Mireio - 7

Süzlärneñ gomumi sanı 3773
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2112
24.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
35.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Nik ere Yesusengatik eriotza gogorra yasan nai
dut».

Gure neskame Sara zen ola oiuka ari zena.
Begira gaur zeruan bekokiak nola argi egiten
dion, yorraileko egunargitzeak bezala. Iparrak
urrun garamatzi; Salomek ordea, Yainko-argiz,
bere estalkia zabaltzen du ugiñetara. Siñesmen
altsua! Ugin kizkur, argi, urdinkararen gaiñetik
gure ontzixkaraño etorri zen murgildu bage
neska gaztea, iparrak bultza eta estalkiak eramaki. Urrungo lañortartean banaka banaka gure
errialdeko gainak itzaltzen eta itsasoa aunditzen
ikusita, naigabe barren batek artu giñuzen. Agur,
agur, lurralde saindua! Agur Yudu-erri doakabea,
zintzoak esetsi ta zure Yainkoa gurutzatzen
duzuna! Gaurgero zure maastien morkak eta
aztaparren datillak leoe izugarrien yanari dire, ta
zure arresiek sugetzar zitalen gordagu. Agur,
yaioterri, agur!
Ekaitz-aize zakarrak ontzixka alderoka zabilen itsaso aserrean. Martial ta Zernin belauniko
yarri ziren aurrealdean. Torpin zarra gogonduri,
bere estalkian biltzen da. Aren ondoan zagon
eserita Masimin apezpikua. Zutik, zubi-tartean,
Lazar, ill-obiko ta zapiaren zurbila oraino zitula,
aize orrodunari aurpegi emaiten. Ontzixka gal-

duak arekin deramatzi arreba Marta eta Madalen, au baztarrean etziñik eta naigabez malkoka.
Ipernuk dakarren ontzian Eutorpi, Sidoni, Arimateako Yosepe, Markel eta Keleon, toleten
babesean datoz. Urdiñerri ixil artan Salmu-kanta
eman zuten eta guk batean erantzuten giñien:
Goresten zaitugu, Yainkoa! Bai laister zoala
ontzixka ur dirdaitsuetan! Oraino ikusi uste ditugu, ura zurrunbilotzen zuten aize-furrunda izugarri aiek, eta zutabe mei biurturik, urrutira aizatzen ziren ispirituak antzo.

Ekaitza.
Eguzkia itsasoan yeiki ta itsasoan etzin.
Zabaldi gazi ua barna, aizearen mendean giñoazen. Arkaitzetatik ordea Yainkoak gu begiratzen,
Provenzarrak Bere legera erakartzeko autatu
baikaitu. Goiz batez, iñoiz baiño eguraldia barego zagon. Aurretik zoakigun gaua, argiuntzia
eskuan, labera ogi-erretzera doaien alargun
goiztarra bezala. Ugiñak, larraina bezain txabal,
ozta yotzen zuten ontzia. Zeru-muga urrutian

erortzen da ta geitzen da une oroz orro izugarri
bat; urubika ta intzirika ari den susmur ezezagun
bat. Ezurretaraiño sartzen zaigu ta muturik
uzten gaitu. Andik emendik, ikusterre guzian,
ura ta ura. Ta itsaso bildurti kizkurrean, aizepirrinta laisterra, izugarria, ta gure inguruan ugiñek illik, zain gaiztoaren yoa! ontzixka geldi
zedukaten aztikeriz bezala. Alako batean, urruti,
ur-mendi izugarria yeikitzen da. Itsaso guzia
guregena zatorren zurrunbiloan, orro ta marru,
odeitzarrez bildurik. Betbetan itsasaldi batek
ixurkiaren ondarreraño amiltzen gaitu, ta berela
eraikitzen ugiñen galdorrera ikaraz, erio-beldur.
Ua larria! Ua naspila! Tximista luzeek illuna argitzen dute aizea zarratatuz, eta bata besteren
ondotik ostots izugarriak burrunba egiten; ifernu
guzia askatzen da gure otzixka iresteko. Labeche ikaragarriak ziztuka, orroka, lekune-gaiñera
bekokia makurtzen digu. Itsasoak batzutan ugiñen bizkarrean eraikitzen gaitu, bestetan zoko
beltzetara sartzen gaitu, uretan galduen nigar
illuna entzutera, itsas-oillar, foka ta marrazo
dabiltzan zokoetara. Ene Yainkoa! Galdu giñan.
Gure buruetan llertzen da ugiñ aundi bat, eta

