Euskal Literature VI - 16

Süzlärneñ gomumi sanı 3622
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
«Agur» aldizkarietan agertu ditun idazlanak. Onela berak: «Oraindik ogei urte ez neukazala asi nintzan euskeraz idazten, «Iturriondo» izen-ordeaz «Ekin»-era erriko barriak bialduaz. Gero, izenorde au beste bateri ikusi neutsan eta «Kamiñazpi»-gaz izenpetuten asi nintzan». Gerra ostean egotalditxo bat Frantzia'n eta ondoren langille-batailloetan Extremadura'n lendabizi ta Pasai'n gero
zegoelarik, asi zitzaigun idazten, eta arrezkero guztian ez du egundo eskutik idazkortza utzi.

Euskera goxo erreza du eta literaturazko batzaldi askotan jaso
izan ditu sariak. Irun'go lendabiziko literatura sariketan berak eskuratu zuen leen-saria, «Errijaiak eta San Martzial'ko Alardea»
zeritzan idazlanaz. 1969'garren urtean, Irun-go batzaldian, aipamena izan zuen Anjel Irigarai'rekin batera. Au zan orduko lana:
«Bidasoa'ko kondaira atal batzuk aztertzen». Sariketa auetan, naitaez, «Bidasoa» gaia erabilli bear zan.
Irun-sariketok, 1973'an, sailletan zatitzen asi ziran, au da, mailla aundiagoak egiten. Orreitatik bat ipui-sailla zan. Kamiñazpi'k
etzuen urte ortan saririk iritxi, baiña an agerturiko ipui batzukaz
liburuxka bat osatu zuten eta Kamiñazpi'ren «Jontxu-ren azkenengo
Itxasoratzea» bertan sartu zuten. Gernika'ren 600'garren urtea zala233

tar, antolatu zan ipui-sariketak ondoren au izan zuen: l'go Sabino
Alonso Ariño, ipuia «Txomin'en nekaldiak»; 2'garren, Jose Maria
Etxaburu, ipuia «Maitasunaren arantzak»; 3'garren, Manuel Ziarsolo, ipuia «Aretxa»; 4'garren, Jose Antonio Arkotxa, ipuia «Mielgas». Errenderi'ko «Ereintza» bazkunak eraturiko sariketan, irugarren geratu zan.
Euskaltzaindikoa da. Euskal ondakin jakingarriak bildu ta jasoten lan sendoa egiña: «Ondarrutarren izkera berezia», Euskaltzaindirako; bertso berriak A. Zabala'rentzako... «Pan-Pin» auraldizkariaren bizkaierazko zatia, berak gertatzen zuen.
Esan bezela, errez ta sakon ari da beti. Irakur; lotsarik ez beldurrik ez diogun bati, oker dagoela adierazi nai diogunean, onela
guk esaten: «Ez naiz Mutriku'ra joan, Donosti'ra baiño. Ostera,
lotsarekin itz egin nai dautsagun bateri onela erantzungo geuntsake:
«Ez naiz Mutriku'ra joan, Donosti'ra baifio. Ostera, lotsarekin itz
egin nai dautsagun bateri onela erantzungo geuntsake: «Ez naiz Mutriku'ra joan, Donostia'n izan naiz». Biar bada ez dira oraziño guztiak bereizte orregaz konpondu leizkenak, baña milla modu egiten
dira asmuak azalduteko. Nik, beste askok lez, ez dot jakin oraintsu arte, «ez... baña... «orregazko esakerarik, baña onelako gogaiak
azalduteko sekula ez dot euki eragozpenik».
Onelaxe zuur eta sakon jakotzen daki Etxaburu-k.
Nork argitaratu zai dauko liburu mardul bat, bere idazlanik eberenakin osatua.
(Ikus Juan San Martin, Escritores euskericos, 69 orr.; Auñamendi, Literatura,
IV, 229 orr.; N. Kortazar, Cien Aulores Vascos, 73 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia,
200 orr.).

33.- IÑAKI ZUBIRI (1913-...)
Bilbotarra dugu Zubiri, naiz-ta jatorriz napartar. Euskaldun berria, azken orduan euskal-jit, zaletasun eta lerak maiteki ukitua.
234

