Euskal Literature V - 03

Süzlärneñ gomumi sanı 3686
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Argitaratu gabe dauzka auek: Kristau-Ikasbidea ta YesuKristoren Alatzak (mirariak); eta azken urteotan egiñiko itzulpen au: Maria'ren Lejiñoaren aintzat emandako Esku-idaztia
(The G'fficial Handbook of the Legión of Mary). Inglaterra'n
41

zegoela Shakespeare'n izkeraz ere zerbait biribiltzen saiatu zan,
liburuxka auek berak osotuak ditu beintzat: «On Truth»,
«Common Sense Truths», «On Peace and War»; etzuen argitaratzeko astirik izan, eta euskerara biurtzeko asmotan zegoen.
Gure Gama'k badu beste zerbait ere gogotan eukitekoa, zertzelada egokia noski: 19I4'an, Jesus'en Biotzaren irudia, etxeetako ateburuetan ipintekoa, bakoitza errealean saltzen zituztela
ta ondoren, «Jaungoiko-zale»-k urte askotan ormairako argitaldu
zuen Egutegian ainbat lan egin zuela.
OLERKARI.—Kopla meta aundia du Manterola'k or-emengo aldizkarietan azalduta, «Jaungoiko-Zale»-n, «Ekin»-en, «Zerako Argia»-n, «Karmei»-en, «Olerti»-n... Nik, 1966-11-18'an,
liburu ontarako bere lanen zeaztasun batzuk eskatu nizkionean,
onela jardetsi zidan: olerkiak egitea beretzat asazkaldi bakarrik izan omen dirala, iñoiz ere ortan ari izateko asmu aundi
gabe. «Ille onen 25'garrenean —ziostan— betetan dira 52 urte
lenengo bertsoak egin nituala. Ilbarri dan nire adizkide kutun
Ibargutxi (G. B.) jaunaren eguna zan. Eta ez dakit zelan «zorionak» emotea bertsotan urten eustan. Nire altalta bertsolaria
zan, eta aren «axeak» bultzata nonbait. Bera (Ibargutxi) aurkitu nebanean, esan eustan: «Zuk bertsoak be aterako zeunkez?» —«Uste dot bayerz».
Orduntxe asi zan olerkigiñen. Lenengoa zein? Gentza, fauna], «Jaungoiko-Zale»-n 1918-1-1'an argitara emana. Ondoren,
zoipean dagoan saguarena jazo zitzaion: bein lotsea galduz
gero, ta irtenaldi geiago ta ausartagoak, alegia. Aurrerantzean
geratu barik ondu zizkigun Gama'k poesi lantxoak, errez ta
goxo, kistar mamiñez aseak. Berak onan: «Gero asazkaldi ari
yarraituaz 200'tik gora argitaldu ziran «Jaungoiko-zale» ta
«Zeruko Argia» aldizkingi ta asterokoetan. Oneitatik «J. Z.»-?n
1925'tik 1931'ra, 34; aurreko sei urteetakoa ez dakit, «J. Z.»-en
zati bat baño ez daukat eta. «Ekin»-en 1932'ük 1936'ra, 50;
42

England'en nengoala, 50'tik gora dira idatzi nituanak, argitaldu bakeak. Beste batzuk «Vida Vasca»-n eta abar» (1969'an
egin zidan eskutitzean).
Sakon ariñak dituzu Manterola'ren olerki-lanak, joskera ta
neurkera bikaiñez biribilduak.
Bakatzeko, bego emen Mikel Zarate'n iritzia. «Euskal idazle ona da Manterola —dio—. Baiña, garbikeri giroan bizi izan
da-ta, ba-ditu garbikeri batzuk bere idazlanetan, gaztetan egindakoetan, batez bere» (Bizkai'ko Euskal Idazleak, 238 orr.).
Ala ere, neretzat beintzat, atsegiñago nunbait, Manterola'ren
garbi idaztea gaurko askotxoren mordoillo-idaztea baiño.
Zeanuri'n il zan 1977-7-6'an. Urrengo egunean illetak erriko
Andra Mari elizan, arratsaldeko 7,30'etan. Jose Maria Uriarte
Gotzai jaunak mezea ta itzaldia, ainbat eliz-gizonek lagunduta.
Erri osoak betetzen zuen eliza. An ziran Euskalerriko euskal
idazle punterengo ta abar ere, Euskaltzaindikoak buru zirala.
(Ikus Oxobi, Gure Herria, 1922, 49 orr.; S. Onaindia, MEOE,
1954, 652 orr.; Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 19S1, 144 orr.; N.
Kortazar, Cien Autores vascos, 1966, 138 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 1968, 127 orr.; M. Zarate, Bizkai'ko euskal idazleak,
1970, 238 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 539 orr.; S. Onaindia,
Kardaberaz Aitari Omenaldia, 1971, 126 orr.).