Lazarek dio aieneka: Yainkoa, zaite gure lema!
Zuk atera nauzu bein lurpetik. Lagun gaitzazu!
Ontzia iraulltzear da! Basa-usoaren egaldiak
bezala, aren otoitzak odeia urratzen du, ta zerura ega egiten. Yauregi-aulkitik, ikusi du Yesu
garaitzaileak. Itsas-gaiñean an dakusa Yesuk
bere ediskidea, urak laister iretsiko dun adiskidea. Begi errukarriz begiratzen digu. Berela,
ekaitz-erdian, eguzki-izpi luze bat agertzen. Alleluia! Oraino gora-beira gabiltza ur gazitan, eta
bustirik, akiturik, kiratsa okatzen dugu, Berbertan ordea, ikarak igesegiñ, ugiñ izugarriak berdin, odeitzarrak urrun aize biurtu. Legorra ageri
da argi ta musker, lore-kuskua lertzen bai litzan.
Oraino kulunka gabiltza ugiñetan, ukaldi lazgarriengatik. Baina baretzen dire atzenik ontzi
argal aurrean, aixe-ufa batez. Ontzi meiak
aateak bezala ura urratzen du, ta tillapeak aparmuilloak ebakitzen. Arkaitz bageko egi batean
alleluia! ontzia legorretara da. Ondar ezoan
guziok belaunika oiuz esan genun: ekaitzetik
begira gaituzu. Emen dituzu gure buruok aiztoaren azpian badere, Kristoren legea zabaltzeko
gai. Zin egiten dugu.

Provenza-errian Kristoren legea
aldarrikatzen dute.
Izen zoragarri onen otsera, Provenza-erria
poz dardaretan dagola dirudi; izen berri au
entzutean, basoa ta zabaldiak poz ikaraz dire,
nagusia datorrela entzunda, xakurra laisterka
yostetara doakion bezala. Itsasoak magurioak
okatu zitun. Zeruetako gure Aita! gure gose
luzeari oturuntza eman diozu; gesal zabaletan,
gure egarria asetzeko zuk yalkiarazi zenun iturri
miraritsu, garbi, osasungarria, ta oraino badario
gure ezurrak dauden Eleizan.
Siñeste gartsuz Rodano-ertza atzematen
dugu, ta aintziradiz aintziradi goaz, zer gerta.
Berela lurrean ikusten dugu golde zantzua, ta
urrutira Arlesko dorreak, Agintarien bandera
eraikitzen zutelarik. Gaur egunean segari aiz,
Arlesko uria, ta ire larraiñean etzanik, ire aspaldiko aipua darabillan ametsetan; ordun aldiz,
arraunlarien erregiña ta ama intzan, ainik eta
kaiean ontzian lerro lerro yarrita ez baitziteken

aizerik igaro. Erromak berriro yantzi indunan arri
zuri landuz eta ire bekokian buruntzatako yarri
zetinan eun ta ogai ate, Ondartza aundietan.
Orduan Erroma erriaren erregiñ-alaba intzan, eta
ire burukerien asegarritzat baeduzkanan zirkua,
ubide bikaiñak, antzokia ta zaldi-laistergua.

Torpinek Kristoren legea aldarrikatzen
du Arlesko antzokian. Uritarrak.—
Kristau biurtzen dire.
Sartzen gara urian. Yendetza antzokira
zoaien. Bai gu ere aiekin. Yauregien tartera, arrinabarrezko Yauretxeen itzalpera amiltzen da erri
oldartua, arruetan ugaldea astigar tartetik orroka doaien bezala. Birau gaizto! Lotsa gaizto!
Sanbuka lizunaren otsean, antzokiaren oinean,
an zebilen neska sail batek ingururumarika ta
karraxika, lelo bat kantatzen zun, eta garria
makurtuz, Venus zeritzaion arnabar puska baten
aurrean dantza lizunak ari zitun. Erri eroak gaiñak ematen zitien oiuka: Kanta iogun, kanta
Venusi, poz oro dakarren yainkosa aundiari!

Arlesko lurraren eta erriaren amari! Neska-mutillek au esan bitartean, yainkosa aizunak, bekokia gora, sudurra zabal, kedats-laiño tartean
arraianez buruntzaturik, aundi-ustez arrotzen
zela ematen zun. Ontan, ainbeste lotsabagez
aserreturik, oiuak eta dantzak geldiarazita, an
aurreratzen da bipil Torpin zarra, besoak gorarik,
yende arritu arengana ta ozenki mintzatuz dio:
Arlesko erria, entzun, entzun nire itzak; entzun
Kristoren izenean.
Etzun besterik esan, Bekaina zimurtzearekin,
dardarazten du yainkosa aizuna, ta erortzen da
zutondotik. Arekin batean, neska dantzariek
erortzen dira ikaraz. Oiu bat dute guzien artean;
urubia besterik ez da bereixten. Yendea eriosuar
ateetara da, ta urian ikaraz barratzen du. Errigurasoek beren buruntzak kendu; gazte suminduek inguratzen gaitute deadarka. Puñal dirdaitsuz betetzen da aizea... Baño gure yauntzien
gatzak, Torpinen bekoki baketsu goi-argiz
beteak, eta aien Venus zurruna baño ederragoko
Madalenek nigarrez urturik, utzeratu egin zitun
lipar batez. Ordun berriro Torpinek: Arlesterrak,
entzu itzazue beste itz ok eta gero moztu niri

