Garoa - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 3807
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2144
28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
orrela utziko gure Malentxo; eznioke neuk ere
edozeñi emango.
—Malentxo?
—Malentxo.
Tximista kiskalgarri bat aldemenean erori
balitzaio bezela gelditu zan Jose, zuri zuri, konkortuta, Joanesen aitormena ezin siñisturik.
—Zer esan du, aitona?
—Gaizki aldeitzok?
—Gaizki? Nola irudiko zaio gaizki gaixoari
sendagaia? O, nere amesak egiak balirake!
—Ori egin aldek ames?
—Orixen berbera.

—Banengoan ba, banengoan ba. Nola ulertu
ez zu ta Malentxo?
—Baño, aitona, Malentxok, zerbait igarri
ditan ezkeroan, iges egiten du nigandik.
—Ondo egiña: suaren ondotik ardagaia
kendu egin bear da.
—Eztu naiko nerekin zertu.
—Ikusiko diagu.
—Amonak ere ez. Diruduna banintz baña...
Manuelek beste ezkonsari izango dek, etxekoa aiz ta.
—Jaungoiko maite maitea! Au atsegiña ematen dit! Au astuntasuna kentzen zait! Neuk bakarrik dakit barruan nerabillen arantza samiña!
—Arantzak eta naigabeak beti izango dituk,
gizon guztiak ditugun antzera. Ara, Jose: nik
eztiat nai etxean gaztien arteko kiñurik ta txutxu-putxurik. Orain dakitana ikasi detalako,
gaurtik aurrera, uda onetan beintzat eta gero
ere bai gauzak zuzendu arteraño, Aloñan bizi
bearko dek geienbat. Eure gain gelditzen dituk
artaldeak, larrabeiak, beortegiak, esparruak,
eskortak eta saletxeak. Mendietako errege bezela biziko aiz. Bertara eramango diat bear dekan

guztia, edo euk artuko dek Mezatara jaixte aizenean.
—Edonun biziko naiz ongi, aitona; edonun
izango naiz orain doatsu, bada nere barruan
daramat alaitasunaren iturri gozoa.
Zar-gazteak, nagusi-morroiak etxeratzean,
Ana Josepak, mutillaren arpegiko gorritasuna
ikusita:
—Jesus! —esan zuan— Zer du mutil onek?
Txarranpiñak erten bear diola esan leike.
Eta Joanesek:
—Erten dio.
—Erten diola?
—Bai, ta neu izan naiz sendatzalle.
—A ze nolako Petrikillo! Jolaserako goguaren
bizarra dakartzu zeuk.
Zabaletan ezer geiago agertu gabe, urrengo
goizean, bere poza ezin gorderik, joan zan mendira Jose, ta mendian egon zan, sei illabete ta
geiagotan, Jaungoikoari eskerrak emanaz;
Danielen lagunak bezela, Egilleak sortutako
gauza guztiak bedeinkatuaz; Jakob artzaia bezela, bere lanarekin emaztegai maitea irabazten;
Urbian ibilli zan ederki, epero ta peku gabe, aki-

tika ta bertsolari, zoroko ta txit umeturik, arkumetxoakin jolasean; basauntz irudira lasterka,
etorkizunari parrez begira, itxaropen gozoz janaritzen, zoriontasunez gañezka.
Baño ala ere, iñoiz edo berriz, etxeaz oroitzean, bere kopeta leuna zimurtu oi zitzaion
Joseri. Ara emen geientsu min ematen zion
kezka: «Esan ote dio aitonak Malentxori nere
amesa... ta berea, aitonarena? O zein maitagarria dan Zabaletako etxejauna! Illobatxoa arrek
maitatzen duan bezela maitatu ta neri eman nai!
Neri, umezurtz ezerezari! O Joanes mazala! Eriotzaraiño belaungorrien gañean ibillita ere etzaitut ordainduko. Jaungoikoak opa daizula nik opa
dizutana. Zuk emango dirazu Zabaletako aberaska gozoa neretzat, neretzat bakarrik... Bai
ote? Nola iruditu ote zaio amonari, Manueli,
Malentxori? Gaizki? Jesus Maria ta Jose! ... Ta
zergatik ez gaizki? Zer naiz ni? Tira, Jose, begirazak eure burua! i zer aiz? Joanesek etxetik jaurtigi ezkero, eskale bat. Beñipein lan billa joan
bearko euke erririk erri, aterik ate. Erromaraño
joango itzake, oñutsik eta eskale, Malentxoren
diña izatearren! Aterik ate ibilli bearrak ez au i

