Euskal Literature III - 21

Süzlärneñ gomumi sanı 3740
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2074
30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Markiña'ko Rafael Murga Mugartegi jeneralak lagundu zion;
«avec la collaboration du general D. Rafael de Murga de Mugartegui» dio.
ipiiiak RIEV'en atera zizkigun: 1) Eresiak eta hipuinak.
Ixkoa nausi lan-gosea eta bere mutilen bizkarreko larruaren
khentzailea (1907, I, 320 orr., eta 2) Zazpi-izarrak, zazpi-auntzák, idi-ohoinak, itheohoinak edo idi-uhuiñak deitzen diren izar
andana hartazko eresietarik batzu (1912, 224 orr.).
Frantseses liburuxka asko atera zitun, linguistikari buruz
geienak, euskeraren izkuntz-aideak, jatorria ta fonetika aztertu
nairik batez ere. Baita RIEV, «Baiona'ko Bulletin de la Société
des Sciences, Lettres, Arts et d'Etudes Regionales de Bayonne»,
«Bulletin de Biarritz-Association» eta olakoetan ainbat idazlan
ere.
(Ikus G. Lakonbe, RIEV, 1928, 156 orr.; L Villasante, HLV, 92
orr.; Auñamendi, Literatura, II, 394 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliographia, II, 538 orr.).

8.—JEAN BAPTISTA CONSTANTIN (1847-1922)
Emen daukagu, beste askoren artean, euskal idazle ixil bat;
j'uberotarra berau. Santa-Grazi'n sortua dugu, 1847-9-San.
Atarratze'n itzali zan, 'an. Irakasle, Eskualzaleen Biltzarra-ko lankide.
Nekatu barik idatzi zuen Eskualduna ta beste agerkari batzuetan. Gaur ere, tamalez, iñork txortaratu gabe sakabanaturik
daukagu aren lana. Danetatik baliotsuena, «SBSS dugu nunbait:

«Harrichabaleten bizia», Eskualduna']! atera zuena. Nor genuen Harrixabalet ori? Apez ospetsu bat. Beronen inguruan
ainbat kondaira ta erri-ipui eio ziran: Engrazi Pelento, Etxahun koplari famatuaren emaztea ere onen illoba zan, anitz buruko min ekarri ziona noski.
Ipui, elezar eta gorabera guztiak Konstantin'ek bildu ta
molda zizkigun. Zubero'ko izkelgi barruan idatzi zuen, naiko
gazigeza ta pipermintsu.
(Ikus L. Villasante, HLV, 304 orr.; San Martin, Escritores euskéricos, Bilbao, 1968, 63 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 167 orr.).

9.—CHARLES BECAS (1847-191)
Ainhoa'n sortu zan, 1847-7-26'an, erriko elizari aurrez-aurre
daezan Yoniorenea etxean. Gurasoak eta aurretikoak ba-zuten
izen ona errian; eta famili ontatik jalgiak ziran, zugatz- ondotik altxuma lez, bi eiizgizon: Charles bata, Yoniorenea'ko lensemea, ta Alberto bestea, Azkain, Donibane-Garazi, Ziburu,
Esterenzubi ta Urkarai'n arima-zaintza egiña.
Karlos, Larresoro'n eliz-karrera osotu ta apaiztasuna artu
on'doren, Baigorri'ko bikario izentatu zuten, bi urte berton egiñik. Kargu berdiñaz lan dagi, gero, Biarritz'eko Martin deunaren elizan, zortzi urtetan. 1883'an Ahetze'n daukagu, eta pozik
bere poesi baten dioanez:
Gure bizia daila goiti ta behiti,
Enetzat seurik hola gertatu da beti.
Baxinarren bi urte, Miarritzen zortzi,
Nahi nuke Ahetzen bil eta ehortzi.
Etzan emen luzaro egon; Bidarte'n daukagu, bada, andik
laster arimazai. Erroak zitun ia egiñak Ahetze'n, eta artzaiñen
artzaiñak deadar:

