Iruñxeme - 2

Süzlärneñ gomumi sanı 3794
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1603
34.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
57.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ENEKO: (Arrebari albora) Nik esaten nizuna.
ORREAGA: (Asarre) Aspergarria zaude.

BIRILA: (Itziarri) Lanpetuta e? etxeko-andre.
ITZIAR: Zerbait zerbait...
BIRILA: (Eneko ta Orreagarengana zuzenduaz) Ta gaz-

teok zer diote? (Enekori eskua estuturik) Zer
modu Eneko? Gaur goizean eldu zerala badakit.
ENEKO: Osasunez ondo. Zu ere bai?... Bestela...
BIRILA: Esan didate, esan didate... Itzegingo degu...
Ai, ai, ai!
ENEKO: (Isilka) Bañan, aita aurrean ez dagola.
BIRILA: Baita, baita... (Orreagari) Zu ere ez zaitut
lenago ikusi.
ORREAGA: (Latz) Nik ere ez.
BIRILA: (Permini) Biar zure urte betetzea dala ta,
uskeri auek eskeintzera etorri naiz onela aldez
aurretik zorionak emanik. (Permini eskuetara
emanez)
PERMIN: Bañan, gizona, ez zenduen neri ezer ekartzen ibilli bearrik. Zu beti bezin zintzo ta gizartekoa. Millesker adiskide ona.
BIRILA: Ez da ezeri. Utsa: zigarro batzuek eta liburu
bat.
ITZIAR: (Semeai) Ikasi, ikasi kunplituak izaten.
BIRILA: Izugarri! Gero Sagasetanetik «koronilla ta
gorringotxo» batzuek ekarriko dizkitzue. Oiek

zuentzat, On Permin gozo-zalea ez dala badakiteta...
ITZIAR: Ori geiegizkoa da, Birila. Eskerrikasko. Bañan
asatetu egingo gera. Jango ditugu; bañan eskuzabalegia zera.
ORREAGA: Onela da. Eskerrikasko. Birila. Ez dezu Iruñako mutil geienen antzik.
ENEKO: Ni ere tartean sartuko nazu... «iruñxeme».
ORREAGA: Noski; buruz bera gañera.
ENEKO: Ederki. Basaburukoak fiñagoak izango dituzu.
BIRILA: Ni ere iruñxeme nazute.
ITZIAR: Bai, iruñxeme ona, erriko jaietatik igesi dijoana!
PERMIN: Ongi egiya. Emen ez dago astakeria besterik.
Oraingo gaztedia...
ITZIAR: Ez zendun ori esango, zezenen aurretik ibilli oi
ziñanean...
PERMIN: Ez da berdin. Orduan...
ENEKO: (Orreagari) Entzun al dezu? Ia aitarik gabe
gelditu omen giñan.
ORREAGA: Ez zazula txorakeririk esan.
BIRILA: Zezenek arrapatu ez nazaten ni ere biar goizean irtengo naiz Iruñatik. Egun oiek ongi igaro;
ta ikusi arte. (Abiaturik) Agur ba guzioi.

PERMIN: Ba al zoaz dagoaneko?...
ITZIAR: Gurekin bazkaltzera gelditu nai badezu...
BIRILA: Eskerrik asko, etxekoandre. D. Permini esan

diot: emendik illabete batera Basaburuan agertu bat egingo dizuedala. Orduan...
ITZIAR: Nai dezun bezela. Onik izan eta ondo (Alkarri
eskua estutuaz)
BIRILA: Agur Orreaga. Asko jolastu ta... pianoa jo. Aita
Donostiren «Oñazez» ura. (Begiak jasorik)
ORREAGA: Bearko! Oñazez, Parrez ez beintzat.
BIRILA: (Enekori) Zuri deus ez. (Isilka) Bazkalondoan
Kafe Kutzera joango al zera?
ENEKO: Etxetik ateratzen uzten badidate, bai.
BIRILA: Gero arte bada. (On Permini) Bazkal ondoan
Kasinoan sartu-irten bat egingo det. (Dijoalarik)
PERMIN: An izango naiz. On Xabierri itzemana nago.
(Ateraño lagundu naiez)
BIRILA: (Losintxaz) Ez dedilla neregatik iñor igi. Kaleko atea badakit.
ORREAGA: (Berekiko) Bai bear. (Atetik agurtuaz) Egun
on! Ikusi arte.
PERMIN: Zoaz ondo, gero arte.
ITZIAR: Agur ta Ariyo!
ENEKO: Bidai on!

