Oten gaztaroa neurtitzetan - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3411
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2123
21.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
30.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
35.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
Arnaud Oihenart

OIHERNARTEN
GAZTAROA
NEURTITZETAN
ETA BESTE

Bertsio informatiko honen egileak: Iolanda Beristain,
Maitane Amorena eta Iker Zaldua

Egileari buruzko informazioa:

I
Erranen duta? ahal dezaket,
Egia dena bezala,
Zu begistatuz geroz laket
Zu bezi ehor etzautala.
Bana zer hobe, zuk gorreti
Badagidazu zur’ aldeti?
Bana zer hobe, zuk’ gorreti
Badagidazu horla beti?
Geroz oihana lilitu da
bait’ ar’orstatu lauretan;
Ud’ ere negu, negi’uda
gerthatu da hain berzetan.
Bana zer hobe etc.
Arte hartan, zer eztut egin
Zureki adizkidetzeko?
Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin
Biek orozbat hartzeko?
Bana zer hobe etc.

Noiz ere batzen baitzitzautzat
Bidean iragaitean,
Minak zatiz arhintzen zautzat,
Zuri bi hitz erraitean,
Bana zer hobe etc.
Ur-sortak, ardur’arduratuz,
Harria xila zirozu;
Ni zuri, beti bet’eskatuz
Zinzurr’arhetsik niagozu,
Bana zer hobe etc.
Niri baibaten erraitera
Etzenthozke ehoiz-ere?
Orai, zure minez hiltzera
Nohela, ikusiz berere?
Zeren berhetuz zuk gorreti
Baitagidazu zur’aldeti;
Zeren berhetuz zuk gorreti,
Baitagidazu horla beti.

II
Margarita,
Badaidita
Othe huts zin egitez,
Begiz urdin
Bezain gordin
Zarela zur’egitez?

Nik zupertuz,
Badut gertuz
Maitazarre zugana,
Zer profeitu,
Balin peitu
Bazara zu nigana?

Bertze lanik
Baduta nik
Diela hanbat denbora,
Zure artatzez,
Zerbitzatzez,
Et onhestez kanpora?

Alabana,
Enegana,
Orano eia zurekik,
Heldu denez,Deus ogenez,
Eta gaitzez bertzerik?
Hanbat beti
Gotorreti
Egiten derautazu,
Baninz bezain
Zenbait betzain
Edo ilhagin zarpazu.
Haur hal’ezten,
Ardirezten
Baitzituket batzutan
Ez agerri,
Ez enzuerri
Eztateien lekutan,

Han erasten
Zerik hasten
Bainaiz ene gaizkiaz,
Eta, nure
Bezain, zure
Nola nizan egiaz,
Zu bertarik,
Artetarik,
Ez trostaz, ez urhatsez,
Bana zoaz,
Laurherroaz,
En’erranak phuztatzez.
Horiegatik
Orogatik,
Etzinzuzket ehula
Baninz fida
Zuk gupida
Noizbait nindukesula;

Bana bertze
Ez ikertze
Gaurgoitik ukeiteko;
Oradrano
Duzun bano
Ongi niri egiteko;
Enendauke,
Ez elauke
Bertzebat hunl’oboro,
Net bilaizi
Baliz baizi
Zenzuz edo burzoro.
Eia bada
Ordua da,
Zuretan has ziteen
Ene hartzen,
Et’ohartzen
Zeren zordun zaudeen;

Nola nizaz,
Motil-gizaz,
Ziren, iraganean,
Zerbitzatu,
Et’ohatu
Nezka ororen gainean,
Zenbat nizan
Zutan izan
Beti tink eta ekhuru;
Zein manura
Er’, ardura
Erpai, ern’et’aiduru:
Gerp zizaz
Zeinen luzaz
Ukaturik nagoan,
Eta halaz,
Hanbat alas!
Errekeitu gaxtoan.

Horik harren
Oro barren
Galkatuz bihotzera,
Berz’atunik,
Bana hunik,
Gogo egizu hartzera.
Et’uztazu
Gutiziazu
Nizan horri berere
Amerztera,
Pot-gitera,
Dudan zuri botere.
Gero azkenik,
Beharrenik
Emadazu dudana,
Margarita,
Jin-kongita
Gauan behin zugana.

III
Argia daritzanari
Gauik, egunik
Eztinat hunik,
Hireki ezpaniz Argia:
Hireki ezpaniz
Itsu hutsa niz,
Zeren baihiz en’argia.
Hirekil’aldiz,
Bederak’aldiz,
Bazter lekutan baturik,
Nonbait banago,
Nun botzen-ago,
Ezi Errege gertaturik.
Lagun-artean,
Hel nadinean,
Elhaketan, erhogoan,
Eznun dostatzen,
Eznun mintzatzen,
Hi beti, beti, aut gogoan.

