Euskal Literature V - 10

Süzlärneñ gomumi sanı 3719
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
berariz beren amets urdiña; alkar-inkeza ta saio bizian euskera
ikasten zuten, gaurko tresna egoki lez, kultura ta aurrexakuntzaren edagaillu bikain berau izan zedin.
Izkuntza, arimaren arnas. Euskera, gure izkuntz. Ao-ezpain
au erabilli, au ikasi, au jantzi ta apaindu. Xede obarik? Jantzi
daigun Euzkera, deika zebillen K. Enbeita:
«Euzkera zarra erdi-billoxik
dardaran darabil otzak.
Au ikusirik, ez laguntzeko
nun dira euzko-bijotzak?»
Ez, ez dute nagi jarraitu gura egiteko ortan. «Ludiko elerik
aberatsena ixatez —dio eskeintzan—, baña bixikera motela,
bere semien alperkeria erakutsiaz. Baña Euzkeltzale-Bazkuna'ko gaste kementsubak ereingo daben azija ixango da, Jaungoikua lagun, onuratsuba».
152

Lankide ziran berton: Luis Arana-Goiri, Jaizkibel, Anjel
Zabala, K. Enbeita, Manu Sota, Garbi-nai, Lauaxeta, J. Altuna, Nabarriztarra, Onintze, J. Barbier, Legia, Luis Garai, Eskibel, E. Etxezarraga, J. M. Arratia, J. Uruñuela, Utarsu, Endaitz, Kanpion, Agarel, J. M. Izaurieta, Gisatsola, Martin Otxoa
Ojarabide, Argarri, Amilgain, Elias Agirre, Kirikiño, Txadonzaya, J. Zinkunegi, eta abar.
Irugarren urte astean —1931-1-15— Uribitarte'tar Ibón
(Imanol Enbeita'k) idazten zuen; «Euzkerea» gure aldizkingi
eder au jayo zala, gaur dira urte bi, gaur urtarrillaren 15'garrenian. Eta bein urte bira ezkero umia, kaskondutxuba egiten
da-ta, amearen altzo ganetik lurreratu guria sortu oi yako,
baita lurrian bakarrik onez txipi-txapa ibilli guria be. «Euzkera» onez ibilten ikasita dago, ta ondo ikasita egon be! Onez
ezeze, barbetan be polito ikasi dau! Ondiño gastia da, umeumetxuba da ondiño!, urte bi bakarrik daukoz-eta. Baña gogua,
a gogua!, zarra be zarra dau umetxu onek! Umetxu onen goguak, zarretan be zarrak!, ixan biar ba, amaren, Ama Euzkerearen goguagaz jayo zan-eta. Ama Euzkerearen goguagaz jayo
zan, ta jayo zanekoxe asi zan euzkereatzaz eta abar, irakatsi ederrak zabaltzen. Urte bijan, 24 aldiz urten dau txaidera, bere 20
ingoskijak irakurgai mamin eta ederrez bete-bete eginda».
1934. Bigarren aroa. Bi-illerokoa, 72 orrialde. Irakur lenengo zenbakiko azalpena: «Euzkeltzle- Bazkuna'k bixi-eragin
dautsan EUZKEREA aldizkingijak ezin ukatu daike AranaGoiri' tar Sabin'en bide argiz ibilli gura daula. Arek arakatu leuzan geure eliaren eskutu gustijak eta jakintza-arauz mugartu
leuskuzan bere ezaugarrijak. Onez ganera, aberri barik genbiltzanoi, zoragarrijena dan aberri jau, lurralde menditsu ta eder
onetan jarri au, ezagutu erazo leuskun. Ama onen altzoz at ezin
dogu ezer zuzendu, ez euzko-gixarte arazuetan, ez adilan-barrutijetan. Geure alegiñak eztauke elburu bakarrau baño: Euzkadi,
«EUZKEREA ezta urtengo arau onetatik. Oso barriztauta
agertzen da gaur, azalez ezeze mamiñez bere bai. Geure aberri153

jaz zerikusirik eukiko daben gai gustijetzazko idazkai sakonak
argitalduko dira berton, baña beti abertzaletasunari dagokijcn
eraz. Orretarako dei-egin yake idazle gorenguai; idazlanik sakonenak, barriz, idaztiño berezietan zabalduko dira. EUZKEREA aldizkari jan ikusi gdnkeguz (geukez) sberriko korapillo
gustijak azkatuta, batez bere, euzkerean, edestijari, errijan, irakaskintzeari, gixartekintzeari, ta abar dagokijezanak. Belaunik
belaun jaso doguzan irakatsijakaz aberri baroja sendotu nai
dogu. Ikurritz batek dikur elbutu au: Jaun-Goikua eta LagiZarra'k; auxe izan zalako Sabin'en bijotzan erne eta Sukarrista'
ko illobi ganian igartu barik iraungo dan bigi (lora) usaintsuba».

