Kazetari lanak - 5

Süzlärneñ gomumi sanı 4029
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
jurado delako orrek nai izan zuen kartzelaren atzaparretarik ateratu, lehen-arestitik. Uts egin zuten
ordean, baietz erraiterakoan, erdera ez beizuten ongi
ezautzen. Egia zen Idiakezek irail zuela gizon bat, izan
zen bañan burua beiratu-bearrez, ta olakoetan, iltze
bat gertatzen bada, egileari ezaio egotzi bear orren
errua. Bertsua agitu zitzaikon Idiakezi. Burruka izana
zuen illarekin eta ola ikusirik, tarte eman zen anaia
beresi-bearrez. Bertzea gogor agertu zitzaikon, izkilua
erakutsita. Idiakezek arrisku gaitzean ikusi zuen anaia
ustez eta bertzea jokatuko zitzaikola. Ontan berak
zuen langai-burni bat atera ta zizta sartu zion bertzeari. Ez balu ola egin, illak garbituko luke anaia baita ere
bera ere. Olaxe etsitu zuten juradoek ta azke uzteko

epaia eman nai izan ere. Bañan beren erdera eskasez
nahasi egin ziren ta baia eman zuten ezetzari ta ezetz
erran, baiaren orde. Gero maikideak (magistradoak)
juradoek epaituaren arabera moldatu zuen berena ta
andik elki zen zuzen-autsi ikaragarria. Gertatuari aitzi
jaiki ziren lehenik juradoak berak, esanez ezutela nai
izan inolako zigorpena eman Idiakezi, aitzitik, azke
uzteko zutela naia. Periodikoak asi ziren gogortara
utsegin latz aren kontra, ta JEL Alderdiak gain artu
zuen onen aldezko iardukitzea. Sortu zen oldarteak
bazterrak inarrosi zituen non eta Tribunal de Garantías delako epaitegira joa izan zen auzia. Anartean,
Españako gobernuak sartua zen saltsan ikusirik zera
xuritu nai zuen barkazioa emanez Idiakezi. Abertzaleak iardoki egin ziren orreri. Barkazioa, ez, obengetzat aitortzea baño ta ortarako bearra zen epaikunde
berria. Ola erabakita, Donostian izan dugu epaiketa
lengo astean. Bertatik irten du Idiakezen azkatua, olabearra beitzen agertu zenetik juradoen naia.
Oar gaitezen JEL Alderdiaren indarrari. Gain artu
ez baleza gure alderdiak zuzen-autsi lazgarri onen
urratzea, aurrera joko zuen gaizkintzak. Zuzena einera ekarri-bearrez, Españako magistradoak eziren
andizki grinatzen. Gorago joan baño lehen, jo ginuen

bertokoengana ea zuzenbiderik zuen bidegabekeriak.
Espantuka artu ginduzten esanez eta, nai ta naiez,
Idiakez oinbertze urteko zanpatua zela kartzelara. Alaber, Madriden. Zuzen-zain galantak ditugu, Españako
zenbeit xuxeneko. Ezen, ez zilegi oin zigorpe latzera
aurdikitzea inongo gizona, ta abertzaleak ez gera oin
jaukikorrak. Emengo ta ango alabearrekoak gora
bera, asi ginen azkarki jokatzen non eta ardietsi
dugun garaitzea. Non dire, ba, aintzin laburreko gizonoik, uste dutenak motz aterako zela auzi au? Ontan
bezelaxe bertzetan ere, bear bertzetan, emanen baginu emen agertu oldartea, bertze gisan ginukean aberria. Ez gitu, ez, etsaiak mendratzen, gure zabarkeriak
baño.

BERRI BERRIAK (VIII)
La Voz de Navarra, 1935-X-30
Inun den zolda
Ari da ateratzen egun otan Españako bazterretan.
Trapala bat ernea, inoiz izan den bizkorkeria erakutsirik, agitz trebatu zen 1934gn urtean ziren zenbeit
buruzagiekin, Strauss zitzaion, ijito gisakoa, jendiek ez
dakitela nondik sartua. Orduko artan diru jokoa ezen
aizu Españan. Gizon onek zakarren aitzakia ezin zilegi. Nai zien buruzagi oieri ziria sartu ea bere gogora
biltzen zituen. Jokoa nai zuen azke edo libre beraindiko. Katxarro bat omen zuen oso arakoa, kutxa itxurakoa. Iru aldiz jo eskero bertan, bi beintzat jabearen
alde. Gisa ortan bilduko ziren irabaziak mantxunga
gaitza zituen arek eta kidekoek. Bañan ortarako bearra zen baimena, buruzagien baia. Okek bañan ezin
zuten eman, debekua zela garri, legez eta. Ba ordean
gizaki ok ez dira izaten erabeak eta Strauss delako au,
are gutiago. Dirua barreiaka asi zen eta purrusta ontara bai sartu ere txipak ausarki. Txipaen ondotik, bar-

