Euskal Literature IV - 07

Süzlärneñ gomumi sanı 3681
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2105
27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Lontzi'ren lanak. Argi ta garbi idazten du, joskera ederrean.
Atsegin zituen esaldi luzeak, naiz itzaldietan, nalz argitaratzen
zitun idaz-lanetan. Naikoa idatzi zuen. «Karmen'go Argia»-n,
adibidez, illero ematen zigun zerbalt. Aldizkari au sortu zanean, lenengo zenbakian, eta gero ere bai, izpar-arloan ekin
zion gogotsu. Ona lenengo zenbakia, garal artan sor-berri zan
Donostia'ko «Euskaltzaleak» bazkunari buruz, zer dioskun:
«Euzkalerriko izketa, jolas, dantza, abesti ta oitura gustiak
barrian barri berbiztu ta indartuteko asmuz lentxoago Gipuzkoa'n sortu ta eraldu zan batzar begikoa Euzkalerria zear, zorionez, zabalduaz doa, Gure euzkera ta beste oitura arrigarri
gustiak berbiztuteko bakoitzak egunoro eunen bat emon bearra bakarrik dauko. Bakoitzak egunoro eunentxo bat emonaz
beste barik, Euzkalerriari ganera jausi yakon erdal-gorrin eta
nasalkeria «Euzkeltzale» batzarrak erraz-erraz kenduko leuskio... Euzkeltzale batzarra sortu zan tokian zuzendari ta langilleak aurrenengo lez abade-lekaideak agertuten ba-dira, Bizkaya'n, Araba'n, Naparroa'n eta Auñamendiz arantzako erkietan be agertu eziñik eztauke. Bakotxak bere sail eta arloan,
gustioen ama dan euzkerea eriotzapetik atara ta dagokion goratasun-gdlurrera jasoten aleginduten ba'gara, euzkereak laster
burua jaso ta kukurnuku egingo dau» (Karmen'go Argia, 1931,
urtarrilla, 31 orr.).
Izparlari zeatza zan, eta zeregin ori bere lepo duenak egin
bear duenez osatu zuela, uste dugu. Albiste pilloak dauzkagu
«Karmen'go Argia»-n adibidez, euskal elerti edestirako egoki
ta jakingarri zalzkunak. Aspertu gabe mintzatu zan A. Lontzi
Bizkal'ko elizetan batez ere. Eta, ia beti, idatzi, buruz ikasi
ta bota oi zituen itzaldi oiek. Esan dugunez —eta guk berari
esan oi genionez— Kikeron'ek bezelako esaldi luze ta durundutsuak eder zitzaizkion. Gisa onetan daude borobilduta utzi
zituen eliz-jardunak, mordo ederrak aln zuzen ere. Merezi
lukete argitaratzea.
102

OLERKARI.—Naizta berez jardunaldi luzekoa izan, eder zuen
Aita Lontzi'k, oldozkai laburrak, motzak, ipuin gisaz askotan,
oretu ta irakurleari jaki bezela eskeintzea. Au geienik bertsoz
egin daroagu. Lcntzi Abak neurtitz asko ditu, erreztasun ikaragarria bait zuen bertsoak opiltzeko. Idazti eder bat osotzeko
lain poesi aurkitu ditzakegu gorago aipatu ditugun iru aldizkarietan.
Txile'n zegoelarik, bertsozko bi ipui-liburu argitara zizkigun. Ona:
1) Lontzi Aba'ren Ipuintxuak (Santiago de Cbile, 1947'g.
Mikel Deunaren egunean). «Hispania» irarkolan. 100 orrialde.
Ordenako Iturbe'tar Modesta esleak eta Astobitza'tar Ebalsta
azterkalariak ikusi ta Josu'ren Sabin, Txile'ko karmeldarren
nagusiak balmena emon ondoren, Bizkarguena'tar Ander, Nikola deunako txaunburu Goterkiko eslearen eskariz, Santiago'ko
Gongotzaiak eman zion argitaratzekoa, 1947-6-7'an. Eun olerkitxo dira guztiz, polito eratuta.
2) Lontzi Aba'ren bigarren Ipuintxoak (Santiago de Chile,
1948-3-26'an). «Hispania» irarkolan. Balmena lenengo ipui-liburuarentzat eman zituenak ematen dizkie emen ere. 100 orrialde, ta eun poesi labur. Bi liburuok dira berdin samarrak. Ona
eredu bezela olerkitxo au, «Lanik txarrena» deritzalona:
Osagilleak ardura aundiaz
azterkatu dau gexoa,
ta osasuntsu aurkitu dautso
buru-bera soin osoa.
Lanaren lanaz aurkitzen zara
apurtxu bat nekatuta,
amabosten bat egun lan bakoz,
baña, zagoz osatuta.
103

—Ze bearretan aurkitzen zara
arazotuta, zalduna?
—Lau urte onetan jan baño eztot
besterik egiten, jauna.
Gure gorputza gexotuteko
dagoan lanik txarrena,
deus egin barik gogait eginda
emotea da eguna.
(Ikus Analecta Ordinis Carmelitarum Discalceatorum, 1949, 30
orr.; S. Onaindia, MEOE, 694 orr., ta Larrea eta Karmeldarrak, 1968,
95 orr., ta Kardaberaz Aitari Omenaldia, 132 orr.; San Martin, Escritores euskericos, 145 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 294 orr.).

