Gure Ama-Lur feminista da - 3

Süzlärneñ gomumi sanı 3164
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
21.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
33.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
bada garaia bide-orria osa dezazun,
mendekua eta herra desager daitezen,
euskaldunok beldur barik geroa ehun dezagun.

Grina espeak askatzeko


Grinaren olatuak
murruak gaintzeko,
kideei musu-truk
poza eskaintzeko,
bengantzari indarra
behingoz erkintzeko,
lepoan gatazkaren
zama arintzeko.
Espetxeak husteko
pitz dezagun grina,
gaurko zirina egin
dadin atsegina,
zirrarak dir-dir laga
dezala oraina,
senda dezaten espe
minek herrimina.

Esperantza ez dadin
gera ilunkara,
euren alde grinaz blai
arituko gara,
giza kateak osa
dezala ilara,
enarak hel daitezen
libre habiara.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Grina barik, ez dago
burutzerik plana,
berdin bilakatzerik
labarra harana,
espeek utz dezaten
betiko oihana,
ezin da izan gure
arima otzana.

Grina eta kemena
gal dadin tristura,
bakearen ontzia
dezagun aingura,
espeak askatzea
delako ardura,
zintzoki lant dezagun
borrokaren zura.


Grina ta maitasuna
dabiltza batera,
herriko duinak joaten
dira ikustera,
maiz diote kalera,
espeak etxera,
gure artean bizi
daitezen atzera.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Astero goazenez
grinaz urrutira,
herkideak gurekin
itzuliko dira,
oro senti dezagun
plazetan pilpira,
txaloka ikus euren
begien dirdira.
Grinagaz diguzue
zigorra eztitu,
bisitan zuen txerak
aterpetzen gaitu,
maitez diotsuegu,
“zintzoki segitu”,
udaberriak ditzan
bihotzak goritu.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA


2019ko urriaren 20an

Suteak saihesteko arbasoen eredua


Sua tamalez, etsai madarikatua udan,
Baso, taiga... eta oihanetan,
Siberian, Amazonian, Galizian... nonahi,
Ama-Lur garren artean garrasika.
Siberian taiga itzela urrituta,
Amazonian eremu asko kiskalita,
Galizian gaizkileen erruz hainbat mendi biluzik,
Euskal Herrian Tafallan azken erreketa handia.
Siberian ustez suteak naturalak,
ekaitz lehorren eraginez zertuta,
Amazonian, berriz, erantzuleak multinazionalak,
nahita piztu dituzte soja, zura, ganadua... ustiatzeko.
Izadiaren ondasunak erraustuta,
izarbel urdina gris bihur daiteke,
birika handiak belztu ahala,
gure birikak gaixotzen hasiko dira.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Amazoniak, ez du gure beharrik irauteko,
gurekin ito daiteke, ordea,
oihan oparoa hauspoa denez,
murriztuko balitz gorriak ikusiko genituzke.
Arbolek karbono dioxidoa xurgatzen dute,
berrituta gero, oxigenoa hedatzeko,
horregatik munduan bizi gaitezke,
ilargian, artizarrean... ostera, ez dira taupadak entzuten. 125
Bizkaian eta Gipuzkoan lehen mendiak komunalak ziren,
basoak foruen arabera kudeatzen ziren,
foruak galduta, gerrak ordaintzeko pribatizatuta,
baso anitz asko monokultibo bihurtu zituzten.
Suteak saihesteko koniferoak, fagazeoak... partekatu,
aniztasunaz zoruak hezeagoak izan daitezen,
gure arbasoen eredua baliatu,
eguratsa orain baino aratzagoa izan dadin.
2019ko urriaren 20an

Estherren mantarena


Esther furgonetan non
zenuen gogoa,
ahaztuta uzteko
manta txit gozoa?
Zuk Mirentxinen duzu
goritu giroa,
desager zedin zure
kezkaren zioa,
bila ibili dira
altxor potoloa.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Manta barik biluzik
zegoen ohea,
gauean hotz sentitzen
zenuen etxea,
nahiz ez zen zure nahia
astun izatea,
Mirentxini diozu
eragin nekea,
bor-bor eduki dute
senaren gunea.

