Euskal Literature II - 19

Süzlärneñ gomumi sanı 3643
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
1885). 250 orrialde. Migel Ulzurrun'ek euskeraztua.
23) Manterolari (Donosti, 1885). 64 orrialde. Askoren artean.
24) 1887 garren urterako egunaria (Donosti, 1886). 44
orrialde. Urrengo urtean ere atera zuten.
25) F. Zuloaga: Kontuchoak (Donosti, 1886). 187 orrialde.
26) Euskal-Erriak aita santuari (Tolosa, 1887). 50 orrialde.
Leon XIII'garrenari, bere urrezko eztaiak zirala-ta, eskeiñitako
olerkiak gipuzkeraz, naparreraz ta bizkaieraz.
27) Aita San Antonio gloriosoaren bicitza (Tolosa, 1889).
56 orrialde.
28) San Joseren zazpi igandeetako jayera (Tolosa, 1890).
338 orrialde.
29) Cristauaren eguneroco ejercicio edo escu-liburua (Tolosa, 1890). 438 orrialde.
30) San Inazio ta bere Eche Santuba edo Loyolako Berrionak (Tolosa, 1891). 50 orrialde.
31) Maria Virgina dolorezcoaren letaniac (Tolosa, 1891).
84 orrialde.
32) San Miguel goiangeru excelsiscoaren... (Tolosa, 1891).
46 orrialde. J. L. A. J. A.'c egiña.
33) Cristaubaren aingura... (Tolosa, 1893). 261 orrialde.
34) Ceruco izarra, ceñetan arguituten... (Tolosa, 1893).
Bi ale: lenengoak 239 orrialde ta bigarrenak 223.
35) Purgatorioco arimen novena (Tolosa, 1894). 41 orrialde.
36) Josecho, gure biotz guztiko seme maite maitegarriari
(Donosti, 1896). Bere gurasoak. 31 orrialde.
297

37) Errosario chit santuaren devocioa Trajanopolis-co Jaun
D. Antonio Maria Claret-ec erderaz ipiñia, eta apaiz jaun baten
aguinduz eusquerera itzulia (Azpeitia, 1864). 38 orrialde.
38) Zirilo Erkizia. Etzuen askorik idatzi, baiña ba-ditu
olerki batzuk Donosti'ko «Euskal-Erria» aldizkarian; adibidez:
Astua, euliya eta armiarma (1888, XVIII, 29 orr.) eta Ill zan
(1889, XXI, 184 orr.). Ikus S. Onaindia MEOE, 393 orrialdean.
34) Ernani-co Abade Jaunak euskeraz ta erderaz, igaro
dan illaren 26-an asko eta askoren aurrean esan ebana, gure Foruen alde eta onen arerio eusqueldunac gaitic (Durango, 1905).
Soloaga'ren moldiztegian. Alfonso Maria Zabala'rena omen da
abertzaleen aurkako itzaldi au.
35) Erru gabeko Birgiña Amari bere sortze garbiyaren fedeko aitormenaren berrogoi ta amar-garren urteko jubiliyuan,
Donostiyako San Bizenteko beraren Billerako alabak kantatu
laudariyuen oroimena (Donostia, 1904). 15 orrialde.
36) Escabide birauen kitugarriaco (Azpeitia, 1888). 6 orrialde.

298

Bidaso'z

andikoak

1895-1920
«Euskeraren batasuna egitea, urte
askotarako lana dala edonok dakus;
baña urte askotarako diran lanak,
urrengorako itxi barik, biar baño gaur
asi obe da. Garean euskaldun gitxi-gitxok, beste izkuntza indartsu bi darabillezan erri andiz inguratuta gagoz;
ertz guztiak artu dauskuez, alde guztietatik euskerari saka ta bultz egiten
dautse. Orrelan gagozala, geuk euskaldunok ondo alkar artu barik, geure
indar oro euskeraren alde lotu barik,
luzaro eutsi ta iraunazoko dautsagula
uste daunak, begiak zabalik ames
dagi.-»
{J. B. Eguzkitza, 1921)

