Gazigozoak - 3

Süzlärneñ gomumi sanı 3564
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2139
23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
35.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
42.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
atereaz lurrera jaurtitzen dau ta Moringer zaldunaren oñetan auspezturik diño: «Orra nik nire
zinitza ausi ta zaldunen arauak ostikotu. Ara
emen nire ezpata. Aor dozu nire burua zure agindura».
XLII
Zaldun bioztunari, ordea, irribarre gozoak
argiztatzen dautso aurpegia, ezanaz: «Zazpi
urtez ludia zearkatuz ibilli danak asko ikasi dau.
Nire alabak amasei urte ditu onezkero. Eder-iritzian dauke danak. Galtzen dozun ezkongayaren
ordez, or damotzut alaba ederra. Ondorengotzat
onesten zaitut.
XLIII
Artu begi gogoz zaldun gazteak dakarkiodan
emaztegai liraña. Erbestean eskeinitz bat beteaz
ibilli dan bidaztiak, izan begi laguntzat aurrerakoan ere itza zaitzen jakin daun emazte txoragarria. Jaungoikoari eskarrak! Gazteluko ateak
agintariak zabaldu izan ezpa-leustaz, belu izan-

go zan biar. Orain biotza gainditzen daustan
zoriona, zorigaitz eta atsekabe uts biurtuko
zan».
(AZKENA)

BAROJA IDAZLEA
NERE BEGI-NINIETAN
ELERTI-ZIRRINDAK

I
Ezta gainberakoa gizon aipatu zenbaiten jarduna bear bezela antolatzea. Besteren esanera
ibilliz, beintzat, ezin bidez epaitu. Emengoak izarretaragiño jaso dutena, aragokoak leiza-zokondora eratxi dutelako. Norbere begiz aztertu bear
olakoen lana. Bioz-larria aldendurik, orratio.
Aizatzalle nabarmena da epailarientzat.
Baroja? Ara maiz entzun degun epaya. Idale
lardatsa; barren txepelekoa; or-emengo gertaerak burugabe josten dituana; zikin-artean uxarkatzeak atsegiten diona. Beste zenbaitzu, begiz,
amar mingain ba-lituzte, idazlea aintzatzeko
lituzke amarrak. Oberik-ezkotzat jotzen dute
oek.
Tira, ba, tira. Ez goraegi egatu. Ezta ere leizazokora amildu. Etzaigu gozoa guztoi ao-sapayan

berdinki urtzen. Alaz ere, idazte-arauetan ikasiak
diranak, ao-sapayaren gañetik, epai-arau senideak dituzte. Betikoak; iñoiz aldatzen eztiranak.
Idazlan berbararen buruz epalle biren irizmenak
alkarri bizkarka aldentzen ba-dira, bietako bat,
edo-ta zalekeriak gainditu du, edo-ta bestela
gorrotoak itxukatu. Neurkiña eskuan dalarik,
ezin diteke neurketan orrenbesteko alderik
atera.
Ba-dituzte utsune beltzak Baroja-ren lanak.
Aurrenengo arnasan idatzitakoa ikutu gabe dijoakio beti. Ao zarpildunarenak dirudie, maiz ixurtzen zaizkon «boutade» zenbaitek. Baita ere
sarritan alkarri-josten ditu jazokunak bidegabe.
Ezin ukatu leizkio ere, ordea, bidezko onespenak eta ondorengo gorasarrea. Giza-tankera
biziki margozten dakiana da. Mami-giarra dario
idazkeratik. Euzkotarren joera berdingabe kimatu dezakeana. Ai euzkel-elerti-barrutian onen
antzeko jardule bat ba-genu! Irakurlearen agoa
gozatzeko. Irakur miña zirikatzeko. Olerkariak
adiñako lan onuragarria ba-dezake, elerti-buruz,
idazle txukun eta trebeak.

Irarri-berria da «El cabo de las tormentas»
idazburutzat daramana. Ez da au lengo Baroja.
Zartzaroak kemena kendu-ote? Lerroetan barrena goazalarik, ezin igarri aren semea danik au.
Ain geza ta belaxka da. Ez bururik; ez soñik; ezta
ere isatsik. Au bezelako idaztiak ez diote gerokora urrin eramango izena. Igande-arratsaldean
nolabait astia emateko beste ez da. Irakurgai
zurbil merkea.
Idazle onen lana oro aztertzen asi geranez
gero, uki ditzagun edertasun zenbait. Gure gizonen tankera margozten ez du parerik. Geroago
euzkeralduko ditut atal oso batzuk. Egoki dijoakio euzkerari aren idaz-joskera. Gaurkoz gizairudi laburrak dakartzkit.
***
«ZALAKAIN EL AVENTURERO»-idaztitik artua:
Soin giarrekoa zan Tellagorri. Sudurra kako
ta luze; illea ta begiak zurixka. Lurrezko pipatxoa
ezpañetik egundo utzi gabe. Edalea, esalea,
alaya ta lagun leyala. Errazki zaramakin barrenak indarrera. Gogoa galdatzean, edozeñi tiroz