«JAUNGOIKO-ZALE» (1912-1932)
«Jaungoiko-zale» lenengo alkarte bat izan zan, apaiz-alkarte
bat batez ere. Kristau-arloan lan egin bearra zegoela-ta, ortarako bildu ziran euskaldun apaiz-talde ugaria: millatik gora
ziran urte gutxiren buruan. Beren zabalkunderako orri bat
zuten aurrenik, 1912'tik izen berdiña zeramana. Sastakoan, alere, aldizkari biurtu zan, ogei urteko bizi joria izan zuena.
Apaiz aukerako ta bana-banakoak, bizkaitarrak geien bat,
bildu ziran agerkari orren inguruan, arnasaz ta jakitez urteetan
eutsiko ziotenak: Gabriel Manterola, Gurutz Ibargutxi, J. B.
Eguzkitza, Zirillo Artzubiaga, J. A. Oar-Arteta, ta gaiñerkoak.
G. Manterola izan zan lenengo artezkari, ta Z. Artzubiaga ilarteko idazkari. Oiñarri auen gaiñ jasoa, zintzo ta egundo aspertu gabe ekin zion artutako bideari. Amabosterckoa zan le*
nengotan, eta zortzi orrialde zeuzkan; 1922'ko urtarrillaren lenengotik, 12 orrialde.
Diruaz ere etzebiltzan gaizki. 1917'an «Jaungoiko-zale» bazkunaren seigarren batzar nagusia zala-ta, garillaren 4'an, Euskalerri osotik berrogetamar bat bazldde alkartu ziran Zornotza'n;
meza ostean euki zuten billera ta, aurreko urtean egiñiko lan
154

eta diruen goraberak garbitu ondoren, lendakari, diru-zain ta
itundari barri bi autatu bear zirala-ta, autarkiak banan-banan
atera ta gero, diru-zaiña ezik besteak lengoak izan ziran autatuak; diru zaintzarako Urriolabeitia'tar Paul, Amantzi'ren anai
apaiza aukeratu zuten; onela eratuta geratu zan Bazkunaren
Artezkaritza: Lendakari, Eguzkitza; idazkari, Artzubiaga; diruzain, Urriolabeitia; itundari: Manterola, Lasutegi, Zuloaga
ta Ibargutxi.
Zornotza'ko txaunburuak, batzar ostean, irarkola bsrria
onetsi zuen. «Ikaratuta gelditu ziran —diosku On Zirilo'kbazkidean ain tramankulu ederrak ikusita, amesetako ikuskizunen bat zala uste eben. Ori ondiño gustija gerturik ez egoala!
Alakoxe lan ederrak egiten dauz alkartasunak!» (Jaungoikozale, 1917, garilla-15, 6 orr.). Irar-tresna aiek, zoritxarrez, azkenengo gerratean suak iruntsi zituen geien bat.
1922'an, orri geiagoz ateraten asi zanean, «Urte Barri» titulupean onela zekarren: «Emen daukazue JAUNGOIKOZALE mardotuta, barriztuta, apainduta. Len baño orri bi
geyago irakurgai ederrez betiak, beste bi iragarki edo anunt^ijoak ipinteko, azala barriz sendo ta txukuna ta gustijau apaingarri ederrez jantzita, euskeria be errezagoa; orixe izango da
aurtengo JAUNGOIKO-ZALE... Barrikuntza onek gure bazkunaren aurrerapena dikur. Oso txiro jayo zan bazkun au.
Abade txiro batzuk, iñori laguntasunik eskatu barik, ta zarata
barik sortu eben-ta, ezin besterik izan zitekian. Baña gero,
beronen lan onuratsua agertu danian, bazkidiak geitu dira, languntzailliak eldu yakoz, kistar zintzoak eskua luzatu dautsie;
ta urterik urtera sendotu ta indartu da, beronen argitaigunak
ugaritu ta edertuten» (1922-1-1'an).
Orrelaxe amabostero, 1931-12-15'rarte. Gero EKIN etorri
zan. Auek dituzu berton geienik idazten zutenak: G. Manterola, G. Ibargutxi, Guridi'tar Leonardo, Belautegi'tar Pantzeska, Jokin, Urrutia'tar Gotzon, Bargundia, Lontzi Aba, Larizondo, Albizuri'tar Serapin, Kermeilda Manzisidor, Otarka, J. A.
155