Gaur, Bilbo'n euskera indar-azi naiez lanean diarduan «Euskerazaleak» alkartearen buru dena.
Ez bitez izutu euskera ikasi guraz dabiltzanak; ortan asia zan
Zubiri urte batzuk dirala, eta gaur-egun ederki mintzatzen zaizu
edozein batzarretan, eta dotore asko idazten dizu azken amar urteotan argitara dizkigun liburuetan. Gizonak badu adorea barnean,
eta adore orren leiaz pizkaka pizkaka, ia konturatzeke, lan bikaiñak dakizki osatzen.
EUSKAL IDAZLE.- «Agur» asterokoan asi zan, nik dakidanez, idazten, gerora ere ainbat idazlan osaturik «Zer» illerokoan.
Orrezaz gaiñ, iru Iiburu argitaratu dizkigu:
1) Oroitzak (Zarautz, Itxaropena, 1975, 282 orr.). Agiñalde'ko
Txepetxa'ren oroitzak dira ipui antzera egindako lan ugari, errez,
bitxiak, atsegiñez irakurten diranak, Gipuzkeraz dago. «Niketz dio— bizkaireaz idatziko nukean, alabaiñan elertirako euskera zabal batean idazteak aspalditik kezkatzen ninduenez, nere izkelgia
oraingo ontan alde batera utzi, ta euskaldun geienak uler lezaketen
euskera bat erabiltzea erabaki nuen. Onek ez du esan nai, gure euskalkiak utzi bear ditugunik, ez urbiltzekorik ere...! Euskalkirik gabe
euskera bizirik ez da izango; gure izkuntzaren iraupena euskalkietan datza, sendi baten iraupena semeengan datzan bezela. Gure euskalkiak ilgo ba'lira, euskera bizia, betiko suntsia litzake, latera il
baten antzera biurturik. Indar dezagun beraz barruti bakoitzean
erabiltzen dan euskera, goi-maillako elerti osotu baterantz zuurki
eta zentzunez urbiltzen garan bitartean» (7 orr.).
2) Galdu txakurra (Bilbao). Eleberria, ipui luzea dala, esan oi
da; «Galdu» berbadun txakurra duzu, aintziñako alegietan autuan
eta alkar-izketan agertzen ziran abere ta piztien entzera; gauza asko
esaten ditu, adimen argiko agerturik. Urruti joan gabe ba-dira olako eleberriak, Tormes'ko «Itsu-mutilla», Cervantes'en «Rinconete
y Cortadillo» eta, urbillago, Azkue zanaren «Txiristadak», esan genezake.
Nobela auzian aitua dan Olazar'tar Martin'ek onela dio: «GALDU'k ba-dauko bere trebe-bidea (teknika). Alde batetik antxiñako
235

alegi edo fabulena. Sortaldean asi eta gaur arte piztian, abereai berba
egitea eskatzen dautsen trebebidea... Beste aldetik, «pikaro»-ren trebebidea, apur bat egokitua baiña zeatza. GALDU euskal elertian
«pikaro»-tankerako lenengo eleberria da... GALDU eleberria, «pikaro»-tankerakoa, irakurgai erreza ta ederra da».
3) Bidetik amesetan (Bilbo, 1982). «Bidari» izengoitiz izenpetua. Olerki liburua, 41 poesi, 95 orrialde. Gai mordoa darabil, atsegiñak danak. Rimaz eta neurriz obeto ezin, eztu utsik. Pentsamentu eskertsuak eta jantzia ere txairoa.
Ortik kanpora, 1982'ko Olerti Egunean beronek etxeratu zuen
lirika sailleko leen-saria. «Neskato itsua», bere lana. Neskato bat
iruditzen du oJerkariak; bakarrik dago, arratsaldeko argi geldian.
Ikuspegi zoragarria du aurrez-aurrez, baiña ez du ezer ikusten; begiak zabalik dauzka, baiña ez dute zabddiko edertasuna ikuskatzeko indarrik; agor daude, idor, ildako lizarra iduri. Utsari begira
dago gaixoa. Olerkaria urreratu zaio, eta aren zoriaz biotz-ikutua,
onela kantatzen dio:
«Baserriko bitxi kutuna
jaiotzetik laztan itsua,
aizeari itaundu egiozu
ikusten ez dozun mundua».
Edu onetan, goxo ta legun, beste estrofak ere. Epai-maikoak esan
zutenez, Lizardi ta Lauaxeta gogorazten omen.
(Ikus M. Olazar, Zer, 1980, 30'garren zenbakia, epailla, 3 orr.; Muniategi'tar
Sabin, Zer, 1982, garilla, 11 orr.; S. Onaindia, Zer, 1983, 61'garren zenbakia, urtarrilla, 8-9 orr.).

34.- ANDONI AMUTXATEGI (1913-...)
Nun eta noiz jaio zan? Elantxobe'n, 1913-7-24'an, Gorgonio M.
Renteria, Imanol Arriandiaga, Andima Ibiñagabeitia, Jose In236

