Hamaika desio utopiarako - 6

Süzlärneñ gomumi sanı 3279
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1950
23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
35.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ez gara gai kinka zuzen konpontzeko,
hobetzeko lagun horien patua,
gure enpatia ereingo bagenu
ganoraz biziko ziratekeen,
sasidi sarrian uzkur dakuskigu,
itxaropen barik Herioren zain.
Gu legez negarrez jaio zirelako
amaren zirriak leun jasota,
eskain diezaiegun alternatiba bat
sumatu dezaten samurtasuna,
elkartasunean adore daitezke
ardurak gogotsu konpartitzeko,
auzolanak oro askatuko ditu,
atsegina die ihinztatuko.
Prostitutak erabaki dezala ze izan nahi duen
Karriketako prostitutak lar zaurgarriak ei dira
migratzaileak, txiroak, ezjakinak... gehienak,
eskubiderik gabe daude hainbat mafien mendean,
horrela nekez sumatu dezakete bizitza.
Matxismo horri ez diogu ganoraz gogor egiten,
guk degiogu dramari ezikusiarena,
nahiz diotenez lanbidea zaharrena den munduan
ez da zilegi inortxo behartzea hortara.

2017ko abenduaren 2an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Besteen sexu gabeziak asetu behar dituzte,
holaxe arras diete gaztaroa lapurtzen,
hor nonbait jaio zirelako patriarkatu batean,
gorputza zaie bihurtu bezeroen jolasa.
Feminismoak atakatik onik atera ditzake,
euren buruen jabeak, behingoz, izan daitezen,
libre aukera dezatela bihar ze izan nahi duten,
andrazko hauek orduan laket dira biziko.
Afrikako umeak
Afrikan sortu nintzen
nekez bizitzeko,
neska izatearen
zama sentitzeko,
hainbat jaun berekoien
bortxa nozitzeko,
pobreziaren mende
sarri larritzeko.Erraz jaiotzen gara
gero mendratzeko,
medizinaz lar urri
laster sikatzeko,
laguntza galdegiten
dugu salbatzeko,
heziketari esker
nahiak gauzatzeko.
Hiltzen direla dantzut
ni lako umeak,
hemen ez duelako
lekurik bakeak,
errua dioskute
duela goseak,
gaixotasun arrunta
edo gerrateak.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Amak diost, “Afrika
dago zanpatuta”,
kanpoko kapitalak
gauzka hertsatuta,
lur onenak lagatzen
ditu agortuta,
meak eta basoak
zekenki hustuta.
Amak diost “ez gara
beregaz bilduko”.
“aitxa minak ez zaitu
berriz laztanduko”,
“agian itsasoak
zuen ostenduko,
Europako txarrantxek
zioten helduko”.
Europara joatea
dugu desiratzen,
kinka larriak gaitu
erabat nekatzen,
baina egoten gara
zirraraz pentsatzen,
Afrika garelako
dugula maitatzen.

2017ko abenduaren 10ean

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kongo, Mali, Ruanda...
ditzagun eztitu,
auzolanean soro
emankorrak blaitu,
Afrikak eman ditzan
behar beste fruitu,
ni moduko umeak
daitezen loditu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Amatxok babesten nau
etxe zaurituan,
lan dagi urrun eta
aitxaren ortuan,
hemen ez gaudelako
matxisten ituan,
atseginez dagigu
gauero kantuan.
Enpatia estresa uxatzeko
Igeldon dagoen “Mendi suitzarra” lez
nerbioak dauzkat gora eta behera,
nahiz ez dudan hartzen anfetaminarik
maiz dirudi euren mende nagoela.
Sumendia baitan lehertzen denean
burmuinean zaizkit neuronak zoratzen,
hurkoen esanak entzun beharrean
garrasika ziplo aztoratzen ditut.

