Euskal Literature V - 11

Süzlärneñ gomumi sanı 3592
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
(il aurreko azken lana «Eguna»-rentzat egin zuen), F. Belaustegigoitia'k eta abarrek.
Gisa berean, ba-zituzten errietatik edo kaletik etortzen ziran
berriak ere. Berri-emallle auek oso zintzoak ziran; «Artibai»
(Jose Ituarte), «Aitza», «Andoni» (Andoni Alberdi), «Atarrene»,
«A-Bi» (Antonio Arozena), «Aixerixa», «Artargi», «Aki»,
«Arrats Beran» (Sabin Muniategi), «Atapi», Mikel Arrutza,
Julene Azpeitia, «Barrensoro» (Tomas Agirre), «Biar» (Juan
Jose Badiola), «Bizargin» bermeotarra, Josu Altuna, «Bereko»,
Peíalo Bernedo, «Bortane», «Balbin», «Biritxinaga», «Erriko»,
«Ele-zale», Juan Abando, Gabino Murua, «Gixabaran», «Gudari», «Gudari-zar», «Gurutzondo», «Ixaka», Sebastian Alus167

titza, «Ilintxa», «Ibaigane», «Irrist», «Iturmendi», «Iturralde»,
«Iturrigorri», «Iñ-ol», (Iñaki Olabeaga), «Ibarbi», «Igerra»,
«Illunpe», Jazintzo Karraskedo-Olarra, «Kutartxo», «Kai alde»,
«Kayekoa», «Luzear» (Ander Artzeluz), «Laudatz», Maite Gabilondo, Txomin Arruti, «Mendigain», «Montxor», «Mandazketa», Txomin Olano, «Okerzale», «Ogoñope» (Antonio Ruiz
de Azua), «Oker», «Otarmi», «Oizko argala, «Otarri» (Onaindia'tar Jagoba), «Or kenpon», «Pakezale», Gorgonio Renteria,
«Patxi Goiztarra», «Pagadoi», «Sorgintxu», «Txirri», «Txindorkumia», «Txori-erreka», «Txingar», «Tontorreko», «Uzturre» (Fausto Leunda), «Urtzago» (Gotzon Urrutia), «Utarre», ««Uxapeta», Julen Urkidi, «Urriña», «Xelatari», «Zetargi», «Zar-zale», «Zaimutz», «Zulo», Uribitarte'tar Ibón (Manu
Enbeita), «Zer-esanlari» ta abar.
Egia aitortu nai baldin ba'dugu, benetako alkar-lan txalogarria izan zan zuzendari, aolkulari ta idazle aiek, dunba ta
izkilots arteko egun larri aietan burutu zutena. Erri ta gudaoiñean eurrez zabaltzen zan «Eguna», eta gure gazte gudariak
garda berotan irakurtzen zutela esanaz, ez diot iñolaz ere gezurrik, Nik neuk, eta nire ingurumari beste askok, gau-ordu
luzeak eman oi genitun, Elgeta'n, LTbera'n eta Basalgo'n aurrenik, eta gero Bizkargi'n, Meñaka'n eta Gamiz-Fika'n, euskal
eguneroko aren orrialdeak iruntsi-bearrean. Zergatik ori? Euskeraz zetorrelako, eta baita egi-zale zalako ere, apika: orduko
izparringietan, izan ere, auxe zan, gerran galdu naiz irabazi,
gauza zan bezela adierazten ziguna. Eta gizasemea egi-zale
berez izan nunbait.
(Ikus Agustín Zubikarai'ren oarkizunak; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 94 orr.).

«EUSKALERRIA»
Bilbao, 1934. Tradizionalisten asterokoa.
168

GIPUZKOA
1915-1940
«Ordurako atzerakorík ez duen pausoa emana zegoen: asmoz emana egitez
ez bada ere, lasterrago baitabil ben
gogoa begia baino. Urrats hori «Euskaltzaleak» bazkunak egin zuen, Aitzolen eskutik, bai, baina Lizardi zuela
tronpetari. Aldakuntza hau da, noski,
egungo
ezker-eskuineko diahktikoek
«nolakolasunean jauzia» dei lezaketena,
eta barka biezadate bai Osak eta bai
Iralaren segiziokoek nik hitzak, ezjakiñaren podorioz, behar bezala erabiltzen
ez baditut: ni, lege zaharrekoa izanik,
harako San Tomas náhiz Quine-ren
«ez (P eta ez P)» hori natxeko. Salto
horrek, nolapait esan, otxandiarraren
«Ama Euskerearen azken agurrak-n-etik
honat harik eta tolosarraren «Eusko
bidaztiarena»-raino garamatzi edo gakartzi.
»Bide berrien billa agertu zitzaigun
Lauaxeta («Euskaltzeak»-en joerarekin
zituen har-emanez zerbait gehi dezaket
neronek ere) eta giro berrien aitzindari
bezala Lizardi: ez ziren lekuko izan,
igarle baino urte luzeen buruan baizik
mamituko ez ziren bide eta giro berrien igarle. Ernamuina han zegoen,
ordea, gero nork asma zezakeen lehorte
gogorrenaren erdian nozituko zen ernamuina-» (L. Mitxelena, Deia, 1977-68, I urtea, I zenbakia, 2 orr.).

