Gazigozoak - 2

Süzlärneñ gomumi sanı 3577
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
32.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
agertu ebaneko, urrundu zan gaxotegiko otseña.
Aurki azaldu zan lekaimea. Etzan zarra. Franceko andereai edozertan darien gozotasuna eban

joeran. Gaztetandik dakarre ango emakumeak
egokitasuna. Gaxoak eta naigabetuak laztantzeko berdiñik gabeko laguntzallea da.
Izketan asi ziraneko ezagutu eban Loreti-k
lekaimearen gogo-ondasuna. Aurrean izle dogunaren tankerak zabaltzen dauskuz maiz biotzaren ateak. Bereola ausartu zan gazteñoa ara
eruen goraberak azaitzen.
Ara lekaime-buruari jaulki eutsona. Egunaz
aurretio Biarritz-ko errizañak kale-baztar batean
mutil gazte bat idoro ebela zauritua ta kordegabe. Jakin ebanez, gexotegi aretan egoala gaztea.
Urea’tar Imanol zala. Sendi oneko semea. Aita
kaskallu baten zakarkeriak amildarazi ebela
mutilla okerkerira. Amaika bider ikusi zituala
bere begiz gizon garratzaren purrustadak.
Semearen zorigaitzean ere etzala aren kaskallukeria bigunduko. Orregatik yoyala bera mutillari
naigabean ezti-txirrista eruan nairik.
—Bere sendikoa al-zara? —itandu eutson
lekaimeak.
—Ez naiz bere senidea. Baña biotzeko adiskideak gara gaztetandik.

Begininian irriño bat argitu yakon lekaime
erneari. Ainbesteaz jakiñaren gañean egoanaren
adigarria.
—Tira, ba. Goazan gaxoarengana. Oso gaizki
dago. Zauritu eben gabean, odolustu zan. Birikeriak jo dau, gañera, egunotan. Bi edo iru argiune
izan ditu. Ez dausku ezer esan, ordea, bere sendiatzaz, gu arrenga jardun arren.
Gelaren ateburutik entzun zitekean gaxoaren
atsandi-otsa. Burdiñezko oe zuri batean egoan.
Aurpegia berotasunez sutan. Estalkiak arnaska
neketsuaren mendean gora ta bera. Gaztearen
erasoaldi indartsuai eusteko lekaime bat eta
gizon bat egozan alboan.
Zidarrezko tanto bik bitxiztatu zituen Loretiren begiak eta, lipar batez beginini urdiñetan
dardartuz, matail zurian beera oldartu ziran. Batpatean atertu eban zotiña. Une artan bertan
gaindu eban biotzokondo erauntsia.
Ondoratu yakon gaxoari ta eskua artu
eutson. Kiskaldu bear aren eskuazpiko berotasunak. Burua ere sarritan galtzen eban. Barealdian
zan une atan. Tarteka etorkiozan itobearrak, eta
estualdiak. Makurtu zan Loreti ta bekokian mosu

bat egotzi eutson. Anayari arrebatxoak emon oi
dautsonez. Aintzinatik bularrondoan zintzilika
erabillan Ama Birjiñaren urrezko irudia ipiñi
eutson ezpanganean. Oargabean mosukatu
eban gaxoak irudia.
—Biotzondo ona izan bear dau gazte onek —
jalki eban lekaime buruak. Gaitzaren zorrotza
igarri nunbait eta apaiz bat eskatu eusku arañegun. Oso egoki aurtortu zan. Baita jaunartu ere.
Zerura joango da, agian, gazte onen gogoa.
Ontan, ordea, beroune izugarriak eraso
eutson Imanol-i. Ezin arnasik artu. Ito bear bularra estuaren estuz. Erasoaldian oetik bizkor egingo leukean jauzi. Lekaimeak eta beste gizonak
eldu eutsoen eta maindirapean lotu. Karrasi
urratuak igesegin eutson eztarritik. Nork aizatu
dautso, ordea, gaztelu zuriko anderetxo margularen izena? Aurrean ikusi? Bai zera! Beroaldian
piztu yakon irudipenean, nunbait, Loreti-ren irudia. «Loreti...!»
Zelan eutsi gazteñoak negarrari? Biotza lertzeko laingoa zan. Artu eban lekaimeak anderetxoa besotik eta andik atera eban. Bai bear ere.