Nik dudan lana,
Ezin errana,
Zer koeinta dudan higati:
En’exil, eta
Maiz pensaketa,
Egonak ziotsan nigati.
Kadran-orratzak,
Burdin-aitz latzak
Hunki-eta buztan mehea,
Xuxen, han hara,
Eguerditara
Diadukan punta xehea.
Ni, hala hala,
Tiraz bezala,
Hik joz geroz bihotzean,
Hiri gorpitzez,
Beti, ed’orhitzez
Narrain, bait’are lotzean.

Bana herabe
Staliri gabe
Dinat, Argia, jitera
Hir’etx’irira,
Leku agerira,
Jenten minz’erazitera:
Beraz higanik
Egin, jadanik,
Noiz nakidana dakidan
Jin, eta nura,
Gorde-lekura,
Eta hi han bat akidan.

IV
Zuzaz bertzerik
Nehor maiterik
Eztudalarik herrian,
Zu bezain gorrik,
Ez hain gogorrik
Eztudala d’aguerrian.
Zu gabetarik
Dohatalarik
Aspaldi hontan denbora,
Banaiz jaikiten,
Banaiz etziten,
Zu zatozt beti gogora.
Bana, nabaski
Zuretako aski
Enaizela zinetsirik,
Zuk ni zureti
(Aiher naiz) beti
Nadukazu berezirik.

Atsegin ustez
Har zur’ikustez,
Beti, zu zaren lekura
So xuxen ari
Naiz, zenalkari
Okerraren eredura.
Zuk zenbat usu
Haur baitakusu,
Begi bazterraz laztana,
Alabadere,
Soz behin ere
Etzindezke jar nigana.
Zu nahiz batu
Eta minzatu,
Hora nol’erbiratzean,
Bazterrez bazter;
Bethiere laster
Ari naiz zure hatzean;

Bana jagoiti
Beheiti, goiti,
Zenbat ere bainabila,
Zur’oldez, ehun
Bat enaint’ehun
Urtez behin zurekila:
Aldiz naiz latzen,
Bilhatuz batzen,
Ban’ez ber zaitudanean;
Zer gaitz jasaiten
Dudan erraiten
Ezin derauzudanean,
Edo zoriak
Non-bait, bi-biak,
Noiz ere heltzen baikitu,
Han, ni nigartzu
Ikusiz, hark zu
Gogoeritzen ezpazitu.

Ni honen bero
Nakuszun gero,
Zure gogoz maitatzera;
Zu zerk hain haitu
Egiten zaitu
Nizaz ez gogoratzera?
Hel dait’asturuz,
Bertz’anhitz buruz
Norbait ons’eginagorik;
Bana ni bano,
Ez egundano
Nehor zuretarragorik.

V
Nik eztut ehor maite zu beizi,
Zuk zeren nahi zuzu ereizi?
Engoitik ordu zinuke hontu,
Eta nizaz eduki kontu,
Nahi ezpanuzu net hil-urhentu,
Nola bainuzu ja hurrentu;
Ezi bihotza, zu beti hala
Ikusiz gibel zauztadala,
Hotzarriturik orai hil-hila,
Hoboro nitan eztabila:
Bana zuk nahi baduzu sarri
Harzara piztu et’eratzarri,
Nonbait, egizu, Jainkoaren partez
Ikus zitzadan zenbait artez;
Bana zureki nahi nikezi
Elizan nehor zuhaur bezi,
Et’ekuslerik ageri elizan
Lekutara zindiaurizan.

Batzutan, luzez, luzez otoituz,
Zure bihoz gogorra goithuz,
Norabait jitez hitz badidazu,
Hur ere ger’eztadukazu.
Nonbait, bi-biak, heltzen bagira
Zu beti lehiatu zira;
Orduan, bi hitz zuri erraiteko,
Zur’eskuari banatxeko,
Bertarik nola, samur-samurra,
Belar hori zimur-zimurra,
Utzi zitzadan manuz baitzauzat,
Etxekiterago eniz auzat.
Gauaz, epaizkaz, zur’etxen sartuz
Em’ibiliz, eme hatsartuz,
Eta haztatzez, ganbara bitan
Iraganik, beldur handitan,
Net hatshanturik, zur’oh’ondora
Banatorra, zuk heiagora
Egiten duzu, ni hautemanik,
Et’ordu hartan, gaxoa nik,
Leihoti jauziz, ohoin’iduri,
Hilpenan behar dut itzuri.

Noiz ere bai-naiz hauzaz orhitzen,
Zin zinez, baniz hil-nahitzen;
Hiltzea gaitz da, gaitzago bana
Mait’uken, et’ez mait’izana.
Harren gaurgoiti zerbait hongoaz
Urgatz nezazu jaungoikoaz,
Ezi ezta deuskai edertarzuna,
Lagun ezpadu hontarzuna;
Ainziti, ederrik gaitz dena, duzu
Berhala, nol esne’uluzu
Denean, edo sagarra harzu,
Haur ederra buru zakarzu,
Edo anderauren begitartea,
Pikot’orbainez net bethea.
Beraz, zirentzat xahu eztakuruz,
Hel zazkio, sober’aiduruz,
Zugatik hiltzen ari denari,
Eta hur’otoi urrikari;
Ezpere, hura hilen d’eta zu
Harzaz-huts zirate hospazu,
Gizonbat galdu dukezulakotz,
Zergatik? maite zintielakotz.