LABURPEN
Gabiltzan euskal literatura aro au, Frantzi aldean beintzat, etzitzaigula ain emakorra izan, aitortu edo salatu genuen goraxeago. Ta egia
dugu. Garai ontako giroa, esan barik doa, etzala batere aukerakoa, ez
erlijioari begira, ez elertiari. Gorriak, Paris'eko iraultzaz arro, usu ta
basati zebiltzan euskal erriko ipar aldean ere; triskantza ederrak burutu zituzten, or eta emen. Gaitza, izan ere, mendiz beerako arria
izan nunbait; ona, berriz, beetik gorakoa bezela. Ta, ez dago zertan
esanik, zuriak beti zuur ezpa-dabiltza, gaitzaren goitik beerako zakarrak laster ditu zapaltzen eta suntsitzen onaren zugatz-enbor sendoenak
ere.
OIARTZUN LARRIAK.—Giroak, nola dan, lagundu edo-ta poxelu egin
oi du literatura-landan: pake-eztitan nare bizi izateak askotan loa ekarri oi du, eta orduan obe da farrastatzen gaitun idizil baten zartakoa.
Beste aldetik, egon-eziñak ekarten digun giroa, toki jakiñik gabe, aratonat ibilli bear ba'dugu, ez dira une egokiak lan sakon eta asmutsuak
aurrera eramateko.
Emeretzigarren gizaldiaren azkenerantza auxe zan ipar-aldeko euskal errien egoera, katolikuei eta batez ere prailleai buruz. Guztiz artega
zebiltzen auek, noraezean, Paris'etik zetozen oiartzunakin: dana zan
zemaia, zigorra, zeuden etxeetatik egotzi bearra. Askok ez zekiten zer
nai zuten ere.
Hiriart-Urruti apeza, onela idazten zuen, 1900'an: «Asko aldiz entzuten duzu, aho beretik, nor edo zer bera egun goresten eta bihar gaitzesten. Egun fuera, bihar biba. Egun ahotaraka laudorio eta espantu,
eta bihar?... Bihar xakurrentzat ere ez on. Holako goiti beheti zenbat
ez da ikusten bazterretan?» {Eskualduna, 1900-12-21).
LAU OLERKARI GOI-GOITIKO.—Aro au, alere, etzitzaigun urria izan
olerkaritzan; lau poeta, gaillen esan genezake, sasoi ontakoak dituzu,

301

bi eliz-gizon eta bi erritar. Zaldubi duzu lenena, «orduak eta orduak
bere erria goratzen» jardunik, ari askotako neurtitzak mordoka eio zizkiguna. Bigarrena K. Bekas duzu, J. Barbier'en ustetan, Euskalerriko
poetarik onenetarikoa.
Beste biak ere, Ibarrart eta Etxamendi, gure poesi-antoloji geienetan
agertzen dira. Aurrena, zapatari zenuen ogibidez, ainbat kopla ozen ta
giarren egille. Bigarrena, Jean (Mañex) Etxamendi, Ezterenzubi'ko semea ; bere sortetxean nekazaritzari lotuta aunditu ostean, ogei bat urteko zala, Ameriketara ezkur billa joan eta lendabizi Kalifornia'ko oianetan egurgin eta gero Nevada'n artzaia eta azkenez bere erriko alkarte,
auzapez, 1895'tik 1954'ra ainbat olerki eder gurutzatu ziguna.
ITZ LAUZ.—Prosaz etzaigu aldikada au, liburuetan beintzat, aurreko mende-gurpillak bezin oparatua izan. Iru erakusburu ba-ditugu,
alere, bazter utzi eziñak: Basili Joanategi, Martin Landerretxe ta Hiriart-Urruti.
B. Joanategi praillea duzu, beneditarra. Ordu txarrak, urduriak ikusi bear izan zituen. Etziran ondo ikusiak, eliz-gizonak eta prailleak batez ere. Gaitza saiatzen zuten, eta au beti zaigu gogaikarri. Ederki Hiriart-Urruti'k: «Gaizki bizi denak ez dezake aldean ikus, ez jasan, ongi
eta zuzenki bizi dena. Itzal zaio. Ken-ezozue poxolutik».
Martin Landerretxe'k, bere bizitza luzean, lan ixilla baiño gotorra
burutu zuen. Fedearen hedamenerako urtekaria zeritzana, bi illabetetik bein, berak atera zigun urteetan. Langille amorratua.
J. Hiriart-Urruti, ordea, maixutza bikaiña egin zuen ipar aldean,
idazle ta kazetari onenetarikoa zalarik. «Euskualduna» astekaria zuzendu zuen urte askotan.
OPERA TA POEMA EGILLE.—Aipa ditzagun ontan ere euskaltzale zoli
bi: Piarres Harispe, Karmela, iru ekitalditako drama, bertsotan ondu
zuena; ta Eztebe Decrept; iru opera antolatu zizkigun onek: Maitena,
Amatxi ta Semetxia. Euskal operaren asikiñak nunbait.
Auen ondoren betor beste euskaltzale mordoxka bat ere, etxekoak
eta kanpokoak osotua: J. Jaurgain, Amaud Abbadie, J. B. Darrikarrere, B. Konstantin eta onen iUoba Albert, G. HéreUe, Amaud Agirre,
J. Xoribit, J. Hegi, K. K. Uhlenbeck, J. Saroihandi ta P. Broussain.