biotza lertzeko, etzuan iñoren bultza bearrik.
Ezta ere erri osoa sutzeko. Ara emen norbaitek
zegion agurra:
Tellagorri
galtzagorri
ongi etorri onera.
Ostu-zale,
edanzate
neskazale
zu zera.
Edozein eginbearretarako molda-erreza. Bere
etxebarruko lanetarako e’tzuan iñoren bearrik.
Ez emaztekiarenik; ez gizonezkoarenik. Emakumea bezain egokia zan josten. Bizarra ta illea
ebakitzen tajuzkoa. Bere eskuz zulatu ta josten
zitun abarkak. Eltzekoa baneatzeko zun, berriz,
gaitasun bakana!
Agure au zan Zalakain-mutikuaren aizatzalle.
Laster ikasi zitun aren oiturak. Gaberdian auzoko
ollotegian ollaskoa txintik atera gabe lepo-biurritzen. Pikoak eta aranak arrapatzekoan, oinkada

biren inguruan ezetz aren oin-otsik barrundatu.
Belarraren itxuraz ezagutzen zitun ziza-muetak.
Gau batean erriko ildegira eraman zun Tellagorri-k mutikoa. Arresitik-at utzi zun bakarrik.
—Itxedon ezak emen —esan zion.
—Ongi.
Orduerdi baten buruan azaldu zan agurea.
Galdetu zion mutillari.
—Bildurrik izan al-dek?
—Zeren bildurra, gero?
—Arrayetan. Nere tajukoa aiz, i, mutil. Beti
zuti ta erne.
***
«JAUN DE ALZATE».— Berrogeta bost urte
ditu. Lertxuna bezain lerden. Zailu ta bizkor.
Begi urdin argixtak. Osasunaren gorria du arpegin. Bizarra zurizkatzen asia. Ausardi-joera dario
ibilleran. Etxean sartu-irtenka dabillenean,
zozuaren gisan ziztu-giten du. Gudaketarako edo
lapurketarako mendekoai otsegitean, berriz,
ontzaren oyua ta basakatuaren zaunga ditu.

Altzate-ko jaunaren marandioan arto-zuriketan bildu dira auzokoak. Atsegiñeko zeregiña.
Gañeko zorro igarra eranztean, urrezko arpegia
dagerre artaburuak. Abeondoko pillora jaurtitzen
dituzte zuritu-ala.
Betor arin etxekoandrea. Amaitu degu zuriketa. Ez al-du lan latz onek eztarriko bizarraren
bustirik merezi? Arto-bizarraren autsak barrengoa ere arrotzen dik pranko.
Tira, ba, tira. Jaiki zaitezte. Inguratu maira.
Gaztañak eta sagar-erreak neska-mutil gazteentzat. Zurezko edontzietan sagardua.
Ontan, ordea, orra nun deraman gazte batek
adarrezko ziztua aora. Beste batek, berriz, zurezkoa. Lelo arin jakiña entzutean, nork geldierazi
gazteen oñak? Berenez dijoaz dantzatzera. Neurrizko oinkada zailu biziak eta kriskitin-otsa besterik ez dantzugu. Ara leloa:
«Sagarra lodi-lodi
denbora danean.
Gazteak ankak arin
soñua jotzea».

Geldiunea degu orain. Atsedena. Mutillak
zutik algaraz ari diran bitartean, neskak bazterrera igesi dute. Atso-aguraen otzikarak berotzeko ez dek pattarra bezelako edaririk. Neskak
pattarrera oitu gabe zeudek. Aora orduko, eztulka dizkigu. Ao-sapaya erretzen. Argi, Panpoxa ta
Beltza dituk neskak. Mutil gazteak Barrendegi,
Ezponda ta Lizardi. Egin dezagun berriro dantzan
asialdia.
Baratzako pikuak
iru txorten ditu.
Neska mutil-zaliak
ankak arin ditu;
ankak ariñak eta
burua ariñago.
Dantzan obeto daki
arto jorran baño.
Parre-karkara ta oyua. Amonatxoak ere asi
dira berotzen. Zerbaitako artua dute pattar errelaria. Ju, ju, ju...!