Mantak Mirentxin batzuk
ezagutu ditu,
irriak eta penak
txeraz konpartitu,
presoen gertukoen
gorputzak bizitu,
kartzelen aurrean da
lasai zain gelditu,
bisitak bukatuta
erabat hunkitu.

Mantak ametsak ditu
furgonetan zaindu,
maiteñoek dezaten
mendekua gaindu,
beregaz, ez da inor
bidaian erkindu,
zure jakintza die
haurrei lurrindu,
berdin esperantzaren
ortzia urdindu.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Lehen manta samurra,
orain atsegina,
urritu duelako
sendien samina,
Esther logelan egin
dizu iruzkina,
horregatik kemenez
egin duzu zina,
herrira itzul dadin
kide sorta duina.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Ziortzak Mirentxinen
zuenez topatu,
zurekin gara Esther
sukaldean batu,
sagardoa edaten
nahi dugu ospatu,
mantarena dezagun
kantuz alabatu,
zoria diezaiogun
elkarri opatu.
2019ko urriaren 27an

Catalunya eta Euskal Herria udazken haizetsuan


Udazken haizetsuan ohi legez,
hariztiak biluzten hasi dira,
Auzitegi Gorenaren egoitzan,
zuzentzaren gunea zirinduta.
Altsasuko gazteek dakite
katalan preso politikoek adina,
Espainia inperial genozida,
ez dela inoiz galduko dirudiela.
Euskal Herria eta Catalunya
ustezko epaileekin haserretuta,
Altsasuko kuttunek eta katalan independentistek
espetxean luze jarraituko dutelako.
Pedro Sanchezek ebazpenarekin bat egin eta gero,
Europako estatuen Batzordea isilik,
komunikabideetan bi iritzi,
aurrerakoiena eta atzerakoiena.

2019ko urriaren 27an

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Pedro Sanchez erakusten ari da,
bere boterearen oinarria errepresioa dela,
euskaldunak eta katalanak
libre nekez biziko garela.
Altsasuko gazte zigortuei
epai frankistaren esentzia berretsi diete,
katalan preso politikoei, berriz,
sedizio delitua lotsa barik leporatu.
Espainiaren batasun etikoki ustela,
demokrazia eta bakearen gainetik jarrita,
Pedro Sanchez ziplo egin da
Felipe Gonzalezen bikia.
Catalunyan kaleak mukuru eta gorituta,
Euskal Herrian elkartasunaren unea,
giza eskubideen hosto berde mardulek
udaberrian hariztiak bezti ditzaten.

Itsasoak ez dezan Zarautz jan


Kantaurik, Zarautz, Hendaia, Ea...
leunki ditu ferekatzen,
itsas kresalak du herritarren
nortasuna elikatzen,
baina mareak eta uhinak
direnean asaldatzen,
atsegina zen itsasoari
bisaia zaio aldatzen.
“Zarautz metro bat urpean gera
daiteke hartaratuta”,
berriarekin goizean zara
altxatu dardaratuta,
antartikoan horma lagako
bagenu beheratuta,
Kantaurik laga diezazkiguke
ametsak urperatuta.

“Hegazkinetan bidaiatuta
jan gaitzake itsasoak”,
manifetan ohi diosku tinko
Greta Thumberg txit xaloak,
munduan dira beregaz bildu
gazte jator aktiboak,
ez diezaien utz etorkizunik
gabe kapitalismoak.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Kantaurin oro dira Kontxako
estropadak historia,
ipar poloa urtuko balitz
gal dezakete loria,
Donostiak ez ditzan hondora
dirdira eta zoria,
turismo masak ez dezala utz
Parte Za(ha)rra eroria.

Gure garaian klima hasi da
nonahi bero bilakatzen,
lehorteak ta eurite jasak
maiz ari gara pairatzen,
kontsumitzeko eredu txarrak
has gaitezen arbuiatzen,
erregai fosil kutsagarriak
kontzienteki ezeztatzen.


