Euskal Literature II - 09

Süzlärneñ gomumi sanı 3699
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
1965, 217 orr.; Mikel Zarate, Bizkaiko euskal idazleak, 159 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 394 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I,
458 orr.).

18.—GORGONIO MARIA RENTERIA LENIZ
(1868-1940)
Joan-etorrika erbeste zear ibilli zitzaigun arren, euskera txairoa zeukan zein itz-egiketan zein idatzi zitun lanetan. Gizaseme
argi ta urduria, atzerrian urrun-miñak kezkatua ta etxean langriñak aurrean erabillia. Ez zeukan beintzat lo egoterik.
129

BIZI-APURÑOAK.—Elantxobe ez duzu exkax gizaseme sotilletan. Ementxe jaio zan Gorgonio ere 1868-9-9'an. Bazter zoragarri artan lenengo ikasketak osotutakoan, nautika ikasi ta
itxas-bizkarrak ezitzen asi zan. Azkarra baitzan, ogei urtetik gora
Filipiñas'en bizi izan zan ugarte artako Marina Merkante'ko
buru zalarik. Bere ogibidez gaiñ, ba-zuen zerbait biotzez maite
zuena: bere sorterria. Onela dabes «Urruntasuna» dalako olerkian:
Urrun daukat nik Euskalerria
joan dan aspaldi onetan;
asko ba'neban lenago maite,
geiago dot gaur maitetan.
Biotzak ezpaitu parkatzen, ugarte aietan urte mordoxka egin
ondoren, bere errira itzuli zan, ots, Elantxobe'ra. Adeitsu, samur ta on-bera agertu zan nun-nai ta beti. Alkate izan zan
Elantxobe'n, eta alkate zala, beste lan bikain askoren artean erriko iltegi berria egin zuen, onen sarreran berak, atxurdiñean irarrita idazpuru au ipiñirik: «Otoi bat eta gero arte».
Zurra ta sotilla zanez, 1916-1920 bitartean, Bizkai Buru Batzarreko nagusi izan zan; baita 1917-1920'ra Erkiko Aldun edo
Diputadu ere. Izatez abertzale zintzoa genuan, eta Aldundegiko zala gogotsu lan egin zuen Bizkai'ko langilleriaren alde,
beuron gizarte-auzi ta goraberak atontzen berariz alegindurik.
Aozko zabalkundeari ekin zion atertu gabe, ta diotenez, bere
aldiko izlaririk onenetarikoa izan zan euskeraz.
Azken gerratean Frantzia'ra joan zan iges, ta Baiona'n itzali zan bereak inguruan zitularik 1940-1-27'an. Bere gorpuzkondoak, ordea, Elantxobe'ra aldatu zituzten 1959'garren urtean.
EUSKAL LANA.—Erraian zitun nai, zizpuru ta eiagorak adierazten etzitzaigun nakar ta gogo gaberikan agertu. «Euskalzale»
ta «Ibaizabal» asterokoetan idatzi zigun lendabizi: «Errebido»

130

erabilli zuen bere idazlanak izenpetzeko. Gerora, Bilbao'ko
«Euzkadi» egunerokoan idatzi zigun, eta emengo lanak, geienbat, «Perularra» izenez firmatzen zizkigun; baita «Ekin» eta
«Gudari»-n idatzi zitunak ere.
Filipiñas'en zegoela Azkue'ri bialtzen zizkion bere olerkiak,
«Euskalzale»-n argitaratu zitzan. Auek datoz berton. 1897'an:
«Euskalzale-ri» (178 orr.). 1898'an: «Baserriko egun barria»
(66); «Amarentzat» (83); «Lora bateri» (93); «Urruntasuna»
(100). 1899'an: «Aretxari» (87); Trueba'renak: 1) «Zugatz
deuntua» (91), 2) «Illen etxadia» (108), 3) «Su ondoan» (117),
4) «Batak besteari» (123), 5) «Deabrua eta Aingerua» (133);
«Aberats nekezaria» (159); «Filipiñasti» (165). Danetarik 13.
«Ibaizabal»-en, ordea, auek datoz. 1903'an: «Ichasoari» (ilbeltzaren 25'an, 2'garren orr.), bere lagun itzaltsu Kalle Aransolo abadeari eskeiñia; «Ibaizabala ta Bizkaitarrak» (otsaillaren
15'an, lenengo orr.), bere adisldde Ibiñagabeitia'tar Galo'ri Manila'tik opatua; «Urruntasuna» (maiatzaren 24'an, lenengo orr.),
«Euskalzale»-n ere 1898'garren urtean, 100 gn. orrialdean datorrena; «Elanchobe-ri» (garagarrillaren 21'an, 2'garren orr.),
bere lagun Ugalde'tar Alejandrorentzat; «Zure eskutitzari» (uztaren 5'an, lenengo orr.), Manila'tik 1903-4-28'an igorria; ta
«Begoñako Amari» (abenduaren 13'an, lenengo orr.), Manila'n
1903-10-lI'an egiña.
ZE MAIL EDO ERINGOKO OLERKARI ZAN?—Azkue jaunarentzat etzan purtzilla. Len-lana Manila'tik bialdu zionean, «Euskalzale»-n argitaratzeko noski, itz goxotan goresten zuen elantxobetarrak bilbotar aldizkari eragingarri onek zegian lana. Eta
Azkue'k bere kautan: «Umeai egiten iakezan palaguak eta agurai egiñiko ariguriak edo osekioak legez artu daroaguz egiten
iakuzan ondo-esanak: ezpanetan barrea, umeak legez, ta biotzean esker ona, aguren antzera, doguzala. Ez aaztu, urrunetako euskaldunak, zeuen Ama zaar onezaz» (Euskalzale, 1897,
178 orr.).

