Euskal Literature V - 12

Süzlärneñ gomumi sanı 3695
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
gaiñezka daude, bai euskerazkoak eta bai erderazkoak. Idaztearren soilki ez du iñoiz idazkortza eskuratzen, zerbait —eta
zerbait ori euskal gauzetaz— esateko baizik. Utzi zizkigun olerkiak ba-dute mamiñik.
Izenorde auek erabilli zizkigun; «G. de Biona», «Zarzaie».
«Bildari», «Jeme», «J. M. de Oyarbide», «J. de Zumuarregi»
ta «Deñoka'tar Goserio».
(Ikus Euskalerriaren Alde, 1931, J. M. Estefanía, E. Aranzadi, F.
Arozena, M. Urreta, A. M. Labaien, A. Orueta, E. Arrese ta beste
batzuen lanak; Euzkerrea, 1931, 699 orr.; RIEV, 1931, XXII, 639
orr.; S. Onaindia, MEOE, 870 orr.; G. Garriga, Bol. Am. E. V.,
!957> 185 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 163 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 431 orr.; J. Bilbao, Eusko-Bibliografía, V,
508 orr.).

6.—JOSE OLAIZOLA (1883-1969)
«Zeruko Argia»-k onela idatzi zuen Olaizola il zanean:
«Bera beterako gizona!... Burutik oiñetaraiño gizona!!... Euskaltzale jatorra ta Euskaltzaindiko laguna zan bera. Gaitz maltzurrak eraman du azkenean; baiña bere mundu ontatik joatea,
kandelargiarena bezelaxe izan da. Biziorik gabeko gizon onek
etzeukan azken-ordua mintzeko ezer. Eta bere gorputzak eztu
miñik, ez estutunk izan bizia eskeintzerako orduan. Aakenengo
iru egunak itzik gabe zegoen; baiña lendik ondo prestatua zegoen bere biziaren kontua Jaunari emateko. Fede zaarreko gizona. Lepotik bera bere Errosarioak zintzilik zituala agertzen
185

zitzaigun bere ogean... Musikalari bikaiña, azken urte auetan
ere, Euskal Abesti Leiaketetan aurrenengo sariak irabazten ikusi degu. Ta bere abestiei, berak jartzen zizkien itzak ere. Olerkari izan degu. Euskal-idazle, antzerkigille ta zer ez?... Gerrate
aurretik, sarri Donostia'ko Udaletxean ziñegotzi izana, etzuan
lan gutxi egin Euskal-Oiturak, dantza, eresi, antzerki, euskaljai ta bertsolari-saioak aizatzeko ta arrotzeko. Ta Jaunak eraman digu!...» (Z. A-, 1969, garagarrillak, 22, 1 orr.).
EIZI-ZEAZTASUNAK.—Ernani'n sortu zan 1883-1-27'an. Kultura zabaleko gizona. Musika-zale zan gaztetatik, eta irurogei
ta bi urte egin zizkigun Donostia'n Santa Maria'ko elizan organu-jotzaille, au da, 1906-10-1 l'tik il arte guztian ango legezko organu-jotzallle bera zan.
Gaztetan, baiña, nundik sortu ote zitzaion musikarako gar
ori? Etxaniz'tar Nemesio'k onela: «Bere etxean aurrena, bere
amaren eta anal-arreben artean, erakutsi zuan musikarako zekarren gaitasuna. Asierak, Ernani'n bertan izan zituan, Manuel
Zendoia maixu argiaren begipean. Gero Erriko Etxeak zeukan
Akademian jarraituko zuan. Ba zan aldi aretan Donostia'n, Euskalerria kalean, «Amigos del Pals»'koak sortutako «Erri Ederretako Akadémia». An jarraitu zuan gure gizonak bere musikaikasgua. Etxe artako malxu sonatuak izan ziran, Alfredo Larrotxa, Manuel eta Jerman Zendoia, Bonifazio Etxeb erria ta Gregorio Anton del Saz, beste batzuen artean. Ba zuten bertan pedalier eta bi zerrenda-tekla zituan organua, ta an ekin zion
Olaizola gazteak bere saiaketak moldatzen» (Euskera, 1968,
285 orr.).
Etxe artan ba-zuen «La Coral» zeritzan abesbatz bat ere, ta
au kantarien erabakiz sakabanatu zanean, «Orfeón Donostiarra» biribildu zuten. Lenengotan Sekundino Esnaola zan faldearen zuzendari; solfeotarako maixu, berriz, Olaizola gaztea
izendatu zuten, saloetako pianu-lana ere beroni egotzirik. Se186

