Gontzetarik - 10
Süzlärneñ gomumi sanı 3767
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1781
28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Barnetik —lazakeria, ezazolkeria, eta beldurra—; bertzalde, Jainkoak dakiela zenbat burutan
sarthurik eta —sarthu badire sarthu— han kokaturik dauden kakolakeriak.
Hala nola, zenbatek eztautzute begi ukaldi
batez neurtuko berehala... phhh!... zertsu ahal
den eskuara! eskualdun itzain ixtazabal, zangoa
herrestan bere idi eta orgen aitzinean —edo
gibeletik— tuku-tuku, doanaren mintzotik, urhatsetik, soinekoetarik?
Iduri eta itzaingoa eztela bertze edozoin
bezen bizipide, zeren den asko baino nekeago!
Gizagaizo itzain higatu hura xutago bailitake
naski eta gurbilago, norapeit ikasiago, eskuaraz
mintzatzeko orde zuek eta ni bezala, haren
matrail hezurrak ari balire talo bero jaten obernesez, edo areagoko frantses tutulu tuntun idiek
ezin jasanezkoz.
Ezta ez gero aski erraitea: hau eskuara, hori
frantsesa. Batean bezen ongi bertzean ere badire itzainak. Behar ere ba; orotan orotarik. Itzainen trufariak nahi nituzke ikhusi heien laguntzaz
gabetuak sei hilabethe... ea nola bizi litazken?
Eta gero, zer uste lukete hoberik, baserritarrak hiritar bilhaka balite, mendiak ordoki, oro
bardin, legun-leguna? Ezkinuke deusen beharragorik!
Balakite gure berri hobekixago hiritarrek!
Eztirela gutartean eskualdunenak ere, hiritik
urrunekoak, bat ere bertze batzu baino tontoago
beren hartan, balakite, bertze begiz beha lezagukete.
Zernahi izan dadin, gure eskualdun begientzat ezta halako pestarik, nola hiriko karriketan
bonetun, xamardun zenbeiten ikustea. Bethi
bere hek bakotxari eder.
Ororen buruan, guk ere ordainez nahi baginitu hiritarren itzalak altxatu, aski ginuke begiak
idekitzea... lehen ikusiari loth. Ezta lokia eskas,
Jainkoari esker.
Hain dute hastio askok eskuara non, izenak
berak okastatzen dituela iduri baitute. Basque...
hitz hori kasik ezin erran, goitikeskaini bat gabe.
Eta oraino hori ederrena.
Deus ez litake, beldurtzeko ezpalitz, haurren
beharriak, ahalge diten azkenean beren sor-mintzaiaz eskualdun umeak, bereziki Norgiragu-
eneko Jauna denean mintzo; ez ahalge, zernahi
izan, hura bezenbat badirenez trufatzeko. Hari
behar lakioke eman eskuara ikas dezan. Baluke
behingo!
Heintsu bera dute gure mintzaiari beltzuriz
daudenen erraiteko guziek. Alta bada zenbeit!
Eskuararen etsai guziak eztire bardin ageri;
gordeak gaixtoenik.
Gorde ala ageri, etsai ditu, gobernamenduko
eskolak beren buruzagiekin. Alde balitu bederen
gure eskukoak? Ez ditu hek ere lehengoak bethi
hala ukan. Orai gelditzen zauzkun bakarrak,
eztakit; agian ba. Bainan huntaz bertze sabeleko
minik ezpaginu; gure Fraide eta Serora ohi eskolatzaile onez orhoitzeak berak ezpalauku bihotza
hausten, baginuke hitz bat hemen erraiteko;
zeren gu bertze orduz altxatu gituztenetarik zenbeit, esker gaixto onik erakutsirik baitaude gaizo
eskuarari, Eskual Herri bethean. Hazteria ukan
balu, etzuten urrunago atxikiko eskoletxearen
inguruetarik.
Nahi dut haurrak frantsesari lotzeko, bereziki
hastapenean, behar direla eskuaratik behin
higuindu, ttipiagoan amaren bularretik bezala.
Bada ordean orotan izari bat; handik goiti, soberak sobera.
Frantses hutsean emazu haurra; eskuara hitz
bat ez haizu, goizetik arrats. Mihia lerratzen
bazaio uste gabetarik, larderia zazu eztakit zer
egin balu bezala; ez barka buruan sarthu arte,
deus eztuela ikastekoetan ikustekorik eskuarak... Azkenekotz, nahi eta ez, hits bat geldituko
zaio ariman bizi guziko: hola denaz geroz, deusetako nehorentzat eztela on eskuara, tokilo zenbeitendako baizik; ez on, eskualdun herritar bati,
ez eta ere haurride bati bi hitzen izkribuz igortzeko ere.
