Euskalerriko ipuñak - 6

Süzlärneñ gomumi sanı 3728
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1704
27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
negarrez bizi ziran. Biotz gogorreko gaztelujabeak beartsu gaisoai iñoiz be ez eutsen ezer
emoten.
Egun baten, bidez-bide nekatuta yoian bidazti txiro batek, gaztelu aretan gaba egiteko aterpea eskatu eban. Eta Arrizabal-go jaunak, aren
eskabideari arramuskadaz erantzunik, auxe
esan eutsan berbots lakarrez:
—Gaztelu eder au ez da ostatu-etxe. Beraz,
ez daukazu lekurik emen. Joan zaitekez zeuk nai
dagizun lekura.

Ori entzunik, bidaztiak, apal-apalik, auxe
esan eutsan:
—Zuri iru itaun egiten izten ba-daustazu,
emendik poz-pozik joango naz...
—Tira, ba; emendik arin alde egitearren, iru
itaunak zeuk nai dagizunean zuzen egidazuz, ba:
neuk aal dodanez poz-pozik erantzungo dautsuteta —erantzun eutsan zaldunak irribarrez.
Orduan, bidaztiak auxe itandu eutsan:
—Gaztelu onetan zure aurretik, ¿nor bizi zan?
—Neure aita —erantzun eutsan jaunak.
—Eta zure aita baiño leen, ¿nor egoan emen?
—Neure aitaita.
—Eta zure ostean, ¿nor bizi izango da?
—Jaungoikoak gura ba-dau gura, orain emendik urrintxo bizi dan neure semea —esan eban
pentsakor gaztelu-jabeak.
Orduan, bidazti agurgarriak, aregana begi
errukitsuz begiratuta, berbots gozoz auxe esan
eutsan:
—Zuetariko bakotxak, leku onetan alditxo
bat eginda beste bagarik, urrengoari lekua itzirik, etxe onetatik alde egin bearra izaten badau... gaztelu eder au, ondo ausnartu ezkero,

ostatu-etxe baiño ez da, eta zuek, emen, beinbeiñeko ostalari batzuk baiño ez... Beraz, olan
dala, zure gaztelu au dala-ta ez zaitez arrotu, ez
lar arduratu, zure aurretikoak lez: usterik
gutxien dagizunean, guztia itzi bearra izango
dozu-ta. Gaztelua edertzen eta apaintzen eralgiten dozun dirua eta geiago, barriz, biotz zabalez
eta esku zabalez beartsu artean zabaldu egizu,
bai, eta, bertotik alde egin dagizunean, an goian,
betiko bizitzan, zeure egintza onakaz egindako
jauregi ederra, jauregi betikorra, aurkituko
dozu... Lur onetako aberastasunak aldi laburtxorako baiño ez dira; angoak, barriz, beti-betiko.
Eta Arrizabal-go jaunak, berba ikutugarriokaz
biotza bigunduta, bidazti agurgarriari gaba egiteko aterpea gogo onez emon eutsan.
Eta gizon aberats arek, entzundako berba
ederrak egun oro ausnartzen ebazala, arrezkero
eskeko-beartsuai esku zabalez lagunduaz eta
beste egintza on asko egiñaz eta abar, zeruan
jauregi ederra, jauregi betikoa egiten jardun
eban.

Aren buru-biotzetan berbok ondo ezarrita
geratu ziran: «Lur onetako aberastasunak aldi
laburtxorako; angoak, barriz, beti-betiko».
[1] Aberats okitu: millonario, lit., rico
repleto.

31. MAÑARI-KO KEREXAK
Mañaria nire erritxoa, Bizkaia-n kerexa-erririk
entzutetsuena izan da. Emengo kerexak, izan
be, beste errietakoak baiño ederragoak eta
gozoagoak izaten ziran. Au irakurtean, nik dakidan batek, azkenengo berbok dirala ta ez dirala,
agopean ez ba-da be, «zertxobait» baiño geiago
esango dau; baiña, jakin egizu, adiskide maite
orrek, gaur onetzaz neure buruz bakarrik ez
dodana berba egiten, antxiñako euskaldunakaz
batera baiño. Ikusi, bestela:
«Ur ona edatera, iturbegira;
ta kerexak jatera, Mañari-ra».
Bizkaia-n kerexak leenen Mañaria-n ezagutu
ei-ziran. Bertara leenengo kerexa-zugatza nondik ekarri eben edo bertan zelan sortu zan,
gauza garbirik ez dakigu. Zeruko aingeruak
urrezko ontzi baten, kerexa-landara eder bat
Mugarra-tontorrera ekarri ebala diñoe batzuek;
beste batzuek, ostera, beiñola «Beiti» basetxeko

