Ipuinak - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3525
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1740
34.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
57.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
gorde-arazten diozka
lenengo bideak?
Baldin irteten balitz
bide aietatik,
ez litzake gelditzen
gizon bat bizirik;
piska bat joaten balitz
arontz eguzkia,
laster lezake otzak
il mundu guztia;
eta onotz baluke
pauso bat ematen,
bereala beruak
ginduke itotzen.
Ondarrak ez baleza
geldi itsasoa,
orobat litzateke
mundua itoa;
baña, Jaungoikoaren
ordenak arturik,
beñere igarotzen
ez da ondarretik».
Baldin noizbait norbaitek

nai baluke jakin
lenbiziko gizona
zeñek zuen egin,
bijoa aditzera
jakintsun andiak,
eta ikusiko du
zer astakeriak
aien mingañetatik
dituen aditzen,
eta nola len bezin
illun dan gelditzen.
Galde bizaie nola
guk mundu guztia
ikusteko asko degun
begiko ninia;
nola odoiak gora
joaten dan artea,
dan posible ain azi
txikitik sortzea;
nola, irten bezala
txitoa arraultzetik,
ez duen utsegiten
mokoka alerik;
nola enadak egin

oi duten kabiak,
arriturika uzten
dituzten guztiak.
Zer erantzungo dute
gizon jakintsuak,
gauz oietan badira
gu bezin itsuak?
Atozkit onontz orain
zu, gizon zoroa,
ukatzera oraindik
badala Jainkoa.
Eriotzeko orduan
aditzen badizut,
egia diozula
sinistuko dizut;
orduan, nere perill,
ao orretatik
Jainkoaren izena
adituko det nik.
Osasuna danean,
bai ere indarra,
gizonak egin oi du
Jaungoikoaz farra;
baña galtzen baditu

bat eta bestea,
orduan aitortzen du
ark bere jabea.
Ez da mundu onetan
iñon naziorik,
Jaungoiko bat badala
aitor ez duenik;
azkenean mendiko
gizon basatiak
egi au sinistatzen
oi dute guztiak.
Bada, bai, Jaungoiko bat,
danik justuena,
zerua eta lurra
egin dituena.
Zuk egin zenduen, bai,
nere Jaungoikoa,
lenbiziko gizona
zure antzekoa;
zuk egiñak dirade
eguzki, illargia,
izar ederrak eta
itxaso andia;
oiek ikusten dira,

gauaz ta egunaz,
alabantzak egiten
zure ontasunaz,
zure jakinduriaz
ta anditasunaz.

GAUZARIK TXIKIENETAN DA
AUNDIENA JAUNGOIKOA
Nork esan gure Jaungoiko onak
gauzarik txikienetan
poderiorik andienaren
muestrak dizkigula eman?
Au ikusteko istoria bat
on da nik konta dezadan.
Ingume zuri itsusi batek
oi ditu udaberrian
millaka arraultzak or-emen uzten
masust-arbolen orrian,
au jan dezaten, andik irtenik,
arrak alegin guztian.
Ala gertatzen da, zergatika,
ozta dirade irteten,
berealaxe asten dirade
gogotik ostoa jaten;
illabetean gutxienean
ez dira jaten gelditzen.

Ostoz aseaz egiten dira
beatza bezin lodiak,
eta orduan aiek aotik
botatzen duten lirdiak,
berak jiraka darabiltela,
uzten ditu estaliak.
Badirudite ezkur-aleak
orduan oso-osoak,
aur jostatzeko boltsa batean
norbaitek sartutakoak;
nork sinistatu, bear dutela
piztu gero onelakoak?
Udaberria datorrenean
asten dirade irteten,
txulo bat boltsan egin ondoren,
eta egoak zabaltzen,
zergatik boltsan diran artean
inguma dira biurtzen.

Gero arraultzak, amak bezala,
arbol-ostoan egiñik,
berealaxe, oientxen gisa,
gelditzen dirade illik;
gure bizia laburra dala
ez degu zer kejaturik.
Aien lirdiak, zeñak dirudi
armiarmaren sarea,
boltsa gisara dagoalako
du izena kapulea;
zirikuaren izena artzeko
falta zaio iruitea.
Ziriku au da zuria edo
arto-bizar kolorea,
gero bakoitzak ematen dio
nai baldin badu obea,
purpurarena jantzi beauena
baldin bada erregea.

