Euskal Literature V - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 3644
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
4) Baltzeoa, pekatu ete da? (Zornotza, 1936). 13 orrialde.
5) Miren'en senargeya (Bermeo, 1936). Ipui edo nobela
duzu, baiña ez egilleak asmatua, jazotakoa ipui antzean jarrita
baizik. Nobelari datorren gizon ori Gorgoni Errenteria'k, elan89

txobetar euskal idazle ta Bizkai Diputazioko aldunak ezagutu
omen zuen, eta eriotza or diñoan bezela barik, Ibarrangelu ta
Elantxobe artean gertatua omen da.
6) Misterio del matrimonio (Bilbao, 1949). Verdes-Atxirika'renean.
7) Liturgi-gaiak. Gurpide jauna Gotzaln zalarik Apaiz-Batzorde bat sortu zan eliz-gauzak, meza ta abar, euskeraz jarri
ta azaltzeko. Ortan lan egiña dugu, Ibargutxi, Manterola ta beste batzuekin, Oar-Arteta ere.
8) Begoña'ko Ama Birgiñari Bederatzi-urrena (Bilbao,
1963). 30 orrialde. «La Editorial vizcaina» irarkolan.
Ba-ditu beste bi bederatzi-urren ere; Mikel Goi-alngeruarena ta Ixidor Deunarena. 1936'tik 1950 tartean etzuen zer aundirik idatzi, beti zigorraren izupe neketsuan bizi izan zalako
batez ere.
Erbestetik zala, ala ere, osotu zuen itzulpen jakingarri bat:
Arras goterkiko kalonje M. Adam jaunaren Sermons et Instructions itzaldi liburu lau ta dotorea euskeraz ipiñi zigun osorik.
Ez du oralndio argirik ikusi, baña merezi du.
Joskeraz eztu esateko akatsik. Orrez gaiñ, errikoi ta argia
duzu geienik. «Euzkadi»-n (Sasi Ezkontza, 1934), «Ekin»-en,
Anaitasuna»-n eta «Karmelen idatzi du.
(Ikus Jakintza, 1933, 319 orr.; San Martin, Apéndice a Escritores
euskéricos, 27 orr.; Labayen, Teatro Euskara, II, 175 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 53 orr.).

37.—FRANTZISKO ALTUNA MENDIOLA (1901-...)
Ander eta Miren Andone senar-emazteengandik Zornotza'ko Boroa Auzunean jaio zan 1901-12-31'an, «Parola-beko»
basetxean. Etxebarri'n bizi da gaur.
90

Lanbidea Zornotza'n ikasita gero, Galdakano'ra aldatu zan
bizi izaten, urte batzuk geroago Basauri'ra joanik. Mendigoizale
bizkorra duzu.
Baita idazle errimea ere. «Euzkadi» egunerokoan, eta «Euzko» asterokoan noizik-bein, azaldu zizkigun bere euskal lanak.
«Basatxori bat» izen-ordekoa erabilli zuen.

38.—BIZENTE AMETZAGA ARESTI (1901-1969)
A. Ibiñagabeitia'k bikainki osatzen digu Ametzaga euskai
idazlearen gizantza. «Orra —dio—, aspalditik Ametzaga'tar
Bingen'ek gure artean lantzen dun arloa: itzul-lana. Ederki erakutsi dizkigu euskeraren gaitasunak gaurdaño argitara ditun
itzulpen ederretan: «Hamlet», «Adiskidetasuna» eta berrien
berri, «Platero ta biok», Juan Ramón Jiménez olerkari ospetsuaren» (Euzko-Gogoa, 1954, 70 orr.). Ortan luzaro saiatua
dugu, izan ere.
Algorta'n, Getxo udal-barruan munduratu zan 1901-7-4'an.
Ikasle ona, Eskubide-gaiak urratu zituen sakonki, 1918'an Valladolid'en karrera ortako titulua aterarik. Garai artan arduratu
zan baita umetatik etzekian euskera ikasten, idatzi ta mintzatzeraiño ikasi ere. 1931'an Getxo'ko aiuntamentuko ziñegotzi da;
bertako diru-arazoak-eta zintzo eramaten alegindu zan. Orduan
ezagutu nuen nik egiazko euskaltzale bezela ere.
1936'an, gerra aroan, Eusko-Gobernu barruan Lenirakaskintzako Buru izan zan, azkenez 500 bat umekin erbestera jo
bear izanik. Donibane Garazi'n egon zan zati baten, ondoren beste ume-talde batekin Inglaterra'ra aldatuaz. Urteak
joan urteak etorri, Arjentina'ra jo zigun.
Etzan geldi egotekoa. Ta laster oratu zien euskal lanai;
1943'an, esaterako, «Instituto Americano de Estudios vascos»
sortu zanean, alkarte ontan agertzen zaigu Ametzaga. 19471955 bitartean Montebideo'ko Ikasgu nagusian «Euskai Kul91