Hoik oro hola, bizia zail behar du ba mintzai
batek, ihardukitzeko. Emozkitzue oraino bertzalde nehork ezin ixilarazizko kalakari batzuen erasiak; zoko guzietan baitire, deus ez jakin eta orotaz mintzo: eztela oraiko mintzaietarik eskuara;
gibelatuegi dela. Eta zoin gaixtoa ikasteko! Diotenaz, debruak egundaino ezin ikasi duela. Egia
balitz! Baginuke aski hori bera, gure onetan ez
uzteko galtzerat eskuara.
Zer ezterasate oraino? Hain dela bihurria
eskuara non eskualdunek berek ezpaitakite
ontsa; nehondik eztela bertzen urhatsari jarraiki
ahalko; ja puskaz aitzinduak dituela oro alde orotarat; berekin gu ere leherra zerez gibelatuak
gauzkala. —Deus ez elhe.
Huna elhez bertzerik, nahiz elhen ondorioak.
Burhaso eskualdun batzu, axolarik ez dutenak
beren haurrei eskuara harrarazteaz. Eta zenbat
eskualdun seme-alaba, astomakiletarik ez hanbat aitzinatuago, eskuaraz baino nahiago baitute frantsesez izkribatu elgarri, hitz bezenbat huts
eginen badute ere. Alde bera daukate bi kazeta,
ongi ala gaizki eginetarik, itsura, utz bazterrerat
eskuarazkoa. Etxetan, bidaietan, eskualdunak
eskualdunekin ezin mintza eskuaraz. Holako
eskualdunen haurrek, handik edo hemendik,
ebaska, bildu hitz bakarrak laster ahantziak.
Eta lehen kominioneko liburuño hura, amitxiren orhoitzapena, eskuaraz? Ba zera! Elizako
liburu eskuarak badirelarik, hein bat begikoak
barnez eta estalgiz; erosteko eginak, eta ez
naski saltzalea baithan egoiteko bipien hazkurri;
frantsesa behar baitezpada, bertzek ere hala
dutelako estakuruan, haur gaixoak ezpadu ere
meza non den hatzeman ahalko —are gutiago
irakur— begien aitzinean bederen idekirik atxikitzeko, egun hartan.
Eta hilen mezak? Ehorztegunetan bil arau
izkribuz emanak frantsesez, elizan irakurtzeko
eskuaraz —frantsesetik! Irakurtzale eta aditzale,
ororentzat pastikagarri, bederen hartu arte, oro
hartzen diren bezala.
Eta hil-hobien gaineko hitzak... bitziz irri ala
nigarringarri? Han-hemenka ikusi zenbeitek
ezpailezakete bat ere gaizki eman sail huni
datxikola, ezpalitz hilen eta bizien zauri berritzea. Ez izanen zenbeit apez bederen gehiago,
bertzei erakusle, herritik joanen izenei darraizkoten azken hitzak eman ditzatela herriko mintzaiaz! Zenbeit othoitz gehiago balukete emazte
jainkotiar urrikalmendutsuetarik; ba eta gure
tokietan oraino hilen orhoitzapenari hain atxikiak
diren gizonetarik.
Hilerrietan direnentzat bederen ez erran:
frantsesa behar zeiela ikasarazi... Hobeki loake
han eskuara poxi bat; gaixo mintzai arroztuak
nonbeit bederen hatzeman ditzan eta ezagut
bereak; heiek ere ba hura, —elgarrekin doazila
erhauts.
Zenbat etsai gure mintzaiak, argi eta itsu!
Orok ahantzia daukatela eta utzia bazterrerat,
saldua merke... ezpaitezaket bertzela erran
eskuaraz.
Nondik nahuzue dihardukan dohakabeak,
batzu ostikoka, bertzeak ihesi doazkolarik? Ez
oro beharrik, bainan biziki sobera eta bethi
gehiago. Hola joanez, nehondik eztirauke, gerota handiagoko mirakulu batez baizik.
Apez eta eskualdun aizinatuak, zer egin dugu
hoinbertze aldetarik holako hersturan den
eskuararentzat? Behako bat hor bakotxak bere
buruari.
Ez erran, frantsesa dugula poxolu gure lurretan. Hauk atheraldia orai berriz hau: frantsesa
poxolu guk? Gu frantsesaren etsai? Nehor eztaukagu Frantzian gu eskualdunak baino frantses
hoberik. Gure lurrean gira Frantzian bertze edozoin bezen ongi. Frantses mintzaia gurea da. Ez
dute zeren guri lephotik loth, iduri-ta nahi eztugulakoa iretsarazi beharrez.
Ahal dugun bezala mintzo gira frantsesez;
halere, uko gaudela derasatenak bezen gogotik
eta xuxen.
