Euskal Literature V - 05

Süzlärneñ gomumi sanı 3730
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Euskera errikoi garbia darabil beti. Itzulpenak, ordea, bere
lan guztiak bezela, txukun eta arduraz burutuak daude,
(Ikus S. Onaindia, Goizale, atarikoan, eta Larrea eta Karmeldarrak, 1968, 96 orr.; L. Villasante, HLV, 366 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 263 orr.).

73

29.—-NIKOLAS BARRENETXEA TA URIBASTERRA
(1898-...)

«Yurre'tar Julen» Aita kaputxinoa. Igorre'n jaio zan 189812-5'an. Altzatzu'n latin (1910-15) eta ingurukoak ikasi ostean,
Sangotza'n jantzi zuen buruñurdunen soiñekoa. Ondarrabi'n
(1916-19) Jakintza ta Iruña'n (1919-23) Teolojia ikasitakoan,
Iruña'n artu zuen apaiztasuna, 1923-3-31'an.
Iru urtez Euskalerri gaindiko elizetan berari zegokion arloan lan egin eta batera «Irugarrengo Prantziskotarra»-ren eta
«Zeruko Argia»-ren orrietan idazten zuten idazleen buru izanik, 1927-8-16'an, aurreko egunean Mateo Muxika gotzalaren
eskuetatik Iruña'n mixiolari-gurutzea artuta, Txina'rako bidean
jarri zan, beste iru kaputxino lagun zituelarik. Lenengotik, au
da, 1927' tik 1954'rarte, 27 urtetan, iñoiz ere Txina'tik irten
gabe, Kansu'n lan egin zigun; ogetazazpi urte oietatik amazortzi Mao-Tse-tung'en mendean eman zituen; agintari gorri
onek, azkenez, bota zuen andik beste euskaldun mixiolari mordoa legez. Mao'k alere gezurra merke saldu, «berak ez zitula
bota, beren kabuz zijoaztela» esaten omen zuen, baiña pixkaka
pixkaka mixolari guztiak uxatu zituen txinar eskualdeetatik.
Aita Yurre ta Soloeta, biak arratiarrak, azkenerarte iraun
zuten mixio-lurrean, betiko lekuan, beste guztiak irtenak izanagatik. Balña 1953-12-3l'an Mao'ren gudariak joan zitzalzkien mixiora, ta biak indarrez bota zituzten andik. Bultzi ta
kamioetan luzaro ibilli ta gero, urrengo urteko urtarrillaren erdirantza Txina'ko muga igaro ta «zurezko zubi txiki-txiki batetik» Hong-Kong'era sartu ziran. Aita Yurre'k Manila'n artu
zuen bi illabete geroago Euskalerrirako ontzla, ta arrezkero
emen dabilkigu euskal lurrean, lendabizi Ondarribi'ko komentuan eta 1957'ko udagoenetik Altzatzu'koan, beti lanari lotua,
jakiña.
74

EUSKAL IDAZLE.—Etxetik zekian mintzaira obeto ikasten
saiatu zan eliz-karrera osatzerakoan, Ondarribi'n eta Iruña'n
batez ere, lantxo batzuk «Euskal Esnalea»-n —Gogo garbia
olerkia—, adibidez, argitaraturik; gero, mixiolari joan aurretik, Idazleburu izendatu zutenetik nunbait, «Irugarrengo Prantziskotarra»-n eta «Zeruko Argia»-n idatzi zigun maiz samar.
Txina'n mixiolari zebillelarik ostera, ba-zuen astia, ba-zuen
beta, «Zeruko Argia»-n, «Jaungoiko-Zale»-n, Bilbao'ko «Euzkadi» egunerokoan eta Gazteiz'ko «Gure Mixiolaria»-n ainbat
lan argitaratzeko. Gerora ere eztu gutxi idatzi Zornotza'ko
«Karmel» eta «Olerti»-» ezezik, Bilbao'ko «Agur»-en eta Raiona-ko «Herria»-n eta «Alderdi»-n eta Donosti'ko «Egan»-en.
Bere izenaren ordez sarri erabilli dizkigu «Motxogan::» ta
«Itarka».

LIBURUAK.—Onez gaiñera, liburu sailla du argitara emanda
ere. Ona:
1) Loramendi : Bedoña'tar Joakin Abagai Kaputxinoa
(1907-1933). Olerti ta idatzi guztiak (Zarautz, 1960). Itxaropena Argitaldariak. 193 orrialde. Bilduma, aurritza ta oarrak,
Yurre Aitarenak; ataria, «Orixe»-rena. L. Mitxelena'k onela:
«Igaz,, Loramendi-ren omenez Bedofia'n egin zan jaiddiaren
ondoren dator «Loramendi» zenari eta euskal poesiari aspaldidanik zor genion liburu eder au. Orduko sariketan leen saria
eraman zuten idazlanak ager ziran «Euskera»-n. Orain berriz
Loramendi-renak berarenak, neurtitzak eta prosa, datoz liburu
onetan, maitekiro bilduak eta argitaratuak. Biltzaillea Yurre'tar
Yulen Aita Kaputxinoa izan da eta Bedoña'tar Joakin Kaputxino-gai zanaren lanak arretaz ta osotoro biltzeaz gaiñera, argibide ugariz jantzi ditu. Ori gutxi eztela, aren bizitza eta
lanak ederki azaldu ditu bilduman ipiñi dion itzaurrean».
2) «.Loramendi» (1907-1933) eta aren garaia (Bilbao,
1962). «Olerti» bilduman dator, «Esku azalak» deritzan alean,
41'gn, orrialdean. Lan onek irabazi zuen Euskaltzaindiak 196515

