Jaioterri maitia - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 3786
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1623
24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
35.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
emaztia; egin eutsen agur, euren aitama, nebarreba, senide ta adiskide guztijai, ta juan ziran
Donostijara «Ijeldo» eritxon ontzijan ontziratutera. Egun batzuk geruago urten zan ontzija itxaszabalera, Berakruzera jarraitzeko.

Bijaramonian, lañopian juazala, jo ta ondatu
eban Bermeoko txalupa bat: gizonak ontziratu
ebezan eta Santanderrera juan ziran bermeotarrak an istera.
— Asiera txarra daukagu Agaton —esan
eutsan oni bere emaztiak—. Ontzi oni be txalupeak urertza baño goratxubago kalteren bat
egin ei deutso, ta ezin itxasoratu ei giñeitez kalte
ori arautu baga. Egun batzubetan egon biar el
dogu emen.
Aringo izan be, ikusi doguz gertaera bildurgarrijak. Jaungoikuari eskerrak ito etziralako amar
bermeotarrak! Txalupea galdu eben gixajuak,
eta geuk bere, adu onian egon giñian, kaltiak
urertza baño gorago izan ziralako. Ai, itxasuetan
galbide asko dago, Genare! Nik eztakit onek
itxasgizonok zelan bildurtzen eztiran irabazbide
onetan!
Urten zan «Ijeldo» Santandertik; jarraitu
eban bere itxasbidian, eta barriro lauso artian
juazala, jo eban ontzi au beste batek, eta kalte
andijak egin eutsazan urertzetik gora. Sartu
ziran Koruñan matxurak araututera.

Guztiz artega jarri ziran Korkotx eta emaztia,
egun gitxitan ainbeste galbide ikusi ebenian: bildurren bildurraz, berba egiteko gogorik be ezeuken. Santanderren juan ziran elizara, galbide
guztijetatik aldendu zeitezan eskarijak egitera.
Astebetian egon ziran Koruñan matxurak edo
kaltiak araututen, eta gero urten ziran barriro
itxasora euren osterea jarraitzera. Estaldu ziran
liorrak, eta luzaruan zeruba goian eta itxasua
beian baño besterik ikusten ezebenian, guztiz
bildurturik esan eutsan Agatoni bere emaztiak:
— Emen, zeru ta itxasuaren bitartian, beste
gauzarik ikusi barik gagozala, zelan jakingo dabe
onek itxasgizonok, zein aldetarutz guazan eta
juan biar dogun? Berakruz aldetik dagon izarren
baten zuzenbidia jarraitzen ete dabe?
— Bai zera! Ezein olakorik esan; egunaz nun
jaukezan izarrok? Lemazañen aurrian jagonan
itxasorratzaz jakiten juben jarraitu biar dan
bidia. Egunaro ikusten dozan agintarijok, cristal
edo beira ta ispilludun gauza batzukaz, bein
eguzkira ta bein itxasuztaira begira, eguzkijaren
goibia artzen, ta goibe orrekaz jakiten el juben
nun gajagozan eta jarraitu biar juagun bidia.

— Etxuat ori siñisten. Alde guztijetan jagozak
izarrak, eta eurak jakingo jubek zein izarrek erakusten juben Berakruzera bidia; gabaz jarraituko
jubek izar aren zuzenbidian, eta egunaz eta izarrak estaldurik dagozanian, itxasorratzak, izar ori
erakutsi oi daben bidian.
— Olan izan ezkero, etxuben biar eguzkirik,
eta zetarako jabiltzazan egunaro eguzkijaren
goibiak neurtuten?
— Egija dok ori be, baña eguzkirik agertzen
ezpok egun askotan, zelan jakingo jubek zuzenbidia?
— Orduban, itxasorratzeko zuzenbidiaz, ta
ontzijak eruan daben abijadiaz, edo egin daben
bidiaz, jakiten da norutz eta noragino juan dan:
olan esan jeustan Anatoli agintarijak. Ezein artu
gauza orren bildurrik; zuzen-zuzen Berakruzera
eruango gajubezan. Galbide bildurgarrijak, beste
gauza batzuk dozan: emen itxas-barruban, usteuste barik topau leikezan atxak jo ezkero, galdubak izango gintzakez; ekatx gogor baten, ontzijaren azpiko untze bat edo geiago lokatu, ta olak
zirkin egingo balebe, urez beteta ondatuko gintzakez; aize indartsubak mastak birrinduko bale-