VI
Maitenaren gal-kexua
«Complainte de la perte de la Maistresse»
Amets, al’egia, d’ote nik enzuna,
Emaiten duzula zur’edertarzuna,
Hon eztaritzotzunari,
Moien apurbaten sari?
Laur urte du, zuri beti jarraikitez,
Higatzen naizela, bai zerbitzu egitez
Ezteiari gertatzea
D’auherretan higatzea.
Eztuzu zer uka, zarel’ogenduru,
Ez zer har ait’amen nahia ztakuru,
Ezta, maitezko gauzetan,
Haurren borx’ahalik hetan.
Egundan’ez-ailiz jaio gaxtagina
Ederza, nezkato onaren zegina,
Edo jai’-eta, berhala
Hil ailiz, inhar bezala.

Onarzun-truku huts, alab’ezkontzea,
Ezta hori ezkontze, bana da saltzea;
Haren erosle senarrak
Zer merezi luke? adarrak.
Ikus, jende hunak, ikus ene pena:
Alxatzen darote nik nuen maitena;
Hurren uste nuenean,
Haur dakusat urrunean.
Gau-egun, goiz-arrats, edate-jatean
Ebilte-gelditze, jaikite-etzatean,
Zuzaz dizut pensamendu
Neure penen luzamendu.
Kexeri, deitore, nigar-herakiak,
Hek ene baraskal, hel auhal-jakiak,
Zipak ene lo-lehenak,
Gau-korrongak hasperrenak.
Behar dudan gero zuzaz net etsitu,
Et’ezteiaritzat lurrean gelditu,
Betor betor herioa,
Bizi’ene hastioa.

VII
Aspaldi neure gogara,
Libertatez biz’izanik,
Orai dakusat harzara
Neure buru’atzamanik,
Gotor, eta gor izatez
Galdu nahi n’aien batez.
Erran baderaukat ezi
Oro harena nizala,
Nehor ere, hura bezi,
Onhetsirik eztudala,
Bana horregatik hura
Ezta nizaz arrengura.
Alabaina nik eztakit,
Zerbitzatzez, ohoratzez,
Othe niroienez akit
Ene beti honlakatzez,
Edo berur’ene penez
Nozpait kexa laiteenez.

Maite’otoi ikuskizu
Mirakulu zaukezuan,
Nitan hotzak hatzen dizu,
Oren oroz, gortarzuna,
Zu niganat hotzen-ago,
Ni zuganat gortzen-ago.
Urruntzen nitzauzunean
Nizaz eztuzu orhitzerik,
Ez, hurrentzen nizanean,
Zein ere den ikertzerik,
Ez behin-ere gogorik,
Niri hunki egitekorik.
Ene ditxa gaitz’egieki,
Ardura dut borogatzen,
Zure hontarzunareki
Nitan gainen gudukatzen:
Batak etzitukedala,
Baietz bertzeak dioztala.

Zein ahal den egiati,
Zuk bezi ehork etziakizu.
Bain’engoiti Jainkoagati
Dakidan nik’er’egizu.
Ezi ordu dut jakinzu izan,
Hil, ala bizigei nizan.

VIII
Zenbat leihorra zabal baita,
Ehon erakutsiko zaita
Anderaurenik, ez eta nezkatorik,
Ni nizan bezain, zorigaitzetakorik,
Ni nizan bezain, zorigaitzetakorik.
Maite dut, eta naiz maitatu,
Bana naiz hanbat dezditxatu,
Ni maite nuen, nik maitenik dudana
Ezt’ehon hauzu hurbiltzera nigana.
Nihauren azkazi hurrenak
Dira poxelatzen dutenak,
Eta nutenak nihaur er’asaldatzen,
Zergati baitut hura hanbat maitatzen.
Ezteia haur enganioa,
Jarriz geroz amorioa,
Lotsaz uste dutenean gal erazi,
Et’ehor gaizki tratatzez irabazi.

Maitarien jaun erregeak
Higu ditu bortxa-legeak,
Eta haren resuman libertatea,
Da gobernari, eta nabusi alkatea.
Bana begit’egin-ahala,
Zu gibel-ber etzazkidala,
Ene bihotz’, ezi zu bazaud’ eneki,
Ni bizi eta hil nuzu zureki.
Eta hargatik utzi baniz
Ahaid’, adiskidez fida niz
Zeruko jaunak, hari gomendaturik,
Enuel’utziko net deskonsolaturik.