9-20'an antoiatutako nor-geiagekako elerti kritikazko bigarren
saria. N. G. (Nikolas Altzola-Gerediaga)'k onela: «Liburutxo
onetan Loramendi olerkariaren bizitzari ta euskerazko lanai
buruz idazten dau Aita Yulen Yurrekoak. LoramendiVen denporako euskal literaturaren barri ugari be emoten dauz: gal
atsegiña ta ondo egiña. «Urrezko gizaldia euskerarentzat» esaten deutso XX gizaldiari».
3) H-garren Batikano Batzarra (Zarautz, 1965). Itxaropena. I. Lenengo aldia, 23-garren Yon Aita Santuak asi ta
burutua. A. Villasante'k onan: «Gaurko izkuntzetan literatura
ugaria egin da, ta egingo da oraindik, Konzilioaz. Gure euskera gaxoan naiko urri aurkitzen gera, bai ortan eta bai beste
milla gauzetan ere. Orregatik gure txaloak, zorionak eta eskerrak merezi ditu Aita Yurre Kaputxinoak. Konzilioaz liburu
bat osoa eman digulako. Nola izan zan Konzilioaren asiera,
ango itzaldiak, eztabaidak, goraberak eta joerak: ori guzti ori
kontatzen du. Lenengo ekiñaldiaren kronika bat bezela da, beraz. Egillea makiña bat urtean mixiolari izana da Txinako lurraldeetan. Baiña Euskerantzako duen garra ez da orregatik
bat ere epeldu. Aitzitik findu ta azkartu bal. Oso gustara irakurri det liburua burutik burura, batez ere gaiak berak tiratuta. Ez da ori, tamalez, euskerazko liburu danetan gertatzen».
4) II-garren Batikano Batzarra (Gazteiz, 1967). Esset irarkolan. 354 orrialde. II. 2-garren, 3-garren ta 4-garren Aldiak,
6-garren Paul Aita Santuak jarraitu ta amaituak. Euskalerriko
aldizkari guztiak goretsi zuten idazti au. Askoren artean, ona
Estibalitz'eko beneditarren nagusi dan Ixidor Baztarrika'k idatzia. «Egilleak —dio— Batzar nagusiaren 2-garren, 3-garren
eta laugarren aldien kondaira ematen digu. Batzar aldi auek
Aita Santu berria izan zuten zuzendari: 6-garren Paul. Orregatik Aita Santu orren buru argi ta esku trebea nunai ageri
dira. Ona emen gal nagusi batzuk: Erlijiosoen biziera eraberritzea, Laikoen apostolutza, Erlijio askatasuna, Eliza gaurko
76

mundo berrian, Elizaren míxio-lana, Gaztediaren kristau-aziera... Gai bakoitza laburki ta argi adierazita dago: batzordeen
lana, gotzaien iritziak, eztabaidak eta erabakiak... Gaurko kristauak jakin bear du zer eskatzen dion Batzarrak. Ta orretarako
dator liburua». Peña Albizu Xabier'ek, berriz, onela: «Agur,
aspaldiko... Pozaren pozaz jaso det zuk eskeñi didazun liburu
ederra. Eskerrik asko, eta nere eskerron beroenaz batera, artu
ene biotz-barrutik dagizudan zorion-agurrik gartsuena. Lan bikaiña egin dezu... ez ortan gei! Bal mamiñez eta bai izkeraz
ongi baiño obeto deritzait zure lana. Atsegiñik aundienaz agurtzen zaitut eta beko zuzenbidera «amar ale» bialtzea eskatzen
dizut, biar bertan igorriko dizudan jiro-postala artu orduko».
Bi liburuok, izan ere, Eliz-Batzar nagusiari buruz euskeraz
egindako lanetatik ederrenak dira. Batzar orretan buru-belarri
egon zan, agiri danez, Aita Yurre; zur ta ernai zer jazoko; orixegatik burutu zizkigun bi liburu ezin obeak. Bear zuen Euskalerriak an erabillitako gai sakon aiek argi ta aisa emanik zekarzkin liburu bat, eta olaxe egin zigun A. Yurre'k Il-garren
Patikano Eatzarrai zegokicn inguruetako albiste ta berriak mamitsu ta errez, luze ta zabal, gertatu-ala gure erri xumeari eskeiñirik. Or biderik aukerakoena Batzar aretako gorabera guztiak sustraiz ezagutu al izateko.
Gipuzkeraz arilduta daude bi liburuak. Akatsik? Ez bear
bada. Neri maiz esan didate: «Baiña zergaitik ez dozu idazten
bizkaieraz?». Ibiñagabeitia'tar Andima'k bein idatzi zion A.
Yurre'ri, egin zuen lana txaloka artuaz. «Zure gipuzkera
—ziotsan— oso da ederra eta garbia; bizkaierazko zenbait esakera darabilzlázula? Eta zer: Ez al gera barasuna irixtekotan
ari? Gaiñera bizkaitarrok ari gera batasun bidean lan andiena
egiten, giputxek eurek baiño milla bidar aundiagoa, eta txalo
jo bearrean, arrika egiten digute oraindik ere. Baiña zuk zure
bidetik, Aba malte orrek, euskera eder, garbi eta argia erabilliaz, orain arte bezela».
77

