Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 10

Süzlärneñ gomumi sanı 3763
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1624
24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
Bera ezkondu? bai zera!
Geiztotxoa dan entzuteagaz,
Biurtu zala bestera
Eta ganera, bera etxala,
Bigarren maiko platera.

Aure izan zan, Txotxo-arroren,
Begiko irugarrena,
Andi ez txiki, argal ez lodi,
Neskatillatxo lerdena.
Nekezalea ez aberatsa,
Josten ondo ekiena,
Zein baterako, zein besterako,
Izan leikean onena.
Aureri bere, iragarririk,
Matiren gogo betea,
Erantzun eban, ezebala nai,
Aregaz ezkondutea,
Aserrekor da, geiztoa zala,
Egoala entzutea,
Naste orretan ibilli baño,
Obea zala bakea.
Ikusi dozu, mutil panparroi,
Dirudun ontzi-burua,
Gauza orrekaz ezta neurtuten,
Gizasemien mendua.
Aserreakaz ezta egoten,
Bakean etxe-barrua,
Bizitokian jagon bear du,
Bakoitxak bere lekua.

Kopla onek, lenengo kalean, urrengo josleak
egozan etxietan, da gero neskameak, langillak
eta edonok, edozein lekutan, kantaten ebazan.
Etzan jakin nor izan zan koplaria.
Mati, lenengo onek koplok entzun ebazanean, egon zan bere izeko baten etxean, da adiketa guztiaz egon zan entzuten, zein barri ete
ekarren. Adittu ebazanean, zoratu bear jakan, da
izekori esaeutsan:
—Eztozuz entzun orrek kopla irrigarriok?
—Bai, kantau deizela zer doa iri?
—Niri asko, irrigarriak direalako. Koplaria nor
izan dan baneki, eztakit zer egingo neuzkion.
—Ezeiok jaramon; orrek amabostako ekiñak
izaten dittuk; gero ezebez.
—Jakin bear dot nor izan dan koplaria, arpegiko narrua kentzeko.
—Lan orretan asten-baz, euri kendukue narru
ori.
—Agur izeko.
—Agur Mati, euk nai doan arte.

Etxeratu zan Mati, ta amagana aurkeztu
zanean, geztokitar bat irudian; itzal da zurbil
guztiz aserre esaeutsan amari:
—Entzun dozuz ama or kalietan abesauten
dabezan koplak?
—Bai, sarri dantzudaz.
—Zer deritxazu gaizbide orri?
—Ezkontza gora-beretan, beti agertu oi doaz
olako kantak.
—Beti ez ama, orrek koplok niretzat irrigarriak dira, ta jakin bear dogu nor izan dan koplari ospetsu ori.
—Ziur eztozu jakingo nor izan dan koplaria;
nik bakit nun topau dan orrek koplok daukazan
ingi edo paper bat, baña eztakit nor dan koplaria.
—Nun topau da paper ori?
—Terentzi bazterretxekoren atepetik barrura
sartu eben paper bat arañegun gabean, da goizean, atea edegi zanean, jaso eben. Paper ori,
neuk daukat, baña an legez, beste atepe askotan sartuko ebezan, da zabal dira erri guztian.
—Emodazu ama paper ori.

—Bai, zeuk eskatu baga, enotzun emongo,
naibage geiago artu ezteizun. Ona emen, kopladun paper ori.
Txotxo-arrok irakurri ebazan koplok, eta guztiz aserre jarririk, esaeutsan amari:
—Ama, egizu abiamenak nire soñeko guztiakaz; arauturik dagozanean Bilbora joango naz:
ezin neitteke egon luzaroago erri onetan, buruaustea ta naibagea baño besterik topateu eztodazan lekuan. Alper izan zirean ama-arrebaren
alegiñak Bilborako burubidea aldatu eragitteko:
irugarren egunean joan zan Bilbora bere itxasontziari itxarotera.
Ama-arrebak negar asko egieben agur egin
eutsenean.
Ona Txotxo-arro, atzerrietan urte askotan ibillita, etxeratu zan, dirutxoaz da ezkontzeko
asmoaz, oso puztuta, erriak bere, artu ezieban
gisan, baña esakunea dan lez, agoa bete asurregaz lotu zan.
Sarri gertauten jake ori, geizto andigurakoari: iñok eztau nai etxean aserrerik ez naibagerik,
bakea dalako, Jaungoikoagaz zein Lurbira onetakoakaz biziteko onena.