Hartz zuriak du haserre esan,
“aizue itoko gara”,
zuek eta guk zuen hobenez
jasango dugu ikara,
egoismoak ia usteldu
duenez gure ganbara,
bihotzak pil-pil senti dezala
ekologisten zirrara.

2019ko azaroaren 3an

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

“Ondasun barik beharko dugu
konkistatu galaxia”,
ekonomia jasangaitzaren
patriarken profezia,
bizi gaitezen nahitaezkoa
denez denon izadia,
ozen diogu, “ehun dezagun
utopiaren aldia”.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Euskal Herrian nahi dugulako
hil arte bizi gustura,
oreka landuz saihets dezagun
Ama-Lurraren haustura,
metanoa ez dadila lar gehi
aurrerakoien ardura,
Groenlandiak gain dezan izotz
galeraren hedadura.

(
Francoren deshobiratzearen ikuskizun iraingarria
Madrilgo Cuelgamurosko Valle de los Caidosen
Francisco Franco buruzagi izan zena deshobiratu dute,
gobernuak aginduta granitoa altxatuta,
hobitik gorpu momifikatua aterata.
Diktadorearen ondorengoak haserretuta,
lotsa barik galdetzen, non dauden giza eskubideak?
136 gerraren eta errepresioaren biktimen hurkoak nazkatuta
ordua zelako kanporatu zezaten.
Orain dela sei hamarkada presoek nahitaez
diktadorea ondratzeko monumentua eraiki zuten,
gerora maltzurki batera hobiratzeko
gerrako garaileen eta galtzaileen gorpuak.
Geroztik falangisten leizea izan da,
eskumako besoa jasotzeko gunea,
bertan munduko faxistak gustura,
ez dutelako inon onartzen halako irainik.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Iruñean, Erorien monumentuan Cara al sol kantatzen zuten,
oraindik, Valle de los Caidosen entzuten da.
Iaz, Iruñeko udalak Mola eta Sanjurjo hobietatik egotzita,
Gobernu espainolak hori oso berandu egin du.
Iruindarrek zer egin ebatziko dute
UPN-k eta PSN-k luze mantendutako eraikinarekin,
aldaketaren Asiron auzapezak ehundutakoa,
kolpisten hurbilekoek ezingo dute saretu.
Inposatutako erreformarekin bat eginda
PSOE-k eta eskuindarrek ez dute urtetan ezer egin,
gaurtik aurrera, Valle de los Caidosen, ordea,
azaroaren 20an, Franco ankerra ezingo dute gurtu.
Falangistek atzealdean hildako askok areketan lurperatuta darraitenez,
biktima haien senideek pilpiraka esan dute,
“berehala beste desioa bete dadila,
gutarren hezurdurei duintasunez lur eman diezazkiegun”.
2019ko azaroaren 3an

Urria laster alaia izango da


Urrian sartu gara
nire hil tristean,
danba laga ninduten
murruen ostean,
egongo zaretenez
zain irten artean,
alaia izango da
datorren urtean.
Kartzelak urratu du
makina bat larru,
bengantzaren zokoa
deitzen da esparru,
gainditu eta gero
hainbeste amarru,
lokabe biziko naiz
hamabi hil barru.

Geratuko direnak
zin-zinez lagunak,
kezkak ez dira izan
euregaz astunak,
bizinahia eskaini
digu maitasunak,
berriz ikus ditzagun
sorleku kuttunak.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Zuen bisitak ditut
biziki eskertu,
arima didazue
txeragaz suspertu,
postal ta letrekin dut
katea ugertu,
sorkuntzekin ederki
negarra atertu.

Maitea maiz naizenez
zugaz liluratzen,
gogoz hasiko gara
geroa eratzen,
nahiz hariak dituen
kartzelak higatzen,
sentiera landuta
darraigu hegatzen,


Nahiz eskertuko dudan
hurkoen epela,
Eibarren ezingo dut
ahaztu kartzela,
kideen egoera
delako ustela,
ondo dakit bakea
konponketa dela.