atsoak —sorgiña ei-zan bera— non edo non kerexa-garau bat azur eta guzti jan ebala, eta gero,
azur ori, iru egunean urdaillean eukita, Munuguruko sasitzan itzi ebala diñoe, eta ortik sortu zan
landaratik Mañari-ko kerexa guztiak etorri zirala,
eta, ori dala-ta, bertako kerexak saporerik gozoena izaten dabela.
¿Esan orreik egiak ete-diran diraustazu? Egia
dala, guzurra dala, gaur orretzaz ez nago ezer
jokatzeko asmotan: sarritan, esanak, esanak
baiño ez dira izaten-eta. Ikusi dogunez, baiña,
gure erriko kerexak ba-dabe euren kolkoan
gauza miragarriren bat. Kerexa-aldietan Mañaria, Mañaria izaten zan, gero! Ez dakianak baleki...! Dana dala, bata naiz bestea, esanak eta
entzunak alde batera itzita, berba egin dagigun
uste dogunez: Mañari-ko kerexak lako ederrik,
gozorik eta sapore onekorik lurbira zabalean be
ez dala egiten. «Or dago», ba!
Mañari-ko kerexak, barriz, antxiña, nire aitaitaren aitaren aldian-edo, entzutetsu-entzutetsuak ziran ezkero, urre-truke bakarrik saltzen
ei-ziran. Ori zala-ta, Euskalerriko errietan eros-

leak kerexa-saltzailleak noiz agertuko eskuetan
urrea eukela egoten ei-ziran.
Urre ta kerexa-tratu orretzaz, gure erritxoan
ipuin bat edo beste be azaltzen ziran, eta orrein
aretan geien kontatzen zana «Arridu»ko etxaguna ta txakur gorriarena izaten zan. Ona emen
laburkiro ipuin ori:
Antxiñako urte baten, Mañaria-n iñoiz ez lako
kerexa-aldirik andiena izan zan. Urte aretan,
ango zugatz guztiak, garau gorrien sorta astuna
zutik jasan ezinda, euren adarrakaz lurrari
munka egozan. Ori zala-ta, erritarrak igali gozoagana begira ezti-bitsetan egozan. «Aurten,
sekulako urre-pilloak batu bear yoaguz», iñoen
guztiak ago batez; eta ori, esanaz, baso ta mendietara joanda, erriko kerexen edertasuna goratzen jarduten eben.
Etxe guztietan gura aiña ta geiago egonarren
be, «Arridu» basetxeko etxaguna, Jaungoikoak
esku zabalez emon eutsanaz arean be ez zan
naikotu. Eta ori zala-ta, egunak joan eta egunak
etorri, erriko kerexa guztiak bide okerrez eskuratzeko asmo gaiztoa artu eban. Eta gure gizona,
urrengo gabean, gabaren illuntasuna lagun

ebala, auzoetako kerexak ostuten asi zan; eta,
urrengo gau guztietan bere egintza gaiztoari
etenbagarik ekinda, illebete-barruan erriko kerexa guztiak Bizkai, Araba ta Gipuzkoa-ko errietan
urre-truke saldu ebazan.
Olan, Arridu-ko etxagunak idi-narru andi bat
bete urre-diru etxeratu eban; eta, ainbeste urreren artean bere burua ezin-geiago aberastuta
ikustean, pozez zoratu-bearrean jarri zan.
Bitartean, mañaritarrak lapurra nor ete-zan
jakin gurarik estu ta larri ibili ziran; eta, euren
artean askoren zoritxarra ikusirik, garratz egiten
eben negar.
Onetan, errian kerexa-koloreko txakur gorri
bat agertu zan. Eta txakur gorri arek basetxe
bakotxaren aurrean aausi egiten eban artean,
berbots miragarri batek urrengo berbok esaten
ebazan:
«Arridu-ko etxagunak,
kerexakaz batean,
urrea ta zoritxarra
bizkarra betean».

Ori entzunik, mañaritarrak kerexa-lapurra
Arridu-ko etxaguna zala igarri eben beingoan;
eta, ondoen aren egintza txarrari egokion zigorra
bereala emotea izango zala-ta, gizon-mutil pilloak adaki sendoak eskuetan ebezala, Arridubasetxera arin baten joan ziran. Orduko, baiña,
gure gizona, bere urre ta guzti, norabaitera
aldendu izan zan; eta, aren billa batera ta bestera begi ta belarri ibili ziranarren, aren aztarrenik
be ezin idoro (aurkitu) izan eben.
Urrengo urteko kerexa-aldian, baiña, txakurraren aausi ta garrasiakaz batera, etxagunaren
ulu ta aienak entzun ebezan: Arridu-ko gizona,
urrez beteriko idi-narru andia bizkarrean eta txakur gorriaren agin zorrotzak orpuetan sartuta
ebazala, Mugarra-artean gora ta beera ebillela
ikusi eben. Eta geroagoko kerexa-aldi askotan
be, gaisoak olan ibili bearra izan ei-eban.
Argi ikusi ebenez, kerexa-lapurra bere egintza okerragaitik gogor izan zan zigortua.

