Euskal Literature II - 20

Süzlärneñ gomumi sanı 3720
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2078
32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
156 orrialde. Ligorio'ko Alfonso Maria deunak erlijioso bizitzari buruz osatutakoaren itzulpena duzu, egoki ere egoki xuriberritua.
3) San Benoaten bicitcea (Baiona, 1887). 180 orrialde.
4) Sainduen Bizitzea (Baiona, 1890). 537 orrialde. Garai
artan gotzai illaren ordez eliz-barrutia zaintzen zuen Intxauspe
kalonjeari eskeiñia duzu. Aurreko liburuetan baiño euskera obea

314

darabillela uste du egilleak, frantses ez dakiten euskaldunen
antzera mintzo dala, asko ikasi bait du erriz erri ibilli ta aspertu gabe idazti zarrak irakurriaz. Ale onek urte barruko lau
illetako santuak baiño ez dakazki.
5) Bihotz sacratuaren hilabethaco escu-liburua (Baiona,
1894). 335 orrialde. Bigarrenez ere azaldu zan au, 1912'an.
6) Sainduen Bizitzea, II zatia (Paube, 1900). Bigarren ale
au lenengoa baiño medarragoa duzu, ta maiatzeko ta bagilleko
santuak artzen ditu bakarrik. Emen geratu zan Urte Kistarra,
etzuen geiago argitara eman, osoa idazteko asmoa zuen arren;
Frantziako matxiñada txipristiñak bide, bear bada, aren xedeak
urraturik gelditu ziran.
7) Fedeco Propagacioneco urtecari edo Fedearen Propagacioneco herriac urtheca ematen dituena (Baiona, 1877'an asita), Bi illabetero agertzen zan, eta Aita Basilio'k osotu zuen
urte mordoan.
Euskera bizi-bizia du, argi ta aratz aitzen emanik bere buruxkak eta asmaketak. Ixurbera omen aren izkera, ta orrela duzu; garbia, baiño adi-erreza. Azken aldian batez ere Bizkai aldean asitako euskaltzaletasunak joa zebillen apika, ta orrexegatik idatzi zigun garbi ta ederki. Erririk erri ibilli zitzaigunean
gaiñera beti zeraman, dioenez, aldean ingurraztia ta antxe jarri
oi zituen erriaren agotik jasotako itz eta esaera bitxiak.
Azkue ta Kirikiño'ri atsegin zitzaien A. Basilio'ren idazkera,
ta bein, 1902-9-3'an, Aita Joanategi'ri Urruña'n, ango euskal
jaietan, saritu zioten Eskuara lana, bizkaieraz ipiñi ta «Ibaizabal»-en argitaratu zuten (1902, 40 gela, 1 orrialdean). Euskeraren baitan egiñiko lan ederra duzu.
OLERKARI.—Askorik ez, baiña arean saiatu zan bertsotan
ere. G. Lertxundi Aitaren Kantikak deritzaion kanta-liburuan
dator bat, Ogia gorputz esana. Zortzi aapaldi dauzka, gotor biribilduak. Onatx 4, 5 ta 6'garrenak:
315

Ogia da dena itzali
aldarearen gainetik,
orai ez da hemen ageri
iduri hutsez besterik.
Ezin daite ikus, ez hunki
itxura hutsez jauntzia,
bainan sinets halete zinki
Jesus hor dela guzia.
Zeru goran jarria dago,
berdin hemen aldarean,
gu bere ganat altxatzeko
gutara jausten denean.
Bere idaztietatik atera dezakegunez, arima ezti baten jabe
genuen Aita Basilio; noizka bakarrik aurkitzen diran txori kantari goxoa.
IRITZIAK.—Orixe'k: «Laphurdi'ko idazleen guna ta mamia
berekin du. Euskera garbia, baino adi-erreza. Iketa edo toketa
egoki darabil».
P. Lafitte'k: «Basilio Aitak euskera garbia du, baiña apur
bat beartua: joskera kilikorra geiegi erabiltzeak batzuetan nastu
oi du irakurlea, ta ziur asko auxegatik gogor artua izan da iñoiz
aren labur-izan naia. Asko zor dio ari, alere, euskal elertiak»
(Le Basque et la Littérature... 59 orr.).
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, 1, a 480, 631 bis, 633 ta
674 orr., eta II, 630, 660, 744, 8ox ta 804 zenbakietan; N. Ormaetxea,
Euskal Esnalea, 1927, 207 orr.; G. Lertxundi, Kantikak, 1948, 188 orr.;
S. Onaindia, MEOE, 458 orr.; L. Villasante, HLV, 193 orr.; P. Lafitte, Le Basque et la Littérature, 59 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera,
194 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 272 orr.).

