Marijaren illa - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3845
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1769
26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Jose Antonio Uriarte

MARIJAREN ILLA
edo

MAIJATZEKO ILLA

SAN AGUSTINEN ERREGUA
AMA BIRJINARI
Gomuta zaite, o Marija Birjiña guztiz errukiorra ez dala iñoz entzun, zuk desanparauta itxi
dozula bat-txu bere, zugana zuzendu, zugana
eldu, ta zuri laguntasuna eskatu deutsunik. Uste,
ta itxaropen onegaz sendaturik, o Ama Dontzellen Dontzellia, nator arin aringa zugana, eta
makurturik neure pekatuen pisuaren azpijan,
negar erijuan, etzuten naz zure oñetan. O Jaungoikuaren semiaren Ama, ez egijezu arren nire
erregei ezentzunik egon, eta abegi onegaz aditu
egizuz, eta emon egidazu eskatuten deutsudana. Alan izan dedilla.
1. Pekatarijen bitartekua, erregutu egizu
gugaitik.
2. O Marija pekatu bigarik sortua! erregutu
egizu zugana gatozanok gaitik.
3. Parkatu egijozu, Jauna, parkatu zure errijari.

BIZI BEDI MARIJA
ARGIBIDIA
Marijaren seme, ta alba leijalak gomutau oi
diran legez beragaz egunian iru bidar, au da. goixian, eguerdijan, eta illuntzian, eta daukeen
legez auturik aste bakotxian egun bat, zein dan
zapatua, igaroteko berarizko arduriagaz Ama
samur onen gogoko egikizun, eta lanetan; alan
dirudi ondo egiña, ta egokija berari eskintzia oso
osorik urteko ill bat.
Eta eskintsarijetan emon biar dan legez
onena, orregaitik autu, ta eskojidu da ill guztijen
artian ederrena, au da, Maijatza, zeñek bere
lora, ta giruagaz igitu, eta mobietan gautuzan
egitera koroe bat ontasun, ta birtutetako lorakaz, eskintzeko zeruetako Erregiña andijari.
Barriz, begitendu deitian errazago ta laburrago,
eta izan deitian Marijaren gogokuago, egiten da
onelan.
Imiñiko da Marijaren irudi bat albait onduen
apainduta, dala lora, larrosa, edo beste era
atako edergarrijakaz, gela, eskaratz, edo etxe-

kuak errosarijua errezetara batu oi diran lekuan.
Aprillaren azkenengo egunian artuko dau bakotxak gero imiñiko diran gauza onetatik bat ill
guztirako; ta areen ondorik imiñiko diranetatik
beste bat, egun bakotxerako. Orra zelan egiten
diran Markiñan.
Lelengo errezetan da bost amarrekogaz errosarijua letaña bagarik. oneen lekuan kredo bat,
eta salbe bat, Jesus, ta Marijaren bijotz gozuai.
bisitetan dira altaraak Aita guria banagaz. irakurten da liburutik astiro egun etako gomuta geija:
onen ondorik ejenplua: adierazoten dira bijaramonerako loria, ta sarri esateko erregu laburra:
egoten da denpora puska baten ixilik gogoratuten irakurri diran gauzaak: gero egiten da berbaldija: kantetan dira letañaak, emoten da
bedeinkazionoia, ta amaituten da, azkenian imiñiko diran berba neurtu lauko, edo zortzikuakaz.
Lagunik ez daukanak, bakarrik bardin egin leikez.

AMABI ARIMAKO LORA,
euretatik bat artuteko Aprillaren azkenengo
egunian urrengo ill guztirako
1. Adiuntzaz, ta goixago oetik jagi, asi baga
eguna nagitasun, ta alper usañagaz, jantzi, ta
egin egunoroko erregu, errezu, ta eskarijak.
2. Entzun mezia egun guztijetan, baita bere
errezau errosarijua beinbere itxi baga.
3. Irakurri egun bakotxian ordu laurentxu
baten liburu on bat, santuen bizitzetakua, San
Ignaziorena, Eskuliburua, Kenpis, Egunoroko lan
onak, edo besteren bat.
4. Ukatu egunoro bere buruari bere gogoko
gauzaten bat, bera txarra izan ez arren: berbarako, zaleen dan jatekoren bat.
5. Izan errukiorra eskekuakaz, eta emon zertxubait bakotxak al daben giñuan.
6. Lanen bat astera zuazanian, esaterako,
jostia, atxurretia... jaso bijotza zeruruntz, eskiñi
Marijaren eskuetatik Jaungoikuari, ta errezau
Ave Marija bat.

