Gazigozoak - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3537
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2179
20.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
31.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Tomas Agirre, «Barrensoro»

GAZIGOZOAK

AGIRE’TAR TOMA
(BARRENSORO)

GAZIGOZOAK
Gayak:
«LORETI» (maitasun-edestia);
irakurgai ariñak;
irudipen-jolasak;
eta idazlanak
BILBAO
VERDES-ATXIRIKA’TAR E.-RENEAN
Bidaikale, 9
1933

AURRE-ITZA
Jatorriz dira gizonak jakitearen eta irakurtzearen zale. Egurastaldikoan ere irakurgayetara
doaz geyenetan. Atsegiñaren bila. Jolasbidetzat.
Gai ariñak nai izaten ditue olakoetan. Irudipen-lan loratsuak. Ez idazti astun nekagarriak.
Ez legar-tartean belaunak urratuz ibilli bearrekoak. Edestiak, ipuñak, kondairak eta gertiduriak
ditue atsegiñen.
Erderaren barrutira doakiguz maiz gure irakurleak. Sail medarrekoa baita euzko-elertiaren
barrutia. Lipar baterako beste ez izan euzkelbelardietako larrea. Ortixek darakarkio erderak
gure mintzaerari kalterik aundiena. Antzokietan,
zineetan eta gertirudietan erdera, erregingai
apañaren gisan agertsen yakun bitartean, lotsati ta kikil jokatzen da euzkera.
Gaitasunik ez al-dau, ba, gure ele onek nunai
aurpegi dirdaitsuz eta urrezko soñezkoz andere
azaltzeko? Ez al-legike gureak beste edozein
elek dagikeana? Bai, bein. Geurok dogu euzkeraren zarpiltasunaren ogena. Euzkel-idazleai dago-

kie elerti-bideetan barrena izkuntza eskutik txairo eruatea.
Gaurko irakurleen agoak idazkera giarra
eskatzen dau. Bai ere, ordea, zailua. Buruari
neke larririk sortu-arazi gabe, biotza biziki zastatzen dauna. Irakurlearen jakinmiña ase arte,
gogoa gainbera irristaka daruana. Orrenbeste
ba-dagikee gaurko euzkel-idazleak, nik uste.
Urri airan oraintsu euzkel-idazlanen irakurleak. Ugaritu dira. Geroago ta geyagotuz doaz,
gañera. Idazleak ere erne diardue lanean. Amaika idazti eder argitaratu ditue lengo urtean.
Orratio, egin dabena baño geyago da dagikeena.
Nire semetxoa da gaur argira ausarta datorrana. Adiskide zintzoen esanak aizatu dau. Ez
uste, ajolagabe datorranik. Ba-dakar biozpean
bildur-kiliaren zimikoa. Gaurko irakurleak aosapai minbera dabe. Makarrak eta baltzuneak
bereala oartzen dituana. Antola, bada, nora, oan,
semetxo.
Or doakizu, irakurle, nire lenengo kutuna.
Arrera maitekorra ba-dagiozu, ez da azkenengoa
izango.

LORETI
(MAITASUN-EDESTIA)

I
GAZTELU ZURIKO
ANDERETXOA
Menditarteko zokondo zabal batean itxasaldera luzatuz doa Irizar. Uriaren biotzetik asko
urrindu barik, itxasora bidean ezkerretera, gaztelu eder bat begiztatzen dau bidaztiak. Iru torre
ditu. Zuriz jantziak irurak. Atetiko orma guztiak
ere zuriaren zuriz, ez ete-dira edur-autsez zurizkatua? Orzkabietan, eguerdiko eguzkiaren galdapean, leyarrezko jauregia dirudi. Ainbesteraño
dizdiztatzen da!
Oraindik urte asko ez dirala, zaldun aberats
bat iritxi zan urira. Oi, Irizar-eko atso berriketariak! Bai dozubezala min gaiztoak. Aterik ate
atsoak iñoenez, dirutza izugarria ekarran zaldunak Amerika-tik Gizon baltzen salerosketan irabazia. Osasun barik etorran, ordea. An jasaniko
zikoizkeriak eta baraurrak nolabaitan gozatu nairik eregi eban gaztelu zuria. Alarguna zan. Bere
alaba bakarraz beste, ez eban lagunik. Zokokeriari zearo emana zan. Bakartia. Gazteluaren