Kolore gorri purpurarena
maskor baten barrenean
maskorra jaten gosez asi ta
txakur batek ondarrean
arki-arazo zuen, muturra
tintez busti zuenean.
Orra erregeen soñeko ederrak
inguma batzuen lana,
eta kolore gain-gañekoa
maskortxo batek emana;
au ikusi ta zein da gizona
aurrera arrotuko dana?
Oraindik balitz norbait munduan
nai ez duena sinistu
bear degula dudarik gabe
denboraz guztiok piztu,
sinistamentu milagrozko au
ingumak dio erraztu.

KUTUNA
Nere adiskidea,
bear dezu jakin
gertatutzen oi dana
munduan gurekin:
Iñor ez da kontentu
bere suerteaz,
enbidia gaiztoa
du batak besteaz.
Nekazariak dio:
«Zorionekoak
dira maiorazkoak
ta indianoak».
Oiek diote berriz:
«Pozezko bizia
munduan daramana
da nekazaria».
Medikuak nai luke
izan letradua,
onek merkataria
edo medikua;
ezkonduak ezkongai,

ezkongaiak senar,
ezagutzen ditut nik
onelako amar.
Nork ote dauka bada
arrazoi onetan?
Ez batak, ez besteak,
diot nik benetan;
arrazoi da beti
arkitzen erdian,
ez geiegian eta
ez gutxiegian.
Baldin geiegi badu
batek ondasuna,
geienetan faltatzen
zaio osasuna;
eta, nola au gabe
ez dan zori onik,
ozta arkitzen oi da
kontent aberatsik.
Pobreak oi du berriz
osasun andia,
apetitu azkarra,
janari txikia;
argatik bizitzen da

beti inbidiaz,
beti gaizki itzegiten
aberats guztiaz;
eta fortunaz bera
aberasten bada,
len baño gaizkiago
benturaz bizi da.
Begira zuk dakizun
gizon lodi ari,
nik ezagutu nuen
ura nekazari,
goizetik arratsera
beti aitzurrean,
osasun onarekin,
umore onean;
aberastu zan guztiz
Ameriketatik,
baña geroztik ez du
osasuna onik;
janak eta edanak,
lanik ez egiñak
emanak ditu orrek
gaur dituen miñak;
eta nola bait-daukan

odolak josia,
ill oro gutxienaz
bear du sangria;
amar legua oñez
egiteko, ark len
beste ainbeste ordu
geiegi zituen,
eta ezin liteke
gaurko egunean
ordubetean ere
ibilli bidean.
Zertarako dirade
gure ondasunak,
falta bear badigu
egin osasunak?
Ez da, ez da munduan
bear diru asko
pozez eta kontentuz
bizi izateko;
eta umore ona
daukanak naikoa,
non-nai dauka bizitza
zorionekoa.
Jainkoak ala nairik,

dirade txit gutxi
ezin ditezkeenak
lan egin ta bizi;
gañerakoak dira
alfertzar utziak,
lanika egin gabe
ongi bizi naiak.
Erleakin Jainkoak
digu erakutsi
nola bizi munduan,
nai bada ikasi:
dirade langilleak,
dira kontuzkoak,
ez digute esango:
Gero gerokoak.
Pozik jango luteke
gaisoak guztia,
ain neke andiz egin
oi duten eztia.
Baña oroitzen dira
badala negua,
orduko beautela
egin gordaidua.
Ala, ez dute jaten

daukaten eztitik
egun oro gaisoak
piskatxo bat baizik.
Eta, negu gogorra
etortzen danean,
jan ta lo antxen daude
deskansuz eultzean.
Mantentzen dituenak
aireko txoriak,
itsasoko arraiak,
lurreko piztiak,
ez du iltzen utziko
goseak gizona,
kontuzkoa danean
ta langille ona.
Izan ezkero jana,
edana, jantzia,
gañerako guztia
da erakeria.
Enpleo eta onrak,
aberastasunak,
dirade banidade
ta arrotasunak.
Nork duen zori ona