lepoa. Or ikusi duzu Arlesko erria, kristala baiño
auskorrago den yainkosa aizun ori erortzen, gure
Yainkoaren izena entzun orduko. Ez uste nire
mintzoak oinbeste indar dunik. Ezer ez gara gu.
Zuen iduri aizun ori egotzi dun Yainkoak, ez du
Yauretxerik emengo muño gañetan; baiño gauak
eta egunak Ua besterik ez dute goietan ikusten.
Ogenarentzat eskua latza du; zaballa otoitzarentzat. Bakarrik egin ditu lur-zeru-itsasoak, berak
bakarrik mendiak. Bein batez, bere yarlekutik llipuek yana ikusi du bere Ona; ikusi du yopua
bere malkoak edaten, iñoren pozbide bage; ikusi
du Gaitza, apez-yauntzian aldareetan irakasten;
ikusi ditu zuen alabak lotsagarriro, mutil lizunen
besoetaratzen. Eta oinbeste loikeri garbitzeko;
abeari loturik zegon gizadia oiñazealdi luze ortatik ateratzeko, Bere Semea igorri du. Agur egin
zezaioken eguzki-izpi ere bage egotera, neskatx
baten sabelera sartu zen, eta aska batean yaio,
agotz gaiñean. Arlesko erria, damu zaite!
Aren lagun giñan bizi zalarik eta Ark egindako arrigarrien aitorle gara. Urrutietan, Yordan
ibaia garbi doaien aldeetan, yendeketa zarpil
gose baten erdian, ikusi genun Aren soiñeko zuri

liñozkoa. Elkar maita genezala esaten zigun, eta
ba-zela Yainko bat baztergabe ona ta guzia al
duna; ba-zela an yaurerri bat, ez ordea gezurtientzat, ez arroentzat, ez lapurrentzat; xumeentzat ordea, ta bakunentzat eta nigar dagitenenzat. Itsasoan ibilki indartzen zun bere irakaskizuna; gaixoek, Aren begiratuz, Aren itz bakarrez
sendatzen ziren; ildakoek, tarteko arresi illuna
autsita, bizitara zetozen: or duzute Lazar, maindireetan usteltzen ari zena... Orregatik, ain
zuzen, errege yuduek gorroto artu zioten eta atzi
ta muño batera eraman, beazun-ura edanarazi,
aurpegi saindua txuz bete, ta gero gora eraiki,
iseka zegiotelarik... Barkapena, barkapena! oiugin zun erriak nigarrez itokarrean, barkapena
guretzat! Zer egiñen dugu Aitaren besoa beratzeko?
Itzegizu, Yainkozko gizona, itzegizu. Odola
gogo badu, eun ill-opari eskeñiko ditiogu. —
Eskeñi iotzazue zeron atsegiñak ilda, zeron gaitzerako gosea, esan zien gizon saindu ark belauniko. Etzaizu atsegin, yauna ildako opari baten
urriña, ez arrizko yauretxerik; naigo duzu gose
dagonari ematen zaion ogi-okela, edo bere gar-

bitasuna maiaz-lorea bezala eskaintzera ikaraz
datorkizun neskatx eztia. Yainkoaren bialdu aundiaren abotik ola yario zen olio saindua bezala
Yainko-itza. Ta gaixo ta langille, aren soiñekoeri
muinka ari ziren. Artan, gezur-iduri guziek yausten dire aldarean beira. Ta bertan, egi aren aitororde, itxu yaiotako Sidonek bere begi-niniek erakusten zitien Kristok argitu ondoan. Maximiñek
berriz, Kristoren piztea yalkitzen zien, eta damua
gauza bearra dela eskerra irixteko. Egun artantxe eskatu zun bataioa Arlesko uriak.

Erensuge izugarria.— Martak lotzen du.
Arlesko uria onbiurtzen da.—
Provenza Prantziarekin bat egiten da.
Zakar-pila isasten dun aizealdiak bezala, gu
Yainkoaren arnasak garamatzi. Giñoazala, gure
aurrean auspez yartzen dire ordez bialdu batzuk
estu ta larri. Itxedon apur bat, diote, Yainko onaren atzerritarra, entzu iguzu. Arrigarri ta igarkizun aundi oriek entzunda, zure oiñetara bialdu
gaitu uri doakabe onek. Ikaraz izozturik gaude.

