Euskalerriko ipuñak - 10

Süzlärneñ gomumi sanı 2465
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1102
34.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
51.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
erriko enparantzan intxaurrakaz «bibika» jolasten ziarduela, «Txirrikiz» gaitzi-izenaz ezagutzen
zan eskeko aguratxoa enparantzearen erditik
elizarantz igaro zan.
Mutiko biak, Txirrikiz ikustean, euren jolas
polita bertan-beera itzita, arlosa baten ganean
jarri ziran, agurea arretaz begiratzeko ustez.
—Ene!, or non doan Txirrikiz agura zaarra! —
esan eban Peli-k barre-destaiñez—. Gure kortako
asto zaarra baiño be narrasago yabik agura orita...! Orrek yaukok itxurea, ostera! Olako agura
zaarrari irri ta barre egin bear yautsaguk, Mikel.
Gaur arratsaldean, «bibika» josten aspertu
ganean ezkero, zetan edo atan astia emon bear
yoagu-ta...
—Ni ez noak zaarrari eta batez be eskekoari
irririk egiten —erantzun eutsan Mikel-ek, eskekoari begirunez begiraturik—. Eskekoa ta agurea
iraintzea oben andi-andia dala esaten yok beti

gure amamak. Ia-ia Jaungoikoari berari irri egitea lakoxe obena dala esaten yok arek. Beraz, ni
ez noak orretan.
—A, leloa! ¿Amamaren esanak buruan-eta
abil oraindiño be? Nik, olako atsoen esanai
katuak sagarrari aiña jaramon egiten yautseat.
Atsuen esanak zeatz egiten ba-abil, orraitiño,
oillo ta erdi izango az beti.
—Atsoen esana dala naiz ez dala, ire esanak
dirala naiz ez dirala, ni ez noak eskekoari irririk
egiten eta kitu. Naiz arek esan, naiz orrek esan,
txarra dana, txarra, eta ona dana, ona izango
dok beti. Ik be, barriz, Peli, Txirrikiz-i irririk eta
barrerik egingo ez ba-euskiok obe...
Baiña Peli mutikoak, bere lagunaren esanari
jaramon egin bagarik, atzetik arinka joanda,
eskeko agureari irri ta barre egin eutsan, onela
zirautsala:
Txirrikiz mirrikiz
sabela-bete txarrikiz...
Baiña Txirrikiz-ek, destain-berba iraingarriok
entzunarren, mutikoari ez eutsan asarrerik egin;

bestetara bai: aurpegi otzan-otzanaz begirakune
gozoa egiñaz,
—Mutiko polit ori —esan eutsan—: ez adi
orren okerra izan. Agura zaarrari, eta batez be
eskekoari, irri ta barre egitea, ¿ez ete-dakik oben
itsusia dana?
Eta sabeletik txilibitu polit bat atarata, beste
au esan eutsan:
—Olako destaiñik ez egiok iñori barriro egin:
Jaungoikoak be, olako destaiñarik egitea, arean
be yok nai-ta. Ikusi egik, barriz, eskuetan yaukoadan gauza polit au: txilibitu miragarria dok.
Tresnatxo oni, mutiko zintzo ta onen agoetako
putzak ots zoragarriak eragiten yautsoezak;
orretarako, ona izan bear dok, baiña. Eta, zarata
zoragarriaren ots gozotan, persona ta abere,
andi ta txiki, agiri diran guztiak, soiñuaren gozotasuna geldirik jasan ezinda, pozaren-pozez dantzan egin bear izaten yoek. Olakoxe soiñu atsegingarria dok, izan be. Bera entzun ezkero, gurata be iñor geldirik ezin egon: iru milla txilibitu
joten diarduela uste izaten yoek-eta. Begira, ba,
mutiko, eta entzun arretaz eta ulertu ondo: onona izaten ba-az, gauza miragarri au, oraintxe

