Euskal Literature III - 08

Süzlärneñ gomumi sanı 3773
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
berau eldu baiño apurtxu bat lenago joaten gintzazan ara, Instituto zarrera, irakasle maitiagaz barriketalditxo bat egitera. Zelako gomutak dakarstazan burura bere eriotzak! Zenbat maite
ninduan berak, eta zenbat nik bera! s: Ta orrelaxe millaka ta
millakak.
Egia osorik aitortzeko, auxe dugu Bustintza'ren lanik aipagarriena: euskera irakatsiz, bilbotarren biotzak euskal maitasunean ixiotu. Ori zan barruan zerabillen izatezko deiaren su-mün
zolia, ta dei orreri jarraituaz arek egiñiko lan mi gozoaren ondorena ezta errez neurriaren ertz-barruan jartea. Ikasleak maite zuten; eurakin etzan egundo ere irakasle, adiskide barruko
baizik. Ikasle-irakasle arteko maitasun lokarri onen ezaugarri
egiazkoak ditugu jaiero ta, ikastaro azkeneruntz batez ere, Bizkai'ko erri askotara egin oi zituzten ibiltaidi aiztu-eziñak; auetan
agertzen omen zan Kirikiño iñoizkorik gizon txeratsu bioztunen,
autu ezti pozkorrean lagunen biotz-adimenak alaitu ta argiturik.
Bein, Aralar'ko puntan aurkitzen zan Bilbo'tik ara joandako euskaltzale piiio batekin; bere lagun eta artzaiñen aurrean baserriizaeraz ziarduan izketan; entzule batek, aren jakituriz eta dotoretasunaz arrituta, esan zion: «Jaun au, ez dirudi, baiña baserritarra dala edonork esango luke». «Eta izan be bai —erantzun
zion Kirikiño'k—; nainundik begiratu, baserritarra nozu, ba
serritar utsa. Baserritarrak izan ziran neure gurasoak eta neure
gurasoen gurasoak, belaunik belaun. Eta baserrian jaio nintzan
neu be. Beraz, baserritar izate au ez dot nik iñun ez iñoiz ukatüSo».
Orrez gaiñera, Azkue'ri iru izkuntzako Iztegi nagusia mamintzerakoan, asko lagundu zion. Lan arteko atsedena ere bear
zuela-ta, urtero bere Mañari kutunean eman oi zuen illabete
bat; orduan zeukan aukera egoki-egokia, zelai-une ta mendiak
arakatzeko ta baserriz baserri ibillirik aietako biztanleen ao-ezpaiñetatik euskerazko itz eta esaera bitxi asko jasoteko. Orduan
maitemindu ere egin zitzaigun, antza, ta 1909-9-25'an ezkondu
zan bere illoba zan Basili Bustintza Ozeriñ'ekin. Andre aukerakoa bizi-laguntzat, euskaldun jatorra ta kristau obea. Ez zuten
seme-alabarik izan. Basili oraintsuarte bizi izan da bere Zumelaga etxe dotorean.
1913-2-l'an «Euzkadi» izparringia asi zan Bilbao'n; euskal
atal bat zuen onek, edo izango zuen, oso garrantzitsua. Atal au
zuzentzeko Kirikiño autatu zuten, eta emenxe jardun zuen, beti
trinko ta txintxo, amasei urtez. Makiña bat lan eder idatzi zuen,
egunik egun, eguneroko aren orriaideetan! Errez, arin, pipermiñez zipriztinduak ziran bere lanak, eta irakurleak orri artara
zijoazten jakin-miñetan. Orduantxe egin zuen guztiz entzutetsu
bere izen-orde Kirikiño, ta arrezkero, goitizen orrekin dazaugu
gure literaturan. Aurreragoko idazlanetan Mañari, Bloa ta Boldro ere erabilli zitun
Izlari ere ba-zan, eta bikaiña. Euskal) aietan eta mitinetan
sua zan aren itza, ta entzuleen biotzak ere sutan ipiñi oi zitun.
Urte aietan guztiz euskdtzaletu zan gure erria, ta euskaltzaletze
ori. Bizkaia'n artan ere, zatitxo bat bederen, berari zor diogu.
Aren eragiña eguzkiaren pareko zan. Aundi ta txiki, danetaraiño
zabaldu zan eragiña. Danak zituen maite, baiña gere izate ta
arnasaren erro dugun euskaltzaleena batez ere Ark bai xamur
itz egin umetxoai, auen biotz-adimenetan berak zeraman zerbait
barren-azi naiez !