13.—GOTZON URRUTIA ZABALINTXAURRETA
(1890-1975)
Langille porrokatua, euskal arloan ere. Oraintsu oraindik,
85 urte bizkar-gaiñ zeuzkalarik, gure kezka guztien batzarretara agertu oi zitzaigun, beti iztun eta jakintsu. «Urtez zarra izanagatik —diosku ia astero Tolosa'n egurats-lagun izan oi zuen
A. M. Labalen'ek— biotzez gazte ziraun beti eta lanerako adoretsu bal Jainkoarentzat, bai Aberriarentzat. Osasunez makaldu
zanean ere, ez zuan azken egunak arte bere egin-bearra betetzeari laga... Apaiz eta euskaldun neurrian gizon oso ta goimallakoa» (Agur, 1975-bagilla-21, 2 orr.).
43

BIZITZ-ORRIAK.—Nabarniz, gaur Gernika'koa erriz, ospetsua
izan zan aintziña baten ere. Zazpi auzo ditu, zazpirak eder. Auetako baten, Ikazuriaga'n jaio zan Gotzon 1890-5-7'an, arratsaldeko zazpiretan. Lau anai ta bi arreba izan ziran. Amabi urtedun zala, beste bi anaiak lez, belguntzarirako deia barruan
sumatu ta, Justino Mugira-Uruburu ta bere lengusu zan Jose
Zabala-Arana'rekin, Balmaseda'ra joan zan ikasten. 1905'an Segovia'ra aldatu zan lekaidegaitzea asteko; iru botoak eta Filosofiako iru urte ikaskizunak ere ementxe osatu zituen. Oskabarte edo Santo Domingo de la Calzada'n ikasi zizkigun bost
urtetan, A. Arriandiaga irakasle zalarik, Urtziztia, Zillegiztia ta
Eliz-legeak. Aranda de Duero'n jaupaldu zan 1914-8-23'an. Antxe bertan irakatsi zuen aurrenik, eta urrengo urteko iraillean
asita Balmaseda'n latin eta abar, ango gazteai. Ondoren, 1916'tik
1922'ra, Oskabarte'n irakatsi zuen Teolojia batez ere.
1922'an, Eusko-Ikaskuntzak Gernika'n eratu zuen Batzar
ospetsua. Aita Urrutia'k, Elizak izkuntzal dien begirunari buruz, itzaldi sakon, argitasunez ondo egiztatua bota zuen. Sasoi
aretan Gazteiz'en gotzai zegoen Eijo ta Garai'ri ez zitzaion egoki iruditu ta bere goterkitik bota zezala Aita ori eskatu zion
ordenako nagusiari. Ta andik laster, 1923-1-7'an, Zafra'ra, Betika'ko probintzira eldu zan, an Urtziztia erakusteko: Arturo
Tabera kardinala, Peinador bi anaiak, Augusto Andres Ortega
ta olakoak ikasle izan zituen. Bi urte irakasten egindakoan,
Jaen'go lekaidetxeko nagusi izan zan, baita Ubeda'koa ere.
Gero Sevilla'n eta Asturias'en egon zan. Erleak agertu zanean, ordea, Paris'era bialdu zuten, an aurkitzen ziran langille
españarrai laguntzeko, 1934'rarte antxe jarraiturik. Urte orretan
Gijon'eko nagusi izentatu zuten, ordenakoen lenengo ta bigarren
Irakaskintzako etxekoa noski. Ementxe zegoela gertatu zan
1936'garren urteko gerra. Bizkai'ra etorri, bere mendekoak ere
asko beintzat onera ekarri, ta emen ibilli zitzaigun izlari azkar,
berak dioskunez, garai artan ere ainbat itzaldi —Santuenak, bederatziurrenak, irurrenak eta abar— or-emen egiñik. Orduantxe,
44

aguztuaren lenengoetan ain zuzen ere, Otxandiano'n ibilli zan,
A. Zabala-Arana'rekin batera, gudarien jaupari. Makiñatxo bat
gorabera izan zuen gudaldian.
1937-6-8'an, ordea, Euzko-Jaurlaritzak eskatuta, ta bere nagusi zan Munarritz Aitaren eta Gotzai ordez Bilbao'n zegoen
Erramon Galbarriatu'ren baimenakin, Gorlitz'ko umeekin Prantzi'ra aldatu ta Saint Christau Oloron ondoan egon zan lendabizi ta gero Normandia'n. Azkenez, ordenako nagusien eskabidez ta, ordezkoa aurkitu ostean, euzko-agintariakin gauzak
argi jarririk, 1938-4-1'an Londres'eratu zan. Emen ere etzan
geldirik egon: aurrenik euzko-umeekin, gero 1939'an ludiko
bigarren gerra sortu zanean, Gibraltar'etik eta Beljika'tik ara
joan edo eramandako askori laguntzen zien. Inglesez laster ikasi
zuen, eta Shakespeare'ren izkuntzan itzaldiak egitetik ere etzuen
iñork atzeratu. Gizarterako samur ta egokia zan; aginterako
trebe ta asmotsua. Beraz, an bertan ordenako sar-berrien maixu
izendatu zuten lendabizi. Teolojia ikasten zuten gazteen buru
gero, ta Inglaterra ta Irlanda probintziko buru azkenez. Zuen
izakera gozo ta txeratsuz Elizaz kanpo zebiltzan asko ere fedezko bidera ekarri zituen.
Urte mordoa erbestean emanda, 1970'gneko udaran itzuli
zan berriz Euskalerrira, ta Tolosa artu zuen bizilekutzat. Bere
zartzaroan ere, soiñez ta adimenez argi ta sendo, lanari ekin
zion, itzezko ta lumazko lanari alegia. Baiña mendietako tantaiak ere jausten. Eta gure Aita Gotzon egun batez biotzetik
gaizki xamar zebillela-ta, Donosti'ko mibisustarren komentura
aldatu ta antxe itzali zitzaigun 1975-4-28'an.
EUSKALDUN.—Egiñetatik neurtu bear dugu gizona, ez itzetatik. Ba-da ziorik euskaldunagatik esateko: «itzetan labur, egitetan luze». Orrela genduan Aita Urrutia. Beronek dioskunez,
Segovia'n asi zan Euskalerria ezagutzen; Gabin Garriga ara
45