bez, ankabako gizona lez, iñora juan eziñik, elikaturak amaitu, ta gosiaz ilbiarrik aurkituko gintzakez; lañu edo lausopian abijadia daruan ontzi
batek joko baginduz, galdubak izango gintzakez;
sarri gertau oi dan lez, oñaztarrijak ontzija zulatuko baleu, ondatubak izango gintzakez; ontzijak
su artuko baleu, danok erre edo danok itoko gintzakez. Onek galbidiok eta beste esan eztiran
asko jagozan itxasuetan; baña guztijak dozan
noizik-beñian gertaten diranak. Bigarren agintarijak, goizian esan jeustan, eguraldi txarra
usmauten dabela. Etxakiñat zegaitik jatorkan
burutasun ori; aize makala, zeru garbija ta itxaso leuna egon ezkero. Itxastarrok, mutillak
dozan eguraldi aldatziak ezagutzen aurretijaz:
ikusiko don ekatxa edo zerbait, bijar goizerorduko.
Gaberdijan, aiziaren indarrak, Ardibasoko
zugatzetan egiten eban zaratea lez, entzuten
zan ogetik, eta Agatonek iratzartu eban emaztia
ta itandu eutsan:
— Entzuten don goiko zaratea?
— Bai, aize indartsuba daguala esan leike.
— Igo biar jonat zer dan ikustera.

Agaton juan zan gora, ta ikusi eban aize
gogor samarra eguala; baña itxas-bare ta zeru
izarratu ederra; biurtu zan ogera, ta emaztiari
esan eutsan:
— Egin lo ardura barik; zeru ederra ta itxasbaria jagozan, eta etxagon iñundik etxura txarrik; aize gogor samarra ta besterik ezebez.
Goizalderutz aiziak zarata errimiagua egiten
eban; ontzijak daunbada ta zabun asko olatubakaz, ta Genarek esan eutsan senarrari:
— Agaton, ekatxa ganera jatork; astiro-astiro,
ordu-bai-ordu, aizia gogorrago ta olatubak errimiaguak dozak; nik etxakijat zer jazoko dan
gugaz: pillotu edo bigarren agintarijak atzo esan
euana gertauko dok.
— Datorrela ba ekatx ori etorri biar bajon;
emen etxagon nora iges egin, eta eruapena artu
biar juagun jazoera guztijetan.
— Betor ba, Jaungoikuak nai badau, ta Berak
lagundu daiskula.
Eguberdijan, bela edo aize-oial txikijak egozan zabaldurik; ontzija zoraturik ebillen bere
zabunakaz olatu artian; illuntzian mendijelako
olatubak sartzen ziran ontzira, ta zatituten ebe-

zan gauza asko. Ikaragarrijak ziran ontzijaren
gora-berak eta zabunak. Korkotx eta emaztia
jausi ziran ogetik: geure Jaungoiko laztana, errukitu zaite gugaz estutasun onetan! —ziñuen
bijak—; Agatoni zauritu jakan bere lepoko tontorra, ta an ebillen emaztia, odol-erijona geratu
eziñik, eta bere gorputza gelditu eziñik, ontzijak
erabiltzazan gora-berakaz. «Nora etorri gara,
Jaungoiko laztana, geure jaioterrija itxita?» esaten eben. Bijak egozan azkortasun barik, guztiz
bildurrez, eta ikaria geituten jaken euren gelara
kresal asko sartzen zanian; guztiz artega egozan
bijak, eta Genarek esan eutsan senarrari:
— Osasunaz eltzen bagozak, beste bein orraitiño enaiubek arrapauko itxasuok. Jakin izan
banejuban olako galbidiak dagozala, ni etorri?
Bai zera!
— Esate orrek, barriketak dozan, Genare.
Uste juagun lez, urtiak juanian, Ardibasora biurtu nai bajuagu, uste don, txorijak lez egaz jaungo azala? Nai-ta-naiez, itxasua igaro biarko don!
Onetan egozala egunabarrian, sartu zan
ontzira olatu izugarri bat, eta kresal asko juan
zan euren gelara. Uste eben ordubantxe ito biar

ebela, ta asi ziran gorutz igoten; baña urrengo
sartu zan olatubak jaurti ebazan malladitik bera,
ta aurkitu ziran uger egiteko premiñan, puzka,
izurdearen antzera. Jatsi zan bera pillotu edo
bigarren agintarija ikustera zer jazo ete zan beko
geletan, eta itandu eutsan Korkotxi.
— Zelan zagoze?
Agaton.— Ez ondo; emen gabiltzaz ija-ituan;
uste dozu jauna, urtengo dogula estutasun onetatik?
Agintarija.— Ja... ja...; onek bideko autsak
dira, gizona; estutasunik eztago, zeubek gorputzai emoten deutsazubena baño. Amaika olako
igaroten doguz guk txitian-pitian! Uste dot aizia
ibituko dala gaur illuntzerako, ta gero arin leunduten da itxasua. Laster ekatx onen ostian egongo da eguraldi ona, ta azkortu zaiteze, olan bildurrez epelduta egon barik.
Genare.— Jaungoikuak entzun dagizuzala
zeure berbok.
Agintarija.— Entzun dauz Jaungoikuak.
Bigarren agintari ori igo zan gora, senaremazte bijak euken bildurrai barre asko egin-da.

