Euskal Literature IV - 26

Süzlärneñ gomumi sanı 3708
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2018
28.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Courrier irarkolan. 1934-2-15'an Baiona'ko Aztetxe (Seminario) Nagusian euM zuen itzaldia. Ogei ta amar bat esaera zar,
edo zur-itz, dituzu; ez banaka emanak ere, gaiari dagokionez,
gogozko egin-biderik egoki ta beteenean baizik. «Belar usaidun
batzak bildu, pillo bat egin, eta ontzi batera lausldtu ondoren,
gogozko urgozo onuratsua eratu» digu.
3) Haurren Meza (Baiona, 1936).
4) Jesu-Kristo Gure Jaunaren Ebanjelio Saindua (LigugéVienne, 1947). Aubin'en etxean. 366 orrialde. Urrengo urtean
(1948) egin zan beste argitalpen bat ere. Imitazionea bezain
ederki itzulia, bere-berea duen euskera errez goxoan.
5) Alegiak (Baiona, 1960). La Fontalne'ren Fables euskeraz.
6) Euskerazko Dotriña. Baiona eliz-barrutiko Kristau Ikasbidearen bi itzulpen egin zizkigun.
7) «Gure Herria» illerokoan datozten itz-lauzko idatzi ta
olerki mordoak.
8) Teatru-lanak: 1) Gure xokoan (1926); 2) Maturianaren
gaphoinak (1933); 3) Tomas ezkongei (1934); 4) Herriko besta
biharamunean (1937); 5) Mehetegiko nausia (1938); 6) Haurrak azken hitza bere! (1939). Geienok «Gure Herria»-n datoz.
Leon apezak ba-zekin onako lanetan, gure baserritarrak poliki duten gatz-pixkat jartzen. Laket zitzalon baita bertsolariai
toki ematea, ardoa edo lana goresteko baldin ba'zan batez ere.
«Gure xokoan» bertan Ellande ta Pattin ari dira bertatik bertsotan, arnoak eta urak diztuzten doalk adi-erazi naiean. Ona
bi ahapaldi:
408

«—Ezagutzen duzia, Xubero maitia,
Beiheralako Noe, gizon famatia,
Harek landatu zizun lehen mahastia,
Harek maite zizuna guk nola hastia
Urez izanik ere pixka bat bustia!
«—Badakit nor zer Noe, ziik aiphatii hura,
Etzen ez diotenez gizon bat makurra,
Berak egin ardua jin zaion burura:
Hobe izanen zuziin egonik barura,
Hoi etzaion heltiiko edan balu hura»
(G. Herria, 1926, 335 orr.).
Gizonak maite du ardoa, len bezela orain; emazteñoak ere
poliki beatzen, eta gaur edaten. Miragarria omen da ardoaren
aala, baiña asko edanez eztu egarria iltzen. Gizona baldin ba'dago miñak urturik, edan beza oporretik! Baiña gizon doakabea
freskatzen danekoz, berriz bizi-azten penak: «Arduak segurenik berthutia hiltzen».
Irudimen bizia ta esan erreza du Leon apezak bere idaztietan. Nola eiotzen digun alkar-izketa antzerki-lanetan! Euskera
garbia du, oso sentikor eta errikoia; erriak egunero ezpain gaiñ
darabilzkin itz eta esan jatorrak, tai-gabe ta jarraian datozkio
luma puntara, eta onek lits berezko leunez jazten dio mintzoa.
Idazle ona duzu lapurditar izkelgia ikasteko.
(Ikus Larreko, Euskal Esnalea, 1930, 176 orr.; P. Lafitte, Eusko
Jakintza, 1948, 332 orr.; S. Onaindia, MEOE, orr.; Gure Herria,
1962, 384 orr.; A. Irigarai, Euskera, 1962, 353 orr.; J. San Martin,
Escritores euskericos, 121 orr.; L. Villasante, HLV, 311 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 415 orr.; A. M. Labaien, Teatro Eusharo, II,
173 orr.).

409

8.—JEAN ITHURRIAGUE (1896-1960)
Etzuen zer aundirik euskeraz idatzi, baiña merezi du aipu
labur bat literatur onen orrietan.
Irulegi'n jaio zan 1896-1-30'an. Beloke'n osotu zituen bere
eskolak, baita gudari joan artean, bertan irakasletza egin ere.
1914'ko gudan zauritua izan zalako, guda-kurutzea eman zioten. Gero, berriz ikasi zuen Bordele'n eta Paris'en, lizenziaturik; eta ondoren Chalon-sur Marne irian irakasle izan zan.
1925'an, Filosofiko Goi-Ikasteen diploma lortu zuen, eta
1932'an Jakintzan Maixutza gal onekin: «Jalnkoa eta Arima
Platon'en liburuetan». Ondoren Morlaix'en eta Balona'n egon
zan 1940'ngo gerran; 1942'an kargu garrantzitsu bat lepora
zioten. Azkenez, Paris'en Eskualzaleen Biltzarreko buruzagi
legez, eta 1955'tik Balona'n «Musee Basque»-ko buru izan
zan. Angelu'n il zan 1960-11-9'an.
Ainbat alkartetan eskua artu zuen, eta bertsolarien malko
egin. Idazle bezela, artikulu nalkoa azaldu zituen «Gure Herria»-n batez ere. Argitaratu zituen liburu batzuk: «Un peuple
qui chante»; «Vues du Pays Basque», «Meubles et ensembles
basques», eta abar. Itzaldiak: «La sorcellerie au Labourd»,
«Les Pastorales souletines», «Le basque et les savants», «Importance de la Tradition», «L' influence de l'Encyclopedie en
Pays Basque», ta abar.
(Ikus P. Lafitte, Eusko Jakintza, 1947, 697 orr.; J. Agerre, Euskera,
1961, VI, 349 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 105 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 376 orr.).