XV
JOSETXO ETXEAN
DA LEKU ASKOTAN
Txotxo-arroren auziak amaittu, ta seigarren
illebetean, etxeratu zan Josetxo, ontzian bere
osterak bigarren agintari eginda, ta bere ikasgoa
egittuta, Kapitan edo ontzi-buru izateko azterpenetara aurkeztuteko usteaz. Zan, erasti atan,
ikusi leittekean mutillik ederrena, bere ogetalau
urtegaz. Ille bi garrenean egozan Bilbon azterpenak, eta bittartean joaten zan Mundakako ikastolara, ikasgai batzuk ikastera.
Josetxo etxeratu zanean, da oraindiño luzaroago-be, kantaten zirean Txotxo-arroren kantak,
eta jakin ebazan jazo zirean edesti guztiak.
Orduan bere artean esaten eban:
—Masima ta senarrak, Eladigana maittegureaz, agertuten direan mutil guztiari egitten deutse abegi ona: ni bakarrik nauke euren arerio bat
legez, ezetariko zio baga: ezin autortu leie, nik
eguno eurakaz gizabide txarrik euki dodanik.

Lenengo egunetan, Josetxok ikusi ebazan
bere adiskide guztiak ibiltaldietako orduetan,
baña Eladitxo ezeban iñun ikusi, ta egon zan
buru-austen, gomuta izan ebala, zer jazoten ete
zan neskatilla aregaz.
Eladitxo, jolas orduetan, bere neskatilla lagunagaz, da Josetxo ikusteko gogoaz, joaten zan
Ondartzarutz goiko bidetik, eta Josetxo ordu
orretan Mundakarutz beko bidetik: ezeben alkar
ikusten, egun baten alkarren ikusbidean jarri
zirean arte. Orduan beingo-baten joan zan Josetxo goiko bidera, ta Eladiri odolak burura igo
eutsen, mutil orregaz, irugarren urtean berba
egin ebanean. Josetxok erazagutu eutsezan,
atzerrietan ibilli zan artean igaro ebazan jazoera
guztiak; mingarri ta gozagarriak, atsegin da naibageak, eta agoa zabalik entzuten ebezan neskatilla biak mutillaren edestiak. Illuntzean agur
egin alkarri, ta joan zirean neskatillak Mundakara ta Josetxo Ondartzara, pozik alkar ikusi ebelako.
Eladiri, etxeratu zaneko esaeutsan amak:

—Pozik ago polittori; baiakiat Josetxogaz
egon azana Ondartzako goiko bidean: eu joan-be
mutilla billatutera.
—Bai ama, egia da, beste leku batera joango
giñean lez, joan gara bide atara.
—A mutilla ikustearren joango intzan?
—Bai ama; eztot ikusi etorri danik ona, ta
euki dot ikusteko gogoa, neure antxiñako ikastetxe-laguna.
—Beste baten jakiten bot, eu joan azala beragana, ilgo aut.
—Ez ama, enaz joango geiago.
Eladitxo ezin egin eban lorik gau atan, buruausten nor izan ete zan amari ain arin salatu
eutsana Josetxogaz egon zala Ondartza-bidean;
jazoera onek erazagutu eutsan, zelan orain bere,
lenago lez, zaintzalle ona eukala amak, bera
nundik, zelan da nogaz ebillen zaintzeko. Beste
edozein mutillegaz batuten bazan Eladi bere ibiltaldietan, zaintzalleak ezeban ezer salatuten;
Josetxogazko batzarrak bakarrik salatuten ebazan.
Josetxo ikastolara ebillen lez, bazkal-orduan
bakarrik egoten zan bere etxean; beste orduetan

ikastolan ezpazan, ikusten zan an edo emen,
bere liburu edo iraztiak eskuetan ebazala, ta
noizbait topaten eban Eladi kalean aurrez-aur,
berbatxo bat edo beste alkarregaz egitteko; etzirean batuten beste lekutan. Baña Josetxo egurastuten zan Mundakako neskatilla guztiakaz,
bein batzukaz da bein besteakaz, aberats zein
nekezale, eretia etorrenaz, da bardin gizasemeakaz-be. Eladi zan bakarrik erri guztian, gurasoak
galarazoten eutsena Josetxogaz berba egittea.
A zan zorakeria! A zan zentzunbakoak izatea!
A zan ez ezagututea, gisa orretan, berezkoak eta
onak direan askatasunak galarazo ezkero, adiskide direanari, birbiztu egitten jakezala egunaro
alkarren biotzeko su-txingarrak! Ezegoan Mundakan beste aittamarik, aberatsak izanarren,
euren alabari Josetxogaz ibiltea galarazoten
eutsenik: Eladitxo errukigarria zan bakar-bakarrik kateakaz lotuta egoana, zaintzalleak inguruan ebazala.
Irakurleak gomuta izango dau, zelan Josetxok
artu eban «Ama Karmengo» izena eban ontziaren agintaritzea ekinozioaz galdu zalako len
ontzi-buru izan zana. Etxeratu arte, urtebete ta

