Euskal Literature II - 16

Süzlärneñ gomumi sanı 3714
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1988
29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
kera ta erromantikuen kutsu berezia, barrokorantza oben egiñik. Gerora, urteak joanik, Lizardi, Orixe ta Lauaxeta'ren bidera jo zuen, igarteko bestean. Joera guztiok urratzean agertzen zaigu txit minbera ta biotz-ukigarri naiz zar-zale naiz izadia goratuaz ozen ta barrenkoi. Olaxe, bidenabar, sorterria kantatzen du, bere zer guztiakin, gero ta gartsuago, itxasoz andik
dabillela batez ere. Euskera aldetik Arana-Goiri'ren eskolakoa
genduan.
247

Are geiago; ama ta aberria eman dizkigun Jainkoaren kezka bizia zebilkion tai gabe izate barrenean koskalari. Noiz edo
bein arpegira bota zioten bere Jainkoarekiko axolik eza. Zertako iritzi eske? Misterio uts ez al da giza-barnea? Biziera
orron ta iperloka sarri izan oi da, ez gogo ez soin, ardurarik
ezerako bide pitzatua. Arrese'n biotza, alaz ere, amagana zijoan unero, ordu larrietan baitik bat; berak onela;
Jainkoa'ren urren ama guk ordu
zailetan aipa deguna.
Gure olerkariak ortaz Jainkoari dei zegion lenen, ta amari
gero. Izatez nolakoak geran jakiteko, idatzietara jo oi dugu;
Arrese'ren poesietan eurrez didorogu Jainkoaren aipamena. Aita
Salbatore Mitxelena'k eman zizkion azken orduan eliz-sakramentuak, eta, giza-bizitza Jainkoaz ta gizarteaz aseari al giñoan
bukaera emanik, goirantza jo zuen «illak bakarrik entzuten duten izkera maitagarrian» ama zanari adieraztera bere «koita guziyak».
Pello Otaño (1857-1910) bertsolariaren adiskide barrukoa
zan, onek eragin bait zion euskera ta olerkigintza maite izatera,
1887'garren urtetik ain zuzen ere. Urteak joan urteak etorri,
Buenos Aires'en egin zion ikertaldi bat; eta, 1952'an, Donostiako uriak Pedro Mari'ri opatu zion goratzarre-omenaldian Arrese'k irakurri zuen txerazko itzaldia.
Bizitz azkenerantza Donosti'n bizi izan zan luzaroan; 80 urte zitularik alaz ere, Donostia utzi ta Tolosa'ra aldatu zitzaigun.
Ementxe il zan 1954 jorraillaren 7'an, 85 urteko.
EUSKALDUN OLERKARIA.—Pixu aundiko olerkaria da neretzat Arrese tolosarra, ezta sekula ere alabaiña bear bezelako
arduraz aren lana aztertua izan. Egia aitortzera ezkeroz, ba-ditugu beste poeta batzuk ere orrelaxe erdi-azturik utziak, sakon
bezin zabal aztatu ta ikasteak merezi luketenak noski. Itz neur
248

tuz bestera ere idatzi zuen zerbait, baiña aren lanik beiñena
bertsogintza izan zan. Orduko aldizkarietan —«Euskal-Erria»,
«Euskalzale», «Ibaizabal», «Euskal Esnalea», «Aranzazu»,
«Eusko-olerkiak», «Yakintza» ta «Euzko-Gogoa»— irakurri
ditzakegu aren poesi errotsuak. Eta argitaratu zitun liburuetan.
Lanok geien bat Ameriketan mamitu zizkigun; arat-onat
zebillela, egon-ezin gordiñak jota egiñak, gaztelar olerkari J.
Ramon Jiménez baten antzera noski. Barneak zer xeatu, uraxe
dardarazten zigun bertso-kordetan. A. Ibiñagabeitia'k au: «Yakiña da, olerkariak bere barneko auziak ere azalera bear dituala
gogo-giro betea irakurlearen baitara aldatzeko. Gaurko olerkariak aidorki nabarmentzen ditute barne-muinak urra oi dizkien
auzi latzak, gureak aldiz, argi ta apalki, gogoz irakurriko lukenak
atzemateko eran. Arrese'k poesi-indar berbizikoa txertatu dio
gure euskerari. Ortan gutxi izan dira gure artean ain lan ederra
egin duenik. Aren eskuetan poesi-tresna egin-egiña duzute gure
izkera: apain, egoki ta neurrikoa; pin eta zailua» (Euzko-Gogoa.
1952, 7-8, 28 orr.).
Iru liburu dauzka argitara emanak:
1) Nere Bidean (Tolosa, 1913). 200 orrialde. Tolosar gudul-etxeak berak ordainduta egin zuen argitalpen au, 1913'garren urteko erri-jaietarako bezuza bezela. Emeteri'k berak itzaurrean: «Aspalditik neukan nere bakar-aldietan ernetako ametsloreak sorta batean bildu ta argitaratzeko asmoa. Bañan ez dakit
noiz arte egongo nitzan ala beti asmotan, baldin Tolosa'ko zaindari dauden Batzarkide jaunak nere buruko txokotan ipurtargien
antzera illunean zeuden gogotar egazale gaxoak: aldi oberik
etzitzaiekien aurtengo Euskal-Jaiak, emen ospetu bear diranez,
dakartena baño».
Olerkiok nola gatzatuak diran ere, argi ta garbi dio: «Udazkeneko txori-negarrak orbel tartean banatzen diran bezela goititz-osto zurbil oietan mintsu dijoaz, ez dakit nora!, nere biotzeko eresirik geienak. Ez arritu; neke gabe, arin txoro, pozezko lorategian pinpilinpauxen eraz nebillela zirudin garaian poz249