9.—PIERRE ETXEPARE (1880-1932)
Irugarren alean aipatu genuen J. Etxepare'ren anala: bion
artean atera zuten urte askoz Eskualdun Laborarien Egunari
edo Almanaka. Orrez galn, bere anai sendalariak idazten zuen
«Eskualduna» asterokoan datoz aren bizi-zeaztasunik naiko.
410

Eliz-gizcna dugu, ta apeztu ondoan, Larresoro'ra bialdu zuten irakasle. Ta ementxe asi zan bere euskal lan garrantzitsuan:
Egunaña argitara ematen noski. A. Abbadie'k bere ondora eraman zuen ezkeroan, bi-biak xede berñetan lan egin zuten amasei urtez, Larresoro'n eta Beloke'n: «Larresoro'n sartu zanekoxe asi zan lan ortantxe, bere aneia medikuak eskukaldi bat
edo bertze emanez». Olan urtero, 1914'garreneko gerra asi artean. Aurretiko zuzendarien lanari ekin nai zion, laborariak argitu ta eskolatuz, naiz beren eguneroko zeregiñetan eta naiz
erlijiozko arazoetan, «noiz samurki, noiz eztiki, noiz irriz».
1914-1918'garren urteetako guda ondoren, osasuna auldu
zitzalola-ta, Azparne ondoko Donamartihiri'ra igorri zuten erretore. Leen erakusle lez, oraln arimazal, zintzo jokatu zuen bere
arloari atxikia. «Jondone Martinen gerizan dago —diosku J.
Etxepare'k—. Etxalde handi moltzoa, ez arras ordoki ez biziki
patar, gehienak goriak; jende gogorki langilea, soskari eta sosduna, balnan esku zabalekoa ertoraren alderat».
Apalzak beti ere —esanak esan— zuzenbide baten erakusle
da-ta, eragin aundi ta bizia izan du errian; apalza aultzen ba'da,
erria ere beerantza doakigu. Erakutsirik tinkoena bere lanaz eta
bizitza garbiaz eman oi du, alegia: milla begi ditu beazale ezker-eskubi. Lanari emana ta zeatza izan zitzaizun P. Etxepare,
fedezko zeretan nalz famili beartsuen laguntzan.
Euskal alorrean ere etzan nagi ibilli. Iganderoko itzaldiak
idatzi ta buruz ikasten zituen; erriko mintzo errez ariñean mintzatu oi zan, Eliz irakaspenak garbi ta eder-bitxi larregi gabe
ematean, su leun ixilla zeriola. Orrela lan egiñaz, prediku edo
itzaldi-meta aundia utzi zigun il zanean, ez luze ez labur, ordulaurdenez or-nunbalt egitekoak.
Onezaz osteaz, ba-dira Donamarrihiri'ko erretoraren liburutegian izanak, euskerazko 23 omili eta 5 goralpen, eta frantsesez 27 itzaldi, ikastetxeko umeal egiñak, uste danez; balta
beste 19 itzaldi ezkontzari buruzkoak ere, 6 frantsesez eta gaiñerakoak euskeraz.

m

Gazte oralndiokarren —52 urtekin— il zanean, donamartihiritarrak esan oi zuten: «Apeza zen».
(Ikus J. Etxepare, Buruxkak, Baiona, 1941, 131 orr.; Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 1959, 142 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 454
orr.).