LABURPEN
Ain txarto ez datorkigu emen, beiñola Paul Picasso'k, «Gernika»
orren ederki margoztu zigunak esana: «Margogintzan ez da ezer billaketa. Idoro, orixe duzu dana. Margozten diardularik, aurkitu dudana
adieraztea da nire xedea, ez iñolaz ere billa nebillena erakustea. Ertian
asmoa ez da naiko, egiñak bear dira».
Antzekoa gerta zait neri ere. Gure euskal literaturaren kondaira
biribiltzerakoan, bostgarren ale ontarako gai billa nenbillela ziurki, ez
nekian ariak zer ikarriko zidan, geroaren berririk ez bait dugu jakiten.
Lar konturaratu gabe, geienetan oi danez, asi nintzan gaiak metatzen.
Utzi nituen gero, illabete luzez ezer egiteke. Itzuli bat egin nien
berriro, begitu xamur bat ere bai, eta askotxo zirala, ikusi nuen;
pixkaka pixkaka gaiak berak eskuratu zídaten sail eder mukurua.
Labur esan: ez nuen uste orren bikaiña izango nuenik. Or Gipuzkoa'n bakarrik nolako izen-erreskada! Gerra aurrekoak auek ere, geienak bederen, i9o8'a aurretik jaioak dituzu-ta. Laukia margozten ari
danari legez jazo zait: igarri gabe, lauki eder-ederra egokitu zait
begipean.
Eta danetatik egokitu ere! Emen dituzu jakintza-zaleak, emen
iztegi ta saio-egilleak, emen olerkariak, emen teatru ta bertsolari zirikatzailleak, emen buruenik ipuin idazle gozoak.
JAKINTZA-ZALEAK.—Euskalerriak, euskal lur onetan bizi dala, urteak
zear aoz-ao ekarri digun jakituri berezia, euskal filosofia, bertsolari
zelaian, M. Lekuona'k arakatu ta eman digu iñork es bestean, bere
Literatura oral euskérica liburu mardulean, eta beste idatzi batzuetan;
J. M. Leizaola'k eusko olerkia irakatsi du bost aletan; T. Etxebarria,
oso barrukoS! dagerkigu itz lauz ta bertsoz; Jose I. Zinkunegi'k Balmes'en «El Criterio» ipiñi digu euskeraz, gure elea gai sakon soilletarako ere balio duela adierazorik.
171

IZTEGI TA SAIO-EGIIXEAK.—Auen artean, or duzu leenen, Muxika'tar
Palgida, Aita jesulaguna, urte luzeetako lan-frutu bezela «Diccionario
Castellano-vasco», 1897 orrialdekoa eskeiñi diguna, eta oraindik ere
ortan ari dana, langille porrokatu ta aspergaitza. Or Isaak Lopez-Mendizabal, oraintsu illa, ainbat libururen egille; or Aita Mokoroa, euskal
esaera pilla eskerga batu ta sailkatzen.
OLERKARIAK.—Ez ditugu iñundik ere atzenengoak bostgarren ale
onetan datozenak: Jon Garbizu, M. Lekuona, Jautarkol, T. Agirre,
N. Etxaniz, T. Etxebarria, I. Olabsaga, T. Monzon-Olaso, A. Zugasti,
eta abar.
TEATRU-IDAZLEAK.—Antzerki-garra motots-gorri zebillen garaia zan.
Zaletasun ura zala-ta, azaldu zan «Antzerti» aldizkaria, A. M. Labaien
jaunak sortua, ta i932'tife 1936'ra txit zintzo kaleratu zana; 54 zenbaki
guztiz. Or J. Karraskedo-Olarra, J. Olaizola, K. Eleizegi, Etxaniz,
M. Dolores Agirre, Monzon-Olaso...
BERTSOLARI-ZIRIKATZAULLEAK.—Beste batzuen artean, ortan jardunak dira «Zeleta» ta Hemandorena. Doe aparra da, izan ere, gai
izanik ere lotsaz zokoratua dagoanari, lanean ari, daiten, arnas ematea.
Gogo Gurenaren zazpi doetatik^ bat Aolku-doe baita.
IPUIN IDAZLEAK.—Txorien, langilleen eta santuen goraberak ondu
zizkiguten idazle dirdirrak —M. Itziar, R. Argarate ta I. M. Manzisidor—, ertzean utzita ere, ba-ditugu garai ontan, ipuiñari batez ere,
gogotsu ekin dioten gizaseme ta emakumak. Gogora batzuk: J. M.
Barandiaran, G. Muxika, A. Anabitarte, R. Murua, Teñe, «Arritokieta». Azken biok bereziki, amaika gauza eder idatzi dute umetxoentzat !