berton, euretzat izango dala diñostat. Beraz,
mutiko, zintzoa izango az, ¿eztok?
Mutikoa, alako txilibitu polita ikusi eta agurearen esanak entzun ebazanean, pozez eztitan
jarri zan; eta, txilibituaz jabetzearren, une baten
bere barruan ona izateko asmoa artuta, barretxo
apala egiñaz, ona izango zala esan eutsan. Eta
orduan, agureak txilibitu miragarria eskuetan
ipiñi eutsan.
Baiña iru-lau miñutu igaro orduko, Peli-ri
barriro be eskekoari irri ta barre egiteko gogoa
sartu yakon. Txikitatik asita eban ekandu txarrak, mutikoaren asmo onari geiago egin eutsan;
olako okerkeriak egiten txiki-txikitatik oitua zan.
Eta mutiko okerrak, agureari leenen arri-koskor bat edo beste jaurtita gero, erdi-kantatzen
barre-santzoka auxe esan esan eutsan:
Zaarra da eta il bedi,
ez dau balio lauziri...
Olako okerkeria entzunda, Txirrikiz-en eroapenak eten egin eban; aguratxo artetsua asarratu be asarratu egin zan. «Onen bigun eta maite-

kiro mutikoari berba egin berak, eta ganera erregalua be aren onerako gogo onez egin, eta, olan
eta guzti be, mutikoaren gogoa ezin ezetara be
irabazi —iñoan agureak bere kolkorako—. Orrentzat, esan onak eta bezuzak eta abar, alper-alperrik dira guztiak...»
Eta agura asarratuak, mutikoari dei zolia
eginda, begirakune zorrotzez,
—Peli —esan eutsan-: nik egiñiko bezuza,
eure zoritxarrerako izango al dok!
Agurea aldendu zaneko, Peli txilibitua joten
asi zan, Baiña, bere bularreko arnasa guztiaz
putz eta putz egiten eutsanarren, tresnatxo arek
berak uste eban lako ots politik ez eban egiten.
Orretarako aalegin guztiak egin ebazanarren,
adar zaarraren zarata lakarra baiño besterik ezin
eragin izan eutsan.
Ori ikusita, mutikoak, agin-artean ikaraz,
—¿Ze arrano dok au? —esan eban—. Adar
zaar baten zarata lakarra baiño ez yok egiteneta! Belarriak mintzeko alagalakoa dok! Agura
arek esan daustazak guzurtzarrak! Gauza ona
izateko asko bear yok, orraitiño, berak...

Eta mormorka baten jardunda gero, barriro
be txilibitua joten asi zan; iru milla txilibituren
ots miragarria entzungo ebalakotan ekin eutsan.
Baiña dana alperrik: barriro be adar zaarraren
zarata lakarra bakarrik egiten eban.
Alako baten, orretan gogait egin eban. Eta,
eskuartean erabillen tresnatxoa ezetarako be ez
zala izango-ta, errekara jaurtiteko asmoa artu
eban. Baiña gerotxoago, urari emona urak daroala-ta, bere txilibitua Mikel lagunari emotea erabagi eban.
—Ona emen Txirrikiz agura zaarraren bezuza
miragarria —esan eutsan Mikel-i destaiñez.
—Ondo gauza polita dok, izan be —erantzun
eutsan Mikel-ek, txilibitua pozez arturik.
—Polita edo motza, or daukak, ba, eskuan.
Ba-ekik zelako adartzarra dokan...! Putz egiok
bereala eta jo egik bertan.
—Ez, orain ez; orretarako ez yoat orain astirik: onezkero etxean aparitarako itxaroten egongo dozak-eta. Biar-edo ikusiko yoagu.
Eta Mikel, ori esanda, arinka etxera joan zan.
Biaramon-goizean, mutiko biak alkarregaz
basora joan ziran. Mikel-ek, aurregunean Peli-k