7. Etxetik urteeran, ta atzera biurreran egur
egin Marijaren irudijari, Ave Marija bat errezauagaz.
8. Egin prestatasunagaz, arin pozik, eta
gogotik, guraso ta nagusijen esanak, ta aginduak, ez diranian oneek Jaungoikuak eragotzijak.
9. Ez iñor gaitik gaiski esan, ez da gauzarik
txikijenetan bere, nekezago esan daigun gero
andijetan.
10. Egin aldabena bokotxak bere esate, eta
egite onakaz, besteren bat onelako gauzetara
erakarteko: berbarako, maijatzeko loretara,
Jaungoikuaren berba santua entzutera, errosarijua errezetara, konfesetara, ta onelakuetara.
11. Itxi jan bagarik zaleen gaian gauzaren
bat: ez jan, ez edan japitartetan.
12. Ez egin ezaguera osuagaz pekatu arin
edo txikirik.

EGUN BAKOTXERAKUAK
1. Burua makurtu, aitatu, entzun, edo irakurten danian Marijaren izena.
2. Esan eragin, edo beinik bein entzun meza
bat, garbileku, edo Purgatorijuan aurkituten
diran arimen artian Marijari etsigitasun, oneraspen, eta debozinoerik geijen euki eutsana gaitik.
3. Erlojuak joten dabenian, errezau Ave Marija bat.
4. Goixian jantzieran, ta gabian soñekuak
kentzen diranian, zuzendu Eleixaruntz, edo Marijaren irudi bateganuntz, agur egin, ta eskatu
bere bedeinkazinoia.
5. Egin mesederen bat zeuri gorroto, edo
eztasunen bat deutsula uste dozunari.
6. Gorde ardura andi bategaz zeure gorputzeko zentzun guztijak, eta batez bere begijak.
7. Errezau errosarijo bat, itxirik onetarako
jolas, edo lagunakaz egon, ta ibiltiari.
8. Errezau iru bidar Aita guria; ta Ave Marija
Purgatorijuan dagozan arimetatik Marijari deboziñorik geijen eutsana gaitik.

9. Entzun mezia begijak beri beera begira
dituzula.
10. Marijaren amodijuagaitik ez jausi, oi
garian utsegitetan, eta ondo ondo bete bakotxaren lan, ta eginbiarrak.
11. Ez emon naibagerik dan txikijenik etxekuai, auzokuai, ta lagunai, eta eruapenaz igaro
eurak emoten deuskuezanak.
12. Arduraz egin errezuak, erreguak, irakurtaldija, ta beste erimako lanak.
13. Goixian eskiñi Marijari egun atako lanak,
biarrak, gorputza, ta arimia.
14. Egin ordu laurenian adiñezko, edo gogozko erregua, edo oraziño mentala.
15. Egin mezan gurarizko konuninoia, edo
espiritual, zeñetarako biar diran bost gauza. 1.
Biztu fedia. 2. Adorau Jesus. 3. Pekatuen amodijozko damua artu. 4. Asmo sendo bat ez geijago
pekaturik egiteko. 5. Jauna artuteko gurari bizi
bat euki.
16. Jantzi ederregiren bat badaukazu, saldu
Marijaren borondaria egitia gaitik, eta artuten
den dirua emon eskekuai.

17. Egunian sarritan euki pekatuen emodijozko damua, ta mun egin kurutziari.
18. Jagi goixian goix, leku emon bagarik nangitasunari.
19. Itxi gogoko, ta zale dan elgantzaren bat,
pekatuzkua ez izan arren.
20. Irakurri ordu lauren baten liburu on bat.
21. Aztertu, ta esamiñau konzienzija gabian
oera juan baño lenago.
22. Ez jan, ta ez edan japitartetan premiña
bagarik.
23. Ukatu bere borondatia iru bidar, ta opa
eskintsari au Marijari.
24. Itxi eskeko batentzat berari jaokan janarijaren puska bat.
25. Juan ikusi, ta gozatutera geixoren bat,
presondegijan daguanen bar, edo beste naibagaren bat daukana.
26. Erregutu Marijari bijotzez, ta gogotik
pekatu eralla, edo mortalian dagozanak gaitik.
27. Egin agirijan humiltasuneko egitadaren
batMarijaren izenian.
28. Artu laztasun, ta nekegarriren bat kongesoriagaz itunduta.