Oar-Arteta, Pi Aba, K. O., Ureta, Zugatzaga'tar Pillipa Aba,
P. Zamarripa, Txopitea A., Andoni, Izurrategi, Mendiondo,
Txogo, Eukeni Larrañaga, E. Gorostiaga, Yurre'tar Julen Aita,
Larrakoetxea'taír Bedita, J. B. Eguzkitza, Urban Manzisidor,
Iturri, Aita Anjelo', Legoaldi, Alexander Sagarna, Ayengiz'tar
Iñaki, Atarra ta abar. Olerkari auek genitun: Jautarkol, Maruri,
Lontzi Aba, Gabirel, Lauaxeta, Teñe, Astixe, Goiria, Orixe,
E. Larrañaga, Garbi-nai, Egiarte, Mazelagan'dar Aya, N.
Etxaniz.
Aldizkariaz gaiñera, 1917'ko urrillean asita, illero, «EleizQrria» ere ateratzen zuen. Mungi'ko txaunburu argiak, bere
eliztarrai, onak izateko noski, bear zituzten oar eta irakatsiak
egiteko, sortu zuen orri ori. Ona zergatik gaiñera: «Orrexegaitik —dio— Mungia'ko eleiz-parrokiak erreztasun guztiak
ipiñi nai dautsiez urriñen bixi diranai be, yakin dagien Jaungoikoa ondo serbidu, arimak santutu ta betiko zoriona irabazteko bidia. Kalian, bata bestien aoz be, eleiz-barriak errez
yakin oi dira; ez alan urriñeko baserri etxietan».
«Jaungoiko-Zale»-k bere kasa darrai: «Uste dogu beste
errijetan be txaunburuak laster asiko direla onetariko Orrijak
zabaltzen. JAUNGOIKO-ZALE'k aintxiñatsu (II zenbakia
1912'ko urrillan) gai onetzaz zerbait esan eban. Gure Bazkuna
au sortu genduanian berarizko asmua zan parrokija bakotxak
bere Orrija euki egian alegindutia. Ba-duaz, ba, gure asmuak
betetara, Jaunari eskerrak. Gernika, Durango, Bermeo, Lekeitic, Markiña, Arratia ez ete dira igituko?» 1917'tik beintzat,
Busturi'n ba-zan antzeko bat: «Busturiko kistar-ikastija», orri
biduna.
Gazteakin ere berarizko ardura zeukan, eta illero ateratzen
zituen bi agerkari txiki: «Gaztien Laguna» mutillentzat, eta
«Zeruko Izpitxoak» Maria'ren Alabentzat.
Beste lan bat ere, asieratik gogoz artu zutena «Jaungoikozale» bazkunakoak au izan zan: Euskal Kristau-Ikasbidearen
batasuna. Bost dotriña beintzat ezagutzen ziran aurretik; Mar156

kina aldean Mogel'ena zerabillen, Gernika aldean Busturikoa,
Durango ta inguruetan Arzadun'ena, Arratia'n bertakoa ta
Orozko'n Laudiokoa. Bateratu bearra somatzen zan, b^raz. Zer
egin ortarako? Gazteiz'ko Meló Alkalde gotzai jaunarengana jo
zuten eritzi billa, ta onek Batzorde berezi bat eratu zuen ortarako ardurea bere pentzutan artu zezan. Batzorde orrek lenengo egin zuena au izan zan: Astete'ren dotriña oiñarritzat
artu ta gaztelerazko Ikasbidea bateratzea. Ori burutu ondoren,
urrengo lana aski erreza zan: euskal itzulpena etzan izan zailla.
J. B. Eguzkitza'k egin zuen bizkaieraz eta M. Lekuona'k gipuzkeraz. Ainbat aldiz argitaldua izan zan, eta Euskalerrian
euki ditugunetatik eder-ederrena nunbait.
Liburuak argitaratzen ere etzuen Bazkuna onek lan urria
osotu; konta ezin ala dira bere irarkolatik irtendakoak: G. Manterola'ren «Goi-izpiak» (1921), «Ipuintxoak» (1929), Eguzkitza'ren «Andra Maria'ren Loretako Illa» (1919), «Argi Donea»
(1933), «Gizarte-auzia» (1935); G. Ibargutxi'ren «Jaungoikoaren Legeko Aginduak» (1925), «Eleiz Ama Deunaren Ikurtonak edo Sakramentuak» (1932), «Edesti Deuna» (1936); Maruri'ren «Biotza abeslari» 1927), «Kristiñau-Ikasbidea» (1921),
«Jesus Seña'ri Zortziurrena» (1918), «Bazkide-Ixendegia»
(1931), «Eliz-Abestiak» (1925), «Gogalben-Erakusbidea»
(1923); Arrese-Beitia'ren «Olerki-Txorta»; Tene'ren «Olerki ta
Idazkiak»; M. Oiartzabal'en «Zerurako bidea'» (1922); Izurrategi'ren «Jerusalengo osteran semeak amari» (1923), «Jesus
Aurraren Sorora Teresatxo» 1925); J. A. Oar-Arteta'ren «Jesus'en Biotzaren illa» (1931), eta abar.

«EKIN»
1932'an, esan dugunez, «Jaungoiko-zale» lengo izatea utzi
ta «Ekin» asteroko biurtu zan. Otsaillaren 6'an atera zan lenzenbakla, bere aro berriaren aurreneko urtean. Gisa orretan,
157