—Eriotz-agiñean dogu Imanol. Bere sendikoai
gaztigatu bear yake. Etorri dadizala lenbaiben.
Zoaz arin eta deitu egiezu urrutizkiñez.
Ondo ekian lekaime-buruak orduerdiaren
barruan etengo zala mutillaren bizia. Ala gertatu
zan. Eginbearra bete ondoren, Loreti gexotegira
itzuli zaneko, gorputzilla zan Imanol. Buruz jokatu zan barriro ere neskaño xaloa. Maiko ixillak
ixuri zituan biotzondoan. Belaunikatu zan eta bai
otoya biozki zerura jaso ere. Ar egizu, Ama, betiko zure beso maitaleetan Imanol-en gogo ona.
Gizadiaren atsekabeak eta oñazeak gozatzen
dozuzan, Ama ona, eztitu zerbait umezurtz
nazan onen zorigaitza!
Loreti-k itxi etitsozan gorpuari begiak eta
bekoki zurbillean musu biguna maiteki jarriaz,
illobirarte lagun izan yakon.
Gaberdian eldu zan Imanol-en aita. Eriotzari
begiramena izan eutson, orratio. Erabat atertu
zitun aurrerakoan eguneroko lazkeriak eta iskanbillak.

VI
ONDASUNEN ZABALTZALLEA
(Azken-itza)
Edonundik datorralarik ere, maitagarria da
noznai ondasuna. Zelan izan ez, barriz, amestu
legikegun gazteño ederrenaren esku zuriak
zabaltzen dabena?
Bai-dirala gaiztoak gizonak! Asarre bizian
alkar ozkatzea dabe maiz atsegiñen. Gorrotoak
aizatzen ditu, ari burrukalarien gisan, alkarri erasoaz. Betiko joan al-yaku gizartetik maitasuna?
Au zorigaitza!
Zuek, ordea, atez ate otoi-marmarika zabiltzen eskale zarrastakuok, zuaze Irizar-ko gaztelu
zurira maitasunaren billa. Nunbaiteko etxera
ondoratzean atea purrustaka itxiaz zakurra axatzen dautzuenean, bil zadize edur-margozko jauregiaren babes epelera. Esku-igortzi gozoaren
bila al-zabiltze? Maite-itz leunen egarri al-zarie?
Ninietan argirik gabeko begiak dozuezan itxu
errukarriok, zuaze Loreti-gana. Aren aurpegiño
zerutarraren dirdirak ezin ditu, zorigaitzez, zora-

tu zuen begiak. Idoroko al-dozube, ordea, iñun
aren eskuaren biguntasunik? Zenbaterañoko
zorigaitza dozuen Loreti-ren mintzo eztia ezin
entzun zengikien sorrak! Nun ikusi, orratio,
gazte xaloaren aurpegitxoa inguratzen daun
matazaren urre-dirdairik?
Inguratu zadize, bada, Irizar-ko gaztelu zurira
atsekabe ta beartsu guztiak. Elbarriak, erreminduak, oñazedunak eta aginkatuak. Orra nun
datorran Loreti, ametsirudia baizen zuri, atseginorriak txiroen artean eskuka zabalduz. Urreratu
zadize. Mosukatu egiozue jantzi-ertza. Ez al-da,
ba, aingerua, eskuzabalka yatortzuena?
Otxoa da Loreti-ren alboan eskupekoen eruatzallea. Baldartu da oro agurea ta noizpaitan jauregiaren gerizpera bildu da. Errege bat bezain
nagusi bizi da an. Ba-dau aren seme Jokintxo-k
ere egunotan poza. Azkarra dau oraingo birigarroa. Ezpai-dautso kink batean ikasi txoriñoak
«Nik bai dut maiteño bat» abesten...! A bai dala
poza mutiltxo beltzeranarena.
Oraindio ere igarotzen dira gazteluaren
aurretik amaika zaldun garatu. Andereñoaren
eskuaren gose bizia dabe. Ez izan, orratio, nes-

kaño txoragarriaren biotz-kuskua irabaziko leukian bizirik.
Geroago ta zuriago dirudi Urizar-ko jauregiak.
Zitoriz jantzi dira inguruko baratzak. Oi! Alakoren batean, ez ete-da biztanle ta guzti, usoaren
egoz, zerura egatuko?
(AMAYA)

LARRETXE-KO SORGIÑA!
(Irakurgaya)
Ai; ene! Nori igesegin dautso agotik ustegabean itz gaiztoak? Ez al-dau oartu izleak entzuleen begietan dardaratu dan ikara? Ingurukoen
gogoan bildurrikara larria sortarazi nai ezpadozue, uxatu arin ezpanetatik Larretxe-ko sorgiñaren izena. Beiñola aurraroan gure loaldiak
amaika aldiz naigabetu zituan izena da. Lozorroa
biziki laritzen euskuna. Olakoetan oñaze bizian
eta biotz-neke zulagarrian ibilli oi dira ames-iduriak. Bereolan igitzen dira kezkapean larri Dostoiewsky aipatuak margozten ditun giza-irudiak.
Ez al-dozue ikusi iñoiz Anboto-mendiaren
babesean etxe zar bat, gaztelu zarpilkatua iduri?
Ziklopeen eskuz arkaitz bizian zartaka eregia
dirudi. Landugabeak ditu ormak. Bata bestearen
gain orpoka jarriak arkaitzak. Noizpait guda-gaztelu izana. Gaur, ordea, larrak eta untzak ayenluzeka janzten dautsoe bizkarra. Leyo-zurak eta
ate-olak erdi-usteldu yakoz. Saretu dira oro
leyondoetako leyarrak. Ekaitzaldian aizeak zirri-