ORREAGA: Ongi ibilli! (Birila bijoa)

XII. AGERRALDIA
Itziar, Permin, Oreaga, Eneko ta Neskamea.
(Isil-unea)
ORREAGA: (Enekori) Etxetik joan zaigunean pozik

nago.
ENEKO: Ez emakumea! Ori dagonean «nerea» aztutzen zaio aitari. Orain berriz erasoko dit. (Txintxarria entzun bedi)
ITZIAR: (Orreagari) Atea zan, ez da ala?
ORREAGA: Bai ama.
PERMIN: D. Kristobal izango da.
ITZIAR: Izan ere. (Errelojura begiraturik) Amabiak baidira.
NESKAMEA: (Atetik) D. Kristobal da, illobarekin.
PERMIN: Sartu itzatzu onera.
ITZIAR: (Neskameari) Ta asi zaite maia jartzen. (Bijoa
neskamea) Gaur semeak, bixitak eta abar, goiz
guzia galdu degu.

ENEKO: (Arrebari) Bixitai eskerrak, aita neri erritan

egiteko ezin txanda arrapaturik dago.
ITZIAR: Ez geiegi esan. Ekaitza lertuko da oraindik.

XIII. AGERRALDIA
Lengoak, Kristobal eta Salome
(Au ikastetxean ibilli oi dituen soñekoaz.
Permin eta Itziar ateruntz joan dira
ongi-etorria ematera)
ITZIAR: Aurrera, aurrera!
PERMIN: Aguro itzuli zera.
KRISTOBAL: (Illobarekin sarturik) Au zai neukan-eta.

Zuek ere bildu zerate (Ondoren elkar agurtzen
dute, gizonezkoek esku emanaz eta emakumezkoek musuka)
ITZIAR: (Salomeri) Señorita bat egiña zaude.
SALOME: Bai, soñeko onekin... (Muxin)
KRISTOBAL: Maistra egin zaigu ta pozik nago.
PERMIN: Ez da gutxigorako.
ITZIAR: Zorionak, D. Kristobal. Ori da illoba, ori!

PERMIN: (Enekori zorrotz) Ikasi zak! Lotsik bauke...
ITZIAR: (Etenaz) Ez da au erritako garaia. Gero ere

beta izango dezu. Pakean bazkaldu bear degu.
KRISTOBAL: Bai Itziarrek arrazoi du. Permin! Zer egin-

go zaio ba. Daraman bideak atxituko du. (Itziar,
Permin eta Kristobalek alde batean sail bat egiten dute: ta beste aldean Orreaga, Salome ta
Enekok)
ENEKO: Aitaren asarrea gelditu arazi du berriz; (Arrebari) Nitaz entzute txarra izango du zure lagunak. (Salomerengatik)
ORREAGA: Merezi dezuna.
SALOME: Ez da egia izango.
ENEKO: Noski. (Salomeri irritsu) Ta eskolan asko ikasi
al dezu?
ORREAGA: (Asarre) Zuk baño geiago!
SALOME: Maistra egin naiz beintzat.
ENEKO: Badakit, bai.
SALOME: Ni bakarrik ez. Aurten Teresianetan 28 maistra atera gera.
ENEKO: Nik ere Teresianetan sartu bearko det.
ORREAGA: Bai, artuko zaituzte.
SALOME: Neskatxak besterik ez bait gera.
ENEKO: Ta nolakoak gañera: gain-gañekoak...

ORREAGA: Ez kirtena izan. Aita begira daukazu.
ENEKO: Gizona iltzen duten begiratu batzuek badirala

badakizu...
ORREAGA: Isilik zaude...
ITZIAR: (Guzioi) Bazkaltzeko garaia degu.
KRISTOBAL: Etxeko-andreak agintzen du emen.
PERMIN: Goazen bada bazkaltzera. (Kristobali) Gero

bakarrik itzegin bear degu. Bankokoa egiña
dago.
KRISTOBAL: Nai dezunean.
ITZIAR: (Alabari Atetik Permin eta Kristobalen ondotik
dijoala) Ea «Orretxo!» Salome zure gelara eraman zazu «toilette» pixka bat egin nai badu ere.
Ta gero bazkaltzera zatozte... (Bijoa)
ORREAGA: Bai amatxo: bagoaz. Atoz Salome.
SALOME: Goazen ba. (Abiatuaz)
ENEKO: Neri ez dit iñork esan bazkaltzera joateko. Ta
ori nere kalabazaz guzientzat zer jana badagola.
Zitu ederra! (Orreaga ta Salomek parra dagite
dijoazela) Ja, ja, ja!! Ez parrik egin. Nere larriak
oraintxe asten dira... (Berekiko) Beingoan Basaburuan, ez! Ameriketan banengo naiago nikek!...
OIALA

BIGAREN EKITALDIA
(Basaburuko errixka bateko etxe larrain bat,
orain enparanza ta atseden leku biurtua. «Hotel Basaburu»: menditar etxe-eder aundia ikuslearen ezkerretara. Eskubitara bide zabala urbil dagola igartzen da.
Zoko aldera oian ta mendia. Hotel Basaburuko etxeak
erdian ate aundi bat izango du; ta alde batera ta bestera belena ta bidea antzez-lagunak eroso joan-etorriak egin al izateko).
Udarako arratsaldean gaude. Langarra dago
mendi-oianean. Noizik beinka abelgorrien orrua
entzun bedi ta bide zabalelik doazen beribillen otsa...
Illuntzen doa.