beti zintzo, utsik egin gabe, astero, jarraitu zuen 1936'ko uztaillerarte, gerra txinpart zorigaiztokoak ñirñir egin zutenen arte.
Lizarra'ko Eusko-Araudia (Estatuto) garaia zan sortu zanean.
Aldarri au zekarren lenengo zutoi biren erdian: «Ortik
zear batak eta besteak JAUNGOIKO-ZALE'ren ordez, asterokoa bear dogula esan dauskue. Bearrekoa dala diñoan asteroko
ori, emen dator. Euskaldunak!, onen bizia zuen eskuetan dago.
Nok idatzi ba-daukagu, Jaungoikoari eskerrak; baña irakurleak
be bearrezkoak doguz, eta euskerazko asteroko au zeuok, euskaldunok, izan ezik, nok irakurri ete lei?
«Baserritarrak!, zuentzat berarizko sallak ekarriko ditu asteroko onek: lugintza edo labrantzan egin leikezan aurrerapideak, abereai, ganaduei dagokiezan ardurak, gexotu daitezanean
eta albeteriari dei egiteko era naiz astirik eztagonean, euren
gexorik ezaugunenak osatzeko zer egin bear dan ta olako gauzak be ekarriko ditu. Orduan zuek edozer dakizue —esango
dau, bear bada, baserritar destañazaleren batek. Ez: guk edozer
eztakigu; baña zuek jakin bear dozuena, naiz itandu nai dauskuzuena, zuei adirazteko gai dan gizona, latro-zilloari baño ezpada be aurkituko dogu.
«Asteroko barririk nausienak eta merkatuetako gora-berak
be ekarriko ditu. Zer besterik? —Jaunaren Ebangelioa ta kristiñau-ikasbidea be azalduko dauz. Gizasemea laroñeko patarra
baño geyagorik eztala-ta, il ezkero txakurra bai'litzan, eortzi edo
lurperatuaz, guztia amaitu dala siñestuazo gura leuskigue orain
iñoiz baño arroago dabiltzan gangar andi batzuk; baña guk,
euskaldunok, olako tentelkeririk eztogu ontzat artzen eta artu
nai bez. Oin biko patari orreik baño gizonago gara; burua beie
lekuan daukagu; lurrera ezeze gora begiratzen be bardakigu ta
gorako bidea erakutsiko dauskun argia nai dogu. Au dala-ta
zozolistoen asmoak nora garoezan be esango dogu».
Gure xede ta asmorik onenak sarri, su-ziri pareko dirdira
atera arren, dirurik ezagatik, otsean lurrera oi dira. «Ekin»-ekin
etzan orrela gertatu. «Jaungoiko-zale» bazkunak milla bat baz158

kide zituen; auen laguntzaz eta beste milla ta bosteun arpidedunez ornituko zuten irakorlako xaupea. Bestalde, ba-zuten lan
gogoa ere. «Zerbait egin bearrean gagoz —idazten zuten—;
igitu ezpa-gaitez, ugarrak jango gaitu. Aspaldian eldekorri edo
gorriña baño eztana ba-dabil bazterretan; edonundik gorriña
dator eta gure erri au gorriñak jango ezpa-dau, argia ta irakaspen onak, matsak sulf atoa baizen bearrak eta bearragoak ditu.
Oraingo aldi au ezta, ziñez, lo egiteko aldia, itzarrik egon
bizkor ibiltekoa baño». Au idazterakoan sortu-berria zan Erkala, ta gaiztakeri itzalak egiten saiatua ere bai.
Garai artako aldizkarietan oitura zanez, eta gaur ere berdin
Ipar-Euzkadi'n, «Ekin»-ek toki zabala eskintzen zien ernetako
berriak Astero, ia orrialde oso bi zekartzin Bizkai ernetako izpar
eta albistez beterik. Izparkari errikoi aiek, ostera, gaurko kazetariak bezela, idazle ññ eta zuurrak genitun. Orobat «Euzka
di»-n naiz «Argia»-n idazten zutenak ere.
Merezi dute-ta, ona «Ekin»-en agertzen diran erri izparkarien artean oso ezagun batzuk: Elantxobe'ko «Lili-erreka», Gernika'ko «Aiko» ta «Belu-Mendu», Lemoniz'ko «Imanol», Ea'ko
«Praisku'ren Lobia», Abadiño'ko «Urkiolape», Mundaka'ko
«Artaña», Eibar'ko «Izparkari», Galdakano'ko «Goikoko»,
Aulestia'ko «Ilunzar», Albitz-Mendata'ko «Oiz-Azpiko», Berritu'ko «Malllu-Errekako Paulo», Markiña'ko «Gau-txorija»,
Elorrio'ko «Jarraille», Gatika'ko «Garrarte», Zeanuri'ko «Baserritar bat», Ereño'ko «Jel-orde», Ondarru'ko «Gurutz», Larrauri'ko «Tdu'ko Mixua», Otxandio'ka «Urigoiko», Mañari'ko
«Mañariko», Areatza'ko «Euzkaltzale bat», Urkiola'ko «Iruaretxeta», Isparter'ko «Otoyope», Bolibar'ko «Gerraiz...». Guztion
artean «Larreko» napartarra aurrelari: astero bialtzen zuen
zerbait Iruña'tik, beti ernegarri ta jakitun. Oroitarri bat bear
lukete guztiok, Aita Donosti'k Agiña'n daukan langoa noski.
Gaiak, itz-lauz ta bertsoz, bizi ta jatorrak ziran; ez erlijioari buruzkoak soilki, baita lu intzari, mariñelak munduko izpa^rai,
159

aste barruko goraberai, abereen osasunari, merkatuari ta olakoai
buruzkoak upelka ematen zituen, gure erriak poz-esnetan irakurleen zitunak.

