Firi-firi - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3869
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1609
25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
au: O queréis y no podéis o podéis y no queréis.
—Yakin badau, Biba Perogrullo! esan barik,
¡eso ya lo sabíamos! esan bear eban morroi gazbako orrek erdera garbian.
—Baña ori... Royo Billanobari berari arrazoya
emotea izango zoan.

ZER YAZOTEN YAKO TXITXURI?
Txitxuk eztakit zer daukon ointxe, ordu
gomutagarri onetan. Zer yazoten yako orain Txitxuri?
Esku eskoyan erabilli daun idaztortza (idazteko lumea) idaz-lanetik aldendu ta paperaren
ganetik kendurik, mayaren ganera, edo, laburtxuago esateko, mai-ganera bota dau.
Ta gero, neuk esan neinkean baño ariñago,
beso biai ta esku biai Uzkudunek baño be yaz
obeaz eraginda, esku biai alkar iru bidar yo eragiñaz iru txalo indartsu yo dituz, bere sur luzearen azpian daukon agin bako ao politari auxe
esan eragiten deutsala:
—Aufa! Au da poza! Ondo gabiltz gaur, oyez?
—Osasun apur bat bayaukaguk, Jainkoari
eskerrak.
—Osasun ori, Jainkoari Berari eskerrak, ugazaba, Firi-firi lanak egin doguzan guztian euki
dogu. Ta umorea be bai. Baña gaur, ganera,
beste zorion bat daukagu.

—Bai, eztok zorion txikia eutzat eta neutzat
eu aspaldiko pozen egotea.
—Berori be ezta gitxi poztuko gaurko zorionaren barri yakin dagianean. Orretarako, ona,
berorrek eta neuk esaniko gauzakaz neuk baltzitu dodazan lau paperotara, begiratutea baño
eztauko.
—Alantxe dok. Iñoizko letrarik ederrena erakusten deustak or, Txitxu.
—Nik letrea beti daukot ederra. Ezpeyo begiratu letreari. Begiratu begioe arrayai... ta kontau
beiz ia! Bat emen, lenengoan; beste bat emen,
bigarrenean; beste bat emen, irugarrenean; ta
beste bat emen, laugarrenean.
—Olan doala, paper bakotxean firi-firi bat
yoak gaur geure Gaseta maitera.
—Quod erat demonstrandum.
—Mutil, latin be badakik?
—Bai Albornosegaz yarduteko beste.
—Itxi egiok bakean apur baten Albornoseri.
Ille betean atsedon egin beur yok, seguru be.
—Atsedon egin bear daula? Deskantsau egin
bear daula? Emongo neuskio nik orreri mundu
onetarako deskantsua, bein ta betiko..., buruan

zeozegaz yota. Jesus! Zer esan dot orain? Quod
erat vitandum? Neuk yo barik, Jainkoak biotzean
ikutu dagiola... bein...
(Au, zerbait geyagogaz,
1933-ko Agorrillaren 6’an argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XXVI
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

KONTU-KONTUAK
Gazteizetik asago bako uri baten, aurtengo
bertako yayetan egin direan zezenketa bitan,
diru asko galdu dabe zezenketok atondu dituezanak.
Bost mille ogerleko ta geyago.
«De veinticinco a treinta y cinco mil pesetas», irakurri dogu guk nonbaiten.
Ta, Txitxuk diñoanetik, orregaz esakera orregaz ulertu lei eurok be eztakiela zeinbat galdu
daben. Ta emoten dabe, ganera, ulertuten kontuak eztabezala ondo atara oindiño.

Kontu obea eukiko eben, edozelan be, zezenketok emon baño lenago kontuak atara balituez... ia konturik ete daukien zezenketak emonagaz.
Apur bat obeto atara dituez euron kontuak
Koruñako uriko kafe-etxeetako morroyak.
Euron kafe-etxe-jaubeai astean larogetamar
peseta eskatu deutsiez.
Ta ganera, geyago be eskatu leikiela erakusteko, esan deutsie, orrezaz ganera, eskupekotxu
bat,... propina kaskar bat,... gogorik onenagaz
eskatuten deutsiela.
Ta iñori itanduten ibilli-bearrik euron ugazabok euki eztagien, eurok esan deutsie zeinbaterañokoak izan bear daun eskupekotxu orrek.
Egun bakotxean egiten daben saldukizunetik,
euneko ogei.
Lartxu eskatuten deutsiela ugazabok esan
eztagien, ezteutsie eskatu geyago.
Ugazabok orraitiño ezteutsie esan bein ondo
deritxiela euron eskari bikotxari.
Olangorik esan barik, ixil-ixillik, euron kafeetxeetako ateak itxi egin dituez.
Asti geyago eukiteko, antza.