eskuiko dorre-goenean emon oi eban astia luzaroan eguzkiari ta itxasoari buruz. Gaitzak batpatean oro gainditu eban eta il zan.
Aren alaba bakarrarentzat izan zan ondare
ugaria. Loreti-rentzat. Umezurtz lotu zanez
geroztik, amaika zaldun gazte igaroak ziran gaztelu zuriaren aurretik. Basakatua ollotegira
sayets-biurrika urreratu oi danez. Zalantza
bizian. Anderetxoaren biotza maitemindu nairik.
Aren urre-metak aokada batean iretsiteko
asmoz. Ba-ziran Madrid-tik bertatik joaniko zaldun garatuak ere.
Izan ere gizon gosetienaren galea atsetzeko
beste bai zan Loreti. Biotza eztenkatzako laingo
ondasunak bai zitun soñean eta gogoan. Orzkarbiaren urdiña begietan. Kerexaren gorria ezpanetan. Urre-autsez bitxiztaturiko mataza bureztuntzat. Lerden eta garatu soña. Irribarreari esia
askatzean, erion agotik leyar-bitxizko karkara
zoragarria. Aspalditik, ondea, ez eban iñork aren
aurpegiñoari irririk oartu. Ituntasunak oñazetua
erabillan. Nundik sortu zan, bada, oñazearen iturria? Ixo, nire ezpanak! Edestiaren ariak asetuko
dausku garayan jakinmiña.

Bits utsa ziran, orratio, Loreti-ren gogoko
ondasunen ondoan, soin-edertasunak. Usamukea bezain ikarati zan. Arkumetxoaren gisan
garbi ta apal. Elizkoya, etxezalea, eskuzabala ta
langillea. Etzebiltzan oker gai onetan Iritzar-ko
atsoen min-artaziak.
Gaztelu zurira agertu ziran zaldun arroak
ezetz biribilla eruan eben. Urre dirdayak lilluraturik eruazala ara igarri nunbait Loreti-k? Edota
bestela, arri-koskorren batez, ez ete-eban aldatu
biotz-kuskua? Edozein andereñoren gogoa betetzeko adiñako mutil gazte yoriak azalduak ziran
jauregiaren aurrera. Ala ere, ez eban iñork igitu
Loreti-ren gogoa. Nork ezagutu emakumearen
biotz-osiña? Nork igarri gaztien biozkadai?
Ixo, ordea, irakurle. Ez nire ezkutua aizatu.
Ezpai dau iñork ixilpekoaren barririk. Beronelaxen dirau autsontziaren barruko auspean txingarrak sutan, iñortxok oartu ere gabe. Ez, bada,
orain aizatu, irakurle, nigandik urteniko ezkutua.
Aintzinatik maitemiñaren gaitzak joa dabil
Loreti-ren biotzondoa. Oñaze bizia dakartson
gaitza. Ez izan bere maitasunak erantzunik maitearen gogoan. Mukerkeri orrek darakarkio aur-

pegira zurbiltasuna. Baita begiondoetako ugelduak ere. Bai ere, agian, gabeko esnaldiak.
Bai al-da eguzkiaren bean ezkutu orren barririk daun gizonik? Bai; ba-da. Bat bakarra, ordea.
Nor da orren besteko zorionaren jaube? Nor dala
uste dozube Loreti gaxoaren adiskide bakan ori?
Ara.
Arritu zadize inguratzen nozuen sagasti zoragarriok. Ixildu nire alboan egotxoak igituz xirxirka ari zarien kirkirak. Eten egizue, txoriak, nire
buruaren gañetik daruazuen ego-ukaldia. Geldi
ta ixil guztiok. Ezpai dauste, bestela, sinestuko
edesti arrigarri au.
Aurki maldar-gora gaztelu-aldera atsanka
ikusiko dogun agura zarpilkatu ta eskale zarkina
da gaztelu zuriko ezkutuen jaube ixilla. Zelaiko
ateondoetan eskalearen otoi-marmaria entzun
orduko, artegatasunez egon eziñik dogu anderetxo maitemindua. Nork tinkarazi olakoetan Loreti-ren biotzean taupaka eroak?
Onenbestekoz, asi gadizan, arilkaya eskupean dogularik, ari-mataza biurria egoki ariltzen.

II
MAITEARETZAZKO
BARRIEN EKARLEA
Arratsaldeko zortzirak dira. Uda-egun kiskalgarri baten illunabarra. Itun-aurreko ozkirri atsegiñak eltxomulko ugariak atera ditu zugazpeetatik pirurika etengabean. Kirrinka latza dagie
saraspean txitxarrak. Gizonen oinpean bizi diran
zomorro-talde ikusgaitzaren bizi-otsa datorku
belarri-zulora.
Aruntzago, barriz, azkenengo irriparra bialduz doakigu, gaurkoz, illunabarraren magalean
eguzkia. Odolkusko ikaragarria dirudi itxasgañean gorriaren gorriz. Izpi gorriak urrez margoztatzen dabez gaztelu zuriaren iru dorreak.
Ixo! Nor da baratzako zugazpetik etxealdera
doan emakumetxo pertxeta? Alboetatik inguratzen daben loreak buru-makurka agurkatzen
dabela esan bear. Ez al-dirudi amaika bider gaztetan irudipenean amestu dogun erregin-gai
lilluragarria? Zurizko jantzia darua soin-gañean.
Aurpegia zurbil. Eskuak margul. Oi! Larrosa gorri