II
EKAITZA («Xanti Andia»)
Ugiñen lertokia zearkatuz irten nintzan begiratokitik. Ormarrien gañetik egian jauzi itxasoak.
Buruko etxeak zipriztinkatuz. Lurrikararen
burrunba-otsa atereaz. Uretan soña sartuz iritxi
nintzan nasaren aruntzko okerrunera. Itz bitan
eman nien arrantzaliai gertatzen zanaren berri.
Baita begirariak esan zidana jaiki ere.
Askatu ta eratxi genduan galtzorietako ontzitxoa. Larragoyen eta beste arrantzale batzu
sartu ziran barrura. Ayek karrasiak emakumeenak! Arriturik begiratzen zidaten, berebaitan
esanaz: Zer egitera ote-zoak au? Jauzi bizkor
batez sartu nintzan ontzira ni ere. Eramateko nik
endaitza egindu zidan Larragoyen-ek. Begiramenez alegia. Etzeukan lemarik ontzitxoak. Obeki.
Arrisku-garayan obea da arraun luze bat ontzigibelean sendoki lotua. Biotz-estu zegozkigun
begira mutikoak eta emakumeak.
Bizitza osoan izan nun une gorri onen zantzua. Nere zoria zan, nunbait, egite aipagarriren

batean bizia galtzea. Aintzatuz erabilliko zuten
erriko mutillak nere izena. Irakurgayetan ikusten
ditugunen antzera.
Itobearrak estutu zidan bularra, ontzira sartu
ordukoxe. Ua kedatsa! Orioaren usain nardagarria zerien sareai ta arrantzu-tresnai. Nazkagarria zitzaidan arrain errearen gisako ta itxasoko
uraren urrin garratza.
Itxaroaz lotu giñan lipar batez. Lema-ondoan
zutik ni. Arraunai eragiteko zai sei gizon. Galtzorian ziran bietako ontzi bat sartu zan, orratio,
noizpait ontzitegira. Ez, ordea, bestea. Ugin
batek buruzgainkatu zun.
—Ots, mutillak! Goazan! —didar egin nien
arrantzaliai.
Krak; krak... Arraunkada sendoen egoz, tximista bezain azkar, irten giñan nasa ertzera.
Odei beltz ikaragarriak ezkutatzen zuten ortzealdea. Aize-zurrunbilloak ego-urratuz zerabiltzien lañoak. Itxas-gañean, urrunera, illun-zirinda izugarria oar zitekean. Buruago, berriz, beltzgorri-unea. Ugin orixka bildurgarriak zetorzkigun
gañera iru-lau aldetatik. Aize-erauntsiaren mendean apar-zipirztiñak zartatzen ginuzten.

Ontan, ordea, Larragoyen-ek, txapela eskuratuz, esan zun: «Gure aita» bat lenen galtzen
danarentzat.
Etziaten zarrazta gozua egin itz oek bularpean. Egin genduan otoi danok. Urrutira begira
ari nintzan ni. Beste ontzitxoa ondatu zan tokitik
ez joateko esan zigun deadarka begirariak. Bira
luzeagoa egiteko.
Ala egin ere genduan. Ekaitz indartsua zan.
Menderatzeko laingoa, orratio, artean. Erabat
urratuz bultzatzen zigun aizeak eta ontzia ugiñen gañean jauzika zijoan izurdearen gisan.
Burrunba aundiko arriskoak zearo aldendu oi
dute bildurra. Areago galbidearen ogena norbere lepoaren gain doalarik. Olakoetan zenbakikorapilloa dirudi arriskoak. Bekoz-beko ikara
gabe askatu bear. Itxasotik lurraldera begira, oi
ez bezelakoa zan genkusana. Ugin-bitsak erri
osoa estaliko zutela zirudin.
Ugin birilla urreratzen zitzaigun arteka. Azpititik axatutakoaren itxurakoa. Albaka artu bearrean, ontzi-muturraz mokokatzen genduan ur
puztuaren sayetsa. Edota erdi-zearka.

Egiketa onetan, orratio, askotxo okertzen
giñan. Baita zuzenbidia galdu ere. Zorionean
egin genduan lenengo bira. Beste ontzitxoa
ondatu zan tokira urreratu giñan, eta ondatuetako arrantzale bi ontziratu ginuzen. Bigarren
biran ere beste gizon bat bildu gendun. Irugarrenean, ordea, etzan gizonik agiri.
Jenobebe-ren senargaya ta beste iru mutil
ziran galduak. Lerrenak egin zituen gure arraunlariak. Arkaitzetara jo genduan gero. Aurrera
gabe an tink egiteko agindu zigun tuturuz begirariak.
Azaldu nion Larragoyen-i nere iritzia. Nasaertza lenbaitlen buruzkatzea nerizkiola ondoen.
Getari-aldera astea, erio-billa joatea zala.
Nekeak aulduta zeuzkala ontziko gizonak. Gañera, zer gertatuko zan ernemiñez. Larragoyen-ek
etzuan tautik esan.
Portu-aldera jotzea bezain galbidezkoa zan
an bertan luzaroan tinkatzea. Iru ugin ikaragarriren ondoren, bare-unea sortzen zan. Arauzko
tangatekoa deitzen diote arrantzaleak joaldi orri.
Geldi-aroan irabazi bear nasa-ertza. Etzan txantxetako jokoa.