10.—JEAN JAUREGIBERRI (1880-1952)
Zuberoa'n, Atharratze'tik laster aurkitzen dan Aloza erritxoan sortua duzu mediku au. Osalaritza karrera ikasi ondoren,
gudari mediku izan zan lendabizi ta, geroago, Donibane Lohitzune'koa. Andik lasterxe Eskualzdeen Biltzarrekoen alkartean
daukagu, euskal kulturaren dderako lanean.
Aloze'ko bere sortetxe «Karrikia»-n itzali zan, 72 urtekin.
Idazle bezela ndkoa idatzi zuen euskeraz eta frantsesez,
frantsesez geiago. Eusko-lurra batez ere, bere lurrdde mdte
zuberotarra, gutxik bezela abestu zigun, ango gizon, oitura,
lege, kanta ta dantzak luma goxo margozturik. Baiona'ko Gure
Herria'n eman zituen batez ere, bere lanak; bdta Eusko Jakintza'n eta Libro de Oro'n ere. Ona aren lanik beiñenak:
1) Le Basque moyen (Baiona, 1929). 33 orridde. Lan
bikaiña, lendik ere Gure Herria'n (1929, IX, 49 orr.) argitaratua.
2) Basaburian (Bdona, 1952). 113 orrialde. P. Lalitte'ren
alntzin-solasarekin. Gure Herria'n ere ba-duzu (1952, XXIV,
182 orr.).
3) Les Races (Gure Herria, 1935, XV, 346 orr.).
4) Euskeraz: a) «Betzuleko aize ephdlia» (Gure Herria,
1935, XV, 321 orr.); b) «Xildtoka» (Gure Herria, 1930, X,
268 orr.); d) «Unamuno jaunaren elhe bati» (Gure Herria,
1931, XI, 512 orr.).
(Ikus G. Eppherre, Gure Herria, 1952, XXIV, 193 orr.; P. Lafitte,
Basabürian, itzaurrea; B. Estornes Lasa, iComo son los vascos?, I, 82
orr., eta Literatura, III, 331 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, IV,
475 °rr.).

412

11.—JEAN BARBIER (1875-1931)
«Barbier'tar Jon, Bidasoz andiko euzkeldun jatorra zan.
Senpere'ko txaunburuba zalarik, idazti ta idazkai politak argitaldu euzan euzkeraz. Lan gustijetan Euzkadi ta euzkerea-ganako maltasuna agertuten eban» (Euzkerea, 1931, 751 orr.). Arrobi bikalña izan zuen bere erria edozer gaitarako, eta orri begira,
ots, etxeari, il-erriari, elizari, nalz izkuntzari, ontan balt dago
euzko gogoa osorik, jalgi ta bildu zuen aren lanak bere osotasuna, itz lauz eta bertsoz noski.
BIZI-ZEAZTASUNA;.—Baxenabarra, ametsez ta istilluz, koblariz ta irrintziñez diztiratua, izan zan J. Barbier'en sort-ogea;
au da: Donibane Garazi'n munduratu zan 1875-7-9'an. Bere
supazter zokoan azi ta aunditu zan bere ingurumari esan eta
egin oi zutena jaso-azirik: euskera gozoa, euskal erriaren elezar
eta alegiak, itz zaar eta esaldzunak... Zer ez? Ainbat liburu
osotuko zituen gero gaztetan bildutako gal oiekin. Eliz-joera
erakutsi zuen umetatik, eta antxe, bere errian zeuzkan bi apez
—Bidart eta Bekas—, jakitun eta euskaltzaleak, ortan lenengo
unetatik lagunduko ziotenak.
Azparne'n eta Larresoro'n bakaturik bere lenengo ta bigarren malllako ikasketak, Balona'ko Apaiz-ikasguan osotu zituen
gaiñerakoak. «Ikastegietako erakaspenetan buru eta beharri sartua zen, beti ikasle hoberenen lerrorat nahiz eta helduz», dio
P. Lalitte'k. 1898'an apeztu zan, eta apezpiku jaunak Tolosa'ra
bialdu zuen an Teoloji-maillak artu zitzan; eta bi urte an ikasten egin ondoren, «Doktor» itzuli zan. 1900'an Larresoro'ko
irakasle izendatua izan zan, lau urtez ortan jardunik. Bere irakaskintzako lanetatik kanpo, ba-zituen beste bi zaletasun ere:
euskera ta musika; Hiriart-Urruti'rekin ikasten zuen euskera, ta
Hiriart-Makola'rekin musika; «Ganitx» ez-izenarekin agertu
zizkigun orduko idazlanak, eta musikan eder zitzaion San Gregorio'ren eres-tankera, garal artan eta geroago ere Elizan ain
tinko sartu ta kokatua: eliz-musika au ta beste kantak alik eta
413