kundin Esnaola abots sendoetakoa, Manuel Arruti tenorra, bere
anai Gabriel operetako abeslari ospetsua, ta beste batzuk, abesbatz onetan ikasi, bikaindu ta izen aundiko egiñak dituzu.
Musika-saillean, Santa Maria'ko organu-jotzea bere gain
artu zuenetík asi zan nabarmentzen. Azkar bai azkar zetorren
eta. Etxaniz'ek au ere: «Urrengo urtean (1907), Abuztuko Andre Mari Jaietan, aditzera eman zuan bere lenengo abesti aitagarria: «Assumpta est Maria» izeneko abestia. Remijio Peña
baritonuak abestu zuan bere bakar-kantua. Orkestako lagun izan
ziran egun artan, besteen artean, Zuaznabar aita-semeak. Au
gerora, Donostia'ko alkate izatera elduko zan. Arrezkero, gure
Joxe'k etzuan arnasarik artu bere lan ugarian. Eliz-Abestietan
eta Euskal-doiñuetan geroago ta aberatsago izan zun bere emana. Usandizaga, Aita Donosti ta Aita Otaño, bere lagun izan
zituan aldi artan. Nork konta ditzake gerora Olaizola Joxe'ren
lanak, eta leiaketa sariak? Gogora ekartzekoa izango da ere,
gure gaztearen leia «Euskal Txistularien Elkartea» sortzeko.
Lan bikaiña egin zuan gero, Zabalo anaiekin, Antekera Azpiri,
Gregorio Muxika, Pepe Mendizabai, Jose Agirre, Zaldua ta
Aita Donosti'rekin batuta, «SASKI-NASKI» agerraldiak prestatzen. Alakorik eztegu ezagutu beiñere, ez len eta ez gero»
(Loe. cit., 286 orr.).
Udaletxean birritan izendatu zuten bigarren alkate. Eta bere
garaiko erabaki ederren artean bat, Donostia'k bear zuen ura
ekarteko Artikutza erostea izan zan. Euskal lanengatik, berriz,
Euskaltzaindia'n artu zuten laguntzaille bezela. Omenaldiak ere
izan zituen: 1968'an Euskaierri osoak Donostia'n eta Bilbao'n
eskeiñi ziona oietatik bat, oso bizkorra.
Zartzaroan, itzali aurretxoan, onela ikusi zuen Jose Artetxe
idazleak Donostia'ko kaleetan zear; «Soiña zuzen, bizar zuri
ondo kuidatua, begi-aurrekoak drist-drist, burua txapelakin txukun estalita, pixka bat oker antxa» (Z. A., 1969, loraillak, 25,
3 orr.). Bere nagusitasunezko ibillera berezian noski baiño noskiago.
187

ANTZERKI-EGILLE.—Teatru-zaletasun izugarria zegoen garai artan, ots, gizaldi onen asieratik onantza batez ere, Donosti
ta inguruetan. Ezta, beraz, zurtzekoa orduko gizaseme jatorrak
erria antzez-lanez jaso ta kulturatu nai izatea. Or-emen ospatu
oi ziran euskal jaiak ere, zuzpergarri bikalñak zitzaizkien ortan.
Olaizola'k ere, beste askoren artean, bere aletxoa ipiñi gura
izan zuen kulturatze arlo orretan. Ogetabost urte zitueneko
agertu zan beintzat teatru-lan ederrakin. Ona sallka gerora osatu
zituen batzuk:
1) Markesaren alaba. (Argitara gabe). Iru ekitaldi ta bost
laukiko drama. 1908-9-5'an, Eibar'en euskal jaiak. Antzerkisaillean saria eraman zuen. Donosti'ko «Teatro Prinzipal»-ean
antzeztu zan lendabizi, 1908-12-21'an, Santo Tomas egunean.
2) Zorigaiztoko eztayak (1909). Ernani'ko euskal jaietan
aipua izan zuena.
3) Ingélesaren euritakoa (1909). Bi egintzako antzerki, Ernani'n Udaletxeko aretoan, ango euskal jaietan, lenengoz antzeztua.
4) Itziartxo edo Ama zerutarraren eskerra (1909). «Euskal Esnalea»-k eraturiko ipui-txapelketan bigarren aldera jaso
zuena (Ikus Esku-egundiya, 1910, 23 orr.).
5) Oleskari zarra (Argitara gabe). 1916'an Donostia'ko
Udaletxeak antolatu zuen antzerki-konkurtsoan bigarren sariz
sariztatua. Idilioa ekitaldi bitan; egilleak letra ta musika. Eusko
Ikaskuntzaren lenengo Batzarra zala-ta, Oñati'n aurkeztu zan
lendabizi 1918-9-4'an; baita gerora ere maiz samar antzeztua
izan da.
6) Zori gaiztoko eguna. Abelino Barriola'ren lirikazko antzerki oneri Olaizola'k jarri zion musikazko eres-doiñua.
7) Biar arte?, ja jai! Egintza bateko antzerkia, 1919'an Donostia'ko Udaletxeak eraturiko batzaldian len-saria ardietsi zuena: Quinteros anaien «Mañana de sol»-eri jarraiki egiña. Donostia'n, Leizaola'renean irarria.
188