Bainan gure eskuara ere laket dugu. Noiztanik othe da ez haizu bi mintzai ukaitea eta biak
maite, izanik ere lehenari, hurbilenari, bereago
hari estekatuxago?
Ba, poxolu ditugu, begietan ditugu, etsai
ditugu frantsesaren itzalean eskuara itho nahi
luketenak. Eskuararen atxikitzea gure zuzena da
eta eginbidea, adixkide maiteak. Huna zertako.
Zertako atxik eskuara gure mintzaia? —Lehenik, gure mintzaia delakotz, sorgin ez izanikan
ere, hatzemanen zinuen hori laguntzarik gabe.
Hori nehorat irets eztezaketenen burua dut nik
ezin irets.
Bigarrenekorik, gehiago dena, kendu nahi
daukutelakotz eskuara. Bakotxak bereari datxikon estekamendua iratzartzen da, etsaia hurbiltzearekin.
Ohartzen bazira zure sakelan, sast edo xixt,
sartzera doakizula esku arrotz bat, etzira luzaz
egoiten zure baithan gogoetan: «zer othe da
hau?». Ez; bainan krak berehala zuk ere zure
eskua hara berera. Hori zauku gerthatu guri
eskualdunei, arrotzak baino areagoko frantses
herritar batzuk nahi ukan daukutenean kendu
ahotik eskuara, eta guhauren sakelan sarturik,
han atxiki gordea, preso, alfer: hori bera aski,
luze-luzea eta zalu atheratzeko, dena kanporat.
Ogi huts ala zaharo, guziak baino zailago eta
gogorrago eskualdun kaskoetan thema.
Hirugarrenekorik, eskuara kenduz geroz,
kentzen ahal laukukete eskual izena ere. Zertako ginuke?
Eskuarari esker gira eskualdun.
Jakintsun eta bazter-ikusle arrotzak ohartuago dire guhauri baino gure mintzaiari. Alde orotarik, eta batzu biziki urrundanik, dathozkigu,
begi beharriak zabal eta erne, ikustera, entzutera: nola mintzo othe giren eskuaraz eskualdunak?
Nor erran, zenbat angles, aleman, holandes,
rusiano, beljikano, frantsesez berzalde, —zenbat
diren ibili hemen gaindika; gure auzo hirietan trikatu, hala nola Baionan; hemengo botigetan,
ostatuetan, deus ikustekorik den guzietan sar-
jalgi eginez; orori galdeka, jitean eta joaitean,
Eskual Herri eta bereziki eskuara hain handizki
aiphu direlako hautaz?
Frantsesean gehienik trebe diren jaun argituetarik baita René Bazin, hunek dio bere liburu
ederretarik batean behialako batez treina hartu
zuela Parisen, edo urrunago, biziki urrun; ikusi
nahiz eta ikasi, hemen tokiaren gainean, bi, hiru,
lau hitzetarik hitz bakarra egiten dutelakotz langues agglutinantes deithu mintzaietarik denez
eskuara?
Bati galda, bertzeari galda, ez muthil ez
nausi, nehork ezin eman zion garbitasunik. Baiona guzian, berak dionaz, eskualtzale zinezko
baten hatzemaitea, solas egiteko, lanik aski. Eta
oraino badut beldurra, jin bidez joan behar izan
zen gibelerat, egundaino bezen itsu.
Ezta erraiteko baizik, holako gizon argituek
hoin gogoan duten mintzaiak baduela nonbeit
zerbeit onik.
Jakintsunek baino are gogoanago dute gure
mintzaia koblariek. Nago, ez othe diren ere frantses koblari guziak oro guti edo aski eskualdun,
frantses direnaz geroz? Gu, Frantziako eskualdu-
nak, lehenik eskualdun girelakotz gero frantses
giren bezala bardin. Ezta hau elhe ahula; da
xuxena. Koblariez bezen xuxena eta egia heien
iduriko arima eta bihotz jabe diren guziez, hek
bezen gora ez heldurik ere.
Ez nauke hemen aiphatu gabe gure adixide
handienetarik bat —ez ahal baitakite orok hau
ere gurea ginuela —François Coppée zen koblari
maitagarri, gizon ona. Ez bide baitzen hau jakingura, zertarik nola ditugun egiten eskuarazko
hitzak; hitz hautarik bakotxa zenbat piruz den
iruna ikustetik xehe-xehea zer behar zuen
harek? Goiti, goiti koblariaren arima; gure lurretan zangoa eman orduko igan, jauzi, lehen hegal
ukaldiz... irrintzinaraino.
Irrintzina... salbai garrasia delako hura? —
Hura eta bera. Ba naski! Salbaiak oro salbaikeria. Nori nola zaion. Baditake hor beharria xuxen
eta burua oso dituenak bertzerik erran lezaken.
