Kalifornia ku-ku - 2

Süzlärneñ gomumi sanı 3879
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1720
33.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
LIERNI: Igandetako traje berriarekin iñor baño apañago zaude...
MARKOS: Lanerako soñeko-urdiñarekin ere alatsu da
bai. Zer uste dezute, amerikanoa sastre-modelu billa datorrela ala? ... Dirua irabaztera. Zera!
«moni» «moni».
LIERNI: «Time is money» Otsa ala da: dirua!
AGUSTIÑE: Bai, baiñan jende arlotearekin ez dute olakoak jardun nai izaten...
MARKOS: Baita! Eskuak ondo garbituko ditut, ator
zuria jantziko dut korbata ta guzi eta ezkontza
eguneko traje beltza ere bai, barruan sartzen
banaiz beintzat...
AGUSTIÑE: Beltzez jantzita iñondik ez!
LIERNI: Obeto legoke «sport» txaketa berriarekin.
MARKOS: Zorotzat artu al nazute. Ea arrantzara alde
egiten dudan azkenean... (Barneruntz abiturik).
AGUSTIÑE: Zu isilik zaude, Lierni! Nik aterako ditut
arasatik bear dituan arropak... Zoaz eta «buta-

no» piztu zazu aparitako ura bero dedin. Aditzen? Eta geldi zaite emen.
(Senarraren ondoren barneruntz doalarik).
LIERNI: Bai ama! (Sukaldetxoa dagon lekura doa

amak esandakoa egitera. Lan ortan diardula,
norbait nabaitzen du ate joka) Atea zan!... Nor
ote da? Noan ikustera. (Ateruntz joan eta zabaldurik) Zu al ziñan Simon?...
SIMON: (Atetik sarturik) Ni, bai! Zure aitaren billa.
LIERNI: Alditxo bat bada etorri zala. Or barruan da

aparirako zerbait txukuntzen. Ea ez diote
eskuak garbitzeko betarik eman eta...
SIMON: Ez dedilla bada, alperrik txukundu. Mandrina-

dora berri aundia gelditu zaigu ta poto egiñik
gaude. Ez aurrera ta ez atzera. Automatikoa ez
dabil ta berriz ere eskuak zikindu bearko ditu
abiarazteko...
LIERNI: Nun dira injenieroak?... gure aita beti ari

behar... Ez diozute pakean uzten ez fabrikan eta
ez etxean dagonean... Ezta loegiten ere!

SIMON: Jerente nagusiak bidali nau. Bestela gau-lan

guztia atzeratzen zaigu. Oraindik lotarako goiz
dala-ta.
LIERNI: Bai, baiñan berandu larunbat arratsaldean
lanean aritzeko... Aste inglesaren ordez... aste
amerikanoa al duzute edo zer?
SIMON: Zure aita da makina antolatu dezaken maisu
bakarra eta Enpresak ordainduko dio. Beraz,
arren, Lierni, zoaz eta esaiozu, nagusiaren partez, bereala fabrikara joan dedilla.
LIERNI: (Barruko-ateruntz abiturik) Aita! zure billa
datoz! Bai! (Itzuliaz Simoni) Beraz, ez da beste
iñor lan ori egin dezakenik...
SIMON: Zure aitak sortutako makina bait da eta bost
minutuan martxan jarriko dugu. Eta an daudenak berriz bost orduan ez dute asmatuko...
AGUSTIÑE: (Agertuaz eta gero Markos ondoren) Zer
da? zer da?
SIMON: Zera, makina berrian aberi gaitza dutela eta...
AGUSTIÑE: Makurra zuzentzeko nere senarrak lan
egin dezala.
SIMON: Berak egindako «xistima» berriko erraminta
bait da, ta maisuak ez badagi alperri galduko
dute...

MARKOS: Eta zer egiten du an dagon makinistak?...

Orrenbeste eskola ta ixtudio ta nik behar al dut
beti gañean...
SIMON: Nagusiak esan dit zuri deitzeko, bestela auto-

matiko barautzak apurtuko dituztela. Ubela
jarrita kurpillak abiadura izugarria artzen du...
MARKOS: Eta ez al dakite txirrikarik aldatzen?...
SIMON: Ardatza puskatzeko beldur dira, ordea...
MARKOS: Hori behar diagu! Baniak, baniak astakeri-

ren bat egin ez dezaten. Ez banoa okerrago
izango bait zait. (Abiatuaz Simonekin) Bereala
naiz emen.
AGUSTIÑE: Betikoa! Lanik astunena zuretzat egunez

eta ordutik kanpora. Eta irabaziak besterentzat.
MARKOS: Zaude isilik eta pakean utz nazazu. Zer dan

badakit eta laister itzuliko natzaizute. Goazen!
(Bijoaz Markos eta Simon)
AGUSTIÑE: Ni ere aita itzuli bitartean arategira noa.