32. BIDE-IPINTEAK
Gure erritxoan, Bizkai-ko beste erri askotan
lez, erriko bideak atondu ta barrizteko egun
berezi bat urte oro izaten zan. Egun ori, Mañarian, bertako Udalak aututa, zezeilleko zapatu
baten izaten zan, eta «bide-ipinteak» izenaz ezagutzen zan.
Orretarako, «bide-ipinteak» eguna noiz izango zan, aurreragoko domekan abade jaunak elizan iragarten eban. Orrezaz ganera, egun orren
aurreragoko gabean, elizako kanpae nagusiak,
ordu erdian-edo, ots itzel-berezia egiten eban.
Illuntzeko aize ozkirritan kanpae-otsa entzutean, barriz, mañaritarroi soiñu politaz urrengo
berba oneik belarriratzen yakuzan:
Dan, dan, danak bearrean;
dan, dan, alperrik ez etxean!
Biaramon-goizeko bostetan be, kanpae nagusiak, arazo bardiña egiñaz, erritarrai zein lanari
ekin esaten jarduten eban.

Eta seiretan-edo, atxur, mailluketa, erratillu
ta enparadu lanerako tresnak artuta, bakotxa
etxe-bideak, burdibideak eta eliz-bideak atondu
ta barriztera poz-pozik joaten zan; eliz-bideak
edertzen eta txukuntzen aalegintzen ziran batez
be. Bai, ba, gure baserritarrak, kristau zintzoak
ziran ezkero, Jaungoikoaganako eginbearrak
betetera joateko bide maitagarriok begirik onenaz ikusten ebezan.
Gure gizon-mutil zintzoak, erriko bide guztiak
atontzen, goizetik gabera «esku, buru ta anka»
lanik asko egiten eben. Orretan, areik ikustea
gauzarik atsegingarriena zan. Peru ta Mikel, Txomin eta Anton, jaioa damu ez ebela gogaro onez
ibilten ziran: egun ori, izan be, egun alaia izaten
zan.
Eta, egunaren barruan bakotxak norberarentzat lez lanari zintzo-zintzo ekinda gero, illuntzean, langillerik geienak Udaletxeko ardandegira joaten ziran: bertaratzen ziran guztiai Udalak
musturrak bustiteko lain baiño ardao geiago ta
geiago doan (utsean) emoten eutsen-eta; lanari
ekinda, ardandegira bagarik etxeratzen ziran
gizon etxezaleai, barriz, «kuartillotxo» bana

ardao ta «libratxo» bana ogi baiño ez eutsoezan
emoten.
Eta olan, gure gizon-mutillak, «mama gozoa»
txurrutada politez edanda, ardandegian «animaziñoz» ibilten ziran beti. Ango umorea! Baiña,
baiña... olakoetan umorea «umore on» ez zan
beti izaten. Batak au eta besteak ori, eztabaida
gogorrak atarata, lantzean-bein «Ukubiltxo»
morroskoa sutsu ta gogor ibilten zan-eta...
Ni gaztetxo nintzala, beintzat, sekulako
burrukaldia egin zan. Ez dakit nik zelan eta
zegaitik be, Aldebaraieta-ko agura batek, «Karlos Setimo»ren aldian-edo, Aldebarrendarrak
azkonar-sapo eder bat ostu eutsoela esan eban.
Ori entzunik, Aldebarrendarrak, zaar eta gazte,
asarre-bitsetan jarri ziran, eurak eta eurenak
esku garbikoak eta «jente ondraua» beti izan
zirala-ta esanaz. Eta, uste bagariko salatze ori
zala ta ez zala, eztabaida gogorra sortuta, euren
artean matraka itzela asi zan. Gizon, mutil eta
agura... ango zapladak, ango musturrekoak eta
ango bultzakadak! Iñoiz ba-zan, pautsok eta
autsok ederto astindu ebezan!