tuetan zinkurin dagi negarka. Saguzarrak eta
armiarma-sareak dira marandioetan nagusi.
Etxealde aberatsa izana da aintzina Larretxe.
Artalde ugariak morrozten zituen negualdietan
inguruko otadiak. Etxeburuko belardietan ere
bei-talde ikusgarriak larratzen ziran zintzarriei
dilindalan eragiñaz.
Orra, ordea, zelan sartu zan etxepean zorigaitz izugarria ustegabe. Urtearen buruan etxeko biztanle guztiak makurtu eutsoen eriotzari
burua. Batbatean joan ziran nagusia ta bost
seme-alaba sendokoteak. A izan zan eriotzaren
ostubear galgarria! Amona zarra bakarrik lotu
zan etxean.
Ba-zan arrezkero errialdean marmarra ta jarduna atergabe. Edesti bildurgarriak jalkitzen
zituen errikoak or-emen urrekoai belarrira ixilka
mintzoa ixuriz. Larretxe-ra urreratzean, gizon
sendo ta bulartsuai ere biotz-taupadak etetzen
yakezan batbatean. Zurrun tinkatzen ziran.
Ezkerraldeko piñudia gaberdian zearkatzean,
bidaztiak asperen ituna entzun ebala nunbait?
Eleiz-dorrean ontzak auspo-otsa ta oyua egiela?
Ixo! Au bildurra! Larretxe-ko sorgiña dabil erratz-

gañean egazka. Sartu zadize arin etxebarrura.
Zaindu zuen aurren loa. Atso gaizkilleak begiz
jotzen dauna, urrengo egunean ilgo da. Txinpart
gorriak argiztatzen ditue sorgiñaren begi-zuloak.
Erne ezpa-zabiltze, gañera, ogean atzemango
ditu umetxoak eta zanpatuko ere. Uuuu...! Au
bildurra! Au ikara!
Gabez Larretxe-ra zerbait urreratzen ausartu
diranak entzun izan ditue, barriz, ots erdiragarriak! Pertz-ots; burruntzali-tangateko; ijiji ta
iskanbil erogarriak. An biltzen baitira gau-jolasetara inguru areitako sorgin zar biurri ta tximadunak. An egosi ta maniatzen ditue laratz-pertzetan gizon eta emakumeak zorarazteko nastekari
arrigarriak. An gaitzen ditue igortzkai ezaugabeak. Gaberdian kebidetik karrasika ta oyuka
irtengo dira emakumeen eta umetxoen loaldiak
kezkatuz.
Egun batez, orratio, zentzunbakoarena izan
zan nire txepelkeria. Mutilko zorabiatua nintzan,
agian. Txorlkume bati arrika jarraiz, Larretxe-ko
etxeazpira iritxi nintzan eroki. Errekondoko
sarats ondoan kuzkurturik arri-koskorra jaurtitzeko zai nengoalarik, itzotsa entzun neban sor-

balda-aldetik. Norbait ondoratu yatan nik oartu
gabe. Itzuli neban burua. Zutundu nintzan.
Aaa...! Larretxe-ko sorgiña! Aiztoz sabela urratu
izan ba-leuste, e’neban biozpetik karrasi garratzagorik jaurtingo. Eztarrian ito yatan, ordea,
mintzoa. Kordegabe erori nintzan eta buruaz
lurra jo.
Zoralditik esnatu nintzanean, Larretxe-ko
oge bigun batean oartu neban nere burua. Jaugoikoaren izena! Sorgiña egokidan begira begierne. Begiak zabaldu ordukoxe, aurpegitxoan
laztanduz, jaulki eustan:
—Ez izan bildurrik, umetxo. Ez dautzut nik
gaitzik egingo. Guzur uts dira erriko mingain
gaiztoak ixurtzen dituen zitalkeriak.
Au esanaz gero, katilutxo epel bat urreratu
eustan ezpanetara. Larranbillo-ura zurrutatzeko
agindu eustan. Zorabioak aldenarazteko egokia
dala edari ori. Bildurrez gainditurik neukan
artean gogoa. Joan zan, orratio, lengo larria.
Ikusmiñak zirikatu nindun une aretan. Orra oartu
nebana.
Begi urdin ederrak zitun Larretxe-ko amonatxoak. Ez txingarrik begi-ninietan. Ezta ere surik