«ARRATI'KO DEYA»
Zeanuri'ko seme Eulojio Gorostiaga apaizak, 193l'an, sortutako aldizkaria. «Jaungoiko-Zale»-k argitaratzen zuen, illean
bein; lau orrialde zeuzkan, euskera utsean. Bi urtetan atera zan,
sortzaillearekin itzalirik.
Azaltzen asi zanean, «Euzkerea»-k onela: ««Arrati'ko Deya»
aldizkingi barri ja dogu. Barri ja ta ederra. Lenengo zenbaki ja
gure eskubetara eldu da ta atsegiñez beterik irakurri dogu.
Euzkera utsez idatzita dago ta ondo baño obeto idatzita be.
Illian bein agertuko da, itxuraz, oraingo'. Geruago ixan leike
sarrijago argitaldutia. Beronen asmuak dira gustiz txalogarrijak: Arratiarren aldez zintzo jokatutia, euron aldez alik geyen
egiñaz. Bide batez, euzkotar gustijen aldez egingo dabe aldizkingi maitagarri ori ataraten dabenak».
Eta «Karmen'go Argia»-k: «Arrati'ko Deya'ren ixenaz argitaltzen asi dan illoroko barri au Arratiar zintzo ta begikoen
adimenak argitu ta biotzak zindotuteko alagalakoa da. Irakurgai onak biotz-adimenak zuzendu ta Jaungoikoanagatzeko
dauken indarraren barria daukon Arratiarrik, «Arrati'ko Deya»
ta «Karmen'go Argia» irakurri barik ezta geratuko» (1931,
bagilla, 191 orr.).

«KARMEN'GO ARGIA»
Karmeldar Abak argitalduten daben illerako aldizkaria.
1931-1'an asi zan irtetzen. Idazkola ta Banakola, Larrea-Amorebieta. Irarkola: «Jaungoiko-Zale»-rena (Zornotza). 32 orrialde
160

zenbaki bakoitzak. Aita Doroteo izan zan lenengo zuzendari,
gero A. Martin Uriarte, eta azkenez, 1933'tik gerrararte, pi
Aba gorozikarra.
Karmeldarrok naikoa komentu dauzkagu Euskalerrian. Egoki zan, beraz, beste ordenetakoak zeuzkaten antzera, guk ere
aldizkari bat izatea. Zertarako? Sortzailleak argi ta garbi adierazo zituzten zeuzkaten asmoak. Orduan azaltzen ziran beste aldizkaria! agur gozoa egin ondoren, au idazten du «Jalzkibel»-ek
(Aita Doroteo'k): «KARMEN'GO ARGIA jayo berria da,
baña ala ere asmo aundi ta egokiak dauzka bere gogoan. Iturri
baten urak garbi ta osasuntsuak izanarren, sorkeratik irtenda
lasai, biderik gabe, uzten bazaie, laster loitu ta alperrik gelduko
dira, ta ez osasuntsuak baizik kaltegarriak biurtuko dira noski».
«Euskaldun biotza zuzenkor, garbi ta ongillea da, beraz
iturri ona; baña bere kementasun eta jokerari bide onak ematen
ezpadizkiegu, laster lasaitu, okertu ta gaiztotuko zaizkigu. Bide
orreik irakurgai on, izparringi zuzenkor eta aldizkari garbiak
dira. Ortarako irakurgai lasaiak kendu ta eskuetan irakurgai garbiak jartzea baño oberik eztago. Egarria aitu ta gosea asetu
bear zaio euskel biotzari, ta aspaldi ezkeroz Euskalerrian ere
irakurgai gose ta egarria gogotik sartu da. Augatik, euskerazko
irakurgairik ezpadu,. erderazkoak, eta askotan loi ta lasaienak,
irakurriko ditu, ta aldizka-aidizka biotza pozoitu ta kristausinismena otzituko zaio, ta beraz, euskaltasun guzia galdurik
arkituko da.
«Egarri ori aitu ta gosea asetzeko KARMEN'GO ARGIA'k
janari garbi ta gozoak aldizka, illero ekarriko dizkigu, Karmen'go baratz ederrean nai aña janari arkituko ditu-ta; baita
ur garbi dizdiratsuak ere bere iturritik maiz bialduko dizkigu.
Orrezaz gañera, lora eder usaintsuak banatako ditu KARMEN'GO ARGIA'k Euskalerrian, bere Karmel lorateglan lorarik bikañenak ugari arkitzen dira-ta... Oraindik geiago: Argia
zabaldu nai du ugari Euskalerrian, bere izenak ere ori esan nai
161

du-ta; sinismen sutsuz kristau-eginbearrak betetzeko gauzarik
bearrekoena argia da noski, gogo argia. Eta azkenez, euskeraren alde garbi ta kementsu lan egiteko asmoz sortu da».
Asmo auek aurrera eraman zitzaien, berriz, idazle talde
polita agertu zan, gari-ebagilleak soro orizkara igitai dizditsuz
doazten bezela, beren arloan lanari goizetik gauera ekin nairikan. Askoren artean, auek ditugu lenengotik asi ziranak: Aita
Doroteo, Martin, Lontzi, Goiria, Urbano, Anbortsi, Legoaldi,
Aramaio, Bernardo, Arratzu, Pi Aba, Emaldiko, Santi, Elorrieta, Anjelo, Iñaki, Segundo, Garatxama, Larraintza, Zubiaga'tar
M. M., Sebasten, Durarde, Luki, Etxezuri, Peru Azkoiti, Batiz,
Sabin Gerrikabeitia, eta ebar.
¥ *