Noiakoa gendun gorputzez. Abeletxe idazleak onan: «Aretxa lez sendo ta lerden. Bizar politez oso serioa. Betaurreko bíribiien ordez, ilgoran illargi erdiak izaten daben irudikoak eroazan. Gure korbatearen lazo bat txori eginda. Soñez, jakituriz,
izakeraz, bere bizikoa zan» (Zeruko Argia, 1966, urrillak 23,
12 orr.).
Baiña urteak parkatzen ez.. . Eta bein, Bilbao'n eukan lantegia utzi ta Mañari'ra joan zitzaigun Kirikiño, zartzaroko egunak atseden goxoan igarotzeko asmoz. 1928'garren urteko iraillaren 6'an zan. Nekaturik ere ba zegoen bear bada, ala eriotzaren urbiltasuna somatzen ote? Dana dalarik. Goiko Jaunak betiko atsedenera eraman zigun. 1929-1-3l'an, Mañari'n, bere
etxe Zumelaga'n il zan gure gizaseme zangarra. Egun batzuk
lenago, etxosteko baratzean zebillela arri batean laban egiñik
erori ta ortik il zan Elizakoak artu ondoren. Kristau ta euskaltzale bizi, kristau ta euskaltzale il.
EUSKAL IDAZLE.—Kirikiño^ asko idatzi zuen; amasei urtean etzun beste arazorik izan euskeraz idatzi ta irakatsi baiño.
Eta idazkeran, goxo ta errikoi agertzen zitzaigun beti; irudimen
ariñekoa zan, eta olako gazigeza ta gatz-ozpin biziarekin gozatzen zizkigun bere lanak. Idazten asi zanetik elburu bat zeukan
begi aurrean: erriarentzat idatzi. Gure erria etzan garai aretan
gaur bezin eskolatua, naiz-ta gaur ere euskal gaietan orren jakitun ez izan; Kirikiño, beeraiño makurtuaz, erriari egoki zitzaiona ematen saiatu zan. Ezta egiteko aisa; idazleak idatzi
dagi, erriak ordea irakurri; bi auek, idazlea ta erria, mailla berdin xamarrera ekarri bear ditugu, bitzuon lana onuragarri izan
daiten: ez bata gooregi ta bestea beeregi. Erriak, beraz, ikasi
bearra du, goiko maillara begiratuaz; idazleak, albait errezen
idatzirik, erria izan bear du gogotan. Erriaren adimena argitu,
erriaren biotza esanaren beroz duindu.
Kirikiño'k erria euki zun begipe, geure erria. T a aintziííako
erri guztiak lez, gure euskal erria eder-min zala ba-zekian; eta

ederra ipuiñez, alegiz, kontuz, bertsoz adierazi oi dugu geien
bat, eta orrelako lanetan jarduna dugu mañaritar argia bere lan
ugarietan. Jakituna izanda ere, gai mee ariñak, errez ulertzekoak idazten alegindu zan, bere pentsamentuak eta biotz-zauskadak lau-lau azaldurik. Eta ortik datorkie bere liburuai barruan duten biguntasuna, edertasun betea. Oindiño ezta euskal
idazleetan ark aiña euskeraz idatzi duenik, naiz-ta Orixe bera
ere asko idatzia izan. Eta ura bezin irakurria izatea ere nekez
lortuko dugu.
Idatzi jakingarri oietatik ia danak Euskahale'n, Ibaizabal'ea
eta Euzkadi'n argitaratu zitun. Urte batzuk dirala Mañari'ko
erriak ari egindako omenaldia zala-ta, Abarrak (Bilbao, 1966)
liburua atera nuen nik, 329 orrialdeko liburu mardula. Berton
datoz mañariarraren Abarrak, Bigarrengo Abarrak eta Bilbao'ko
Euskalzale'n, Ibaizabal'en argitaratu zitun lan guztiak. 1913'tik
1928'ra bitartean Euzkadi'n azaldu zitunak biltzeko. daude oraindik. Ona bere lanak banaiz:
1) Abarrak (Bilbao, 1918). Grijelmo'ren Alargun - S e mien irarkolean. 121 orrialde. Ogetabat ipui dira guztira, euskera ariñean egiñik. Itzaurrean dio: «Su andija egiteko, egur
lodija ixetuteko, lenengo abarrari ezarten yako sua, ta onegaz
ari gero. Irakurgaitxu oneik be gogo askotan sortu leye euzkeraz irakurteko zaletasuna. Txikij ak, meiak, arin-ariñak, errazak,
barru gitxidunak, geyenak barre batzuk eragitekuak ixanik, euzkeraz irakurten bape zalla eztanak onakoxiak atsegiñez artu leiz,
ta eurok, abarrak lez, bere goguan sua biztu.. . Irakurgaitxu
oneik geyenak jazorikuak dira; batzuk antxiñakuak, nik neure
aitari entzunak, eta berak bere aititari; beste batzuk neuk batu
dodaz or-emen neure aldijan; beste batzuk neuk asmauta be
bai-dira, gustitara».
2) Bigarrengo Abarrak (Zornotza, 1930). aJaungoiko-Zale»-ren irarkolan. 190 orrialde. Bilbao'ko Euzko-Pinzkundiaren
pentzutan egin zan argitalpen au, ta Arantzadi'tar Ingartzi'ren