302

L—GRAZIAN ADEMA, «ZALDUBI» (1828-1907)
Au naiz ura zein-nolakoa dan jakitea, nork ez ote du eder?
Adema'z onatx zer dioskun Orixe'k: «1907'garrenean aldegina
dugu mundu ontatik euskaldun begi-begiko au. Ezinutzia da
naski poetaetan, eta Lafontaine euskalduna izendatua; baino
edozein aritarako ere biguina duzu; irakasteko, beroarazteko,
irri eginarazteko. Lau zatitara ditezke aren poesiak: Katiximako
kantak; alegiak; beste gisako poesi batzuk... badaldt idatzi zuela gainera itz-neurketaz edo bertsoetaz ,eliz-himnoen neurriarekin euskal neurtitzena bekaldetzen zuela. Berak agitz yaioki
egoki zuen Asklepiade-neurtitza gure izkuntzara. Ikus Jesusen
azken-afaria» (Euskal Esnalea 1927, 214 orr.).
BIZI-ZEAZTASUNAK.—Lapurdi'ko Senpere errixka txanbeliñean munduratu zitzaigun Adema, 1828-4-14'an. Arrotz-deitura zeraman bere aitak, Leen-Agintaldia jaustean, Goi-Garona'tik
Lapurdi'ko errixka ortara bait zan etorri. Bere amagandik ikasi
zuen euskera. Larresoro'n osatu zituen lendabiziko ikasketak,
eta Baiona'ko apaiz-ikastetxe nagusian gaiñerakoak. Elizanburu
olerkaria izan zuen ikaskide Larresoro'n, eta onekin egin oi
zitun bertso-saioak jolasaldietan batez ere; saio auetatik jalgitakoa omen du Boltijurrak deritzan abesti ospetsua, eztenkada
zulagarriak alkarri emanik. Elizanburu'k utzi zuen ikastetxea
azkenik, Adema'k ordea Baiona'n bukatu zitun bere ikastaldi
nausiak, euskal musari agur egin gaberikan bukatu ere; 185l'an,
an egiña du Martin eta Katalin.
303

Apaiztasuna 1853-12-17'an artu zuen. Artez Larresoro'ko
Ikastetxe txikira bialdu zuten maixu. Emen urte bete eginda,
Hazparren'go bikario izendatua izan zan 1854'an: alai ta langille, ainbat mesede egin zion errixka oni. 1858'an batez ere
sukar-ustela (tifusa) agertu zan Azparren'en, famili batzutan
iru ta lau ere galdu zituztelarik: Zaldubi'k, ezen beldur gabe,
lan izugarria burutu zuen izurrite artan. Jendeari poza ekartzeko, pilota partidak eratzen omen zituen; eta gaitz-aldi artan
il zan Gaskoina pelotariak iltzeko ari-arian aurkitzen zala, ospatu
zan jokuaren gorabera guztiak zeazki eraman omen zituen. Dana
dala, erriari biotzez lagundu ziolako, izen aundiko biurtu zitzaigun.
Lacroix apezpikuak, 1860-5-26'an, Baigorri'ko erretore izendatu zuen. Eta an ere, eguneroko lanari lotua, zein elizan zein
apaiz-etxean, bere egitekoa zeatz betatu zuen. Lumaz ere ez
zegoen geldi. Antxe ezagutu zuen Otxalde bertsularia, ta onekin batera osotu zuen 1867'an Xuriko kantu abrea, ezeukian
bizi ta bein bakarrik ongi janagatik il zan zakur gaxoaren kondaira kupigarria. 1872'an Atarratze'ko apaiz-buru aukeratu zuten, eta onela idazten digu P. Lafitte'k: «Zuberotarren artean
—enda alai, gozo ta kartsua—, Zaldubi oso pozik aurldtzen zan:
lenengotan, bear bada, ango izkelgiaren musika tartaiñak naasi
ta lardaskatu zion lapurtar joskeraren aunditasun belaskara oitutako belarria; baiña gutxi iraungo zuen onek, eta atsegingarri
biurtu zitzaion ango erretxiñol izkeran moldaturiko euskal pentsamentuak aditzea».
Baiona'ko ohore-kalonje egin zuten 1875'an, eta azkenez,
tituluzkoa 1890-7-10'tik ara, katedralean. Len ospe aundiko
zana gero ta errikotasun indartsuagoa ardietsiaz zioan. Euskaltzale amorratu zanez, ementxe asi zan, asti geiago bait zuen,
bere euskerazko lanik ederrenak antolatzen. ere. Ta onek, aren
entzute-izpiak mugaz onantza ere bialtzen zitun, eta, ain zuzen
ere, 1892'an, Azpeitia'n ospatu ziran euskal jaietan omenaldi
ederra eskeiñi zitzaion.
304