2019ko azaroaren 10ean

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Nik joan zirenak ditut
zuekin ondratu,
gaur, bihotzean dute
zirrara gozatu,
eurekin zoriona
dugunez dastatu,
txaloka ziplo zaigu
gogoa xarmartu.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Ja hogei urte ditut
itxita konplitu,
gaur, askatasuna dut
zuekin sentitu,
nahiz oraindik ez diren
ametsak hozitu,
espeen alde zaigu
kemena goritu.

Tsunami Democratic-ri


Esteladak duintasunez soinetan jantzita,
katalan zintzoak egia aldarrika,
Auzitegi Gorenaren epaiaren kontra,
preso politikoen askatasunaren alde,
independentzia helmuga izanik
Els Segadors ereserkiak arimak gidatzen,
“Espainia eta Frantzia zapaltzaileak”, diote,
“Paisos Catalans gure aberria”.
Bartzelonan, Lleidan, Gironan, Tarragonan...
desobedientzia zibila egikaritzen,
Prat aireportua eserita oztopatuz,
errepide nagusiak zutunik moztuz,
herri eta hirietan karrikak mukuru
haserrea kemenez erakusten,
ez delako zilegi estatuaren mendekua
mobilizatzeko erabakia, konpromisoa.

2019ko azaroaren 10ean

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Aste osoan altxatuta Tsunami Democratic-gaz,
urriaren 14tik 20ra, katalanak motxila bizkarrean,
polizia ezberdinek borrak astinduz pilotak jaurtiz,
Prat aireportuan basaki kolpatu dituzte,
gerora manifa jendetsuen ostean,
hainbat herritarren erantzunak barrikadak sutzea,
Catalunya geurean berririk nagusiena,
borroka deitoratzeko edo goratzeko.
Atxiloketen, zaurituen eta kalte materialen aurrean,
gobernu Espainolaren salaketa hipokrita,
Generalitateak, herri mugimenduak... diotsote,
“gatazka politikoa politikoki konpontzeko”,
hitza delako demokraziaren giltza,
Pedro Sanchezek txingarrak itzaltzeko erabil dezala,
Catalunyak bere geroa ebatzi dezan,
erresiñolak habian bakean kantatu.

Nalua Eibarko talde feministari


Oi, Nalua zu zara
hileko gorria!,
berdin zoragarriro
ilargialdia!,
feminismoa denez
sentimen goria,
patriarkatzak baietz
galdu besaulkia.
Nalua zurekin da
grina plazaratu,
hamaikatxo desio
more loreztatu,
iraultzaile gazteak
zarenez batu,
feminismoak Eibar
ia du laiatu.

Ametsak dituzue
zintzo abiatzen,
giza eskubideak
tinko defendatzen,
olagarro petralak
jaietan salatzen,
matxistak egiekin
irmoki bezatzen.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Matxistekin zer egin
aldiro mamurtzen,
kateak dituzue
kaleetan urtzen,
jardunak dituenez
xedeak hezurtzen,
ibarra feminista
ari da bihurtzen.

Hiriaren bazterrak
dituzue blaitu,
berdintasuna dadin
zuzenki hozitu,
Marik zuen ekintzak
txalokatzen ditu,
idealen txostena
duelako leitu.


Zuek txera zarete
Ama-Lur bezala,
matxismoaren bortxak
gal dezan ahala,
aniztasunarena
da zuen ezpala,
eraikitzeko denon
oasi jabala.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Udaberrian zara
Nalua guria,
zuen foto alaia
baita delizia,
pizkundea delako
batzarretan nahia,
ehunduko duzue
noizbait utopia.
Zarelako albiste
onen aierua,
ortzadarrak hobesten
du zure zerua,
arratsetan zu zara
sorgina Nalua,
iretargia beste
ederki alua.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA


2019ko azaroaren 17an

(
Mentxu Etxeberria Elortzari


Oiartzungo Aritxulegi ederrean
guardia zibilak zakar sartu ziren,
salaketa makur bat zela medio,
joan ziren izar gorrien eremura.
Mendekuaren basakeria hartan,
ez zituzten soilik haritzak erauziko,
memoria ezabatzen ahalegintzeaz gain,
errautsen kutxak abaro barik lagako.
Zergatik biktima batzuek dagitena,
ezin dute gure hurkoek egin?
Aritxulegiko ekitaldi xumea,
ez zuten komunikabideetan iragartzen.
Militante hilek lagunak, senideak...
urtean behin basoan biltzen ziren,
etxeko minak batera ondratzeko,
berresteko eurekin bizi zirela.