29. Kendu nagitasuna arimako gauzetarako.
30. Errezau zazpi bidar besuak zabalik Glorija Aitari, Marijaren zazpi oñaz, edo doloriak gaitik.
31. Parka eskatu Marijari beraganako daukazun oztazun, ta atzerapena gaitik...
Onetariko bakotxa papertxu baten eskriubidurik, sartuten dira guztijak pitxar, antoxin, edo
ontzi baten: ateraten dira banan, ta artu bakotxak urteten deutsana. Au ez eginenian, artu leitekez elde errezkan lelengotik amairaño; baña
batez bere norberentzat egokijago diranak.
Igitu, eta mobietako kristiñauen bijotzak
deboziño onetar; Aita Santu Pio VII emonik daukaz egun bakotxerako iruren eguneko parkamen, edo indulgenzijaak, eta ill guztijaren barruban indulgenzija plenarija, edo oso bat konfexat
ta komulgauta, erreguturik Jaungoikuari fede
santua, gaitik, heregijeen anaija gaitik; Errege
kristiñauen arteko bakia, ta batutasuna gaitik...
eta berak gero argitu, ta esan eban legez, parkamen oneek irabazi leitekez garbileku, edo Purgatorijoko arimentzat. Onetareko egin leitez lora
oneek nai alkartuta nai bakarrian.

LELENGO EGUNA
Maijatzeko lora oneek zergaitik egiten doguzan
erakusten daben irakurte aldija.
Ay zein biarra, ta premiñazkua dozun kristiñaua, salbauko bazara, Marijaren laguntasuna!
Ez dozu iñoz pekatu andirik egin? Baña zagoz
egiteko arrisku andijan. Zenbat zu baño obaguak
jausi dira, ta galdu betiko! Urten dozu pekatutik?
Baña, nok daki iraungo badozu bizitza onian?
Arako ekandu dongaak, arako pekaturako
bidiak, arako lagun gaistuak,zeuk dakizu ondo.
Pekatuan zagoz? Ay zein biarra dozun Marijaren
bitartekotasuna pekaturik urteteko! Erabagi
dozu, ez bein bakarrik, ezpada sarritan; baña
beti gelditu zara leenian. Marija gaitik eze, biar
bada oraingo galdua ziñan.
Baña alanbere ill onetako eleizkizunen bitartez alkantzau ziñaike Marijareb laguntasuna, eta
betiko zoriona. Marija lako Ama bigun batek,
zelan ez ditu entzungo, bere seme egijazko izan
gura dabenak egiten deutsazan eskarijak? erro-

sariko bat errezeria gaitik, batu bat egitia gaitik,
artu ditue beragandik pekataria andi askok,
mesede tgari, ta berarizkuak. Zelakuak itxaro ez
daikezuz zuk, igaroten arimako lanetan?
Baña, ay zure errukarrija era eder au galduten badozu! Ay, asi, eta egun gitxi barru itxiten
badeutsezu! Nok daki auxe izango ete dan, Jaungoikuak beragana biurtuteko egiten deutsun
azkenengo deija? Nok daki ill oneteko lan oneek
egitian, edo ez egitian badago zure betiko zori
ona, edo zori txarraz? Eta azkenik, nok daki ill au
izango ete dan bizitako genengua, ta amaija?
Orra zein neke gitxigaz irabazi ziñaikezan ainbeste arimako onera, ondasun, ta bitartekotasun
ain altsua. Barriz egiten ezpadozuz, ze damua,
ze kezkaak erijotzako orduan! Begira bada ondo,
ta erabagi.

EJENPLUA
Zein kaltegarrija ete dan Marijaren erregu ta
errezuak itxitia, ta beraganako oneraspen, ta
deboziñoian otzitu, edo epeldutia! Ondo argiro

darakusu gertaera onek. Tomas Kenpis Beneragarrija izan da txiki txiktatik Marijaren serbitzari,
ta deboto guztiz andija. Izentau zituzan errezu,
ta beste gauza on batzuk egunoro beroni egiteko: baña eskolan ebillela, zorigaistuan, epeldu
zan Marija ganako deboziñoian: geldika geldika
juan zan gitxituaz bere egunoroko lan on ta errezuak: lelengo itxi zituzan batzuk, gero guztijak.
Onelan bizi zala,euki eban beinbaten esatera
noian begitaziñoe, ta ames bat, edo obeto esateko, zeruko ergitasun, ta dei bat, ta berak bere
eintzakotzat artu eban. Begitandu jakon eguala
eskolan bere lagunakaz, eta antxe agertu jakela
zeruetako Erregina eder au, ezin esan leijan besteko anditasunagaz, bere arpegija argitasunez
bererik, edurra bera baño jantzi zurijago bategaz. Ikusi eban zelan joian banan banan bere
lagun Erligiosuak gana, zelan ziarduan berbetan
eurakaz, zelako abegi ona egin, ta amodijua erakusten eutsen, eta batez bere, zelako eskerrak
emoten eutsezan, artuten zituen nekiak gaitik,
azaijera on bat emoteko, Jesusek bere odolagaz
erositako gazte areei. Ikusirik bere lagunakaz
igaroten zana, gura eukian Tomasek bera gana

