Euskal Literature III - 01

Süzlärneñ gomumi sanı 3763
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1974
27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
LEN-SOLASA
BIDE IBILLIA.—Gauzai gora eragiñik, ba-goaz aurrera. Emeretzigarren gizaldiari ale osoa egotzi diogu, ta alare uts-uneak
utzi ditugu oraindik bete bear genituenak. Tontor-gaiñetik obeki ikusi oi dira atzean lagatako bide-makurren utsaldiak. Bídearloa egiñez, egia da, uste baiño geiago ikasten dugu, ta urrengo txandan etzaigu gaitz izango errakuntza oien osatzea.
Onela bide egíñik, euskal elertiaren ederra opa dugu, ez
besterik. Onen billa gabiltza. Lenengo literatura eunkiak zer
utzi diguten, naiz eta gaiñ-giroki, azaldu dugula ez dago ukatzerik: ortan saiatu gara geure ekiñalean. Euskal idazleak bere
gogoa —eta bere erriarena— ñirñirka utzi du dardar-pitxi bezela, bere idatzien ostro artean garreztatua. Bakoitzak bere erara ikusi ta sentidu digu ar-emana izan duen gizartea ta mundua.
Ariñak arin eta ertsigo ibilli gara, bear bada, ta ez ditugu beren
ertz guztiak egokitsu aitzen eman. Izkera ere onentzat argia dana, arentzat illun zulo duzu; ezta errez guztien aukerara lan
egitea. Orrez gaiñera, bakoitzak geure ikus-molde estutik so-egin
oi diogu idatziari; emendik sortzen gero, iritzietara jotzean, uste
ta gardi ain ezberdiñak.
XIX'GARREN MENDE AZKENA.—Mirari izugarri baten aurrean
gaude, berriz ere. Une auetako zuri-beltzak, dinbili-dantzak eta
goraberak gogotan arturik, nola etzaigu sekulako galdu gure iz
kuntza? Naiz mugaz andik naiz emendik, euskerak, naitaez jeurtu egiñaz, zokoratu bearra zeukan; gero ta ugariagotuz zijoazten
bere onda-tresnak: eskola ta irakaskintza, aldizkari ta egunerokoak, irrati ta zinema, antzerlzi ta jolasak, gudaritza ta arat-onat
ibilteak derrior zekarren euskeraren atzera bearra.
Ingurumariko Laterri-jokabideak ere ba-zuten errua, noski.
Frantzia'n, esaterako, 1789'garren urteko naste ta matxiñada
egunetatik Estaduak: zeukan dana bere eskuetan, esku bat-batean
euki ere; etzuen nai eskualde txikien jabetasunik ez agintzaizpirik. Aize-bolada artan guztia zan batera naia, erdira jo bearra: izkuntza berdiña, lege berdiñak, eskubide ta betebear berdiñak danentzako. Izadian dakusgun erako berdin-ezean batasunik etzan aintzat artu nai. Ta jokabide onek, ez izan ezmezik,
gauza askoren amilketa zekarkigun ezinbestean.
Euskaldunok ortaz ainbat gauza geneuzkan il-agiñik. Ilten
zegoen gure izkuntza. Abando'ko arrano garbalak «Euzkerea
ilten dago», deadar egin zuenean, etzan gezurra aren esana, olaxe zegoen eta. Gaxo geneukan geure ele zarra; iltzear noski.
Zergatik batez ere? Etsaiez esiturik geundelako? Ba liteke. Baiña besteak beste, eritasun onen sustarrik beiñena euskaldunaren garrik eza zan. Edu onetan mintzatzen da I. Larrakoetxea:
«Euskotarrak gure gauzakanako ta batez ere euskereaganako
daukagun maitasun-eza da gatxik txarrena. Guk euskerea benetan maite-maite ba gendu, bere barrutiko ta landako zailtasunak gorabera, laster ikasiko geunke ta garai ta une guztietan erabilliko geunke» (Euskera, 1922, 34 orr.).
Mugaz andik, naiz eta azken urteotan, aldakuntza aundi gabe iraun du euskerak. Zergatik berdin iraute ori? «Au —diosku
idazle batek - Frantzia'n euskera patois batzuk —gaskoiña ta
bearnesa- mugatuta dagoelako da, dudarik gabe; Espaiña aldetik, ordea, auzo zuzen eta arrarte gabeko izkuntza ofiziala
du». Gaur-gaur, alare, zein an zein emen, geure berezko arnasa
galtzeko arrisku berdintsuak dauzkagu. Alde ta diferentzi au
soil-soilki gogorazi dezalzegu: an nekazari ta arrantzaleak eus
keraz mintzatzen dirala, ta emen, industria ta gaurko erakunde
berriak bitarteko, gure eskualdea arrotzez bete zaigxila. Beraz,
ez XlX'garren gizaldiaren azkenerantza, ez gaur ez ditu egun