Larrialdi estuan giñan orduantxe. Gizonak
atsanka, auldurik, ia kemen gabe. Nola egin,
bear zan indarkarik?
Liparkaz geituz zijoan gure artegatasuna ta
larria. Arraunlarien indarra porrot egiteko
bidean. Ua estualdia! Nere gain korapiloaren
askatzea, berriz. Orrexek zutitzen zidan zerbait
adorea. Nasa-gañean zeudenen karrasiak eta
itzotsak guregañano zetortzan. Noizpenka, orratio, begirariaren tuturuzko deadarrak ere ez
giñuzen entzuten.
Geroago ta okerrago. Arraunlarien indarra
ater zorian izan arren, aizearen bultzadari eutsi
bear. Arraunak erdiraño uretan sarturik zeuzkaen. Oñak soloiruan josirik. Soña tinko. Indarkaz burua atzera kako. Agotik lurrun eta ats
jario.
Aringa zijoazan buruaren gañetik odeyak
aize-egoetan. Zorabioa sorrarazteko eran. Jaungoikoaren ixena! Galduak giñala uste. Ugin biribil ayetako bat oldartu zitzaigun gañera. Batpatean, ustegabe. Ugiñaren sabela ontziburuaz

zulatzeko astirik etzigun eman. Zartateko ikaragarriz auspeztu-arazi zituan lenengo aulkian
zeuden arraunlariak. Gure gañetik igaro zan
ugalde izugarria!
Azken-ordua eldu zitzaigula uste gendun
danok. Artean ontzi-barruan geundela oartzean,
gogo-barrena sutu zitzaidan. Asarretu nintzan.
Eta didar ozena egin nien:
—Erotuen gisan gaude emen loturik. Aurrera
egin bear degu. Eup!
Azkenenko indarka egiteko gertu ziran guztiak. Zer dakuse, ordea, gure begi zoratuak?
Nundik sortu da or, guregana datorren aize-oyaldun ontzi ori? Matxin-en ontzia dek. Lertzeko
zorian derama puzturik oyala, ametsetako zisne
baten joeraz ura ebagiz. Tximista bezain arin
dakar aizeak.
Erdi-zoraturik lotu giñan danok. Arkaitzen
aldetik azaldu zan. Baita bira osoa arin egin ere.
Gizon bi zijoazen ontzi-barruan. Matxin bera ta
bere otseña. Ua bai zala ontzia nai baizen egoki
ta errazki erabiltzia. Uts bat, egin; edota oyalean

edo unaman urratu uts bat, eta aurki juan zitekean ontzia ur-azpira.
Ibilbidea okertzean, zearo ondatu zala uste
gendun. Oyalak lipar batez ura mosukatu zun.
Ainbesteraño okertu zan ugiñen gañera. Bereala
zutituz, ordea, aizea bildurik, gugana urreratu
zan. Ontzi-gañean kuzkurtuta, erdi-etzinik, agiri
zan Matxin. Gure ondora ziranean, unama bat
jaurti zigun. Ontziburuan zijoan batek eldu ta
lotu zun, eta, jauzi bizkor bat egiñaz eta aurreko
muturra uretan sartuz, jarraitu zion ontzitxoak
besteari.
Begirariari jaramonik egin gabe, nasa-aldera
zuzendu zan Matxin. Ugin orixkak erditik urratuz.
Ortzea ta itxasoa alkartzen ziran tokira buruzki.
Aren atzetik gu, aizea baño ariñago.
Oartu ordukoxe, portuaren babesean utzi
ginduan. Matxin-ek eta bere otseñak bereala
bildu zituen aize-oyalak. Guk, berriz, bultzaka
eraman gendun ontzia nasa-ezpañera.

III
ARRANTZALEEN LELO ASTUNA
Irten giñan nasara. Baso-eleizatxora gutzaz
otoi egitera juan ziran eskola-umiak zetozen
garayan. Ao-zabalka zegozkigun begira.
Ezagutzen zun Matxin-ek arrantzaliak antzinatik zioten gorrotoa, eta etzuan bere burua
gaizkatzalletzat agertu izan nai. Ixillean ezkutatu ziran otseña ba biak. Sorbaldatik eutsiz esan
nion ari:
—Arrigarria da egin dezutena. Bikain jokatu
zerate.
—Bai. Ontzi ona daukagu; —erantzun zidan
otseñak.
—Baita ontzigizon ikasiak ere.
Eskerrak laburki emanaz, nagusiaren atzetik
aringa urrindu zan.
Ez Miren-ek eta ez nere amak, etzuten
artean, gertatu zanaren berririk. Etxera urbiltzeko gertu nintzan, ba. Arrantzaleak, ordea, arrenga asi zitzaizkidan. Euren artetik ez igesegiteko
eskatzen zidaten. Gezurretxape-ra azalduko nin-