Gure oianetan eta zokoetan or dabil piztitzar bat
giza-odol billa, yainkoaren eskumakil. Erruki
gutaz! Erensuge-isatsa du, ta begi-niniak argorria baño gorriago. Aren bizkarreko ezkatak eta
geziak ikara ematen dute. Leoe aundi baten
muturra du; sei giza-oin ditu, laisterrago ibiltzeko: Rodanopeko aitzulo batera derama atzemanala guzi. Gure arrantzaleek bakantzen ari, Ai
gure! Tarascondarrek, au esanda, nigarrari ekiten diote. Martak ordea, berantu bage ta zalantza bage esaten du. Ni yoanen naiz Markelekin.
Biotza ari zait, ara laisterka yoateko ta uria libratzeko. Lurrean azkenez elkar laztandu genun,
zeruan elkar ikusteko asmoan, eta bereixi giñan.
Martial Limogesen gelditu zen; Tolosa Zerninek
artu zun emaztetzat, eta Eutrop, lenik azi ona
erein zuna, Orange arranditsuan kokatu.
Zu ordea, nora zoazi, Birjiñ eztia? Gurutzea ta
iiztailua (isipua) eskuetan, bekokia legun, Tarascaren billa asi zen. Yende basati aiek piztitzar
arengandik aterako etzela-ta, burrukaldia ikusteko ler-zugatzetara igo ziren mordoskan. Bere
zokoan ustekabean esnarazia, bere etzauntzan
aixukatua, an ikusiko zenuten yauzika! Alperrik

biurrika ta orroka ari zen; alperrik ziztuka ta
uxtuka; ur bedeikatuak geldiarazten du. Martak
lokarri mei batekin lotuta an derama suduruxtuak arren. Uri osoa gurtzera ateratzen zaio.
Nor zara? zesaioten neskatx kristauari. Diana
eiztaria, Minerva garbia ta bizkorra? —Ez, ez,
erantzun zien neskatxak; nire yaunaren neskamea baizik ez naiz. Kristau ikaskizunak irakatsi
zitien, eta Yainkoaren aurrean belaunikatu ziren.
Mintzo zorrotzez Avignongo arkaitza sakitu zun,
eta fedea ugaldeka yalgi zen. Ara bildu ziren
gerozago, edatera, Kelemen eta Gergori Aita
Sainduek. Irurogeitamar urtez Erroma ikaretan
egon zen bere izena gal-bildurrez. Anartean, Provenzan Yainkoaren atsegiñeko kantu bat sobirritu zen. Euri-tanta batzun ondoren ez al duzu
ikusi zugatz-orriak par-irriz nola burua yasotzen
duten? Biotz gori guziek bereolaxe zoazin arnasberritzera. Ik ere bai, Marsella arro orrek, betilleak itsasoari zabal, begia itsasotik okertu bage
orrek, aize burrukalariak arren, urre-ametsetan
agonan orrek, Lazaren mintzora begiak ideki itunan ire arresietan, eta ezagutu unan ere burua
gau-ilunpean. Eta Madalenen malkoz asetzen

den Huevanan ere lizunkeria garbitu unan Yainkoaren aurrean. Gaur burua yaso dun berriro,
ekaitzak aizegin baiño len. Gogoan idukatzin
yaialdietan ere, Madalenen malkoak ire oliondoek urasetzen ditutela.
Ex-ko muñoak, Sambucako galdor berdiñezak, Esterngo zokoak estaltzen dituzuten piñuak,
Trevaresa betetzen duzuten Poinikeko orreak,
yalki iguzute berriro, Maximiñek Gurutzea zeramala artu zenuten poza! Ez al dun ikusten an
beian besoak bularraren gurutzeran aitzulo barnean otoizka ari den ua? Gaixoa! Aren belaunak
arkaitzean errotzen ditun, eta bere ille utsa din
yauntzitako, ta ilargiak zaitzen din bere argi
motelarekin. Ua aitzuloan ikusteko, basoa
makurtu egiten dun, susmurra ixilduz.
Ta aingeruek, biotz pillpilla geldiaraziz, zirriku batetik begira dagozkio; ta aren malkoren bat
arkaitz-gaiñera erortzean, axola aundiz biltzen
dute urrezko edontzi batean. Aski da, aski da,
Madalen! Basoa bizten dun aizeak, ogeitamar
urteotan Yaunaren barkapena ekarri dizu. Zure
malkoaz batera, arkaitzak nigar egiñen du betiko, ta zure malkoek aize-elurra antzo, zuritasuna