8) Gora, gora antziñako legiakl Donostia'ko «Gipuzkoarra» asterokoak eraru zuen batzaldian sariztatua ta 1922'an
«Kaiku» asterokoak argitara emana. Iru ekitalditako antzerkia.
9) Beste auek ere, kanta ta abar, bereak ditu: «Basa-jauna», bakar-izketa, «Ume zurtza», «Amets urdiñak», «Biotzillun», «Urte leioak», «Asto txistularia», «Sorgiñeta», «Oñazeegdpean», «Malte, oroi!», «Agur, izar ori», «Kun-kulun»,
«Udazken danean», «Oyan ederreko lilia», «Asparren'go jaletan», «Aizak i, Praiskutxo», «Gurutzearen onetan», «Aurtxo,
lo», «Mendietan», «Eperraren goiz-abesti». Eliz-kutsuzkoak
altatu gaberik. Kantu ta itzak, bere-bereak geienik, egoki ezarriak ziran, malxu bezela landuak. Jaso zuen saririk euskal musika batzaldietan, azkenengo orduralño jaso ere.
Itzaldiak eman zituen euskeraz bai antzertiari bal musikari
buruz; 1929-12-22'an «Sekundino Esnaola'ren omenez»-koa
ta abar. «Euskal Erria», «Gipuzkoarra», «Txistulari» ta olakoetan idatzi zuen. «Ereslari» erabilli zigun lanak izenpetzeko.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 138 orr.; Zeruko Argia,
969> garagarrillak, 22, i orr.; N. Etxaniz, Euskera, XIII, 1968, 285
orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 175 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 488 orr.; Inozenzio Olea, Zeruko Argia, 1969, garagarrillak, 29, 2 orr.).
r

7.—JOSE MARTIN ARRUE GALDOS (1884-1960)
Aita Arrue prantziskotarra Aretxabaleta'n jalo zan 1884-54'an. 1899'an profesa Zarautz'en, eta Jakintza (Filosofia) Arantzazu'n eta Teolojia Oliten ikasi ondoren, 1908'an jauparitu
zan. Irakasle legez, Jeogralia ta Musika azaldu zituen 1909'tik
1911'ra, ta musika bakarrik gero. Arantzazu'ko musikalanak,
Aita Arregi'k eta, adibidez, amalkatxu soiñu ezti entzun-arazi
189

die an inguruetako mendi-tontor zut eta arkaltzai. Oietakoa
duzu Aita Arrue ere, aurretik zetorren oiturari jarralpen bizia
emanik.
Organu-maixuak asid lan izan oi du gure komentuetan.
A. Arrue'k da ere ba-zuen astia erritarren aotik kanta zarrak
jarduteko ere. 1921'an, esate baterako, Donostia'ko «Argia» asterokoak eres-batzaldi bat antolatu zuen. Arrue'k iru melodi,
erritar ta erlijio-kutsuzkoak, or-emen bildu ta batzaldi artara
bialdu zituen: saritua izan zan. Esku jarri zuen edozertan, an-;
txe daurkigu aren ao goxoaren tanta bereizia ere.
Idazle bezela, «Aranzazu» zuzendu zuen iru urtetan,
—1922-1925—. Itz askatuan eta bertsoz egin zituen lanak
erdi-alal, erdi-negar, dotore oldoztu ta adieraziak dauzka. «Euskalerriaren Alde»-k saritu zion Iru damatxo abestiari buruz
osotu zuen lana (Ikus, XII, 1922, 121 orr.).
«Aranzazu» illerokoa 1921-5-16'an asi zan argitaratzen. Lenengo idazleen artean gendukan A. Arrue ere; aurreneko zenbakian agiri ta bere «Loretxo bat geure Amari» olerkia. Ona
aapaldi bat:
Zeure izen ona aranzatzera,
Zeu goraltzera natorkitzu;
ondo artu, ba, onetsi, Ama,
geure loretxoa, «Arantzazu».
Aren lumatik zetorrena arin ta jator zetorren beti. Letrak
lantzeko ba-zuen gatza ta erreztasuna. Eder zitzaion Euskalerriko folklore, elezarra. Soro orretan aurkitzen zigun sarri bere
idazkortz erneak mamintzen zituen lanen gal bizia. Zeozer sallkatzekotan, lan oietatik diot, ona auek;
1) Aurrenik, «Aranzazu»-n, «Misiones Franciscanas» eta
«Apostolado Franciscano»-n euskeraz ta erderaz idatzi zizkigun
artikuluak.
190