Burruka ori, baiña, olan bearrean, ango
burruka guztiak izaten ziranez, zirt eta zart, ukubil-utsezkoa izan zan.
Eta... jazoa jazota, urrengo egunean, domeka-goizean, alkate jaunaren aginduz, Mañari-ko
agintari zintzoa, burrukan jardun eben guztiai
Udaletxera joateko esaten etxerik-etxe ibili zan.
Alkatearen agintze ori, ogerleko batzuen
diru-zigor-edo izango zala uste izango dozue. Bai
zera! Orrelakorik arean be ez...
Arratsalde aretan, elizkizun-ostean, alkatearen esanari jaramon eginda, gure gizon-mutillak
Udaletxean zintzo-zintzo batu ziran. Eta beste
bagarik, alkate jaunak, guztien aurrean zutundurik, izan eben burrukeari buruz azalpen ederrak
egin eutsezan. Eta, eztabideetatik eta asarretik
gauza onik iñoiz be ez zala sortzen esanda, alkarri «parka eskatu» ta gero, ondoen guztien
artean askari on bat jatea izango zala esan
eutsen.
Orduan, gure gizon-mutillak, alkatearen esanak onez artuta, azalpen arin batzuk berba leunez egiñik eta alkar-iraiñak biotzez parkatuta,
guztiak batera, «on-umorian», askari eder bat

jan eben. Eta olan, zorionez, «Karlos-Setimo»ren
aldiko azkonar-sapoaren arazoa, euren artean
bein eta betiko aaztuta geratu zan.
Oraintxe berton, antxiñako esakun bat yatort
burura: «Odol bagako burrukeak konpontze
ariña».
Gure baserritarrak olakoxe on-onak ziran,
izan be. Biotz onekoak eta gorroto bagakoak.
Erritik at, batetik bestera nabillen artean, amaikatxo bidar gomutatzen naz eurakaz! Jaungoikoak zerua olakoxeentzat egin eban.

33. BIRKIÑA-REN EGURRA
Txarea, bere abar zuri ta orri txiki ugariaz,
zugazñoaren polita! Mañari-ko aitz andi ta jagietan orreitariko asko egoan. Eta zugatz polit ezagun orrek, beste zugatz asko baiño txikiagoa izaten danarren, arri-arte aretan bere burua zutik
eta arrorik agertzen eban. Erriko emakumeak
euren lan batzuk txukunkiro ta egoki egiteko
aren bearrean izaten ziran...
Gure errian, txara-egurra, bedeinkapen miragarriren bataz lagunduta bai-legoan, gauza on
eta berezitzat artzen zan. Izan be, txara-autsaz
egiñiko lixibearen txukuna! Eguzkiaren mosu
gozoak laztantzen ebanean, edurra baizen zuri
eta aitz-urabaizen garbi agertzen zan. Beste lixibakandik alde galanta! Zerez egiñaz zan itandu
bearrik ez egoan; bere burua berak agertzen
eban ondo.
Bata txara-egurraz egosiriko lapikokoa be,
bardiñean, beste egurrakaz egositakoak baiño
sapore gozoagoa izaten ebala-be esaten eben.
«Goiti» basetxeko etxaguna zan «Txuan Goiti»

gizonak eta bera lako beste atso-agura askok,
txareaz egosiriko baba-lapikoak «aparteko grazia» izaten ebala esaten eben beintzat sarritan.
Leenago, barriz, Mañaria-n, txarea «Birkiñaren egurra» izenaz ezagutzen zan. Karlos Zazpigarren gudatean, erdaldun gudari batek «Kaudalategi»ko Maipatxu andra zaarrari txara-egurrak
ze izen eban itandu eutsan. Eta Maipatxu-k,
erdera mordoilloz, olantxe erantzun eutsan:
«Esto ser leña Birkiña, para lixiba y lapikoko ez
dago iñun bardiña».
Izen polit orren jatorria, barriz, gure erritxoan
urrengo ipuintxo baten bidez azaltzen zan.
Bein, «Bidegurutze» basetxeko Mari neskatillea, lixibea egosteko egurra ekarteko asmoz,
basorantz joan zan; eta, bidean yoiala, arri-mokil
andi baten ganean agura zaar bat negarrez ikusi
eban. Gure neskea, agurearen itxura ituna ikusirik, tamaldu egin zan; eta,
—Aitaita, ¿zegaitik egiten dozu negar? —itandu eutsan biotz bigunez.
Eta aguratxoak, negar-zotiñez, auxe erantzun eutsan:

—Nire artaldeko bildots bat galdu dalako egiten yonak negar, neska. Basorik-baso eta mendirik-mendi bere billa ibili nazanarren, aztarrenik
be ez yonat iñon aurkitu...
—¿Bildots bategaitik orrenbeste negar?
¿Zure artalde ederrean bildots ederrik asko ez
daukazu, ba? —esan eutsan Mari-k barriro.
—Bai, baiña... askoren artean be baten utsa
beti uts. Bata lez bestea be, neure-neureak guztiak, barriz. Oi, nire bildots ederra!
Eta agureak, ori esanda, geiago egiten eban
negar. Ori entzunik, Mari erruki izan yakon; eta
biotz oneko neskatilleak, aitz eta mendiak arduraz arakatuta, galduriko bildotsa labarpe andi
baten ertzean bizirik eta zutik idoro (aurkitu)
eban.
Eta artzain zaarra, Mari-k bildotsa aurkeztu
eutsanean, pozez beterik jarri zan, irribarrez
zirautsala:
—Biotz oneko neskatilla maitagarri orrek,
gaur poz andi bat ekarri daustan... Jaunak
bedeinkatu ta zaindu agiala beti. Eta orain, onegiñaren saritzat, ¿zer eskatzen daustan, ba?