samintzen; neskatxa orren diña ez izateak
samintze au. Ta ezin izan! Ezta berriz jaiota ere,
ezta aberats izanta ere, ezta erregeren seme
biurtuta ere. O Jaungoiko andia! Zergatik egin
dezu Malentxo ainbeste doeren jabe?»
«Baño zer dalata begiratu det alderdi txarretik nere etorkizuna? Joanes nere alde eztaukat?
Ez aldezake aitonaren iritzia ontzat eman, langillea ta eskertsua naizelako, bestek ez bezela
maitatzen detalako? A, nor legokean arren buruko gogamenak irakurtzen! Zai ote daukat Zabaletako atarian parre pixka baten bitartez baimena emateko? Geldirik ago, nere biotza! Ez adi
lertu!»
Orrezaz gañera, garai batzuetan, nekeari
sendoro eutsi ta arriskuaren aurrean ausardiro
jarki bear izaten zuan gure gazteak.
Bai, ezta dana doe ta pake osoa izaten
artzaiaren bizitzan. Artzaiak ordu onak eta ordu
neketsuak oiditu, erazko egunak eta egun
larriak, patxadazko egoerak eta ibil-bear estuak.
Pozgarria da, egiaz, udako eguzkiaren jaikiera mendietako artzaiarentzat. Berak ikusten ditu
lenbizi, bealdeak lañoz estalirik eta lotan dauden

bitartean, eguzkiak edertzen dituan gallur ermoak, baso galantak, urjauste argitsuak eta intzez
narotutako zelai ezeak; berak entzuten ditu
beste iñork baño len , zugaztietako txori aldra
iskanbillatsuen txiotxo txiotxi pipirrio alaiak;
berak bakarrik esan dezake nolakoak diran garo,
millu, menda, txulufrin, elorri, eriñotz ta beste
baso belar lore landarien goizeko usai gozo bizigarriak; berak dauka noiznai, begi sudur belarrietan, gorputzeko zentzun ta animako almenetan, Izateak gizonari eman aldezakion gozamen
guztia; berak, kristau ona bada, beste anaiak
baño Jaunagandik urrerago bizi danari dagokion
gisa, eskeintzen dio Egilleari arrenik errez,
samur, apal ta egiazkoena.
Manaz betea da, eguzkia goietan dabillen
bitarte guztia, mendietako artzaierentzat. Bera
da, artzaia da benetan bere buruaren jabe; uritar
andikiak baño askozaz lasai ta askatuago dabil;
opa dituan arauak jartzen dizka bere artaldeari;
nai duan tokian billatzen du lorezko oia, nai duan
lekuan belar bigunezko maia; deitzonean etzin
deiteke ta gogoa datorkionean jaiki; kerizpean
zabal zabal dagoala zaintzen ditu bere ondasu-

nak; arrikada batez erakusten dio eleari legea; ta
ameslaria bada amesetan, nagia bada erdi lotan,
langillea bada, galtzerdiari ekiñaz, oso epero igarotzen zaizka berebiziko astiune luze luzeak.
Eztauzkagu ere arlo astuntzat eguneroko
esne jeisteak, noizean beingo gaztai egiteak,
Orril edo Urriko ille-moztutzeak eta era orretako
beste arazoen batzuek; egokia, aukerakoa,
gogobetekoa dala esan geinke bazkatzallearen
bizitza alderdi onetatik begiratzean; baño arreta
gabeko orduren baten bere ardiak geiegi sakabanatu baldin badira, larrabei ta moxalak urrutietara iges egin badute, ekaitza indarrean ta
egiñaletan gañera badatorkio edo abere basatiren bat usterik ezean agertzen bazaio, lanak eta
nekeak izaten ditu bazkatzalleak, bei ardi moxalak saletxera ekartzen, kemena bear du, bakartadean, tantaiari erantsita edo arkaitz zuloan
kuxkurtuta, erasoaren arpegi zematzallea begira, trumoi gogorraren burrunbadak entzuten,
oñaztarraren suzko lerroak ikusten edo abere
gaizto aragizaleari arpegi emanaz ermo egoteko. Bai, azkortasuna ta ausardia bear ditu
artzaiak zaintzalle ona izango bada.