begi-zuloetan. Are gutxiago, barriz, begiratu
errerik. Artillea bezain zuri buruko illeak. Mataillak zurbil. Zimurrez zearkatuak. Astiro ta mintzo-dardarka mintzatu zan. Artu neban luzatu
eustan katilutxoa ta bai aurki txukatu ere. Ixuri
eutson, nunbait, atsotxu begikoak laranbillourari gozakia oparo. Izaten al-dabe, ba, sorgiñak
edariak gozatzeko gokakirik? Bai, itxuraz. Biotzonekoa iduri yatan Larretxe-ko amonatxo ortzgabea.
Asia zan ordurako mendietan bera illunabarra jaisten. Eta burua ta mataillak esku zimurragaz laztanduz, esan eustan barriro atsotxuak:
—Zoaz arin etxera eguna zearo illundu baño
len. Kezkatuko litzakez zure etxekoak ara garairako elduko ezpa-ziña. Ez esan, orratio, iñori
emen izan zaranik. Betiko galdua zarala usteko
dabe, bestela. Ez sinestu or nitzaz esaten dituen
biozgabekeriak. Ez dautsot egundo iñori kalterik
egin. Ezta egingo ere. Ala ere, erriko biztanle
guztiak biozki gorrotatzen nabe. Jaungoikoaren
zigorra da. Bizitza latza nirea, benetan. Etorri
zaitez nai dozun guztietan etxe onetara. Zure
amonatxoak baño ere maitekigo zainduko zaitut.

Maitasunaren egarri naiz, ba, eta gizadiak gorroto utsa itzultzen daust. Agur!
Laño baltz lodiak txanoz jantzi eben garai
aretan Anboto-mendiaren gandorra. Eleiz-torreko joaleak burdin-burunba geldia zabaldu eben
erriaren gain. Gau-otoya entzun zan eleiza inguratzen deben etxeen tellatupeetan. Aurki asiko
dira ontzak auspo-otska ta oyuka. Bereala dardartuko ditu aizealdiak ildegiko zugaitz jeikien
adaburuak. Eta erriko biztanleak ao batez begiikaraka esango dabe: «Larretxe-ko sorgin gaizkillea dabil or egazka. Sartu gadizan etxebarrura.
Zaindu daiguzan umetxoak». Eta giltzaz eta atagaz estutuko ditue atadiko ateak eta maratillaz
leyoak.
(AZKENA)

MIKEL,
ARRANTZALE ZANGARRA
GIZA-IRUDIA
Orra poza Mikel-ena gaur! Zer gertatu yako,
ba, arrantzale-gazteari? Sorgin yorien baten
begi-dirdirak, nunbait, biotza kilikarazi? Ez, ez.
Gaurkoz beintzat, ez da Mikel-i kolkoa dardaraziko leuskion emakumerik. Ez dau nai itxasoarena
beste maitasunik. Ibaya gainbera doanez, doakio
gogoa itxasora. Bereolan doa itxastxoria ere
ega-ukaldika itxasaldera.
Ara mutil itxastarri biotza zastatzen dautson
pozaldiaren iturria. Amets gozo bat erabilli izan
dau txikitandik buruan. Arrantzu-ontzixkaren
egalean arraunai sendoki eragiñaz zioanetan,
ames ori erabillan atergabe ausnarka gogoan.
Aizea ta itxastxoria bezain azke ta burujabe izan
nai mutillak! Gañera, nagusiaren mintzo latz
zitalak garrazki zartatzen eutson biozpea.
Gaur bete dau, azkenik, txikitandiko ames
gozoa. Ontzi zailu ta sendo baten jaube da. U, ju,
ju...! Zakur zaunkari zalapartariaren gisan dabil

Mikel yauzika ta oyuka etengabe biotz-barrengo
poza ugaldeka ixuriz.
Gaztea da oraindio. Sendoa soñez. Bizkorra,
orratio; zimela ta idorra. Ekiñalean erasan-zaila.
Arrantzu-lanetan ziarduanean, ontzi-gañean
katua baizen arin yauzika ibiltzen ikasia. Seskaren jeikitasuna dau ibilkeran. Itxas-gezalak eta
eguzkiak gorriztatu ta baltzitu dautsoe zerbait
aurpegiko azala. Ala ere, gizaseme ederra da.
Ikusi bearrekoak dira, agian, Ondarroa-ko neska
lirañen ixilkako begiratuak. Biozpean maite-kilima piztarazten dautse, naski, mutillaren joera
zangarrak! Ezikusiarena egian, ordea, arek.
Maitale ezkongayak emaztegaya baizen maiteki zainduko dau Mikel-ek ontzi barria. Aurreratu dautsoen dirua zatialdika ordaintzeko egin
bearko ditu mutillak arrantzun ekiñalak! Alere,
aurki ordainduko ditu, bai, zorrak. Zintzoa baita.
Ezpai-dau arrantzu-lanetan itxasgañean bardiñik. Buruz eta erne jokatuko da.
Ara! Erriko arrantzale gazteen artean amabi
trebeenak eta oituenak aukeratu ditu. Ta ontziaren biran portu-ondoan gazte-aldra ikasi ori bildurik, diñotse: «Mutillak! Ontzi au neurea dok.