131

Eta andik urte betera lez, ere, «Lora bateri» bialdu zionean,
onela dio; «Nok esango euskun Filipinas deritxen ugarte-baster baten erneko zala euskaldun koblakari bat? Errebido ezizentzat artu daben onek, igaz bialdu euskuzan neurtitzetatik
aurtengoetara eldu al izateko, asko igon bear izan dau. Jarraitu
daiola lan eder oni ta gure ustez euskaldun koblakari arteko lenengo lerroan ikusiko dabe gure ondorengoak» (Euskalzale,
1898, 93 orr.).
Ba-daki barne-sorburutik jalgítako intziri ta oiu-miñak ederki adierazten. «Aretxari» deritzaionean, adibidez, bere naigabe
zolitua azaltzen du, Gernika'ko Zugatz «deuntuak» gizaldien
zearkako kemena galdu duelako. Gisa onetan ari da kantari;
Sorterritik urrunean
biotza daukat naibagez
eta gomuta nai ta ez
beti zugandik urrean,
egunez eta gabean
nire begiak negarrez
zu ikusi nai zaituez
lenago ziñan antzean.
Euskaldunak alkar-alkar ikusi nai zituen; lengoen antzeko,
bai, Aitor'en jarraille, etsai aurrean bildurtzen etziranen eduko.
Ikusiko ete ditut nik
atzera euskal semeak
euren umien jaubeak
arerioa neurturik?,
ikusiko ete ditut nik
iberoatar garbiak
izketa eta legeak
asabak legez maitaurik?


Intziri au egi biurtua ez ikusirik, negar-jario ditu bi begiak.
132

Nozko dira leorturik
jarriko nire begiak?
Noz jaio nintzan erriak
euren estuntzak ausirik?
euskaldunak baturik
bakezko besakadeak
anaia arteko aserreak
alde batera itxirik?
Aski bekigu emen olerki-atal auek aipatzea. Auetatik errez
asma dezakegu nolako koblakari dugun. Ez zirtzilla iñolaz ere,
barne-gunez eta gaiñ-azalez bikainki onduta bait daude biribildu
zizkigun guztiak. Bere alaba Jule bizkorra ari da aspaldidanik
aren lan osoakin liburu eder bat gertu naiean. Orrela bedi aida
baten.
(Ikus goian aitaturiko agerkariak, «Euskalzale», «Ibaizabal» eta
«Euzkadi»; S. Onaindia, MEOE, 310 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
222 orr.).

19.—PANTZESKA BELAUSTEGI (1869-1957)
Aski ugaria genuan euskal literaturan apaiz argi au. «Tabira» erabilli oi zuen bere lanak izenpetzeko. Durango'n jaio,
bizi ta illa.
EUSKAL LANA.—Erderaz ere zerbait egokitu zuen arren, ona
beronen lan zerrenda alik eta biribillena, euskerazkoena noski.
1) Bizkai-luteliztija (Bilbao, 1914). «Euzkadi» aldizkarian
dator, XI, 201 orrialdean. Ortxe berton dator erderazko lan au
ere: «De unificación euzkérica. Una opinión y un proyecto»,
270'garren orrialdean.
2) Anboto'ko Damia (Zornotza, 1923). «Jaungoiko-Zale»ren idaztiak. 16 orrialde, apaingarriekin.