xamurrak gure izkuntzak.
IRRINTZI KEMENTSUA.—^Egoera onek bultz-eraginda bota zigun Arana-Goiri'k S. O. S. ikaragarria: «Ilten dago euzkera!»
Ta etzan su gabeko etxean jausi deadar ura: izan zuen oiartzuna. Gizaseme errimek osaturiko belaunaldi berri bat sortu zan,
edo-ta jaiki zan oiartzunaren otsari erantzunik. Ordukoak dira,
adibidez, bi talde auek: Arana Goiri, Azkue ta Kanpion batetik
eta Unamuno, P. Baroxa ta R. Maeztu bestetik, beste askoren
artean. Seirok argi ta langilleak. Lenengo irurak euskal saiUari
oratu zioten, beste irurak erdel-zelaia trebe atxurturik. Seirak
zeramaten, eta ez motel, euskal arnasa ber-bera.
Bizkaitarrak ditugu iru auek: Arana Goiri, Azkue ta Unamuno. Bizkai'ko Aldundiak irasitako ((Instituto Vizcaíno» zeritzan Ikastetxe nagusian Aldundiak berak, 1887'an, euskal ikastola bat jarri nai izan zuenean, irurok aurkeztu ziran. Arana
Goiri'k 22 urte zituen, Azkue'k 23 ta Unamuno'k ere 23. Eustakio Madina, Pedro Alberdi ta Luis Itza ere auekin aurkeztu
ziran. Azkue'k umetatik zekien euskeraz, ederki jakin ere; Unamuno'k zerbait zekien; Arana Goiri, berriz, euskaldun berri
genduan. Azkue'ri eman zioten iralzastegia.
«Une ontatik irurok, bakoitzak bere bidea artu ta arexeri
jarraituko dio eriotzararte. Erraldoi izena artu dezakete irurok,
bakoitzalz bere saillean. Iru bizkaitar auek berai dagozkien asmo
ta gogaien aldezko burruka latzak aurrera eramanak dira. Arana
'Goiri ta Azkue Bizkaia'n geratzen zaizkigu, gaiñazpika ta burrukaldi oiek etxean berton jokatzeko, alegia. Unamuno'k landara jauzi dagi beste ortzi-mugalde batzuen billa. Arana Goiri'k bere aldizkari burrukalari Bizkaitarra sortzen duen urte berean, Azkue'k ere bere Euskalzale (1897) sortzen du, euskal
literaturari eskeiñitakoa noski; Unamuno'k, ordea, sei urte le
nago irabazia zuen Salamanka'ko Ikastetxe ospetsuan ain zuzen
«Gerkar izkuntza ta elerti» irakastegia. Azkue'k, erraldoi gaillena, bizi osoa eman zuen gure Izkuntzari itxasi ta estekatua.
Arana, ostera, politika zelaian burrukatzen da. Euzko Alderdi
Abertzalea sortu ta kulturazko indar guztiak ekiñean jarri zizkigun» (Auñamendi, Literatura, II, 47 orr.).
BI LANGILLE POHROKATU,—Arkimedes (287-212) siraküsarraren burdiñ-agak ludiaren ardatzari ikara eragiteko beste indar ba'zuen, gizaseme azkar auek ere euskal erria zataian jaso
zutela, edo-ta beintzat jo ta ke ortan alegindu ziranik ezin daiteke ukatu. Aueri esker daukagu gaur ere zutik gure izkuntza.
Miingain- zolia dantzaratuz zer asko esan oi ditugu, baita funtsik gabeko ta egitik urrutixe daudenak ere sarri. Baiña egiari
berea itzuli nai dionak, ez gurarik ere, au aitortu bear du: Azkue ta Arana'gatik izan ezpalitza, euskera onezkero Araba'n,
Errioxa'n eta Naparru bealdean bezela geneukan, lurpean ondo
eortzia.
1) Azkue.—^Euskaldun genduan jaiotzetik. Baiña eliz-karrera bitartean eta gero, gure izkuntzaren barru-barruraiñoko
ezkutuakin jabetu zan, eta lekeitiar argi onek bére bizitza luzean egin zigun lana ikaragarria izan zan. Ona aren lan-moltzo
bat: Euskal Izkindea, «Euskalzale», «Ibaizabal», Iztegi nagusia,
Euskal kantutegia, Euskalerriaren Yakintza, ainbat irakurgai,
antzerki, opera, musika, esaera bildu; labur: euskal erri osoa arakatu zigun onek zeuzkan arri-pitxi baliotsuenak jaso ta aurren
urren ipiñirik. Oni, A. Donosti'ri ta beste batzui eskerrak, eztira dagonekoz gure gogo bereziaren agerkai ugariak betiko itzali. Euskal literaturan iñor txalogarri baldin ba'dugu, Azkue zanari ezin uka genezaizldoke merezi ditun esku-zarta beroak.
Egi osoa esateko, etzegoen bakarrik; ba-zuen talde bat,
elite bat, txikia lendabizi, gero azi ta ugarituaz joan zana. Ar
itzazu gogoan «Euskalzale» ta «Ibaizabal» agerkarietan datozten