tura» erakutsi zuen, baita bertako Goi-Kulturaren Ikastetxean
euskera ere. 1957'rantza Venezuela'ra joan zan, uri artan lan
egiñik euskal dorrean batez ere beste amabi bat urtean.
Karakas'en il zan 1969-2-4'an. Euskaltzaindiko urgazle genduan 1957'tik.
EUSKALTZALE.—Euskaldun berri izanik ere, beingo batean
jabetu zan gure izkuntzak ditun izur eta biurgune guztiekin.
Euskal idazle bikaiña dugu, eta itzultzaille batez ere. Eta olerkari goxo. Nolako aoxuria ote zuen? Gizona, dauzkan irrits eta
aokotik ezagutu oi dugu. Ametzaga'tar Bingen'i, idazterakoan,
ipuiak, elezarrak, saioak eta olerkiak atsegin zitzaizkion. «Euskera aldezko esakunak» da aren lenengo lan argitaratua (Euskal
Esnalea, 1925). Gero datoz besteak, eta oparotsu.
Ona algortarraren lanik garaienak:
1) Itz oroigarriak (Euskal Esnalea, 1928, 50 orr.). Urte
berean Donosti'ko «Euskalerriaren Alde»-k jarritako saria jaso
zigun Cervantes'en «El Licenciado Vidriera» euskeraldu zuelako.
2) Hamlet (Buenos Aires, 1952). William Shakespeare'ren
trajeri euskeraz. 205 orrialde. Itzulpen oni buruz A. Ibiñagabeitia'k: «Gure euskerak berez, antziña kutsua dizu, eta antziña kutsu ori Hamlet'en itzulpenean ere bete-betean ikus dezakegu. Euskerak ez dio bat ere urritu indar bere-biziko ori Shakespeare'ren ingeles textuari, ar© geitu egin diola esango nuke.
Leizarraga'k darion zaar-kutsuz bere itzulpena gantzutu du
Ametzaga'k» (Euzko-Gogoa, 1952, 9-10, 19 orr.). Ingeles idazle
aundi onen LXVI'garren amalaukoa ere euskeraratu zigun (E.
G., 1954, 135 orr.).
3) Adiskidetasuna (Euzko-Gogoa, 1952). Kikeron'en «De
Amicitia» euskeraz, zatika. Urte berean irabazi zuen «Argia»-k
eratutako literatura leiaketako saria.
92

4) Platero ta biok. Illots andaluzitarra (Montebideo, 1953).
Juan Ramón Jiménez'en «Platero y yo» euskeraztuta. 109
orrialde. Florensa irarkolan, Karlos Gonzalez Mendilaharzu'ren
irudiakin. A. Ibiñagabeitía'k: «Poesiak beti ditu izkutune berezi ta zirkun-zarkun itzuli-galtzak. J. R. Jimenez'ek liburutxo
ortan, Platero mandakoa laguntzat artuz, lirika goitarrez bere
lana oretu du. Dizdiratsu, margo ñabarrez izadi betearen oiartzuna, itz sotil eta gogamen sakonetan gatzatua damakigu. Alare
ez du Ametzaga'k olerkiaren gogalok saldu bearrik ukan euskeraz jazteko. Ortan datza aren meriturik nabariena. Aren lirika
gure izkeraren txanbilletan ixurtzeko itz eta esakera egokienak
arkitu ditu. Ez dio euskerak ukorik egin itzulari azkarrari»
(E. G., 1954, 3-4, 70 orr.). 1974'ko jorraillaren 26'an Huslva eta bide batez Moguer ikustean, an J. R. Jiménez'en etxeliburutegian idoro gendun Ametzaga'ren «Platero te biok», beste itzulpen askoren artean.
5) Plini gaztearen idazkiak (Euzko-Gogoa, 1951, 11-12,
31 orr.).
6) Reading Baitegiko leloa (Euzko-Gogoa, 1954, 169 orr.).
Oskar Wüde'ren «The Reading gaol», euskeraz.
7) Prometen burdinetan (Euzko-Gogoa, 1959, 74-106
orr.). Aiskilu'ren trajeria euskerazturik.
8) Descartes'en Ikasbideari buruzko Itzaldia (E. G., 1963,
eta Egan, 1963, 197 orr.).
9) Jamaika'ren idazkia (Rev. Soc. Bol. de Venezuela, 1966
12-17).
10) Lur-miña (Egan, 1960, 140 orr.). Goethe'ren antzera.
11) Simon Bolibar'en eskutitza (Egan, 1964, 116 orr.).
Erderazkoak, berriz, auek:
1) Jesus Muños Te-bar (Caracas, 1959), Edgar Pardo
Stolk'ekin bat.
2) Hombres célebres de la Compañía guipuzcoana (Caracas, 1966), Pedro Grases'en itzaurreakin.
93