133

3) Goznanena erraza (Zornotza, 1921). «Jaungoiko-Zale»ren idaztiak.
4) Esakun-txorta (Donosti, 1925). «Euskal Esnalea»-n dator, XV, 173 orrialdean.
5) Gaizkane (Zornotza, 1925). «Jaungoiko-Zale»-ren idaztiak. 16 orrialde, apaingarriekin.
6) Esakun-txorta (Donosti, 1926). «Euskal Esnalea»-n dator, XVI, 25 orrialdean. Gipuzkoa'ko euskeraz.
7) Gardoztokiko gogo gaiso-aldez bederatziurrena (Bilbao,
1927). Verdes'enean. 27 orrialde.
8) Oitura onuragiñak (Zornotza, 1926), «Jaungoiko-Zale»ren idaztiak.
9) Sendi Deunari bederatziurrena (Bilbao, 1928). Verdes'enean. 18 orrialde.
10) Urkiola'ko Andoni (Antonio) Deunari bederatzi-unena (Bilbao, 1926). E. Verdes'enean. 31 orrialde.
11) Zugatza (Bilbao, 1930). E. Verdes'enean. 20 orrialde.
12) Orapil ala Gozorapil? (Bilbao, 1933). «Euzkerea» aldizkarian dator, 1933, II, 279 orrialdean.
13) Zarrak zar (Bilbao, 1935). «Euzkerrea»-n dator au ere:
1935, III, 783 orrialdean.
Idazkeraz aranatarra dugu, eta amorratua izan ere. Jakingarria benetan Bizkai'ko lutelesti edo geografiari buruz osotu
zuen lantxoa. Irakur zazu atalño au:
«—Zeintzuk dira uri Nagusijak?
—Nagusijena, goiturija, Bilbao ( biztanle), Bizkai'ko
amaboskarren Jaun López de Haro'tar Didaka'k irasi) a. Ondartza'ko egurastoldjan uriko ozterik geyen biltzen da; ixenak dikurran lez, lenago ondartza baño etzan, gaur polito apainduta
dago, baña. Gran Via ixenaz txaide ederra dau. Udaletxia ta
Diputau-etxia uri gitxitan ikusten diran lakuak dira, bata baño
bestia ederraguak eta ondo apaindubak. Txadonak ugari ta
ederrak, batez be Deun Jagoba'rena. Bere egurastokijetan iru
gomutaki dauz; bat Epaltza'ren alargun, Iturriza'tar Kasilde'ren
134

goraltzerako; beste bat uri irasliarenerako ta irugarrena neurtizlari bikain eta ipuinlari atseginkor Trueba'tar Andoni'renerako. Ongitetxiak be ederretarikuak dauz, batez be Basurto'ko
eritetxia.
»Gañera, goguangarrijak dira Orduña, Durango iru anei bat
notin artualeko elizpe ta Ezkurdi'ko egurastoki politan, euzkeltzale bikain Astarloa'ren antzezkijaz, biztanle; urak, naiz
edatekuak naiz osterantzekuak ugari be ugari, bultzi, tximistburdi ta bitxabalak edonorako. Biarba, uri au da Bizkai'ko politena. Gernika, Batzar-etxe nagusi ta Zugatzaz ospetsuba;
biztanle. Markiña, biztanle. Balmaseda, Bermeo, , ta entzutetsuba da bere arrañakaitik, batez be lebatza. Lekeitio, Zaldibar, Somorrostro, Portugalete, Zornotza,
Algorta, Deusto, Josulaunen Ikastetxe nagusijaz.
»—Lugintzarik ba-da Bizkaya'n?
»—Bai, bai-da Bizkaya'n lugintza ta ondo aurreratuba, toki
gitxitan lez. Bilbao, Durango, Gernika ta Markiña aldietako luginak oso langilliak dira lurrari urte gustijan emon-erazota.
»—Zertzuk artzen dira Bizkaya'n?
»—Bizkaya'n gustitik artzen da. Gari, arto, lusagar, barazki ta abar; aspaldijon, barriz, lantzar ta bedartzeak ugaritubaz
duaz, igarri dabelako lugiñak orixe dala eskuartia geitzekua, aberiak lodituta.
»Matsa ta sagarra ainbat dago, lenenguaz txakoliña ta bigarrenaz Durango'ko zeyen, ta enparabetan be bai, guragaña salduta gero, sagardao gozua, saneurri onian saltzen dana egiten
da, txakoliñak saneurri obia ixaten dau baña. Durango'tik Zornotza artian guragaña pipar artzen da. Asko da negurako eukiteko pipar-ola bat bat-edo-batek ez iragitia, ikusita Logroño'ra
daroela, eurena baño obia dalako. Antziñetik, barriz, lurpetik
ataretan da bere olaetarako, baita atara bidaltzeko miatza. Bilbao'ko iztadarretik ixontzikadeak sarri juaten dira Doitxe ta
England'era» (Euzkadi, aldizkaria, 1914, 202 orr.).
135

Durango'n idatzia da, 1914-9-29'an. «Jaungoiko-Zale»-n,
«Euzkadi»-n, «Euskal Esnalea»-n, «Euskalerriaren Alde»-n eta
«Euzkerrea»-n idatzi zuen batez ere. 88 urtekin il zanean, lantxo batzuk utzi zituen euskeraz ta erderaz.
(Ikus G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1961, 186 orr.; J. San Martin,
Escritores euskéricos, Bilbao, 1968, 55 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, 1, 538 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 358 orr.).