ia

idazle apalak. Eredu bi naikoa dituzu: Txomin Agirre ta Kirikiño. Oeri esker, gure euskera, kinka larrian zegoen arren, bere
aspaldiko gaiñ-oskol bada-ezpadakoa erantzi ta bere-berea zuen
erritar soiñeko nabar dotorez apaintzen asi zan: euskal joskeragatik diot au batez ere.
Euskai joskera. Asiera-asieratik azaitzen zaigu Azkue joskera ta itzurren giarraren jabe; Lekeitio'n, bere amaren magal
beroan ikasia etzuen nunbait galdu ezertan ere, eliz-ikasketak
lateraz ta espaiñeraz osatu zitun arren. Agirre'k orobat itzurren
ona du, baiña len-idatzietan ba-zitun bere okerrak, gerora zuzendu ta uxatu zizkigunak. Kirikiño'k, aldiz, erdel-kutsutik
urrutiratua ibillita ere, etzigun beti jagon euskai belarriak nai
lukean lango itz-joera goxoa. Gauzkan gíro-ingurutik aldera egitea, egiazki, etzaigu xamur-bera.
2) Arana Goiri.—Sabino Arana Goiri dugu beste aldetik
euskerea gaizkatu ziguna. Politika izan zan bere arazo apartekoa; bere erria bizirik atera nai izan zuen. Izan ere, erauskiñez
betea, beraldi gorrian aurkitu zuen, erakunde, oitura, ele ta beste zer guztietan; aurretiko guda ta iskanbillak lurra jo-azoteraiño ondatu zuten bere sorterria, Bizkaia, Euskalerria. Oraindik ba-zuen alare arnasa, ta arnas orri eragin bearra zeukan
osorik itzali ez zedin: bizi-naia azkortu, erakundeak berriztu,
izkuntzari lengo azku ta bizkortasuna txertatu. Arbasoengandiko sena utzi ta erakunde berriakin aldatuz zijoan Bizkaia: goierrietatik bera jatsi zitzaizkigun baserritar mordoak; kanpotik
etorriak ere, pilloka zebiltzan Somorrostro'ko meatz-zuloetan
langille. Industri lana ugaltzen asi zan Bizkaian. Emeki ta atsaren gaiñean, len lugintzan eta artzaintzan ari zan erria, industri-arazoan buru-belarri sartua gertatu zan. Aldaketa au gogotan izanik, sortazi ta zabaldu zitun Arana'k bere asmo ta ekintzak.
Entzun idazle gazte batek ontaz dioskuna: «Ez da aski Arana Goiri gizaseme jeinutsu, langille nekegaitz, burrukalari ke
mentsu zala esatea. Aren eragiña, ziurki, berdintsua izan ote
zan gutxiago edaturik beste puntuetan ere? Txaho bera jeinutsua izan zan, baiña uritar mandatu bat aldarrikatu zuen Ipar
euskal erriko landa-eremuan». Ez, ala fede. Txaho'ri etzion
iñork jaramonik egin. Arana'k, ordea, ikus nolako gudarostea
duen atzetik gaur dan egunean ere.
Idazle berberak darrai: «1890'an ipiñi dezakegu biribilketa
aundia: Bilbao'k bere Boltsa irasi ta bere lenengo langilleen
oporraldia ikusi zuenean, Sabino'k bere lenengo abertzale artikuluak argitaldu zitun, ain zuzen. 1893'an bota zuen deadar au:
«Euzkadi da euzkotarren Aberria». Berak asmatu zuen gaiñera
euskal erria adierazten duen «Euzkadi» itza. Berak margoztu
zuen euzko ikurriña. Berak sortu zuen, 1895'an, Euzko Alderdi
Abertzalea. Berak korapillatu zuen zazpi euskai probintzi bakoitzaren nortasuna ta alkar-lokarria: «Bizkaia azke Euzkadi
azkean». Muga gabea duzu aren lzazeta ta literatura lana. Maiz
joan zan igeska Ipar euskal errirantza. 1903'an il zan, 38 urteko, bere etenbako burruka ta espetxe-egotez eo ta ezindua. Erotzat euki zuten lendabizi bere adiskideak; baiña auek Euzko Alderdi Abertzalean jarraitu zuten, Sabino'ren slogan au goiburu
zutelarik: «Jaun-Goikoa eta Lege-Zarra» (J. L. Davant, Tempes Modernes, 1971-72, 241 orr.).
Idazle beronek gero, ura bere bolura eraman nairik, baiki,
Arana'k ez duela gizarte iraultzarik aitatzen dio. Etzanik, baiña,
ezin aitatu iñolaz ere. Abandoarrak bere asmoen eginbide barman Bizkai osoa artzen zuen; Bizkai osoa —edo-ta nai baldin
ba'duzu, Euskalerri o s o a - onek zeuzkan auzi ta korapillo guztiekin: lur, lege, ekandu, elerti, musika, dantza, lugintza, gizarte auzi, arrantzale, artzain, egurgin, meatzetako langilleri ta
abar. Erri osoa, itz batez, eta onentzalzo nai zigun gogo zuen
jabetza ere. Jabetasun gabe, zer balio dute gaiñerako guztiak?
Gaurkoan, damuz, txaramel gisan pellokeri asko esan oi ditugu;
bat auxe, iñondikan ere: «Urlia burgesa duzu». Arana'k ez