Nai ba-dozue, zuena eta nirea izango dok; guztiona. Nai al-dozue nire lankide izan?»
«Bai pozik» —darantzutsoe arrantzale gazteak pozkiro ao batez. Itzal andia dautsoe, ba,
Mikel zintzoari. Ontzi-erabiltzen ere eskurik ikasienetakoa dau, ba, arrantzale kementsuak.
«Sartu zadize ontzibarrura» —oyugiten dautse—; aztertu zuen eskuz ontziaren gaitasuna ta
arintasuna».
Jesarri dira amabi gizonak ontzi-aulkietan.
Arraunai ekiñala indartsuan eragiteko zai dagoz.
Arraun-kertena eskuazpian bildurik; besoak kuzkur eta koskordun; ontziaren solairu-azalean
bernak tinko. Mikel-en keñua oartu ordukoxe, an
doa ontzixka arraunen erasoari jarraiz, gezia baizen bizkor. Apar-zirta zuriak alboetara bananduz, mutur zorrotzak erdibikatzen dau ur arrea.
Krak; krak...!
Zurezko amabi egok egaldi neurtuan aizatzen dabe ontzia ta aize-burrunbaren mendean
intxaur-oskoi ariña dirudi, ugiñen gandorretik
gandorrera txairo jauzkatuz. Kurrinka latza dagie
arraun-agak lotukiaren igortzian. Ori dok, mutillak, beso indartsuen sasoya!

Begietatik dirdaika gañezten yako Mikel-i
biozpoza. Bai al-da iñun bere mendeko sallak
pozkiroago zearkatzen ditun erregerik? Lerden
jaikitzen da ontziburuan. Endaintza darua
eskuan. Begi ernez ortze-aldea aztertu bitartean,
irriparre zoriontsua dario oargabe aopetik egoneziñik. Itzak labur jaulkitzen ditu. Kiñaldi utsean
igartzen dautsoe arraunlariak agindua. Agoak
ezer oguzi baño len, egiztatzen dabe arraunak
ontziburuaren naya.
Aste batzuen buruan izango da Donostia-n
entzute aundiko zeingeyagoka. An neurtuko
ditue indarrak Ondarrabi-tik Santurtze-raño edatzen diran itxaserrietako arraunlaririk ikasienak
eta aukeratuenak. Ez da azalduko, orratio, Mikelen arraunlarien erasoari urrik emongo dautsonik.
Ezpai-dabe iñun parerik.
Bost eundi lenago jayoa izan ba-litz Mikel eta
itxaslapurra izan, bildurgarriak izango ziran,
ziñez, aren ontzi-erasoak. Inglaterra-k izan daun
olerkaririk aipatuena izan zan Konrad itxaslapurraren kantaria. Kantu jasoetan edestu zituan
Byron ospetsuak aren egiteak. Margo biziz eta
ukigarrizko mintzoaz azaldu eban aren tankera

ta giza-irudia. Ez ete-da jayo oraindio Euzkadi-ko
itxasgizon zangarren egiteak, goi-arnasak eraginki, itz neurtuetan trebeki iruingo dauskuzan
oterkari aizaturik.
Txoragarriak dira gure itxaserriak. Ederra
gure itxasoa. Ez al-da ere zoragarria, udaldian,
ortze-aldetik eguzkiaren uztai dirdaitsuak itxaserraya gorriztatzen daun bitartean, illunabarreko
ozkirria, itxasgañean «boga, boga» abestuz,
atsartzea? Ez al-da atsegarria, gaztearoan, besoaz ugiñak txairo ebagiz, igerraldian murgilka,
adiskideekin indarrak neurtzea ta indarraldiaren
ondorenean ur-gañean soña geldiro kulunkatuz
atseden artzea?
Itsasoa! Oldozkunak esigabe noranaira barratzen ditun zelai amaigabea. An zabaltzen dira ta
egatzen biozpeko estualdiak. Ez dau an oñak
mugarik eta oztoporik jotzen. Ez dausku an iñoiz
gañeko sapayak burua kaskatzen. An egatzen da
gogoa bigunki Jaungoikoarenganaño. Itxaso ederra, agur!
Betor, betor lenbaitlen edertasun oneik itz
neurtuz abestu legikezan euzko-olerkari gaitua!
(AMAYA)

MORINGER ZALDUNAREN
EDESTIA
(Walter Scott)

OLERKI-KANTUA
I
Bohemia-ko zaldun aundizki baten kondaira
arrigarria edestu bear dautzuet. Mayatzeko
larrosa bezain ederra zan zaldunaren emaztea ta
zoriontsu bizi ziran. Egun batean, ordea, alkarrekin aogoxoka mintzatzen ari ziralarik, senarrak
jaulki eutson emazteari:
II
«Maitetxo, eskeinitz bat egin dot. Ibiltaldi
luze bat egin bearrean naz. Lurralde onetatik
aldi batekoz urrinduko naz. Ni atzerrian nabillen
bitartean, zu izango zara dagokizun ospaz, gaztelu onetako andere. Zazpi urtez eta egun batez,
gorde egizu orbangabe nire izena».