Ezin bait da pio bidaltzen duanarekin. Neronek
ikusita ekarriko dut biarko enkargatuak nituen
xeerrak... Zarpillak sartzen dizkitzute ez bazaude erne.
LIERNI: Ni joango naiz billa nai baduzu, ama!

AGUSTIÑE: Ez, zu geldi zaite etxean sukaldea zaintzen

eta norbait ote datorren begira.
LIERNI: Mirari ta Xanti ez dira berealakoan etxeratuko
ez. Bagaudeke lasai.
AGUSTIÑE: (Kaleruntz abitzeko jantzi zerbait bizkar
gañera botiaz) Xanti mutilla da ta gaitzerdi. Baiñan zure aizpa hori ez dakit zer dabillen. Beti
berandu etxera! (Bijoa)
LIERNI: Mirari laister elduko da zinetik. Baiñan Xanti?
auskalo! Larunbata parranda eguna du, ta noiz
ez? dirurik baldin badu beintzat... «Butanoari»
indarra kentzera noa. (Bijoa sukalderuntz eta
bidenabar an mai batean dauden ontzi ta puskak antola bitza. Ontan ari dala, Mirari aizpa
oarkabe sar bedi).
MIRARI: (Aizparengana bertaratu ta belarrira oiu egiñez) Gabon!
LIERNI: (Izuturik burua itzuliaz) Au da ikara! Zu al
ziñan? Nundik sartu zera? Ez naiz konturatu...
MIRARI: Atetik... eta goiz asko... zuregatik lapurrak
sartuko ziran... Baiñan ez... zure aizpa txoroa
da.
LIERNI: Egia esan, beranduago etorriko ziñala uste
nuan. Ziñean ez al ziñan bada?

MIRARI: Bai, eta «Film» bat zoragarria ikusi dut, «My

Fair lady» «Andre Ederra».
LIERNI: Ni emen berriz «neskame bikañaren» papera

egiten, Telebisioan eltzeekin lan egiten, zuen
aparia gertutzeko.
MIRARI: Nahi duzulako! Amak egingo zuan egunero

bezela.
LIERNI: Kalera irten da ordea... Etxean «nobedadea»

izan bait dugu.
MIRARI: Arritzen naiz! Zer da? Patata egosiak preji-

tuen ordez?
LIERNI: Ez! «eper-muñak xaltxan». Ez al dago sukalde

kontua besterik? Bada, oraingoan «chicle» dugu
postretzat...
MIRARI: Broma gutxi! Ez adarrik jo!
LIERNI: Ez adarrik eta ez kitarrik! Au Xantirentzat gel-

ditzen da...
MIRARI: Eta guretzat zer? Zaarrak berri?...
LIERNI: Atzeratua bizi zera. Ez nizuke deus esan

behar, baiñan... Isilpekoa gordetzen baduzu,
zerbait azalduko dizut. Aditzen?
MIRARI: Bai aizpatxo! Gure artean ez badugu konpian-

tza geiagorik... Esaten asiko al zera?

LIERNI: Bada... bigar... Ez nuke itzegin behar... Tira!

dana dala, Kaliforniako amerikano bat gure
aitarekin itzegitera datorrela.
MIRARI: Gaztea al da? Eta ezkongaia?...
LIERNI: Hori geiegi jakitea da. Industri-gizona, «bussi-

ness man», negoziotara datorrena; noski, sasoi
ta itxura onekoa izango al da!
MIRARI: Zaharra ta ezkondua baldin bada, ez daukagu

proetxurik...
LIERNI: Zer uste duzu, munduan zine-pelikula dala

guztia. Amerikanoak izan bear du gure aitari
negozio eskeintzaren bat egin beharra.
MIRARI: Aitari eskeintza ona egiten badio, alabaren-

tzat ere zerbait izango da.
LIERNI: Emengo mutillekin ez al duzu aski?
MIRARI: Oso «moteltzio» dira guziok!
LIERNI: «Leontxio» ere bai?
MIRARI: Hori zirikada al da? gaur zinera lagundu dida-

lako...
LIERNI: Ez ziri eta ez arramaska. Ez nekien ezer, sarri-

tan laguntzen dizula baizik.
MIRARI: Lagun eta adiskide beste edozein bezela. Ez

al derizkiozu ondo?