Egin-nai zarra dugu euskera idatziaren batasun estuago bat
lortzea. Ortan zebiltzan, gaur bezela, zerbait ziran euskal idazleak. 1901-7-16'an batzar bat eratu zan Endaia'n; gaia: 1) Euskal ortografiaren batasuna, ta b) Euskal Akadémia sortzeko xedea. Azkue'k eta beste euskaltzale batzuk, Vinson'ek, Dodgson'ek, Charencey'k, Abartiage'k eta bestek eratua zalako, uts
egin zuten. Baiña ospatu zan batzarra eta «Euskal Elerti Bazkuna» —Federación Literaria Vasca— Federation Littéraire
Basque zeritzaiona irasi ere bai. Alkarte onen buru Adema Jarri
zuten. Onela: Lendakari: Adema; lendakari-ordeak: Kanpion,
Arana; idazkari: Guilbeau; diru-zai: Hiriart; aolkulariak: Azkue, Gerra, Arbelbide, Broussain. Bigarren batzarra Ondarrabi'n ospatu zuten 1902'an, euskal ortografiaren batasuna irixteko asmoz batez ere; baiña geroago Euskaltzaindiak beretzat artu zuen idazkera, Arana-Goiri'k batzar artara aurkeztua, batzuen
mukerkeria zala bide, etzuten orduan ontzat eman. Lendakariaren erruz, dirudienez, Broussain'ek Azkue'ri zuzenduriko
idazki baten irakurtzen dugunez, ez bait zuen jakin gauzak
goxo ta gizalegez eramaten. Olerkari goxo izanik ere, trebetasunak uts-egin onako eztabaida bidea egokitzeko. Adema'k, alare,
aspalditik zekarren numbait euskal akademi bat sortu naia, ta
onetan txalogarri dugu; 1894-4-1'an onela idazten zion Azkue'ri: «Nik, berrogei eta hamar urthe huntan egin kanta eta
neurthiz hoberenak laster argitaratuko ditut Jainko onak bizi
eta osagarri ematen badarot. Gisa bat edo bertze holako asko
lan banuke oraino egiteko: bainan aspaldixkoan adinak eta osasun eskasak nagokate bethi gibela. Hil baino lehen, eta On Abadía jauna hil baino lehen nahi nuke Akademia edo jakintsueri
eskuara bat baginagoka Frantziako eta Espainiako Eskualherri
guzientzat. Damurik hainbertze Eskualduneri, Fedea, odola ta
bihotza flakatzen, hozten eta arrozten ari zaizkote. Zer lastima!»
( E u s k e r a , 1957, 335 o
r
r
.
)
.
Ondarrabi'n beste bilkura bat egitekotan ziran; baiña molokot egin zuen. Noren erruz? Ez dakigu. Aranakeriz il zala esa305

.

tea, errexa dugu. Bi alderdietako joan-etorri, eskutitz eta goraberak zeatz aztatu ezkeroz, aranatarrak aiña erru izan zuten
besteak ere. Dana dala, Arana Goiri ilda gero ere, amabost urte
igaro ziran Euskaltzaindia sortu orduko. Arana'k demokrazi bidetik eraman izan zitun batzarra ta idazkera arazoa; besteak,
mugaz andikoak bereziki, gurago zuten goitik beera egiñikako
batasuna. Eta temazko auzietan gu euskaldunok, mutillak gara!
Bi alderdietakoak boikot egin zioten euskal idazkera batuaren
aukerari. Broussain'ek onela idatzi zion Azkue'ri, 1902-2-6'an:
«Ni itz berean nago beti. Bermeo'ko eta Bilbo'ko tarr-dun guztiak eskubidea izaten badute Ondarrabi'ra joateko edo beintzat
beren botoa igortzeko, e'naiz joango. E'naiz bakarra etshean
egongo naizena. Arbelbide, Daranatz, Hiriart-Urruty, Darricarrére eta askok eta askok gogamen berbera daukate. Norbaiten
erruz edo paltaz gure Congresoa gaizki irtetzen ba'da egongo
gera ezer egin gabe Academia sortu edo jaio arte. Academia'k
egingo du Adema'k ta Guilbeau'k ezin egin duten lana» (Euskera, 1957, 377 orr.).
Ondarrabi'ko batzar eguna baiño len, beste bilkura batzuk
ospatu nai izan zituzten. Onako bat Donostia'n egin zan. 19023-9'an au idazten zion Broussain'ek Azkue'ri: «Egun aratsaldean Arbelbide'k bildu gaitu bere etshean Darricarrére, Daranatz, Lassalle, Hiriart eta ni elgarrekin erabakitzeko zer egin
beharko dugun Donostian egun Guilbeau'k eta Adema'k onesten badute Sabino'ren eritzi berria. Atzo Adema gizagaishoa
gurekin zen gogoz eta treinean sartu da bihotza sehede onez
betea, bainan Donostia'ra orduko ez ote da beste bat bilakatuko? Beldur gira Arana'k menturaz bere hitz ederrez bereganatuko duela. «Shori-buru» erraiten deiegu hemen Adema bezalako gizoner eta ba'dakizu zoin aldakorra dan shoria... Campion'en baitan ezarria dugu gure sinheste guzia. Uste dugu
hark azkarki buru eginen dakola Arana'ri» (Euskera, 1957,
379 orr.).
306