Esan eta egin; arratsaldian ibitu zan zerbait
aizia, ta baita itxasua be; etziran olatubak sartzen ontzira, baña zabunak eta gora-berak errimiak ziran oraindiño. Gabaz ibitu zan oso aizia,
ta baretu zan itxasua, ta bijaramonian juan ziran
gora, argitara, Agaton eta emaztia, bustirik
eukezan jantzi guztijakaz, ta ipiñi ebezan eguzkitan legortu zeitezan. A zan egun ederra! Edoi
txatxar bat be ezeguan zeruban, eta aiziaren
putzik bez: ontzija geldi, atsedentzen baileguan.
Orain pillotubak esan eutsen bijai:
— Ona emen gagoz orain eguraldi ederraz,
baña geldi, ezer aurreratzen eztogula; olako
eguraldijakaz, ezkiñate iñoiz elduko Berakruzera: atzokuelako bultzada gogor batzuk biar
doguz alik ariñen eltzeko. Atzo geroian abijadiaz,
iru legua genbiltzazan ordu bakotxean; gaur
geldi-geldi gagoz. Badakizube bada, eguraldi
gogorrak be, euren obarijak dabezana noizbait.
Agaton.— Jauna, zubek dakizubez orrek gauzok; guk, eguraldi txarraz, bildurra ta gogilluna
eukiten doguz, eta onagaz gogargija. Egun bitan
egon ziran aize ibitu aldakorrakaz, putz ortik eta
putz emetik, aurrerapiderik egin baga: gero, eto-

rri jaken aize ona, ta juan, juan eta juan arren
abijada onagaz egun askotan, leorrik etzan iñoiz
agertzen. Berrogetabi egun igaro ziran Donostijatik aldendu ziranik arrezkero, ta Genarek esan
eutsan bere senarrari:
— Agintarijok bidiak galduta jabiltzazak.
— Zegaitik diñon ori?
— Berrogeigarren egunerako Berakruzera
elduko giñala esaten jeuskuben toki guztijetan.
Berrogetabi igaro dozak, ta oraindiño eztok liorrik agiri.
— Irugarren agintarijak goizian iardu jon esaten, beste zortzi egun gitxienez biarko doguzala
Berakruzera eltzeko.
— Orrekaz izango dozak berrogetamar egun
luze-luziak.
— Eta osasunaz eltzen bagozan, pozgarri
andija izangon.
Gero, bein eguraldi onakaz, ta bein euri, aize
ta abarregaz, be rrogetamabigarren egunian
eldu ziran Berakruzera.
Bijaramon goizian, Agatonek esaeutsan bere
emaztiari:

— Ai ze luak egin juadazan bart, zabunik ez
daunbada barik!
— Bai, neuk be Agaton: emen etxuaguz zetan
gogoratu ekatxak, lañuak eta beste itxasoko galbidiak. Liorrian izan ezkero, lupatz baten be,
ondo gajagozak; nik beñipein, etxuat nai auzirik
itxasuagaz.
Agatonek biraldu eutsan Tomasi irazki bat,
esaten eutsala:
Berakruzen 1728 garren urteko Bagillaren 24 an.
Basarte’tar Tomaseri
Neure Tomas maitia: Jo ortik eta bultza emetik, eldu gozak erri onetara berrogetamabigarren egunian, Juangoikuak nai
izan dabelako, izugarriko galbidiak osteran igarota. Iru bidar egon gozak erijotzia
begijen aurrian dogula. Emen gajagozak
orain senaremazte bijok, euri itxaroten,
eta etorri adi lenbailen, batera juan gaitezan eure etxaguntzara. Pozez besartetuba izango az atorrenian.