LIERNI: Niri? oso ederki! Poztutzen nau zuk orrenbes-

te «exito» izatea ta mutillak zure atzetik ibiltzea. Ea aukera onik egiten duzun. Ez dut besterik nahi eta ala opa dizut.
MIRARI: Nik ere bai bada... zuri... (Ateruntz begiratuaz) Norbait datorrela uste dut. (Kaleko atea
zabaldu ta Xanti anaia agertzen da. Gazte ajolakabe zamarra, lasai, «beatnik» edo «ye-ye»
dalakoa, bere ille luze ta guzti)
XANTI: (Ez diosal eta ez agurrik) Ez al zerate apaltzen
asi oraindio?
LIERNI: Zure zai geunden. Ain aguro zu etxeratu izatea, larunbatean, gañera, arritzekoa da.
XANTI: Gazte naiz eta... gose naiz. Dirurik gabe, nora
nahi duzu joan nadin? Egun guztiak ditut ostiral.
Ez nintzan elizara joango errosaio errezatzera
atso-agureak bezela.
LIERNI: Elizara ez dira zaarrak bakarrik joaten...
XANTI: Ez, zu bezelako monja-gai ta apaizen neskame
batzuek ere bai.
MIRARI: Ez izan gaizki azia, Xanti! Kafeteria ta barretan zabiltzala ezagun duzu.
XANTI: Jakiña da; ta geiago ikasten dut Opus Deiko
Unibersidadean baño... azaluts alenak!

LIERNI: Ez zazula orrela itzegin, min ematen dit. Jain-

koak zigortuko zaitu.
XANTI: Nik ez dut txorakeria oietan sinisten. Emakumezkoen gauzak. Gure aita ez da elizara joaten,
zerbaitengatik da sozialista.
LIERNI: Bai, baiñan zentzu geiago du zuk baño... eta
ez da beñere erlijioaren gaizki esaka jarduten.
Errespetatzen daki eta lan egiten gu aurrera
ateratzearren. Zuk ez dakizuna alper orrek...
MIRARI: Gitarra jotzea besterik ez!
XANTI: Ori da nere «protesta». Ni ez nau iñork explotatuko «paternalismorekin». Ez aitak, ez nagusi
ta ez ugazabak...
LIERNI: Nagusien «paternalismoa» zer dan ez dakit,
baiñan gure aitaren «aitasuna» bai. Ain aita on,
langille ta zuzena ez bagenu, ez ziñan zu «peritaje»-mekaniko eskolan ari izango. Eta ni...
XANTI: «Asistenta sozial», izengoitia, baiñan egiaz,
auzoko sukalde miratzaillea... Soziolojia merkea
erakusten dizute apaizek... Amets utza! Mirarik
kasu gutxi egiten dio orrelako sorginkeriai. Ez al
da ala?... (Burua beste gogartetan duala nabaiturik) Nun zaude neska!
MIRARI: Ikusi dudan pelikulaz oroitzen ari nintzan.

XANTI: Zuk beti «zinera» joateko dirua sortzen duzu.

Ez dakit nola!
MIRARI: Bada... konbidatzen nautelako. Adiskide onak

bai baditut...
XANTI: Bai zu... «manitas» egitera joaten zera... zinea

ikustera baño...
MIRARI: Ta zuri zer? Txoro lotsagabea (zaplasteko bat

eman nai dio ta Xantik iges egiten dio).
LIERNI: Bar eta kafeterietan «jinebra» ta «wisky» eda-

ten ibiltzea obe al da?
XANTI: Al banu!... Arreba bi ditut, bata «manitas» eta

bestea «caritas» (Aizpa biek eraso bekie txandan).
MIRARI: Zu bai «ye-ye», «beatnik», kalparluze, onda-

tzaille!
LIERNI: Eta kitarra jotzaille!
XANTI: (Ziniko) Au da zaparrada biek batera ezin txan-

da arturik. Zuen mingañak «mitralleta» dirudite, balen ordez itz txarrenak jaurtiaz. Sardin saltzailleak ez dira trebeagoak...
MIRARI: (Atzetik jarraiturik, Xantiri masailleko bat

emanez) Torizu!...
XANTI: Geldi zure eskuak!... «manitas»!

LIERNI: Naikoa esan diogu ta utz zaiozu bere ortan,

gure anaia da-ta. Jo ez!
XANTI: Eskerrak larru-azal gogorra dudala, bestenaz...

(Mirariri) Liernik biotz obea du: «caritas». Ni
ordea «carota» izaki ta gitarra jotzera noa aparia gertu bitartean. (Barrura doa gitarra billa
bereala itzulitzekotan).
MIRARI: Egin dezala nai duana.
LIERNI: Pakean utzi gaitzala (Aizpa biek etxeko lane-

tan arduratzen).
XANTI: (Gitarrakin dator eta gela erdian jarrita, «Labo-

rari-gaxoa»ren doñuz onela abestutzen du):
«Jo dezagun bai gitarra
erakusteko indarra.
Zarrek entzun dezatela gazteen asarre gogorra
guk gura dugu oporra
ardo ta neska koskorra.
O gazte doakabea
Iretzat duk lanbidea!
Diru-eza, maisu geiegi, beti liburuz asea

naska bat duk bizitzea besteren mende egotea».
Ez nago konforme, ez nago konforme
baizik asarre kantatzeko debalde
Zer arraie!
Asarre nago ta entzun nere protesta
Naiago nuke jan arkumea erreta
Zer puñeta!
Ez nago konporme, ez nago konporme
baizik asarre kantatzeko debalde
Zer arraie!
Au ez da soziedade, ez kuxidade
Gitarraz kantatzen det nere protesta
Zer puñeta!
LIERNI ta MIRARI: (Batean) Baiñan zaude isilik! Buru-

tik egin al zaizu? Txoroa.
XANTI: Zuek ez dakizute oraingo berri. Protesta-kan-

tak dira.
MIRARI: Aita ta ama kaletik datozela uste dut.