172

1.—JUAN JOSE AIERBE IRASTORTZA (1876-...)
Altzo-Muño'n jaio zan 1877-8-27,an.
Apaiza. 1899'ko abenduko denporetan apaiztu zan. Gero
Egiluz eta Beizama'n eta Umieta'n egin zuen arima-zaintza
Urnietako erretore izanik 1922'tik aurrera. Bertan il zan, 19578-20'an.
«Euskal Esnalea»-n idatzi zuen. Ikus 1912'garren urtean,
bere artikulu «Goxo-Goxoa». 1913'an, Tolosa'ko euskal jaietan,
sari polita eskuratu zuen. Eujenic-Urroz apaizak erderaz egiñiko
«Compendio de la Historia de Tolosa» euskeraz ipiñi zigun,
eta ederki antza danez, beronek eraman zuen beintzat jai aietako
elerti batzaldiko len-galan eskatzen zan len-saria, Tolosa'ko
Udalak ematen zituen 150 pezeta. Maikoak —Artur Kanpion,
J. Urkixo, Txomin Agirre, Karmelo Etxegarai ta G. Muxika'k—, onela idatzi zuten, 1913'eko garagarrillaren 20'an; «Euskera garbian egiña dago, eta itz berri geiegigabe. Erraz irakurri liteke eta irakurleak ez du buru austerik izango berak
zer esan nai duen asmatzeko. Tolosa uriko edestia euskaldunen
artean euskeraz zabaltzeko egokia da idazti au, eta gure iritzlan
oni eman bear zalo saria» («Euskalerriaren Alde, 1913, 420
orr.).
Onek ba-zuen beste anai bat ere, Altzo'n 1878-12-8'an jaioa
Pelipa Aierbe Irastortza, Bergara'n eta ZizurkÜ'en arimazai. Eta
gerra ostean, erdi-zigcrtua, Markiña ondoko Aginaga'n bizi
izana. Naikoa idatzi zigun. «Euskal Esnalea»-n eta abar.
(Ikus Euskalerriaren Alde, 1913, 423 orr.; Auñamendi, Literatura,
III, 192 orr.).

173

2.

ISAAK LOPEZ-MENDIZABAL (1879-1977)

Izkuntzalari jakintsu, euskaltzale zintzo ta idazle gurbilla.
Bere urteak izan arren, lanari atxikia bizi izan zaiguna. Zeleta'k oraintsu: «Emengo gudaldiko urte negargarriak, eta
geroago beste batzuk, Argentina'n naigabez igaro ondoren, ostera Tolosa'raturik, berriro bere jalotetxe kuttunean bizi zaigu
orain, atseginki, ain maiteak ditun seme-alaba Xabier, Izaskun,
Itziar eta Mirtha errañarekin. Urteak urte, osasunez ongi;
gorputzez sendo; zentzu ta adimenez oso argi; ta oroimenez
edo memoriz, arrigarriro jantzirik aurkitzen zaigula somatzeak,
txunditurik utzi gaitu benetan, biotzez besarkatu naiaz bere
etxean ikertu degunean. Ikusmenez edo bistaz —ori bai—, itxuantz aurkitzen dala, nabaitu degu; baiña, mingañez, oso jardunlari. Nork bera ixildu?» (Aranzazu, 1975, 529 zenbakia,
144 orr.).
Tolosa'n jaioa dugu Lopez-Mendizabal, 1879-4-11'an. Berton il zan 1977-2-27'an, 97 urte bete zituelarik.
LIBURUGILLE OSPETSU.—Etxean ikusia aurrak ikasia, esan
bear emen. Isaak'en etxean aspaiditik zan arrunta liburu langintza, 1750'garrena inguruan asita nunbait. Len-urte aietakó
liburu zarrak galduak dira, baiña amazortzigarren gizaldian,
adibidez, Frantzisko Lalama'ren etxean, Lopez-Mendizabal'en
aurretikoenean, argitaratu ziran Agustin Kardaberatz'en lan
batzak: Mezako Sakrifizio ta Komunio sagraduaren gañean Dotriña (1782, bigarrenez), Kristaubaren Jakinbidia (1783), Ondo
iltzen ikasteko ta ondo iltzen laguntzeko Ejerzizioak (1787),
Aita S. Iñazio Loiolákoren Ejerzizioak (1790), ta abar.

Frantzisko Lalama au, alnbat euskal liburu argitara ekarri
zituena, Isaak'en amonaren aita zan, Zegama'n sortua, baiña
jatorriz Bizkai'ko Karrantza'koa. Beraz —dio Isaak'ek— euskeraren aldeko nere zaletasuna nere aurrekoetatik, noski, datorkit. Nere amak eta nere amonak liburu aek gertatzean ongi
174