3) El hombre vasco (Buenos Aires, 1967). Or-emen emandako itzaldien bilduma euskal gaiezkoa. «Ekin» liburu sortan
dator.
4) El general Juan Uslar (Caracas, 1966).
5) El elemento vasco en el siglo xviii venezolano (Caracas, 1966).
6) Vicente Antonio de Icuza, comandante de corsarios (Caracas, 1966).
7) Bolívar y los vascos (Caracas, John Boulten Eraikitzako
Boletin'aren 63'garren zenbakian dator. Aldizkari au Ametzagak sustatu zuen urte mordoan.
Luma erreza zuen euskeraz ta erderaz, ta ez da arrigarri
bere lanak eguneroko ta aldizkari askotan aurkitzea. Orratik,
ba, aren lan osoa aipatu eziñez, gogora ditzagun beintzat Montebideo'ko Boletín de Filología-n eman zizkigun itzaldi ta bestelako lanak, euskal abizenetaz (1952, 449 orr.) ta euskerari
buruz (1943, 91 orr.) batez ere.
OLERKARI.—Eder zitzalon Bingen'i bere oldozkun aratz sakonak itz-neurtu liralñetan dizditsu dotea. Algorta'n bizi zalarik, euskerazko olerki xamur asko zeuzkan egiñak. 1933'rantza,
J. Aitzol'ek eratzen zitun poesi-leiaketan agertzen zaigu. Ondoren, berriz, or-emengo aldizkarietan argitarazi zizkigun kopla
ederki borobilduak. Urretxua'ko olerki-jaietarako «Otoia» deritzana, adibidez, pentsamentuz ta egituraz ederra duzuna; Dabid'en L'garren eresiko itzok, «irazan egizu enegan biotz garbia» eredu arturik, gotorki dabes Jalnkoaren errukia. Munduko
bideak —eta bere barrua— sasiz makuru ta gilgil ikusiaz, goimiñetan dager (Eusko Olerkiak, 1933, IV, 73 orr.).
«Lur-miña» deritzana txukun egiña duzu; Goethe'ren antzera antolatua dala dio berak. Jaioterritik urruri egaztu bearra
latz zitzaion ezmezik gabe, ta doixtar koplari gurenari bezela,
atzerri-leiatillatik aberria erakusten zion biotzak intzira goxoz.
Onela abesten digu seigarren aapaldian:
94

«Ezaguna al duzu itsaso gaiñean
kokatu uritxoa, arkaitz gorrietan?
An nire begiak lenik zabal nitun,
an gaztezaroa bizi ta amestu nun,
andik aita zarrak dei eiten didate.
Araxe, araxe,
Lur-loa dagidan eraman nazate».
Au idaztean, bere Algorra, bere Getxo zerabillen —bai orixe!— gogotan. Lur-miñak ez parkatzen.
IRITZIAK.—Labur esanda, kultura-lan bikaiña da, ziñez,
Ametzaga'k egin ziguna. Ta onek -—ez aka— mesede ezin-obea
dakarkio gure izkuntzan. Izkuntz jalkia gura digu euskerak, eta
ortarako bat ark egiña, mundako literatura jatorretatiko lanak
euskal soiñeko dotorez jantzi. Euskal elertían goiak eta beiak
edertu bearra daukagu.
A. Ibiñagabeitia'k onan: «Alegiñak egiten ari dira euskal
idazleak aberri-izkera gaitu ta asmo garaienetarako ere egokitzen. Ezbairik gabe, xede ori iristeko biderik egokiena, itzulpena da, ots, gure artean ezagun ez diran arrotz-idazleen bulko
ta gogoetak, sakonenak ere, euskeraz, zintzoki taiutzea. Ortara
oldartu ziran, aurrenekoz, ainbat erri-izkera zokoratu, egun elerti gaindegiak iritxi dituten ainbat izkuntza. Ez daukagu zertan
iardun aipaketa luzeegian, aspergarri litzake bada. Orra, aspalditik Ametzaga'tar Bingen...» (E. G., 1954, 70 orr.).
Hamlet'en itzultzea dala-ta, Nik'ek onela: «Ametzaga jaunak egin duan ekiñaldia ikaragarria iduritzen zaigu. Izan ere
antziñako ingeles zarrean dagon «drama» izugarri ori euskerara
aldatzea, olgeta ezta. Esan oi dute ondo itzultzeko idaztiaren
mamia ondo ausnartu bear dala, bestela azala baño ezta aldatzen
beste elera. Ta Hamlet'cn mamia sakon-sakona dogu; baña
Ametzaga'k ausnartu ta bikain itzuli du, aldian dituan edertasunak ondo orraztu ta azalduaz» (Gernika) 1953, 121 orr.).
95