txusagarri ta gaiñerako angotar euskal idazle azkarren antzera. Leenletrak errian ikasirik, abadetarzako ikastaroak, leenengo lau urteak,
Arratia'ko Arteaga'n edo Kastillo-Elexabeitia'ko seminario txikian,
eta beste zortzirak Gasteiz'en, leenengo biak Seminario zarrean eta
beste seirak barrian. Apaizgaitegi barri au zabalkeran an zan Andoni eta errege, Aitasantuaren ordezko ta beste ainbat gizaseme
ospatsuz egiñiko egun ain gomutagarrian geratu zitzaionetik auxe
du batez ere aiztu-eziña, ots, Pio XI'naren Nuntzio-Ordezkari zan
Tedeschini jaunak esandako itzok: «Euskera ez da galdu bear, Espaiña'ren eta munduaren goraltzarako».
Gudateak nun aurkitu zuen? Ona berak: «Elantxobe'n bertan;
nire ikaskideak abade ziran, lau izan ezik. Gudaritza zaia-ta atzeratu
giñan bostok, Frantzia'ko «Aketxe» edo Dax'en egin giñan abade.
Euzkadi'ko Jaurlaritzaren baimenagaz eta erbesteratuta egoan Gasteiz'ko Gotzain Mujika Urrestarazu'tar Mateo egurgarriaren eskabidez eta eskubidez eldu giñan bertara. Andik illa betera, atzera
biurtu giñan Bizkaira, Eusko-Gudarosteko kapillautasuna eusko gudariekin betetera. Pazko-Berbizkunde osteko eguenean eldu nintzan,
Bergara aurrean dagon «Basalgo» deritxon mendira, ta antxe ezagutu neban lenengoz Santi gure laguna. «Kirikiño» batalloian alkarregaz eta Santoña'ko espetxe nagusian be alkarregaz» (1983-8-26)
Zigor-zelaietan egon zan ondoren, urte batzuetan. Gero, Lauzirika jaunak Araba'ko Antoñana erritxora bialdu zuen, an inguruetako eliz-gizonen buru, iru urte bertan egiñik; andik Bilbo'ra sei
urte berton igarorik, eta Sukarrieta'n amazortzi urte gaur Begoña'n
bizi da.
Txistulari, bertsolari ta euskal idazle dugu apaiz-izatez kanpo.
Gasteiz'sen ikasle zala asi zan idazten; an, Gasteiz'ko Apaiz-Ikastetxean, bere urteko ikaskidean artean «Mens nostra» zeritzan
aldizkaritxo bat eteratzen zuten, eta bertantxe idazten zuen Andoni'k ere euskera utsean. Ordutixkoa du idaz-griña. Bere izenabizenekin gitxitan idatzi du, geienez «Lertibe» ez-izena erabilliaz.
«Txistulari», «Karmel», «Agur» eta «Zer»-en datoz bere artikuluak, bertsoz eta prosaz. Beti euskera ederrean, gatz-ozpiñez zanpatuan. Ona «Demokrazia» deritzan olerkitxo au:
237

«Demokrazia kortxo bat dogu
brinko ta brinko ur gaiñean;
agintariak beian nai dabe,
erriak nai dau azalean.
Kontuz ibilli agintariok
beti beruntza bultzakeran,
kontuz ibilli azaldukeran
jo ez zaitezen musturrean».

35.- MARTIN GARTZIA ALKORTA, «GORRI» (1913-...)
Ondarroa'n, Erribera kalean jaio zan 1913-7-16'an. Bere gurasoak: Martin Gartzia Alvarez eta Maria Frantziska Alkorta
Barinaga-Errementeria. Ogibidez pelotari. 1934'an, 21 urtekin, Barzelona'runtz irten zuen pelotan (zesta puntan) jokatzeko asmoz, baiña andik laister Sevilla'ra bialdu zuten eta an, «Fronton Betis>kn
asi zan jokatzen. Urrengo urtean Bilboraturik, «Euskalduna»
pelota-lekuan egin zituen bere joko-aldiak.
Gudatean Gordexola gudataldean egin zuen guda guztia. Bilbao jausi zanean, Menperatzailleak lenengoz Iruña'ra eraman zuten, gero San Pedro de Cardeña'ra; Brunete'n ere egon zan lurrak
aztertzen. An Taldeburu bategaz eztabaida izan zuelako, Nabalkarnero'ko espetxean sartu zuten atzillo. «Lenengo iru egunak —dio
berak—, bakartade uts baten giltzapetuta egon nintzan... Geroztik, uste dot, irabazten urten nebala; negu gogor guztia, ba, espetxe barruan emon neban epeltasun ederrean».
Ondoren Automovilismo-taldean, Hueska ondoko Ayerbe erritxoan, Barbastro'n eta Aran-ibarrean ibilli zan guda-zalapartetaik
naiko urruti. Azkenez erriratu zan eta ondarrutarrak estu samar zekusalako, pelotaritzarako irten zuen berriz ere. Barzelona'n jokatzen zuen geienbat, Irufia'n ere bere egotaldiak egifiik. Emen maitemindu zan Billalba'ko alaba Ilzarbe ta Zenoz'tar Mertxe'gaz; beronegaz ezkondu ondoren, Venezuela'ra aldatu ziran, eta pelotarai238

tza utzi ta beste lanbide batez eguneroko ogia irabaziz eta semealaba biren aita izanik, 26 urte erre zituan. Gaur bere erriko giro
gozoan bizi da, beretarrakin.
EUSKAL IDAZLE.- Zerk euskel-zaletu zuen «Gorri»? Berak onan:
«18 urtekin lenengo aldiz Bilbao'ratu nintzanean, nire lengusuak
mindu ninduan neure euskaldun arrokerian, eztabaida bat zala-ta».
«Euzkadi» egunerokoa irakurri ta bere euskera obetzen asi zan.
«Gure garaian —darrai— ez egoan gaurko erreztasunik ikaskuntzarako; baiña gaur ez dagoana geunkan garai artan, burubide geiago abertzaletasunean eta euskal nortasunean». Eta gaurko nabarmenkeria ikusirik, eta gaurko idazle asko beste bera ere ba-dala
ikusirik, or dabil bera ere idatzi ta idatzi. Gizaseme urduria, ez dau
nai iñolaz ere euskera, gure izkuntza iltzen ikusterik, eta al duentxoa egin gura.