Ta aolantxe, asti geyago eukirik, asti geyagogaz euron kontuak atarateko.
Auxe eztabe euki kontuan, tamalez, morroi
kontulari zurrok.

MAZIAREN LAGUNAK
TARRAGONAN
Tarragonan bai euki dabela mitin yazekoa
Maziaren lagunak!
An izan dira Aiguade, Aragai...
—Orrek gureak dira, euron abizenez, ugazaba. Gauzea argi dago. Bata, Ai-gu-a-de. Au de
au, da ezpada, ezta ezer. Bestea, barriz, Ara-gai.
Ezteutsie berorrek euskel-usaiñik asmaten?
—Euskel-usaiña baño beste usain bat asmauko dok euk, Txitxu, ta irakurleak be bai, esateko
yaukodana guztia esaten itxiten badeustak.
—Jarraitu bei, jauna.
An izan dira, esaten asi nazan lez, Aiguade,
Aragai, Riera, Gales...

—Riera... Erri-era... Parkatu bei, ugazaba. Ta
yarraitu bei esaten esateko daukona.
—Bai, itxiten badeustak euk, zirin orrek.
An izan dira esan dodazan lau lagunak, eta
ganera, beste diputadu asko.
Ta maipuruan, Bentura Gatxol euki dabe maipuruko buru, bere buruko ule luze ta guzti.
Entzula asko euki daben ala ez yakitea ezta
gure arazua ta, ezkara orretan asi: baña entzuleen artean rabassaire izeneko batzuk izan
direala badakigu.
Baña... itxi dayegun onei... bakean.
Ta eldu beyo bakotxak urren daukon gauzeari, ikarearen ikareaz lurrera yausi barik.
Berbalariak rabassaire izeneko morroi orrei
zer esan deutsiela uste dozue?
Gauza garratz asko.
Eurotariko batek esan deutsiena, atan be,
ikaragarria izan da.
Ezteutsie esan ba igitayak gertu eukiteko!
Barrabaskeriren bat egiteko, antza.

Antza dagonetik, rabassaire izeneko morroyok barrabasaide izan deitezan gura dau berbalari ago zabal orrek.
(Au, zerbait geyagogaz,
1933-ko Agorrillaren 15-ean argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XVII
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

TXITXU GAUR OKERRA DAGO
Gaurko egun au eguena baño besterik danik
burutan eztogula asi gara, Txitxu ta ni, Firi-firi au
egiteko paperak... eta paperok baltzituteko txibizkeriak... lan au egiteko daukagun mai bakarrera ekarten.
Baña geure eskuz mai bakar onetara ekarteko gauza guztiak ekarri ta gero, mayan yesarrita, zeri ekingo ete deutsagun pentsetan pareu
nazanean, aurrez-aurre yesarri yatan Txitxuri ia
ezer otuten ete yakon itandutea otu yat: eta
orretarako, berari begiratuten noala, bera baño
lenago bere atzean, orman eskegita dagoan

egutegi ederra ikusi dot, eta egutegian bertan,
Txitxu konturatu baño lenago, illari yagokon
izena ta egunari yagokon kopurua; aolantxe,
lerro bitan: egunari berari, asteko eguna dan
aldetik, yagokon EGUENA izen gozoa irugarren
lerroan agertuaz:
AGORRILLA
17
EGUENA
Orduan, ikuskizun zorizko onek egin deustan
zirikadeak eraginda, auxe itaune au egin deutsat
neuk Txitxuri:
—Badakik, Txitxu, gaur ze egun doan?
—Bai, jauna: Santi Mami; erderaz San Mamés
esaten deutsiena. Beti izan da, nire gogoanean,
Santi Mami San Drokerik urrengo eguna.
—I ez ago aiztuta Santi Mami egunagaz.
—A ez, jauna! Benetan dot gomutagarria
egun au, neure txikitako egun andi au. Txikitan,
edo, Txorierrin esaten dan lez esateko, txikerretan, olgeta onik egiten neban, neure anai ta lengusuakaz, gaurko egunez, aitaita-amamen
etxean; ta, konbidedu eguna dala ta, arroz-ezne-