sarrera darama. 43 ipui ta 3 olerki dira guztira. Ipuiak aurreneko liburuan datoztenen antzekoak dira, mami ta azai ederki
onduak, gertaera parregarri ta edesütxoz orniduta.
3) Abarrak... eta abar (Bilbao, 1966). Gráficas Bilbao'ren
irarkolan. 329 orriaide. Esan dugunez, bi Abarrak eta Euskalzale'n eta Ibaizabai'en argitara eman zituen lanak osorik datoz,
lau ataiño auetan bananduta: 1) Euskera; 2) Jakingarriak; 3)
Bertsoak eta Izkirimiriak, eta 4) Albistak. Garai artako izpar eta
jazoeralc datoz batez ere ataiotan; gai jakingarrien artean gure
mendietako areitz eta pago azpian datozen perretxikuak aitatzen ditu, amasei lantxo joritan.
4) Gastela-mutillak. 1928-12-2'an, Euskal Esnalea'k eraturiko itzaldietan; egilleak irakurri zuen. Bigarrengo Abarrak-ea
azkenean ere ba-dator.
5) Kirikiño'ren ipuiak, naiz-ta ez osorik, sarri argitara
emanak izan dira Euskaierriko aldizkari ta egunerokoetan. Euskaltzaindiak (Donosti, 1956) Bustintza'ren bost ipuiezko argitalpen bat egin zuen, bizkaieraz eta gipuzkeraz, A. Ayaide'ren
marrazki ederrez apainduta.
6) Teatru-sailla. 1914'an antzeztu zan lenengoz Kirikiño'ren Anton Berakatz bakar-izketa; bere ipui Azerijari azerija
da antzez-era emanik, eta sarri ta leku askotan aurkeztua.
7) Lelo. Alfredo Etxabe ertilariaren iru ekitalditako antzerkia, Bustintza'k euskeraz ipiñita.
8) Txomin Awaio (Bilbao, 1912). Jose Elizondo'ren komeria, mañaritarrak bizkaieraz jarrita.
9) Meza Barriya. Abelino Barriola'ren ekitaidi bateko antzerkia, Kirikiño'k bizkaieraz ipiñi ta Bilbao'ko EuzkeltzaleBazkuna'k argitara emana.
Naiz eztei bat zala, naiz bataio bat, edo-ta beste edozein
motako jaieren bat, an zan beti ere Kirikiño'ren eskua, arduratsu ta laguntzaille. Erderatik ere ainbat lan pitin jantzi zituen
euskal soiñekoz.

-Ortarako gai izan arren, ez dakigu iñoiz bertsolaritzan jardun zuenik. Bertsolariak zirikatzen, eratzen eia
aupatzen, ordea, maiz ibilli zitzaizun. Bertsorik naiko idatzi ere
egin zigun. Euzkeltzale-Bazkunak argitaldutako kanta-liburuetako kopla asko Kirikiño'k 'arteztu ta eraturik argitaldu ziran;
ona batzuk: «Lora polita ontzijan», «Eñe aberri polit ederra»,
«Aitonaren esana», «Jagi, jagi!», «Zetara ator ona?», «Ama
zeu barik larri», «Anton Aizkorri», «Abestu biar dogu», «Gertu
gagoz», «Negarrez ikusten zaut», «Deun-jonaz», «Oi txori polita», «Mendijan axia», «Len baño len itxartu zaiz»... Abesti
xamur auetan utzi zigun, dardarti, bere poeta gogoa, su ta gar.
Santa Ageda kantak, gaur ere, entzute aundikoak. Beren
izki ta letrea, orraitio, ezta ain goxoa, maiz baldar merkatza baizik. Kirikiño'renak dira aapaldi auek, aspaiditik abestu izan
diranak:
Aintzaldu daigun Agate Deuna,
bijar da ba, Deun Agate.
Etxe onetan zorijon utsa
betiko euko al dabe...
1909'an peregriñazio eder bat egin zan Euskaierritik Lourdes'era. Ona emen, andik alde egikeran, Andre Maria'ri abestu zioten kanta, Kirikiño'k osotua: «Agur, Josu'ren Ama.. .»
Olerkari zelaian sari batzuk ere etxeratu zitun. 1901-826'an, Bilbao'n euskal jaietako Lore-Jokuak ospatu ziran; poesi
saillean Pides gaiatzaz Bustintza'rena izan zan saria jaso zuena:
Migel Unamuno izan zan olerki-batzaldi artako artezle.
Beste bein ere Gure Herria'k (1924) kopla-sariketa bat eratu
zuen, lau sailletan banandurik: 1) Olerki arin laburrak; 2) kopla batzuk euskaldunen oitura ta jokoz; 3) Euskaierria ta euskera berariz goresten dituzten olerldak, eta 4) Jainkoaz eea Andre Maria'z. Maruri'k, Sagartzazu'k, Enbeita'k eta Garbizu'k
jaso zituzten sariak. Kirikiño'k ere berea bialdu zuen, eta Gure
12C