Gajagozak «Erdu Jatera» deritxon bizkaitar baten ostatuban. Beti nok eure
esangiña.
Basterretxe’tar Agaton.
Irazki au biraldu ta zazpigarren egunian be,
etzan agertu Tomas ez bere barririk. Senaremaztiak, aldi luzia euki eben Berakruzko sokondo guztijak ikusteko; baña, sei egun albista barik
igaro ziranian, guztiz artega jarri ziran, gogoratzen gertaera txarren bat igaro ete zan Tomasegaz. Irazkija galdu ete zan ezbaian egozan; eta
Agatonek biraldu eban beste irazki bat; baña
zortzigarren egunian aurkeztu zan Tomas euren
ostatuban.
Irakurliak gogoratuko dau irurak alkarri egingo eutsen abegija ta txera gozatsuba alkar ikusi
ebenian; esan leikian, berrogei urtetan ezebela
alkar ikusi.
Agaton-korkotx eta emaztiak, gogoz agertzen eutsezan Tomasi, Ardibaso, Beterri, ta
ontziko gertaerak, eta Tomasek, Tolosa ta Basarte etxaguntzetan igaroten ziranak. Egun atan,
Agaton eta emaztiari aztu jakezan ordurarte

itxasuetan igaro ebezan ikara ta naibage guztijak.
Bijaramonian, zaldi-burdi edo zalpurdi baten
sarturik, jarri ziran bidian; lenengo Mexikora, ta
gero Tolosa etxaguntzara juateko. Mexikon egon
ziran egun baten eta gero jarraitu eben Tolosara.
Zein atsegintsuba izan zan, Agaton, Genare,
Sabas ta Julek alkarri egin eutsen abegija! Orra
bertan batun ziran, gaztetan Ardilandara artaldiak eruaten ebezan bost artzañak. Zein pozik
guztijak Amerikatan alkar ikustiaz, ta euren bizitzak alkarregandik urre egotiaz! Bostak egon
ziran illuntzerarte, Sabasen etxian, iñoiz amaituten etziran edestijak alkarri erazagutzen: Beterrin au edo bestia gertau zala; Ardibason zelan
ebiltzan guraso, senide ta artaldiak; zer jazo zan
Agaton, Dorote ta Marteren maitetasunakaz;
ontzijan berrogetamabi egunetan igaro ebezan
galbide ta naibagiak, eta irudimenera etorkezan
jazoera guztijak. Bestetik, Sabas ta Julek eukezan ostera erazagutzeko, egun oso baten amaitu ezin ebezan gertaerak. Illuntzian juan ziran
Tomasen etxera, au ta etorbarrijok, eta an ostera Genare ta Amelek jan eben alkar mosuka.

Apalostian gaberdirarte egon ziran berba ta
berba, ogeratu baga. Agatonek esaten eban:
— Gaur gabion, arrija baño gogorragua izango da nire lua!
Genare.— Baita niria be; eldu gara eldu biar
izan dogun tokira, ta eztogu zetan estutu ezegaitik geure irudimena.
Amele.— Bijar eztaukazube lanik, eta egin lo
beluarte. Gabon esan eutsen alkarri, ta ogeratu
ziran.
Agaton eta emaztiak egin eutsezan Jaungoikuari euren eskarijak, eskerrak erazagutubaz
osasunaz eldu ziralako. Lo asko egiteko ustiaz
ogeratu ziran; baña ezin egin izan eben lorik,
pozen pozaz euken bijotzikariaz, senide ta lagun
maitiakaz batun ziralako. Bijaramon egun guztija igaro eben Tomas ta Sabasen etxaguntzetako
lurrak, basuak eta uzteak ikusten, eta urrengo
egunian zuzendu ebezan Agatonek, otzaragiñen
jarraitzeko biar ebazan gauza guztijak: lasterko
asi zan otzaragiñen etxeko atarte edo atarijan.
Urrengo domeka arratsaldian, iru senarrak euren
emaztiakaz, juan ziran zugatz-tantaipera, Agaton eta Sabasek antxiña lez alboka soñuba joten

iardubela, ta toki atan abesau ebezan gogotsu
Ardibason gaztetan abesauten ebezan artzainabestijak: negar malkuak erijon jakezan, gaztetako jolas estitsubak gomuta izanaz! Ai zer ete
da atzerrijetan, jaioterrija gomuta izatia! Bertan
egozala uste eben!
Gero, Agatonek itandu eutsen Sabasi.
— Zertzuk dozak lurralde onetan artzen diran
gauzak? Zugazti edatsubak jagozak beñipein
ikusbidian; zugatz-tantai ederrak gero, alde guztijetan.
— Emen? Gauza asko artzen joguzak; guk
etxuaguz artzen, baba, gari, azukre, kape ta
erlien eztija baño; ganera, zaldi, abelgorri ta
ardijak emoten jeuskubezan salgarrijak; baña
beste etxaguntza batzubetan artzen jubezak,
orren ganera, tabako, kakao, añil, oialgei, goma,
artagaraun ta beste gauza asko. Urria ta zillarra
barriz, etxagok Lurbira onetan, emeko mendi ta
sakostetan gaña artzen dan tokirik. Tximiñuak
bada, asko jabiltzazak onetan mendijetan;
artzak, batzuk baltzak eta beste batzuk gorriztak; txorijak bada, ikusi leikezan luma izarrituenakaz, guakamaio, kotorra, loro txatxalaka,