erdian, ibilli zan aginpide orregaz, da gero-be,
ontzi-jaubeak nai eben jarraittu eiela alantxe,
baña kapitan edo ontzi-buru izateko eskubidea
artuteko aurkeztu bear eban azterpenetan, da
ezin egin eban ontzi-jaubearen guraria urrengo
osterarte. Ontzi-jaubeak maite eben Josetxo, ta
eskiñi eutsen ontziaren agintaritzea osteratik
etorrenean.
Ona mutil au, bere egittasun ta gizabide onakaz, aurkituten zan, laster ontzi eder baten agintaritzea artuteko bidean, da ganera, etxeratu
zanean, aittamari emon eutsazan, bere osteretan irabazi ebazan dirutxoak; milla ta laureun
dukat.
Ondo pozik, Jaungoikoari eskerrak ageritten
egozan Txomin-txiki ta emaztea a diru pilloa
esku-artean ikusi ebenean. Euren ustean ezegoan Lurbira onetan alako mutillik; etzirean eguno
premiñan edo ezeren bearrizanean aurkittu,
Josetxo Ondartzara agertuzan ezkero; beti uste
eben, Jaungoikoak, eurari lagunduten, biraldu
eutsela mutil ori.
Josetxogaz ontzian ibilli zirean Mundakar
batzuk, etxeratu zireanean, zabaldu eben entzu-

te ona, euren ontzi-buru izan zanagaittik; esaten
eben zegoala Josetxolako ontzi-bururik, ontziko
lanak agintzeko, zein ontzia bide onetik eroateko, zein edozein gaittasunetan, indarra ta asmupena bear zireanean.
Eladiren ama Masimak eta bere senarrak
jakin ebezan onek barri guztiok; baitta aittamari
milla ta laureun dukat emon eutsazala-be; baitta
laster ontzi-buru izateko bidean egoana-be;
ganera, euren begiakaz ikusi eben, bein baño
sarriago, mutil ederra zala. Nun billatuko eben
bada, gizabide, irabazbide ta ikusbide obeko
mutilla? Zein burutasun erebillen Eladiri galarazoteko Josetxogaz ibilten? Zer? Andikeria azpiratuko jakela? Bai orixe! Apalkeri andia izango zala
eurentzat, Eladiri euren baimena emotea Josetxogaz ibilteko. Baña baimenik emonezarren,
aurrerantzean ezeutsen alabeari, onerako ez
txarrerako, mutil aren ganean berbarik aittatuten, da esan leikean, zerbait aldatu zireala euren
lengo buruera ta gurariak. Asi zirean argittuten
euren bekoki illunak, eta esan leikean askatu
bear zala Eladitxo lotuta eukan katea.

Eladi, egunaro joan poztuten, amak lengobeste ardura artuten ezeutsalako, ta lengo beste
aserre ta naibage aittamak eta berak ezeukelako; ta ganera uste ebalako, biurtu zireala zerbait
Josetxoren alde, onen gizabidea jakin ebenean:
baña alan da guztiz-be, etzirean biak batuten
alkarregaz, kalean arpegiz-arpegi topaten zireanean baño.
Egun onetan, ain zuzen-be, esaten zan Mundakan, neskatilla aberats batek, bere gurasoaren baimenaz, nai ebala ezkondu Josetxogaz:
egieutsela berba bere ama Juana Mariri, ta mutillak erantzun ebala, gaztea zala ta oraindiño
ezeukala ezkontza asmorik, eta Josetxo bera
joan zala neskatilla orri eskerrak ageritera.
Bear bada, albista onekaz, aldatu ebezan
euren gurariak, Eladiren aittamak.
Erasti atan, Bermeon egoten zirean abelgorri
batzarrak, domeketan ille birik baten: an batuten
zirean inguruko baserritarrak euren idi, bei ta
txalakaz salerosietarako. Txomin-txikik nai eban
saldu eukan bei zar bat, eta erosi esne asko
emoten eban bei eder bat; orretarako euken
Josetxok emoeutsen dirua. Artu bei zarra ta joan