Eta Mari zintzoak, irribarrez, auxe erantzun
eutsan:
—Ezertxo be ez dautsut eskatzen, ba, aitaita... Lixibea egiteko egurrik onenak non dagozan
esan ba-zengit esan, orraitiño, poz-pozik jarriko
nintzake.
Orduan, agureak, Artzate-ganea eskuaz erakutsirik, begi argiz esan eutsan:
—Oa Artzate-ganera, eta antxe, arri-arteko
lur-unetan, abar zuri ta orridun zugazñoak ugari
aurkituko dozan. Zugatz txiki polit orrein egurraz
egiñiko errautsaz Ama Birkiñak Jesus Umea
berotu ta Beronen soiñekotxuak garbitzen yonazan; eta, zugatz orreik urrin egozanetan, zeruko
aingeruak euren ego zuri-bigunetan eroaten
eutsoezanan. Beraz, zugazñoaren egurrak zeruko Amak bere eskuakaz bedeinkaturikoak dozan.
Orregaitik, egur orrein errautsaz egiten dan lixibea, edurra baizen zuria izaten don, eta beragaz
egosten dan lapikokoa eztia baiño be gozoagoa... Oa, ba, Mari, eta neure esana egiña iñoiz
be ez yana damutuko.
Eta Mari neskatilla onak, artzain zaarraren
esana oso-osorik eginda, arrezkero errian lixiba-

rik zurienak eta lapikokorik gozoenak egiten
ebazan; eta bere egintza ona zala-ta, aldiko
emakumerik aintzagarriena errian bera izan eizan.
Orra, ba, txareari ezarritako izena ipuin politez azalduta. Euzkadi-ko erritxoetan amaikatxo
onako ipuin polit ba-dago egon be!

34. MALUTA-KO ATSOA
Urte asko be asko dirala, Mugarra-barreneko
txabola txiki baten, atso zaar bat bizi zan. Atsotxu ori, aldi luzetan iñora joaten ez zan ezkero,
Mañari-ko gazteak, eta baita zaartxoagoak be,
izenez bakarrik ezagutzen eben.
Leenago, Maluta-ko atsoa —auxe zan bere
izenik ezagunena—, enparadu emakumeak lez,
errian noiz gura ibilten zan; baña gero, erriko
ezbear eta zoritxar guztien errua berari ezarten
eutsoelako, errira joatea osorik galerazo eutsoen.
Errian umetxoren bat geisotzen ba-zan, Maluta-ko atsoak begirakune okerrez begizkoa egin
eutsala esaten eben; gazteren bat bere arorik
onenean ilten ba-zan, barriz, Maluta-ko atsoak
aizetan bialduriko arnasa zikiñak geisotuta il zala
esaten eben agobetean; eta, errian beste atsekabe, zoritxar edo ezbearren bat jazoten zanean
be, Maluta-ko atsoak itsuski-ganetik jaurtiriko
«maldeziñoa» osorik bete zala esaten eben guztiak asarre-bitsetan.

Olako esate ta siniskeriakaz, Mañari-ko bizilagunak emakume gaisoaren bizkarrari «eroan ala
arri» ta geiago ezarten eutsoen egun oro. Ori
zala-ta, gure atsotxuak, berrogei arri ta sei saralupetzaz egiñiko txabola txikitxoan ondo gordeta
bizi-bearra izan eban. Eguerdiko eguzkiaren bero
gozoa eta gaberdiko illargiaren argi biguna
artzen lantzean bein bakarrik urteten zan.
Eta Maluta-ko atsoa, larogetaka urteetan era
orretan bizi zan ezkero, soiñez zaarrak eta
artzaiñak bakarrik ezagutzen eben. Olan be,
umeak eta gaztetxoak ari bildur andia izaten
eutsoen. Ume txikiak, okerkeriren bat egiñikoan,
«Maluta-ko atsoak eroango zaitu» entzuten ebenean, bildurrez dardarka joaten ziran; gaztetxoak be, bera aitatzean, biotz-taupada galantak
jasaten ebezan.
Neguko gau luzeetan, otzaren igesi sutondoan bero gozotan batzen ziran lagunak, Maluta-ko
atsoari buruz gau oro egiten eben berba. Geienak soiñez ezagutzen ez eben ezkero, nor etezan eta zer izan zeitekean jakingura andiz itauntzen eben.