20.—JUAN BAUTISTA ARROSPIDE OMAGOXEASKOA
(1869-1952)
Muxika'ko osagille zenbait urte egin zituen gizaseme sotil
au Busturia'n jaio zitzaigun, San Kristobal auzoan, 1869-107'an. Bere gurasoak: Jose Anjel, Busturikoa, ta Josefa, Kortezubikoa. Aitaren aldeko aiton-amonak: Juan Jose Arrospide, Busturikoa, ta Maria Josefa Gerekiz, Morgakoa; eta amaren aldekoak: Juan Omagoxeaskoa ta Maria Sarrikolea, biak kortezubiarrak. Mariano Amunategi prailleak bateatu zuen biaramonean.
Jesus Uruburu'k, Muxika'ko seme ta gaur Busturia'ko txaunburu jaun danak, 1973-10-18'an bialdutako zeaztasunak dituzu
auek.
Gernika'tik urbil dagoen Muxika erritxoan egin zuen batez
ere osalaritza. Gernika'ko alaba zan Tiburtzia Basabe'kin ezkondu zan. Nire Milla euskal olerki eder liburuak —baita San
Martin'en Escritores euskéricos'ek ere— gaizki dakar busturiar
onen bigarren abizena; «Basabe», bere emaztearena duzu. Ta
abizen au aitatu dugun ezkero, aipa dezagun emen orozbat Jon
Arrospide Basabe, Muxika'n jaioa ta Gernika'n, Madrid'en, Paris'en eta Berlin'en sendakintza estudioak amaitu ondorean, Bilbao'n, biriki ta biotzekiko berezitasunean batez ere, oso ospetsu
izan zana. Euskaltzale bizkorra gendun au ere, ta amaika joanetorri egin zuen Bilbao'ko eleizetan euskal mezak jarri bear zirala-ta. Gazterik alde egin zigun, tamalez.
136

Iñor zintzorik baldin ba'da, zintzoa gendun J. B. Arrospide.
Maitekorra oso. Zegokiona beteten alegiñik etzuen mozkindu,
gaitzak atz-artean zeukana gorputz eta arima ezagutu, poztazi
ta adoreturik. Bein, esate baterako, ama gaizki zeukan alaba batek esan omen zion: —«Emaiozu inyizio bat il ez daiten»—. Eta
Arrospide'k erantzun: «Inyizio ori euki ba'nu, nire andrea ere
etzan ilgo. Nik egingo dut alegiña; otoitz egingo dut, bai, eta
zuek ere egin orixe, Jaunagan uste ona izanik».
Urkoai on egin bearrez bizi zan. Maite zitun euskal gauzak:
lur, ekandu, lege, elizkizun, jolas, bertsolari ta abar. Gai otaz
zekiena besteai irakatsi ta ematen etzan sekula zabar-zuri agertu: Kepa Enbeita, Muxika'ko urretxindorrari etzion gutxi lagundu osasunean eta argi-bidean. Arrospide'k zirikatuta egin
zan Kepa batez ere bertsolari. Zenbat tokitara eraman zuen!
Biak ibilli ziran sarritan, erriz erri, bata izlari ta bestea bertsolari.
Aitor dezagun, bai, euskaltzale porrokatua zan Arrospide,
ta bertsolaritzari arnas eman ez-ezik, berak ere eio zituen neurtitz beroak. 1925-9-14'an, «Eskualzaleen Biltzarra»-k Axular'en
omenez eratuta, euskal jaiak ospatu ziran Sara erritxo pertxenta
orlegian. J. B. Arrospide'k eskuratu zuen Mayi Elissague Donibanekoak eskeiñitako makilla. Zortzi ahapaldi ditun poema batekin irabazi zuen. Ona lenengo irurak;
Euskaldunak, zatozte ba gaur Sara'ko zelai aldera;
artu txapela eskuan eta jatsi belaunak lurrera,
eta pozaren pozaz pozarren begiraturik ortzera,
dedar; «Axular, Axular!, atoz jai ontan geure artera».
Orra nun laiño zuri eder bat agertutzen dan ortzean, ..
eta mendian zear or dator: Axular dakar gañean.
Eta Axular'ek eskutik atso zartxu bat eri antzean,
'
ama-semeak dirudiela eritegira bidean.
137

Agur, Axular!, erritar zintzo eta mintzalle onena;
Agur, Axular!, ala bear-ta erriko seme maitena.
Agur, Axular!, euskal idazle bikañenetan irtena.
Axular!, zure «Geroko Gero» betiko betin aurrena.
Edozein elerti-bildumatan ez letorke mergal «Axular-Eguna» deritzaion poema poliki asmatu au.
(Ikus Karmen'go Amaren Egutegia, 1953, 74 orr.; S. Onaindia,
MEOE, 1954, 849 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 39 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 331 orr.).