Igarri bako idazle bezela asi zan, eta ainbat idatzi du Bilbao'ko
«Zer» aldizkarian baitik bat. Berton agertzen dizkigu gaiñera gurutza-grama politak. Berak: «Asko ez badira be, mordoxka euzkel jatorrez egindako gurutz-izkiak daukadaz».
Onek ere, bere apurrean, jantzi egiten du gure literatura.

36.- AGUSTIN ZUBIKARAI BEDIALAUNETA (1914-...)
Ondarroa'n jaio zan 1914-11-1'an. Ikastaroak: Ondarroa, Saturraran eta Donostia'n. Zornotza'ko «Jaungoiko-Zale» aldizkaria,
1932'an, «Ekin»-en aldatzerakoan, an sartu zan lanean. Gudatean,
«Euzkadi»-n eta 1937'ko Urteberri egunean «Eguna» sortu zanean,
ango izparkari buru.
Bilbo galdu ondoren, «Aralar» batalloian ibilli zan Santander
eta Asturias'en. Laredo'ko makurpenean baituta geratu ta Castro,
Aranda de Duero ta Miranda'ko baituen zelaietan egon ondoren,
Guadalajara'n ibilli zan «64 Langille Batalloian». Andik Donostia'ko espetxera eta gero 1939-1-4'an, beste zortzi izparkariekin batean, kanjeatua izan zan eta mugaz beste aldera bialdua. Tarbes eta
239

Lannemezan'en lanean jardunda gero alemanak an sartzean, etxerako baimena eskatu zuen, baiña bidean zetorrela Kataluña'ko
Figueras'ko «fuertean» sartu zuten eta andik Gibraltar aurrera bialdu, barriro lanera.
1941'an etxeratu ta urrengo urtean ezkondu zan, Ea'ko Maria
Erkiaga'gaz. Ezkontza onetatik sei seme-alaba euki zituen. 1941'tik
1980'rarte arrain fabrika bateko kontularitzan euki zuen ogibidea,
Motriku'n. 1940'an Ondarroa'ko Kultur Etxeko zuzendari aukeratu zuten. Euskal kutsua sartu nai izan dio bere ardura orreri, euskal liburuak, itzaldiak eta jobideak ugarituz. Euskaltzaindiko urgazlea. Eta Euskerazaintzakoa.
Beti jokatu du euskerari emana. Gerra orduko eta ondoren, ainbat aldizkaritan izan da lankide, «Boga-Boga» ondarrutar aldizkarian batez ere. Gaur Bilbo'ko «Deia»-an ari da atertu barik. Guda
aurretik «Arteta», «Gurutz», «Likona», «Kutuntxu de Artibai» eta
abarrez ezkutatzen zuen idatzietan bere izena; gerora «Itxasertz»,
«Zutarra», «Ondarzubi», «Obaiondo» ta beste batzuk erabilli ditu.
EUSKAL IDAZLE.- Idazle ugaria, errrikoi ta lau darabil luma;
esaera zarrak guzurrik ez, egia dalako-edo, oparo sartu oi ditu bere
idazlanetan euskal supitu, esakun eta atsotitzak. Kontuak, teatrua,
eleberria, olerkia, kondaira ta abar landu dizkigu. Emen, bera, bost
sailletan banatuko ditugu Zubikarai'ren lanak:

I. Kondaira. 1) Motriko (1968). Gipuzkoa'ko Aurrezki Kutxaren
saria. Erdera; 2) Ondarroa (1972). Euskeraz eta erderaz. Junta de
Cultura de Vizcaya'k saritua; 3) Luma izkillutzat. Gure gerrateko
oroitzak; 4) Ondarroa'ko Abizenak. 1550'tik 1900 bitartekoak.
Euren jatorria; 5) Azkue'ri jarraitzen. Bere iztegiari, Ondarroa'ko
begiz eta itxas-itzen bidez jarraitzen.
II. Antzerkia. 1) Aberriagaz bixi (1934). «Euzkadi» egunkarian;
2) Illobearen indarra (1935). «Euzkadi» egunkarian; 3) Itxas lapurrak (1936). «Euzkadi» egunkarian; 4) Umetako kezkak; 5) Itxasertzeko Itsu-mutilla; 6) Itxasora (1945). Biarritz'en saritua; 7) Aingira kumak. «Egan»-en argitaratua; 8) Seaska inguruan. «Egan»-en
dator. 1956'an Donostia'n saritua; 9) Jaunaren Bidetan (1959).
240