bat dagerkio esku-tartean. Ez al-dau odol-zauriaren antza eskuazpi zurbillean? Zokondoko bidera
zuzentzen ditu begiak urduri ta kezkati. Norbaiten zai dago atsege, nunbait.
Arrurdiñezko zurubiak ditu gazteluak aurreko
sarreran. Ara doa Loreti biotzaren bultzadari
erantzunaz. Mutiltxo bat oztopatzen dau bidean.
Loreti-ren mirabea da. Beltzerana. Amabi urte
ditu. Jokintxo da bere izena. Eun eguzklaldik beztakatu dabelako, ordea, uritarrak «Beltxa» deitzen dautsoe. Iru urte daruaz gazteluan mirabetzan. Alai ta zoriontsu bizi da. Izan al-legike etxekoandre bigunagorik? Bere amak ere e’leuke ark
baño maitekigo erabilliko. Loreti-ren agindu ariñak lasterka betetzea beste zeregiñik eztau jauregi barruan.
A! Bai. Ba-dau beste eginbearra. Gogokoa,
ordea. Berak aukeraturiko zeregiña. Zeregin
gozoa. Birigarroai kantu-leloak irakastea. Bidegarrokumea dau orain ikasle. Lelo polit bi ikasi
dautsozana. Ziztula ta ziztuka jardunaren buruz,
irakasten dautse. A poza Jokintxo-rena!
—Jokintxo!

—Agindu bekit nire andere onak —darantzutso mutilak aringa zutiturik.
—Zergatik darabiltzuz orrelan beti txoriñoak
ziztaka naigabetuz?
—Naigabetuz? Nork maite legikez txoriak nik
beste? Nork nik baizen kutunki erabilli?
—Kayola barruan loturik daukazuz, ordea. Ez
al-lebilkez atsegiñago mendi-zear egazka?
—Eiztariak, ordea? Miruak, ordea? Nire eskupean eztabe galtzoririk. Nun izan legikie ni baño
laguntxo oberik? Birigarrotxo onek ondo dakiana
da ori. Atea zabalduki ere, ementxe esku-txokoan kuzkurtuko litzaket ego-ikaraz.
Au jalki bitartean, esku-azpiaz bigunki igortzikatzen eban mutiltxoak txoriñoa. Onek, barriz,
eskupean ego-arro kuzkurtuz, emeki mokokatzen eutson gaztetxoari esku-azala. Ikusgai begiragarria zan benetan.
Irri gozoz egokien Loreti begira. Urduritasuna
baretu yakola esan eitekean. Sakonaldera ustegabean burua urbiltzean, ordea, ara zelan il
yakon ezpantartean irriño zoragarria. Beatzmuturra azpikaldeko ibar-barrenera zuzenduz,
diñotso otseintxoari:

—Ara nun datorran zure aita. Zoaz zaldien
tegira lasterka. Artu mandako gorrixta ta zoakioz
aitari bidera. Ez aiztu mandakoaren bizkar-ganerako bigungarria.
Anderearen agindua entzun orduko, jauzi bizkorrez urrindu da Jokintxo. Askatu dau mandoa;
lotu ugelez bizkarraren biran artillezko lastairatxo biguna ta an doa gainbera tximista bezela
zaldian zalko.
Goakiozan, ordea, aurretik eskale arlotearen
billa. Maltzur utsa izanda, eguzkiaren kiskalbearra atertu arte, errekondoko itzalperen batean
egona da orain arte. Eltxoen ziztada miñak eraiki-arazi dabe. Dakarzan barrien zai norbait kezkati dagoala jakin agureak; jakin Loreti-ren
kupiak. Ala ere, aren oñazeek ez dautsoe, gaurkoz beintzat, biotza asko kezkatu. Gazteen
maite-oñazeak «patxaran» artu-bearrekoak eidira. Ez uste, orraatik, serbitzari makala danik.
Zindotasun zurra dautso gazteluko andereari.
Zartzaroak zerbait belaxkatu dau ta nagikerira
darua soñak oargabean. Ez da besterik.
—Noizpaitan usnatu nozuenian, ainbestean
nok. Lo al-zegozen mandakoaz orain arte ez

azaltzezo? —jaurtitzen dautso marmarka semeari.
—Lo gu? Ez al-gara, ba, beti erne ta esnaa ibilli oi gareanak?
—Jatsi adi arin eta lagundu egistak zaldikoaren gañera igotzen. Zangoak gero ta areago
astunduz eta baldartuz yoatazak-eta.
—Tira, ba. Igo lenengoz ormagain onetara.
Ara emen gure mandako gorrixta otxan-otxan
zure zai.
Soin andikoa zan agura zarpilla. Azta astunaren azpian zerbait kakotu zan xaldikoaren bizkar-ezura. Bizkor ekin eutson, orratio, maldargora.
Parre-karkara zirikarazteko gisan yoyan gure
gizona. Aizealdiak eragiten dautson pagoburu
mardula zirudin balantzaka. Zango luzeak zintzilika. Gorostizko makillaz mandoari gibelera jipoika. Ta marmar-otsa etengabe izurriz.
Erege bat baño zutiago ta arroago eldu zan
jauregira. Nor bere etxean sartu oi danez, sartu
ere. Egunero gazteluan sartu-irtenka bai-lebillan
bezela, ezkutatu zan barrengo itzalean. Solairu