joan eta an Ami vasco ta AranarGoiri'ren idazti batzuk irakurri zituanean jabetu zan euskal gogo ta izakeraren edestiaz, Oskabarte'n, ordea, Aita Arriandiaga izan zuen irakasle.
Izlari ona zan, eta an-or eta emen amaikatxo itzaldi bota
zuen bere bizitzan. Idatzi zuena ere, bal euskeraz bal erderaz,
ezta urria. Euskeraz ondo zekien; lenengo etxean ikasia ta gero
ikastaroetan Kanpion'en gramatikaz baliatu zitzaigun umetakoari osotasun geiago ematearren. Ondoren, berak ere zerbalt
azaldu gura euskal aditzari buruz, ta au diosku: «Euskel-aditzaren sustraiak azalduteko «El Verbo Euskérico» idatzi neban.
Idaztiño ori Zabala-Arana'tar Joseba'k argitaldu eban Tolosa'ko
gure adiskide Mendizabal'en irarkolean. Irarri-utsak eta bestelakoak be ba-ditu, baña ondiño apur bat biribilduz euskel-aditza ikasteko onenen artekoa dala deritxat» (Kardaberaz-3, 197'4,
26 orr.).
1922'ko garillaren 5'an, Gernika'ko Andra Mari eleizan
egin zuen itzaldia, «Jauparija ta Egija», euskalduna! euskeraz
egitea Elizaren nai bizia dala egiztatzen zuena, Zornotza'ko
«Jaungoiko-Zale»-k argitara zion. Erderaz Madrid'ko Ilustración dei Clero dalakoan idatzi zuen, eta lateraz Erroma'ko Commentarium pro Religiosis aldizkingian; lenengoan Jeronimo deunatzaz eta bigarrenean siñismen-ausleen artu-emanetzaz. Euskeraz, Bilbao'ko Euzkadi egunerokoan, Paris'en zegoela batez
ere, Guatemala'ko Euzko-Gogoa, Euzkerea, Zeruko Argia, Jakin,
Eguna eta Aguren; Bilbao'ko Euzkaltzale Bazkunak zabaltzen
zituen idazti sail «Enbor» izenekoan ere bal. «Gotzon», «Urtzago», «Urrugo» ta «Larrinetxebarri», ta abar erabiltzen zizkigun lanak izenperatzean.
Bristol ondoko Backwell'en nagusi zegoela-ta, iru urtetan
beintzat, B. B. C.-bidez euskerazko itzaldiak barralatu zituen
mundu guztira; amabostero ziran itzaldiok: berdintsu katalaneraz ta galizieraz ere. Balña gero, ori politika egitea zala-ta,
galazi egin zioten.
46

Gizona genduan A. Urrutia, ta gak guztiok ere beti gizonki
jokatzea nal zuen, gizon bezela gauzai begiratuaz noski. Ta orixe erakusten digu bere eginen eta idazti guztietan. Euzkerea'n
1929) argitaratu zizkigun lanetan, adibidez —«itz barrijak»,
«Neskutza ta Nestori», «Defensa de la voz Neskutza en el terreno teológico. AI Excmo. Sr. Obispo de Vitoria» ta abareta aurretik «Unificación Euskérica» Euskera'n (1922, 62 orr.)
azaltzen danean, oso zentzundun agertzen zaigu, eta jakituriz
asea bidenabar.
Eta azkenez, bego emen aren adiskide miñak esana: «Jainkosiñismen eta euskaltasunean ez zuan bañere ukatu bere nortasun
sutsua... Orain urte gutxi Inglaterra'tik Euskal-Erri'ra itzuli
zanean, Tolosa eman zioten bizi lekutzat. Eta emen eta ingurako errietan apaiz-mixiolari gisa, itzaldi, meza ta elizkizunetan atseden barik ziarduan, guztioi eta batez ere gazteoi erakusederra emanez».
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, Bilbao, 1968, 165 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 542 orr.; Kardaberaz-3, 1974, 23 orr.;
A. M. Labaien, Agur, i975-bagilla-2i, 2 orr.).

