz aiek gaxoari
entzutean, esan zion:
—Gure Jaungoikoa on-ona da, Pernando ta
zure naia beteko du noski. Zorrak ordaintzea nai
du berak, eta egiteko ori bete arteko astia emango dizu...
—Ordu arteko bizia ematen baldin badit
bada, jauna, berorrek ez dauka nere entierroa
kobraturik...

61
TXALBURUDUN ARDOA
Bera bezelako erreminta jenero batekin, ari
ta ari zan Pernando ardoteki-zulo batean, zurrut
eta zurrut. Makiñabat baxo-erdi zor zituan etxe
artan, eta ala ere, zorrak ordaindu bearrean,
eran eta eran, geiagotu egiten zituan zor oiek.
Estutasun artatik nola aterako ta nola aterako, ara zer gogoratu zitzaion.
Irten zan ardotegitik, joan zan inguruetako
potzu-zulo batera, ta zortzi-amarren bat txalburu
arrapatuta, atzera sartu zan. Izkutuan, sartu
zituan bi txalburu basoan, eta gañerakoak botillan. Andik pizka batera...
—Zer zikinkeri arrano da au?
—Zer da, zer da?...
—Orlakorik ez zaio gizonari egiten. Ardoa
eskatu ta zikinkeri au ekarri.
Trabenaria gerturatu zan.
—Aizazu, Pernando, nik ez det zikinkerik
ematen, e, ta kontu zer esaten dezun. Obe zenduke zor dezun ardoa ordaindu.

—Ardoa, ardoa al da bada au?
—Zer ote da bada?
—Ur zikiña besterik ez; potzu zikiñetik ekarritako ura.
—Kontu gero, zer esaten dezun...
—Kontu? Txalburu bat irintzita gero kontu?
—Zer txalburu ta txalburu-ondo gero! Txoratu egin zera, gizona...
—Txoratu e? Ta au, zer da au?
Ontzian zeuzkan bi txalburuak erakutsi zizkionean, arrituta gelditu zan ardo-saltzallea.
—Jakiña! —zion Pernandok panparroi—
potzuko ur zikiña, bota diozu-ta, txalburuak etorri... Botillan ere izango dira geigo onenean...
Bai, baziran. Botillako ardoa itzultzean, an
irten zan beste txalburu-mordoxka bat.
Eta Pernandok:
—Au ezin ixilik eraman liteke. Ardoari ur zikiña botatzea...
—Ara bada, Pernando, sekulan ez diot bada
botatzen. Gaur... bai... pixka-pixka bat. Baña ur
garbi, ederra zalakoan...

—Neri ez didazu bada berriz orrelakorik egingo. Nik parte emango det, eta ikusiko degu zer
gertatzen dan.
—Ez Pernando, ez. Zaude ixilik. Or gordeta
daukatan ardo zar bikain ortatik emango dizut
gaurtik aurrera. Ta zor guztiak barkatuko dizkitzut.
Ondo ixildu zan bai, Pernando.

62
DON JUAN DE GARAIOA?
Izurrite batean, mando-gañean gaxoak eramaten asi zan Pernando. Bakoitzarengatik ainbesteko bat ematen zioten, eta, kaxo motell!
bapo zebillen.
Tolosatik Ernanira gaxo bat eramateko agindu zioten bein. Bai berak agindua bete ere.
Baña, Ernanira iritxi ziranean, gaxoak esan zion:
—Donostiraño joan nai nuke. Eraman nazazu,
gizontxu.
Ernanitik Donostiraño gaxo ura eramanda,
Pernandok ez zuan ezer irabazten, eta ez zuala
eramango esan zion.
—Ernaniraño ekartzeko esan dirate neri, ta
emen gelditu bearko dezu.
—Baña gizona...
—Esana esanda dago, ta kito.
—Zer kito ta kito-ondo! Kontu gero zer esaten
dezun! Don Juan de Garaioa naiz gero ni...
—Bai e?

Don Juan de Garaioa?
Berdin da baldin bada
Inpernuko arraioa.
Indarrez ez baldin bada
ni baiño geigo,
Pernando mandoarekin
etxera dijoo.

63
IL, BARKATU, TA PIZTU
Nola edo ala artalde baten jabe izateko
gogoa sartu zitzaion Pernandori. Ardiak izan nai,
ta ardiak erosteko dirurik ez. Besteren bat estutuko zan noski, baña ez gure Pernando. Dirurik
ez zuala? Geroago ordaintzekotan erosi.
Ala erosi zuan Pernandok bere artalde ori.
Egunak etorri eta egunak joan, ordaintzeko
ordua ere etorri zan.
Ez zan estutu. Bi adiskideren billa joan zan,
eta:
—Eup!...
—Zer degu, Pernando?
—Zera! Ardiak ordaintzeko eguna etorri zaidala-ta, nik dirurik ez detala-ta, zuek lagundu
bearko didazutela...
—Guk? Gure diruak errez eramango dituzu.
—Ez det zuen diru bearrik. Itzezko laguntasuna eskatzen dizutet, ez diruzkoa.
—Ori emango dizugu, bada, gizona.

—Tira bada; goazen. Nere artzekoduna zai
dago onezkero, ta goazen.
An zijoazen irurak artzekodunaren billa. Iturritxo baten ondotik igarotzerakoan, esan zien
Pernandok bere bi lagunai:
—Geldi bertan. Ni ementxe geldituko naiz.
Zuek biok zoazte, ta nere diruaren zai dagonarengana irixten zeratenean, esan zaiozute: «Pernando gizarajoa! Gurekin zetorren zuri zorra
ordaintzera. Izerdi-patsetan, korrika zetorren,
eta iturrian ur otza eranda, gaitzen batek artu ta
zerraldo gelditu da».
—Baña gizona...
—Zuek ori esan zazute, ta gero-gerokoak.
Esan eta egin. Artzekoduna an zegoan Pernandoren zai.
—Ara bada —esan zioten Pernandoren bi
adiskideak—. Egiñala guzian oneraxe zetorren
zor dizun dirua ekartzera. Baña iturritik igarotzean, izarditan zegoala ura eran du, ta plast!...
luze-luze erosi da. Azkenekotan dago noski.
—Gizarajoa!... Ia, ia, goazen, goazen aguzo,
ia zer-edo-zer egin dezakegun.

Pernando an zegoan iturri-ondoan bapo exerita, baña bere artzekoduna zetorrela ikusi zuanean, lurrean luze-luze etzan zan, begiak itxi
zituan, eta aoa okertu ere bai... Illa zegoala zirudian.
Ardiak saldu zizkionak ala ikusi zuanean,
kupituta, esan zuan:
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Pernando Amezketarra - 4
  • Büleklär
  • Pernando Amezketarra - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3848
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1670
    36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Pernando Amezketarra - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3879
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1533
    37.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Pernando Amezketarra - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3846
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1515
    36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Pernando Amezketarra - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 314
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 209
    50.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    63.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    66.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.