LIERNI: Bai, ala dira. Gorde zazu gitarra.
XANTI: Or utziko dut. Ez da ere balitz bonba atomika.

(Baztar batean ezkutatzen du).
(Markos eta Agustiñe
kaletik datozela sar bitez).
AGUSTIÑE: Zer gertatzen da emen?... Kanpotik ere

zuen adailla entzuten zan. Ez jakin kantan ari
ziñaten... ala burrukan!
MARKOS: Musika?... Zera... oiua ugari! Iskamilla.
XANTI: «Dialogoan» ari giñan. Orain modan dagon
elkarrizketan.
LIERNI: A zer nolako elkarrizketa, «oker izketa» bai.
MIRARI: Edozein lotsagabekeria esaten bait digu...
onek.
XANTI: Kalean entzuten diranetakoak besterik ez, gazteen artean. Eta alare biek nere aurka.
AGUSTIÑE: Senideak ez dute burrukarik egin bear
(paketsu) Auzoan zer esango ere! Tira! (alabai)
aparia maniatzen lagun nazazute (Neskatxak
amaren inguruan bildurik)
MARKOS: (Semeari) Gaur etxera, ain goiz, iskamilla
jartzera etorri al aiz?...

XANTI: Goiz etortzeagatik ez al didazu erritarik egingo

nik uste...
MARKOS: Goiz etortzea ondo zegok, bañan zintzo
jokatzekotan.
XANTI: Al dantxoa egiten dut beintzat ta...
AGUSTIÑE: Gaur ez dugu asarretzeko eguna, oso
pozik egotekoa baizik... Orregatik apari obexeagoa emango dizuet bigarko ordez...
MARKOS: Pakean uzten bagiñuzteke, bai! Oraindik ez
didate eskuak garbitzeko betarik eman! (Sukaldeko iturrira bijoa)
AGUSTIÑE: Txuleta eder bana ekarri dizuet, ederki
kostata! Ea Lierni! Ar itzazu ta jarri zartagian
babazuri ta gatzez poliki maneatuaz...
LIERNI: Ni beti, sukaldari!
MIRARI: Eta ni gatzemaille!
XANTI: Ni bazkaldar! Gose dagonari jaten eman bear
bait zaio Ebanjelioak dionez. Eta aragitik baldin
bada obe... Patata egosiak jatez asperturik
nago.
AGUSTIÑE: Arraultz bana ere emango dizuet...
MIRARI: Nik ez dut arraultzarik nai, gogo ezik nago.
XANTI: Orduan nik jango ditut biak... zurea ta nerea...
maitea!

AGUSTIÑE: Mutillak asko jan bear dute gizon egiteko

ta aitari laguntzeko.
MIRARI: Bai, mutillai gutizia, jakiña, ta guri... (Une
ontan ateko txiliña entzun bedi)
AGUSTIÑE: Zaude isilik eta zoaz atean nor dan ikustera. Aguro!
MIRARI: Bai ama! (Bijoa ateruntz)
(Agustiñe ta Xanti elkarrekin gelditzen
dira; eta sukalde bazterrean Markos eta
Lierni daude)
LIERNI: (Aitari) Orain ere norbait dugu atean.
MARKOS: Esaten ari natzaizute bada... Gaur ez didate-

la ez txukuntzen eta ez apaltzen utziko. Bigarkoaz berriz ez dut gogoratu nai...
MIRARI: (Atetik) D. Karlos eta beste jaun bat dira.
***
(Berri onek, itxumustuan, etxekoak txunditurik uzten ditu zer egin ez dakitela.
Atea zabaldutakoan ager bitez D. Karlos
eta Mr. Simpson-Hiriart amerikanoa).