zabalduko dute emakumeen maitasunera. Ark
ordea, damuaren damuz, ez du ezeren atsegiñik
artzen: ez, bedeikatu izateko Aska sainduan
kabia zuten ainbeste txorik ere; ez ta, egunero
zazpitan, ibarretaz gaindi besoetan kulunkatzen
zuten aingeruek ere.
Goratzapen osoa ezazu Yauna! Ikusi zaitzagula beti zere izate ederrean! Emakume gaixo
atzerriratuok, zure maitez zoraturik, naski, atzerriratu ere ditugu zure betiko argiaren izpi
batzuk.
Baus-ko muñoak, Alpin urdiñak, zuen arru ixillek, zuen orratzak mendeen mendetan gogoan
idukiko dute arkaitzean ezarrita, gure aldarriaren oroitzapena. Aintziradi bakartsuetan, Camargako ugarte barnean, eriotzak urrundu giñuzen
neke-egunetatik.
Gauza yausiarekin gertatzen dena, oroit-ezak
estali zitun laister gure ill-obiek. Provenza kantari ari zen, mendeak bazoazin, eta Duranzak
Rodanon bere uraldea galtzen dun bezala, Provenzako errege-erri ederra, Prantziaren magalzokoan etzin zen azkenik. Prantzia, eramazu
zerekin zure arreba! —esan zun gure azkeneko

erregeak— nireak egin du! Zoazte elkarrekin,
etorkizunak eskatzen dizuten egiteko aundia
betetzera! Bizkorra i aiz, ederra ua dun; gau biurria aizatuko din zuen bekoki bat-egiñen dirdaiak. Renatek egin zun egiteko eder au. Oe
biguinean zetzala, atsalde batez, guk erakutsi
genion gure ezurrek non zeuden. Amabi apezpiku ta laguntzaleekin, bere yauregitarrekin eta
yauntzi apaiñez, erregea itsas-egira etorri zen,
eta gure ezurrek txartakapean arkitu zitun.
Agur, Mireio, mende au egan doa! Bizitza
zure gorputzean dardarka dakusgu, itzaltzen ari
den argia bezala. Arimak aldegin dezaion baiño
len, goazen, aizpek, goazen usu! Goialdeetara
ori baiño len yoan bearra daukagu... baitezpada,
nai ta nai ez. Mireio iltzera doa Birjiñ eta maitelekuko. Lora zaitezte zeru-karrikak! Zeru goiengoaren argitasun saindua, zabal zaite Mireiorentzat! Goretsi bedi Aita ta Semea ta Gogo Saindua!

XII
ERIOTZA
Donamariek zerura.—
Gurasoek Mireio zegon tokira.
Laranxa-errian, Yainkoaren eguna itzaltzen
denean, arrantzaleek, pertolak ipiñita, ontzixkek
arkaizpera deramaztenean, eta nexkek, saskiek
bururatzen edo besaperatzen elkarri laguntzen
ari direnean, Agens ibai karabilduaren ertzetik,
zabaldietatik, muñoetatik, bidexketatik, urrutira
talde-kanta luze bat altxatzen da. Ardi-marraka;
maite-kanta, txilibitu-ots, mendi arreetan galtzen dire, ta itzala ta illalldia datoz. Baita, zerura
igo-ala, Mireioen itzek itzaltzen ziren ezari ezarian, urrezko odeiez odei, kantu antzera, eleiza
zarraren gaiñetik aizeak deraman musika bezala. Nexka lo dago, ustez, eta ametsetan ari da
belauniko, ta aren bekokia eguzki-dirdaiak ederragotzen du. Otalurretan eta zumadietan ordea,
guraso zarrak billa ta billa, atzenik arkitu egin
dute, ta zutik, eliz-atalean begira dagozkio arri-

turik. Artzen dute ur bedeikatua, esku bustia
bekokira deramate, ta badoaz aurrera arbeleri
otsa eragiñez. Ikara laborritan, eiztariek sumatzen ditun txoria antzo, yauna! oiugiten du nexkak. Aita, ama! nora zoazte? Ta ikusia ikusiz,
lurrera yausi zen Mireio. Amak, nigar malkoka,
yoan ta besoetan artzen du. Zer duzu? diotsa;
bekokia zerk erretzen dizu? Ez naiz ari ametsetan, ez, nire oiñetan daukat; au da, nire nexka
da. Ta ama gaixoak par-nigar ari zun. Mireio,
alaba eder, aita nauzu, eskua estutzen dizudana.
Ta oiñazez itoriko agureak, esku beroz nexkaren
esku ozpinduak berotzen zitun. Artean, aizeak
eraman du berri aundia. Donamaritarrek Elizatxora biltzen dire atea bete betean. Yaso ezazute goieneko kaperara taigabe —diote— uki ditzala santaen gorpuzkiak; muiñ eman dezaiela
ezpain margulez.
Bi emakumek berela artzen dute besoetan.
Eliz ederraren burualdean iru aldare daude, iru
kaperatxo arkaitzean egiñak. Lurpekoan ijito beltzen ama Santa Sara dago. Bigarrena gorago,
Yainkoaren aldarearekin. Elizaren zutabe-gaiñean Donamarien kaperatxoak gangarra zerura-