bere etorririk Marija, egingo baleutsa begirakune
samur bat, ta esan amodijozko berba gozatsu
batzuk. Ziñuan bere artian. Ez al naz ni mesede
onen duin? Neuk bere beti maite izan dot Marija:
bera barriz ain da Ama ona ze... Oneek ziran
Tomasen uste, ta gogoraziñoiak: baña, ay zein
erratuak! izan zituzan arpegi illuna, bekoki astuna, berba garratzak ta agiraka andijak. Eldu zan
Marija Tomasgana, ta aserraturik guztija esan
eutsazan berba oneek: Alperrik itxaroten dituk
nigandik abegi samurra, ta berba bigunak, ik,
eure nagitasun, ta lagun donga baten esanak
gaitik itxi dituan orrek egin oi eustazan erreguak, ta lan onak. Nun dituk eure errezuak? Nun
beste gauza onak? Ez az ija ija guztiz aztu nigaz?
Eta oraindik itxaroten dok nigandik abegion, ta
amodijua,eukirik nik ainbeste errazoe, igaz aserraturik egoteko, itxi ditualako, ain nire gogoko
zituala enkijan eregu, ta lanak? Amaiturik berba
oneek iges egin eban zeruetako Erregiñak, eta
larritasun baten. Iratzartu zan, azteru eban bere
konzienzija, ezagutu eban egindako uts, ta faltia,
artu zituzan onduetako asmo senduak,egun atan
beratan asi zituzan barriro len egin oi zituzan

errezu, ta lan onak, eta andik aurrera ez zituzan
bein bere itxi, bizitza guztijan. Egunoro emon oi
eutsazan eskerrak bere Ama Zerukuari, atera
ebalako bere itxutasunetik, ta artu barriro bere
serbitzaritzat. Neurri guztijak artu zituzan onduteko: errezetan eban guztiz sarri Ave Marija,
berak iraasten eutsazan berba guztiz eder batzukaz. Begira bada zelan jarraituten deutseezun
gaur asi dituzun lan oneei, ta beste, lendik daukazuz errezu ta lan onai.

BIJARKO LORIA
Eruan egizu bularrian Marijaren irudi bat, eta
estuturik samurtasunagaz esan sarri: Izan bedi
zuria, o ene Ama, nire bijotz guztija.
Sarritan esateko erregu laburra.
Dignare me, laudare te, virgo sacrata.
Ama Donzella santia, egin nagizu zu alabetako duin.

BIGARREN EGUNA
Betiko salbeziñoiaren ganian.
Zetarako nago ni munduan? Salbetako. Adituten dozu au neure arimia? Ez zagoz munduan
olgetako, jateko, jantziteko, atsedetako, eta
askogaz gitxiago pekatu egiteko: zagoz munduan bakar bakarrik salbetako. Zer balijoko leuskizu eukitiak zeure mende, ta agindupian mundu
guztija, azkenik galduko baziña? Erregiak, agintarijak, jakitunak, zer balijo deutsue orain zeuen
eskubida, indar, ta jakiturijak, ez badozue jakin
salbetan zeuen arimia?
Salbauko ete naz ni? Ez dakit: ezelan-bere ez
dakit. Arimako salbaziñoia ez da erosten urriagaz, irabazten da norberaren griña, ta gurari
bidebagakuai jarkijagaz; galduten da gogoraziño
utseko pekatu mortal bakar bategaz. Salbetako
ez da asko noosbait ona izatia, iraun biar da bizitza guztija izan da pekatu egitia, eta urten orduko atzera biurtutia; oraingua, da leza illun. neuk

bere ez dazaudan bat: gerokua barriz, zelakua
izango ete da? Jaungoikuak bakarrik daki.
Azkenik, bein galduten banaz, betiko galdua
izango naz. Galdu arren auzi bat, galdu arren
osasuna, zerbait itxaron daiket; baña galduten
badot bein bakarrik arimia, juan zan betirau guztirako. Esku nat ebagiten badeustee, beste bat
geldituten jat; oin bat ebagiten badeustee, beste
bat geldituten jat; begi bat ateraten badeustee,
beste bat geldituten jat. Baña, zenbat arima daukadaz? Bat bakarrik, eta alan berau bakarrik
izango da, edo beti zeruan, edo beti
ain ardura gitxi emoten deust salbaziñoiak, edo argiruago esateko, uste dot ain
ziur daukadala? Bizi naz kezkiaren apurrik baga,
eta oraintxe illgo banintz, ez dakit salbauko ete
nintzatekian!