I. AGERRALDIA
Orreaga, Salome, Agustiñe eta Miel-Martin.
(Orreaga ta Salome zumezko besaulki
batzuetan, alboan maitxo bat dutela
diardute. Agustiñe etxekoandrea bere

zer egiñetan dabil etxera maixko sartu
irtetzen dalarik. Miel-Martiñ norbaiten zai
edo bidezabal aldera begira dago, bitartean etxeko tresnaren bat antolatzen.
Salome lenengo ekitaldian baño askozaz
apañago jantzita)
AGUSTIÑE: (Miel-Martini) Nola etorriko da jende geia-

go ba? Udara guzian ez gera langar artetik
atera-ta. Lursagar guzia ordoiez betea dago.
MIEL-MARTIN: Kristobali ostatua ipintzea bururatu
zitzaion eta errekara dirua botatzen ari gera.
Leku au... ez bait da Lekunberri!
AGUSTIÑE: D. Permiñen sendiarengatik ez balitz iñor
ez. Obe gendun lenengo eran jarrai.
MIEL-MARTIN: Esango nuke. Gero Salome maistra
egin dan ezkero oso aldatu zaigu. Edozeñek
esaten dio laguntzeko. Ez dago lanerako.
AGUSTIÑE: Gogotik apaindu zaigu. Ezin bidali dezu
orain aragi-billa ta onela. Morroia mendian da.
Ez dakit nola antolatu bear degun.
MIEL-MARTIN: Gaur, beinik bein beste ollaxko bikoa
erail zazu ta biar neroni joango naiz Loperenera.

AGUSTIÑE: Arraiz ere gaizki gabiltza; Arrai-karraitza-

lleak erditan, gabe uzten gaitue. Ta D. Perminek
ez du deus geiago jaten.
ORREAGA: (Josten ari dan soñeko bat Salomeri eraku-

tsiaz) Soñeko au, arras ongi geldituko zaizu.
Onela, tolesketik gabe obeki dago gañera.
SALOME: Zuri eskerrak, «Orre», jostun on ta merkea

zerana. Bestela zer jantzirik ez nuen, ikastetxeko uniformea ez izanik.
ORREAGA: Zuretzako jostea gauza erreza da. Soñeko

era guziak ongi erortzen zaizkitzu.
SALOME: Uniformez asperturik nengoen ba. Beti bat.

Josten ere zerbait ikasten ari naiz.
ORREAGA: Udara nolabait igaro bear degu; bestela! au

toki gogaikarria! onera ez da iñor etortzen. Ez
degu norekin mintza, etxekoarekin ezik. Ta
Eneko ere beti kanpoan dabil. Ameriketara dijoan ortaz ez da gelditzen. Ta gaur aita datorreneko ez bada etxeratu, apaltzerakoan izugarria
izango degu.
SALOME: Donestera partidua jokatzera goiz irten da;

ta illuntzerako itzuliko dala esan dit.

ORREAGA: Pia zaite. Nere anaitxoa ez dezu nik bezin

ongi ezagun. Illuntzerako e?... Eguna argitu arte
ere Aldarregiko bentan egoten badaki gero!
SALOME: Ori bein gertatu zitzaion, Goitzuetarrekin

zetorrelarik, automobilla gasolinarik gabe geldi
zitzaielako.
ORREAGA: Zoaz egia jakitera. (Lana utziaz) Asperturik

nago lan egitez! Aski degu! Ama etorri dedinean «Basaburuarra»ren billa aterako gara.
SALOME: (Eserlekutik jekiaz) Bagoazke bai. Ibiltzeko

gogoa egin zait. Egualdi tzar oitaz ezin mendira
joan. Otz dago.
ORREAGA: Ta beti langarra. Au udara! Deban, bederik,

Motriko, Ondarroa ta Zarautzera ibillaldiak egiten genituen, bañan emen! Eskerrak biok gaudela ta pianoa, radio ta irakurgaiak dituguna,
bestela. Onera ez dator iñor. Birila gogaikarria
ezik.
SALOME: Gaur ez digu ba gogait aundirik eman. Baz-

kalondoan osaba Kristobalekin atera da ta ez
dira oraindik ageri.
ORREAGA: Betiraunean egoten al da San Birilaren

antzo txoriari entzuten.

ORREAGA: Zure osaba ta biak ondo etortzen dira. D.

Kristobal asko ikusia da ta bestea, asko... irakurria.
SALOME: Ez da berdiña. Nere osabak Santo Domingo-

tik ekarriak soñeko batzuek ditu! Ango indiaremakumezkoen jantzi ta pitxiak. Ez dakizu...
ORREAGA: Esan bear diot erakusteko. (Izketan darrai-

te)
AGUSTIÑE:

(Bidezabaleruntz begiraturik) Norbait

badator ba... jantzi ez bestelakoaz, bizkarreko
saku ta guzi. Ez da ori emengoa; alemana dirudi.
MIEL-MARTIN: Eskalen bat izango da.
AGUSTIÑE: Ez, ez. Onuntz dator gañera. Gaztea da.