jakin nai badegu,
plazetara joatea
besterik ez degu.
Lana erruz egiten
duena astean,
an dabill dantzaz lertzen
kontentuz jaiean.
Ez da iñon festarik,
ez da merkaturik,
gogo badu ikusi
ez dezakeenik.
Nai badu ostatua,
nai badu kafea,
asko du lenbiziko
tabernan sartzea;
mai ona topatzen du
gogo onarekin,
eta ez zaio falta
norekin itzegin.
Asko du pasatzeko
ark egun guztia
txopin bat ardo eta
lau kuartoko ogia.
Ez du kotxe bearrik

ez ere zaldirik,
makilla bat asko du
baldin bada loirik,
or salto, emen salto
joateko airean,
oñak zikindu gabe
batere bidean.
Nekeak emanika
jateko gogoa,
txit ona arkitzen du
baba ta taloa.
Irteteko egun oro
erraz gorputzetik
onelakoak ez du
aiuda bearrik.
Lanari utzi eta
etxean sartzean,
pozten da emaztea
deika aditzean
umeai esanaz:
«Atozte etxera,
aita oraintxen dator
eta bazkaltzera!».
Errezatu ondoren

asten dira jaten,
guztia apetituak
ona du arkitzen.
Egiazki dirudi,
aiek ikustean,
aingeruak daudela
bazkaltzen lurrean.
An arkitzen dirade
poza ta pakea,
zori onekoa da
aien izatea.
Ongi balekiteke
andien bizia,
segur naiz ez lirake
aien enbidia.
Erran komunak dira
maisurik onenak,
jarraitu bitza ongi
bizi nai duenak;
oiek esaten dute
–on da jakitea–
dirudien guztia
ez dala urrea.
Kanpotik eder eta

barrendik itsusi
aberatsen etxeak
maiz dira ikusi;
askotan arpegia
egon arren farrez,
biotza arkitzen da
barrenen negarrez.
Jende aberats asko
ikusten ditut nik
etxea betea ta
ezer ezin janik,
purkagin, aiudakin,
izaiak atzean,
urtearen erdian
itziñik oiean.
Janari ez badie
ifintzen neurria,
biziari kendutzen
diote erdia.
Abertas izatea
zertako ote da,
gogoa izan eta
jan bear ez bada?
Zagia etxean ta

eperra espensan
eta ezin au jan eta
ezin andik edan!
Festetara joateko
bear dute jakin
zaldiak ongi dauden
edo al duten miñ;
zer denbora dagoan,
dakarren euria,
edo bortitzegia
al dan eguzkia.
Etxera ta askotan
antxen daude muxin,
eztula dutelako
edo buruan miñ.
Jaungoikoak mundua
onela du egin,
gaitza nai du dabillen
beti onarekin;
au onela izanik
dudarikan gabe,
nai luke batek izan
ona gaitzik gabe;
baña gizona dago

burutik jauzia,
nai badio irabazi
Jaunari auzia.
Zenbat aberats ez da
ibiltzen goizetik
denbora nola pasa
ezin asmaturik?
Eta zenbatek ez du
galtzen osasuna
ez jakiñika nola
igaro eguna,
janean, edanean,
joko, pikardian,
goiz eta arratsalde
eta gauerdian?
Emendikan oi datoz
ondoren samiñak,
gota, urdallekoa
eta beste miñak.
Ezkontza bear badu
aberatsak egin,
nobiak zenbat duen
lenaz beau jakin;
gero galdetuko du

ote dan ederra,
ez azkarra ote dan,
edo dan alferra,
ezkontza oietatik
ez naiz arritzen ni
onak ez irtetea
millatatikan bi;
emendika keja ta
andik oztasuna
goizetik arratsera
dijoa eguna.
Ekarri baldin badu
dotea andia,
dotearen neurrian
bear du jantzia;
dotea jaten da ta
jantzia gelditzen,
komediak orduan
dirade izaten.
Ongi jan, ongi edan,
bear aurrak azi,
senper orduan oi du
bakoitzak ikusi.
Oiturak ezin utzi,

zerekin izan ez,
zenbat ez dira bizi
gaisoak negarrez!
Esan zadazu orain
zuk, adiskidea:
zer da mundu onetan
suerte obea;
aberastasunakin
bizitza tristea,
edo ondasun gabe
bizi alegrea?