21.—JULIO URKIXO ETA IBARRA (1871-1950)
Au dio Luis Aranburu-Altuna'k: «Gizon handia zan Urkixo
eta bere lanen itzala are handiagoa nabari daiteke egun ere.
Inor gutti da gure kondairaren zehar, Euskal Kukurari hainbesteko aupada eman dionik» (Egan, 1973, 1-6, 3 orr.).
BIZI-BERRIAK TXIKIKA.—Bizkaitarra dugu J. Urkixo, sendiz
karlista zan famili baten altzoan jaioa, ots, Deusto'n 1971-43'an, Jesuiten Ikastetxe nagusitik bertan. Ikasgu ontan ari izan
zan bost urtetan ikasi ta ikasi; aita Julio Cejador izan zuen irakasleetatik bat, izkuntzalari ospetsua, Astarloa ta onakoen antzera izkuntza guztiak euskeratik zetoztela uste zuena. Onek
eta garai artako beste maixu batzuk eraginda, ardura aundiz
artu zuen J. Urkixo'k izkuntzen ikastea, eta amazortzi urte zitularik liburu bat argitaldu zigun berak ere: «Konils Volapukik»
(Bilbao, 1889), Volapük izkuntzaz; esperantoaren gisakoa dugu
izkuntz au, Schleyer apaizak asmatutakoa, lurbira osoan ulertua
izan zedin. Ondoren Salamanka'n amaitu zitun bere ikastaroak,
1892'an lege-gizon bezela lizenziaturik.
Deusto'n izan zituen izkuntza zaletasunetik atera dezakegunez, Urkixo izkera orokor baten billa zebilkigun gazte-gazteta138

tik. Baiña, etxekoa ere etzala baztertuta utzi bear eta, Azkue'k
eta Arana-Goiri'k bultzatuta itxura danez, euskeraz ikasten asi
zan Deusto'n bertan, eta irakurri ta ulertzeko beste ikasi ere
egin zuen. Gero, J. Vinson'en Essai d'une Bibliographie de la
langue basque (Paris, 1891) ta Les Eludes basques de 1901 a
1905, eta Azkue'ren Iztegi nagusia eskuratu zitun. Eta onek
ipiñi zuen osorik euskal alorrean lan egiten.
1894'an, Donibane Lobitzun'en ezkondu zan Bizenta 01azabal'ekin, eta bizitzarik geiena antxe eman zigun bere «Urkixo-baita» deituan. Txit liburu zale zebillen orduko: erriz erri
joan oi zan, politika atxakiz, or ta emen galdezka liburu zarren
billa. Idazti asko aurkitu zitun baserri ta eliz-artxibuetan, Zarautz'en batez ere. Orduantxe erosi zuen, gaiñera, oso-osorik
Jose Manterola'ren liburutegi baliotsua; orrela J. Vinson'ek ezagutzen etzitunak ere ainbat eskuratu zitun, eta orrelaxe, aberatsa bait zan, ezagutzen zitun idazti ta edizio guztiak etxeratuz, azkenerako iñork izan duen euskal liburutegirik ederrena
osotu zigun. Liburutegi ura, Urkixo il zanean, Gipuzkoa'ko Aldundiak erosi zuen, eta gaur-egun euskaltzaleok daukagun altxorrik bikaiñena dugu.
1905'tik gora batez ere entzute zabaleko egiñik dabil bere
izena. 1907'en RIEV —Revue Internationale des Etudes Basques, Revista Internacional de los Estudios Vascos— sortzen
du. Espaiña'ko Kortietako Diputadu birritan izan zan, 1903'an
eta 1932'an. 191 l'an Euskalerriaren Alde aldizkariaren sortzailleen artean dago; 1918'an Euskaltzaindia irasi zanean, euskaltzain dugu asiera-asieratik. Espaiña'ko «Real Academia de la
Historia»-n lankide zan aurretik ere, ta 1927'an, Azkue ta biok,
«Real Academia de la Lengua Española»-ko akademiku izentatu zituzten. Beste dedu-egite askoren artean, omenaldi bizi bat
egiten zaio ta iru aleko dedu-liburua (Donosti, 1949) argitaratzen da. Donostia'n ilten da, 1950-10-30'an.
EUSKAL LANA.—Aitor dugunez, bizitza guztian gogaitzerik
gabe ari izan zan liburuak biltzen, aztertzen eta ikasten, egun
139