tzala gabean agindu nien. Ez neukala orduan
betarik. Eguneko goraberatzaz luzaroan mintzatu nai ziran, nunbait.
Illunabarrean Miren-i gertaturikoa edestu nionean, batpatean zurbildu zan eta negarrari ekin
zion. Arritzekoa zan, agian, Matxin-en egikera.
Gañera, Jenobebe-ren senargayaren zorigaitzak
biotza ukitzen zion. Aren adiskide kutuna bai
zan.
Nork eramango zion, berriz, Jenobebe gaxoari albista beltza? Miren eta ni abiatu giñan. Mutil
ondatuaren arreba bat ere bai. Luzaro-n mirabetzan zegoana zan. Argi-torrera iristean, atea idikiz, Jenobebe bideratu zitzaigun. Sorgiña da,
gero, emakumea edozeñen arpegian biotza salatzen! Aurki igarri zigun. Negarrez zotinka besteratu zun burua.
Iru neskegandik aldenduz, Urbiztondo aipatuarengana jo nun. Aren itz-jario irrigarria! Emakumeen biotzberatasunatzaz mintzatu zan.
Arpegi illunez mintzatu ere. Gizona ain tolesgake
oartzean, irriparrea nun biotzondoan azka.
Gezurretxape-aldera zuzendu nintzan illuntzean. Txaloka ta oyuka artu ninduen Larrago-

yen-ek eta bere lagunak. Oro itzalia zan ordurako goizeko ondatuen oroya. Olakoxea izan, nunbait, bizitza. Eriotzaren agiñetik doidoika igesegitean, zertarako gogoratu galduen zoria? Naikoa zun norberak bere zoriona antolatzea.
Erdi-zoraturik erabiltzin edariaren indarrak.
Goizeko gertaerak aspertze-arteño anei aldiz jalkiz. Etzuten ezkutatzen Matxin-i zioten bekaitza.
Aren egiketa zerbait goratu arren, asmoa itxusikatzen zuten. Zergatik ote-zan? Zerk eraman
ote-zun? Gu ondatzeko ustez joan ote-zan?
Um...! Ez nuke ezetzik esango...
—Ixilik zaudete. Gu gaizkatzea beste asmorik
eramango al-zun, ba? —esan nien.
—Nork daki, gero, Xanti; nork daki? —erantzun zidaten.
Nork besteratu ayen iritzia? Ezta noranai erabil-erraza arrantzaleen epaya. Are gutxiago,
berriz, euzko-arrantzaleena.
Nere ustez, gizon kaskailua bai zan Matxin.
Indarrari emana. Gauza onak eta gaiztoak bidenabar egin zezazkiana. Bearrezkoa ba zerizkion,
etzuan arkituko iñor erailtzeko oztoporik. Ezta,
orratio, aldarteak jotakoan, egite neurgabeak

egiteko ere. Gizon zentzunduna ta ikasia zan
Larragoyen. Oparo ulertu zitun nere gogobarrengoak.
Aiztu genuzen oro egun artako gorabera itunak. Alaitasunak gañeztu zizkigun biotzak.
Ardaua gendun aizatzalle ta pizgarri. Ontzizayen
artean eseri nintzan. Akeita ta pattarra aurrean.
Abesti bat atera zun Xenpelar-ek. Zoratu
arteraño erabili zuten lelo jakiña. Aspergarria
zan, benetan. Etzuan abestiak ezertako zentzunik. Ala ere ezin agotik jaurti. Ezin uxatu burutik
leloa. Ain zuzen ere, erri xearentzat zenbat-eta
abestiaren muña txepelago izan, areago da gozo
agorako. Ara abestia:
Ni naiz kapitan piloto
Neri bear zait obeditu.
Buruan jartzen ba-zait neri
Bonbillon bat eta
Bonbillon bi
Eragiok, Xanti,
Arraun ori.

Etzan atertu gaberdirarte iskanbilla. Abestu
genuzan zortziko zenbait ere. Goizaldera mutilko
gazte bat azaldu zan. Aizezko tramankulu bat
eskuan. An nasitu ziran amar laterritako eresiak.
Zortziko baten ondoren, «vals» bat. «Marsellesa», berriz, urrengo. Euzko-abesti alayak, azkenik.
Edariak menderatu zidan neri ere burua. Erdieroturik genbiltzan danok. Pattarraren indarrak
oratu gindun. Tabakoaren keak itxukatu. Antola
nolakoak izango ziran eztarrietatik irtetzen
zitzaizkigun edesti illun urratuak. Kale-zearka,
ibil-ikaraz, doan moskorraren gisan, orain abestia asi ta batpatean bidegabe eten. Lelo berdiña
asteko ausi, gañera, lengoa.
Jarki nintzan noizpait eta etxera bidean asteko ustean, esan nien:
—Agur, jaunak. Ba-noa.
—Ez, ez —zesaidaten ao batez danak.
—Ez adi joan, Xanti —deadar egin zidan
arrantzale batek.
—Joan bearra det, ordea.
—Ori dek ontzizai eskasa aizana. Alde, alde
ortik!