platerkada bat edo bi yan be bai... ta gozatsu
yan be. A zan sasoya!
—A sasoya yoan zoan, mutil, eutzat eta neutzat.
—Bai, ugazaba; ta Gantxo Pantza ta etorri
yakuz.
—Orretxena dok gaurko eguna.
—Ta geurea ez ala?
—Geurea be bai; baña orrena, modu aparteko baten.
—Izan bearko dau modu aparteko baten
orrentzat, Santi Mamirik ez beste Santurik ospatu gura ezpadabe.
—Aurten, orrek eta lagunak Donostiako pactoaren urteurrena ospatuko yoek, igaz be egin
yoen ta.
—Datorren urtean, izan leiteke geuk, geutarrakaz, euron urten-urrena ospatutea. Ai, nire
eskuan balego orrei urten eragitea neuk gura
dodanean! Gaur berton urten eragingo neuskioe,
ta lau-oñean urten eragin be, baña geldiunerik
bako ariñeketa ikaragarrian. Ta ez neuskioe itxiko bakean, Endayan sartu direala ikusi artean.
Ta antxe sartuta ikusi ta gero, auxe esango

neuskie: ortxe egizue, gura budozue, beste
pacto bat.
—A, mutil, gauza garratzak opa deutsiezak
orrei! Apur bat gozoagoak izango zoazan amamaren etxean gaurko egunez euk yaten enduzan
arroz-ezne-platerkadak.
—Platerkadak, emongo neuskiez nik orrei.
—Arroz-ezne barik.
—Bai, ba. Zetan esan be ez! Eztaukot neuk
arroz-eznerik orren buruetara yaurtiteko.
***
Okerra dago Txitxu gaur, Gantxo Pantzaren
ta lagunen aurka, irakurlea, zeuk ondo ikusi
dozun lez.
Baña Balbotin be ikustekoa edo entzutekoa
egon da, seguru be, Kongresoan, euroi agiraka.
Beste gauza askon artean, auxe esan ei deutsie:
—Vosotros habéis matado, en dos años, más
obreros que Primo de Rivera en siete.
Guk eztakigu erderaz... edo... orrek esan
gura dauna auxe da:

—Zuek, urte bian, Primo Riberak zazpian
baño langille geyago il dozue.
—Parkatu bei, ugazaba; baña Balbontin orrek
bere esate orregaz ori ta geyago esan gura dau,
neure eritxian. Ta neuk be esango neunke...
—Zer?
—Neure eritxia. Orren Errepublikea eztabillela ondo...
—Txitxu!!
—Zer, ugazaba? Zerbaiten bildurra dago ala?
—Bildurrik, ez. Baña, bada-ezpadan be, orren
Errepublikeagaitik esaten asi azana obeto izango
dok itxi esan barik Sondikatik diputadu urten
artean.
***
Sediles kapitanak, kapitana dalako, edo kapitana ta, ganera, diputadua dalako, edo... berak
yakingo dau zegaitik, auxe esateko moduan
ikusi dau bere burua:
—Este Gobierno es capaz de hundir esta
República y siete Repúblicas más.
—Neure eskuan balego...

—Txitxu!!
—Zer, ugazaba?
—Kontuan euki bear doala... oindiño Sondika
inguruetako erriak ez auela diputadu atara.
—Orraitiño, esan geinke euskeraz morroi
diputadu orrek erderaz esan daun gauzea bera.
—Etxakiat lekurik orretarako eukiko ete yoagun. Bakik berbea emon yeutsaguna alkarreri...
ez yoagula boskarren paperik baltzitu bear gaurtik aurrera... ta obeto izango yoaguk ementxe
amaitutzat itxi Firi-firi au, berba geyago barik.
—Aolantxe, amaituta, berba geyago barik,
betiko mututurik geratuko al dira berorrek eta
nik eta irakurleak dakiguzan pizti ta gauza
batzuk!
***
Esan deutsut, irakurla maitea, gaur Txitxu
okerra dagoala.
(1933-ko Agorrillaren 20’an argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XVIII
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

AUTONOMIA TA...
Kataluniako Eskerrako morroi andi batek
barribatzalle baten auxe esan deutso, lengo
baten, Bartzelonan:
—Claro que no hay arreglo. No hay dinero, y
sin dinero la autonomía resulta una broma de
mal género.
Antza daonetik, orrentzat autonomi guztiak
eztira onak.
Eta diru bakoa beti da txarra.
Zelango gauzak yakiten direan ponporeaz,
geure txikitako Anton Zoro Asukoak esaten eban
lez!