ño biltzen du, ta an daude gorpuzkiñak, goieskerra daritela. Lau giltzek itxirik daude kutxatilak. Kiper-zurezkoak dire, ta eun urtez bein idikitzen. Zorionekoa, idikitzekoan ikusi ta uki
ditzakena! Eguraldi on duke aren ontziak eta zori
on, eta aren zugatz-altxumak saskitaraka emanen dute igali, ta aren arima siñestunak atsartuko du betiereko ondasuna. Ondare saindu ua,
zur-ate ederki ziriztuak gordetzen du, Bellcairetarren esku-ekusi. Gordetzenago du ordea,
ateak eta arresiak baiño, zeru urdiña beira datorren laguntzak. Gaixoa, zurgu biribillean gora,
kapera artara yasotzen dute. Apezak, eliz-atorraz yauntzirik, ateari bultza egiten dio. Garagardian aizealdiak buruxkek betbetan makurtzen
ditun bezala, erri guzia arbelean belaunikatzen
da, diolarik:
Santa ederrak, Yainkoaren Santa ongilleak,
baztarralde ontako zaindariak erruki zakitzoe
nexka gaixo orri. Erruki zakitzoe, zion amak, eta
sendatu dadinean, ekarriko ditizuet nire urrezko
eraztuna, nire Gurutze loratua; ta erriz erri ta
landaz landa zuen miraria zabalduko dut. Gure
Santak, nire kurlinka dut, nire ondarea, zion

yaun Erraimunek asperenka ta illunbetan buruari eragiñez. Gure Santak, oraino eder, gazte ta
gaiztabage den oni, bizitzea on dakio. Ni ezurezpal zarra besterik ez naiz. Bial nauzue ziguñak
ongarritzera! Begiak ertsirik eta mintzabage
zegon Mireio. Arrats-apala zen. Egatx-gaiñean,
itsasora begira yarri zuten millazkaen eguratsa
ar zezan. Atea alegia (kapera sainduaren betazala) eliz-barrenaren gaiñetik begira dago, ta
andik, zeru-ertz urrutian zuri zuri ageri da, zerusabela ta ugin gazia bereizten ditun muga, ta
ageri da itsaso aundiaren betiko ikara. Taibage
bata besteren gainka lotsabagetzen dire ugiñek
elkar lertzez aspertu bage, are-pilletan marruka;
ta legor aldetik zabaldi azkenbageak, zerumugan muñorik ere bage, ta zeru neurribagea
otalur izugarrietan, edozein aize-ufak eragiten
dien milazkak, txartakadi zelaiak, eta noizpenka
aate-talde bat ugiñetan garbi-aldia artzen, edo
padura soillean iditalde bat larrean, naiz Vacarés
ibaia igeri igarotzen. Mireiok noizpait mintzo
apalez itz bakar batzuk yalkitzen ditu: Legor
aldetik eta itsasaldetik, dio, bi arnas bereizi senti
ditut; bata ozkirri goiz-eguratsa bezala, bestea

orde nekagarri, sukor, samiñez asea. Au esanda
ixildu zen Mireio, ta Donamaritarrak zabaldira ta
ugiñ gazietara burua itzuli zuten, eta gazte bat
ikusi zuten berengana, lur zurrunbilloak eraikiz.
Aren aurrean millazkek iges-iduri zuten eta
xumetzen ari zirela. Bikendi saskigillea zen.
Gizagajoa! Errukarri alare!

Bikendi Mireiorekin.— Gurasoak.
Aita yaun Anbrusik ikusi zuneko, ez duk ire
ezpaiñentzat Basaka-bordako urtumea —esan
zion— oraino azkenez ikustearren Valabregatik
tximista bezala atera zenean. Craun esan zioten,
Santaengana yoan da. Rodanok, aintzirek, Crau
nekagarriak, deusek ezin geldiarazi aren lasterraldirik, itsasondarreko ugarteetara bitartean.
Elizara orduko, ordea, ainbeste yende bildurik ikuski, zurbildurik oin-mutturren gaiñean, oiugiten du: Non dago, esazute, non dago? Goiko
kaperan dago, erantzun zioten, ikaraz ta azkenekoetan. Berela, zoraturik, gora doaie doakabea,
ta Mireio ikuskatzean, besoak eta burua zerura