26.—BIZENTE ETXEZARRAGA ARTIÑANO (1891-1968)
Jori ta izakor duzu Arrati'ko arana euskal barrutian. Idazle
ospetsuak izan ditugu lur onetan jaiki diranak, len eta gaur
ere bai. Urbil dute arratiarrak izan ere Gorbeia, gure mendi
aitaso zangarra, bere begipe gozoan zaintzen ditunak irudimenez iñardausi ta biotzez goi-arnasteko. Giroak eta inguruak
beti dagite zerbait gure izatean.
Emen jaioa duzu Etxezarraga, «Zidorra», Zeanuri'n, Altzuste auzuneko Ellauri basetxean 1891-1-25'an; arratsaldeko
lauretan ain zuzen ere, ta iltzear zegoelako, jaio ta laster Maria
Mendieta Gortazar'ek bateatu zuen urrengo egunean, Benito
Undurraga apaiz-laguntzailleak eliz-ugutz-zeremoniak beterik,
Bere gurasoak: aita, Eujenio Etxezarraga Beaskoetxea, lugiña,
Zeanuri'koa, ta ama, Eenita Artiñano Orue, Zeberio'koa alabaz. Aiton-amonak: aitaren aldetik: Bizente Etxezarraga Angoitia, Zeanuri'koa, ta Mari Juana Beaskoetxea, Zeberio'koa;
eta amaren aldekoak: Benita Artiñano Goti ta Josefa Orue
Bengoa, Billaro'koa.
104

Zeanuri'n bertan osatu zituen len-ikasketak, eta gero gaztetan bost urtez Miren Biotzaren Semeak Balmaseda'n daukaten ikastetxean eman zituen beste bost urte ikasten. Ementxe ikasi zuen baita, N. Kcrtazar'ek dioskunez, gero eliz-izlari
bezela gaiñak artuta nabari izan ondoren, Kobrezes (Santander)'eko lekaide trapatarren komentuan sartu zanak.
Gizon legez zintzoa zan Etxezarraga, buruz argia ta edozeiñi laguntzeko beti gertu zegoena. Ezkonduta bizi izan zan Zeanuri'n bertan, baiña emaztea il zitzaion eta gerra ostean batez
ere aiderrai ibilki, oiñaze-ogia iruntsi bearra izan zuen. Bigarrenez ezkondu zan Iruña'n, 1943-4-26'an, Laurenti Donearen elizan. Osasunez beti ere meko samarra izan zitzaigun.
Arjentina'ra jo zuen azkenez, eta an Rawson'en bizi izan zan
bere arreba ta lobarekin luzaro, 1969-3-25'an ludi au utzirik.
Etzuen seme-alabarik euki.
EUSKAL LANA.—Naiko ikasia zan «Zidorra». Nun-nai dituzu onuragarri umetako ikasi ta asimasiak komentuetan artutakoak baitik bat, naiz-ta gaur azken-orduko askori zital ta galgarri begitandu. Ikas-arloan zebillelarik ere, etzuen askok legez aiztu basetxeko suete epelean xurgatu zuen asabengandiko izkera eztia.
Biziak uts-eman ez zion artean, nainon aurkitu, euskera
zizun mintzabide arrunta, egunerokoa. Ez au bakarrik, idazkortzari ere aspertu barik eragin zion, ainbat euskal orrita lanak agert-erazirik. Zornotza'ko «Jaungoiko-Zale»-n,
«Ekin»-en eta «Karmengo Argia»-n eta Bilbao'ko «Euzkadi»-n
eta «Euzkerea»-n eta «Arrati'ko Deya»-n idatzi zuen batez ere.
Itz-lauzko lan artean ba-ditu olerki arin politak. «Euzkerea»-n poesi-landarak eman zizkigun bereziki. Txit garbi, errikoi ta mamitsu da, ta merezi mkete auek ere sorta baten bildumatzea. Irakur «Umetxubai lagundu» dteritzan neurtitza
osatuten duten aapaldiok:

Ikusi dot nik ume txiki bat
iturri baten onduan,
105

lupetz utzezko andapara bat
egiten zelan eguan.
Eskubak loirik, jantzija busti,
oñak eukozan zikiñak.
LHe gorritxu ain gaste zanen
zelango ete ametsak?
Errukiturik umetxubagaz
itandu neutson esaten:
—Aingerutxuba, erantzun eizu,
zer zuaz emen egiten?...
—Gura dot urok jagi dadixan
mendi orrexen ganera,
andik duazan ain leor dagon
bixi nazan «Aranera».
—Ain leorra dan aran orretan
zelako ura nai dozu?
—Jaun zerukuak biar dau edan,
gauza danak egin baitu.
Ikusi dodaz neure aititen
begiko negar-malkuak,
gixonak ziralako etorri
kenduten gure pozuak.
Mendija bera bidalduko dot
indartsu errekatxuba,
argituten dan neure aititen
ain arpegi tximurtuba...
Sortuko dira pitxi zuri ta..,
larrosa gorri-gorriak,
euren erdijan kurutz-gintzako
elorritxu orlegijak.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1954, 741 orr.; N. Kortazar, Cien
escritores vascos, 1966, 37 orr.; H. V. B., BAP, 1968, 2'garrena, 262
orr.; Auñamendi, Literatura, III, 475 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografia, III, 277 orr.).