Hots, mugi hadi hortik hordi tzar alhaina
Eta has'zak, Bidarten, laugarren kanpaina!
Ahetze etzuen iñoiz burutik utziko, baiña azkenez bukatua
zuen bere arat-onat ibiltea. Kaskoiñen itxas-egalak atzemana,
ementxe bizi ta ilko da Bidarte'ko txaunburu. Onela kantatzen
digu:
Zahartzerat zaukaten enetzat Bidarte,
Hemen ere apezak badik begitarte!
Biloak zuri, bainan, gogoz beti gazte.. .
Hola iraunen diat agian hil arte!
Bai, ementxe il zan í^Il'eko dagonilleko igande batez. Bere
gorpuari, ordea, Ainhoa'n eman zioten lurra. Biak lur zoragarri, bai bizitzeko eta bai il ostean atsedena artzeko.
OLERKARI.—Euskal-Erriko poeta onenetarikoa 'dugu Bekas.
Onela dio J. Barbier jaunak 1926-2-8'an Baiona'ko Ikastetxe
nagusian ainhoatarraren omenez esan zuen itzaldi ederrean.
Juvenal maiz irakurri zuela diosku, edo-ta ego-aizeak, euskaldunen sorgiñak zabaldu ta indar-azi zizkiola irudimen-egoak.
Dana dala, Ahetze'n zegoelarik (1883) ondu zuen bere lenengo
olerki-lana. Alai, ortzargi ta josta-zale dagerkigu geienik. Etorri
oparotsuko; «txinpartak atera ditun urgoria» dio J. Barbier'ek.
Sei sailletan banatu ditzakegu K. Bekas'en olerkiak: 1) Bizitzazkoak; 2) ini-eragilleak; 3) jainkotiak; 4) apez-sartzeak; 5)
aldakerak, eta 6) isla-erraiñuak. Azter ditzagun banaka.
—'Lenengo auekin bere bizitza adierazten du bizi ta arrai.
Apaiztu ta laster, esan dugunez, Baigorri'ra, Baxenabarre'ko
mendi tartean datzan errixka zoragarrira bialdu zuten apaizlagun. Onela kantatzen du olerkariak:
Ordenatu ta laster fama zen etorri,
enetzat hautatua zutela Baigorri.

sai

Bihotza altxaturik ene Jainkoari,
Harek nahi lekurat gan nintzan bikari.
Ara joan zan, eta pozik itxura zanez; baiña lendabiziko
gaua etzuen ongi eman. Onela dabes:
Lehendabiziko gaua, oi, zer gau dorpea!
begia ezin hetsiz, utzi nuen ohea.
Orhoitzapen goxoez bihotza betea,
gau ilhunari nion emaiten elhea.
Olaxe kantatzen dizkigu Baigorri'n, Ahetze'n, Biarritz'en
eta Bidarte'n egin zitun egunak.
—^Bertso ariña zuen geien bat, Oxobi'k bezela, ta olan ageri zaigu irri-eragilleetan batez ere. Adiskide asko zituen, eta
auekin poz-eztitan aurkitu oi zan. Euskaldunok oitutzen duguoez, jan-edate galantak ere antolatzen zituzten; eta au ez-ezik,
jan-edanera dei egitea ere bertsoz eratu oi zuen. Ona bein Martin Landerretxe, euskal idazle ezagunari dei egiterakoan, oni
igorri zion laukoa:
Gure ezkila ederrak ez du ikasi latin;
halere ederko jotzen du talantan, tilintin.
Egun, ene partez dautzu, erraiten: «HolaMartin I
ez ahantz larunbatean aurkitzea gurekin».
Eta gero, ederki jan eta edatean, edontziak alkarri eskeinka,
eta ertzak ikutuz, onela darrai:
Nork bada erran dezake, balitz ere barbera:
«Arno onetik ez edan, trixtatzen dik sobera!
Ez, ez, hunek, omen dauzka, suhurren arabera,
zaharrak beti gazte ta.bihotzak alegera!»

—^Apaiza zan, eta apaiz ona, bere egitekoa zegokionez betetzen zekina. Aren musa elizkoia izan bear, alabearrez. Neurtitz )ainkotitan badu bat Axulai mendi gaiñetik Lapurdí zaintzen duen Ainhoa'ko Amari egiñiko 20 koplako olerkia. Au dio:
Kapera maite,
erran dezaket
zure ikustea
zaítala laket !
Eta euskaldun fededunak Ainhoa'ko Amari berari egiñak
ditu orrelaxe eskari kartsuak. Enparauak ere poz berdiñez ikusi
nai ditu ta dei dagie gazte ta zaar guztiai, guraso jainkotiar,
ume, beilari, arotz eta mariñelai; denak nai ditu Amaren magalpe goxoan bilduta.
Bidarte'n bada beste kapera bat, «tironea» deritzaiona; oni
ere eskeintzen dizkio kopla batzuk. Lourdes'ko Ama eztu aantzi, ta «Ama, eskualdunak egun zure oinetan daude» ta abar,
Gabe ondoko mirarigille aundiari arnas biziko bertsoak eskeiñi
zizkion.
Nekazariak goratzeko egiñak ez dituzu kaskarrak, ezta Flement eta K. Bordes jaunak eskatuta, IPOl'an ondu ta geroztik
Donibane-Lohitzun'eko elizan sarri kantatu oi dan abesti txairo
au ere:
Munduan ez da soseurik,
ez eta bake osorik,
etsai gaitzenak garhaiturik
zeruratzen da bakarrik!
Halere, ez izan beldurrik!
Boz batek dio zerutik:
«Ezin gal daiteke nihondik
Maria maite duenik!»