*

Auek eta beste batzuk,karmeldar idazle-lorategian, berarizko aitapena merezi dute. Eta orrela dagigu, bakoitzari berea
ematea zuzentasunaren eskabidea dala-ta.
Esanak esan, naiz-ta zeinbatentzat aznai ta zimiko izan,
elizgizonak izan dira lengo gizaldiak zear -—apaizgaitegi ta lekeretxetan— euskera geien landu ta sustatu dutenak. Ai, ba
legite beste ainbeste gaurko Uniberrsidadetako gazteak! Begoña'ko karmeldar ikasle gazteak, esaterako, 1922'tik aurrera,
«Adarra» zeritzan aldizkaria atera oi zuten, berentzako, eskuz
idatzita orduan, oso polita, zorrotz zartatsua, marrazki ta eresiz
apaindua. Aita Ipolito zuten irakasle ta ortara bultzatzaille. Eta
bere jaiotegunean onela agurtzen zuten adar-jotzaille zarra adarjotzaille gazteak. Asketsi, Ipolita —zioan batek—, zure begirunearen aurka ba nator, egia esan bear detana izan ezkero, ixilik
ezin naiz egon-eta. «Adar-jotzaleak zure jayotegunean ezer esar
teke egotean, biotz gogordunak izango giñake. Gure euskerazko
lan guztietan, zu, Ipolita, zu bakarrik zaindari zintzo-zintzoa
izan zera. Ez degu gure bizitza guztian ordainduko, zuk gugatik
egin dezuna. «Adarreko» idazlanak zurekin pozik gaude. Uste
det, zalantzik gabe, egun aretan, zorioneko eguna! «Adarra»
162

baño aldizkingi obeagoa eukitean, gure idazkortzak zurearen
ondoan aurkituko dituzula... Ortarako, Ipolito, gertu bear gaituzu, gure euskerazko lanak orraztuaz, moztuaz, luzetuaz eta
atzenean apainduaz, oso txukun-txukun irten dedin. Orain arte,
zu gure laguntza ta irakaslea zeralako, bide zuzenean gabiltz.
Eskarrik asko, Ipolita; eta zure jayotegun ederrean, «Adarjotzalle» guztien «zorion-agur» bakun-bakunak artu egitzu»
(1922-2-26'an). Gazteak beti dituzu esker oneko.
Amabosterokoa zan barne-aldizkari au. Berton idazten zuten
batzuk Ameriketan eta beste batzuk Euskalerrian arima-zaintzan lan egin izan dutenak. Gabirel, Gotzon, Amantzi, Kodobika
Mirena Zulategi, Modesta, Lonarta, Adolba, Ebaista, Pi, Bernarda, Gontzal, Balendin, Artur, Narkis, Emulen... 1927'tik
aurrera, bere IV aroan, auek: Sekunda, Zapal, Arratzu, Amezti,
Jagoba, Txipli-Txapla, Pitxi-Patxa, Zotz, Jai-Jai, Larreneta,
Ukubil, Txaparra, Betikoa ta abar. Oztopo batzuk zirala-ta, urte
betean lez ixillik egonda, berriz atera zan 1929'gneko jorraillean «Izenge» tituluarekin, gazte auek lankide zirala: Danel,
Txirrikiton, Eustasi, Neu, Gireuja, Zubibarri, Errogeli, Lizarribar, Txomin. Urte bereko urrillean, ostera, titulu onekin atera
zan: «Gautxori». Olan jarraitu zuten urte osoan, lengoak eta
berriak —Batiz'tar Bingen eta Goiria'tar Andoni, adibidezlankide izanik.
Gisa ortako ikastolan euskera landu zuten batzuk gero irakasle ta idazle punterengo izan ziran. Ona:
— Jose Sotero Uñonaguena Garro: Aita Errapel. 1890-422'an Bolibar'en jaioa. 1908-4-13'an karmeldar egiña ta 19166-17'an Gazteiz'en mezakotua. Altzo, Larrea, Donosti ta
Eibar'ko komentuetako nagusi. Euskal izlari trebea Bizkaia'n
eta Gipuzkoa'n; gerra ondoan espetxean egon zan iru urtetan.
«Karmel»-en eta «Principe de Viana»-n idatzi zuen: urtero
agurtu oi nindun bertsotan. Sen aundi ta izakera txeiratsuduna; otoizlari, ta edozeiñi on egiteko gertu zegoena. Markiña'n il zan 1975-2-1 l'an.
163