dirdaitsuan ots lazkarra egien agurearen oski
urratuak.
Otsein apain batekin topo egin eban sarreran. Muker-kiñu ariña egiñaz besteratu eban
burua arek. Baita zakur amorratuarengandik
baño zailuago igesegin ere. Marmar bizian agureak jaiki eutson: «Lepa-zintzurrean aztaparrak
eransten ba-dauataz, egundoko egun gorria izan
bearrean az, txalu ori». Eta marmar-jario asarrean ukakillari eragiñaz, asi zan zurubiaren goenera igotzen. Gorostizko makillaz dangateko izugarria ateratzen eban arrurdiñean.
Bai eban, nunbait, leendik gaztelu-barrengo
ibilbideen barri. Artez zearkatu zituan igarobideak. Azkenik izketa-gelatxo apain baten ateburuan tink egin eban. Txapela erantziz, sartzeko baimena eskatzeko unean egoalarik, barrutiko abots ozen gozo bat entzun zan.
—Sar zaitez, Otxoa. Itxi atea atzetik... Jarri
emen, atseden bearrian zara-ta.
Zalantza bizian burua gibelera urbilduz sartu
zan eskalea. Loreti-k eskeñi eutson oyalezko arki
zabalari bultzatuz, bazterreko aulkitxo batean
jesarri zan.

—Jaungoikoak bekio gau on anderetxo onari.
Zorigaiztokoa ni, barri itunen ekarle beti. Sekulako oñazea dakart biozpean.
Aiztoz matailla zulatu izan ba-leutsoe be, ez
eban Loreti-k arpegi-kiñu garratzagorik egingo.
Biotz-naigabe ikaragarria! Agurearengana urreratu zan naigabez arrenga.
—Jalki, jalki arin eriotza lekardaken itza.
—Ez estutu, arren, gazteño. Baretu biotza.
Zelan edestu negikez, bestela, dakardazan izparrak?
—Ain baltzak al-dira, ba, dakartzuzan albistak? Urratu lenbaitlen nire biotza! Ixuri zaparradan zorigaitza nire gain!
—Zure gogoa zerbait gentzatu artean, ez da
nire barrendik ezer irtengo. Etzagoz ezer entzuteko eran.
—Egia da. Gaindituko dot biozmiña. Itzegin
al-dozu Imanol-ekin?
—Bai.
—Ez al-dautzu nlretzat ezer esan? Ez al-dau
niretzako oroitzapenik azaldu?
—Naiko zeregiña ba-dau bere burugabekerien ondorenak jasaten. Obe litzaizuke aren

izena oro aiztu. Gaiztakeriari zearo emana bai
dago. Senditik zakurraren gisan jaurtia. Etxetik
atera eban ondarea ondatu dau. Gexoetxe
batean dago, errukari utsa, osasun gabe eta
ondasun gabe.
—Nun dago, ba, gizajoa? Noakion ara lenbaitlen. Senideak eta adiskideak urruindu dabenean, neuri dagokit esku gozoz beartsua zaitzea.
Noakion aringa. Nun dago gaxoa?
—Biarritz-en. Araño joana naz aren urratsai
jarraituz. Gurasoen ondarea eskuratu ebaneko,
uri orretara jo, eban atsegin zoroen billa.. Gazte
ikasigabearen erokeria. Lapurkatu dautsoez
urreak joko-etxeetan. Okerkerian galdu dau osasuna. Gaiztakeriak gainditu dautso gogoa. Obe
yatzu aren oroitzapena burutik betiko uxatzea.
—Oso gaizki al-dago?
—Bai. Il zorian.
—Biar bertan noa, ba, ara. Nire izena ezpa-da
be, begi beintzat agoan Jaungoikoaren izena.
Begi beintzat adiskide on baten laguntza. Begi,
beintzat, laguntzale zoli bat alboan.