emoriko txilibitua beragaz eroan eban. Eta,
mendi-txuntxurrera eldu ziranean, txilibitua jo ta
jo asi zan Mikel. Orduan, aren soiñuaren gozoa!
Entzun eben guztiai iru milla txilibituren ots
gozoa iruditu yaken.
Ori zala-ta, persona ta abere, soiñua entzuten eben guztiak, dantza baten asi ziran. Mendian larratzen ziarduen abelgorriak, landetan
bedarra baten ziarduen ardi zuriak eta aitzarteetan ikotika ebizan auntz bizkorrak eta abar,
santzo baten ziarduela ikusi ebezan. Mendi-egalean agiri zan basetxe zuriko soloan egozan laiariak be, laiak alde batera jaurtita, guztiak batera
dantzan asi ziran. Azkenez, Peli mutikoa bera be
dantzan asi zan. Ango dantzearen-dantzea, eta
ango zaratea! Alako erromeriarik iñoiz be ez zan
iñon egin.
Alako baten, luzaro joten jardunda gero,
Mikel-ek, dantzarik naikoa izango zala-ta, soiñua
isildu egin eban.
Eta soiñua gelditzeaz batera, dantzan ziarduenak be gelditu egin ziran. Eta, nekatuta egozan ezkero, guztiak atsedena artzera jarri ziran.

Peli be, bere gorputza zelanbait atsedendu nairik, Mikel bere lagunaren ondotxoan jesarri zan.
Olan egoala, Peli-ri ixilka-mixilka ikusiezin
kaltegarria sortu yakon; egun aretan ikusi eban
gauza miragarria ikusita, bere lagunari txilibitua
emona osorik damutu yakon. Eta, barruan eban
ikusieziñak eraginda, emoniko gauzeaz barriro
jabetzeko aalegiñetan asi zan.
—I, Mikel: ekak txilibitu ori —esan eutsan
Peli-k negar-muskurioz.
—Ez, ez dauat emongo —erantzun eutsan
Mikel-ek.
—Bai, emongo daustak, neurea dok-eta.
—¿Irea? Bai, zereko irea...! Emona, emona
dala, ¿ez al dakik? Leen izango zoan irea, baiña
orain ezetara be ez.
—Leen be bai, eta orain be bai. Ori beti neurea. Eta neurea dokan ezkero, gura ta ez oraintxe berton emon bear daustak. Bestela...
Eta, ori esanda beste bagarik, arrapaladan
joanda, Mikel-i eskuetan eukan txilibitua kendu
egin eutsan. Mikelek, orduan, zarataka asita,
«emona, emona» zala-ta, kendutako gauzea
barriro emon egiola eskatu eutsan. Esan guztiak

alperrik, baiña. Peli, txilibitua besapean ebala,
bere etxera joan zan.
Orrenbestez, Mikel asarratu egin zan; eta,
asarre be asarre zala, bere lagunari «emona
kentzea»ren zemaia jaurti eutsan:
Arek emon, naiz orrek emon,
emona, emona dok...
Emon eta kendu
sapoak beatzak kendu...
Gau aretan, Peli, txilibitu ta guzti pozez beterik ogeratu zan; bere lagunaren esan bildurgarriak arean be ez eban ikaratu; txilibutu miragarriaz jabetu zan ezkero, txarrik ez onik ez eban
pentsatzen. Txirrikiz-ek esandakoaz be ez zan
gomutatzen.
Baiña gabeko amabietan, etxe-aurreko arri
baten azpitik urtendako sapo andi batek Peli-ri,
lotan ziarduala, oiñetako beatz nagusiak jan
eutsazan. Peli, sapoaren aginkadeak iratzartuta,
negarrez asi zan. Aren negarrak eta aren uluak!
Eta, anketako miñak zirala-ta, ganeko egungabetan be etenbagarik negar eta negar egiten

eban. Eta, tantaka-tantaka negar-malkoz upa
andi bat bete arte ez zan gelditu be egin.
Mutiko oker arek eskeko agureari irri ta barre
egin eutsan ezkero, Jaungoikoak zigortu egin
eban.