2) Or-emen argitaratutako Eres-lanak. Auek batez ere: a)
Arantzazura; b) Ave Maria; d) Marcha de la Juventud Antoniana; e) Gozos a San José; f) Salve Regina; g) Bilbao'ko Euzho-Gastedijaren «Euzkel-Abestijahy argitaratzean esku artu
zuen A. Arrue'k ere; Mendirik mendi deritzana, Arruetarra'k
izenpetua, berea du.
3) Eusko-Ikaskuntzak, 1918'an, Oñati'n ospatu zuen Batzarrean, itzaldi au irakurri zuen A. Arrue'k: La música de
Iglesia en la historia del País Vasco. (Primer Congr. de E. V.,
Bilbao^ 1919, 445 orr.).
4) Amaya (Leipzig, 1920). Jesus Guridi (1886-1961) jaunaren iru ekitalditan: erderazko itzak Jose Maria Arroitajauregi'k, eta euskerazkoak, Aita Arrue'renak: Bilbao'n eman zuten
leenbizikorik, 1920-5-22'an. Mirentxu ere berdin, Bilbao'n lenengoz 1910-6-30'an emana, Etxabe'k erderaz eta Arrue'k euskeraz.
Sendi-odoletik zekarren musikarako zaletasuna. Juan Gorosarri izan zuen eres-maixu. Arantzazu'ko ikastetxean (1896-99)
ikasi zuen pianua, ikaskide zuen Aita Arregi'rekin; eliz-karreran
ere gogotsu eman zion arlo berberari, ta, azkenez, J. Guridi'k
erakutsi zion musika idazten eta eresgailluak jotzen. Eliz-karrera
bukatu ostean, Arantzazura bialdu zuten nagusiak, eta ementxe musika irakasle ta organu-jotzaille bizi izan zan 1927'rarte;
jarraian Madrid'en (1927) daukagu, gero Tolosa'n (1931) ta
azkenez Bilbao'n (1934), emengo komentuko nagusi. Tolosa'n
il zan 1960-4-2'an.
(Ikus Donosti'ko Argia, 739 orr.; Zeruko Argia, 1957'garreneko
neguillean, lenengo orr.).

191

8.—JOSE MARIA AGIRRE ANTIA (1885-...)
Euskal idazle ixil apal onen zeaztasunak ao-goxoz damazkigu N. Kortazar'ek.
Antzuüla'n ludiratu zan Agirre Antia, 188ó-l-2'n. Jose
Migel bere aita, Antzuola'koa zan, eta ama, Balentina, gazterik
illa, Urretxua'ko Bian baserrikoa. Mutikotan, Bergara'ko Mieka
basetxean eman zituen urte batzuk; gero, aita dargunari lagundu zion, amalau urtekin Antzuola'ko larru-fabrikan langille
sarturik. 1905-6-6'an, Antzuola'n lanik etzalarta, Durango'ra
jo zuen; amar urtez emen ekin zion lanari.
Ementxe, gure Astarloa jakintsuaren uri onetan artu zuen
gaiñera kultura pixkat ere. Berak onela: «Ni oso ez-jakiña allegatu nitzan Durango-ko erri ederrera, bañan gauza asko ikasi
nuen amar urtetan: nik Durango-ri asko zor diot, lagun aundíekin bat egin nualako. Eskola asko ikasi nuen, musika eta
kantetan kanpoko errietara juten giñen». Lurdes'era eta, osterak
egin zituen abeslari bezela.
1915'an, ordea, Uzarraga'ko maixu izendatu zuten. «Gabon
jaietan etorri nitzan —dio—; Durangotik penetan largatu ere,
malko ugariak ixuriaz». Antzuola'ko eskola ontan emanak ditu
urte-mordoak, zcrtzireun bat ikaslek beragandik erakaspena
artuaz. 1943'an, Urtsuia Aranguren Larrañaga'rekin ezkondu
zan, bederatzi seme-alaba sorturik.
Gerra aurretik batez ere, au da, 1920-1930 bitartean, Donostia'ko «La Constancia»-n argitaratu zituen euskerazko kronikak. Ba-ditu argitaratu gabe ari ta oni buruzko bizitz-notak
euskeraz osotuta.
Gure izkuntzan eutsi ta aurtxoen artean, erlijioaz batera
euskaltzaletasuna ere, zabaldu ta indartu nairik, sarri erakutsi
izan du euskal dotriña bere irakastegian.
(Ikus Iñaki Linazasoro, La Voz de España, 1965-4-23'an, 16 orr.;
N. Kortazar, Cien autores vascos, 141 orr.; J. San Martin, Escritores
euskéricos, 16 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 522 orr.).