14.—GABIN BUSTINTZA GORTÁZAR (1891-...)
Galdakano'ko Elexalde'n jaloa, 1891-10-25'an, Kepa ta
Frantziska gurasoengandik. Euskal idazle ona. Bilbao'ko «Bizkaitarra»-^ «Euzkadi»^ eta «Euzko Langillea»-n naikoa idatzi zuen. Zorrotz eta zentzunez ari izan zan beti. Bildur ta Goitarra izen-ordeak erabilli zizkigun.
Gudaldian erbestera jo zuen, eta gaur Lavaur (Frantzia)
errian bizi da.
47

15.—G01KOETXEA ANAIAK: JUAN JOSE (1891-1964)
TA FELIPE (1897-1952)
Zeanuri'ko semeak. Biak jesulagun. Juan Jose 1891-5-30'an
jalo zan, eta Felipe 1897-8-9an. Juan Jose 1908-9-7'an sartu
zan jesuíta, ta. Felipe 1916-9-7'an.
Altara-gizon izan nairik eliz-ikasteak amaitu zituztenean,
ia bizitza osoan, iñoiz ere aspertu barik, Euskalerrian mixioarloan jardunak dira biok. Guztiz ezagunak Bizkai'ko errietan.
Beren asmo ederrak aintziña eraman al izateko, gudu aurretik
aln zuzen ere, Gernika'n jarri zuten beren egoitz arrunta, Idazteuna euskeratzen ari zan Aita Olabide'ren ondoan ziurki. Eta
emendik, 1930'tik 1937'ra tartean, sutsu erriz erri egundo nekea
zer zanik jakiteke, ibilliak dituzu.
Iñaki Goikoetxea'k, euskal idazle ezagun eta bi Aita aien
illobak, onela dio; «Jesulagun bien asmoa au zan: Lenengo
amar urteetan (1930-1940), Bizkai'ko euskaldun erriak gogoiñarkunen bidez Jaüngoikoa'rengana jaso. Gero beste amar urtetan sozial-auzlan Euskalerria antolatu. Lanean gartsu asi ziran.
1930'tik 1937'raño Durango inguruak, Arrati'ko ibar osoa,
Gernika ta Lekeitio aldeak igaro ebezan gogo-iñarkunak emonez. Ara emen zazpi urteko lanen laburpena: Bizkal'ko euskaldun erriak 116 dira. Iñarkunak emondako erriak; 56; Gogoiñarkun taldeak: 322; Gogo-iñarkuleak: 69, 176. Zazpi urterako mixiolari bientzat ez da lan makala» (Jesus'en Biotzaren
Deya, 1965'ko epailla, 83 orr.).
Lan bikain au, gain etorri zitzaigun guda zitalak eten zuen.
1937-4-26'rarte gar aundiz lanari ekin zioten biak. Egun ortan
ordea, doixtar egazldn-ontziak lerkai (bonba) ugariz suntsitu
zuten Gernika. Larri ibilli ziran bertan zeuden jesulagunak
ere. Aita Olabide'k sugar artetik atera zuen «bere bizia baiño
maiteago zuen Itun Zarra». Aita Juan Jose'k gexotetxean bertan
lagundu zien, erria sutan zegoen bitartean, ara zekarzkiten gexo
48

ta zaurituei; Aita Felipe, berriz, kalerik kale ta igesleku guztiak ikuskatzen ibilli zan, azkenetan zeudenai batez ere Jainkoaren grazia eskeiñiz.
Ondamendi izugarri artan A. Juan Jose'k betiko galdu zuen
bere osasuna: eskuiko oiña ebaki zioten eta errenka ibilli zan
arrezkero guztian. Loiola'ra baztertu ta emen ere gogc-jarduntza aurrera eraman nairik, Portugalete'n iñarkun-etxe bat atondu ta beste lekaide batzukin batera, aspaldiko lanari lotua Jaunaren Itza arimetan ereiten alegindu zitzaigun. 1964-12-24'an
il zan Loiola'n, 73 urte zeuzkalarik.
Aita Felipe, gerra ostean, Logroño'tik eta Segovia aldetik
ibilli zan 1943'rarte; urte onetan berriz ere leengo lanari oratu
ta Gogo-iñarkunetan ari izan zan gogotsu, Bilbao inguruan batez ere. Emen il zan 1952-6-9'an, 55 urtekin.
Zeanuristar bi anaiok bezin ondo gutxik ezagutu izango du,
erlijio esparruan beintzat, 'ko euskaldunen arima; euskal'
erriaren sikolojiaz ondo jabeturik zeuden. I. Goikoetxea'k: «Au
izan zan beti aien asmoa, auxe beren bizi guztiko gogoa: Bizkal'ko euskaldun arloa zaindu, goratu ta aurreratu, bai Jainko
zaletasunean, bai gizarte auzian, baita kultura gaietan».
(Ikus Iñaki Goikoetxea, J/B. Deya, 1965'ko epailla, 83 orr.).