Darabillen euskereari buruz A. Ibiñagabeitia'k berriz ere:
«Arrigarria benetan, euskaldun berri batek ain sakonM euskera
ikas d izatea, bere erraietatik euskera osotuaren zitu bikañena
ateratzeko... Ontan iardun bear genuke, Ametzaga'ren ariora,
beste idazle guztiak ere; euskera bikain eta bakar bat, edozertarako gai diteken izkera bat euskaldun eta euskotar guziontzat
antolatzen» (E. G., 1952, 9-10, 19 orr.).
Eusebio Erkiaga'k: «Legegizon egin zen Salamanca-n, izkuntza ikasi bilakatu, ingeles, frantses, griegu, latín eta euskera
ikasi bait zituen... Laguntzalle izendatu zuen Euskaltzaindiak
eta harén izkera geroago ta jatorrago ta atsegiñago zen» (Euskera, 1968, 285 orr.).
(Ikus Gabino Garriga, Bol. Amer. E. V., 1953, 39 orr., 1954, 56
orr. ta 1957, 126 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1954, 734 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1954, 2-4, 41 orr.; M. Zirikiain, BAP, 1956, 106 orr.;
K. Muxika, Bol. Amer. E. V., 1953, 35 orr.; A. Ibiñagabeitia, EuzkoGogoa, 1952, 19 orr. ta 1954, 70 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
483 orr. ta Diccionario, A-Amuzti, 628 orr.; J. San Martin, Escritores,
euskéricos, 25 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 151 orr.; Andei
M. Iruxo, Bol. Amer. E. V., 1969, 28 orr.).

39.—ZIARSOLO'TAR MANU (1902-...)
Bilbotarra dugu gizaseme langille, umoretsu ta antzerkiari
emondako au. Euskaldunok beti izan gara langille, zein geure
lurraldean, zein atzerrian; ez dugu zalantzik, geure onoimen;tatik bat orixe da, lan-zaletasuna. Itxas-ertzeko aizeari kresalsunda daiion legez, umore onaren piperra ere berezko dugu.
Ta irugarrenez, izkirimiri, ipuin eta esaera bizi-bizien gatza
berriz egundo ere etzaio palta euskaldun erneari. Iru doai oiekin jantzia duzu «Abdetxe», ezizen onez baita ezaguna gure
literaturan.
%

EUSKAL IDAZLE.—Umetatik zekien euskeraz. ZeHen ori,
baiña, obeki landu ta ikasten saiatu zan; soro bat, izan ere, sasiz estal ez dedin, landu egin bear da. Orrela Manu, berez^
koari lagundurik, euskaltzale ta idazlari errime gertatu zitzaigun
oindio gazte zalarik. «Euzkadi»-ko euskal atalean asi zitzaigun
idazten, Kirikiño aundiak ortara beartuta. Kazetari bezela ortxe
agertzen zaigu beste euskal idazle talde politaren artean.
Eta Ibaian'ek onela; «Langille oiei eskerrak lurra gertutzen
joan zan euskera utseko egunkari bat sortu al izateko. Eta egunkari ori mirariz edo Bilbo'n 1937 guda artean jaio zan. «Eguna»
izenez bost illabetean, Bilbo erori arte argitara atera zan. Bizia
eman zioten gizonek: gure omen beroa merezi dute» (EuzkoGógody 1952, 1-2, 27 orr.). Gero esango dugunez, egunkari
orren zuzendaritza Ziarsolo'ren eskutan zegoen. .. •

Noiz egin cte zan euskaltzale? Amaika-amabi urteko mutikoa zala, 1913'garren urtean, «Euzkadi» egunkaria sortu-berri
zalarik. Berak onela: «Euskaldun nintzan arren, izkuntz-maltasuña lo egoan nere barrenean, ta «Kirikiño»-k, bere eguneroko euskal-yardun alayaren bitartez itxar-azi eustan. Bai pozik
irakurten nebazala aren erri-esakerak! Arrezkero, egunero, maitaleak maitea itxaro oi daun lez itxaroten neban aren «EuzkalAtala». Ta ezagutu bage, maitatzen asi nintzan. Amazortzi urte
nebazanean, ezagutu-nai-ta, bere landolara yoan nintzan, apurtxo bat lotsati, bere irakurle nintzanezko «titulu» utsakin. Ark
egin eustan arrerea! Besarkada ta guztiko arrera maitea. Ta
ala be, len baño lotsatuago lotu nintzan. «Kirikiño» ez bai zan
beste edozein gizonen tankerakua. Apostolu baten antza eban
eta zan. Aretxa lez sendo ta lerden. Bizar politez oso serioa.
Betaurreko biribillen ordez, ilgoran illargi erdiak izaten daben irudikoak eroazan. Gure korbatearen lekuan, lazo bat
txori eginda. Soñez, yakituriz, izakeraz, bere bizikoa zan. Lotsatuko ez zan ba amazortzi urteko mutiko ez-yakiña alako
apostolu baten aurrean!».
97