Bear izan zituan Josek, batez ere orain azaltzera nuan gertaera jazotzean. Udazkena zan:
illunabarra. Orduantxe ostendu zan eguzki gaixo
indargea Udalaren atzetik, bere ondoren argi
motel pitin bat utziaz Otz zegoan; lur dana goizetik artsalde-berandura eroritako euriz asea;
toki lau guztia likitsez, lokatzaz ta osiñez loitua;
errekastoak, oso puzturik, irakiten ta apartsu
zijoazen ibarretara; ipar beltzak izugarrizko odei
mataza lodiak zeramazkian egoaldera bultzaka;
zuaitz ostoak, beren sorlekuetatik iges eginda,
alkargana mordoskaturik zeuden txabol ondoan,
sasi tartean, erreka inguroan; ta oraindik adarretan gelditu ziran banakak, ori, zimur ta ia igartuak, dardar zebiltzan eriotzaren bildurrez.
Josek, ardiak goiztxoago ellorrera sartuta,
txabol barruan apari izkibat egiteko asmoak
zerabilzkian. Zakurtzarra, Txuri, aldamenean
luze luze, aora begira zegokion, zerbait zai. Bat
batera, zakurrak, itxumustuan jaiki ta ekin zion
zelaian zear estu estu zaunkaka; ardiak, artega
ta ikaraz, gorde zituzten beren buruak bata bestien ille tartean, ta entzun zan, urruti xamarrean,
moxal nabarmenduen irrintzi larria.

—Zer ote da emen? —gogoratuaz— Josek
alderdi guztiera bota zituan begi biak.
Arantzazuko Andre Maria! Sartaldeko egi
gañean, txabolatik berreun kana bezela, zeru
zurikatuaren aurrean garbiro, abere itzal bat
agiri zan: otsoa! Aitaren egiten dan baño ariñago, legorpetik orbelak atera, egur pilla baten
azpitik ipiñi, ote moltsoz su eman ta eskuratu
zuan adaki bat, ingurokorik sendoena. Ordurako
bazetorren zakurra, bazetorren, atzeraka ta
alboraka, makur baño makurrago, ulua ta
marrua, zemaika ta arnasestuka, ortzak eta agiñak erakutsiaz, amorruzko pitsa ta lerdea zeriola; baño basatarrarekin borrokarik asi naiezta.
—To, txuri, nere albora! —deituaz— beragana erakarri nai zukean Josek, baño alperrik.
Izugarria zan otsoa. Astiune txikian ikusiarren, ezurretarañoko ikara sartu zitzaion artzaiari. Suagandik ogei bat oin urre gelditu zan aberea, aurreko anka bat jasota zuala, ao gosea
zabalik, lepoko illeak tente, odolezko begietatik
txingar gorria boteaz ta gizonaren gañera erortzeko itxuretan. Inpernuko gaizkin madarikatua
zirudian.

Gure mutilla, Aitzgorriko Jesusi laguntasuna
biotzez eskatuta, il edo bizi, arnaseak zirautzan
artean, esetsaldirik arrigarriena jokatzeko gertatu zan; baño, edo suak edo gizasemearen jarkierak izutu zualako, edo beste alderdiren baten
aragi biguna usai egin zualako, aldendu zan
otsoa Iasterka bizian, ta otsoari jarraika artzaiaren zakurra, zaunka ta zaunka, basoetako oiarzunai jaiki eraziaz.
—To, txuri, to; fiii, fiii —deadar ta txistu egiten zion berriz ere Josek. Eta ooo ooo... iii, iii—
erantzuten zuten oiarzunak, artzaiari berari bildur berria emateko eran. Etzuan nai mutillak
bere tokia utzi, badaezpada ere; etsaia bakarrik
bazan edo ez etzekian, ta ellora zaintu bear zuan
lenbizi. Moxalak gaizki ibilliko ziran, ori bai; baño
ezin zitekean bazkatzallea toki guztietan batera
egon.
Egundañoko surik andienak berriro egiñaz,
esna, susmotsu ta izerdi patsetan igaro zitzaizkion orduak, ordu minkaitzak, bakar bakarrik,
gabaren zurrumurruak ernai entzunaz, illuntasunari zoli begira, zegoana ta etzegoana ikusiaz,
arkaitzak otso iruditzen zitzaizkola, isatsak eta

itsuskiak eztakit nungo pizti, garraren keriza ikaragarrizko mamu, gautxorien oiuak norbaiten
inka, aizearen eretak ilzorikoen adia, orrien dardarra eriotzaren urrats, eta sapar sasien zabun
bakoitzak animarañoko sarrakioa sartzen ziola.
Ura egoera beltza! Etzeukan orduantxe
nasaitasun ta atsegin andirik gure gazteak.
Gaberditik laster, oinkada batzuek aditu
zituan. O ez, etzan irudipena: zerbait zijoakion
zuzen zuzen beraganuntz! Aiñaniño arraio pola!
Otso aldraren bat? Pizkor jaiki zan mutilla, aurki
artu zuan adakia eskuetan, azkar jarri zan edozertarako prest; baño ezer geiagorako astirik
etzuan izan. Adakia jasotzerako, sartu zitzaizkion
izter tartean abere zikin itxusi bi ta aien atzetik
agertu zitzaion beste gauza beltz arrigarri bat...
Txuri ta Bustamotx ziran abereak, anketatik
belarrietaraño basaz beterik, eta Pillipe artzaia
zan gauza beltza, txartes batean burutik bera
estalia.
—Jeup! —oles egin zuan Pillipek, txanoa
garrondoruntz jetsiaz.
—Orixen da bildurra eman diakana.