D. KARLOS: (Aurreratuaz, ondoren Mr. Simpson doala)

Barkatu desgaraiz bagatoz. Baiñan...
AGUSTIÑE: Aurrera! Aurrera!
D. KARLOS: Emen dugu Mr. Simpson-Hiriart! Uste

baño lehenago etorri da ta gaur bertan Markosekin mintzatu nai du. Ez ikaratu. Gizon ondo
ezia da eta zuek agurtzeko irrikitzen dago.
MR. SIMPSON: (Lapurtar-napar mintzaira doñuz itzegiten du) Arratsalde on! Eldu niz ba! Ez beita astirik galdu behar... Time is money!
D. KARLOS: Emen (Markos aurkezturik) Markos Amuategi jauna, mekaniko nagusia.
MR. SIMPSON: (Markosi eskua bortizki estutuaz) All
right. Zer modu?
MARKOS: Ondo esan bearko. Eskarrikasko. Zu ere bai?
MR. SIMPSON: Arras ongi!... Thank you very much.
Anglesez obeki mintzatzen niz, bainan... ez dut
ahantzi euskara...
D. KARLOS: Emen emazte to seme-alabak... (Mr.
Simpsonek guzioi egin bezaie diosala eskua
emanez)
MR. SIMPSON: Atsegin andiz! andre to emazteki gazteek ikusiaz.

AGUSTIÑE: Gure atsegiña aundiago da gure etxe apa-

lera etorri zeralako. Onek (Liernigatik) inglesez
zerbait zerbait mintzatzen badaki.
MR. SIMPSON: Yes? Very pleased. Do you speak

english?
LIERNI: Pizka bat! A little only!
MR. SIMPSON: Very well! Darling girl!
LIERNI: I thank you. You are very kind.
MR. SIMPSON: Not at all. (Une ontan ertz batean Mira-

ri to Xanti espaz daude; bestean Agustiñe to
Markos; eta erdian D. Karlos, Lierni to Mr. Simpson. Oni eder zaizkio andre to neskatxak).
D. KARLOS: (Lierniri) Lierni, Mr. Simpson-Hiriart presa-

ka etorri da negozioak egitera, ta ez inglesez
erakustera. Ez da ala?
MR. SIMPSON: Certainly! Bussiness and love!
LIERNI: Bussiness.
AGUSTIÑE: Gu erretiratuko gera gizonezkoek lasaigo

itzegin dezazuten. Goazen barrura! (Lierni ta
Mirariri) Eta zu ere bai Xanti! Zuek geldi zaitezte emen eta eseri.
D. KARLOS: Oso ederki etxekoandre, laister bukatuko

dugu. (Agustiñe ta seme-alabak barrura doaz,

antzeztokian Markos, D. Karlos eta Mr. Simpson
bakarrik gelditurik)
***
MARKOS: Barkatu lenago eser lekurik eskeiñi ez badi-

zuet. (Mai inguruan jarlekuak urbilduriz esertzen dira)
MR. SIMPSON: (Markos agurtuaz) Zu ez zaitut ezagu-

tzen baiñan zure makina-erramintak bai! Caracasko «exhibizioan» ikusi nituen. Eta guk baño
merkeago Amerikan sal ez ditzazuen, Trust bat
eginen dugu... Ez da ala jauna?
D. KARLOS: Entzun al diozu, entzun Markos? Gure

esku dago.
MARKOS: Hori enpresako nagusiek erabaki bearko

dute. Ni ez nazu mekaniko nagusia besterik.
MR. SIMPSON: Oh no! Ez, yauna ez! Makinaren asma-

tzaillea zu zerala badakit. Eta patentea erosiko
dizugu...
MARKOS: Orretarako, enpresa zaarretik kanpo gurekin

konpondu nahi du, Soziedade berri bat egiñez.

MR. SIMPSON: All right! «American Mecanical Corpo-

ration»kin batean. Dollaretan zenbat diru eskatzen duzun esan eta kito!
MARKOS: Gauza oriek ausnartzeko astia bear dugu.

Nik ortaz ez dakit ezer.
D. KARLOS: Markosek arrazoi du. Onela bat-batean,

Mr. Simpson, ez diteke ain arazo aundia erabaki... Bigar...
MR. SIMPSON: All right! Bigar goizean obe. Gaur lo

egin oiean... Mistress... (par algara txoruaz) ja!
ja! ja! ta bigar dolarrak zure sakelean! «Time is
money».
D. KARLOS: Ez arritu, Markos. Onek (Simpsonengatik)

fabrika berria egiteko lurrak erosteko presa du.
Ogei milla metro! Ta garestitu aurretik!
MARKOS: Dirua erruz ekarri badu, gauzak antolatuko

dira. Orixen da presa!
MR. SIMPSON: Bai jauna. Atzo New-Yorken gosaldu

nuan; Parisen afaldu. Egun berriz, Madriden
bazkari egin, emen jan eta lo. Bigar guzia «finished! out!» (Eserlekutik jeikiaz) Ja! ja! ja! «Time
is money» (Markosi bizkarrean zapalada emanez)