2019ko azaroaren 17an

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Mentxu, Oiartzunen oroitzan murgilduta
zure etxekoekin zirraraz blai,
Batallon Vasco Español parapolizialak
Jokin eta Espe Caracasen hil zizkizun.
Zahartzaroaren ajeekin makalduta
kalean ahizpak lez, irria eskaintzen zenigun,
ez zenuten inoiz gorroto hitza ahoskatu,
zuen nahia guretzat bake zuzena zelako.
Semearen, errainaren, eta zure errautsak,
Aritxulegin hor nonbait kutxan dautza,
nahiz haritzak gaiztoki bahitu,
zelaian urtaroak dastatzen darraizkizuete.
Mentxu, gu bortitzen egintzagatik goibeldu arren,
zure xarma sumatuta adoretzen gara,
gaur zu txeraz omentzeko laztan leunenak,
Oiartzungo basoak lez, gogoan dirauzulako.

Katalan preso politikoei


Pedro Sanchez, dirudizu
espetxearen giltza,
eskuindarrak zure erruz
oso harro dabiltza,
preso katalan zintzoak
estu hartzen zabiltza,
azkar aska itzazula
galdegiten gabiltza.
“Preso katalanek dute
konplituko zigorra”,
Sanchez, iruditzen zaigu
iruzkina agorra,
ez zaitez izan eurekin
orain lez, oldarkorra,
baizik eskubide denak
piztuta emankorra.

Abascal eta Casado
dira mendekariak,
erregea lez, bortxaren
bele mezulariak,
preso katalanak, berriz,
ongiaren haziak,
lurraldean sor daitezen
bakearen graziak.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Epaiketan zertu dira
bidegabekeriak,
zoritxarrez, hori digu
baieztatu epaiak,
Gorenak adina agin
dezan demokraziak,
Moncloak gera ditzala
Marchenaren tirriak.

Junqueras, Forcadell, Cuixart,
Turrull ta enparauak,
hautsi omen dituzue
espainolen arauak,
ez direnez izan zuen
ekintzak delituak,
zuen ausardiak ditu
hozituko ituak.

Gogor zigortu dituzte
preso politikoak,
gorrotoak mindu ditu
katalanen gogoak,
euskal presook dauzkagu
eurek lez desioak,
lokabe bizi daitezen
gure bi herriñoak.

2019ko azaroaren 24an

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Urretxindorrak alaitu
dezala izadia,
halaber giza-dorreak
lor independentzia,
Catalunyan dir-dir argi
dadin egunsentia,
kantatzeko Els segadors
asaben eresia.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Elkartasuna trepeta
gainditzeko malura,
bertan jaio, edo ez, da
denentzat estaldura,
zuek jende xumeentzat
nahi duzue onura,
dasta dezaten nahi beste
zoriaren gazura.

Gorge Orwelli, utopiak distopiak haiza ditzan


1984-an,
George Orwellen eleberri ospetsuan
jendarte distopikoaren iragarpena,
herritarrak estatuaren mende,
ezagututa garaiko diktadurak,
gero gerta zitekeena iruditu zuen.
Zazpi hamarkada igarota
etorkizun petrala idatzi zigunetik,
Orwell biziko balitz ikusiko luke,
bere istorioa zertzen ari dela,
Anaia Handiak kontrolatzen gaituela,
gure ideologiak ohiturak... dakizkiela.
Konputagailuaren datu base erraldoian
masa uniforme bat gara,
kapitalisten eskaintzekin limurtuta
pixkanaka amildegira goaz,
kontsumismoagaz burmuinak maneiatzeko
teknologia berriak darabiltzate.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Interneten laionekin ikusmena ilunduta
Facebookek, Amazonek... gidatzen gaituzte,
euren nahiak luze betetzeko,
ahalik eta ordu gehien pantaila behatzeko,
gure bizierak eskasten dizkigute,
harremanak, balioak, xedeak...
Mundu birtualaren biztanleak egin gara
fikzioan ametsak asetzeko asmoz,
nahiz Apple, Netflix, Google... ez izan hurkoak,
gure desioak eta apetak dakizkite,
txanponekin boterea emanda
herrien izaerak baldintzatzeko gai dira.
Nortasuna ohartzeke zurrupatuta,
Silicon Valleyko txontxongiloak bihurtuta,
zentzuak “inperio horiek fiskaliza ditzagun”, diosku,
utopiak distopiak haiza ditzan,
teknologia berriak demokratizatuta,
Orwellen arimak atseden har dezan.
2019ko azaroaren 24an