irakurri eta orrazten zituzten eta argatik oker gutxi arkitzen
ditugu beretan. 1878'an nere amak Naparroa'ko Lodosa'n jaioa
zan giza gazte eta gudako egun aetan ezagutu zuen Tolosa'ra asko etorri zalako, eta berarekin ezkondu zan. Ainbeste gora-bera
eta naigabe izan ginituen ondoren ez zan bada arritzeko ni ere
lengoen bidean jarraitzea euskal liburu asko etengabe egiñaz
ondorengo urte guzietan» (Loe. cit.).
1818'an il zan Frantzisko Lalama. Zortzi urte aurretik onen
alaba Josefa Antonia ezkondua zan Goiaz'ko seme Iñazio Mendizabal'ekin; 1839'an il zan au, ta J. Antonia alargun lotu zan.
Eta Lalama il ostean ere liburu asko —euskerazko otoítz-idaztiak, GorosabePen «Bosquejo de las Antigüedades de Tolosa»
(1853), Gerriko'ren «Kristau Doktriña guztiaren Esplikazioaren
Sayakera» (1858), ta abar— irarri ziran arren, Mendizabal'en
alargunaren alaba Eusebio Lopez lodosatar gazteakin ezkondu
zanean, irarkola onek indar berezia artu zuela, esan bear dugu:
1878'tik aurrera lan izugarria burutu zuen. Lan txiki asko ta
askoren artean, ementxe argitaratuak dira Aizkibel'en Iztegia
(1883), Kanpion'en «Gramática» (1884), Novia de Salzedo'ren
Iztegia (1887), J. I. Iztueta'ren «Gipuzkoako dantza gogoangarrien Kondaira» (1895), Aita Henao'ren «Averiguaciones de las
Antigüedades de Cantabria» (1894), Aita Mendiburu'ren «Jesusen Bihotzaren Debozioa» (1882) eta «Ototz-gaiak» (1904),
Juan J. Mogel'en «Maiatz-illerako berba-aldiak» (1885), ta
abar.
1929-3-11'an il zan Eusebio Lopez, 83 urtekin; eta onek
egundo ere nekatu gabe osatu zuen lana aurrera eraman zigun, indar berriz azkortuta, bere seme Isaak'ek, irarkola liburuen ikurtzat zekarren «Sinismen alde-Aberri alde» goiburuari
iñoiz ere muzin egin gaberik.
EUSKALTZALE.—Nolako aizeak epeltzen duen asko esan nai
du gizaseme baten bizitzan. «Iritzi garbi eta iakingarriak agertu
ziran aldian jaio nintzan ni, eta nere asmo beroa gure euskera
175

maitearen alde gogoz eta biotzez jarraitu nuen». Astarloa, Novia de Salzedo ta olakoen iritzi illun samarrak albora utzirik,
Arana-Goiri, Kanpion eta olakoen iritzi garbien aroagatík dio
ori. Garai berri onetako euskaltzalea dugu Isaak.
Bere sorterrian egin zituen len-ikasketak, 1897'tik aurrera
Deusto'ko Ikastetxe Nagusian; jarraituaz, eta bere lege-karrerako lau azken urteak Madrid'en bere aitaren adiskide Jose Goia
Urkina zumaiarraren etxean egiñik. Emen, Azkue zanaren «Euskalzale»^ irakurriaz, oso euskaltzalea ziran biak; «guk orduan gabero biltzen giñanean —diosku Isaak'ek— izaten genduen alaitasuna ez da erreza esaten». Onezaz gaiñ, bein —gurasoen erakutsi eder!— Bidasoa'z beste aldera eraman zuen,
ango euskaldunak ezagutu zitzan; eta Isaak'ek; «Berak zituen
adiskide asko nere lagun bezela egin ziran eta ortik sortu zan
ere nere zaletasuna alde artako analen alde».
Adiskidetasun oien ondorioa izan zan gero, 1901'an Endaia'ko Erri-Etxean osatu zan billera; Lapurdí ta Baxenabarra'tik Hazparne'ko sendagille Broussain eta gaiñerakoak ziran
batzar ortan, emengo aldetik berriz Serapio Muxika, J. K.
Gerra, I. Lopez Mendizabal... Batzar orri izena jarri bear zitzaiola-ta, «Eskualtzaleen Biltzarra» ipiñi zioten. Orrela dazagugu arrezkero guztian. Urrengo urtean ere Ondarrabi'n ospatu zuten batzarra, Arana-Goiri'k bere ortografía lana aurkeztu zuenekoa. 1904'an, ordea, Irun'en, eta abar.
Gaztetako giza-ar-eman eta lanakin gogo-beroturik, aspertu
gabe jokatu digu euskal erriaren eta beronen izkuntzaren alde,
ainbat artikulu ta liburu osatuaz. Aldi bateko «Gipuzkoarra»
asterokoa sortukeran, an genduen Isaak ere irasle bezela: Aita
Azkoitia prantziskotarra «Tel-alde» izen-ordekoaz ainbat idatzi
zuenaren eta Andres Amunarriz tolosarraren laguntzarekin, berak zuzendu zigun, kemenez. Euskal eguneroko, asteroko ta aldizkariak lekuko, euskal gaietaz batez ere, ez digu gutxi idatzi
bere bizitzaldi luze ederrean. Euskeraz ta erderaz, berdin erabilli izan du luma.
176