«Egan»-en dator. Altuna'tar Jose Marri'ren muskeaz; 10) Kresaletan, Gregorio Solabarrieta'ren muskeaz; 11) Mariñelak, Altuna'tar
Jose Mari'ren muskeaz; 12) Loiola'ko Semea; 13) M naz kapitan
piloto; 14) Iru alaba. 1963 urteko Toribio Altzaga Saria irabazia,
eta «Euskera»-n argitaratua; 15) Gizon on eta andre erre. 1967'ko
Toribio Altzaga Saria; 16) Bizi garratza. 1967'ko Gipuzkoa sarietan aipamena; 17) Larrunpean. 1968'ko Gipuzkoa Saria. «Egan»en dator; 18) Errekonduan. 1969'ko Gipuzkoa Saria; 19) Mendu
zaarrak. 1969'ko T Altzagaf Saria; 20) H. Opokoa H.; 21) Kirritirrika; 22) Gernika-Aritz aurrean; 23) Zurrukutun; 24) Baserriari
agur; 25) Saliña-saliña; 26) Zimur zimelak eta beste batzuk. Baita
Kirikiño'ren «Atxuriko Milagrua» eta Urruzuno'ren ipuiñetatik
«Urruzuno'ren umorez» antzerkirako moldatuak.
III. Olertia. 1) Urbasatik kantuz. 1967'an Sangotza'ko Lore Jokoetan bigarren saria; 2) Naparroako bideetan. 1968'an Sangotza'ko
Lore Jokoetan leen-saria; 3) 1977'an, «Lauaxeta» sarietan aipamenak; 4) beste batzuk, «01erti»-n agertuak eta agertzeke.
IV. Eleberri. 1) Pinuetako madalenak. 1965'ko Gipuzkoa Saria; 2) Laiñoak Mundaka'n. 1979'an, Etxeita Saria, Mundaka'n; 3)
Mundaka, 1979'an, Etxeita sarietan aipana; 4) Anton Guzurretxe,
(Bilbo, 1979). «Txonin Agirre» saria; 5) Ira usaiña (1980). «Etxeita»
saria; 6) Zaldupeko Txikiena; 7) Indar barriak; 8) Baledenporak
(1978). Euskeraz jarriak: 1) Mixioiari Agurgarriak. Biktor San Migel'en «Kerala Adios»; 2) Gaztelugatxa. Delmas'en «San Juan de
Gaztelugacoe».
V. Kontakizunak eta Ipuiñak: 1) Esan eta esango. 1978'ko «Azkue» saria. 2) Gure ibillerak. 1974'ko «Karmel» saria; 3) Donosti,
Bilbo, Larrea, Bermeo, Ondarroa, Euba eta abarretan saritutako
ipuiñak. Lanok dirala-ta, berak onan: «Militarrak galoiak artzeko
lez, batzuk aztuta ta besteak puztuta. Geroak urtuko dau bitsa.
VI. Azken liburuak: 1) Bizitzako urratsak (1981); 2) Gure inguruak (1982). 125 euskal errietako jakingarri ta ikuspegiak. Leendik
artikulu bezeia aldizkarietan argitara emandako lanakin osaturiko
liburu mardula.
241

Bego emen, azkenez, «Euskal Idazleak bizkaieraz» datorrena:
«Beargin itzela gure ondarrutar au, gaztetarik asi eta gaur arteinoko guztian euskal literaturaren alorrik geientsuenak landu dituana, Ondarruko kresal-usaineko izkera bizi, errikoi, labur eta koipetsuz. Gure idazlerik ugarienetarikoa, bizkaieraren barrutian gorengo
maillakoen artekoa» (244 orr.).
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 173 orr.; M. Zarate, Bizkaiko Euskal
Idazleak, 262 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, VIII, 360 orr.; Auñamendi, Literatura,
[V, 240 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 225 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleak
bizkaieraz, 244 orr.).

37.- IMANOL BERRIATUA (1914-1981)
Elantxobe, gizaseme argi ez gutxiren itxas-ertzeko erritxoan jaioa
dugu Berriatua, 1914-12-24'an. Aita prantziskotarra genuen.
Gernika-ra zan aurtzaroan bere etxekoekin eta emen Santa Klara'ko
lekaime-komentuko meza-laguntzaille izan zan luzaroan, bertotik
asiaz Foru'ra joan eta eliz-karrerarako bearrezko diran latin eta inguruko ikasgaiak egiten; ondoren, Arantzazu, Zarautz, Aguilera
(Burgos) eta Naparroa'ko Erriberri (Olite)-n osotu zituan besteak.
Donostia'n, Loiola'ko gudaltegian zegoen 1936'an soldaduzka
beteten; urrengo urtean nagusiak Kuba'ra bialdu zuten eta 1938'an
Abana'n apaiztu ta meza berria eman zigun, amairu urtez
arima-zaintza egiñik ugarte artan. Euskalerrira itzuli zan 1950'an
eta geroztik Bizkaia'n biziko da Foru, Bermeo ta Bilbo'ko komentuetan. Azkenez, israeldarrak beren erria ebertar izkuntzaz eskolatzeko darabilzkiten ikas-erak ezagutu nairik Jerusalen'en aurkitzen
zalarik, buruko odol-kolpez il zan bertan, 1981-9-15'an.
EUSKAL-ZALE.- Ez du gutxi esan nai Iur girotuak. Elantxobe,
itxasaldeko errixkarik geienak legez, euskal giro onekoa gertatu da,
eta orrelaxe dirauanik gaur ere ezin dezakegu uka. Aita Imanol'i.
beraz, goiz-goizetik sortu ta piztu zitzaion euskal kezka. Gaztetxo
zala eraztun legetik igaroa genuen, diotenez, eta onek berez bezela