IX
Xuria daritzanari
Berritzen ar’iz, XURIA,
Nitan, egun guziez,
Noizten begiez
Egin erautan zauria;
Et’ene bihotz gaxoak
Higanik, maita-sari,
Herskailu ordari,
Zitin tragasa-xiloak.
Beti, joz-joz, daritzana,
Inkudeak bezala,
Diraukedala?
Ez ez, ahal aint’engana,
Eztun alzeiru, ez burdina,
Ez-eta berun hotza,
Ene bihotza
Ban’aragiz dun egina.

Hiltzen nun itzurbiderik
Ez deus salba nezanik
Eztun, higanik
Ahal nukeenaz berzerik;
Hobe duken ainik ere,
Honki egite’, engoiti,
Ezi ez jagoiti:
Hel akit’, berant bad’ere.
Zerbait eur’oontarzuneti,
Bihotz hunen pitzgarri,
Emadan sarri,
Begiratzeko hiltzeti:
Ezpadidan, lur orotan,
Zeren hik hil banuken,
Aipatu duken
Hir’izen’, izen gaixtotan;
Sendotzen banun, ainziti,
Zeren nuken idoki
Halaz osoki,
Sartzeraz geroz, hobiti,
Hire sendagailu hunen
Berria herri orori,
Berri hon hori,
Dinat goraki eranzunen.

X
Hanbat nago penatan,
Nik eztakit nolatan,
Gau et’egun gorbatek / naduk’arrenkuretan.
Izena du Graziana,
Graziaz beth’izana;
Dohainetan naduke / harzaz maitatu izana.
Ezta gupi, ez zeihar, ez,
Bana xuxen bizkarrez,
Zehe-batez lait’izar / gerri hori, meharrez.
Adatz ikustekoa,
Aztaleranokoa,
Leunez,baitare mehez, / zetaren gainekoa.
Ederrenen bardina
(Ezpadohat’aitzina)
Da begitartez, eta / diskret oboro ezina.

Ahoño, mihi ozena,
Hortzik den aratzena,
Begi bizi, so hutsaz, / maitarazi diroena.
Lepo’arrai miratzeko,
Goxo besarkatzeko,
Bolharr’ ask’ ilhunbean / argi zerbitzatzeko.
Oina, kaizuz, nolako?
Ikusten gogarako:
Ukaraia, besoa, / arhan-lil’-itxurako.
Esku eta zango biak,
Xuri bezain guriak,
Erhi mehe, gaineti/ zilharstatu ikusriak:
Hanbatez beud’erranak
Agerriz dadutzanak,
Eztazkit ezterraket, / gordailluan daunzanak.
Elkoit dakit elkorra,
Esker gabe, gotorra,
Del’enetzat, bait’are / harri bezain gogorra.

Erran draukat ardura,
Zer den en’arrenkura,
Eta nola jabetzat / hartu dudan berura.
Nola nitan botere /
Duen, handi hal’ere,
Eta berze maiterik / nol’eztudan batere.
Bana hura, hargati,
Nizaz ezt’axolati
Et’enu itoiten, berak / sartu nauen, penati.
Kausit ahal baneza
Nonbait berhez-berheza
Hunl’ene penatzea / baka bide baileza.
Haren begitartea
Garbi, arrosaz bethea;
Halaz da gertatu ere / bihotzaren jabea.
Lepo’argi miresteko
Goxo besarkatzeko,
Bulhar’ask’ilhunbean / bela zerbitzatzeko.

Oina xoil onz’ansatu,
Halakoz engrainatu,
Eskua bol’iduri, / beso ezne-gatzatu.

XI
Beltxaranari
Nik hanbatetan errana
Nahi eztuna sinhetsi,
Aizel’ onhetsi
Nizaz, anhitz, Beltxarana?
Bada dela hori egia,
Prest nun erakustera,
Et’ egitera
Mana nezana guzia.
Ezar nezan porogutan,
Ordea hanbateki
Ez, isireki,
Har den’ eztela burutan;
Zer probetxu edertarzuna
Da hire gorputzean,
Tink bihotzean
Badatxen gogortarzuna?

Zor din maitatu izateak,
Ordainetan, maitatze;
Zer al’ ahatze
Zauzkin maiteri-legeak?
Aldiz dun maitariaren
Mait’ orde hig’ ukena,
Eder eztena
Hi bezalako ederraren!
Halaz gaizkitze hunetan
Nun alabain ezarri,
Dolu-egingarri,
Huna niagon hil minetan:
Ezpanun hant’ idokiten,
Zordun izan bezala,
Hik hil nunala,
Dinat hil aitor’ utziten.