Ona argitaratu izan dizkigun liburuetatik sail bat.
1) Cantabria, la guerra cantábrica y el País Vasco en el
tiempo de Augusto (Tolosa, 1899). 80 orrialde. Jakintza ta Letretan Irakasle egin zaneko lana, tesisa.
2) Fueros de Guipúzcoa (1903). Eskugoan maixu egin zanekoa.
3) Aita Santu Amargarren Pio'ren Dotriña laburra (Tolosa, 1907). 104 orrialde.
4) Manual de Conversación erdera-euskera (Tolosa, 1908).
bigarren (1918) eta irugarren (1932) irarkaldiak ere Tolosa'n,
eta laugarrena (1962) Donosti'n «Izarra» irarkolan, eta bostgarrena, Zarautz'eko Itxaropena etxe argitaldariak: 368 orrialde.
Izen, aditz eta esakeren iztegiak, alkar-izketak, idazkiak, esaera
zarrak, iragarkiak eta euskel iztegitxoa. Azken irarkaldiak
368 orrialde. L. Mitxelena'k onela; «Euskeraz zerbait dakienak, eta are zerbait ikasi nai duenak, laguntzaille bizkorra
dauka orain liburu argi, trinko eta ongi banatu orretan. Orrelakorik asko eztago: ene ustez, eztago deus ere orren parekorik».
5) Zenbakiztiya (Tolosa, 1913). 32 orrialde. Umetxoentzat aritmetika laburra.
6) El Euskera (Bilbao, 1915). 12 orrialde. Bilbao'ko Euzko-Gastedija'n emandako itzaldia.
7) Diccionario castellano-euzkera y euzkera-castellano
(Tolosa, 1916). Lopez'tar E.'ren etxean. 654 orrialde. Bigarrenez ere Tolosa'n (1932) argitaratu zan; orrialde. Lenengo zatia (Erdel-euzkeí-iztegia) Bera'tar Erroman Mirena
Aitarena duzu. Ogetaz urteetan ainbat erabillia ta mesede egiña dugu iztegi mamitsu au.
8) Umearen laguna (Tolosa, 1920). Euskeraz irakurteko
ikasbidea. Tolosa'n (1931) irarri zan berriz ere, Txiki'ren marrazkiekin. 64 orrialde.
9) Xabiertxo (Tolosa, 1925). 144 orrialde. Euskal irakurgaiak, Txiki'ren marrazkiekin. Sei irarkaldi izan ditu: bigarrena, Tolosa'n (1932), irugarrena Buenos Aires'en (1943), lau177

garrena «Karmel» aldizkariaren ardurapean, nik 1959'an Bilbao'n egiña (142 orrialde), bostgarrena Xabier Peña'k eta biok
Bilbao'n (1966) egiña eta seigarrena egilleak berak Tolosa'n oraintsu argitaratua.
10) Nekazaritza (Donostia, 1930). Leizaola'ren irarkolan.
209 orrialde. 1929'an «Euskalerriaren Alde»-k eratu zuen txapelketan saria eraman zuen Euskalerriko nekazarientzat egindako liburu onek. Berrogei ikasgaitan ederki azaltzen ditu
nekazariak etxe-aldean izan oi dituzten lan, arazo ta ardurak.
11) Martin Txilibitu (Tolosa, 1931). Euskal agaka edo
abeze umeentzat. 16 orrialde. Irakurbide laburra.
12) Euskal Ikasbide erreztua, Txiki'ren marrazkiekin.
13) ¿Quiere Vd. hablar en euskera? (1932). 56 orrialde.
14) Seaska abestia (Tolosa, 1932). Lopez Mendizabal'
enean. Bi ekitalditako komeria. G. Martínez Sierra'ren «Canción de cuna» euskeraz. «Antzerti»-n dator, 1932 azaroa-abendua'ko ll'an eta 12'en zenbakian.
15) Erleak, beren bizitza eta oiturak (Tolosa, 1933). 28
orrialde 15 apaingarrikin.
16) Voulez-vous parler le basque} (Donibane Lohitzun,
1938). 62 orrialde. Mendisko'kin batera egiñiko lana. Bigarren
argitalpena 1947'an.
17) Otoitzak. (Buenos Aires, 1942). J. Hebbelynk'en marrazkiakin.
18) La Lengua vasca: Gramática, conversación, diccionario vasco-castellano y castellano-vasco (Buenos Aires, 1943).
351 orrialde. Geroago Itxaropena'k ere argitaratua.
19) Breve historia del País Vasco (Buenos Aires, 1945).
«Ekin» etxe argitaldariak. 192 orrialde.
20) El País Vasco, descripción general (Buenos Aires,
1946). «Ekin» argitaldariak, 114 apaingarriz. 230 orrialde.
178