Euskalkien batasun zalea dugu A. Julen. Beiñola, Arantzazu'ko billera nagusian lantxo polit bat irakurri zigun Euskeraren Batasunari bumz. «Euskalkien batasuna orain bereala?
Ala oraindik ez? —zioan—. Urteen tontorretik gure mende
oneri, bere azken laurdenera doanari, begiraldi bat ematean,
laster ikusten det Euskerak aldaketa ta aurrerabide aundia egin
duela mende onen asieratik gaurdaiño. Eta Euskerak darabillen ibilleran, «Gipuzkoera» gallenduz doala. Ego aldeko Euskalerrian esan nai det. Beraz batasuna berez bezela datorrela.
Gertikizun onen aurrean, ona zer burutazio datorkidan. Aurrena galdera bat egitea da. Zertarako ba larritu ta itoka bezela
ibilli nai, berez datorren zera batean? Berez datorrena, guk
egiñikakoa baiño obea izango baita... Ta orrela iñor ere naigabetu ta bidegabetu gabe, egingo bailitzake gaiñera... Ta ain
zuzen ere, ori bear degu: Euskalkien batasuna ez dakigula izan,
alegia, euskaldunok bereizteko, bat egiteko baiño...» Altube,
Orixe ta beste askoren iritziz sendotua, Baiona'ko «Alderdi»-n
argitara zuen lantxo au (1969? 5-6, 250 zenbakla).
«Zeruko Argia»-tik dakusgunez, olerkiak ontzen ere bazekian.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 648 orr.; L. Mitxelana, Egan, 1961, 1-3;
N. A. G., Egan, 1963, 4-6; A. Villasante, Aranzazu, 1965; Iñaki Eizmendi, Zeruko Argia, loraillak 14 ta 21, 9 orr.; I. Baztarrika, Estibalitz,
dagonilla-urrilla, 1967; «Aizti», Aranzazu, dagonilla-irailla, 1967;
Principe de Viana, Iruña, 1961, uztailla, 17-garren zenbakian; Alderdi,
Baiona, 1969, orrilla-bagilla, 250-51 zenbakian; J. San Martin, Escritores euskéricos, 51 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 132 orr.;
Kardaberaz Aitari Omenaldia, 131 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
596 orr.; Jon Bilbao, Bibliografía, I, 463 orr.).

78

30.—JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA (1902-1976)
Barinaga'ko semea, an bait zan jalo 1902-an Gazteiz'en
osotu zigun apaiz-karrera. Gudaldian, oraindik karrera bukatu
gabe, Bilbao'n egin zuen lan «Eguna» eratu, zuzendu ta aurrera ateratzen. Nazionalak Bilbao'n sartu zirenean, Barinaga'go
bere etxera biurtu zan; baiña laster, andik Bilbo'ra itzuliazi ta
eriotzako zigorrez gaiztetsi zuten, «Eguna» zala-ta. Zigorra
arindu, arat-onat ibilli ta karrera bukaturik, meza berria esan
zuen. Gero, Arrasate'ra.
Gazteiz'en ikasle zala, guztiz euskalzale agertu zan. «Kardaberaz» saillekoa genduen, «Arretxiñaga» izen ordearekin lan
jator asko egiñik, toponimi, ipuin eta aiegitan batez ere. Barbier'en ipuin mordo bat bizkaieraz ipiñi zigun. «Eguna» egunerokoan lan ederra egn zuen, baita gero Arrasate'ko Lankide Kutxatík ere. Berton il zan, 35 urtez lanari ekiñik, 1976-11-29'ai.
(Ikus A. Zubikarai, Kardaberaz-5, 1977, 74 orr.).