106

27.—BERNARDO MARIA GARRO BASTERRETXEA
(1891-1960)
Munduan bateko itzultzallle onenetariko bat duzu Garro.
Ez da zer erreza izkuntza batetik bestera, oldozkunez ta esaldiz, zeatz ta egoki biurtzea; alaz ere, Garro'k ortan burutu
zuena osotasun utsez egiña dugula ezin dezakegu uka. Gal
ontaz Azkue'k onela: «Uste dan baiño gatxago ta neketsuago
da euskerazko biurketak egiteko arazoa. Esan daiela bestela
iostunak, gurasoen soiñekoakaz seme-alabentzakoak egitea zeinbat neketsuago eztaben izaten, dendarik arako eun-miesa-oialakaz egitea balño. Alosak artu, adabaldak kontuz ezarri, azpildurak zee zee egin, da aletxe zaarrak iasean estalduarren, soiñeko zaar barriraztua guzur-agiñak eta odei euritsuak baiño
bere errazago ezaututen dan begi lausoak eztaakazanak. Liburu euskeratuak, barriak izanarren, beti dauke zaar-antza;
baserriko alze-artean sortu ta iaio ta aziak izanarren, erdal-usaiña etxabe ioaten. Ezarri bekio oni arazoaren galztasuna ta edozein egongo da atzerea biurketan asteko» (Ipuiñak, Bilbao,
1968, 207 orr.).
BIZITZ-ORRIAK.—Mundaka'n ludiratu zan 1891-8-22'an.
Izkuntzaz ez zebillen txarto, berak 1954-7-7'an idazki baten
ziostanez etxean nalz kalean elebitsu ziran, au da, euskera ta
erderaz mintzatzen ziran txiki ta andi salllean. Gure txikiak,
ordea, kale ertzean edo-ta itxas-egian moltzoka jarrita atso zaar
malztuak zebiltzaten berriketa ta mormoxak entzutea eder zuen nunbalt; itz-galzto, iraln eta alñen-biraoak sarri egozten
omen zituzten abots-biurkera ta soin-dardarizu ta paristaz. Garro gaztea aieri belarriak itsatsita egoten omen zan, kukaka
bezela: orduntxe jaso zizkigun ark zeinbat ipui, esaera, esaldi,
supita, itz zuur, alen ezpanetatik berak konturatu gabe irtenak
ez gutxi. Benetako auzi ta korapillc-ak erabilli zituen, orraz,
itzulpenalk egiterakoan: kalean ikasi zuen aditza bere aldietan
etzan, ziur asko, eskolan erderaz ikasten bat zetorrena beintzat.
107

Euskeraz ta erderaz kalean entzun eta ikasia irabiotu oi zuen
bere kautan eskolan aditzen zuenakin berdinduz. Orrela egin
zuen, alegia, bere elebitza. Bietan ederki mintzatzen zan, balta
idatzi ere.
Erriko eskolako ikasketak utzi ta komertzio-karrera osotu
zigun Bilbao'ko «Escuela de Comercio»-n. Onetan ere abagune aukerakoa eskuratu zitzalon barne-deiari erantzun al izateko.
Bilbao'n ikasle zala, adiskide lokarriz etxean sartu zan Elorrio'
ko, Arrasate'ko ta beste gipuzkoar gazteakin. Orrez galñera,
elizti batzuk begiztatu, euskal nobela batzuk irakurri zituen;
eliz-liburuak ere, Añibarro'n «Esku-Liburua» adibidez, eder
zitzaizkiola dio berak. Asteroko, izparringi, bertso-paper eta olakoak, berriz, aspertu gabe iruntsi oi zituen. Orrela, euskeraren
zirkinzulo guztiekin jabetu zan gaztetatik.
1910'an, emeretzi urte eukazala, ez dakigu zerk eraginda,
Arjentina'ra joan zan. Zer egin zuen an? Dakiguna, zera da:
zazpi urteren buruan berriro itzuli zala Mundaka'ra, berak
zioan bezela «euskaldun internazionala» eginda. Euskalerri osoko euskaldunakin ar-emana izan zuen itxasoz andik, eta edozein euskalkiko euskaldunakin mintzatzeko gai zala etorri zitzaigun onera. Ona emen, euskal batasuna osatzeko era bat.
Emen Mundaka'n daukagu, beraz, 1917'garrenean. Bertan
ezkondu zan. Eta ementxe batez ere ta Bilbao'n dago, 1960-914'an il arte guztian. Astoreka ta Azketa etxean lan egiten
zuen, ordezkari bezela. Gizaseme zintzo, siñismen aundikoa.
Ba-zituen bere lerak, idazteko, musikarako, mendirako ta abar.
Dirala amabost-amasei urre Bizkal'ko uriburuan ezezik, Gorbei'ko arkaitz-arte ta bide makartsuetan sarri alkar aurkitu
oi genduan: zoragarria begitantzen zitzaion eusko lurra, mendietan mendi erraldoi dugun Gorbeia'tik so-egiñik alan bere.
Pagasarri ta Ganekogorta'k ere ba-dakite nolako barrua zuen
Garro'k. Alala zan. Txistua ta kitarra jotzen zekigun.
EUSKAL LANA.—Euskaltzaiña. «Otxolua» zerabillen bere lanak bereiztean. Ikas-griñak aurrera garamazki kezkarik gabe,