Euskaldunoi maiz gerta oi zaiguna gertatu zan orduan ere:
norberak barik, eskuikoak amor egin dezala. Geroak, orraitio,
Arana'ri eman dio errazoia: esan dugunez, Euskaltzaindia sortu
zanean, 1918'an, ia osorik artu zuen onek, ark, Sabino Arana'k, 190l'an, ordukoz beintzat Bizkairako nai zuen euskal ortografía, edo idazkera berezia. Aurretik ere, egia esan, Broussain'ek berak, esaterako, ber-aldatu dugun idaz-ataletik dakusgunez, X (sh), tx (tsh) ta olako batzuk izan ezik, dena artu zuen,
begi-itxutan, abandotarrak asmatu zuen idazkera. Orduko jite
berberak: eraginda, gaur —berandu gero! — zer gutxi batzuetan
ari jarrai ibilli gogo ez dutenak ere, zabal ta arrai aitortu bear
lukete aren xede arteza, adimen-argi zorrotza.
Baiona'n il zan Zaldubi 1907-12-10'an. Senpere'n eman
zioten lurra aren gorpuari, arras atsegin izan zitzaion lurrean
noski.
IDAZ-LANAK.—«Kalonje onaren bereizgarria da, izen ere
—diosku P. Lafitte'k—, euskaldun dan zernairi dion maitasuna, eta, agoa biotzaren ixuritik mintzatzen dan ezkero, orduak
eta orduak igazi zitun bere erria goratzen, bere aita naiz etxea
goratu oi duen aurraren segurantza xaloz». Adema'k, ain zuzen,
bere olde-jariorik ederrenak eta oroitzapenik goxoenak paperean
utzi zizkigun, eta, jakiña!, idatziak dirau —scripta manentesan oi danez.
Itz neurtuetan idatzi zuen geien bat Zaldubi'k, ondoren esango dugunez; baiña baita itz lauz ere, euskeraz
ta prantsesez. «Eskualduna» asterokoak Adema'ren lanmordoxka ederrak ditu. Olerkiak, ordea, ia denak, RBPL
—Revue des Basses-Pyrénées et des Landes— Paube'koan,
Donosti'ko «Euskal Erria» eta RIEV'en, Bilbao'ko «Euskalzale»-n eta Baiona'ko «Gure Herria»-n argitaratu
zituen. Itz neurtuz beste, aipagarri ditu liburuxka auek:
a) Euskeraz: 1) Eskualdun Pelegrinaren bidaltzailea (Baiona, 1877), 181 orrialde; 2) 1875'an Jubilan urthe sain307

duan Bazco biharamun eta hirugarrenean Lourdesen eta Betharramen Escual herritic pelegrin drenen othoitzapena (Baiona,
1875), 72 orrialde 3) Escualdunen Lorudeco cántica (Baiona,
1875), 30 orrialde; 4) Eskual herrico Eliza bestak (Baiona,
1898), 8 orrialde. Eta b) Prantsesez: 1) Les Traditions du Pays
Basque (Paube, 1887), itzaldia; 2) Notice sur le feu de Paume
au Rebot, jeu national des Basques (Baiona, 1894), 14 orrialde;
ta 3) Curiosités de synonime basque japonaise (Baiona, 1906),
«Semaine de Bayonne» zalakoan 1906'ko iraillaren 19, 26 ta
29'an argitara emana.
Ba-du esku-idatzi txit bakan bat ere: Livre de raison deritza.
Egunkari bezela duzu, 30 bat urtez, egunero zerbait, zeatz eta
meatz idatzia. Bertan jartzen dizkigu; eguneko giroa, eguratsa,
aizeak nora joten duen; egunero artu ta egiten ditun bisitak,
gorabera ta jazokunik irtenenak; or-emengo eleski ta zeapen
txanbeliñak, gertakizun bitxiak, oar dotoreak... Esku-idatzi au,
ezta oraindik, liburu bezela, argitaratua izan; baiña merezi luke, 1875-1907'ra bitarte urduriaz jabetzeko batez ere. Maite
zitun Euskalerriko oitura ta lege-zarrak, eta euskal-jai, jolas
eta kirolak; 1887'an Maule'n mintzatu zuen itzaldian, adibidez,
euskaldunen elezar eta tradizioak goígoi jartzen dizkigu. Gure
pelota ere maite zuen, eta joku onen zeaztasunak agerrazi ezezik, bertso biziz ondurik utzi zigun Perkain'gandik Ottarre'ganaiñoko pelotarien edestia.
Ba-zuen oraindik beste lan bat, azken urteetan burutua.
1896-eko agorrillaren 22'an, Azkue jaunari idatzi zion, Baiona'tik: «Bi urthe huntan lan handi batean ari naiz. Geografia
edo luziazalde bat dut hasia lehengo demboretako eta oraiko,
eskuara izenak dakharzketen herri, mendi, ibar eta ibaien dikzionario edo hiztegi bat izanen dena. Ekhaldeko (Ekhi aldea,
oriens, Chaldea, ur chaldeorum) baditut mila baino gehiago
jadanik bilduak. Afrikakoak, Italiakoak, Frantzia eta Espainia
bamekoak ere ehunka. Gure oraiko zazpi Eskualherritakoak oraino biltzekoak ditut. Ziberoko, Basa Nabarreko eta Laphurdiko
308