21) El idioma vasco, testigo excepcional en la Historia
(Buenos Aires, 1953). Eta Bol. Amer. E. V. dalako aldizkarian
beste euskerazko lan asko.
22) Gramática Vasca abreviada (Buenos Aires, 1954). 86
orrialde. Erdal-euskerazko ta euskal-erderazko iztegiarekin.
23) Etimologías de Apellidos vascos (Buenos Aires, 1958).
Sebastian Amorrortu ta Semeen irarkolan. 794 orrialde. Lan
ikaragarria, euskal abizenai buruz. L. Mitxelena'k: «López
Mendizabal jauna goiz asi zen lanean euskal-soroan eta ezta
oraindik gelditu. Lekuko izan bedi, lekukorik bear balitz, Buenos Aires'en oraindik argitara berri duen Apellidos vascos arrigarria» (Egan, 1962, 4-6, 314 orr.).
Lan-zerrenda jori ontatik dakusgunez, egundo ere etzaigu
zabar eta larru-lazo agertu tolosar argi au. Nalz euskeraz naiz
gaztelaniaz su ta ke ekin dio euskal barrutian lanari. Eredu bipilla guztiontzat, noski. Merezi du, gaiñera, gure goratzarre ta
omena. Egiña dugu onako zerbait, baiña ez geiegi. Euskaltzaindiko aspalditik, Euskaitzaindiaren eztei-jaiak zirala-ta, 1968-124'an, Naparroa'ren Uriburuan izandako batzarrean, 1919'tik
Euskaltzaindiko laguntzallle diranak ohorezko izendatzea erabakita zegoanez, beste batzuen artean, I. López-Mendizabal eta
R. Menendez Pidal izendatu zituzten.
Aipatu Batzar orretan, Euskaltzalndi buruak, beste askoren
izenak goraipa ondoren, onela dio Isaak'i buruz; «Eta ez nua
geiago jarraitzera, bañan bai auxe aizkenik esatera: asko zor
diegula, eta zor ori aitortzea dagokigula «aurrelari» (precursor)
diran aiei, aien ondotik etorri geran guztiok. Beste izen bat
geiago oraindik euskal-kulturaren alorrean bein ere aztuko ez
dana: Ixaak Lopez Mendizabal. «Ixaka» neka-eziña —Nork
ikusi du iñoiz gure Ixaka, eskuak tolestuta geldirik?— idazle
ta argitaltzalle; eta beti Euskeraren alde lanean. Urrunetako
periplo luze ta onurakor baten ondoren, gaur berriz ere, bere
Tolosa'ko txoko maitean daukagu: urte askotarako! (Euskera,
Bilbao, 1971, 19 orr.).
179

Nolako euskera, jori garbia, darabillen jakin nal ba'duzu,
irakur itzazu bere euskerazko liburuak, eta «Gernika»-n, «Euzko-Deya»-n, «Bol. Amer. E. V.»-n eta olakoetan idatzi zizkigun
artikuluak. Il zanean onela idatzi zuen Praga'tar euskal idazle
zintzo, Tauer'tar Norbet'ek: «Min handi-handia sentitzen dut
neure bihotzean. Aspaldiko adiskide laztan bat galdu dut...
Lopez Mendizabal-dar Ixada jauna... Euskal Herri guztian ongi
ezaguna zen irarkola famatu baten jabea zen Ixaka jaunarekin
1926' urtetik aurrera euskarazko' eskutitzen bidez harremanetan
nengoen. 1936' urtean sortu zen gerrateak gure ekar-idaztea
eten zuen. Nire adiskide maitea bere Aberria utzi beharrean
izan zen, beste euskaltzale asko bezala. Buenos Aires-era ihes
egin zuen, eta hango euskotarren artean babes-toki bat eurkitu. Bere bizileku berrian jarraitu zuen euskararen eta Euskal
Herriaren onerako lanean. «Ekin» izeneko etxe argiíaldaria eraiki zuen. Liburuak ugari, bai euskarazkoak, bal erderazkoak,
euskal arloak erabiltzen dituztenak, argitara eman zituen. Mundako gerra akabatuta eta nire Aberriak azkatasuna lortuz gero
gure eskutizketa berriz hasi zen. Bere euskarazko eskutitzak
irakurri nituen beti arreta haundiz. Bere lerroetatik nabari zaigu
abertzaletasun sakona» (Zeruko Argia, 1977 maiatzarl, 35 orr.).
(Ikus G. Lacombe, RIEV, 1908, II, 675 orr.; J. Urkixo, RIEV,
1920, XI, 74 orr.; Norbert Tauer, Bol. Amer. E. V., 1954, 38 orr.;
L. Mitxelena, Egan, 1962, 4-6, 314 orr.; L. Villasante, HLV, 421 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 517 orr.; Juan Garmendia, «Zeleta»,
Aranzazu, 1975, 529'garren zenbakia, 12 (144) orr.).