—Neuk ere naikoa badakart. Otsorik ikusi
aldek?
—Illunabarrean.
—Zenbat ituan?
—Bat bakarra.
—Bat? Gure sarobe ondotik Arteaga aldera
joan dituk amar bai gutxienez.
—Jesus Jaungoiko andia! Amar aña?
—Bai, amar... edo asko beintzat, ardi, beor,
moxal ta otso danak nastean, batabestearen
atzetik leiaz, garo salletan aurrera itxuturik, otarietan barruna zarrapaztaka, traba ta esi guztiak
ausi ta urratuaz, aballako arria baño zunburruntsuago, ego aizerik gogorrena baño zazpi milla
bidar ariñago ta zakarrago. Eztute ondamena
makala egin bear otsuok!
—Agur orduan gure beortegiak.
—Beortegiak, artaldeak eta artzaiak.
—Artzaiak ere bai?
—Baita; biar goizean lagunen ezur bitzea
izango diagu.
—Ezalda orrenbesteraño elduko.
—Ikusiko dek, bizi baaiz.
—Biziko algaituk.

—Etzekiak, motell, etzekiat. Eta nola ausartu
aiz onaño etortzen?
—Izuak ekarri nau. Etsi det, gaur, nere txabolatik alarauak entzuten negoala; baño Txuri ta
Bustamotx ate ondoan ikusi ditutanean, berakin
batera ia mutillak! eragin diet ankari laguntasuna billa. Jas! Nik ekarri det abiadea!
—Alarauak entzun dituk beraz?
—Ta nolakoak! Aitzari ere mara mara negar
eragitekoak.
—Norenak ote ziran?
—Nork daki? Adiskideren batenak edo...
—Gure Aingeru Jaolak zaintu gaitzala!
Orrelako autuetan joan zitzaizten orduak Jose
ta Pilliperi goizalderarte, batak bestea dendatzen edo bildurtzen, beti ere suari egurrak geituaz, beti ere alderdi guztietara begira, beti ere
alkarri ixo-ixoka, andik edo emendik zarataren
bat ote zalakoan.
Goizean jakin zuten ainbesteraño triskantzarik etzala igaro. Iru edo lau ardi galdu ziran;
moxal bat billatu zan, errekartean, belaunburuak
ausita; beor bat zelaian, mokor ondoan aragi

tato batzuk gutxiago zituala, odolustuta, ia
illean.
Beor ta moxal errukarriak, galbidearen
aurrean elkarturik, arpegiz arpegi lagun guztiak
batera jarrita, etsaiari atzekoaldea erakutsiaz,
gogor egin zioten noski ostikoka, bada atzetik
zituzten beren zauriak, eta gañera, otso ta beoroñatzez, pitsez, korotzez ta odolez naspillatutako lokatz-uztai zabala zegoan Arteagako bizkarrean.
Uraxe zan nunbait gau artako guda-enparantza. Antxen izandu zan, jan bearrak eta bizinaiak
ematen duan indar ta adorez abere basatiak
egin zuten borroka errimea.
Jan bearrak eta bizinaiak askotan darabilzki
esetsaldietan abereak... eta gizonak. Eta noiznai
oidira otsoak eta otsotarrak nagusi.
Egun orretan, Urbiako artzai danak artalde ta
beortegiak aurretik zituztela, beren etxe ta
neguko ellorretara jetxi ziran. Gertatu zana gertatu ezkero, ezin zitezkean mendian egon.
Etzan bada-ezpadakoa baserrietara eraman
zuten poza. Bai ba: gizasemea edonun edozerk
aspertzen du, luzaroko gauzetan badabil, ondo

ibillita ere. Gizasemeak arpegi alaia jartzen dio
gauza berriari edo aspaldikoari, ta baserrietan
zeukaten gizon aiek aspaldietan iduki etzutena:
baserrietan zeukaten, mendian baño ajola
gutxiagoz, aterpe ona, jan beroa, jatordu jakiña,
jantzi garbia, oe biguna, kezka gabeko lo gozoa
A ze gaztañerre janak egin bear zituzten! A ze
itzaspertuak! A ze nolako etziñaldiak!
Jose, beste guztiak baño gogotsuago ta urduriago jetxi zan, janik eta lorik batere oroitu gabe.
Bazeukan buruan aurreragoko gauzarik! Malentxo bakarrik zerabillen gogoan. Zer esan zeikeon
Malentxori? Berak, Josek? Ezta itz bat bakarra
ere: biotza ibilliko zitzaion izketan, osoro esankor; mingaña, lotsariak lotuko zion, ezer iñola
asmatu eziñik utziko zion: bazekian. Aitzen
emango alzion aitonak neskatxari mutillarekin
izandako izketartea, ta etzan geiago bear. Baiezkoa ulertzeko, etzuan Josek irritxo baten argia
baño besterik eskatzen. «Jaun zerutarra —otoitz
egin zuan etxera urreratzean— irribarre bat
neretzat Malentxoren ezpañetan!»
Ai ene! Irri-abarrik etzuan billatu: Malentxo,
lenbiziko ongietorriak esanta bereala, lenago