31.—ANTONIO ARTZA LLONA (1899-...)
Lur-giroak egin oi gaitu aberri-zaie. Norbere lurra, norbere
aberri! Izatearen sakomilloan, ondo gorderik, daramagun zerbait duzu, azaldu eziña. Guztiok gaude beronen osatasuna billatu bearrean. Egiaren atzetik kezkatsu gabiltzan bezela, lurgiroaren beteak garabiltza, urak errota-ardatza legez.
Gisa onetakoa genduan Artza euskal idazlea. Txorierri'n
sarkaiderantza daukazun Lujua erritxoan munduratu zan 189912-5'an. Gaztetatik zekien euskeraz, eta 1931'tik beintzat, bere
erriko albiste ta izparrak azaltzen dira «Euzkadi» egunerokoan,
berak Luiu ta Getxo'tik bialduta.
Erbestera jo zigun azken gerraldian, beste askok bezela noski; eta arrezkeroz Arjentina'n daukagu, Buenos Aires'en batez
ere, kargu garrantzitsutan ere zer erantzuna izanik. Eusko Ekintzak) buru izan zan, adibidez, 1954'tik 1966'ra; «Laurak Bat»79

eko buru 1957'tik 1958'ra, ta Eusko-Arjentinar Bazkunen Álkarteko buruzagi 1963'tik 1964'ra; «Euskaltzaleak»-en buru
1965-1966.
Buenos Aires'eko «Euzko Deya»-n eta Donostia'ko «Zeruko
Argia»-n idatzi du, «Txao» ta «Torkatiko» goitizentzat erabillirik.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 43 orr.; Auñamendi,
Literatura, III, 606 orr. ta Diccionario, IIFgarren alea, 93 orr.).

32.—ERRÓSE BUSTINTZA OZERIN (1899-1953)
Euskal literaturan erabilli zizkigun izen-ordezkoak: «Mañariko» ta «Mañari'ko Erróse». Izurtza'ko seme argi Bitaño'k onela : «Euskeraz asko ta ondo idatzi daben idazle bat dogu. Batez
be idatzi ebazan elezar antzerako kontuak dira aípagarrienak.
Bere buruz asmetan ebazan kontu politak, asmakizun aundia
eukelako. Erriko jendeak agoz-ago erabilten dabezan sorginkontuen antzerakoak egiteko euki eban ekarri aparta» (Egan,
1963, 73 orr.).
Bustintza'tar emakume argia Mañari'n iaioa duzu, Arrueta
auzunean, Zumelaga etxean, 1899-9-3'an, gabeko bederatzi ta
erdietan; urrengo egunean eman zion bataio-ura Frantzisko
Belaustegi apaizak. Bere gurasoak: Felix Bustintza Lasuen, arrigillea, ta Marzelina Ozerin Arriaga, biak mañaritarrak. Kirikiño'ren illoba.
Gerra garaian erbesteratu bearra izan zuen; orrela, Frantzia'n egotaldi polita egin ostean, Mañari'ratu zan berriz ere ta
ementxe bizi izan zan beti, bere aizpa ta Kirikiño'ren emazte
Basili'rekin. Etzan ezkondu. Atzenik, ementxe, bere Zumelaga
etxean il zan, leuzemi edo odol-zurbil gaixoz, 1953-8-20'an,
arratsaldeko ordu bi ta erdietan. Bizente Irasuegi'k eman zizkion azken sakramentuak.
80

EUSKAL IDAZLE TREBE.—Beiñola, MEOE osatzerakoan esan
nuena, ezbaitasun gabe, aitortu nezake gaur ere, mañaritar onetzaz; «Idazle biotz-samur ta eztia, mitxeleta egon-ezin antzera,
mendi, baserri ta arkaitz-zulo zear ipuin tximel billa, iñoiz nekatu etzana» dugu emakume argi au. Irudimen azkarra du, bere
errikoen agotik jasoriko ipui, esaera ta elezarrez edesti ta kontaera zoragarriak eratzeko.
Naiko ugari idatzi zuen «Euzkadi» egunerokoan, «EuzkoEnda»-n (1939-40), «Gernika»-n (1951, 156 orr.), «Karmel»-en
(1956), «Jesus'en Biotzaren Deya»-n (1952), eta abar. 1930'tik
1936'ra bitartean, ia astero bialtzen zitun «Euzkadi»-ra Mañari'ko izparrak, baita sarri idazlari sakonak ere: lan mamintsuokin
liburu irakurgarria osatu genezake. Olerkitxo ariñak ere utzi zizkigun. Azken urteotan, aren ipui ta elezarrak Bilbao'ko «Jesus'en Biotzaren Deya»-n eta «Anaitasuna»-n, Euskalerriko
Ipuiñak izenez, J. Kerexeta'k eman zizkigun argitara.
Nolako gatza ta joskera zuen Errose'k jakin dezazun, irakur
mesedez, Sorgin-ldaztija deritzan ipuitik zati bat. Bein batean,
«Irakorta» baserriko mutillari, basotik etxerantza zetorrela, lamiña bat agertu zitzaion bide ertzean, eta irriparrez, alkar-izketa
goxo ondoren, liburu bat eman zion bezuza bezela; liburu ark,
alere, zoritxar guztiak gaiñ ekarri zizkion. Egun batean, ikaraz,
mendirantza arin abiaturik, otoitzean ari zan agure bat aurkitu
zuen, eta «ni gaiztoa ta ori deuna» bere kolkorako esanik, eremutarraren aurrean belaunbikotu zan. Onek, «sorgin-idaztia»
Jon done aurreko gauean sugartara jaurti ta gero, beatza mendi
batera zuzenduz, mendi ortara igo ta bertako gurutzearen oiñetan gau osoan otoitz egin zezala, agindu zion. Mutillak, esan eta
egin, eremutarrak agindutako guztia bete zuen zintzo-zintzo ta,
aurrerantzean, «Irakorta» basetxeko mutillak ez zuen ezetariko ezbearrik izan.