Bairia barne-igarle azkarra zan Kirikiño, ta edu orretan
aolku billa joan oi zitzaizkionai kezkak eta dudamudak uxatu
ta gozo-arintzeko ba zuen bere biziko doairik ere. Manu'k
darrai: «Laster uxatu eustazan kezkak eta lotsak, bere yardun atsegingarriarekin. Irakurtzen ikasi baneban, idazten be
ikasi bear nebala esan eustan, errezago zala-ta. Adorez bete
nindun eta zirriborro batzuk egiten asteko esan, berak orraztuko eustazala-ta. Bakotxak berak al dauan neurrian alegindu ezkero, Euskera berpiztuko genula. Olantxe asi nintzan
ta berari eskerrak nozu gaur nazan idazle apurtxoa. Badakit,
nirekin egin ebana beste eundazekin be egin ebala, beste ainbeste idazle sortuaz. Iñoiz ausnartu dot, bera izan ezpazan,
bear bada, gure izkuntzari buruz ardurabako bat izango nintzala» (Gazi-gazak, 1976, 145 orr.).
Mañaritar jakintsuaren bultzadari esker, bada^ ainbat euskal lan oretua dugu. Eguneroko ta aldizkari auetan, beintzat,
bere lanak irakurri ditzakegu: «Euzkadi», «Ekin», «Euzko»,
«Erri», «Jagi-Jagi», «Gudari», «Bizkaitarra», «Tierra Vasca»,
«Euako-Deya», «Anaitasuna», «Euzko-Gogoa», «Karmel»,
«Olerti», «Zerako Argia» ta abar.
Maizuak ez du alperrik aizea astindu bear. Baiña^ zer, entzuleak, ikasleak jaramonik ezpa-dagiote? Onek ez du esan
nai denak berdin diranik: Ziarsolo'k arretaz jaso zituen Kirikiño'ren esan eta irakatsiak, eta aren jarraitzaille zintzoenetariko bat egin zitzaigun Bizkaia'n. M. Zarate'k onela:
«Kirikiñoíren jarraitzaillea da Abeletxe eta erri-erriaren filosofia umoretsuagaz egosten ditu bere idazlanak» (Bizkai'ko
euskal-idazleak, 243 orr.).
Ona zelako' piper-miñez abailduta dauden Abeletxe'ren
ipuiñak. Irakur au, miliaren artean bat;
«Pello-Koxe, Koxe-Pellipega-na yoan zan kontseju billa.
Onek:
—Zer yazoten yak, ba?
98

—Ezkontzeko aukera bi yuadaz. Bata, alargun aberatsetarikoa dok, baña etxoat maite. Bestea barriz, oso txiroa, baña
maite-maite yoat. Zeñegaz ezkondu?
—liño! Alakoetan biotzaren deiari erantzun bear izaten
yakok, mutil! Ezkondu adi txiroagaz!
—Eskerrikasko. Orixe egingo yoat. Deituko dauat garaiz
eztegura.
i
—Aizak; alde baño lenago esaistak: Nun bizi dok alargun
ori?»
Goi-argiak ikutua, kopla-arloan era bide-egiña dugu. «Karmen'go Amaren Egutegian», « Olerti »-n eta «Karmel»-en baditu olerki jasoak.
Itz-lauz ta neurtuz ornidutako liburu gozamin bat oraintsu argitara du: Gazi-gazak (Donosti, 1976), Edili'k bere
«Txindoki-sorta»-n. Gazteiz'ko ESET irarkolan. 146 orrialde.
ANTZERKI-IDAZLE.—Erriari, Grezi'tík asita, beti izan zaio
eder antzerki-lana. Euskaldunari are geiago. Antzerkiak bere
mamia bear du, ta jantzia, biak atsegingarri. Gai xee ta ariñak, bizikiro erabilliak izan ezkero, beri zaizkigu eder; aomen
aundiko giz-egintzak ere, gaztediari baitik bat atsegin zaizkio ta ernai egon oi da aien goraberak ikusi ta entzuten. Abe^letxe'ri, bere garaian, eder izan zitzaion teatru-gai erreza. Asko
idatzi zuen, ia antzerki geienak ekitaidi batekoak. Gerra aurretik Euzko Gaztedia bezela, gerra ondoren ere bazan Bilbao'n antzez-talde bat, «Txinpartak», dantza ta teatru, jendea
begi-belarri osoz adi eukitzen zekiana. Gazte-tdde orrentzako
eratu zizkigun bere lanak Abeletxe'k.
Bereak ditu teatru-lan auek; «Jai arratsalde baten», «Artzañaren ametsa», «Goiz-otoia», «Afal ordua», «Bermio'ko
portuan», «Atsoa gaztetu bear dogu», «Gabon gabonetan»,
«Jai aurrekoa», «Sorgiñak Etxaburu'n», «Eztegut'erdi», «Kata99