D. KARLOS: Amuategiko soroak lantegi berrirako begiz

joak dauzka. Non toki egokiagorik?...
MARKOS: Nola? (Kezkati ta goibel) Ni jaio nintzan
Amuategi baserriko soroak?... Ez dira nereak
baiñan...
MR. SIMPSON: Bigar izango dira gure dolarrez erosiak.
Beraz... biar goizean, amarretan, «Euro-Majestic» Hotelean zuen zai egongo naiz (Abituaz eta
D. Karlosek lagun egiñez) Goazen bada! Pentzatzeko gau guzia baduzu. Ondo lo egin! ... (esku
emanez)
MARKOS: Gabon! (bijoaz Mr. Simpson eta D. Karlos)
(Atetik kanpora ezkutatu diranai begiraturik eta
burua bi eskuen artean eutsiaz) Kezka geiegi
gaur ondo lo egiteko. Kapitalismoaren sarean
arrapatu naute. Arrentzale zana biurtu da...
eskalu! (Ontan, etxe barruko atean Agustiñe,
Mirari, Lierni ta Xantik burua agertzen dute).
AGUSTIÑE: (Itzez baño geiago begiz ta ximikoz galde-

giñez) Ta?...
XANTI: Gaur ez dugula etxean telebisio bearrik...
MARKOS: (Zakar) Ez!
AGUSTIÑE: Eta bigar... zer?

MARKOS: Auskalo!

(Isilune labur baten ondoren,
ZAPIA astiro erortzen da)

BIGARREN EKITALDIA
(Etxe barne berri, eder eta aberats bat.
Mueble apaiñez ornitua: Kurtina, alfonbra argi, eserleku ta mai ta beste puskaz
gañezka. Aberats berrien kutsua nun
naitik dariola. Ainbeste pitxi ta edergalluz, ez da noski lasa ta eroso bizitzeko
lekua.
Joxepa etxe aberatseko neskame eran
jantzia eta Markos nagusia kaleko traje
txukunez. Au kalera irtetzeko zorian
dago).
MARKOS: (Etsita) Ai Joxepa! berriz ere esango dizut

bada: gure etxea zoro-etxe biurtu dala. Emen
onenbeste alperrikako pusken artean ez dago
ezertarako lekurik. Etxea pitxiz beterik eta nere
andre ta alaba Mirariren buruak aizez eta txoriz... Ez dut jakin nai zenbat diru txautzen ari
zaizkidan. Negar guria ematen dit! Etxetik alde
egiteko gogoa... Emakume oriek! (Gela barruan
ibiltzen ezin asmatu duala)

JOXEPA: Liernigatik ez duzu hori esango, naski?... Zen-

tzun geiago duan neskarik... Ene!
MARKOS: Beste ama-alabarengatik diot... Eta semea,

berriz, ez aipatzea obe! Alderdi ederra daukat!
JOXEPA: Eramankizuna artu behar... Garaiz aldatuko

dira.
MARKOS: Eskerrak, bai, Lierni bestelakoa dala; eta zu

etxean zaitudala. Osterantzean astakeriren bat
egingo nuke.
JOXEPA: (Autsak kentzen garbiketan ari dala) Emen

aña pitxi, edergaillu ta gauza! Garbitzeak lanak
ematen ditu, alajaña! Diru geiegi izateak
dakarzkin gaitzak.
MARKOS: Errez irabazitakoa laister gastatzen dala, a

zer nolako egia!
JOXEPA: Zuk esku-zabal ematen diezu-ta... Gure etxe-

koak ez daude asarre «Amuategi» baserria saldutakoan jaso duten dirutzakin...
MARKOS: Aide ta familiakoei ez badiegu laguntzen!

«Amuategi» baserria! Guziok an jaioak bait
gera! Ua utzi beharra ere beltza izan zan...
JOXEPA: Ez uste! Nere guraso zaarrak, zuri eskerrak,

pozik bizi dira orain kalean.

MARKOS: Begira! Diruak alderdi on hori badu: senide

ta familikoeri laguntzeko balio duala. Geiegi izateak, neurri batetik gora, ezin etxean egona,
urdurikeria bat, nik al dakit! erdoia ta pozoia
sortzen ote dituan nago; ta lagun beartsuengandik bereizten gaitu.
JOXEPA: Zaude isilik! Diru-eza ta mixeria okerrago
dira bai!
MARKOS: Bai, noski, baiñan, Joxepa, aitor behar dizut
langille soil bat nintzanean orain baño lasago lo
egiten nuala. Eta gaur kapitalista izeneko naizelarik kezkaz eta buruaustez josita nabilkizula...
JOXEPA: Konporme! Gaitz ortatik ez dut sendatu beharrik... Gauero neka-neka egiñik oieratzen naiz.
Lo egiten ez da ni añako aberatsik...
MARKOS: Diru-aberastasuna aztuna da eta errez
usteltzen dan gaia...
JOXEPA: Ez dakit bada! Orren atzetik dabil jendea-ta.
Eta ni ere ez nintzake zuen etxean neskame
izango zure andre ta alaba Mirariren arropuzkeriak egunero jasanez... peseta batzuek irabazteagatik ez balitz... Onuzkero alde egin nuan!
MARKOS: Arren Joxepa! geldi zaite. Ez zazula jaramonik egin etxekoandre ta «señoritatxo» orrek