IRITZIAK.—Idazle bikaintzat jo izan dute beti. Bitaño'k gisa
onetan: «Mañariko izango zan, ziur asko, elezarretzaz edeski ta
81

ipuiñak idazten lumarik irudimen aberatsenetarikoa» (El Bidasoa, 1955'garreneko urtarrillean). Arrese'tar Emeteri ta Mañariko'ri eskeinitako goratzarrez zioan au.
Berriz ere onela: «Gal ta bide errez-egokiz, antze ta elerti
balio ziurrezko idazlanak lortu zituen. Nun ota dugu orren ezkutua? Egizale izan zitzaigun bere izakeraren ariora, ta jalo ta
il zan bere txoko laztaneko baserritarren kontaeretan argi-erazi
ta mugitu zan» (Cien autores vascos, 16 orr.). Mañari, izan ere,
tokiz ta jendez, orri dagokiona duzu, aukerakoa iñolaz ere. Untzillaltz, Mugarra, Urkulu, Eskubaratz, Salbigain, sorgin-lamiña
ta maltagarriz beterik, egokiak dira, berezkoak noski, elezargalak eskeintzeko, leize beltz, saguxar eta baserri-jende misteriotsuz gaiñezka.
M. Zarate'k: «Olerki eta kantu-letrak bere alnbat egin ebazan. Aberatsak dira bere idazlanak etnolojia aldetik. Euskera
erreza, errikoia darabil; noizik-bein, garbikeritxo batzuk ditu»
(Bizkai'ko euskal idazleak, 220 orr.).
Ibiñagabeitia'tar Andima'k: «Trebea duzute Mañariko
Erróse ipuiak idazten, gure artean garalenetakoa nik uste oraingo ontan. Ba dizu irudimena, eta ba dizu batez ere biotzondo»
(Euzko-Gogoa, 1952, 5-6 zenbakiak, 27 err.).
A, nolako idazti bikaln-bikaiña osatu genezaken Mañariko'ren ipui-lanak osorik emanda!
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 756 orr.; Bitaño, Egan, 1963, 73 orr.;
K. Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia, multikopiz, 1965, 42 orr.;
N. Kortazar, Cien autores vascos, 16 orr.; J. San Martin, Escritores
euskéricos, 1968, 59 orr.; M. Zarate, Bizkai'ko euskal idazleak, 1970,
219 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 331 orr. ta Diccionario, BiCaballe, 625 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliografia, II, 177 orr.).

82

33.—EUSTAKIA ALTZOLA LIZUNDIA (1899-...)
Izurtza'n munduratu zan 1899-9-19'an, «Tontorra-Altzola»
deritzan etxean. Gurasoak: Aita, Nikolas Altzola Solaguren,
Izurtzakoa, ta ama, Frantziska Lizundia Intxaurralde, Abadiño'ko Matiena auzuneko «Etxenagusia» etxeko alaba, ta Aita
Lizundia domingotar mixiolariaren arreba.
Gaztetan moja sartu zan Durango'ko Klarisetan, eta ementxe bizi da gaur ere, 76 urtekin. Sendi jainkozalekoa dugu, agiri danez, lekaime au, beste iru aizpa ta neba bat ere, bada, Jainkoari zeatzki eskeiñiak izan ziran: Bemardiñe, mojaetxe onetan
bertan il zan; Juana, Durango'ko Santa Susana komentuan,
gerrateko lerki-ausiabartzan zauritu ta Basurto'n il zan; Josefa,
berriz, Adoratzizetakoa Limache (Txile)'n il zan. Eta nebea,
Marista Anaia, Brasil'en mixiolari, 1974'an il zan.
EUSKAL LANA.—Garai bateko neskatilla asko legez etzan alfabetatu euskeraz idazten; baiña bere etxean ikasitako izkeraz
ederki mintzatu izan da Eustala, eta gaztetatik mintzatu ere.
Gero, urteetan aurreratuta, asi zan euskeraz idazten, ia irurogei
urte eukazala, azken urteotan naikoa idatzirik.
Senitarteko duen mojatxo onen lanak aztertu dituen Nikolas Altzola Gerediaga'k onela idazten dit: «Zail egiten jakon
ortographia barria, eta orregaitik jarraitu dau bere gisara erabilten graphia. Puntuaziñoak-eta be, bere gisara erabilten ditu,
ajolatasun aundi barik. Esanguriek arduratzen dau geiago, azalezko apaiñok baiño. Mojaetxe barruan ainbeste lekutako mojalagunekaz bizi izan dalako (gipuzkarrak, naparrak, bizkaitarrak)
sarritan zalantzan ikusten da bere euskera aberatsa, baiña garbi
ikusten da Ixurtzako euskeria dala bere jatorrizkoa. Lapsus batzuk be agertzen dira noiz edo bein; askotan ez. Buru argiko
emakumea dala, garbi ikusten da».