108

ta Otxolua ere sortzetiko min ezin eutsi oni jarraituz, ikasi
ta ikasi zebilkigun. Eta noiz erne zitzaion barruan idazteko
lera? Sakaz ta ñiki-ñaka lez daukagu, lur-azal bildu giñarrea
aziak ernetzean bezela, idaz-lera deritzana. Ortarako, baiña,
une berezi bat bear, akulu eragillea. Niretzat euki nituen irakasleak izan ziran bide, ni idazle izateko. Otxolua'ri, berak
dioskunez, Kirikiño'k eman zion aukera. Ona: «1924'rantza,
Kirikiño zanak euskal esaldi palindromikuen batzaldi bat antolatu zuen». Zer dira esaldiok? Palin gerkeraz, «berriz» ta
dromos, ibilketa», ots: ber-ibilketa. Ona erderazko bat: «Anilina; dabale arroz a la zorra el abad»; itz edo esaldiak ezkerretik eskuira nalz eskuitik ezkerrera berdin irakurtzen diranak. Ibillia atzera egitea. Kirikiño gure artean guztiz emana
zan onako gauzal, idazleak sortu ta bizkortzeko berebiziko
gaiak zirala uste zuen eta.
Garro'k pilloa onakoekin osaturik bialdu zuen batzarrera:
«An atzo arro zana, senarran esanaz orra otzana», «Aita, itxi
alta», ta abar. Orrelaxe eun esaldiralño neurkera guztitakoak.
Balña esaldi bi besterik bialdu etzituen andereiño batek eraman zien leiaketako saria, esaldi bata izan ere konkurtsora azaldu ziranetatik luzeena zan, eta saria luzeenarentzat jarria izan.
Garro'k aipamena izan zuen.
Gerorakoan, bere bizitaldi guztian kontixu, Mundaka inguruko albistak igorri oi zizkigun astero Bilbao'ko «Euzkadi»
egunerokora; izparringi onetan azalduak ditu bere lanik geienak. Erri-izparrak beti zetozten ipui, jazoriko edo edesti-txatalen batekin amai bezela txukun jantzita. Bertsoz ere zeinbat
olerki ta alegitxo ditu «Euzkadi»-n eta «Euzkerea»-n. Batzuk
bere kabuz egiñak, eta beste batzuk ingelesetik-eta itzuliak.
Ona Garro'ren lanik beiñenak:
1) Idazlanak. «Euzkerea»-n eman zituen batzuk: 1) Voronoffek be ezin duana (1929, 5 orr.); 2) Bijar Doniane'ra
(1929, 105 orr.); 3) Ortuzar'tar Errobusten jauparija (1929,
251 orr.); 4)Nai dogune, (1930, 261 orr.).
109

2) Bertolda'ren maltzurkeri zurrak eta Bertoldin'en txaldankeri barregarrijak (Bilbao, 1932). Verdes Atxirika'tar Emeteri'ren irarkolan. 183 orrialde, ta azken-iztegiak, LVIII orr.
Giulio Cessare Della Croce (1550-1620) italiarrak idatziriko
bi liburu dira, euskerara itzulita, egillea ilda gero argitara emandakoa: amazazpigarren gizaldiko idazti barre-eragillea, Europa
guztian ots itzela atera zuena. Zer dala-ta biurtu zuen au?
Ona errazoia berak: «Idazti txatar au baño obarik ez ete neunkianentz idoro, euzkeralduta zuri eskiñiteko? Bai, urrian. Egija
autortu: ba-dira basterretan au baño idazti ederragorik asko
nok euzkeraldukoren begira; baña nik idaztiño au begiz jo
ba'dot, erderaz dauan zabdtasunaren bidez euzkerearentzako
onura apur bat ateratiarren baño ezta ixan». Itzulpen au «Euzkadi»-n agertu zan zatika.
3) Pizti patariak (Euzkadi, 1934, bagilla, 3, 12 orr.).
4) Kurutze eginda dagon lekuan (Euzkadi, 1935, bagilla,
12, 12 orr.).
5) Abere dontsuak (Euzkadi, 1936, urtarrilla, 15, 12 orr.).
Inglesetik itzulita. Abereak eta santuak alkarrekin izan dituzten ar-emanak.
6) Euskalerriko abere-piztiak, (espaiñeratik eta ingelesetik euskerara egokituak.
7) Abere Ipuñak, kontu-kontari esanak, Ingelesetik euskeraz.
8) Lapurditar J. Barbier'en «Ixtorio-Mixterio» ipui sailla
bizkaieran. «Euzkadi»-n dator.
9) Euskerazko Toki-izenak, edo obeto: «Nombres genéricos de «rio» en la Toponimia vasca». Azken orduko lana,
urrean. Euskal-abizenak eta baserri ta tokietako izenak biltzen
zebillela idatzi zidan 1954'an. «Euskera»-n (1956, 58) datoz
onako batzak.
10) Olerkiak. Naiko ditu or-emen edatuta. Ba-dauzka batzuk berak asmautakoak, txit bitxi ta ariñak; beste batzuk ingelesetik eta portugaleratik itzuliak.
110