Heniá'k onela: «Bertzalde, sail berezi batean ezarri ditugu Ki-.
rildño aipatuaren neurthitzak, gai berezi batekoak direlakotz.
Saririk ez diogu eman Kirikiño'ri., bainan gure adiskideak nahiko du onhartu, orhoitzapentzat bederen, helarazi gogo dakogun
Aipamen Ohorezkoa». Nai dan lez}.. . Aal dan lez] du izena
1924-7-16'an ara bialdutako olerkiak.
Bego emen iraizean bezela esanik: Kirikiño'k, bizkaitarra
zala ere, gipuzkeraz nai lapurteraz egoki ta errez idazten zuela.
Ikasbide ederra nunbait gaurko euskaltzale askorentzat, beren
izkelgia baiño jakin nai ez duenentzat! Alde exkaxa baita iz^kelgi batetik besterakoa, zergatik ez ikasi danetik? Apur bat
leia ezkero, egin genezal^ena dugu.
IRITZIAK.—Asko aizatu dira or-emen Kirikiño'ren erri-idazkera ta estiloa. Beti txaloka esan genezake. Ba-ditu, egia esateko, bere akatsak ere; baiña, orren maixu aundiari diogun begiruneagatik edo, ez da iñor oraindik ausartu Mañari'ko euskal
idazle aundiari ezain-izpi pitiñenik ere jartzen.
Aingeru Irigarai idazlari zorrotzak onela dio: «Kirikiño'ren
idaztankera (estiloa) eredugarri dugu xaloki. Euskera garbia du,
baiña gutxi ikasientzat ere aisa ulertzekoa; Bizkai-izkelgia darabil, mugaz emendikoen artean berezko gatz eta nabardura
geienez idazten dana. Aldizka beste izkelgietako esan-itz eta
jokerak —itxi, ubd ta olakoak— darabilzki, beti ere izkelgi-diferentziak geiegi aunditu gabe; geiegitze au bada, gure ustez,
izkuntzaren zabalgundeari kalte dagiona dugu, euskera idatzia
eratzeko batez ere» (RIEV, 1931, 226 orr.).
G. Garriga'k: «Gutxik bezela erabiltzen zuen erriko euskera, eta ateraldi zorrotz, itz goxo ta josteralzo ba-zuen gatza ta
ozpiña. Kirikiño'ren Abarrak goraltzeko emen esan genezaken
guztia, oso gutxi litzake izanez dana adierazteko. Euskaldun
gutxi izango dira aren gazigezak txastatu ez dituztenak. Sarkutzak austeraiño parra eragiten dio irakurleari; eta aren kontakizunak, irakurriago ta geiago atsegin zaizkizu».

Jadarka'k: aa. . erriko izkeraren zabaltzaille bipil; oneri jakin zuen ematen bere irudimen joriaren biurkortasun eta esker
osoa, onekin, beste iñor ez aiñean, euskaldun erriaren biotzaz
jabetzera iritxirik».
L. Mitxelena'k: «Kirikiño'ren ipuiak, kondaira ta lillura,
beren laburtasun eta gora exkax samarrean ere, kontatzaille azkarraren doai bereziak ez dizkigute aztu-azi bear; egilleak aueri
esker, izan ere, maisu-lan txikiak burutu zizkigun gai benetsu
ta, ala naiz, umore onekoetan».
Eusebio Erkiaga'k : «Kirikiñok halako giroa sortu zuan gure
izkeraren alde. Hainbat eta hainbat euskaldun jarri zituan euskeraz idazten. Orduan sortu ziran, erri-idazle izango ziranak,
orduan «euskal idazleak». Kirikiño il ta urrengo urteetan, izan
ere, gure izkuntzarentzat halako askatasun aize garbiagoa eratu
zan ezkero, euskaltzaletasunak garra artu zuan».
Azkenez, nik beiñola idatzi nuen: «Gaurko idazleok aintzat
artu bear geunkean beste doai eder bat be ba-eban Kirikiño'k:
begiramena, adei-legea. Asko idatzi arren, ak ez eban sekula
iñor irainduko; gazte ta zarrakaz, eretxi bateko ta bestekoakaz,
beti genduan begirune ta itzal aundiko; egundo etzan azpikeriz
ibilli, ez lakatz ederrik sartzen. Xalotasuna zan aren jantzirik
dotoreena. Txera ederrez artu oi zituan gazteak, aitak
seme barriari lez abegi samur egiñik. Oneik eskuz idazten eutsezan lanak, berak makiñaz idatzi, akatsak orraztu, joskera arildu,
makiña bat bear alperreko (?) emon eutsoen. Bera, alan be, pozarren, euskai idazleak azkortu, indartu ta ugaritzeko egitekoari loturik».
Noizbait, alaz ere, asarre xamar idatzi zuen. 1919'an, Euskaltzaindia sortu zanean, esate baterako. G. Muxika'k, alkarte
orri itsu-itsuan men-egin bear zaiola zioan idazlan baten. Kirikiño'k, ordea, ori zala-ta, latz idatzi zion gipuzkoar jakintsuari;
baita gero bazkun artako zadorlari zan Aita P. Lhande'ri ere.
Ez zetorren bat euskaltzaiñak erabakiak artu emateari buruz.
Jokera onek, egia esan, bazkun orretan sartzeko ateak itxi zitzaiz
Ui