16.—JOSE ARREGI GARAIGORDOBIL (1893-1975)
Euskaltzale bikain, arat-onat urduri ibillitakoa. Barakaldo
osteko meatz-erri gaur «La Arboleda» deritzanean jaioa duzu
1893-3-22'an. Beronen aita jatorriz Bernagoití'koa zan eta ama
Amaitermin (Abadiño)'koa. Euskal lur erdélduñeañ sortua zalarik ere, ba, guraso euskaldunen semea zan. Gaztetatik Irun'en
bizi izan zitzaizun. Baita gero ere sarri Merzedes Kruz-Lopez
Larrañaga'rekin ezkonduta.
49

Bilbao'n ikasi zuen injenieru karrera. Ori zan bere ogibidea. Azken urteotan Madrid'en zegoen, baiña udazkenerantz,
Galizia'ko ibai ondoetan opor-egun batzuk eman ondoren, atsegin zitzaion Ondarrabi'n egotalditxoa egitea. Osasungarri ta
eder zitzaizkion, bai, emengo ondartza ta itxas-bazterrak, eta
egal oietatik ageri diran Jaizkibel magala, Aia arkaitzak eta Bidasoa, Endaia, Irun ta Pausu inguru dituztelarik.
Madrid'en il zan, 1975-11-12'an.
EUSKALTZALE.—Amaren bular gaiñ ikasi zuen izkuntza osatzearren, Kirikiño'rekin ibillia duzu ikasten, injenieru karreran
zebillela. Orrez gero ere, bizitza osoan ikasi, irakurri ta idatzi
zizun gero ta obeki euskereaz jabetzeagatík. 1923'an Donostia'n
eratu zan sariketa baten saria jaso zuen «Gatz pizkat on da» lanarekin.
Eübao'ko «Hermes»-en (1917-1922) azaldu zituen lenengo
lanak, Heine'ren itzulpenak. 'Gero, Donostia'ko Euskal Esnalea'n datoz (1923, XIII, 80 orr.) berak ederki adabatutako «Izkirimiriak». Bilbao'ko «Euzkadi»-n naikoa idatzi zuen; baiña
Irun'go «El Bidasoa» izan zan beretzat aldizkaririk ederrena
bere pentsamentuak eta biozkadak itzuli zitzan; ementxe lan
egin zigun geienik, eta ementxe egin zuen ospetsu bere izenorde «Txingudi»: angoak onelaxe deritzaie Bidasoa ur-potzuari.
Jakingarria duzu liburu bezela eman zigun olerkizko au:
Heine'ren Olerkiak (Bilbao, 1927). 191 orrialde. Errementeria'ren irarkolan. Moreno'tar Kepa osagilleak egin zizkion barrurako marrazki ernegarriak. Lendik «Hermes»-en argitaratu^
rik zeuakanakin eta beste mordo batekin, liburu arin txukuna
eskeiñi zigun. Doixtar olerkari pina dugun Heinrich Heine
(1797-185ó)'en «Buch der Lieder» (1827) maite-kanta libururik sail bat besterik ez duzu. Bi zati ditu idaztiak: I. Bitarte,
51 olerkitxo, ta II. Itzulia, 31 neurtitz.
Itzaurrean onela diosku Arregi'tar Joseba'k: «Orain urte
batzak dirala, nere buruan agertu zan asmoa ta nere biotzan
50

sortu zan guraria gaur egiztu ta bete dira. Asmo ta gurari ori
olerki-idazti au argitaltzea zan. Olerti-zalea baldin ba'zara,
irakurle malte ori, noz edo bein olerki ederren bat irakurri dozula edo irakurten zagozala-ta, zure biotza dardaraka asi ta zure
espanetaraño irribarreak igoten igarri edo dozuz. Orixe da,
Heine'tar Endika'ren olerki samur-irritsuok lenengoz irakurri
nituanean, nere biotzetik eta nere oldozmenetik sortu eragin
ebena. Origaltik ba, biotz-dardarak eragitekoak ereisten dodazalako, olerkari ospetsu orren olerki txorta bat, euzkeraz jantzita, zuri eskeintzea otu yat. Gure euzkera gaizoan, zarra ba'da
be, orain arte aulako idaztia egin danik ez dakit. Lenengoa ba-da
ta, ori dala-ta, ausarditxoa ba'deritxazu nere arlo oni, asketsi,
irakurlea; lan au, daukozan utsune ta akatsak alde batera itxita,
aurrean dozun idaztia, nalmen onenagaz egiña dalarik, ontzat
artu egizu; ikertu egizuz astiro ta adeitsu bere orriak, adipenez
irakurri bere lerroak, Heine'k egindako bide bigun-arantzatsuetan bein sartu ezkero, ondo zuazalako; ta ez yatzu damutuko»
(Itzaurrea, 11 orr.).
Adimen zolia ta gogamen sakonik bazuen Heine'k; balta
zentzuna ere. Eta gogo-indarrok alkarregandik banatzeko olerkariak zeukan adorea etzan makala. Malte oiñazetan bizi izan
zan, baiña ba zekien alaz ere biotz odoldu orren aintzinean irri
ta parre ederki egiten: biotzaren odol-jarioari geiegiak egotzi arren, etzion axolik. Orixe duzu Heine, luzaroan alderrai ibilli ostean, Paris'era jo ta berton il arteiño bizi izan zana.
Euskal itzulpenak poliki taiutuak daude.
(Ikus G. Lakonbe, RIEV, 1927, 726 orr.; Bitaño, Herria, 1964,
740'garren zenbakia, eta Cien autores vascos, 1966, 35 orr.; Jon San
Martín, Escritores euskéricos, 36 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
551 orr. ta Diccionario, II alea, 584 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 306 orr.).