— Alejandro Manzisidor Atutxa: Aita Urban. Lemona'n
jaio zan 1894-2-26'an. Naparruko Alesbes-Billafranka'n lenikasketak osotu ondoren, Larrea'n jantzi zuen 1910-2-26'an
karmeldar soiñekoa, Begoña'n 1913-12-15'an apaizgoa arturik.
Gazteen irakasle izan zan Markiña'n ainbat urtean. Erkal garaian Ernakulam (India)'era jo zuen gazte talde batekin, an ere
irakaslaritza egiñik. Txile'n il zan 1974-1-12'an. «Euskal-Eslanea»-n, «Jaungoiko-Zale»-n eta «Karmen'go Argia»-n idatzi
zuen. Markiña'n maixu genduala, Donosti'ko «Euskal-Esnalea»-k eratzen zitun elerti-batzaldietara lantxoak bialtzeko
amaika alegin egin oi zigun ikasle giñanoi.
— Isidoro Manzisidor Atutxa: Aita Kermeilda. Lemoarra,
emen bait zan jaio 1898-4-4'an. Aita Urban'en anai. Larrea'n
burutu zitun bere len-ikaskizunak, eta gero berton jantzi zuen
1914-5-29'an Karmen'go Amaren soiñeko zuria. 1921-4-24'an
mezakotu zan. Ondoren Larra'ko ume-ikastetxean egin zizkigun
pare bat urte maixu. Nire ta nire ingurukoen irakasle izan zan.
Beronek irakatsi zizkigun euskeraren asimasiak. Eta, jakiña,
gudaritza zala-ta, Peru'ra bialdu zigutenean, gure biotzak zauskada sentikorra izan zuenik ezin ukatu. Andik ere, ainbat gaztek
idatzi oi zuten, «Karmen'go Argia»in eta berak zirikatuta'. Lurralde aietan lan onurakorra egin ondoren, bertan il zan 19523-14. «Taungoiko-Zale»-n idatzi zuen (Ikus 1922-2-1'an, «Ama
ta Umia deritzan lana).
— Fabián Goioaga Goioaga: Aita Erremigi. Zeanuri'n jaio
zan 1904-2-15'an. Larrea'n, 1920-9-1'an, karmeldar jantzia artu
ta eliz-kerrera egin ondoren, Bogota'n eman zuen lenengo meza
berria, 1930-7-27'an. Markiña'n ikasle zala, Donosti'ko «Euskal
Esnalea»^n idatzi zuen «Jesus Aurraren (R.)»-izenarekin (Ikus
1922, 226 ta 149 orr.).
— Joakin Mugiro Iribas: Aita Bernarda. Aldatz (Nabarra)'n
sortua 1897-1-15'an. Billafranka'n len-ikasketak egindakoan,
164

Larrea'n artu zuen praille jantzia 1914-7-6'an, Gazteiz'en
1922-6-18'an meza esanik. Txile'n egin zigun arima-zaintza.
«Adarra»-n eta «Karmen'go Argla»-n idatzi zuen.
— Akilino Uriguen Perea: Aita Segundo. Etxano'n jaio zan
1905-5-16'an. Larrea'n jantzi zuen 1920-9-1'an karmeldar soiñekoa, eta eliz-ikas-urteak amaitu ostean, 1928-6-1'an abestu
zuen meza berria. Begoña'n Urtziztia ikasten zebillelarik, «Gautxori»-n idatzi zuen etengabe, ta gero India'n mixiolari zala
ere, sarri bialdu zituen bere lanak «Karmen'go Argia»-ra.
— Leon Aranguren Astola: Aita Leon. Olaeta (Aramaio)'n
munduratu zan 1906-4-19'an. Larrea'ko aur-ikastetxean lenikasikizunak egiñik, berton artu zuen karmeldar jantzia 1923-77'an. Begoña'n mezakotu zan 1931-6-25'an. Gerra ostean gorriak ikusi bear izan zituen, urte mordoa giltzapean egiñaz.
Guda aurretxoan, Marluña'n gazteen irakasle zala, aueri ainbat
artikulu idaztazi zizkien, eta beronek ere, urteetako lana, Karmeldar Eraspen liburu bat dauka argitaratzeko gertu. Abots mamitsuz, euskal izlari zolia.
— Iñazio Beaskoetxea Aranbarri: Aita Eustasi. Bilbao'n jalo
zan,19Q6-2-5'an. 1923-8-5'an sartu zan karmeldar, eliz-karrera
osoturik Begoña'n jauparitza artuaz 1931-6-29'an. Organujotzaille ona, Larrea'n, Billalranka'n eta Txile'n, eta gaur Altzo'n.
1922'an asi zan idazten «Euskal Esnalea»-n. (Ikus Auñamendi,
II, 516 orr.). Bertan argitara zitun «Jeronima Deunaren esakunak», 1924, 126 orr. Beronen lanik ederrena, ala ere, Txile'n
zegoela egiña da: A. Mokoroa'ri lagundu zion, zintzo-zintzo,
laster argitaratuko duen euskal esaera bikaiñez edertutako iztegi mardul-mardula osatzen.
— Juan Magunagoikoetxea Zarragoitia: Aita Isidro. Arratzu'n jaio zan 1907-4-19'an. Larrea'n artu zuen karmeldarren
jantzia 1923-7-7'an; Markiña'n, Gazteiz'en eta Erroma'n osotu
zuen eliz-karrera, Erroma'n bertan jauparitza arturik 1930-920'an. Begoña'n azaldu zuen Apologetika 1932-33 bitarteko
ikastaroan; bertauk Karmel Mendira doa, an iraunik 1939'rarte.
165