83

Zor idatzi ote digu euskal literaturara agertu bai agertu ez
daukagun emakume argi onek? Mota askotako gaiak urratu dizkigu, agi danean. Bitaño'k berriz ere: «Gai ugeri klasifikatu leike
bere idaztíen artetik; Izkuntza gaiak (itzak, esaerak, lekukotasun
nak, eta abar); Etnoloji gaiak (ipuiak, pasaixuak, gertakizunak,
kantuak eta abar); personen bizitzak; famili, adiskide ta ezagunen barriak; erlejiño, aszetika eta mistika gaiak... Argitaratu
barik dagoz kontixu geienak. Ipui bat bakarrik argitaratu zan
«Egan» aldizkarian».
Gaiok geienok eskutitz erara idatzita dauzkazu. Berrogei ta
amar bait onako ditu. Eta oietan sartuzen ditu ipui, etncloji-gai
ta abar. Amalaugarren eskutitzean dator ipuitxoau: «Joss Mendibe sarra, gau argi baten iretargiyen argitasunaz ebillen, soloarigiyetan ganau bustarri bategaz, da onetan ikusi eban argi ill ara
bat pasetan zalasolo eskumatik sier. Solo ori eguen orma sarratuen, da orma kanpotik pasau zien argi illara ori, da ganauek
ain sustau ein zien ze, ikotike asi, da eskapau ein utsien etxeraño da sustaute, zer ein estakiyela gelditu san, da onetan eyatorren bakarrik kojatxo bat, da esan eiyutzen onisek berbok: «Ene
gisontxue, gaba gabekuentzako da, da egune egunekuentzako,
da or aurrien juen dan illariek erreparau bautsun, txarto biersaiñun, baya geyau saso onetan esaites etorri ona barriro». Da
Jose Mendibek pentsetan eyeban Purgatoriyoko arimak ziela...».
(Amalaugarren eskutitza: 1963-2-28).
Izurtza'ko «Tontorra-Altzola etxetik ezta Eustaki mojea bakarrik izan euskerazko idazki edo eskutitzak egin dituna; baita
onen neba Satur Altzola ta aizpa Bitoriana Altzola'k ere ortarako oitura izan dute; eta lau lengusu-lengosiña auek: Maritxu
Elejabarrieta Altzola'k, klaristarrak, euskeraz erakutsi du Durango'ko lekaimeetan; eta Frantziska Uria Altzola'k Oñati'ko
Bidaurreta mojaetxean; Nikolas Altzola Gerediaga ezaguna dugu euskal literaturan; eta Satur Altzola Gerediaga. Bi billoba
Garbiñe Altzola Egiraun eta Saturtxu onen nebak ortan saiatu
84

izan dira; Garbiñe'k, gaiñera, Izurtza, Mañari, Berriz, Garai ta
Durango inguruko izparrak maiz bialdu izan ditu «Agur» eta
«Zeruko Argia» aldizkarietara.
(Ikus V. Parral, Vida Vasca, 44 zenbakian, 201 orr.; Auñamendi,
Diccionario, I, ¡66 orr.; N. A. G., Tontorreko Altzola-Lizundia'tar
Eustajia-ren Euskal Idaztien Lerrokada eta Zatiak. Argitaratu gabe,
oraindik. 1975 urtean egiña. Amabost folio-orri).

34.—JUAN ATUTXA (1899-...)
Jesulaguna. Zeanuri'n, Undurraga goiko auzunean jaio zan
1899-3-26'an. Lenengo ikasteak Undurraga'n bertan osotu zituen, berrogei urtetan Zeanuri'n maixu izan eta erriko Udalak, esker onez, Udal-etxean bertan oroitarri eder bat jarri
zion Agustin Intxaurbe'rekin.
Elizgizon izan nairik, 'amairu urtekin Durango'ra joan zan,
Latiña ta giza-letrak ikasteko. 1913'an Komülas'era jo zuen,
an eta Loiola'n ikasirik elederra, izlaritza ta erretorika. Jakintza Oña'n ikasi zuen, eta Teolojia Oña'n eta Beljika'ko Marneffe'n. Oña'n jauparitu zan 1931'an, Iñaki Deunaren jaiaren
aurreko egunetan.
Irakatsi ta irakatsi eman du bere bizitzaldia, urte askotan
latin eta beste zerbaitzuk, Durango'n, Kolonbia'ko Barranki11a'n, Xabier'en... Azken urteotan Durango'n bizi da, gaixo
samar.
EUSKALTZALE.—Maite duguna ez dugu iñolaz ere aiztu ta
saiets uzten. Ezta A. Atutxa'k ere bere basetxe loratsuan ikasi
zuen euskera. Elizgizonari dagokionez, Loiola'n zegoela asi zan
obeto, sustraiz ikasi ta gure izkuntzak dituen barne-izkutu guztiekin jabetzen, gerora ere ortan egiazki arduraturik.