egoki gozcen gerta ta abestu al izateko, gazte-taldeak zeuzkan
ederki irakatsita. Euskal kutsuzko kantak, erri-abestiak atsegin
zituen, eta or-emen berak bildutako asko argitaldu ere egin zizkigun. Edu ontako lanetan «Nehor» izen-ordea erabilten zizun. Ainitz dituzu «Gure Herria»-n 1921'tik 1926'ra bitartean
Nehor eta Dufau'k emanda datozten euskal kanta lanak. Kristobal Dufau osagillea zan, Senperen'n jaloa (1888) ta emeretzi
urtean «euskal usala alde guztietatik darion» ortan egon ostean,
34 urteldn Baiona'n illa (1922).
Ondoren, P. Lafitte'k diosku: «Nahiz haurrekilakoa ontsa
baino hobeki zeramakan, artoski eta maiteki, ez zen eskolemaile
muxitzekoa. 1905-ean Baiona'ko katedralerat bikario deitua izan
zen. Hiri hortan laster ohartu ziren otoitzeko gizona zela eta
arimez osoki hartua; apez laño eta mintza-errexa egiten zuten,
jende xeheari eta beharduneri emana. Bizkitartean, jakitate handikoa baitzen eta irakurtzeari jarralkia, jaun-anderek ere estimatzen zuten. Orotaz griñatua, nehun ez zagoken, lan eta obra
zer nahitara jo egiten zuela, zahar ala berri, asko buruko min
gora-behera. Horien guzien galnerat alntzina bazagon kazetalari, olerkari eta euskalzale. Zortzi urte iraun zion ezin sinetsizko
bizi-modu horrek» (Gure Almanaka, 1976, 13 orr.).
Senpere'ko erretor izendatu zuten 1913'an. Emen egonak
ziran ere apez on eta jakintsuak: Belsagi, Larregi, Menta ta
Sanzinena baltik bat. Barbier etzan gutxiago izango noski: makiña bat lan eder burutako zigun itzez eta egitez. Izlari bezela
ba-zekien entzuleak nola bere arira ekarri: ango kristauak, Jainko zuzen onak etzitula lar izutzen-eta, biotza ustu oi zuen sarri
kristau nagi, fardel, axola gabeak berari ematen zioten nalgabea eliztarral aditzen emanez. Kantu esparruan, ordea, amalkatxo abesti bikaln ikasi ta oiuzkatu zuten senpertarrak. Guenez, beti agertzen oi arimen arduratsu; ba-zekien eliztarrak
bidetxior seguruz Jalnkoarengana zuzentzen; bera zijoan artzain bezela aurretik, eta ardiak errez zijoazkion atzetik; bera
414

zan, bai, otoitzaren, buru-ukapenaren eta lanaren eredu bizkor.
Orrela ainbat gazteri erakutsi zion bidea, apaiz-karrera besarka
zezan ere; baita ainbat neskatxa barrutegiko bizi-modu ixillera
zuzendu ere.
P. Lafitte'k berriz: «Barbier jauna, errotik apeza zen, eta
uste dugu zinez, ez zituela euskara eta euskal ohidurak hain
artoski ikertuko eta sustatuko, ez balitzaio iduritu eskualdungoa
bere eliza lanetarik bat zela, fedearen eta herriaren sustengu.
Zorigaitzez ez zen zahartu. Ez omen zuen orenik ez jateko, ez
lo egiteko. Buruko min saminen eztitzeko beti erremedio sanjan
ari zen, osagarria fundituz. Eta horrela, behar baino goizago
itzali zitzaikun 56 urtetan, 1931-ko urriaren 31-n. Haren ehortzetan mundu bat bildu zen Euskaldun idazle handienetarik baten agurtzeko» (Loc. cit., 16 orr.).
EUSKAL LANAK.—Amazortzi urtez egin zigun erretoretza
Senpere'n, eta euskeraren alde berton osotu zuena etzan gauza
murritza izan. Gaiñera, bere etxean, apaizak eta jakitunak biltzen zirala-ta, «zenbat eztenkada, zenbat bultzakada ez ote ditu
artu gure izkuntza maitagarriak?», dio J. Artetxe'k. Beraz, eragille bizkor ere ba-zan. Gaztetan «ez zen euskaldungoa ahanzten dutenetarik. Jadanik ari zen euskal kantu eta ipuin biltzen,
euskaraz bertsu berri ontzen, sariketa zenbaitetan parte hartzen
eta izkiriatu zuen Baionan Antxitxar buruko buhamien ixtorioa».
Euskaltzale sutsua zalako, beiñola Sara'n Atxular'en inguru
bezela, bere baranoan pillatzen ziran orduko jakintsu asko, eta
1921'an bere etxean sortua dugu «Gure Herria» illerokoa, bikaiña noski: makiña bat ixilleko lan alpagarri, sakon eta iraunkor, egiña dugu gure izkuntzaren onerako; makiña bat, bai,
kanta, antzerki, bertsu, ipuin ta lan zaar ber-argitaratuak aurkitzen dira aldizkingi onen osto artean. J. Barbier'en lan guztiak banan-banan ezin altaturik, ona emen beiñenak beintzat:
1) Itxasoko arrantzaleak (Baiona, 1897); Sara'ko euskal
jaietan saritu ziotena. J. B. Elizanburu omenezko festetan,