Coppée berme.
Agorril-buruil gau izarretara, Getheriako urhegian, jaun hura zagon etxeko seme haur on
batek aski zuen harek hitz bat erraitea, harantxetara joan eta irrintzina egiteko, itsasoak ihar-
desten ziola; hunen orro burrunba eta mendietan hegoa bezalakorik ezpaita gauaz irrintzinaren lagun.
Coppée paristar izanagatik, ja ordukotzat
haren arima giristino bezala, eskualduna zen
eskuara musikan hain laket zitzaionaren beharria.
Jauts giten lurrerat.
Hiritarrek menditarrak ez ditutzue hastio, ba
ordean heien mintzaia higuin; aithor azue zuen
hobena. Eskuara ezta dioten bezen itsusi ez izigarri. Denarentzat ezagutzen bazinute, laguntza
onik egin lezakezue, zuen sehien eskuratzeko,
bidatzeko, zaintzeko baizik ezpalitz ere.
Eta nork daki zuen haurrek eztuketenez geroxago eskuara zihaurek baino laketago eta beharrago? Sarri zuen alabak erraiten balautzue,
doiño bat gorrituz, beharri xilora: «aita, ama,
bada ha-han, holako herrian, jaun gazte bat
nehor guti bezalakoa; burhaso ditazken ohoragarrienak, nahiz eskualdun; gaizo muthikoa, josia,
itzatua bere tokiari; han sorthua, edo han ari
lanean; han baizik ez laket. Zer egin? —Orizue,
aitzinerat, zer gertha ere, athorra mihisen artean
sar eskuara poxiño bat. Nork daki nor zeri
dagon?
Zuen semea izan ditake mediku edo notari
Eskual Herrian. Ezpadaki eskuara, urrikari dut,
behingo bederen. Galda zenbeiti.
Hirirat ere gogotikago doazi eskualdunak
eskuara dakien mediku, bankier, abokatarengana. Ba eta «Eskuara mintzatzen da» beren etxesartzean emana duten saltzaletara. Artetik erran
dezadan, ahal den eskuara baita hor den hori.
Bada oraino hitsagorik.
Eztuzue irakurtu sar-jalgi handiko hiri-etxe
zenbeiten aitzinean emana frantsesez: Entrée
libre, eta haren parrean eskuaraz: «Chartzea
libro»? Zer? Gaixtatzea othe? Ala aldixartzea, hil
hurrantzea? Milesker, goazin aitzina, barne hortarat, sarthu gabe, hor xar ditakeno.
Ah! zoin gogotik esku eman ginezoketen
eskuararen galtzeko baizik eztiren perrekeria
hoik oro lehenbailehen garbitu nahi lituzketenei;
eta gero elgarrekin orok bat eginez, gerla gerlari, eskuararen etsaietarik bat ahantzi gabe, burutik buru!
Bertzeak eskuararen galtzeari bezala, gu
begiratzeari.
Hel hunat, guti bada guti, nornahi izan diten,
eskuara garbi atxikitzen laguntzerat lagozkenak.
Diote, buru hauste gutiago ginukela, utziz
eskuara hiltzerat; eta bizitzeari thematzen bada,
kenduz. —Eskuara ken, zer zuzenez? Eta gero
azkenean, kenduz, ez othe ginezake irabaz
baino gehiago gal?
Zer uste lukete, ala eskualdun tzarretarik
frantses onak egin? Ba, giristino galduetarik dazkitzuen gizonak egiten eta ja eginak dauzkuten
bezala.
Geroaz grina duenak badu hor gogoari zer
eman.
Jainkoaz othoi, zertako hoinbertze elhe? Mintzai guziek bezala, baditu eskuarak ere zenbeit
itzal; bertzek baino handiago ere dituzkela
batzu, emagun. Bainan hatsa zail duela bederen
erakutsi du engoitik. Hain da zahartua, aitasotua, ezpalu ere bertzerik alde, iraun duen mende
lerroa baizik —ez jakin zenbat— adinean hain da
urrun joana non gaztetuz gibelerat baizik ezpaitezake hemendik harat egin. Hiltzekotz, hila lita-
ke aspaldi ja. Mundua mundu deno irauteko
egina izan behar da eskuara.
Eskuararen ez ikastea, gure auzo gurekin
hainbertze egiteko duketenentzat, beren buruen
asko errextasunez gabetzea da, ikasteak berak
eman lezoketen atseginaz bertzalde.