11) Lau Ebanjelioak. Goma kardenalak egiñiko «Evangelios concordados» bizkaieratu zuela dio egilleak, Olabide'ren
«Itun Berria» begipe zuelarik. Liburu onek eztu oraindik argia ikusi.
12) Kanta letrak. Kinka artako gazteen artean,antza, gaur
lakoxe kanta-lera ernai zebillen, eta Garro'k txistua, kitarrea ta
pianua jotzen zituen ezkero, kantatzeko bear zituzten letrak
berak jartzen zizkien premiñaz ta eske zeudenai. Eder zitzaizkion onakoak.
Kabeliña, kabeliña,
kabeliña biotzkoa;
nire maitetxuagana,
nire maiteagana oa.
«Gisa ontako gauzak asko burutu ditut —dio azkenik—,
baiña irteerarik ez dute izan zelan-alangoa baizik. Kitarra artu
ta erriz erri bertso auek kantari joan eta «bertso berriak» bezela saldu al ba-genituzke, bear bada onartua izango lukete;
baiña ez gagoz Iparragirre'rena egiteko».
IRITZIAK.—«Ona —dio Lizardi'k—, ezin polikiago ari dan
idazle bat. Asteazkenero, uts-egin gabe, arki dezakezute «Euzkadb'ko «Euzkel-Atala»'n «Otxolua»'ren idazki mamia,
Mundaka'ko berriez ta zenbait goxoki geiagoz ornitua. Maiz,
berebiziko ipui irakurgarriak ingeleratik txukun-askirik itzuli
oi ditu. Oiek bilduz-bilduz noizpait idaztitxo bat osatze'aal
ba zeneza, elitzake makala aldarte beltza argitzeko. Bizkalera
giartsu egokia oi derabil, ta itz-aukeratze ta are asmagintzan
ere zolia da. Euskerak Bizkai aldean ditun idazle bikañenetakorik irudi zait» {Itz-lauz, 1934, 88 orr.).
Orixe'k bein: «Lagun eta irakasle dut Otxolua... Euskalerri guztiko idazleen artean txukunenetarikoa».
L. Villasante'k: «Otxolua'ren euskal itzulpenari buruz esan
bearra dugu bertan agertzen dala au Bizkaiko erri izkeraren
111

ezagule sakona bezela, gure izkuntzak gauzak adierazteko dituen bultz-gaillu ta elpideak noski. Bai aditz-erak erabiltzen
eta bai iztegia, esaera, itz-ingurua ta joskera berezietan batez
ere, egi-egiazko maixu duzu Otxolua. Tamalgarri ziñez garbikeri kezka geiegiak eiñeko mugaldeak baiño urrutiago eraman
izana» (HLV, 386 orr.). Jarralan aiñen-korda ilbintzen digu
mundakarrak darabilzkin itz berri ta zaarren aurka, ez bait
dugu olakorik aintzakotzat eman bear. Gisa ortako liburuetan
ere ez? Nere iritzi apalean, orraitio, orixe dugu euskera idatzia aberastu ta batasunera irixteko biderik erazkoena; Orixe'k,
Olabide'k, Zaitegi'k, nik eta beste ainbatek ortik jo dugu. Oker
al gaude? Onen kaltetan ez dakit, eioak egiñik ere, funtsezko
errazoirik idoro dezakegunik.
M. Zarate'k: «Ainbat idazlan egin ebazan Otxolua'k. Itzulpenak dira geientsuak. Baiña zelango itzulpenak! Ona emen
Otxoluaren aparteko zer bat, zera: Euskeratu barik, euskaldundu egiten ditu beste izkuntza batzutako idazlanak» (Bizkai'ko
euskal idazleak, 206 orr).
Akatsik? Nork ez! Jalnkoa bakarrik ainbakoa. Garbiegi
idazten ei zuen. Garbi-garaia zan orduan, gaur mordoillo garai dugun bezelaxe. Zein ote obea? Garbizaleak mordoillo zaleen bizkar txibita asrindu dugu, ta mordoillo zdeak garbizaleen aurka: oso zentzun gutxirekin maiz samar. Ez dut uste
«bakaldun» ta «bakandera» erabiltea, adibidez, garbizale izatea danik; ez da «izan» ordez «ixan» esatea. Ortara ezkero,
lendik ere esana dudanez, «bihotz» esatea ere «bijotz» esate
aiña mordoillo duzu. Ez zalantzatu! Au ez duzu erritartekeria!
Guk bai gauzak beren ardatzetik errez atera! Iñoren aoz mintzaturik sarri! Batek orrela esan duela ta guk ere orixe bera diogu ezertariko lotsa gabe. Jokabide iñozoegia.
(Ikus S. Onaindia, 1954-8-7'gneko eskutitza ta MEOE, 681 orr.;
L. Villasante, HLV, 384 orr.; «Euskera», 1961, 348 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleak, 1969, 262 orr.; M. Zarate, Bizkai'ko euskal
idazleak, 206 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 1968, 89 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 371 orr.; I. Sarasola, Euskal Literaturaren Historia, 1971, 124 orr.).