—^Aurkari izateak ba-ditu bere alderdi onak: danari burua
makurtuaz, baietz esatea, ez da egoki. Aurkari porrokatua ge^
nuen Unamuno bilbotarra: uste bitxi, paradoxa ta gezur-antzez
betea iruditzen zaizkigu sarri aren i'datzi zorrotzak. Baiña mamian, aurka egin naia, ezta besterik, ortik sortuaz gauza atsegingarri asko. K. Bekas ere gisa ortakoa zan, eta ainbat gauza interesgarri utzi zizkigun. Adiskideen arteko batzar bat, adibidez,
oiñarri arturik makiñatxo bat kopla eder osotu zitun. Fortabat
jauna, esate baterako, Arrangoitz'etik Sara'ra aldatua izan zan,
eta Bekas'ek onela kantatzen:
Apezpikuaren manuz etorri da Sararat
Denek maite, estimatzen dugun Murde Fortabat.
Hunen orde jinen ziren, bai naski, eta zenbat ! . . .
Batto behar eta nola hatzeman holakcbat?
Baita abesten ditu ango lagunak egin zizkien ikustaldiak
ere.
Nahiz itsaso hegia urrun dagon Saratik,
Fortabat ikusi gabe ez naiz egonen hatik!
Hunen ganat helduko naiz traba guzien gatik,
Behar badut ere salto egin Larrun puntatik!
Ez ditu gutxi taiu ontan ondutako koplak, goxo ta sarkor
noski.
—^Aldakerak —^varietés— ere ba-ditu, urlia ta sandiaren goratzarrez egiñak. Urrengo aapaldi onek, oso-osoan margozten
du Bekas'en izakera: ez du bere bertsoz iñor zaurituko, ez saminduko; bai, ordea, irri ona ezpan-ertzean loretu.
Beltza duk ankrea, bainan nihor ez du zikintzen;
Ene lumak du xixtatzen, ez du nihor larrutzen.
Ahul,,. salda, biperminak hori ez badu ontzen;
Ez-deus kopla, lurri ona ez badu merke saltzen.

Onelaxe, larruko gabe, xixtatzen ditu Ainhoa'ko erretore
jauna; Giron bidartarra; Aiherre'ko Julen Hegi, «pottoloa»;
Mixel Dibildox, Alduden eta Iriburu'n erretore izana; bere
anai Albert Bekas, Urkurai'ko etxaundurua, eta Larrondo jauna.
—Isla-erraiñuak —silouettes—, orduko apaiz ospetsuai eskeiñitako irudi txiki biziak dira. Era ontan goratzen ditu Donibane-Lohitzune'ko Elizage erretor nausia, Biriatu'ko Imatz, Haristoi, Dolhagarai, Leon, Duelos, Lille, Hiriart-Makola, Diharasarri, Juantxuto, Etxeberri, Marzelin Oihenart, Murde Rostand,
Paris'etik Kanbo'ra etorria, Arbelbide kalonjea, Larre Gastón
eta besteak. Hazpandarrak ziran Lizarraga anaiak, bata Getari'n
erretore egona. Ona koplariak diona :
Hazparneko seme dire Lizarrage anaiak;
Ez hala hulako, bainan biak kalonje gaiak.
Gaitzak ere behar tuzte aintzin-gibel nasaiak.. .
Alabainan barrikaren araberan uztaiak!
Ona, azkenik, Hiriart-Urruti kazetari izen aundikoari egiña.
Murde Hiriart-Urruti, huna azken pertsua,
Bai ongi izerditurik, zuretzat moldatua:
Axularrelun baituzu jakitate bertsua,
Mintzaira erdi-kaskoinak zagozka nardatua.
Aomen larrikoak izan dituzu, baita, Martin Koxe napartarra
ta Santsin lapurtarra. Lenbizikoa, bein (1896), Larresoro'ko
ikasle zarrak eraturiko batzar batean, Abbadie jaunaren aurrean
abestua izan zan; eta bigarrena, Santsin, Bekas'en lanik oberena
nunbait. Igande illuntze batez, Santsin, etxerakoan, erdi ordi
itxuraz, txakur batek izututa bear bada, zelaira jausi ta gixajoa nekez etxeratu zan. Auxe duzu aski gai Bekas'en jit irrikoiak poliki euskal bertsoz moldatua. Olerki-lan au, 1897-8
15'tik 22'ra Donibane-Lohitzun'en ospatu ziran euskal jaietan
saritua ta La Tradition au Pays Basque'k (Paris, 1899) argitara
ekarria duzu. Irakur lenengo aapaldia:
Igande ilhuntze batez,
etxea alde zohala,
erroz gora erori zen
Santsin, zabal zabala.
Izarrak nihon ez ditu
ikusi han bezala.
llhargia ferekatuz
gan zen gan berehala.
Onelaxe 9 aapaldiraiño. «Bizitasun aundiz emana dago - d i o
J. Barbier'ek-, ondo egiña, ederki bukatua; origatik da niretzat R. Bekas'en lanik ederrena». «Mañex Artzaiña» ta abar
ere orren maillakoak S r ü
Labur: «Bertsulari», «koplari» ta «ditxolari» genuen Bekas: bertsolari goxo, koplari samur ta ditxolari zorrotz. Aren
neurtitzak, naiz goiarnaskoak naiz lur-gaiez onduak, beti dituzu
bigun, eder. Bego J. Barbier'ek dioskun au ere: «Aren satira,
egillea bera bezin maitagarriak, nik soil-soilki diot, beti dutela
estalki bikain nabarigarria. Nabartua du izkera ere, irudi oso
berezkoz gaiñezka; aberatsa du baita azken bukatzea, rima, doiñutasunez eta ots-izen alai, sonatsu ta poz-emaillez beterik».
Ainbat olerki eman zizkigun «Gure Herria»-n (1921-24).
Harrazpi ta Harñxabal izen-goitiz ere izenpetzen zitun bere
lanak.
(Ikus J. Barbier, Gure Herria, 1926, VI, 279, 321, 418, 472 orr., ta
Auñamendi Bilduma, 53, 105 orr.; Gabriel Lertxundi, Kantikák, 1943,
402 ta 404 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1088 orr.; Martin Elso, Gure
Herria, 1966, 84 orr.; Auñamendi, Literatura, II) 168 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliographia, I, 528 orr.).