kion; onek baiña etzion kalte aundirik ekarri, bere bidetik eta
bere kontura lan egiteko eskuak zabalago zituen eta. Omenezko
aulld ori gaberik ere, ospetsu egin zuen bere izena.
Bear aiñarik ezta ere, izan ditu bere goratzarreak. Azkena,
1966-10-23'an^ Mañari'n bertan. Ua eguna! «Aiek arkaitzak
inguru guzian, eta erria txori-kabi bat bezela erdi-erdian kokatuta», dio N. Etxaniz'ek. An ziran Bizkaitik, Gipuzkoatik eta
Naparroatik euskaltzalerik onenak. Meza ostean, bereala. Bustintza'tar Ebaista'ren oroitarria bedeinkatzea, «Gerediaga» alkarteak zuzenduta. Euskaltzaindiak bere oizko batzarra; bazkaria, bertsolariak, erria jaietan. Ondarru'ko Teatru-taldeak Kirikiño'ren antzerki bi eman zizkigun: Anton Berakatz eta Atxuri'ko Milagrua, azken au A. Zubikarai'k antzerkitarako antolatua. Egun bete-betea.
(Ikus Jadarka, Euzkerea, 1929, 18 orr.; Euskal Esnalea, 1929, 29
orr.; A. Irigarai, RIEV, 1931, 226 orr.; S. Onaindia, MEOE, 643 orr.
ta Zeruko Argia, 1966, urriiiak 23, 12 orr. ta Z. A., abenduak 17, 3
orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1960, 144 orr.; L. Mitxelena, HLV,
155 orr.; L. Villasante, HLV, 330 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera,
JIO orr.; E. Erkiaga, Zeruko Argia, 1966, urrillak 23, i orr.; N. Etxaniz, Zeruko Argia, 1966, urriiiak 30, i orr.; K, Etxenagusia, Euskal
Idazleen Lorategia, 204 orr.; M. Zarate, Bizkaiko euskal idazleak, 147
orr.; Auñamendi, Literatura, II, 396 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, l i , 177 orr.).

17.-AITA KANDIDO BASABE ERRETOLAZA
(1867-1928)
Eusebio Erkiaga lekeitiarrak idazten du: «Lekeitiar izkeraz
jardun arren, Bizkai-aldeko idazleen artean, mende onetan beintzat, aurrenengo mordoan jarri leitekezanen pare bere ezarri giñei Aita Kandido. Barruko nasaipidez ta atsegin pozkorrez adierazo nai dogu gaur. Mamiñean, gunean, egokiak izan zirean
(Aita Kandido'ren) liburuok; jantziz ta azalez, mintzakeraz jatorrak ditugu» (Olerti, 1963, 3-4, 111 orp.).

BIZITZ-APURHAK.—Lekeitio'n jaio zan A. Kandido, 186710-3'an. Beronen gurasoak: Pedro Migel Basabe Agirre ta Mari
Krutz Erretolaza Aberasturi, biok lekeitiarrak. Aitor dezagun
emen: Lekeitio ta inguruak, ur ta lur ospetsu izan direan gizaseme askoren seaska izan ditugu. Bakoitzari berea.
Nolakoa izan ote zan A Kandido seta ta menduz? Lekeitiar
onen bizitza ta euskal lanak mamin aztertu zizkigun E. Erkiaga'k onela dio: «Urduria ta eragiña, argia ta bizkorra izan zan
bere bizitza osoan Aita Kandido». Eta gaztetako zeinbat zertzelada ere aitatzen ditu: «Sendi apaleko seme, dirudianez, mutiko zala an inguruan dagoan Olaldeko fabrikan ibilli ei zan.
Txori-zale itsua zan, eta baso ta txaraketan eta mendi-bízkarretan ba-ekian arek nun egozan txori-lekurik egokienak. Amaika
bidar ekin eutsen orretan, eta baita arraiñetan bere, gure Kandido-k eta gure R. M. Azkue'k, errikide ta txikitako lagunak.
Ondo ekien mutil sostor aek Oleta, aingirak artzeko toki aukerakoa zana, an zubipean-eta! w.
Amalau bat urte zitula, Jaunaren deiari erantzunik, elizgauzak ikasten asi zan: gramatika ta latin Lekeitio'n bertan ikasi
zitun Uribarrendarrak sortu zuten eskolan. Filosofi Gazteiz'en
eman zuen, ango apaiz-mintegian. Ogei ta iru urtekin, ots, 18917-27'an, Loiola'n sartu zan jesuita, Teoloji-ikasketak, Aita Txopitea aulestiarra maixu zuela, Salamanl^a'n egiñik. Azkenez, Filosofi-Teoloji-gaiak sakonagotuaz, Doctor titulua iritxi zuen jakintzazko arlo bi oietan. Aita Ogara-ta izan zituen ikaskide. Guenean, 1901-7-30'an, mezadun egin zuen Oña'n, Burgos'ko kardenal gongotzai zan Gregorio Mari Agirre euskaldunak.
Arrezkerokoan, «aren zeregiñik arduratsuena arimak bide
oneratzen ekitea izan zan; aren lanik beiñena ta bikaiñena, izlarikuntza». Salamanka, Oña, Loiola, .Gazteiz, Burgos, Karrion.. . egon zan ikastetxe guztietan arima-arduraz lilluratuta
zebilkigun beti. Euskeraz ta erderaz ari zan, jo ta ke. Egotaldirik
luzeena, egia esateko. Durango'n Josulagunen etxean, Gogo
Iñarkunak emateko ta egiteko eregi zan etxean egin zigun.