242

dakar euskaltzaletasuna: olako min-iraiña artua naitaez euskal kezkak joa izango.
Aita Villasante'k dioskunez, ba omen zan Arantzazu'n Teologi
ikasleen artean barne-aldizkari bat, «Ensayo» deitua. Berton olerkitxoak-eta idazten asi zan Imanol. Kuba'n izan zan irakasle ta nagusi; izkuntz-irakasle zan, euskera, grekoa eta frantsesa erakutsirik.
Orduantxe jarri zan euskal idazle askorekin artu-emanean, bere lekaidekideai bere «Euskal-aditza» gipuzkeraz eta bizkaieraz atontzen lagundurik.
Foru'n zegoela, ots, 1953'an, sortu zuen «Anaitasuna», berak
urteetan zuzenduriko aldizkaria. «Hasieran eliz-orri umil bat zan.
Jakiña danez, Berriatuaren bizitzea —dio A. Villasante'k— urte
luzeetan aldizkari honi lotua egongo da. Aldizkaria euskera batuaren bidetik sartu zanean, Imanol, idazle baiño gehiago, lanen zuzentzaille izaten zen, hots, lan guztiak gramatika aldetik eta batasun
aldetik zuzentzen zituen. Hitz zerrendak ere jartzen zituen zenbaki
bakoitzean, hitz berri edo guti ezagunen esanahiaz». Lan auengatik, 1961'an, Euskaltzaindiko izentatu zuten.
Bermeo'n aurkitzen zala bere egiteko berezi baten ere esku artuko zuen: arrantzaleen kapillau bezela ainbat ostera burutu zitun
itxasoz Afrika aldera. Artikulu asko idatzi zizkigun «Anaitasunean»
ostera oietaz. Bilbo'ra aldaturik, «Anaitasunari» indar ematen etzuen lan urria egin. Euskaltzaindiak, aren lana zelanbait eskertu
nairik, Aditz Batzordean eta Oiñarrizko euskal lanetan sartu zuen,
biotan lan aundia osaturik.
Ebraitar izkuntzaren zaletasunak zerabillen kezkaz aspalditik;
izkuntza onen berpiztea euskerarentzat «etsenplo hona izan zitekeela uste zuen; horregatik egotaldi batzuk egingo ditu Israel-en».
Aien izkuntza ikas-atxakiz Kanada'n, Irlanda'n eta Alemania'n ere
egona zan frantsesa, inglesa ta alemana ikasten.
IDAZ-LANAK.- Anaitasunean, Euskeran eta abar azaldutako lanez gaiñ, Kuba'tik biurtu-barri zala, 1) «Lagunarteko Meza» (Zarautz, 1950; bigarrenez, Bermeo, Gaubeka, 1957, 32 orr.), argitaratu zigun. Ondo artua izan zan. «Idaztiño txiki au —dio A.

243

Ibiñagabeitia'k— egoki-egokia da meza bear bezela entzuteko, ots, entzuleak opari bikain ontan opatzaillearekin bat eginda, meza
gurenaren zatiak oro atzarri ta zurt jarraitzeko... Euskera errikoi,
ezti, argi ta garbienean antolatu ditu otoitz eta irakurgaiak. Abesti
egoki ta politez jantzi ditu zenbait zati, kristauak ao soilez ez-ezen,
kantuz ere Jauna goraldu dezaten».
2) Kristiñau Katezismoa (Zarautz, 1956, 67 orrialde). A. Villasante'k itzaurrea.
3) Hitz eginl (Bilbo, 1978, Garzinuño irarkolan). Euskaltzaindiaren Oinharrizko euskarazko Metodoa. Irakaslearen liburua.
L. Maila. Zati bi dauzka: 1) Ikasgaiak, guztiz 60 ikasgai; 2) Ikas
eta kanta, 40 orrialde. Alexander'en New Concept English,
iru aletan, euskeraz jarrita. A. Imanol zan Batzorde onen buru.
4) Itsasoa ta ni (Bilbo, 1981). Aurretik idatzitako arrantzaletxangoz ornidutakoa.
Jakingarri duzu A. Imanol'en aitormen au, Euskera'n (1963-64,
386 orr.). egifia. «Azkenengo sei urteotan era ederra euki dot Bermeoko arraintzaleen eskuerea ikasteko. Sei negutan joan naiz eurokaz Oestafrikara atunetan. Luzaro bizi izan naiz euron artean, eta
alegin aundia egin dot euron eskuera ikasteko. Eskuera bizia; laboratorioan barik, Bermeoko portuan jaio ta azi dana; Bermeoko ontzietan eten barik entzun dana, eta guganaiño berez trasformatuta
eldu dana. Bermeoko arraintzaleak (arraintzaleak, ez arrantzaleak),
itxasoan lan egiten dabenak, bi milla ta berreun dira. Euretariko
geienak, Bermeon jaioak. Nire ustez, ez dira eunera eltzen kanpotik etorri direan erdaldunak. Bermeotar arraintzaleak beti egiten
dabe eskueraz (eskueraz, ez euskeraz)».
Mikel Zarate'k: «Erri biziagandik ur-ur dabil aita Berriatua. Eta
erriko berba bizi-biziak (Naiz «garbiak», naiz erderatikoak) nasaitasun osoagaz erabilten ditu (Bizkaiko Euskal Idazleak, 266 orr.).
244