eztia baño aldi geigotan arkitu izan det zorigaitzeko lixtorra. Toki gorde ta irixpide zallean dago nunbait bizitz ontako ezti
leun ori».
Irurogei ta amabost dira guztiz liburuan datozen poesi-lanak. Gorago aitaturiko agerkarietan azaldutako banakaren batzuk ba-datoz berton, baiña geienak berriak dituzu. Gaia? Danetik: Basajaun, maitagarri, sorgin eta onakoak eder zaizkio;
Sarasate, Elosegi, Tolosa, F. Dugiols, Pello Mari Otaño, J. Zabala, Etxeberria'tar Pello goratzen ditu; beste batzuetan abesteko eskatzen dizkioten letrak jartzen ditu, edo-ta album baten
jartzekoak; ba-dauzka par-neurtitzak ere, ziri-jardunak eta abar.
Onakoak gatzatu zitun 1900-1907 bitartean, Habana'n zegoela
alegia.
2) Txindor (Donostia, 1928). 158 orrialde. Irakurleari
diotsa: «Nere bidean aspertu ezik ostera len bezin ameskor eta
zaletsu ibiUi naizen aldiko gora-berak idazti batean ezarri ta
beronekin gaur zugana abegi on esker nator. Emen darakustan
olerki-sorta belaxka izan arren, nere gogozkiko arduraz urri ez
dago beintzat. Ez ere txindor gaxoa ixil-ixillik, otzikaraz eta
soraio beti, lei bero maitetsu batek papartxoa noizik-bein igi
erazten dio. Neurtitz oek, beraz, onespen-gai izan al balitezke,
nere arazoen saritzat lortu nezaken ordañik aberatsena orixe
litzake: euskalzalearen biotzari deika alper-alperrik ibilli ez naizela jakitea. Idazti onen bidez ortaraño iritxiko baldin banitz,
zorionean Txindor...».
Irurogei ta sei poesi dira guztiz, ederki landuak. Maite
ditu mendiak: Aralar, Uzturre, Aia, Ulia... Maite ditu lorak
eta pinpilinpauxak, itxasoa eta itxas-errietako arraunketak... Eta
illun-abarreko itzal-zoria, ta negar otoitza. Atsegin zaio euskal
izen politak asmatzea: «Maitiñe» lilien aizpa, «Izartxune» beti
poz-jario ikusi nai lukena, «Zorentxu» begi-sorgin, «Maitagar»
egodun aur itsua, «Abiñe ta Xumelar», «Aratziñe» mendiko
ixillaren ama txuri, ta abar. Eder du baita illak goratzea: Jose
Ganboa, Orkaiztegi, Patrizio, Larunbe'tar Rafael, K. Etxegarai.
250

3) Olerki berrizte (Zarautz, 1952). 111 orrialde. Berrogei
ta bi olerki guztira. Adiskide batzuk zirikatuta diosku, olerki
zarretatik berezitako mordoska bat antolatu zuen, 83 urte zeuzkala. Ona berberak itzaurrean: «Alperkerizko lastai bigunean
etzinda ote negon edo zenbaitek ala uste izan arren, aldapa gogor zalletik ibili naiz. Gauz bat bi bider esan besterik ezpalitz,
nekez ari bearrik ez nuen izango, errexean jardun eta nere arazoari laister azken emango nion. Aundi da baña olakotan gerta
zaidana: garai batean idatzitako neurtizkiek argira jaso ta andik
urte batzuetara akatsez itxusituak ikusten ditut. Ori dala-ta beren zimurrik agerienak igurtzi, aldaketa bat edo beste egin, ustez beintzat egoki xamar ezarri ta ona emen, liburu txiki ontan, oraingo nere langintza».
Egin zitun, bai, orrazketak bere lanetan. Baiña txukunago
utzi ote zizkigun? Baliteke ezetz. Len-argitalpenean zeuden lez
obeki agertzen dira, bear bada. Askotan gerta oi: berezko lanak
apaiñagotzen ari oi gara, ta egin ziran uneko bereztasuna moztu
egiten diegu, zeuden baiño baldanago utzirik. Beraz, akats eta
guzti ere, berriz argitara nai ditugun lanak obe dakigu lenean
utzi, ezertariko orrazketa gabe. Azal ta muin, begoz erdi-unetxoan ekarri zuten mardultasun sotillean. Artistaren lana, orraitio, beti dugu eder, ta Arrese'k eskeiñi zigun olerki berrizte
oneri ere, lena berriro apaindu bearrak oker aundirik ekarri
zionik, ezin dezakegu aitortu.
Bertsotan idatzi zitun urrengo lanok ere.
TEATRU-GILLE.—1) Aiton baten eriotza (Euskalzale, 1898).
Bakarrizketa duzu bere adiskide Jose Artola'ri eskeiñia. Tolosa'n osotu zuen 1898-1-4'an. Gizonki edesten ditu aitonaren azken-uneak. Felipe Arrese otxandiotarraren Anjela gisa berean
egiña dago.
2) E. Mokoroa'ren Sentierak operak, 1900'garren urtean
Iruña'n lendabizi aurkeztu zana, E. Arrese'ren letrea darama.
Gero ere, Leidor tituluz argitaratu ta antzeztua (1936) izan zan.
251