316

3.—PIERRE (D)IBARRART (1838-1919)
Bego lenengo ta bein Etxepare'k bere Buruxkak liburuan
koblakari ontaz diona: «Ezagun da zer koblari den; erran nahi
dut hoberenetarik dela, ez baita orobat Eskual-Herrian nehor
nausitzen zakonik, non ez diren Elizanburu eta Zaldubi. Gozoak dira haren bertsuak; asetzen daukute beharria; ez datxikite ele alperrik». Oso-osorik egia ezpada ere, errez ateratzen
da emendik nolako balio bikaiñak ditugun sarri euskal lurralderik izkutuenean. Gure olerkari nausienak olaxe izan dira; eskola aundi gabeak bear bada, baiña berezko ixuriz —buru ta
biotz—oparoak.
BIZITZ-ZEAZTASUNAK.—Jatsu'n munduratu zan, 1838-2-13
edo 15'an, goizeko zortziretan. Ez dakigu ziur zein egunetan
jaio zan: eliz-paperetan, antza, 13'an agiri da, ta erriko paperetan ordea, 15'an. Zalantza pixkat bada bere izen-abizenai buruz ere; izenari gagozkiola paperetan Pierre agiri da, baiña adiñeko adiskideak Piarres zeritzen beti: izengoitiz, Bettiri. Abizenez, deituraz naiago ba'duzu, dudamuda geiago da: Jatsu
erriko jaio berrien liburuan Dibarrart dator; elizakoan eta ezkontzakoan, ostera, Ibarrart; aurretikoen il-arrietan berdin,
Ibarrart.
Zer egin zuen aundia azi bitartean? Onen bizitza ongi aztertu zigun P. Lafitte'k au diosku: «Gauza guti dakigu bathaiotik eta esposatu artinoko haren goiti-beheitiez; ontsa altchatu
zutela, eskolan eta katichiman ibili zela, bai: ez haatik ez noiz
ez nola jalgi zitzaion koblaka artzeko dohain berezia. Ahaideak
diotenaz, ttipi-ttipia zelarik oraino, etchekoek mahian baten
gainerat hupatzen zuten, eta han gogoratzen zitzaizkon zirto
eta atheraldiak kantatzen zituen bertsu-ichuran emanik, aditzaile guzien jostagarri! Gerochago ostatuan behar zen trebatu
eta bertze bertsolariekin norbait bilhakatu: orduko famatuenak
317

ziren Etchahun chaharra, Borddale, Athillo: Otchalde adintsu
zen Ibarrartekin eta biziki laket zuten buruz-buru artzea. Hemezortzi urthetan Donapaleon kantatu zeun Eliza-besta».
Montelimar (Drôme)'n egin zituen zazpi urte soldadu. Lanarte luzeak izan zituen liburuak irakurri ta erdera ere poliki
ikasteko. Abots ederra zeukan eta, iñoiz esan zioten teatru-sailla
zetorkiola txit egoki, eraztuna beatzera bezela; ark orraitio irri
egin zien orrela mintzatzen zitzaizkionai, «bizi modu hori harrochko eta erhocbko» bait zan bere iritziz. Errira itzulirik zapatain jarri zan, 1867-11-19'an bere lengusiña Mariane Darre'kin ezkondurik. P. Lafitte'k: «Piarres-ek ez zuen baimenik
galdegin kusiarekin ezkontzarakoan: ezkontza ez zen bali; ondoko urthetan ikasirik sakramendurik gabe zirela, berriz itzuli
ziren biak elizarat, makur horren chuchentzerat. Garnier jaun
erretorak benedikatu zituen beien agintza berriak, Marie ta
Jeanne Darré zituztelarik lekuko».
Egun batean, tobera-mustra zala-ta, Baigorri'ra dei egin zioten bertsu egitera. Erretor etxeari urbil-urbila jardun zuen bertsotan. Leio ostetik begira zeuden erretor-bikarioai atsegin izan
zitzaien bertsolariaren abotsa: Barnetxe zan erretor eta J. B.
Etxegarai bikario. «Zer nahi den, bi aphezek galdegin zioten
nahi zuenetz Baigorrin chantre sartu. Baietz, eta Jatsu alderat
utzirik, Baigorrirat jin zen bere zapatain-tresnekin, eta emaztearekin».
Baigorri'n, beraz, 44 urtez xantregoa atxiki zuen. Ementxe
jaio zitzaizkion iru aur ere, alaba bat eta bi seme. Ana, geroago
Baiona'ra ezkondua; Frantzisko, Mokozain'darrakin Txile'ra
joan eta 21 urtekin an illa; Juan Leon, Baiona'ko aduanan nausi, marranta tzar batek 25 urtekin itzalia, ta Baigorri'n eortzia.
Arrezkeroz, dolu astunpean, illunik bizi izan zitzaigun Pierre.
Alere, aurrera ari zan kantuz. P. Lafitte'k: «Nola utz, alabainan,
hain maite zuen eliza chaharra? Eliza horrekin bat egin zen:
hartan zituen errotik finkatuak bere orhoitzapen hunkigarri
318