mosolo, miru, elae, paita, antzar ta beste asko;
sugiak badaboa deritxuenak, batzuk amar kana
luze diranak, eta galgarrijak diran txiki asko;
sapo ta ugarasijo asko, ta erle ta erlauntzak
barriz, guztiz ugari etxaguntza guztinetan.
Illunabarrian etxeratu ziran guztijak, bidian
be artzain-abestijak gogargijaz abesauten ebezala. Basarte etxaguntzara eldu ziranian, agur
egin alkarri, ta Sabasek emaztiagaz jarraitu eban
bere etxaguntzara.
Bijaramonian, Agaton-korkotx jarri zan otzaragiñen, eta emaztia alogerian, Tomas eta Ameleri euren lanetan laguntzen. Sabas ta Tomasek
erosten ebezan Agatonek egiten ebazan otzara,
balotzara ta otar guztijak, eta gero salduten ebezan Mexikon eta etxaguntza batzubetan zerbait
obarijaz.
Aste guztija igaro eben sendo euren lanetan,
eta domeka arratsaldian batun ziran zugatz-tantaiaren kerizpian artzain-abestijak abesauten.
Lurbira onetan gertau jakezan eta leikijuezan
naibage guztijak aztuten ebezan tantaipian
euren jaioterriko abesti eztitsubak abesauten
iñarduenian. Aldi atan, euren irudimenak ezego-

zan Mexikon, Ardibason baño. Domeka arratsaldietan, sorgiñen antzera, aurkitu oi ziran, edo
begitanduten jaken, Ardibasoko Aritx tantaiaren
kerizpian egozala euren jaioterri maitian, eta
onek pozgarrijok ziran guztiz onak, osasuna sendatzeko ta lanerako indarrak artzeko.
Jolas onekaz jarraitzen eben beti artzain lagunok; eta ganera, abesti ostian, aldizka iragarten
ebazan bakotxak burura jatorkazan edesti zein
ipuñak.
***
Bein-batian, Agaton-korkotxek esan eutsen
lagunai:
— Emen, erri onetan eztago korkotxik. Berakruzen zortzi egunetan, eneban ikusi bat baño,
bera zapatari, zapatagiñen eguana; Mexikon
eztot ikusi bat be, ta etxaguntza onetan eztago
neu baño. Ezagun da, izan be, emeko gizadijak
iñoiz korkotxek ikusi eztabela; nire tontorrari
begiratzen deutsen guztijak, jarten dira barreka,
iñoiz ikusi ezpaleben nire taiuko gizon bat. Hamburgora juan biar dot neuk be; an eunetarik bost

ei dira korkotxak. Agaton onek berbok esaten
eguan arte, bere emazte ta lagunak ito biarrik
egozan barreka, ta Amelek erantzun eutsan:
— Nun jakin dok Hamburgon ainbeste korkotx dagozana?
— Nun jakin dodan? Onutz ekarri genduzan
ontziko nagosijak esan jeustanan.
— Guzurra izango zuan, edo txantxetan esango juan!
— Bai zera! Bene-benetan gero esan be, ta
ageri jeustanan berari gertau jakan edesti bat.
— Esaik ba edesti ore.
— Bai beintzat. Esan jeustan, bein-batian
eldu zirala Hamburgora, bera ta beste adiskide
bat, euren ontzijakaz, ta ontzi-buru bijok juan
biar ebela españatar Kontzulagana aurkeztera
paper edo ingijakaz. Bijetarik bat, Erromulo eritxona, egon zuanan antxiñatxu erri atan eta ezagututen juanan ango gizadija; bestia, Odon eritxona, etzonan iñoiz egon erri atan, eta etxoanan jakin ango barririk.
Kontzulagana juateko ontzitik urten ziranian,
Erromulok esan eutsan Odoni.

— Jokatuko neuskizu lauretakua, Kontzulagana aurkeztu orduko, ikusten doguzala amar korkotx.
— Amar korkotx? Euskalerri guztijan be etxagozak!
— Jokatzen juagu lauretakua?
— Bai beintzat; orrek, esakerak dozak, eta
ziur-ziur irabaziko duat.
— Or ikusiko juagu.
Lauretakua jokatu ebeneko, etorren korkotx
bat euren albotik igarotera, ta kalian sartu ziraneko ikusi ebezan beste bi: ona iru aida baten.
Gertaera onegaz, barrezka juazan bijak kaliak
ziar, ta urrengo kale-kurutzian ikusi ebezan
beste bi: ona bost korkotx. Toki atatik Kontzularen atarirarte, ikusi ebezan beste iru: orra zortzi.
Artega ta barrez itoten egozan bijak atarijan;
Odonek, nai eban igo gora Kontzulagana alik ariñen, korkotx geiago ikusi orduko; baña Erromulo, kalera begira ebillen beste bi ikusi gurarik,
lauretakua irabazteko.
— Irabazi juat lauretakua!—, esaten eutsan
Odonek, Erromulori. Jarraitu eben gorutz malladija ziar, ta barre zantzo zolijak egin ebezan