boak. Ta gobernuko barbo okek Straussi jokobidea
zabaldu zioten.
Jokoa motza
Ta bapo asi ere jokoa Donostian. Bañan asi ta
trenka bereala, ez beitzuen utzi iru orduz bertzerik
jokoa. Gizon bat, polizikoa, agertzen da pistola eskuan
eta partidua so. Ez omen da yakin zeren aitzakiz. Mihi
gaiztoek derasate barbo batek ez ote zuen diru puska
bat itz emanik jokoa as-orduk eta ez baitaturik iru
ordu pasa ta jokoan. Beti ere so baitaezpadako arek
negozioa zien airatua ta asi ziren intziriz gogorki
Strauss ta lagunak. Arrezkero ordean bideak zauden
gantzak ziraturik eta ordea agertu zen tarrapatan.
Aizu Baleares delako ugarteko uri batean jokatzea.
Katxarroa ta lagunak artuta, arara jo zuen Straussek.
Bai asi ere polliki.
ptak. sei-zazpi egunez
Oin diru-biltzaile auta zen Straussen kutxa non eta
sei-zazpi egunez baitaratu ahal zituen ogei ta amazazpi milla duro. Aisa eman zezakean yuduak inguruko
taldeari. Bañan an ere, ondikotz, makurtu zitzaion
zoria. Debekua etorri zitzaion berriz ere, jendiak

gogorki asita jokoaren kontra. Bildurra sartu edo
zitzaien barboeri norbaitek salatuko zituen. Bañan
ordurako bazituzten diru purrustak jaso ta xauturik.
Straussek negozioa ikusirik erreka jota, atzera eskatu
omen zien dirua, ez beitzuten konpromisua bete. Zerbait altxatu ahal du, gutiz geiena, ordean, or dago trabaturik norbaiten sakelean. Ta beartu zaio Straussi
lagun presko oien salatzea.
Barbo salatuak
Barbo oen artean da Salazar Alonso ministro ospatsu ura, Euskalerriko udaleri inun den laidoa egotxi nai
izana. Oroitzen zera, irakurlea, Euskalerriko udalak
edo ayuntamentuak gogorki jarri zitzaizkion ura? Orra,
oraiko Salazar Alonso ori. Zakurrenak erraten ari
zitzaigun bitartean, arek ari zuen saltsa lirdinga ortan.
Ontaz landa badire zenbeit radical delako partido
orren buruzagiak. Yakiteko ea zenbatekoak diren aren
erruak eratua da batzorde bat, aldun edo diputaduena. Onek erran du erru susmo larriak badirela ta epaikari edo juezengana yoateko ariekin. Beti ere partido
radical ori oso kinka txarrean gelditua omen dugu ta
nekez agertzekoa politikara. Ikusiko Españako polliti-

ka arras bertzea da bertze pollitikakin. Beti ere ez
sobera larritu gizon ok berberak agertzen badire.

BERRI BERRIAK (IX)
La Voz de Navarra, 1935-XI-3
deia
Orok dakigu diru gabe inora ez dela yoaten eta
deus ere egiten. Alderdi abertzaleak lanak daramazki,
eder-ederrak, gutiz geienak euzkara indartzeko. Orai
baldin badugu euzkera pixkat xuxperturik, ordea dio
Euskalerriak Jel-Alderdiari. Au ezin ukatuzko egia
dugu. Euzkeraz eta euzkera-gorakundez ogei badira
aleginak, emazu amabortz eta geiago direla abertzalgoak piztuak. Ortaz beraz, euskalzale utsak ere maite
bear du JEL alderdia. Maite au, ordean, ezin da mihizkoa izan soilik. Bear da eginetan erakutsi. Ona, euzkalzale begiko orrek, baduzu leia ori erakusteko sasoi
aroa. Deia barreatua dugu bazterretan diru-eske,
zirkinduta. Zeren eske? So oni. Aberri-Ogasuna egin txedez. Zer da Aberri-Ogasuna? Diru bat, gordebearra, tente atxikitzeko JEL alderdia. Erran dugu
aristian dirua bearra dela denetako, Euzko JEL alderdia aintzinat egiteko ere bai, gero ta geiago, euzkoekintzak beititugu gero ta garrantziago gero ta aritze-