ARTZAI-KOPLAK
Melibeo:
Titiro zu or zaude
faza ederrean,
luze-luze etziñik
pago-itzalean;
txirola jo ta kanta,
or zaude zalantzan,
Amarilis maitea
noiz etorriko dan;
gu berriz emen goaz
erritik igesi,
etxea eta lurrak
an ditugu utzi.
Gu negarrez gabiltza;
zuk, ortxe jarririk,
ez dezu Amarilis
alabatu baizik.
Titiro:
Melibeo, bizi naiz
deskansu onetan,

zeren bizi-modu au
jainkoak dit eman;
oni zor diot emen
txirola jotzea,
eta nere idiak
landan bazkatzea.
Bein baño geiagotan
onen aldareak
ikusiko dituzte
nere arkumeak.
Melibeo:
Ez dizut nik, Titiro,
enbidirik artzen,
baña esango dizut
zerk nauen arritzen:
da zu or ikusteak
deskansu orretan,
penak diradenean
bazter guztietan.
Ona ni emen, eriz
ezin ibillirik,
nola noan auntz oiek
aurrean arturik;

ikusten dan bezala,
oietatikan bat
bultzaka ta bultzaka
doi-doia daramat;
gais'orrek or, su-arri
gogorren gañean,
bi ume egin dizkit
urritzen artean.
Badakizu, iraungo
badu artaldeak,
esperantza guztia
dirala umeak.
Zori gaizto au, narra
izan ez banintzan,
aditzera eman dit
zeruak askotan,
ain laster arte latza
tximistakin joaz,
ain laster beltzurrari
kanta-arazoaz.
Baña orain, Titiro
zorionekoa,
esan zadazu zein dan
zure jaungoikoa.

Titiro:
Bildotsak eramaten
ditugun erria,
uste nuen, nar onek,
zala ain andia,
non izan zitekean
zanik andiena,
nola dan gaur Erroma
deitzen diotena;
baña ikusi nuen
au aren aldean
dala ardia dana
bildotxen artean,
edo txakurkumeak
jaio diranean,
ama oi dan bezala
oien saietsean.
Melibeo:
Baña galde beaizut,
Titiro, esazu:
zerk Erroma alderontz
eraman zaitu zu?

Titiro:
Ni Erroma alderontz,
arturik makilla,
joan nintzan, Melibeo,
libertade billa;
baña libertadea
nueneko izan,
bizar-zuria eta
buru-solla nintzan.
Amarilis maitea
nuen emaztea,
bada orduko galdu
nuen Galatea; eta aitortu beat,
Amarilis gabe,
ez nintzala izango
gaur ni nere jabe;
zergatik Galatea
nuen bitartean,
beñere ez nuen nik
ardit bat etxean:
eramanagatika
errira guria,
gazta freskoa eta

arkume lodia,
beti biurtzen nintzan
–bear dezu jakin–
gauza asko saldu eta
bi esku utsakin.
Melibeo:
Arritua, Amarilis,
nengoan ni, zeren
beti Jaunari deika
tristeturik zeunden;
arritua norentzat,
sagarrak eldurik,
ote zeuden arbolan
bildu gabetanik.
Orain konturatzen naiz
zergatika zeuden,
zergatika Titiro
emen ez zegoen.
Titiro, zuri deika
zeuden iturriak,
zuri deika piñuak
eta elorriak.

Titiro:
Zer nai zenduen bada
emen egin nezan?
Nere libertadea
ezin nuen izan.
Ez nuen nik ikusten
emen jaungoikorik,
deseatzen nuena
emango ziranik.
Erroman, Melibeo,
nuen nik arkitu
galai gazte bat, zeñak
ninduen aditu.
Onixe oi diot nik
eskaintzen illean
arkume bat gizena
bere aldarean;
onetxek esan ziran
lenbizian niri,
egin nion orduan
otoitza berari:
«Zoaz len bezalaxe
idi uztartzera,
eta zure zezenak

landan bazkatzera».
Melibeo:
Orrela zartze ona,
Titiro, daukazu,
gelditu bazerade
lur oien jabe zu.
Arria eta iya
ugari izanik,
larre ederrik asko
badezu oraindik.
Ez ditu erituko
belar berrituak,
artaldean dituzun
ardi azunduak;
ez ere kutsatuko
kanpoko ardiak,
askotan iduki oi
duten ezkabiak.
Bein eta berriz zera
zorionekoa;
emen artuko dezu
zuk aize freskoa,
iturri ta erreka