III
Negar-malkoak naro ixuriz erantzun eutson
emazteak: «Andere indargabea izanik, zelan
antolatu naiteke zu itzuli arteraño? Nork aginduko dautse zure mendeko gizonai? Nork erabilliko
ditu zure sallak? Nor izango da zure emaztearen
zaintzalle?»
IV
Moringer aundizkiak jardetsi eutson: «Ez keztatu, emaztetxo maite. Zaldun bulartsuak dodaz
menpean. Euretariko zintzoenak begiratuko ditu
nire ondasunak; erneenak zaiduko dau nire
anderea.
V
Kistarra naz, eta itza emon dodanez gero,
eskeinitza zintzo betetzea dagokit. Erbestean
nabillen bitartean, ez aiztu zure lagun maitalearen oroitzapena. Atertu egizu enetxo, zotinka.
Alperrikakoa da zure oñazea». Eta bekokian
maite-musua egotziz, oldarki jaiki zan zalduna.

VI
Gaztelu-barruko igarobideak zearkatuz, gelamirabearengana doa. Garbiontzia dauka onek
eskuan eta gain-jantzia beso-gañean tolesturik.
Txukundu da zalduna ta gain-jantzian bildu dau
soña.
VII
«Entzun, gelazai zintzo, —diñotso—. Mirabe
zindoa zara. Aintziñatik dazagut zure gogoaren
ondasuna. Zazpi urtez nire gazteluaren buru ta
nire menpekoen nagusi izango al-zara? Baita
ere, zainduko al dozu nire emaztearen leyaltasuna?»
VIII
Tolesgabea ta biotz-zabala zan otseña ta
nagusiari bereala erantzun eutson: «Tinkatu
zaite emen, nagusi. Zurea dan bitxia zaintzea
zeuri dagokizu. Ausierraza da emakumearen zindotasuna, agian. Zazpi urtez zoaz erbestera. Nik,
ordea, ez neuke urte beterako ere emongo emakume baten bakarraren zindotasun-itza».

IX
Arin besteratu dau Moringerek aurpegia. Biotza oñazez zulaturik darua. An urrean agiri da
guda-mirabe zangarra. Nagusiak itaundu dautso: «Guda-otsein zintzo, itxasoz aruntza noan
bitartean, nai al-dozu izan nire bitxi baten yagole?
X
Gaztelu au, lurraldeok eta nire mendekoen
ondasunak zainduko al-zeunkez zazpi urteen
buruz? Begiratuko al-zeunke, batezbe, zurki nire
emaztearen onustea?»
XI
Guda-mirabea ere tolesgabea ta biotz onekoa zan. Gazte bizia ta laisterra, orratio. Zalantzarik gabe ta bere burua aundietsiaz, jaulki
eban: «Nire jaun ona, aldendu egizuz burutik
susmo-apur guztiak. Egizu bidaldia kezkagabe.
Zure ondasunak nire zaipean itxirik, arduragabean zoakez.

XII
Sinestu egizu nire zin-itz zintzoa. Zure agindupean dozuzan sallak zintzo zainduko dodaz.
Baita zure gaztelua kementsu aldeztu ere. Zure
mendekoak ere pozkiro ibiliko dira nire agindubabesean. Zure emaztetxo onaren maitasunak,
barriz, makarrik gabe garbi ta garden iraungo
dau. Bai ogetamar urtez erbestean ibilliko baziña ere.
XIII
Itz oneikaz Moringer zaldunaren kolkoan oro
itzali zan susmo-bildurra. Bekokitik artegatasunlañoa egatu yakon eta alaitasunak barriro bizikatu eutson aurpegiaren tankera. Gazteluko biztanle guztiak maiteki ta banaka agurtu ondoren,
aize-ontzi batean sartu zan eta zazpi urtez eta
egun batez orron ibilli zan.
XIV
Aldi luzea joana zan. Lorategi batean arduragabean lo egoan bein Moringer zalduna. Iragarames batek biziki dardarkatu eutson soña. Ara
mintzo ixil batek adirazi eutsona: «Eldua da