Onetan, ormako txirriñera eskua luzatuz txirrin-kuskua birritan estutu eban. Aurki azaldu
zan zangarteka Balendiñe, neskame ernea.
—Balendiñe, gertu egizuz gaur gabean nire
zorrotoak eta sareak. Tolestu ta eratu jantziak.
Gertu biderako tresnak. Biar ibilaldi luze bat egin
bearrian gara-ta.
Eskale zarrastrakoagana urbilduz, diñotso
ondoren:
—Otxoa, ba-zoakez zu sukaldera. Eskatu nire
mirabeai atsegiñen dozun jakia.
Au jalki bitartean, zizku gizena eskupean
ipinten dautso agureari. Zorrotxoa ezkutuka kolkoratzean, lepoa makurtuz, jardetsi dautso onek
anderetxoari:
—Eskerrik asko. Ez noa, ordea, sukaldera.
Bekaitza dauste zure otseiñak. Zipoka ta mokoka, maxioka ta ixeka narabilke, oi lez, morroi
txaluak.
—Egin, ba, guraen dozuna. Agur, Otxoa.
—Agur dagitsot ludian dan emakumetxorik
onenari. Jaungoikoa begizu lagun.
Geroxeago entzungo doguz barriro arnabarrezko zurubi-mallatan eskalearen urrats-ots

latzak eta gorostizko makilla lodiaren tangatekoak.

III
ESKALEAREN IBILLIAK
Gizonik zorientsuena da Otxoa eskalea.
Eztautso iñori bekaitzik. Gorrotorik be ez iñori.
Zertarako nai ditu eskaleak ondasunak? Naikoa
dau gaberako sapai-bazter batean etzuteko
lasto-pitina.
Gizarteko landarea da, barriz, gorrotoa.
Gizartetik igesika dabillenak, eztautso iñori
gorrotorik bear. Ezta ere baserri-atadietan zaungaka erasotzen dautson zakur gaiztoari ere. Izan
ere, ba-dira gizartean zakurrak baño agin zorrotzagoak dituen gizonak. Ozkatzeak eta ostikokatzeak atsegiten dautsenak. Ut, utikan! Eurek
jasan bearko ditue nozpait biozgabekeriaren
ondorenak.
Errietara jasten danetan, pozik doakioz mutil
gazteak itaunka ibillaldietan ikasitako goraberaen jakinmiñez. Arekin usten ditue maiz biotzezkutuak baserrietako neskatxo lotsatiak ere.
Ba-dira bazterretan eskaleaz amaika maite-agindu bialduriko neskatx maite-berotuak. Beso-

zabalka artzen dabe nunai. Alaz ere, eztau egingo iñun luzaroko egonik.
Arrantzale izana da Otxoa. Gaztetandik asi
zan arraintzan. Amaika neke jasan zitun itxasoan. Bi bider ibilli zan ekaizpean ondaturik. Orain
bost urte azkenengo aldiz.
Arraintza-egun ugaria izan eben. Sareak eta
tresnak biltzen iñarduela, aizeaidi izugarriak jo
zituan batpatean. Ez eben izan ontzitegira urbiltzeko betarik eta itxaserdian egon ziran bost
orduz ekaitzari eutsiz.
Alako batean, ordea, ugin ikaragarri batek
zartatu eban ontzitxoa sayetsean, eta intxaurazalaren gisan buruzgainkatu ta pitzatu. Kink
egin orduko ondatu zan. Gizon bik bakarrik iraun
al-izan eben gau osoan egur bati atzamarrak
itsatsita. Gau bildurgarria, agian. Gogoratzeak
ere, dardarikaraz gainduizen dau bularra.
Lurrun-ontzi batek jaso zituan urrengo goizean
itxasgizon biak.
Etzan arrezkero itxasoratu. Irurogei urte zitun
eta bazan betiko atsedena artzeko sasoya. Jaurti arrika arraunak eta eskeari ekin eutson etxerik
etxe. Bere semetxoaz; alarguna zan, ba.

Pozik eta alai ebiltzan aita-semeak bidez
bide. Beso-zabalik artzen zituen alde guztietan.
Urietan eta baserrietan. Iztun trebea zan agura
begikoa ta edesle egokien entzule gogokoak
izan dira beti gure nekazariak. Ez eban agoa ezotzeko edaririk eskatu bearrik iñun. Barriketan asi
orduko, an eban aurrean ardao gorri apardunaz
lurrezko txarroa. Entzun-erne egokiozan olakoetan. Itxasaldeko ibilliak eta lanak zituan maiz
mintza-gai.
Gaztelu zurira jo eban bein batean. Otsein
bat bideratu yakon uxaka. Loreti-k oartu, ordea,
leyotik morroyaren zitalkeria ta eskaleari deitu
eutson. Oso atsegin izan yakon ari Otxoa-ren
joera. Jarduna ere bai. Buru-ernea iduritu. Leyala ta biotz onekoa somatu. Ordun aukeratu eban
Loreti-k bere otseintzarako eskalearen semea.
Orduaz geroztik Otxoa-ren adiskide ona izan zan
gaztelu zuriko anderetxoa.
Ara nun doakigun orain eskalea artasoroak
zearkatuz bide-txigorretatik beera aringa Urizarurira. Illuna datorkio, ba, lasterka gañera. Dirdir
dagie uriko argiak oraingoz. Kale estu luze bat
buruzkatu dau itxasertzearen luzeran eta zerbait