3) Zara (Tolosa, 1913). Bertsotan egiña; iru ekintza ta
azken zati bat ditu. Eduardo Mokoroa'k jarri zion musikea, ta
zati batzuk beintzat, Tolosa'ko euskal jaietan (1913) ango abeslari taldeak abestu zitun. Liburuxka, «Euskalerriaren Alde»k
saritua izan zan 1911'an Segura'n ospatu ziran euskal jaietan.
Polita da, ta «Nere bidean» liburuarekin (175-201 orr.) argitaldu zuen.
NOLAKO OLERKARI?—Esan dugu: gutxi bat beintzat erromantizismuaren jarioz kutsutu, naiz-ta berandu xamar. Gizonak
larogetabost urtean aldakuntzak izan oi ditu, ta, ezta batere
arrigarri Arrese'k, azken aldera, zerbait pentsakeran eta idazkeran jantzi berriekin apaindu ba'zizkigun. Gizakumeok, orraitio,
gaztetan artu kulturak eta azierak ematen dionean iraun oi du
iñundikan ere.
Uxu ta ibilkoi zanarren, beti zuen astia zerbait idazteko.
Begi zorrotza zeukan eder aldetik, baita arima sentikorra ere.
Oar-azi dugunez, ba-zuen ortan zenbait arrotz olerkari iper-lokaren antza, bai ibillaldietan bai osotu zitun kopla-lanetan. Arrese'ri bere neurtitzak irakurriaz igartzen zaio nolako barrena
zuen, bertsoetan utsitu ziguna nunbait. Euskalerritik kanpora
ibilteak ere zerbait lagunduko zion gauzai itxura ta iduri geiago
ematen, naiz-ta, nik sarri idatzi dudanez, berton euki zer ugari
senti dezakegun eder-galea nola ta zerekin ase-azi ta okitu.
Iritzietara jorik, L. Villasante'k onela: «Federiko Zabala'k
ederki esan duenez, Arrese erromantizismu ostekoa deitu dezakegunaren jarraitzaille da; giro au, ain zuzen, eunki ontako lenengo bi amarkoetako euskal olerkarien artean ere ainbat zabaldutakoa noski. Oni begira Lizardi dugu posromantizismua
erabat gainditu zuena».
A. Ibiñagabeitia'k: «Doai bat bereziki bulartzen zitzaidan
aren poemak barna: izadia bete-betean kolore goxoenaz inguraturik. Gaur ere izadiaren olerkari dala esango nuke Arrese. Ez
ordea izadi soil ta legorrarena, bere gogo-giro, arduraz, sendi
252