yaso zitun. —Nire bekokian oinbeste zorigaitz
artzeko —zion doakabeak— zer egin diot nik
Yainkoari? Bulartu nindunari lepoa moztu al diot?
Elizeko argiontziren batean pipa biztu al dut?
edo Gurutzea lorrean erabili al dut astalarretan
yudu baten antzera? Zertan utsegin dut, Yainkoaren urte gaizto, oinbeste ikusteko? Ez al zen
aski niri aren eskua ukatzea? ta gaiñera berek
oñaztatu dute!...
Bikendik besarkatu zun bere adiskidea, ta
ingurukoek, nigar miñez ua ikuski, biotza pil-pil
ari zuten eta minkide zitzaizkon eta nigar egiten
zuten arekin batean. Zokoz zoko ur-yauzika
doaien ixurkiak mendi-gaiñetako artzaia biotzukitzen dun bezala, Eliz-barrenetik erriaren kantua gora ziyoan, eta eliz osoan dardar egiten zun
Donamaritarren kantu ederrak. «Santa itsastar
ederrak, zuen Eliza gorriaren dorrea ta dorreortzak eraikitzeko aintziradia aukeratu duzuten
ezkero, zer egiñen du itsasgizonak ontzian itsasoa aserretzean, berela zuen egurats biguina
bialtzen ez badiozute? Zer egiñen du zuen laguntza bage itsu gaixoak? Ene! Ez da sobirik ez kirtangorririk, aren zorigaitza senda dezakenik, eta

itzik egin bage egun osoa igarotzen du, bizitza
illunean. Itzuli iozute begi-argia, Santak, beti
itzala ta itzala, eriotza baiño okerrago da ta.
Paradisuko erregiñak, zabaldi gaziko andereak,
gogo duzutenean zuek betetzen ditiguzute
sareak arrainez, baiño ondartza gazietako lore
zuriek! zuen ate-ondoan deadarka dagon yendalde bekatariari bakea palta bazaio, emozue
bake saindua!».
Otoitz au egin zuten Donamaritarrak, eta
aien ene-otsak biotza erdiratzen zun. Ontan Santek, eri gaixoa apur bat bizkortu zuten eta aren
aurpegi alaiean par-irria sortu zen, Bikendi ikusteaz artu zun atsegiñarekin. Adiskide eder, nondik ator? Gogoan al duk an beiko landan biok
alboka maats-aienpean itzegin ginula? «Gaitzen
batek naibagetzen bai aun, esan idakean, oa
laisterka Donamarietara ta berela sentiko dun
poza ta aringarria». Bikendi maite! Ez ik ikusi
bear nire biotza edanontzi baten erdian bezala?
Pozak, poz sainduak gainditzen zidak. Bere erretenean ezin dagoken erreka duk. Atsegin mota
guziek esker eta zorionak mukurutzen dite. Yainko onaren aingeru-taldeak erdikusten ditiat.

Ontan ixildu zen Mireio ta begiek zabaldira
zorroztu zitun. Urrutira gauza arrigarriek ikusten
bide zitun, aize urdiñaren mugetan. Andik laister
entzun genun berriro aren mintzo dardarakorra.
Zori onekoak, zion, aragiak lurrari itsasten, ez
dition arimak! Bikendi, ikusi al dituk, gorantzekoan aizean zabaldu dituzten argi-izpiek? Zer liburu ederra egin laiteken, esan ditidatenak itzez itz
idaztearekin! Bikendiri ordurarteko malko idukiek eta zotiñek eztanda egin zioten. Yainkoari
liotsa nik ikusi izatea, esan zun, Yainkoari liotsa!
Elduko nien nik soiñekoetatik eta esanen nien:
Zeruko erregiñek! gure igesbide bakarra zeratenok, erauzi niri begiek burutik, ortzak agotik,
eriek eskutik; nire Maitagarri ederra ordea, itzul
idazute bizirik! Emen dituk, emen dituk, soiñeko
zuriekin, esan zun sostean, eta bitartean amaren
altzotik aldegin nai zun egiñalean eta eriz itsaszabala ziztatzen zun. Guziek batera yeiki ziren:
guziek itsasora begiratu zuten, eskuak bekokian.
Urrutira ez dugu deus ikustatzen oraingoz beintzat, zioten zerua ta ur gazia batzen ditun muga
zuria besterik. Ez da ezer ageri. Bai, bai, begirozue ongi, esan zien Mireiok. Ez al dituzute ikus-

ten ugiñek aien aurrean zurrunbiloak baretzen?
Bai, berak dire! Aizea garden dago, ta dakartzen
aizeak alik biguiñena aizegiten du. Itsas-egaztiek
taldeka ateratzen zaizkie agur egitera. Burutik
dago gaixoa, esan zuten. Itsaso gorrixtan ez
dugu ikusten, itzalzera doaien eguzki gorria besterik. Bai, bai, aiek dire, esan zun gaixoak, siñes
idazute. Begiek ez naute lliluratzen. Aien ontzia
iñoiz murgilduz iñoiz gaiñeratuz onontza dator
Yainkoaren mirariz.
Nexka zurbiltzen ari zen, zabaldu orduko
eguzki-izpiek erretzen duten pitxi-lore zuria
bezala. Bikendik bildur-ikaraz, ondoan belauniko, maitea Andere Mariri goraintzi dio, ta zeruko
saindu ta santa guzieri. Argiek piztu zituten.
Estola morez yantzita gaixoarengana apeza
urbildu zen Ebangelio-ogiz agoa ezotzeko. Berela azken-igurtziak eman zition Olio sainduz zazpi
tokitan, Eliza katoliku araura. Oro baketan
zegon. Elizan etzen deusik entzuten, apezaren
otoitza baiño. Ormaren zokoan, ugiñetan murgiltzera zoaien egu-argi illetsiak, erraiñu argal
gorrixka egiten zun, eta itsasoan ugiñek, bata
besteren urrena lertzen ziren susmur goxoz.