10.-M. ETXEGOIEN (.
Maule'n erretore izan zan onek liburu au argitara eman
zigun: Uscara libria conffessioniaz, commnioniaz, eta Megaco
Sacrificio saintiaz, bicitceco erreglamentu bateki, cougni juntaturic beita Jesus Kristen passionia (Baiona, 1804); 296 orrialde. Bigarren aldiz ere azaldu zan (Baiona, 1834); 321 orrialde.
11—JEAN ETXENIKE (.
Euskaldunon argaitasunak ezaguturik, Frantzia'ko matxiñada zaleak ere bertsoz jardunak dira euskaldun semeak beren
aldera eraman nairik. Bertsolari onek beiñik-bein bere paperak
egotzi zitun kalera. Ona bi ezagunak:
1) Cantu berria (Baiona), 17 aapaldikoa.
2) Cantu berriac, bandera gorriaren gainian (Baiona,
1871). 12 aapaldi.

12.—GEORGES HERELLE (1848-1935)
Jatorkiz Champagne'koa zan arren, Baiona'n bizi izan zan.
Ango ta emengo literaturak, Erdi-arokoak bereziki, ederto
ezagutzen zitun. Euskerari buruz, ordea, naiko mugatuak zitun
bere ezaguerak eta jakintzak. Euskai gaiak zorarazten zuten,
alere, ta euskai teatrua sustraiz ikasi ta ikasi, pixkanaka gai ontan euskalarien artetik jakintsuneetariko bat bilakatu zitzaigun.
Zubero'n, agirian, antzeztu oi ziran antzerki ta pastoralak iñork
baiño obeto aztertu ta sailkatu zitun, beuron jatorria, iturriak,
bertsogintza, esku-idatziak, musika ta dantza, au da, gure teatru zaharrari zegokion dena sakonki ikasi ta aditzera emanik.
Gai oni buruzko lanik geienak RIEV agerkarian atera zitun.
Baita, andik kanpora, auek ere: 1) Les Pastorales basques (Baio
na, 1903); 2) Etat des manuscrits de Pastorales basques (Paris, 1905); 3) Les représentations de Pastorales basques (Paris, 1907); 4) Canteo et Beltchitine (Paris, 1908), irri-antzerkia,
euskeratik frantsesera lenengoz itzulita; 5) Baiona'ko «Bulletin
de la Société des Scienres, Lettres et Arts» zalakoan: a) Le
thédtre comique des Basques (1925); b) La représentation des
Pastmales basques a sujets tragiques (1923); d) Les Pastorales
a sujet tragique considérées littérairement (1927), eta e) Répertoire du thédtre basque tragique (Baiona, 1922-28).
Erbesteko izkuntzetatik itzulpen batzuk ere osotu zitun,
adibidez: Blasco Ibañez, d'Annunzio ta beste batzuk frantsesera
biurtu zitun, idazle auen izena erbestean ere entzutetsu egiñik.
(Ikus L. Villasante, HLV, 403 orr.).