barreneratzean, tink dagi etxe kaxkar baten
aurrean. Ardandegi bat da. «Gautxori» deitzen
dautsoe ardandegi oni Irizar-ko biztanleak.
Barrutik dator itzotsa ta iskanbilla! Eztabaidaka
diardue norbaitzu; abesketan besteak.
Ostikada batez edegi dau agureak ardandegiko atea ta jauzi ariñez barruratu da. Batpatean
eten da barrengo zarata. An dagitsoe eskale zarkinari arrera maitekorra! «Ongi etorria bedi
onera aintziñako Otxoa ospetsua» —diñotsoe.
Eta amar esku urreratu yakoz inguruan ardaoeskeinka. «Zorion begizuela guztiok».
—Zer arrayo dagizu, Otxoa, orren gazterik
irauteko beti?
—Umm...! Gazte? Demorriozko belaun au
ezpa-neu... Noizikbein ubilloak jotzen neok
belaunean eta errenga ta ointopoka ibilli bear. Ai
nire aldi bateko osasuna ta indarra!
Orrelan mintza bitartean, eskenitako edontzi
bi zurrutatzen ditu ta, eztarria garrazkatuz, bazterreko mai batera doa. Gazte-aldra bat ari da
jokoan mayaren biran.
—Ez al-yagok or niretzako tokirik, mutillak?

—Bai, gizona. Nun ez dago Otxoa-rentzat
tokirik? Zutik gengokez ezpa-lego, barriz. Jarri
emen.
Eta mayaren biran estutuz, maiburuan dagitso mutil-mulkoak toki berezia.
—Tira, ba, mutillak, jarrai abesten. Eztarria
leuntzeko, orratio, zerbait atera bearko... Zu,
Josebe, atera emen dagozan guztiontzat edontzi
bana ardao. Gaitu niri gogokoen dodan aparia.
Eta abots garbi ederrez asten dau ondoren
lelo ezaguna:
«Boga, boga, mariñela... mariñela!
Juan biar degu urrutira... urrutira...!»
Egoki ta eskurakoi doakioz gazteak laguntzen. Abestiaren amaya bikainki takatu dabe.
Uuuu... ju, ju, juuuu!

IV
MAITEAREN BILA
Guk, ordea, beste nunbaitera joan bearra
dogu.
Udaburuko egunsentiaren argiurratze zoragarria gaurkoa. Egoaizeak isastu ditu atzo iñularrean zerupean ikusi genduzan laño odol-margodunak. Goizaldea izan arren, sargori dago.
Oso goiztar eta leyati diardue, oi ez bezela,
lanean gaztelu zuriko mirabeak. Zer jazo ete-da?
Aringa dabiltz ara ta ona. Ardurazko zerbaitek
darabiltz ain axolati.
—Zer gertatu ete-yako anderetxoari? Nora
ete-doa ain goizetik —itantzen dautsoe alkarri.
Ezin dabe, orraitio, iñun bildu ustegabeko
irteeraren barririk. Geroago ta jakinmiña zorrotzago.
—Adi ezan, Balendiñe. Ken egiskun biotzetik
zimikoa; ik ba-dakin nora doan anderetxoa-ta —
onelan ziztatzen dabe aopetik ixilka neskamea.
—Zuek beste zekinat nik ere. Ara dakidana.
Etxekoandreak esan yeustanan atzo: Zu, Balen-

diñe, gertu gaur gabean nire jantziak. Etzekinat
besterik.
Belbiltzañak ere ba-eban kolkoan zerbait jakiteko zirika. Geldokiratu ziraneko, ordea, bereala
etxeratzeko agindu eutson andereñoak. Ezin
gogorik ase. Eziñago ta jakinaya egarriago.
Bultzi-burdiaren babesean artu dabe Loreti-k
eta Balendiñe-k toki egokia. Beste emakume bi
ditue bide-lagun. Demorriozko itz-etorri atergabea daritsenak. Dana usaindu nai dabenak. Nungoak diran. Nora doazan. Zertara doazan be...
jakin gurako leukie.
Loreti-k, barriz, gogo-txokora bildurik irudiametsetan egotia leuke atsegarrien. Zorabioaitzakian txokoratu da ta, begiak itxiz, irudipenari egoak zabaldu dautsoz. Bultziaren gurpillak
burdin-arietan pirritaka dagien burrunbak eta
alboko jardun etengabeak ez dautsoe gogayen
joan-etorria eragozten. Ames gozoak! Gizadiari
sarri gertatu oi yakona da. Zorionaren billa
gabiltz eriosuar. Atsegiñaren gozatzeak baño
pozaldi zoragarriagoak dakarskuz maiz atsegiñaren amesak. Lengoak gogoan eztiki milizkatuz
doakigu Loreti ere.