la

omen zion sozial arazoari indarrik eman. Gaiok, egia esafeko,
belar berriak ziran orduan; baiña ikus bere idatzietan nola
orrazten ditun.
Gatozen, baiña, geure arlora. Arana Goiti euskaltzale ageri
zaigu milla eratara. 1884'garren urtean, Barzelona'n ikasle zala,
euskeraz ikasten dabil Van Eys'en eta A. Kanpion'en gramatikak esku artean ditularik. Opa zuena irixteko naimen izugarria
zuen eta epe laburrean jabetu zitzaigun bere asaben izkuntzarekin. Iraultzaille zetorren politikan bezela euskal elertian ere.
Bide berrien billa zebilkigun atseden gabe: bide berriak nai zitun euslzerarentzat, gogaiz, biotz-zirraraz, iztegiz, idazkeraz,
poesi-neurkeraz, azal ta barne berriztatua ikusi nai zuen gure
ele zarra. Rizal filipindarrak bere erriarentzat opa zuena, orixe
bera nai zuen Arana Goiri'k ere Euskalerriarentzat, Unamuno'k
dioskunez.
Laburzki: «Eragille bizi ta azkar baten aurrean gaude. Galduriko denboraz berriz jabetu nai luke, ta gutxitan so dagi
gibelera. Aren luma urduriak 322 lan ta 22 idazti jaurtiki dizkigu 16 urte laburrean. Damakigun ugaritasunak ederlzi margozten digu zer-nolako gizona genduan: edesti, politika, izkuntza, kistar gogo, apolojetika, sozioloji, eskugo politilcu ta laterriarteko, iralzaskintza, agiriko bazkunak, demografi, auteskundeak,
albistak, berri-kritika ta kronika, antzerti ta olerki, polemika ta
eztabaida, auek danok astindu zitun gizona» (Auñamendi, Literatura, II, 50 orr.).
INGURUKO IZARÑQAK.—Zeru zabaleko izar disditsu auen biran ba-dira beste txikiago batzuk ere; J. Urkixo ta A. Kanpion,
bi bederen, ixillik utzi eziñak; Urkixo bilbotarrak eta Kanpion
iruñarrak, izan ere, ederki jokatu zuten bakoitzak bere egitekoan. Bizkaitarrak iker-lanari ekin zion aunitz euskal liburu zahar aztertu ta argitara emanez; edesti-lana zitzaion eder napartarrari, ta ezin obeki aizatu zitun ainbat artxibutako agiri ta
paper austuak, makiñatxo bat kondaira-pitxi eurotatik jaso ta
liburu marduletan gorpuzturik.

Bi auen artean, erdel idazleak ba'dira ere, merezi dute aipamen arin bat beintzat Antonio Trueba'k, Bizente Arana'k eta
Hermili Oloriz'ek ere. Berdin, nai-ta kanpora begira, len aitaturiko M. Unamuno, Pio Baroxa ta Ranñro Maeztu ere euskal
gaiak kezkatuta bizi izan ziran. Euskal idazleak gero aztertuko
ditugu.
EUSKAL IRAKASKINTZA ESKOLETAN, ¿igungo cgnocsn B Í V
doxka batek aitortu nai ezta ere, neurri eder batean beintzat,
Elizak eutsi izan dio, ta eusten dio, euskerari. Interesgarriak dira
gai ontan «Constituciones Synodales antiguas y modernas del
Obispado de Calahorra y La Calzada» (Madrid, 1700) deritzan
Kburu mardulean datozen erabakiak. Or duzu baita lekuko euskal literatura; geien bat eliz-gizonak idatzia da. Len eta orain
Elizak izan duen indarra ezin da ukatu. Aurrerantzean? Berdintsu bear luke izan. Bataiatuok osatzen dugun bazkuna, ots,
Eliza, gure ezpirituaren eta soiñaren gidari da; erri zintzoak
bere biozkada ta eskariak —kanta ta otoitz- euskeraz zuzendu
bear ditu Egillearen aulkirantza. Oraintsurarte olan jokatu ez
ba'du ere, onik aurrera euskeraz egingo ditu Elizak bere elizkizunak ere, ta onek, eutsi ez-ezik, bultzada ederra emango dio
gure naintzairari.