gehientsuak, haurren bathaio, komunione eta gaineratikoak; seme bat ere bazuen, hor, eliza horren itzalpean ehortzia».
Azkenez, «bihotzeko eritasun batek ondarra inharrosirik»,
Baiona'ra aldatzea erabaki zuen, bere alaba ezkonduaren ondora.
«Azken egunak griña iragan zituen: suhia gerlan zen lau urthe
hartan. Piarres Ibarrarti etsigarri zitzaion hain luzaz bakarrik
gelditzen hiru emazteen sustengu: alaba ta bi alabaso zituen
bere geriza-pean. Hala iduri. Egia erran, heiek zuten maitemaiteki arthatzen eta sustatzen». 1917'eko uztailean il zitzaion,
Baiona'n, bere emaztea. Eta bera ere, andik bi urtera, 1919-55'an, eraman zuen Jaunak, atsekabe gabeko argi-erreiñura.
KOBLARI ERNE.—Illunbe omen gizonaren bizia, noizik bein
kukuka bezela irri-parrak ñirñir egiñik ere. Ibarrart'ena, ziurki,
orrelakoa izan zan, kantuz ta penaz iragana. Bame-giro au, ordea, oso egokia izan oi da bertsotan jarduteko. Urduri ta kezkaz josiak ditugu, geien bat, egiazko bertsolariak. Ez duenak
ezin eman lezake, ta gizartean arnas berria piztu oi dutenak
kezkaz zanpatuak ditugu geienik. Jatsutarrak gaztetatik zekarren
ausaz bertsotarako zaletasuna. P. Lafitte'k: «Gazte-denboran
bertsulari gisa abiatu zen besta, zintzarrots, toberatan. Hitza
aise heldu zitzaion, pikoa aiseago, diotenaz. Ez zen ozar atrebitu
betarik: itsuskeria hastio zuen. Bainan ez uste izan horrengatik
koblari idor samina zela: ez, hurbiltzekorik ere: jostakina zen,
irri-gura; eta zaharrak orhoit dira haren atheraldi bakhar zonbaitez».
Bertsolarien izena, ta beren esan, zorrotzak, ez dira errez
aiztutzekoak. Gure erriak ez du azkar aantzi oi barrua maiz
dardaraz jarri dion koblariaren gomuta. Orrez gaiñ sarri oi ditute gertaera apaiñak ere. Ona bat Ibarrart'i jazotakoa; P. Lafitte'k kontatzen digu, erriaren agotik artua: «Tobera batzuen
karietara, Ibarrart ekar-arazi zuten Jatsutik Kanboko emazte
bertsulari gazte baten lagun. Biek bertsutan behar zituzten «sujeten» ihakinak egin. Ibarrartek andrea bildu beharra zuen sei
319

edo zazpigarren bertsuan. Zazpigarrena aspaldion emana zen,
ba eta hamekagarrena ere, eta bertsularisak amor ez eman nahi,
«komentuan sartuko dela, serora beharra dela» eta holako. Ibarrartek ez zakien nola athera atheka hortatik; bet-betan oharturik bertsularisak gerri nasaia zuela, edo norbaitek ohart-arazirik, huna non andreai kobla hau botatzen dion burutik behera ;
Komentuan sartzea zer chede saindua!
Hoberena golkian daukazu, gaichoa!
Hango borta hertsia da ontsa zaindua.
Birazka han sartzeko nun duzu gogoa?
Aldi hortan mututu omen zitzaion emaztekoa, jendea karkailaka irriz ari zelarik, ethendua!»
Txantre sartu zanez gero, etzan plazetan agertu; Barnetxe
erretorrak galazi omen zion. Ala ere, «adixkideen artean, bazkaltierren alegeratzeko, ala bataio ala ezkontza egunetan, ari
zen zonbait aldiz koblaka, arnoa lagun». Bere oskitegian ere
atsegin zuen kantaka aritzea, zarrak eta bereak ber-esan eta
abesturik.
BERTSO-LANA.—Ibarrart'ek bere bertsorik gorenenak, «astiz
eta asmuz, luma eskuan», etxean egiñak ditu, ez arnotegi, bigira
ta aurki-leku bazterretan. P. Lafitte'k 18 kanta eman zizkigun,
899 bertso guztira, titulu auekin: «Eliza besta», «Artzaintsa
mendian», «Aitak eman zerautan», «Itsua eta sastrea», «Michelengo zubia», «Mendigaineko Mariaren Baigorriko chantrean»,
«Libertatearen amodioa», «Eskualdunak», «Eskual-Herria eta
Eskuara», «Aita zuhurra eta hirur semeak», «Udazkena», «Uso
saretan hatzemana», «Aitaso baten solasak bere ilobaso chumeari», «Eskualdun soldadoak», «Ikhazkin mendian», «Negua»,
«Eztei ederrak Eskual-Herrian», «Orgogozo jaun-anderei 1899ko maiatzaren 30-ean».
320

Emeretzi urte zituen Donapaleo'n «Eliza besta» abestu zuenean. Zazpi koplakoa duzu olerki au, poliki moldatua. Eliz-jaia
zan ospatzen, erriko zaindariaren eguna; eliztar guztiak daude
zuri-gorritan jantzita, «bestalierrak» lerroka elizaraturik. Etxeko andreak baita bazkari ederra apailatzen ari ere. Bigarren koplak onela:
Xikiro beltz ederra bere adarrekin
Barda bil izan dugu irri ta farrekin:
Salto brikoka,
Buruaz joka
Atzo lagunekin;
Orai azpiki-saltsa badugu harekin...