49. NORBERA ONDUAZ,
BESTEA ONDU
Senarra ta emaztea etxe txiki-polit baten bizi
ziran. Urtebete zala ezkonduta bizi ziranarren, ez
eben alkarganako maitasunik ez begirunerik.
Maitasun bagarik bizi ziran, ganora bagarik!
Emazteak etxea garbitzeko ardurarik ez eban
iñoiz artzen; bere burua larregi apainduaz, enparadu gauzai «or konpon» egiten oitua zan gaztetarik. Ori zala-ta, euren etxe txiki-polita beti
zikin-zikiñik egoten zan. Etxeko beste arazoakaz
be ez zan iñoiz be arduratzen.
Ez ur ez ardao, eta ez gatz ez berakatz, amaika ganora bagako bazkari janerazo eutsan bere
senarrari!
Gure emakumea auzietan naaste-borrasteak
ipinten be nagusi zan. Bere moduak eta orduak
orretantxe ziran beti. Au batu, ta ori banandu,
«batu-banantzaille» errimea zan. Aren miiñaren
bidez, ango etxe-inguruetako naastea ta zarraparrea ugari izaten ziran. A lako sasirik!

Senarra be alako emakumeari egokion gizona zan: alperra, jokolaria, moskortia, biraolaria,
eta abar. Orrenbestez, etxe aretan ez egoan
maitasunik, ez egokitasunik, ez ganorarik, ez
bakerik, ez zorionik. Jaungoikoaz aaztu egin
ziran, eta zorionak iges egin eutsen. Illuntze
baten, senar-emazteak sutondoan egozala,
etxeko atea esku zabalez jo eben. Gaba, illunilluna zan. Euria zaparrada andiz jausten zan;
eta, oiñaztuaz batera, trumoiak orro itzela egiten
eban.
Ate-jotaillea nor izan zeitekean, bildurrez
egozan.
—¿Nor da? —egin eben deadar.
—Etxe onetan ostatua gura leukean bidazti
bat —erantzun eutsen.
Eta, atea zabalduta, gizon gazte-eder bat
ikusi eben. Eta, barruratzeko esanaz, eskaratzera, sutondora eroan eben. Ari aparia emonda
gero, emaztea logelara joan zan, bidaztiari ogea
atontzera. Bitartean, bidaztia senarragaz sutondoan geratu zan. Au ta ori, eta angoa ta bestea
berba batzuk egin ostean, bidaztiak gizonari
auxe esan eutsan:

—Eta, ¿zelan bizi zaree?
—Oso txarto —erantzun eutsan gizonak—.
Nire emaztea baiño alperragorik eta ganorabageagorik ez dauko lurrak ganean. Bera lako
beste bat aurkitzeko, munduan zear ibili bear
izango zintzakez, bai. Nire esanari ez dautso
iñoiz be jaramonik egiten, emakume orrentzat
iñoren esanak ez dau baiño-ta. Batzuetanbatzuetan, dana bertan-berba itzita, etxetik iges
egiteko asmoa be artzen dot... Emakume orregaz, ¿zer egin bear dot? ¿Ze onu, ze burubide
emoten daustazu?
Bidaztia, berari esaniko guztia entzunda, isilik geratu zan. Alako baten, bere aurpegia gora
jasota, gizonagana begi errukitsuz begiraturik,
auxe esan eutsan:
—Norbera onduaz, bestea ondu...
Gure gizona, orin entzunik, lotsatu egin zan;
eta, ausnartzen jarrita, bere kolkorako auxe
iñoan: «¿Profetaren bat, santuren bat, ala zer
ete-dok berau? Begi gozo orrekaz, neure barru
naastua aztertzen ez ete-yabik, gero... Ene! Au
lotsea!». Eta ori esanaz, pentsakor jarri zan
barriro be. Onetan, emaztea eskaratzera etorri