berrien izenak baditut, bai gure departamenduko kartan, bai
gure Diosesako ordoan» (Euskera, 957, 337 orr.). Eta bertan
darrai: «Nik bi izen edo firma baditut; bat Adema ene familiakoa gauza edo eskribu serioetan, eta aphez gisa Elizakoetan
ezartzen dudana; bertzea Zalduby gauza profano edo politikako edo kantu irri egitekoetan agertzen dudana».
OLERKARI.—Soiñez eder genuen Adema, arimaz ederrago,
Gorputza dugu, askotan beintzat, harnearen izpillu; beste askotan ez. Baiña senpertarragan bat zetozten, txibista leunez ezkonduta, azala ta barrua. «Aren izpiritu jakin-miñak, oroimen itzalgabeak lagunduaz, oro nai zuen labur, errez ta soil, dena argiago ikustearren noski. Soiltasun onen ondorena alde batetik tolesgabetasun jostagarria zan, eta bestetik onako moztasuna bere
olerki-jarioan: laburtasun ugari ta joria, baiña ez beti luzeera
gabea; ele-murritz urbil, baiña iñoiz ere ez irudimen sorttzaille
gabekoa. Etzan izan egiazki irudimen aundikoa, ezta ertilari
ausarta ere: politika lanetan izan zitzaigun bakar-bakarrik ausarta. Beste aldetik, aren neurri, era ta egiña! Aren ingurraztiak,
kuadernuak, kaligrafi, apaindura ta azal-ederketaren eredu dituzu. Eta ardura au ezta kanpotikoa bakarrik; bere bertsoetaraifio sartzen da, ta darabiltzan itzak astun-ariñean ikusi, neurtu
ta edertuak dira beren tokietan ipiñi aurretik; berdintsu dagi
itz lauz idazten duenean ere».
Zaldubi'ren oler-lana aski zabala duzu. 30 bat kopla gorago
aitatu ditugun aldizkarietan argitara emanak zitun bizi zalarik
ere; baiña geienak argitara gabe zeuzkan ingurraztietan dotoredotore idatzi ta eratuak. Ura il ostean, baiña, sail batzuk bederen
argitara zituzten Baiona'ko Eskualduna'k eta Donosti'ko RIEV'ek. Eskualduna'k, 1908-09'an, zenbaki auetan eman zizkigun:
1085, 1091, 1094, 1096, 1098, 1105, 1107, 1114, 1119,
1122, 1125, 1127, 1130, 1133,1135, 1137-1147, 1159, 11641175, 1177, 1178. Eta RIEV'ek onela: 1908, II, 83-94, 203213, 284-296, 410-420, 602-610, 757-774, eta 1909, III,
309

103-109, 226-233, 396-400. Zazpi zatitan banandurik datoz:
I Eskual Herriko Eliza Bestak (83-90); II Pilotariak (90-94);
III Cantiques sur le catéchisme (203-213); IV Cantiques (284296, 410-420, 602-610); V Pables (757-775); VI Autres poesies profanes (1909, 103-109, 226-283); VII Chants patriotiques (396-400).
Lenengo sailla duzu ugariena. Ta ditekena da, ederkien egiñak izatea ere, bulkoz ta gogaiz bikain ornitu ta beteak. Elizkantak irutan zatitu ditzakegu: Santuen omenezkoak: bere sorterriko zaindari Petiri donea, Atarratzeko zaindari Lutzi, Zubero'n guztiz ospetsu dan Garazi donea, San Josepe, Salle'tar Juan
Bautista, Asis'ko Frantzisko deuna, San Bernardo ta abar goratzarrez abesten ditu, Ungria'ko Santa Isabel'en bizitza ta beste
batzuk ere maixuki goresten ditu. Baita Jainkoa ere, ta Irutasun
santua ta aingeruak, eta Kristo gizon egiña ta Andre Maria,
ta izadia... Lafontain'en erara biribilduriko alegi sailla, ederra
duzu benetan. Zemaitakoetan, berriz, anitz motako lanak dauzkazu: orain Ameriketara doan euskaldunari jipoia berotzen dio,
nekazaritzaren atsegiña txalotzen du ondoren. Amaxo deritzaiona edozein antolojitan agertzeko aiñakoa zaigu. Ameriketara
bidean (1854), Bettirisantz (1975) ta Biba Errepublika (1876),
satira zorrotza orduko errepublika zaleen aurka, poesi-batzaldietara aurkeztuak dira. Azkenengo augatik, maikoak, naiz eta ederki osotua zala ezagutu, etzioten saririk eman, ausartegia zalako.
|.
Aberri-kanten artean daude euskal lurra ta gauzak goresteko
egiñak. Auetatik nabariena auxe duzu: Zazpi Eskualherriek,
euskal batzarretan oiukatzeko egiña; 1882-7-2ran abestu zan
lendabizi, Donibane-Lohitzune'ko euskal jaietan. Ona errepika
ta bi aapaldi aurrenak:
Zazpi Eskual-herriek bat egin dezagun,
Guziak bethi, bethi, gauden gu Eskualdun...
310