esnatzeko garaya. Gizon barri bat da zure emaztearen eta zure lurraldeen jaube.
XV
Gazteluaren dorrean iñoiz ikusibako lauburua
edatzen da aitzearen egoetan. Esku arrotzak
darabillez zure zaldien ago-ugelak. Zure mendeko izan ziran gudari-aldra kementsuak buruzagi
barria dabe. Ainbeste maite zenduan emaztearen arinkeri lotsagarria, barriz! Len ain biozbera
ta zindoa izan zan anderea, gaur gabean zure
gazteluan Marstetten-go nagusi-gayakin ezkonduko da».
XVI
Lauorri esnatzen da Moringer eta aztazalez
bularrondoa urratuz oyugiten dau: «Anbat egundo jayo izan ezpa-nintz! Au zorigaitza! Nire gazteluaren jaubetasuna galtzeak ez nau kezkatzen.
Amorrarazten daust, orratio, Jaungoikoaren
izena!, nire emazte ederraretzaz guda-otsein
etoa jabetzeak.

XVII
Entzun egidazu, arren, Toma deuna. Zuri
egin neutzun eskeñia bete nairik ibilli nazan
bitartean, sabelzuri batek ostu daustaz nire aginte-lurrak eta nire emaztearen izena loitu daust.
Nik, barriz, erbestean jasan bear, lotsa gorriz
estaltzen naun iraiña!»
XVIII
Bereala entzun eban Toma deunak bidaztiaren arenga larria ta batbatean barneko loaldi
luzea alzatu eutson. Esnatzean, Bohemia-ko
lurralde eder naroan oartu eban bere burua.
Errekondo batean. Gaztelu aundi baten dorreak
zulatzen eben aurrean ortzeko urdiña. Errotaetxetxo bat ageri zan ezker-aldean.
XIX
Liluratuaren gisaz dardarraldiak daragitso
Moringer zaldunaren soñari. Oi ez lako pozaldia
sortarazi dautso, orratio, biotzondoan ustegabeko gertakariak. Eta begiai alde guztietara eragiñaz, berebaitan diño: «Ara emen nire aitaren
torreak eta errotaetxea ta erreka. Onetsia bedi

bidazti gajo onen otoi ezereza entzun daun
deuna».
XX
Bide-makillaz soñari lagunduz, errotaetxetxoaren ondora urreratzen da. Bere mendekoak
ziran gizonak ez eben ezagutu euren jauna.
Zearo aldatu yakon, nunbait, ordurako leengo
aurpegi-tankera. Errotaria bideratu yakon. Zaldunak eskatzen dautso: «Adiskide on, edestuko
al-dautsozuz bohemiar zaldun oni emengo gertakizunak?»
XXI
Errotariak darantzutso: «Itzak urri bear dira
emen gertatzen danaren barri emoteko. Gaztelu
onetako anderea senar barria artzekoan da gaur.
Leengo senarra erbestean illa baita. Alan diñoe,
beintzat, danak. Oso biozmindurik gaukaz aren
eriotzaren barriak. Nagusi ona zan oso.
XXII
Arek niri emona da errotatxo au. Jaungoikoaren atsedenean bego gizagajoa. Eskuzabalekoa

izan zan beti niretzat Martin deunaren eguna
irixtean, errotariok geure alogera artzen dogunekoxe, apaizari eleiz-jantzi bat eta estola bat
emon bear dautsodaz, Moringer-en gogoaren
aldez otoi dagian».
XXIII
Maldar-gora doa orain zalduna. Atsanka ta
ituntasunez gogoa gainditurik gazteluaren ondoratu da. «Lagun izan zakidake zeruko deunok eta
zabaldu egistazue, arren, gaztelurako sarrera,
bidegabeko ezkontza au lenbaitlen eragotzi
dagidan». —Onelan dagi otoi.
XXIV
Gazteluko ate zabalari erantsi dautson dangatekoak ots latza atera dau inguruan. Jaso daun
deadarrak, barriz, mintzo lauso ituna salatu dau.
Bidaztiaren otsera, gazteluko agintaria dator
atera. Moringer-ek diñotso: «Etxeko andere
onari jaulki egiozu Toma deunaren lurraldetik
bidari zar bat eldu dala ta etxe onetako babesa
eskatzen daula gaur gaberako.

XXV
Lar ibillia naz gaur eta indarrak oro agortu
yataz. Atea itxiko ba zeunst, e’neuke biarko
eguzkirik ikusiko. Ain aitua nator. Toma deunaren izenean eta aurreko senar Moringer-en gogoaren oroiz, gaberako etxe-ostatua eskatzen dautsot».
XXVI
Gazteluko anderearen billa doa jaurlea. Ara
emen ari jaulki dautsona: «Bidazti bat eldu da
atera. Nekeak auldua dator. Toma deunaren eta
Moringer-en gogoaren izenean, gaur gaberako
ostatua eskatu dau».
XXVII
Itz oneik samurkiro igitu dautsoe biotza andere biozberari. «Edegi egiozu atea —diño— ta
ongi etorria bedi bidaria eskatu daun ogera ta
maira. Are geyago. Nire leengo senarraren izena
aitatu daun ezkero, urte batez eta egun batez
emen tinkatzeko baimena damotsot».