zan, eta bidaztiari logelea gertu eukala esan
eutsan. Orduan, bidaztia, «gabon» esanda, logelara joan zan. Eta senar-emazteak sutondoan
geratu ziran.
Gizonak, berba gutxi egiten eban; pentsakor
zirauan. Emazteak, ostera, jazorikoaren barri
ezertxo be ez ekian ezkero, berba ta berba egiten eban.
—Bidazti ori, santuren bat-edo dala esango
neuke —iñoan emazteak—. Orren irribarrearen
eztia ta begirunearen gozoa! Bere begiak,
beruntz dagozala be, gauza guztietan adi dagozala iruditzen yat. Olakorik egundo ez dot iñon
ikusi.
—Ezta neuk be ez dot ikusi —erantzun eutsan
senarrak—. Azal eta barru, danean dabil ori.
Eta barriro be senarra pentsakor jarri zan.
Biaramon-goizean, gosaria janda gero, bidaztiak,
beste baten be etorriko zala esanaz, «agur» egin
eutsen. Etxekandreak atarteraiño lagundu
eutsan. Eta, etxetik kanpora yoiala,
—¿Zelan bizi zaree? —itandu eutsan bidaztiak emakumeari.

—Txarto be txarto bizi gara —erantzun
eutsan emakumeak—. Ezkondu nintzan arte,
gizonak obeagotzat neukazan. Nire senarra
baiño txarragorik! Alperra, erremuskalaria, jokolaria, moskortia, biraolaria, eta abar.
«Biraolaria» berbeak bidaztiaren gorputza
dardara baten ipiñi eban, bere begi ederretatik
izar disdiratsuak lako negar-malko andi bi jausten zirala.
—Olan ezin bizi naiteke —esan eutsan emakumeak—. Ezelan be ezin bizi naiteke gizon orregaz. Bidazti on orrek, ¿ze burubide damostazu?
Orduan, bidaztiak, burua gora jasoaz eta
begirakune errukitsuaz, auxe esan eutsan:
—Norbera onduaz, bestea ondu...
Berba orrekaz emakume gaisoa itun-itun jarri
zan; bere bizitza ganora bagea bat-batean bururatu yakon. Utsegin guztiak begien aurrean
eukazan. Lotsatu egin zan, pentsakor jarri zan.
«Santuren bat dala esaten izan dot nik, santuren
bat dala —iñoan—. Nire gauzak igarri egin daustaz. Au lotsea!» Bidaztia bidean-zear abiatu zan.
Bere oinkada bakotxak bide-ertzean larrosa ederrak sortzen ebazan. Udabarri guztiak alako

larrosarik iñoiz be ez eben ekarri. Emakumeak
larrosa miragarri areik pillatzen jardun eban. Eta,
sorta galanta eginda gero, bidaztiari dei egin eta
auxe esan eutsan:
—Bidazti!: larrosak bidean jausten yatzuz...
—Ondo dago —erantzun eutsan bidaztiak—.
Eroan egizuz etxera. Eta ea... urrengo etorri naitenerako, zuk eta zure senarrak beste orrenbeste larrosa batzen dozuezan.
Emakumeak, bidaztiaren esana egiñik, lorasorta ederra senarrari eroan eutsan, etxera,
bidaztiaren oiñetan sortutako larrosak zirala esanez.
—Oneik dira larrosak! —esan eban senarrak,
geldota—. Olakorik begi-aurrean egundo ez dot
ikusi! Eta onein usaiña! Negarra legortuaz, beaztunaren mingotsa gozotuko leukee. Zorionaren
usain miragarria dala esango neuke...
Eta larrosa eder areik Andra Mariari eskiñi
eutsoezan. Aren irudi politaren aurrean ipiñi ebezan.
Urrengo egunean, emaztea, bidaztiaren esanari jaramon eginda, ontzen be ontzen asi zan.
Etxea garbitzeari eta bazkari-apariak ganoraz