EJENPLUA
Venecijan bizi zan Letrau jakitun bat, bide
txarretik egin zituzan irabazijakaz aberastuta,
eta augaitik Jaungoikuaren aserre ta gorrotuan.

Ez eukan biar bada beste gauza onik, ezpada
Marijari egunoro erregu bat egitia: eta deboziño
labur onexegaitik librau eban Marijaren ontasun
ta errukijak betiko erijotzatik. Begira zelan. Adiskidetu zan gizon jakitun au fray Mateo Baso eritxon kaputxinu bategaz, eta egun baten alako
erreguak egin eutsazan juateko bazkaritara bere
etxera eze, azkenik juan zan. Eldu ziranian etxera esan eutsan jakitunak: Aita, erakutsi biar deutsat iñoz ikusi izango ez daben gauza bat. Nik
daukat tximiño miragarri bat, otsein batek legez
serbietan nabena: garbituten ditu ontzijak, iminten dau maija: idigiten deust atia... Erantzun
eutsan Aita erlijiosuak: gero tximiñua baño beste
gauzaren batek izan biar leuke onek... ekarri
dagijela ona. Deituten deutse; bigarrenez ta irugarrene bere bai, billatuten dabe alde guztijetatik, baña ez zan iñun tximiñorik agiri. Azkenik
aurkituten dabe oe baten azpijan ezkutauta,
etxeko bazter baten: bala ezelan-bere ezin atera
izan eben andik. Orduan esan eban Erlijiosuak,
guazan geu bera daguan lekura: juan zan Letrau
jakitunagaz batera, ta esan eutsan: infernuko
pistija madarikatua: Jaungoikuaren aginduz ta

ordez berba egiten nor azan, ta zetarako agoan
etxe onetan. Ta orra nun erantzuten daben tximiñuak, dala demonioa, eta daguala zain ta itxaroten pekatari arek Marijari egunoro egiten
eutsan erregua egun baten itxi artian, orduantxe
eruateko infernura; bada Jaungoikuak emonik
eutsala eskubidia beriala ito, ta bizitzia kenduteko. Au entzunik, entzun zan beriala Letraua
negarrez Jaungoikuaren serbitzari aren oñetan,
laguntasunaren eske: sendatu eban egijala laster etxe atatik iñori ta ezeri kalterik egin baga:
bakarrik emoten deuat eskubidia, esan eutsan,
urratuteko orrako orma ori, ezagutu jaijaguan
urte duala. Berba onek amaitu orduko, ots ikaragarri bategaz zulatu zan ormia, eta ezin iñoz
zarratu izan ebeen kare ta arri guztijakaz bere,
Jaungoikuak alan nairik. Azkenik imiñi eben zulo
atan Aingeruaren irudi bat. Letarua ondu zan, ta
uste uzan lei iraungo ebala bizitza onian. Orra
zenbat balijo daben Ama oni errezetiak.

BIJARKO LORIA
Bijar juan ziñaitekez Marijaren irudi baten
aurrera, eta erregutu bijotzetik alkantzau daizula betiko salbaziñoia.
Sarri esateko erregu laburra.
Salva me. Domina salva me.
Salbau nagizu Andria, salbau nagizu.

IRUGARREN EGUNA
Gure arimiaren duintasun eta anditasunaren
gañeko gomutia.
Begira eta aitu ondo, neure arimia, zein andi,
duin , eta balijotsua zarian zeure jatorri garbi eta
goratuaren aldetik. Noren eskuetatik urten
dozu? Jaungoikuaren eskuetatik. Zeñen irudira
izan zara egiña? Jaungoikuaren irudi eta antzera.
Ez da au larregi esatia, eta ain gitxi izkuntza eta
berbaeraren bat, ezpada egija guztiz ziurra.
Deus creavit de terra hominen; et secundum
imaginem suam fecit illum. (Eccl. 17. 1.) Eta zu
ez bakarrik ez zara gogoratuten zeure jatorri
goratuagaz,ezpada galduten dozu pekatua gaitik
irudi eder au, Demonio batena artuteko!
Baita bere gogoratu egizu zenbat balijo
dozun, ikusirik zertzuk egin ziran zu pekatutik
aterateko. O neure arimia! Zu zengozan galdurik, eta betiko galdurik, Zein da atera zinduzana
Luziferren mendetik? Zeure aita zerukua. Eta zer
da onek emon ebana onetarako? Urria, zidarra,