I 3. -ARNAUD AGIRRE YRIBARNEGARAI (1850-1932)
Bigarren alean aitatu dugun euskal idazle azkar, Mixel Elizanburu'ren —Salletarren artean Anai Inozenzio zanarenlana Azparne'ko ikastetxean jarraitu zuen Lasailleko Anai bizkorra. Bai ark bai onek, lengo gizaldiaren amaieran eta onen
asikeran batez ere, amaikatxo euskaldun gazte eskolatu ta gizon
egin zituzten !
Sendiko izena Arnaud Agirre zuen; Salletar zala, ostera,
Juvenal Martyr anai. Jatorriz Tolosa'koa, gipuzkoarra izanik
ere, Heleta'n (Baxenabarre, Iholdi'k urbil) jaio zan 1850-2-il'an
Ahan Txoko etxean. I. Lopez-Mendízabal'ek, alere. Tolosa'n
jaio zala diosku, Errementari-kalelzo Burruntxalieta etxean; askotan alkar ikusi zutela, ta olako baten bera Tolosa'n sortua zala
aitortu ziola: daitekena da: artxibuak ikusi bear (BAP, 1959,
3, 355 orr.).
Lasalletarren Lagundian sartu zan 1864'an, Bordele'ko
etxean jantzia arturik; geroago, 1878'an, Pibrac'en egin zuen
profesa. Azparne'ko ikastetxean Inozenzio Anaia'ren ordez zu
zendaritza artu aurretik, leku askotan irakatsi zuen: Uztaritze'n
(1865-68) bi alditan, Paube'n (1871), Plaisance'n (zuzendasi,
1879-80), eta Azparne'n askotan (1868-693 1871-79, 1880-92,
eta zuzendari, 1902-11). 191 l'tik aurrera Donosti'n, Gallarta'n,
Irun'en eta Maule'n lan egin zigun. Maule'ko Aguerria'n il
zan, 1932-2-7'an, zaarren etxean, azken urteak eman zituen
toldan.
Odol-aiurri onekoa zanez, bizi izan zan leku guztietan osorik irabazi zitun ikasleen eta fraide-lagunen biotzak. Bizi-legez
arteza ta giza-arauz onbera, ezta arritzekoa aomenak bere izena
ego-gaiñ erabilli bai zion ere.
Barrunbe-osin ixillean zirkinka zitun griñetariko bat zuen
euskaltzaletasuna. Ta maiz erne-azi zizkigun, azala urratuaz,
seta urduri orren kimuak: Baiona'ko «Eskualduna» asterokoan
idatzi oi zuen, euskeraz. Iztegi bat ere argitaratu zigun: Vocabulaire trilingüe frangais-espagnol-basque (Baiona, 1899). Lamaignére jaunaren irarkolan. 224 orrialde. Azparne'ko ikasleentzako osotu zuen, batez ere, iru izkuntzazko iztegi au; an danetik bait zeuden ikasleak, frantses, euslzaldun, espaiñarrak.
Onez gaiñera, or-emen bildutako erri-kantaz osotu zuen bilduma bat; 1901-11-9'an, Broussain'ek Azkue'ri idazten zion:
«Je vous apporterai le 18 j Fontarrabie le recueil des chansons
populaires du fr. Juvénal» (Euskera, 1957, II, 364 orr.). Nun
ote da gaur bil'duma ori?
(Ikus Lizundia, San Marcial, Irun, 1958, I, 25 zenbakia; H. V. B.,
BAP, 1959, I, 73 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 455 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliographia, I, 60 orr.).

14,-PIARRES HARISPE (1854-1925)
Lapurditar apaiz langillea. 1884'tik 1886'ra Donostiko
«Euskal-Erria»-n ematen ditu bere lanak; idazle atsegiña.
1886'an ementxe (Euskal-Erria, 2'garrena, 47 orr.) argitaratu

zuen Karmela ere, iru ekitaiditako drama, bertsotan. Ementxe
dator Aldude'ko Perkain eta Kanbo'ko Azantza amazortzigarren
gizaldiko pelotari izen aundikoak aizatzeko egin zuen olerkia.
Kanbotarra atera zan txapeldun, eta olerkariak biziki goratzen
du bertso txairoetan. Irakur aapaldiok^ 3/6'tan:
Azantzako semea nik ez dut mendratzen,
Bere parerik ez du pilota botatzen;
Bai, bainan Perkain hori ez zuen lotsatzen,
Plaza guziarentzat bera aski baitzen!
Hek zazpi joko eta gurek bederatzi;
Halere Lapurtarren plaza ez zen aski,
Hasarrean bezala trebesian beti;
Urguiluz nahi zuten guri irabazi!
Orai betetzen ditu bederatzi urte,
Baigorrin trufa hunik egin ziraukuten:
Gure gasna-sariak joan zinituzten...
Ordainak baitiaguk, hor konpon zaitezten!
Orai, Lapurtar jaunak, zuer zer zaitzue?
Monedako etxea hurbilxko duzue;
Eskasten bazaitzue, hartarat zoazte,
Ukaiten baduzue.. . harturen duzue !
Lau aapaldiok irakurri-ala, naitaez aitortu bear: «Onek badu gurpilla berisoak ontzeko !» Izan ere, barru ta kanpo ederki
biribilduak daude. Gogoko zaigu Karmela irakurtzea. Perkain
aldudetarra baitik bat, izen zabaieko pelotari zan, eta, Piarres
Harispe'ren lana oiñarritzat arturik, frantsesez egiñiko antzerki
bat ere —'Perkian izenez- osotu zuten, Paris'eko Opera antzokian eman zutena.
Eerea du Ainhoa (Paris, 1892), euskal nobela ere. Eta lapur-erara biurtu zuen Chanson de Roland dalakoa.