lin errotako», «Agur Donibane», «Saku jantzia», «Bertsolari
saruketa», «Eguberri aizeak», «Paris'era gogo txarrez», «Gogozar Berdizkunde goizean», eta abar.
Oietatik nabarmenenak irurok izan dira: «Eguberri aizeak», «Bertsolari sariketa» ta «Gogozar Berbizkunde goizean».
Lenengoak, 1956'an, Donosti'ko «J. Urkixo» mintegiak eratutako antzerki batzaldian, len-saria irabazi zuen, eta beste biak,
1959'an, deduzko aipamena merezi izan zuten. Lenengoa
«Egan»-en dator (1956, 5-6, 191 orr.); besteak esku-idatzizkoak dira oindio. Noiz-edo-noiz osotuko al dute oiek liburu
mardul bat; eusko teatru idatzia ugari xamarra dugun arren,
lan oiek antzeztu naita dabiltzan gazte taldeak ez dute izan
oi aukera aundirik, tamalez. Origatik, iñoiz argitaldu gabeko
lanok, eta agortuak, alik ariñen irarri bearrean gaude.
IDAZLE ONA.—Aldarte umoretsua dutenak, idaztean, ez
dira sarri txukuntasun billa ibilten; datorren legez, iturritiko
ura iduri, aldatu paperera, aük eta lau, errez, ariñen ta kitu.
Idazle izen aundukoak ere ortara iritxi bear omen du, ta ortara irixten ei da izen aundia artu al izateko.

«Kirikiño» etzan, bere ipuiñak biribiltzean, lora billa ibilli; ezta aren ikasle ta jarraitzalle «Abeletxe» ere. Baiña biak,
Mañari'tarra ta Bilbo'tarra, jendeak eder ditu ta oso irakurriak
dituzu. Irakurria izan, ez ote da au idazle baten ametsik gaiUenena?
Txasta ezazu, otoi, Abeletxe'ren zatitxo au nolako euskerea duen jakin dezazun. «Gure Erria —dio— txikia dan arren,
munduko edozein aldetan aurkitu oi dala euskelduna, sarri entzun dot, eta zuek be aituko zenduen. Ezagutza ta agur maitagarridc maiz, eta izkirimiri barregarriak eurrez sortu oi dira,
alakoetan. Azken oneitako bat edo beste kontauko dautzubetaz gaur, txolarte au ortarako dogun ezkero.
100

«Bermiotar itxasgixon batek (pillotua berau) Egipto'ko
Cairo'ra lenengo osterea egin ebanean, emaztea eruan ei eban
lagun bere ontzian. Uria ezagutu bear ba-ta, ango kaleak zear
yoyazalarik, pralle bizarduna ikusi eben aurrez-aurre; baña ez
edozelako bizarrakin! Zabal da luze, gerririk-bera sabel-gañeraño elduten ei yakozan. Senar-emazteon ondotik igarotzean, bermiotar emakumeak bere esakera bereziaz esan ei
eban arriturik:
«—Abe, Marie! Jokatu neki, bizarrok eztirala beriak!
«Prallea bapatean lotu, ta bere esku-gañetan bandeja baten lez bizirrak arturik, irriparrez eskiñi ei eutsozan esanaz:
«—Nal al dozuz ikusi, neureak badira ala ez?
«Andreak, apurtxo bat lotsati, tirakadatxo bat egin ei entson, orrela igarririk, eleiz-gizonaren okozpeko lur-marduletan txairo erne ta azitakoak zirala bizarrok. Esan bearrik ez,
prallea euskalduna zala ta barriketa gozua izan ebela. Eta ondoren, bermiotar pillotuaren ontzian alkarrekin bazkaldu eben
irurak, Izaro'ko bis-aparretan baillegozan lez» (Gazi-gazak,
71 orr.).
(Ikus Egan, 1956, 5-6, 819 orr.; L. Villasante, HLV, 122 orr.;
A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 181 orr.; San Martin, Escritores
euskéricos, 62 orr.; Ai. Zarate, Bizkai'ko euskal-idazleak, 243 orr.;
Karmen'go Amaren Egutegia, 1962, 53 orr.; Auñamendi, Literatura,
IV, 75 orr.).

40.—JUAN ABASÓLO LEKUE (1904-...)
Aita Ambrosio, karmeldar gotzaiña. Zornotza'n sortua
1904-9-23'an, Larrea auzunean. Jaunaren delari erantzunik,
Larrea'n egin zuen profesa 1920-9-25'an, eta Markiña'n, Gazreiz'en eta Begoña'n lekaide-ikaskizunak osotu ostean, Gazteiz'en egin zan mezako 1927-9-24"an. Jarraian Gazteiz-en ber101