nago. Zuk aizea bear duzun gisa berean, JEL alderdiaren ekintzek dirua dute galda. Ez duzuia emaiten? Or
konpon, ez erran gero ez eta mogi aitzakiak ere euzkerak erreka jotzen duen itobearra, bizi ezina. JEL
alderdiak bi ekentzen ditu euzkeraren aldez arrotzen
diren iru zatirik. Bai emanen? Eldu den abenduko
1gnean eginen da biltza.
Egilegor
Bai edo dakizu eresaldi auta dugula urran, emen
Iruñako Gayarre antzoki ederrean. 190 lagun abeslari
bikañak berak, agertuko zaizkigu burrunba batez
mendietako abots zoragarriain gisan. Nor ote? Olaizola azkarraren taldea. Iruñan betidanik abestu izan da
goxoenik. Zoazte antzokira 9gnean ta etsituko zerate
an berpiztua dela gure eres-gogoa ere. Iruñako euzkoabesbatzak du txanda egun ortan. Olaizolaren zotz
sustagarriak ermanik. Beri xea, egun eta kontziertu
onena, duzu karriketan barratu orrietan. Bañan guk
aipu diogu nai bereziki Egilegor zauliari. Onek ere arizanen du sekuleko irri algarak zartarazten. Zein arte
duen puntzioan? Euzkel erdel naste barregarrizko
ipuiak kondatzekoa. Egilegor dute ezauna euzkotarrek
oro. Ezera oroitzen, irakurle, nola arintzen zaizun

gogoa Egileor entzunda? Nor den? Radiora ezera ateraia bein baño geiagotan inun diren okurrentzik entzutera gizon traste batek emanik? Uraxe duzu Egilegor.
Ta gomazu zuk entzun gauz oiek, diskoak direla bide,
zaizkizula etorriak? Orai ordean, bera bai bera izanen
duzu Gayarre antzokian. Balio du beraz lasterketan
bilatzea txartela.

BERRI BERRIAK (X)
La Voz de Navarra, 1935-XI-5
Etxerre bat
Ez ain berri, amabortz egun duelakoa edo. Bai edo
duzute aren berri. Etxarri-Aranatzen izana. Zazpi etxe
erre omen ziren taxakada batez, auzo geiena. Gaua
zen suak artu orduko, goizeko biak edo. Ain bortitza
izan zen sua non eta abantxu il ziren etxe-barnetan
ziren lagunak. Aizea omen zuen lagun suak. Beti ere
maizterrak gogorki joak izan ziren, sua zela garri. Biarmonean bertze auzoetako etxetera zeuden eramanik
maizter gaizoak, kupidagarri, soñekoak ere zituztela
erreak eta etxeko tresnak ere suak kiskalirik. Lenago
olako naigabe latzean etxerrekoek bilketa bat egiten
zuten diru-eske, etxea konpondu al izateko baita ere
poliki biltzen. Luze ez da Auzan ikusi ginuen nola erritarrak etorri zitzaizkion lagun auzokide bateri, onek
etxea zuen tximistak urratua.
Etxarri-Aranatzen ordean etxerre-berririk ez da
edo beintzat lagun-leia itzali, ez baita izan bilketarik
inguruko errietan. Ona euzko oitura bat ederra, galdu-

rik. Ona erdelkeriaren bertze ondorio bat. Lenago era
bai edo zen etxerrekoen lagun etortzeko aztura propia, Etxarrin eta Nabarra guzian. Izan balitz orai ere,
erretako etxeak ordea izanen zuten nonbeitikan.
Batzuek erranen dute orai seguroak direla-ta, bertzeren dirua ez dela ain bearra. Noski. Bañan olako lazkeria gertatzen deleik, etxez gañerako gauza anitz erretzen dire bai ta ere diruaren bearra izaten da. Ortaz
beraz lagundu-bearra ez da suntsitu, nai bada bederik
urkoari urgazi. Ortarako dire etorriak etxarritarrak
ustez eta inolako etxerre-sari bat aterako zutela
emen, bañan esku-utsik itzuli bide dire. Gaurgero
etxeak nai bada ongi zaindu, segurtatu bearko dire.
Eginbide ortara biltzea dute eginbear ertsia erritarrek
burua gordetzen zinzo badira. Segurtamena elgarra
balitz, obe, mutua delako gisa ortan. Onela mozkin
geldituko litzaken puska eluke inortxok ere altxatuko.
Oarkabe ilgarria
Gertari bat itsa izan ginuen atzo Tafallako geldokian. Iruñako auzo bat, ezauna ta ongi etsia, lagun
ziyoakien senide batzueri, Ameriketaldera egiten beitzuten bide. Tafallarakoan gizona jauster zen noiz eta
ustekabean agertzen da bultzi bat aldameneko burni-

bidean barna. Gizona jauts eta bela azpiratu zuen bultziak, bere artan lepoa mozturik errotak. Lazki unkitu
zituen soiliarrak agitu beltzak. Ona erioa non den. Alai
atera etxetik, inolako grinarik ez eta demendreneko
ixtantean bizitza galdu. Oxar edo arrandi luzeak ezin
ditugu ibili ontan ere.
Oitura bat, erritar-barnea
Oerakoan etxeko-andrek ekortzen oi dute etxea ta
ez da geldituko bat ere sail au egin gabe, bear bezalakoa bada beintzat. Zergatik eta zertako? Benaparran ustea dabil Ama Birgina sukaldean barna ibiltzen
dela gabez ta garbi dagon artan ixtan bat yartzen
dela. Gipuzkoan eta Bizkayan bertze uste bat da.
Gabean, oerakoan, sukaldea garbi egoki aingeruak
dantzan ibiltzen dira, zikin sorginak.