egiten dizkitzuten destañai! Ni emen nagon
bitartean, ez zaizu ez zuri ta ez zure senideai
ezer faltako... Lengusu txiki baño geiago, arreba zera neretzat.
JOXEPA: Ez izan beldurrik, Markos, «primo»... Zu ta
alaba Lierni etxe ontan bizi izango zeraten
artean, ni ere zuekin «serbitzari» geldituko naiz.
Orrenbeste zor dizuet-eta...
MARKOS: Eskerrikasko Joxepa! Ni bizi naizen bitartean
ez zaizu nere laguntzarik faltako; ez zure guraso ta ez zuri. (Isilpeko esanaz) Etxe ontan dirua
errekara, erruz botatzen da. Nere andrea da
okerrena. Orregatik zuri bakarrik konpiantzan
esaten dizut, «sekretaire» kajoi ontan amar
milla duro gorderik dauzkatela (tokia erakutsiaz). Zu beste iñork ez dakin isilpekoa da. Ez
beraz iñori esan. Beste txoko ortan gordetzen
dut giltzatxoa... Iñoiz beartzen bazera, nun dauden badakizu. Zer gerta ere itzik ez etxekoai!
JOXEPA: Ez jauna! ez. Itzerdi bat ere! Zaude lasa. Ezer
ikutu gabe zainduko ditut... («Sekretaire»
dagon lekutik ateruntz Markosen ondoren joanez) Etxekoandrea onuntz datorrela nabaitzen
dut... (adi, adi) Bera da bai! Noan nere eginkizu-

netara. (Ertzeko ate txiki batetik aienatzen
dalarik)
MARKOS: (Kaleko ateruntz abiaturik) Nik ere ez dau-

kat geldi egoterik...
AGUSTIÑE: (Etxe barrundik ots egiten dio) Markos!

Markos! (oso apain jantzita agertu bedi) Orain
ere niri agurrik egin gabe bazinjoazen.
MARKOS: (Kaleko atetik) Zer egun dugun badakizu...

eta presaka ninjoakizun...
AGUSTIÑE: Bostak arte denbora baduzu... Garaiz

zoaz...
MARKOS: Kontseju billera aurretik lan batzuek egin

behar ditut. Paper batzuek garbi ipiñi... ta.
AGUSTIÑE: Lierni an duzu-ta berak egingo dizkitzu...

(Senarrarengana urbilduaz) Zuk Kontseju-billerako traje berria jantzi behar zenuke...
MARKOS: (Zakar) Soñean daramakidanarekin naikoa

dut...
AGUSTIÑE: Zarpail xamarra daukazu! (Eskuekin autsa

ta zikin zenbait kendu naiez) Gutxienez txukun
eta garbi azaldu zaite eta (korbata estuturik)
korbata, zuzen bere lekuan...
MARKOS: Utz zaidazu emakume, berdin da-ta...

AGUSTIÑE: Ez! zure andreari emango diote errua! Niri!

bai.
MARKOS: (Alde egiñez) Baita! baita! Gero arte.
AGUSTIÑE: Zoaz, bada, zoaz (musu emanez). Ea bille-

ra ondo bukatzen duzuten. Ez berandu etorri!
MARKOS: (Kanpotik) Al izango dudanean (Bijoa)
***
(Markos joandakoan, barrengo atetik
Xanti ager bedi, kalpar luze betiko itxuraz).
XANTI: Zaarrak anka egiteko garaia zan. Noiz aldegin-

go zai nengoan.
AGUSTIÑE: Zer da itzegiteko era hori? Aita duzu ta

errespetoa zor zaio...
XANTI: Zor?... zorrak nik ditudañak dira. Au da lotsa!

Seme bakarra izan, ogei urtetik gorakoa ta aitak
dirurik ematen ez!
AGUSTIÑE: Obe zenuke geiago estudiatu. Gastatu
besterik egiten al duzu bada?...
XANTI: (Ama losintxatuaz) Amatxo, orretarako ere
dirua beharrezkoa da. Oraintxe bertan ogei

durokoa eskuratzen ez badidazu, ez nezake
ezer egin; ez niteke joan iñora, ez lagun artera
azaldu, eta are gutxiago andregaiarengana. Zai
daukat gaixoa! (Ama laztandurik)
AGUSTIÑE: Ondo jaioa dago zure zai badago! Begira

Xantitxo, gaur, dan egunagatik, emango dizut,
baiñan geiago ez zintzotzen asiko zerala ez
badidazu agintzen... eta illea moztuko dizutela... (Eskua burutik pasatuaz)
XANTI: Bai amatxo, agintzen dizut (amak ematen dion

dirua jasoaz). Bizargilleak erdia kobratuko dit.
Gañera, kalpar luzea buru solla baño obea da.
Ni «beatnik» nazu ta konpromisuak ditut. Zuk
zer dan hori konprenitzen duzu; aitak berriz ez!
AGUSTIÑE: Amak ala gaituzu, semeai ezer ukatzen ez

dakigunak! Askotan txarrerako!
XANTI: Ez ama! (musu emanez) Eskerrikasko! Eta

gero arte. (Badoa laisterka atetik kanpora)
AGUSTIÑE: (Begiratzen diolarik) A nere kutuna!