arri baliotsuak? Ah! Geijago, askosaz geijago,
amaibaga geijago. Zu pekatutik ateratia gaitik
emon eban bere seme bakar ta laztanaren odola
ta bizitza. Eta, bizitza ain baliotsu bat, ainbeste
kostetan dan bizitza bat alperrik galduten dozu,
gurari zital, iraitzeko, ta utsa balijo daben bat
gaitik?
Begira azkenik, neure arimia, zenbat balijo
dozun, geroko eskiñirik jaotsun zorijontasuna
gaitik. Zu zara zeruko Errege andijaren alaba
bat, aututa zagozana bere jartokijaren aginduteko. Orain bada,Erregeren alba, egunen baten
koroe ederragaz apaindua izango danaren azijeriari, zelako arduriagaz begiratuten ez jako, bere
Aitaren Errege uri, ta jauregijan? Eta zu, neure
erimia, zeruko jaubegeija, nun zagoz? Nun bizi
zara? Oh neure Jaungoikua! Pekatuaren lokatsa,
eta zingira atsituaren erdijan, abere loi baten
gisan. Eta, ez zara lotsatuten? Ez daukazu bildurrik, jaikñik Jaungoikuak kendu daikezula zerureko daukazun eskubide ta jaubegeitasuna?

EJENPLUA
Ezaguturik ondo Marija Ama grazijazko onek
Kristinauaren duintasuna ta arimiaren balijo
andija, al daben guztija egiten dau, batxu bere
galldu ez dakijon. Entzun. San Franzisko Salesek
emon zituzan bere bizitza guztijan Marijaren
deboziño egijazkuaren ezaugarri argijak, baita
bete artu zituzan beragandik mesede ugarijak.
Esango deutsuet emen, bere bizitzako jazoera
bat, argiro sarakutsana, batetik Santu onak Marijagan eukan uste ta itxaropena, ta bestetik Marijak daukan arduria galdu ez dakijon bere sebitzaririk. Egun Parisen estudijetan, ta orsutixek
zan guztiz on ta garbija. Baña orra nun Jaungoikuak alan gurarik esesten deutsan desesperaziñoeko tentaziño sendo ta gogor batek. Ezin
ezenlanbere kendu eban burutik, betiko galdurik
eguala, eta ez ebala iñoz ikusiko Jaungoikuaren
arpegija. Dakijanak ezagutu leike, zelako ultze ta
penia izango zan au, ain amodijo andija Jaungoikuari eutsan arima batentzat, eta bera ikusteko
ain gurari bizijak eukazanentzat. Esetsi gogor
onak, ez eutsan itxiten arterik artuten ez egu-

naz, ez gabaz, ta beronen indarrak imiñi eban
kolorgaldurik, zurbildurik, argaldurik ta erkindurik, ilteko zori ta ariskuan. Estutasun larri onetan
beri zuzenduten zen Aita zerukuangan, zein dan
atsegin guztijaren Jaungoikua. Beinbaten ain bizi
ta gogor artu eban esetsi edo tentaziñoiak eze,
zer egin, ez nola juan ez ekial, satu zan elexa
baten, nun lenago egin eban garbitasuneko
eskintsari edo botua. Lelengo begijen aurrian
jarri jakona zan Marijaren irudi bat: berial gitxitu
zan esetsija: sendatu zan geijago Marijagan
eukan itxaropenian: jarri zan auzpaz lurrian eta
ez zan ezkero duin Jaungoikuari begiratuteko,
eskatu eutsan arima arimatik Marijari, baldin
infernurako aututa beguan, an Jaungoikuari
gorrotoz begiratu, ta birauak ezarteko, arren
alkantzau egijola grazija, edola-bere mundu onetan bizi zan artian maitetu ta alabetako. Obeto
entzuna izateko egin eutsan arako San Bernardoren erregu jakin ta entzuna. Gomuta zaite, o
Marija Birjina gozua, ez dala iñoz entzun, zugana
zuzendau danik, zuri laguntasuna eskatu deutsunik, geratu dala, zugandik biar dabena artu
bagarik. Itxaropen onegaz sendaturimk nator

zugana, ez zaitez arren gortu nire erregu ta
eskarijetara, ezpada entzun nagizu ta lagundu
egidazu.” Erregu au egiten ziarduanian, negarrezko iturri bi erijozan bere begojetetik. Errukijaren Amak ezin itxi eukezan entzun baga eskari oneek. Bere laguntasun ta indarragaz goitu
eban esetsija: baketu zan bere arimia: sendatu
bere itxaropena gozotasunez bete bere bijotza:
baita bere alde alde batera osatu zan, biurtu
lengo indarrak, ta geratu zan ezer igaro ez baleu
legez. Ordutik aurrera euki eban beti bijotzeko
bakia, bake egijazkua, ezek galdu eragin ezin
eutsana: eta ikusirik berberagan Marijaren bitartekotasunaren altsutasuna, geitu jakon oraindik
geijago beraganako amodijo ta itxaropena.