Onela oñez ez diteke urrutira joan. Gaua emen
igaro naiko du. Noan etxe barrura. (Senaremazteak etxe aldera abiatuaz)
MIEL-MARTIN: Izango da norbait!... Ez digu zortziko

aundirik utziko. Oñez dabiltzan oiek!
SALOME: Eneko zetorrela uste nuen, bañan ez da

bera.
ORREAGA: Nere anaiarentzako goiz da. Ura ez da azal-

duko gau erdirarte. Ta aita sutan jarriko da.

(Bideruntz begiraturik) Oñez datorren ori «mendizale» edo dalakoa dirudi.
SALOME: Badakarki pixua bizkar gañean.
ORREAGA: Alare! Norbait azaltzen danean...

II. AGERRALDIA
Lengoak eta Peli.
(Peli gizaseme gazte ta egokia. Bizkaitarra; ikaslea ta mendizale talde baten
buru. Naparroako iparraldean oñez dabil
euskal anaitasuna zabaldurik. Mendizale
janzkera dakar eta motxila aundi bat,
bizkar gañean. Bidezabaletik dator eta
larrañera eldutakoan zalantzan geldi
bedi; gero, bi neskatillak dauden aldera
arturik)
PELI: Arratsaldeon! Esango daustazue, arren, etxe au,

Hotel Basaburua dan ala?
SALOME: Bai jauna bai, au dezu.

PELI: Eskerrik asko. Lengo egunean Iratxe'tar Birila

jaunak alkarregaz Aralarko San Mikel-en gintzatzala, Hotel Basaburura etorteko esan eustan
eta...
SALOME: D. Birilari eskerrak eman bearko dizkiogu

egiten digun «propagandarengatik».
ORREAGA: Ta San Mikeldik al zatoz zama ori guzia

gañean dezula?
PELI: Gaur bai. Zer ba? Bazkal ostean urten dot.
ORREAGA: Ibillaldi luzea egin dezu.
PELI: Au ez da bapez. Lau egun daroiadaz ibilten eta

oindiño beste amarreko bidea gelditen yat.
ORREAGA: (Karraxi agiriez) Ui! Ederki nekatuko zera!
SALOME: Lertu!
PELI: Bapez! Tira, apur bat.
ORREAGA: Zu Mendi izale orietako bat izango zera,

Bizkaikoa edo...
PELI: Asmetan dozu. «Bidez-bide» aldraren buruzagia

nozu.
SALOME: Bilbotarren bat orduan.
PELI: Ez. Ez naz «txinbo». Ta zuek «emakumetariko-

ak» zarie ala?
SALOME: (Parrati ezin eutsizik) Ja, ja, ja!

PELI: Nigatik barre egiten dozue; euskeraz txarto

berba egiten dodalako edo. Gitxi dakit, euskaldun barria naz-ta.
ORREAGA: Au edozer gauzarengatik parrez asten da.
SALOME: Izan ere gaur zoroagoa nago. (Peliri) Barkatu...
PELI: Azketsi esan daroagu bizkaitarrok. Zeuri atsegin
aundiagaz gañera.
ORREAGA: Gutxi dakizula bañan guri erakusteko aña
bai.
PELI: Ikasi, ikasi egin gura dot. Ez daustazue esan
«Emaku-abertzalle batzakoak» zarien ala ez.
ORREAGA: Ori askotxo jakitea da asierarako.
SALOME: Lenengo atseden artu bear dezu, nekaturik
egongo zera-ta.
PELI: Nekua baño zizkindua. Zuekin berbetan nagola
aztu yat etxe ontan ostatu emango dausten
itandutea. Txukunteko gelaren bat be izango
dabe edo...
SALOME: Sartu aurrera, sartu! (Miel-Martini deituz)
Aita! Jaun onek gau ontako gela bat nai du. D.
Birilak igorria dator. Euskalduna da.
MIEL-MARTIN: (Agurtuaz) Ongi etorri. Zuretzako aiña
leku ta zer jana ere izango degu.

PELI: Eskerrik asko. Ea ba, au itzita (Motxilagatik)

bideko autsak kendu bear dodaz.
MIEL-MARTIN: (Motxila kendu naiez) Eramango dizut.
PELI: Eskerrik asko. Nere bizkarrean ederto doa.
MIEL-MARTIN: (Ateraño joanez) Aintzina ba. Aurrera!

(Igarotzen uzten dio)
PELI: (Sartu autetik neskatillei) Gero alkar ikusiko

degula uste dot?
ORREAGA: Naita nai ez. Lo egitera ez bazoaz beintzat.

Emen ez dago bestela nora joanik.
SALOME: Lenengo aparia da. Bederatzietan.
PELI: Ez dot apaldu barik gelditu gura. Gose naz. (Sar-

turik) Gero arte!