'

Eta bigarrenak:
Hau da arno gozoa, ezti ta azkarra,
Espainiatik jina, berenaz nafarra:
Basoak jorik
Ondo husturik
Dezagun ohora!
Zahagi tontor hori egun ez da sobra.
Zoragarri dugu goiz-giroa, ta are geiago egun argitzea mendi bizkarretik ikusia. Zer zorion! Amar kopla ditu «Artzaintsa
mendian» deritzanak; onek azaltzen du mendi-gaiñak berekin
duen poz-atsegiñaren ederra. Ona laugarrena:
Argi-hastean histu orduko artizarraren argia,
Nik ikusten dut iguzkiaren agertzen miragarria,
Bainan oraino ilhun dagozi zelhaiak eta herria;
Ohean dago ezin atzarriz hiritar gazte nagia;
Nola ezagut dezake handik hemengo neure loria?
321

«Libertatearen amodioa»-n, berriz, askatasuna abesten du:
Eskualdun garbi batek othe dauka deusik
Libertatea bezain gauza aberatsik.
Ez, ez, harentzat ez da deus hain baliosik
Zorion hortaz baizik ez baitu ametsik,
Hori gabe ez duke bizitze urusik.
Ez dakit, ala ere, gaur egia litzakenik bigarren aapaldiko
esan au:
Munduko gaztelurik den ederrenean,
Lausengu, jan-edan on, guzien artean,
Eskualduna ez dauke han, bertzen menean,
Nahiago du izan librotasunean;
Mendian berak egin etchola batean.
Eta, jakiña, sariak ere eskuratu zituen olerki-batzaldietan.
1879'an. Donostiko Udalak eta Aldundiak elkarrekin eraturiko
poesi-konkurtsora aurkeztu zuen Xinaurria eta Xoria, lapurtarrez ondutako alegia. Bederatzi kopla dira, bostekotan. Gaia
Esopo'rena da, «Cicada et Formic» deritzana: Lafontain'ek
—La cigale et la Fourmi— eta gure Samaniego'k —La cigarra
y la hormiga— beren izkuntzetan jarria. Lendik ere, euskeraz
sarri erabillia duzu: Bizenta Mogel'ek «Txindurria eta txirriska». Iturriaga'k «Txitxarra eta txingurria» eta Goietxe'k «Ttirritta eta xinaurria». J. Manterola'k (Cancionero Vasco, 1880,
3 sailla, 106 orr.) iru izkuntzatan —euskeraz, prantsesez eta
gazteleraz— argitaratu zigun.
Euskal jaiotan ere saria eraman zuen: 1881'an, Sara'n lensaria {Ikhazkina mendian), 1884'an. Sara'n berriz ere, lenengo
saria (Uso saretan hatzemana), 1893'an, Ustaritze'n, lenengo
saria (Artzaintsa gazte baten bozkarioak), eta 1896'an, Kanbo'n,
len saria (Aitaso baten solasak bere ilobaso chumeari).
322

Ezti ta doiñutsuak dira Ibarrart'en olerkiak, itz alperrikorik
gabe. Ez dator gaizki, alan ere, Etxepare mirikuak dagian oar au:
«Baditeke ez duten bihotzari min egiten atseginarekin edo beren
argiaz lilluraturik uzten izpiritua; bainan hunkitzen gituzte
gure gizontasunean, jende gehienak bide hortaz hatzemaiten dituztelarik. Irakurle hanitz baduke horrela Ibarrartek ttipietan,
bierartekoetan, eta bertze hainbertze bederen adixkide».
Eder zitzaion bertso luzea: 7/6, 8/7 darabilzki geienik,
zeatz landuta naiz erdiko etenez naiz azken berdin amaitzez.
(Ikus L'Avenir des Pyrénées, 1896-8-27'an; J. Manterola, Cancionero Vasco, 3 sailla, 106 orr.; Jean Etxepare, Buruxkak, 1910; J. Ithurriague. Un peuple qui chante, 64 orr.; P. Lafitte, Herria ta separata,
1948, ta Eusko Jakintza, 1948, 681 orr.; S. Onaindia, MEOE, 515 orr.;
L. Villasante, HLV, 305 orr.; Col. Auñamendi, 53, Fantasía y Realidad,
1967; Auñamendi, Literatura, II, 233 orr.).