menduz oretutako izadia damakigu olerkariarena baizik. Bere
biotzondoaren ukitura bizitz ta arnasaz jazten dakian poeta garaiarena. Ez da ez auxe beti ere eginkizun, eta poeta guzien ez
dagoelako ainbeste ta ainbeste olerkari antzu ta aspergarri gertatzen zaizkigu. Natura ta naturazko oro norbere gogo-giroz
erne-arazren dakian olerkaria olerkari gaillena noski. Eta ortan
maizu andi ageri zaigu Arrese'tar Emeteri» (Euzko-Gogoa,
1952, 7-8, 27 orr.).
Izadia, egitan, poesi-bizitasunez kuin-kuin agertzen zaigu.
Ez du adimenik, ez du zentzunik, baiña ba-du ederra Jainkoak
ikusiz bakarrik ereiña. Onan zioan poeta batek: «Nere biotzetik irtetzen dan otoitza, adimenik eztun izadiaren pil-pilla duzu». Olerkariak izadia, adimen gabea baldin bada ere, biozdun
egiten du. Irakur Arrese'ren «Nere basetxean», «Lore-jai»,
«Ulia», «Kayuak», «Itxasoa», «Artzaiaren abestia», «Txantxangorria», «Gau eder», «Basatiaren oiua», esanaren agerkai bezela.
Entzun berriz ere Andima'ri: «Lur au —dio— argiz ikusten du gure olerkariak eta lur ontan, ortzi urdin ta itxas apartsuz
inguratutako Iur ontan, bere jauregia dauka oraingoa eta gerokoa
ere. Maragall'eri beste ainbeste gertatzen zitzaion, eta ala ageri
du «L'Oda al infinit» deritzan olerki giartsu artan. Olerkari au
ere ludiaren edertasunak txundituta zeukan, ementxe egin gogo
luke bere jauregi jatorra eta betikorra, urdin ta legorraren bitartean. Arrese'k ere naikari berbera ageri du bere olerkietan, eta
gogo luken bezin argi adierazten ez ba'digu ere, irakurle ikasiak laister atzeman dezake aren gogo barneko karnaba. Ez dut
esango panteista danik, bai ordea munduaren, izadiaren ederrak
menperatu olerkaria: antxen du bizitoki, antxen amets-kabi.
Gorago? Galde-atz (interrogante) nabari bat islatzen da Arrese'ren olerkien gainean» {Loc. cit.). Ona elantxobetarrak dioanaren agerkari bat, «Kayuak»-en laugarren aapalditik artuta:
Noizik-bein alde xamar
ugina lertzen dan batez,
253

apar arroaz beren
lumak busti ez ditezen
bai arin goitu, bai errez!
«Iñor bukolikoa —diosku Uxola'k—, iñork mendiei, basoei,
bidexkei, txoriei kantatu baldin ba-dio gurean, iñor ori Arrese
izan da. Pertsona ezagutu bear dala-ta gaurko olerkizale modernistak pertsonei gertatzen zaizkioten antipoesiak sudurretatik
sartu nairik badabiltzaozkigute, poesi ori egiten ez dutenei atzeratuak eta mundu gabekoak esanaz» (Zeruko Argia, 1969, 3,
20, 12 orr.).
Eta J. Artetxe'k: «Emeterio Arrese olerkari benetakoa zan.
Olerkari jaio zan. Ortxen dago olerkaritzako giltza. Olerki doai
goi graziaz ikutua izateko edo ez. Lenengoak, olerkiak egingo
ditu; bigarrenak berriz, plomua baiño pixuagoko idazti-antzekoak» (Zeruko Argia, 1969, 3, 16, 3 orr.).
(Ikus A. Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1952, 7-8, 27 orr.; S. Onaindia, MEOE, 828 orr.; L. Mitxelena, Aranzazu, 1954, 201 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1954, 120 ta 1959, 47 orr.; L. Villasante, HLV,
1961, 382 orr.; P, J. Bitaño, El Bidasoa, 1955-1-22, 10 orr.; J. San
Martin, Escritores Euskéricos, 1968, 37 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 307 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 335 orr.).

31.—JOSE MARIA AZKUE GOÑI (1869-1938)
Errenderi'ko seme, an baitzan jaio 1869-8-3'an. Gaztetatik
barnean nabari izan zuen goi-deiari baietz esanaz, Asis'ko Frantzisko donearen jantzia artu ta saio urtea osoturik, profesa egin
zuen 1892-2-6'an. Eta eliz-ikasketak burutu zitunean, apaizordena eman zioten 1899-3-13'an.
Lekaide gazte sartu-berrien maixu izan zenun, baita Probintziko nagusiaren Aolkulari ta komentu batzuetako nausi ere.
Arantzazu'n itzali zan 1938-2-20'an.
254