doko idaztitegi eder baten jabe zalarik. Ba-zuen lan egiteko gogoa ere: bear-bearrezkoa noski. Au ere ba-zekin: euskal arloko
jakituria euskaldunai zor ziela, ta zor ori ordaintzeko liburu
oietan zeukana besteai emateko garra sortu zitzaion barnean.
Zer egin ortarako? Nundik asi? Aurkitze baliotsuak egin zituen:
Sara'ko Joanes Etxeberri medikuaren lanak idoro zizkigun Zarautz'eko komentuan; eta Axular'ren Gero, eta Beriain, eta
besteak.
Aldizkari bat sortazi zuen euskaldun jakintsuai berariz bear
zutena opatu al izateko. Euskaltzale ta euskalari asko ziran Euskalerrian eta Euskalerritik kanpora; baiña bakoitza zebillen bere bidetxigor berezitik zear, maiz batak bestearen lanik ezagutzen ez zutela; sasi-jakintsuak ere ba-zebiltzan beren jakin-uzta
merke-xamarrik saldu naita. Benetako aldizkari bat bear zan
ortaz, euskerari buruzko lanak —eta euskerazkoak— argitara
emateko.
Xede au aurrera ateratzeko, RIEV sortu zuen. Langaillu
onen bitartez, ziur zegoen bera, euskal landako azterketa lanai
oiñarri sendoak ipiñiko zizkien. Bera zan aldizkari orren jaun
eta jabe, zuzendari ta banatzaille; edonork idatzi zezakean bertan, zentzunez ta jakintsuki, eta ain zuzen ere 1907'tik 1936'rarte bertan datozten lanak taiuz, eraz ta zientzi-legez oldoztu
ta egiñak dauzkagu. Etxeko ta atzerriko euskalari asko inguratu
zitun. Atzerritarren artetik gogora izen auek: G. Lakonbe, asieran idazkari bezela asko lagundu ziona, J. Vinson, Jaurgain,
Herelle, Meillet, Dodgson, Meyer-Lüke, Schuchardt, Linschmann, Winkler, Farinelli, Uhlenbeck, eta gaiñerakoak. 1922'garren urtean, Euzko-Ikaskuntza-'k bere aldizkaritzat artu zuen.
Eta L. Aranburu-Altuna'k onela: «Iñoiz ez halako bultzada
izan zuan Euskal Kulturak, eta egun ere aupada haren fruitu
gordin eta indartsua hasnaur daiteke gure artean». Eta arazo
ontan egin zuen urratsik bereziena, au da, euskal jakintza ta
kukurari egin zion mesederik aundiena, auxe izan zan: antziñaetako liburuak, ots, aurreko gizaldietan idatzi ta erdi-galdu140

rik zeuden liburuak berriro argitara ateratzea, batzuk iñoiz irarri gabeak eta beste batzuk auts-artean umelduta zeudenak. Batzuk banazean atera zitun, liburu bezela, ta beste batzuk RIEV
aldizkariaren orrialdeetan. Ona sailtxo bat:
1) Obras Vascongadas del Doctor labortano Joanes d'Etcheberry (Paris, 1907). Billaketa leratsuan zebillela —esan dugu— Zarautz'en aurkitu zitun saratar idazle azkarraren eskuidatziak. Ale ederra, oso txukun irarrita.
2) RIEV aldizkarian eman zituen auek beintzat; Axular'en
Gero; Beñat Etxepare'ren Linguae Vasconum primitiae; A.
Oihenart'en olerki ta esanak; Zubero'ko seme Tartas'en Onsa
hilceco bidia; Los Refranes y Sentencias de 1596 dalakoa; Zalgiz'en errefrauak; Aita Añibarro'k bizkaieraz ipiñi zuen Gueroco Guero; A. Juan M. Zabala'ren Alegiak; Grazian Adema'ren olerkiak; Txomin Agirre'ren Garoa, ta abar. Argitalpen
auek txit garbiak dituzu, egillearen lana ematen dizu ezertan
ere ikuturik egin gabe. Ontan omengarri dira euskal zelaian
etengabe lan egin zuten J. Urkixo ta R. M. Azkue, eta gaur ere
ortan ari zaigun J, M. Barandiaran ataundar jakintsua.
3) Los Refranes de Garibay (Donostia, 1919). Titulu onekin: «Refranero vasco», lenengo alea.
4) Un juicio sujeto a revisión. Menéndez Pelayo y los Caballeritos de Azcoitia (Donosti, 1925). Santandertar jakintsuak
Voltaire zaletzat jo zitun, bere Heterodoxos deitu liburuan,
Peñaflorida ta bere lagunak; Liburu edo iritzi orren aurka idatzi zuen J. Urkixo'k.
5) Beste ainitz lan, lendabizi RIEV'en atera ta gero separata bezela emanak: Ibarguen-Katxopin'en Kronika, Lelo'ren
kanta ta besteak.
Langille alazokoa dudarik gabe, ta txalogarria dugu naiz
linguistika ta bibliografi aldetik, naiz eta kondaira ta gizarte aldetik begiz jo, euskal gaiai ekarri zien onuragatik.
141