Bartzelonan bertan, bertako poliziako otsein
bik, kanpotarrak direalako, edo eurok yakingo
dabe zegaitik, iru kanpotar lotu egin dituez.
Baña kanpotarrotariko batek, Olibet deritxonak, txiñelotariko bateri, beronek zelan eztakiala, ukabilkada ikaragarri bat emon deutso bera
lotuten dabillela.
Ta ukabilkada ikaragarri orregaz albo-agin
bat tutarrez kanpora atara ei deutso.
Albo-agiñean olango bearra egin deutsonean, agin-alboan be egingo eutsan zeozer.
Emon olangoai autonomia... ta dirua ganera!

ASTURIETAN...
Asturietan beste eliza bi erre dira... oraintsu.
Ez berez.
Batabatzuk sua emonda.
Baña berez erre balira leztxe... geratu da
gauzea.
Su-emolleak nortzuk izan direan eztakie
Gobernuaren otseñak eta...

Nok au gora au edo bestea yaurtiten daun
yakiteko eukiten daun suertea eukiko baleu
Gobernuak elizai sua emoten deutsienak nortzuk
direan yakiteko...
—Baña, billatu dituz ba?
—Zer diñok, Txitxu? Eztok entzun iñoiz suerteak billa ibili barik etorri bear yoala?
—Orraitiño, batabatek berak galazonda daukon gora-ren bat yaurtin daula entzuten daunean, asten da gora ori nok yaurtin ete daun
basterrak arakatuten.
—Ori besterik dok, Txitxu.
—Bai, ondo agiri da.
—Eliza-erretzalleak baño obeto.
—Atrapau leiz orrek orraitiño...
—Bai, gora-erregeka edo olan... olango suemoteak egingo baleyezak;... baña olango zarata barik egiten yoezak eta...

TXITXU, BILDURTUTA
«Dos meses más de Azaña, y... esto se
acabó», diño Barriobero diputaduak.

—Esto ya se hiso —esango eban Klinklonek,
bilbotarren euskera-erderaz.
—Ta... euk zer diñok?... Ia, Txitxu!...
—Nik... zer esango dot? Nik, neure buruz,
bada-ezpadan be, Santi Etxeres nondik dabillen
yakin barik, eztot esan gura ezer. Baña bai...
esango deutsat esate orregaz... auxe esan gura
dala euskera garbian... Baña... esango ete dot?
—Aorixe yiñoat neuk. Esango ete dok bein?
Tirok, esaik zer esan gura yoan Barrioberok bere
esate orregaz!... Esaik.
—Onenak egin daula.
—Noz-edo-noz esan doanean!
—Esan dot ba bein, ugazaba. Orain... bildurrez nago esan dodalako... neureak egingo daula
ta...
—Ez euki bildurrik. Santik ezer badiñeusk,
esan egiok berari... euskeraz euk zein ondo
dakian ikustearren, neuk erasonda, esan doala.
Ta gero orixe berori esan kartatxu baten Indaleziori. Bakik Indaleziok antxiñatxurik yakiana
«buruko miñik ez» ta olango esakune euskerazkoak esaten..., ta onezkero ikaragarrian euskal-

zaletuta egongo dok, bide-erdian geratu ezpadok.
—Burua yazekoa badauko... bere erretratuetan beintzat.
(Au, zerbait geyagogaz,
1933-ko Agorrillaren 27’an argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XXIX
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

LAIKOAK ETA LAUKOAK
Bilborantz goaz tarranta baten
Txitxu ta ni ta... ainbat lagun.
Ta euron artean, morroi bat dator
berbaldun bere berbaldun;
ta indartsu berba egiten daula,
guztiok entzun dagigun;
ta geure aldera begira daola,
geuk ondo ulertu dayogun.
Laikoa dala bera esan deusku
olao baten, ta guk... entzun.
Eta ikusirik eztautsola iñok
ezertxu ezertxu be erantzun,

«laikoak izan bearra dago,
ta eztao besterik» diñosku.
—Besterik bago, adizkidea,
Txitxuk urten deutso sutsu.
—Zelan besterik edo?
—Beingoan
erakutsi egingo yatzu.
Geratu beite apurtxu baten
autoa...
—Arin dau geratu
txoferrak, ugel orreri tenka
bein ondo egiten botsazu.
—Ein deutsat tenka ugelari ta...
tarrantau geratu yaku.
Eta orain tenka zeuri egin bear...
—Tenka zuk niri?
—Bai, kaiku.
Tenka neuk einda, beti be emetik
ariñao urtengo dozu.
—Nik urten?
—Bai, ba. Neuk atarata.
—Gero!
—Gero ez. Oin, barritsu.
Onei astia galazo barik,