EUSKAL IDAZLE.—Liburu pranko atera zitun euskeraz, geienak erderatik biurtuak. Argitalpenok, N. Kortazar'ek dioskunez,
milla ta zenbait orrialde osotzen dituzte, ta gizakume askok irakurri izan ditu aien lerro jakingarriak. Ona titulu batzuk:
1) Aita Frantzisko Dontsuaren ta bere praillien loratxuak
(Tolosa, 1923). 361 orrialde. Itzulia.
2) Gurutz-Bidea (Arantzazu, 1923). Portu-Mauricio'k egiña, euskeraz.
3) Zarauzko Zaindari Pelayo Donearen Bederatzirurrena
(Zarautz, 1924).
4) Asis'tar Frantzisko Donearen bizitza (Bilbao, 1925).
A. J. M. Santarelli'k egiña, euskeraztuta.
5) Fadua'ko Antonio Donearen bizitza (Bilbao, 1929). B. y
Gil'ena euskeraz.
6) Garbitokiko Animen Bederatziurrena (Bilbao, 1931).
Dotxao-Uriguen'en etxean. «Azalez ta mamiz garbi ta txukuna:
ederki irarria, ta argi ta errex idatzia» dala dio G. Muxika'k.
7) Hungria'ko Isabel Donearen bizitza (Zarautz, 1931).
63 orrialde. Euskeratua.
8) Horta'ko Salbadore Dontsuaren bizitza (Zarautz, 1932).
J. Fourget'ek egiña, euskeraz.
9) Beste auek: Antoniotarren esku-liburua (Tolosa, 1923),
Aita Jose Donearen Bederatziurrena (Bilbao, 1928), Andra Mariaren Sortze Garbiari Bederatziurrena (Bilbao, 1928), Ama
Nekatsuaren Bederatziurrena (Bilbao, 1929), ta abar.
NOLAKO EUSKERA ZUEN.—«Loratxuak» idaztiari Lizarralde'tar Jose Adrián Aitak, Euskalerriko Andre Mariaren irudiai
buruz liburu orren bikaiña osotu zuenak, egin zion itzaurrea.
Onela dio bertan:
« euskera samur jatorrak egoki adierazi leiken ezertxorik bada. Aita Frantzisko dontsuaren eta bere Fraillien Loratxuak dira. Eztia baño gozoagoak, esne zuria baño leunagoa
zan biotzetik erne ta Frantziskoren aotik usai atsegingarria za
255

baldu zuten Loratxuak dira; maitasun uts-utsa ama baten aotik
jaioa dirudin izkuntza da gure ezpestelako euskera, bata bestentzako egiña izan bazan ere, etziran obetogo etorriko. Beste
aldetik berriz, aspalditxo esan zan euskaldunen izakerak Frantzisko santuaren eta bere Prailliengandik datorkien kutsu edo
txerta on bat badula. Nik ganeratu nezake, sinismendunak eta
benetan Jainkozaleak diran euskaldunen bear onak Frantzisko
santuaren eta bere Fraillien Loratxuai egoki erantsi leizkenak
dirala. Etzuan beste asmorik izan, nik maite-maite dedan Aita
Jose Mari Azkuek, Loratxu oiek euskerara biurtzeko burubidea
artu zuanean, kristau euskaldunen biotzak Frantzisko santuaren
erara jartzea baizik. Izlari atsegiña da bera, sermoiegille txukun, beroa, liburutxu au eta beste batzuek euskerara egoki baño
egokiago aldatu dituana. Lan setosoan saiatu da, baita euskerazko irakurgai ederrenetakoa gertatu ere egin digu».
Atsegiñak dira «Loratxuak» dalakoan datozen irakurgai guztiak; ederki azaltzen du Asistar Santuak zein izaki mintzodunekin zein mintzogabeekin zuen uste ona. Gozoki-zatiak agoa bezela eztitzen digute biotz-barrena loratxo irakurgarriok.
(Ikus Euskal Esnalea, 1931, 22 orr.; Juan Ruiz Larrinaga, Homenaje..., 188 orr.; L. Villasante, HLV, 317 orr.; N. Kortazar, Cien
autores vascos, 90 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliográphia, I, 409 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 209 orr.).

32.—TORIBIO IRIONDO (
Euskal idazle leuna duzu. Asko ez, baiña zerbait idatzi zuen
itz lauz ta neurtuz. Donostia'ko «Euskal-Erria»-n agertzen dira
beronen lan batzuk, 1881-1912. Bilbao'ko «Euskalzale»-n lau
lanok dauzkagu. Maiatzeko loreak (1897, 156 orr.), Jesusen
Biotz Jainkoari Letaniak (1899, 188 orr.), Getariarrak (1899,
256

256 orr.), eta Bila joan eta gabe etorri (1899, 270 orr.). «Ibaizabal»-en ere agertu zitun beste batzuk. Iriondo'ren ordez, Irisasi
goitizena erabilli oi zuen.
Idazle ona dugu. Ona, adibidez, Billa joan eta gabe etorri
deritzaion lana.
«Eizezale gazte batek bi eper arrapatu zituan, eta pozez
beste bere bi laguni berri au eman zien, esanaz, etxeko leioan
zinzilik zeuzkala beste egun batean jateko asmoarekin. Lagunak
au aditu zutenean, elkarturik, pentsatu zuten, gau artan, ixil
ixillik joanta, bi eperrak xixkatu bear zizkatela, eta ala eiztaria
oeratua izango zala uste zuten orduan, joan ziran biak aren
atarira, eta abiatu ziran kaiñabera luze baten puntan kandelatxo
bat piztuta, erretzen eperrak zinzilik zeuzkan lokarria, oik beera
erori zitezen. Eiztaria ordea etzegoan lo; baizik somatu zituan
xixtalariak zertan zebiltzan, eta ixiltxorik leiora joanta, aizeeman, eta itzali zien kaiñaberaren puntan zerabilten kandelatxoa. Kaiñaberadunak berezko aizeak itzali uste izan zuten, eta
bigarren aldiz kandelatxoa piztuta, lengo lana bera egin zuten;
baiña berriz ere leioko eiztariak itzali zien. Irugarren eta laugarren aldiz orobat gertatu zitzaien. Asperturik orduan kaiñaberadunak batak besteari esan zion: Alperrik ari gaituk, aize txarra
zebillek.
Au entzun zuanean leioko aize-emailleak, boz eder eta garbiarekin era onetan bersoa bota zien:
Kandela-kaiñaberak
dabiltzan artean,
aize txarra izango dek
leio bitartean;
eper oiek jatea
nai dezutenean,
etorri, aize txarrik
eztabillenean.
257