3.—ANBROSIO ZATARAIN (1881-1966)
Usurbil1 en sortua dugu Anbortsi. Euskaltzale jatorra, gaztetan bere euskal lanakin sariak ere jasoa.
192l'an. Donosti'ko «Argia» asterokoa sortu zutenean, an
genuen Zatarain ere sortzailleen artean. Nakazari-orrian idaz180

ten zuen batez ere, gure baserritarren gaiak ederki arrotuaz.
Ainbat eskutitz artzen zituen ango ta emengo lugiñak idatzi, ta
erantzunez guztientzat zeukan ark aolku ta zer esan ugaria.
«Lugin-zale», «L. Z.» ta «XXX» erabilli zizkigun lanak
izenpetzean.
Donosti'n il zan, 1966-12-20'an.
Txasta zazu laburki, zer giro egingo duen nola ezagutu-ta,
ondu zigun lan laburtu au:
«Batere giro-neurririk (Barometrorik) gabe zer egoaldi egingo dun jakiteko ezaupideak badira. Laño bakan eta gutxi daudenean, eta laño oiek borobillak eta ertza bizikoak baldin badira,
egoaldi ona egingo dula esan nai du. Naiz aiñ borobillak ez
izan, doi doi ikusten diran lañoak badaude ere, egoaldi ona
egingo dula esan nai du. Goiz goizetik eta iparraldetik eta ipar
eta sortaldetik lurrun aseko baldin bator, eta eguzkiaii ateratzen utziko ez baliokela bezela dagozenean, egualdi ona egingo
dun ezaupidea da ori ere.
«Egoaldi ona biyaramonian egingo du, bezpera illunabarrian
ortzadar edo Errcmako zubiya azaltzen danean. Eguzkia ezkutatzerakoan, zerua orantza edo gorrantza egon ezkero, eta illuna
asten danean, intz aundiya erortzen bada, orrek ere urrengo
egunean egoaldi ona egingo dula esan nal du; baño, eguzkia
ezkutaratzerakoan zeruak urre kolorea artuko balu, aizea datorrela esan nai du. Goizeko lauetatik bederatzik bitartean ebiya
egiten asten bada, bezperan egoaldi ederra zalarik, geienetan ez
da ebi iraunkorra izaten, eta ostera egoaldi ona etortzen da.
Orregatik sortua da aspaldik esaera zarra «goizeko ebiyak ez
dula peregrinua izutzen».
(Ikus Auñamendi, Literatura, III, 466 orr.).

181

4.—AITA BASILIO GERRA (1881-1967)
Legazpi'ko semea. Frantziskotar. 1897'an egin zuen profesa, ta Arantzazu'n Jakintza ta Teolojia Olite'n ikasi ondoren,
1907'an abestu zuen lenengo meza. Gero mutikoen maixu izan
zan Arantzazu'n 1908'tik 1915'ra bitartean. Kuba'ko komentuetako Aita Nagusiaren ordezkari izan zitzaizgun 1922'tik
1928'rarte.
Idazle bizkorra genuen. Lanik naikoa dauka euskeraz ta
erderaz, Ordena barruko aldizkarietan, eta baita euskal usaia
zuten kanpokoetan ere. Sei urtez egon zan Habana'ko komentuan eta antxe asi zan idazten, «San Antonio» deritzan illerokoan baitik bat; aldizkingi ontan aurkitzen ezmezik gabe bere
elertizko lanik sakon lerdenenak, lendabiziko urteetan bada bere.
Geroragcan «Aranzazu»-n idatzi zizun asko xamar. Eta
bere lanetatik atera dezakegunez, gizaseme kultura zabalez jantzia duzu: aren lumatik datorkizun oro trebe ta egoki neurtua,
oldozpenez eta sentipenez oparotsu, ozen ta ederki esana duzu.
«Aranzazu» aldizkarian ba-du euskeraz olako alkarrizketa
sail eder bat «Martintxu»-rekin, «Gatesbi» gezur-izenez izenpetuta. Alkar-izketa auekin liburu bat borobildu nairik ibilli
zitzaigun A. Gerra. Osotu ote zuen egiazki? Merezi lukete argitara ekartzea. Ez al dute izango esku goxoren bat?
Donosti'n, Atotxa'ko komentuan il zan, 1967-3-1 l'an.
(Ikus Homenaje... 145, 179, 187, 349 orr.; A. M. Labaien, Teatro
Euskaro, II, 16o orr.; jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 324 orr.).

5.—GREGORIO MUJIKA MUJIKA (1882-1931)
Euskaltzale bikain onek, gure endarinkuntzaren eta euskal
nortasunaren alde ipiñi zituen bere su, adore ta ataza guztiak.
182