4.—MARTIN LANDERRETXE (1842-1930)
Itxas-erraiak gorderik ditun urre-bitxi antzekoz beteta dauzkagu, oraindik ere, gure euskal izkelgiak. Olakoak jasoten ibillia
dugu, urteak dirala, Martin Landerretxe apeza. Jainko-gizon
zanez, arima arduratan zaletua zebilkigun beti, maratz eta kezkati; sorterriari dagokionez, euskaldun jator, ikasi ta jaso, bazterrik bazter ari izan zan arduratsu.
Onetaz ere, beste askotaz bezela, beiñola A. Olabide'k idatzi zuena, esan dezakegu. Ots: «Ixilikan Jainkoak barnetik gizonaren burua argitu ta biotza eragin dezake, berez ta bitartekorik gabe gurekin jardun nai duan bakoitzean. Baña norbait bere
ordekotzat aukeratu ta zeruko argia Errian zabaltzera igortzen
duaneko, orren mintzo ta itzak dire Erriak beretzat duan Jainkoaren argiz piztutako zuzia. Euskaldunei argi egiteko aukeratu danak euskeraz ezpa'leki, zuzi itzali ta alperra izango litzake. Ta ezin igarri det ori baño elgaitz gogorragorik Jainkoaren aserreak bidali litzaigukenik» (Euskera, 1921, 36 orr.).
323

BIZITZ-IZPIAK.—Busunaritz (Benabarre)'n jaio zan 18427-26'an. Bere ikaskintzak Hazparne'n osotu zitun aurrenik,
1857'tik 1859'raiño; gero, Larresoro'ko apaizgaitegi txikian,
1859'tik 1864'raiño, eta atzenez, Baiona'ko apaiz ikastetxean
eta berriz Larresoro'n 1864'tik 1869'raiño; urte ontan apaiztu
zan Irutasun deunaren bezperan. Irakasle egin zuen ondoko
urteetan 1873'raiño ta gero, iru urtean Maule-Leixtarre'ko
apaiz-ordeko, ta Aiziritz eta Oragarre'ko artzain 1880'tik 1891'raiño. Ondoren, osasunez gaizki zebillela-ta, apaiz oitua geratu
zan, Biriatu'n, Getari'n, Donibane Lobitzun'en eta guenez Ezpeleta'n bizi izanik.
Arima zaintzatik azke geratu arren, etzion euskal lanari
utzi, len baiño ere sendoago oratu baizik. Itzez ez-ezik, lumaz
ere egin dezakegu lan arimen alde, ta M. Landerretxe'k bere
bizi luzean lumaz ere lan bikaiña osotu zigun. Arekin eta onekin ar-emana izanik etzuen gutxi ikasi, ta, etxeko andre aiolatsuak lez, ipar aldeko euskalgietatik batez ere, zenbat itz zahar,
esaera, kanta, igarkizun ta beste, bildu ta sailkatu zizkigun!
Oi ez bezelako oroimena zuen, diotenez, ta aren lana erabat
jakingarria dugu, ta edozein euskaltzalerentzat iturri garden,
ugari ta ziurra. Onela diosku G. Lakonbe'k.
Bere eskuko gelditu zalarik ere, apaiza zanez, etzan alperzulo bizi izan. 1892'tik geroz berak euskeratu ta argitaratu zuen
Fedearen Propagazionea zeritzaiona. Bestalde, maite zuen euskera, ta berau zaintzeko, bere ustez, euskaldunen kemenak bildu
bearrak ziran oro. Besteak beste, ortarako antolatu zan gorago
aitatu dugun Ondarrabi'ko euskal biltzarra, I901'an antxe bait
zan sortu ta oiñarriak ipiñi, ain zuzen ere, Martin Landerretxe'ren arioz, gaur ere indartsu daukagun «Eskualzaleen Biltzarra»,
euskerari eutsi ta zabaltzeko ardura izango zuen alkarte berria.
Baita berau, ots, M. Landerretxe izan zan alkarte onen idazkari
betierekoa, ta gero ta dizditsuago aurrera egin zezan iñortxo
baiño geiago alegindu zana.
324