bijak, ikusi ebenian korkotxa zala goitik berutz
etorren bat: ona bederatzigarren korkotxa. Ordu
lauren inguruban egon ziran Kontzularen landolako atia idigiten azartuten etzirala, euren barre
iraunkorra geratu eziñik. Sartu ziran landolara,
ta lenengo topau eben gizasemia, izan zan Kantzillera esaten eutsen Kontzularen urrengo agintarija; gizon ederra berez, baña gizona zan aldetik ederra bazan, asko ederragua zan lepuan
eukan tontorra: ona amargarren korkotxa Kontzulagana aurkeztu orduko. Kantziller ori amargarren korkotxa zala ikusi ebenian, errimiak izan
ziran Erromulo ta Odonek, berpertan, nai-ta-naiez egin ebezan barre zolijak: Kantzillera bera be,
barreka jarri zan, ta itandu eutsen:
— Nire tontorrari barreka zagoze?
— Ez jauna, ezta orregaitik: lauretakua jokatu dogu, batak baietz eta bestiak ezetz, zeinbatuten doguzala amar korkotx bidian ontzitik Kontzulagana aurkeztu orduko, ta ain zuzen be, zeu
zara amargarrena. Onek uste izan dau, beronek
irabazi dabela lauretakua, ta zeu ikusi zaituguzanian galdu dau. Ona, zegaitik dirian gure barriak,

eta parkatu egiguzu, zeure irrigarritzat artu
badozuz.
Erromulok ori esan ebanian, Kantzillerak
eurak baño barrealdi luziagua egin eban. Kontzula bere, zaratara urten zan bere gelatik, eta
jakin ebanian gertaera ori, kar-kar barreka egon
zan luzaro eurakaz.
Agaton-korkotxek, gogaldi onaz, gertaera
orrek ageri ebazan arte, kar-kar barreka egozan
entzula guztijak, eta berbaldija amaitu ebanian,
Julek esan eutsan:
— Hamburgora juan biar dok Agaton, eure
antzeko asko ikusijaz egun atsegintsu batzuk
igarotera.
— Iñoz aberastuten banon, juango non, Jaungoikuak nai bajon: arroturik ibilko non, ainbeste
korkotx dagozan errijan. Barre asko egin eben
guztijak.
Urte batzubetan jarraitu eben olantxe: egunaz Amerikan egozan ekiñian euren lanetan, eta
illuntzerezkero, jaioterrira juaten jaken irudimena.
Igaro ziran urtietan, lanak arduraz egiñaz, ta
irabazijak ondo zaindubaz, diru pillo polita batu

eben Sabas ta Julek. Beuken etxaguntzia erosteko biar zan gaña ugazabak saldu nai ebanian.
Tomas ta Amelek be, irabazte oneko urte asko
ezagutu ebezan.

XV
Danak alkarregaz
Uste-uste barik Españan zabaldu zan Mexikogaz gudu arazuak ebiltzazala: guzurra izan zan
guztija; baña Españan siñistu zan egija izan
balitz lez, ta Tolosa etxaguntzearen jaubiak, bildurrez, biraldu eutsan Sabasi irazki bat, esaten
eutsala, etxaguntzea saltzeko ogetamar milla
ogerlekogaitik. Sabasek biraldu eutsazan diruak,
eta geratu zan etxaguntzearen jaube. Gero,
saleroste guztijetan alkartu ziran Sabas eta
Tomas; orretarako, Tomasek emon eutsazan
Sabasi amar milla ogerleko, onen etxaguntzeak,
Tomasenen ganera eukan obarijagaitik. Sabas ta
Tomas geratu ziran bada alkarturik aurrerantzian, etxaguntza bijaren, eta saleroste guztijaren jaube, irabazijak erdi-bana ainbanatzeko.
Ikusirik ondo juazala euren salerostiak, erosi
eben lur geiago, ta jarri ziran solo ta zugazti
barrijen jaube, lenguen ganera.
Gogaldi onaz jarraitzen eben beti lanetan eta
arazo guztijetan.