112

28.—ALEJANDRO LARRAKOETXEA AGIRREZABALA
(1892-1976)
Zeanuri, lurrez ta erriz, bikain. Emengoa duzu Aita Ipolito karmeldarra, «Legoaldi». Unduriraga'ko Altzagutxi baserrian 1892-2-26'an jaloa. Beronen gurasoak: Frantzisko Antonio ta Josefa. Eertan ikasi zuen irakurtzen eta idazten, eta lenengo asi-orraziak ere bai. EHz-gizon izan nalrik, 1905'an Naparroa'ko Billafranka'ra jo zuen, latin eta gaiñerakoak iru urtez
ikasirik.
Zalantza barik aurrera egiñez, 1908-6-30'an artu zuen Larrea'n karmeldar jantzia, urrengo urtean, ots, 1909-7-1'an profesa egiñik. Urte ontan berton aldatu zan Burgos'era iru urtez
Filosofia, Erretorika ta gal auen ingurukoak ikasten. Gazteiz'en
ikasi zituen laugarren Filosofi urtea ta beste lau Teoloji urteak.
Berton jauparitu ere egin zan 1916-6-17'an, urrengo urtean
eliz-karrera amalturik.
Ondoren irakasletza egin izan du ia bizitza osoan. Lenengo
Begoña'n erakutsi zuen —1918-1922—• Eleiz-Araudia ta Liturjia; gero Kalaorra'n ere berdin, bi urtetan. 1924-10-28'an Erroma'ra aldatu zan Mussolini'ren aroan ain zuzen ere, Aita Ezekiel Bilbao'k, Zornotza'ko semeak (1862-1938), ikas-galetan sakonago jokatu zedin, ara bialduta. «Collegium Angelicum» deritzan ikastetxean ikasi zuen Eskubidea, Eliz-Legeetan Irakasle
(Doctor) irtenik, urte bitan —1924-26—. Orren ostean, karmeldarren Laterri arteko Ikasguan irakatsi zuen amar urtez,
1926'tik 1936'ra, beste gauza batzuen artean Eliz-Araudia. Garal ontan, Sorkaldeko Elizaren Araudi berria osatzeko Bazkuna
antola zutenean, Bazkuna ortako bazldde izendatua izan zan
A. Ipolito ere, geroago kardinal izatera ere eldu zan Larraona
ta beste birekin batera. Gure karmeldarren artean, Ordenako
«Promotor iustitiae» edo fiskala ere izan zan. «Analecta Ordinis» dalakoan nalkoa idatzi zuen Legedi-gaietaz.
Urteko opor-aldia Euskalerrian eman oi zuen geienik. Azken gerratean ere emen aurkitzen zan, Begoña'ko karmeldar ko113