arintxu ibilli bear dogu.
***
Sasoitxarreko barre-santzoak
urten eztaistan bildurrez,
makurtu ein dot nik neure burua
errezu-liburuan aurrez.
Ta eztot ikusi laikoa urteten
autotik Txitxun indarrez.
Ta urten ta gero zer yazo yakon
yakiten be eztot euki errez.
Baña barreak bai entzun dodaz...
auto-barruan,... asko,... eurrez.
Txitxu gureak laikoan lepotik
erainda... zetan esan be ez!...
***
Lepoa baño apur bat berao
zeozer gomutagarri,
jenteari barre asko eragiñaz,
emon deutsala berari...
jentean barre ta esanetatik

bakarrik ein dot igarri.
Berak esanda eztot yakingo
beingoan. Bera ezta agiri!
Txitxuk berari emona artuta,
emon ei deutso igesari.

***
Sartu da Txitxu atzera autoan.
Yarri da arteko lekuan.
Ta txoferrari, yarraitu! esanda,
geuri au diñosku beingoan:
—Berak gura daun guztia esaten
itxiko yakolakoan,
astakeriak diñozan laiko
orrek euki bei kontuan...
laikoak izan-bearra baño
besterik baola munduan...
ta ostikada bat emon deutsala
Txitxuk atzeko laukoan.

***

Bilbora eldu ta beingo beingoan
badiñost Txitxuk:
—Ta, jauna,
Firi-firi-a noiz eingo dogu?
Gaur izan dogu ba eguna;...
baña...
—Bañarik etxagok, Txitxu.
—Bakit ezingo doguna.
Bijan gabiltz...
—Ba, ain zuzen bere,
bijan ein dok euk bat... ona,...
atze txarren bat ezpayakaskuk.
—Ezta etorriko gugana
atze txarrik, ez; baña, baletor,
bakit zer ein, ugazaba,
atzetxu orreri, laikoanari
egin deutsadan erara.
Baña, badaki laiko andi orrek
eztauna euki laukorik
atzekoa baño besterik? Eta
orretxek nauko arriturik.
Emon deutsadan ostikadeaz
ondotxu eragin deutsat nik;

baña iñondik be, neuk dakidala,
ezteutsat entzun diru-otsik.
(1933-ko Iraillaren 3’an argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XXX
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

TXITXU, UGAZABA BILBOTIK DALA
Bilbo-ingurutik urruntxu, baña Españabarruan, erri koskortxu baten, anditxua yazo da
egunokaz edo oindiño egun asko eztala, eskolaispetore errepublika-zale zintzoegi bateri eskerrak.
Jaun andi au, erri orretako eskola-maisuari
otoz-otoan, artetik ezer esan barik, sartu yako
eskolan. Ta atrapau dau eskola-maisu gizajoa
umeai eskola-gauzak irakasten, baña maiganean izparringi eskoatar batzuk daukazala.
Ez yako ondo pareu ispetore errepublika-zale
andi orreri maisuaren mai-ganean olango pape-

rak ikustea, ta badiñotso maisuari agirakasoñuan.
—Pero ¿qué? ¿Es usted monárquico? ¡Hombre, parece mentira! Sepa usted que ningún
maestro de España puede ser monárquico, una
vez que el Magisterio español ha mostrado claramente su ferviente adhesión al nuevo Regimen.
Maisu gizajoa, agiraka garratz au entzunik,
ikaratu egin da apur bat. Baña ikaratik al izan
daun bestean urtenda, bildur apur bategaz be,
zelan edo alan erantzun bear deutsala ta, aolantxe erantzun dautso bere nagusi asto nagusi
orreri:
—Permítame, señor Inspector, que le diga
que yo no soy maestro de la República, como
tampoco lo he sido, antes, de la Monarquía. Yo
soy maestro de la Nación, maestro nacional, y no
conozco ley alguna del Estado que me inpida
profesar estas u otras ideas. Procuro cumplir fielmente los deberes que me impone mi cargo de
maestro, y creo que, como maestro, no estoy
obligado a más.
Ispetore dotore orrek eztau ezer erantzuten
onetara.