***
Bein-batian, mendi osteko basetxe bakar
bateko etxaguna, agertu zan Basarte ta Tolosa
etxaguntzetara guztiz naibageturik, eta Tomas
ta Sabasi esan eutsen, iru egunetan etxakela
etxeratu lau urte ebazan semetxu bat, eta etorrela jakitera agertu ete zan etxaguntza aretara:
galtza ta arkondara zurijak eta galtzozko kapelea ebazan soñian.
Etxaguntza aretara etzan agertu mutiko ori,
ta aitak itandu eutsan Sabasi:
— Eztozube emen ingurubon ikusi abere edo
pizti txarrik?
— Ez; eztogu ikusi emetik bildugarrizko abere
ez piztirik.
— Orain amabost egun, an goijan, gure etxetik ordu lauren go bidian, sasi, ota ta giñarraz
beterik dagon baso batera sartzen ikusi neban
ikaragarrizko suge andi bat; gitxienez izan zan
amaika kana luze. Noizbait, gure mutikua juaten
zan toki ataragiño, gure uarpenai jaramon baga,
ta bildur naz suge arek jan ete daben.

— Amaika kana luze? Olakorik!
— Bai, gitxi gora-bera, luzera ori eukan.
— Iskillu onak artuta, guazan guztijok toki
atara, suge ori idoroten dogun ikustera.
Mutikuaren aita etzan azartuten bakarrik juaten sugia ikusi eban tokira; baña pozik lotu zan,
Sabas, Tomas ta Agaton iskilluakaz lagun ebazanian. Juan ziran toki atara, ta luzaruan ezeben
topau sugia; gero juan ziran, andik urre Tomasek
eukan larra batera, ta bedartza eder baten ikusi
eben suge andi bat, zerbait urdallean ebala, ta
gorputzari zirkin ezin eragin eutsala. Orduban
mutikuaren aitak, eskuban eukan axkora girten
luzedunaz, ebagi eutsan iduna ta il eban. Astiroastiro narruba ebagi eutsenian, barruban zer
eukan ikusteko, agertu zan ilda mutikua. Batzuk
eruan eben mutikua etxera bijaramonian elizkarijak egiteko, ta bestiak lurpetu eben bertan
sugezar andija.
Etxeratu ziran, Sabas, Tomas ta Agaton, eta
euren emaztiai ageri eutsenian zer gertau zan,
izuturik lotu ziran emakumok, eta Amelek esan
eban:

— Baita geure larran idoro be suge ori! Orain
arte etxat gogoratu pizti-galgarririk; baña bildur
gogorra eukiko dot aurrerantzian. Beñipein, lau
urte ebazan mutilla iruntzi daben sugia egon da
geure etxaguntzan eztakigula; etxe barrura,
uste-uste barik, sartuko jaku oraindiño pizti txarren bat! Siñisgatxa da ardirik ez jatia suge arek.
Sabas.— Zuben eta gure ardijak urruntxu
egoten dozan toki atatik. Mutikuaren aitak esan
jon, ardi bi aldendu jakazala aspaldijon; biar
bada, suge orrek jango jeunazan. Il eta lurpetu
jonagu sugezar ori, ta ezton zetan gogoratu
geiago.
— Arek, sendija edo etxadija eukiko jok nunbait.
— Edo bakarrik izango zuanan.
Jule.— Ezteusku berakotako bildurra sartu
geure gorputzian sugezar orrek! Mutiko gixajua,
lo topauko eban, zugatzen baten kerizpian, eta
antxe katigutuko eban.
Genare.— Ardibason beñipein etxagon olako
piztirik.
Agaton.— Ardibason bere, bajagozan suge
txiki txarrak, guztizko galgarrijak.

***
Sabas ta Tomas sarri juaten ziran Mexiko
urira, salerostiak zuzentzera, eta euren ezagun
batek esan eutsen, erri atan eguala Akillin eritxon bizkaitar korkotx zarkote bat. Gaztetan juan
zala ara, gurasuakaz; onek guztiz aberats jarri
zirala, ta il ziranian, seme bakar orri itxi eutsezala eukezan ondasun guztijak. Ezkondu zala bertako gizalaba on bategaz, ta errege baño obeto
bizi zala, jan, edan, lo egin eta egurastuaz, beste
arazo barik. Euskaltzale utsa zala; ostera edo
juan-etorri batzuk egin ebazala Lurbira onetako
erri askotara, ta guztizko gogargikua zala berez.
Jakin ebala Basarte etxaguntzan, erritar korkotx
bat eguala, ta egunen baten juango zala, korkotx
orregaz berbaldi batzuk egitera.
Sabas ta Tomasek ezeutsen ezer esan Agatoni, uste-uste barik ikusi eien euskaldun korkotx
baten agerraldija. Esan ta egin; egun batzuk
igaro ziranian, zaldi-zuri eder baten ganian,
otseiña albuan ebala, juan zan Akillin Basartera;
jatsi zan zaldi ganetik, artu eban otseiñak zaldi-