415

1898'an, Senpere'n saritu zioten Irrintzina bat mendian (Baiona, 1898), bederatzi ahapaldiko olerkia; Endaia'n, Urruña'n eta
Sara'n jasotako sariak. 1906'eko azillean, Buenos Aires'ko «Euskaria» alkarteak antola zuen olerld-batzaldian J. Brbier'en Gure
Amaxo amairu ahapaldiko poema ederrak eraman zuen ereiñotzburestuna.
2) Nere kantuak (Balona, 1910). 12 poema autatu dira,
geienak aurreko urteetan saria jaso zutenak.
3) Gerla handiko kantuak (Baiona, 1920). Foltzer'enean.
4) Ama Birjiña Lurden (Balona, 1920). Lasserre irarkolan.
267 orrialde. Itz lauz ta bertsoz. 81 lan dituzu, Pruvost apezaren Les Merveilles de Massabieille frantses liburutik aterata,
geien bat, gal oetzaz: Egiele (1), Irutasun (1), Eguberri (5),
Erregen (1), Iltzeratze (8), Berbizte (1), Sakramentu (6), Jesusen Biotza (9), Kristo Errege (2), Andre Mari (23), Aingeru jagoleak (1), Mikel Saindu (1), Familia Saindu (1), Omia Saindu
(1), San Petiri (1), Juana Arko-ko (4), Frantzi alde (3), Gerlan
hilak (3), Penitentzia (3), Aurtzaro ta gaztaro (4), Fede-egintza
(1), Arrats-otoitza (1), Augustin Sainduaren otoitza (1). Senpere'ko elizan kantatzeko egin zituen, balña oetatik asko beste eliza batzuk ere artu zituzten. Euskal itzal Boyer, K. Bordes, Brun,
Le Mintier, Decker eta olakoen musika jarri zien askotan; J.
Barbier'ek, ordea, gregorianu doiñuan asmatutakoak ere askotxo ditu.
5) Euskal teatruok ere aren eskutik jalgiak dira: a) Sorginak (G. H., 1922, 62 orr.); bi zatitako antzerki au «Pizkunde
antzerki Sallak» atera zuen berriz, M. Lekuona'k gipuzkeraz
ipiñita (Donosti, 1931); izugarri ta mamuen aurkakoa; b) Zubietako Debrua (G. H., 1922, 613 orr.); iru ekitaldiko komeria,
aztikeriak astinduz; d) Kauserak eta kruxpetak (G. H., 1924),
jostalllua; e) Gauden euskaldun (G. H., 1926); arrotz galzki
esaleen kontra; f) Haurrik ez\ (G. H., 1931), komeria; g) Xilintxa sorgina (G. H., 1924), lapur-gezurtien aurka; eta i) Ezkila
xarmatua (G. H, 1922). Jostari ta par-eragilleak dituzu denok.
416

6) Supazter xokoan (Baiona, 1924). A. Foltzer'enean. 187
orrialde. Poema bat, 25 ipuin eta 5 komeri dagoz xorta eder
onetan. Goethe doixtarrak esan zuenez, nork bere barrena azaltzea baldin ba'da olerkia, bilduma ontan Barbier'ek bete-betean
argitaratzen digu berea: supazterrean, bere errian, ikasi ta dardarazi zuena, uraxe damaigu emen.
7) Piarres (Baiona, 1926). Leen zatia. S. Sordes'enean.
248 orrialde.
8) Piarres (Baiona, 1929). Bigarren zatia. S. Sordse'enean.
272 orrialde. Nobela baiño geiago, idili bat, maite-eresi bat
dala esango digu P. Lalitte jaunak. Bi aurren goraberak dituzu
euskal lauki barruan, argazki baten lez bizi-bizi margoztuta. Lenengo aleak euskaldunak, au da, senpertarrak edesten dizkigu
bake-garaian, lau aroetako nekazaritza, soro ta etxeko lanak,
urteko jai ta igandetako jolasak, pilota, musa, eiza, elizkizunak
eta gaiñerakoak. Bigarren zatian, euskaldunak gerran, euskaldun soldadu ta gudariak, gudara joan, amaitu ta etxera biurtu
arterako guztia. Bukaera: illetak eta ezkontza bat.
9) Ixtorio mixterio (Baiona, 1929). Courrier irarkolan. 82
orrialde. Erri-ipuiñak, euskeraz ta erderaz.
10) Legendes de Pays Basque d'apres la tradition (Paris,
1931). Frantsesez eta euskeraz. Delagrave irarkolan. P. Tillac-en apaingarrielun. 160 orrialde. Lan onek iru zati ditu: a)
Laminak; b) Jesukristo ta San Pedroren ar-emanak; d)
Amets-ipuiñak. Aurreneko bi zatiak leendik ere Ixtorio-mixterio
titulupean argitaratuak izan ziran. Argitalpen au guztiz txalotua
izan zala zertan esanik ez dago, Paris'ko «Le Figaro» ta «La
Croix» eurak ere tarteko izanik.
11) Antxitxarburuko. buhamiak (Baiona, 1971). P. Lafitte'k argitaratua, «1895-ean idatzi zuena eta J. B. Barbier haren
ilobak neuretzat kopiatua, haren kantika bilduma batekin».
Ba-zuen nunbait kantika ingurrazti bat, 81 euskal lanez ornitua. Nun ote da gaur?
417