XII
Aspaldian nabila
Hor, hebe, laztan bila
Et’ orai, nahi-nola / batu naiz batekila.
Hur’ ezagutzen duten
Oro haren bertuten,
Goresten, eta bertzer / ari dir’ eranzuten.
Haren eder izana
Da hain gauza bekana,
Ezi eztuela kiderik / baita jenden errana.
Nol’ arrai miratzea
Baitu, eme mintzatzea,
Gozo, gozo ere handi / da ari behatzea.
Gorputza duelarik
Luzekara, halarik
Xuxen du, et’ ezta lodi, / ez mehe soberarik.

Begi xiloak ditu
Izar bigez garnitu,
Begitartea hanti / zauka hanbat argitu.
Buruko bilo hori
Urhea bezain hori,
Bana gordetzen du, eta / salhatz’ ezta hori.
Kristalez du belarra
Sudurr’ oro zilarra,
Mazelak xuri-gorri, / perla hutsez bidarra.
Ezpainak badirudi
Dela kora-isuri
Hortzak, lepo, bulharra / elhurra bezain xuri.
Oin, tipiz, herotsduna
Zango aratsu, xuguna,
Eskua xuri, nola / arraulze berri erruna.
Horik nik hautemanik,
Eta gogoan emanik,
Hanti nag’orai haren /saretan atzemanik.

Nagoen han, nahibada,
Ezi sordex ezpada,
Haren presondegia / ene laketgia da.

XIII
Joanaren bethengizarrea
Batez nago harturik,
Hura gogoan sarturik,
Ezin hil, ezin biziz, / nago net eiharturik.
Burutik oinzolala,
Berregin den bezala,
Dohainetan neduke / haren zerbitz’ ahala;
Zeren baita hain haitu,
Eta zeren garhaitu
Prestuz, et’ontarzunez, / bertze nesk’ oro baitu,
Zeren dena guzia
Baita ber-zuhurtzia,
Eta jakitarzunez / orozaz gainti utzia.
Minzatze ederretako,
Zpritu are hobetako,
Adimenduz, eranzun / nik ezin bezalako.

Kaizuz doi, ezi bara
Sorzainak eskuetara
Hur’ egitean, hartuz, / jakin du zertan bara.
Haren izena JOANA,
Ez’ ote gaizki emana?
Ezi orai heldu dena / nola lizate joana?
Haren gorputz lerdena
Da nik dudan maitena;
Baitare gerri, hersiz, / orotako lehena.
Haren ahorpegia,
Zer, baderragu egia,
Zer derrakegu dela / baizik izartegia?
Lehenik, bekokia
Moldeaz idokia
Iduri, iguzkiareki / argiz ihardukia.
Gero ahutz-araldea,
Potarentzat lardea,
Ezt’ igelsu, ezta zilar, / bana kristal-ordea.

Aldiz bi beharriak
Xuri miragarriak,
Saldoa maitariri / gorheritan jarriak.
Oi, zerik du sudurra!
Ez egi’, ez apurra;
Xorhi, begi-hontgarri, / hala hala muturra.
Ezpainak, arros’ orri
Gorriak bezain gorri:
Hortzak aitzintzen, zuriz, / ezein ezne isurkorri.
Zer, ahatz lakidita
Haren begi polita?
Al’, ez aski goratuz, / hutsik othe daidita?
Begi gureak-ara
Zzirudien bertara,
Bana kanbiatu da / geroz izarretara.
Bidar-hori, berhala
Nola boli-zotala,
Lepoa perla biziz / orhatua bezala.

Ugatz gogor, lar-xuri,
Leunez balus’ iduri;
Mokoetan xartaturik / koralez bi mohuri.
Balin balu, sabela
Garhi nerrake dela,
Ezi, segurtatzeko, / eztu ezagun duela.
Zango xorhiki egina
Paieruz hob’ezina,
Besoa bertz’ ororen / patroinzat sor zedina.
Esku erri et’ ahurra
Hain xuri, zein elhurra,
Oina doituz bezala / meharr’ eta laburra.
Buru ederreko adatsa
Laxurik baderatza,
Badaitso gerriraino / urh’ izpiz aberatsa.
Gainerakoz, bihotza
Al’ urrix’ al’ orotsa,
Duen, izterbegiak / porogatuz bihotsa.

Horik erran bezala,
Zeren baitira hala,
Dohainetan neduke / haren zerbitz’ ahala.
Baletsa jaungoikoari
Har nezan zerbitzari
Hark er’, eta leristan / hanbat on zein nik hari,
Orduan pausu nuke
Eta nihaur neduke,
Handiago baninz ezi / Baroin, Kont’, edo Duke.
Banau er’ iraiziko,
Eztut ez gaitzetsiko
Baizik ogen guzia / nihaurtar’ egotziko.
Ezi aspaldi du haren
Merezi handiaren,
Ezagutza dudala, / et’ en’ eskasgoaren.
Alabader’ orano
Nahi dut zertarano
Kortes den jakin, lehen / etsirik hartu bano;

Zeren, nol’ ene maite
Ukeiteak iraite
Baitu, hur’ ere agian, / luzean goga daite.