(Ikus Andima Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1955, 5-12, 141 orr.; M. Lekuona,
Egan, 1956, 151 orr.; J. Artetxe, La Voz de España, 1968; K. Etxenagusia, Euskal
Idazleen Lorategia, (multikop.), Derio, 1965, 85 orr.; M. Zarate, Bizkaioko Euskal
Idazleak, 1970, 266 orr.; San Martin, Escritores euskéricos, 56 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, I, 572 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 248 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 1978, 200 orr.; Celia Lopez Sainz, Quien es quién en Vizcaya, 1975, 83 orr.; A.
Villasante, Euskera, 1981, 2, 1019 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleak bizkaieraz,
1980, 221 orr.).

38.- ANTON LANDAJUELA (1914-1982)
Azken orduko langillea ote? Euskal arloan, bai. Iñaki Zubiri'k
aren il-izparra ematean, onela: «Il yaku Anton gure lagun eta euskaltzale zintzoa, zintzorik ba'da. Gizaki bakotxak, adiñekoa izanik batez be, bizitzan zear eratutako barru-izaera bat lortzen dau, amesak eta elburuak sendo suztraituta dagozala». Ametsez betea, euskal
alorrean langille jator nekegaitza genuela, eraman zigun Jaunak.
Anton Landajuela eta Barrenetxea Arratia'ko Igorre'n munduratu zan 1914-12-4'an, bere gazte-urteak sendi euskaldun baten magalean emanik. 1936'ko burrukan, erbestean zegoen soldadutza egiten. Euskalerrira bialdu zuten, baiña Anton'ek ezin beretarren aurka
burrukatu, 1936'ko 8-19'an Endarlatza ta Iranzu arteko Arlaiz mendian zegoela, gauari maxiatuz, otadi ta trokarruetan zear iges egiñik, anaiakin alkartu zan. Eta gudari sartu zitzaigun bereala «Ibaizabal» taldean. Laister erakutsi zuen gudari trebe zana, eta
«Rebelion de la Sal» batailloia eratu zanean, teniente izentatu zuten onetan; bereakin zintzo jokatu ondoren toki askotan, etsaiai eutsi ta eutsi, Bilbo gaiñeko Artxanda'n aurkitu zan.
Zauritua izan zan Artxanda'ko jokaldian eta Santander'ko Zizero erritxoko eritegira eramana. Andik Santoña'ra eta EI Dueso
presondegira. Eriotz-epaia eman zioten. Onan zegoela, Azkue beste amabostekin 1937-10-15'an su-izkilloz garbitu zuten. Eriotz-zigorra gaifi zuten besteak ere arrisku izugarrian aurkitzen ziran, dudarik gabe. Urte orretan bertan, eriotzaz zamaturiko beste
mordo batekin batera, gure Anton ere Bilbo'ko Larrinaga espetxera
245

aldatu zuten: batzuk urkatuak ziran emen, eta beste batzuk Derio'ra
eramanak, tiroka ilteko. Olan, kinka larrian, illabeteak igaro ondoren, 1938-7-25'an Burgos'era aldatua izan zan. Eta azkenez bost
urteko espetxealdia atzendutakoan, etxera itzuli zan. Jarraian, Bilbo'ko portuan zamalari sarturik, ementxe eman zituen bere bizitzako egunak.
Zintzoa zan abertzale gisa, eta egiazko euskaldun. Nik naiko
ondo ezagutu nuen, leenengo El Dueso'n eta gero «Euskeratzaleak»en aretoan. Bein Verdes-enean nengoala, an zan bera ere, liburuzale nunbait, nik atera-berri nuen «Bergili'ren Idazlanak osorik»
eskuetan zuela. Orduan kontaratu nintzan euskal idazle fiñaz nengoela izketan. «Agur» asterokoan idatzi zigun leendabizi eta «Zer»en azken urteotan.
«Ondo be ondo bete dau Anton Landajuela'k —idazten du M.
Olazar'ek— bere egitekoa, antxiñatik oitura izan dan lez, ezpatea
bear danean ezpatea eta idazkortza bear danean idazkortza, baiña
beti erriaren alde... Gure Landajuela'k ez dau egin garautegia. Eta
ez beti dizdiz aundiko laneta! Kaiaz zamatzaille! ZER aldizkarian
lanak bialtzeko zuzenbideen ezartzaille! Lan apalak; eta bitartean
asti-aldiak artu eta idazle. Gure Landajuela'k ez dua egin garautegia, baiña bai bere aleak zintzo ekarri garautegi ori osotzeko».
(Ikus M. Olazar, Zer, 1982, gabonilla, 60'garren zenbakia, 1 orr.; Arregi'tar Josu,
Zer, 1982, gabonilla, 3 orr.; Zubiri'tar Iñaki, Zer, gabonilla, 5 orr.).