III. AGERRALDIA
Orreaga ta Salome.
ORREAGA: Ori da uste gabe udazale bat etortzea.

Nundik erori ote da?
SALOME: «Txinbo» bat nundik: pikondotik.
ORREAGA: Mutil atsegiña dirudi ta jatorra.

SALOME: D. Birilari par egiten diogu bañan, berari

eskerrak etorri zaigu zera... txinbo ori. Ez dakigu izenik. Zera... Birilaren txoria edo...
ORREAGA: (Parrez) Galdegingo diogu.
SALOME: Zertarako? Biar baldin badoa...
ORREAGA: Gaur galdetu.
SALOME: Interesa artzen dezula esango nuke.
ORREAGA: Jakin naia edo... Ez ba. Goazen barrura
ostutzen asi du ta zamarra artu bear det.
SALOME: (Maliziz) Ortara bakarrik?... Goazen bai...
(Abiatuaz) Zer izen duen ere aguro jakiten al
degu.
ORREAGA: Ez dit ajola aundirik. Gaztea dirudi, estudiantea edo.
SALOME: Nik itsasontziko pilotoaren antza ematen
diot.
ORREAGA: Kapitan pilotoa?... (Bijoaz)

IV. AGERRALDIA
Kristobal eta Birila.
(Mendi aldetik datozela)

BIRILA: Arratsaldea ongi bota degu. Berriz ere Larre-

zurietara joan bear degu. Billa nabillen treku
arria an arkituko dedala badakit; bestela ere
egurastaldi polita da.
KRISTOBAL: (Izerdia igurtziaz) Polita baño geixeago.

Zu gazte ta ariña zaude oraindik; nik ordea urte
asko ta zama aundia gorputzean.
BIRILA: Ez da orrenbesteraño; aundiagoak ziran antzi-

ñako gizonak.
KRISTOBAL: Zure aldean bai. Zuk nik baño berrogei

kilo gutxiago dituzu gero gerri inguruan.
BIRILA: Neurtzen al ditugu ezurrak. Neretzako gaurko

ibillaldia arras erakusgarria izan da. Goñi'tar
Teodosioren aztarrenak ez daudela urruti uste
det. «Kromletx» aien inguruan. Kromletx ura
bai!
KRISTOBAL: Ero guziak ez daude Zaldun (Zaragoza).

(Beatza bekokira eramanez)
BIRILA: (Oarkabe) Ez beste batzuek Berueten ere

badira. Iontza-ko iturritik Oringo lepora igo,
andik urbil Otsola aldera... Urrengo batean joaten al gera...

KRISTOBAL: Joaten al zera bakarrik. Zuri aztu egiten

zaizu irurogei urte ditudala ta orietatik berrogei
Antilletako giro epel ta belaskan, iragana naizena. Nekaturik nago. (Eseri bedi) (Isilunea)
BIRILA: Amerika aitatu dezun ezkero, Santo Domingo-

ko zenbait berri galde egin bear dizkitzut. Lengo
egunean esan zenidan...
KRISTOBAL: Ameriko Vespuccio izan nai al dezu?
BIRILA: Zuri, Izpizuak Colon euskalduna deituko ziñu-

ke.
KRISTOBAL: An lur artu zuan ezkero, amaika gauza

gertatu dira. Itzegiten asiko banintz, pizka baterako banuke.
BIRILA: Nolakoak dira Dominikatarrak?... Ango emaku-

mezkoak.
KRISTOBAL: Badira bikañak, indio ta beltzen nasketa-

koak batez ere. Indio nagusiaren alaba bat ezagutu nuen... Aren begitartea!
BIRILA: Oroitz ona utzi zindula dirudi inditar arrek.
KRISTOBAL: Ta zerbait geiago ere bai. Emakumeak

(Jeikiez. Esandakoaz damuturik) Beste egunen
batean jarrai bide degu. Izarditua nago ta aldatzera noa.

BIRILA: Emakumeai buruz nik ere biotza zabaldu bear

dizut.
KRISTOBAL: Ozkiro dago. (Abiaturik).
BIRILA: Badakizu Orreagari agertu nai nioke nere mai-

tasuna ta ezin asmatu det.
KRISTOBAL: Noiz nai garaia dezu.
BIRILA: Ezin arrapatu bait det bakarik. Uzkur egiten
dit. Ez dakit nerekin zer duan. Udara guzian
emen nabil ta igesi dijoakit.
KRISTOBAL: Eiztaria txarra zera orduan. Goazen
barren ortara, sarea nola jarri esango dizut.
Baratzan itxoin zaidazu; gure erle ta oilloak zer
egin duten ikusi bear degu.
BIRILA: Zoritxarrekoa naiz D. Kristobal. Ameriketan
emakumezkoak nolakoak diran ez dakit, bañan
emengoak...
KRISTOBAL: (Sarturik) Toki guzietan berdiñak. Ausartu zaite lenbaitlen, bestela... Mutilzar!