baño arduratsuago asi zan Joseren igesi, lenago
baño mukerrago ta gozakaitzago gelditu zan:
Joseren maitetasunarentzat etzeukan erantzupenik.
O! Iñork eztaki, igaro gabe, zenbaterañokoa
dan atsegin garaian ta pozaren tokian arkitzen
degun naigabea: eztago naigabe samiñagorik.
Eta ori bera gertatu zitzaion artzai umezurtzari:
zoriona itxaron ta atsekabea idoro, sair billa joan
ta neke berriak arkitu, eztia ames egin ta mingoztasunean ito.
Josek, zearo galdu zituan mendiko pakea ta
patxada ona, ta sarri esan oizion buruari: gau
txarra igaro uan azkenengoa Urbiako zelaian,
baño ala ere, obeto uke otsoarekin borroka ibilli
arkume maitearen destañetan bizi baño. Bai
milla bidar. Ta zer egiten zuan aitonak bitartean?
Aitona, mutillaren kupidan edo, ixill ixillik zebillen. Ezezkoa esango zion Malentxok eta...

VIII.
GAZTEKERIAK
Irakurleak ezagutuko ditu erri txikietako zalduntxoak. Gauza gutxi ezagungarriagorik.
Zaldun oietako geienak zalditarako eztaukate; batzuek, ozta ozta irabazi dute baburrun saldaterako; baña danak dira zeregin gabeak, itxuretan beintzat.
Jan-edanik iñun ezpada, jolasak norabaitera
eraman ezpaditu, kafeteri edo ardangelaren
baten egon oidira jai ta aste, ia egun osoan, nagi
nagi, aulkietan erdi etzinda, ister bata bestearen
gañean ipiñita, edo sorbaldaz ate-alboari eutsika, orkoagatik edo emengoagatik marmarrean,
urliari edo sandiari atximurka, goiko ta bekoai
erruki gabe larrua kentzen.
Gazteak dira geienak, txitatxoak, gizakumeak, adimen laburrekoak; baña beren burua
gizonik eldu ta andienarena baño obe ta argiagotzat daukate.
Esana dago eztirala jakintsuak, bai zera! zerbait ikasiak geienez ere, azal azaletik liburutxo

bat edo beste ikusi dutenak; edo erbestean
denda morroi, pelotari, bizargin, perratzalle ta
abar irabazbide errezen billa nolabait ibilliak;
baña jakintsu guztien gañetikotzat daukate
beren iritzia, ta berak astindu, orraztu ta erabaki
oidituzte agintarien arauak eta jakintsuen
auziak. Eztago gauza on bat, erri txikietan, zalduntxoen baimenik ezpadu.
Arro aña lotsagabe, gauza okerrari txalo ta
egintza onari parre, mendeko gaixoari ziri ta
araugille zintzoai destaña, bertako lagunagatik
ijiji ta aldemeneko ezagunagatik ajaja, eztiote
ezeri ta iñori pakean utzitzen, ta ezta inguruetan
zalduntxoen isekaz erre ta zauritu gabeko gizonik izaten.
Nekazari ta langilleak baño obexeago jantzita oidabiltz mutillok, erdi-andiki antzean, ongi
naiezean bezela, baldan itxura ikasian, zapata
polit edo abarketa berri txuriak oñetan ta euskal
txapel urdin biguna buruan dituztela.
O burua! Amaika ikutu ta igurtzi egindako
ames jauregia! Buruan dago gazte oien arretarik
andiena. Illea koipe leunez betea, usai gozozko
urez bustia, txito ajolaz tolestatua, erdi aldean