51

17.—BENITO LARRAKOETXEA AGIRREZABALA
(1894-...)
Gizaseme azkar onek ez dakigu noraiño sartzen dituen bere
euskal sustral luze sakonak. Malte izan ditu, eta ditu gaur ere,
Euskalerriko zeru-lur-itxasoak. Ain dituzu ederrak! Maite du
euskal izaera. Eta malte du batez ere, gure izkuntza, eusko gogoa gatzatzen duen euskera. Eta bere bizitzddirik geiena kanpolurraldeetan arrotz emanagatik, atxikitasunik aundienarekín
landu du amaren bularrean edoski zuen mintzaera.
GIZON.—Aita Larrakoetxea'tar Bedita, laterandar lekaldea;
Aita Ipojito Larrakoetxea, «Legoaldi»-ren anaia, Zeanuri'n jalo
zan 1894-6-24'an. «Nire guraso Pantzeska Andoni Larrakoetxea
Gallaga ta Yosebe Agirrezabala Etxezarraga'k Zeanuri'ko Undurraga edo Urandurraga auzoan, Altxagutxi etxe bakarrean»
ekarri ninduen mundura. Zazpi neba-arreba izan ziran. Undurraga'n bertan asi ta osotu zituen lenengo maillako ikasketak.
Gero, Laterandar Araudun Lekalde izateko asmoz, Naparroa'ko
Altzasu'ra joan zan 1907'an, an latera ta giza-ikasketak buruturik. Bi urte ondoren, Oñati'ra aldatu zan, emen azter-urtea biribildurik, iru zin edo botuak egiteko; berton osatu zitun balta
mezatarako bear zituen ikasketak, eta azkenez Gazteiz'en abadetu zan 1917-12-21'an.
Urrengo urtean Gazteiz'en egin zuen gudaritza, baita Zenbakizti-ikasketak sakondu ere, karmeldarren komentuan bizi zalarik; ondoren Oñati'n erakutsi zitun Latera, Eladera, Zenbakiztia ta beste gal batzuk. Bitartean Irakasle agiria ere lortu
zuen, Iruña'ko Irakasle-Irakastegian azterketak jasanik. Ondoren balta izan genduan Oñati'ko Udal-irakastegiko Zuzendari
ta Rodrigo Mercado de Zuazola izeneko Iraskuntzako Gau-irakastegiko maixu, 1936'garren urterarte izan ere. Irakaskintzan,
beraz, buru-belarri sartua ibilli zitzaigun gaztetako urterik edérrenetan.
52

Zoritxarreko gudea zala-ta, 1937'an, Bilbao'tík Ingelanda'ra
joan zitzaigun ume-talde bat, eta auekin batera, eliz-agintariak
bialduta, 16 apaiz, umetxoen gogo-arduradun izateko; auetatik
bat Aita Bedita izan zan. Urte betean bezela Isle of Wight'en
egon zan aur oiekin, eta gero ia beste urte betean Southampton'en. 1939'garren urteko iraillean, Ingelanda'tik Ameriketarako bidea artu zuen, bere nagusien eskabidez; lenengo amazortzi illabeteak Urugual'ko Meló urian igaro zitun, belguntza
lanetan; 1941'an, ostera, Argentina'ko Salta urian daukagu Laterandarrak an daakaten irakastetxean. Ementxe erakutsi zuen
lendabizi, gero bertako parrokian gogo4anetan jardunik; ondoren, urte askoz, 1970'rarte, «Belgrano» dalako irakastegian maixu izan zitzaigun. Zer irakasten zuen? Ingelandera, Zenbakiztia, Pisia ta abar. 1972'an, Ameriketan agur eginda, Euskalerrira, bere sorterrira itzuli zitzaigun, eta emen dugu arrezkeroz.
EUSKAL IDAZLE.—Eztu gutxi idatzi Aita Bedita'k. Euskaldun zintzoak, eliz-gizonak batez ere, egin oi duten bezela, berezko senari jarraituz, amasei urtetako, emiak bere-beie dituan
doaiez ta guk euskaldun guztiok geure geure dugun izkuntzaren
ederraz konturatzen asi zitzaigun. Euskerazko lantxoak ere, bere
anai Ipolito'kin batera, osatu oi zituen, bein Donostia'ko «Euskal Esnalea»-ra ta bein Bilbao'ko egunkariren batera bialdurik.
1926-12-5'an itzaldi bat irakurri zuen Donostia'n, au da, «Gorbeie'ko gaztagintzeá», gero «Euskal Esnalea»-ren Itzaldiak
(1928) zeritzanean argitara emana. Azkue'tar Dunixi'k eskatuta,
«Granja Modelo Fraisoro»-n irakasle izandako García Peña'ren
«Patología Vegetal» liburu mardula euskeraztu zuen 1930 urtean edo or orren baten. «Euskaltzaleak» zeritzaion bazkunak,
1929'an, Kirikiño Saria sortu zuen; seigarren urtekoa A. Bedita'k irabazi zigun, 1935'garrenean: lau lan argitaratu zituen
Euzkadi-n jarraian eta aietarik batek eraman zuen saria. Beste
bein Iruña'n eratu zan sariketa bat, baiña napartarrentzat; A.
Larrakoetxea'k ere igorri zuen lantxo bat, eta napartar zan ala