2017ko abenduaren 10ean

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Antsietateak dit sosegua kentzen,
estresak zin-zinez burua kaltetzen,
lasaiki arnasten ikasiko banu
kideen bizitza hobetuko nuke.
Kartzelan giroa ez dezadan zatar
nortasun basa naiz bezatzen hasiko,
sutsuak iraultza mintzen duelako,
enpatia oro delako gorria.
Sexualitateaz
Aspaldian amesten kontzientziak diosta
“sexualitatea libratu ezazu”,
“hartu-eman sexualak dotore jos itzazu
berdintasunean oinarri daitezen”.
Aniztasun sexuala tinko babes dezagun
mendetasunezko praktikak haizatuz,
bikoteek plazera hobesten dutenez
aurreiritziak lurpera ditzagun.

2017ko abenduaren 10ean

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Munduaren motorra diote ei direla
sexualitatea ta ekonomia,
ez dadila sexua bortxa izan, ordea,
baizik grinen gune demokratikoa.
Matxistak gal ditzala abantaila makurrak,
heterosexualak fobia faxistak,
feminismo moreaz patriarkak bezatuz
maitasunak gaitu osoki aseko.
Martxoaren 8a bihar jai eguna izango da
Martxoaren zortzia pilpiren eguna,
berdintasun morea sakon sustrai dadin,
andrazkoen borroka versus patriarkak,
feministen kemena ondratzeko data
Helburua matxistak birziklatzea da,
eraistea betiko euren egiturak,
emakume moratzak hegalda daitezen
sekula ez ditzaten gutxiets lanean.

2017ko abenduaren 10ean

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Emakume ta gizon solidarioak
bizitzeko zorian Ama-Lur jorian,
atseginez gozatuz sexualitatea
nork nahi duen maneran mendetasun barik.
Boteretik joan dadin matxismo antzua,
jaunen bortxa munduan, behingoz, erauzteko,
feminismo zintzoak senak blai ditzala,
martxoaren zortziak gidatu gaitzala.
(
Samaldak lorea belaxkatu zuen
Bost kriminal harroputzak
joan ziren Iruñera,
euren irrits zikinari
bidea ematera,
samalda non-nahi zirenez
basaki ehizatzera,
sanferminak lapurrak lez
jator ez ospatzera.Irten aurretik zer egin
bostek zuten pentsatu,
zakilak gura zituzten
bortizki kitzikatu,
gaztetxoa zutelako
bidegabe zanpatu,
jendetza zen Gazteluko
plazan haserre batu.
Bilaukeria diete
orain zorrotz epaitu,
Iruñeko udalak du
zigorra exigitu,
gazteak berriro digu
tragedia oroitu,
bihotzak orduan beste
dar-dar ditu hunkitu.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Samaldak neskatxa zuen
gauminean bortxatu,
balentria hedatzeko
atartean filmatu,
bostek errukirik gabe
baitzuten belaxkatu,
bizigura loreari
zioten lurperatu.
Matxistaren boterea
ohi da bortizkeria,
bortxaketa biihozgabe
hutsen ankerkeria,
jendarteak hola darrai
atzo legez eria,
feminismoaz dezagun
hustu idorreria.
Matxismo latza dezagun
bota zakarretara,
ez dadila samaldarik
jin sanferminetara,
beldurrik gabe gaitezen
irten karriketara,
jende xaloak erakar
ditzagun jaietara.

2017ko abenduaren 17an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Ar batzuek andrazkoak
minduz dute gozatzen,
sentituz nola dituzten
indarrez menderatzen,
ustezko gizaki horiek
gaituztenez sakatzen,
hasi gara bat eginda
samaldak deuseztatzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Alkoholak batzuk ditu
samalda bilakatzen,
eskua sartzen gaupasak
dituzte hondoratzen,
ea ebazpenak dien
arima eraldatzen,
ikas dezatela andrak
bortxa barik tratatzen.
(Lazkao, - Donostia,
Belen Gonzalez Peñalva zenari
Ingumen maitale, andrazko morea,
militante fina hamaika urtetan,
Ama-Lurren baitan aterpetu zara
eredu zuzena naroro ereinda,
une mingarrian triste gauden arren
zurekin bizitzen alaituko gara.
Alternatiba bat amesten zenuen
zinezko bakeaz bortxa gainditzeko,
engaiatu zinen hitza lora zedin
geurean genezan dena erabaki,
oraintxe negarra eskaintzen dizugu,
bihar zertutako xedeen lurrina.
Borroka larrutik ordaindu zenuen,
errepresioak zigortu zintuen,
ohi legez zu zinen adorez hegatu
deportazioan, kartzelan, erian...,
habian zuretzat josten ari gara
eskegiko dugun ikurri askea.