zirean Bermeora, Txomin, Josetxo ta otseiña: laster saldu eben bei zarra berrogeta amabost
dukatean, baña diru asko eskatuten eutsen bei
eder ori, eun da berrogetabost dukatean:
ordainddu eban Txomiñek, itxi eban otseiña beia
zaindduten, da Josetxo ta bera joan zirean lauretakoa artutera.
Gerotxoago aurkeztu jaken otseiña iragarritera zelan bei jaubeak kendu eutsan beia, esanaz, errakuntzea izaebala, ta diru geiago bear
ebala. Jagi zirean maittik Txomin da Josetxo; joan
zirean abelgorrien batzarrera, ta Txomiñek
esaeutsan bei-jaubeari:
—Zer darabiltzu, gizona, bei orregaz? Ordaindu jatzu bei ori, ta neurea da.
—Ez; errakuntzea egin dot, eta amar dukat
geiago emon bear deustazuz.
—Ez adiskidea, ori irrigarria izango litzake
niretzat: berbea-berba, ta eskatu dozuna
ordaindduaz, amaittu dira gure artu-emonak.
—An ikusten dozun gizon andiak, emon gura
deustaz, amar dukat geiago.

—Nik eztaukat zeregiñik gizon aregaz, da itxidazu bei au bakean. Ordainddurik eta neuganaturik euki dot, eta neurea da.
Josetxo egoan zerbait aldenduta, ixil-ixillik
autuak entzuten, da ikusi eban a gizon andia,
amar dukat geiago emon nai ebazana, etorrela
astiro-astiro urreratuten beia egoan lekura, ta
eldu-zaneko esaeutsan Txomiñi, berak nai ebazala emon amar dukat geiago, ta itxi eiola beia
bere jaubeari.
Gizon andi orrek ezekian, an egoan morrosko
gaztea Txomiñen semea zana; uste eban abelgorriak ikustera joan zan ikusgurakoren bat izango
zala.
Txomiñek erantzun eutsan gizon-andi ari:
—Beia neurea da, ta eztot itxiko ezegaittik;
ziurtu leienak daukadaz erazagututeko, zelan
erosi ta ordainddu dodan.
Orduan gizon andi arek, ukabillaz bultzada
bat emoeutsan Txomiñi, ta beingoan sartu zan
Josetxo bittartean, gizon ari esaten eutsala:
—Adiskidea, egizu nai dozun-beste berba,
baña geldi-geldi esku orregaz.

Gizon andi au zan berrogeta amabost urte
ingurukoa, ta bere gorputz andiagaz uste eban
Josetxo ta Txomin ikaratuko ebazala, ta berak
nai ebana egingo ebala. Ezeban gomuta izan
Josetxok eta berak adiñean euken ezbardiña, ta
onek eskua geldi eukitteko esaeutsanean, beroni emoeutsan ukabillaz bultzada sendo bat. Txomin ostera ebillen aserre bei-jaubeaz, da autu
onetara batun zirean baserrittar asko; batzuk
Txomin ikusi ebenak beia erosten, da ordainduten.
Bigarrenean Josetxok esaeutsan gizon andiari, eskua geldi euki eiela, ta gizon onek len lez
emoeutsan beste bultzada sendo bat: orduan
Josetxok, bere indar da azkartasunaz ezetsi
eutsan gizon andiari, ta ukabilkada errime batzukaz, lurra jo eragin eutsan. Zuzittuko eban, gizon
asko bittartean sartuta, aldendu ezpeben gizon
andiagandik. Txomiñek beste aldetik, arpegia
zaurittu eutsan bei-jaubeari ukabilkada galantakaz, da ondo erakutsi eban, antxiñako menduak
aldean ebazala orainddiño.
Burruka au amaittu zanean, Txomin, Josetxo
ta otseiña, euren bei ederraz, etxeratu zirean.

Bai jaubea ta gizon andia, an lotu zirean
arpegiak zauriturik, odoletan ebezala: eguno
ezeben artu alako nekaltasunik, eta gogoangarria izango zan eurentzat Bermeon gertau jakena, euren gizabide okerragaittik. Arek biak, alkar
artuta, amar dukat geiago kendu gura eutsezan
Txomiñi, baña onek usmau eban aren asmoa, ta
txarto urten eutsen euren burubideak.
Ori jazoten jako, goiz edo belu, onbideak
azturik, okerkerietan dabillenari.
Juana Mari Ondartzako pozik egoan ain bei
ederra ikusi ebanean. Ezeutsen esan zer igaro
zan Bermeon, da ezekian ezer burruka arazorik.
Josetxo joaten zan egunaro ikastolara, ta
amabost egunean, irakaslea geixorik egon zan
arte, bera izan zan ordezkoa, ikasmen guztiaren
ardurea ekukana, irakaslea bat legez.
Eldu zan Bilbora joan bear eban eguna; aurkeztu zan azterpenetara, ta artu eban ontzi-buru
izateko eskubidea. Ona Josetxo ontzi-buru edo
kapitan itxaso guztietan izateko eskubideaz; ona
pillotukuntzako gorengo aulkian jesarritta, ogetalaugarren urtean, «Ama Karmengoa» eritxon
ontzi ederrari itxaroten agintaritzea artuteko.