KANPORA BEGIRA?—Iñoiz edo beste esan da, baita idatzi
ere, orokortasunezko aizeak berotuta zebillela, 1920'tik ara batez ere. Lendik egia, ba-zigun olako zerbait Volapük salera
biribildu zunean, Europa guztirako bederik izkera bat bera gura izanik. Prantzia'n, adibidez, ikusten zitun bretoi ta oc-izkuntzak euskeraren antzera bizi eziñik, izkuntza sendo ta iraunkorragoak iraun-tresna guztiak zituztela ta besteak muga-ertz estuetan ito bearrez. Gaitz gogorrak oratu ta atxillotua zeukan gure euskera. Orixegatik, «Urkixoren barrena —dio L. Aranburu-Altuna'k— erdibiturik zen unibersalista eta euskaltzale zen
alderditik. «Volapük» hizkuntza unibersala landu eta euskaraz
hain iraunkorki borrokatu ziren biak, gizon bakarra osatzen
zuten: Urkixo. Urkixoren jokaera eta salera asko aztertzean, ez
genezake ahaztu bere gutizia bikoitza» (Loc. cit).
Ogeigarren mende ontan, gerra ta era askotariko zalaparpak
dirala-ta, aurrerapideak ezeze, aldakuntzak ere izugarriak ikusiak. gara aberri, enda, izkuntza ta olakoai buruz. Eta guztiok
gara geure aldiko seme ta laster, lasterregi bear bada, joten
dugu or-emen azaldu oi diran berrikeriak besarkatzera. Baiña
J. Urkixo, aize-bolara orrek astindua, ots, Volapük izkuntza orokor orren alde arduraz jokatu zuena, izkuntza orren aurrelariekin ibillia izan arren, azkenez amets-bide oietatik aldendurik, bere izkuntza —euskera.— landu, aztertu ta sendotze lanari lotu
zan gogo ta zain. «Urkixo gizon praktiko zen —diosku berriz ere
alegeriar idazle gazteak— eta berehala jabetu zen hizkuntza
haren arduraz ez zuela funtsik. Urkixok, hildo bereizi eta konkreto bat behar zuan, eta euskaran aurkitu zuan bere ezin egonaren atseden. Euskaran aurkitu zuan bere gose eta egarrien osagarria. Euskarak errotu egin zuan. Eta nola bait ere Urkixok,
Euskara bere hesi hertsiatikan at jarri zuan» (Idem, li orr.).
Labur: zabaltasun ondorio legez elebitza edo bilinguismua
gura zuen Urkixo'k; geure baitan itoazi gabe, ingurumari ditugun bi zibilizazio izkuntzen erdian, euskera ere europear maillan gura zuen. Asmo au, baiña, nola iritxi? Beste izkuntzakin

142

artu emana ta bizikidetza izanik; daukagunetik emanaz eta ez
daukaguna aietatik artuaz. Bearrezkoa zerizkion ortarako euskalkien batasuna. Zergatik ote doia galduten gure euskera? Ona:
euskaldunok gutxi garelako, euskerak laguntzarik ez duelako,
euskalki askotan zatituta dagolako, guk ere beraren alde egiazko
ekintzarik ez dagigulako.
EUSKALDUN BERRI?—Gorago aitortu dugunez, Deusto'n ikasi zuen J. Urkixo'k euskeraz. Zerk eraman zuen ortara? Orduko
irakasle batzuen izkuntza giroak, ziurrik asko. Beste askok ere
orrela egin genduan ikasle giñala: maixuak zemai irarri dezake
aurraren gogo-miesan.
Au ere, orraitio, aitortu bear dugu: naiz-ta euskera susterrez
ikastea zailla ez izan, Urkixo'k etzuen iñoiz ere itz-egiteko beintzat erreztasun aundirik lortu. Ta idazteko? Ezta. Etzuen bei-ik bein euskal lan jator esatekorik egin. Au dala-ta iñoiz aitorpen barragarri batzuk egin izan dituzte norbaitzuek. Idazle zaarren lanak mamiz ezagutzen zitula? Ditekena. Eta aien idatziai
buruz eman zuen iritzia, beste zenbait euskaltzale jatorrena baiño egiazkoagoa ote? Emen errezki laban egin genezake. Beraz,
obe guztiok ere zentzun geiagoz mintzatuko ba'giña; ez-jakiñez edo, orraitio, maiz ibilli oi gara arraiñari igerika erakusten.
Ala ere, bego emen au euskaldun berrien pozerako: badu
ark erakusgai bat euskeraz idatzia, ta bertan aitortzen digu euskeraz idazteko duen gaiztasuna. 1910'an «Euskal Esnalea»-ren
aginduz osotu zuten Esku-Egundiya; ementxe datoz garai artako 61 idazlek egiñiko lanak, baita J. Urkixo'ren Zaharren
erranák deritzaiona ere. Luzea ez da-ta, irakur zazu osorik. Berak erabillitako ortografiaz doa.
«Ezta Euskaltzaletasuna gauza berria, hainitzek uste duten
bezala. Iragan diren mendetan euskalzale batzuk bizi ziren, eta
hekien artean Claberia Apheza, guti ezagutua dena. Jaun hunek, Etcheberrico Joanesi eskainiritako hitz neurthitzetan, erraiten dio:

143

Burlatzen naiz Garibaiez
bai halaber Echabez,
denak mintzatu baitire
erdaraz Eskaldunez.
Ezen zirenaz geroztik
eskaldunak hek biak,
eskaraz behar zituzten
egin bere historiak.