Eta bi xiskalariak lotsaturik, makur-makur egiñik, erantzuteko almenik gabe, eta eperrik ere gabe, ango aldiak laister egin
zituzten.
Maiz oi dana mundu onetan.
Billa joan, eta gabe etorri».
Liburu au ere argitaratu zuen: San Juan Bautistaren bederatziurrena (Tolosa, 1892). Itzulpena. 29 orrialde.
OLERKARI.—Errez ta goxo matazatu zizkigun olerkitxoak
ere, ormengo aldizkarietan argitara emanak. Koplarik geienak
uzkurtz-zelaikoak ditu, Andre Maria'ri eskeiñiak nunbait. «Euskal Esnalea»-k, 1910'an, bere Esku-Egundiya atera zunean, orduko idazle garaien artean agiri zaigu Iriondo'tar Toribio ere,
bere Agur Erregiña olerkiarekin. Azalez ta mamiz goragarriro
egiña duzu-ta, bego emen gazikor bezela, zatiño au.
Agur Erregin
goien-goiena,
poz bikañena
guretzako,
Zu zera beti,
Ama maitea,
zuzenbidea
zerurako.

Ederrak dira
zure begiak,
maitagarriak
dira guztiz,
itzul itzatzu
beti gugana,
Ama laztana,
txit errukiz.

P. M. Urruzuno'ri, 1920-10-2'an, bere jauparitzako urrezko
eztaietan ondu zizkion zortziko txikitan egindako amalau aapaldiak ere, doiñutsu ta utsik gabe kateatuak daude.
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, II, 653 orr.; S. Onaindia, MEOE, 416 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 194 orr.).

258

33.—JUAN MANUEL LERTXUNDI TA BAZTARRIKA
(1870-1925)
Tolosarra duzu euskaltzale bakan au, an balizan jaio 187011-24'an. Eskolapioetan sartu zan gazte zala, Aragoi'ko probintziakoa zan Peralta de la Sal (Hueska)'ko komentuan lenengo
ziñitzak egiñik. Ia beti, gaztetan batez ere, Euskalerritik kanpo
ibilli zitzaigun eta ez da arritzekoa umetan zekien amaren magaletiko izkuntza aiztu ba'zitzaion ere.
Eliz-ikasketak amaitu ta 1894'an mezakotu zanean, Zaragoza'n eta Jaka'n irakatsi ta arimazai egin zuen bost urtetan;
1898'an Argentina'ra joan zan, eta 1903'an Txile'ra; 1908'an
Euskalerrira itzuli zan, eta 1911'rarte Iruña'n bizi izan zan,
eta 11'tik 18'ra Barbastro'n; andik Tolosa'ra etorri zan 1918-525'an, gaixorik biotzetik eta arnas-estu gogorrakin: zazpi urte
ta erdi ementxe igaro zitun oraindiño, ta azkenez berton il zan
1925-12-8'an, arrats-beran, amarrean eortzia izanik.
Egon zan ikastetxeetan, matematikak, fisika ta frantses izkuntza irakatsi zitun.
EUSKAL IDAZLE.—Zoria gidari mundu zear ibilli bear izan
duten euskaldun askori lez umetako euskerea aiztu, edo beintzat,
erdi-aiztu zitzaiola esan dugu. Baiña, alere, egiazkiro maite duguna ezin errezki geugandik uxa. Ori gertatu zitzaion A. Lertxundi'ri ere: barneegi zaiñafc egiña zekarren gure izkuntza,
urrunaren erdoiz, osoan beintzat, aiztu al izateko. Ikasi egin
zuen obeki, ta sustraiz ikasi ere. Eta lan ederra egin zuen euskal alorrean. Txalogarri dugu ontan. Ona bere lan auek;
1) Poli ta Pello, bi euskaldun bikain da zintzoen kondaira
(Donostia, 1910). 176 orrialde. Irakurgai polita, Argentina'ra
joandako euskaldunen inguruan osotua.
2) Euzkal-iztiya —Gramática baska— (Donosti, 1911).
327 orrialde. Baroja'ren irarkolan. Era berri ta pollit batez adierazten da bertan euskal aditza. Onen aurretik doaz, baita, atziz
259