Bilbotik etxeratu zanean bere ikasmenak
amaittuta, asi zan lenago lez, baserri bearrak
egittera. Artaldea, berak eroaten eban goizaro
mendian zear, da etxeratuten eban illuntzean.
Mundakara etzan joaten jai-egunetan baño;
mezatara goizean, da arratsaldean, elizako arazoak amaittu ezkero, bere neska-mutil adiskideakaz egurastutera. Astegunetan ibilten zan
etxekaldeko lanetan edo arrantzuan Murgua eritxon atxean, atx-arrañak arrapaten.
Illebi gitxienez eukazan lez etxean egoteko,
bittarte onetan, amak eta berak egittu ebezan
euren biotzeko Done batzuri eginda eukezan
eskintzariak, Josetxo izan eittean zorionekoa
bere itxasketako galbide ta arazo guztietan.
Illuntze baten, Josetxo mendira joan-orduko,
etxeratu zirean ardiak: egieben len iñoz egin
ezebena, ta ezagun zan zerbait gertau jakena
basoan. Josetxok, kortara sartueran, zeinbatu
ebazan beti lez, ta egoan bat gitxiago; ganera
ikusi eban ardi bat burua makurturik, eta ikuskatu ebanean, topau eutsazan idunean aginkadazauriak odoletan egozala. Ezagun zan, txakur,

luki, otso edo beste abere geiztoren batek ezetsi
eutsela ardiari.
Joan zirean mendira Txomin-txiki, Josetxo ta
otseiña makilla lodi banagaz ardia billatutera; ta
idoro eben ilda, muna baten ondoan; sasi arteko
zulo baten urrean, buru baga, ta ikusi eben odolturik egozala ardiagandik sasi-zulorarteko bedar
guztiak. Ziur zan ardia il eban aberea, sasi-zuloan barruan egongo zana ardiaren burua jaten.
Txomin-txikik gomuta izan eban zelan urte
batzuk aurrerago, Zolaburu eritxon baso-etxekoak erosi eben burdiñazko aginddu zepo andi
eder bat, txakurrak, lukiak zein otsoak arrapateko, ta andik urre egoan lez etxe ori, joan zirean
zepoa billatutera. Ain zuzen-be, garbi ta eder
euken zepo ori: imiñi eben sasi-zuloaren
aurrean, arri andi bati lotuta, ardiaren okela zati
bategaz, da bedarrakaz ondo estaldurik zepoaren burdiñak.
Biaramonean goizean-goizetik joan zirean
irurak, eta urrunetik ikusi eben zepoak aurreko
anka bietatik oratuta eukala otso eder bat. Joan
zirean aida baten bertara, ta illeben iru makillakaz: gero erre ebezan sasiak eta ikusirik sasi-

pean egoala zulo andi bat, munan barrura sartuten zana, arriakaz bete eben a zuloa.
Erasti atan otso asko ebiltzan Bizkaiko mendietan, da sarri igaroten zirean olako gertaerak.
Mundakako mutiko gaztiak, jakiebenean
otsoa ilda egoala basoan, eroan eben errira, ta
dandarrez erabilli eben kale guztietan.
Lendik daki irakurleak, Mundakatik urre,
arraunketan txalupa bategaz, ordu-erdiko
bidean egoana Izaro izena eban itxasleorra,
inguru guztian ikusbide ederrak eukazana. Gozagarria izaten zan Izaron egoten udabarri edo
udako egun baketsu argietan; alde batetik
Matzaku, Sollube, Oiz, Atxerre, Ogoño ta beste
mendi asko, ta ganera, ondartza ta itsabazter
edatsuak, Mundaka ta Bermeo bitartean direala;
ta bestetik urrunean zeru-barren edo itxasustai
ondo eratua, zerua ta itxasoa alkarreganatzen
direala usten dan tokia. Arrantzaleak itxasora
badira, ikusten dira aldra askotan ainbanaturik,
gitxienez berreun txalupa, potin da batel, andik,
ortik ta emetik, Elantxobe, Mundaka ta Bermeokoak, itxaso guztia zetakaz beterik baillegoan
lez.