,

'

Eskaraz egin ditutzu
Etcheberri, zure obrak,
ohoratu nahiz zeure
ahalaz herritarrak.
Zer errefau eder baita
hitzkuntza arrotzetan
hura aditzera ematen
daroezu baretan.

guztia bereziki

Esker bada eta aithor
duzula berezia
zeren choratu duzun
herritarren mihia.

Egia handia da hori. Haurdanik euskara ikasi ez dugunek
ez detzakegu gure liburuchoak euskaraz eskriba, bainan Aitoren
hitzkuntza dakitenek, zergatik eskriba lezakete erdaraz?»
(Ikus Homenaje a don Julio Urquijo (Donostia, 1919); G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1950, 176 orr. ta 1957, 125 orr.; Euskera, 1954,
34 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 307 orr.; L. Aranburu, Egan,
1972, 1-6, 3 orr.).

144

22.—EUJENIO BENGOA AKORDAGOITIA (1873-1952)
Euskal idazle ta mixiolari. Nabamiz, Gabika ta Ereño, Arrolapean egutera dauden iru erritxo, gaiñ-gaiñ Maruelexa, aintziña bateko itxuraz gaztelu zarra dutelarik. Ementxe, Ereño'n
jaio zan Aita prantziskotar au, 1873-3-4'an. Bere gurasoak: Gregorio ta Josefa. Umetxo zala Gernika ondoko Errenderi auzunera aldatu zan Bengoa familia, ta Eujenio'k antxe egin zituen
bere len-ikasketak. Ondoren Aita San Frantzisko'ren ordenan
sartu, bear ziran estudioak bukatu ta meza berria esan zuen
1901'an. Mixiolari ibilli zan ia bere bizitza guztian, Txina'ko
Hupé Sortaldean batez ere; ainbat euskal lan idatzi zuen andik,
Bilbao'ko «Ibaizabal»-en eta Donosti'ko «Euskal Esnalea»-n
baitik bat. Bere lekaide-probintziara itzuli zanean, Andaluzia'n
bizi izan zan, Aita nagusiaren idazkari. Sevilla'ko San Buenaventura komentuan il zan, 1952-5-17'an.
BERE EUSKAL LANA.—Gure aldizkarietatik ageri danez, ainitz mixiolari dituzu euskal miñak jota bizi ziranak. Eta nolabait min orreri arnasa eman nairik, idaz-egatsa erabilli izan dute
ortarako. Aita Bengoa'k Txina'ko berriak bidali oi zitun, esan
dugu, Ibaizabal (Bilbao, 1903) eta Euskal Esnalea —«Txina'tik
berriak»— aldizkarietara. Ona zatitxo au Txina'ko U-pe-tse'tik
igorria; erri artara joan zanean, 1903-6-22'an noski, nolako
arrera egin zioten aditzera ematen digu.
«Etxe atatik —dio— eleiz-alderaiño prozeziño baten antzera joan giñean. Lenengo joiazan bi edo iru bandera aundi batzukaz, euren urrengo beste gizon bat txupiñazuak botaten tresna bategaz (aztu egin jat esatea; emen bolandera edo zizirikorik
eztago, ezpada tokoak berakatz-txortea legez kordel baten ipinten ditue, ta su emonik ertz batetik ataraten dabe zarata bat,
milla gizon era batera tiro-tiroka asiko balira legez, eta onelako
toko edo tiro txortarik ezpadago, emen eztago fiestarik), bada
onelakoak bere naikoa erre zituezan etxe atan eta bidean; baiña

145

eleiz-aldera eldu giñeanean, Somorrostro-ko atakean bere etzan
izango emen zan lako tiro-tirokarik; bada zarata guztia, tokotxorta eta txupiñazuakaz. Eskopetarik ez euken bi baiño, ta
eurak Matusalen-en denporakoak edo antxiñagokoak, illinti edo
metxa su emoteko bear dabeenak.
Orko errietan, adiskidea, Obispo jaunari berari onelako arrerarik eztot uste egiten deutseenik; da gero esango dabe Txiñan
txarto tratetan gaituela. Egia da txarrak (da emen geienak dira)
eskubidea baleukee, samak ebagi ta biotza jan bere laster egingo
leuskiguela. Orain iru urte makiña bat milla kristiñauri egin
eutseen au; baita bost edo sei Obispo jaun eta beste Misioneru
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature II - 10
  • Büleklär
  • Euskal Literature II - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1941
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2073
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3741
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2116
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1970
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3789
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1990
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1966
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3856
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2082
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3748
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2091
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3699
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2050
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2199
    27.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3597
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1962
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1887
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3730
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1995
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3644
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1871
    30.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3677
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3714
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1988
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3731
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2002
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3573
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3643
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2078
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3717
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2015
    31.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3560
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
    30.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3740
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    30.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3765
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2063
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature II - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 1598
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1041
    27.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.