192

9.—DIONISIO AZKUE ARREGI (1885-1964)
«Dunixi», erderaz ederki ta euskeraz gutxi besterik idatzi
ez ziguna. Bergara'ko semea? Donostia'n il zan 1964-10-3'an.
Izparkille ta margolari, bietan eder. Margolari bezela, eder zituen Euskalerriko ikuspegi, alderdi eder eta ikuskariak; margoerakusketa batzuk antola zituen, adibidez 1930'an Donosti'ko
Iñaki Deunaren Batzar-lekuan eta 1949'an Udaletxeko ErtiAretoetan. Aomen gaitza lortu zuen olako erakustaldiekin.
Idazle legez, «Mi pueblo, ayer» (Donosti, 1932) erdel liburuarekin irteera aundia euki zuen. Ederti-krikitu bezela gaiña artu zigun batez ere. «Yakintza», «Vida Vasca», «Libro de
oro», «Munibe», BAP, «Egan» ta olakoetan idatzi zuen.
Euskeraz «Esku-Egundiya»-n asi zan idazten. Labur zurrian, ona an datorren «Damu det» lantxoa. «Egarri beroaren
amaigarri eske —dio—, urrutiko iturrietarontz, Zereakgandik
iges, itzuli ziñan, o, nere gogoa!... Nolatan zatoz gaur ostera?
Ez du arrotzen zorionak zure naia bete? Etzaltuzte atsedendu
alen baratzeko loriak? Ez da zure gosea alen ogiyarekin asetu,
eta zure egarriya alen urarekin juan?... Gezurra zan arrotzen
zoriona? Arantzez beteak alen loreak? Beltza aien ogiya? Pozoituba alen ura?... Ez, arren, samindu, bañon poztu, gogo gaxoa, amaren magalera zatozalako. Ara nola abegi samur-samurra
dagizun berak... Sendiya ere, jal antzan, poz pozik gertu da ta,
senide damutuba laztantzeko» (1910, 44 orr.).
1929-5-12'an itzaldi eder bat eman zuen Donosti'ko «Ateneo Guipuzcoano» aretoan. Gaia: Atzoko Donostiya. Lizardi'k
onela; «Euskel-idazle «Dunixi»?... Ta ez bada-ezpadakoa. Igaro-údaberriz entzun genion itzaldi eder-askoa Donostia'n. Baña, erderaz batez ere eman oi digu bere gogamen zoli-meearen
berri. Eztaki nornaik gaztelera aln apain ta biziki erabiltzen.
Esaera ta itzak aukerako ditu, ezetsu, mami; ta adierazgaiari
ain dagokie zeazki, uste baitet, ez bera ez gu oar gatzaiola norbaitek eskutik idazkortza ken ta erraztilla (brotxa) ipiñiko ba'lio,
193

aldapena igerri gaberik baietz yarraitu margoz lan itzez asiari,
ta are gu ere, leen-arian, «margozkia irakurtzen». Orain, bada,
adisldde-antxean, galde txiki bat. Zuk, «Dunixi», barruan alako idazle yatorra daramazun orrek, euskera ere bikainki daldzularik, zer legikezu euskel-elertiaren alde, tarteka-tarteka, erderaz aritzeari utzi gabe, gure baratzatxora egonaldi batzuek egitera ba'zentoz?... Ez aal zinduket alperrik zirika!» (Itz-lauz,
Donostia, 1934, 89 orr.).
Ez dakigu zerk ala nork eragiñik, baiña andik ogei bat urtera euskeraz idazten asi zitzaigun. «Egan»-en datoz auek:
Gure lurraldea (1955, 1-2, 8 orr. ta 3-4, 50 orr.); Mavxice
Utrillo (1955, 5-6, 32 orr.); Jayotza baten aurrean (1956, 5-6,
103 orr.); Prosper Mérimée'ren «Le voleur bienfaisant» Lapur
ongillea (1957, X, 147 orr.); Georges Courteline'ren xLe Petit
malade» Mutiko gaxoa (1957, X, 284 orr.); Astoa pintore (1958,
XI, 205 orr.).

10.—JOSE INDALEZIO ZINKUNEGI ARRUTI
(1886-1964)
Sendalari ta euskaltzale. Eredu bikaiña ikusi ta ikasi nai
duenarentzat. Bi arloetan langille aintzagarri. Barnean zuena
egitez adierazten alegindu zitzaigun, bere bizitza osoan. Gizaseme jatorra, euskaldun fededun. Zarata aundirik atera ez arren,
Zarautz'en zeakan bere txokotik, mediku ta euskal idazle bezela
etengabeko lana egin ziguna.
Errexil'en jaio zan 1886-4-29'an. Sendi onekoa: anai bat
ere ba-zuen karmeldar mixiolaria urte askotan Kottayam (India)'n. VaUadolid'en ikasi zuen mediku karrera, ta ikastaroak
amaitu ta laster Zarautz'en jarri zan osakintza lanean. 1914'an
ezkondu zan Aia'ko alaba Marzelina Zabala'rekin: zazpi semealaba izan zituzten, bost mutil eta bi neska.
194