Noizik-beñean Izarora joatea, egun bat igaroten, ango ikusbide iruderrera ta aize gozatsuetara, beti izan zan Mundakako neska-mutil guztiaren ekandua ta guraria. Jai-egunetan, mezaostean joan bazkariaz; arratsaldean naidan jantzea egin pandero soñoan Izaro-ganeko zelaian,
da etxeratu illuntzerako: au egitten eben, da
dabe, noizbait jolas-egunetan jolastutea baño
besterik euren gogoan eztaben neska-mutillak.
Eladitxo etzan iñoz egon Izaron, da berezkoa
dan lez, eukan gogoa ingurua ikusteko itxasleor
aren ganetik. Sarri esaeutsan amari bere gogoa
ara joateko, bere neska-lagunak edo adiskideak
joaten zireanean, baña amak ezeutsan iñoz itxi
joaten. Domeka baten ebiltzan joateko asmoaz
lau neskatilla, Aurele, Orentzi, Domeke ta Todora, euren mutil-lagun, Pelixen, Danel, Bittor,
Erromul da Pelisegaz, itxasketan bigarren agintari izateko eskubidea eukenak, eta eurakanik,
Bittor zan Eladiren aidea.
Eladik eskatu eutsan amari baimena arekaz
Izarora joateko, ta amak jakiebanean Bittor
lagun zala, erantzun eutsan joan eitteala egural-

di ona begoan, baña aittak esango ebala bere
eritxia domeka goizean eguraldia ikusita gero.
Domeka goizean, ezegoan edoi bat zeruan,
aizerik bere ez, da itxasoak osin bat irudian, ain
egoan bare ta baketsu: aittamak emoeutsen Eladiri euren baimena Izarora joateko. Guztiak joan
zirean zortziretako mezatara; gero egiebezan
abiamenak eta amarretan sartu zirean sei arrauneko txalupatxo baten: eurakaz joan txalupajaubea, ta ganera neskame bat, otsara baten
bazkaria ebala.
Josetxo Ondartzako, ain zuzen-be zortziretako mezatan egon zan, da gero, elizondoko
zelaian ebillen jira ta bira egurastuten; bein jesarri, bein ibiltaldi bat egin; batak ziñoana entzun,
besteari zerbait erantzun. Amarrak aurretxoan,
ikusirik portura joazala neska-mutil batzuk, joan
zan bera-be ikusgurakoak lez, jakitera zer igaroten zan portu-aldean. Ikusi ebazan amar neskamutillok eta txalupa jaubea txaluparatuten, da
danak, adiskideak zirean lez, joan zan eurakana
agur egittera. Txalupakoak, Josetxo ikusi ebenean, esaeutsen:

—Etorri zaite geugaz Josetxo; sei arraun daukaz txalupa onek, eta bost baño eskarean lez
arrauketarako, bear zaituguz seigarren arraunerako; txalupa jaubea joango da lemazain.
Neska-mutillak esaten eutsen Josetxori sartu
eitteala txalupara: Eladitxo bakarrik egoan ixilixillik, eta Josetxok ittandu eutsen:
—Zer diño ba Eladik?
—Nik, zeuk nai dozuna egin daizula.
—Ori ezta oso egia —erantzun eben beste
neskatillak, begia baño naiago leuke etorriko
bazintzake.
Josetxok ezagutu eban Eladi zerbait lotsor
egoana, ta sartu zan txalupara: laster ezagutu
jakan Eladiri bere gogo-argia ta poza, Josetxo
lagun zalako euren joan-etorrian, da Eladi lez
poztu zirean besteak bere, arrauketarako mutil
indartsu bat geittu zalako.
Urten eben portutik, eta joan zirean Izarora:
txalupa jaubea geratu zan txalupea jagoten, da
besteak igoeben goiko zelaira. Mundakatik,
betaurreakaz ikusten zirean Izaro-ganean, joan
ara ta etorri ona, itxastxoariaren abiak billatuten
edo beste jolas asmoetan: eguraldia ezin izan

zeittekean irudi obekoa; ikusbide ederra ta baketsua egoan zeruan zein lurrean, inguru guztietan.
Arratsaldeko ordubi ta erdietan, jantzan iarduen gogotsu, baña ordu onetan Josetxok ikusi
ebazan edoi txiki batzuk Bermeo-aldetik, mendi
ostean gora etozala, ta galarrenak eratuten
zirean erastia zan legez, bilddurra artu eban, da
esaeutsan bere lagunari:
—Mutillak, edoi geroago andiagoak datoz
Bermeoko mendi ostetik gora, ta uste dot ondo
izango dala ainbat ariñen etxeratutea, galarren
gogorren batek arrapau ezkaizan itxasoan.
—Eztago oraindiño itxura txarrik —erantzun
eben beste mutillak— txalupa guztiak-be an
dagoz kalan, zirkiñik egin baga.
—Arek kalan dagozan txalupak, ezin bardinddu leittekez guk daukagun txatxarraz, da goazan
etxera ainbat ariñen.
—Eztago aize gogor antzik eta joango gara
gerotxoago.
Iruretan jantzan iarduen, da ordu onetan asi
zirean kalako txalupak euren bela txikiakaz etxeratuten. Orduan Josetxok esaeutsen:

—Mutillak, txalupak batoz etxeratz, da or
Bermeo-aldean agiri da aize gogor samarra
itxas-ganean. Ondo egingogu berton egoten
bagara galarrena igaro arte, iru edo lau orduan.
Orretarako txalupea leorrera jaso bear dogu, olatuak atxetan zuzitu ezteien.
—Eztago, gizona, olako arriskurik!; goazan
txalupara ta etxeratu gaittezan.
—Mutillak, belu dala uste dot; bide-erdi ibilliorduko arrapako gaittu galarrenak.
—Eztago ezeren bilddurrik; goazan txalupara.
Eladitxo zan bakarrik Josetxoren burubideak
egin nai ebazana; baña ikusirik beste guztiak
txalupara joazala, onek biok bere jarraittu
eutsen besteari.
Estropadan asi-zirean arraunketan Mundakarutz, baña laster inddargatu zirean, aize ta olatuaren indarrakaz euren kaltez, ta bide-erdi ibilliorduko ezeban txalupeak aurrerutz egitten: neskatillak oso makaldurik, batzuk jesarrita, ta besteak etzanda, danak egozan bertanbera erostan
deadar baten. «Jo aurrera, mutillak!» esaten
eban txalupa jaubeak, baña txalupea astiro-asti-

ro joan atze-atzeka, ta albo-alboka ekatxaren
indarraz: olatu zaparrada asko sartuten zirean
barrura, ta guztiak egozan oso bustia; itzalgarriak zirean neskatillaren negar da deadarrak;
ur asko ebillen txalupan barruan da lemazaiñak
kenduten eban alebana ur-ontzi bateaz.
Ikusirik ekatxaren inddarrak geittuaz joazala,
ta Mundakatik urrundu egitten zireala bilddurgarriko zabunakaz, artu eben Elantxobera joateko
burubidea, ta txalupea biurria egitten egoanean
Elantxobera begira jarritteko, ikaragarrizko olatu
auzi gangardun batek, ondatu eban. Ona danak
uretan, danak uger edo igeri, danak deadarrez
txalupeari oratuta; batzuk alderdi batean, besteak bestean, da urrengoak txalupearen aurrean
edo atzean, da urrengoak txalupearen aurrean
edo atzean, Jaungoikoari ta Done askori deadarrez; olatu batek urperatu, ta besteak azaldu;
beti arnasa artzeko premiñan, estutasun andiakaz indarrak amaittuaz joazala. A zan negargarria! Josetxok jaurti eban lemea ta Eladiri elduta
jarri zan txalupearen atzeko karelai oratuta;
beste mutillak eta txalupa jaubea ebiltzan bakoitxak neskatilla bati lagunduten, baña indarrak

eta arnasea amaittuten joazan, ta ganera urdallak, nai ta nai-ez, kresalez beteten. Arrantzuko
txalupak urruntxo zirean oraindiño, ta Mundakan
ezegoan eguraldi aregaz itxasora urteteko gauza
zanik; danak egozan itxasoan.
Ito zirean Orentzi, Todora, ta bazkaria eroan
eban neskamean: atzenetan ebiltzan beste
batzuk, ekatxak Ogoño mendiaren urrera eroan
ebazanean. Ito zirean Pelix’en da Erromul-be, ta
larri, estu ta atzenetan ebiltzan beste batzuk-be;
betozan urreratuten Elantxobeko txalupak, eta
aurrerengo aize-aldetik etorrenak ikusi ebazanean ito bearrik, beingoan joan zan eurakana.
Urrean zanean artu ebazan belak, eta arraunketan joanik, artu ebazan enparauak; Aurele,
Domeke, Danel, Pelis da Bittor atzeneko arnasetan, da txalupa-jaubea, Josetxo ta Eladi besteak
baño zerbait sendoago. Elantxobera eldu-orduko, il zirean Aurele, Domeke ta Pelis, da biaramonean lurpetu ebezan; txalupea portura eldu
zanean, da erriko gizeriak ikusi ebanean, an joazan negargarrizko gertaerak, batzuk ilda, ta
beste batzuk atzenetan, ezin erazagutu leitteke
an aurkeztu zan laurka arrigarrizkoa: erriko gize-