2017ko abenduaren 17an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Belentxu joan zara berriz itzultzeko
suspertu gaituzu zure pilpirekin,
sentieretan ta bihotzetan zaude
jendartea ontzen jarraitu dezagun,
gogoan zaitugu noiznahi oroituko
sekula ez dadin gal zure izana.
Sorlekutik printzak bidaltzen dituzu
kontzientziak dir-dir argizta daitezen,
munduan onura ta ongizatea
solidaritatez sendotu ditzagun,
mihiek euskara fereka dezaten,
askatasunera kantuz hel gaitezen.
Mendien artean zu Txindoki zinen,
lilien artean krabelin gorria,
zuhaitzen artean jentilen haritza,
erreken artean laminen gardena,
orain zara ere Lazkao maitea,
Euskal Herriaren alaba zintzoa.
Eulia mintzatzen denean
Euliak dakuskigu
egun luzeetan,
ez ikusteko gero
egun laburretan,
nahiz sakatuz dituzten
hiltzen batzuetan,
atseden hartzen dute
ziegen zokoetan.Hego gardenak eta
toraxa iluna,
sei hanka ditu eta
itxura txukuna,
nahiz uste dugun dela
eulia ilauna,
begi gorriz dakusa
espetxe aizuna.
Euliaren firrinda
ez da gogokoa,
gauaz ez du, ordea,
galarazten loa,
egun-argiz izaten
baita aktiboa,
asetzeko hegatzen
ziegaz-ziega doa.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eguraldi beroak
datoz euliekin,
garai horretan dira
astunak denekin,
kilika degigute
larruan tronpekin,
tematzen direlako
izerdiarekin.
Euliak xurgatzen du
zigorraren kraka,
hola gozatzen digu
hemengo ataka,
geure alde aritzen
ohi denez kalaka,
ederki hazten zaigu
desiren aldaka.
Euli beltza etorri
zait adierazteko,
udan sartu garela
lasai arnasteko,
goitik esan dit ere
goiari eusteko,
gutxi gelditzen dela
motxila husteko.
Zeure hegoak behar
ditut goratzeko,
herriko enparantzan
leun pausatzeko,
hurkoen esperantza
pil-pil sumatzeko,
laztan xaloarekin
zorian batzeko.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Eskerrak eman behar
dizkizut eulia,
zeure mezua izan
delako arraia,
arren, saihets ezazu
amaraun sarria,
ez diezazun marasmak
ziztatu pozoia,

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2017ko abenduaren 24an
EAJ Aberri izan zaitez
Arren, EAJ zintzo diotsut
ataka delako lehen lez txarra,
“Comunion” sastraka laga ezazu
“Aberri” zelaia lilitu dakizun.
Espainian ustez bare zaudenez
xedeak zaizkizu arras lausotu,
alderdia naro bazkatzen duzu
ahaztuta zer den Euskal Herria.
Auzolanari “Ez”, dioskuzunez
arima belztuta maiz diotsugu,
“zu gabe zaila da ezer lortzerik,
zurekin dirudi ezinezkoa”.
Gurekin bidea egin ezazu
herriko desirak gauza ditzagun,
zer izan nahi dugun hauta dezagun
irriak negarra isildu dezan.