V. AGERRALDIA
Agustiñe eta Itziar.

(Itziar erri aldetik dator; Martiñe berriz etxeko lanetan
dabillela-ta belenaren aldetik edo agertzen da).
AGUSTIÑE: Elizara joan etorria egin dezula?
ITZIAR: Bai ta berandu nabil. Eliz atadian Malengone-

ko Katalinekin bildu naiz, ta, asi ezkero, noiz
amaitu ez bait du jakiten.
AGUSTIÑE: Itza ta pitza izaten du andre orrek. Erriko

berri guziak naasiko zizkion.
ITZIAR: Azkenerako, bakarrik utzi egin bear izan det,

senarraren billa nentorrela esanaz, bestela...
AGUSTIÑE: An zauka oraindik.
ITZIAR: Nun ditugu Orreaga-ta?
MARTIÑE: Etxean edo daude. Arestian sartuak dira.

Orain dala gutxi arte emen egon dira biak beren
oial, esku-lan ta josketaz. Aizpak bai liran eraio
dira (konpondu) alkarren artean.
ITZIAR: Bai bear ere, ez litzake besterik palta. Eneko

ez zan etxeratuto, jakiña?
AGUSTIÑE: Ez det uste. Beste gizaseme bat etorri

zaigu; gauerako gela eskatu du. Entzun dedanez Bilbao aldekoa ote dan...

ITZIAR: (Naigabeturik) Gure semea ez, gañerako

guziak badatoz etorri. Ai ene! mutil orrekin
alperrik da. Gaur aita emen izango dula jakin,
etxean zer nolako naigabeak dabillzkigun, ta
alare! Bereak aundiagoak! Ameriketara doan
aitzekiz ez dio ezer ajolarik.
AGUSTIÑE: Nunbait abiatu aurretik bere burua ongi
egurastu nai du. Goizean-goiz irten da beintzat.
ITZIAR: Ez dakit zer egingo niokan... Udara ontan
igaro arazten ari zaidana. Ez bait du balio ondo
esanak (Sotinka) Ta azkenik... Seme bakarra...
Ameriketara! (Isilunea)
AGUSTIÑE: Alaba gelditzen zaitzue...
ITZIAR: Egia da, bañan nork daki gurasoen ondoan
noiz arte bizi izango dan. Zartzarorako laguntza
ederra.
AGUSTIÑE: Guk Salomerekin izango deguna.
ITZIAR: Nera senarra iritxitakoan, semea ez dala etxeratu ikusi dezanean izugarrizko ixkanbilla sortu
bide digu.
AGUSTIÑE: Or dezute Kristobal baretzeko. Ark artzen
dio ongi neurria D. Permini.
ITZIAR: Oraingoan neurri guziak puskatuko dira etxe
ontan (Urduri) Ni Orreagarekin Akarregira noa

senarraren billa. Bitartean mutil ori azaltzen
baldin bada, esaiozu, arren, bidera irten dedilla.
Zeorrek igori ezazu bestela...
AGUSTIÑE: Bazoazkete kezkik gabe, esango diot.
ITZIAR: Ez dakit neskatx oiek barne ortan zertan ari
diran. (Otsegiñez) Orreaga!! Orre! Paper zarrak
irakurri...
ORREAGA: (Barrundik) Banoa ama!...
ITZIAR: Tira aguro! Berandu da-ta.
AGUSTIÑE: Arratsalde guzian lan egin dute, bururik
jaso gabe gero, Donostiko jaietara apain juan
nai dute nunbait.
ITZIAR: Ez gaude aurten pestetarako.

VI. AGERRALDIA
Lengoak eta Orreaga, Salome ta Birila.
ORREAGA: Ez gendun uste erritik etorria ziñanik.
SALOME: Ez ba.
ITZIAR: Esandako orduan, garaiz etortzen naizela

badakizu.
ORREAGA: Emen geunden gu ere.

BIRILA: Bai Doña Itziar, ni lekuko. Egia dala ziñ egiten

dizut.
ITZIAR: Zu beti eskribau. Ajola gutxiko uskerian astian
galtzen ari gera.
BIRILA: Uskeritan ere egiaren alde: «ad veritatem».
ITZIAR: Egi larriena berandu gabiltzala ta Permini Akarregin iñork ez diogula itxoingo.
BIRILA: Ori bai ezetz. Nik laguntzen zaituet. Asko ibillia naiz gaur, eta nekaturik nago, baño On Permini ongi-etoria egitera joan ez? Iruñako berriak
jakiteagatik bederik...
ITZIAR: Berri txarrak guretzat. Enekorentzat Ameriketarako ontzi-txartela sakelean dula etorriko
zaigu-ta. Goazen. (Malkoak darizkiola).
ORREAGA: Amatxo ez zaite estutu. Ez zaitue semerik
gabe uzten. Itzuliko da (Abiturik).
ITZIAR: Emen bizi dala ez dakigu nun dabillen eta... an
Amerikan.
SALOME: Goizean-goiz joanda Aizarotzera arrantzara...
BIRILA: Ameriketan ere nun arrantza egiña izango du.
Santo Domingora! Itziar, Kolonek lenengo azaldu zuan ugartea. Joango nintzake neroni ere...
ITZIAR: Noiz nai joateko azke zaude.