ki-andana ta itzaldiaren zatiak: mugitza, izena, izengoia, berezena edo izen-ordea, aditzkoia, bat-gillea ta esartea. Euskeraz ta
erderaz dago; gerora etorri diran gramatikalariak izan dute,
aurki, nun ikasi. Euskeraren alde egindako lan au, an Txile'n
zegoela, lagun batzuk bultzatuta, asi zan pixkaka pixkaka osotzen, gero Iruña'n euskal irakasle zala argitaratu zuen, ango
Diputazioaren diru-laguntzaz. Argitara orduko Tolosa'n apaizburu zan Orkaiztegi'tar Patrizio A. jaunari eraman zizkion «euskal aditz-laurkiak» ikusi zitzan. Eta Orkaiztegi'k, bere aldetik,
onela zioan; «Pozik, eta osoro pozik, ikusi det Kalasanz santubaren seme Lerchundi-tar Juan Manuel-ek argitara emateko
asmoan idatzi duen euskerazko Gramatika ederra. Ementxe dakust euskel-aditza oraindaño iñork, nere ustez, aldatu ta askatu
ez duen lez erakutsiya. Besterik ezpalitz ere, esker ugariyak zorko dizkagu Lerchundi Aitari bere lan eder onegatik». 1910'garren urteko agorrean zan.
3) Gauzen Ikaskizunak umientzako (Bilbao, 1925). Editorial Vasca'ren irarkolan. 121 orrialde. Durango'n eta 192rgarren urteko agorrean Euskaltzaindiak izan zuen lenbiziko Idazti-batzaldian saritua. Lan ederra. 34 ikaskizun dira guztiz, andik
onako goraberak, lugintza, olkintza, sal-erosketak eta abar aurtxoen izketa arruntean argi azaldurik. Azkue ta Zabala-Antxieta'tar Joseba Tolosa'ko sendagille jaunari eskeiñi zion liburu au.
Onela diotsa: «I izan aiz neretzat txikitandiko laguna: ikastoletan eta ire etxean alkarrekin ikasten ibilli izan gaituk gure
aurtzaroan: emendik aldendu ta luzaroan urruti bizi ta gero,
berriz Tolosa'ra etortzean, i arkitu iñutan beti bezela atsegin
da maitetsu itzala: eta gaur, gaitzak jo ta makal samar arren,
oraindik bizi banauk, ire maitetasun eta zaintze jakintsu bidez,
bizirik natxebillek. Jaunak, bear eta nik nai ala, ordaindu dezaizkikela zor dizkiaten laguntzak!»
4) Umetxoentzat. Ipui mordoa duzu, «Euskal Esnalea»-n
1911-1923 bitartean argitara emana. Ba-zekien nolako gauzak
260

maite dituzten umetxoak; baita nolako izketa eder duten ere;
ta olaxe, goxo ta bizi adierazten ditu gairik zaillenak ere.
Joskera jatorra du; lasa darabil aditza, ezertariko oztopo
gabe; nai zuka ta naiz ika. Euskal aditza ondo erabilteak ba-du
bere garrantzia, naiz-ta geiegikeriak edozer gauza lez au ere
zakartu.
Guenik, A. Villasante'k au idatzi zuen: «A. Lertxundi'ren
euskera, geienean, onesgarri ta legezkoa da, izen-arazoak zenbaitetan itz trabatsu ta ulergaitzetara daraman arren». Aranatarra dugu.
(Ikus Y. Alzaga, Euskal Esnalea, 1914, 406 orr. eta 1925, 257 orr.;
G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1958, 93 orr. ta 1959, 47 orr.; L. Villasante, HLV, 396 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 47 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 307 orr.).

34,—MELTXOR GARAI TA ELEXPURU (1870-1950)
Aita kaputxiñoa, ordena barruan Eskoriatza'ko Meltxor Maria zeritzana. Erbestetik ibilli izan arren, euskal idazle ere bai.
«Irugarren Ordenako Zuzenbidea» argitara zuenean, au aitortzen zuen Bilbao'ko Jesus'en Biotzaren Deya-k: «Ondo dakigu
euskaldunok gure artean diran langillerik sutsu ta bizkorrenetakuak dirala Aita Kaputxinoak. Orregatik asko zor diegu Frantzisko Donearen seme zintzo onei. Eta liburutxo onekin zorra
geitu egin zaigu. Izkera garbi, erraz eta gozo gozoan egiña dago;
eta Irugarren Ordenakoentzat txit egokia ta bear bearrekua da.
Irugarrendarrak ez diranak ere asko ikasi dezateke Aita Meltxiorren esanetan» (J. B. Deya, 1924, 245 orr.).
BIZITZA PUSKAK.—Eskoriatza'n jaio zan 1870-1-6'an. Eta
amazortzi urte zitula, 1888-8-1'an, Ondarrabi'n, Amute'ko kaputxiñoen komentuan artu zuen praille jantzia. Urte ortan bertan, nobiziadua amaitu baiño len, Bilbao'ra, Basurto'ko lekare
261