ri guztia joan zan portura lagunduten, da gexoak
euren etxietara eroan gurarik, danak Jaungoikoari eskariak egitten, deadarrez da erostan, izugarriko gertaera ori ikusirik. Erriko nagosiak artu
eban Eladitxo bere etxean; Josetxo, Danel, Bittor
da txakupa-jaubea eroan ebezan ostatu batera.
Bertako txalupa bik eroan eben portura Mundakako ondatu zan txalupa txatxarra.
Gau atan il zirean Danel da Bittor, da urrengo
arratsaldean lurpetu zirean: Josetxo, Eladi ta txalupa-jaubea egozan bizirik; beste guztiak il
zirean.
Zein arrigarria, laguntasunik eztagoan
lekuan, ekatx gogorraz txalupea ondatutea! Zein
mingarri ta ikaragarria eriotzea begi-aurrean
dala itxasganean ordu bi igarotea! Zein izugarri
ta, errukarria, arratsaldeko iruretan, azkar da
bizkor, jantzan ebiltzazan neska-mutil gazte ederrak, seiretan euren bizia edo izamena galdutea!
Onek zirean Elantxobeko gizeriaren erostak, elizara joazanean Jaungoikoari eskariak egittera
illak eta biziakaittik.
Bizirik urten ebenak, ogeraturik egozan guztiz makal; osagilleak egitten eban alegiña gexo-

ak sendatuteko, ta itxaropen onak emoten ebazan eurakaittik.
Mundakatik ikusi eben Izarora joan zan txalupatxoa etorrela gogotsu arraunketan, galarrena
sartu zanean; gero ekatxaren indarra geittuaz,
ikusi zan atze-atzeka joala, ta geroago estaldu
zan ikusbidetik. Elantxobeko txalupa bat, belea
jatsirik, arazoetan ebillela ikusi zanean, uste izan
zan Mundakarrak artu ebazala, ta beingoan
biraldu zan gizon bat leorrez Elantxobera, zein
barri zan jakittera.
Mundakako gizeri guztia egoan elizan naibagez beterik, eskariak Jaungoikoari egitten, Izarora joan zireanen zorionerako. Negar errimeak
egitten ebezan euren aittamak eta aideak.
Gabeko zortziretan ibittu zan ekatxa, ta leorrez biraldu zan mandatariak baño lenago joanetorria egingo eban ustez, txalupa eder bat biraldu zan Elantxobera arraunlari onakaz; baña txalupeak urten da gerotxoago eldu zan Mundakara
Elantxobeko gizalaba bat, paper bategaz, erriko
nagosiarentzat. Paper onetan etorren albistea
nortzuk bizi zirean, da albista au jakin zanean,

erri guztian etzan entzuten besterik, negarra ta
deadarra baño, alde guztietatik.
Elantxobera joan zan txaluperai itxaroten
egoan portuan gizadi guztia, zein barri ete ekarren ostera jakin gurarik: gaubeko amaiketan
eldu zan txalupa au, ta ekarri eban albistea
Danel da Bittor bere il zireala: Josetxo, Eladi ta
txalupa-jaubea bakarrik egozala bizirik, eta
onek-be guztik makalik.
Gau atan etzan Mundakan lorik egin, ainbeste itzalgarriko negar da deadarreaz.
Josetxok, Izarorako txalupan sartu-orduko,
mutiko bati, saria emonaz, esaeutsan Ondartzan
iragarri eiela zelan Izarora joan dan lagun batzukaz, da etzala etxeratuko bazkaldutera. Albista
onegaz, Ondartzan bekien Josetxo nundik ebillen
arratsalde atan.
Elantxobeko albista mingarriak artu zirean
gaubean, joan zirean leorrez bertara, Txomintxiki, Juana Mari ta txalupa jaubearen emaztea;
jakitun joazan zelan biaramon goizean joango
zirean itxasoz, txalupa baten, Ermoken da Masima, Eladiren aittamak.

Ai zein poza artu eban Josetxok, bere gurasoak ikusi ebazanean! Zein poza txalupa-jaubeak,
bere emaztea ikusi ebanean, da ganera jabiebanean bere txalupa ondatua portuan egoala.
Goizean goizetik, Ermoken da Masima elduorduko, joan zan Juana Mari, Eladitxo zelan
egoan ikustera, ta ittandu eutsan:
—Zelan zagoz, Eladitxo?
Ai, zein gogo-argia erakutsi eutsan Eladik
Josetxoren amari! Guztiz birbizturik jarri zan:
ezieban ondo berba egin, baña astiro-astiro
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 11
  • Büleklär
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3750
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1661
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3743
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1560
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3786
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1624
    26.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1581
    26.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3703
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1552
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3771
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1650
    25.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1510
    27.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3701
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1637
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1473
    27.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1624
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3775
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1548
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3816
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1558
    25.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3704
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1506
    26.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3712
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1582
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 2551
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1163
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.