BERRI BERRIAK (XI)
La Voz de Navarra, 1935-XI-6
Apezpiku berria
Etortzer dugu, eldu den igandean. Larunbatean
jinen da kaputxinoen kobentura, gaua egiteko an.
Antxe bilduko du agintarien agurra, eldu ta bereala.
Biaramonean, oitura danez, Done Iñakiren elizara
amaiketan, eta andik Done Iñaki, Plaza, Txapitela,
Mercaderes ta Curia barna, Eliz-Nausira. Te Deum
abestuta, erria dela abesle, predikua apezpiku berriaren gain. Urren, Jauregian, eskumuña. Kalonge-Batzarrak deiak ditu banatuak olakoetan oitura den legez.
Deituak dira agintariak, parroko edo apezburuak,
anaidi, elkarte ta lagundiak. Naparrako Madrillerako
aldunak etorriko omen dira, gorasarreari atxiki-naiak.
Esanbearrik ez yendea bilduko dela trumilka Eliz-Nausian artzain berriari agur egin gogoz. Neoni, berriketaria, yoanen naiz zerbait konda-bearra an susmatuta.
Pozak artuak gare gu ere, artzaina dugulakotz lenbizi
ta erritarra beita urrengoan. Jaunak eutsinen al du,
ardien onerako! Boazkio gure zorion-nai beroak.

Gogorxu ari du
Diario-k dakarra Elizondoko apezburu jaunak idatzia. Au da La Voz-n agertu idatziari erantzuna. Ez da
aise emen biltzea Beltzunegi jaunak erraten duena
luxea beita. Ea mamizki ematen ahal dugun. Lehenik
asarrea erakusten du biziki gero nola erran zaion euzkera ez duela maite. Aspaldian saiatua duela apez
atera ondokoan berean atxiki beitzen aren obe-bearrezko ikaskuntzari. Gero apezgoan euzkeraz da erri
euzkeldunetan mintzatua beti ta beti. Auxe argi lezaketela Oiz, Oronoz eta Etxelar erriek. Otan prediku bat
ere ez beitu erderaz emana. Elizondon bertze oinbertze ez badu egin, ez ote da arrazoi bat edo bat? Zein?
Eliztarrak salbu bordariak (irutik bat egiten beitute
ok), laur ogeitamarrean erdaraz mintzatzen direla iya
soilik, berrogei ta amar urtez goragokoak bederik.
Errian dituen bi urtetan euzkerak duela gaina berreun
eta geiagoko predikuz, erderaz direno ogeitalau.
Ortaz beraz ongi etsia ta zaindua dut –dio berak– euzkaldunen artaldea. Itz ematen du engoitik ere saiatuko dela alik obekien beiratzen, erdalduna ere baztertu
gabe. Ugun eta narda diola eskabidean euzkeraz
baliatzen delako zaztada orreri. Ta La Voz-en idatzia

dela aitzakia ta sasoi, sekuleko atsegina duela eliztiarrek ekarria. Bi apezek La Voz-eko irakurleak berak,
asarrea azaldu diotela dio. Bertze eliztiar aunitz izan
dituela izen-bilketan etxez-etxeko batez abiatzer ez
duela onetsi oinbertzerañoko leia, aski beitu sasoian
ikusirik oroen atxikimendua.
Guk guketz ez dugu erantzuteko andirik, bereziki
erran ondoan apezburu jaunak artalde euzkalduna
beiratuko duela. Berak ematen duen aintoari beako
utsez, aise da ulertzen artalde euzkalduna garrantzi
dela Elizondon. Ar giten Belzunegi jaunaren kondu
berbereri. Bordariak dira iruko bat eliztiarretan, gero
ematen du amarren bat euzkaldun, aez gaineko,
badugu 43 por 100. Bañan ondarreko 90 por 100 da
50 urtez beitikoena. Emagun, beraz, multxo bat badela goragokoak ta aisa ateratzen zaigu erdia. Onez
gañera erdeldunen artean edo obeki errateko, erderaz
mintzatzen bañan euzkeraz ulertzen ezautzen ditugu
guk zenbeit, euzkera-naiak bertzalde elizan. Oek guztiok batera artuta gaia da baiki Elizondon inoiz ere ez
uts egiteko euzkerazko predikuak. Erdaldunek nai
dutela berena? Eman dakiela, ba, euzkera utzi gabe
bañan. Pozik bai pozik jabetu gera Elizondon ez dela
baztertzen euzkera. Agian ola iraunen al du.