Idazle ontaz au dio P. Lafitte'k: «Harispe olerkari jainkotia
izan zitzaigun : ugaria, noski, ta bere lanik bakaiñena Karmela
duzu».
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. busque, II, 791 orr.: Philippe
Veyrin, Les Basques, Baiona, 1942, 218 orr.; P. Lafitte, Le Basque
et la littérature, 53 orr.; S. Onaindia, MEOE, 465 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro II, 168 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 307
orrialde).
15.—JOSEP XORIBIT (. . . . . .-1922)
Azparne'ko seme. Larresoro'n egin zitun ikaskintzak. Maite
zuen leialtsuki bere lurraldea, ta sarri rnintzatu oi zan izlari lez
jendearen aurrean; baita idatzi ere, bere lapurtar izkeran.
1922'ko urtarrillean il zan, naikoa gazte.
Ezta, ez, burutu zuen euskal lana arbuiagarri. 1892'an, Xoribit'ek, Arbelbide'k eta beste batzuk atera zuten Hazparneko
Kalbarioa deritzan liburua; 1913'an Biarritz'en eman zuen itzaldi eder bat, La chansan basque gai zuelarik; urte berean, Baiona'ko «Société des Amis des Arts» alkartean beste bat (RIEV,
1913, 1 orr.). Diputadua ere izan zan.
«Gure Herria» (1921) sortu zanean, berak idazten digu lenengo agurra. Ez da luzea ta, ona osorik:
«Zuen ganat heltzean, irakurtzaile maiteak, iduritu zait
agur bakhar bat etzela aski. Hartakotz, koplariaren gogoari jarraikiz, diotzuet: «Agur, jaunak, jaunak agur, agur t'erdi». Bainan zer derasat? Huna nun nere agur hau bertze baten gapeluaz
emaiten dautzuedan. Zeren Gure Herria da zueganatzen dena,
eta hura da zueri mintzo. Zer da Gure Herria?.. . beira berari.
Zer nahi othe du?. . . Gazte batzuen gogotik atheratu aginbide
egiazko bat bethe eskualdunen arima zaharra bethi egon dadin phizturik. Arima hura da gure arrazako lehen haurraren
ohakoa bizitu duena, eta gar saindu batez berotu duena. Eta

eskuaiduntasun horren itzul-inguruak, bidexkak, harat-hunatak,
barneko mamia eta bihotza nahi dituzte beren gordelekutik jaliarazi. Halaz ezagutuko ditugu gure aberastasun gehienak.
Lurpean dagon urre ehortziari nork erranen dio ontasuna? Ontasun bilhakatzeko haintzurrak behar du agertu.
Gure Herria izanen da haintzur hura. Hari esker, beraz,
ezagutulío ditugu behiaiako ezkiribitzaileak, eskuara goratu dutenak, eskuaidunen oitura zaharrak, arbasoek kantatzen zituzten
neurthitzak, hien erran xuhurra, iphuin irrigarriak, eta gure
mintzai aspaldikoa, ithurburua ezin aurkituzkoa daukana. Gisa
hartarat ere, gure beharrietan joko dute aitaso bai eta amasoek
entzun ttunttunek; gure begiek ikhusiko dituzte lenengo mutxikolariak, errebotlari aiphatuak, ttikiek irakurtzen dituztelarikan sorgin kontuak. Horiek hola, atsegin har dezagun eta Gure
Herria agur erraiten daukunaz geroz ihardets dezogun»: «Ehun
urthez». Nik aldiz diozuet: «Gu kondatzaile».
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Busque, II, 653 orr.; Gure Herria, 1921, 7 orr., 1922, 3-5 ta 6-7 orr.; Auñamendi, Literatura, II,
279 orr.).

lí^—JEAS HlfUART^l^líWJTt {ISS9-19ti:
Apat-Etxabarne'k, 1959'an, kazetari bizkor onen urte-urrena zala-ta, onela idatzi zigun: «Aurten betetzen dira 100 urte
izen horren idazlari andia sortu zela Hazparne-n, Joanesederraenea izeneko etxean. 1886'garren urtetik, asieratik, ESKUALDUNA astekariaren leen buruzagia hil arteraiño, berak abiaarazi zuen eta bidatu. Berak idazten zuen asteoro leen lerrotako artikuloa, herriko euskara eder, aberats eta garbi hartan»
(Egan, 1959, 185 orr.).
Bizi-ERRAIÑUAK.—Hazpani?ñ jaio zan 1859-l-3ü'an, Azketa auzotegiko «Joanes-ederra» zeritzan etxean. Txomin edo
$4=