Antziña-antziñatik, orrez gaiñ, erriaren izkuntza erabilli
zuen Elizak erlijio irakatsiak eliztarrai ematekoan. «Begiramen
oni bi gauza dagozkio. Bata, erriak bere-berea duen izkuntza
erri orrentzat zer dan jakitea, au da, bere pentsamentu ta barrukotasimaren tresna adierazle alegia. Bestea, egin maillari dagokiona da, irakaskintzak duen elburua alik eta zeatz indartsuen aurrera eraman al izateko. Norbere izkuntza erabillirik,
izan ere, lotsa ta begirunea izanik, lotsa izaten ere irakatsi egin
oi da, barru-barrutik ulerkoi ta adi-errez mamiki egiñaz». Au
da gizona osorik azi ta kulturatzea. Ta erabillitako joera oni
eskerrak, Eleizaren lana aipagarri ta onurakor izan danik ezin
dezakegu ezetsi. Aspaldidanik euki ditugun irakats-textuak, nork

14

egiñak dira Elizak ezik? Beragandik irtenak dituzu ainbat dotriña, era askotaizoak, erria gorputz eta arima eskolatzeko elburu ta asmoz osotuak. Euskal erriko monastegi ta lekaretxeak
ez dira kardaba ontan nagi ibilli.
Entzute zabala artu zuen aldikada baten eskoletan euskeraz
egiten zuten gaztetxoai jarten zien ereztunak. Baiña aldia istillu ta makur askoren zentzarazle dugu, ta atzenez, ele biko
eskolak, saio bezela beintzat, sortzen asi ziran. Noizkoak dira
olako eskolak? Bana-banako xeetasunetara beratu gabe; Bilbao'n, Berriotxoa doatsuaren Ikastetxean asi ziran, Azkue zanaren leia berariz, lendabizi euskeraz ere irakasten. Ondoren,
1905'an batez ere, oiu gogorrak bota zitun «La Patria» asterokoak elebitsuko eskolak eskatuaz; ontan Euzkeltzale Bazkunak lan goragarria burutu zuen. IPOS'an, Itziar Amaren eskolako umetxoentzat euskera utsezko ikastegi bat jarri zan. Donosti'n geneukan beste bat, Muñoa jaunarena, entzute aundikoa.
Orrelaxe, ark eta onek bultz-eginda, urterik urte eusko arnasa sutazi ta bero iraunazoteko alegiñak egiten ziran. Etzan
oindio Euskaltzaindirik, baiña euskera jagon eta kezkatan jarri
nai ziguten. Beingoan diogunez, alkarte ta agerkari moltzoak
sortu ziran or-emen, eta auen lana ere etzan exkaxa izan. Tolosa'n (1908) sortu zan «Euskal Esnalea»-k, adibidez, «Gora
euskera maitagarria!» zuen titulo ordeko bezela, ta zenbat bultzada egindakoa dugun an eta emen; beronek sakatuta irasi
2an, 1915'garrenean, euskerazko katedra edo irakastegi bat Gazteiz'ko Apaizgaitegian; baita beronek zuzendu zien, 1917'an,
euskal irakaskintzari buruzko idazki agiri bat Euskalerriko ikastetxe guztietako nagusiai.
Eta zirikada oneri esker, erdel egunerokoak ere euskal atalak beren orrietan sartzen asi ziran : «Euzkadi» (1913), «Diario
de Navarra» (1915) ta abar. Bizkai'ko Aldundiak bere lantoletatik irteniko agiri guztiak euskeraz ta erderaz izan ditezela
erabakitzen du (1917), eta bideetako araudia ele bietan argitaratzen digu. Labur, euskal giro bizia sortuaz doa.

ALKARTE BERRIAK.—Ludian ez gaude bakarrik. Eta eginkizun garrantzitsu bati saka egiteko, aikar gurutzatu bearra dugu,
batasunak indarra dagi ta. Beraz, euskal erriaren onezko lanari
atxikirik zebiltzanak ere, bildu ta alkartu nai zituzten beren kemenak. Eta, udaberrian kimuak adarretan bezela, bazkuna berriak jalgi ziran nainun, zazpi probintzietan nosld. Alkarte auek,
bataz beste, euskeraren onetan burutu zuten lana etzan iñolaz
ere urria izan.
Bizkaia'n, lenen, euzko alderdiak lan izugarria egin zuen,
«Euzkeltzale Bazkuna» bere inguruan sorturik baitik bat. Zail
duzu neurtzeko alkarte onek gure izkuntzaren alde osotu zuen
lana: bultz-indar bikaiíía noslá euskerak garai artan zeukan
egoera gordiña dardaratzeko.
Alkarte au Bilbao'n jaio zan, eta beronen bazkide guztiak
euskal ikasleak izan ziran, euskeraz itz-egin eta batak besteari
euskal idazkiak bialduaz alkar sututzen zutenak. Lenengoz Bilbao'ko «Euzko Gastedi»-ko aretoan alkartzen ziran, neska ta
mutil; gero ba-zuten toki aparta beren lanetarako. Gazte auek,
lokarri estuz baturik, lan txalogarria osotu zuten; kantu, jolas,
dantza, millaka liburuxkak argitara emanez, eta erriz erri eskola asko antolaturik. Onetan Emakume Abertzale Batza'k eia
«Euzkel-Laguntza»-k laguntasun berebizikoa eman zien.
Ona laburzki «Euzko PizkundÍa»-k euskeraren alde burutu
zuena: a) Aldizkariak. Lenengo «Euzko-Deya» argitaldu
zuen aldizkingi bezela; euskera utsez; bizitz aberatsa izan
zuen. Geroago, au laga ra beste bat, ederragoa, atera zuen:
«Euzkerea». Txairo agertu zan, bigarren aroan batez ere.
Beronen eskuetatik ateratzen zan baita euskal egutegi eder
bat ere, ormarakoa, 20 urtetan, utsik egin gabe argitaldu zana. b) Liburuak. Idazti mordoa argitara zigun; ona
batzuk: 1) ((Método gradual para aprender el euzkera»,
iru maiUetakoa, iru idaztitan; liburu auxe omen dugu
euskaldun berri geien egin duena; 2) «Euzkel-abestijak», iru
idazti abestiz ta bi loreskin-eresláz; idazti bakoitzak 25 kantu