BERRI BERRIAK (XII)
La Voz de Navarra, 1935-XI-8
Aintzina
Ona euzkal-geznari edo mandatari propia. Noren
oyua dakarren? Eskual erritarrena. Ok zer diren? Mendiz araindiko bazterretan JEL-en ahotsa entzun dutenena, tira zaulia asia dugu bertako euzkeldunen
artean eta okek atera dute ingi bat ederra. Ez uste
gero izperringi luze bat duziela au, ez, tikia baño ta
mamitzu, bañan aren idatziak oin ginar dire ta gilikorrak non eta bein asi ezkeroz ezin uko berriz ere irakurtzeari. Denen iyeki edo lumerua asi zenetik daukat
nik, zintzo-zintzo gorde ere aren sorta. Bein baño
geiagotan lotzen niz zarren ikertzeari ta sumatzen ere
zerbeit oargarri. Buru ekartzen dituen idatziak bai dire
gurintzuak. Luma bipila ta yoria, idazle onena, azkarrenetan buru, noski. Zenbat balio duen? Guti, 10 libera edo franko urtebeteko. Ingia illekaria da. Aren berri
ematen dute Uztaritzen M. Jean Duboscq baitan.
Erregetiarrak pozez Grezin

Xoraturik daude bazterrak, errepubilika auxatuta,
Grezin. Erregiaren gose gorriak omen daude yendiak,
zoriona jite betean atari zabaletan barna sartuko zaielakoan. Espantuak ibiliak dituzte koplari zenbeitek orai
txakurrak txistorrakin lotuko direla-ta. Beti ere xorabio
dabil erria. Ez da aise errien asetzea. Erriak ez du bizi
bear ongi, ezik ez alai. Erri aseak ez dire, ez, erri laketuak. Azken guda bitartean eta ondokoan diruz okituak ziren erriak, ez omen zeuden aseak. Ogi kurruzko bat gogotik jaten duena zorionez ausarrago da
diruduna baño. Orra Grezi. Inortxok ere eluke erranen
erregea izanen den zoriona. Guk uste ezetz, erregea
ta erregegoa beitira molde utsak. Ta moldea, berez,
ez da deus ere. Orai bear dugu orea, orea nola opila
ala. Itxurakoa bada orea, moldeari ongi artuko da ta
moldeak zera eginen du txairo. Emazu, bañan, zirinegi dela orea ta ezgaitza, biurrituko zaizu kupida gabe,
azka ta puzka ta egundoko eginala ibilita ere, ara
berean gogortzen bazaizu, erran naiz nago etsituko
zerala. Azpako bentara igorririk molde ta orea. Ez gero
gertatuko bertsua Grezin. Errege-nai gorriak ditugu
grezitarrak. Oraiko ontan ez ageri zoztorrik. Baditakea
gisa ortan emendik guti buru? Orreri, aldatzeari ies
egin bear zaio. Erregeren alderako ixuri ta ixitu onen

ondoko etsimenduak larri ta luze bear luke ondorioak
karreia. Zer edergarria eta zer aterabidea, ordu artakoa?

EUZKERA, ERRITARREN KUTXA
Amayur, CLXXVII, 1935-XI-30
Ona Monzon aldun jaunak esandako itzak. Aldun
azkar au dugu beti gure elearen aldez zintzo jokatzen.
Arek bai gogotik ari, bañan belarriak daude sor. Askotan erraiten oi dugu euzkera gabe ez garela yoanen
inora ere, bañan euzkera segitzen dugu aunitz eta
aunitzek. Emen Nabarran batez ere zer ari dute yendakiek? Lenagoko urtetan ateratzen zen andik edo
emendik euzkal-eskola bat, aurten bat ere, emen Iruñan. Bada bai, bat Aldundiak gain duena, bañan ango
ikasleak oin dire, bertze tokitakoak bezin urri. Exkaxten ari zaigu lentxoago ginuen gogo xuhurra. Aurten
bat ere. Gisa ontan segitzekotz, eldu den urtean ez da
izanen susmorik ere. Erreka yo-bearrez gabiltza, eginbidez ez badugu aldatzen. Gure jabetasuna ez dugu
aterako, gure baita beriztu gabe ta baita au ez da
beriztuko euzkera gabe. Buruan yosi bear dugu egi
au. Euzkera dela bide bakarra sartuko zaigu azkatasuna. A! Ta obe da saritzen ez bada orai agertzen dugun
gogaitze onekin.