Dominique'ren anai bizkia. Garai artan Hazparne'n apaiz-laguntzaille zan G. Adema'k bateatu zuen. Erriko eskolan leenikasketak egin ondoren, Larresoro'n eta Baiona'n osotu zizkigun
eleiz-karrerakoak. 'Gero, ISSl'an, Larresoro'ko irakasle izendatua izan zan; urrengo urtean, Ducellier gotzaiñak eman zion
Baiona'n apaiz-ordena.
Andik laster asi zan idazten, 1887'an, «Eskualduna» sortu
zanean batez ere. Eta Hiriart-Urruti'ren bizi osoko lana astekari onen orrietan daukagu, lan sendo, giartsu ta aspertu gabea.
1907-12-25'an kanonigu izendatu zuten, G. Adema kalonje il
berriaren ordezko. 1901-02'an, euskal ortografi zaia ta etzala
izan ziran goraberetan parte artu zuen, zearka beintzat; mugaz
andikoak, bada, emengo batzuekin batera, goiak eta beiak astindu zituzten, ikusi dugunez, aranatarren asmo ta burubideai
kale eragiteko.
Baiona'n il zan, gazte oraindik, 1915-11-4'an. Hazparne'n
lurra eman zioten bere gorpuari.
EUSKAL LANA.—Bigarren alean aitatu dugun Jean Ithurri
apezaren Grammaire basque (Baiona, 1895) osotu ta argitaratean asko lagundu ba'zuen ere, liburu bezela ez zuen ezer argitara ekarri; bai, ordea, eundaka artikulu eder, «Eskualduna»
kazetan bereziki.
Emeretzigarren mende azkenerantza Frantziak jasan zuen
iraulketa gordiñak Euskaierrian ere, ipar-aldekoan baitik bat,
izen zuen bere oiartzuna. Erlijio aldetik batez ere, gorriak ikusi
bear izan zituzten ango erriak eta eliztarrak. Iraultzailieak bizkor zebiltzan, gure errian ere beren ideia ta aurrera naiak guneraiño sartu gurarik. Ortarako, 1886'an, «Le Reveil Basque»
zalakoa sortu zuten Baiona'n; bestaidetik, baiña, euskaldunak
ere etzeuden lo ta, urrengo urtean, «Eskualduna» atera zuten.
Asteroko onen buruzagi Hiriart-Urruti izan zan asieratik il arteraiño. «Le Reveil Basque» lez, izkera bikoa zan «Eskualduna»
ere, euskeraz ta frantsesez erdizka. Urteak joan urteak etorri,

ala ere, «Eskualduna» osorik euskaldundu zitzaizun. «Reveil»
laster itzali zan; «Eskualduna»-k ordea bizi luzea ta joria izan
du, ta gaur ere aren erro-musldl «Herria» bizitza mardulaz agiri
zaigu.
Errian eta idazle zaarretan ikasita, ederki zekin Lapurdi'ko
mintzaira. Eta zuzentzen zuen asterokoan eman zitun lanak euslzera dotore, bizi ta ugarian biribilduak daude. Duvoisin kapitainaren «Laborantzako Liburua» irakurriaz ikasi omen zuen
idazkortza azkar ta pipermintsu erabiltzen. Baita erriari atsegin
zaizkion gaiak aukeratzen ere. Aren lanak orduko giroa jakinazten digute bizi-bizi, 1887'tik 1914'raiñoko giroa bai beintzat.
Eta aspaldikoak izanda ere, ba-dira gai batzuk eta idazkera batzuk egundaiño gaurkotasuna galtzen ez dutenak. Auxe atzeman
nai luke idazle onak.
Ikusi zuek, irakurle, diodana egia danentz. Irakur zazu
«Errepublika» deritzaion lana.
«Adiskide batek izkribatzen dauku, harritu dela, iragan
astean, Eskualduna-ren lehenbiziko artikulua irakurtzearekin.
Ez dugu bada, gure ustez, deusere erran egiarik eta zuzenik
baizik. Erran dugu Aita Sainduak kontseilatzen gituela, bakearen gatik eta erlisionearen gatik, Errepublika on bat onets dezagun. Egia erran dugu.
Erran dugu onartzen dugula guk kontseilu hori. Erran dugu
orai baino lehen ere, gure baitarik eta aski erakutsi dugu, nor
diren gure etsaiak; ez gituela gu Errepublikaren izenak izitzen.
Erran dugu Errepublika ona izan dezakegula, baldin bozkatze
guzietan gizon zuzenak, zuhurrak, giristinoak izendatzen baditugu. Hori egia ote da, ala ez? Hala ez bada, zoazi adiskidea;
errozu Aita Sainduari, ez deia xuxen mintzo. Guk nahiago dugu
haren eta gure hitzean egon.
Zer bada? Orai xuriak gxsd behar ote gira bilakatu? —Ez
dugu hori erran; ez eta hitz erdirik ere ez dugu erran, hortara
dohanik. Gure adiskidearen arabera, gaizki egin dugu Aita Sainduaren letra laburzki aipatzea. Behar ginuen beraz letra hartarik