Lerrenak egin genuzanean, irten giñan Gezurretxape-tik Euria ari zun. Nasa lokatzez betea
zegon. Ni, berriz, etxera jo bearrean, nasa-aldera zuzendu nintzan. Errizayari eskerrak. Eztakit,
bestela, noraño joango nintzan. Arek lagundu
nindun etxeraño. Urrengo goizean, oartu ere
gabe, nere ogean esnatu nintzan.

IV
MATXIN IGESI
Etzagerkigun aspaldian Matxin-ek, ez neri eta
ez Miren-i ajolarik. Etzan Luzaro-ra iñoiz jasten.
Urreratuz zetorkigun ezkontza-eguna.
Gau batez, etxeratzean, ateondoan Matxinekin topo egin nun. Nere zai zegon, nunbait. Ikaratu nitzan lenengoz; aitor bear. Zer nai ote-zun
gizon arek?
—Zurekin itzegin bear det —esan zidan.
—Tira, ba. Sar zaitez etxebarrura —erantzun
nion.

Nerekin borrokatzera ote-zetorren bururatu
zitzaidan aurrenetik. Ez, ez. Ezin zitekean. Bera
baño indartsuago nintzan.
Sartu zan eta nere aurretik igo zitun zurubiko
mallak. Nere gelara sartzean, zurezko idaztitegian neuzkan idaztiak ikusmin zorrotzez begirakatzen zitun. Baita ormatik exegirik zeuden oyal
margoztuak ere.
—Zure amonaren etxetik etorriak al dira? —
galdetu zidan.
—Bai.
Bigaren aldiz astiro begiraka ekin zion. Arriturik negonion begira.
—Zuk esango dezu zerk zakartzun onera —
jalki nion.
—Oraintxe esango dizut. —Miren-en aitaren
idazki itxi bat eskuratu zidazun.
—Egia. Bai.
—Beste idazkazal bat dakarkizut nik ere.
Miren-entzat. Ez eman ezkontza-eguna iritxi
arte.
—Ez ote-da zure bekaizkeriren bat?

—Ez, ez. Egon kezka-gabe. Bere senditik
datorrela esan egiozu. Ustegabeko gertaera
atsegiña izango da biontzat.
Ikaraz artu nun idazkia. Bitartean ordea,
Matxin gelako txoko guzietara, atsegin-itxuran,
begira ari zan. Urrena galdetu zidan:
—Etxian al-dago zure ama?
—Bai.
—Agurtu nai nuke, ba.
—Ongi. Goazen.
Nere amaren gelara sartu giñan. Matxin ikustean, biziki arritutakoaren gisan, bat-bateko
keñua egin zun amak. Ezin ulertu nik zimurraren
zergatia. Oso maiteki ta bigunki jokatu zan
Matxin. Luzaroan mintzatu ziran biak. Egoneziñak zirikatzen nindun biotzondoan. Ulerkaitza
zan neretzat Matxin-en oraingo joera.
—Au dek aldaketa —nion nerebaitan.
Etxetik irtetzean, nereganatuz, esan zidan:
—Luzaro-tik urrutiratzera nijoa. Ez gera,
noski, geyago alkar-ikusiko. Gorrotorik bai aldidazu?
—Ez zergatiak ugari izan arren.
—Ordun, agur!

Eskua luzatu zidan. Baita nik ere nerea. Biziki estutu zun.
Gelara urbiltzean, oso artega aurkitu nun
ama.
—Zer gertatu zaizu? —itandu nion.
—Ezer ez. Nere anai Jon zala uste izan det,
urreratu zaidanean.
—Zer?
—Bai, bai.
—Ainbesteko antza al-du, ba?
—Aren aurpegia berbera dirudi.
Oso bakana zan izaeraz Matxin au. Joeran,
tankeran, mintzoeran, ibilleran, lagunekin.
Danean. Zerbait ba-zun oargarria.
Jazokun au gertatuz geroztik, zenbait egun
joanak ziran. Udazkeneko egunsenti eder orzkarbi batean ontzitxoa, nasa-ezpanetik askatuz,
itxas-erdira zuzendu zun Matxin-ek. Morroyarekin. Orduerdiaren buruan itxas-ganduak estali
zitun urrunera. Joan dira arrezkero egunak. Baita
asteak ere. Igazi dira urteak. Ez, da, ordea, aietzaz ezer geyago jakin dun gizonik.
Iritxi zitzaigun ezkon-eguna. Eleizatik amaren
etxera urbildu giñanean, Miren-ek urratu zun