Zintzo ta leial agertu izan zan beti. Idaztitegi eder baten
jabe zan, atsegin zitzaion ba irakurtea. Guraso ta kristau bezela,
noiz-nai ta nun-nai eman zuen ikasbide ezin-obea. Jakintsu bezela, maite zuen ixiltasuna, ta pentsatzea. Berezko bait du gizonak gauzaen mamiña jakin naia.
Euskaltzaindiko urgazle genduan.
1964-1-9'an itzali zan, ainbat urtetan bere ogibideari loturik bizi izan zan «Mundo Mejor» deritzan auzotegiko bere
etxean.
Bilbao'ko «Euzko Gastedija»-k 1914'an eratutako ipui-sariketan saria jaso zuen bere «Euzkel-ertijak eta abertzaletasunak»
lanagatik eta Donosti'ko Euskal Esnalea'k eratutako irakurgai
sariketan ere berak jaso guen Maite det baño... lanagatik.
Urrengo urtean Bilbo'ko Euskaltzalndiak egin zuen ipui sariketan, berdin Pedro Mari, bere lanarekin.
ITZULTZAILLE.—Eguneroko zeregiñak bete ondoren, bazuen oindio astia, oiko nekeari bere lasaia emanik, zerbait irakurri ta idatzi egiteko ere. Ortarako, giza-barrena pizkat ezagutu ezkero, egokiena ta errezena itzultze-lana dala, aitortu
bear dugu. Barnera jo ta ausnartze aundi barik egin dezakeguna
baita. Zmkunegi'k ba-ditu bere buruz egindako lanak, baiña
itzultzaille izan genduan batez ere. Eta itzuli zizkigun lan auetatik batzuk argitaratu zituen, balña beste sail eder bat argitara
gabe utzi zigun. Ona auetariko batzuk:
1) Irizpidea (Donostia, 1914...). Balmes'en «El Criterio»
duzu euskeraz jarrita. Donostia'ko «Euskal Esnalea»-n daukazu,
1914-1924. 28 urte zeuzkan lan au asi zuenean. Itzulpen onetaz
Gabin Garriga'k: «Euskaldun izan eta jakintza-gogai batzuetarako asmatu ditun itz berri batzukaz jabeturik, Irizpidea irakurri ta ez duela ulertzen esan dagianak, aitor beza obeki ez duela
filosofirik ikasi. Ezta itzultzaillearen izkera ulertzen ez duelako, ez: berri egiten zaiona gaia da, an darabillen zera».
195

2) Erraondoko azkenengo atabalaria: Popatxo: Yan-Pier
Bidari. Kanpion'en lanak dituzu auek, Zinkunegi'k euskeratuta.
3) Eusko-Abenda, bere sendotasuna len, orain eta gero
(Donostia, 1920). Lenengo sailla. 1919'g. urteko jorraillaren
6'ean irakurritako itzaldia.
4) Kirolak, ongile ala kaltegarri} (Donostia, 1928). Boskarren sailla. 1925'g. urteko jorraillaren 19'ean irakurritako
itzaldia. Sakon eta zentzuki egiñiko lana; oberik nekez kirolal
buruz.
5) «Euzko-Deya»-n argitaratu zitun (1956): Kepa Deunaren Ollaskoak, Kozko Muñoa ta abar.
6) Euskaltzaindiari buruz argitaratu zuen: Academia de
la Lengua Vasca. Es posible y conveniente su creación?
7) Opera Zigor (Bilbao, 1957). Saritua. Kanpion'en Sancho Garcés.
8) Pedro Mari (Kanpion-Etxabe).
9) Argitaratu gabe, beste lan askoren artean, auek utzi
dizkigu: 1) Oneraspen bidea, Sales'tar Frantzisko deunaren
«Introduction a la Vie dévote» euskeraztuta; 2) Ferval Apaizaren Ixilpekoa, Silvaln Roche'ren «Le secret de l'Abbé Ferval»,
eleberria; 3) Nora eraldu zuten Petrus, maitasunak eta aztikeriak. Aubers'ko Aselea, elezarra, Prantzeratik itzulia; 4) ¡barróla, Emanuel Robles'en «Montserrat», Arzeluz'tar Ander «Luzear»-ek prantzeratik euskerara biurtzen asi ta Zinkunegi'k
amaitutako antzerkia; 5) Aur ezkuntza, Juan Bardiña sendagilleak egiña, euskeraz; 6) Yon'ek edaria zergatik utzi zun? Jazinto Benavente'na euskeraz; 7) Ugorkeriaren aurkako irakaskintza, Dumuid sendagillearena; 8) Kisto sendian, ezkonduentzat gogakerak, lan jatorra; 9) Osasun bidearen amarkuna, lan
jatorra; 10) Euskal iztegia, bakatu gabe; 11) Ume erretzalleák,
lan jatorra; 12) Asmatzen}; 13) Edari ugorduneñ buruz amar
iritzi, lan jatorra; 14) Osasunaren amar aginduak, lan jatorra;
196