BIJARKO LORIA
Azteru agizu zeure konzienzija, eta ikusten
badozu pekatu mortalian zagozala, konfesau
zaite bertatik, eta bestelan, damutu bijotzetik
lenguakaz.
Sarri esateko erregu laburra.

Salve vinela reis, profer lumen caecis.
Askatu egijezuz lokarrijak pekatuakaz loturik
dagozanai: argitu rgizuz gaiztakerijan itxututa
bizi diranak.

LAUGARREN EGUNA
Gorputzaren salbazinoiaren ganian.
Zergaitik pekatu egiten dozu? Zeure erigijaren gurarijak betetia gitik. Errua! Ez dazauzu
berari gatx, eta kalterik andijena egiten deutsazula? Arimia kondenetan, bada, salbauko ak da
gorputza? Ez. Edo bijak zorijonekuak, edo bijak
zorigaiztokuak. Estu eta artega zaukaz buruko
mun batek, oe gogorrak, janari urrijak, eta erara
ez jatortzun egoera batek: eta infernuan barriz,
infernuan zer izango da?
Zelako gurari ta garra daukazun orain ikusteko zeure burua eskubide ta agintaritza andijakaz! Illgo zara, ta zure gorputza geratuko da azurruts biurturik; zure burua ule ta narru bagarik,
begi bagarik, ezpan bagarik, miin bagarik, esku
ta oñak aragi bagarik; eta enparaua usteltasun
eta arrez beterik. Baña onezaz ganera, kondenetan bazara, zure arpegija egongo da ikatza baño
baltzago, zure miiñak argi egingo dau bibora
batek legez, zure begijak baten, geratuko zara

demonio bat eginik. Ay au ikuskizun bildurgarrija!
Zeure aragijak pekatu eragin gura deutsunian, esan biar deutsazu: Ah aragi uzu, ezibagia!
ire gurari zitalai obe egiten bejeutseet, erretan
egon biarko juagu bijok betiko garretan. Eta,
emongo deuadaz atsegin labur batzuk, gero ainbeste pena bijok igaroteko? Ez orrelakorik:
Neure arimia: maitetu gura badozu gorputza,
maitetu egizu ordu onian; baña opa egijozu
onera egijazko bat, edertasun egijazko bat;
onera bat, eta edertasun bat, betiko zorijontasunian.

EJENPLUA
Marijak libretan ditu bere serbitzarijak, ez
bakarrik arimako gatxetatik baita gorputzekuetatik bere. Sarritan ikusi dabee kristinauak ziurtaurik egija au, baña batez bere zortzigarren
gizaldijaren asieran. Moro ta Sarrazenuak arroturik Egipto eta Numidijako irabazi ta garaitzakaz,
sartu ziran Españako Erreiñu onetan bertako

gizon donga bategaz aditu ta alkarturik. Zabalduten dira bazter guztijetatik, batez bere Andaluzija ta Estremaduratik, eta eurakaz batera
darue sua, garra erretia, lapurretia, Eleixako
ontzirañokuak ostutia, negarra, garrasija, ulua,
osola, erijotzia, triskantzia ta ondamendija. Ah!
España España! Nogaz bardinduko zaitut? Dirugosiak geituten, dau Sarrazenuen gaiztakerija ta
gogortasuna. Dabiltz inguruetan itxasoz jira ta
bira. Usterik gitxijen dabeenian sartuten dira
erri, uri, ta probinzijetan, osturik eldabena, atrapetau ditue gizon ta emakume aldraak: aita
geratuten da seme baga, semiak aita baga,
senar emaztiak bizialargun eginik, aberatza ezar
bagarik, ez deutse parkatuten Eleisgizonai bere,
an daruez Afrikara. Nok adierazo ango presondegijetan igaroten dituezan penaak, gorputzeko ta
erimako bizitzia galduteko arriskurik andijenian?
Baña katigu errukarrijak: ixildu bitez zuen negarrak: poztu zaiteze: eldu dira zuen eskarijen diadarrak Marijaren belarrijetara. Berbera jatziten
da zerutik lurrera zuek askatuteko neurrijak
artutera; eta, o zelako anditasun arrigarrijagaz!
Aingeru batek emon eutsazan Moisesi amar