***

(Mirari beste ate batetik azaldurik, kaletik baletor antzera, eskuan puska
batzuek dakarzkilarik).
MIRARI: «Mamy»! Ikusi zer gauza politak erosi ditu-

dan. (Sakel-zorro apain batetik, pitxi, oial eta
ontzitxo zenbait jalgiaz mai gañean ipintzen
joango da) Ez al dira politak?...
AGUSTIÑE: (Eskuartean sedazko oiala artu ta aztertuaz) Politak?... Alaxen dira bai! Dendako galestienak ere bai, hori seguru dakit. Gastatzen,
ondo nere alaba zera! Eskerrak zure aitak diru
asko irabazi duala, bestela...
MIRARI: Ez uste! Pitxi auek (erakutsiaz) merkeak
dira... Ez pentsa urrezkoak diranik, soñekoak
ornitzeko baizik. Berriari «konpleto» itxura
pizka bat emateko. Soñean jartzeko modako
ezer gabe bait nago.
AGUSTIÑE: Isilik zaude! Zer geiago eskatzen dizu korputzak?... Arasa, soñeko ta trajez beterik daukazu-ta.
MIRARI: Moda zaarrekoak ordea... joan dan urtekoak!
Eta aurten ezin eraman izango ditut berriztatu
gabe...

AGUSTIÑE: (Alabari begiratuaz) Soñean daramazuna

oso egoki daukazu bada. «Modelo» guztiz polita
da! (Alaba biratu araziaz goitik behera azterturik)
MIRARI: Oso ikusia dago modelo au! Orain, gañera

beste kolore batzuek erabiltzen dira. Orregatik
onoko gai au erosi dut (Ekarri duan oiala erakutziaz)
AGUSTIÑE: Bai, au polita duzu nolanai erabiltzeko, jan-

tzi baterako, goiz eta arratsaldetako, kalerako...
MIRARI: Eta beste sedazko onekin (erakutziaz) gau

soñeko bat josi araziko dut, festetara joateko
Mr. Simpsonek otsegingo digunean. Pitxi auekin
«chic» geldituko da... Urrena, «mamy», txirlazko kollara on bat eta kolkorako urrezko apaingarri eder bat ere bear ditut.
AGUSTIÑE: Guk badezakegu, baiñan, Mirari, eskon-

gaietan ez dago ondo lujo geiegizko pitxirik eramaterik. Mutil... senargaiok ikaratzen dira. Gala
oriek ezkondu ta gerozkoak dituzu.
MIRARI: Ez dakit noiz! (Muzin bere burua ederetsiaz)
AGUSTIÑE: Noizbait sortuko al zaizu! Ez dezazula uxa

azaldu dezaizunean... Itxoin! Ez geiegi agertu...

MIRARI: Aberats izateak ez du orduan ezertako balio!

Maillaz igo gerala-ta ez da ezertan ezagun. Ez
bait gera iñora joaten... Beti etxe zuloan...
AGUSTIÑE: Ez zazula orrelakorik esan! Erañegun
«Tontor-Aundinean» «guateke» zenduten.
Datorren larunbatean «Euro-Majestic» Hotelean
gau festa duzute. Erriko aundiki guziak an izango dira.
MIRARI: Orregatik bada apain agertu behar dugu. Guk
baño diru gutxiago duten aundikiek ez gaitzaten goitik behera hegira. «Parvenus» aberats
berri geralakoan.
AGUSTIÑE: Hori ez! Ez diogu iñori ezer zor. Ez enetxoa! Inbidia digutela, gora igo geralako... Nai
dutena egin dezatela! Guk erosten dugun guzia
pagatzen dugu, ez beste aristokrata usteko zenbaitek bezela...
MIRARI: Jakiña bada! ta ogeitabost urte izandakoan,
«bison» larruzko abrigoa erosiko didazula ez
nago aaztuta...
AGUSTIÑE: Itxoin, alaba! Oraindik ez dituzu bete-ta.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Kalifornia ku-ku - 3
  • Büleklär
  • Kalifornia ku-ku - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3829
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1824
    34.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kalifornia ku-ku - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3879
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1720
    33.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kalifornia ku-ku - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3762
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1698
    33.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kalifornia ku-ku - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3830
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1660
    34.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Kalifornia ku-ku - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 1235
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 695
    45.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    66.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.