Umeak aztertuten (esamiñetan) asten da,
maisuaren aurrean, baña maisuari berari orretarako baimenik eskatu ez olango kunplimenturik
egin barik. Bere edukasiño laikoak galerazo egiten deutso, antza, olango kunplimentuak egitea.
—Oye, niño, diñotso umeetariko bateri:
¿cómo se llama el Presidente de la República
Española?
Badaki ume orrek nor dan Lendakari ori;
baña inspetore dotore berorrek bere maisu maiteari egin deutsan agiraka ganorabakoagaz ikaratuta, berari agirakea egin ta ganera ostikadaren bat emon edo beste astakeri andiagoren bat
egin leyola ta, bildur da esaten.
Zarragotxu batek, orraitiño, arin urten deutso, atzeari begiratu barik, bizkor ta urduri:
—Ya sé yo, señor Inspector. Se llama don
Niceto Alcalá Zamora.
Au entzunik, asarre bizian sututa, gora-goraka, geuk, asti geyago daukagunean, Jainkoak
gura badau, euskerara biurtuko doguzan berba
gomutagarri onek esan dituz ispetore errepublika-zale zintzo zintzoak:

—Se dice «Excelentísimo Señor don Niceto
Alcalá Zamora». ¿No les enseña a ustedes el
maestro a dar el tratamiento que corresponde al
primer magistrado de la Nación?
Ta beste itaunerik geyago egin barik, beste
ezetan eskola atako umeetariko batxu be aztertu barik, eskola bereko «libro de visitas» izeneko
liburuan serio serio onetxek berba biok ezarri
dituz: «Instrucción deficiente».
***
Orrekaz berba biokaz eskola orretako maisuaren lana guztia-bearrekoa edo guztia-bearrekoa baño txarragoa dala erakutsi gura dau ispetore dotore orrek.
Baña eskola berorretan berorrek egin daun
lana zelangoa dan esateko eskubidea ete daukodan yakin gura neunke neuk...
Irakurla bakotxak esango dau, orraitiño, bere
eritxia, bakotxak bere barruan.
Ta gatxaren andiaz, barre batzuk egin bere
bai, bear-bada.
Nik neuk beintzat egin dodaz batzuk.

***
Ugazabari itanduko neuskio ointxe ia zer
deritxon onenbestegaz amaitutzat erakutsi
neyon Firi-firi oneri.
Baña, ain zuzen be, bera etxean eztagoalako
izan da dana dalako au neuk egitea ta...
Berak esan deust goizeon:
—Bilbora yoan-bearra yaukat gaur eta etxaukat Firi-firi-rik egiteko astirik. Euk egin bearko
dok. Ia zelan portaten azan, Txitxu!
—Badoa berori orduan.
—Ointxe yoan bear yoat. Badakik zortzirak
ganean yoaguzana... ta zortziretan urteten yok
Turubion tarranteak.
—Bai, aberirik eztaukonean.
—Emen ez yok euki iñoz be, neuk yakitala.
—Ez Bilbon be, neuk dakidala, gaur artean;
baña bada-ezpadan ba esan deutsat.
—Ire kontuak!...
—Ganera, egia esan, Turubiok berak ez beste
iñok kalterik ez izatekotan, poztu egingo neinteke gaur bere autoak aberia eukiteaz, berori atze-

ra etorri deiten, gaurko bija ori urrengo baterako
itxita. Ba bildur naz Firi-firi-a berori barik egiten.
—Naikoa dok barriketarik, Txitxu. Ez egistak
autoa galdu eragin. Banayoak. Ondo ibilli emetik!
***
Bakizu zeuk, irakurlea, zelan nabillen neure
Firi-firi onegaz.
Firmeu be neuk egin bearko dot, antza.
Txitxu
(1933-ko Iraillaren 10’ean argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XXXI
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

KANTA ZARRAK KANTATEN TA
Txitxu gurea gaur ikusi gura daunak kantaten
ikusiko dau.
Kanta zarrak kantaten.
Ta yaza dauko berak gero onetan!
Benetan.
Ta euron ganeko eritxiak emoten be bai.
Kantau bear daun edo kantau gura daun kantea kantau ta gero emoten dau kantau daun kantearen ganeko eritxia, alan bear dala ta.
Niri lenengo kantau deustan kantea auxe
izan da:

Asue ta Erandio,
Sondike ta Loyu,
alegiñek eiñ arren,
arto gitxi koyu.
Ta kantau ta gero, badiñost:
—Zer deritxo, ugazaba?
—Ederto kantau doala. Arranoetan, ori dok
bularra!...
—Bularra ta burua... biak be eztaukadaz txarrak gaur-artean... Baña... ezteritxo au kantatxu
au apur bat guzurtitxua dala?
—Orain izan leitekek guzurtia; baña eguno
lenengoz kantau zoanean, bear-bada, ez zoan
izango.
—Guzurtia orain dana edozeñek daki... edo
beintzat edozeñek ikusi lei, bertara arto-sasoyan
yoan ezkero,... urtaro txarren bat izan ezean.
Baña... eguno lenengoz kantau zanean be gaur
dan langoxe guzurtia izango zan.
—Ez yoat ikusten aorixe ain argi.
—Aointxe ikusiko dau. Entzun bei.