1940'an Portugal'en daukagu, 195l'tik 1963'ra A. Probinzialaren ordezkari izanik. 1969'an Begoña'n daukagu, erdi-gaixorik, baiña beti langille. Berton il zan 1975-2-19'an. «Karmen'go
Argia» sortu ta laster, Erroma'n aurkitzen zala, asi zan euskeraz
idazten; asko ta mamintsu idatzi zigun beti. «Arratzu»
izenordez.
— Maximiano Pérez Arenaza Arroniz. Roibeji (Araba)'n
jaio zan 1907-7-13'an. Latin ta giza-jakintzak osotu ostean,
Larrea'n jantzi zuen karmeldar abitua 1923-8-5'an. Gazteiz'en
Filosofia ikasten zegoela utzi zuen ordena, ta andik urte batzuetara il zan. Donosti'ko «Euskal Esnalea»-» (1926, 187 orr.),
datoz bere euskal lanak.
— Balentin Burálde Barroetabeña: Aita Andres. Markiña'n
jaioa 1907-2-12'an; karmeldar jantzia: 1923-7-7. Kolonbia'ko
Leiva'n artu zuen apaizgoa, ta arrezkero Laterri artan, eta batez
ere Tumaco'n, egin izan du arimazaintza. «Karmen'go Argia»-n
idatzi zuen, mixio-lur gietako berriak goxo-goxo edestuz.
— Marzial Ibarbia Anabitarte: Aita Akilino. Donostia'n
jaioa 1908-9-9'an. Larrea'n artu zuen karmeldar jantzia 19247-7'an, eta eliz karrera bukatu ondoren, Gazteiz'en eman zuen
lenengo meza 1932-5-21'an. Olerkiz eta itz-lauz lan egin zigun
gaztetan. Ikus «Euskal Esnalea», 1923, 120, 160, 164 eta 220
orrialdeetan. «Karmel Gizkarbiaren M. A.» darabil lanak ziñatzean.
«EGUNA»
Euskal egunerokoa. Euskera utsean, oraiñarte izan dugun
bakarra, ziur asko. 1937'gko Urte Berri egunean agertu zan
lenengo zenbakia, ta gudateak Bilbao'n iraun arte —au da, urte
ortako bagillaren 16'rarte— agertu zan, egunero, baten ezik.
Eusko Gobernuak sortu zuen eta bere pentzura atera zan.
Zuzendaritza, aolkulari, idazle, idazkaritza, irarkola ta gaikerakoak onela ziran: Manuel Ziarsola zan Zuzendari ta Agus166

tin Zubikarai Zuzendari-orde; aolkulari ta arduradunak: Ander
Artzeluz («Luzear») eta Artetxe'tar Luki. Idazle autak (redaktoreak): Eusebio Erkiaga, Jose Mari Arizmendiarrieta eta
Alexander Mendizabal, Idazkaritza, lenengo Korreo kalean,
«Euzkadi» egunerokoaren goian, leenago «Excelsius» ateraten
zanekoan; gero, Gran Via kalean, «Indatzu» etxean.
Irarri, ostera, lenengo pare bat illetan «Euzkadi»-nean irartzen zan; gero «La Gaceta dei Norte»-rena zan tokian. Bertan
ateratzen zan «Lan Deya» erderazkoa ere. Neurria, orduko
egunerokoena zan; orriak, geienetan zortzi, ta iñoiz amar. Idaz
lanak eta izparrak bakar-bakarrik zekartzin; iragarkirik bat ere
ez, goikoen aginduz. Zortzi-amar milla zenbaki ateratzen ziran; iñoiz geiago ere bai; kalean saltzen ziran, baiña guda-oiñeko
gazteen artean batez ere zabaltzea naiago zan,
Izpar-iturriak? Gerra aldia zan, urduritasunez eioa. Jazoera
billa ibilteko etzan denborarik; da ere, al zana egitea zegokion
talde erne ari, ta etzuen gutxi egin. Bertoko izparrak alik zeatzen batzen zituzten, eta erderazkoak teletipoz artu ta euskeraz
jarri: orixe zan aien eguneroko lana.
Ba-zituzten idazle lagun batzuk zintzo jokatzen zutenak;
oietako bat, «Basarri», ia egunero idazten zuena. Baita sarri
idazten zuten Bizente Batiz karmeldarrak, Engartzi Arantzadi'k
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature V - 11
  • Büleklär
  • Euskal Literature V - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2169
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3661
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3649
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3587
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1892
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3685
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2060
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1958
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3719
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3695
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2076
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3535
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1844
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3595
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1938
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1981
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3569
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3591
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1901
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3674
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1944
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2009
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3610
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 646
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.