Matxin-en idazkazala. Ingi-mordoa ixuri zan maigañera. Garatz-txartelak ziran. Meatz-bazkunetako txartelak; Laterriaren zor-txartelak eta
abar. Ua zan dirutza! Idazti bat oartu gendun
ingi-tartean. Ara zer zion.
«Nere Miren maitea; Zure sernagayak lengo
batean nere eskuetaratu zun idazkiak ustegabeko gauza bat azaldu zidan. Zu ta ni senideak
gerala. Aita baten seme-alabak. Ainbeste gorrotatu dedan Xanti bera ere nere aidekoa da; ia
senide.
Agirre’tar Jon-en semea naiz. Nere amonaren
etxean mirabetzan zeguan neskame bat det
ama. Ez diot iñori egotzi nai izan dedan zabarkeriaren ogena. Nere zorigaitzaren ondorengo utsa
da.
Gizon gaizto ta biozgabetzat joko nazute,
agian, zuk eta zure senarrak. Ezin nitekean bestelakoa izan. Doakabe uts bat nitzanean, ostikoka ta ziztaka erabilli naute ingurukoak. Altsu izatera iritxi naizanean, urrekoak makilkatzea ta
irainkatzea zitzaidan atsegiñen.
Zoriondunen indarra ta ondasuna. Gogoaren
gaxotasuna, berriz, bekaitza ta ituntasuna. Piz-

tiak alkar ozkatzen diran arpetan luzaroan burrukatu diranak, kutsuturik daude. Nola diteke
gizon guziak osasundunak izatea? Ez eta ere,
ezin diteke, guziak onberak izatea. Ni beinzat
ezin neiteke izan oraindio. Orregatik bidaltzen
dizkizut, nere arrebatxo orri, ondasun oek zure
ezkon-ondaretzat. Au da nere zitalkeria. Au da
zarpilkatuaren iraña. Zornedunak osasundunari
dagion iraña. Sendiko senide kutunari, erukarri
ostikopetuak damaion zigorra.
Agur, arrebatxo maitea! Zorionak!
Jon»
Idazki au idaztean, Matxin negarrez jardun
zala errazki igarri zitekean ingi gañean: Arras
zimurturik zegon. Ixuritako malkoen kutsua an
ageri zan.
Gure arerio purrukatu zan Matxin, batpatean
lagun biozti ta senide maitale biur zitzaigun.
(AMAYA)

PAPINI-REN
IRUDIPEN-AMESAK
I
Bai al-du iñork gerokoaren ateak idekitzeko
giltzik? Ez dek nornairen aala etorkizunaren
illunbea argiz urratzea. Jaungoikoagandiko igaraizeak eragiñik aintzinako igarleak arnastutzen
ziaten etortzekoa. Aiez gainera, nork? idazle zenbaitek, orraatik, barrundatu izan diate iñoiz gizadiaren bidean argi-nimiñotxoa. Izpi-txirrixta utsa
izan arren, igarletzat jo ditzagun olakoak ere.
Verne idazleak orain berrogei bat urte sendu
zizkin bereziki gizadiaren oraingo aurrerakuntza
zenbait. Oraingo azpi-ontzien murgil ariñak ikusiki, nork aantzi «Nautilus»en iger-ibillak? «Aste
batez oial-egazkinean» irakurtzean, gaur-eguneko txori egazkiñak zizkin Verne-k ames. Lurretik
illargira ere gizonak iritxiko eztiranik ezin esan.
Igar-indarrak aizatu zin, naski, idazle onen
mena.

Orain, ordea, beste idazle bat zekarkit igarletzat. Gerokoan zerbaitxoan usnatu nai duna.
Bidez gerta leikeana zerabilkik. Sekulan egiztatu
ezik ere, irudipenari damaion atsegin-irri goxoa
bedi arinkeri txoroen parkabide. Ator, irakurle.
Goazik idazle aipatuaren eskutik. Aitatu dezadan, lenengoz, nor degun eskuko adiskide ori.
***
Giovani Papini. Ezaguna dezu, noski, idazle
italiar au. Aintzina Kisto-ren izena gaizki-esaka
erabilli zuna. Gerora aren aldeztzalle gori biurtua. Papini-ren antzeko izaerak, ain zuzen, ez
dute iñoiz erdiperdika eskasean tinkarik egingo.
Edo-ta, sapelaitz gisan, goien goienera egazka
igoko da; edo ta inpernu leizara irrixtaz labainka
jatsiko. Aldeztzalle beroa ezpa-da, biraolari
porrokatua izango da.
Etzaigu agertzen Papini, idazlanetan, oremen errezki bilduriko jakin-lore merkeak zaparradan ixuriz. Ez da ere, ez, jakintsuenetakoa.
Bai, orraatik, elertilari trebea; bai ertilari iaukala;
bai gizon bioztuna. Itzak eta oldozkunak sutegi-