XIV
Neguan, elhurte batez,
Laztanak eskutabatez
Sudurra zapaturik;
Sudurrak min-har etzezan,
Bana bertan sendi nezan
Bihotza suharturik.
Elhurraz gaineti,, hotzik
Bai karroinik, bai izotzik,
Badeia deus lurrean?
Elhurrak alabadere
Naduka ni, hotz badere,
Errerik bihotzean.
Haur da lurreko legea,
Gauz’ orok ber’ ekoiztea,
Bera iduri du egiten;
Ban’ orai, miragarritan,
Hotzak beroa du nitan,
Urak sui’ eraikiten.

Bero huntarik liparbat,
Su huntarik huts inharbat
O laztan’ erexeki
Ahal banezazu zuri,
Nitzatela zait iduri
Sendo hainbertzereki.
Beraz otoi, Jainkoagati,
Lipar, inhar bategati,
Iraitz enezazula;
Ban’ erakutsu maitari
Gaizoak, bai urrikari,
Bai gupida tutzula.
Egitez horla, zinetsu
Eder bezain onbidetsu
Izanez, aipatua
Zirat’ ororen ahoetan,
Et’ amorosen gogoetan
Zerurano alxatua.

XV

Ni zuretzen has bezain sarri
Berhez nindizun bertarik,
Lehen hautatu maitagarri
Nituen, nindutenetarik,
Orai eta betiereko
Zureki tink egoiteko,
Eta berhez neholatan
Enankidizun gisatan.
Geroztik esperanzaz hazi
Dut neure maitakaria
Egunez egun irabazi
Ustez zutan ordaria;
Ban’,ene zori gaitzetan,
Enaiz orano deusetan,
Harriz da zure gogoa,
Ezpada gogorragoa.

Horrenbat gogor izatera
Zerk zaramatza gogatu?
Zur’ onhesteaz etsitzera
Nahi nauzua bortxaatu?
Alaz, berdin ni galdurik
Eztadukazu baturik
Non-nahi-den nik bezanbat
Bertze zerbitza zaitzanbat.
Ban’ etzar’ aski gaitz, daritzat,
Gaizki horren egiteko;
Galbidera, maita saritzat,
Maite zaituen’ egozteko;
Izterbegia minzatzen
Delakoz guzaz, kexatzen
Hark zaitu, hanti datorra,
Zure niganat gogorra.
Zer ere zugati, nigati
Bailedask’ izterbegiak
Gal zaitzadan eztu hargati,
Merezi ene maitegiak:
Aitzitik haur da zuzena,
Zeinek baitu ogena,
Berark dezan bak’ isuna
Eta har ahalkeizuna.

Hark zer er’ ahal bailiotsa
Badaidiel’ uste duzua?
Ene bihotza, haren lotsa
Oran’ eztazaguzua?
Ikusi nahi baduzu
Hain zail denez, zein poruzu,
Zato, zato so’ gitera:
Banohako jaukitera.
Jauki dizut, et’ ihesari
Dema, hara, laurherroan:
Arauz, zein eder lasterkari
Den zuri erakuts-gogoan;
Biz hala, hal’ ezpada’ ere,
Etziren-ber zu batere
Larde, gaurgoitik, oinaren
Puntan bihotza duenaren.
Beraz biho’ en’ artizarra
Larderi’ oro kanpora;
Eraketsu zutan den garra,
Eta zure bihotz gora:
Izterbegia puxatuz,
Eta zinez mehatxatuz
Etx’ ezazu, edo kuluaz,
Aski ezpada mehatxuaz.

Hal’ egitez zur’, ene bano,
Eginen duzu gehiago,
Zeren bainaiz, bizi nizano,
Nihauren bano zureago:
Hel zaizkit gauger’, otian,
Heltzekoz zure bizian,
Ezpad’ en’ asperragati,
Ezpererik zureagati.

XVI
Nahiz ezpegi
Gauaz ilhargi,
Ni zure begi
Ederrek argi,
Heien gordatzen
Ezpazin’ ari
Beti miratzen
Dagotenari.
Zuk hori egiten
Bezanbatetan,
Naiz eri etziten
Bihotz minetan.
Min’ iragaiten
Zautan artean,
Nehorat joaiten
Zauzkidanean,

Zerik inhara
Naiteeno akit
Noa horra, hara
Nor’ ezpaitakit,
Ustez naiteen
Hel erortera
Zu zirateen
Leku berera.
Halaz batzutan
Batzen bazaitut,
Baten lekutan,
Neke biga itut;
Zeren nik zuri
Emanik bahi
Bihotz’, itzuri
Baitzauzkit nahi.
Zurekin batu
Et’ aise gabe,
Su naiz bilhatu
Ta kisu labe.

Laster hil dadin,
Su haur egizu,
Ilhaunt enadin,
Ahal daidizu;
Maita nezazu,
Halaz hil daite;
Ezpanezazu
Hauts gertha naite.