2017ko abenduaren 24an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Maite dugulako denon herria
zorrotz egin dugu autokritika,
horregatik jazo zen aldaketa,
Aieten urratsa eman genuen.
Zuk, berriz, darraizu axolagabe
sostengatzen PP eta bankuak,
diruari galga jar iezaiozu,
zeure irritsa den zementuari.
Poliki-poliki zure mantra da
inoiz ez gaitezen irits inora
ez dugu gatazka hola gainduko
zingira horretan itoko gara.
Gurekin has zaitez kartzelak husten,
ongizateari dena ematen,
eskubideekin jendea janzten,
euskaraz geroa trebe ehuntzen.
Aizu aldizkari kutunari
“Aizu” aldizkaria
euskara goresten,
“nor-nori-nork” alaia
edonon abesten,
gogoak aritzen da
maitez aberasten,
alfabeta gaitezen
bidea errazten.“Aizu” atzo lez zaude
xaloen habian,
AEK-rekin jaio
zinen aspaldian,
zurekin lehen nintzen
elkartzen aisian,
orain tamalez gaude
espetxe larrian.
AEK-k lez uxatu
zenigun tristura,
euskara izan zedin
arimen ohitura,
ura diozulako
eskaintzen gustura,
atseginez bizi da
zurekin kultura.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Aizu” gure hizkuntza
gogoz leitzeko,
diglosiaren mina
gozo gainditzeko,
mihietan lilura
naro ereiteko,
non-nahi den naturalki
berba egiteko.
“Aizu” entzunda ziplo
diogu, “euskara”
beregaz bor-bor dago
desiren galdara,
idazlanekin zaigu
argitzen ganbara,
fotoekin musuan
islatzen zirrara.
Ohi lez “Korrika”n zara
AEKz atera,
ederkiro zarete
ibili batera
ikusiko zaituztet
korrika ostera,
Euskal Herrian alde
batetik bestera.

2017ko abenduaren 31an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
“Aizu” lagun zintzoa
gurekin jarraitu,
euskara, behingoz, dadin
plazetan lilitu,
zutaz gaur zinez dugu
zoria sentitu,
orriak irekita
herria kausitu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Euskal espeok leun
dugu ferekatzen,
“Aizu”k zigorra digu
bizkor beheratzen,
amesten une onak
ditugu pasatzen,
euskaraz garamatza
etxera hegatzen.
Papogorriak izango gara
Nire sentiera taupaka dantzut,
“loraldia mardul dator” diosta,
“negarrik gabeko udaberria
gerezien tantaz urrindatuta”.
Desio xaloen zola ereinda
garai oparoan sartuko gara,
bizitza erabat ondu dakigun,
samurtasunean batu gaitezen.
Berriro ditugu guk hauspotuko
kiliken txingarrak harremanean,
arrats oskorria heldu delako,
Mariren ametsen hego-haizea.
Belardi agorrak berdatu dira
ihintzak laztantzen dituelako,
eremuan dugu izotza urtu,
sasidi sarrien bortxa zimeldu.

2017ko abenduaren 31n

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Abiatu gara mendialdera
txorien kantuen bazter lasaira,
ekiak dizkigu printzak opatzen
Ama-Lurra sakon goza dezagun.
Pago tantaiaren aurrean gaude
akordura datoz orduko grinak,
hostoek adarrak jantzi dituzte
kerizpean gogoz etzan gaitezen.
“Zorion ederrak iraun dezala”,
unea dastatuz barrez diogu,
gu iraganetik etorri gara,
ilunabarretik egunsentira.
Izan zirelako askatu ginen
mundu hobearen papogorriak,
eskertuz bihotzez bake zuzena
maitaleak gara Euskal Herrian.
Zu eta zuek nire indarra zarete
Hemezortzigarrenean
dandaka naiz pausatu,
azken txanpa luzerako
burua dut prestatu,
nahiz kartzelaldian naizen
noizean behin nardatu,
ziur nago ez zaidala
arima belaxkatu.Txabi, Txikia, Ixabel,
Txomin, Belen, Argala,
Bakartxo, Jokin... eskaintzen
didazue ahala,
zuek izan zinetenez
haritzaren ezpala,
ni saiatzen naiz izaten
izaeraz mazala.
Aizue gure xedeak
lehengoak baitira,
ilunpetik ia gara
iritsi zohardira,
bi milatik etorri naiz
oinez hemezortzira,
gero zuekin joateko
trostan Euskal Herrira.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ideal zuzenen funtsa
izan zinetelako,
orain pentsakeraz gara
gu edonon halako,
zigorra gaintzen ari naiz
hangoa naizelako,
atzo lez zuen ametsak
nireak direlako.
Nahiz zahartzen ari naizen
darrait biziguraz blai,
horri esker egunero
iratzartzen naiz alai,
hasierako aldapa
bihurtu denez zelai,
laster zugana noala
zinez diotsut Elai.
Urriaren hamaikan dut
egingo aitormena,
zurekin bizitzea da
desirarik behinena,
izango delako arrats
hori oskorriena,
etxean zirrika dugu
hartuko atsedena.