Gaztelu zuriko nagosia bizi zan artean, Oyartzun-go uretxe batera juan oi ziran urteoro aitaalabak, udaldia egiñaz, osasunaren billa. An ezagutu eban Loreti-k mutil gazte jaikia ta lerdena.
Aren begiratu biziak biotza kilikatu nubait eta
usakumearen gisan zorabiaturik lotu zan maitejokoetan ikasigabeko gazteñoa.
Urrea-jaunaren semea zan gazte ortia.
Garatz-gizona zan a. Donosti-inguruko burdiñola
bat zan bere aberastasunaren iturria. Alargundu
zanez geroztik, garrazki mindu yakon izakera
gizonari. Ostikoka ta zigorka erabiltzen zituan
lantegiko beargiñak. Berolaxen jokatzen zan
semeakin ere. Zitalkeri eroan. «Ez igitu emendik.
Ez joan ara. Umekondo sistriñak dozak, gero,
gaurko gazteak. Ezertarako gaitasunik ez dabenak». Orrelan erabillan beti mutil erukarria zipoka ta zartaka garrazkeri utsean. Gauza itxuragabea da gaztetxoak zio gabe zigorpean erabiltzea. Are geyago, barriz, zerbait azi ta gizondu
diranean. Burugabekeri andia.
Gertatu bear zana gertatu zan gero. Etxerako
gorrotoa piztu yakon lenengoz biotzean. Ezpaieukan an bakerik. Bein etxetik igesika asiaz

gero, amilbidean oldartzen dira gazteak. Eskuartean dirua bildu eban batean, uritik-at urrindu
zan eta egunetan ez azaldu. Ez eban izan, orratio, zigorrak aterraldirik. Areik astiñaldiak atxeratu zanean! Ango irañak! Ango mukerkeriak!
Ezin zitekean aita eroago jokatu. Ai, ai, ai! Gurasoen bidegabeko garrazkeri ta asarre minduakl
Garai onetan ezagutu eban Loreti-k Oyartzun-go uretxean Urrea’tar Imanol. Aintziñako
adiskideak ziran bien gurasoak. Bai gero Loreti
ta Imanol ere. Entzutekoak ziran Urrea jaunak
semeari egitsozan erasoak. Gazteño lilluragarriaren aurrean ere bardin. Lotsaren lotsaz biotza erdibikatzeko laingo iraña zan. Ala ere,
ordea, nork aztertu oro emakume-biotzaren
ezkutuak? Nork somatu nezkatxoen ustegabeko
biozkada zurrak? Aitak semea iraintzenago ta
azpiratzenago ta orduantxe Loreti-ren biotza kilikatuago ta maiteminduago... Errukia? Maitasuna? Nork argitu emakumearen biotz-osiña?
Bigarren igesaldian etxetik indarka jaurti
eban Urrea zarrak semea. Senditarteko aide
baten etxean egin zituan aste bi. Ordurako,
ordea, gaizto-galeak zearo menderatu eban gaz-

tearen gogoa. Biotza oro urratu yakon. Gaiztakerira jo eban. Okerkerian oldartu zan.
Bien bitartean, neska galdu zirrilda bat bideratu yakon Imanol-i. Aurki bereganatu eban
mutil oldartuaren gogoa laztankeriz eta zurikeriz. Zidarra gurainbatean aterarazteko yoakon
neska erneari egundoko bidea! Etzan gaitza izan
ere mutil kaskariña itxumustuan zoratzea. Bein
ollaskoa lumatu ta aren sakela zirtzikatu ezkero,
naikoa ziran ankak igesegiteko.
Mutillaren eroa! Mutillaren itxukeria! Nora oa,
mutil, gaizto-menaren egoetan? Ez al-oa, ba,
eure buruaren kaltean, maldar-bera amilduz,
betiko ondamendira?
Eskuartean bildu al-izan zitun ondasuntxoaz
aitaren etxetik igesegitea erabagi eban. Neska
zirtzillaren babesean Biarritz-urira abiatu zan.
Erokeri utsean jokatu zan lenengo egunetik..
Emakume galduen besoetan yoyan noranaira.
Bereolan joana zan jokoetxera ere. An egoala
uste, nunbait, etorkizun illunaren argiurratzea.
Txirringaren mallatan egoala uste gerokoaren
askabidea.