Euzkera gabe ez dukegu euzko-gogoa. Ta euzkogogoa gabe ez dugu etsiko azkatasuna zuñen eder
den eta nola nabaitzen, nola asmatzen den. Azkatasunaren lehen-leheneko eginbearra, auxe. Erroak ari
bere gogakeran. Ta gogakera berezi au atxikitzen gai
ez bagera izan, azkatasuna, makaltxu, aulxe, erroa
barrendu ezina biziko da. Ta ez etsaiek yota, erritarrek
berek iltzeko zorian yarrita. Nola? Ikusagun. Euzkera
gabe nior ere ez da euzkotartzen egiz ta benetan,
beintzat. Euzkelduna izan gabe, barrutiko euzkotarra
ez osoki. Barrutiko euzkotarra ez da or karriketan
barna ibiltzen dena gora-goraka. Bai ginberretan eta
atzeraka. Karriketan barna gora-goraka ibiltzen diren
oiek ez dira, ez, bene-benetako euzkotarrak, ez euzkel-tayutan oratuak. Gogoa baleukate euzkotar, ez
lireke emanen oin euzkotar-itxura guti dakartzen oyu
funsgabeko oeri. Gora-gorakako oiek ez dakite euzkera. Jakin bezate, beraz, oyu alperreko oiek ez direla
gai aberria azkartzeko. Zugatzak abar sendoak eta
sano ekartzeko, bear du erroa sakondu. Alaber erriak.
Azkatasuna dira abarrak eta adarrak. Erroa ez badu
inongo erriak barnetik artua, kukula ez gai luxe. Olaola sasi-euzkotar oiek, barnea dutela atzerriak janik
eta exalez parruko, mundua ere yanen dutelako

mehatxutan. Esan dezagun argi ta garbi, euzkalduna
ez denak ozka bat du larri bere gogoan, atzerriak
yanik. Egizu eginala, edozein tokitik yota. Ez bazera
eukalduntzen, etsaia duzu biotza ta adimenari lot.
Unamunok, badakizu zer erraiten zuen beñola. Entzun
eta so gogotik arien itzeri: «Mientras los nacionalistas
griten contra España en erdera, no hay peligro». Ona.
Ona gora-gorako oiek. Itz oen pilosopia ta zer esana
edoski bear luteke, ez gora-gorako oiek soilik baizik
eta euzkotarrak orok.
Iruñako mutilak, zer ari zerate, induriarik ere ezaizuela gelditu biotzetan, euzkera ikasteko? Ez emen,
gure batzokietan, ezta Aldundiaren euzkel-ikastolan,
ez dira agertzen euzkalzaleak, euzkera maite dutenak. Ta euzkera gabe uste al duzute aberriaren gorakunde-bidetan barna ibil zaitezkela? Bai ote? Gaizopuskak zerate uste ortan. Orai ordean, ustea baduzute zintzo ta ganua ustel, ez erran euzkotar zeratela
ezta abertzale-naiak. Etxean gelditzeko zerate geiago,
batez ere zuek, ikastunak.

ERDAL KUTSU SARKORRA
Amayur, CLXXX, 1936-I-4
Batzuk burua esten dute abertzale, sartuak beitire
aunitz abertzale xoko-mokora. Utsegin gaitza. Nork
burua abertzale-izatera biltzen du aberkoitzen
denean. Aberkoitu zer den? Aberkoi biur, abertzale
egin biotz-biotzetik. Bertzeak, mihiz bai erran eta biotzetik ez izanak, ez dira fidagarri naiz eta sartuak
diren milla zokotara. Ez, mutillak, ez. Auxen dugu galgarriena. Erria maitatzen dute ez mihizko maitekariek,
aren aldez aritzen duena baño. Bazkoz, ez du betetzen, txartela artuta, etxera doayena txairo-txairo, ez
bear bezala aitor eta jaunartu duenak baño. Gauzok
badituzu gaizki eginak, ogei txartelak ere ezaitue salbatuko. Ba ordean ongi baduzu egina, txartela ez da
bear. Orra ogei aberkoi-elgartera sartua izanik ez dizu
emanen egizko abertzale-izaria. Bear-bearra duzu an
agindua bete. Abertzale axal oieri erran bear diegu ez
dutela betetzen ez osotzen ere elgarte oietan ezartzen zaien lehen-agindua. JEL-elgarte guziek agintzen
dute euzkeraren aldez eginala egiteko. Gure aipatu ok