Sondike ta Erandio,
Leyoa ta Loyu,
alegiñek eiñ arren,
arto gitxi koyu.
—Entzun yoat kanta ori, baña ikusi ez yoat
egiten euk besteagaitik esan deustana.
—Berorrek biak entzun dituz.
—Bai, mutil, zarritan entzun yoataz.
—Ta gaur oraintsurengo.
—Ori ezin ukatu neinkek.
—Eztau ukatuko alkarren antzekoak direana
be.
—Ez, ba. Ori argi be argi ikusten yoat eta...
—Tira, ba! Ta... alkarren antzekoak direala
ikusten daun ordu berean eztau ikusten bardiñak
eztireala?
—Baita.
—Ba... aortxe ikusi lei berorrek... guzurtiren
batek asmaurikoak direala kanta biok.
—Ez yoat aorixe, arrazoi geyago barik, ondo
ikusten. Berbea aldatuta, zer diñostak Azañagaitik?

—Orrentzat be baukot kantatxu bat. Orrentzat esan dot? Tira! Orreri, moduren baten, polito yatorkona esan gura izan dot.
—Esaik bein, bein entzuteko.
—Orra, ba.
Din, dan!... Nor il de?
—Manu zapatarie.
—Nik Txomin zapatarie entzun yoat beti dindan-go kanta txorierritarrean.
—Berorrek Txomin zapatarie entzun izango
dau; ...baña, Manu ezteritxo ba Azañari?
—Bai, ori egia dok, baña...
—Bañaka bagabiltz, eztogu iñoiz amaituko,
ugazaba. Ta euki bei kontuan oindiño eztodala
esan esatekorik erdia.
—Esaik ba... guztia.
—Guztia esateko,... asikeratik esan bearko
dot.
—Egi andia!
—Arena beste kanta biena baño andiagoa.

—Mutil, itxi egiok olango zirki-mirkietan ibilteari, ba osterantzean aiztu egingo yakuk zer
yoagun gogoan.
—Berorreri aiztuten bayako, galduak gara. Ba
neuri beintzat aiztu yat.
—Aiztu yak esaten asi azan din-dan-go kanta
ospetsua? Ire burua! Bularra ta burua euk onak
daukoazala esan dok orretarako!
—Ai, jauna! Txomin kenduta, Manu sartu dot
kanta orretan, ta orretxegaitik izan da guztia.
Yakin bear neban nik Manu ori sartuten dan
lekuan gauza onik eztagoana.
—Ia, ba, esaik Txomiñ-egaz, dan legez!
—Olan, aurki esan al izango dot. Entzun bei
ia...
Din, dan!... Nor il de?
—Manu zapatarie.
—Manu ostera be?
—Parkatu bei, jauna... Manu-gaz aiztu-bearra
daukot, kantea aiztuko ezpayat. Manu barik,
Txomin da aitatu bear dodana... ezta? Tira, ba!
Egingo dot alegintxua...

Din, dan!... Nor il de?
—Txomin zapatarie.
—Zer egin dau pekatu?
—Auzoko txakurre urketu,
ta eleizara daroela,...
kakarraldoak uxetu.
—Ederto kantau dok. Bape utsik ein barik.
—Bildur-apur bat euki dot ba! Kakarraldoak
esan-bearrean, sosialistak esango ete dodan
egon naz.
—Ori kanta ori sortu zoanean, ez zoan egon
sosialistarik munduan.
—Ez Manu ori be.
—Olan baño gazteagoa dok ori.
—Bai, alantxe. Baña zar-antza be artuta dago
ta... guzurtitxua be bada ta,... iya egon naz ba
esateko berak ez ete dituzan asmau arek beste
kanta biak.
—Ik esateko eztok asko.
—Ez orrek egiteko be.
—Ori dok miña, Txitxu!

—Miña ainbateri egin deutso orrek. Eztituz
gitxi mindu batan-bestean.
—Ori be egia dok, baña.
—Baña diño, ugazaba? Bere alde urten gura
daula esango leuke berorreri ori entzuten deutsanak. Egitzat dauko orraitiño esan dodana. Ai,
ni ez nau atrapauko guzurrean! Ori Manu ori,
barriz, atrapau egitekotan, guzurrean atrapau
bear, beti dabil guzurragaz ta.
(1933-ko Iraillaren 17’an argitaratu zan)

FIRI-FIRI
XXXII
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.