124

1921-22 aldian 'Gazteiz'en bizi izan zan. Jesuita batzuk, izan
ere, Alfonso XlH'garrenaren aginduz, zeuden tokietatik aldatuak
izan ziran: Aita Basabe, Gazteiz'era; Aita Horn Areiltza, Burgos'era; Aita Ibiñagabeitia, berdin; Aita Jose Larrazabal lekeitiarra, Donosti'ra, ta abar. Deusto'ko ta Orduña'ko komentuak ixteko arriskuan egon ziran.
Eztugu akioan zertan ari izanik: A. Kandido arimazai gartsu bezain egizale genduan. Alegin aundiak egin oi zitun kristau dotriña irakasten, bene-benetako apostolu ta mixiolari bait
zan. Erkiaga'k berriz ere: «Jente apal ta lauari Ejertzioak egiñarazoten ekiten eutsan batipat. Arrantzale ta nekezariak izan
oi zituan sarritan bere artaldeko ardirik kutunenak. Eta orretan
maisua zan, izlari leberra, arimazale itsua, zuur ta gurbilla, baiña egi biribillak esaten zale-zalea edonori bere... Gogoen izakera-neurri kontuan, sikologi zeretan, zolia ta artarakoa. Gizonezkoak ezagutzen zituan, eta baita emakumeak bere. Andrazkoezaz bai esan bere ark: emakumeak, okerrak eta gogorrak dira, auntzaren adarren antzekoak» (Loe. cit.).
Errietan naiz abadegei etxeetan ematen zitun Gogo-Jardunak. Orrelaxe ainbat urte ta tokitan. Eta edu ortan, bere arazoan zebillela gaixotuta, joan zitzaigun betiko atsedenera.
I927'an, Zeanuri'ko mixioetan, biotzeko gaitzak jo zuen. Oraindik ere amar illabete eman zizkion Jaunak, eta Loiola'ko bakartegian igaro zitun azken egunak, ango leio zabaletatik inguru
ederrera ta goi-ortzira batez ere, adi-adi, jakiña. 1928-1-ll'an,
arratseko iru-iruretan iltamukoen argia biztu ta «euskerazko
otoitxuak ezpan baltzituetatik eriozala ta kurutzeko Jesuseri alboko zaurian mun istu-istu egiñaz batera il zan.
IZLARI BIKAIN.—^Ez, etzan bada-ezpadako gizaseme, azkar,
jakintsu ta zuurra baizik. Barruan daukaguna eman ta zabaldu
oi da, ez daukanak ezin eman. Bizkaia'n, Gipuzkoa'n eta Araba'n ibilii zitzaigun A. Kandido, aspertu gabeko izlari; Bizkaia'n
batez ere, ezta ari aditu etzion erririk. Aren berbaldiak! Bil
bao'ko euskerazko mixio edo belguntza (1918), Doniane elizan,
Aita Florentino Ogara lagun zuela, astelen illuntzetik domeka
goizerarte, ospetsua izan zan. «Zelan gero entzun be! —diosku
A. Zubiaga'k-. Goizian goiztxu, itzartu ta oetatik jagitzerako,
olio gosetiai kortako atiak zabal-zabal edegiten ba'jakoez eta
lurruna darion ore bero-berua or-emen banandu, naiz ta purrapurraka ekin ez, arein zaratia, olluena! Euren malladitik banaka-banaka erasteko betarik baga, urduri-urduri, zeiñ lelen elduko, alkarren leian, ariñeketan, egaiz egiten dabe eta aita baten
emonikua t'erdi iruntsi ta garbitu. Geure izlari aonen entzuleak
bere orobat egin eroien ba. Izan be berbaldigillerik benetarikuena zan bera» (Aita Zubiaga, Jesus'en Biotzaren Deya, 1928,
124 orr.). Bularrean zeramazkin txingar-aleakin entzuleen biotzak pizkat sugartzen mutiila zan, bai!
Zorrotza zan pensamentuetan. Irakur : «Egin dagigun beste
gizon guztiak ezilkorrak dirala; zelan ibilliko ete litzakez? Ba
neu bakarrik iikorra izan eta euren jolas, jan-edan eta beste
atsegiñetan eurakin batzanduko banitz, zer esango leuskide?
Zetan zatoz gugaz? Zu etzara gutaikua, tira bakartegira, zurrau
zeure gorputz ori, egin otoitz eta beste, gauza on asko, laster il
bear zara-ta! Alan da guzti be, jaramon baril^, euren antzera
biziko banitz, zorotzat ez nindukie artuko?» (Gogarteak, 127
orr.). Ur-azal gardenak barru garbia erakusten; euskera garbi
apain onek be, egillearen jatortasuna ederki digu ikus-arazten.
IDAZLE.—Itzez ta idatziz, zaiñetako odolaz oretu zitun erriari azaldu bear zizkion ideia ta oldozkunak; garbi ta argi, bai,
ezertariko mordoillo ta ganora-ezik gabe, biotzetik biotzerako
jardunaren bidez, edonork irakurri-ala ulertzeko era errezean.
Ori irixteko bi gauza bear: erria ezagutu ta onen izkera sakonetik
jakin. Aita Kandido'k orixe erakusten dizu idatzita utzi zituen
liburuetatik. Aren liburu batzuk:
1) Ondo confesau ta comülgauteco iracazkizunac (Duran
go, 1910). Florentino Elosu'ren etxean. 266 orriaide. Basemetarako meza-liburu egokia. Bizkaia'n oso zabaldua ta irakurria,
euskera gozo txukunean.
2) San Iñazio'ren Ejertzijuetako Gogartiak (Durango,
1912). F. Elosu'renean. 307 orrialde. Geroztik ere iru edo lau
aldiz argitaratua. Jesus Biotzaren Deya'k, titulu onekin: San
Iñazio'ren Ejertzioetako Gogarteak (Bilbao, 1926). 333 orrialde.
Ta azkenez, idazpuru onekin: San Iñazio'ren Gogo-jardunetarako Gogarteak (Bilbao, 1963), Kerexeta'tar Jaime apaizak zuzendu ta atonduta. 192 orrialde. Liburu ederra.
3) Eleiz-luburuchua, Jesus'en Lagundiko A. Kandido Busabe'k egiña eta latin eta euskerazko S i t i abestiakin beste batek geitua (Bilbao, 1912). 199 orriaide. Iru-lau aldizeraiño barriro be argitaratua. Berbaurrea-n onela: «Euskaldxin arimen
onerako al nebanchuan biarrian asi nitzaneti sartu jatan gogua
ispillu chiki baten lez ipinteko aurrian euren kristinau-kizunak,
bizitza on baterako zuzen-bidia, ta batez be zelan ondo ta arin
egin euren autorkuntz ta jaunartziak». Auxe duzu liburuaren
mamia. Fonetika kontuan au dio: «I bizkaikua, bigungarría,
kendu egin dot, alperrekua ta irakurtia nastauago egiteko baño
eztalako. Ge, gi, izango dira erderazko gue, gui, ta beti K, edonun gaur oituten dan lez; eta batzuentzat lenengotan gatx-samar bada, laster, oituagaz, erreztuko jake». Urte berean Durango'n ere argitaldu zuten, F. Elosu'ren etxean; 111 orrialde.
Ta, 1914'an, berriz Bilbao'n; 159 orriaide.
4) Jesus'en Biotxaren Jaureskundea (entronización) (Durango, 1914). Elosu'ren moldiztegian.
5) Andra Mariaren ezkutua, au da, Andra Maria'ganáko
'Joputasunatzazko (esclavitud) eskutitza zoriondun Luis Maria
Grignion MontfortJarrak egiña (Bilbao, 1914). Alvarez'enean.
32 orrialde. Frantsesetik artez biurtuta dago, itzultzailleak jarri zizldon argibide batzukin.