jaren arduria, ta ugazabak jarraitu eban etxiaren
atarira, Agaton otzaragiñen eguan tokira. Aurkeztu jakan Agatoni ta euskera garbijan esan
eutsan:
— Agur, erritar maitia; ekazu bostekuori.
— Bai pozik; euskaldun bat ikustia, beti da
niretzat atsegintsuba.
— Gaztetan etorri nintzan erbeste onetara, ta
iñoiz eztot ikusi euskaldun korkotx bat: jakin
dodanian emen dagola nire antzeko tontorduna,
etorri naz zeu ikustera, beste arazo barik. Guztiz
pozik nago zeuri begira: tontor errimia daukazu,
baña niria zerbait andijagua da.
— Ja... ja... Nire tontorra ikustiarren etorri
zara Mexikotik onagiño?
— Baita urrunago egon baziña be: zaldi ederra daukat bidiak jarraitzeko.
— Nik Berakruzen ikusi neban zapatari korkotx bat, eta eztot besterik ikusi.
— Emen eztago korkotxik; urria ta zillarra
barriz, mendijetan, sakostetan eta gitxijen uste
dan tokijetan.
— Hamburgon ei dagoz korkotx asko.

— An bai; an gizaseme ta gizalaba korkotx
asko ikusten da alde guztijetatik: sei illebetetan
egon nintzan ni Hamburgon osasun makalduba
sendatzen, eta eztot iñon ikusi an dagozan gaña
korkotx. Baita dago korkotxak baño besterik sartzen eztan batzoki eder bat, eta ni an nenguanian batzoki orrek eukazan laureun eta berrogetamabost bazkide, danak korkotxak; eta ganera,
zeinbat egozan batzoki orretako bazkidiak etziranak? Langille geienak. Tontor andijak eukiarren, batzoki atan etzan laketuten alkarri barre
egitia; etzan laketuten tontor auturik aitatutia;
danak ziran korkotxak, eta guztijak egiten
eutsen alkarri begirune argija apaltasun andijaz.
Baña mutillak ziran eurak korkotxen aurrezka
albistarijak iardubenian. Bein-batian, albistari
batek zinuan, korkotxak ezebela izan biar agintari itxaso ez liorreko lan gogorretan, eta zapatari edo bizar-epailla zireala eurentzat langintza
onenak. Gau atan, gitxienez irureun korkotx
batun ziran batzokijan, eta euki eben euren
batzarra; guztiz aserre ebiltzan guztijak autuetan, eta azkenian erabagi eben, alegiñak egitia,
erabagilliak albistari orri iragarri eragin eiola,

korkotxak, beste edozein lez, agintari ta langille
onak dirala edonoiz ta edozetan. Lau illebetetan
izan nintzan batzoki atako bazkidia, ta eztot iñun
ikusi batzoki baketsubagorik.
— Neuk be erazagutuko neuskitzu ba, ortxe
erri orretan korkotxakaz igaro zan gertaera
barregarri bat.
Agatonek erazagutu eutsan ontzi-buru bijai
gertau jaken edestija, lauretakua jokatu ebenian, eta Akillinek barre asko eginda gero, erantzun eban:
— Ontzitik Kontzularen etxera amar korkotx
zeinbatutia etzan ezer; geienetan zeinbatuko
dira amar baño geiago. Nire emaztiak dauko
buruban sartuta, eztabela iñoiz ikusi, neu baño
beste euskaldun korkotxik, eta domekan etorri
zaite geurera, geugaz bazkaltzera; ezkonduba
bazara, etorri zeure emaztiagaz. Neuk biralduko
deutsuedaz, zaldi eder bi, abijamen guztijakaz,
berera jezarrita juateko, ta neure otseiñak lagunduko deutsube etxeragiño: arratsalde on bat igaroko dogu, ta etorri. Agur orain, domekararte.

— Agur jauna; agertzen deutsudaz eskerrak
zeure eskintza onakaitik; emaztiagaz juango
naz.
Tomas, Amele ta Genarek, soluan lanian egozala, ikusi eben, zaldi zuri eder bat etxe aurrian,
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Jaioterri maitia - 07
  • Büleklär
  • Jaioterri maitia - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3776
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1559
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3795
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1571
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3767
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1495
    25.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3840
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1518
    24.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3723
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1666
    23.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3786
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1623
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3782
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1606
    23.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3681
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1558
    24.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3793
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1575
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3771
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1666
    23.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Jaioterri maitia - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 136
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 116
    36.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.