2017ko urtarrilaren 7an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Urteak daramatzat hor
egon barik zuekin,
akorduan batzen gara
Untzagan pilpirekin,
ziegan hunkitzen naiz zuen
mihien xuxurlekin,
zoriona dastatuko
dugu krabelinekin.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Laztan, erauzten ari naiz
kartzelako hesiak
ikus ditzagun sasoian
loretan gereziak,
larruak bikain dizkigu
garbituko euriak,
erabat susper daitezen
gure bihotz eriak.
Sofrologia espetxea gainditzeko
Isolamenduan luzaz egonda
larrosa mardulak zimel daitezke,
ni barruan nago estresatuta
hamaika motibo dela medio.
Arin hasten dira zainak taupaka
zigorrak estutzen zaituenean,
eztarria zaizu korapilatzen
itoko zarela pentsatzen duzu.
Ezin dut ekidin antsietatea
espetxezain latza datorrenen,
erotzen denean preso soziala,
mintzen nauenean berri goibelak.
Kide bat hil dela dantzuzunean
esparruan zara arranguratzen,
emendatzen zaizu ezinegona
baretu ezinik atsekabea.

2018ko urtarrilaren 7an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hitza leitu dut: sofrologia,
esanahi zehatza gaur ezagutu,
psikoterapia bikaina ei da
estresa baitatik lurrun dakigun.
Egun darabilte bertsolariek
oholtzan daitezen gal kirioak,
betazalak bare biltzen dituzte
sentimendu onak barneratzeko.
Herria gogora ekar ezazu,
maitasuna ohi den hurkoen aldra,
laztana barrezka imajinatu
aisian lehen lez Ama-Lurrean.
Sudurretik sakon hartu arnasa
gero hatsa bota leun ahotik,
sofrologiari kasu eginez
zoriak estresa ordeztuko du.
Bizkaiko eta gainerako
zahar etxeen beharginei
Zahar-etxeetan jator
zaindu ongizatea,
asaben pozak pitz dezan
gaurko giro tristea,
makurra delako sosak
eurekin aurreztea,
eta porlanari, aldiz,
harrika ematea.Aintzat har ditzagun gure
biharko zaintzaileak,
etxe zein egoitzetan lan
dagiten ongileak,
eurak zorionez dira
adinduen zaleak,
jakintza eman ziguten
hurkoen maitaleak.
“Bakarrik dituzte barren
garbitzen ipurdiak!”
matxista babuak dio,
halaber handikiak,
baina eurak beharrean
oro dira eztiak,
aitxitxei sorrarazten
dizkiete irriak.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zaintzaileetatik dira
gehienak andrazkoak,
gizonentzat direlako
lan horiek potoloak,
horrela eratzen digu
bizitza matxismoak
gutxietsiz denon alde
ari diren xaloak.
Arren, ez gaitezen izan
mazalekin zekenak,
euren lan baldintzak izan
daitezela zuzenak,
amamek goza ditzaten
fereka leunenak,
merezi dituztelako
aterpe sanoenak.
Agian noizbait izango
garenez adinduak,
gaixotasun baten dela
medio ezinduak,
izan gaitezen egoitzen
arazoaz helduak,
dirdaitsu jarraitu dezan
geroan ereduak.