XVII
Ezkontidearen hil-kexua,
Museen kontra
BERTANKO ILHOTS HAUR gaztaroan egina ez
Izanagati, eritsi dut etzaokeela hemen gaizki.
Andreak luzez zerbitzatu
Zaituztet, eta nik hospatu
Dut herri hautan zuen izena,
Lehen guti ezagutu zena:
Nik zuen azturak et’ atunak,
Gu baitan orano ez enzunak,
Argiratu’ tut ilhunbeti,
Et’ aterarik herratzeti
Guretu, et’ eman hek Euskara
Kobla honzalen eskuetara.
Aspaldi nolha zuen norhabe
Izan bainaiz, zuek ene jabe,
Uste nuen nihaurk er’ ekaitzak
Jo banenza, neure zurkaitzak
Zintuzkedal’, eta habeak,

Neur’ aizolbe, neur’ aterbeak;
Uste nuen hala, ban’ eskierki,
Enganatu izan naiz elgerki;
Ezi behar-beharrenean,
Hel-helez egon naizenean
Etzitzauzte hurbiltu, ez heltu
Aitzitik zitzauzte gibeltu:
Utzi derautazue hiltzera
Joana, ene bizi erazitera,
Berainik lurrer’ etorria,
Edo zerutik igorria;
Joan’, en’ emazte karioa,
Ene bihotz’ ene gogoa.
O zer hiltze latz’ enetako!
Hura galduz gero zertako
Hemen, ala gaitz-beha nago?
Egonago, eta zordexago
Dukedala dakusat, ezi
Orai alderdi ezpainiz bezi,
Aitzinara naiz hebainduko,
Enbaldituko et’ ezdeustuko;
Zeren bainaiz harzaz gabetu,
Zeinzaz sentatu eta hobetu
Uste bainuen, zahartu ondoan,

Nol’ izan bainaiz gaztaroan.
Lehen neur’ egitekoen haxe
Bakoitza baitzautan zortaxe,
Orai baititut baten’ biga,
Haren’, enea, nol’ ez higa,
Nol’ enainte jasan-ezinez,
Eta soinak ihes eginez,
Buruzpiko edo larrapoka
Eroririk, oro porroka?
Aspaldi du, hark arrenkura
Ezpal’ ukan nizaz, zupura
Joan ninzatela, eta xixari
Ehunen egin han janhari.
Hura, noiz ere bainendukan
Ohaturik minak, dut ukan
Neure zain, et’ egon zait beti
Igitu gabe sahietseti,
Geldi han, ern’ et’ iratzarri;
Et’ ebilten has bezain sarri
Zerbizatu zait besapeko,
Erorteti begiratzeko.
Hark, erian nol’ eheinatzen,
Sendoan er’, ene geinhatzen
Zakien; bait’ are pausu emaiten,

Bihotzak zautan-kal ehaiten;
Hur’ ene soberaren doitzen
Jarririk, ari zen noiz goitzen
Ene samurreg’izanaren,
Noiz ene bihotz epelaren
Gar behar zen gauzetan, gortzen;
Et’ egin bidean gogortzen.
Herriz kanpoan nenbilano,
Bertzen koeitak, neureak bano,
Hobetsiz, heier jarraikiten,
Hark zauztan neureak egiten.
Nangoenean noizpait udalen,
Andreak, zuen alhor zabalen,
Nihaurenak gibel-emanik,
Et’ egin-gabez hetan lanik,
Ikusten nituel’ ezteialtzen,
Hark zerauztan hutsak estaltzen;
Egiten nik egin-beharrak
Berak hartzen golde-nabarrak,
Bera jarten itots-emaiten,
ber’ ereiten, ber’ogi epaiten,
Et’ oro berak lant-ahala
Lantzen, izan baliz bezala,
Ez aitoralab’, et’ emazte,

Ban’ ezein nekazale gazte.
Horik jakinik zuek gertuki,
Etzinaten hitzeraduki
Hartzaz bertz’ art’ idukitera,
Utzi gabe hal’ hiltzera?
Badakit erranen duzuela,
Lurrean jagoitik eztela
Izan xipirik ez gehienik,
Zein bere mugan hil eztenik.
Bizi hunek (aitor dut hori)
Ezin dirauke beti ehori;
Bana hur’ ezta hil zahartuz,
Baizik higatuz, et’ eihartuz
Errekeituak eman-gabez,
Et’ ez hek’ hartzera herabez:
Nola baratze lantzekoan
Girofleiak, uda beroan,
Ur-peituz lehenik ximaltzen
Baitir’, eta net gero galtzen.
Ezi balitu Jainko-axeter,
(Zeinen baitzarete bereter)
Izenez Phebuz daritzanak,
Hartan egin ber’ esku-lanak,
Eta luen ikertu eta lotu,

Segur da zatela sendotu:
Bainan ezpaitzauzkot’ otoitu
Hala hur’ er’, ed’ ezt’ orhoitu,
Edo zauke’ orobat izan
Joana hil edo bizi lizan.
Beraz nizaz hain axol guti
Duzuen gero, zuen zerbitzuti
Naiz, oraidanik, ment’ orotan,
Jalkiten, ez.itzultzekotan.
Bad’ ez nehor niri obororik
(Eztudan gero gogorik)
Eske jar kobl’ edo kantore,
Baizi nigar eta deitore;
Ezi eztuket berhain asperrik,
Joan’ enea zenbait hil-errik,
Lupean, air’ edo zeruan
Derakustano den lekuan.