Bainan eskualdunek berek beren mintzaiaren
ahanztea, uztea, huts bat handia eta kalte bat ez
ttipia guretzat; agertzeko on den irabazirik hor
deusek ez nehork. Ja ezta gaitz ikustea, hein
huntaratzeak ezkituela onthu; beheiti goazila, ez
goiti, nahutena erranik ere.
Ez, ez dute zeren erran eskuarari kendua
frantsesari eman doala. Hala balitz ere, ez litake
zuzen, ez eta zuhur; are gutiago egungo egunean... ez jakin bardin zeri gauden, ez norat
geramatzaten, ez eta frantses izenetik eta mintzaitik zer geldituko den ere sail hunen buruan.
Eskuara, zinez, mintzai eskalapoin zahar
okitu batentzat daukatenek balakite zoin diren
ederrak eskual hizkuntza berezi batzu, kasik oro;
bihotz, edo adin, edo nausitasun arau, bakotxari
doako atxikimendua eta ikustatea zoin gozoki,
zer itzuli bertzek ez bezalakoarekin derabiltzan
eskuarak, balakite, zahartzeak ez deusek ez
dituela higatzen ez eta histen ere den gutiena!
Eskuara? Non da eskuara bezala dagonik
bere hartan bere gain; aberats ez izanagatik,
berez bere bizi, edo ahal bezen zor guti eginez?
Auzo jaun handiek beren ontasunak haizeari
burrustan besagainka; egun ba eta bihar ez.
Eskuara bakarrik bere hatzean tente, deusek
ezin kordokatua.
Bertzeak bertze, to eta no, baten orde hor
biga dituelarik eskuarak; ehun urthe baino
gehiago huntan frantsesak utzia zu burhaso-haurren artean; eskuarak zu baitauka bethi, zerbeit
bada hori bera. Haurridek bakarrik to eta no;
heiek ere ez bethi.
Senar-emaztek sekulan eskuaraz, non ez
duten ahoa frantsesean hortara jarria... orduan,
ez aldatzeko? Bainan hain da itsusi eta dorpe
non Jaun-Andere batzu baitazkit elgarri tu-toi
erraiten dutenak frantsesez, eta eskuaraz bethi
zu.
Okaztagarri dena eskuaraz, haurrek aitari
erraitea to, amari no; joitea bezalatsu.
Burhasoek haur handituei to eta no; ttipiño
direlarik, ez; orduan zu edo xu.
Holako arthak dituen mintzai bat, etxeraino
bi hitzetarik bat zu duena, ez haizuko iguzkiaren
pean bere doi tokiren jabe?
Itzal bedi, itzal eskuara Eskual Herritik; izanen da eskuaraz bertzerik oraino gutartean
eskuarak baino gehiago argituko eztuenik.
Erlisioneak ere azkarki estekaturik gauzkala
eskuarari, ageri dena da. Nork eztu ikusten?
Mintzai guziek hartzen dute erlisionea;
batzuek hobeki; hautarik da gurea. Aspaldi du
elgarrekin dabiltzala, batek bertzeari beretik
eman eta har, menderen mende. Eliza katolikoaren mintzai den latinari maileraturik dauzka
eskuarak erlisioneko hitz gehienak; heieri esker
da den bezen laket eta errex, eskuaraz katiximaren egitea eta predikatzea; ba eta gure kantika
eder ahotik ezin utzizkoen emaitea elizetan.
Orok baino gehiago gauzkate josiak eskuarari
erlisionezko solasek eta orhoitzapenek; hauieri
aldiz eskuarak.
Eskuaraz ikasirik arbasoek erlisionea, utzi
daukute eskuaraz. Mintzai eta sineste, nahi ditu-
gu atxiki elgarrekin, lehen bezala orai eta gero.
Gure lehia da, gure zuzena eta gure xedea, zernahi gertha.
Eskuarazko liburuak oro kasik erlisionezkoak
dire; hek aurdikirik bertze batzu ezar ordain!
Zertako? Ezta zeren. Hobeki erraiteko, badugu
zeren guk, apez eta fededun eskualdunek, elgarrekilakoa bethi eskuaraz atxik; eskuara baita
bethidanik eskualdun elizetako mintzaia; gure
eskualdun amek lehen hitzak, lehen othoitzak
eskuaraz erakatsi baitauzkute. Horra guk egia
garbiki. Zer dute ihardestekorik erlisionearen eta
eskuararen etsaiek! Argi bethean agertzeko on
eztiren ilhunkeria zenbeit. Ez elhe, are gutiago,
xede zuzenik ez hor.
Kopetarik aski ez, diren bezalakoek, eskuarari berari jazartzeko agerian; itzul guri apezei
buruz; orotaz gu hobendun; bethi gu.