oientxen artean
luze-luze etzinik
pago-itzalean;
auzoan zariketan
dabiltzan erleak
goizetik arratsera
txupatzen loreak,
ekarriko dizute
barrunbaz gogoa,
Titiro, egiteko,
nai badezu, loa,
adituaz kantari,
lo jarri artean,
unaia arkaitzetan
ostoa biltzean,
eta usoak berriz
urrunga egiñez,
eta usa-tortolak
pagoan negarrez.
Titiro:
Lenago ikusiko
dirade oriñak
bazkatzen dabiltzala

airean ariñak,
eta lenago berriz
igeri lurrean
arraiak, itsasoa
utzi ondorean,
ikusiko dan baño
nere memoria
aztutzen galai gazte
aren arpegia.
Melibeo:
Bitartean, Titiro,
gu ementxen goaz,
nora ez dakigula,
gure auntzak joaz.
Batzuek artu degu
egoa-aldera,
eta beste batzuek
berriz ifarrera,
esperantzarik gabe
sekula guztian
len bezala arkitzeko
gu geren errian
abereak bazkatzen,

itaitzen garia,
errirako egiten
gazta ta guria.
Gaur soldadu gogorrak,
kupidarik gabe,
dira gure txaola
eta landen jabe.
Orra zer diran gerrak
elkarren artean,
orra zer dan gizona
pakea galtzean.
Zoaz orain, Titiro,
gari ereitera,
sagarrak txertatu ta
matsak podatzera.
Guazen, guazen aurrera,
auntz erdi berriak,
len zori onekoak,
gaur kupigarriak;
ez zaituztet geiago
erriko aitzetan
saltoka ikusiko
nere egunetan;
ez naiz berriz egongo

zuen zai kantatzen,
ikusiaz maiteok
txarpola bazkatzen.
Titiro:
Melibeo, nerekin
gaurko arratsean
deskatsatuko zera
belarren gañean;
baditut sagar umo,
gaztaña gozoak,
gazta eta guria
gaur egindakoak;
begira txaoletan
agertzen dan kea,
mendiak egiten du
itzala luzea.

KOPLARIEN TEMA
PALEMON JUEZ DUTELA
Menalka:
Dametas, orixe bai
dala artaldea!
Melibeo edo nor
dik orrek jabea?
Dametas:
Ez dik, ez, Melibeo,
baizikan Egonek
eman zidak zaitzeko
txit kontuz neronek.
Menalka:
Esku onetan zaude
guztiz, artaldea,
txit buru onekoa
da zure jabea;
Neeraren ondotik
or dabil gau t'egun,
enbidia duela

ongi da ezagun;
beldur da ez datorren
onera Neera,
nerekin itzalean
emen jostatzera;
bitartean, Dametas,
ardi-errapeak
ez dek perill ler ditzan
geiegiz esneak;
beti jazten ari aiz,
eta arkumeak
ezur uts biurturik
zeauzkak goseak.
Dametas:
Polikitxo, Menalka,
beazu itzegin,
badakigu guk zer dan
gertatu zurekin:
badakigu nola zu
lengo egunean,
akerrak bazterrerontz
or begiratzean,
eta aitz-pean Ninfak

zeudenean berriz,
algaraka eztanda
egin nairik irriz...
Menalka:
Ori zan nik Mikonen
matsak podatzean,
eta aren sagarren
adarrak moiztean.
Dametas:
Edo onako emen
pago-itzalean
Dafinden tiruztai ta
txirola austean;
norbaitek gazte oni
ziozkalako eman,
i lertzeko zorian,
Menalka, egoan;
eta gaiztakeri au
ez bauen egin,
ilko intzan segurki;
ainbeste uen miñ.

Menalka:
Zer ez dute egingo
gurekin nausiak,
ausartatzen badira
onetara seiak?
Neronek ikusi aut
Damonen auntz bat nik
ebasten abillela
lazoa jarririk;
bitartean Lisika,
lertzeko zorian,
zangaka ari uen
alegin guztian;
eta ni berriz emen,
nere aldetika,
ojuka neagoan
Titirori deika:
«Atoz, atoz, Titiro,
ara non dijoan!»;
eta i kokorika
gorderik egoan,
ezpata-belar aien
atzean jarririk,
lotsa baño beldurra