Ba-ditu beste lan asko ere, Jesus'en Biotzaren Deya'n baitik
bat. Aldizkari au Jesus'en Lagxindikoak sortu zutenean, ots,
1917'an, Aita Kandido ipiñi zuten artezkari. Eta urte mordoan
beronek idatzi zitun ainbat lan sakon eta jakingarri.
IRITZIAK.—Iritzi-landara jo ezkero, Erkiaga'rena duzu egiazkoena, A. Kandido'ren liburuetako eder-guna onexek ondoen
jaso zigun eta.
«Idazle ona izateko —diosku— bear diran asmo ta zolitasunaz ganera, izkerearen ezaguera saltona bear da, ta izkera orren
bidez egin, buruketak eta gogaketak. Jatorrian jaramon urri egiñaz, norbere iturburutiko askan egotaldi gitxi egiñaz, eta ordez,
auzoko iturritik zanga-zanga edan ba'dagi noiznai, idazleak
emon legiskuna erderea izango da, euskerazko adabakiz egiñiko
erdal-oialez eundua; ta ori, garbi-miñezlzotar ameslaria izan, ala
prestamu-zale amorratua agertu. Aita Basabe'k, bere irakatsia
emon euskun arlo onetan. Ez da zillegi idazleak, erritar arruntak baiño izkera baldarragoa erabiltea, batez bere, itzurrenean;
eta erriak ulertu ezin legiona. Aita Kandido-k izkera bizi, argi
ta errimea erabilli eban betiro. Aditzean, joskeran legetxe, ale
bakan ta ikasgarriak daukaz. Aditzeretan, belarrondoko galanta
damosku oraingo aldiko idazleoi, arako apofonía dala-ta. Azkue-k bere Morfologia-n berariz jakiñerazo arren, orren barri
izan ez dabenak, eurrez dira gure eskualdean» {Olerti, 1963,
3-4, 119 orr.). Apofoni da, adibidez, itz-amaian o dana a biurtzea: dautso, dautsa; dauko, dauka; yako, yaka; yakon, yakan,
eta abar. Auei «gramatika-gei barriren bat iraztean», a erabilli
bear omen da beti: dautsanean, daukazu, yakanetik, yakazan eta
ez egundo ere, dautsonean, daukozu, yákonetik, yakozan eta
beste.
Ba-darabilzki, aditzean batez ere, aintziñako forma batzuk:
«dakusgu» «zakustaz», «dariat», «dariakuz», «ziraustsan», «yagokat», «eztalcutsu», «nenkusan», «darraiokan» eta onakoak.
Esanaldi apaiñak dauzka, or-emen ereinda. Grarnatika lege ta