tirria diote agitz oni. Ezetz? Ea abertzale sartu oietan
zenbat diren euzkeraren ikasteari lotuak. Einto bat,
tikia. Geienak ogei urtetan agertzen dire sargarayan
bezain gogor. Euzkerak ez die xirrintarik, erdara ta
erdara naiago ordu guzietan. Eleak erriak gaizkatuko
digun aitzakia ez da gaurkoa, badu urte-multzo bat,
belarriak ordean daude sor eta gor, entzun nai ez
dutela.
Baña errua ez dugu egotzi bear, guziz eta osoki,
elea ikasi nai ez duen abertzale onen bizkarrera. Onek
ez du ikasten euzkera, ikusten beitu alderdian ez dela
eskatzen euzkera deuseko. Zenbat aldiz dugu errana
asi bear ginuela guk eskatzen, bañan ez ditugu eskatzen euzkaldunak, morroiak edo seiak bear ditugun
tenorean. Abertzale direnek oitura au artuko balute,
ataria exteko erdalduneri, bai eginen litzake lan polita. Ez gera oartzen ein oni ta edonor artzen dugu, dela
edo ez dela euzkaldun. Gero zinak eta minak, euzkera, au ta ori.
JEL-ek aurreratzen du euzkera gaxoak baño askoz
geiago. Jeldar aunitz ditugu soraio, onen ulertzen
gogor, euzkeraganako leia buruan sartzen beranta.
Olakoekin ez dugu deusik eginen. Makurrena da buru
kozkor ok ez dutela ulertzen erdara zariotenean, erda-

raren itzea dutela sakon eta barren, zeren eta nor
bere mintzoaren menpeko bizi da. Badugu areago ere.
Erdalzale amorru ok gero ditugula nausi dela batzarretan dela aginpidetan. Oartzen gera bein baño geiagotan alderdiak eginetan ez dakarrela euzko-usain andirik. Aisa. Alderdiaren biotz-biotzean dituzie erdalzale
aek josita. Erdaldun-gisa eskeintzen digute yatorra.
Erdaldun-gisa, maketo-gisa, naiz eta gurdi bete bat
solas aberkoi irauli. Españar bat ikusiko baginu, bere
elea ez dakiena, arrituko litzaiguke bai azkar. Ta ainbertze euzkotar ari gera ikusten euzkera ezyakinak
eta abertzalien mamiok ere gelditzen gera bizkarrak
uzkur.

BAI GOZAGARRI
Amayur, CLXXXI, 1936-I-11
Pozik bai pozik ematen dugu gaurko berri au, bai
gozagarri euzkara-autsi-mautsiotan ari giranendako.
Berriki izanak ditugu JEL-Alderdiaren eranguntzan deitzen ditugun Erki-Batzar Nausiak. Gipuzkokoan ez
omen da fitsik ere ibili erdaraz, Bizkaikoan euzkalsolasak einto bat polita ardietsia du ere, euneko 60
bai ta geiago. Naparran, ordean, itz bat ere ez. Betidanik bai gotorki agertzen gu erdalzale min. Abertzaleak
nola ez abertzaleak. Oro gitu erdal-aier gaistoak. Erranen da ez dela aier gaistoa, zabarkeria baño. Emazu
bertsu. Ta makurrago, nai baduzu. Aiertuak noizbait
aira dezake seta gorri ori, erderara eroria, euzkalzale
bilaka. Seta gaisto-ukaileak gogoa du bederik. Gaizkira jotzen badu gaur, biyar onaldi dagoke. Zabarra
aldiz il-antza dago. Bizkortzeko bear da apur bat alegin. Seta gaistoa bein-beineko gaitza izan deike.
Zabarkeria, zenbat aldiz, bizi-bitarteko. Done Paulek
kistarreri zien amorru gaitza, setarik beltzena. Gogoa
beitzuen zauli ta azkarra ta xardukia, Jainkoaren

argiak jo zion egun batez. Ala bertsu Done Augustinekin. Gisa berean ainbertze donekin eta gizonekin.
Zabarrak ukituak dituen ez dakigu.
Zabarki bizi izan dena, ordean, zabar iltzen da.
Auxen dugu erio ilgarria, gañera. Ez soinaren ilgarri,
bai ordean gogoaren. Gogo zabarrak biziari ez dio leia
denari ugun, orori narda, guzien iges. Erran naiz nago,
ez Jinkoaren aintzin ez gizakien, zabarrak geienetan
sendabiderik ez du, ez badu ateratzen bederik egundoko inala ta lerrena. Azken beltzean ere bearreztuko
zaion Jinkoaren urrikia gaude, gaitzari ies egiteko.
Zabarra ta abertzalea, oro batera ar, gauza da sinesgaitza ta krozkan errauztekoa. Ezin solastatu gaitz
onen elmena. Zabarrak barratzen duen kutsua baida
ilgarria, indura-mota guzien igortzale, beroeneko aleginen epelgarri. Zabarra sortzen denean eta ukakorrazabarra ta ukakorra baita berean ibiltzen dira, oberena litzake belako batez aizatzea inon den urrumera
bialduz. Elkorra baitu asmoa ta biotza, ustel.
Itzul giten gure arira. Euzkerari ginion solas. Eginbide prestua, Gipuzko ta Bizkaikoa. Noiz erranen
gauza bera Naparraz? Noiz izanen bertoko batzarrak,
euzkeraz? Bizibide ederra deramagu bai ala ere. Aintzinat jo orde, gibelat. Igazko urtetan bazen emen Iru-