Frantsesez etzun askorik idatzi, baiña aipagarri dira auek:
a) Les Bohemiens d'Antchitcharburu (Eskualdun ona, 19041905); b) Saint-Sauveur d'Irati (Gure Herria, 1921); d) La
mort de la paysanne (G. H., 1921); e) La tragique partie de
pelote (G. H., 1923); f) Axular et les sorciers (G. H., 1925); g)
Trois legendes sur Ax'ular (G. H., 1925), eta i) L'abbe Charles
Becas, cure de Bidart (G. H., 1926). Lanak izenpetzean «Ganix», «Nehor», «Haurmaite» ta «M. A. B.» erabilli zituen.
OLERKARI.—Olerkia, besteak beste, norbere barren-osiña
—gogorakizun eta biotz-zauskada— ustutzea duzu. Norbere
barrua agert-erazi. Eta gaiñera, norbere barru-bizitza orren
agerketa bedi, otoi, euskal neurkera ari artean ezur-mamitua.
Ezta nunbait egiteko erreza. «Nire iritziz —diosku J. Artetxe'k
garaztarrari buruz— biotzkada ugaldetzak korapillotu egiten du
olerkia, bere indarren almenez. Akats au zenbait idazleren akats.
Edertasuna ikusi ta nabaitzeko doaia. Gogoa ezin baretu. Biotzbegiak irtetzeko zorian. Eta zori txarrez biotz-gogoaren taupada
oiek neurtzeko, itz neurtu estutsuetan ipintzeko doairik ez».
Senpertarra, orraitio, bere buru-sorpenak eta biotz-zirrarak itz
negurritu goxoz jazteko gai izan zitzaigun.
Goizale dabilkigu maiz olerkaria, erlanrxa iduri. Ezker-eskubi daukanarekin azturik ere bai, ez gutxitan. Nork arrapa
aren ortzi-urbilleko izpiak? Baiña benetako olerkari danari
etzaio eder bizi-izatetik orren urruti ibiltea. Gogotan du irakurlea ere. Ontan eredu dugu J. Barbier.
Ona berriz ere J. Artetxe'ren ustea. «Erriari eskeiñiak
—dio— dirudite bere olerki guziak. Erri eresi, oitura, doñua
daukate. Beeragotu egiten da beti bere olerkietan. Zeñek ez du
onetan eskartuko olerkari baten buru eskainirik goragarrienetakua. Goi mailla erpiñenetara igo al alakoa nabaitu nork bere
olerkia eta ala eta guztiz erriaren berdinkaitasunean edestu.
Gotargia eretxi. Erriaren esan, oitura, egipen, naletara jexten
zaigu gure olerkaria. Nere iritzi txiroan ez det erabakiko, gai ez
naizelako, zein ote egidun. Erria beren edestietara goratu nai
418

dutenen aiena, edo erriaren esakeretara, oituretara eraxten diranena. Gai sakona benetan. Baño gure mintzo zaarrak, ez ote
ditu bear era guztietako idaztiak?» (Yakintza, 1933, 330 orr.).
J. Barbier, idazle aundi ezezik, olerkari bikain ere izan zitzaigun. Mugaz bestaldeko euskal poesi tirain —korronta?aspaldikoari jarraituz, gogai ta barne-leiaz, buru ta biotzez ondo
tinkotuak, eundaka olerki utzi zizkigun. Egituraz bikain kateatuak daude aren lan guztiak. Neurri ezberdiñak darabiltza,
baiña 7/6, zortziko txikia nunbalt, artu oi zuen geien bat. Uts
gutxi egiten ark, silabak neurtzerakoan; atzena, berriz, aberatsa
ta betea du, alderdi aietako poeta klasikoen bideari ekiñez. Olermen joria erakusten dizu onako lanetan: «Irrintzina», «Amaxo», «Supazter xokoan», «Meza bat bortuan», «Galerna»...
IRITZIAK.—Joxe Artetxe'k, beiñola Donosti'ko «Yakintza»
aldizkarian J. Barbier'tzaz idatzi zuen lan giar sotillean, onan:
«Idazle aurrenetakoena gure Barbier. Ormaetxea'tar Nikola
«Orixe»-kin ari nintzan gai onetzaz itz egiten oraindik denpora
asko ez dala. Euskerak duen idazle aurrenetakoena «Orixe»,
Grezi eta Erroma'ko elertietan bere gogoa sakontzen oitutakoa;
berarekin gai oek aztertzia atsegiña izaten da benetan. Zer derizkiotzu Barbier idazleatzaz?, galdetu nion, eta ara or bere
erantzuna.—«Niretzat —esan zidan— Barbier jauna eusko
idazleetan aurrenetakoena da. Deritzalt, Barbier'ek bere elerti
gaiak antolatzian, bizi zan txokotik pixka bat aldegiñ, eta gai
oek Euskalerri oro bildu izan baziran, Barbier bera izango gendula, gure Erriak biar zuen idazlaria, euskerak biar zuen elertilaria» (Loc. cit.).
Senpere'ko arrobian ari izana dugu J. Barbier, ango gauzak
bñdu ta elerti-zapi berotan troxatzen. Antxe ez ote zegoen gero
Euskalerri osoa? Nire uste apalez, bai. Millak mende asko joanak dira, abiada bizian, baita anitz errialde betikoz suntsitu ere,
suntsituak dira. Arrigarri iruditu arren, Euskalerria zutik daukagu oindio, bere izkuntza, oitura, lege, doiñu, erlijio, au da,
bere nortasuna osotzen duen gogo, arnas zarrakin. Eusko gogoa,
419