arauakin etzan zaillegi agertu. Egun aietako garrari zegokionez,
ark ere itz berri mordoa du, baiña geienetan taket artean jarri
zuen erdal ordezkoa ere. «Aren jardunok —dio Erkiaga'k— ez
ziran izan eder-lanak, elederrari buruzko soillak direanak.. . Arimen aideko liburuak utzi zituan, ain zuzen, ta aldi artarako gunez egokiak zireanak... Ez eban jardun, beraz, idazle jaioak, jasoak eta buru-eretxiak, euren kereaz ta estiluaz oi dituen ardura ta buru-austeetan. Txukun-ikutua, gun fina, idazle-giarra ta
iztun-etorria, ostera, nabarmen ta ikusgarri azaleratu euskun.
Txalogarria, ba, milla bidar Aita Basabe, euskerari utzi eutsazan
esku-erakutsi marduokaitik» (Loe. cit.).
Akatsik? Baita, naiz-ta oben aundikorik ez. «Dator gizona»,
«ba-dator gizona» esan bearrean; gerundio dalako asiera itsusisamarrak: «Entzunik artzaiñaren deia», «artzaiñaren deia entzunik» euskera jatorrez dalarik; eta baldintza eretan: «ekarri
izan ba'neban», «ekarri izan ba'neu» esan bearrean. Au ala ere
ordukoen makurra zan. Gaur, orraitio, ez genduke olako utsik
egin bear, dauzkagun liburuak —^Azkue, Altube, Orixe— eulririk berariz.
(Ikus M. Maria Zubiaga, Jesusen Biotzaren Deya, 1928, iss orr.;
G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1958, 45 orr.; L. Villasante, HLV, 365
orr.; N. Kortzar, Cien autores vascos, 83 orr.; Eusebio Erkiaga, Olerti, 1963, 3-4, III orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia,
1965, 217 orr.; Aükel Zarate, Bizkaiko euskal idazleak, 159 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 394 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, 1,
458 orr.).

18.—GORGONIO MARIA RENTERIA LENIZ
(1868-1940)
Joan-etorrika erbeste zear ibilli zitzaigun arren, euskera txairoa zeukan zein itz-egiketan zein idatzi zitun lanetan. Gizaseme
argi ta urduria, atzerrian urrun-miñak kezkatua ta etxean langriñak aurrean erabillia. Ez zeukan beintzat lo egoterik.

Bizi-APURÑOAK.—^Elantxobe ez duzu exkax gizaseme sotilletan. Ementxe jaio zan Gorgonio ere 1868-9-9'an. Bazter zoragarri artan lenengo ikasketak osotutakoan, nautika ikasi ta
itxas-bizkarrak ezitzen asi zan. Azkarra baitzan, ogei urtetik gora
Filipinas'en bizi izan zan ugarte artako Marina Merkante'ko
buru zalarik. Bere ogibidez gaiñ, ba-zuen zerbait biotzez maite
zuena: bere sorterria. Onela dabes «Urruntasuna» dalako olerkian:
Urrun daukat nik Euskalerria
joan dan aspaldi onetan;
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature III - 09
  • Büleklär
  • Euskal Literature III - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1974
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3775
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2150
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3767
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2014
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2024
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3809
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2003
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3874
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3773
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3713
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2080
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3727
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2224
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3613
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1916
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2013
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3672
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1925
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3697
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3708
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3798
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2070
    29.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3524
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1898
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3733
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2178
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2118
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2074
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3606
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2036
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2098
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3801
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 837
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 577
    34.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.