15) Ugorra (alkoola); 16) Yate edateari buruz esakun yakingarriak; 17) Aurren osasun ona adir azten duten aztarnak; 18)
Illak il, ipuiña.
Gerra aurretxoan Bruño Argitaldariak euskal Zenbakizúya
ateratzerakoan, Zarautz'eko Sallestarrakin batera, Zinkunegi'k
ere esku artu omen zuen. Idazle jator bezela, bere joskera ederragatik, Seber Altube'k bere «Erderismos» liburuan txaloak
joten dizkio. Eta, izan ere, ba-du nortasuna errexildar argi ta
langille onek euskeraz jartzeko liburuak aukeratu ta gure izkerara biurtzean.
Luze samarra dan arren, ona Balmes'en «Irizpidea» itzultzea
amaltzerakoan, jarri zizkigun itzok: «Urte askotxo dira, amabost edo geiago. Gaztelerriko goituri batean arratsalde batez
nere adiskide ta ikaskide batekin egurasten nenbillen. Euzkotarrak biok, urrutiko aberria oroiturik berazaz ta bertako gauzetzaz elekatzen gendun. Gure Erria'ren maitatzalle berotzat esten giñuzen biok gure buruak. Nere lagunak ez zekian euskerarik. Yardun ta yardun, euskeratzaz itzegitera ere eldu giñan
eta bera euskera ikastera zirikatu nairik asi nintzan. Alako batean bion adiskide zan beste euskeraz ez zekien, baña ikasten
gogoz ziardun euskotar bat yarri nian eredutzat. Nere laguntza
eskañi nion. Amaika gogarpen egin nizkion; guztiak alperrik.
Nik zenbat ate ark ainbeste maratilla. Ari ta ari nardaberaki
esan zidan, euskera berak ere ikasiko zuala, baña Kimiztia ta
Osakiztia ta beste orrelako yakidi-idaztiak euskeraz idatziko ziranean. Aterakeri ark min eman zidan. Bere apeta ulertu nuan.
Ordura baño len ta ordu ezkeroztik orrelako ergelkeriak entzun
izan ditut bein baño geiagotan. Iñoiz ez det ordea ainbesteko
miñik artu. Eta min ura izan zan orain bukatu' dedan lan onen
yatorria. Orduntxe artu nuan yakidi gairen batezaz euskeraz
idazteko asmoa, orrelako ergelkeriai itzez baño egiñez erantzutea euskerarentzat obaritsugo izango zala iritzi-ta.
«Geroztik yakidi batzuetako galetzazko -idazkaiak or-emen
argitaldu ditut. Orrekin ez nitzan asebetetzen ordea. Eta lan
197

sakon, eder ta onuragarri bat yo nuan begiz. Bein baño geiagotan atsegiñez ta onuraz irakurritako El Criterio, Balmes yakintzari aundiaren lan ospatsua, yakintsu batek zuzenki «Gogoaren osasunbide egizkoa» deitu ziona. Bera euskeraz yartzea izango zan esan eigel ayentzat erantzunik onena, nere ustez. Norbaitek yalridien yakidia deitu zion yakintza, filosofi gaiak erabilli litzaken euskera, ez ote da ba beste edozein yakiditzaz iztatzeko gauza izango? Bal, alea. Orain bakatutako Irizpidea au
argitaltzen asi nitzan ezkero, askok galdetu izan díate, artu nuan
lan onen zergatia: idatzitako lerro auek izan bitez ayei ta beste
guztiai erantzuteko» (Euskal Esnalea, 1924, 244 orr.).
Euskal literatura, beraz, zorretan dago gizaseme aundi onekin. Merezi lake bere lan guztiekin osoturiko liburu eder bat
argitaratzea. Gure kulturarako ta euskeraren onerako, ernarazle
errimea genuke.
(Ikus Euskera, I urtea, lí'garren atala, 83 orr.; E. Esnalea, 1924,
186 orr.; N. Altzola, BAP, 1964, 318 orr.; Euskera, 1963, 491 orr.,
Egan, 1964, 132 orr. ta Cien Autores vascos, 52 orr.; J. San Martin,
Escritores euskéricos, 62 orr.; Ángel Gobeo, BAP, 1964, 460 orr.;
G. Garriga, Bol Amer. E. V'., 1960, 187 orr.; Auñamendi, Literatura,
III, 435 orr.; A. M. Labaien, Teatro Eúskaro, II, 181 orr.).

11.—TORIBIO ETXEBARRIA IBARBIA (1887-1968)
Euskal idazle jator onetzaz, au diosku J. San Martin'ek:
«Munduak ain urri emon dittuan gizonetariko bat da (Toribio),
lurreko nekiak gaindu dittuana. Arbolia letz, gizona be, bere
iraturik ezautzen da onduen. Ibiltarixa, bai ideaz ta bal egintzaz, bere asmurik onenak eskeiñiaz pasau da mundutik. Iñoiz
on egiñaren paguari begiratu barik, naiz ta azkenerako bere burua erbestietan ziar urriñetako lur otzetan eratxitzera kondenauta» (Ibiltarixak, Aurretiko agirian, 5 orr.).
198

BIZI OSTOAK.—Eibar'en jaio zan Etxebarria 1887-4-27'an,
Txilio kalean. Etzan iñungo eskola nausitan ibilli; baiña argia
zetorren umetatik, eta bere buruz ikasia zuen zekian guztia.
Damaskino-lanean ari izan zitzaigun gaztetan; baiña laster, 26
urte zituela, Eibar'ko Udaletxeko sekretaritzan sartu zan. Ordurako jakintzaz ere kezkatzen asia genduen, baita langille arazoetan sartua ere gogai ta ideiaz sozialista zan. Eibar'ko sindikatu, koperatiba ta beste alkarte guztiak interesgarri zitzaizkion gaztetatik. Bera izan zan, «Alfa», langilleen koperatiba
sortu ta aurrera! eramatean, zuzpertzallle berezi ta amabost urtean bertako zuzendari. Geroago, Errepublika garaian, Campsa'ren ordezkari izan zan iru urtean Gobernuak berak izentatuta, eta azkenez bertako zuzendari.