53

ez itandu ziotenean, zera erantzun zien: etzala Naparroa'n jaioa,
baiña bere amaren aldetik napar-jarorrizko zala, ta beste barik
saria eskuratu zuen.
1954'an biurtu zan, lenengoz, Ameriketatik ona. Pozez gaiñezka erbestaldi luze ondorean. Gure euskera, orraitio, kinka
ta larritasunik gorrienean zegoela ikusiaz, erabaki sendoa artu
zuen bere alde al zuentxoa egiteko. Orrela sortu zitzaion, gexoaldi batean batez ere, Shakespeare euskeratzeko asmoa. Utsaren urrengokoa, bear bada? Lan ikaragarria zan, eta gogo biurria bear ortarako; baiña ba-zuen olako zerbait Aita Bedita'k,
eta edonor izutzekoa zan arazo eskerga orren aurrean etzan bat
ere kikildu. Onela idatzi zidan beiñola: «Asmo ori, asmo utsean
gelditzeka, bete egin neban: ekin eta ekin, Shakespeare'ren antzerki guzti-guztiak gure euskerara aldatu arte. Orain astea ba'litz, ez neunkake aorretarako adorerik, baña orduan orain baño
gazteago nintzan eta adoretu nintzan; lenen antzerki gitxi batzuk euskeraratzeko asmoz, gerora guzti-guztiak euskeraratu
bear nebazala, ta aor asmoa osoan beterik».
Auetarik iru «Euzko-Gogoa»-k argitaratu zizkion. Beste bat,
«Binixa'ko Saleroslea» deritzaiona, Paris'ko norgeiagoketa baten sariztatu zioten. «Mirende Aipharsorho'tar Yon zana izan
zan maiko beste batzuen artean, eta ak Ibinagabeitia'tar Andima zanari idatzi eutsanez, ain bikain eginda ei egoan euskeratze-lana-ta, lenengo saria berari emon-bearrean aurkitu ei
ziran maikoak». Onek, gero ta gogotsuago lanari ekiteko adorea
eman zion, noski. Paris'en iragarri zan nor-geiagoketa atzerrietako izkuntzetatik euskeraz jarritako lanentzako zenduen.
Ona A. Larrakoetxea'k osotu dituen lanak:
1) «Euskal Esnalea»-n datozen (1926-28) ipui ta alegiak.
2) Gorbeie'ko gaztagintzea (Donostia, 1828). Itzaldiak liburuan dator.
3) García Peña'ren «Patología vegetal» euskeraz. Itzulpen
au, antza, galdu egin zltzalen azken gudatean.
54

4) Agirrezabalentar Toma talogintzan txapeldun (Euzkadi,
1934).
5) Shakerpsare'ren Macbeth (Macbeth) (Euzko-Gogoa,
1957).
6) Shakespeare'ren Lear Errege (King Lehar) (Euzko-Gogoa, 1958).
7) Shakespeare'ren
1959).

Ekatxa

(Tempest)

(Euzko-Gogoa,

8) Shakespeare'ren Komediak-A (Gazteiz, 1974). Gazteiz'ko Gráficas «Eset» irarkolan. 322 orrialde. 8 komedi.
9) Komediak-B (Gazteiz, 1974). Apaiz-ikasteg;ko Eset
irarkolan. 271 orrialde. 6 komedi: 1) «Binixa'ko Salerosla»; 2)
«Zeuk zelan nai» 3) «Basatia ezita»; 4) «Ondo dator azken onik
dauan oro»; 5) «Amabigarren gaua: Nalz, zeuk zer gura»; eta
6) «Negu4puin».
10) Odol-antzerkiak-A (Gazteiz, 1976). Eset irarkolan. 358
orrialde. 7 sntzeirki; 1) «Erromi ta Yuletxu»; 2) «Lear errege»; 3) «Otel, Binixa'ko malrua»; 4) «Atenal'ko Timón»; 5)
«Macbeth»; 6) «Hamlet, DanemaTka'ko erregeseme»; eta 7)
«Toril eta Kerside».
Lan auen atari legez, onela diosku itzultzallleak; «Yaietako
soñeko Urain, dotore, txairo, orratzetik arako, arroz, ez astegunetako zirtzil... ta erdietenez, yazten dauz Shakespeare'k bere
bulko, biotzaldi ta irudi zoragarri-arrigarriak ingelanderaz. Au
onan dala, egoki ete zan ba, aren olango lanak euskera baldartraketsez emotea? Sentzundunek eleuskidan olangorik paxkatuko... Oien bada, euskera yatorrez, al izan dodanik lirainen,
dotoreen, txairoen eta txunkunenez euskeraztu dot Shakespeare, irakurriago ta zoragarriago, atsegingarriago egiten yakun
Shakespeare».
11) Odol antzerkiak-B (Gazteiz, 1976). Eset irarkolan. 293
55