ñan aurten baño itxura obea, euzkera-aldeko. Bizkorrago genituen lagunak eta zenbeit, euzkera ikasi nai
gorriak ere. Aurten, ordean, oro, anu ta uko non eta
nior ere ez da mugitzen. Abarkeria lotu zaigun susmo.
Zer nai den ere, ez gira len bezain atxikiak, len bezain
gozo-ixuriak. Ai gure antsiaren aula! Ez ote oart gauza
bateri? Ez ote oart euzkera bazterrat emanik JEL ere
nekezago ibiltzen dela? Nai baduzie JEL-en urratsak
azkartu, oñarria landatu sendo, joaitea gotortu, eman
zazie euzkera aurretik. Aziko zaitzuen jelzalgoa zustraia izanen duzie. Gabe, aldiz, kaxkarra ta loka.
Sudurmenean duzie ikasgarria. Ea zenbat dire joanak,
JEL-ekin batera euzkera edoski aietarik. Ea zein diren
alderdian eragilenak. Egun eta eguzkian, abertzale
garrienak, euzkaldunduak. Ez dezagun eder xuri ta
xau ezin dena. Euzkera ta euzkera. Euzkalzale nolako,
abertzale alako. Euzkalzale txarra, abertzale txatarra.
Ta abertzale txatarrakin erria ez da joanen ez da erdaraz ere. Euzkaldunak direla bide, JEL-ek eginen du
aurrera. Oil ditzagun urrunat ez ikasten gogortu oiek,
bereziki gazte izaki. Euzkaldunak bear ditugu, abertzale bezain ainbat. Egia da abertzaleak alde, JEL ez
dela sartuko erritarren gogora bañan ez gutigoko egia
da euzko-gogoa ezin dela bazka ta alha, euzkera

gabe. Erdaldunak ez du izari-izarian neurtzen ahal
euzkotasuna, onen zaina ezbadu, euzkera. Duenak
erro ta barne asmatzen du abendaren deia. Gabeari,
ordean, makalduko zaio euzkotasuna, indartu-ustean.
Nik beinepein ez dut ezautzen abertzale bat euzkera
ikasia ta guganik alde-egina. Elea dugu, beraz, euzkogogoaren pitz arazle, leiaren indargarri ta JEL-etsiaren
atxikimendu gakoa. Unagarri naizela ni euzkera-aitzakia-maitzaki otan gogortua? Bai noski bañan ni baino
unagarriago dire egi au atxiki ta gogortzen direnak, ez
ausnartu naiak.

KALERANTZAKO BURRUKA
Amayur, CLXXXIII, 1936-I-25
Gauza ederra da aritzea ta burrukan aritzea areago. Gudura-gogorik ez duen abertzalea motza dugu.
Nai ta naiez gudukatu bear dugu egun guzietan. Girina tzarreri aitziko gudua duen gizona ori da ori gizona. Gogoa epelduta, debrua sartzen da bela. Ta gogoa
epeltzen da gudua ez badago. Gogorra da ta latza
abertzalek ibiltzen dugun burruka. Azeri artzen bagira
zintzo, lazten dira indarrak eta obeki iardokitzen bear
orduan. Ona bertze gudaldi bat, eldu den autaroan.
JEL gudura doaye berriz ere. Burrukatik kanpo, JEL elitzake JEL. Ekin bear dugu induria lasa gabe. Bi egun
emaiten badituzu lan gabe, irugarrenean baduzu
gogoa lazo. Iru badira olga-egunak, lazoago ta gisa
ortan baitara nai edo bear duzunean gogoa, tarrapatan duzu joana ezin atxikiz.
Au ez da makurrena ordean. Ez al zera oartu abertzaleak elgarrekin liskartzen eta samurtzen kanporantza ez badute ateratzen indarra? Ni bai beintzat. Ikusazu barneko auziak gertatzen diren sasoia. Eskier

dela gertatzen kanpotik zirikatzen ez gituztelarik.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Kazetari lanak - 6
  • Büleklär
  • Kazetari lanak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3945
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1979
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kazetari lanak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3989
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1908
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kazetari lanak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3920
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2014
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kazetari lanak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2090
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kazetari lanak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 4029
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kazetari lanak - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 608
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 410
    40.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.