BIRILA: Ezin, Itziar. Teodosio Goñiren edestia amaitu

bear det lenengo ta gero... (Orreagari begiraturik).
SALOME: Ezkondu... andregairen bat izanen al dezu.
BIRILA: Oraindik ez.
ORREAGA: Ba al goaz ala ez?
BIRILA: Ez det izan aztirik.
ITZIAR: Ez guk ere emen geldirik egoteko. (Agustiñeri) Agustiñe! Ez aztu nik emandako aginduaz.
AGUSTIÑE: Bai andrea, bai. Joan bear dunak egotea
kalte.
ITZIAR: Ez al zatoz, Xalo?
SALOME: Etxean zeregin aundia dago ta laguntzen
gelditzen naiz. «Ixekaz» Birilaekin aski dezute.
ORREAGA: Zuretzako bai!
ITZIAR: Gero arte ba!
BIRILA: Onelako egunak ez luteke amaitu bear. (Bijoaz Itziar, Orreaga ta Birila bidetik; ta Salome
etxera).

VII. AGERRALDIA
Miel-Martin ta Agustiñe.

MIEL-MARTIN: (Etxetik irtenik) Billbotar ori egarririk

etorri da. Dagoeneko sagardo bonbil bat uztu
du.
AGUSTIÑE: Nekearen egarria, oñez orrenbeste bide

egin ondoren ez da arritzekoa... Gero Loperenera joan bear dezu biar esne geiegi eskarri dezatela esatea.
MIEL-MARTIN: Bai, joaten al naiz. Bazoazke barnera

gazte ori beti zerbaiten eskean ari da-ta. Oraintsu bañua artzera sartua da. Ur otza besterik ez
duala esan diot.
AGUSTIÑE: Garbitu ta izardia kentzeko ez du geiago

bear.
MIEL-MARTIN: Orrek ordea etxean ditugun gauza

guzietatik bear du. Asteko periodiku guziak eramateko ez dit eskatu ba? Gero ere izanen du
beta!
AGUSTIÑE: Azken berriak jakin naiko ditu-ta.
MIEL-MARTIN: Zeorrek eraman zaizkiotzu ba. Kristobal

ari da irakurtzen. (Isilunea)
AGUSTIÑE: Gizarajoa lertuta eldu da gaurko txangotik.

Ez dakit zertarako joaten dan D. Birila orrekin.

MIEL-MARTIN: Gazte dagola uste bait du. Orduan,

Loperenera gerora gabe jauzi batean urbiltzera
noa.
AGUSTIÑE: Ta ni sukaldera. Iñaxi bakarrik ezin utzi
diteke. Ta Salomeri... ezin esan lezaioke lan egiteko...
MIEL-MARTIN: Maistra egin dan ezkero, zerbait aldatu
da. Kristobalek jakingo du zertan ari dan.
AGUSTIÑE: Alperrik galtzea. Diru geiegi ematen dio.
Soñekoz egin du aurten! Errian esango dute
berriz ere...
MIEL-MARTIN: Esan dezatela nai dutena. Geienaz ere
egia azalduko da. Gu ongi gaude ta obeto oraindik ostaturik gabe. Ala baledi, ez nuke orain
Loperenera esne billa joan bearrik... (Dijoalarik)
AGUSTIÑE: Zoaz ixillik, alperra, ondoegi bizi zera-ta.

VIII. AGERRALDIA
Agustiñe ta Eneko.
ENEKO: (Agustiñe etxera sartzera dijoana ikusirik)

Etxekoandre! Gaur illundu aurretik nator.

AGUSTIÑE: (Itzuliaz) Ori esan. Zu al zera? Ara! Obe

dezu etorri zerana.
ENEKO: Apaltzeko gogoz gañera. Goserik nago.
AGUSTIÑE: Ori bear degu ba. Zure ama-ta Akarregira

oraintxe joanak dira... Aita, Iruñatik gaur datorkizuela badakizu ta zure amak esan dit bidera
irten zaiteala.
ENEKO: Irten?... Geiago ibiltzeko nekatuta nago.
AGUSTIÑE: Zure amak esan duanean... Badakizu ba.
ENEKO: Bai, bai. Geroxeago joango naiz.
AGUSTIÑE: Ea zintzoa zeran ba. Ni sukaldera noa. Oi

baño jende geiago gera apaltzen-eta. (Bijoa)
ENEKO: (Oldozti) Neretzako azken aparia edo... (Agus-

tiñe eskutatu dalarik, Enekok goiko leio aldera
begira beza, ondoren ximiko batzuek egiñik.
Gero, unetxo batean, Xalo agertu bitartean,
batetik bestera dabil).