Agur eta ohore Eskualherriari:
Lapurdí, Basa-Nabar, Zibero gainari;
Bizkai, Nabar, Gipuzko, eta Alabari.
Zazpiak bat besarka lot beitetz elgarri.
\ Haritz eder bat bada gure mendietan,
Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Prantzian, Espainian, bi alderdietan:
Hemen hiru'ta han lau, bat da zazpietan.
Bigarien datoz euskaldun pelegrinaren «bidalzailea» ta gorago aitaturiko besteak; Zaragoza'ra, Konpostela'ra, Palestina'ra, Erroma'ra, Lurde'ra, Betarrame'ra ta abar ziran bidezku
auek, ta liburuotako kantarik geienak Andre Maria'z egiñak dituzu. Bat,Uholde baten pare, esaterako, ezagun-ezaguna da,
zazpi aapaldikoa, 7/6'etan. Ederki datorkigu, gaur ere, seigarren koplai dioana:
Lehengo fede hura/ berritz pitz dakigun,
O fidedunen Ama,/ zuk gaitzatzu lagun.
Bai, Eskualdunek hemen hitz-eman dezagun
Beti zinez izanen/ garela fededun.
Irugarren maillan datoz gaiñetikoak, dotriña azalduaz osotu
zitunak batez ere. Il aurretxoan lan onetan zebillen oraindik;
dotriña guztia.bertsotan adierazi nai zuen, baiña Kredoan Kristo'ren Nekaláan geratu zan bere lan baliotsua. Doiñutsuak
dira auetan Eguen Santurako Adora dezagun, Ostiral Santurako
Oi Gurutzea, ta. besteak.
Noizik beinka, bertso-paper antzera ere, atera zitun lan ttipi
batzuk; adibidez: Euscaldunec Aita Saintuari (Baiona); Eskualdunen kantika(Baiona, 1892); Eskualdunen sortherriko kantua
(1892); Gauden eskualdun (Baiona, 1893), Azpeiti'ko euskal
jaietan saritua: Gorphutz Sainduaren Sakramentua (Baiona,
311

1889); Jondoni Petiri edo Piarres Apostoluaren kantika (Baiona, 1899); Pilotarien kantuak (Tours, 1890); Sakramendu Saindua (Lille, 1894); San Josepen kantika (Baiona, 1891); Santa
Grazi edo Engraziaren kantika (Baiona).
IRITZIAK.—Guk esatekoak, Adema'z, esantxe ditugu. Onez
gaiñera, denak ederretsi izan dute Zaldubi'ren olerkia batez ere.
Jean Etxepare'k onela: «Bazuten haren ezpainek zerbeit, zerbeit erraiteko! Batzuetan ezin athertu, chaharra baitzen eta
chaharra baino gehiago... koblakaria. Zer nahi bazekien Eskual-herriaz, Eskual-herriko ohitzez, sinestez, jaidurez, Eskualherriko chokoetan aditzen diren hizkuntza bereziez. Ez dut uste
nehork maitatu duen Eskual-herria bihotz kartsuago batekin
eta ukan fede gehiago gure etorkizunean» (Buruxkak, 2 irartaldi, 95 orr.).
/
Orixe'k onan: «Euskera garbia dizu, yaioa, erraxa, bakuna,
funtsezkoa edo itz alferrik gabea, leguna, erritarra. Gogoetarik
goraenak eta biotzaldirik bizkorrenak gisaz agertzen ditu. Aindiko Euskalerri osoan kantatzen ditute Zaldubi'ren kanta batzubatzuk. Neurtitz ederretan adiarazten zituen erligioneko egiak
eta nahikariak. Euskaldunik beroenetakoa, gure ikuntzen eta
mintzoaren aldezkari goria.: «mintza gaitezen eskuaraz; iskríba
dezagun eskuaraz» (Euskal Esnalea, 1927, 214 orí).
P. Lafitte'k: «Grazian Adema kalonjea Elizanburu'ren lagun
miña genduan. Boitijurrak ari eskeiñi zion berezki. Ezagunak
dituzu apaiz-olerkariaren kanta-alegiak, berezko ta landuak oso;
baiña aren trebetasunak batez ere kantuetan didiz dagi, ots,
Adora dezagun edo Kurutzea, edo-ta aberri gcratzarre Zazpi
Eskualherriek eta olakoetan. Olerkari gutxik emiten du euskeraz olako kemen-zirriada: ezer goxoagorik ez da, ez kementsuagorik ere» (Le Basque et la Littérature... 53 or.).
Nik beiñola: «Euskal elerti-saillean, goi-goi arria daukagu:
asko idatzi eban, ta gizon landu lez idatzi be. Jatez be, bere
312