tan erakutsi zuen Filosofia ta Begoña'n Teoloji-gaiak. 1931'an
Ernakulam (India)'ra karmeldarren Ikastetxe nagusira bialdu zuten nagusiak ikasle talde batekin, an ere euskaldun ikasle auen maixu egiñik; 1933'tik 1950'rarte Alwaye'ko Ikasgu
Apostolutarrean irakatsi zuen Filosofia ta Teolojla.
Bitartean, Vijayapuram'go gotzai-aulkia iñor gabe aurkiturik, bertako Gotzai izentatu zuen Aita Santuak 1949-1225'an. Begoña'n, karmeldarren elizan sagaratu zuen (1950-611'an) Eliz-Ordezkari Kaietano Cicognani'k eta, India'ra biurturik, urte artako urrillaren 19'an artu zuen legeki bere aulkiaren jabetza Kottayam'ko Artzai Onaren eliz nagusian.
Lan ederra bete zuen bere gotzaingoan. Ona eliztarrai zuzenduriko artzainidazki ta adierazi batzuk; 1) The message of
peace; 2) Closing of the Seventh Centenary of the Holy Scapular; 3) Manner of writing Accounts; 4) Mission Sunday;
5) Catholics and coming Elecctions; 6) Aots and Decrees of
the First Plenary Council; 7) De Doctrina Religiosa tradenda; 8) De libris Paroecialibus; 9) Occasione Congressus EuDe Zalo Sacerdotali; 11) De Divini Verbi praedicatione; 12)
De Matrimonio; 13) Priests Day; 14) Ordo ad visitandas Paroecias; 15) De Scholis Acatholicis, Neutris et Mixtis vitandis; 16) The Teaching of Catechism; 17) De disciplina servando quoad ieiunium eucharisticun; 18) Annus Marianus;
19) De Pietate Sacerdotali; 20) Legio Mariae; 21) Family Rosary Crusade; 22) De Regali Beatae Mariae Virginis dignitate;
23) De Officio Catechistarun; 24) De recta Sacramentorum
Administratione; 25) De peccato mortali. Eta gaiñerakoak.
1971-4-20'an, 21 urte gotzain lez eta 40 mixiolaritzan
egin ondoren, Vijayapuram'go gotzaingoa Elizak nal duenez
bertako batí utziaz, Euskalerrira etorri zitzalgun. Arrezkero,
Markiña'n eta Hoz de Anero'n karmeldar komentuetan bizi
da, barne-bizitzari osorik emana ta albo goterkietako gotzaiai
102

beren arduretan lagunduaz, ordenak ematen —Begoña'n
(1971), Orduña'n (1972), Gazteiz'en (1973-74), Delika'n
(1973), Arantzazu'n (1974), Burgos'en 1975), Santander'en
(1976)—, adibidez.
EUSKALTZALE.—Zazpi bat urtean, au da, Markiña'n,
Gazteiz'en eta Begoña'n ikasle zala, ixillik baiña gogotsu, ikasi zigun Anbortsi Aitak —onela izenpetzen zituen bere lanak— amaren magal beroan edoski zuen euskera; etzuen, berriz esan bear, askoren jokabide biurria ontzat artu, umetan
zekiten izkera aztutzekoa noski. Taldeka lan egiteak ba-ditu
bere alderdi txalogarriak: suak sua ematen: lanerako nork arnasa zirriztatu bearra izan oi dugu. Ikasretxetan bikain da
taldeka jokatzea. Edu ortan egin ziguten aldi artako karmeldar ikasleak, Begoña'n baitik bat; alen artetik euskal idazle
bizkorrak jalgi ziran, naiz-ta gero or-zear ibillirik, mixiolari
geienak, abagune geiegirik ez izan idatzi ta euskal arloan lanari lotu ta idazkortza iñarrosteko.
Aita Abasólo ikasle zala aldizkari txiki bat zeukaten —bego emen aren aipua—, alkar bero-azi ta euskeraz idazten ikasteko bere bizikoa: «Adarra», ta geroago «Gau-txori»; gure
egunotan Billaro'ko Sakramentínoak «Amas», Urretxu'ko Pasiotarrak «Lalaketan», Oñati'ko Laterandarrak «Erein», Lazkau'ko Beneditinoak «Jaunaren Deia», «Arantzazu'ko gazteak
«Jakin», Irun'go Lasailtarrak «Nora?», Begoña'ko karmeldarrak «Gogoz», ta abar, izan dituzten bezela. Auek dira, izan
ere, gazteai kemen berezia sar-azteko zer egokirik ba'da, benetan egokiak. Gisa ontako lekaidetxe barruetako agerkarietatik irtenak dira gaur-eguneko idazlerik jori ta bipillenak.
Aita Anbortsi ezta lo egotekoa. Erea izan zuenetik asi zan
idazten. Len-lanetatik igartzen zaio nola ikasia zuen euskera:
aditzera bizi-biziak darabilzki ta esakera txanbeliñak. Ba-zuen
nun idatzi ta eguneroko maixu-lanak uzten zizkion bitarteak
103