gertatzeari gogoz ekin eutsan. Eta geiago dana:
Jaungoikoari ta senarrari buruzko eginbearrak
oso ondo beteten be egun orretantxe asi zan.
Ezkontzako eginbear garrantzitsuak beteten,
Jaungoikoaz gomutatu zan, eta obea izatea gura
izan eban: norbera onduaz, bestea ontzeko.
Senarra be, bidaztiaren esana gogora ekarrita eta bere emaztearen aldakuntza onuratsuak
adoretuta, egun batetik bestera ontzen asi zan.
Biraorik ez eban jaurtiten, jokorik ez eban egiten,
moskorrik ez eban artzen, eta alperkeritan ez
zan egoten. Jaungoikoaz gomutatu zan, eta Jaungoikoak agintzen dauanez bizi nai izan eban...,
norbera onduaz, besteak ontzeko be.
Emaztea ona izaten zanean, senarra be ona
izaten zan; eta senarraren ontasuna ikusten ebanean, emaztea obeagotu egiten zan. Olan, batabestearen eredu zirala, onbidezko larrosa ederonuratsuak egunoro-egunoro sortzen ebezan.
Aurrerantzean, etxe aretan maitasuna ta bakea
ugari be ugari ziran; asarre kaltegarriak eta
gorroto iguingarriak betiko urrindu ziran. Arekandik aldendutako zoriona ames gozoz beterik
agertu zan.

Gau argia ta ederra zan; senar-emazteak
leioan zerurantz begira adi-adi egozan. Illargia
ortzian andikiro egurasten ikusi eben; izarrak,
batetik bestera, dantzan ziarduen. Gau argia ta
ederra benetan! Maitasun andia bidean etorren
oinkada isillez.
Onetan, ate-joka norbait. Atea zabaldu, eta
aspaldiko bidaztia zala ikusi eben. Poztu be
poztu egin ziran: «Geure zoriona zu!» esanaz,
eskaratzera eroan eben. Bidaztia be, batera ta
bestera begira, pozez beterik jarri zan. Gauza
guztiak aldatuta eta etxea txukunduta ikusi ebazan. Orduan, emazteak, onbidez batutako larrosa pilloak ekarri eutsazan. Bidaztiak atsegiñez
artu eutsazan; eta, usain egiñaz eta ederrak zirala esanaz, ba-dirautse:
—Larrosa eder oneik euren arantzak dabez.
Ori dala-ta, miñik artu izango dozue, bai...
—Min, bai, artu dogu —erantzun eben—; gora
begira ondo eroaten dan min gozoa, baiña.
—Batu ta pillatu, ba, olako larrosak ugari:
emengo larrosen ordez, an goian, zeruko Aitak
arantza bagariko larrosa betikorrez sarituko zaitue-ta.

Gaba igarota, biaramon-eguna argitu zaneko,
bidaztiak, gosari arin bat artuta, agur au egin
eutsen:
—Agur, senar-emazte zintzook; agur eta
eskerrik asko. Agur; eta aurrerantzean olantxe
bide on eta zuzenetik jarrai, zeruko aintza baketsura eldu arte.
—Geratu zaitez geugaz —esan eutsoen
senar-emazte gazteak—. Geratu geugaz emen,
zeu bagarik ezin bizi izango gara-ta, gure zoriona zeu zara-ta...
—Ni bagarik ezin bizi izango zaree, ¿ezta?
Ene maite-maiteok, neugaz bizi nai ba-dozue,
orra or zuen elizatxoa: ortxe naukazue, gau ta
egun, zeuei itxaroten, zeuek maitatzen, zuek
zorioneko egiten. Neugaz bizi gura ba-dozue,
joan bertara ta artu nagizue. «Nire aragia baten
eta nire odola edaten dauana, neugan dago, eta
ni aregan».
Berba orrekaz, bidazti santuaren soiñekoa
edurra baiño zuriago biurtu zan, eta aren aurpegia eguzkia baiño argiago.
Senar-emazte gazteak bere aurrean belaunikotu egin ziran, maitekiro zirautsoela: «Jesus

ona, Jesus gozoa, Jesus maitagarria, Jesus Jaungoikoa...»
Une zoragarri aretan, iparraldeko aize ozkirriak abesti bikain baten durundia ekarri eutsen
belarrietara:
Ogi zerutik etorria,
Zeu zara gure poz guztia.
Leenengo Jaunartzerako gertatzen ziarduen
erriko umeen abots gozoa zan...
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
  • Büleklär
  • Euskalerriko ipuñak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3735
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1763
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3803
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1584
    27.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3707
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1650
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3753
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1729
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3760
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1638
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1704
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1620
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3702
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1662
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1653
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskalerriko ipuñak - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 2465
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1102
    34.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.