2018ko urtarrilaren 14an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Jendartea on dezagun
etika bizituta,
nagusien zein umeen
beharrak asetuta,
egoitzetako liliak
naroro hauspotuta,
izarretako hautsekin
arimak xarmatuta.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Guritu ditzala Foru
Aldundiak zimurrak,
soldatak gaur direlako
egoitzetan laburrak,
ez direlako behargin
hauen zerak apurrak,
izan gaitezen eurekin
maiteaz lez xamurrak.
Motxila 21 musika taldeari
Zinez zara Motxila Hogeita Bat itzela,
arimaren musika, terapia sanoa,
nahiz zu zaren xumea goian duzu ospea,
atseginez zaitugu uneoro txalotzen,
gu zurekin diotsut bihoztiak garela,
elkarrekin herria aberasten dugula.
Enpatia landuta maitasuna hazten da,
oneratzen sentsorial aniztasun anitza,
musika ohi delako sentiera izaten
ezgai diren hurkoak pil-pil gaitzen baitira,
egoismo hitz gaitza eletik gal dakigun,
ahizpatasun xaloaz mugak erauz ditzagun.

2018ko urtarrilaren 14an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zuek ñir-ñir zaudete oholtzaren zoruan,
sorginduta musika naturala delako,
ahaldunak zarete trebe jotzen danborrak
motxilaren pisua ez duzue sentitzen,
bizigura naroro duzuenez ereiten
jaialdian eskertu dizuegu artea.
Musikari kutunak benetako lagunak
eredua zarete, karnabaren txioa,
jendartea zuekin loratuta dakusat
poza diren notekin naizenean dantzatzen,
miretsita jarduna izendatzen zaituztet
Iruñeko mirailak, Txantreako ikurrak.
Udaberrian biziko gara
Udaberria baita
pizkunde totala
zeharo loratzen du
desiren atala,
pilpiraka hasten da
maitale mazala,
txonta jaioberria
habian bezala.Udaberriak bezti
dezala herria,
noizbait bilaka dadin
denon aberria,
behingoz, osa dezagun
zentzuz armarria,
asebete joan ziren
minen egarria.
Udaberriak berda
dezala haritza,
landu dezagun bere
abaroan hitza,
gure urratsa izan
ez dadin murritza,
elkartasunaz hobe
dakigun bizitza.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Euskal udaberria
behar du bihotzak,
ziplo isil daitezen
ekaitzaren hotsak,
artez moztu ditzagun
arantza zorrotzak,
ez dezan euskara hil
diglosia motzak.
Negutea delako
laster bukatuko,
eguzkiak dizkigu
printzak opatuko,
udaberrian gara
lasai esnatuko,
ajea sendatuta
zaigu geratuko.
Udaberria jator
dihardugu zertzen,
auzolanean gogoz
bazterrak edertzen,
sentimendua bor-bor
ari da suspertzen,
izotz beltza tantaka
urtuz desagertzen.

2018ko urtarrilaren 21ean

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Udaberri dituzu
hamaika kolore,
zinez zor dizkizugu
milaka ohore,
kontzientzia gorriz
gaitzazu adore,
bikain dezagun gure
jendartea more.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Urteak eman eta
gero gabezian,
udaberrian gara
bizilo lorian,
arrastian elaiak
prezatuz ortzian,
gereziak dastatuz
jentilen zelaian.
(
Eiffel dorrearen aurrean batu gara
Abendua heldu da bederatzira
Parisen hamaika elkartu gara,
Montmatretik gogoz Eiffelera goaz
ozen esateko, “Orain Presoak!”,
gaur besteak beste horixe diosku
josten ari garen bake zuzenak,
bihotzen pilpirek berdin dioskute
Ferminen kantuak entzun ahala.
Hotz dagien arren adoretsu gaude
kinkak duelako grina eskatzen,
Luhusotik gatoz joateko zorira
gauzatuko dugun garai jorira,
erantzunkizuna geurea delako
ostadarra txukun marraz dezagun,
gizatasunaren artisauak gara
mardulki haz dadin elkarbizitza.