berriz, bere doai ta apalndura orokin, naiz emen naiz an, nunnai ta beti berdintsua dugu. Erranen ote dut?: euskalduna euskeraz mintzatzen dan artean bein danik.
P. Lafitte'k: «Barbier apezak lan gogoangarria utzi digu:
ipuin sail galanta, beste bat elezarrez egiña, aintziñako kantuzko xorta bat, 81 kuadernu berak osatua, abestiak, Mariaren
illabete bat, antzerkiak eta «Piarres» batez ere. Ale bitako nobela onek euskal bizi bete-betera garamazki: lana, otoitza, jolasak, siniskeriak, oiturak, guzti au gertatzen da, ta atzenez Piarres Goaña'kin ezkontzen zaigu. Barneko mataza edo triki-maiUua, aitor dezagun, makalxea dugu: Daskonagerre'ren nobelak
beste ba-du egazkadarik; balña Barbier aren gaiñetik dago argiztapenez, berezkotasunez eta askotasunez. Egia garraxiz dago
orrialde batzuetan, adibidez, gure lurrean nola daMten ilten
erakusten digunean. Eleberri onek eztu, jakiña, Txomin
Agirre'ren lanak (Kresala ta Garoa-k) bezainbeste —ezpaitira ein berdiñekoak—, baiña Anabitarte'nari eta A. Lhande'ren
«Yolanda» gipuzkoarrari ta J. B. Elizanburu'ren «Piarres Adame» berari ere irabaziko die». (Le Basque et la litt., 71 orr.).
Axular bera ere barruan dugularik, lapurditar zarrak baiño gorago jarri bear dala, dio beste nunbaiten. Barbier'ek, izan ere,
idaztankera bere-berea du: bizi, sarkor, zolia.
Eusko-pizkundearen izpiak oro birloratzen zuten «Euzkerea»-k ere onela, senpertarraren eriotzea deitoratuaz: «Bijotza
tamalez beteten yaku idazle maite orren erijotzaren mingotsagaz». Eta aren iru liburu «Ama Birjina Lurden», «Supazter
xokoan» eta «Piarres» aztertu ostean, azkenengoari buruz au
dio: «Benetan diñogu, ordu atsegingarrijak ixan yakuzala, idazle jator onen idazti mamintsubak irakurteko biar ixan doguzan
ordubak» (Loc. cit.).
GORATZARREZ.—Igaz (1975-12-21) garaztar idazle ta olerkari ospetsu onen eun urte-betetzea zala-ta, Euskaltzaindia Donibane Garazi'n bildu zan, jende mordoak lagunduta. Goizean
amar t'erdietan, A. Xabier Diharze'k eman zuen meza nausia,
420

itzaldiarekin, beste bederatzi meza-emaille ezker-eskubi zeuzkda. Ondoren, Euskaltzaindiaren batzarra, erriko Etxean; Euskaltzainburuaren agur ostean, J. B. Etxarren-Lohigorri idazlea
mintzatu zan Bee-Nafarroa'ko leengo ta oraingo euskal idazle
60'ren baten berri emanaz.
Lafitte euskaltzaiña mintzatu zitzaigun gero J. Barbier'en
bizia ta euskal lanak aztertu ta goraipatuz. Bertako auzapeza
frantsesez mintzatu zan, baita Haritxelahar jauna ere. Gure ikurriña ere an zegoen bizi-bizi atarian eta biltokian, biotz-zuzpergarri nunbait: bearrezko bait dugu ori ere. Bazkari ona azkenez, janariz, edariz ta Xalbador'en bertsoz ederki arkolatua. Zutik «Gemika'ko Arbola» abestuz amaitu genun eguna,
(Ikus L. Apestegi, Gure Herria, 1926, 110 orr., ta 609 orr.; P. Lafitte, M. le chanoine Gratien Adetna (1823-1907), M. l'abbe Jean Barbier (1875-1931) (Baiona, 1933), eta Gure Almanaka, 1976, 13 orr.;
Zarralde, Euzkadi, 1929-10-31; Oxobi, Gure Herria, 1921, 121 orr.,
ta 1931, 481 orr.; RIEV, 1908, 125 orr.; Larreko, Eskualduna, 192611-6; Argia, 1926'eko epaillean; Euzkerea, 1931, 751 orr.; Joxe Artetxe, Yakintza, 1933, 125 orr.; W. Giese, RIEV, 1931, XXII, 523 orr.;
R. Gallop, Times Literary Supplement, 1931, 264 orr.; S. Onaindia,
MEOE, orr.; Auñamendi, Literatura, II, 440 orr.; J. Bilbao,
Eusko Bibliographia, I, 452 orr.; Irastortza, Zeruko Argia, 1976, 669
zenbakia, 23 orr.).