Orrez gaiñera idazkortza erabiltzen ere bizkorra izan zaigu. Aita Chalbeaud jesulagunak beiñola, urte mordoan, langilleen artean Batza bat zeakan, «Jesus Obrero» zeritzana.
Aienitzat lau orrialdeko illeroko bat irarten zuen, «Si o No»
idazpuruarekin. Illeroko au A. Atutxa'k jarten zion euskeraz,
«Bai edo Ez» izenarekin.
1969'an, Gogo-Yardunek, Loiola'tar Iñaki Deunarenak, eskeiñi zigun, bizkaieraz ipiñita. Bilbao'ko Encuademaciones Belgas irarkolan. 94 orrialde. Onela diosku sarreran: «Gogo-Yardunek deritxan idazti txikia, baña egi ta irakatsi sakonez andia,
Iñaki Deunak egin eban. Onetariko gogo-yardunekin berak on
andia artu ebanezkero, besteek be artu leikiela bururatuta, idazti baten ipintea erabagi eban. Uste eban berak besteei egin leikien onik andiena auxe zala. Ta izan be gogo-yardunen laguntasunarekin lenengotatik aldi oneitaraño zeinbatu-ezinala gizonezko ta andrazko onbiurtu, ta asko deuntasunaren mallarik
goienetara igon dira. Iñazio Santuaren gogoyardunak indar andia daukie gizonak onbiurtu ta onean iraunerazteko. Jaungoikoaren bildurra ta maitasuna suzpertzeko gaiek erabiltetik dator
indar idazti osoa lenengoz Olabide Erraimun Aitak gipuzkeraz ipiñi eban, ta gero beste Jesulagun batek
yarri dau. Ta ona emen bizkaieraz. Egin leikien ta nai genduken on andia egin dagiela Gipuzkeraz ta Bizkaieraz be, erderaz
ta beste izkera askotan lez».
Orain irarkolan dauka —La Gran Enciclopedia Vasca'k aterako dio—, irarrita noski, laster salgei jarriko dan Euskal-Aditzari buruzko lan luze-sakon bat; lan ori biribiltzen ari izan da
urte askotan. Osasunez urri dabillen arren, beste gauza andirik
egiteko ez-ta, «lagundu egin nai izan dautser gizon andiei apurtxo bat», dio berak.

86

35.—SORNE UNZUETA (1900-...)
Abando-Bilbao'n munduratu zan 1900-11-27'an. Malxutza
ikasi zuen, baita egin ere Errigoiti, Plentzi, Lemona ta Berango'ko euskal ikastoletan.
Errepublika etorri zanean batez ere, 1931'an asita, itzaldi
asko egin zituen, euskal emakumeak erriketa ta politikan dauzkan betebearrak euskeraz eta erderaz aldarrikaturik. Gerraldian
Frantzia'ra iges egin zigun, Paris'ko «Euzko~Deya»-n olerki batzuk argitara emanaz. Gaur Euskalerrian aurkitzen da.
EUSKAL IDAZLE.—«Euzkerea»-n, «Euzko Deya»-n eta
«Euzko~Gogoa»-n azaldu ditu batez ere, bere idazlanak, itz lauz
eta bertsoz. «Utarsus» goitizena erabilli du sarri bere lanak
izenpetzean.
Eder izan zalo bere arloko gaiak erabiltea. Ikastolan ikusi
ditun gaitzak eta erreztasunak, esate baterako, umetxoak euskeraz ta erderaz ikastean. Oso zentzunez bíribildua du «Ikastoletan bi elez» deritzan lana. Ona zatiño bat; « ikasten dabe —diño— elia euren amaren ezpanetarik, baña ikastolara juan orduko eztakije euren bixitzan erabilliko dabezan itz
gustijak, eun batzuk baño. Ikastolara juanda asten da euren gogua zabaltzen.
«Asikeran umiak dagoz bildurtuta, ixillik. Irakaslia, euzkelduna ixan arren, irakatsi gustiak egiten dauz erderaz. Nozedo-noz, ulertzen ezpa-dau, egiten dautso euzkeraz apur bat
berari. Lendik ikastolara asi ziranak, nagusi]ak, geyen dakienak, baita irakasliak be, artu-emon gustijak egiten dabez erderaz. Urte bat edo urte bi barru, ba-dakije erderaz, euskeraz
dakijen beste ume euzkeldunak. Ordurako ikasi dau irakurten
ta idazten, eta ordubantxe asten da bat benetan, bere gogua
zabaltzen, landuten, irakatsi barrijakaz. Ondurik aurrera ikasten dau benetan elia..., ta zein ele? Atzerritarrena. Erdel-iztija,

87

España'ko Edestija, baita Ludistija be zelan? Anei bider esango
dau «españatarrak ixan genduzan», «españatarrak daukoguz...»
(Euzkerea, 1930, XXII zenbakia, 606 orr.).
Euzko-odoleko txiletar olerkari garbai Gabriela Mistral antzera, poesi samur ariñak ere landu zizkigun garai batean.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 701 orr.;
IV, 53 orr.).