Euskaltzaindia sortu zanean, Lapurdi'ko izkelgiaren urgazle
lez, Martin Landerretxe izendatu zuten, 1919-10-5'an. Iraillaren 2l'an Eusko Ikaskuntza'k, Julian Elorza Gipuzkoa'ko Aldundiko buru zalarik, batzarra euki zuen euskaltzain berriak
aukeratzeko. Besteak beste, J. Blaise Adema apaiza, Baiona'ko
kalonjea ere aukeratu zuten, baiña onek, ango eliz nagusian
naiko lan zuela-ta, etzuen onartu izendatze ura. Eta, 1919'eko
urrillaren 7'ko batzarrean, «orren ordez Broussain eta Lhande'k
eskatu zuten —dio Euskera'k, 1919, 50 orr.—Martin Landerretxe, lapurtar apaiz, ta Eskualzaleen Biltzarra'éko idazkizaiñ
jauna izendatua izan zedilla. Ta guziak, autarkiz, onetsi zuten».
Eta urrillaren 26'ko batzarrean, Donostia'n, Gipuzkoa'ko Aldun-jauregian ospatutakoan, «Azkue'k Landerretxe'ri ongi-etorrizko agurrak eman ondorean, onek, Lapurdi'ko euskera garbiz, Euskaltzaindia'ri eskerrak biurtu zizkion».
Arrezkero, zintzo zintzo, agertu oi zan alkargu onen batzarretara, beronen lan eta txostenetan esku eragikorra izanik. Eginegiñean, Euskaltzaindiak Bilbao'n ospatu zuen billera baten ondo-ezak eman, garai artan bizi zan errixka Ezpeleta'ra eraman
eta antxe, andik egun gutxiren buruan itzali zan, 1930-1-29'an.
88 urte zeuzkan, etengabeko lanean eralgiak.
EUSKAL LANA.—Asteroko ta agerkarietan daude, sakabanaturik alegia, Martin Landerretxe'ren idazlanak. Bildu ta zabaltzea, merezi lukete. Lan auetan dager aren biotza: gizaseme on,
apaiz jator, euskaltzale zintzo, langille aspergaitz. Mende betea
doi-doi egin zigun euskal erriari ta beronen izkuntza beneragarriari lotua. 1891'tik asi zitzaigun batez ere euskal sailleko beargin zoli ta antsiduna. Ona bere lan batzuk:
1) Fedearen Hedameneko Urtekaria —Annales de la propagation de la Foi— (Baiona, 1891-1930). Bi illabetetik bein,
urtez urte, atera zuen 50 bat orrialdeko ingurraztia. Laburdieraz
idazten zuen, euskera «zaharxean». Eta, G. Lakonbe'k dioanez,
«Landerretxe'k lan auxe besterik burutu ezpain ere, euskaltzaleen aldetiko esker-erakutsiaren duin eskubidez dukegu».

325

2) Aphurka zakar eta herri, ahurtara hat eskuararen alde
(Baiona, 1905). Liburuxka, Antonio d'Abbadie'k eraturiko batzaldietan saritu zizkioten lanakin eta or-emengo eguneroko ta
aldizkarietan azaldu zituenakin osotua. Danetik duzu berton,
naiz liburu-azterketak naiz izkuntza-gaiak.
3) RIEV agerkarian ba-dira zenbait lan, Landerretxe'k
1907'tik asita egiñak. «Euskera»-n berdin, 1925'ean eta urrengo
aleetan, artikulu mordoa agertu zuen, erriz erri batu zituen
esaera, atsotitz eta zuur-itzez.
4) Baita idatzi zuen Baiona'ko «Eskualduna» ta «Courrier
de Bayonne» agerkarietan ere.
5) Grammaire hasque. Argitara gabe. 1860'an irakasle zala
egiña, argitaratzekotan zeukan, baiña Landerretxe'k zoritxarrez
—Lakonbe'k diosku— etzuen egungo ere bere iritzi atzeratuak
utzi ta linguistikari buruz bereziki bide berririk artu nai izan,
eta bere bizi-atzenerantza etzuen gaztetako lan ura interesgarri
ikusten argitara emateko.
Olerki batzuk ere osotu zizkigun.
Nor bakoitzak du bere jit berezia, ta orixe agertu oi dugu
geure izakera ta idazlanetan. Gaztetan artutako eskolak ere ez
digu gutxi laguntzen. Dana dala, P. Lafitte'k, M. Landerretxe'ren lanari, batez ere «Fedearen Hedamentua» deritzaionari
gain-giroki begiratuz, au dio: «Euskaltzain zaharra urteetan ari
izan zitzaigun itzez-itzezko biurpenak burutzen, Jainkoaren on-nak zalantzik gabe, baiña euskal jeniotik aski urrutiratuak»
(Le Basque et la Littérature, 61 orr.).
Ona, adibidez, nolako euskera zeukan jakin dezazun, KastiHako Blanka erregiña deritzan lana, 1909'eko azaroan DonibaneLohitzun'en egiña:
«Blanka, Kastillako alaba, Frantziako erregiña zen. Artha
handiz altxatu zuen Luis bere semea. Ez zuen aldiz batez ere
onhetsi haren haurrari bertze emazteki batek bularraren ematea.
Nola behin nekatuxe zelarik, lo on batean baitzegoen eta printzea kexatua baitzen, gortheko andre handi batek eman zioen
326