12.—ALBERT LEON (

-1953)

Ona beste euskaitzale bizkor bat. Euskeraz ezer idatzi ez
arren, euskal gaiai cso atxilda bizi izan zan: G. Hérelle ta auxe
izan ziran Zubero'ko Pastoralak ederkien aztertu ta azaldu zizkigutenak.
Erdi-itsu umetatik, lenengo bere amaren zainpean, eta gero
bere emaztea gidari zuelarik, askotariko gaiak ikasi zituen, Letretan Irakasle titulua ateratzeraiño ikasi ere. 1909'tik La Roche-sur-Jan'eko Ikasguan erakutsi zuen Filosofia, eta ondoren,
urteetan, Baiona'n. Bordele'n il zan 1953'garren urteko udan,
bere dabaren etxean.
421

Gure izkuntza ondo ezagutzen zuen, baita gure oitura ta
literatura ere. RIEV, «Eusko JaMntza», «Gure Herria», «Gernika», «Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de
Bayonne» ta olakoetan idatzi zigun, euskal galak alzeztatuz
geienean.
Aren lanik gorenenak:
1) Quelques mots sur le Pays Basque (Bordele, 1906).
2) Les elements cartesiens de la dotrina spinoziste sur les
rapports de la pensee et de son objet (Paris, 1908).
3) Une Pastorale basque: Héléne de Constantinople. Etude historique et critique (Paris, 1909). 525 orrialde. Balona'ko
Erri-liburutegian aurkitzen dan 13'garren Esku-idatzia (Ms. numero 13) ta Laterri4iburutegian 132'garrena (Ms. n.° 132)
alkar jo, begiztatu ta arteztuz egiñiko lan ederra.
4) Geographie des anciens Vascons (Bulletin de la Société
des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, 1931).
5) La langue basque hors de chez elle (Gure Herria,
1932).
(Ikus Gemika, 24'garren zenbakia, 190 orr.; Gabin Garriga, Bol.
Amer. E. V., 1953, 180 orr., ta 1955, 229 orr.; Auñamendi, Literatura,
III, 334 orr.).

13.—TXARLES GABRIEL (ANDRE) TOURNIER
(1890-1965)
Baiona'n jalo zan 1890-6-3'an. Batxiller ikasketak Paris'en
osotu zituen, geroago ogibidezkoak Nancy'ko Lan-eskolan eta
Fontalnebleau'ko Izkillu-Akademian buruturik. Urte mordoan,
1923'tik 1945'ra nekazaritza egin zuen, Euskalerrian eta IparAfrika'n. Balona'n il zan 1965'garren urteko abuztuan.
Euskaltzaln urgazlea. «Eusko Jakintza», «Gure Herria»,
«Herria», ta Balona'ko «Bulletin de la Société des Sciences,
422

lettres et Arts» aldizkarietan idatzi zuen. Pierre Lafitte jaunarekin batera osotu ta argitaratu zigun: Lexique français-basque
(Baiona, 1954). 568 orrialde. «Herria»-k argitaratuta.
Erdal-euskal-Iztegi onetzaz L. Mitxelena'k onan: «Orrelako
iztegi on baten bearrean gaudela esan oi da, eta ezta zearo egia.
Salgal daukagu aspaldian buruz eta jakitez ornitutako iztegi bat.
Ona izena: André Tournier et Pierre Lafitte, Lexique français-basque. «Beste aldekoa» izatea, esango du norbaitek. Alaz
guztiz, beste aldekoak eta gu izkuntza berberan mintzatzen geran ezkero —zenbait uskeri gora-beera—, eztigu guri ere on
baizuk egingo. Zaar eta berri, ederki bildu dituzte euskal-ondasunak, eta eztira gutaz erabat aaztu. Nik beintzat eztut laguntza
makala arkitu geienetan liburu ortan. Eta frantsesez eztakienak?
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature IV - 27
  • Büleklär
  • Euskal Literature IV - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2173
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2036
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3694
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3677
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2048
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3683
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2011
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3681
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2105
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1897
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3676
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2071
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3464
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    25.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3619
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1911
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3703
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1884
    29.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3781
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2019
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3632
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1927
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3696
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1943
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3706
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3694
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2052
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3541
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1965
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3754
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2018
    27.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3767
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2062
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1715
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    30.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2071
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3708
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2018
    28.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 2791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1683
    25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.