dauzka, bizkaieraz, gipuzkeraz, laburderaz, naparreraz, zubereraz; 3) Sei euskal ipuin: «Zorijonaren jauregija», «Luki eskela
ta Ander otzana», «Koldobika ta Jon», «Margarite'ren ames
ixukorra» ta «Amesak»; 4) «Loyola'ko Iñaki Deuna»; 5) «Bijar Doniane'ra»; 6) «Santson»; 7) «Sobre la unificación del
euzkera»; 8) «Ipuiñak»; 9) «Lekobide»; 10) «A todos los
vascos)); 11) «Abertzale Aberri-saltzailliak»; 12) «Afijos, prefijos y sufijos»; 13) «Tratado etimológico de los apellidos euzkéricos». d) Antzerkiak. Ainitz teatru-lan, argitaratu ez-ezik.
Bilbao'n eta Bizkai'ko errietan antzeztu zitun. Auek, esaterako:
1) «Olerkari bijak»; 2) «Txomin Arrayo»; 3) «Mezabarrija»;
goizean, meza ostean batez ere, zabaltzen zituzten orriak eta
arratsaldean antzokia bete egiten zitzaien, e) Euskal sariketak.
Igandetan erriz erri joan oi ziran euskai giroa arrotuten; sarri
eratu oi zituzten sariketak, euskeraz irakurri ta idazten ondoen
zekiten neska-rnutikoen artean.
Euskaltzaletasun au, ariz ariz, mugaz emendiko lau probintzietara zabaldu zitzaigun, an eta emen ekintza ta jaialdi
berdintsuak ugarituaz, eta geure izkuntzari eusteko garra aziagotuaz. Bidaso'z bestaldetik ere an dugu «Eskualzale Biltzarra»,
190ran Ondarribi'n ernetakoa; makiña bat lan begiragarri osatu digu 74 urte auetan. Begira, alkarte au sortu zanean bildu
ziranetatik batzuk: M. Landerretxe, Guilbeau, Grazian Adema A . Kanpion, J. Urkixo, Ahetz-Etxebar, J. K. Gerra, Isaak
Lopez-Mendizabal, Serapio Muxika, ta besteak. Urrengo urtean, 1902'an, Sabino Arana Goiri'k, antxe. Ondarribi'n, aurkeztu zuen berak euskerarentzat nai zuen idazkera (ortografia)
berria: orduan mugaz andikoen erruz atzerazia ta urte batzuk
geroago Euskaltzaindiak ere beretzat arTüa nunbait. Alkarte
onek, d'Abbadie jaunak, asiriko Euskal Jaien ardurea izanik
eta, mesede aundia egin dio gure izkuntzari.
Eta Donosti'n? Ez daude lo. 1887-88'garren ikastaroan euskeraz erakusten asi ziran ango Institutoan; Jose Gaspar Oregi
apaiza dute irakasle. Maria Kristina erregeñari ere, euskai asi
orraziak beintzat, irakutsi zizkiona. Geroago, 1896'an, aikarte
errikoi bati asiera ematen die Donosti'n bertan: «Euskaldun
Fedea», M. Soroa teatrugillearen inguruan eratua. Euskal antzertia girotu zuten batez erey Donostia'n eta errietan. Aipa ditzagun ortan saiatu ziran auek: Pepe Artola, Ramos Azkarate,
B. Mokoroa, J. Elizondo, S. Baroxa, R. Iliarramendi, T. Altzaga, B. Iraola, Ganboa, J. I. Uranga, Gorostidi, E. Gorostiaga,
ta abar. Teatru-saioa bukatzerakoan, olerki ta bertso-lanak ere
irakurtzen zituzten, entzuleen adimenak ñirñirtu ta biotzak xixurkaturik (Buskal-Brria, 1896, I, 212 ta 318 orr.).
Euskal literaturakin ba-du zer-ikusia gure bazkune batzuk
goiburu bezela erabillitako ikurritzak ere. Gure kondairan ezaguna da lendik Gipuzkoa'n, Araba'n eta Bizkaia'n batez ere bertoko lege, eskubide, elerti ta goraberak ikasi ta jakiñazteko Konde Peñaflorida'k sortu zuen Euskalerriko «Adiskideen Alkartea»-k, XVIII'garren gizaidian ain zuzen, erabilli zuen «IrurakBat» ezaugarria. Geroago, 1890'an lez, Iparragirre'ren egunetan, karlista gerra ondoren, «Laurak Bat» egin zan, Nabarra'k
ere, beste iru probintziekin batera, bere euskal balioak zaindu
nai zitulako. Azkenez, 1897-8-21'an, billera aundia ospatu zan
Donibane-Lohitzune'ko Udaietxean, angoen eta emengoen artean noski, euskal erria osatzen duten zazpi erkietakoak an bildu ziralako, «Zazpirak Bat» artu zuten ikurtzat, aurrerantzean
guztion kemenak bateratu ta euskal gauzen alde alkarrekin lan
egiteko zin egiñik.
ALDIZKARIAK ETA EGUNEROKOAK,—Emeretzigarren gizaldiaren erditik onuntza eta ogeigarren onen asieran bere biziko garra sentiduten zan Euskal erriak bizkar gaiñ zeukan sorta nekegarria astindu ta gauzak orekan jarri nairik. Konta ezin-alako
zerrenda duzu bitarte ortan Bizkaia'n bakarrik bizitza izan zuten
aldizkari ta egunerokoak: 225'tik gora, danak zenbatzera ezkeroz. Ona Euskalerri guztitik banaka auek:

li

—Irurac Bat (Bilbao, 1850-1882). Karlistak ateratzen zuten. 1882'tik aurrera Lau-Bum zeritzan. Iruña'ko egunerokoa.
- E l Noticiero Bilbaino (Bilbao, 1875-1936).
—Euskal-Erria (Donosti, 1880-1918). 79 ale. Jose Manterola'k sortu zuen, eta 1893'tik Donosti'ko Euskal Lore Jokuen
Batzarra'ren aldizkari biurtu zan. Zuzendariak: Jose Manterola
(1880-1884); Antonio Arzak (1884-1904); Frantzisko Lopez
Alen (1904-1910); Adrián Loiarte (1910-1918).
- El Vasco (Bilbao, 1884-1898). Eguneroko katolikua.
—Eskualduna (Baiona, 1887). Astekaria, euskeraz eta frantsesez. 1904'an izena aldatu zioten: Eskualdun Ona. 1908'tik
aurrera berriro ere, lengo tituluz, ots, Eskualduna, irten zuen.
Errepublikatarren aurkakoa zan. Louis Etxeberri'k sortua. Luzaro beintzat Hiriart-Urruti kalonjea izan zan zuzendari; gero,
1925'an Adema kalonjea, ta arrezkero Saint-Pierre.
—Bizkaitarra (Bilbao, 1893-1895). Zuzendari: Arana Goiri.
—Euskal Herria (Los Angeles, 1893-1898). Larunbat guztiez agertzen zan Kalifornia'ko euskaldun berriketaria. Zuzendari: J. P. Goytino. Asteroko onen bilduma osoa Paris'ko «Bibliothéque Nationale» dalakoan aurkitzen da, J. Bilbao'k dioskunez.
—Euskalzale (Bilbao, 1897-1899). Iru ale. Astean asteango
albistari edergarriduna. Zuzendari: R. M. Azkue. 1899'an, irailletik aurrera, euskeraz ta erdereaz atera zan, goitikoen aginduz.
- L a Patria (Bilbao, 1901-1903). Gero, Patria asterokoa
(Bilbao, 1903-1906).
- E l Correo Vasco (Bilbao, 1899).
—Euzkadi (Bilbao, 1901-1915). 12 Sei Iru illabetetik beingo aldizkaria: Jakidi, Erti ta Elerti. Sabino Arana Goiri'k sortua.
1902-1904'ra debekatua. Illabete biñakoa: 1910-1914; eta illerokoa: 1915. Irugarren aroan, ots, 1910-1915'ra, Eleizalde'tar
Koldobika'k zuzendu zuen.
K