(
Jose Angel Otsoa de Eribe zenari


Otsoa de Eribe,
zugaz gara bildu,
ez diezazuten inoiz
izana isildu,
mendekuak zizunez
gorputza abaildu,
antzigarretan gara
tristuraz hotzildu.
Heriotza eragin
dizu minbiziak,
kartzelaren sistemak
daukan maleziak,
juezak erabakita
poliki auziak,
hiltzeko libre laga
zintuen gaziak.

Ezin denez ahaztu
gertatu zaizuna,
politiko maltzurren
jarrera aizuna,
osasun arreta maiz
delako lizuna,
kartzela salatzea
erantzukizuna.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Noizbait nahitaez ihes
joanda Mexikora,
Madrilera ekarri
zintuzten gerora,
emanda hemeretzi
urte aldats gora,
herrak bota zintuen
sastraken hondora.

Ortzian izar gorri
distiranta zara,
naturan krabelina,
hurkoen zirrara,
gutarrekin diguzu
argitzen ganbara,
ez dadin inoiz honda
herriko galdara.


Etxean zendu zara
txera dastatuta,
kideen atsegina
gertu sumatuta,
Gorbeiako haizea
sakon arnastuta,
Urkabustaiz gogoan
maitez marraztuta.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Negar tantak isuri
ditu artizarrak,
heze daitezen zure
desiren zuztarrak,
laminekin egingo
dituzu batzarrak,
egokiro ditzagun
zer amets zaharrak.
Jose Angel begira
zaude herrixkari,
hiru hamarkadatan
desiratuari,
eskainita bizitza
askatasunari,
maiz kantatzen diozu
Euskal Herriari.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA


2019ko abenduaren 1ean

( ( (
Gure maitasunaren kronika


Maiatzak bost eguzkitsu hartan,
hitzordua euskaraz adostu genuen,
Untzagan atseginez nire zain,
Txaltxa-Zelaitik Renault 7-an abiatzeko,
gero Abadiñotik oinez gustura mintzatzen
erromatar harbidetik Mendiolara heltzeko,
nahiz ez aipatu elkarri sentierak
hazia mardul ernatuko zen.
Euskal Herriko izadian
gure begiak distiratuta,
nire bizitzaren garai zoriontsuenetakoa
maiatz loretsuan hasi zen,
abuztuan lehen oporrak maitasunez blai,
gorputzak ferekatzeko,
harremana egoki ehuntzeko,
pozak eta tristurak konpartitzeko.

2019ko abenduaren 1ean

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Nik zurekin azken eguna libre
Urkuluko urtegian igaro nuen,
igandea lainotuta esnatu arren,
Lagun fidelagaz Renault 9-an joan ginen,
arratsean ekaitzaren mende Eibarra itzuli,
zure azken hitzak afaltzen entzuteko,
nahiz kartzelan zugandik urruti egon
nolabait batera bizi gara.
Urriak hamabost hartan lez, goia grisa,
negua jasaten darraigu,
udaberria pitz dadila,
maiatz hura, kazkabarra uxatzeko,
ametsetan ziegan maiz diot,
“zirrarak lagun diezagula”,
geroa pizkundea izan dadin,
urriaren 11, orduko ilusioen jarraipena.