txera eraman zuten eta antxe bukatu zuen azte-urtea 1889-55'an iru botoko eskeintza egiñik. Ogetabat urteko zala, ordenako
nagusiak mixiolari bialdu zuten Karakas'era, ta antxe sagaratu
zan 1892-5-10'an, Erroma'tik baimena lortu ondoren. Eliz-ikasteak amaitu zitunean, Marakaibo'ra joan zan, an berberak jasotako komentu berrian lau urtez beintzat nagusi izanik.
Euskal errira biurtu zan 1904'an eta Agintari nagusiaren
zadorlari izentatu zuten; ondoren Amute'ko ta Salamanka'ko
komentuko buru izan zan. 1907'an, Venezuela, Puerto Rico ta
Kuba'ko fraille kaputxino guztien nagusi egin zutelarik, 19071910 bitartean eginbide ortan jardun zuen; 1910-1913'an, Karakas'ko komentuko nagusi-ordezko ta Venezuela guztikoen aolkulari egiñik, euskal errira itzuli ta Ondarrabi'ko ta Donosti'ko
etxeetan egin zitun egotaldi batzuk, eta 1921'tik 1936'rartekoa
Ondarrabi'n eman zuen, txandaka nagusi ta nagusi-ordezko bezela, ta beti Irugarren Ordenakoen zuzendari.
Gerra zala-ta, Gipuzkoa'tik Naparroa'ra bota zuten, lenengoz Iruña'n, gero Sangotza'n eta atzenez Muskaria (Tudela)'n
bizi izanik. Ementxe il zan 1950-12-5'an. Iltzear zegoela, «Oi!,
zein gozoa dan iltzea», esan zien bein ta berriz ingurumari zituen praille lagunai. Larogei urte ta amaika illabete egiñak
zituen. Amar urtetik gora igaroak zitun Muskaria'n azken egonaldi onetan; jendeketa gaitza joan zan bere progu ta ilkizunetara.
EUSKAL I ANAK.—Euskerazko lanetan berandu astea, Euskalerritik kanpora bizi zalako izan zan; euskal lurrera zanekoxe,
ordea, euskeraren alde lan egiteari eman zion. Irugarren Ordenako zuzendari zala, eskutitzak eta gaiñerako paper eta batzarrak, dana euskeraz egin oi zuen. Irugarrendarrentzako elizabestiak ateratzen zitun, beti euskeraz; baita areintzako lege ta
araudiak izkera garbi, jator, errezean ere. Mintzatu ta idatzi beti
euskeraz egiteko oitura zuen. «Zeruko Argia» (Iruña, 1918) argitara bezin laster, asi zan idazten euskera errikoi ta garbian.

262

Ona argitaldu zitun liburu batzuk:
1) Crónica de las Misiones Capuchinas en Venezuela,
Puerto Rico y Cuba desde el año 1891 hasta el de 1909 (Caracas, 1910). 114 orrialde. Ego-Amerika'n mixiolari zebillela egiña.
2) Irugarren Senidetza (Donosti, 1924). Iñaki deunaren
irarkolan. 362 orrialde. Ondarrabi'n aurkitzen zala isotu zuen
Irugarren Ordenako senide ta beste kristau guztientzat oso egokia. Mailla ortakoak jakin eta egin bear dituzten gauza guztiakin
ornidutako liburu aukerakoa. Azkenerantza, 215'tik 322'ra, abesti pillo galanta dakar, soñuaz eta soñu gabe.
3) Abestiak (Donosti, 1924). 36 orrialde. Frantzisko Doneari, A. Donosti'k eresitua; Eguberrietarako, A. Meltxor'en
eresia, A. Elduaien'ek ereskidetua; Jose Doneari, A. Meltxor'ek
eresia ta A. Elduaien'ek ereskidetu; Antonio Doneari, berdin,
eta abar.
4) Irugarren Ordenako Zuzenbidea (Donosti, 1924). Iñaki Deunaren irarkolan. Gero, berriro, Irun'en atera zuten
1935'an, L. Valverde ta lagunen irarkolan.
Olakoxea izan zan Eskoriatzar Aita Meltxior: mixioetan
zegoenean, mixiolari; Euskalerrian, ostera, mixiolari ta euskaltzale. Argi ta errez idatzi zuen.
(Ikus Jesus'en Biotzaren Deya, 1925, 155 orr.; Aita Felipe de
Fuenterrabia, Ensayo Bibliográfico..., 1900-1950).

35.—MARTIN ARANBURU (
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature II - 17
  • Büleklär
  • Euskal Literature II - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1941
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2073
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2116
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1970
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3789
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1966
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2091
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3699
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2199
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3597
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1962
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1887
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1995
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1871
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3677
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1988
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3573
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3643
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2078
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3717
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2015
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3560
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    30.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3765
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2063
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 1598
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1041
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.