—Ibaizabal (Bilbao, 1902-1903). Zuzendari : Kirikiño, Azkue'k lagunduta. Bizkaieraz eta gipuzkeraz. Igandeetan irtetzen
zuen, Bilbao'ko Dendari kalean, 19 zenbakian Juan Jose Astui'ren irarkolan.
•"—Euzkotarra (Mexiko, 1907-1908). 1908'an gaiazo egin zuten, eta Azkatasuna izenarekin argitaldua izan zan; baiña au ere
debekatua izanik, Nueva Orleans'en agertu zan zenbaki bat beintzat, euskeraz, erderaz ta inglesez.
••—Euskal Esnalea. Lenengo alkarte bat izan zan, 1908'an
irasia; gero aldizkari bezela agertu zan Tolosa'n, 1908-1909,
20 zenbaki. 1910'an Donostia'n atera ziran 21 eta 22'garren
zenbakiak, alkartearen berri ta aurrerantzean aldizkari biurtuko
zala aitzen emanaz. Urrengo urtetik, ain zuzen ere, Euskalerriaren Alde erderaz ta Euskal Esnalea (Donosti, 1911-1931), euskeraz, biak alkarrekis atera ziran. 331 zenbaki. Bion zuzendari:
Gregorio Muxika. Ospetsua izan zan onek, 1910'an, atera zuen
Esku-Egundiya, berton parte artu zuten idazleengatik batez ere.
—RIEV (Revista Internacional de los Estudios Vascos Revue Internationale des Estudes Basques) (Paris-Donosti,
1907-1936). J. Urkixo'k, euskai iker-lanerako baitik bat, sortu
ta zuzendu zuen aldizkaria.
—Bizkaitarra (Bilbao, 1909-1913). Asterokoa. 214 zenbaki.
Onen ordez. Euzkadi egunerokoa atera zan 1913'tik aurrera.
—Euskalerriaren Alde (Donosti, 1911-1931). 21 ale. Zuzendari: G. Muxika. Au il zanean, ordea, J. Ariztimuño'k Yakintza bi-illarokoa asi zuen.
- E l Pueblo Vasco (Bilbao, 1910-1936).
—Arabarra (Gazteiz, 1912).
—Jaungoiko-zale (Zornotza, 1912-1936). Apaiz taide batek
ateratzen zuen, Gabriel Manterola buru lez zala. Dozenaka liburuxkak ere argitaldu zizkigun, errian aipu aundia arturik.
1932'tik 1936'ra Ekin izenarekin.

—Euzkadi (Bilbao, 1913-1937). Egunerokoa. Abertzalea,
euzkel atal eder bat zekarrena. 1913'garreneko zezeiliaren lenengoan irten zuen lenengo zenbaluak, eta 1937'garreneko bagilleán azkena.
-La Tarde (Bilbao, 1914-1937).
—Euzko Deya (Bilbao, 1916-1922). Ikurra: Jaungoikoa eta
Lagizarra. Euzkeltzale Bazlzuna'k aterazi zuen. Bigarren aroan
(Bilbao, 1921-1922) Euzko Gastedija'k atera zuen. 12 ale.
-Catequesis (Bilbao, 1917). Bilbo'ko apaizentzat, erderaz
ta euskeraz.
—Hermes (Bilbao, 1917-1922). Zuzendari: Jesus Sarria.
Beste asko dira oraindik aipagarriak. Baiña oraingoz aski.
Nekez neurtu al izango duzu, bear bezela, agerkari auek garai
artan egin zuten lana. Berariz lez aitatu barik utzi dugun napar
ausarten «Revista Euskara» (1878-1883) aldizkaritik asi ta aipatu ditugun «Euskal-Erria», «Eskualduna», «Euskalzale»,
«Ibaizabal»-tik zear, «Euskal Esnalea», RIEV, «Euskalerriaren
Alde», «Euzkadi», ta «Jaungoiko-Zale»-k batez ere, karlatar
«guda zapalgarriaren ondoren», gure mende aul eta lausotuaren
lozorroa astindu ta pizkunde bidean jarteko, ez izan dudarik,
artez ta bulartsu jokatu bear zan. Orrelaxe egin zuten, agiri danez, gizaseme gazte ta kementsu aiek, langille zintzo ta porrokatu aiek. Ba al gera gauza beste arenbeste egiteko?

21

Bixka ia

«Sortu zen Arana ta esnatu da euskera ta inarrosi du burua hizkor. Politikaz txintik eztizut aterako, ezpaitagokit: euskeraren esnatzean nagozu.
Mintzatu zen Bizkaia, ta itzetik ortzera «inbido» otsegin zigun beste euskaldunei. Gogonduri ta buru-ernari gelditu zen alditxoz Gipuzkoa, ta azkenik
«ordago-» iardetsi. Yokua «euskera» izaki, alegia, ta Laphurdi'k «iduki-», eskua zedukalakoan.
»Arana gabe edo Arandz leku ari
izanak eta ari direnak badituzu, baino
aren aldekoak naiz aitzikoak, naiz bitartekoak, naiz Arana-kukuak, ua dute
eragile nola edo ala. Laphurdi'k zedukan oraino eskua, nere ustez, eta ez
ditu galdu nai egun ere. An ere apur
bederik ageri da Aranc^ren urratsa. Itzberri-sortzean begiratuago, gibeltiago
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature III - 02
  • Büleklär
  • Euskal Literature III - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1974
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3775
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2113
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2150
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3767
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2014
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3800
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2024
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3809
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2003
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3874
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3773
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2122
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3713
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2080
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3727
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2224
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3613
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2031
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1916
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2013
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3672
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1925
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3697
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3708
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1998
    28.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3798
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2070
    29.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3524
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1898
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3733
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2178
    27.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2118
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2074
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3606
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2036
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3763
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2098
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3801
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature III - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 837
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 577
    34.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.