Guk daukagula itsu mintzai hori, eskualdunak
horri esker buruz beheiti atxikitzeko. Egiazko
egia dena da, gezur hori derasatenek luketela
nahi eskuara izilka-gordeka urkatu, alegia deus
ez, gero eskualdunak errexkiago bereturik,
beren hats gaixtoaz kotsaturik, lehertzeko.
Guri, eskuararen atxikitzea eta zaintzea etsai
guzietarik, ahal oroz: elhez eta egintzaz. Erlisioneak eskuarari, eskuarak erlisioneari esku eta
laguntza. Dogozila hor elgarri lothurik bethi.
Nola atxik eskuara?
Lehen-lehenik eskuararen atxikitzea bertzen
gain ez utziz; ez eta ere gobernamenduaren
gain. Nago, nola diren oraino eskuararen ona,
bertze askorekin, hortik igurikitzen dutenak.
Gero noizpeit, bertze buruzagi batzuek, edo
hauiek berek, oneratzearekin, idekitzen dazkotenean herrietako eskolak eskuarari!!! Ba eta ordu
arte amets horren gainean egon lo, lan zotzik
unkitu gabe!
Eztugu zeren deus hanbat igurik eskualtzale
jakintsun arrotzetarik ere. Hoberenek aithorturen dautzuete, deus eztezaketela, edo deus
kasik ez, gure laguntzeko eskuaren begiratzen;
deus baino gutiago, beren gain utz baginezote.
Eskuara bizitzekotz, biziko da eskualdunei
esker.
Auzoek eta adixkidek egin dezoketena, lanaren errextea. —Nola?— Behinik behin, eskuara-
ren alde mintzatuz ahal bezenbat. Egiaz egia,
behingo solas. Bizkitartean hortako behar da
zerbeit jakin. Eztakiena dagola bederen gaizki
mintzatu gabe ahalgez, kopeta eskasez kalakarien feratzeko. Ixilik egoitea bederen ez ahal da
gaitz; zozo ez izaitea aski. Noiztenka bihur; ez
egon ikaran bethi koropilo.
Frantses ala arrotz, jakintsunak hitz bereko
dire: bekatu litakela eskuara gal ladin. Eta zer?
Gure lehen auzoei, gurekin ardura, kasik egun
guziez kurutzatzen direnei sobera litzaioketela
heien aldean bizi dadin eskuara, hats handia
hartuz! Mintzaiaren hatsa, bizia, mintzoa da.
Utz beraz hortik auzoek eskualdunak eskuaraz mintzatzerat, bederen Eskual Herrian —eta
zertako ez, gabiltzan toki guzietan?
Urhats bat ezpaitezakegu egin, eskuarari
bethi muthur dauden koskari batzu oldartu gabe;
larruaren barnean eztauzkela, beharrietara doakotenean bascou itsusi hori.
Hori baino bi tantoz itsusiago berak.
Kuku eskualdun uzkurrak; eskualduntasunaz
ahalgeturik, beren herriari eta mintzaiari gibelez
edo sahetsez itzuliak; zaharrek utzi on guziekin
eskuararen ehorzteari esku eman lezoketenak.
Batzu etsai, bertzeak uko, goazin gu goraki
alde. Ongi ethorri eta milesker gurekin diren
guziei.
Elhe on bat zor diotegu hemen bereziki
Eskualtzale biltzarretan barne direnei; deus hanbat ez eginik ere noiztenka elgarretara biltzea
baizik zerbait gehiago ari diren batzurekin.
Darraikotela lagun; egiazko, zinezko lagun
laguntzaile, hitz bateko gizon eskualdun, egin
dezaten lan, jarraikiz.
Diren bezala ere, Bilkura hoiek Frantzian,
Espainian, Ameriketan, ja orok zerbeit egiten
dute. Dena dela bethi egina egin.
Bertzalde, zuzen da erraitea: eskual iraultzale hoiek ezpaderamate beren ildoa urrunago eta
barnago, eztirela hor eskual buruzagiak hobendun, bainan ba diragazkagun urthe hitsak.
Hobendun ere urtheak baino are hitsagoko jaidura erhogarri den bat, Frantziaren eta Eskual
Herriaren galgarri: holako edozoin xede oni
buruz lan bat edo urhats bat egin behar denean;
hari edo huni lerro bat igorri, edo hitz bat erran;
gizonak elgarretara bil ala hurbil, bethi eta bethi
dohakabe bakar batzuen bizkarrera baitago egiteko den guzia, non ezten behar nonbeit aphaindurik agertu «huna gu», edo mahainean jarri,
bazkaiteko.
Hortakotz othe daude, eskual-egun handietan, hurbildu gabe eskual-langille gehientsuak!!!
Bakotxak bere aldi, ez higitzea? Bego; ez altxa
hori.