aginduak; Aingeru batek adierazo eban Jesusen
beraren etorreria zerutik luurrera: baña katiguak
askatutera, onetarako Merzedeko Erlijiñoia Elexa
Santaan imintera, dator gizon ta Aingeruen Erregiña bera. Edegiten dira zeruak, jasten da argitasunez beterik: agertuten jako Pedro Nolaskori, ta
adierazoten deutsa, zein bere gogoko izango
dan, imintia Eleixa Santan Erlijiño bat katiguak
askatutia bere lanik nagusikena izango dabena.
Berak erakusten deutse zelako soñekua jantziko
dabeen: berbera jarten da euren buru, gordetzalla, ta gijari egiñik, eta artu eragiten deutsee
Merzedeko izen samurra. Nolasko ta bere
semiak batuten ditue diruak, duazAfrikako presondegijetara, askatuten ditue katiguak, diruak
amaitzen jakeezanian, eurak geratuten dira katigu, ta bialduten ditue Españara kristinau
aldraak, gorputzeko ta arimako bizitzia galduteko arriskurik andijenian egozanak. Nori zor jako
mesede au? A! jakiña da: Marijari: bai, zuria da
Marija, zuria da Afrikako presondegi illunetako
Egiptotik atera dozun erri au. Orra zelan dakijan
lagunduten Marijak, ez bakarrik arimako premiñetan, baita gorputzekuetan bere. Zuzendu gai-

tian bada guztijetan beragan uste bete ta itxaropen osuagaz.

BIJARKO LORIA
Emon daikijozu zeure gorputzari laztasun ta
nekegarriren bat, len emon deutsazuzan pekatuzko atsegiñen ordez.
Sarri esateko erregu laburra.
Munda cor et corpus meum Sancta Maria.
Santa Marija, garbitu egizuz nire gorputza ta
bijotza.

BOSTGARREN EGUNA
Denporiaren gomutia.
Badua denporia, eta denporiagaz banua neu
bere. Nire bizitzako amabost, ogei, ogeta amar,
berrogei urte igaro dira onezkero, eta ez dira geijago atzera biurtuko. Eta zenbat enparetan eta
jataz Ez dakit; baña badakit gitxi dirana. Laburra
da denporia: neuk neuronek esan oi dot, igarri
bagarik egaan egiten dabeela egunak. Baña
betiraun edo eternidadiagaz neurtu ezkero denporia, ez bakarrik da guztiz laburra, baita bere
berbarako, utsa.
Denpora laburra eta denpora balijo andikua,
zerren denpora ain labur onetan irabazi daiket
zorijontasun amibagako bat. Ondo igaroten
dodan une edo instante bakotxak, geitu leiket
zeruan glorijako zapalda, gradu eta malla bat.
Ordu erdi ondo emoniko batek, neure arimia garbituten, atera daike demonioaren mende ta
erpeetatik, eta imiñi Jaungoikuaren esku bedeinkatuetan. Egunoro izentauaz denpora puskabat

errezetako, Jaumgoikuagaz berba egiteko, mezia
entzuteko, liburu on bat irakurteko, urrindu
neike pekatutik ete jaritxi salbaziñoia.
Denpora laburra, eta sempora bildurgarrija.
Edozein une edo instantetan pekatu egin neike,
ill neiteko, ta kondenau neiteke. Ah nire zorigaztokua! Bada denpora ain laburrian eldu neitekian
santu izatera, eta oraindik naz pekattarija. Galdu
dot denporia zorakerijetan, eta pekatuetan. Ze
onera ta mesede atera dor orain artian, onela
alperrik denporia galduagaz? Ardura andi bategaz begiratuten ez badot aurrerantzian denpora
obeto igaroteko, elduko da eguna zañetan eskatuko deutsadan Jaungoikuari ordu bakar bat
onduteko, eta ordu au ez jat iñoz elduko betiraun
guztijjan.

EJENPLUA
Ze onera ta mesede andijak dakazan, igarotiak egunoro denpora puska bat baño ezpada
bere, Marijaren errezuetan! Beiñ baten mutil
gazte bi juan ziran eskolarik ez eukeen egun

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Marijaren illa - 2
  • Büleklär
  • Marijaren illa - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3845
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1769
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Marijaren illa - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3892
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1686
    24.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Marijaren illa - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3884
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1689
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Marijaren illa - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3889
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1676
    25.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Marijaren illa - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3924
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1649
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Marijaren illa - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 564
    39.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.