2018ko urtarrilaren 21ean

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sentierak dira manifan anitzak
gozo batzen gaitu elkartasunak,
eskutik hartuta gu zinez bat gatoz
hitzak mendekua ordezkatu dezan,
amnistian noizbait pausatuko gara
goiztiriak poza izan daitezen,
xedearen alde zirraraz diogu,
“gatazka batera gaindu dezagun”.
Orain joango gara Paristik Bilbora
lor ditzagun giza eskubideak,
preso min gaixoak bueltatu daitezen,
erbesteetatik iheslariak,
hunkituta pil-pil senti dezatela
gertu dagoela udaberria,
hegatxabalaren txortxorrak harrera
egin diezaiela opa diegu.
Ukhiyan babestu zen rohingya haurrari
Neskatxaren malkoek
naute gaztigatu,
zoritik oinazera
ziplo zen pasatu,
budista “baketsuen”
bortxa du pairatu,
musulman jaio zenez
dute mehatxatu,
Rangunek rohingyak
ditu izorratu.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Budistek urtu dute
Budaren oroitza,
Nirvanaren bidea
galtzen dabil sitsa,
liliari diote
zimeldu bizitza,
Myanmarren zelaia
egin da sasitza,
zer dadila lehengo
jendarte anitza.
Aung San Suu Kyi (*)
agindu menia,
aterpetu lehen lez
edozein etnia,
Myanmar ez dadila
izan Birmania,
rohingyak xurgatzen
ari den tenia,
alaiki koskor dadin
poza zen ninia.
(*)

Myanmarreko presidentea (Bakearen nobel saria jaso zuen).

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sorlekua daukazu
beti akorduan,
liskarrik gabe zeunden
ederki orduan,
orain Ukhiyan zaude
zu kanpamenduan,
zurekin garelako
ahaztu munduan,
budistak ari dira
faxisten moduan.
Oi, beltzaran gaixoa
zaituzte tristatu,
bidegabe dizute
oraina zartatu,
dutelako Budaren
hitza ezeztatu,
bakeak har dezala
Rajinen ostatu,
haurtzarora zaitezen
gozoro bueltatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Nahiz budistak ez ziren
ustez basatiak,
“sinesle batzuk” zinez
gaur dira piztiak,
Bangladeshen dakuskit
pil-pil arrastiak
Myanmar noizko zure
goiz-argi eztiak?
Haurrak izango gara
barrez jolastiak.
2018ko urtarrilaren 28an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nabi Saleh-eko Ahed Tamimi nerabeari
Ahed Tamimik garbiki diosku,
“sionisten bortxak odolusten gaitu”,
nahiz hamasei urte bakarrik dituen
oro daki zer den errepresioa,
jaio zenetik du gerra ezagutu,
Palestina duen zaititu murrua,
sendia gogorki kolpatu diote
imperio harro baten izenean.
Zisjordania da haserre itzarri
Trumpek duelako sutautsa izeki,
Israelen asmo gaitza sustatu du:
“Jerusalem gure hiriburua da”,
Palestina dute berriro iraindu,
hautsi sinesmen arteko oreka,
zolak harriz eta balaz bete dira
ez ditzala herrak esperantzak ito.

2018ko urtarrilaren 28an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ahed lurraldea gerizatu duzu
zure amak eta lehengusinak lez,
polizien kontra herritarren alde
ankerrak tiroka ari zirelako,
zuen etxearen atarian zeuden
gorrotoz estutzen manifestariak,
ostikoka hasi zineten ausarki
ez zelako euren jarduna zilegi.
Ikono bat omen zarela diote,
jende zintzoentzat eredugarria,
zu guretzat zara izarrak lakoa,
hurkoak oroituz, ekinez ondratuz,
Ahed ederra da zure izaera,
Makurra, ostera, polizien kara,
maitez opa dizut urrezko neskatxa
Palestinan libre bizi zaiteztela.
(
Bilbon “prest gaude” esan dugu
Urtarrilak hamahiru
poza dadin lora,
bake zuzena ekar
dezagun txokora,
aterkiak ditugu
jarri beha gora,
prest gaude iristeko
desiren gerora,
Paristik gogoz gara
etorri Bilbora,
joateko motxiladun
laztanen ondora.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zerua berriz zaigu
erori gainera,
baina oihartzuna da
heldu erbestera,
euriari diogu
esan alegera,
“blai eginda kantuan
goaz udalera”,
haurrek pil-pil diote,
“kalera-kalera”,
“iheslariak eta
`presoak etxera”.
Prest gaude osatzeko
indar metaketa,
giza eskubideak
eta konponketa,
gerta dadin bideko
traben erauzketa,
estatu ilegalen
trintxeren husketa,
auzolanean egin
dezagun josketa,
Euskal Herriak behar
duen eraketa.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Denok mezua dugu
garbiki aditu,
kontzientzian dirudi
zaigula sustraitu,
bortxan ezin dugunez
bizitza eztitu,
gu prest gaude xedeak
daitezen mamitu,
beraz, enaren alde
hesiak txikitu,
eurak bueltatu arte
bihotzak goritu.
2018ko otsailaren 4an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bilboko portuak ez du etikarik
Portu erraldoia Santurtzin dago,
Serantes zaharra penaz begira,
Portsmouthekin gaitu ferryak batzen,
eskura daukagu London hiria,
merkantzia franko irteten dira
beste horrenbeste heltzeko gero.
Transatlantikotan turistak datoz
Bilboko altxorrak ezagutzeko,
baina ez da dena bertan distira,
etikoki dauzka hamaika kraka,
armen trafikoa lohiena baita
azken urtetan gainezka egin du.
Zamatuta dira ontziak joaten
Saudi Arabia boteretsura,
garraiatutako bonben mendean
Yemenen kalteak itzelak dira,
Europak maiz ditu holan eragin
halabeharrezko migratzaileak.