Bein, aguratxo batek, berak atso ori gaztetxotan ezagutu ebala eta ikatza lakoxe begi
baltz ederrakaz be, aurpegiak larrosa bat zirudiala iñoan. Ori entzunik, emakume gazte batek
—bere aitaitak iñoanez— «inpernuko burduntzia» baiño itsusiagoa zala esan eban begi-zearka. Artzain batek, ostera, berak atsotxu ori txabola-aurreko landan gometan ikusten ebala, eta
aren buruko ulea, illargitan, zidarrezkoa izaten
zala, eta eguerdiko eguzkitan, urre-gorri biurtzen zala; berak, barriz, errukituta, bein baiño
sarriagotan ardi-esne epela be emor eutsala, eta
abar.
«Agerre»-ko Arzain gazteak ori esatean,
eskaratzeko lagunik geienak lauorrian ikaraz
jarri ziran.
—Oi, mutil ori Maluta-ko sorgiñagana urreratzen don! Olan, buruan uletan aiña zoritxar izango yon! —esan eben geldota neskatilla gazte
guztiak («Ortuoste»-koak izan ezik).
—Bai, bai, dabillela!, Mugarra-ko atxa jausi
orduko damutuko yakon-eta... Olako gaiztoari
jatekorik ez edatekorik iñoiz be ez yako emon
bear, gosea ta egarria jasan dagiala baiño —

esan eban aurpegi asarrez emakume erkin
batek. Ori entzunik, «Ortuoste» basetxeko neskatilleak, bere begi ederrak artzain gazteagana
zuzenduaz, berbots ikaratiz auxe esan eban:
—On-egiñaz ez yak damutuko, ez; on-egiñak
atze ona yaukok-eta...
Orduan, guztiak, ixil-mixilka asita, neskatilleari begirakune itzelak egin eutsoezan.
Ganeko egun baten, Maluta-ko atsoa geisotu
egin zan, eta txarto aretan be; eta, geisoaren
miñak jasan eziñik, ulu ta negar sarritan egiten
ebanarren, batzuk bildurrez eta beste batzuk
gorrotoz, egun batzuetan iñortxo be ez yakon
lagun egitera joan. («Agerre»ko mutilla, bere
ardiakaz, Anboto-ra joan ei-zan orduko.)
Onetan, atsotxuaren negarrak «Ortuoste»ko
Maipatxu-ren belarrietara eldu ziran; eta neskatilla ona, bere biotza errukiz urtuta, aren deadarrak entzun ordukoxe, arin arinka Mugarrabarrenera joan zan. Eta an, txabola txiki aretan,
emakume zaarra il-agiñean aurkitu eban.
Orduan, Maipatxu-k, ezetarako asti bagarik,
atsoa ur bedeinkatuaz igortzita, berbots gozoz
auxe esan eutsan:

—Andra gaisoa, Jaunak zerura eroan zagizala... Eta atsoak, bereala, azkenengo arnasea
emon bear eban unean, berbots ikaratiz, auxe
esan eutsan:
—Olantxe izan bedi, ba, neskatilla. Neure
azkenengo arnasea gozotzera etorri azalako,
Jaungoikoak bedeinkatu agiala, ba. Errukizko
egintza andi bat egin don. Miin gaiztoen guzurrak eta naasteak dirala-ta, baztartuta eta iguinduta nazala, ementxe txabola txiki onetan bizibearra izan yonat. Oi, zenbat neke ta atsekabe
igaro dodazan emen! Baiña onenbeste ta onenbeste jasanda (sufrituta) gero, Jaungoiko onak
nire azkenengo une latza aingeru baten biotzaz
gozotu nai izan yon. Aingeru ori eu az, Maipatxu... Egintza on ori ez yakiñat nik zelan ordaindu be... Eta orain, emoteko beste gauzarik ez
dozan ezkero, neure buruko ulea emotea erabagiten yonat. Ule au, beste uleak lakoa ez don,
gero... Ule au gaberdiko illargitan jarri dagizunean, ule-ari bakotxetik amar zidar-diru eskuratuko dozan; eguerdiko eguzkitan jarri dagizunean, barriz, berrogei urre-diru. Ire biotzeko goimaitasuna Jaungoikoak oso-osorik bedeinkatuko