tik galdatan ateratzen ez du parerik gaur. Itz lazkarrak. Aiztoaren zorroztasunaz dezteratua idazkera. Baño eder-eguzkira egoak urreratzean,
nork uki biotza ain eztiki, nork irebazi irakurlearen gogoa ain ustegabean?
Gaizto-bidetik uskurtz-aldera barrutiratzean,
gartsu jaso zun, oi bezala, itza. «Storia di Cristo»
da onbidean argitalduriko idaztia. Kisto-ren aintzari; Kisto-ren aldezkari; Kisto-ren ezagule
goxo; Kisto-ren izaera eztiki ta maitegarri azaltzen zakiana ager zitzaigun.
Gabetik ez dator, ordea, batpaten eguzki-lanbroa. Egunsentia bear, alegia, bitarteko. Papiniren adimenak ere bear zun bitarteko ori. Geldixeago ta sakonago oñak eta erroak lurperatzeko. Kisto-ren goratzalle xamurra urte biz izana,
joana al-degu berriro ondabidera laprastka? Erukarri utsa! Ez da luzaroan gaiztoan tinkatuko, nik
uste. Zorigaiztuna litzake, bestela, gogo gartsu
ua.
Bigarren gaiztoaldian argitalduriko idaztiak
«Itzak eta odola» darama idazburutzat. Irrieztenka zulagarria. Gaizto-menak dabaril berriro
sutan or.

Irakurlearentzat orain dakarguna «Gog» deritzaion idaztitik artua det. Esanaz naikoa ta geiegi, noski, Papini idazlearen ezaubidetzat. Aurreitz luzetxoa. Parka, irakurle, ta eskeini eskua
idazle goxoari. Barrengo su-indarrak ezpa-lebaril
ara ta ona, ez luke, nere epai xixtril ontan beintzat, parerik. Goazen aurrera.
***
Wells ospetsuaren etxean sartua nauk.
England-en diran idazleetan goratuenetakoa dit
bekoz-beko. Gijoazkion, bada, ondora iritzi-eske.
Orra, ordea, nere itzotsa oartzean, Wells gizagajoa, itz-iturria batpaten askaturik, ugalde laisterra jaurtiz. Izperkari naizelakoan dik olako itzetorria. Nolatan atertu erauntsi izugarria? Era
ontan ba datorkioz oldozkunak lorez jantzirik
lumara, ez dek onentzat eginbear zalla idazlana.
Ara nola mintzatzen dan larruzko arki lasaia
nigana urreratuz: «1866-garren urtean Bromleyn jaioa nauk. Gaztetan andere-jantzi ta bitxi-saltzate saltoki batean morroi izana. Geroago asia

nauk ikasten. 1886-garrenean eraldu ta atera
nin nere egunkaria. Berton argitara ere lelengo
idazlana. Socrates-en buruz ain zuzen ere».
Orrela dijoa gainbera Wells-en itz-jarioa. Nor
naizen adirazi bear ixillarazteko. Ez nebillela
bere bizitzako goraberak biltzen. Ona emen jaulki didan erantzuna: «Zer nezake, bada, nik
zutzat?»
Wells au gizon lodizki sendo bat degu. Itxuraz
baserri-aldean bere ondasunak pake sainduan
erabilliz atsegintsu bizi danen bat dirudi. Tankera utsez ezin somatu iñork idazle-gogoa. Ondo
jana; arpegi borobil osasuntsua. Ez darama olerkari-antzik larru-azalean. Ez du irudipen ameslaririk ageri mintzean. Gaztetango bitxi-zaltzalleak
diraula oraindik ere soin-barrenean, esan bear.
Izan ere, aintzinako kapel bitxiztatu ta edergallu zuri-gorrien ordez, idazle merkeak saltzen
dizkik. Jakin-ames solairu-gabeak; berrikeri txepelak; igande-arratsaldeetarako ipuñak; zizkamizka txoliñak.
Itz-ugaldea atertu ondoren, ara nere eginkizuna azaldu. Europa osoa zearkatuz nerabilkiala.
Jakinai berezi batek zirikaturik, gañera. Gizadia

noragiño doan jakin nai. Gerokoaren ateak
zabaldu nai. Etorkizunaren illuna urratu uste.
Gizadia aurreraka ala atzeraka doanentz ikasi
nai.
Itz oek entzutean, saietsean ezpareak miztokatu ba-lu, ez uan erneago jarkiko ta zutituko.
Asia degu berriro maldar-beera Wells iztun errexaren itz-jarioa. Oraingoan, ordea, jakingarria da
jaulki diguna. Lotu bedi, alere, urrengorako.

II
Etorkizun-itza entzutean, larru-arki atsegiña
urreratuz, ezpain-artetik itz-ugalde azkarra ixurzorian, utzia genun Wells giza potxolo goria. Au
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Gazigozoak - 4
  • Büleklär
  • Gazigozoak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3537
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2179
    20.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3577
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2139
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3479
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2305
    19.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    29.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 1786
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1213
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.