2018ko otsailaren 4an

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kaia partitzeko gunea denez
iheslari batzuk peskizan daude,
Calaisen zeukaten kanpalekua
Ingalaterrara noizbait joateko,
zakar hondoratu zietelako
Zierbenara dira hainbat etorri.
Hesi bat diete ziplo eraiki
desiren ferryan ez daitezen sar,
latza da goikoen hipokresia,
euren nortasuna net berekoia,
bortxa dutelako non-nahi sustatzen,
ihes datorrena zeken hertsatzen.
Feministak horman kateatuta
ausardiaz ozen aldarrikatzen:
“mundua delako denon habia
mindu dituztenak babes ditzagun,
gerra matxistak amai daitezen,
ahizpatasunean bizi gaitezen”.
Zuberoa ez da postal bat
Pastolara Pagolan
nuen begiztatu,
maskarada bezainbat
ederki dastatu,
herritarrek bihotza
zidaten txeratu,
Zuberoa zen nire
ariman loratu.Zuberoan antzezten
dute pastorala,
oro susper gaitezen
berak du ahala,
arizaleak igo
dira oholtzara,
musikarekin baita
lehertu zirrara.
Errejenta saioa
ari da gidatzen,
satanak dakuskigu
jauzika dantzatzen,
sujetak hasi dira
gozoro kantatzen,
gorriak ta urdinak
gero “borrokatzen”.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Pastoralak jakintza
ohi digu opatzen,
asaben historia
oholtzan pausatzen,
kontzientzietan denez
sugarra hedatzen,
herri bera garela
gara konturatzen.
Pastoralak bikain du
aupatzen kultura,
euskara sustatzea
da bere jaidura,
maitez garamatzanez
desiren zerura
“Zuberoak” diogu,
“baitu bizigura”.
Zuberoa diogu
direla bortuak,
horrenbeste gustatzen
zaizkigun kantuak,
horixe dira ere
behargin prestuak,
laborariak eta
artzain saiatuak.

HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Ez delako postal bat
gure Zuberoa,
elkartasuna izan
dadila beroa,
herritarren kemena
denez oparoa,
guk lez biziko dute
lilien aroa.Zuberoa zu zara
arte ta beharra,
auzolana da zeure
besoen indarra,
Matalazek zuenez
egin deiadarra,
geroztik mardul duzu
mantendu zuztarra.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2018ko otsailaren 11an
Bizitza ilundu zaien lagunei
Antzinako lagun zorigabeak
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Hamaika desio utopiarako - 7
  • Büleklär
  • Hamaika desio utopiarako - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3317
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1931
    26.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Hamaika desio utopiarako - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3351
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Hamaika desio utopiarako - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3390
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1925
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Hamaika desio utopiarako - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3348
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1983
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Hamaika desio utopiarako - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3352
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Hamaika desio utopiarako - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3279
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1950
    23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Hamaika desio utopiarako - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 2502
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1555
    26.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.