orrialde. 6 odol antzerki: 1) «Kinbelin»; 2) «Yuli Kaisar»;
3) «Andoni ta Kelopatere»; 4) «Koriolan»; 5) «Tita Atdotnika»; eta 6) «Perikel Tiro'ko errege».
12) Dramak (Gazteiz, 1977). Eset irarkolan. 10 antzerki.
462 orrialde.
Bostok liburu mardul-mardulak. Ingelandar antzerkgille
ospetsuaren lan guztiak, antzerki-saillekoak bederen, 37 bat
dituzu. Au da A.'Bedita'k euskera bizirik «iraunazoteko asmoz»
egin digun lana. Lan ikaragarria, eta ederld baiño ederkiago
burutua. Zitu ederra gure antzerki dorrean.
Shakespeare'ren antzerkiak, teatru-lanak, ondo dakizunez,
gogai eta idurikizunez asetuak daude osoro; izkeraz, ordea,
eder-sen dizdiratsuz landuak. Antzerkirik geienak bertsotan
daude, bertso errez, labur, ariñez egiñak. Neurria, etena ta azkena txit arduraz zaintzen ditu. Millaka esaera jator erriaren
agotik jasoak darabilzki, eta idurikizun biurri-biurriak. Ba-du
oraindik beste doai bat ere: Shakespeare'k gaurkotasunez, edo
obeki, betikotasunez jazten ditu bere lanak. Nola? Illun ez zaigu
c*frundo ere ageri. Eukeni D'Ors'ek onela: «Shakespeare'ren
alaitasuna, izadiak berak duena duzu... Zer dio sortutakoa kaden, illun naiz izugarri izan? Pozik dago sortzaillea. Abesari
atxikitzen. Eta aren kantuz kutsuturik, gu ere kantarkantari gabiltza. Doai au ertilari batek ere ez du izan Shakespeare'k bezin
gaillen».
Eta lan gotor auxe duzu A. Larrakoetxea'k euskeraz ipiñi
diguna. «Ondo etorririk sutsuena damotso gure literaturak
—idatzi nuen nik aren lenengo idaztiari itzaurrea egiterakoan—.
Bearrezkoa zan, eta, ona gaur guztiok opa genduana egi biribil
biurtuta. Ez ete pozgarri ta illarrainbide? Euskeratzailleak
—-nok jakin?— zenbat oztopo eratsi, zenbat andarri irauli ta
zenbat lo-aldi galdu ete dauz lan aundi au amaira eroateko!
Baiña ba-dira oraindik gurean be, nekeak neke, egiteko gaitzak
aurrera aterateko lain diranak. Orretaikoa dogu Aita Larrakoetxea. Itzulpen onek, ziur asko, guk asmau ezin bestean aberas56

tuko dau euskal elertiaren zelaia. Atsegingarri da, izan be, Shakespeare euskeraz irakurtea; ta gaurtik orrela egin daikegu»
(12 orrialdean), ..-;..
NOLAKO IDAZLE?—Trebe ta ernea noski. Ondo dakizki euskerak dituen barren-entzera ta korapilloak. Izango zituen nunbait bere buruko miñak Shakespeare itzultzean, baiña bere trebetasunari esker, lerdenki azpiratu zizkigun aurrez-aurre izan
zituen eragozpenak oro. Euskera ederrez datozkigu antzerki guztiak. Iztegi ugaria du, esaera apaiñak, euskerak bere-berea duen
joskera. Akatsik? Arrati'ko izkeran —lar lekukoan— egiña dala
bear bada, euskalki guztietako itzik eta esaerarik asko dauzkan
arren.

(Ikus Yakintza, 1936, 21, 176 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia, Derio, 1965, 66 orr.; A. M. Labaien, Teatro euskaro,
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature V - 04
  • Büleklär
  • Euskal Literature V - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2169
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3661
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1982
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3649
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3587
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1892
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3685
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2060
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1958
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3719
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3695
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2076
    29.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3612
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1891
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3535
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1844
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3595
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1938
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3678
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1981
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3569
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3591
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1901
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1914
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3674
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1944
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2009
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3610
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature V - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 646
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.