Ormaiztegi'n jaio zan 1882-12-24'an. Bere aita, Serapio
Mujika, Gipuzkoa'ko Artxibuen begiratzaille ta kronista, ta
ama, Iñazia Mujika. Amabi urte zeuzkala, 1895'an, Beasain'era
aldatu zan bizi izaten, eta an asi zuen batxiller karrera, urrengo urtean Bergara'ko Aita domekarren ikastetxean jarraiturik;
azkenez, Donosti'n osotu zituen mekanika injienerutza ta industri maixutza. Geroztik beti Donosti'n bizi izan zan. Eta berton il zan 1931-7-22'an, 49 zeuzkala. Errenderi'n obiratu zuten
bere gorpua, sendikoen illarrietan.
IDAZLE BIZKOR.—Gazte zala asi zan idazten, euskeraz ta
erderaz. Eta, jakiña, bere aurreneko lanak, euskerazkoak, Bergara'n ikasketak amaitu ta Donostia'n aurkitzen zala egiñak dituzu: Bilbao'ko «lbaizabal»-en (1902-1903), datoz aren lenengo olerki arin politak. Arrezkero idazteari ekin zion egundo ere
aspertu barik. «Euskal-Erria»-n, «Euskal-Esnalea»-n, «Euskalerriaren Alde»-n, «Euzkdi»^n, RIEV-en, «Vida Vasca»-n, «Novedades»-en, amaika iritzi-emate eder agertzen da berak
idatzita.
Berak zuzendu zitun «Euskal-Esnalea» ta «Euskalerriaren
Alde» 191 l'tik 193Traite: bere lanik jakingarricnak bi aldizkarietan datoz. 1907'an asi zan gaillentzen, sortu-berri zan
«Euskal-Esnalea» bazkunaren idazkari izendatu zutenetik. Literatura batzaldietan, an eta emen, sariak beranagatzen ditu; izlari trebe, aomen ederra irabazi du; Bilbao'ko «Euzkadi»-n artikulu atsegiñak, baita Donostia'ko «El Pueblo Vasco»-n eta
«Argia»-n ere. «Euskal-Esnalea» ta «Euskalerriaren Alde» aldizkarien bitartez, ainbat idazle berri sortu, goratu ta bizkortzen
ditu: bi aldizkariok urtero eratzen zituzten elerti-batzaldiak
etziran auntzaren gauerdiko eztul bakarrik. «Eusko-Ikaskuntza»-k antolaturiko Euskal Batzarretan (Onari, 1918; Iruña,
1920 ta Gernika, 1922) zenbat lan eder burutu zuen G.
Mujika'k!

183

Ona bere liburu batzuk:
A) EUSKERAZ; 1) 1907'ko uztaillaren 28'an, Elgoibar'ko
Euskal jaietan irkurritako itzaldia (Donosti, 1907), 7 orrialde;
2) Eibar'ko seme ospetsuen berri batzuek (Donosti, 1908), Donostia'ko Euskal Itz-Jostaldien Batzarrak, Eibar'ko euskal jaietan saritua, 36 orrialde; 3) Ernani'ar ospetsuak. Iturriaga. Kardaberaz. Urbieta (Donosti, 1910), 132 orrialde; 4) Lorak eta
Ogi (Irun, 1910) ipuia, 12 orrialde; 5) Pernando Amezketarra
(Donosti, 1925), bigarrenez ere Donostia'n (1927) eta irugarrenez Zarautz'en (1948), 100 orrialde.
B) ERDERAZ; 1) Trueba, su significado en la moderna literatura vasca (Donostia, 1914), 74 orrialde; 2) El espíritu de la
economía (Bilbao, 1922), 94 orrialde, N. Oleaga'k euskeratu
zuena; 3) Historia de Eibar (Donosti, 1911), «Euskalerriaren
Alde»-n dator 1911, 1912, 1913 ta 1914'etan; 4) Monografía
histórica de la Villa de Eibar (Irun, 1910), 511 orrialde; 5)
Sembrad con amor! (Madrid, 1921), ipuia, Ander Amonarriz'ek
«Naitasunez erein!» izenpuruakin euskeraz jarri ziona (Donostia, 1930), 12 orrialde; 6) Tradiciones y costumbres, «Primer
Congreso de Estudios Vascos» liburuan, 619'garren orrialdean
datorrena. Or-emen sakabanaturiko artikulu batzuk «Auñamendi» sortak atera zuen «Los Titanes de la Cultura vasca» idaztian datoz.
Idazle bezela, oso jatorra dugu, arin, errez, sakon. Izaera
zuen orrelaxe, ta izate barruan dakarguna laster azalera agertzen. «Argia»-ren «Astea» sailla bai goxo eskintzen zigula, gai
ezerezetik makiña bat gauza eder jalki-aziz. A. M. Labaien'ek
dioskunez, euskal antzerkiari bultzada polita eman zion, «SaskiNaski» taldeaxen bitartez baitik bat; berak itzaurrezten zitun
talde onen lanak. «Izarra» komeri-sortan erdikide zan, eta Deñoka'tar Goserio»-z, beste batzuen laguntzaz, Utzi bearko, (Do184

nosti, 19l9),Neskame berria (Donosti, 1920) ta Gizon bikañak
(Donosti, 1920), beintzat, «Izarra» sortan datoztenak, bereak
ditu.
Lumaz ari zitun gai guztiak euskal lurrarekiko maite-sutan
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature V - 12
  • Büleklär
  • Euskal Literature V - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2169
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3661
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3649
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3587
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1892
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3685
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2060
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1958
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3719
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3695
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2076
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3535
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1844
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3595
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1938
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1981
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3569
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3591
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1901
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3674
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1944
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2009
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3610
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 646
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.