geiago izanik.
Dametas:
Auntza nerea uen,
jakin bear deik ik,
kantan eta txirolan
Damon garaiturik;
aitortzen dik Damonek
au egia dala,
baña esan dik ezin
emango dirala.
Menalka:
Kantan eta txirolan
ik Damon garaitu?
Ik txirolik deanik
ez diat aditu.
Gari-lasto batekin
ez intzan ibiltzen
marrangaz jendeari
iges eragiten?
Dametas:
Nai dek bada jokatu

bi gauza oietan?
Ifiñiko diat nik
bei gazte bat teman;
bi txekor zeaukatzik
bere errapean,
eta bi bider jazten
diat egunean;
esan bear dek orain,
jakin dezadan nik,
zer ifiñiko dean
ik ire aldetik.
Menalka:
Aita ta aozama
dizkiat etxean,
ez diat nik eskurik
gure artaldean;
bi bider gutxienaz
oi dizkitek biak
kontatzen egunean
auntz eta ardiak.
Baña aizen ezkeroz
burutik maingutu
artaraño, non nai dek

nerekin jokatu,
erratillu eder bat
etxean badiat,
eta nere aldetik
ifiñiko diat.
Aitortuko dek seurki,
ura ikustean,
asko balio duela
beiaren aldean:
Alzimedon andiak
egindakoa dek,
beste alakorika
ik ikusi ez dek:
aien luze eder bat
mats-mordo beltzakin
zeukak inguruan
untzen ostoakin.
Erdi-erdian berriz
Kononen itxura,
eta ez nak oroitzen
nor dan beste ura...
Nork zuen lurra neurtzen
lenen erakutsi?
Nork garia noiz ereiñ

eta noiz ebaki?
Ez diat oraindika
aora eraman,
mokanesan bildurik
zeaukadat kutxan.
Dametas:
Nik ere badizkiat
beste bi txit fiñak,
Alzimedon orretxek
berorrek egiñak;
molorrika ederrak
beren kirtenetan
zeauzkazkitek biak
asko txibistetan.
An zeagok Orfeo
erdian jarririk,
jarraitzen diotela
arbolak atzetik.
Ez dizkiat oraindik
eskuetan artu,
bein nituen ezkeroz
nere kutxan sartu.
Baña ikusten bada

nere bei gaztea,
ez dik ezerk balio
aotan artzea.
Menalka:
Ez dek iges egingo,...
joango nak noranai,
zergatik iretzat ni
non-nai beti nak gai.
Adi zak... baña zein da
onontz datorrena?
Palemon; orixe dek
juezik onena.
Erakutsiko diat
nik orain nolatan
gizon prestu artean
itzegin bear dan.
Dametas:
Asi ari, nai badek,
ez nak ikaratzen,
nik ez diat zankorik
atzera botatzen.
Entzun zazu, Palemon,

zuk arretarekin,
ez degu egin tema
gauza gutxirekin.
Menalka:
Asi zaitezte bada
entzun dezadan nik,
soro eder onetan
biak eseririk.
Orain belar berria
asi da jaiotzen,
orain daude arbolak
lorea botatzen,
orain ostoz betetzen
dirade mendiak,
orain guztia pizten
du udaberriak.
Asi zaitez, Dametas,
kantatzen aurrena,
gero Menalkak beau
kantatu urrena.
Koplarien anparo
diran Musandreak
pozten ditu aldizka

koplak botatzeak.
Dametas:
Aditu, Musandreak;
Jaungoikoagandik
nere koplak botatzen
asi bear det nik;
diot bada arkitzen,
da mundu onetan
gure Jaungoiko ona
leku guztietan;
ematen oi du lurrak,
Ark naita, frutua,
eta Ark berak dauka
kopl'oien kontua.
Menalka:
Ni ere maitatzen nau
nere Jaungoikoak,
baditut erregalo
Ark egindakoak:
moredin ederra ta
erramu berdea,
eziñ arki diteke

emaitz bat obea.
Dametas:
Galateak, dalako
neskatxa ariña,
sagar bat tira eta
eman ziran miña;
zariketara iges
laster joanagatik,
nai zuen ikus nezan
gorde baño len nik.
Menalka:
Nik Amintas ederra
det asko maitatzen,
baña orrelakorik
ez oi dit egiten;
ain maiz etortzen zat non
txakurrak oi duten
Delia beziñ ongi
ura ezagutzen.
Dametas:
Agiri da emendik