lerro txuria duala ta kopeta gañean txaplatatxo
bat, ikustekoa egoten da zalduntxoen burua ta
alegiñak egin oidituzte beren goialde ariñ aizetsua erakusten.
Izan ere, aukerakoa da gaurko euskaldunen
txapela orretarako. Biguna, aldakor ta erabilkorra, nai dan itxurak artzen ditu ta era guztietara
jantzi deike. Ta ala, batzuen buruan zozo-abia
dirudi edo perretxikoa edo abatsa, ta bestienean
mats-orria, koskordun tremesa edo talo zabala;
auek garrondoan ipiñita darabilte, beste aiek
ezkerreko edo eskubiko belarri gañean, orkoak
inguru guztian zuloak eginda, ortzez jositako
gurpil baten antzera; emengoak, emengoetan
daude gure zaldunak, lerro txuria ta kopetako
ille kizkurra agertzeagatik, aurreko ertza oso
egoki jasota.
Buruko apaindurian aisa ezagutu leiteke zenbat ames darabilten gizonak... eta emakumeak
Neri askotan erakutsi dit nor zein dan txapelaren
jazkerak eta illien orraztuerak. Baita parre algara gozoak eragin ere.
Guazen arira. Esan degun erako mutillak
errez ikasi oidute zeintzuk neskatxa diran abera-

tsak errian edo auzoan, ta neskatxa oien atzetik
nabaitu geinkez txurikerian ta on irudian dabiltzala, beste badaezpadako neskatxen billa jarraitzeari utzi gabe.
Orrelako mutil gazte asko zeuden Oñatin, ta
beren artean zarkote, alper, jolasbillako ardozaleren batzuek. Moxoloren ardangelan bituta,
amaiketakoa zala edo lauretakoa, ardao zarra
edo txitxardin berria, biatzak eta ezpañak olioz
bustita, nabarbenkeria baño nabarbenago, arrapatzen zuten jakia ioranez iruntsitzen, beltzetik
edo zuritik zurrutean, edo ta bestela berritsukeriarik txoroenetan, sudur zuloetatik keia boteaz
ta ate ondotik kalean zijoazen neskatxa guztiai
txistadaka igarotzen zituzten egunaren orduak.
An zeuden beti, Oñatiar zitzoak ziotenez,
zorrari ortzak erakutsi, lotsari lepoa eman, oar
onari gaizki erantzun, beartsuari or konpon egin,
ta premia guztien aurrean neri zer dit? esanaz,
beren buruari bakarrik begira, griña gaiztoak
asetzen bizi nai zuten gizonak.
An zegoan egunero, au neuk dakit ziur, Peru
Odolki, txopin bat ardogatik edozertarako erne,
ta baita ere guk antzina ezagutu genduan etxe

artako semea, Moxolo gaztea, Manueltxoren
lagun kaiskarra. Uf! Orain beste gauza bat zan.
Ameriketan izana, Bilbon, Barzelonan ta Madrillen pelotari egona, goizetik gabera eztakit nola
dirutua, papar zabalean urrezko katea zuala ta
katean ontzurre borobilla, Moxolo Potolo, orrela
deitzen zioten, askotan oizan beste jakintsu guztien nagusi, buru ta albistari.
Zer esan zezakean baña mutillak? Gauza
onik ez. Abanan edo Montebideon pelotariak
bein egindako iruzur petrala, Madril edo Barzelonako bazterretan ikusitako zatarkeri lizuna, urontzietako ugari jatea edo galanki edatea, iñoiz
baten duruakin eztakit zeñi arrika eman ziotena,
beste batean lagun guztiak txanpañez arpegia
garbitu zutena, ta era orretako beste astakeri
batzuek.
Arranietan! Txanpaña edatiarren, belarri bat
emango nikek —esan oizuan Odolik.
Gizon aiek etzituan iñork errian maite, ardosaltzalleak izan ezik: beren gurasoak ez, zeukatena ta etzeukatena, sortua ta lortua, Moxolonean ondatzen ziotelako; errizaintzalleak ez, zalduntxuok gaberditik aurrera ere, deadarka ta

iskanbillaka, etxeratu eziñik ibiltzen ziralako;
elizgizonak ez, erakuste okerrak, animaren kaltean, nonai ta edonoiz zabaltzen zizkiotelako.
Baño lotsagarria da azaldu bearra! Moxolonean
zegoan, len esan degun bezela, irain, irri ta iseka
guztien kabia, ta iseka irain irrien bildurrez,
gizontxo aien mingañetan ez ibiltzeagatik, geiegizko begirunez begiratzen zioten erritar guztiak. Garbiroago: oñatiar zintzoen argaltasunak
ematen zien indarra ta ollarkeria Moxolonekoai.
Orratikan ere bereak eta bi entzun gabe etziran izaten ereti batzuetan. Patxiko sendakiña
zan, Oñatira zijoan guztian, ederki asko kilimatzen zituana. Ezin zan erritik erten garrazkeri
batzuk zalduntxoai bota gabe.
—Mutillak! —jardun oizioten— au ustel usaia
dago zuen artean! Zetan zaudete beti emen sartuta? Norbaiti azpiak jaten? Ixilleko gertaerak
usaika? Loikeri danetan muturra jartzen? Txerriak bezela gizentzen? Egia alda txitxarien aldeko sosiedade bat asmatu dezutena? Ori ere bada
ba lana, lurpeko arrak jaki geiago izan dezaten,
zuen burua guritzen jardutea, beste egitekorik
gabe... Ala bai aldezute beste arloren bat? Erriko