Gau batez neska nardagarriak lizun-etxe
batera eruan eban. Ixilleko jokoetxea zan bidenabar. Asi zan txirringa biraka. Orduerdiaren
barruan eskuarteko geyenak ostu eutsoezan.
Jokoaren goraberari oarki jarri zan. Maltzurkeri
gaiztoz atzipetu eben neska galdu likitsak eta
bere kideak. Oro sumindurik jarki zan batpatean.
Ostikada indartsuz uzkaili eban mai biribilla. Eta
aurrean eukazan malmutz zitalai ukaldika bizian
eraso eutsen. Zerraldo lurreratu eban mutil eme
bat lenengo ukabilkadaz. Ustegabean, ordea,
atzetik aizto-zastada erantsi eutsoen eta sorbaldatik galgalka odola eriola erroiztu zan gizajoa.
Gero, il-ustean, kale-zoko illun batean jaurti
eben sengabe.
Gogoko amesak ez dabe iñoiz biotz-barrena
aspertzen. Bi orduen buruan ames eztietan
milizkatuz joan zan Loreti bultzi-sabelean kulunka. Balendiñe-ren deyak esnarazi eban. Bayonara elduak ziran, ba, orduko. Belbil bat artuz Biarritz-urirako bidea artu eben arin.

V
BIARRITZ-EN
Biarritz txoragarria! Urre-izpitan bildurik itxasoari buruz eguzkiakin etengabe amesetan
moxukatzen ari azanan, uriño alaya! Arratsaldero argi-lanbropean, itxastxoria iduri, arkaitz
artean bigunki kokatzen azan, erriñoa! Uginbitsetan goizeoro burua murgilduz alaiki nagia
ateratzen don! Zelan margoztu nire mintzo sistrillaz ire magaltxo urreztatua? Ipuñetako erregegai ezkonbarriak yoen ire kolkoan amestu
legiken kabi-kutxarik epelena.
Paregabeko atsedentoki onetan biltzen dira,
ats-egarri, ludi osoko aberatsak eta gogo-urduridunak. Baita ere, ordea, onera jotzen dabe amaika gaizkillek eta gogo-biurrik. Ire jatorri garbia
loitu nai al-don, Biarritz maitagarria? Abendaren
jantzi berezia erantzi nairik al-abilna? Igesika
doakina aintzinako mintzaira gozoa. Lizunkeriaren aurrean neskatxo garbia bezela, igesi yoana
—gaiztakeriak uxatzen bai yon— lotsaren lotsaz
euzkera gaxoa.

Ara ire babespean England-eko zaldun
zutiak, France-ko anderetxo ausardiak eta IparAmerika-ko aberats-mulkoak urre-dirdayak
dariezala. Edertasunik aipagarrienak ludiaren
biran gozatuz dabiltzan zinelari garailleak ere ire
bularrarte gurian txurgatu oi yoene azkenengo
atsegin-titialdi eztiena.
Goazan, ordea, gure edestira. Anderetxo
maiteminduarengana.
«Hotel Palais»en artu ditu Loreti-k gela bi.
Urian dan tokirik egokienean dago ostatu-etxe
aipatu au. Ondartza nagusiaren buruan. Alboan
jaikitzen da Biarritz-ko uretxe ospetsua. An bertan jokoetxea ere. Amaika errukarrien ondabidea! Amaika burugabeen amiltokial
Oargarria, benetan, jatetxearen aurrean gaur
begiak dakusena. Eguzkiaren galdak dizdiztatzen dau ondarra. Izpi-jarioka dagoala dirudi argi
ikaraz. Jendetza izugarria dabil ara ta ona. Emakumeak ugari, eguzkitan erdi-billoizik txigortzen.
Gizonezkoak ere bardin. Osasunbide ei-dira
eguzki-izpiak. Emakume-aragiaren selerosketa
nardagarria izan oi da geyenean, orratio, onelango jolasa. Burua zeingeyagoka saltzeko azoka,

emakume lizunentzat. Eztago itzak leundu bearrik.
Urrunago agiri da argi-dorrea arrantzaliei zirkinka bizian. Muño-gallurrean ereikitzen da,
buruaz ortze urdiña zulatuz. Berrogeta zazpi
neurkin ditu luze.
Bide-tresnak zuzendu orduko, txukundu zan
zerbait Loreti. Aldatu zitun bide-jantziak eta
kalera urten zan. Bakarrik, ordea. Ez eban Balendiñe-ren bearrik. Ixilleko eginbearra zan, ba,
eruana. Arin yoyan anderetxoa kaleak barrena.
Lastozko ginbailtxo bildua buruan. Jantzi arin
zuria soñean. Oski arreak oñetan. Ikusi al-dozube iñoiz aizearen ufa bigunaz zumardian zumatxoa kulunkatzen? Berolaxen, soña bigunduz,
yoyan anderetxo zuria. Oñakaz lurra zanpatu
barik yauzika ta egazka ebillala zirudin. Urtetan
zerbait aurreratua zan ordurako. Nork igarri,
ordea, begiz? Ain gazte ta yori ziraun.
Begiztatu dau noizpait gaxoetxea. Mirabe bat
doakio bidera. Lekaime-buruagaz itzegin naya
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Gazigozoak - 2
  • Büleklär
  • Gazigozoak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3537
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2179
    20.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3577
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2139
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3479
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2305
    19.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    29.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Gazigozoak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 1786
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1213
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.