olerkiak zein olerki guriak! Euskera errez, sakon, jorian, zelako
esangura giarrak!, zelako biozketa gartsuak damoskuzan!»
(MEOE, 597 orr.).
Aita L. Villasante'k: «Aregan neurri, era ta oso egiñaren
aukera ikusten da nun-nai. Adema'ren bertsoetan itzak arretaz
aztatu, neurtu ta leunduak izan dira. Kantatzeko egiña izan da
aren bertsoa, baiña textua du musikaren argi-oiñarri. Letrari
gaiñera inportantzi izugarria ezartzen ziola dirudi. Bein eta berriz orraztu oi zitun bere poemak. Aren antzea au duzu: bertso
errazak engaraz ta doitsu eio. Eta biotz eskerga bat zegoen antze
(arte) uzkur guzti au indar-azten, apaiz-biotz zabal, sakon, ederbera ain zuzen ere» (HLV, 193 orr.).
Ibón Sarasola'k: «Poeta famatu ta bertsolari trebe» (Euskal
Literaturaren Historia, 114 orr.).
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, I, a 417, 491 ta II, 646,
656, 725, 767, 793, 794 orr.; Jcan Etxepare, Buruxkak, 1910, 5 orr. eta
«Zalduby Aldudan» kapituluan, eta Beribilez, 1931, 9 orr.; J. B. Daranatz, Euskalerriaren Alde, 1914, 134 orr.; RIEV, 1908, 121 orr.;
N. Ormaetxea, Euskal Esnalea, 1927, 214 orr.; J. Artetxe, Caminando,
1947, 41 orr.; P. Lafitte, M. le chanoine Gratien Adema (Baiona, 1933)
eta Le Basque et la Littérature... 53 ta 69 orr.; S. Onaindia, MEOE,
557 orr.; Euskera, 1957, 334 orr.; Auñamendi, II, 157 orr.; Joan Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 28 orr.).

2.—BASILIO JOANNATEGI (1837-1921)
Orixe'k: «Au dut euskal idazleetan maiteena. «Eskuara ederrarengatik aipatuak diren liburu batzu» irakurri izan zituen
bere orien antolatzeko, ta «berriz herri ibili ere bai (herria) nola
mintzo den». Geroz Aita Yoannategi'ren Sainduen Bizitzeak,
ederki idatziak izateko bidea badute. 1876'garrenean argitara
zituen Ehun bat Sainduen Bizitze, eta jendea geiagoren eske
zegokion. Idazkera biguna, ixurbera, argia du. Ondikoz!, aren
313

liburuak ere ez dabiltza edozeinen eskuetan; baino bein eskuetara ezkero, txoratzen du Yoarmategi'k» (E. Esnalea, 1927,
207 irr.).
BIZITZ-ERRAIÑUAK.—Mugaz andik, izan ere, Frantzia'ko
iraulketa ta jazarpenak zirala bide baitik bat, aldikada luzean
ixil xamar euki genitun ango euskal idazlariak, bai eliz-gizonak
bai eta osterantzekoak. Adema, Joanategi, Hiriart-Urruti ta olako banaka batzuk kendu ezkeroz, urria izan zitzaigun emeretzigarren mendearen azken-aldia.
Isturitz'en jaio zan Joanategi, 1837'an. Eliz-karrera amaitu ostean, 1862'an apaiztu zan; gero, Sara, Altzai ta UharteMixe'ko arimazai izan zan amazortzi urtetan. 1880'an, bost urte
aurretik (1875) sort-erazia izan zan Beloke'ko bakartegian gorde zitzaigun; emen, urteak joan urteak etorri, sartu-berrien
maixu izan zan, tarteka erriz erri ere izlari ibillirik. 1903'an,
Frantzi'ko goraberak zirala-ta, Combes ministruaren erlijioerasoengatik, Beloke'ko beneditarrak Lazkau'ra etorri ziran igeska. Baita Jaonategi Aita ere. Ementxe il zan 1921'an, urtez eta
igali umotuz, zugatz eder antzera, bete ta abaildua.
EUSKAL IDAZLE.—Naiko idatzi zuen bere bizialdi ez motxean. Ona oek bederik:
1) Ehun bat Sainduen bicitcea (Baiona, 1876). 439 orrialde. Beneditar sartu aurretik, 39 urte zitula, argitara zuen idazti
au.
2) Ceruraco bideric errechena argitaratua (Baiona, 1887).
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature II - 20
  • Büleklär
  • Euskal Literature II - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1941
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2073
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2116
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1970
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3789
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1966
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2091
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3699
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2199
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3597
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1962
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1887
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1995
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1871
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3677
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1988
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3573
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3643
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2078
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3717
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2015
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3560
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    30.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3765
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2063
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 1598
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1041
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.