arako an aitza,
nere maitearentzat
an daukat emaitza:
joan dan egun batean
an ikusi det nik
uso bat arraultzakin,
kabia egiñik.
Menalka:
Nik bialdu diozkat
nere maiteari,
basoan topaturik,
sagar umotxo bi;
bata eta bestea
ziran ain oriak,
non urrezko sagarrak
ziruditen biak.
Beste bi an daukatzit
arbolan zintzillik,
bialtzeko berari
ongi umoturik.
Dametas:
Zer itz eder ez dizkit

esan Galateak!
A, eraman balitza
zerura aizeak!
Menalka:
Zer zait niri Amintas
zuk nai izatea,
mendian bazabiltza
utzirik sarea,
eta, zu basurdetan
zabiltzan artean,
bakarrik banaukazu
sareen aldean.
Dametas:
Nere egunak dira
egun, Galatea,
naiko nuke Filida
niri bialtzea;
ofrenda-egunean
berriz, Galatea,
naiko nuke zerori
onotz etortzea.

Menalka:
Iñork baño geiago
maite det Filida,
nigatika negarrez
joan zana ori da,
«Adio, nere ederra!»
esan ziranean,
eskua estuturik,
emendik joatean.
Dametas:
Zer gauza tristea dan
otsoa artegian,
gariak itaitzean
ujola zelaian,
arbola gazteentzat
egoa-aizea,
neretzat Amarilis
muxin egotea!
Menalka:
Arratsean etortzen
dan euri lanbroa,
lur ereiñentzat oi da

onenetakoa;
titia utzi duten
auntzentzat da berriz
kaudanaren muskilla
bazka ona anitz;
zarika dute maite
azunduta ardiak,
eta nik maite ditut
Amintasen deiak.
Dametas:
Nere koplak gustatzen
zaizka Polioni,
gizentzen daukat txal bat
eskaintzeko oni.
Menalka:
Polion bera ere
da txit koplaria,
onentzat bazkatzen det
zezen bat lodia;
jotzera saiatzen da
jasoaz adarra,
eta maiz zabalduaz

oñakin ondarra.
Dametas:
Polion, zu maitatzen
zaituen guztia,
bijoa egitera
non-nai zure naia;
eman dizazutela
arkaitzak eztia,
eta basoko larrak
berriz madaria.
Menalka:
Entzuteko ire antza
duten koplariak,
beaizkik batek izan
asto-belarriak;
uztar ditzala onek
azeri okerrak,
eta jatzi ditzala,
nai badu, akerrak.
Dametas:
Marrubi eta lore

biltzalle gaztea,
kontu, belar azpian
or dago sugea;
zoaz ortik igesi
lasterka, gaisoa,
sar ez dizazun arren
oñetik mistoa.
Menalka:
Ez joan, ardiak, arren,
ibai-bazterrera,
erori ez zaitezten
andikan urera;
begira non datorren
lasterka aria,
burutik oñetara
osoro bustia.
Dametas:
Ardi oiek, Titiro,
ibai-bazterretik
atzera-azo itzak
doakabetanik;
nik neronek errekan

edo iturrian
garbituko dizkiat
nai dedan guztian.
Menalka:
Ekarri itzazute,
mutillak, etxera
ardi oiek larretik
laster itzalera;
errapeak baditu
beroak idortzen,
alferrika ariko
gaituk aiek jazten.
Dametas:
Orren argala dabill
zezena larrean,
triparaño estaltzen
duen belarrean;
zezena ta nausia
daduzkatzi biak
amorearen miñak
galdurik guztiak.

Menalka:
Ezin esango det nik
nere arkumeak
daukatziela beintzat
argal amoreak;
ezur uts egiñika
eman dit gogoak
ifiñi dizkidala
niri begizkoak.
Dametas:
Esan zadak ik: non da
munduan lekua
sei kana bakarrika
duena zerua?
Au esaten badirak
segurki nik beintzat
idukiko aut beti
nere jaungoikotzat.
Menalka:
Esak: non dira arros
eta azuzenak,
erregeen izenak

sortzez dituztenak?
Erantzuten badirak
duda gabetanik,
Filida izango dek
iretzat bakarrik.
Dametas:
Ez nezake nik beintzat,
jaunak, erabaki
zeñek kopletan egin
dezuten obeki;
batak eta besteak
dezute merezi
bei gazte eder ura,
dedanez ikusi.
Orobat merezi du
beldur dan guztiak,
engañatu ez dezan
amore eztiak;
eta ez gutxiago
amoreen miñak
progatua daukanak
dirala samiñak.
Itxi, itxi, mutillak,

atakidak itxi,
soroak edan ditek
gaur urikan aski.