gauzak zuzendu naian alzabiltzate? Etzeok toki
txarrean zuzenbidea! A ze nolakoak zuek, salobre urdailtsuak, ziraun makurrak, dollor, galdu,
naspillari arraioak; a ze nolakoak errien diru ta
ondasunak zaintzeko ta ugaltzeko! Badakit nik
zer ugalduko zenduteken zuek: zorra ta zimaurra. Ni alkate banintz, gurdi bati uztartuta erabilliko ziñuzket aida, añaniñuok! antxe, koipea
kendu ta gerria bigundu arte.
Ta ederra da ipuia. Patxikori onian artzen zizkaten ozpinkeri guztiak eta etzioten min emateko gauza bat egundaño esaten, arpegiz arpegi.
Zanbroak sortzeraño zigortzen zituan, erruki
gabe, ta oso leunki, izuturik bezela erantzuten
zioten mutil pardelak Zalduntxoen artean, abere
gaiztoen biguntzallea zirudian Patxiko sendakiñak. Iñoren ajol gabeko gizatxar trebe ta argiaren izena zeukan ta... O! Ezta gaizki, garaietan,
ausarta izatea.
Ardangela orren aurretik igaro bear izaten
zuten Paulak eta Malentxok elizara zijoazenean,
ta eztago zer esanik, barruan zeuden gizasemeak, zar ta gazte, danak ertetzen zirala neskatxa oiei begiratzera.

Lengusu biak ziran ikusgarriak, baño batez
ere Malentxo. Menditar gazte ura ederren erregiña zan Oñatin, berez, jaiotzaz, jazkeraren apainduri gabe; arren ondoan erritar neskatxarik
aukeratuenak, urri, ziztrin ta itxusi agertzen
ziran; ura zebillen tokian edertasunaren argia ta
anima garbiaren usai gozoa bezela utzitzen
zuan, onela esan badezaket. Orregatik gelditzen
ziran ergelduta begiraleak, zer esan asmatu eziñik. Bazekiten, bai, Zabaletakoak ezkonsari ona
idukiko zuana; baño, aitortu bear da, guztiak
ezkoduko zitezkean pozik Malentxorekin, naiz ta
onek txanpon bat izan ez. Zer bera baño ezkonsari oberik?
Moxolo Potolo zegoan itxutuena ta Moxolo
Potolo agertu oizan bero ta urdurien ardangelako atari ertzean, parrezka, kiñuka, gezur-eztulka
Malentxok etzuan aintzakotzat artzen mutil
arren ziñurik: aldemenetara begiratu gabe,
benaz, itzal ta lerden jarraitu oizion bere bideari;
baño ala ere, bein, norbaitek bidean gelditu zualako, ikusi zuan, zearka, Moxolo Potolo, ta
parreak erten zion gure neskatxa ederrari.

Izan ere parregarria zan Moxolo Potolo. Laburra, zabalotea, beso ta isterrez oso lodia, buru
aundiduna, illetsua, ia begietaraño bizarrea jantzia, okotz biren jabea, beltzeran berde samarra... bere ortz ustelak erakutsiaz belarrondotik
belarrondorañoko aoa irikitzen zuanean, izutu
egiten zan edonor lenbizi, ta gero parreak berez
ertetzen zuan ezpañetara.
—Jesus! Orixe da mutilla! —esan zuan Malenek— Jaungoikoak parkatu daidalata, ankadun
upela dirudi.
—Upela gerri aldean, ta arpegian? Ikusi aldiozu arpegia, Malen?
—Ondo ez.
—Ba ikusi daikeozu urrengo baten. Ara, bart
euki nuan pronostikoa eskuetan, ta antxen
dagon illargia bezelakoa da.
—Zuk esango dituzunak.
—Egi egia. Arto zati batez obea egin leiteke.
—Zagoz ixillik, neska.
Ordutik aurrera askotan parre egin zuan
Malenek illargi betearen arpegia gogoratuta.
Paula, Malentxo aña ezarren, oso zan emakume itxurazkoa ta maitagarria. Andi ta guri sama-