JAINKOAZKO
NEURTITZAK

XVIII
Hamarkuna edo Jainkoaren
hamar manuak
Jainkotan bat huts jauretsak
Eta bertzerik zinhetsak
Jainkorik ez jainkoaizunik
Ezin datekiela hunik.
Haren izen’ alferretan
Ez erabil eur’ elhetan,
Igand’ egun’, orhituki,
Iragan ezak sainduki
Ait’ et’ am’ etzak ohora,
Bizitzeko anhitz dembora:
Ezadil’, erhaiten ari:
Ezizal’ ohaidekari,
Ez’ ohoinkeri’ egile,
Et’ eztezala desea,
Nehoren er’ emaztea
Alhor, motil, nezkatoa,
Idi ez on gainerakoa.

XIX
Elizaren manuak
Begir’ etzak jei-egunak
Elizak derakutskunak
Eta, hutsik gabe, meza
Hetan enzun albaiheza.
Barur egik jeigeietan,
Berrogeian, laur mugetan,
Bait’ elik’ aragi jatez
Orzirale larunbatez:
Eztakiala joan urterik
Eur’ aitorr’ egin gaberik
Gaizki eginez Apezari;
Eta guziz Pazkokari;
Bask’ adi zeruk’ ogiaz,
Jesusen gorputz biziaz.

XX
Eguberri-koplak
Zerik gogatu izan baita
Zeruko aita
Gure berherostera,
Seme bakoitza hartako,
Saritako
Igorri du lurrera;
Bere odolaz mundu hunen
Teiarzunen
Osoki garbitzeko,
Eta hilik zatzanaren,
Gizonaren
Bere hilaz pitzeko;
Eta zeren hal’ atsegin
Baitzuen, egin
Zedin gure laguna,
Eta Jainko izanareki
Eretxeki
Ledin gizatarzuna,

Nezkasobat amatako
Galileako
Nazareten hazia,
Baderauka hautat’ ukan
Baitzedukan
Zeinek izen Maria.
Aingerua hanbatekin,
Hitz hauekin,
Nazarete hirira
Ethor zedin berri haren
Mariaren,
Heltzeko beharrira:
Ongi zaren, o, lurrean
Izatean,
Bardinik eztuzuna,
Zu zara Jainkoaren ama,
Gaitzen zama
Jenter dedetezuna.

Zure bizitze zuhurrak
Zeru-lurrak
Derakarzke bakera,
Ezi Jainkoaz zar’ izorra;
Hark nigorra
Hunen zuri erraitera.
Inhardets zezan hitz hotan:
Zer anzotan
Gerta laite diozuna?
Haurlanik gab’ ama deia
Ene deia?
Haur jagoiti enanzuna!
Aingeruak: hori bada
Egia da,
Ala diotsu, Maria;
Jainko jauna zutan duzu
Ezaguzu
Haren indar handia.

Mariak berriz ziotsona:
Haur ni huna
Jaunaren neskatoa,
Jaunak hala badaritza,
Zure hitza
Nitan egin bihoa.
Bazedin ordu berean
Otoitzean
Jar belhaurikaturik,
Non senti baitzezan sarri,
Miragarri!
Elhe’ aragiturik.
Geroz, zezano ainik- eta
Urhent-beta
Hil-bederatzurruna,
Jainkoari eskerren emaiten
Iragaiten
Zituen gau’ et’ eguna.

Erdi-mugan ohatzera
Betlemera
Joan zedin Josepeki;
Non, bertz’ errekeitu gabez,
Zatzan gauez
Bordan, Arsto-idieki.
Hanxe gizon-iduritan
Gauherditan
Jesus jaio zekion,
Mihiskando’ oihal lodiz,
Abel odiz
Ohakoa zegion.
Artzainak, jeusten hitz guti
Hauk zeruti
Enzunik (hergoretan
Bu gloria Jainko honak,
Bu gizonak
Bakea leihorretan).

Bertarik olhirietan,
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Oten gaztaroa neurtitzetan - 2
  • Büleklär
  • Oten gaztaroa neurtitzetan - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3411
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2123
    21.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    30.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Oten gaztaroa neurtitzetan - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 1292
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 965
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.