Estatu patriarkalean udazkena beroa


Estatu berekoia
delako eroa,
udazkena izaten
ari da beroa,
guretzat txarra denez
bere abaroa,
arren, irits dadila
hitzaren aroa.
Pentsionistak plazan
eskatzen ohikoa,
igo diezaietela
behingoz pentsioa,
zerga izan dadila
demokratikoa,
denon bizitza izan
dadin erosoa.

Matxismoak dihardu
aldiro kolpatzen,
berdintasuna nekez
delako pausatzen,
feministak bidea
dabiltza urratzen,
matxista harroxkoak
irmo zokoratzen.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Lan munduan dutenez
onura murrizten,
arlo ezberdinetan
grebak dira pizten,
tamalez, ez dituzte
maiz zuzenki ixten
justizia delako
tantaka iristen.

Altsasuko gazteek
darraite barruan,
eskuindarren bengantza
sufritzen larruan,
herrian hartu dute
ataka kontuan,
hurkoak laster itzul
daitezen kantuan.


Kartzelen drama ari
direnez luzatzen,
has gaitezen gaixoen
ametsak obratzen,
kalean dihardugu
indarrak metatzen,
has daitezen zaharrak
libre ailegatzen.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Monarkia delako
herrien hobia,
lokabe hegatzea
herritarren nahia
Catalunyak kemenez
hasi du bidaia,
zure desioa da
aberri joria.
Estatuak, ez ditzan
xedeak arraila,
pizkundea herrian
lilitu dadila,
izan ditzagun giza
eskubide pila,
katalanekin goaz
ongiaren bila.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA


2019ko abenduaren 8an

Macron Sanchez demokratak izan zaitezte


Sanchez eta Macron, maiz diotsuegu,
ez dugula nahi inoren mende bizitzerik,
zuena ez-demokrazia dela,
katalanek, bretoiek... guk beste dakitela,
nahiz ideologia errepublikarra izan
zuen estatuak monarken jarauntsiak,
herriei gereziak ostu zizkietenenak,
hizkuntzak zeharo zanpatu.
Konstituzioekin itotzen gaituzue
arau zurrunak inposatuta,
lehengo gobernuek gerretara eramanda
hamaika gazte hil ziguten,
zuekin kapitalismoan amilduta
auzolana ia zirtzildu zaigu,
gure nortasuna higatu ahala
munduan aniztasuna pobretzen duzue.

2019ko abenduaren 8an

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Herri txikiak zuentzat morroiak,
estatuak elikatzeko baratzeak,
ume hantusteekin bezala,
zuen apeten arabera jolas gaitezke,
monarkek ezarritako mugekin
guretzat izatea zin-zinez zaila,
lurraldeak maltzurki zatituta
bizipoza ilundu ziguten.
Zuk Sanchez, katalan independentisten nahiei
mehatxuekin erantzun dizkiezu,
zuk Macron, G-7ko anfitrioi izanik
Miarritz militarizatu zenigun,
zuentzat zer dira giza eskubideak?
Zuentzat zer da herriak geroa erabakitzea?
Guretzat mundua hobetzeko lanabesak,
bortxa zimeltzeko, bakea mardultzeko.

Eibarren odisearen amaiera


Kordoba eta Puerto I
zigorraren barruak,
preso egotea zer den
jakiteko lekuak,
Valdemororen aurrean
diziplina estuak,
sarri gorrotoa eta
bortxaren erreinuak.
Valdemoron hasi nuen
lur jota odisea,
bizitza egin zitzaidan
galernaren haizea,
kideek kendu zidaten
saminen mihisea,
adorez blai laga nezan
mamu txarren leizea.

Oso urrun zegoena
ari da hurreratzen,
hauskaitza omen zen haitza
txerarekin higatzen,
Eibarrekin biziguraz
has naiteke pentsatzen,
Euskal Herri naturala
ametsetan haztatzen.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Gure araua denbora
oro baliatzea,
sorkuntza, ikasten edo
korrikan gozatzea,
hola lortu nuen grinen
zoruan pausatzea,
esperantzaren ortzia
izarrez loratzea.

Ia bertan dagoenez
hogeigarren urtea,
kartzelaldiari diot
zerratuko atea,
berriro ikusiko dut
barruaren ostea,
irrikaz batuko gara
kate barik maitea.