TXURI, ZARRIZERA BIDEAN
Gaur neuk, Txuri deituten deustien katu gizajo onek, egin bear dot, antza, gaurko Firi-firi au,
aste onetan; artekoan lez, Firi-firi barik zeu, irakurla maite ori, geratuko ezpazara.
Nire ugazaba Txitxuk ez ei dauko astirik, eta
beronen ugazaba nekatuta ei dago.
Ta nik astirik eztaukodanik ez nekatuta nagoanik ezin esan nei ta..., egin bearko dot zeozer,
adizkidea.
Ganera, neuri yagokit aste onetakoa egitea,
Zarrizen zelan ibilli nazan esateko baño ezpada

be. Ba zuk eztozu yakingo, bear-bada, baña
Zarrizen egin dodaz egun batzuk.
Ta, bear-bada, Zarriz zein erri dan be eztozu
yakingo, ta auxe be, bada-ezpadan, esan egin
bearko deutsut.
Auxe beartxu au daukot ganera, Txitxuri
eskerrak.
—Txuri, Arabako uri nagusira yoan bearko
dok gaur —esan eustan lengo asteko astelenean.
—Gazteizera?
—Gazteizera ez; Zarrizera. Ordua dok, mutil,
uri orreri Zarriz deituteko, ba urte batzuk bayaukozak onezkero.
—Deitu beyo, Txitxu jauna, berorrek gura
daun lez, baña ez beist agindu niri orra uri orretara yoaterik. Nik eztaukot or zer-egiñik. Badaki
berorrek ni ogi-zalea ez nazana. Arraiña edo okelea euki ezkero... Eskatu al deutsat iñoiz ogirik
berorreri, ugazaba? Ogia geyagoko barik eskatuten daun umeari auxe esaten deutso bere amak
Txorierrin:
Ogie?
Araban dauko begie.

—Ba ik eure begia edo begiak biak, ain zuzen
be, aurreko zortzi egunean, antxe euki bear
dozak: Araban; eta Araban bertan be, uri nagusi
orretan: Zarrizen. Ta an eure begiak eukiteko...,
bertara yoan bearko dok urrean.
—Bai, begiak bizirik an eukiko badodaz.
—Ba bizirik, bizkorrik eta zurrik euki ta erabilli bearko dozak an. Badakusk, ikusten dok... au
pardeltxu au?
—Maletiña esaten deutsie orreri batzuk, ugazaba.
—Itzat bardin izango dok pardeltxua deitu nai
maletiña deitu. Maletiña deitu arren, eztok doan
baño andiagoa izango.
—Beti be, neu baño andiagoa bada.
—Alantxe dok; baña bai bear be, eu beronen
barruan yoango baaz.
—Ni or yoan? Ezpeist agindu olangorik olgetan be.
—Olgetan barik, bene-benetan yoan bearko
dok, Txuri. Olgetako, leku gitxi geratuko yak
emen, ugazabak berton sartu yozan gauzen
ganean.

—Orduan, ugazabak dauko bijea Zarrizera.
—Bai, ba.
—Ba beyoa bera ordu onean. Ni ez nau bear
bija orretarako.
—Baña neuk bear aut, neu andi-andirik yoan
barik, ugazabaren bija orretan, eta atan be,
Zarrizen yagoan bitartean, bitarte orretan an...
ugazabak eta bere lagunak zer egiten yoen ikusteko. Ejersisiotara yoala esan yeustak, eta yakin
egin gura yoat zelango ejersisioak dozan orrek.
Bildur nok orrekaz ejersisiookaz ez ete yeuskun
ekarriko buruko miñen bat... Lerrousek edo Azañak yakiten bayeutsiek yakin zer yarabillien...
Eurok baño lenago neuk yakin yagidala, Txuri.
Geure ugazaba on au an fusillagaz edo ezpateagaz edo makilleagaz ejersisioak egiten ikusten
badok ikusi, etorri adi arin ona, neugana, neuri
esaten, lau-oñean baño ezpadok be, olango ejersisioetatik sasoiz berari alde eragiten yoan nayatxakion.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Firi-firi - 5
  • Büleklär
  • Firi-firi - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3755
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1548
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Firi-firi - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3812
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1543
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Firi-firi - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3752
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1485
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Firi-firi - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3869
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1609
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Firi-firi - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3883
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1479
    26.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Firi-firi - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1509
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Firi-firi - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 2895
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1192
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.