Belauniko, mutil maitaleak eta aitamek, noizpenka zotiñ ixil ari zuten. Ots, esan zun Mireiok,
aldegin bearra naiz. Ots, esku oriek, Donamarien
bekokieri gero ta dirdai aundiago darite-ta.
Aien aurrean, aate gorrixtek laisterka datoz
Rodano-ertzetik. Millazka loratuek agur egiten
dite... Santa onak! keiñu egiten didate, aiekin
yoateko. Ez beldur izateko, izar-bidea dakiten
ezkero, aien ontziak zerura eramanen omen
gaitu zuzen zuzena.
Yaun Erraimunek dio: Maite, oinbeste zarakadi garbitzeak zer onura zidan, bordatik aldegiten
badun? Ik bizten nindunan. Beroak ni itotzen;
elkorren suak erretzen; ik ordea, bero-egarriek
mirariz aizatzen.
Aita, zure krisailluan gau-mitxirrika egalak
erretzera doanean, ni izanen naiz, aita maite...
Santak zuti daude ontzi-mokoan nire begira,
bai... itxedozue labur... Geldi geldi noaie, gaizki
bainago. Amak ordun, ez ez... aski da. Ez diñat,
ez diñat i iltzea nai; geldi adi nirekin. Eta gero,
ongi yartzen aizanean, Mireio, izoba Auranaren
etxera yoanen gaitun saskia bete puni-sagar
eramatera. Baustik urruti bage zegon Mellana;

egun batean yoan-etorri egin ziteken... —Ez
dago ez urruti, ama, baiño begira, bakarrik egiñen duzu bide ori... Ama, ekatzu soiñeko zuria...
Ez al dituzu ikusten Donamariek soiñean deramatzien soiñeko zuri ederrak? Muñoetan dagon
elurrak ez du onenbesteko dirdairik. Saskigille
beltzeranak dio urrena: —Nire bizitza, nire ederra; ideki zenidan maite-yauregi ederra, zure
maitasuna, limosna loratua. Nire satsa zuk garbitu zenun ispillua bezala, esankizunen beldur
bage; zu, Provenzako txirlarria, zu, nire gaztezaroaren eguzkia; ain laister ikusiko al dizut bekokia erio-izardi izoztuz bustia? Egi ote da, Santa
altsuek, azkenekoetan ikusiko duzutela ta zuen
ateek alperrik laztantzen? Ontan, nexkak mintzo
aulez: nire Bikendi gizagajoa, zer duzu begiaurrean? Zu lilluratzen zaitun eriotza, zer itz da?
Ezkill-otsarekin itzaltzen den gandua: goizaldean
esnatzen gaitun ametsa... Ez, ni ez naiz iltzen...
Usu sartzen naiz ontzixkan... Agur, agur! Itsasaizea atzematen dugu, itsasoko zabaldi eder
eragiña, zerurako bidea da, urdiñak inguru
guzian ukitzen baitu ur gazia... Ene! urak kulunkatzen gaitu! Oinbeste izar artean billatuko dut

biotz maite bat, eragozpenik bage maitatzeko.
Santak, zer ari naiz entzuten? urrutiko organu
bat?... Au esanda, asperen egiñez, bekokia atzera makurtu zun lo egiteko bezala. Aurpegi irridun
ark oraino bizi zela zirudin. Donamarietako auzotarrak ordea, aurreratzen dire bata besteren
atzetik, eta argizari bat eskutik eskura aldatuz,
Gurutzearen zantzua egiten diote gorputzean.
Gurasoek izu-ikara dagozkio begira. Ubel ez
baiño argi dakusate. Otz dagola ikusita ere, alperrik; ez nai, ta ezin siñetsi olako biotzondoko
gogorra. Bikendik ordea, burua eroria, besoak
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Mireio - 8
  • Büleklär
  • Mireio - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3759
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2190
    25.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3872
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2058
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3778
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2123
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3777
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2152
    23.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3832
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2164
    24.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3787
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2173
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3773
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2112
    24.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Mireio - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 278
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 223
    43.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.