daualakotan naiagok; bai... eta entzun ondo: i ta
ire laguna, nire zoritxarraz ainbestetan errukitu
zan gaztea, zuen bizitzan zorionekoak izango
zaree...
Eta ori esanik, emakume gaisoak, Maipatxuren mosu gozoa bere aurpegian ebala, bere
azkenengo arnasea gozaro-gozaro emon eban.
Ganeko egun baten, Maipatxu-k emakumearen esana osoro egin eban; eta, arek esan eutsanez, zidar eta diru askoaz aberastuta, ogasun
andiaren jabe egin zan.
Andik laster, «Ortuoste» basetxera iru mutil
gazte-lerden joan ziran, ango etxagunari bere
alabea emaztetzat eskatzera. Iru mutil areik
ango inguruko etxagunik andienak eta aberatsenak ziran.
Maipatxu-k, baiña, zaldun aberatsari musin
egiñik, bere artalde ederra baiño beste ogasunik
ez eukan «Agerre»ko mutil gaztea aukeratu
eban senargeitzat. Eta egunak joan eta egunak
etorri, egun argi ta eder baten, biak alkarregaz
ezkondu ziran. Eta, Maluta-ko atsoak iragarri
eutsanez, euren bizitza guztian ondo ta zoriontsu bizi izan ziran.

35. AITAITORDEAREN
LEENENGO IPUIÑA
Txikitan be, ipuin zale-zalea nintzan; eta zaletasun begiko ori zala-ta, ipuin politen bat non eta
zelan entzungo, artega-samar ibilten nintzan.
Eskolara joaten nintzanetan, nire laguntxoai
sarritan be sarritan ixil-mixilka esaten neutsoen:
«¿Gaur zelako ipuiñak dakazuez, ba?» «¿Aitaitaamamak bart ze ipuin esan dautsue, ba?» Eta
bereala, nire laguntxoak, itaun orrei egokiro
erantzunik, sekulako ipuin politak azaltzen eustezan.
Baiña nik, tamalez, nire aitaita-amamak iñoiz
be ezagutu ez nebazan ezkero, nire adiskide ta
lagunai ezin izaten neutsan ipuin askorik azaldu.
Nire gurasoen gurasoak ni munduratu orduko
bestalderatu ziran ezkero, arein agoetatik ezertxo be entzuteko zorionik ez neban izan. .. Ori,
barriz, zoritxar anditzat joten neban. Eta zoritxar
ori gogoan nebala, lagun-artean bein baiño geiagotan esan izan neban: «Neure aitaita-amamak
bizi ba-ziran, orraitiño, a zelako ipuiñak azalduko

leuskidezan!». Eta ori esaten neban bakotxean,
nire begitxuak malko garratzez bustiten ziran.
Olakoxe ipuin-zale errimea nintzan!
Ganeko egun baten, aitaturiko berbak
buruan nebazala, nire barruan asmo berezigozoa sortu zan; eta asmo gozo orren altzoan,
zelan be ez nekiala, neure ipuin egarria aseteko,
erriko atso-aguren artean aitaita-amamaren bat
billatzea erabagi neban.
Ain zuzen be, urrengo domekan, amarretako
meza nagusi-ostean, aguratxo zaar bat, larogei
urteren sorta astuna bizkarrean ebala, oinnarraska etxerantz yoiala ikusi neban.
Agura ori, errian, «Baltzuntza» basetxean bizi
zalako, «Baltzuntza-ko Andolin» izenez ezagutzen zan ondoen. Ondo gizon ona ta zintzoa
bera! Basetxe zaar aretan, bere emaztea ta bera
beti zerura begira bizi zirala esaten eben. Ononak ziran, bai!
Eta domeka aretan asmoa ta zaletasuna
betetearren, Andolin agurgarriari, geldiro-geldiro
atzetik jarraitu neutsan; eta, bere ondora
eltzean, neure aitaita izatea gura izango ete
eban itandu neutsan; eta, ori entzutean Andolin

on-onak, nire aitaita poz-pozik izango zala esan
eustan barreka. Orduan nik, olan izan ezkero,
domeka guztietan etxerantz lagun egingo neutsala esan neutsan, begiak be erdi-itsutuak
eusazala-ta. Baiña orretarako, bereala baldintza
polit bat iminteko azartasuna izan neban: domeka guztietan ipuin bat edo beste azaldu bear
izango eustala esan neutsan. Eta agura agurgarri ta onak, baldintza ori ontzat artuta, nire guraria poz-pozik beteko ebala erantzun eustan.
Ganera, barriz, lantzean-bein, kerexak, sagarrak
eta intxaurrak eta abar emongo eustazala be
esan eustan. Orduko nire poza! Ene! Ezti-bitsetan saltoka!
Gerotxoago, barriz, aren berbakaz adoreturik, antxe bertan ipuintxu bat azaltzeko eskatu
neutsan; eta beste bagarik, Andolin agurearen
agotik ipuin polit-polita urten zan. Ona emen:
Bein, Ganoste-menditik Urkioleta-ko gizon
bat burdi bete egurraz etxerantz etorri zan; eta
gizon ori, negurako egur ederra pillatu ebala-ta,
bidean poz-pozik etorren. Onetan, burdi-txirringa batek lupatzan laprast egin ebalako, burdia
itzuli egin zan. Ori ikusita, Urkioleta-ko gizonak,