39.- SABIN ALONSO ARIÑO (1915-...)
Lanbidez, erlojulari. Elorrio'k ere ekarri oi ditu bere euskal uztak. Oietako bat duzu Sabin Alonso Ariña, besteren artean. Intxorta, Udalatz eta Anboto begirari dauzkan erri jator, edestitsu
ta guren onetan jaioa duzu, 1915-10-6'an.
Bertoko «Argiñeta» aldizkarian eman dizkigu bere lanik geienak, eta Bilbo'ko «Anaitasunean» eta Donostia'ko «Zeruko
Argian».
246

Badu liburu bat ere gertu irarkolarako, «Txomin'en nekaldiak»
deritzana. Ipui eta antzeko lanez osatua, ziur asko. Izen ori daraman ipui batekin leenengo saria jaso zuen, Gernika'ren 600'gn. urtea zala-ta, antolatu zuten sariketan.
Ala-berean badauka teatru-lan bat ere, iru ekitalditan, oraindik argitaratu gabe, «Errugabea» deritzana.
(Ikus San Martin, Escritores euskericos, 1968, 21 orr.; Auñamendi, Literalura,
IV, 1974, 285 orr.).

40.- MAORTUA ETA GARITAZELAIA'TAR MIREN (1916-1971)
Zaldibar'en jaio zan, 1916-5-29'an. Gurasoak: Benito eta Jone.
Bizitza osoan legez gaitzak zigor-zartaka erabillia ba'zan ere, beti
alai ta langille agertu zaigun neska. Ezkongea bait zan. Irakasten,
umetxoai irakasten eta euskal lanak aitzen eman zituen bere urteak.
Naiko gazte asi zan, 1929'rantza noski, euskal lanak biribiltzen,
garai artako aldizkarietara lantxoak bialduz. Gerra ostean «Karmel»-en eta «Agur»-en idatzi zuen geienik. Etzan asko ikasia, baiña asmotsua bai gauzak eder-kutsuz jazteko. «Aberri-lore» eta
«Aldakaitz» erabilli zitun lanak izenperatzean.
Eziña zitzaion, alere, barru zekarren asmo-moltzo orretatik zer
aundirik egitea. Gaixotia zan; amar urte doi-doi zeuzkala elgorriak
utzitako gaixo-ondorenak, bizitza guztian zapatu zuen; baiña, ori
alde bat, eramanpen aundikoa zan-eta, egunero bezela eskerrak
eman oi zizkion Goiko Jaunari.
Gerra ostean, neska-mutiko geiegi aurkitzen zirala bertako
irakasleentzako ikusirik, Uddari baimena eskatzen ausartu zan bere
aalmenean ziran «umetxoai —dio aren loba Maortua'tar Laurentzi'k, 1983-2-22'an egin zidan idazkian— asierako ikaskuntzak emoteko, eta bai Udalaren aldetik eta bai irakasle-irakaslemeen aldetik, guztiz onartua izan zan. Baimen ori eskuetan eukola,
etxe-barruan aukeratu eban lo-gelarik zabalena eta aulki eta mai
batzuk lortu ondoren, bertan jarraitu eban luzaroan aipatu dodan
247

asierako irakaskintza emoten. Ori bide, baliatu zan umetxo orreri
Goiko Jaunarenganako maitasun sar-eraziten».
Zaldibar'en bertan il zan 1971-12-25'an, Kristoren Jaiotz-egunean.
(Ikus Juan San Martin, Escritoes euskericos, 128 orr.; Auñamendi, Literatura,
IV, 292 orr.).

41.- ANJEL BIDAGUREN ARRIEN (1916-...)
«Neure bizitzan ezer gitxi egin dot euskeraren alde», aitortzen
dit azken orduko idazle txiaro onek. Eta zenbat onen antzeko dauden Euskalerrian; ederki euskeraz dakitenak, idazteko erreztasun
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature VI - 17
  • Büleklär
  • Euskal Literature VI - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3848
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2073
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3693
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1966
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3771
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2016
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3705
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1994
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3623
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2048
    29.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1960
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3684
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3648
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1877
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3638
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1898
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3712
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3782
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1996
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3567
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1855
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2066
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3760
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1986
    30.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3622
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3548
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1870
    28.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3700
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3588
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1881
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature VI - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3501
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1722
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.