SAN INAZIOREN MARTXA
Inazio, gure patroi andia,
Jesusen Konpañia
fundatu
eta dezu armatu;
ez da, ez, etsairik
jarriko zaizunik
iñolaz aurrean
gaurko egunean,
naiz betor Luzifer deaurrua,
utzirik infernua.
Zure soldaduak
dira aingeruak,
zure gidaria
da Jesus andia;
garaitu ditu zure Konpañiak
etsaiak;
ez dauka fedeak,
ez, kristau nereak,
ez dauka beldurrik
iñongo aldetik;
Inazio or dago,

beti ernai dago,
armetan jarria
dauka Konpañia,
txispak armaturik,
bandera zabalik,
gau eta egun
guk guztiok pakea degun,
beti gau eta egun.
Bildu dezu, Inazio, munduan,
arritzeko moduan,
jendea
fede biziz betea,
jende jakintsua
eta indartsua,
beti dabillena
gerretan aurrena,
Elizaren etsaiak billatzen,
topatu ta garaitzen;
dituzu anaiak
gerra egin naiak,
da oien legea
etsai garaitzea;
oiek ditu bere defensoreak
fedeak;

dirade ezagun,
dabiltza gau t'egun
Europan, Asian,
Afrik'Amerikan;
idorrez, itsasoz
dijoaz ta datoz;
dabiltza nekean
indio tartean
edo naiz kortean
manera berean
beti pelean,
bizitzak dirauen artean,
beti-beti pelean.
Dira, Inazio, zure anaiak
txit mariñel andiak,
arraunak
bogatzen dakitenak;
Pedroren ontzia
badago ertsia
arroka tartean
egunen batean,
bertatik botean dira sartzen
eta arnaga joaten;
sokakin loturik

arroken artetik,
baldin badu etsairik
oiek garaiturik,
an daramate ontzia kaiera,
leorrera;
naiz izan ekaitza,
bogatzeko gaitza,
eta bagen goiak
naiz busti odoiak,
arraunak arturik,
botean sarturik,
korajez beterik,
«Boa! boa!» deirik,
bizitzaz azturik,
dijoaz kaietik,
bultzeaz killa,
Pedroren ontziaren billa,
beti bultzeaz killa.

EZPATA-DANTZA
Gaur,
Batista Biribill,
dantzan ongi abill;
ez dek ezpatarik
ire parekorik;
ire kabriolak
ozt-ozta txirolak
oi dizkik segitzen
ta konpasa artzen.
Arrastakakoak
eta gorakoak
dituk alakoak,
non ikustekoak,
aurrerontz, atzerontz
eta bazterrerontz,
ez dek dantzaririk
i bezalakorik.
Soñu zar pijoa,
onenetakoa,
jotzen dek,
txanbolin,

aire onarekin;
onek badik emen,
orain, gero ta len,
asko egiteko
ongi dantzatzeko.
Aurrera korri,
atzera korri,
beti ezpata airean;
ez zak onezkero,
ez orain, ez gero,
iñor jarriko gañean.

GIPUZKOARRAK
Oraintxe sei eun urte,
gutxi gora bera,
gipuztarrak joan giñan
Gaztel aldera;
artean Nafarroak,
Gipuzkoak gañera,
egiñ izandu zuten
erreiño bat bera;
orain galdeera
zoaz egitera:
zeren billatzera
gipuztarrak joan giñan
Gaztel aldera?
Gaztelako erregek
zeukan Bitoria
tropaz inguraturik
zana guztia;
gipuztarrak, ikusiz
galdutzen auzia
nafarren erregea

eta nagusia,
zien Donostia
ta Ondarrabia
eta probintzia
Gaztelako erregeri
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Ipuinak - 5
  • Büleklär
  • Ipuinak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3560
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1636
    35.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ipuinak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3575
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1639
    36.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ipuinak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3589
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1593
    37.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ipuinak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3525
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1740
    34.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ipuinak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3633
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1598
    36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    61.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ipuinak - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 1302
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 778
    47.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    67.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.