Zernahi izan dadin, eztu eskuarak, egungo
egunean, halako errorik, ez halako bermatzakirik
luzaz irauteko, nola eskual etxea, la famille basque. Ezta halako biltzar ez bilkurarik, eskuararen
atherbe azkarragorik, ez eta behingo etsaiez
axola guti duenik; zahar-gazte, burhaso eta
haur; eskual-ginharri, hemen lodixago, han
mehexago, den hura orotan bardin zail eta
gogor.
Behereko zolan mamitsuago eskuara, damurik itsuago; ez ohartua, zenbat etsai dituen
aiher; ez aiphatu ere behar, gal ditakelakorik.
Gorago igan argirat, eta begiak idekiago;
berek —zauria den baino handiago eginez oraino
zenbeitek— eskuara frantsesak ausikika dera-
mala, oraikotik azken hatsetaratzen ari dela
gure mintzaia.
Ez balinba!
Bitxi dena duzu eta laket eztena: zoin axola
gutirekin, hasperen bat ez begilhundura bat
gabe dautzuten erraiten eskualdunaren izena
merezi ez luketen batzuek; eskuararenak ez
duela luzamen laburrik barne.
Guti dire hola mintzo; gaizkiago dena da,
mintzatu gabe, ohartu ere gabe, bizitzea eskuararik ezpalitz bezala.
Izaitez ezta ere, bazterrerat utzia dutenentzat.
Alta eskuararen begiratzeko ez litake halakorik, nola orhoitzea: eskualdun sorthu eta Eskual
Herrian bizi zarela, eta eskualdunen mintzaia
dela eskuara.
Deus balin bada lur hunen gainean zuzenik,
hori da; eta bizkitartean zer dugu ikusten hanhemenka? Eskual Herri bethean, asko etxetarik
haizatua eskuara; utzia, edo utzixea, kasik ohartu gabe, edo bederen axolarik gabe; atxikitzekotz ere, sehientzat; bainan jaun-anderek elgarrekin edo haurrekin; etxeko-semeak, etxeko-
alabak burhasoekin, gazte lagunekin eskuaraz
elhe... beautzue! Lehenago frantsesa jakin gabe
murruzka, murtzuka, dakitenen irringarri.
Beren buruak diren baino gehiago eginik edo
ezin eginez dabiltzan batzuena da hori; bainan
emagun auzotik auzora doala, batek bertzea
kotsatuz: ondorioak ageriko zenbeit urthe gora
behera.
Beharrik eztoazi oro bardin makur. Dakizuena da: Eskual Herriko jauregi, etxe aberatsenetan, ikasienetan bethidanik eta, Jainkoari esker,
oraino ere badaukatela, ederraren ederrez,
beren haurrak bularretik lekhora lotharaztea,
lehen hitz... frantsesari othe? Ez; eskuarari; sortherriko mintzaiari; eskualdun seme-alabek haurtasuneko ezkila —dorreñoaren itzalean beren
lehen eta azken loa egiten ohi duten tokikoari.
Frantsesaren aldia jinen da; bakotxa bere
tenorean.
Zertako ez erran hemen gure atsegin uste
gabekoa, hirian ere hori hola kausitzeaz; eztelarik ere burhaso bat baizik, aita edo ama, eskuaraz mintzo? Parada ona bertzearentzat, ikasteko
—eta zoin lagun goxo, gixakoekin!— josteta,
burua hautsi gabe nondik has ezin hatzemanez.
Galdatzen daukute ardura, gure mintzai huni
lotzeko eskualderik hoberena. Horra bat hauta;
bizkitartean bide erdi ez gelditzekotan; xutik
joan-eta lehen aphainduratzat haurrari eman
eskuara leinhura maiteño hura ez uztekotan goizegi, ez behin ere galtzerat, hitsagoko batzuek
ahalge-arazirik.
Ezen erran behar da dena; behin baino gehiagotan haizeak derama ttipian ikasi guzia. Zenbatek eztautzute erranen: bortz urthetarik zortzi
artean eskuaraz mintzo zirela huts bat egin
gabe; hamabi urthetako, arrotz; hemezortzitan,
arrunt ahantzia.
Artetik sarthu hor eskola eta bertze asko zer;
oro... salbu hastean hain eskualdun eta iduriz
bethi hala izaiteko egin buru hetan jarraikitasun
gehixago, haurrak haurrean hartu ona eztezan
handitzearekin gal.
Nola utz ahotik solas hau, hoin laketa, hoin
berogarria eskual-arimadun batentzat? Geldi
ordu da bizkitartean. Hauk oro batetara doazi:
eskualdunak, nahuzue bagiratu zuen eskuara?
Begira zozue zuen egoitzetan, etxekoen artean,
borda ttipi ala jauregi handi, orotan, bere zuzena: lehen alkia.