rnentuan egin-egiñean ere. Udagoienez, ikastaroa asteko asmoz
Erroma'rantza zijoalarik, etzioten laga Itali'ko muga igarotzen,
eta 1936'tik 1946'rarte Prantzia'n bizi izan zan, Paris'en, Montecarlo'n, Montpeller'en, Agen'en eta Petit Castelet'en egoitza
izanik. Agen'en eta Petit Castelet'en Eliz-Araudia, Liturjia ta
Edestia erakutsi zitun, Europa'ko guda latza ere komentu oietan
igaroaz.
Gauzea zerbait baretu zala-ta, 1946'an Euskalerrira biurtu
zan, Tolosa galñean karmeldarrok daukagun Altzo'ko komentuan kabi egiñik. Ondoren Probintziko Aita Nagusi izan zan
bi alditan, 1948-51 ta 1957-60. 1961-67'an Aita Jeneralaren
Aolkulari Erroma'n; arrezkero, aurten arte (1975) Erroma'n bizi
izan da, opor-aldietan izan ezik. 1967'an Ordena barruko Edesti Batzorde bat sortu zuen, gaur ere nalkoa nabarmentzen dana,
gal orietzaz alnbat idazlan Burgos'ko «El Monte Carmelo» aldizkarian agertaraziz. Lekaidi barruan eta kanpoan ere —etiopiar Ikastetxean, adibidez sarri burutu dizkigu lan bereziak, lekalmen komentuetan Ikerletza batez ere, bere erabaki zuur eta
zentzun andikoak edonun alntzat artuak izanik.
EUSKAL LANA.—Uiolaren oldarra iduri A. Ipolito'k beti eraman zuen barruan euskal zaletasuna. Umetatik zekian euskera,
Arrati'ko euskalki triakoa jakin ere, bere jaiotetxean, Gorbei
oin artan ez bait zan ordun beste izkuntzarik ezagutzen. Eta gerora ere, alnbat mintzalra jakin arren, iñun euskaldunik ba'zan,
euskaldun orrekin beti mintzatuko zan euskeraz, bere amak
irakatsi zion izkuntzan. Eredugarri ziñez! Idatzi berdin, bere
euskal aranekoan egin du, beti dotore ta jori idatzi ere, ikako
aditza bera ere errez ta xalu erabillirik bere ipui ta irrilanetan.
Begoña'n irakasle zalarik, idatzi ez bakarrik, irakatsi ere
egin oi zien ikasleai Aitor'en izkuntza trebetasunez erabilten:
beronen eragin eta arnasaz idazle mordoa sortu zan. Ordukoak
dituzu bere lendabiziko idaz-lanak «Euzkadi»-n eta «Euzko»-n
eta «Euzkeltzale Bazkuna»-ren Euzkel orritxuan azalduak.
Ementxe zegoela baita asi zuen Eliz-Araudiaren (Codex iuris

114

Canonici) itzulpena, Kalaorra'n bukatu zuena, oralntsu berriz
crraztu ta «Kardaberaz Bazkuna»-k eskatuta argitaratzeko gertatu duena. Lan ikaragarria, ta maixuki lege-adieraz-gal bakoitzari euskeran dagokion zentzunaz ta tinkotasunaz osotua. Mamiz ondo ausnartua ta azal aldetik euskera ederrez jantzia.
Gomutamen aundikoa zan-eta, Europa'ko izkuntza arruntenak ikasia dugu. Alemana Begoña'n ikasi zuen Karlos Cech'ekin;
eta onakoetan jazo oi dana, ariketa ta jardunak egiteko Grimm
analen ipuiñak erabilli zituen; orduantxe euskeraratu zigun oietatik pilloa, «Euzko-Deya»-n eta «Euskal Esnalea»-n argitara
emanik. Gero, egun eta urterik gabe, Grimm Anayen Ipuñak
izenburuakin Bilbao'ko (1929) Alvarez'en irarkolan atera zigun
liburu mardula, asko irakurritakoa. Berrogetamar
ume-ipuin dituzu doitxeratik euskeratuta. 325 orrialde. Dirua
zuen famili batek lagundu zion liburua argitaratzeko, eta sendi
orri eskintzerakoan, onela idazten du: «Euskerearen areriorik
kaltegarrienetalkoa yaun eta andiki euskotarrakandiko otz eta
mukertasuna izan da. Asabakandiko mintzoari euren yauregietako ateak itxi-itxi egin dautsez, edo zabaldutekotan be, betozko
illunagaz arturik edozein erderaren mirabe erabilli dabe. Oso
pozik eta eskar oneko daukozue, ba, euskerea, zeuon yauregiko
ateak zabal-zabaldurik, orren abegi txeratsua egin dautsazuelako. Balta euskaldun ume guztiak be eskarka dozuez, zuok bide
zariela, Grimm anayen ipuin polit-ameskarriak irakurri dalkiezalako. Erakutsi ederra zuona; askok ikusi-yarraituko al dabe».
«Hermes»-en marrazldz apainduta datoz ipuiñok, bakoitzaren
mamiña ulert-errezago egiteko edo. Aurretik ere onako ipui batzukaz «Euskal Esnalea»-k (Donosti, 1924) eraturiko kontu-sariketan saritua izan zan.
Karmeldarrok, «Karmen'go Argia» (1931-1936) ateratzen
asi giñanean, bertatik artu zuen A. Ipolito'k idazkortza; ia illero
bialtzen zuen Erroma'tik zerbalt, ango gauza bitxiak argitara
emanez; nalz zala Efeso'ko Batzarra, naiz Aita Santuaren idazkiren bat, nalz eta bertako jazokun berezien bat, beri zeukan
zer-esana bere luma bikalñak. Onek, jakiña, era egokia esku ar115