XXIX
Itun doa zalduna areto nagosira, urratsak geldiro ta nagika aurreratuz. Ez al-dau gazteluaren
barruan iñork ezagutzen? Naigabeak gainditu
dautso biotza. Bazterreko ziziluan jesarririk,
saminki txukatzen ditu malko garratzak. Urte
osoak yakoz iduri an egin ditun liparrak.
XXX
Zabaldu dau gabak zerupean maindira baltza. Azkendu da oturuntza. Urrean da ezkonbarriak alkartuko diran ordua. Ontan, ordea, maiko
batek diño: «Ez al-da, ba, gaztelu onetan oitura
zar bat? Onera datorzan bidazti guztiak zerbait
abestu bear izaten dabe».
XXXI
Maitearen ondoan dago senar gaztea ta orainarte etengabe jardun diran ereslariai diñotse:
«Atertu egizue eresaldia. Aintzinako oiturari
jarraiz bidaztiak abestu bear dausku zerbait.
Diruz eta jantzi eder bategaz ordainduko dautsot
dagiken alegiña».

XXXII
Asi dau arek leloa:
«Urteak auldu daben agura zarraren kantuak
ituntasuna besterik ez dau aizatzen. Eskeni dautsoezan urre ta jantziak ez dautsoe, agian, kantari oni mintzoa arnasaztuko. Gaurko senargayak daun maya bezain aberatsa neban nik ere
beñola. Eta alboan begira dagokion emaztetxo
lilluragarria bezain txoragarria zan nirea ere.
XXXIII
Urteak, ordea, zimurrez josi dabe nire bekokia; edurrez estali dira nire ille kiskurrak; eta nire
aurpegiko osasunaren gorria bizar zuriok jan
dabe. Aberastasunaren dirdayak len inguratu ba
ninduen ere, biziaren azkena urreratzean, gaurko ezkon-jai alaira nire mintzo illun urratua
dakart».
XXXIV
Entzu-erne dagokio gazteluko anderea.
Agura bidaztiaren atsekabeen edestiak malkoak
ixurrarazi dautsoz. Ardao-banatzalleari deltuz,
agura gizajoari urrezko edontzian ardaua eroate-

ko agindu dautso. Bere maitasunaren aintzaz
urre-ontzi aretatik ardaua edateko aginduz.
XXXV
Moringer zaldunak, ordea, ezkon-eraztun dirdaitsu bat jaurti eban ixillean edontzi-barrura.
Sinestu egiozue olerkariari, zinez. Ezkon-egunean bere emazterengandik artu eban eraztuna
zan.
XXXVI
Eta ardao-banatzalleari diñotso: «Zure laguntza bear dot. Aintziñako aberastasun zoriontsuak
ba-datorkidaz barriro, sari bikaña eskuratuko
dautzut. Eruan egiozu edontzi au ezkonbarri
ederrari ta bidari zar gizagajoaren aintzan edan
dagiala, arren, edontzi onetatik».
XXXVII
Adikorra zan banatzallea ta abegi ona egin
eutson agurearen eskariari. Artu dau edontzia ta
andereari aurketuz , diñotso: «Bidazti agurgarriak, nire bidez, edontzi au bidaltzen dautzu,
bere osasunerako edan dagizun arrengaz».

XXXVIII
Aurki zaztatzen ditu eraztunaren dirdirak
anderearen begiak eta oarki begiratu ondoren,
oyu-egiten dau: «Emen dago, naski, Moringer
jauna». Jauzi egiten dau jesarlekutik bereala
negarrez asperenka. Ituntasunak ala alaitasunak
ete-daragitso negar? Esan begiskue emakumeak.
XXXIX
Eskar-itzak, beintzat, oparo igesegiten dautsoe agotik eta zeruko deun guztiai otoi dagitse
gaberdia baño len Moringer jauna ekarri dautsoelako. Ziñatuz azaltzen dau bere maitasunaren
zintzotasuna ta baita ere bere leengo zorigaitza.
XL
«Bai, bai. Emazte zintzoai bear yaken lotsa ta
aintza dagokit niri ere. Zenbatu, zenbatu egizuez
urteak. Gaur gabeko amabietan beteko dira nire
senarra aldendu zanez geroztik zazpi urte ta
egun bat».

XLI
An jarki zan Marstetten ere. Zorrotik ezpata
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Gazigozoak - 3
  • Büleklär
  • Gazigozoak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3537
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2179
    20.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3577
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2139
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3479
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2305
    19.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    29.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 1786
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1213
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.