Hain da eder, jende behar bezalakoetan, bizitzen ikasietan ikustea: erdi-erdian dagola jarririk
amaxo, etxeko-andere zaharra!
Onik baizik ez dakarke horrek deusetako.
Eskuaraz mintza, eta bertzalde ikas eskuara.
Ikas, erran gabe doa, toki arau, ahal arau, arte
arau. Bainan garbiki, behar du gizonak itsu izan,
egundaino pitsik ikusi ez ikasi ez dutenak bezen
gibela izan behar du, ez onhartzeko eta ez ohartzeko ere, mintzai bat ikasi eztuenak eztakiela!
Zertako loazke bertzenaz eskolarat frantsesaren
ikasterat etxean frantsesa baizik aditzen ez
duten frantses umeak?
Ondikotz, ezta urrun joaitearen beharrik, ez
hanbat eskuara entzutearen, ez irakurtzearen,
eskuz hunkitzeko egunean hamar aldi, eta joiteko buruz, ikaste eskasaren ondorioak; nornahi
har dezazun: ez jaun ala ba jaun.
Etzautzue bada iduri edozoin mintzaik bezenbat eta gehiago gure hunek pizten duela ikasteko gutizia, delakotz ere bertzeak ez bezalakoa?
Eskoletan erakasten ezteno, beharrago baizik ez bakotxak bereaz egin, ahal duen ber;
hitzak bederen apur bat jakin doi, eta hitzen
banazkako ala elgarrekilako harat-hunatak.
Hoik oro eskas, ikasi ez dituenak; ikasi bere
mintzaia ere; guziz hura. Hortaz duda!
Ezpaitu eskuarak bertze mintzaiek bezenbat
errextasun eta ontasun ageriko; gogoa baizik
alha etzeien asko eta asko zeren izenak berekin
ezin eginez lanak emaiten baitauzku; delakotz
eskuara —ez othoi erran: ezin heldua, bainan—
xuhurra; gutiz bizi; dituen hek atxik tinki eta gorderik; indarka edo itzulika, hurriki baizik ezin
edek. Lan bat hor, bere baitharik eztoana, uste
nuke!
Egia hauk eztituzte ukatuko, arrotz eta frantses jakintsun, gure liburu zahar herdoil eta
erhauts dariotenetan sarthuak ari direnek, ikas
eta ikas. Hor daude guri so —aski segurik derasatela zenbaitek— zoin giren ezazol, arbasoen
mintzai azkar ederrari buruz.
Saminagorik erraiten ezpadatzuete oraino!
Jakintsun guziak eztire bardin larri; badazkigu
aski xeheak, begi onez behatzeko gu bezalakoa-
ren lanari; halako zonbaitek atsegin dukete guk
ere ordainez hemen hitz bat erraitea heien alde.
Beraz gutartean asti eta ahal dutenak eztagozila
orai arte bezen hotz eta motz eskual-argitzale
direlakoen alderat.
Eskuara hunen ohiko goiti-beheiti, xokomoko guziak ezagutu nahiz dabiltzanei bertze
laguntza handirik egin ezpadezoketegu, erakuts
bederen esker on gehixago. Zuzen litake; ba eta
eskuararen onetan ere, guti bada guti.
Apez eskualdunei azken hitza; bereziki gaztei. Agian sarri, lehen bai lehen agian, eskuararen begiratzeko, hedatzeko lanari lotuko, jarraikiko direnen artean apezek atxikiko dute zuzenez eta eginbidez doakoten lerroa; lehen-lehena.
Gu baino dohatsuago izanen dire balinba
gure ondotik heldu direnak. Ikusteko ederrik
badagoke hoientzat. Ezpalin badaukate behin
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Gontzetarik - 11
- Büleklär
- Gontzetarik - 01Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3932Unikal süzlärneñ gomumi sanı 174029.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.44.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 02Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3890Unikal süzlärneñ gomumi sanı 177730.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 03Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3824Unikal süzlärneñ gomumi sanı 166832.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.46.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 04Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3955Unikal süzlärneñ gomumi sanı 174031.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.45.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 05Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3888Unikal süzlärneñ gomumi sanı 196228.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 06Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3886Unikal süzlärneñ gomumi sanı 172732.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.57.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 07Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3765Unikal süzlärneñ gomumi sanı 179329.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 08Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3906Unikal süzlärneñ gomumi sanı 170931.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.45.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 09Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3892Unikal süzlärneñ gomumi sanı 175729.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 10Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3767Unikal süzlärneñ gomumi sanı 178128.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 11Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3895Unikal süzlärneñ gomumi sanı 172532.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Gontzetarik - 12Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3931Unikal süzlärneñ gomumi sanı 186530.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.44.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.