IX. AGERRALDIA
Salome eta Eneko.

SALOME: (Atean agertuaz) Gau erdirarte ez ziñala eto-

rriko etsita nengoan.
ENEKO: Etxe ontan goiz etortzen naizenean, guziok

arritzen zaizkit.
SALOME: Goiz?... Bai, arras goiz...
ENEKO: Alperrik nuen lenago etortzea. Ama, arreba,

D. Kristobal, Birila, oro bat! Ezin mintza izango
ziñan elkarrekin. Orain Akarregira joanak dirala
badakit.
SALOME: Aitzeki polita.
ENEKO: Polita zu zera, Xalo! (Maite egiñaz)
SALOME: (Asarre antzean) Zer egin dezu egun guzian

orain arte?
ENEKO: Amorraitan ibilli ta... zutaz oldoztu.
SALOME: Baita zera ere! Amorrainak nun dituzu ba?
ENEKO: Ez dute kanpora atera nai izan. Ibaian gelditu

dira.
SALOME: Ez dizut deus sinisten. Arraitzako Bentan bai

izango ziñaten bazkaltzen.
ENEKO: Nunbait bazkaldu bear. Orregatik etorri naiz

zintzo etxera apaltzera.
SALOME: Zure ama beldur zan ez ote ziñan garaiz

etxeratzen.

ENEKO: Ama beti da beldur enekin. Seaska-aurra nai-

zela uste bait du...
SALOME: Zakarra zera zure amarekin. Kutunena zaitu,

ta zuk berriz naigabez besterik ez diozu ordaintzen. Amarekin onelakoa baldin bazera, nerekin
ere...
ENEKO: Zurekin?... Orain orrenbeste errita egiten

didazunean, zer ote gero ezkon gaitezenean?...
SALOME: Begira... ez bazera aldatzen, ez naiz zurekin

ezkonduko.
ENEKO: Aldatu?... Ameriketatik itzuli nadinean, aldatu

naiz. Amerikano biurtuko naiz.
SALOME: Ara bazoaz bion arteko maitasun au aztu-

tzea obe degu.
ENEKO: Ameriketatik laister itzuliko naiz, emakume!

Joan-etorriko-txartelaz bait noa...
SALOME: Noiz ordea?
ENEKO: Gaur jakiten al degu eguna... Aitak omen

dakar txartelaz-ta.
SALOME: Guzion biotz-minaren aundia!
ENEKO: Aitak bidaltzen nau.
SALOME: Asper-asper egin dezulako.

ENEKO: Ni ere estudiatzez aspertu nintzan ba ta Santo

Domingon lan egiñik zurekin ezkontzeko diña
diru irabaziko det.
SALOME: Noiz izango ote da ori. Emen gelditzea obe
zenuke.
ENEKO: Nere aitak asmo bat artzen duanean... (Isillunea) Bidera irten bearko natzaio ama aserratu
ez dedin...
SALOME: Ni barnera noa berriz... Oi! Osaba dator!
Noan. (Alkarrengandik bereziaz)

X. AGERRALDIA
Lengoak eta D. Kristobal.
KRISTOBAL: (Sarturik) Gazteak gaztea arkitzen du.

Bazaudeztela... (Enekori) Gaur goiz zabiltz,
Eneko...
ENEKO: Emen, ni berandu etortzeko gogoa dagola
dirudi. Gaur aita datorrela-ta...
KRISTOBAL: Bai, baita!... Nun ziñaten?
ENEKO: Ibain arrantzan. Arestian eldu naiz.
SALOME: Amorrainik gabe.

KRISTOBAL: Ori ez dago esan bearrik. Apaltzeko

gogoa ekarriko zendun-ta tira!
ENEKO: Zerbait; ori ere ez dago galdetu bearrik.
KRISTOBAL: Emen biok ongi zaudete. Ni zure aitari
ongi etorria ematera aurreratzera noa. Onuzkero bide-erdian datoz, garaia da-ta. Ea zer dion,
D. Perminek.
SALOME: Doña Itziar, Orre ta Birila aspaldian joanak
dira.
ENEKO: Ni zurekin noa Don Kristobal. Gaur goiz etxeratu naizen aldetik zintzo jokatu bear... Goazen.
KRISTOBAL: Ederki. (Salomeri) Zu ez al zatoz?
SALOME: Ez osaba, emen geldi bear det. Gaur apaltzen lagun asko bait gera, ta amari laguntzeko.
Maia gertutzera noa.
KRISTOBAL: (Atsegiñez Salomeri begiraturik) Orrela,
neskatx etxekoiak, orrela. Ea apari ona ematen
diguzuten. Goseturik gaude-ta. Ez al da onela
Eneko?
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Iruñxeme - 3
  • Büleklär
  • Iruñxeme - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1634
    35.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Iruñxeme - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3794
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1603
    34.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Iruñxeme - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3803
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1651
    35.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Iruñxeme - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 2489
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1174
    43.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    63.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.