goiak eta beeak aitatuta, asarre-bitsetan, birao
ikaragarri bat jaurti eban. Orduan, Itsuerrekaaldetik adar-buztandun txerren bildurgarriak
agertu ziran; eta txerren adar-oker areik Urkioleta-ko gizona, atze-aldetik burduntzi gorria sartzen eutsoela, bere burdi ta idi ta guzti Artzateko labarran-gora aiena baten eroanda, Akelarreko txuntxurrera eroan eben; eta geiago gizon
biraolariaren aztarrenik iñok ez eban iñoiz ikusi.
Txerren bildurgarriak, euren soin baltzak jake
luze-gorriakaz estaltzen ei-ebezan, eta burdiñazko oiñetako gogorrak ei-eukezan.
Agura zaarraren ipuiña entzutean, poz gozogozoa barruan gaiñezka nebala, une aretan
munduan zoriontsuena neu nintzala uste izan
neban; eta, uste atsegingarri orreaz ezin-geiago
poztuta, aguratxoari eskuan mun egiñaz agur
egitean, nire etxera pozez beterik joan nintzan.
Biaramonean, eskolaratzeaz batera, ipuintxoa
irakasleari ta nire laguntxoai aritik-mamira azaldu neutsen.
«Baltzuntza-ko Andolin»egaz egin neban
alkarrizketatxoaren barri be zeatz-meatz emon
neutsen.

Orduan, irakasleak errukitsua ta ona izateko
eta zaarrai gogo onez lagun egiteko ta abar
esanda, liburutxo polit bat emon eustan. Bezuza
(erregalu) ain polita eskuratzean, biotz-ikutze
gozoa izan neban; eta nire begiak negar-anpuluz
bustita nebazala, bere burubideak onez artzen
nebazala eta esanak osorik beteko nebazala
esan neutsan.
Esan eta egin, aurrerantzeko domeka guztietan, meza nagusi ostean, Baltzuntza-ko agureari
«aitaita» agobetean esanez, etxera gogo onez
egiten neutsan lagun; eta laguntxoakaz jolasean
jardunarren be, guztia alde batera itzita, aitaitagana joaten nintzan.
Geroago, barriz, erriko atso-agura guztiakaz
adiskide andi egin nintzan. Arekandik amaikatxo
gauza on eta eder entzun neban! Arekandik ikusi
nebazan esakun eta burubide onuratsuak, Jaungoiko ona!
«Zaarraren esana gaztearen sentzuna».

36. EMENTXE BE
JAUNGOIKOA DAGO
Gabon-gaba zan. IIluntze aretan edurra, usoluma politak bai-litzazan, gogaro-gozaro jausten
zan. Zeru-lurretan jai andi ta ikutugarria ospatzen zala, argiro ikusten zan. «Etxezuri» basetxeko etxekandra maratza, Josepantoni zintzoa,
bere sukaldean, egur-mukur batzuk sutan ebazala, Gabon-apari ospatsua gertatzen esku
beteakaz ziarduan. Errian edonok ekian Josepantoni andrea sukaldari errimea zana. Gatzaren
negurria ondo negurtzen ekiana zan, beintzat.
Bitartean, aren senar Peru Manu jatorrak
Belen-go jazoera arrigarriak bere seme-alabatxoai, aritik marira zertzelada guztiakaz azaltzen
jarduten eban, eta bere umetxoak sukaldeko
bero gozoaren altzoan aitagana begira pozez
beterik... Martatxu batez be, amar urteko neskatoa, begi ta belarri, zoli ta adi aitak iñoana arretaz entzuten...
Josepantoni andreak, ekiñaldi eder baten
ostean, gau zoragarri aretako aparia ederto biri-

bildu eban. Zapi zuriz txukunkiro apainduriko
mai zabalean, janari-edari eder ederrak ondo
gertatuta egozan. Euskaldun-etxe jatorretan
egin oi dan lako «Gabon-apari» gozo-gozoa.
Guraso ta ume apariaren inguruan poz-pozez
ziran. Oitura on eta ederrari jarraiturik, Jaungoikoari eskerrak emonda, janari-edari gozoak
umore onez eta gogaro artu ebezan. Josepantoni andrearen «erre-egosiak» atz-miazketan jan
ebezan.
Apalostean, Josepantoni andreak bere alabatxoari auxe itandu eutsan:
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskalerriko ipuñak - 7
  • Büleklär
  • Euskalerriko ipuñak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3735
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1763
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3803
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1584
    27.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3707
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1650
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3753
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1729
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3760
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1638
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1704
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1620
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3702
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1662
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1653
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 2465
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1102
    34.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.