rra, yaioa, otzana, langillea ta begiratua, amaikak artuko zukean pozik emaztetzat, berak nai
izan ezkero.
Baño etzuan nai, ikusten zanez; etzion beintzat iñori jaramonik egiten. Bai, naigaberen bat
bazeukan Paulak ondo gordeta; arren begi gozoetan beti agiri zan illuntasun bat, zerbaiten errañua, arimako beaztunaren albistea. Zer ote
zuan?
Ura ta Jose, ara beste goibela, jai arratsaldietan, amonaren etxean arkitzen ziranean, beti
zeukan mutillak, ain zuzen ta ixilla izanda ere,
ardangelakoakgatik zerbait esan bearra, ta beti
entzuten zion Paulatxok gogoz ta arretaz.
—Zer mezatan izan zerate gaur?
—Zortziretakoan.
—An egongo ziran, Moxolonean, Oñatiko
alper guztiak.
—Eztakit ziur, baietz uste det.
—Bai, egongo ziran. Zuk ezpadakizu, besteren batek jakingo du.
—Zeñek? Malenek?
—Bai.

—Malenek eztu ardangelara begiratu andirik
egiten.
—Begiratu gabe erakutsi leike barruko zera.
—Nola baña?
—Parre txoroak egiñaz. Badakit parrez joaten
zeratela.
—Bai, iñoiz bai. Zeñek egin ez parre Potolo
ikustean? Gizon zatarragorik...
—Eta aberatsagorik. Aberastasunak dana
edertzen du, Paula.
—Ez, ori ezta oso egia. Nai luke Potolok beste
batzuen entzute ona, nai luke neuk dakitan
baten arpegia. Ara, Jose, naiz ta diruz josita
egon, Moxolo Potolo ezta egundaño zu aña izango.
—Norbaitentzat ez, bear bada; baña...
—Iñorentzat erez. Zu, gizona, espaz beterik
zaude; baña Malenek eztauka Moxolatarrakin zer
ikusirik.
Paula, egizalea zan ta, egia esan oizuan
miñez bada ere; baño gezurtatzera bezela etorri
zitzaion Peru Odolki illuntze batean.
Gazte biak ate aurreko larrañean zebiltzan,
batera ta bestera, astiro astiro, ezetz ta baietz,

lelo arduratsuagorik etzeukaten ta, aspaldietakoa berriro aztertzen, mutil zar txatxua jeupadaka agertu zitzaienean.
—Kaixo Peru. Zer dakartzu olako orduetan
gurera?
—Zuentzat ezer ez.
—Zeñentzat ba?
—Beste neskatxa gazte polit batentzat.
—Malenentzat?
—Bai.
—Zer bear diozu zeuk Maleni?
—Nik edo beste batek.
—Zeñek bada?
—Orixen da jakin bearra. Etxean aldago?
—Bai, amonarekin, janari pixka bat jartzen.
—Esaiozue atera dedilla onaño. Baña, ixo,
amonak eztezala ezer somatu, e?
—Baño ezaldiguzu zer darabiltzun azalduko?
—Ezin dezaket... Ara, ixil ixillik eukitzen
badezute... Potolok biraldu nau txarteltxo batekin. Oso erotua dago mutilla Malentxo dala ta
eztala; ia zer egiten duan eztaki gizagaixoak; ez
omendu iñun orrelako neskatxarik ikusi egundaño; ez omen dio mutillak nai lukean bezela arpe-

girik ematen Malentxok; ez omen daki arrek,
gañera, neskatxari nun ta nola itz egin leikion, ta
(kolkotik txartel bat ateriaz) paper onetan jarri
omen dizkio eztikeririk andienak. Bai, goxoak
izango dira emen dauden itzak, baña goxoagoa
izango da gaurko nere aparia. Zuek eztakizute,
txanpañez gonbiratzen nau Moxolo Potolok! Ori
dek gizon izatea, ori! Etziok probintzi guztian
Potolo bezelako mutillik! Txanpana! Txanpanaren izenik entzun aldezute? Ez, e? Urrutietako
edaria da ta. Edari txuria, edari garbia, edari
fiña, andiki andikien edari garestia. Ba nik nai
aña edango diat gaur. Aufa! Nik arrapatu bear
diat mokolloa!
Jose, Peru izketan aizan bitartean, zuritu,
gorritu, otzitu, berotu, edertu ta itxusitu zan iru
edo lau aldiz bai.
—Tira —jarraitu zuan Odolkik— esaiozue
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Garoa - 07
  • Büleklär
  • Garoa - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3904
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2073
    31.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3883
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
    32.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3795
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    30.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3764
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2024
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3808
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2125
    31.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3807
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2144
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3746
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2071
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3819
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    31.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3825
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3857
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    32.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2081
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3777
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2151
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Garoa - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 2136
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1361
    36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.