Guda denboran erbesteratu bearrean aurkitu zan. Aurrenik
Prantzia'n ibilli zitzaigun alderrai; gero Londres'en, Mexiko'n,
Irlanda'n eta Karakas'en. An zein emen, beti izan zuen sendikoen berotasuna. Zertik bizi ere ba-zeukan noski, ta umetatik
zekarren griñari askatasuna emanik —umetatik bait zan liburuzalea—, idazteari ekin zion setaz ta jarraiki. Nik ez nuen aurpegiz ezagutzen, baina eskutitzez bai: alkarri karta naikoa egiñak
gara, «01erti»-n bere lanak azaltzen nizkionean batez ere.
Edozein idazleren poza? Sortu ditun semeak —lanak— argitaraturik ikustea nunbait. T. Etxebarria erbestean egin zitzaigun idazle, ta lenengotan etzuen izango girorik bere sorpenak argitara emateko; baiña gerora izan zuen. Eta onek bai
emango ziola egiazko poza! «Ibiltarixanak» (Zarautz, 1967) argitaldu ziotenean, poz-eztitan idatzi zidan Karakas'tik, liburua
bera opalben onekin andik igorriaz; «Aita Onaindia'ri, bedorren irakurlari urrin baten galduak, Etxebarria». Urruti baten
galduta ikusten zuen bere burua.
Andik laster, «Nunc dimittis» abestuaz, Karakas'en bertan
il zan 1968-4-18'an. J. San Martin'ek, amaitzeko: «Munduak
ain urri ematen dituan gizonetariko onek damutubearrezko
gauza gutxi izango zuan bere barnean, ta bai kontzientzia nun199

nai zabal eta lasai agertzekoa. Erlijio problemak bizi guztian
kezkatu zuan gizon onek ez dakigu azken itzik jaso al izan duan,
baiña zerurik bada an izango da iñor izatekotan» (Euskera,
1968, 284 orr.).
EUSKAL IDAZLE.—-Euskaltzaindiko laguntzaille. Euskeraz ta
erderaz idatzi zizun. «Arratetiko bat» erabilli zuen izen-ordez.
Gerrarik iges, Bordele'n zegoela asi zan idazten, eta ondoren
aspertzeka astindu zuen bere idazkortz arin sakona. «EuzkoGogoa», «Euskera», «Egan», «Olerti», «Zeruko Argia» ta
«Eibar» aldizkarietan atera ziran aren lanik geienak, bertsoz
eta itz-lauz. Aurretik «El Socialista»-n ere idatzi zizun. Ona
argitaratu zitun liburu batzuk:
1) Flexiones verbales de Eibar (Bilbao, 1963-64). «Euskera»^ dator lan au, VIII-IX, 53-130 orrialdeetan, bere emazteak lagunduta egiña. Amar bat milla itz dauzka, esakeraz, istoriz ta gaiñerakoz ederturik.
2) Lexicón dei euskera dialectal de Eibar (Bilbao, 196566). Arrate'tíkuen izketia. «Euskera»-n dator, X-XI, 1-658
orrialde. Bere emazteak lagunduta osotu zuen antza liburu eder
au. Iztegi antzera, amar bat milla itz dauzka Eibar aldeko izkelgian erabiltzen diranak, bertako esakera, istori txiki, folklore
ta olakoz josia.
3) Metafísica a Urcola (Mexiko, 1966). Liburu sakona au
ere, munduaren izateari buruz bere iritziak azalduaz.
4) La experiencia socialista en España, vista desde mi
pueblo (Mexiko, 1966). Jakingarria.
5) El Hijo del Hombre (Mexiko, 1966). Kristoren bizitza
gaurko kristautasuna begipe duelarik.
6) Del Trabajo, la Sabiduría y la Oración (Mexiko, 1967).
Salo bikaiña iru gal ortaz. Erderazko lanok Mexiko'ko «Impresiones Modernas, S. A.»-k argitara zitun.
7) Ibiltarixanak. Arraie'tikuen izketango alegiñak (Zarautz,
1967). 495 orrialde. J. San Martin'en itzaurreakin. Auxe duzu

-200

Toribio'ren idaztirik ederrena, ia guztia bertsoz egiña. Bost zati
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature V - 13
  • Büleklär
  • Euskal Literature V - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2169
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3661
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3649
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3587
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1892
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3685
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2060
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1958
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3719
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3695
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2076
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3535
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1844
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3595
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1938
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1981
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3569
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3591
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1901
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3674
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1944
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2009
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3610
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 646
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.