bularra. Erregiñak ordean, atzarri zelarik, galdetu zuen haurra,
eta ezagutu batzuen ez zela gose, behar izatu zioten aithortu
bularra hartua zuela. Eskerrak ematetik urrun, Blankak, erakutsi zuen gaitzitzen zitzaioela, eta, eria eztiki haurrari zintzurrerat emanik, goiti arthik-arazi zioen esnea, zioela: —«Zer uste
duzue, ala Jainkoak eta naturalezak eman darotaten amatasuna,
den gutienik ereman dezadaten onhestekotan nagoela?»
Printzeari, adimenduratu zen ordutik, maiz adiarazi zioen
hitz hau; —«Nere haurra, badakizu maite zaitudala; bainan
halarik ere nahiago zintuzket erregetasunaz eta biziaz gabetzen
ikusi, ezen ez eta bekhatu mortal batez obendun». Haur maite
hari behar zituen erakuspenen emateko, hautatu zituen erresumako gizon ahalik zuhurrenak eta Jainkotiarrenak. Goizdanik hararazi nahi zioen bertute guzien urhatsa. Hala hala, Printze hura izatu zen San Luis errege, Frantziako errege distirantena». (Esku-Egundiya, 40 orr.).
(Ikus Aztertzale, Euskal Esnalea, 1930, 19 orr.; G. Lakonbe, RIEV,
1930, 652 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1094 orr.; L. Villasante, HLV,
304 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1955, 167 orr.; Auñamendi,
Literatura, II, 418 orr.).

5.—JEAN JAURGAIN (1843-1920)
Arras eskolatua genuen euskal lurreko gaietan, ikurdi —eraldika— ta edesti saillean batez ere; ots, euskal kondaira ta literaturari buruzkoetan oso jakintsua. Zuberoarra zan jatorriz;
1870'an franko-prusiar gudan parte artua. Karlista gerratean,
ordea, Iruña'n aurkitzen zan Paris'ko eguneroko baten kazetari;
eta, noizkoa alperrik ez galtzearren. Naparruko artxibuetako paper zarrak aztertu ta aietatik berririk beiñenak jaso ta antolatzen
alegiñak egin zizkigun.
Olerki-batzaldietan jo ta ke laguntzen zion Abbadie jaunari, ta, ain zuzen ere, bera franko-prusiarren arteko gerrara joan
327

zanean, etzan olako poesi-jairik ospatu. Euskal festa ta antzekoak eratzen beti aurrelari agertu zitzaigun. Urte askotan izan
zan «Eskualzaleen Biltzarra»-ko buruzagi eta alkarte onek oi
duen bazkaria berak asten zuen, egundo utsik egiteke, edu artako jaialdiari zegokion euskal kantu aberkoiez. Madria'eko
«Real Academia de la Historia»-ko lankide ere izan zan. I
Ona emen argitaratu zitun lan batzuk:
1) Arnaud d'Oihenart et sa familie (Paris, 1885). Berri asko
damazkigu mauletar lege-gizon jakintsuaren baitan. Euskaltzale
onen lanik bikaiñena dudarik gabe.
2) La Vascome (Paue, 1898-1902). Bi zatitan. Euskalerriko
dukego ta erreiñuetzaz ari da, nasai ta edakor.
3) Jean de Tartas (RIEV, 1907, I, 125 orr.).
4) Le Nouveau Testament de Liçarrague (RIEV, 1907,
I, 288 orr.).
5) Quelques Légendes Poétiques du Pays de Soule (1897).
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, II, 706, 795, 797 orr.;
G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1951, 187 orr.; 1952, 122 orr.; 1957, 178
orr., eta 1960, 144 orr.; Jorge de Riezu, Flor de Canciones populares
vascas, 18 orr.; L. Villasante, HLV, 414 orr.; Auñamendi, Literatura,
II, 272 orr.).

6.—ARNAUD ABBADIE, KALONJE (1843-1915)
Onen aipu ariñeko bat, lí'garren alean (231 orr.) utzi genuen arren, bego emen ere beste zertxobait geiago.
Larresoro'n irakasle; 1893'an, adibidez, ikastetxe artan agertzen zaigu Hiriart-Urruti, Larralde, Lile ta beste batzuekin.
Etzan izan maixu txarra, J. Etxepare'k beintzat, irakasle-andana ura goretsiz eskualde guztiko jaunik argituenak zirala aitortu zigun.
Arnaud Abbadie'ri buruz, berezkien, au dio: «Aphez bat,
osoki apheza zena; —gizon bat, lurrak gutisko hazten duen be
328