teratu zion edozein gairi oratu ta lendik ere ipuiñetarako erakutsi zigun galtasun ernea beste berein gauzatan ere erakusteko;
aren idazlanak, aatik, oso interesgarriak dira. Adimenean zeresana ta zer-esan oiek adierazteko luma ona duen gizonaren lanak, izan ere, beri zuzpertzen digu barnean irakur-azkura bizia.
Or-emengo jaialdi berezietan itzaldiak ere osatu zizkigun.
Berea du Ego-Ameriketako erridde askoren Askatzallle zangar izan zan Simon Bolibar'en (1783-182) omenez Bizkai'ko
Bolibar-Zenarrutza'n eregi zan oroigalllua estdgetzea zala-ta,
1927'gko dagonillean, meza nagusitan egiñitakoa, Bogota'n, lenengo euskeraz bakarrik eta gero euskeraz ta erderaz «Hojas
de Cultura Popular» zeritzanean (1953, 31 zenbakian, 16 orr.).
agitara emana. Ots aundikoa balta, beiñola, Zeanuri'n Andra
Mari jaietan, 1926-8-15'an, egiñiko itzaldia (Donostia, 1927).
Iñaki Deunaren irarkolan. 10 orrialde.
Idatzi-euskeraren batasunari dagokionez, urte mordoa dda,
gaur balño ere kezka geiago zan euskaltzaleen artean. Berrogetamar urtetik gora dira onako saio errime bat egin zala.
An genduan A. Ipolito ere. Bilbao'n «Academia de Artes y
Oficios» deritzan ikasguan bildu zan Euskdtzalndia, 1920-1226'an, eta A. Larrakoetxea'ren txostena irakurri zan euskeraren
bat-egiteaz (Euskera, 1921, 34-42 orr., ta 1922, 8 orr.).
Argitaratu gabekoen artean badu lanik, gorago aitatu dugun Eliz-Araudi'z gain, Barri Ona edo lau Ebanjelioen itzulpena, Olabide'tar Erraimun'ek euskeraztua Larrakoetxea'tar
Ipolit A-k (K. O.) bizkaleraztua (Erroma, 1934-11-20'an).
Eta amaltzeko, bijoa au ere oar berezi legez. Gorbei barrenean sortua zalako edo, A. Larrakoetxea mendi-zale amorratua izan zan beti. Gorbei'ko atzera-aurrerak iñork baiño obeki zekizkin nunbalt, toki bakoitzaren izenak batez ere: zoko,
iturri, labalde, altz-zulo, makur-une, muiño-gain, arkaitz-mutur,
aspe, atxular, zuza-leku, larranbillo zelai, agin-arte, beresi, pagadi ito ta galñerakoak. Bal, Lekanda'k, Itxiña'k, Arraba'k,
116

Igiriñao'k, Aldamin'ek eta Legoaldi'k ba-dakite A. karmeldar
ibildaunaren berri: oietan igarotzen bait zitun Erroma'ko beroetatik iges ona etorririk, udaldian emaniko egun eta asteak.
Markiña'n il zan 1976-1-25'an.
(Ikus Euzkerea, 1930, urtarrilak 15, 266 orr.; Jesus'en Biotzaren
Deya, 1930, 158 zenbakian; J. San Martin, Escritores euskéricos, 1968,
113 orr.; M. Zarate, Bizkai'ko euskal idazleak, 1970, 241 orr.; K.
Etxenagusia, Euskal idazleak, Derio, 1965 ; Auñamendi, Literatura, III,
547 orr.; S. Onaindia, Kardaberaz Aitari Omenaldia, 1971, 130 orr.).

29.—TOAKIN GANBOA (1892-1969)
Garrantzi aundia dute —ezpei iñork ukatu— euskal erritik aldeerazita bizitu arren, euskera lantzen ari diranak, aberriarnasaz azkortu ta euskal lanabasaz baliatzeko gogaltik egiten
ez dutenak.
Auetakoa duzu Ganboa'tar Jokin. Bilbao'n ikusi zuen lenargia, 1892-8-2'an. Emen burutu zituen lendabiziko ikaskizunak, eta gero Orduña'n, Baiona'n eta Inglaterra'n. Bilbao'n
«Euzkadi» egunerokoan lan egin zuen urteetan, banaketa batzarlddekoen artean. 1937'an, bere sendia ta erria zoritxarpean
zeudela ain zuzen, Arjenttna'ra iritxi zitzaigun, eta emen, berriz ere ondo xamar egokiturik, etxegintzan lan egiñaz noski,
euskal kulturaren zabalkundean aspertu barik ari izan zan. Langille garbala, Buenos Aires'en bereziki, Laurak-Bat'eko buru
izan zan, «Lagun Onak»-en, «Euzko-Ekintza»-n eta beste euskal alkarte batzutan lan bikaiña osaturik.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature IV - 08
  • Büleklär
  • Euskal Literature IV - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2173
    26.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3686
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2036
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3694
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3677
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2048
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3683
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2011
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3681
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2105
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1897
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3676
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2071
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3464
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2040
    25.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3619
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1911
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3703
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1884
    29.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3781
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2019
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3632
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1927
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3696
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1943
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3706
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2069
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3694
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2052
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3541
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1965
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3754
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2018
    27.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3767
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2062
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1715
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    30.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2071
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3708
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2018
    28.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature IV - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 2791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1683
    25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.