zati handi bat bederen eman... Zertako ez letra guzia, osorik,
zabal zabala? Bazuketen gure irakurtzalek behingo lan, letra
luze horren burutik buru irakurtzen. Ez; ez dugu nahi izan
sobera lan hartu, ez eta eman nehori. Oxala astean behin egia
bat, bakar bat ongi sar-arazten ahal baginu gure Eskualdun irakurtzaleen buruan !
Azken aldian ahal bezen laburzki eta garbiki eman ditugu
hemen Aita Sainduak igortzen dauzkigun bi kontseilu. Kontseilu horietarik lehena da, gorago aipatu duguna: Errepublika
on bat onestea. Kontseilu hori zor ginuen gure adiskideri. Eta,
ez gure izenean, bainan Aita Sainduaren izenean, ezarri dugu
hemen eta egun berriz ezartzen lañoki den gutieneko gibel-belQurrik, ez itzulikarik gabe. Hanbat gaixtoago hori ongi ez zaionarentzat.
Eta aldiz Aita Sainduaren bigarren konseiluaz ez omen dugu
aski erran. Gure adiskidearen arabera, Errepublikaz sobera
mintzatu gira; eta ez aski orai artinoko Errepublika hunen
lege tzarrez eta egitate tzarrez. Barkatu, jauna. Huna, hitzez
hitz, zer erran dugun egun zortzi: «Framazonen eskuetan gira.
Framazon horiek bere ahal guziak egiten dituzte Frantzian erlisioneari erro guziak moztu nahiz. Guri dago ahal guzien egitea
gaixtaginer jazartzeko. Dugun elgar adi, elgarri esku eman giristino guziek, framazonak eta herriko kontseiluetarik kanpo
ezartzeko. Behinere ez dezagun bozetan indarrik eman erlisionearen kontrako lege tzar horien kentzera ariko direla ziñez hitzeman nahi ez duten gizonen».
Xetasunetan sartzeko denbora dugu. Etsaiek emanen daukute aski eta sobera okasione hortako. Goazin elgar adituz, bederen adiskidekin» (Eskualduna, 1892-3-4).
-Izadian begiz dakusgun lur-pendiza, ederra baldin bada, ezin dezakegu bestelakoa danik esan; berdintsu idazlan baten ere. Hiriart-Urruti'ren lanak irakurri dituzten guzttak bikaiñak dirala esan dute.

G. Muxika'k onela: «Jaun onek ainbat, gure ustez, ez du
beste iñork euskeraz idatzi. Ainbeste gaietzaz ez beintzat. Estuestuan esan dezakegu, jaun au izan dala orain arte euskesak izan
duan «periodista» bakarra. Lendabizikoa bai beintzat» (Euskal Esnalea, 1915, 284 orr.).
P. Lafitte'k: «Aritik landako idazlea izan zitzaigun, autu ta
alkar-izketa zorrotz-zartatsutik eraso koskalari, leiatsu ta truíalarira aldatzen zana, idazkera erabat errikoi ta txukun-amultsuan. Esku-jokari bat izan zan Onaren zerbitzurako. Are geiago: bera izan zan gaiñera belaunaldi osoko maixua; berak erakutsi zion. oni euskeraz bene-benetan pentsatzen, frantses itzjarionen esteku ta korapilloetan matazatu gabe» (Le Busque...
68 orr.).
Joseba Intxausti'k : «Historizale eta euskal literaturzaleak
ahantz ez genezakeen luma zuen Jean Hiriart-Urrutik.. . Idazle
gutik ekar dezaiguke garaiaren histoñ testigantza jakíngarriagorik. Euskal Herrian, hazpandarraren luma egunean eguneko
kezketan blai eginda ari bait da lenean». Ibon Sarasola'k: «Prosalari paregabe, Iparreko idazle askoren maisu eta gidari».
Azken urteotan Hiriart-Urruti'ren lanez ornitutako bi liburu apain atera dizkigu «Jakin» liburu sortak. Bata: «Mintzaira,
aurpegia: gizona», P. Lafitte'ren sarrera luze batelón (222 orr.),
eta bestea: «Zezenak Errepublikan», Hiriart-Urruti bere garaiaren kritiku (212 orr.).
(Ikus G. Biona, Euskal Esnalea, I9I5) 284 orr.; P. Lafitte, Col.
Aintziña, Baiona, 1944, S-io ta 56 orr.; A. Irigarai, Egan, I9S9) 185
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature III - 22
  • Büleklär
  • Euskal Literature III - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1974
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3775
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2150
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3767
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2014
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2024
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3809
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2003
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3874
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3773
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3713
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2080
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3727
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2224
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3613
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1916
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2013
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3672
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1925
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3697
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3708
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3798
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2070
    29.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3524
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1898
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3733
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2178
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2118
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2074
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3606
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2036
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2098
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3801
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 837
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 577
    34.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.