“Zugaz bizi nahi dut”, ozen
dudanez deklamatzen,
sentimendua hasi zait
pilpilka kitzikatzen,
gure harremana dugu
berretsiko mintzatzen,
askatasuna egoki
has dezagun prestatzen.

2019ko abenduaren 15ean

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

Txarrantxetatik ñirñirka
agertu da ostera,
iretargiak arima
laga dit alegera,
gaur, irudimena joan zait
zure aldamenera
maiz konpartitzen genuen
zoriaren aldera.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Gatazka gainditzea da
xedea ta beharra.
espe ta ekaitzik gabe
pitz dadin ostadarra,
bueltatu nahi dut irentsiz
zirrararen aparra,
zu(r)ekin ohoratzeko
gaurko Eibar nabarra.

(
Bilbon osteratxo bat


Eibartik txukun jantzita Bilbora,
Lagunekin biok irriñoa musuan,
aisia gustura igarotzeko asmoz,
maitasuna egoki elikatzeko,
Gas plazan Fiat Unoa aparkatuta
otsaileko lehen larunbatean,
ohiko osteratxoaren hasiera
eguzkiaren izpiek girotuta.
Aldats behera hasi bezain azkar
Lagunek liskarra betiko katuekin,
udaletxetik errepidea gurutzatuta
Guggenheimera Ibaizabalen pasealekutik,
Zubizuri eta Salbe zubiak miretsita,
Puppy txakur loreztatua agurtzera,
jarraian Euskalduna jauregira
kafetegian kafe bana dastatzera.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Kasilda Iturrizarren parkea arnasgunea,
Lagunentzat urmaelean unerik onena,
bertatik Arte Ederretako museora,
gero Moiua plazara Carlton hotelera,
Diego Lopez de Haron gaude, denda handien Kale Nagusian,
ondoren Areatzako zubitik Zazpi kaleetara heltzeko.
Jaunak-en bi ogibitarteko afalduta
Tortillara Bilbori gero arte esateko.
Espainian kartzelan nagoelako,
Bilbo, ez zaitut aspaldi bisitatu,
umetan aro grisean ezagutu zintudan,
koloreztatzen hasi zinenean nahitaez laga,
bueltatuko naiz zure baldosinak laztantzera,
orduan lez, maiteagaz atseginez blai,
ea orain euskaltzaleagoa zaren,
auzoekin berdinzaleagoa.
2019ko abenduaren 15ean

Ghettoak eskoletan uxatzeko berdintasuna


Aniztasunak zer ditzan
sinergia naroak,
ez ditzagun eskoletan
sorgor sortu ghettoak,
ez dezan inoiz hausporik
jaso arrazismoak,
haur denek esan dezaten
direla hemengoak.
Segregazioak arras
dakartzanez hausteak,
ez daitezela haur batzuk,
arren, izan besteak,
ez ditzan jasan hezkuntza
publikoak kalteak,
ez, eizazkiezu bereiz
juzguekin ateak.

Ez badugu ihinztatzen
lorategi anitza,
azkar ihartuko zaigu
Gernikako haritza,
ez dezan hirak sustraitu
karriketan sasitza,
auzolan izan dadila
eskoletako hitza.

GURE AMA-LUR FEMINISTA DA

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

Ezin ditugu ergelki
ikasleak banatu,
jatorrien arabera
eskoletan kokatu,
Euskal Herria zuzenki
nahi badugu libratu,
bizilagunak beharko
ditugu inguratu.

Ez ditzala gorrotoak
haur lainoak ugertu,
sendiek mintzatzen elkar
dezatela ulertu,
gaurko joera eskasa
ezazu baztertu,
ez dadin giro sanoa
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Gure Ama-Lur feminista da - 4
  • Büleklär
  • Gure Ama-Lur feminista da - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3269
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1937
    25.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3167
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3164
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
    21.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3084
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1878
    22.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3085
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1853
    20.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3108
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1878
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3168
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1843
    22.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gure Ama-Lur feminista da - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3059
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1725
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.