zalakoetarik: —eskualdun laborari-seme bat Eskual-erria bere
itzalaz hartu duena, laborantza jakintsuen argiez bezanbat bere
esku-lanaz goratuz eta maitaraziz: —idazle bat, eskuara zaharraren mami gozoa hamabortz bat urthez Eskualdunean amultsuki ezagutarazi daukuna: —haurren, aitamen, aphez lagunen
buruzagi zuzen, zuhur bat; aita on bat jende beharrentzat: horra nor eta noiakoa zen Arnaud Abbadie!» (Eskualduna, 1929).
Goraltza berdiñak dagizkio P. Lafitte'k ere. Nun-naitik so,
gaillena dala diosku: aren pentsamenduak ez du egundo ere jauzi ta zapartik; aren idaz-tankerak gutxiago. Argi ta garbi, labur
ta errez idazten ditu bere asteroko lanak, nekazaritzak bear ditun
aurrerapen guztiai ikututxo bat egiñik.
Eskualduna astekarian idazten zuen batez ere. Bere gaiñ
zeukan «Laborarier» deitu orri-atal berezia.
Bi liburuxka ere argitaldu zituen:
1) Aphezac soldado (Baiona, 1890)
2) Jesus Kurutzeari iltzatua (1892).
(Ikus J. Saint-Pierre, Gure Herria, 1928, VIII, 11 orr.; P. Lafitte,
Le Basque et la Littérature..., 68 orr.; L. Villasante, HLV, 196 orr.;.

7.—JEAN BAPTISTA DARRIKARRERE (1844-1927)
Uztaritze'ko seme; an munduratu zan eta Saint-Denis'en
il. Ziurtasun osoaz, ala ere, ez dakigu gauza askorik euskalari
onen bizitzeari buruz; ez aurretikoak ez guk, ez dugu oraindik
uztariztarraz iker-lan esatekorik egin. G. Lakonbe'k eskuratu
zigun beintzat aipamen labur bat; onela dio: «Duela illabete
batzuk il da Saint-Denis'en, 83 urtekin, J B. Darrikarrere.
Aita kaskoina ta ama euskaldunagandik Uztaritze'n jaioa, aur
txikitxo zala frantses, kaskoin eta eskuara ikasi zitularik, bizitzako zer-nolak utzi ezkeroz, irabazi bikaiña atera al zezakean
iru izkuntza jakite ortatik. Zoritxarrez, baiña, lenengo irakas329

kintza besterik etzuen artu, ta aduana-zaingoa edo aministradorekuntza asi zuen, ontan kapitain maillara iritxi zalarik ere»
(RIEV, 1928, XIX, 156 orr.)
Ori ta guzti, aski jakintza lan burutu zuen, euskal arloan
baitik bat. Ongi zetozkion atseden-tarte ta asti-une guztietan
ari izan zitzaigun bere ezagutze ta jakite-sortak gero ta geiago
azi-azten. Irakurtzen etzitzaigun iñoiz aspertzen; Baiona'ko
liburutegian zeuden Duvoisin eta Harriet'en idaztiak eskuratu
zitunean batez ere, lapurtar idazle zarrak baitik bat, iñork ez
omen ditu J. B. Darrikarrére'k bezanbat erabilli; gibel aundi ta
eramankizun ikaragarriz Leizarraga'ren Testamentu Berria (Rochella, 1571) ta L. L. Bonaparte'ren Le Verbe basque en Tableaux (1869) eskuz idatzi zizkigun.
Gurean bai itxorkulari ta etimolojistak ugari! Bai etxekoentzat bai arrotzentzat, barruti zabal, tentagarria izan da. Makiña
batek oker egin du onetan, iltzeari buruan barik gerrian emanik. Darrikarrere ere bide ortatik saiatua dugu, ta uste bitxi bat
sartu zitzaion buruan: euskera, bere gardiz, indo-europear izkuntza zala. Eta, ainbat esan eta aolku bestera artuagatik, ortan ari izan zitzaigun bere berrogeta urtetan. Bere tesisa aurrera eraman nairik, euskal itzak aztertu bearrean, zati txikietan
banandu oi zitun, eta berak sustraiak deituak, uste zuen, indoeuropear izkuntzan arkitzen zirala. Nola itsutu liteken! Eta
itsumen au ezta uztariztar onena bakarrik! Ala ere, euskalari porrokatua zan, eta orixegatik Eusko-Ikaskuntzaren lenengo batzarrean bertan (Oñati, 1918) parte artu zuen.
EUSKAL LANA.—Itzen jatorriari buruzkoak izan ziran J. B.
Darrikarrére'ren idazlanik geienak. Barne daramaguna errez ustu oi dugu ta, 1885-7-19'eko «La Nivelle» egunkarian atera
zuen bere aurrenengo lana, baitha itzaren inguruan ain zuzen
ere. L. L. Bonaparte'ren lan bat aipatzen zuen bertan, ain gogoko etzitzaiona, ta Bonaparte'ren erantzuna laster izan zuen. Or
330

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature II - 21
  • Büleklär
  • Euskal Literature II - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1941
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2073
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2116
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1970
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3789
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1966
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2091
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3699
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2199
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3597
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1962
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1887
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1995
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1871
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3677
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1988
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3573
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3643
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2078
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3717
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2015
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3560
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    30.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3765
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2063
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 1598
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1041
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.