euskal lanak osotzeko izan oi zituen. 1931'ko urtarrillaren lenengoetan sortu ta kalera zan karmeldarren aldizkari berri
«Karmen'go Argia», bizitza laburrean ainbat mesede Euskalerrian ekarri ziona. Berton datoz, lenengo zenbakitik, Aita
Anbortsi'ren lanak- gai sakonez ari da: Teresatxo Deunari
buruz lan luze sakona biribiltzeko asmotan zebillen, alegia,
onela esanez: «Teresatxo Deuna'ren arloa egoki^egoki yatorko aldizkingi oneri... Bertan agertuko diran bere irakaspen ak
biotzean berez-berez sartuko dakioen lurrin gozoa izango da».
«Gizona» izan zan asieratik artu zuen beste sail bat, eta
onetzaz gizaizti edo antropoloji osoa biribilzeko gogoa zeukan
noski. Lenengo artikuluan izadiko gauzak zer diran, euren
edertasuna ta abar adierazi ostean, onela dio: «Gizona baña
gorputz (sona) bakarrik ezta, b°re izantasuna osotuten dauan
beste atal bat be badau: atal au arimea da. Eta gorputz aldetik, orren gelgarria bada be, arimearen ondoan zer ikusirik
eztau, a onegaz bardinduta ustelkeri bat baño ez da-ta. Orregaitik bara bestea baño ederragoak diran atal bigaz osotuten
da gizona, izaki eder-ederra ta besteak baño askozaz be ederragoa da, beraz. Beste izakiak Jaungoiko-aztarrak baño eztira, gizona barriz Jaungoiko irudia» (K. Argia, 1931, urtarrila, 26 orr.).
Ostantzeko gaiak ere urratu zizkigun, Efeso'ko Batzar Nagusia, ta abar. Baiña, esan dugunez, 1931'ko dagonillaren erdirantza, India'ra jo bear izan zuen, eta geroztik naiko zeregin
leporatu zioten irakasle, mixiolari ta gotzai bezelaxe.
Sari batzuk. 1930'an, «Euskal Esnalea»-k, aurreko urteetan egin oi zuen antzera, bere sariketa iragarri zigun. Batzaldiko gaiak naiko ugariak ziran. Irugarren gai edo zenbakian
Cervantes'en nobela bat eskatzen zan euskerara itzulita: bederatzi aurkeztu ziran; A. Anbrosio'k aurkeztu zuenak, «Licenciado Vidrifera»-k jaso zuen lenengo saria. Laugarren gai
104

edo zenbakirako lau lan artu ziran sariketa maian, eta A. Anbrosio'k bsre «Jayotzez itsu ta gor diranak euren lo aldiyetan
zer amestu dagikie?» lanarekin len-saria eskuratu zuen.
(Ikus Euskal Esnalea, 1931, XXI, 128 orr.; Boletín Oficial de la
Provincia de San Joaquín de Navarra de Carmelitas Descalzos, 1956,
II, 28 zenbakia, 386 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 369 orr.; Jon
Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 5 orr.).

41.—JON ZUGAZAGA ETA LARRABEITI (1904-1932)
Larrabeiti luiuar (ikus Laugarren Alea, 19 orr.) bertsolariaren illoba. 1904-6-24'an Laukiniz'en jaio ta 1932-4-4'an Galdakano'n illa.
Osabaren ereduz bertso-zale errimea genduan. Olerkiz gaiñera, naikoa idatzi zuen «Euzkadi» egunerokoan eta beste aldizkari batzuetan. Egurats-igarle ere izan zitzaigun, Bilbao'ko
eguneroko ortan ortze-gaiez sarri samar artikuluak azalduaz.
Izkuntza-zale porrokatua zan, ikasteko erreztasun itzala
zeukana. Ingelera, prrantses, doitxera ta esperanto asko ondo
zekizkin, antza. Itzaldiak egiten omen zituen esperantoz. Euskeraz erakutsi zuen urteetan. Naiz-ta gaztetan asko ikasi gabea izan, berez zitzaigun azkarra. «Alogorri» izen-ordea erabilli oi zuen bere idaz-lanetan.

42.—EULOJIO GOROSTIAGA ETXEBARRIA (1904-1932)
Zeanuri'ko semea, antxe bait zan munduratu 1904-3-11'an
Masmelena etxean; egun ber-berean ugutz-urez kristautu zuten. Bere gurasoak: Mariano Gorostiaga Olibares,

rikoa, lugiña, ta Sorkunde Etxebarria Agirre, Arteagakoa.
Aiton-amonak: aitaren aldetik, Ramon Gorostiaga Zuluaga,
Ipiña'koa, ta Maria Roleta Olibares Uriarte, Zeanurikoa.
Elizgizon izan nairik, Gaztelu-Elexabeitia'n eta Gazteiz'en
egin zuen' bere karrera. 1927'an apaiztu zan, eta bertatik Nafarrate (Araba) erritxoa izan zan bere legezko egoitza arimazaintzen asi ta jarduteko; etzuen an denbora aundirik egin,
baiña bere erria maite zuelako, «euskal usaiñez beterik itxi
eban» andik alde egitean. Yunreta'n egon zan gero, geixozain
eta arduradun. Azkenik, 1929'tik Arrati'ko baillaran Areatza
(Billaro)'ko elizan egin zuen apaiz-laguntzan. Berton il zan
1932-9-13'an, goizeko 11,30'etan, ¿Ibarreko sukar-ustelez.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature V - 07
  • Büleklär
  • Euskal Literature V - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2169
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3661
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3649
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3587
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1892
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3685
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2060
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1958
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3719
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3695
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2076
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3535
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1844
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3595
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1938
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1981
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3569
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3591
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1901
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3674
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1944
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2009
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3610
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 646
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.