Auñamendi, Literatura,

36.—JOSE ANTONIO OAR-ARTETA (1900-...)
Axangiz'en munduratu zan 1900-2-18'an.
Gaztetatik, goi-deia zuela barnean susmaturik, Lekeitio'n
ikasi zituen latin eta gizarte gaiak, J. B. Eguzkitza irakasle zuela. Jaunari eskerka egoten omen da «gizaldi onetan izan danik
sermolaririk onenetarikoa ta latín be ezin-obeto ekiana» maixu
izan zuelako. Aldi aretan zillegi zan-eta, iru urtean osotu zituen
lau urteko ikaskuntzak.
Gazteiz'en eman zituen Filosofi ta Jainko-gaiak. Eta Burgos'en, eliz-karrerako azken urtea ikasiaz, epaikari guztien iritzi
onez, Lizenziatura iritxi zuen Teolojian. Ondoren gudaritza
egin zigun, Gazteiz'eko «Gipuzkoa» gudari taldean. Ala ere,
Afrika'ko gerra zala-ta, Algeciras'era eraman zuten Primo de
Rivera'k Alucemas artu zuenean. Gudaritza bukatuta, Araba'ko
Letona erritxoan egon zan arimazai; baita gero Bizkai'ko erritxo
bat edo bestean ere, ta azkenez Markiña'n txaunburu-lagun;
1936'an, Markiña utzirik, Bilbao'tik, Santoña'tik, Santander'tik
zear Prantzira jo zuen; emendik Beljika'ra ta ondoren berriz
Prantzira. Alemanak Frantzi artu zutenean, Ziburu'n bizi izan
zan eliz-laguntzaille, 1947'garrenaren azkenerarte.
Amar urtez erbesteko aize latza arnastu ondoren, 1947'an,
euskal erriratu zitzaigun. «Gorriak ikusita», diosku berak. 1950'88

garren urtean Lemoniz'eko arimazai izentatua izan zan, berton
24 urtetan ainbat lan osaturik, bai eliztarren artean eta bai eliza
berriztatzen. Gaur Gernika'n daukagu zartzaro goxoan.
EUSKAL LANA.—Euskal idazle bezela ezaguna baldin ba'da,

geiago oraindik sermolari legez. An gerra aurrean —1936?Nerbion'go mixio ospetsua izan zanean, beste mixiolarien artean zan Oar-Arteta ere. «Jesus'en Biotzaren liburutxua» argitaratu zuenean, M. Lekuona'k egin zion itzaurrea, eta onela
mintzatzen zaigun: «Sermolaria degu onen egillea. E agun
du. Itza errex, oso errex dario nun-naitik. Errex eta ugari. Izketarako errextasunak ordea, ez dio bat ere kalterik egin, bear
zan argitasunari. Argi darabil, oso, bere esagaia. Eta egoki, oso
egoki. Ez du idaztiak, bear ez dan gogorkeririk. Biziro gozoa ta
atsegiña du irakurtzea» (IX orr.).
1) Aratuzteko Iru-urrena (Zornotza, 1930). Garai artan,
zerbait ziran errietan beti egin oi zan, irain-ordainketa bezela,
aratuzte iru-urrena. Sarda ta Salvany'k egiña duzu euskeraz.
2) Jesus'en Biotzaren Illa (Zornotza, 1931). «JaungoikoZale»-ren irarkolan. 172 orrialde. Ba-zan aurretik ere gai ortaz
Azkue'k egiña, baiña au egokiago dugu, neurriz ta gaiez.
«Genduan»-en ordez «geba» ta olakoak darabilzki, baiña
aditz-forma auek ez dira bereak, Jaungoiko-Zale'ko sasi-jakitunen batek erantsiak baiño.
3) Manuale Sacramentorum, euskeraz (Zornotza, 1934).
M. Lekuona'rekin batean. «Jaungoiko-Zale»-ren irarkolan. Ama
Eleiza Deunaren Sakramentuak eman eta geixoai Jaunaren besoetan ilten laguntzeko liburua. Abegi oso onez artua izan zan.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature V - 06
  • Büleklär
  • Euskal Literature V - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2169
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3661
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3649
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3587
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1892
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3685
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2060
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1958
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3719
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3695
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2076
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3535
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1844
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3595
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1938
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1981
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3569
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3591
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1901
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3674
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1944
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2009
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3610
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 646
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.